OSIERRA...tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez...

13
OSIERRA D 30 1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk. Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez.

Transcript of OSIERRA...tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez...

  • OSIERRAD

    301998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    Berez da haizea astintzailea. Handik,hortik edo hemendik datorrela edodoala, ez da geldirik egongo. Motelantzean edo bortizki beti mugimenduanda. Sua bizitzeko edo musika sortzekohauspoak, ur-gainean edo lainoengainetik bidaiatzeko itsasontziak etagloboak, artaleak xehetuz Cervantesekerraldoi bihurtu zituen haize-errotak…hutsaren hurrengoa lirateke haizerikez balitz. Haizea betiko jiran ibili denbitartean, gizakiak aurrera egin etahaizearen indarra elektrizitatebihurtzeaz gain, indar hori gordetzekosistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, bainamartxa honetan arrunt bihurtuko datontorrean aerosorgailua duenmendi-muinoaren irudia. Horrelakorikgertatzen den edo ez ikusi baino lehensekula baino astintzaileago gertatu dahaizea, batzuen aldeko eta besteenkontrako jarreren ondoriozindar-neurketa sortu delako,iparra-hegoa edo ekia-mendebalaparez pare jarrita legez.

  • E N E R G I A E O L I K O A

    31

    Energiaeolikoa

  • 32

    Eguzkiak Lurraren azala berotzearen ondorioz sor-tzen da haizea. Aire beroak gora egiteko joera dueta berak utzitako tokia atmosferaren goi-geruze-tatik datorren haize hotzak betetzen du; hala, haizeaosatzen duten aire-korronteak eratzen dira. Aire--korronte horiek naturan eratzen den energia zine-tikoaren forma bat dira (eguzki-energia energia zine-tiko bihurtzen baita), gizakiak aspaldidanik erabili etaongi aprobetxatzen ikasi duena: belaontziak etahaize-errotak dira horren adierazgarri.Mundu-mailan haize-energia bihurtzen den eguzki--energia 10x106 kilowatt orduko energia sortzekoadinakoa dela kalkulatzen da eta horrek gaur mun-

    duan dagoen energia elektrikoaren eskaera soberangainditzen du.Haize-energiak abantaila handiak ditu: dohainekoa,garbia eta berriztagarria da eta, haizea toki guztietandagoenez, hedadura handiko iturria dela esan daite-ke. Baditu negatibotzat har daitezkeen beste ezauga-rri batzuk ere: ez da jarraitua (beti ez dabil haizea)eta metatzeko zaila da. Haizearen energia aprobe-txatu ahal izateko bi gauza izan behar dira kontuan:haizearen abiadura eta ustiatzeko aukeratzen denmakina-mota.Gaur egun bi joera daude energia eolikoaren apro-betxamenduaren alorrean: potentzia txikiko (>150kW) sorgailuen bidez ustiatzea eta potentzia ertaineta handiko sorgailuen bidez ustiatzea. Lehenengoakleku bakartuetan erabiltzen dira, beste energia-iturribatzuez lagunduta eta bigarrenak sare elektrikoarilotuta egoten dira. Azken hauek potentzial eolikohandiko kokagune geografikoak behar izaten dituzte.

    Haize-motoreakHistorian zehar, oro har, hiru makina eoliko motanagusi izan dira: batetik, errota tradizionala, bestetik,beso anitzekoa, batez ere ura ponpatzeko erabiliizan dena, eta, azkenik, bizpahiru besoko helize aero-dinamikoa duten sorgailuak.Funtsean, makina eoliko guztiak bi talde handitan bildaitezke funtzionamenduaren arabera. Talde bateko-etan errotorearen hegalak haizearen bultzada zuze-naren eraginez biratzen dira. Printzipio horren ara-bera, ardatzetik urrunen dagoen hegalaren muturrakoso zaila izango du haizearen abiadura gainditzea.Izan ere, haizeak gauza bat bultzatzen badu, honekhaizeak baino abiadura handiagorik ezin hartuko du.Hori dela eta, makinaren ardatza abiadura nahikoatxikiaz biratzen da eta gaur egun erabiltzen diren

    DOSIERRA

    1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    Haizea gizakiaren zerbitzura jartzeko bidea

    Maider Etxaide*

    Herrialdea Potentzia (MW)

    Alemania

    Estatu Batuak

    Danimarka

    India

    Espainia

    Herbehereak

    Britainia Handia

    Txina

    Suedia

    Besteak

    Guztira

    2.079

    1.601

    1.059

    845

    378

    318

    312

    166

    110

    363

    7.231

    haize-energia; munduan instalatutako potentzia elektrikoa(1997) (Iturria: EVE)

  • 33

    sorgailu elektrikoek errotore-abiadura handia behardutenez, hegalen ardatzaren biratze-abiadura behineta berriz biderkarazi behar izaten da sorgailuarenardatzean biratze-abiadura egokiak lortzearren.Horrek errendimendu-galera eta sistemaren konpli-kazio handia ekartzen ditu. Nolanahi ere, makinahauek haizeari begira azalera handia izaten dute eta,hori dela eta, aski da haizearen mugimendu txikienabesoak biraka has daitezen. Gainera, makina hauekoso momentu handia, hots, indar handia, izaten duteeta lan mekanikoak burutzeko —ura ponpatzeko,aleak xehetzeko, airea konprimatzeko...— ezin ho-beak dira. Talde honen baitan errota tradizionalak,beso anitzekoak, eta Savonius errotorea —ardatzbertikalekoa— daude, besteak beste. Guztiak dirasinpleak eta eraginkortasun txikikoak.Bigarren taldekoen funtzionamendu-printzipioahegaztiek eta hegazkinek hegan egiteko erabiltzenduten printzipio bera da, eustea alegia. Helize aero-dinamikoetako palen ebakidura berezia dela eta,—normalean profil lau-ganbilak erabiltzen dira—aireak abiadura desberdina hartzen du besoaren aldebatetik eta bestetik igarotzen denean. Ondorioz,presio-diferentzia sortzen da besoaren bi aurpegienartean. Alde ganbiletik airea azkarrago igarotzen da

    alde lautik baino, depresioa eta zurgapena sortuz etaeuste-indarra sorraraziz, eta horixe da besoak arda-tzaren inguruan birarazten dituena. Gainera, euste--koefizientea haize-abiadurarekin batera handitzendenez, sorgailuaren besoak haizearen abiadura gain-di dezake eta, ondorioz, sorgailu elektrikoa ardatza-ri zuzenean lotzeko aukera ematen du. Beraz, aurre-koa baino sistema eraginkorragoa da. Makina hauekbadute desabantailarik ere: abio-pare txikikoak dira,hots, higitzen hasteko motelak dira. Abantailarik han-diena eraginkortasuna da, zeren eta diametro bere-ko beso anitzeko batek baino bizpahiru aldiz energiamekaniko gehiago lortzen baitute. Eustearen feno-menoa aprobetxatzen duten sorgailuen artean besobikoak, hiru besokoak eta Darrieus izeneko ardatzbertikaleko sorgailuak daude. Lehenengo biak, ar-datz horizontalekoak, dira hedatuenak. Hegal edobeso gehiago eransteak ez du ia abantailarik, eta kos-tuak, berriz, handitu egiten ditu.

    Instalazio eolikoen elementu osagarriakSistema eolikoek mekanismo osagarriak behar izatendituzte egoki funtziona dezaten. Batzuk, metagailuelektrokimikoak eta ekoizpen elektrikoaren kontrol--sistemak kasu, eguzki-instalazio fotovoltaikoetanerabiltzen diren berberak dira; beste batzuk, berriz,sistema eolikoetako espezifikoak dira. Horien arteanorientazio-sistemak daude, helizea beti haizeari begi-ra dagoela bermatzen dutenak. Erregulazio-siste-mek, bestalde, haize-bolada bortitzetatik babestendute makina.Haizearen energia energia elektriko bihurtzen duenadinamoa edo alternadorea izan daiteke. Dinamoekkorronte zuzena ekoizten dute. Beharrezkoak izatendira metagailu elektrikoak erabiltzen direnean, bainaerrendimendua ez da alternadoreena bezain ona.Alternadoreek korronte alternoa sortzen dute etakorronte hori zuzenean erabil daiteke edo, arteztu-ta, metagailu elektrikoetara bidal daiteke.Abiadura biderkatzeko sistemak ere behar dirahaize-sorgailuaren eraginkortasunik handiena lortze-arren. Horretarako engranaje-kaxak, uhalak, kateak,etab. erabiltzen dira.

    Energia eolikoaren abantailakGaur egun onartuta dago ez dela energia-iturri fosi-lak ahituko diren beldur izan behar, hauek eragingodituzten ondorioen beldur baizik. Petrolioak eta ika-tzak, agortu baino lehen ere, inpaktu global ikaraga-rria sortuko dute eta, beraz, energia-iturri horienerabilera aldatzeko premia oso larria da. Ikuspuntuhorretatik, haize-energiari bultzada handia emanbeharra begien bistako kontua da. Toki egokiankokatutako 1 MW-eko parke eoliko batek urtebe-tean ondoko emisioak aurrezten ditu: 3.900 tonaCO2, 75 tona SO2 eta 11,5 tona NOX eta, horrez

    E N E R G I A E O L I K O A

    Energia eolikoak edozeinenergia-iturri konbentzionalakbaino lanpostu gehiagosortzen du.

    B. K

    orta

    barr

    ia

  • 34

    gain, 22.880 m3-rainokoa izan daitekeen lur-mugi-mendua ere.Bestalde, industria eolikoak energiaren arloko besteindustriek baino eskulan gehiago behar du. Adibidez,1 TWh energia elektriko ekoizteko, energia nuklea-rrak 100 lanpostu behar ditu, termikoak 116 etaeolikoak 542. Datuok 1990. urtean World WatchInstitute-k eskaini zituen eta, adituen arabera, ber-dintsu diraute orain ere. Edozelan ere, energia eoli-koak edozein energia-iturri konbentzionalak bainolanpostu gehiago sortzen duela ezbairik gabe baieztadaiteke.

    Haize-energiaren ustiaketaren inpaktuakHaizea energia-iturri bezala erabiltzeak dituen onu-rak nabariak izanik ere, ingurugiro-inpaktua sortzenduela ezin da ukatu: zarata eta hegazti hilak diraustiatze-mota honen zenbait ondorio. Hegaletanharrapatuta geratzen diren hegaztien arazoaz gain,

    paisajean sortzen duten inpaktua da, agian, guztietangogorrena, naturazale eta mendizale askorentzatbehintzat.Zaratari dagokionez, turbina eoliko batek bi hots--mota sortzen ditu, bata mekanikoa eta bestea aero-dinamikoa. Lehenengoa asko murriztea lortu da,makinaren eraginkortasuna handitzea eta hotsa txi-kitzea batera baitoaz. Bigarrenak, berriz, konpontze-ko zailagoak dira, ezen sorgailuak zarata sortzenduten tekniketan oinarrituta baitaude. Oro har, ins-talazio eoliko batek potentzia bereko beste industriabatek baino zarata gehiagorik ez du sortzen, nahizeta, inguru naturaletan kokatuta egoteagatik, nabar-menagoak egin. Nolanahi ere, 500 kW-eko haize--sorgailu batek, 400 metrora dagoelarik, legearenarabera gauez logela batean onar daitekeen kanpokogehienezko zarata-maila ez du gainditzen.

    Parke eolikoek gaur arte izan duten arazorik latzenahegaztietan sortu duten inpaktua izan da. Inpaktuhau txikiagotzeko parke eolikoaren kokagunea egokiaukeratu behar da, ez daitezen Espainiako hego mu-turrean dagoen Tarifako parke eolikoan gertaturikoabezalakoak gerta: parkearen atal bat zabortegi bateneta sai-kolonia baten habia-gunearen artean kokatu-ta zegoenez, 50 hegazti hil ziren lehen 2 urteetan.Zabortegia itxiz konpondu zen arazoa. Estatistikoki,14 urtean behin hegazti bat hiltzen da turbina bakoi-tzeko eta hori linea elektrikoek, trafikoak edo zen-tral termiko handi samar batek bere inguruan sortu-ko luketen hilkortasuna baino txikiagoa da.Paisajean sortzen duen inpaktuari dagokionez, arlooso subjektiboa dela esan beharra dago: batzuenarabera mendi gainetan lerrokatzen diren haize--errotak gauza ederra dira, beste batzuek ez duteuste paisajeak horrelako orbanik jasan dezakeenik.Parke eolikoetan ikusizko inpaktua sortzen dutenhiru elementuak haize-sorgailuak, linea elektrikoaketa kontrol-eraikinak dira. Inpaktua arintzeko, sor-gailuak kolore apalez pintatzen dira, hariak lurpera-tzen eta eraikinak orografiaren elementuen arteanezkutatzen dira.Badira haizearen energia ustiatzearen ondorioz era-giten diren beste zenbait inpaktu, hala nola, eraiki-tze-lanek eragindako higadura, tokiko fauna eta flo-raren gain eragindako kalteak, parkeak okupatzenduen lur-eremua, etab. Nolanahi ere, hauek muntatxikikoak dira eta neurri egokiekin erraz konpon dai-tezke.

    Energia eolikoa Euskal HerrianEuskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako ForuErkidegoan apustu gogorra egin da haize-energiarenalde, Nafarroan batez ere. Azken lurralde honi dago-kionez, 2010. urtean izango duen energia elektriko-aren beharren % 45 haize-energiaz ase nahi da. Na-farroako Energia Planak 636 megawatt-eko potentziainstalatzea dauka aurreikusita (adibidez, Santa Mariade Garoñako zentral nuklearrak 460 megawatt-ekopotentzia du), horietatik 220 MW 2000. urtea bainolehen. 1997 arte hiru parke eoliko zeuden Nafa-rroan: Erreniaga, Aritz eta Gerinda, 40, 32 eta 115haize-sorgailukoak, hurrenez hurren. Hiruren artean108 MW-eko potentzia instalatuta zegoen. EuskalAutonomia Erkidegoan asmoak apalagoak dira,lurraldea txikiagoa baita. EAEko Haize EnergiarenLurralde Plan Sektorialaren arabera, 2005. urtearibegira 437.500 megawatt ordu ekoiztuko dira urte-an eta horretarako 175 megawatt-eko potentzia ins-talatuko da.

    * HAIZEA Ikerketa eta Dokumentazio Zentroko kidea.

    DOSIERRA

    1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    Hegaletan harrapatuta geratzendiren hegaztien arazoaz gain,paisajean sortzen duteninpaktua da, agian,guztietan gogorrena.

    B. K

    orta

    barr

    ia

  • 35

    Hitz bitan, zeintzuk dira EuskalAutonomia Erkidegoko energia eolikoarenplaneko ardatz nagusiak?Plana oraindik tramitean dago. Euskal AutonomiaErkidegoko Antolamendu Araudian eta Euskadi2005-3E 2005- Energia Estrategian oinarritzen da.2005. urterako energia eolikoaren bidez 175 mega-watt instalatzea aurreikusten du aipatu planak. Hel-burua parke eolikoak non jarri aukeratzea litzateke,noski, beti ere ingurugiroan izan dezakeen eraginakontuan hartuta.

    Parke eoliko bat eraikitzeko zein urratsegin behar da?Ugari dira; besteak beste, aipatzeko modukoak hona-ko hauek: lurraren jabeen baimena, Ingurugiro Eragi-naren Deklarazioa, Plan Berezi edo Arlorako Lurral-de Plana onartzea, Instalazioko baimen Administrati-boa (aerosorgailuak, azpiestazioa, linea elektrikoa…),Ejekuzio-baimena, Ekintza-baimena, Eraikitzeko bai-mena…. Labur esanda, tramite horiek guztiek parkeeolikoa eraikitakoan ingurugiroa guztiz errespetatzendela bermatzen dute, eta gune babestuen gainekoaraudia, flora eta fauna babestekoa, mendiena, onda-re historikoa babesteko araudia, poluzio akustikoariburuzkoa… betetzen dela.

    Beñardo Kortabarria*

    nergiarako EuskalErakundeko partaidea

    da Javier Marqués laudiotarra.Injineru honek, energiaberriztagarrien gainekozuzeneko ardura du aipatuerakundean. Energiaberriztagarrien arlo horrekorain gutxi aurkeztu du EuskalAutonomia Erkidegoan lauparke eoliko eraikitzekoproiektua.

    “Ezinbestekoa da energiaberriztagarriak garatzea˝

    Javier Marqués:

    E

    E N E R G I A E O L I K O A K

    orta

    barr

    iaB.

    Kor

    taba

    rria

  • Tramite ugari. Horien ondorioz atzeratzendira proiektuak?Autonomia Erkidegoan ekimen berria da; ondorioz,erakunde guztiek, badaezpada, neurri guztiak bete-tzen dituzte, proiektuak baldintza onenetan gauzadaitezen. Lehena egiten denean ondorengoen trami-tazioa errazagoa izango dela pentsa genezake.Tramitazioan erakunde askok eta erakunde bakoitze-ko sail askok hartzen dute parte. Horregatik paperenkontua luzatu egiten da.

    Parkea toki batean edo bestean jartzeko,zer hartzen da kontuan?Hasteko, haizea bera, nahikoa eta egokia izatea ener-gia aprobetxatzeko. Gainera, tokiak parke eolikoakokatzeko beharrezko ingurugiro- eta hirigintza--baldintzak bete behar ditu. Baldintza horiek bete-tzen diren edo ez jakiteko Ingurugiro Eraginarenazterketa erabiltzen da.

    Erabaki baino lehen,hitz egiten da udalerriekin?Jakina. Egin beharreko edozein lanek, haizea neurtze-ko dorre bat jartzeak adibidez, udal-baimena eska-

    tzen du. Horregatik, hasiera-hasieratik udalekikoharremana etenik gabekoa izaten da.

    Zein dira haizearenbidez lortzen den

    energiarenalderik onenak?Ingurunearekin zeri-kusia daukatenak.Era berean, sozio-ekonomikoak erebadira (enpleguas o r t z e a … ) ,energet ikoak( au to -horn i -kuntza…) etaekonomikoak(diru-sarrerak

    udalentzat etaa l d u n d i e n -tzat…).

    Eta energia horren alde negatiboak?Negatibo bakarra paisajeari eragiten dion aldaketada. Nafarroako esperientziak dioenez, balizko bestekalte batzuk, zarata eta hegaztiekiko eragina esatera-ko, ez daude. Horretaz gain, herritarren artean egin-dako inkesten arabera, jende askok dio parke eoli-koek ez dutela paisajean eragin txarrik, eta balituzte,energia eolikoaren aldetik datozen onurek egoeraparekatu egiten dutela.

    Euskal Autonomia Erkidegoko EnergiaEolikoaren Plana idatzi eta gero, hainbaterakunde eta elkartetara bidali da,zuzenketak eta iradokizunak egin ditzaten.Zer gertatuko da hortik irtengo direnproposamenekin?Dauden proposamenak aztertu eta sar daitezkeenaldaketak sartuko direlakoan nago.

    Zergatik energia eolikoaren aldeko urratsa?Ez nuke bakarrik energia eolikoaz hitz egingo, ener-gia berriztagarriez baizik. Era horretako energiakgaratzea ezinbestekoa da Europako Batasunean ingu-rugiroari dagokionez hartutako konpromisoak bete-tzeko, CO2 gutxitzea batez ere. Ikatza, petrolioa etaantzeko erregai fosilak erabiltzen dituzten zentraltermikoak dira berotegi-efektuaren eragile nagusiak.Horren aurka, energia aurrezteaz gain, poluitzenduten energiak energia garbiez ordezkatu behar dira,berriztagarriez kasu.Europan 2010. urterako energia berriztagarria % 6tik% 12ra bitartekoa izateko helburua jarri da.

    Mendi-gailurretan ikusten direnaerosorgailuez gain, bada haizearen indarraaprobetxatzeko beste sistemarik ere,inbertsio txikiagoa eta paisajean eragintxikiagoa duena. Zergatik ez dira horrelakosistemak bultzatzen?Aerosorgailuak bi motakoak dira: ardatz bertikale-koak, hiru besokoak gehienbat; eta ardatz horizonta-lekoak. Munduan lehenak garatu dira gehien, arloguztietan, baina horrek ez du esan nahi etorkizuneangaur egungo hiru besokoen ordezko ezer garatuko ezdenik. Euskal Herrian bada Eusko Jaurlaritzaren la-guntza jasotzen duen Enerlim izeneko enpresa,

    DOSIERRA

    …gaiarekin zerikusia

    duten erakunde denek,

    badaezpada neurri

    denak betetzen dituzte,

    proiektuak baldintza

    B. Kortabarria

  • tzen diren zergak gehitzen bazaizkio (BEZ, sozieta-teena, jarduera ekonomikoak…), irabazien % 75etikgora diru publikora doala pentsa daiteke.Deszentralizazioaz… beno energia berriztagarriakberez dira deszentralizatuak. Legez, Araudi Berezi ba-tean daude, zentral termiko eta nuklearren legeetatikkanpo. Adibidez, Santurtziko zentral termikoak 900MW dauzka, eta Elgeako proiektuak 24 MW, ia 40aldiz gutxiago. Energia ekoizteaz hitz egingo bagenu,parkearena 100 aldiz txikiagoa dela esan beharko ge-nuke, haizea dabilenean bakarrik zerbait ateratzen de-lako. Ondorioz, uste dut deszentralizazio garrantzi-tsua lortzen ari garela; aldi berean, galera elektrikoeiaurre egiten gabiltza, indarraren sortze-lekua eta kon-tsumo-lekua gerturatzen baititugu. Hori da garrantzi-tsuena, energiak ordezkatzen hasi baino lehen dau-kaguna aurrezten hastea.

    Parke eolikoak zabaldueta gainerako energi--iturriak ixten ez badira,gutxituko da CO2-renemisioa?Energia eolikoa sare-elektriko-ra sartzea bermatuta dago,zentral termikoetatik datorre-narena ez bezala. Dagoen eska-eraren arabera, azken horiekosagarri-lana egin beharko lu-kete. Beraz, instalazio eolikoe-tan egiten dena ez da zentraltermikoetan egingo; ondoriozegiten denaren araberako CO2gutxiago sortuko da.Beste kontu bat litzateke nonsortzen den gas gutxiago. Eus-kal Autonomia Erkidegoanerabiltzen den energiaren% 20a besterik ez da bertanlortzen, eta hemengo parkeeolikoetan ekoizten dena ezda kanpoko zentral termikoe-tan ekoiztuko (Asturias, Te-ruel…), eta han murriztuegingo da gas poluitzaileenemisioa. Ingurugiroarena ezda herrialde edo eskualdebateko arazoa, planeta osokoabaizik; gutariko bakoitzak, ahaldugun neurrian, lagundu eginbeharko genuke. Horrela pen-tsatuko ez bagenu, kanpotikekarriko genuke behar dugunenergia guztia, baina hori ezda bidezkoa.

    * Elhuyar

    aerosorgailu-sistema berria garatzen ari dena. Gara-pen-faserako eta proiektua errealitate bihurtzekofaserako ere, dirulaguntza jaso du enpresa horrek.Horrez gain, bada beste proiektu-mota bat ere, tokiisolatuetara energia eramatekoa eta gure aldetikdirulaguntza jasotzen duena.

    Energia eolikoa hain onuragarria bada,zergatik ez da erabat erabiltzen?Beno, energia eolikoa ez da behar bezala garatu duelagutxira arte. 1996tik 1997. urtera arte munduan ins-talatutako potentzia eolikoa 6.000 MWetik 7.250MWera pasatu da; Europan 2010. urterako 40.000MW instalatu nahi dira.

    Prentsatik ateratako kritikekin zerikusiaduten galderak ondoren. Zuk esan omenzenuen ekologista-talde guztiakados zeudela 2005Energia Planarekin.Eguzkik gezurtatu eginzuen hori. Zerbaitesateko?Ez dut uste horrelakorik esandudanik, ezta Euskal Autono-mia Erkidegoko energia eoli-koaren planaz ere, oraindiktramitazioan dagoenez ho-rrelakorik ez dagoelako.

    Eguzkik, hiru baldintzajarri zituen planaren aldejartzeko: 1) Benetanalternatiboa izatea.2) Energia publikoaizatea.3) Deszentralizatuaizatea. Lehen baldintzari dagokionez,eolikoa beti da alternatiboa,energia berriztagarria den al-detik sarera sarbidea beti ber-matzen zaiolako. Zentral ter-mikoetatik sortzen den elek-trizitatearekin ez da hori ger-tatzen, eskaeraren araberaberriztagarrietatik datorrenaosatzeko beharrezko denasortuko dute eta. Beraz, argidago instalazio eolikoetan ate-ratzen dena ez dela zentraltermikoetan aterako; ondo-rioz, eolikoa alternatiba da.Publikotasuna dela eta, Eoli-cas de Euskadi enpresa % 50diru publikoz osatutako en-presa da; horri bertatik sor-

    …ezin dugu ahaztu

    horrelako energien

    aldeko apustuak

    gero eta merkatu

    elektriko zabalduagoa-

    ren

    baldintzetara

    E N E R G I A E O L I K O A

    37B. K

    orta

    barr

    ia

  • Zer?Duela urte batzuk, Iberdrolak eta EVEk (Ente Vasco de laEnergía) "Eólicas de Euskadi S.A." enpresa osatu zuten,Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikoaren bitartezindar elektrikoa sortu eta saltzeko. Enpresa honek Elgeamendizerran parke eolikoa egiteko asmoa du.Elektrizitatea sortzeko haizearen energia erabiliko duen ins-talazio industriala eraiki nahi dute. 60 metroko altuera (20pisuko etxe bat) duten 40 aerosorgailu jarri nahi dituzteElgeako mendizerran lehenengo fase batean. Hori bukatu-takoan, beste bi fase gehiago egitea ikertzen ari dira, etaguztira 120 aerosorgailu izan daitezke.

    Non?Proiektu hori aurrera eramateko Deba Garaiko bailara etaArabako Lautada banatzen dituzten Elgea eta Urkilla mendi-zerrak aukeratu dituzte, ondorengo udalerriei eragingo diela-rik: Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Barrundia eta San Millan.Kontuan izan behar dugu toki hau Euskal Autonomia Erki-degoan errepiderik gabeko eremu zabalenetakoa dela, berebarnean Elgea, Urkilla eta Aizkorriko mendizerrak hartzendituelarik.Mapa bat hartu eta begiratzen badugu, berehala ikusikoditugu bere mugak:

    - Iparraldean Urkuluko urtegia, Araotz eta Arantzazu.- Hegoaldean Arabako Lautadako Ozeta, Hermua, Larrea,

    Gordoa… herriak.- Mendebaldean Deba Garaiko bailaratik Gasteizera doan

    errepidea eta Ulibarriko urtegia.- Ekialdean Goierritik Altsasura doan bidea.

    Ikusten denez, km2 askoko azalera duen lur zatia da.1995eko martxoan Aizkorri Parke Natural izendatzeko tra-miteak hasi ziren, baina azkenaldian prozesua geratuta dago.Ba ote du honek Elgeako parke eolikoaren mugen defini-zioarekin zerikusirik?Euskal Herri osoan gutxi dira honelako hedadura eta balionaturala duten tokiak. Eusko Jaurlaritzak berak 1992. urte-an argitaratu zuen "Euskal Autonomia Erkidegoko EspazioNatural Garrantzitsuen Katalogoa"-n biltzen ziren hauek.

    38

    DOSIERRA

    1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    Ekologistak, mendizaleak, eta naturzaleak oro

    har, behin baino gehiagotan agertu dira energia

    eolikoaren alde, baina parke eolikoen aurka.

    Azkenaldian, parke eolikoen proiektuen

    aurkako ekintzak areagotu egin dira, eta itxuraz

    baita aurkako mugimendua indartu ere.

    Elgeakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan

    onartu den lehen proiektua. Horren aurka

    agertu dira inguruetako naturzaleak.

    B. K

    orta

    barr

    ia

    Energia eolikoa?Noski baietz!Baina horrela ez!

  • Handik gutxira, beste mapa bat azaldu zen, parke eolikoakeraikitzeko interesgarriak izan litezkeen lekuak biltzenzituena, eta guztiek 800 metrotik gora egon behar zuten.Mapa bi hauek berdinak dirudite.

    Noiz?Proiektuaren azken tramite administratiboak aurrera doazeta 1998ko urte bukaeran has daitezke obrak.

    Zergatik?Mila arrazoi emango dituzte zentral hau beharrezkoa delasinestarazteko, baina argi eduki behar ditugu bakoitzarenlehentasunak. Haiena negozioa da, dirua azken batean, etaez energia alternatiboen erabilpena bultzatzea. Mota hone-tako instalazioekin sortzen den energi kopurua oso txikiada Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen denarekinalderatuz. Ematen den aitzakia CO2 gasaren isurketakgutxitzea da, baina parke eolikoek sinbolikoki bakarrik lor-tzen dute helburu hori.2012. urterako 26 parke eoliko eraikitzeko asmoa dago etaguztien artean elektrizitate-kontsumoaren % 4 besterik ezdute ekoiztuko, baina horrelako inbertsioak egiteagatik diru-laguntza publikoak daudenez, etekinek gora egiten dute.

    Zergatik honela ez?Parke eolikoek ez dute ekarriko beste produkzio-mota ba-tzuek (zentral nuklearrak, termikoak…) desagertzea. HegoEuskal Herriko kontsumoa haizearen energiarekin hornitunahiko bagenu, Elgeakoa bezalako 300 parke eoliko eginbeharko lirateke! eta urtetik urtera energia elektrikoarenkontsumoa igo egiten denez, urtero beste 20 parke eolikoberri beharko genituzke.Horrela garbi ikusten da gaur egun, eta eredu honekin,energia eolikoa ez dela energia iturri ordezkatzailea, elek-trizitate-eskaeraren hazkundea asetzeko tresna bat baizik.Proiektu honen bultzatzaileek ez dituzte kontuan hartu nahiekarriko dituen kalteak. Hona hemen gure ikuspuntutik,garrantzitsuenak:

    - Mendia industrializatzea ahalbidetuko dute; pista berriakegin beharko dituzte, gizakiaren presentzia erraztuz, ho-nek dakartzan ondorio kaltegarriekin.

    - Inguruaren eraldaketa fisiko izugarria ekarriko du.- Paisajea guztiz aldatuko da, oso urrutitik ikusiko baitira

    tamaina horretako aparailuak.

    - Inguruko putreei, Urkulu eta Ulibarri urtegien artean ibil-tzen diren uretako hegaztiei eta beste mota batzuetakohegaztiei kalte eragingo die.

    - Aerosorgailuek sortzen duten zaratagatik, lurgaineko ani-maliek ingurune horretatik aldegingo dute.

    - Eskualde horretako landaretzan ere izango du eragina.- Euskal Herriko arkeologi gune garrantzitsuenetako batean

    (Mugarriluze, Mugarrihaundi, Alabitarteko tumuluak…)eragin bortitza izango du.

    Datu adierazgarri batzukEólicas de Euskadi S.A.-k Elgeako zentralaren urteroko pro-dukzioa 66 MkW•h izango dela dio. Nafarroan, Erreniegakozentralean 62-65 MkW•h-ko produkzioa iragarri zuten; al-diz 1997an 54,4 MkW•h besterik ez zen lortu.Baina, iragarpen onenak beteta ere, 100.000 biztanleenelektrizitate beharrak asetuko omen ditu zentral honek,Eólicas-etik diotenez. Zenbaki ikusgarri hau lortzeko,gehien komeni zaizkien datuetan oinarritzen dira, hots,etxeetan kontsumitzen den elektrizitatean. Bat-bateanahaztu egin dute jendeak beste toki batzuetan ere beharduela argindarra: lantegietan, bulegoetan, kaleetan… Denakontuan hartzen badugu, Elgeako zentralean sortutakoelektrizitatea erabiliko duten pertsonen kopurua ez da9.000ra heltzen.

    Energia eolikoa baiGure jarrera energia-iturri garbi eta berriztagarrien aldekoada, baina hemen garatzen ari den eredua da zalantzan jartzenduguna. Zergatik ez dira parke deszentralizatuak, txikiagoaketa gizakiak erabilitako tokietan jarritakoak bultzatzen?Euskaldunok beti izan dugu gure mendiekiko lotura handia.Orain arte eman ditugun datuak ezagututa, merezi du argin-darraren kontsumoaren zati txiki bat lortzeko, ia ukitu gabegelditzen diren mendiak industrializatu eta desagertaraztea?

    Imanol Biain,Gipuzkoako Mendizale Federakundeko Ingurugiro Ordezkaria.

    Ondoko taldeen izenean: Deba Garaiko Mendi Taldeak, Gipuzkoako MendizaleFederakundea, EKI, EGUZKI, Arrasateko AHT-ren Aurkako Asanblada.

    39

    E N E R G I A E O L I K O A

    Ekologistak, naturzaleak, mendizale-taldeak, mendi-federakuntzak, etab.haize-energiaren erabilpen autogestionatu eta alternatiboaren aldedaude eta parke eolikoen aurka.

    B. K

    orta

    barr

    ia

  • 40

    - 3E2005 estrategiak energia berriztagarriak % 3,7tik% 6,3ra igo nahi ditu.

    - Europako Batasunak, 2010. urterako energia be-rriztagarriak % 12a izatea nahiko luke.

    - Aerosorgailuek martxan jartzeko segundoko 4metroko (14,4 kilometro orduko) abiadurako hai-zea behar dute, balio izendatua lortzeko segundo-ko 16 metrokoa (57,6 kilometro ordukoa), etapotentzia konstanteaz lan egiteko 25 metro segun-dokoa (90 kilometro ordukoa).

    - Eusteko dorre bakoitzak 40, 45 edo 50 metro ditu.Besoak, berriz, 20 metro inguru. Aerosorgailu ba-koitzak guztira 52-58 tona izan ditzake: dorreak 28,32 edo 36 tona; dorrearen gainean jartzen den sor-gailuak 18 tona, eta errotoreak besoekin 8,5 tona.

    - Dorreek 3 metroko diametroa dute oinean eta 10bider 10 metroko hormigoizko euskarrietan sos-tengatzen dira.

    - Gaur egungo aerosorgailuak 450-600 kW-ekoakdira.

    - Munduan instalatutako potentzia 6.097 MW-ekoazen 1996aren bukaeran.

    - 2000. urterako Nafarroan 220 MW instalatutaizan nahi dituzte, eta 2010.ean 600 MW.

    - kW-eko gaur egun 150.000 pta.ko kostuak ordain-tzen dira. 2010. urterako 100.000 pta.koak izateaespero da.

    - Gaur egungo 500-600 kW-eko aerosorgailuak las-ter 1.000-1.500ekoak izango dira.

    - Euskadin gehienbat Ipar/Hegoaldeko haizea ibil-tzen da. Parkeak Eki/Mendebal aldera begira dau-den mendietan kokatzen dira, gutxienez 800 me-trora.

    - Parkeak eraikitzeko mendizerrek gutxienez 2 km.--ko luzera izan behar dute; eta aerosorgailutik

    aerosorgailura 100 metroko distantzia egoten da.Zabaleran, berriz, lurren okupazioa 40 metrokoada. Zentral eolikoaren zerbitzu eta mantenimen-durako bidea ere eraikitzen da.

    - Muntaketa-lanetan 50 tona altxatzeko garabiakerabiltzen dira; dorrearen gainean aerosorgailuabeso eta guzti jartzeko, berriz, 250 tonatarakoak.

    - Eusteko dorre bakoitzaren barruan transformado-rea jartzen da, aerosorgailuak behe tentsioan (690voltera) ekoizten duen argi-indarra tentsio ertai-nera igotzeko (20.000 voltera). Hortik aurrera,aerosorgailuen arteko garraioa 20.000 voltekoa daeta energia hori lur azpian metro batera jartzendiren kableen bidez garraiatzen da, 30 metroroerregistro-kutxak jarriz. Azpiestazioan argi-inda-rraren tentsioa 20.000tik 220.000 volteraino igo-tzen da eta tentsio altuko dorreen bidez sare elek-triko orokorrarekiko lotura egiten da.

    - Gaur egun etxeko kilowat-orduaren prezioa 15pezetakoa da. Iberdrolak 10,5/11 pezeta ordain-tzen du erosten duen kilowatt•ordua. Kokape-naren arabera, parke eoliko baten gastua kilo-watt•orduko 2/3 pezetakoa da.

    - Ekoizpen handia duenean aerosorgailuaren besoenbiraketa 30 itzuli minutuko abiadura egonkorreanmantentzen da; horrek, besoen puntan 250km/orduko abiadura lineala dagoela esan nahi du.

    - Tokiak aukeratzean haizearen batez besteko abia-dura, gutxienez 6,3 m/s-koa izatea bilatzen da.

    DOSIERRA

    1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    Energia eolikoaren inguruko datuak

    Balizko potentzia Euskal Herrian

    22 parke eoliko eraikiko balira:Araba 324 MW (% 72,3) urtero 687.668 MWBizkaia 36,6 MW (% 8,2) urtero 81.664 MWGipuzkoa 87,6 MW (% 19,5) urtero 177.731 MWGuztira 448,2 MW kontsumoaren % 8-10

    46 parke eoliko eraikiko balira:Guztira 1.300 MW kontsumoaren % 22

  • 42

    DOSIERRA

    1998. UZTAILA-ABUZTUA. 133-134. zk.

    - Elgean 20-25 MW-eko potentzia elektrikoa insta-latua jarri nahi da, 35-40 aerosorgailu (600 kWunitateko). Urtero 60.000.000 kilowatt•ordu pro-duzitzea espero da, Gasteizko kontsumoaren% 50. Eraikitzeak 3.500-4.000 milioiko aurrekon-tua dauka.

    Konparaziorako potentziak

    Garoñako zentral nuklearra . . . . . . . . . . . . . . .400.000 kW

    Zentral nuklear handia . . . . . . . . . . . . . . . . .2.000.000 kW

    Kaliforniako parke eolikoa . . . . . . . . . . . . . .2.000.000 kW

    Dinamarkako parke eolikoa . . . . . . . . . . . . . . .400.000 kW

    Euskal Herriko potentzial eolikoa

    NAFARROA

    Zentral eoliko eginakErreniega (40 aerosorgailu 4,5 kilometrotan),Aritz/Leitza (32 aerosorgailu 3,5 kilometrotan),eta Gerinda: San Martin Unx (41 aerosorgailu 4,5kilometrotan), Lerga (33 aerosorgailu 4 kilome-trotan) eta Leotz (41 aerosorgailu 4,5 kilome-trotan).

    2000. urtea baino lehen egitekoakBeruete (29 aerosorgailu 3 kilometrotan), PeñaBlanca (23 MW, 36 aerosorgailu), Hiriberri (18MW), Aitzkibel (18 MW), Alaitz eta Etxague (54MW, 82 aerosorgailu) eta Izko mendilerroa osa-tzen duten 4 zentralak: Ibargoiti (23 MW, 35aerosorgailu), Izko (33 MW, 35 aerosorgailu),Aibar (24 MW, 35 aerosorgailu) eta Salajones (25MW, 33 aerosorgailu).

    Baimendutako beste batzukAndia (32 aerosorgailu 4 kilometrotan), Belate(73 aerosorgailu 9 kilometrotan), La Negra (88aerosorgailu 11 kilometrotan), Goñi (31 aero-sorgailu 3,5 kilometrotan), Undiano (14 aerosor-gailu 1,5 kilometrotan), Iruñarri (30 aerosorgailu3,5 kilometrotan), Kodes (59 aerosorgailu 7 kilo-metrotan), Soratxipi (26 aerosorgailu 3 kilome-

    trotan), Raso de Biloria (37 aerosorgailu 5 kilo-metrotan), Cábrega (91 aerosorgailu 13 kilome-trotan), Santa Agata (24 aerosorgailu 3 kilome-trotan), Azatza-Etxauri (39 aerosorgailu 5 kilo-metrotan), Chucho Alto (45 aerosorgailu 6,5 ki-lometrotan), Baztarla (11 aerosorgailu 1,5 kilo-metrotan), Erronkari (12 aerosorgailu 1,5 kilo-metrotan), Tabar (11 aerosorgailu 1,5 kilometro-tan), Orbara (11 aerosorgailu 1,5 kilometrotan)eta Serralta (50 aerosorgailu 7 kilometrotan).

    ProiektuakCabezo Moro (39 aerosorgailu 5 kilometrotan),Plana de la Bandera (14 aerosorgailu 2 kilome-trotan), Plana de Alfarillo (31 aerosorgailu 4 kilo-metrotan) eta Loma Negra (10 aerosorgailu 1,5kilometrotan).

    EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

    Egin daitezkeenakBianditz (41 aerosorgailu 6,1 kilometrotan), Oiz(24 aerosorgailu 4,2 kilometrotan), Ganekogorta(15 aerosorgailu 1,8 kilometrotan), Ordunte(133 aerosorgailu 15,9 kilometrotan), Irukuru-tzeta (25 aerosorgailu 4 kilometrotan), Gazume(14 aerosorgailu 8 kilometrotan), Mandoegi (98aerosorgailu 11 kilometrotan), Zamiño-Izazpi(36 aerosorgailu 5,1 kilometrotan), Gorostiaga(9 aerosorgailu 1,1 kilometrotan), Salbada (250aerosorgailu 30 kilometrotan), Elgea-Urkilla (120aerosorgailu 13 kilometrotan), Agaotz (102aerosorgailu 16,3 kilometrotan), Peña de la Hoz(41 aerosorgailu 5 kilometrotan), Badaia (119aerosorgailu 19 kilometrotan), Arkamo (102aerosorgailu 16,3 kilometrotan), Cantoblanco(28 aerosorgailu 4,5 kilometrotan), Iturrietakomendiak (69 aerosorgailu 6,4 kilometrotan), Izkiz(21 aerosorgailu 2,5 kilometrotan), Belabia (10aerosorgailu 3,5 kilometrotan), Kodes (37 aero-sorgailu 4,4 kilometrotan), Etxera (19 aerosor-gailu 2,3 kilometrotan) eta San Kristobal (27aerosorgailu 4,3 kilometrotan).

  • 43

    Merkatuan oraindik ez da errealitate, bainaEuskal Herrian bada energia eolikoa bestemodu batera lortzea aztertzen dabilenik. Be-

    gietarako arruntak bihurtzen hasi diren aerosor-gailuekin alderatuz gero, sistemak bi ezberdinta-sun nagusi ditu: batetik, eta haizearen abiaduratxikiekin ere mugitzen denez, mendi-gailurretanezezik bailara barrenetan jartzeko aukera izateaeta, bestetik, eraikitzeko behar den inbertsioatxikia izatea.

    Sistemaren itxura deskribatzen hasita, lehenikbehar besteko luzerako bi zutabe kokatu behardira. Zutabe bakoitzari itsatsita, hiru polea finkoeta turbinatxo bat. Zutabe batetik beste zutabe-aren poleetara altzairuzko kablea; eta kablearilotuta nahi beste beso. Haizeak jotzen dueneanbesoak mugitu egiten dira eta sortzen den ener-gia jasotzen da. Beraz, haizearen abiaduran bainosistemaren azaleran oinarritzen da sistema.

    Berez, sistema ez da berri-berria, translazio bi-dez lortutako energiaren kontua aspaldikoabaita. Arrazoi bat edo beste tarteko, inork ez dugaur egun arte ideia errentagarri bihurtu; orain,ordea, sistema merkaturatzeko prest omendago. Zamudioko parke teknologikoan kokatuta-ko Enerlim enpresa dabil ideia garatzen. Denaden, enpresa honek ez ditu muntaiak egiten.Muntaiak egiteko teknologia ikertzen du, besteenpresa batzuk ekoitzi ditzaten. Une honetanenergia berriztagarrien ikerketan eta garapeneandabiltza, noizbait merkatuan sartzeko asmoz. Iaz

    oso gertu egon baitziren ere, oraindik ez duteaukerarik izan sistema errealitatean aprobetxa-tzeko. Urnietan izan zen saiakera. 600 kW sor-tuko zituen 120 metroko azaleradun muntaia jar-tzeko proiektua landu zen, Urnietako argiteriapublikoaren beharrei aurre egiteko adinakoa.Sistemarekin zerikusirik ez zuen arrazoiengatik,bertan behera geratu zen dena.

    Horrelako energia-sistemek aurrera egingo balu-te, panorama asko aldatuko litzateke. Izan ere,orain arte betiko kapitalak izan du energia guz-tien kontrola eta giltza, baita energia berrizta-tzaileena ere; hau da, parke eoliko bat eraikitze-ko behar diren milaka milioiak betiko inbertsio--taldeek baino ezin ditzakete izan. Horrelako sis-temak garatuko balira, aldiz, edozein udalerri gaiizango litzateke berarentzat nahikoa den energiasortuko duen inbertsioa egiteko.

    Sistema hau azaleran oinarritzen denez, haizegutxiko guneetan ere jar daiteke, eta zenbat etaazalera handiagoa izan, orduan eta merkeago daenergia. Eragin bisual handia du, baina hortikaurrera traba gutxi: zarata txikia ateratzen du,abiadura txikian dabil, bailara zuloetan ere jardaiteke…

    Zoritxarrez, Euskal Herria ez da aitzindari izan-go, konponezinak medio, garapen-proiektuak gu-re mugetatik at egiten ari direlako, Katalunian etaBurgosen hain zuzen.

    Haizea ez dabil tontorretan bakarrik

    A u r r e r a b e g i r a …

    E N E R G I A E O L I K O A