Otsailean bete-betean sartuta gaude, eta urtero … · Web viewOtsailean bete-betean sartuta gaude,...

12
Otsailean bete-betean sartuta gaude, eta urtero bezala, maitasuna dario hila-beteari. Asmatu duzu! Hilaren 14an, San Valentin Eguna ospatuko dugu! Dirudie-nez, denboran atzera egin eta erromatarren garaian aurkitu behar omen dugu maitaleek elkarri maitasuna opa eta ospatzeko ohitura ezagunaren jatorria. Baina, guk ez diogu ez usadioari, ez San Valentin Eguna ospatzeko moduei edota ohiturei gehiegi begiratuko, ez. Sekuentzia didaktiko honetan, maitasunaren a-lor bitxi bati helduko diogu: elkarri amodioa adierazteko hitzak esateko beha-rrari, hain zuzen. Eta, horretarako, amodiozko mezuak aztertu eta sortzeko la-na hartuko dugu.Badakizu, beraz, lotsak alde batera utzita, irudimenaren mugak gainditu eta lilura ezazu zure maitalea betiko ‘maite zaitut’ klixeari zerbait ge-hiago erantsita. Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak: • Maitasunaren inguruko galderei erantzungo diezu. • Telebista-saioan azaldutako ideiak aukeratuko dituzu. • Gaiari buruz duzun iritzia emango duzu idatziz. • Saioan irakurritako mezu-zatiak ordenatuko dituzu. • Aipatu diren ezaugarriak eta mezuak lotuko dituzu. • Amodiozko mezuak osatuko dituzu hutsuneak betez. • Esaldi ospetsuak euskaratuko dituzu. • Amodiozko mezu bat idatziko duzu. • Entzundako kantaren hutsuneak beteko dituzu. Nonbait maitasun-hitzak esateko oso orijinalak ez ginela eta, 2005. urtean ETBk amodiozko mezuen lehiaketa antolatu zuen. Mezu irabazlea ezagutzera eman zuteneko bideo-pasartea ikusiko duzu. Telebista-saio hura oinarritzat hartuta, maitasun-kontuez duzun iritzia azaltzeaz gain, jendeak erakutsitako abilezia aztertuko duzu hurrengo orrietan. www.euskarians.wordpress.com

Transcript of Otsailean bete-betean sartuta gaude, eta urtero … · Web viewOtsailean bete-betean sartuta gaude,...

Otsailean bete-betean sartuta gaude, eta urtero bezala, maitasuna dario hila-beteari. Asmatu duzu! Hilaren 14an, San Valentin Eguna ospatuko dugu! Dirudie-nez, denboran atzera egin eta erromatarren garaian aurkitu behar omen dugu maitaleek elkarri maitasuna opa eta ospatzeko ohitura ezagunaren jatorria.

Baina, guk ez diogu ez usadioari, ez San Valentin Eguna ospatzeko moduei edota ohiturei gehiegi begiratuko, ez. Sekuentzia didaktiko honetan, maitasunaren a-lor bitxi bati helduko diogu: elkarri amodioa adierazteko hitzak esateko beha-rrari, hain zuzen. Eta, horretarako, amodiozko mezuak aztertu eta sortzeko la-na hartuko dugu.Badakizu, beraz, lotsak alde batera utzita, irudimenaren mugak gainditu eta lilura ezazu zure maitalea betiko ‘maite zaitut’ klixeari zerbait ge-hiago erantsita.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:• Maitasunaren inguruko galderei erantzungo diezu.• Telebista-saioan azaldutako ideiak aukeratuko dituzu.• Gaiari buruz duzun iritzia emango duzu idatziz.• Saioan irakurritako mezu-zatiak ordenatuko dituzu.• Aipatu diren ezaugarriak eta mezuak lotuko dituzu.• Amodiozko mezuak osatuko dituzu hutsuneak betez.• Esaldi ospetsuak euskaratuko dituzu.• Amodiozko mezu bat idatziko duzu.• Entzundako kantaren hutsuneak beteko dituzu.Nonbait maitasun-hitzak esateko oso orijinalak ez ginela eta, 2005. urtean ETBk amodiozko mezuen lehiaketa antolatu zuen. Mezu irabazlea ezagutzera eman zuteneko bideo-pasartea ikusiko duzu. Telebista-saio hura oinarritzat hartuta, maitasun-kontuez duzun iritzia azaltzeaz gain, jendeak erakutsitako abilezia aztertuko duzu hurrengo orrietan.

SAIOAREN LEHEN ZATIA IKUSI AURRETIKHasteko, jakin nahi dugu zeure burua erromantikotzat ote duzun. Hori dela

www.euskarians.wordpress.com

eta, bideo-pasartearen lehen zatian agertuko diren hainbat ideiarekin lau galdera osatu ditugu eta horiei erantzun beharko diezu.GALDEREI ERANTZUN1. Sinesten al duzu maitasunean?❏ BAI❏ EZ2. San Valentin Eguna ospatzearen aldekoa al zara?❏ BAI❏ EZ3. Nondik dator San Valentinena?❏ ... 4. Zelan ospatzen da beste herrialdeetan?❏ ... 5. Maitasuna adierazteko orduan, zer aukeratuko zenuke?❏ opari bat❏ hitz gozoak eta politak❏ ...6. Maitasun-hitzak erabiltzekotan, nola?❏ ahoz❏ idatziz❏

SAIOAREN LEHEN ZATIA IKUSI BITARTEANTelebista-saioan aipatu berri ditugun ideiak izan dituzte hizpide. Hona lau ata-letako hainbat baieztapen ekarri ditugu, entzun duzunaren arabera aukera ego-kia egin dezazun:

IRITZIAK AUKERATUKaleko jendeari galdetu diote maitasunean sinesten ote duen. Zer erantzun du? Aukeratu jendearen erantzunetan adierazitako ideiak.1.Sinisten al du maitasunean kaleko jendeak?· Bai, eta zenbaitek muxuak bidaltzen dizkiete euren maitaleei.

www.euskarians.wordpress.com

· Ez, gizartea antolatzeko politikariek zabaldutako asmakeria merke bat besterik ez omen da.· Bai, eta egunero zaindu beharreko sentimendua dela uste dute batzuek.· Jakina, onena hori omen da, baina denek ez omen daukate horretarako aukerarik.· Bai, eta horrexegatik ez omen du sinesten San Valentin Egunean.· Nahi dute, baina ez omen du merezi.· Bai, baina irauten duen bitartean soilik.

2.Programako gonbidatua den Jasone Osoro idazleari San Valentin egu-naz zer pentsatzen duen galdetu diote. Zer erantzun du berak?· Egunero zaindu beharreko sentimendua dela uste du.· Gaur egun moda bihurtu dela egun honen kontra egotea eta bera ez datorrela bat horrekin.· Gutxienez egun honetan aukera sortzen dela bikotean maitasunaz hitz egiteko.· Tontakeria bat dela.· Topikoz betetako eguna izan arren gustatzen zaiola. Berak ere maitasun-mezuak jasotzea gustuko duela.

3. Maitasun hitzak esan ala idatzi, zer nahiago du Jasone Osorok? Zergatik?· Esatea nahiago du. Berari horrelakoak entzutea gustatzen zaio eta horretarako, aurretik esatea beharrezkoa dela uste baitu.· Esatea, hitzak errazago etortzen direlako ahora eskura baino.· Idaztea errazago zaio, baina bera esatearen aldekoa da.· Idaztea, errazagoa delako aurpegira esatea baino.· Idaztea, hitz egokiagoak aukeratu daitezkeelako nahi duzun hori esateko.

4. Bideo-pasartearen hasieran bi aurkezleak maitasuna adierazteko mo-duez aritu dira. Zein aipatu dituzte?· Bihotz formadun pastela egitea.

www.euskarians.wordpress.com

· Maitasun esaldi bat eskaintzea.· Hitz goxoak, maitagarriak eta kuttunak esatea.· Opariak egitea.· Olerki txiki bat idaztea.· Gorri koloreko lentzeria erostea.· Maitasun-mezuak idaztea

SAIOAREN LEHEN ZATIA IKUSI ONDOREN

EMAN ZURE IRITZIAZer esan dezakezu maitasuna adierazteko moduez? Idatzi hemen pentsatzen duzuna. Gogoratu orain arte irakurri eta entzundako iritzia emateko moldeak baliagarriak izango zaizkizula zeurea idazteko orduan.

www.euskarians.wordpress.com

ETBk antolatutako lehiaketara mezu ugari bidali omen dira. Orain izango duzuAukera irabazlea eta beste hainbat mezu ezagutzeko. Hortik ideiak jaso etazeurea osatzeko prestatuko duzu zeure burua atal honetan.MEZU-ZATIAK ORDENATUZerrenda honetan dituzu irakurriko dituzten mezuen

Hasieran Erdian Bukaeran1 1, 2, 3, 4, 4, 6, 7, 8, 9... ez dira

ardiak lo hartzeko kontatzenditudanak

gauero mapak galdu eta

zurekin egoteko falta zaizkidan minutuak.

2 Agian munduarentzat ez zara inor

baizik eta Sutagar.

3 Ni su, zu gar baina niretzat zure latitudeetako ertz oro baitut obsesioa.

4 Zure larruko kartografo izatekodut nik bokazioa

ni eta zu mundua zara.

MEZU IRABAZLEA AUKERATUZein izan da, zure ustez, mezu irabazlea?❏ lehenengoa

❏ bigarrena

❏ hirugarrena

www.euskarians.wordpress.com

❏ laugarrena

Zergatik?

SAIOAREN BIGARREN ZATIA IKUSI BITARTEAN

EGIAZTATU ZURE ERANTZUNAKEzer baino lehen, aurreko galderen erantzunak bideo-pasartekoekin alderatuko dituzu. Horretarako, entzun arretaz Jasone Osorok irakurriko dituen mezuak, eta adi Egon mezu irabazlea irakurtzen duenerako

MEZUEN EZAUGARRIAK AUKERATUZein izan dira lau mezu horiek hautatzeko Josune Osorok gogoan izan dituen ezaugarriak?Egokitu zerrendako ezaugarriak mezu bakoitzari.

EzaugarriakMezuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 1

0Agian munduarentzat ez zara inor Zure larruko kartografo izateko dut nik bokazioa1, 2, 3, 4, 4, 6, 7, 8, 9... ez diraardiak lo hartzeko kontatzenditudanakNi su, zu gar

SAIOAREN BIGARREN ZATIA IKUSI ONDORENEGIAZTATU ZURE ERANTZUNAKHonez gero gutxi gorabeherako ideia hartua izango duzunez, lan erromantikoa proposatu nahi dizugu. Jakina! Zure alderik samurrena aireratu eta saia zaitez mezu kuttun eta maitagarria idazten. Nork daki,

www.euskarians.wordpress.com

EZAUGARRIAK1 Bere sinpletasunean badu berezitasunik

2 Erabiltzeko erraza da3 Gazteek esateko moduko esaldia da4 Idatziz esateko aproposa5 Bitxia iruditu zaio6 Laburra da7 Landua da8 Literarioa da9 Oso beroa eta sutsua da10 Zuzena da

zure maitalea urtzeaz gain, agian, irabazi dezakezu zeuk ere gisa honetako lehiaketaren bat. Animo, bada!

OSATUProzesuan zehar laguntza eskaini nahi dizugu. Horregatik, erakutsiko dizkizugu beste batzuek osatutako mezuak, eredu gisa. Hemen dituzu Jardun Elkarteak antolatu ohi duen amodiozko mezuen“Berrigara lehiaketa”n azken hiru urtetan irabazi duten sms mezuak. Zure lana mezu horiek osatzea izango da, ezabatu ditugun hitzak erabilita.

adieraztekoberezi sentitzen naizelakobetetzen dituzulakoelkar ezagutzekoEsan nahi ezin denamaitasunaren sekretua antzeztekomaite zaitutondo baino hobeto pasatzen dugulakozu laztantzekozugan pentsatzekozugaz amesten dudalako

“Denborak merezi izan du (1) ................, sentimenduek (2)................., hitzek (3)..................., eskuek (4) ..................., muxuek (5)........... poemek zertarako? Maite zaitut”2004. urtea.

“ (6)................... esan nahi dizut, baina laburtuz,(7)........................”2005. urtea

“Ene pentsamenduak (8).................., zure alboan (9) ....................., gauero (10)......................., ohean (11) ................., MAITE ZAITUT”2006. urtea.

EUSKARATUOraindik ez dakizula zer idatzi? Ea bada, saia zaitez hainbat idazle ezagunek idatzitako esaldi ospetsu hauek euskaratzen

En un beso, sabrás todo lo que he callado. (Pablo Neruda)

www.euskarians.wordpress.com

Cuando mi voz calle con la muerte, mi corazón te seguirá hablando. (R. Tagore)

El verso más bonito del poema más corto sólo tiene dos palabras: ¡Te Quiero!(W. Shakespeare)

ZEU MEZUGILEEuskaratu berri dituzun esaldiak ospetsu egin badira, zergatik ez zureak? Idatzezazu hemen zeure maiteari esateko aspaldidanik gordeta daukazuna:

www.euskarians.wordpress.com

---------------------------------------------------.---------------------------------------------------

-------------------------------------------------------------------------------------------------------.---------------------------------------------------

----------------------------------------------------

www.euskarians.wordpress.com

www.euskarians.wordpress.com