Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia,...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BOB EDME Urtero zizelketa bat estreinatzen dute Irabarneko Ütürzabala parkean, Xiru festibala kari b Aurten Koldobika Jauregi eskultorea gomitatu dute, eta haren lana martxoaren 31n estreinatuko da b 4-5 Ütürzabala, Xiru festibalaren arte baratzea Baionako bestak Hiria itxi eta bisitariei sarrera ordainarazi nahi die Jean Rene Etxegaraik 3 Euskarabentura 120 gazte euskaldunekin Euskal Herria zeharkatuko duen espedizioa 2 Ostirala 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia,...

Page 1: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BOB EDME

Urtero zizelketa bat estreinatzen dute Irabarneko Ütürzabala parkean, Xiru festibala kari bAurtenKoldobika Jauregi eskultorea gomitatu dute, eta haren lana martxoaren 31n estreinatuko da b 4-5

Ütürzabala,Xiru festibalarenarte baratzea

Baionako bestak Hiria itxi eta bisitariei sarrera ordainarazi

nahi die Jean Rene Etxegaraik

3Euskarabentura 120 gazteeuskaldunekin Euskal Herria

zeharkatuko duen espedizioa

2Ostirala

2018ko martxoaren 23aIX. urtea345. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Hilabete batez Euskal Herri osoazeharkatuko duen espedizio ba-tean parte hartzea. Hori da Eus-karabentura proiektuaren pro-posamena. Zazpi probintzietakoeta diasporako 120 gazte euskal-dun bildu nahi dituzte, 16 eta 17urte artekoak, 2018ko uztailaren1etik 31ra iraganen den ekinaldia-rentzat. Izen ematea urririk da,eta, lehengo asteburuan bazenere hautagaitzak bidaltzekomuga, epea luzatzea erabaki dute,Ipar Euskal Herriko eta diaspora-ko gazteak parte hartzera bultza-tzeko. Apirilaren 8a arte izanendute proiektuan izena emateko.Miguel de la Cuadra Salcedo

Nafarroan hazitako kirolari etakazetariak 1979an sortutako RutaQuetzal proiektua du oinarri Eus-karabenturak. 38 urtez 10.000gazte bildu zituzten, mundu guzi-ko hogei herritatik bidaiatu zute-nak, 2016an azkenengoa izan zenarte. Euskarabenturaren aurten-go edizioak Euskal Herria zehar-katuko du. Mauletik abiatuko dira uztaila-

ren 1ean Donejakue bidearen ibil-bideari jarraituz, uztailaren 31nGetxora (Bizkaia) iristeko. Bide-an, Euskal Herriko zazpi hiribu-ruetatik, Unescok gizateriarenondare izendatutako lekuetatiketa elkarteak intereseko jo dituenbeste ondare batzuetatik igarokodira: besteak beste, Orreaga, Do-nemiliaga Kukulu —orain arteaurkitu diren euskarazko idazkizaharrenak ikusten ahalko dituz-te han—, Gesaltza Añanako Ga-tzaga, San Adriango tunela, San-timamiñe, Ekain eta Altxerrikoleizeak eta Bizkaiko zubia bisita-tuko dituzte. «Lehen edizio ho-netarako Donejakue bidean ko-katzen diren lekuak izanen dira»,argitu du Ane de la Presa proiek-tuaren koordinatzaileak. «Histo-rikoki duten garrantziagatik hau-tatu ditugu denak».Etapa bakoitzean ekintzak pro-

posatuko dituzte, eta espedizioanzehar gazteek zeharkako lan bategingo dute taldeka, «arte eszeni-koekin zerikusia duena», eta, ho-rretarako, Euskal Herriko zenbaitpertsona ezagunek tailerrak es-

kainiko dizkiete. Besteak beste,parte hartuko dutela baieztatudute jadaneko Ander Lipus eta Xi-mun Fuchs antzerkigileek —ahoz-ko adierazpena eta eszenografialantzeko—, eta Miren Amuriza etaOdei Barroso bertsolariek —hiz-kuntza eta literatur sormena lan-tzeko—.

Euskarak elkartuak Euskarabenturako espedizioanzehar, Euskal Herriko eskualde

ezberdinetan euskararen egoerazein den esplikatzera etorrikodira tokian tokiko gaian adituakdiren pertsonak: Nafarroan KoldoColombo, Araban Beñat Garaio,Gipuzkoan Kike Amonarriz, etaLapurdin Eneko Gorri.Euskal Herriko historia, kultu-

ra, geografia eta errealitate lin-guistikoa hurbiletik ezagutaraz-tea da Euskarabenturak bere bu-ruari jarri dion helburua. Gaiguziak aipatzea da beren asmoa,nahiz eta jakin batzuetan «kon-plikatua» dela. «Oso fresko direngertakari historikoak aipatzeanbereziki, saiatuko gara alde bate-an edo bestean ez sartzen. Ideolo-gia ezberdinetako jendea ekar-tzen saiatuko gara, erakustekohistoria ez dela bakarra, ez delaneutroa edo objektiboa, eta ba-koitzak duela bere bizipen per-tsonala eta interpretazioa», ze-haztu du De la Presak.Jatorri anitzetako gazteak el-

kartu nahi dituzte Euskaraben-turanparte hartzeko, euskarareninguruan bilduak. «Proiektuarenfuntsezko oinarria da hizkuntza.Gure helburua da euskara tes-tuinguru normal batean bizitzea,eguneroko bizia euskaraz eginnahi dutenak elkartuta». Ekinal-dian parte hartuko duen gazte ba-koitza, «abenturan jasotako gu-

ziaren zabaltzaile eta eragile» iza-tea nahiko lukete. «Gazte bakoi-tza, hilabete batez guregandik ja-soko duen izpiritu horren era-maile izatea nahiko genuke,auzoko lagunekin, eskola lagune-kin, egunerokoan dituzten hiz-kuntza ohiturak aldatzeko». Bestelako helburuak ere baditu

Euskarabenturak, hala nola eus-kal lurraldearen ezagutzan sa-kontzea, gazte euskaldunen sareaosatzea, eta, antolatzaileen ustez,«baikorrak diren zeharkako bes-te balio batzuk» transmititzea,hala nola bizikidetza, ingurume-naren errespetua, genero berdin-tasuna, bizi ohitura osasun-tsuak... «Hilabete bat pasatukodugu elkarrekin, horrek errannahi du elkarrekin bizitzen ikasibeharko dugula, liskarrak sor-tzen badira, horiek kudeatzen».Sor daitezkeen gatazkak eta ho-riei nola aurre egin aitzinetik defi-nitzeko protokoloak osatuko di-tuzte.

Hautaproba120 gazte, 2001-2002 urteetansortuak, Euskal Herriko zazpiprobintziak eta diasporakoak, etaeuskaldunak. Hori da Euskara-bentura egitasmoarentzat finka-tu zuten helburua, baina, gaur-gaurkoz, betetzeko lanak dituzte.Lehengo asteburuan bukatu zenizen emate epea eta Lapurdi, Na-farroa Behera eta Zuberoako, etadiasporako gazteak eskas dituzte.Horregatik, apirilaren 8a arte lu-zatu dute izen emateko epea. «Bitalde hauek ezinbestekoak diragure proiektua gauzatzeko etaaukera eman nahi diegu, berriroere, gurekin etortzeko. Iparralde-ko gazteen ikasturteko egutegiaezberdin antolatzen dela ulertzendugu eta pazko-astea baino lehenlana egiteko eta motibazio gutunaaurkezteko astia emango diegu»,argitu du Ane de la Presa Euska-rabenturako koordinatzaileak. Urririk da izen ematea, baina,

parte hartu nahi duenak berehautagaitza bidali behar du, mo-tibazio gutun bat eta euskarareninguruko lan batekin. Hiru gaiorokor proposatu ditu Euskara-benturak, bakoitzak nahi duengisan lantzeko: euskara eta zureherria, euskara eta emazteak, etaeuskara eta itsasoa. Historia, lite-ratura, arte plastikoa, musika etaikus-entzunezkoen bidez aur-keztu daiteke lana. Interesa duenak, apirilaren 8a

arte du bere hautagaitza aurkez-teko, www.euskarabentura.eus

webgunean formularioa betez.Apirilaren 16an jakinaraziko di-tuzte proiektuan parte hartzekohautatuak izan direnen izenak.

Ipar Euskal Herriko gazteei deia,Euskarabenturan parte hartzekoUztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi dute, zazpi probintzietako etadiasporako 120 gazte euskaldunekin b Apirilaren 8a arte luzatu dute izen emate epea

EuskarAbentura antolatzaile taldearen argazkia. HITZA

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a2 b Gaiak

ITURRIA: EUSKARABENTURA. EUS

EUSKARABENTURA ESPEDIZIOA

Bestelako interesondarea

DonejakueBidea

DonemiliagaKukulla

GesaltzaAñana

Gasteiz

Bilbo

Santimamiñe

Ekain Altxerri

DonostiaIrun

Baiona

San Adrian

Lizarra

Iruñea

Donejakuebidea

Orreaga

DonibaneGarazi Maule

Bizkaikozubia

Gizateriarenondarea

Gure helburua daeuskara testuingurunormal batean bizitzea,egunerokoan euskarazbizi nahi dutenak batuta»Ane de la PresaEuskarabenturako koordinatzailea

‘‘

Page 3: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Bost euro hiru egunetarako. Horida Jean Rene Etxegarai Baionakoauzapezak mahai gainean jarriduen proposamena hiriko beste-tan oreka ekonomikoa kausitze-ko: ostiraletik igandera, Baiona-koak ez direnek sartzea ordaindubeharko lukete. Auzapezaren hi-tzetan, erabakia laster hartu etaaurten martxan ezarri nahiko lu-kete. Kontrako iritziak ere agertudira, eta «zinezko» gogoeta bateraman dadin nahi dute Baiona-ko peñen ordezkariek. Ideia berez ez da berria. Erregu-

larki atera izan da mahai gaineraazken urteetan, bereziki, Baiona-ko bestetara joaten den jende ko-purua hertsiki emendatu delarik.Milioi bat pertsonatik gora batzenda azken urteetan Lapurdiko hi-riburuan, uztaileko azken asteanantolatzen den ekitaldi erral-doian. Jean Grenet auzapezarengaraian hasi ziren segurtasunneurriak zorrozten —1993tik2014ra arte izan zen boterean—,eta 2015eko uztailaren 14ko Niza-ko (Frantzia) atentatuaren ondo-tik, neurri horiek gogortzekoagindu zion Frantziako Gober-nuak Baionako Herriko Etxeari.Azken urteetan 400.000 euroemendatu da aitzinkontua. «Au-zapez bat arduratsua izan beharda, eta arduratsua da, festen anto-latzeak herritarrentzat duenarriskuaren neurria hartzen due-larik. Oroitu zer gertatu zen Nizanorain dela bi urte. Baionan, kasikgure festak galdu genituen; atxi-kitzea erabaki nuen, gastu gehi-garri handiarekin», adierazi zuenastelehenean Etxegaraik FranceBleu irratian egin zioten elkarriz-ketan. Geroztik ez du adierazpengehiagorik egin nahi izan.2.400.000 euroko gastua dute

Baionako bestek auzapezarenarabera, eta horietarik 1.200.000euro Baionako hiriaren kontudira. Aurrekontu zehatza ikusiahal izatea galdetu du Ipar EuskalHerriko Hitza-k behin bainogehiagotan, baina, artikulu hauidazterako, ez du informazioa es-kuratu. Etxegarairen hitzetan,«ez da justua» gastu hori baiona-rren esku baizik izan ez dadin:

«Jende anitz etortzen da Baiona-ra kanpotik, eta Baionako anitz ezdira egoten hiriko festetan». Ho-rretarako jarri du mahai gaineanhiria itxi eta sarrera ordainarazte-ko aukera, haren hitzetan.«Aurten sarreren ordaintzea

integratzea nahiko nuke». Bereiritzia argi erakutsi zuen FranceBleuren mikro aitzinean. «Gogobat da, baina gogoeta zabal batirekitzea erabaki dut Baionako bi-zia egiten duten eragile anitzekin,eta bereziki festaren antolakun-tzan parte hartzen dutenekin.Jende horiekin guziekin abiatudugu, jadanik duela egun batzuk,elkarrizketa bat, beren iritzia bil-tzeko, jakinez, proposamena eginaitzin, teknikoki zein juridikokiegingarria ote den aztertu dugula.Eta bai, egingarria da, Baionakohiria itxi daiteke». Aturri ibaia etaVauban harresiak erabiliko lituz-kete hiria ixteko. Etxegarairen arabera, beste au-

kera andana aztertu dituzte, bai-

na hori da juridikoki eta tekniko-ki egingarria den bakarra. Beste-ak beste, edari alkoholdunen pu-blizitatea egitea «inposatuko»lioketen enpresen mezenasgoabaztertu du. Azken urteetan gara-tu duten ildoa izan da enpresa pri-batuen partaidetza. Iaz, Carre-four, Ogeu eta Keolys enpresakizan ziren partaide, eta bakoitzak50.000 eta 100.000 euro arteanekarri zuen —urte osoko kontra-tuak izan ziren, ez bakarrik besteibegirakoak—. «Badira bat bainogehiago dirua emateko prest lira-tekeenak, 100-200.000 euro, bai-na ez dut onartzen gure festa eda-ri alkoholdunak saltzen dituenedo beste edozein enpresa handi-ren esku egon dadin».

Zinezko gogoetaEzohiko biltzar nagusian elkartu-rik, bestetarako sarrera ordaina-raztearen kontra agertu zen Baio-nako peñen elkartea astelehene-an. Agiri batean onartu zuten hiri-

ko besten gastuak pisu handiaduela herriko etxearen aurrekon-tuan, eta urtero emendatzen aridela. «Emendatze horren arra-zoiak anitz dira, baina estatuareneskakizunei erantzuteko beha-rrezkoak diren azpiegitura eta se-gurtasun neurriei lotua da, nagu-siki», adierazi zuten. Beren iritziz,funtsezko gaia besten modeloekonomikoa da. «Besten diruzta-tzea da jokoan dena, eta ez sarreraordainaraztea; besteren arteanden aterabide bat besterik ez da.Gure ustez, zinezko gogoeta bateraman behar da, ekonomia adi-tuak eta gizarte zibileko indar era-gileak biltzen dituena, bestak di-ruztatzeko aterabide iraunkorrakbilatzeko». Peñen elkartearen ustez, meto-

doan datza arazoa, gogoeta bera«faltsua» delako. Salatu dutebesta batzordean gaia ez dela lan-dua izan, eta festazaleei, berezikibaionarrei, ez zaiela dei egin.«Forma aldetik, Baionako peñek

deitoratzen dugu eztabaida ezdela lehenago hasi eta presakaegiten ari dela». Adierazi dute-nez, 2017ko ekainean hasi zirenBaionako Herriko Etxeko zerbi-tzu teknikoak gaia lantzen, bainagaur arte baionarrei ez zaie ezeraurkeztu. «Herriko etxeak apirilhasierarako hartu nahi du eraba-kia. Egutegia ez da errealista,egiazko gogoeta eta elkarrizketabat bultzatu nahi badute ezbehintzat». Besten DNA «arris-kuan» ikusten dute peñek, etabeldur dira festazalea «kontsu-mitzaile soila» bilakatuko dela.Beren iritziz, modelo ekonomi-koa mahai gainean jarri eta pistagehiago aztertu beharko lirateke,aterabide baten baino gehiagorenartean eztabaidatu ahal izateko.Aterabide horietan, baina, ez dutebehin ere erraten zer ekarpenegin lezaketen peñek berek. Jean Rene Etxegarai Baionako

auzapeza argi mintzatu da bestensarrera ordaintzearen alde, etabadirudi herriko etxean onartuadutela erabakia hartuko dutela.Ikusi beharko da zer erreakzio etabalizko oposizio sortzen den ho-rren aurrean. France Bleun elka-rrizketa egiten ari zela, Angeluko(Lapurdi) entzule baten iritziaplazaratu zuen aurkezleak:«Baionako besten sarrera ordai-narazten badigute, guk ere pentsagenezake Angeluko hondartzeta-ra sarrera ordainaraztea».

Baionako bestak ordainarazteko

bidea ireki du herriko etxeak

Jean Rene Etxegarai auzapezak aldeko iritzia agertu du, eta apiril hastapenerako hartu nahiko luke erabakia b Peñen elkartearen iritziz, beste aterabiderik bada

Segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte azken urteetan, hiriko sarrera nagusietan eta eremu batzuetarako sarreran poliziaren kontrolak ezarrita. I.MIQUELESTORENA

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a

Page 4: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a4 b Astekoa

Joanes Etxebarria Irabarne

Koldobika Jau-regi eskultoreagomitatu duaurten Xirufestibalak Ira-barnera, Ühai-

tza ibai hegian kokatzen denÜtürzabala parkean bere obraezartzera. Hamaikagarrena iza-nen da aurtengoa. Iragan asteanari izan ziren herriko langileak etafestibaleko laguntzaileak artista-ren betoizko murrua altxatzen,martxoaren 31n estreinatu ahalizateko.«Normalean ez dira halako

proposamenak izaten» Koldobi-ka Jauregirentzat, «herritarrekbultzatutako proposamenak» ezbaitzaizkio ohikoenak, baina«horrek interesgarriagoa» bila-katzen duela ziurtatu du. 40 batobra baditu Euskal Herrian gaindiezarriak, gehienetan erakundepubliko nahiz pribatuen eskariz.Baionan ere ezarriko da laster ha-ren beste zizelketa bat, Aizkoraeta Arbola izenekoa.Irabarnen leihoak dituen pare-

ta bat izanen dela salatu du:«Hiru leiho badira, bi itsuak etabat irekia. Alde batean, ardi edoarkume arrastoak badira, trans-humantziarekin lotuak. Izan dai-teke abereena edo pertsonena,gaur egungo gaiekin oso lotua».Lehen pareta altxatu zuen tortu-ratu eta hil zuten Zizurkilgo (Gi-puzkoa) Joseba Arregi ETAko mi-litantearen omenez, herritarrekgaldeturik. Beste bat ere eginzuen, txikiagoa, Amnesty Inter-nationalek urtero Donostian egi-ten duten festibal batean sari gisaeskaintzekoa: «Ideia ez zen baliohandiko sari bat ematea. Hormi-goiak eta beste materialek era-kusten dute gai sozialak nola di-ren, marjinazioa eta abar».Irabarne lehenik, Baiona ondo-

tik, «puntu politiko bat» duenartea da berea, Koldobika Jaure-gik dioenez. Horri lotua da ere,nolazpait, dirurik emanen ez dionproposamen zuberotarra onartuizana: «Nik uste dut artistaren in-plikazio soziala oso inportantea

dela; akaso garai batean orain bai-no askoz gehiago zen artistarenpisu soziala». Koldobika Jauregiren aitzine-

tik hamar artista edo kolektibo-ren zizelketak pausatuak izandira Ütürzabalean eta Xiru festi-balean estreinatuak. «Halakobeste proiekturik, pentsatu be-harko nuke, baina ez datorkit bu-rura. Oso berezia eta garrantzihandikoa da», ondorioztatu duaurtengo gomitak. Alta, antola-tzaileen parean, izan dira ereobrak oztopo gisa ikusi izan di-tuztenak.

Zuhaitzak altxatzen

Ondoan den jauregiko lurrak zi-ren 1994an Mauleko herriari sal-duak izan zirenean. Hor arte, Mi-xel Etxekopar Xiruren antolatzai-learen familiak baliatzen zituenlaborantzan. «Nire haurretakobaratzea baitzen min ukan nuenzuhaitz oso ederrak egotzi baitzi-

tuzten, berriak landatzeko, gaitzerdi». Hamar urte geroago, «sa-beleko mina irauli» zuten Xirukoantolatzaileek, sinbolikoki bede-ren, zuhaitzen partez obrak altxa-tuz, urtez urte. Arte horretan,Mauleko herriak mezenasgo tratubat egin zuen Kodak markarekin,eta parkea kirolera bideratu zen,ariketak egiteko, oinez ibiltzeko,korrika egiteko.«2004an Maitena Lougaroten

Ütürzabala izeneko obra izanzen, eta aurten hamaikagarrenaezartzen dugu», laburbildu duMixel Etxekoparrek. Gauzak alda-tu dira bidean, nola ez; aitzinekoagintaldian «konplikatua zen sailguztietan, hautetsietarik langilee-tara». Hautetsien kasuan, Etxe-koparrek ez daki ez ote zuten «ar-tea sobera onartzen edo konpre-nitzen», baina tentsioak bazirelaoroitzen da. Langileen kasuan,«konkretua» dela dio: «Ez zutenjasaten oztopo bat gehiago izatea

belarra mozteko. Guretzat, arteobra bat zen; haiendako, traba bathaboro». Joan den astean ageri-koa zen aldaketa, Jauregiren zizel-keta herriko langileak zirelakoprestatzen ari.Pausatzen den obra bakoitzeko

eztabaidak pizten dira ondokoegun, aste eta hilabeteetan. Jendeanitz ibiltzen da parkean oinez alalasterka, eta obrak ikusi eta aipa-tzen dira. Kritika gogorrak ere en-tzun dira zizelketa baten edo bes-tearen balioaz. «Obra bakoitzakele erranarazten du, on eta txar,denak entzutekoak dira», antola-tzailearen erranetan. «Xirun ho-rren usaia badugu; jiten dira erra-nez ‘zer ontsa zen ikusi duguna’,eta, bost metro geroago, ‘ez dut ja-saten zergatik egiten duzuen hori,hori ez da musika, ez da artea...’.Lehen, min egin zidan, eta orainere, baina onartzenago dut, bede-ren ez baitu indiferentzia eragiten,eta hori ontsa da».

Udaberriak obra berri bat ekarridu Ütürzabalera, eta, laster, aitzi-neko urteetako obra bat loratukoda. «Ekologikoena beharbada»,Etxekoparren ustez, Didier Cadi-ranen kabana da. Sahats txotxaklandatu zituen, eta lurrari atxikirikbizi da, loratuz eta zimelduz. Saskiegileak ez du bere burua artistatzathartzen, eta ezustean bilakatu zenkabana hura parkeko obra batgehiago: «Haurrekin egin genuenkabana hura obra bezala aurkez-tua izan zen; hori da dena».

Hamaika zizelketa

Zizelketa bakoitzak badu bere is-torioa, baina denak elkartzen di-tuzte pertsonen arteko harrema-nak, lankidetzak batzuetan. JoseLe Piez Bordeleko artistak MixelEtxekopar ezagutu zuen lehenik,eta Joxean Artzerekin OihanaAuhenka ikuskizunean partehartu ere. «Ideia ez zen tailerretikeskultura bat eramatea, baizik eta

Xiru festibalak 2004an estreinatu zuen Irabarneko Ütürzabala parkean ezarri zen lehen artelana.Geroztik, urtez urte artistak gomitatu, eta aurten, Koldobika Jauregik ezarriko du hamaikagarrenzizelketa. Ühaitza ibaiaren hegian eta korrikalarien bidean zehar handituz doa kanpoko museoa.

Handituko da artisten parkea

1

Page 5: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a

lekuko egurrarekin lan egitea. Le-kuko energiekin lan egin nahinuen». Iraganeko tentsioen oroitzape-

na ere badu bere obrak, parkekolurrera bota zuten haritza zizelka-tu behar baitzuen hasiera batean.Enbor hori horretarako erreser-batua zen, baina «berotzeko egurgisa bukatu zuen», oroitarazi duirri artean. «Motibatua» zen ha-lere, eta bidean ikusi zuen atlase-ko zedro baten jabearekin harre-manetan sartu eta eman zioten,obra egin zezan.Kakots kolektiboak egin zuen

ibai bazter-bazterrean plantatuaden Tian artelana. Haren egileak,Ddiddue Etxeberrik, herriko lan-gileekin egin lana du bereziki go-goan: «Maite dut parte hartzeaaldi oroz. Enetako ez da posibleplano bat ematea eta erratea ‘eginezazue’. Belaunaldi desberdinakbadira, eta elkarrekin edan duguRicard bat; usaia hori badute.Ezagutzen ez duzun jendeekinharreman hori goxo atzematendut. Artisten artean hastiala iza-ten ahal da», dio. Uholdeek estal-tzen dute obra hori negu oroz,«nahitara» ezarria izan baitaibaia gainditzen den gune batean. Geroztik zendua den Guanes

Etxegaraik, berriz, herriko hau-rren artean atzeman zituen par-taideak, Etxekoparrek dioenaz:«Bi astez egon zen Gotaineko ge-lan, hitzik egin gabe; ez zuen pro-selitismorik egiten. Aste batenburuan herri erdia bazuen ondo-an, haurrak ondoan, «zer da horieta hori?» galdezka. Nestor Bas-terretxeak, berriz, eskultura bila-katuko zen Euskamerika-renmarrazkia Jean Mixel Bedaxagararotzari eman zion, eta bien sina-durarekin pausatua izan da.Gutxi dira sinatuak direnak.

Mauleko herria, parkeari hats be-rri bat eman nahian, azalpenakpaneletan ezartzea pentsatzen arida. Artista batzuek haien obrakesplikatzeko hitzak badituzte,Jose Le Piezek bere enborraren-tzat adibidez: «Zuhaitzak errekabertikalak dira, egunero milakaur garraiatzen dute gainerantz,500 litro egun bakoitzeko gutxigorabehera. Erreka oheak poeti-koak dira, baina ez soilik, prag-matikoak ere bai». Azalpenekin ala gabe, Koldobi-

ka Jauregiren ustez «halakoproiektu batek iraupen handia etaluzea izan dezake etorkizuna be-giratuta». Mundua begiratzekomanera desberdinei leihoak ire-kitzen zaizkie Ütürzabalean, etadohainik. Gainera, Etxekoparrekdioen bezala, «bost minutu guztizargia aldatzen» den gune batean,«Guggenheimen ez bezala».

XIRU FESTIBALA

Zauriak lore izenburua eman dio

Xiru Abotia elkarteak aurtengo

festibalari. Zauriak, gerrarenak.

Barbau Hamalau ikuskizunaren

inguruan eraiki dute egitaraua

antolatzaileek. «Pena genuen

kanpoan ez emanik», diote,

2004. urtean Ozazen eman on-

dotik. 1914 eta 1918 arteko Mun-

du Gerra baitu inspirazio iturri,

2018a urte egokia iduritu zaie

beste behin plazaratzeko, taldea

doi bat moldaturik. Gai beraren

inguruan gauza desberdinak

ikusgai izanen dira, hala nola

Xavier Pinon argazkilariaren era-

kusketa eta gerra denboran Ale-

manian egon ziren euskal kanta-

rien grabaketak, horien artean

Gotaineko gizon batena.

Martxoaren 30a, ostirala

Gotaineko elizan, 21:00etan.Zauriak Lore gaualdia: Argenti-

nako Hermanas Caronni biko-

tea, txelo, klarinete eta ahotsare-

kin. Amaren Alabak talde zube-

rotarrak Bernard Manciet poeta

gaskoiaren Gernika olerkia kan-

tatuko du. Eta Maider Bedaxa-

garrek Lehen Mundu Gerran

Alemanian preso egon ziren

euskal kantarien grabaketak

aurkeztuko ditu.

Martxoaren 31, larunbata

Mauleko merkatuan,11:00etan.Dantza jauziak eta

musika Poitiersko eta Hebentik

elkarteko musikariekin.

Maule Baithan, 15:00etan.Sa-

finez Bousbiaren El Gusto doku-

mentala. Aljeriako gerrak dese-

gin zuen musulman eta juduen

musika talde baten istorioa kon-

tatzen du, 50 urte geroago berriz

elkartu zena chaabi musika

emateko.

Ütürzabalan, 17:00etan.Arte

ibilaldia eta Koldobika Jauregi-

ren Pareta obraren estreinaldia.

Gotainen, 21:00etan.Barbau

Hamalau ikuskizuna: Dominika

Rekaltek idatzia, Cie Paralleles

dantza taldearekin, Suak piro-

teknia taldearekin, Zuberoako

aktoreekin eta CNAS txaranga-

rekin.

23:00etan.MICF II Musika Ikas-

leen Cacofonia Formagarria,

Poitiersko unibertsitateko ikas-

lez osatua.

Apirilaren 1a, gandea

Gotainen, 10:30ean.Pilota

partida, lekuko jokalariekin.

11:30ean.Herriko dantzariak

eta dantza jauziak denentzat.

Mixel Arotze eta Jean Mixel Be-

daxagar kantuz.

Arbideko jauregian, 12:15ean.Michel Legaux antzerkilariaren

Garde a vous! bakarlana, fran-

tsesez.

13:30ean.Bazkaria, lekuan ber-

tan hartua edo etxetik ekarria.

Plazan, 15:30ean.Oteizaren

Haria ikuskizuna. Musika, dan-

tza eta bertsoak, Mug Mus La-

borategiaren eskutik (Beñat Ra-

lla eta Donostia konpainia) eta

Ramuntxo Christy eta Xan Alk-

hat bertsolariekin.

Plaza Gaineko Soinuak, Euskal

Herriko soinu, kantu eta dan-

tzak. Maider Ansa, Juan Mari

Beltran, Ander Barrenetxea,

Mathieu Mendizabal, Sacha

Standen, Jean Mixel Bedaxagar,

Mixel Etxekopar eta Pierre Viss-

ler.

Egun osoan.Amikuzeko Gaita-

mik txaranga eta Xavier Pinonen

argazkiak.

2

3

4

5

1Koldobika Jauregi.Herriko

langileek altxatu zuten joan den

astean haren zizelketa. Pareta ize-

nekoa, betoiz egin horma bat iza-

nen da, hiru leihorekin: horietarik

bi itsuak, eta bestea irekia.

2 Jose Le Piez.Atlaseko zedroa-

rekin egin zuen zizelketa, kirol jo-

koen saihets batean.

3Tian.Kakots artista kolektibo-

ak egin zuen lana, ibai bazterrean.

4Oinez eta korrika.Parkea eza-

guna da, jende anitz joaten baita

ibiltzera eta korrika egitera bertara.

5Didier Cadiran.Kabana izene-

ko lana haurrekin egin zuen.

ARGAZKIAK: J. ETXEBARRIA

Lehen Mundu Gerraren kontakizuna,boterearen kritika modernoz josia

Dominika Rekalt Titika-ren testua 2014an plazaratu zen lehen aldiz,Barbau Hamalau ikuskizuna Ozazen eman zelarik. 1914an hasi gerraabiapuntu, alegiazko Urdintegi aberriak boterearen kritika modernoataularatzen dute. Zuberotar antzezle talde bat, piroteknia, dantza,kantua eta musikak berriz ere bizia emanen diote duela ehun urte bu-katu zen gerraren kontakizun artistikoari.

Cie Paralleles taldeko hip hop dantzariak ere ari dira. ELIANE HEGUIAPHAL

Page 6: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a6 b Iritzia

Herri antzerkitik greba feministara

Ustekabean gertatu ohizait, Maddi. Zuri eran-tzun, desadostasunakzein ekarpenak plaza-

ratu, irekidura gisara egin ohi diz-kidazun galderei heldu eta lehenbehakoan elkarren artean zeriku-sirik ez duten gaiak agertzen zaiz-kit hizpidera. Haatik, artikuluariforma eman, eta azkenerako, ustebaino batasun eta zentzu handia-goa ikusten diet gure gogoetei.Herri-antzerkitik hasiz, greba feministara arteko bidea eginendugu gaur.Kaskarotak, Maskaradak, Li-

bertimenduak... ihauteri garaikoekitaldi hauek kultura biziareneredutzat aurkeztu dizkiguzu etaez zaizu arrazoirik falta. Kabalka-da edo toberak ere kontuan har-turik, urterik urte ugaritzen doa-zenaren irudipena dut. Nehoizdeitu al gaituzte hainbeste herri-tatik gure bertsolari rola jokatze-ko? Ibilera horietan, antolatzaile-ei usu entzun diet hamarkada ba-tzuen ondotik iraganeko ohituraberreskuratu dutela. Berreskura-tu bai, baina eraldatu ere bai se-guraski. Klixea dirudien arren,menturatuko naiz erratera tradi-

zioa berritzen jakin duten herrie-tan izan direla ihauteriako espe-rientziarik oparoenak. SustraiColinari entzun diot duela gutiluze eta zabal goraipatu den IparEuskal Herriko kultura politikosanoagoaren iturburuetako batbizipen horietan egon daitekeela.Herri-antzerkia zer da komuni-tatearen bizitzaren sustapena ezbada? Indibidualizazio prozesubortitzei erantzuten dien tresnada, emanaldira heldu arteko bi-dean sortzen diren harremanakbere horretan helburu ere badi-rela ulertzen badugu. Kritika so-zialerako bokazioa ere badu bu-kaerako emaitzak, euskaraz pen-tsaturiko proiektua izatearenbalio erantsiarekin.Jendearen eta kulturaren arte-

ko lotura azpimarratuz, Amets

Arzallusen «jendezko herria»

kontzeptuaren haritik tira egiten

duzu. Gu ta Gutarrak taldearen

«Nik maite ditut maite/ bai gure

bazterrak/ baina bizi dituzten /

pertsonei eskerrak» aldarriaz

oroitu naiz. Kantagai duten «baz-

ter» hitzak beste adiera bat ere har

lezakeenez, ez dakit ez ditugun

«bazterrak» gutiegi maite. Kultu-

den bizitza ona enetzat? Kapitala-ren interesen ordez, pertsonenorotariko beharrizanak erdigune-an jartzen dituen jendarte-eredua.Bestelako menderakuntza motakgutietsi gabe eta ene gizon, zuri etaeuropar izaeraren pribilegioez ja-beturik, euskaraz bizitzea ereemantzipaziorako lehentasuntzatkokatu nuen hitzaldian. HegoEuskal Herrikoaren antzeko Es-kubide Sozialen Karta bat eginenbalitz Lapurdi, Behe-Nafarroa etaZuberoan ere, agiriak hizkuntzaeskubideak ere jasotzea defendi-tuko nuke. Idurre Eskisabel etaLorea Agirrek ezin argiago landudute gai hau Jakin Aldizkarirakoartikulu batean : «Bizitza biziga-rriagoak egiteko, bestelako norbe-retasunetara (subjektibitate, desi-ra eta espektatibetara) eramangogaituzten komunitateak landu be-har dira. Herria izatearen argama-sa sendotu behar da. Eta, horreta-rako, ezinbesteko osagaiak dirahizkuntza(k)». Funtsean, zer iza-teko garai hauetan, nor izan behardugu. Hori bai, nortasuna ezauga-rri aldaezina bailitzan bizi gabe,prozesu dinamiko gisara baizik. Bukatzen hasteko, zure artiku-

lua idaztean, pasatu berri zenMartxoaren 8ko greba feminista-ren gaia ekarri zenuen tarte hone-tara. Ordutik bi aste joan direnhonetan, aitortuko dut zaila zai-dala jadanik egin ez den analisirikegitea. Mugimendu feminista

gaur egungo Euskal Herriko he-rri-mugimendurik irudimen-tsuena, biziena, berritzaileena etatransbertsalena dela azpimarra-tuko nuke. Transbertsala diot bai,zenbat aldiz errepikatu dugunbarne-mailan zein kanpora begi-ra feminismoak transbertsalaizan behar duela gure militan-tzian. Mugimendu feministatransbertsala da ezkutuko men-derakuntzak argitara ekarri di-tuelako; greba feministaren ka-suan langilearen subjektua aniztuduelako, lan erreproduktibo etaproduktiboen arteko elkarreragi-nean sakonduz ; eta azkenik, Eus-kal Herria eraldatzeko proposa-men politiko oso eta egituratuaplazaratu duelako. Munduko antolamenduaren

eta, ordena ekonomiaren kritikaerradikala egiteaz gain, gure su-kaldeetara eta gure baitara eresartzeko indarra du feminismoak.Kulturari buruz idatzitako zen-bait erranaldi lekuko, teoria femi-nistaren zertzeladak gure egin di-tugu gizon ugarik. Baina jakintzateoriko hori aletzeaz gain, guremaskulinitatea birpentsatzekoerronkari ere lotu behar gatzaiz-kio. Zaila egiten zaigulako gureburua zapaltzailetzat identifika-tzea. Herri mugimenduan milita-tzen dugun gizonok etsai definitubati buru egiteko ohitura dugu,baina kasu horretan, gure baitanere bizi da etsaia.

14FILM LABUR BATERAKO XERKATZEN DITUZTEN AKTOREAK

Kanaldudek eta Prima Lucek antolatutako tailer baten baitan, euskaraz-

ko film labur bat egiteko erronka hartu du gazte talde batek. Hiru Uhinak

itsas kondairan oinarritzen den Ito film laburra, apirilaren 16tik 20ra gra-

batuko dute; aktoreak eta figuranteak martxoaren 31n hautatuko dituzte.

«Herri guztien herritasunaeskolan eraikitzen da, hizkuntza,kultura, historia… Euskal Herrianazio gisa eraiki nahi badugu,eskola azkarra izan behar da»Maite AndiazabalXalbador kolegioko zuzendari ohia

ipar euskal herriko hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta ipar euskal herriko hitzak moz-

teko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adie-

razita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hi-

tza.info.

%

Foroa antolatu du Garapen Kontseiluaklurralde proiektuaz gogoetatzeko

BAIONA bZein lurralde proiektu Euskal Hirigune Elkargoarekin? Gal-dera horri erantzunen diote heldu den asteazkenean, Baionako elkar-teen Etxean. 17:00etan hasiko da foroa, eta denei irekia da.

ELEKETAAitor Servier

Maddi Sarasua

rak idealizaziorako joera ere ku-

tsatu izan digulakoan naiz, beste-

ak beste, kantuz irudikatu dugun

herriak, goizero karrikara atera

eta bizi dugunarekin talka eginen

balu bezala. Zenion gisan, lohia

hobe. Kritikak kritika, ez dadila

uler diziplina ezberdinetako sor-

kuntzek utopia zantzurik izan be-

har ez dutela adierazten dudanik.

Nik ere badut ingurune polizatu

bat. Bertan, iritzi orokortua da he-

rri hau kultur-mugimendu batek

ere gorpuztu beharko duela.

Zentzu horretan, inperioen hiz-kuntzen bidez errotu digutenmundializaturiko kultura, jendar-te hobe bat eraikitzeko euskarrihutsala denik ez dizut ukatuko.Gazteon arazo sozialak jorratzeagaldegin didate berriki hitzaldi ba-tean, eta bat baino gehiago harri-turik utzi ditut euskara ere «bizi-tza ona»rekin lotu dudalako. Zer

BERTSOA

Hawking agertzen zaiguargazki xumeanbegira egon zenazeru urrunean.Zientzialari handiata aulki gaineanfrogatzen zigun bereezintasuneanegin dezakegulanahi dugunean.

Bere mundu huntakobizia akaboizar usoen gisanda bera igarobaina izarreri sobaitzen aroz aroez litaike beretzathiltzean arraroegoitea zeruabaino urrunago.

Astronomo handia zen bera aterateori konplexuakeginez gainera...Lantokia zuenezortzimuga bera,joan da beste mundubat esploratzeraizarren ikustetikizarren artera!

Stephen HawkingHITZA

Xan Alkhat

Page 7: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

MUSIKA

BAIONASarah Johnson folk kan-tariaren kontzertua. Sartzea 18

euro.

bGaur, 20:15ean, Luna Negran.

BAIONABayonne Live musikalehiaketaren finalaurrekoak.

Sartzea dohainik.

bGaur eta bihar, 21:00etan,

Le Magneto aretoan

BAIONABaionan kantuz.bBihar, 11:00etan, Lakarra

plazan, eta 11:45ean, Pilorin.

BAIONABaionako presoen aldeko hip hop gaua. Premiere

Ligne, Arrano Pertxa, DJ Monark,

Selekta Pepino eta, bukatzeko,

mikro irekia.

bBihar, 20:00etan, Zizpa

gaztetxean.

BAIONABuzz Rodeo eta No Yelling taldeen kontzertua.

bAsteazkenean, 21:30ean,

Le Magneto aretoan.

BIARRITZ Tshegue eta Joey Le Soldat taldeen kontzertua.

bBihar, 21:00etan, Atabalen.

KANBOArgileak abesbatzaren

kantaldia.

bGaur, 20:30ean, elizan.

MAULEKalakan hirukotea etaShono taldearen kontzertua.

b Igandean, 19:00etan,

Maule Baitha zinema gelan.

SARASorotan Babies taldearenkontzertua.

bGaur, 23:00etan, Pleka

trinketean.

BERTSOLARITZA

DONAMARTIRIBertso afaria, Aitor Mendiluze eta Jon Maia

bertsolariekin. Afaria aitzin, Ortzi

Idoate eta Ramuntxo Christy

bertsolariak. Arberoa ikastolaren

10. urtebetetzearen karietara.

bBihar, 19:00etan, Etxezarrian.

ZIBURUBertso bazkaria, MirenAmuriza, Maddalen Arzallus eta

Maialen Lujanbio kantuan, eta

Maindi Murua gai jartzaile.

bBihar, 13:00etan, Baltsan

elkartearen egoitzan.

ANTZERKIA

BAIGORRIDaniel Landartek ida-tzirik eta Ildoka taldeak eskaini-

rik, Jendeak antzezlana.

b Igandean, 17:00etan, Bil etxean.

BIARRITZHuts Teatroaren esku-tik, Hozkailua antzezlana, Bi Ha-

rriz Lau Xori festibalaren baitan.

Irudia b Azkaine

Bertso Raklet, neguko janaria udaberri hasieranBertsoa saltsa guztietara jatea ohiko bilakatu bada ere azkenaldian, originala da astebururako Azkaineko (Lapurdi) Kilika gaztetxeak egin

duen eskaintza. Bertso afaria rakletaren inguruan partekatzea baita gaur 20:00etatik aitzinako plana gazteek kudeaturiko Azkaineko loka-

lean. Hiru bertsolari arituko dira kantuan: Xumai Murua azkaindarra, Odei Barroso urruñarra —argazkian— eta Aimar Karrika auriztarra. Le-

kua aitzinetik hartzeko ondoko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 06 35 10 91 74. GAIZKA IROZ

Morettiren hitzaldia, Ur Begi el-

karteak antolaturik.

bGaur, 18:30ean, Lapurdi gelan.

ERAKUSKETAK

BIARRITZMaider Elkano etaAnne Laure Garikoix artisten era-

kusketa elkarlanean, argazki eta

eszenografia.

bMaiatzaren 26ra arte, Atabal

aretoan.

HAZPARNEEliane Heguiapha-len argazki erakusketa.

bMartxoaren 29 arte, mediatekan.

HENDAIAHitz-Enea, Oskar Alegriaren argazki erakusketa.

bApirilera arte, Asporotsttipin.

Ander Lipus eta Patricia Urrutia

atzezleak, Manex Fuchs zuzen-

dari eta Unai Iturriaga idazle.

bGaur, 20:30ean, Koliseoan.

KANBOKiribilen eskutik, Jo Kako

Jo antzezlana, Kalakaño festibala-

ren baitan, Errobiko haurtzaroa-

ren euskarazko hilabetean.

bAsteartean, 09:30ean, 10:30ean

eta 15:00etan, Kima gunean.

LARRESORO Daniel Landartekidatzirik eta Ildoka taldeak eskai-

nirik, Jendeak antzezlana.

bBihar, 18:00etan, herriko gelan.

URRUÑAMaddi Zubeldia etaBernadette Luro Iratzoki antzez-

leak eta Agurtzane Anduetza bi-

deogintzan. Irakurketa antzez-

tua, musika eta bideoak lagun-

durik, Alzheimerren eritasunaz.

b Igandean, 19:00etan, Berttoli

aretoan.

BESTELAKOAK

BIARRITZ Le Grand Live irratisaioa zuzenean, 12:00etatik

24:00etara.

bGaur, 12:00etan hasirik, Atabal

aretoan.

MAULE-LEXTARREMuskildikogazteen maskaradak Zuberoako

hiriburuan.

bBihar, 10:00etan, barrikadak

karriketan gaindi, eta 15:30ean,

jokoa Lextarreko plazan.

URRUÑA Iparra Hegoaren azkenhitzorduak igandera bitartean.

Egitaraua www.iparra-hegoa.eus

helbidean.

b Igandera arte, Urruñan eta

Seguran.

UZTARITZE La Fontainen ale-giak musikatuak, euskaraz eta

frantsesez.

b Igandean, 16:30ean, Bilgunen.

HITZALDIAK

UZTARITZEMendibeko zerrate-gia erresistentzia garaian. Jean

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 23a

Zuzenean zure esku.Herritarren

parte hartzea sustatzen du Zuze-

nean zure esku saioak. Aste ho-

netan, Etxepare lizeoko ikasleek

Iparra-Hegoa bestan, Seguran,

prestatu duten saioa ikusgai da

webgunean. Ainhoa Gorostiaga

eta Aimar Lopez dira aurkezleak.

Gaur:

7:00.Goiz Berri.

12:15.Petzero.

16:00.Kantuz Kantu Thierry Bis-

cary kantariarekin.

Bihar:

19:00. Irisarri-Espalion zuzenean.

21:00.Atharratze - Aveyron.

Page 8: Ostirala 120 gazte 2018ko martxoaren 23a IX. urtea 345 ... · Ipar Euskal Herriko gazteei deia, Euskarabenturan parte hartzeko Uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria zeharkatu nahi

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Irailean sartu zen Maylis Calvet(Hazparne, 1996) Euskal Irratie-tan, herritar zerbitzu baten bar-nean. Proposatu zizkioten misioanitzen artean, Esker1000proiektuaz arduratzea hautatuzuen, mila musikarik elkarrekinkontzertu bat emateko proiektua.«Aski fite bakarrik sentitu nin-tzen», aitortu du. Orain dela astebatzuk elkartu zitzaion LaidaCamblong (Luhuso, 1992), «lan-taldea indartzeko». Elkarrekinerantzun diete Ipar Euskal Herri-ko Hitza-ren galderei.Mila musikari elkarrekin kon-

tzertua ematen. Entzuten den le-

hen aldian erokeria bat dirudi.

MAYLIS CALVET: Jendeak horrelahartu du hasieran. Ez gaitu sine-tsi. Proiektu polita zela erran di-gute, baina gero ez dute bortxazsegitu, ez baitzuten sinesten.Gure aldetik gauzak zehaztenhasi garenean, izena, logoa, talde-ak osatzen... Hasi dira pentsatzen,beharbada bai, zerbait eginenzela. Italian izan zen lehen esperien-

tzia.

M.C.:Rockin’1000 proiektua eginzuten han. 2015ean hasi zen, Ce-sena herrian Foo Fighters taldea-rekin kontzertu bat antolatu nahizutelako. Hasi ziren halakoproiektu ero bat prestatzen; milamusikari elkartu, Foo Fightersenkantu bat berriz hartu, eta bideoaegin zuten. Horren ondotik, FooFighters taldea kontzertua egiterajoan zen. Geroztik, proiektuak segitu du.

2016an kontzertu handi bat eginzuten, eta munduan gaindi ereegin dituzte hainbat ekimen.2018rako beste kontzertu bat ira-garria dute.Performance bat da, baina, fun-

tsean, zer interes du? Ez ote da

bere garaian flashmob eta lip

dub-ekin izan zen ber gisako fe-

nomeno bat?

LAIDA CAMBLONG:Guretzat ezda inolaz ere buzzbat bezala ikusibehar. Ez da hori geure buruarieman diogun helburua. Euskalmusikan den sorkuntza ezaguta-razi eta hedatu nahi dugu. M.C.: Kontzertu hori tresna batbezala da, tresna garrantzitsua,eta beharbada baitezpadakoa. Ja-danik, jendea elkartzeko; ditugunideien inguruan eta sorkuntzabultzatzeko beharraren inguruanjendearen arreta eta interesa piz-teko; eta, gero, sorkuntzari begiraeraman lana eta Esker1000ren in-guruan ateratzen diren hainbatproiektu ezagutarazteko.

L.C.: Plazera ere helburu bat da.Kontzertu bat izanen da azkene-an. Izanen da sekulako perfor-mancea, eta bai, bada ere EuskalHerritik kanpora eramateko nahihori. Martxan baldin bada, segu-ruenik buzz bat izanen da, bainaez da gure lehen helburua. Aurten hasita, hiru hitzordu na-

gusi aurreikusi dituzue.

L.C.: Ekainaren 30ean izanen dalehen saioa, EHZrekin partaide-tzan. Beren programazioan sartu-ko gara. M.C.: Oraindik programaziorik ja-kinarazi ez dutenez, ez gara xehe-tasunetan sartuko, baina gurehelburu nagusiarekin lotura duenzerbait izanen da. Laster emanendugu informazio gehiago.

L.C.: 2019an izanen da kontzertubat Euskal Herrian, mila musika-rirekin. Euskal Herriko 11 rockkantu ezagun hartuko dituzte. M.C.: Jadanik hautatuak ditugu,eta pixkanaka joanen gara jaki-

narazten, material pedagogikoaere sortu behar dugulako: parti-turak, tutorialak... Kantu guziakberriz moldatuak izanen baitira;sinplifikatuak, berridatziak.1970eko hamarkadatik hona eus-kal rocka markatu duten kantuakizanen dira.

Guru taldeak kudeatuko du lan

hori guzia.

M.C.: Ari dira jadanik; lan luzeada. Haiek dute dena sinplifikatu-ko, eta haiekin eginen ditugu bi-deoak tutorialentzat. Errepikak

eginen dituzte, eta haiekdute atal tekniko guziakudeatuko. Nola hautatu dituzue?

M.C.: Iban Larrebourebateria jolea ezagutzen

nuen, eta banekien Dante Agosti-ni eskola kudeatzen duela EuskalHerrian. Eskola ezaguna da, etaIban bera erreferentzia bat damusika munduan. Remy Gachisgitarra jolea banekien AnjeDuhalderekin ari zela, eta kon-tserbatorioan ere ari da; berak ere

badu izen bat. Baxu jolearentzatez nuen ideia anitzik, eta musika-riek berek aipatu zidaten Xabi Ba-rrenetxea, eta Patrice DumoraWatson ere ezaguna da, besteakbeste, Akelarre taldeko kantariizan zelako, eta Atabaleko RockEskolako irakaslea ere bada. Casting bat eginen duzue musi-

kariak hautatzeko.

M.C.: Audizioak eraman beharkodituzte. Mila musikari elkarrekinaritzeko, baldintza berezi batzukerrespetatu behar dira. Haiekdituzte gaitasun horiek neurtu-ko. Hor ere sekulako lana izanendute. Orotara, berrehuna bateriaeta baxu jole atzeman beharkodituzte, eta hirurehuna ahots etagitarra jole. Maila eta esperien-tziaren arabera hautatuko dituz-te. Musikari amateurrak bakarrik

izanen dira?

L.C.: Esker1000 denei irekia da,amateur eta profesional, eta be-launaldi guzientzat egina da. Ja-danik baditugu profesional ba-tzuk, eta baita haur batzuk ere,badugu denetarik. Profesionalbatzuen xerka joanen gara, etaare gehiago Euskal Herriko taldeezagunetako musikarien xerka.Erreferentzia bat dira musikarenmunduan, eta haiek ere jendeamotibatuko dute. Euskal Irratiak mundu mailan

ezagutaraziko duzue.

L.C.:Komunikazio bide biziki onada erabili behar duguna, baina ezdute Euskal Irratiek eramangoproiektua. Musikazaleen deliriobat da funtsean, eta Euskal Irra-tiak erabiltzen dugu tresna batbezala. Helburua ez da EuskalIrratiei publizitatea egitea. M.C.: Espero dugu bi edo hiru ur-teren buruan, proiektu finko batbaldin badugu eta helburu eta lanarlo berezi bat, autonomo bilaka-tzea. Baina hemendik hasteak la-guntzen du anitz, Euskal Irratiekjadanik izen bat eta fama ere ba-dituztelako, sare bat... Tresna batda guretzat.2020 ondotik segituko du beraz.

M.C.: Parte hartzaileek zer nahiduten, horren arabera. Sortukoda giro bat —espero dut—, sortu-ko da giro bat haien artean. Be-rriz galdegina bada, entseatukogara hori egiten; gero proiektuabeste zerbaitetara joaten baldinbada, sorkuntzari begira edomusikalki beste zerbait edodiasporarekin, hori ere garatukodugu. Parte hartzaileekin ereerabakiko da zer bilakatuko denEsker1000 epe luzean, ene us-tez. Haiekin ariko gara ondokohiru urteetan.

«Helburua ez da ‘buzz’bat; euskal musikaezagutarazi nahi dugu»

Laida Camblong eta Maylis Calvet b Euskal Irratietako langileak

Esker1000 proiektua aurkeztu dute Euskal Irratiek, mila musikarielkartu eta kontzertu bat egiteko helburuarekin. Hiru urterako abiatuden proiektuak segida izatea espero dute Calvetek eta Camblongek.

E.E.B.

«Orotara berrehuna bateria eta baxujole atzeman beharkodituzte, eta hirurehuna ahotseta gitarrajole»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko martxoaren 23a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]