Otsaileko Ahoz Aho

4
2013ko otsaila Ahoz aho 2012ko itxiera eta 2013ko erronkak Bileretako erabilerak gora Euskara Normalizatzeko Plana Copreciko Gestio Sisteman txertatzeko urratsak: Euskara Normalizatzeko Politikan zehaztutako irizpi- deak Copreciko prozesuetan txertatzen hasi Ekipoetako Gestio Plan eta helburuen artean euskara normalizatzeko helburuak ere txertatu Eskaini diren prestakuntzen artean %18a soilik izan da eus- karaz. Kanpo irudian behera egin dugu: Copreciren inguruan argi- taratutako iragarki gehienak gazteleraz izan dira Kontratazio irizpidearen betetze maila altua izan bada ere, desbiderapenetan adaptazio planak zehaztea falta zaigu. Dagoeneko, 2012a atzean utzi dugu eta hasiak gara 2013an lehenengo urratsak ematen. Beraz, urtea behar den bezala hasteko, hemen bildu ditugu pasa den urtean ondo egindakoak eta hobetzekoak. Ibilbide oparoa egin dugu eta bide berrietan urratsak ematen jarraitu behar dugu. 2013rako erronka polita izango da ondo egindakoak daudenetan manten- tzea eta harridura ikurraren ondoko zerrendatxoa geziaren eremura pasatzea. Horretarako, denon prestutasuna beharrezkoa da eta bereziki honako hiru ere- muak azpimarratu nahi ditugu. SISTEMAN INTEGRATU Ekipoetako helburuetan euskara normalizatzeko helburuak txertatzen ja- rraitu. FUNTZIO PROPIOAK Euskararen arnasguneak sustatu eta babesten ja- rraituko dugu. HARREMANAK LANDU Orain arte bezala, elkar- lanean jarraituko dugu Iradokizunen txokoa martxan jarriko dugu.

description

Otsaileko alea: - 2012ko itxiera eta 2013rako erronkak - 50. urteurrena - bizikleta ibilaldiak - ...

Transcript of Otsaileko Ahoz Aho

Page 1: Otsaileko Ahoz Aho

2013ko otsaila Ahoz aho

2012ko itxiera eta 2013ko erronkak

Bileretako erabilerak gora

Euskara Normalizatzeko Plana Copreciko Gestio Sisteman

txertatzeko urratsak:

Euskara Normalizatzeko Politikan zehaztutako irizpi-

deak Copreciko prozesuetan txertatzen hasi

Ekipoetako Gestio Plan eta helburuen artean euskara

normalizatzeko helburuak ere txertatu

Eskaini diren prestakuntzen artean %18a soilik izan da eus-

karaz.

Kanpo irudian behera egin dugu: Copreciren inguruan argi-

taratutako iragarki gehienak gazteleraz izan dira

Kontratazio irizpidearen betetze maila altua izan bada ere,

desbiderapenetan adaptazio planak zehaztea falta zaigu.

Dagoeneko, 2012a atzean utzi dugu eta hasiak gara 2013an lehenengo urratsak

ematen. Beraz, urtea behar den bezala hasteko, hemen bildu ditugu pasa den

urtean ondo egindakoak eta hobetzekoak.

Ibilbide oparoa egin dugu eta bide berrietan urratsak ematen jarraitu behar

dugu. 2013rako erronka polita izango da ondo egindakoak daudenetan manten-

tzea eta harridura ikurraren ondoko zerrendatxoa geziaren eremura pasatzea.

Horretarako, denon prestutasuna beharrezkoa da eta bereziki honako hiru ere-

muak azpimarratu nahi ditugu.

SISTEMAN INTEGRATU

Ekipoetako helburuetan

euskara normalizatzeko

helburuak txertatzen ja-

rraitu.

FUNTZIO PROPIOAK

Euskararen arnasguneak

sustatu eta babesten ja-

rraituko dugu.

HARREMANAK LANDU

Orain arte bezala, elkar-

lanean jarraituko dugu

Iradokizunen txokoa

martxan jarriko dugu.

Page 2: Otsaileko Ahoz Aho

Aurreko alean Iñigo Peñagari-kanorekin jardun genuen 50 ur-teurrenaren inguruan.

Ospakizun berezia izango dela iragarri zigun eta Ahoz Ahon ere txoko bat gorde nahi diegu urte berezi honetan antolatuko diren kontuei.

Dagoeneko, Copreciko txoko guztiak zenbaki borobil horre-kin apainduta ditugu.

Sarean ere, presentzia areago-tzeko bitartekoak jarri dituzte eta horren erakusle ditugu fa-cebook, flickr edota vimeoko profilak.

Flickr-en adibidez, duela 50 ur-teko argazkiak ikus ditzakegu; hemen hau adibidez.

Baina horretaz gain, Aretxaba-letakoaz gain, Coprecik dituen gainontzeko plantetako argaz-kiak ere ikus ditzakegu.

Saltseatu:www.flickr.com/copreci

Copreciko batzuk, bizikletaz ibiltzeko

elkartzen gara. Ahoz Aho erabiliz, zu-

ekin konpartitu nahi ditugu egiten di-

tugun ibilbideak, zuek ere ezagutu eta

hurrengo batean egiteko aukera izan

dezazuen.

Gaurkoan ELIZATEETAKO IBILBI-

DEA da proposatzen dizueguna. As-

telehenetako gure irteera izaten da

eta izenak dioen bezala, inguruko eli-

zateak zeharkatzen ditu.

Aretxabaletatik Eskoriatzara joan on-

doren, handik Bolibarrera joaten gara.

Bertan, mandobidea hartu eta Era-

ñara jaitsi ondoren, Mendiola, Arka-

razo eta Bolinako elizateak igarotzen

ditugu. Arientzara heldu ondoren,

Koruetarako bidea hartzen dugu. Ur-

kulu inguratu ondoren, Azatzako bi-

degorritik Aretxabaletara berriz.

Maite ditut maite gure bazterrak…

Page 3: Otsaileko Ahoz Aho

Gaurko berbie irakurle ano-

nimo baten bidali digu

Sukaldeko trapua edo

baieta.

Eskerrik asko!

Sarritan ez da beharrezkoa

itzulpena literala izatea ezta?

Lokal freskue jarriko

balu, primeran!

Guztira, 16,490 kilometroko ibilaldia.

Altuerarik garaiena 538 metrokoa da

(Irantzube baserri inguruan) eta des-

nibela 298 metrokoa.

Bidean, Mendiolako bidegurutzean,

bitxikeria bat dago. Bertan, Amabirgi-

naren irudia duen monumentu bat

dago baina, zer dauka goiko partean?

Dakienak bidali dezala bere erantzuna

Euskara Planeko helbidera edo deitu

dezala 220 telefono luzapenera.

Zuk ere zure ibilbidea bidali nahi iza-

nez gero, aurrera!

Maite ditut maite gure bazterrak…

www.flickr.com/mikelo

Page 4: Otsaileko Ahoz Aho

EROSITAKO PREZIOAN...

BITXIKERIAK

Dagoeneko, pare bat hila-

bete pasa dira Donostiako

San Telmo Museoan Badu,

bada. Euskara mundu elea-

nitzean erakusketak ateak

zabaldu zituela.

Koldo Mitxelenak esana da

“Euskararen egiazko miste-

rioa iraupena da, ez jatorria”. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleani-

tzaz eta hizkuntza arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaida-

tzeko gunea da erakusketa. Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ika-

sia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia

bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du,

baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?

Oraindik ere, otsailaren 17ra arte, San Telmo museoan ikusteko au-

kera duzue eta bestela www.badubada.com webgunea bisita deza-

kezue.

Calvet Barometroak munduko hiz-

kuntzen bizi-indarra edo “pisua”

neurtzen du. 2012ko datuak kale-

ratu berri dira eta bertan, inoiz

baino hizkuntza gehiago sailkatu

dira.

Hiztun kopuruaz gain, hizkuntzaren

pisua neurtzeko bestelako faktore

batzuk ere kontuan hartuta, bizi-

indar handiena duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hiruga-

rrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da eta eus-

kara berriz, munduko 51. hizkuntza. Informazio gehiago: http://goo.gl/dCSCo

Euskara da munduko 51. hizkuntza