Osaba Sebasen ametsa - Navarra.esdpto.educacion.navarra.es/tiosebas/sitioweb euskera/pdf... ·...

20
87 Osaba Sebasen ametsa V. BESTE ARLO BATZUK GAIAK ETA ARIKETAK

Transcript of Osaba Sebasen ametsa - Navarra.esdpto.educacion.navarra.es/tiosebas/sitioweb euskera/pdf... ·...

  • 87

    Osaba Sebasen ametsa

    V. BESTE ARLO BATZUKGAIAK ETA ARIKETAK

  • 89

    Osaba Sebasen ametsa

    1. MUSIKA ETA HERRI KULTURA

    M e n d e a ren lehen erdialdean masen politika zabalduz joan zen, hau da herria hunkit-zen zuten sinboloak zituzten ideologien inguruan jokatzea. Horregatik ziren horren ga-rrantzitsuak banderak, ikurrak, logotipoak, eta abar. Arrakasta handia izan dute beti-danik letra politikoak dituzten kantuek. Gogora dezagun “Marseillarra” edo“ I n t e rnazionala” bezalako kantuen garrantzia.

    1. Espainiar kopla

    30eko hamarkadako intelektualek konpromiso handia hartu zuten politikan. Ramirode Maeztu bezalako batzuk eskuin totalitarioaren alde agertu ziren baina gehienek ez-ker herr i k o i a ren alderdietara jo zuten. Hori da García Lorc a ren eta 98ko Belaunaldia-ren eta 27ko Belaunaldiaren gehiengoaren kasua. Ikasle Egoitzak Alberti, Dalí edo Bu-ñuel bezalako gazteak eman zituen ezagutzera. Beren konpromiso politikoak herr i r ahurbildu zituen, esaterako Lorcak sustatu zuen barr a k a ren antzerki ibiltaria.

    L o rc a ren adiskideen artean ikuskizun munduko emakume intelektual bat zegoen, LaA rgentinita izenarekin ezaguna. Encarnación López Júlvez, antzezlea, dantzaria, abes-laria eta garaiko toreatzaile ospetsu eta horren amaiera tragikoa izan zuten Joselito edoIgnacio Sánchez Mejía bezalakoen laguna. La Argentinitak gerran soldaduek erabili zi-tuzten abesti ezagunenak kantatu zituen, borrokara egokitutako letre k i n .

    I k u s k i z u n a ren eta intelektualtasunaren artean harreman estua zuen mundua sortu zen,h e rri kulturatik oso hurbil egon nahi zuena. Gogoratu beharra dago Sánchez Mejíak27ko belaunaldiarekiko izan zuen mezenasgo handia.

    La Argentinita, Pilar López dantzari famatuaren ahizpak, “La voz de su amo” izenekodisko etxearentzat grabatu zituen arrakasta handiko kantu batzuk, Federico García Lor-cak berak pianoan lagundurik. Aipagarriak dira “Anda jaleo” eta “Los cuatro mulero s ”kantuak.

    1.2. Folklore a

    F o l k l o re a ren zati handi bat 30eko hamarkadako urteetan egindako ikerketatik dator.La Arg e n t i n i t a rekin ikusi dugun bezala, beste zenbait lekutan dantza tradizionala eza-gutzera eman zuten azterketak egin ziren. Berreskuratze lan horretan kantu zaharr a knahasten dira XIX. mendeko erritmo berriekin. Folklore a ren zati handi bat herri musi-k a ren eta aretoko dantzaren musika kultua elkartuz egin zen, hala nola baltsak, pol-kak, pasodobleak, jotak edo zortzikoak. Adibide garbi bat Larrain Dantza ezagunadugu.

  • 90

    Errepublika eta Gerra Espainian

    1.3. “Osaba Sebasen ametsa” filmaren hots bnda

    - “Lurra eta Askatasuna” filmerako George Fentonek egindako Jatorrizko HotsBandaren zatiak, “A las barricadas” bezalako herri kantuetara egokituak. 1994anKen Loach-ek zuzendua, Gerra Zibileko POUMeko anarkistei buruzkoa. “Osaba Se-basen ametsa” filmeko hari nagusia eta doinu gogoratzailea izateko hautatu denmusika da.

    - “Plinio” Carmelo Bernaolarena, Elviraren ametseko burezurren sekuentzian.

    - “Canciones Populares Españolas” García Lorca eta La Argentinitarena. Etxe bur-geseko irratian entzuten den kantua.

    - “Baltsa bariazioekin” Julián Romano-rena, Lizarrako Musika Bandak jotzen due-na. Dantzaldiaren sekuentziako lehen kantua.

    - “Marcial, eres el más grande” J. Mart-ena. Martinek eta Elvirak elkarrekin dant-zatzen duten pasodoblea.

    García Lorca eta “La Argentina”.Intelektualen eta herri kulturaren

    arteko harremana oso sakona izan zen.(Diario de Navarraren artxiboa).

    La Barracako partaideak GarcíaLorcarekin. Baliteke Iruñera

    egindako bisita izatea. (Diario de Navarraren artxiboa).

  • 91

    Osaba Sebasen ametsa

    Ariketak – (VI-1)

    1. Aukera kontrajarrien garaiko abesti politiko batzuk entzun eta letrak konparatu.

    2. Entzun “Anda Jaleo” eta “Los cuatro muleros” kantuak, eta konparatu jatorriz-koak eta gerra garaiko letrak dituztenak.

    3. Irakurri García Lorcaren “Llanto por Ignacio Sánchez Mejía” poema eta taldeaniruzkina egin intelektualek eta herri kulturak izan zuten hurbiltasunaz.

    4. Herriko dantza musika ezagunenaren entzunaldia. Bereizi erritmoak eta bilatuinformazioa noiz sortu zen eta noiz transkribatu zen jakiteko.

    5. Irakurri Carmelo Bernaolaren biografia eta entzun telebistan erabiliak izan zire-lako ospetsu bihurtu ziren musika lan batzuk (esate baterako, “La Clave” saiokosintonia).

    6. Entzun bideoaren zati bat eta adierazi ea musika ondo txertatzen den gertaki-zunek eragiten dizkiguten sentimenduetan. Saiatu arrazoit

  • 92

    Errepublika eta Gerra Espainian

    KANTUTEGIA

    EL QUINTO REGIMIENTO

    ("ANDA JALEO-ren” egokitzapena)

    El 18 de julio en el patio de un conventoel pueblo madrileño fundó el 5º Regimiento.

    Anda jaleo, jaleo, ya se acabó el alborotoy vamos al tiroteo, y vamos al tiroteo.

    Con Líster y Campesino, con Galán y con Modesto.Con el comandante Carlos, no hay milicia, no con miedo.

    Anda jaleo, jaleo, ya se acabó el alborotoy vamos al tiroteo, y vamos al tiroteo.

    Con los cuatro batallones que a Madrid están defendiendose va lo mejor de España y la flor roja del pueblo.

    Anda jaleo, jaleo, ya se acabó el alborotoy vamos al tiroteo, y vamos al tiroteo.

    Con el quinto, quinto, quinto, con el 5º Regimiento,madre yo me voy al frente, para las lineas de fuego.

    Anda jaleo, jaleo, ya se acabó el alborotoy vamos al tiroteo, y vamos al tiroteo.

    Con mi arado abro los surcos, con mi arado escribo yo.Con mi arado abro los surcos, con mi arado escribo yo páginas

    sobre la tierra de miseria y de sudor; páginas

  • 93

    Osaba Sebasen ametsa

    COPLAS DE LA DEFENSA DE MADRID

    También llamada PUENTE DE LOS FRANCESES ere deitua(LOS CUATRO MULEROS-en egokitzapena)

    Puente de los franceses, puente de los franceses,puente de los franceses, mamita mía,

    nadie te pasa, nadie te pasa.

    Porque los madrileños, porque los madrileños, porque los madrileños, mamita mía,

    que bien te guardan, que bien te guardan.

    Madrid que bien resistes, Madrid que bien resistes,Madrid que bien resistes, mamita mía,

    los bombardeos, los bombardeos.

    De las bombas se rien, de las bombas se rien,de las bombas se rien, mamita mía,

    los madrileños, los madrileños.

    Puente de los franceses, puente de los franceses,puente de los franceses, mamita mía,

    nadie te pasa, nadie te pasa.

    "ANDA JALEO"

    (Herrikoia. García Lorcak harmonizatua)

    Yo me arrimé a un pino verdePor ver si la divisabaY sólo divisé el polvo

    Del coche que la llevaba.

    ¡Anda jaleo, jaleo!Ya se acabó el alboroto

    Y vamos al tiroteo.

    Por la calle de los MurosHan matado una palomaYo cortaré con mis manosLas flores de su corona.

    ¡Anda jaleo, jaleo!Ya se acabó el alboroto

    Y vamos al tiroteo.

  • 94

    Errepublika eta Gerra Espainian

    Websites - CD Audio

    - ALARCÓN, Rolando, Canciones de la Resistencia y de la Guerra Civil Española,Barcelona, DiscMedi, 1998. (DM 346).

    - BANDA SINFÓNICA MUNICIPAL DE MADRID, Maestros del Pasodoble, Madrid, RTVE MUSICA, 1995. (65065).

    - FENTON, George, Tierra y Libertad, (B.S.O.), Madrid, Debonair Records and Tapes, 1995. (CDDEB 1001).

    - GARCÍA LORCA, Federico y LA ARGENTINITA, Colección de Canciones PopularesEspañolas, Madrid, Sonifolk, 1994. (20105).

    - ORQUESTA Y CORO NACIONALES DE ESPAÑA, Sevilla-Música de Cine (Bernaola-Guridi), Fundación Luis Cernuda, Diputación de Sevilla, 1998. (ENY-S-111).

    - BANDA DE MÚSICA DE ESTELLA-LIZARRA, Estella.- VARIOS, Federico García Lorca en http://www.garcia-lorca.org/

    Fundación García Lorca (20-10-2000).- VARIOS, La Argentinita en http://www.zambra.com/libreria/fiebre/baile/argenti.htm

    Zambra (20-10-2000).- VARIOS, Canciones de la Guerra Civil en

    http://www.aldeaweb.com/plaza/notarrimes/canciones.htmpágina personal (20-10-2000).

    - VARIOS, Documentos e historia de la Residencia de Estudiantes enhttp://www.residencia.csic.es/, Madrid, CSIC (20-10-2000)

    "LOS CUATRO MULEROS"

    (Herrikoia. García Lorca harmonizatua)

    De los cuatro muleros,Que van al agua,

    El de la mula torda,Me roba el alma

    De los cuatro muleros,Que van al río,

    El de la mula torda,Es mi marío.

    ¿A qué buscas la lumbre,La calle arriba,

    Si de tu cara sale, La brasa viva?

  • 95

    Osaba Sebasen ametsa

    2. IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA“Osaba Sebasen ametsa” filmaren errealizazioa prestatzeko orduan, ikus-entzu-nezko esparruko ahalik eta baliabide gehienak erabili nahi genituen edozein ikus-entzunezko ekoizpenetan ikustera ohituta gauden baliabide tekniko eta mintzai-razkoen bilduma izan zedin, normalean oharkabean pasatzen zaizkienak gureikasleei.

    Gaian sakontzeko aukera izateaz gainera, filmaren gidoiaren azken bertsioa esku-ra izateak ematen dituen aukerekin (erantsi diren material multimedietan eta Uni-tate Didaktikoaren web orrialdetik ere jaisten diren materialetan), Ikus-entzunezkoHezkuntza Arloan landu daitezkeen elementuak berrikusiko ditugu orain azaletik.

    1. Gidoia

    “Osaba Sebasen ametsa” “OFI Productions” (The Open Factory to the Imagination)izeneko taldearen hirugarren ikus-entzunezko ekoizpen garrantzitsua da. Taldea Li-z a rrako BHI Politeknikoko (Ofi-zialia zaharra) aukeraketa bate-tik sortu zen 1993an, TeknologiaB e rriak eta Hezkuntza Pro i e k-tuan. Ikasturte bakoitzean talde-a ren osaketa aldatuz joan zen,nahiz eta beti Gizarte ZientzienMintegiko irakasleen inguru a negin, Hizkuntzako, Plastikakoeta Arteetako, Natur Zientzieta-ko, Osasuneko, Gorputz Hez-kuntzako edo Teknologiako ira-kasleen laguntzarekin. Ikasturt ebakoitzean ere, talde honek, curriculumean Ikus-entzunezkoak sartzeko proposa-tutako lanez gainera, ikastetxearen zati handienak parte hartzeko moduko “urtekoekoizpena” egitea bilatzen zuen.

    Lehen lanean (“Marotoren fusilamenduak”, 1994) gidoia kontakizun bakarrarenegitura lineala zen. Off-en zegoen ahots batek zuzendu eta azaltzen zuen.

    Bigarren ikus-entzunezko lanak (“77ko kintoak”, 1995) pertsonaien arteko elka-rrizketa zuen berritasun gisa eta bi kontakizun desberdin agertzen ziren, nahiz etalinealak izaten jarraitu eta protagonistetan inolako bilakaerarik ez izan.

    Hirugarren ekoizpenean gidoi landuagoa bilatu zen (alderdi tenikoan oinarrituago-ak zeuden aurreko faseak gainditu ondoren). Horrela, gidoi zikliko bat dugu eskuartean: une eta toki berean hasi eta bukatzen den istorio bat kontatzen da, herri

    Kanposantuko sekuentziaren grabazioa.(OFI Team-aren argazkia).

  • 96

    Errepublika eta Gerra Espainian

    ugarietatik ibili eta denboran 60 urte atzera egin ondoren ordea, zenbait istorio pa-ralelorekin eta gertakizunetan zehar bilakaera duten pertsonaia batzurekin.

    Aurreko ekoizpenetan pertsonaia nagusiak bi besterik ez baziren, hirugarren lanhonetan lau dira:

    Es en la tercera producción cuando se busca un guión más elaborado (superadaslas fases anteriores más centradas en la parte técnica). Así, nos encontramos conun guión cíclico, en el que se cuenta una historia que empieza y acaba en el mis-mo momento y lugar pero después de recorrer diferentes localidades y retrocederen el tiempo 60 años, con varias historias paralelas y con unos personajes que evo-lucionan a lo largo de la trama.

    SEBAS. Elviraren aitaren anaia. Pentsamoldez anarkista, herria utzi eta Lizarrara doalan egitera, eta bere pentsamoldetik hurbilago dauden mugimendu politikoetatikhurbilago egon nahi duelako.

    ELVIRA. Istorioa gogoratzen duena da. Sebasen iloba, oso harreman estua du osa-barekin eta asko sufritzen du hura Lizarrara joaten denean. Aurrerago, Elvira ere Li-zarrara joaten da lan egitera eta han Martin ezagutu eta hartaz maitemintzen da.Osabari laguntzen ahalegintzen da atxilotzen dutenean.

    MARTIN. Kazetaria. Elvira ezagutu eta hartaz maitemintzen da; gertakizunen au-rrean, ordea, iritziz aldatu eta ez da ausartzen Elvirarekin batera Sebasi eta gaine-rako atxilotuei laguntzera.

    FORTUNATO. Lizarrako alkate nazionalista. Lizarran alkate nazionalistek egiten du-ten bileraren buru da.

    2. Kontakizuna sekuentzietan zatitzea.

    Ikus-entzunezko kontakizun orotan, kontakizuna eskema finko baten arabera ga-ratzen da. Gure filman blokeak hauek dira: Sarrera, 0 sekuentziatik 4ra; Korapiloa4tik 11ra, Klimaxa, 12tik 14ra; eta Amaiera, 15. sekuentzia.

    0.- Hasierako sekuentzia. (Hasierako kreditu tituluak).

    1. A.- Hilerria.

    1. B.- 68 urte lehenago, 1928. Elviraren logela.

    2.- Elvirak txori bat uxatzen du, bi mutiko atzetik ditu eta amonaren atzean ezku-tatzen da. Nekazariak iristen dira.

    3.- Sebasek Lizarrara joateko asmoa duela jakinarazten du. Koinata aurka du. Elvi-ra haserre dago.

  • 97

    Osaba Sebasen ametsa

    4. A.- Sebasek Elvira oheratzen du. Elvirak Lizarratik opari bat ekartzeko eskatzendio.

    4. B.- Elviraren ametsa. Sebas ikusten du burezurren artean.

    5.- Hiru urte geroago. 1931. Sebas eta anarkista talde bat herrira iristen dira ban-dera errepublikar batekin. Eztabaida apaizarekin.

    6.- Irujo, Fortunato Aguirre eta Getxoko Alkatearen hitzaldiak. Martinek elkarriz-keta egiten dio Fortunatori.

    7.- Hiru urte geroago. 1934. Sebas CNTren bilerara joaten da. Egunkarian irakurt-zen dute Mendabian gertatu dena. Sebasek Lizarrara bere iloba Elvira datorrela esa-ten die. Alloko Ateneoan antzezten ari diren antzerki lana ikustera joateko hitzor-dua egiten dute.

    8.- Elvira Lizarrara doa trenean. Emakume batek nora doan galdetzen dio.

    9.- Zuasti jaun-andreen bazkaria Martinekin. Asturiasen gertatu denaz eta Lizarra-ko egoeraz hitz egiten dute. Gran Viako gertakizunez eta Hitlerren mehatxuez irra-tian eman duten adierazpenaz hitz egiten dute. Elvirak elkarrizketan parte hartzendu eta nagusiek errieta egiten diote. Martin Elviraren alde agertzen da eta gustat-zen zaiola antzematen zaio.

    10.- Antzerki anarkista. Bukatzen denean, Elvirak Martinekin hitz egiten du etadantzaldira joateko egiten dion gonbidapena onartzen du. Elkarri agur esan etaMartin pentsakor eta bakarrik gelditzen da antzokian.

    11. A.- Dantzaldi burgesa. Denek Elvira eta Martini begiratzen diete. Xanpainare-kin ospatzen dute Martinen igoera. Dantza egiten dute. Martinek muxu eman nahidio eta goiko bizitzara igotzeko proposatzen dio.

    11. B.- Muxu, besarkada eta maitasun hitzen artean, betiko elkarrekin egongo di-rela hitz ematen diote elkarri, gauza guztien gainetik.

    12.- Bi urte geroago. 1936ko uztailaren 16a. Fortunatok Martin hartzen du berebulegoan eta Molak Iratxen estatu kolpe bat prestatzen ari dela jakinarazten dio.Fortunatok telefonoz hitz egiten du Gobernuko Presidentearekin, baina honek Irat-xe inguruan jarrita duen zaintza kentzeko agintzen dio.

    13.- Errekete talde bat etxeei erasotzen hasten da eta bertako biztanleak atxilot-zen ditu. Haien artean Sebas ikusten dugu.

    14.- Bi karlista Fortunato Aguirreren etxera joaten dira Arellanora amore eman de-zan eskatzera. Hark baldintza gisa jartzen du kuartel militarrera eraman dezatela.

    15. A.- Martin eta Elvira Sebas bisitatzera joaten dira espetxera, baina Martin ka-lean gelditzen da eta Elvira bakarrik sartzen da. Sebas eta Fortunatorekin izaten

  • 98

    Errepublika eta Gerra Espainian

    duen elkarrizketan, honek paper bat ematen dio Martinek egunkarietan argitaratueta benetako egoera jakitera eman dezan. Kalera irtetean, Martinekin elkartzen da.Martinek esaten dio ez duela ezertxo ere argitaratuko gauzak aldatu direlako etabertan uzten du. Euria ari du.

    15 B.- 60 urte geroago, 1996. Elvirak zutik dirau osabaren hilobiaren aurrean. (Az-ken kreditu tituluak).

    3. Kontakizunaren osagaiak.

    Ahotsa off-en: une horretan pantailan ez dagoen narratzaile edo pertsonaia batekgertakizun batzuen berri eman edo deskribatzen ditu; pantailan agertzen den pert-sonaiaren ahotsa ere entzun daiteke baina hark hitz egin gabe, haren pentsamen-du edo oroitzapenak entzuten ari bagina bezala.

    Adibidea:

    - Hilerriko lehen sekuentzian Elvira nagusia ikusten dugu eta lehendabizi fusilatubehar dituztenen ahotsak eta oihuak entzuten ditugu eta, gero, bere ahotsa haurt-zaroa gogoratuz eta filmaren garapenari bidea emanez.

    Kokapena denboran eta tokian: Ekintza kronologikoki eta fisikoki (tokia) kokatze-ko moduak:

    Adibideak:

    - Testua pantailan gainjarria agertzen da sekuentziaren hasieran (“Acedo, 1928”).

    - Hiru koloreko banderarekin II. Errepublikaren aldarrikapenean (1931ko apirila).

    - Zezen plazako Euskal Udalerrien Biltzarrean, hitzaldiaren hasieran esaten da“1931ko urte historiko honetan…”

    - Anarkisten bileran, Nafarroan eta gainerako estatuan gertatutakoez hitz egitenda; Sebasek dio: “Duela 6 urte aldegin nuela Acedotik…” (1934)

    - Martin Fotunato Aguirreren bulegoan: Elvirak eta berak jadanik bi urteko harre-mana dutela esaten dute (1936); horman urtekari batek data adierazten du (uztai-laren 16a).

    Flash-Back: Denboran atzera egitea; une jakin batean kokatuta dagoen sekuentziabat ikusten ari gara eta iraganean gertatu zen beste egoera batera pasatzen gara.

    Adibidea:

    - Filman, egungo garaian hasten gara eta, Elviraren oroitzapenean oinarrituz, haurt-zaroko urteetara (1928) eta gaztarora (1936) itzultzen gara, eta filmaren amaieran(elipsi batean) gaur egungo garaira eta hilerriko jatorrizko egoerara bueltatzengara, zirkulu bati bira osoa eman bagenio bezala.

  • 99

    Osaba Sebasen ametsa

    Elipsia: Denboran aurrera egitea.

    Adibideak:

    - 1928ko Elviraren ametsetik 1931ko Sebasen helduerara edo 1931ko Euskal Uda-lerrien Biltzarretik 1934ko anarkisten bilerara, biak irudia belztu ondoren.

    - Nabariena 1936ko lurreko euria gaur egun hilerriko lurrean erortzen den euriare-kin lotzen duena da. Kamerak mugimendu simetriko bat egiten du: panoramika be-herantz eta ondoren panoramika gorantz, Elvira gaztea utzi eta, segundo gutxitan,Elvira zaharrarekin topo egiteko.

    Irudimenezko egoerak: Elvirak osaba Sebasen inguruan duen ametsa egiazkoa ezden egoera da eta kolore dantza batekin hasten da (osabaren aurreko hitzei lotuz),morea, horia eta gorria (bandera errepublikarraren koloreak) eta burezurren arteandesagertzen den osaba Sebasen agerpenarekin, haren heriotza iragarri nahi duena.

    Elkarrizketa: Blacker-en norabideei jarraituz, elkarrizketa ez da solasaldi gisa erabilibaizik eta eduki hautatu eta antolatuen berri emateko bitarteko gisa.

    Adibideak:

    - Sokadendako anarkisten sekuentzian, Espainiako eta Lizarra inguruko egoera poi-tikoaren berri ematen da, helburu anarkistak azaltzeaz gainera.

    - Etxe burgesean alde desberdinen arrazonamenduak ematen dira, baita Europakoegoera kezkagarriaren berri ere.

    - Fortunato Aguirrek Gobernuko Presidentearekin izaten duen elkarrizketan Iratxe-ko gertakizunei buruz hitz egiten dute.

    4. Planoak.

    Ortodoxia zinematografikoaren barruan egon litezkeen plano mota guztiak: Xehe-tasun Planoa (XP), Lehen Planoa (LP), Erdiko Planoa (EP), Amerikar Planoa (AP), Pla-no Osoa (PO), Plano Orokorra (POr) eta Plano Orokor Handia (POH). Denak GidoiTeknikoan zehazten dira.

    5. Kameraren mugimenduak

    Tripodearen aldaketa normalek egiten uzten duten altuera eta angelu aldaketezgainera, Teknologiako irakasleak eta ikasleek Institutu bertan egindako tramankulutekniko batzuk erabili ditugu: zerbitzu profesionalak eskaintzen zituen travellingbat eta hiru metroko altuera zuen garabi bat.

    Panoramikoak (ardatz batean egiten den mugimendua): oso erabilgarriak dira des-kribatzeko edo laguntzeko duten ahalmenagatik. Horizontalak nahiz bert i k a l a kdira.

  • 100

    Errepublika eta Gerra Espainian

    Pikatua edo Kontrapikatua (angeluak egiteko): kamera goitik edo behetik makurt-zen da grabatu beharreko subjektuaren arabera, irudi grabatuaren ikuspegi des-berdina edo nagusitasun edo gutxiagotasun sentipena emateko.

    Adibidea:

    - Elvirak eta Martinek ohean duten elkarrizketan, bada plano —kontraplano bat pi-katuarekin – kontrapikatu bat.

    Travelling-a: kameraren mugimendu fisikoak ibilgailu baten gainean, errail batzue-tatik edo gurpilak dituen tripode baten bitartez. Eszenaren ikuspegi desberdinaematen digu eta sekuentzia aberasten du kontakizunaren aldetik.

    Adibideak:

    - Travelling-a ibilgailuaren gainean trena Lizarrako geltokira iristen den sekuentzian;kamerak Elvira grabatzen du eskortzo moduan, biak autobusaren barruan.

    - Travelling-a gurpilak dituen tripodean, mugimendu zirkularrean, Fortunatoren te-lefono sekuentzian.

    - Travelling-a errailen gainean aurrerantz joanez treneko ikuskatzaileari jarraitzeko.

    - Travelling-a errailen gainean, paraleloan egindako mugimenduarekin, antzokikojendartearen aurrean eta dantzaldiko sekuentzian.

    Zooma: objektibo bakar eta finkoa erabili beharrean, optika aldakorra erabiltzendenez gero, angeluhandi batetik teleobjektibo batera pasa gaitezke kameraren zo-oma piztuz eta pantailan enkoadratua dagoen objektura hurbiltzen edo urruntzen

    ari garen sentipena emanez, ka-mera mugitu beharrik izan gabe,noski. Aldi berean, optika auzi lo-gikoak direla eta, enkoadre a re nneurrian eta eszenaren eremu sa-kontasunean aldaketa dakar.Zoom out deitzen zaio objektutikoptikoki aldentzen garenean edozoom in harengana hurbiltzengarenean.

    Adibidea:

    - Zoom out Sebas autoan iristen denean bandera errepublikarrarekin.

    Kamararen muntaia teknologia eskoletan egin eta diseinatutako travellingean. (OFI Team-aren argazkia).

  • 101

    Osaba Sebasen ametsa

    6. Efektu bereziak

    Grabazio bitartean:

    Kea: makina berezi batekin lor daiteke. Makinak kea botatzen du horretarako be-rariazkoa den olio bat berotzen denean (dantzalekuetako ke makinen antzekoak)eta, ke makinarentzat hartune elektrikoa eskura ez dagoen sekuentzietarako, elurkarbonikoa uretan urtuz lor daiteke.

    Adibidea:

    - Kea ametsaren sekuentzian elur karbonikoa ur ontzietan urtuz.

    Euria: ureztatzeko mahuka tradizionala baliabide lagungarria da grabatu beharrekoeszena oso zabala ez denean.

    Adibidea:

    - Euri sekuentziak filmaren amaieran.

    Postprodukzioan:

    Audiozkoak: off-en dauden ahotsen eta hots efektuen grabazioa.

    Adibideak:

    - Ahotsak eta tiro hotsak hilerriaren lehen sekuentzian.

    - Trenaren hotsak, triki-traka eta txistua.

    - Irratiko ahotsak eta musika.

    - Dantzaldiko musika eta giroa.

    - Trumoiak eta euri zarata.

    Ediziozkoak: planoen edizioaren ordenari edo edizioaren tratamenduari dagokio.Planoen edizio ordenaren arabera bi leku desberdinetan grabatu diren bi eszena es-pazio eta denbora batasuna duten eszena bakarra dela iruditu lezake edo denboradesberdinetan grabatu diren bi plano denbora unitate batean gertatzen direla. Ka-mera lekutik aldatu gabe bi plano desberdin grabatuz, bien arteko edizioan gainin-presio trantsizio batekin, alegiazko egoeren efektuak lor daitezke.

    Adibideak:

    - Trena Lizarrako geltokira iristen den sekuentzia garai hartako tren batean graba-tu zen, Urola izenekoan, Azpeitiko Trenaren Euskal Museoan eta baita Lizarran ereautobus batetik. Planoak tarkekatzeak trena hain zuzen Lizarrako geltokira iristenari den “ilusio logikoa” sortzen du.

  • Errepublika eta Gerra Espainian

    - Zezen plazako sekuentzian eta estra gutxi zeudenez gero, plano desberdinak gra-batu ziren estrak presidentziaren alde batera eta bestera zeudela, edizioan tarteka-tu ahal izateko eta plaza osorik zegoela itxura emateko.

    - Elviraren ametsaren sekuentzian Sebas agertzen da Elvirak ukitu ezin duen mamugisa (edizioan egin den gainpresio efektua).

    Chroma-key: kolore uniformea duen hondo baten aurrean objektu edo pertsonaiabat grabatzen badugu, teknika digitalei esker, hondoko kolorea “desagerrarazi”eta aldez aurretik grabatuta genuen irudi bat gainjartzen dugu. “Eguraldiaren aur-kezlearen” kasua da, haren atzean mapak aldatuz doazela; meteorologoa kolorebateko hondo baten aurrean dago (normalean urdina edo berdea izan ohi da) etabere irudia deskribatzen ari den mapei gainjartzen zaie.

    Adibidea:

    - Miniaturazko tren elektriko bat grabatu zen oihal urdin baten gainean. Ondorenhondoa digitalki ezabatu zen eta Arquijas zubian grabatutako irudi bat gainjarri zit-zaion, Vasco-Navarro trenak zubi ospetsua berriro zeharkatzen zuela itxura egiteko.

    7. Girotzea.

    Jantziak: Lizarrako antzerki taldeko antzezleen laguntzari esker, garaiko jantzi ego-kiak aurkitu ziren.

    Makilajea eta ileapaindegia: ikastetxeko bi ikasle ohi, eta Burlatako B.H.I.ko Maki-laje eta Ileapaindegi ikasleak, beren lehen lan profesional gisa, 16 urteko ikasleakmakilatu zituzten adin nagusikoen itxura izan zezaten. Elvira zaharraren sekuent-ziarako makilaje irakasleen laguntza izan zuten.

    Atrezzoa: nekazarien eta burgesen etxeak, alkatearen bulegoa, eta abar apaintzea.Ikastetxeko irakasleek nahiz ikasleek ekarri zituzten gauzez gainera, “Artetako Mu-seo Etnografikoa” erakundearen laguntza baliotsua izan genuen.

    Ibilgailuak: garaiko bi auto agertzen dira, bata Sebas banderarekin agertzen dene-an eta bestea Fortunato atxilotzen dutenean. Gure ikasleen laguntza funtsezkoaizan zen, lagunen eta ezagunen bitartez, filmari “produkzio handi baten” ukituaematen dioten ibilgailuak lortzeko.

    Animaliak: ikasle batek tre n a ren sekuentziarako oiloak jarri zituen eta Pablo Herm o-so de Mendozak jauntxoaren zaldia utzi zigun erre p u b l i k a ren aldarrikapenerako.

    8. Kokapenak.

    Barnean: filma grabatzeko antzezlekurik eta platorik ez genuenez gero, gidoianagertzen ziren etxeen antzekoak bilatu genituen eta, batez ere, gure eskura egon

    102

  • Osaba Sebasen ametsa

    zitezkeenak. Horrela, antigoaleko gauzak dituzten etxe-ak (etxe burgesa) erabili genituen, baita eraikin publiko-ak ere (Kultur Etxea Alkatearentzat), eta adiskideen bi-t a rtez, beste kokapen batzuk ere lortu genituen(Acedoko antzokia Alloko Ateneoarentzat edo Acedokoetxea Elviraren etxearentzat).

    Kanpoan: Gidoiari jarraituz, sekuentzia bakoitzare nekintzekin bat egiten zuten kokapenak bilatu ziren ele-mentu anakronikoak saihesteko moduan (kableak, ante-nak, hormirudiak, pintadak, eta abar). Ahalegin handiaegin genuen lekuz aldatzeko orduan, grabazioak bait-zeuden Lizarratik kanpo estra kopuru handiarekin. Auto-bus bat erabili genuen Acedora joateko (Sebas bandera-rekin agertzen den sekuentzia eta antzoki anarkistakoa)edo Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museora joateko (tre-naren sekuentziaren barneko hartzeak). Bereziki aipatu behar da Fortunato Arella-noko bere etxean atxilotu zuten sekuentzia, gertakizuna izan zen leku berean gra-batu baitzen, Fort u n a t o ren arre b a ren aholkularitza eta laguntzarekin, atxilotuzutenean aurrean baitzegoen eta oraindik etxean bizi baita.

    9. “Txinatar efektua”

    Trikimailu honen bitartez pertsona berak rol bat baino gehiago jokatzen du se-kuentzia batean edo filmean zehar.

    Estra kopurua Ikus-entzunezko proiektuan parte hartzen zuten ikasgeletara mu-gatzen zenez gero (dantzaldiko sekuentzia izan ezik, hartan ikastetxeko irakasle etaikasle kopuru handia izan baikenuen), txinatar efektuak izenekoak sekuentzia des-berdinetan agertzen diren pertsonaien kopurua biderkatzen lagundu zigun. Hauekizan genituen “txinatar” batzuk:

    - Haurrak:

    - Elvirak txoritxoa uxatzen duen sekuentzian.

    - Zezen plazan ezkutalekura igota.

    - Trena Lizarrara iristen denean geltokitik lasterka.

    - Fortunato alkatea agertzen da:

    - Trena geltokira iristen den sekuentzian, bizikletan.

    - Antzerki anarkistan, jendartean.

    - Dantzaldiko sekuentzia, bonbardinoa jotzen.

    1 0 3

    Elvira agurea karakterizatzeko makillatzea.

    (OFI Team-aren argazkia).

  • Errepublika eta Gerra Espainian

    - Fortunato atxilotzen duen karlista:

    - Zezen plazan, Fortunatori egindako elkarrizketan, jendartean dago planom o t z e t a n .

    - Antzerki anarkistan Fortunatoren ondoan.

    - Lizarrako geltokian, morroi gisa.

    - Sebas atxilotzean.

    - Espetxean, Fortunato eta Sebasen atzean.

    - Dantzaldiko kamarera:

    - Zezen plazan.

    - Tren geltokian.

    - Antzerki anarkistan.

    1 0 4

    Zezenplazako mitinaren sekuentzia. Ohartu palkokoaldeetako batean bakarrik dagoela publikoa. Garabiadiseinatua eta egina izan zen teknologia eskoletan.

    (OFI Team-aren argazkia).

  • Osaba Sebasen ametsa

    10. Hutsak

    Jarraitasun akatsak, anakronismoak, ezinezko hartzeak edo elkarrizketetan bat ezetortzeak dira huts nagusiak. Azkenaldi honetan boladan jarri da hutsak harrapat-zea film bat ikusterakoan. Hauek dira batzuk:

    - Euskal Udalerrien Biltzarran, bandera errepublikarra ikurriñaren ondoan dago.Ezin liteke, ordea, Biltzarran ez baitzen espainiar banderarik egon. (Kontua zen bal-koiaren planoa “biluzi” samar gelditzen zela bandera bakarrarekin eta nolabaitamortizatu beharra zegoela hiru kolorekoan egindako inbertsioa).

    - Martinek Fortunatori zezen plazan egiten dion elkarrizketan ez dago jenderik mai-letan. (Goizeko azken orduan grabatu zen eta ikasleek eskolako autobusetan joanbehar izan zuten).

    - Anarkisten bileran, Sebasek esaten du: “Duela bost urte aldegin nuela Acedo-tik…” “sei” esan behar zuenean (1928tik 1934ra).

    - Trenaren sekuentzian, kanpoko planoan bagoian ikusten da “Urola” konboiarenizena, Lizarra eta Gasteiz elkartzen zituen Vasco-Navarroa izan ordez; era berean,leihoetako beiran eraikin batzuen isla ikusten da (Trenaren Euskal Museoa dagoenAzpetitiko etxeena), Lizarrako geltokiko inguruarekin bat ez datozenak.

    - Antzerki anarkistaren sekuentzian, Martinek biboterik gabe agertu behar zuen(egun batzuk aurrerago etxe burgesean gertatzen den sekuentzia bezala) eta bibo-tearekin makilatu behar zuten Fortunatoren bulegoan, denbora asko igaro zela etafisikoki aldatu zela aditzera emateko, baita, geroago ikusiko den bezala, ideologi-koki aldatu zela ere.

    - Antzokiko sekuentziaren amaieran, Elvirak zuka hitz egiten dio Martini; hurrengoesaldian hika egiten dio, ordea. Ondoren, Martinek azteazkeneko dantzaldira gon-bidatzen du eta Elvirak baietz esan eta “larunbat arte” esanez agurtzen du. (Gi-doiaren lehen bertsioetan larunbata agertzen zen baina azken bertsioan asteazke-nera aldatu zen dantzaldirako egun tradizionala zelako).

    1 0 5

  • Errepublika eta Gerra Espainian

    Ariketak – (VI-2)

    1 . Izendatu lau pertsonaia nagusiak eta deskribatu beren ezaugarri garr a n t z i t-s u e n a k .

    2. Labur deskribatu zure iritziz filmeko une gorena.

    3. Egin taula kronologiko bat film osoan zehar agertzen diren urte eta herri guz-tiekin

    4. Horrela egin zen…, eta gehiago ikus-entzunezkoa lantzeko gidatik, ikusi “Planoeta kamera mugimenduak” izeneko lehen atala eta idatzi agertzen diren plano mo-tak eta kamera mugimenduak.

    5. Saia zaitez azaltzen nola grabatu zen trenaren etorrera jakinik Lizarran ez dago-ela trenbiderik.

    6. Ikusi Horrela egin zen…, eta gehiago gida eta ikasgelan hitz egin zer iradokiduen eta nola aldatu den filmaren ikustaldia erabilitako tramankulu eta efektu be-reziak ikusi ondoren, entseiuak, hutsak, behin eta berriz errepikatutako hartzeak,horrelako film bat egiteko beharrezkoa den jende kopurua, eta abar.

    7. DVD irakurtzaile bat baduzue, filma ikusi “Taldearen Iruzkinak” aukerarekin etaondoren bateratze lana egin filmaren inguruko ekarpen berriei buruzko iruzkinakegiteko.

    Bibliografía – Recursos Multimedia

    - BARROSO, Jaime, Técnicas de realización de re p o rtajes y documentales paratelevisión, Madrid, IORTV, 1994.

    - BLACKER, Irwin R. Guía del escritor de cine y televisión, Pamplona, EUNSA, 1993.- BORDWELL, David y THOMPSON Kristin, El arte cinematográfico. Una intro d u c c i ó n,

    Barcelona, Paidós, 1959.- COMPARATO, Doc, De la creación al guión, Madrid, IORTV, 1993.- MILLERSON, Gerald, Técnicas de realización y producción en televisión, Madrid,

    Instituto Oficial de RadioTelevisón Española (IORTV), 1990.- VARIOS, TV, MAV, y Educacion, en http://www.pntic.mec.es

    Madrid, Programa de Nuevas Tecnologías del MEC, (20-10-2000).- VARIOS, Revista sobre Medios Audiovisuales para profesionales en

    http://www.videopopular.es, Barcelona, Videopopular, (20-10-2000).

    1 0 6

  • 108

    Errepublika eta Gerra Espainian