ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko azaroaren 24a. 570. zenbakia noticiasdenavarra.com MODUS OPERANDI Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslari izandakoaren proiektu berria martxan da -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu...

Page 1: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko azaroaren 24a. 570. zenbakia noticiasdenavarra.com

MODUS OPERANDI

Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslari

izandakoaren proiektu berria martxan da

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Baga Biga

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duen Peru Abarka album lehiaketa irabazita, ‘Ezpainetakoa’ album ilustratua kaleratu dute Ane Labakak eta Malen Amenabarrek

Gorputzetik

idatzitako istorioa

ALAZNE CORRAL

GGAUZA batzuk ez dira inoiz bukatzen. Bukatu aurretik galdu egiten ditu-gu beti” -esan zidan

Nereak taberna zuloren bateko komun are zuloagoan-. Ezpaineta-koak, adibidez”. Horixe da Ane Labakak Ezpainetakoa idazlanari emandako hasiera. Gorputzetik idatzitako testu sakona da Labaka-rena, erotismoz osatutako narrazio ederra, albumaren ezinbesteko bi osagaiak elkartuz: testua eta inter-pretazioa. Kontakizun kronologiko batek osa-tzen du testua, baina, tartean, haus-narketa batzuk sartzen ditu Laba-kak, nahiz eta hasieratik hartutako erabakia ez izan: “Urte askoan, tera-pia moduko zerbait izan da niretzat idaztea; beste asmorik gabe egin izan dut, eta lagundu dit korapilo batzuk askatzen. Beti eduki izan dut idazteko ohitura, baina oraingo bizi estiloarekin ez daukat denbora nahikorik. Iruditzen zait horren ondorioa dela; hau da, daukadan bizi erritmoagatik, horrelako colla-ge estiloko zerbait atera zaidala”. Kontakizunean botere harremanak, sexua, maitasuna eta abar ageri direla jakinarazi du Labakak. “Gor-putzean hainbeste arreta jartzeak ahalbidetzen zidan gorputza zeharkatzen duten beste hainbeste gauzez hitz egitea”, gaineratu du. Ez da Labaka eta Amenabar elkar-lanean aritzen diren lehenengo aldia, Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak baitira biak, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeo-rekin batera. Oraingoan, Markina-Xemeingo Udalak eta Ereinek anto-latzen duten Peru Abarka lehiake-tan gurutzatu dira beren bideak. Lehenik, narraziorik onenari dago-kion atala irabazi zuen Labakak eta testu horren ilustratzailea aukera-tu zuen epaimahai batek, ondoren. Beraz, Labakak idatzitako testu itxiaren inguruko interpretazioaren bitartez egin zituen ilustrazioak Amenabarrek. Testuak berak zuen pisua mantendu nahi izan zuen albumaren ilustratzaileak. “Literal-ki ilustratzen baldin banuen, erre-dundanteegi geratuko litzateke. Orduan, jolasa deitu nion sortu nuen horri”, eman du jakitera Ame-nabarrek. Lehen pertsonan dago idatzita kontakizuna, eta marrazkie-tan ere pertsonaia bakarra ageri da, emakume pertsonaia baten gorpu-tza, hain zuzen. “Lehenengo pertso-nan idatzitako istorioa denez, pertsonaia bat bakarrik marraztea erabaki nuen –azaldu du ilustratzai-

leak– eta, bereziki, pertsonaia horren gorputza, nire pertzepzioa baitzen oso gorputzetik idatzitako istorioa zela Anerena. Biluzte arike-tatik asko duen kontaketa intimoan dago, orobat, fikzioaren eta erreali-tatearen arteko jokoa”. Testuaren eta ilustrazioaren arteko oreka aurkitzeko, Amenabarrek iru-di figuratiboak erabili ditu zati kro-nologikoetan eta tipografiekin jolas-tu du hausnarketetan. Istorioari oso-tasuna emateko, irudi denak geru-zekin osatu ditu, eta geruza batzuk irudi guztietan errepikatu ditu. Koherentzia mantentzeko, “mosai-ko antzeko bat” irudikatu nahi izan du Amenabarrek, irudi guztietan errepikatzen den manta moduko

bat islatzeko. “Niretzako konta-kizun hau da, domeka arratsal-

de euritsu eta deprimente batean, manta batean bildu-ta irakurtzeko modukoa. Norberak bere baitan ego-teko irakurtzekoa. Lagunen artean bitxobola egunak deitzen dizkiegu halakoei”.

HELDUENTZAKO LANA Ezpai-

netakoa ez da haurrentzako album bat, helduentzako liburu

ilustratu bat baizik. Euskal literatu-raren panoraman ez da batere for-matu ohikoa honakoa, ez behintzat euskarazko lanei dagokienean, bai-na honen alde egin dute beste behin Markina-Xemeingo Udalak eta Erein argitaletxeak. Halako lehiaketen hel-burua genero honetako lanen zabalkundean laguntzea dela dio Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editoreak. “Mota honetako lanen zabalkundea ez da erraza izaten, sentsibilitatea eskatzen duen gene-roa baita. Album ilustratua bere oso-tasunean dagozamena eskaintzen duena, izan ere, gozamena ez da bakarrik idatzian aurkitzen”. Halako lanak egiten dituzten idaz-le eta ilustratzaileen maila, gazteen artean batez ere, “geroz eta altua-goa” dela dio Aldekoak.”Proposa-men bikainak agertzen dira noiz-behinka argitaletxeetatik”. Halere, zuhurtziaz jokatu ohi dute, merka-tuan halako lanek jasotzen duten erantzuna ez delako lanen kalitatea-ren proportziokoa izaten. Aldekoak errealitate bera ikusten du, oro har, euskal kulturarekin eta liburugin-tzarekin: “Oso proposamen onak daude, baina batzuetan jende gehia-go hurbiltzea da falta dena. Xabier Letek behin esan zidan gure zoolo-gikoan animalia asko daudela eta bisitari gutxi. Ea ba horri buelta ematen diogun”.

Narraziorik onenari dagokion lehiaketaren atala irabazi zuen lehenik

Labakak eta testu hori ilustratu zuen gero

Amenabarrek

Ane Labaka (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea),

batera ondu duten album ilustratua eskutan dutela. EREIN

DONOSTIA

Page 3: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

A

KRITIKA

Izotzezkoa da egiaIBON EGAÑA

ADITZEZ baino ez nuen ezagutzen Fleur Jaeggy, eta kasualitatez etorri zaizkit eskuartera haren

bi obra labur handi ia aldi berean: Zigorraren urte ederrak eta euska-ratu berria den Proleterka. Eta aldian behin gertatzen den enkon-tru zorioneko bat bezalakoa izan da Jaeggy irakurtzea, idazle erabat bakan, nahastezina eta inarrosten zaituena da-eta suitzarra. Brodskik esan omen zuen Zigorraren urte ederrak irakurtzeko behar den den-bora lau bat ordu direla, eta uzten duen arrastoa, aldiz, bizi guztirakoa. Proleterka irakurtzeko ere ez da askoz denbora gehiago behar, baina obra handiek ohi duten gisan uzten du irakurlea aztoratuta. Jaeggyren prosan bilatu behar dira haren nortasun bakanaren arras-toak. Soiltasun, biluztasun eta zehaz-tasun erabatekoaren bilaketa gisa ulertzen du idazketa zurichtarrak. Idazketan baino, idatzitakoaren eza-baketan eta zuzenketan irudikatzen du gehiago batek Jaeggy: alferrika-koa ezabatzen, esplikatiboa dena erauzten. Beharbada horregatik dira orrialde gutxikoak bere nobela eta ipuinak, eta gutxi orobat bere ia 80

TITULUA: ‘PROLETERKA’ EGILEA: FLEUR JAEGGY ARGITALETXEA: EREIN - IGELA

urteetan argitara emandako obrak. Ezabatutakoaren ondorioz, esaten denaren eta esaten ez denaren arteko orekan jarrarazten du irakurlea, eta aldiro harritzen gaitu, esaldi batetik besterako jauzian espero ez dugun lekura eramaten baikaitu sarri, eta zerbait seinalatzen ari dela uste dugunean egiaz beste zerbait ari bai-tzaigu erakusten Jaeggy. Irakurketa aktiboa eskatzen du horregatik, eta deserosoa ere izan daiteke inoiz. Bai-na horrela lortzen du gauzen egiara ailegatzea, egiaren deserosotasuna fikzioaren bidez papereratzea. Zehaztasunarekin batera hoztasu-na, are “izoztasuna” da (hitz hori existituko balitz) Jaeggyz hitz egi-tean aipatu beharreko beste ezauga-rrietako bat. Apaindurari ihes egi-ten dio, sentimentalismoari bezain-bat, baina ez dakar horrek giza-espe-rientziaz eta sentimenduez ahanztea. Hoztasun erabatekoa sen-timenduak agerrarazteko beste bitarteko bat dela esan zuen behin idazleak, eta horren froga ederra da Proleterka. Nerabe zenean aitarekin egindako itsas-bidaia bat oroitzen du narratzaileak, 50 urte inguruko emakumeak, eta bidaiaren gomuta-rekin batera doa osatzen bere iraga-

naren, familiaren eta nortasunaren mosaikoa. Hoztasun eta urrunta-sun sentsazioa hasieratik egiten dira nabarmen, irakurlea durduzatzera-ino, lehen pertsonako narratzaileak “Johannesen emazte izandakoa” deitzen dionean bere amari, edo “Johannesen alaba” bere buruari, hirugarren pertsonara jauzi egin-da. Lehen eta hirugarren pertsonen artean bezala, orainaldi eta iraga-naren artean ere saltoka dabil narratzailea, aurreabisurik gabe, eta hala josten ditu bere izatea marka-tu duten bizi-atalak: amaren absen-tzia, aitaren gainbehera, amonaren zaintza maitasun-gabea, itsas-bidaian izandako lehen sexu espe-rientzia bortitzak... Maitasuna edo xamurtasuna baino, heriotzaren aukera eta presentzia dira pertso-naien bizitzak markatzen dituena, eta pertsonaien patuak elkarrekin lotu ditzakeen haria. Hildako aitari bekokian musu eman nahi izan zio-nekoa oroitzen du narratzaileak lehen kapituluan; badirudi orduan, heriotza aurrean denean soilik dela posible maitasun-keinua. Eta orduan ulertzen dugu Jaeggyk esan-dakoaren egia: hoztasun erabateko-tik ere posible da sentimenduak agerraraztea.

Hoztasun erabatekoa sentimenduak age-

rrarazteko beste bide bat dela esan zuen behin Jaeggyk eta

horren froga ederra da ‘Proleterka’

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Rosa itzuli da’

Pako Aristi. Erein. 224 orr. 18 euro.

Historia kolektibo bat

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondo-

ren, ETAko militante saldo bat aske geratu

zen. Gehienek hogei urtetik gora zerama-

tzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira

itzultzean? Une historiko horretatik abiatu-

ta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik,

itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin

zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belau-

naldien arteko lotura ezkutuak, hitzek

errealitatearekin daukaten gatazka,

ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren

kondena, guztia kontakizun biziz eta elka-

rrizketa mamitsuz emana. Historia kolekti-

bo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimen-

duek zeharkatzen dutena.

LITERATURA

‘Udaberri kantoi-hautsia’

M. Benedetti, itz.: Aiora Jaka. Erein - Igela. 256 orr. 15 euro.

Erbesteoste gazi-gozoa

Uruguai, 1973ko estatu-kolpearen ondoren-

go diktadura militarra. Santiago kartzelan

dago, eta haren familia, berriz, Mexikon

erbesteratuta. Nork bere ikuspuntutik, eta

nork bere tonu eta estilo berezia erabiliz,

bost pertsonaia nagusiek beren esperien-

tzien berri ematen dute. Injustizia,

zapalkuntza, borroka, militantzia,

espetxealdia, tortura, maitasuna, fideltasu-

na, traizioa… behin eta berriro agertzen dira

pertsonaien ahotan, orain tonu serio nahiz

poetikoan kontatuak, orain umore, ironia

edo sarkasmo handiz azalduak, baina beti

ere Benedettik berezko duen humanismo

eta samurtasunaz zipriztinduak.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

2. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

3. Narrazio guztiak Joseba Sarrionandia. Elkar.

4. Mecanografiak Harkaitz Cano. Txalaparta.

5. Sekula kontatu behar... Iban Zaldua. Elkar.

6. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Duvoisin kapitaina-ren mulura Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

4. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa.

5. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

Page 4: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

IÑAKI ORTIZ DE VILLALBAMUSIKARIA

“Gauzak orain egin behar dira, ez dago denbora galtzerik”Betagarri taldeko abeslari izandakoak proiektu berria jarri du martxan: Modus Operandi. Vendetta, Lauroba edota Izaro taldeko zenbait kiderekin osatu du taldea. Aurkezpen kontzertua Durangon egingo dute, abenduaren 7an

ETXAHUN GONZALEZ

Iñaki Ortiz de Villalbarekin batera Modus Operandi proiektuan elkartu dira Andoni Garcia, Enriko Rubiños, Ruben Anton, Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa. BAGA BIGA

IIÑAKI Betagarri bezala ezagutuko dute askok Iñaki Ortiz de Villalba (Gasteiz, 1971), Betagarri euskal ska talde mitikoa-ren ahotsa. Bada, Betagarriren agurra-

ren ia urte eta erdira (2017ko Hatortxurock jaialdian esan zuen agur taldeak), talde berria osatu du gasteiztarrak: Modus Operandi. Iñaki, baina, ez da talde honetako musikari ezagun bakarra: Vendetta taldeko Enriko Rubiños bateria-jolea eta Ruben Anton tronpeta-jolea batu zaizkio proiektura, baita Laurobako gitarra izandako Andoni Garcia Matxain, Izarorekin zuzenekoetan dabilen Julen Txiki baxu-jolea eta Luz de Putas tal-deko Diego Martinez tronboi-jolea ere. Guz-tien agendak batzeko zailtasunak izan dituz-tela aitortu du Ortiz de Villalbak: “ordu txiki-tan aritu gara entseguak egiten eta ehunka kilometro pilatu ditugu elkarrekin egon ahal izateko”. Zailtasunak zailtasun, esku artean dute lehen diskoa, hamar kantuz osatua. Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen stoner-rock proiektu musikal bati itxu-ra ematen. Grabaketekin hasiak ginen talde madrildarrak Riot Propaganda-ri berreki-teko deia jaso zuenean eta standby-en utzi behar izan genuen gure artekoa. Gauzak nolakoak diren... Handik gutxira, Betagarri-ren behin betiko agurra ere etorri zen. Disko berria grabatzen ari ginen, baina gure arteko

elkarrizketa baten ondotik, onena agur esa-tea zela ondorioztatu genuen. Egia esan, ez zitzaidan asko gustatu agur esateko eduki genuen modua. Agur-bira baten aldekoa nintzen ni, baina azkenean Hatortxurock-eko kontzertuarekin esan genuen agur. Proiektu rockero berririk ez, eta Betagarri

gabe. Horrelakoa da bizitza, bai. Betagarriren heriotza iragarri genuenetik, ordea, buruari bueltak ematen hasi nintzen, zer eta nola egin. Argi nuen Habeas Corpus-ekin batera hasitako proiektu rockeroaren ondoren, nire hurrengo saiakerak ska bidetik jo behar zue-la. Nire etxean hamaika abesti eta melodia landuak nituen, eta horiei forma emateko jende bila hasi nintzen. Egia esan, dezente kosta zait nire filosofiarekin bat egiten duten musikariak aurkitzea. Estiloak nahastea izu-garri gustatzen zait eta bidetik musikari orto-doxo askorekin egin dut topo: ska bai, baina punka edo hardcorarekin nahastu gabe. Zorionez, Andonirekin elkartu nintzen iazko maiatzean. Lauroba taldeko gitarra-jolea zen oraindik Andoni, nahiko rockeroa, baina ska estiloarekin ere bikain konpontzen da, aurre-tik Emon-en eta erromeria taldeetan aritu baita. Andoni lehena, eta Vendettarrak ondoren. Iazko maiatzean ekin genion Andonik eta biok abestiak hezurtzeari, eta uztailean Iru-ñeara joan nintzen Vendettaren San Fermi-

boiarekin Gonzalo Fernandez hasi zen, bai-na orainDiego Martinez ari da. Eta dagoeneko esku artean dugu ‘Modus Ope-

randi’ diskoa. Lehen singlea, ‘Gora gure biho-

tzak’, Betagarri kutsuarekin dator.

Singlea bada nahiko Betagarri style, bai, bai-na lehenengo diskoetako Betagarri, esango nuke. Gainontzeko abestiakoso bestelakoak dira. Enrikok bateria jotzeko duen modua, kolpeek, ez dute Betagarrirekin zerikusirik. Modus Operandik ez du saxofoirik, tronboiak eta batez ere tronpetak du garrantzia. Gita-rrei dagokienez, ska izaten jarraitzen dute, baina ia neurri berean rocka ere bai. Gazte-leraz abestutako Cantaré abestian hardcore bidetik goaz, adibidez. Betagarrin ez dugu inoiz haizezko metalik abiadura horretan jo,

Urte guzti hauetan zerbaitetan asmatu dugu eta berme hori gurekin daramagu. Orain, hala ere, herriak du hitza”

netako kontzertu batera, haiekin abestera. Kontzertua eta gero, parranda egin genuen elkarrekin, eta goizaldean, lagun baten etxeko balkoitik entzierroa ikusten ari ginela, buruan nituen asmoak kontatu nizkien Enri-ko eta Rubeni. Taldera batu zitekeen norbait ezagutzen zuten galdetu nien, eta hara non, haien burua prest azaldu zuten. Sorpresa handia hartu nuen, handik aste batera, goi-zaldeko ordu txikitan eta jai giroan esanda-koa berretsi zidatenean. Hasiera batean, Ven-dettarekin batera uztartzeko asmoarekin batu ziren taldera, baina handik gutxira tal-de nafarrak ere etenaldi mugagabe bat egin behar zuela iragarri zuen. Kezka sortu zitzai-dan ea proiektu berri honek eraginik izan zuen erabaki horretan, baina argi utzi zida-ten ezetz. Nolakoak izan ziren elkarrekin emandako lehe-

nengo pausuak? Oso sentsazio onak izan ditugu lehen entse-gutik. Izugarrizko garrantzia du horrek, agen-da arazoei eta distantziari aurre egiteko balio izan baitigu: Euskal Herriko toki batekoa gara bakoitza, eta Enriko eta Ruben Vendettaren agur biran erabat murgilduta daude. Zailta-sunak zailtasun, argi genuen aurrera jarrai-tu behar genuela. Entsegu gela askotan izan naiz, eta badakit zer giro arnasten den. Bada, proiektu berri bat abiatzerakoan beharrezkoa den xarma hori sentitu dugu hasieratik, lan egiteko gogo itzela daukagu. Hasi eta gutxi-ra batu zitzaigun Txiki, baxuarekin. Tron-

Page 5: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

GASTEIZ

ezta nik abiadura horretan abestu ere. Bada-kit hasieran saihetsezina izango dela Betaga-rrirekin konparatzea,nire ahotsa Betagarri-rekin lotzen delako. Modus Operandin ere ska egiten dugu, baina antzeko zertzeladak eduki ditzakeen arren, estilo ezberdinak ba-tzen dituen indar-metaketa berria da Modus Operandi. Diskoa ondo entzuten duenak uler-tuko du esaten ari naizena. Eszenatokietan dantzan ikusiko zaitugu berriz

ere? Urteak aurrera doaz… Ez dakit hainbeste dantza egiteko gai izango naizen, indarrak neurtu beharko ditut. Entseguak izerdi patse-tan bukatzen ditut eta dagoeneko ez ditut 25 urte. Hala ere, ilusioa hain da handia, eta zuzenekoak hain bereziak izaten dira, ez dakit gorputzak nola erantzungo duen, bali-teke adinaren kontua ahaztea… Argi dudana da gauzak orain egin behar direla, gerorako utzi gabe. Osasuna dugun bitartean, gauzak berehala egin behar dira, gaur. Inoiz baino musika gehiago dago gaur, internet bidez kantuak deskargatu, entzun eta hiru egune-tara jendea badagoelako beste talde bat en-tzuten. Ez dago denbora galtzerik. Errepertorioari buruz, zer aurreratu dezake-

zu? Modus Operandi diskoan hamar kantu bil-du ditugu eta horiek denak zuzenekoetan defendatuko ditugu, baina ez dira nahikoa, oraingoz, kontzertu oso bat betetzeko. Entse-

maltzur konnotazio hori dauka. Batzuek esan digute, musika talde heavy baten izena ema-ten duela. Durangoko azokan, Plateruenan, izango da

Modus Operandiren aurkezpen ofiziala, aben-

duaren 7an. Aurretik Iruñean egongo gara, abenduaren 1ean, euskararen egunaren harira. Baina bai, aurkezpen ofiziala Durangoko Azokan egin-go dugula esan daiteke. Toki berezia da Azo-ka euskal artista gehienontzat eta ilusio han-diarekin ari gara prestatzen zuzeneko hori. Jendearekin lehen hartu-eman potentea izango da Durango eta Baga-Bigan egongo gara, egunero, diskoak sinatzen. Hortik aurrera, Vianarocken izango gara abendua-ren 22an eta Donostiako Intxaurrondon 27an. Ikusiko dugu zein den erantzuna. Talde berria zarete, baina kideak beterano-

beteranoak. Horrek izango du eraginik, ezta? Jakina, gutako batzuk 25 urte daramatzagu mundu honetan eta badakigu zer den lohi artean ibiltzea. Urte hauetan, baina, zerbai-tetan asmatu dugu eta berme hori gurekin daramagu zenbait asuntotan. Diskoetxeekin, adibidez, kontziente gara talde berri ezeza-gunek baino erraztasun handiagoak izan ditugula, baita kontzertuak lortzeko ere. Hala ere, orain herriak du hitza. Gu ilusio handie-narekin irtengo gara plazara eta espero dugu bertan daudenek guk adina gozatzea. Eta lohia jan behar badugu, jango dugu.

guetan ari gara dagoeneko abesti berriak lantzen eta horiek ere bukatu ahala joko ditu-gu kontzertuetan, hurrengo diskora itxaron gabe. Geureez aparte, zenbait bertsio pres-tatu ditugu eta jakina, Betagarriren baten bat ere joko dugu. Oso zuzeneko potentea pres-tatzen ari garela esango nuke. Ez da musika talde ezberdinetako kideak

proiektu bateratu batean ikusten ditugun lehen

aldia. Luzerako al doa Modus Operandi? Proiektu finkoa da, bai, eta luzerako doala esango nuke. Hala ere, ikusi beharko dugu proiektuak zer nolako garapena duen, jen-dearen erantzuna zein den… Baina bai, hau da momentuz daukadan talde bakarra, eta beste taldekide batzuk ere egoera berdinean daude. Beste proiektu batzuekin bateratu dai-teke, noski. Nik Habeas Corpusekin hasita-koa taularatu nahiko nuke noizbait. Izenari dagokionez, latineko esamoldea auke-

ratu duzue. Buruhauste handiak izan ditugu taldearen izena erabakitzerako orduan. Gaztea zare-nean gauzak ia konturatu gabe egiten dituzu, erabakia hartu eta aurrera. Gure adinarekin, ordea, konturatu gara bi aukera edukita mila-ka buruhauste izan ditzakezula: hau ona, bai-na hori ere, zergatik hau bai eta hori ez…Tar-tean Aktibistak izena ere proposatu genuen, baina azkenean Modus Operandi latinezko izena aukeratu dugu. Euskal izenetatik pixka bat urrun, nahiko nazioartekoa da eta

Hamar kantuz

osatutako lana

Modus Operandi’ talde berriaren izen bereko

diskoak 10 kantu dakartza, 7 euskaraz eta

kantu bana ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez.

Onintza Enbeita kazetari eta bertsolari bizkaita-

rrak hiru kantu idatzi ditu (’Memoriaren zeruan’,

‘Zatoz gugaz’ eta ‘Gure esku’). Katalanezko hi-

tzak, aldiz, Agnes Todak idatzi ditu. Kantuetan

konpromiso politikoa, gizon eta emakumeen

arteko berdintasuna, maitasuna eta lagunartea

jorratzen dituzte, besteak beste.

Page 6: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Astoen santutegiaKeniako Lamu herrian ez dago ia garraio motorizaturik. Aldiz, 5.000 asto inguru bizi dira, eta urte luzez kargarako lanabes gisa erabili dituzte. Orain, ordea, herritar talde batek animalia horien babeserako aterpe bat sortu du

AASTOAK zaintzen ez dituen gizakia asto bat da”. Esaldi horrekin eman digu ongie-torria Lamuko Astoen

Santutegiak. Keniako swahili kostan aurkitzen den harribitxi historikoa da Lamu. Somaliarekiko mugan dago eta piraten heldulekua izan da mendeetan zehar. Bertara iritsi eta badirudi denbora duela 300 urte gel-ditu zela. Lamun Erdi Aroko kanoiak eta gotorlekuak dira nagu-si. Emakumeek eta gizonek swahi-lizko esaldiak dituzten ehunak janzten dituzte. Diruak behin-behi-neko zoriontasuna ematen du edo maitasuna eta errespetua gauza bera dira tankerako esaldiak gainean jan-tzita alde batetik bestera dabiltza lamutarrak. “Lamu jarraian okupaturiko mun-duko herririk zaharrena da”, esan du harro Mohamedek. Gizonari gusta-tzen zaio behin eta berriz errepika-tzea XVI. mendeko merkatari ara-biar handien oinordekoa dela: “Nire bir-bir-birrationak hemen ezarri ziren, bada, artxipielago hau arran-tzaren eta merkataritzaren zentro nagusia izan zen. Hemendik bolia-ren, animalien larruen eta esklabuen salerosketa zuzentzen zuten merka-tariek”. Eta tradizio horren ondo-rioak begien bistakoak dira herrita-rrengan. Lamun bat egiten dute pertsiarren, bantuarren, arabiarren eta indiarren oinordekoek. Horre-gatik, agian, UNESCOk gizateriaren ondasunen zerrendan jarri du.

loa. Arazoa da hemen, sarritan, gaizki tratatzen dituztela”, salatu du Mohamedek. “Lamun, zoritxarrez, ohikoak dira astoen aurkako jipoiak. Herritar askok ez dituzte animaliak zaintzen, ez diete jaten ematen”. 2018an 10 astakilo hil dira, jasan dituzten tratu txarren ondorioz. “Horregatik sortu genuen santute-gia. Iruditu zitzaigun animalien one-rako zerbait egin behar genuela”. Babeslekuak 1987an ireki zituen ateak. Mohamedek hala gogoratzen du: “Hasieran, astoen ospitale bat zen. Funtsean, gaixorik zeuden asto abandonatuak edo umezurtzak zaintzen genituen”. Orduan, Donkey Sactuary UK erakundearen lagun-tza jaso zuten lamutarrek. Dozena bat turisten eta herritarren lanari esker, eraikin txiki bat alokatu zuten. Egun, berriz, Lamuko albaitariek 20 astakilo zaintzen dituzte. “Arazo nagusiena da familiek haien astoak abandonatzen dituztela nagusitzen direnean. Izan ere, ez dute indarrik orain arteko lanari eusteko. Ater-peak bizitza lasaia eskaintzen die, bakean hil daitezen”, uste du Moha-medek. Ileapaintzailearen familiak ere bi asto ditu: Rossana eta Andrea. San-tutegian boluntario gisa lan egin zuten bi gazte britainiarren izena jarri zien. “Guretzat oso garrantzi-tsua da herritarrek astoak errespe-tatzeko ohiturak aldatzea. Lamuta-rrek jakin behar dute astoak ondo badaude hobeto lan egiten dutela. Horregatik, hainbat pizgarri sortu ditugu”, azaldu du Mohamedek. Famatuena, The Donkey Awards edo Astoen Saria. Zertan datza? Urtero, Lamuko asto ederrenari eta osasuntsuenari saria ematen diote eta animaliaren familiak diru-laguntza jasotzen du”. Horixe, bada, astakilo ez bihurtzeko, astoak zain-du behar dira.

ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

Mohamedek ileapaindegi bat dauka herriko alde zaharrean, baina den-bora librean Astoen Santutegian lan egiten du. “Duela gutxira arte ez zegoen garraio motorizaturik Lamun. Bidaiatzeko eta merkan-tziak eramateko astoak erabiltzen ziren. Oraindik ere erabiltzen dira”, azaldu du Mohamedek. “Izan ere,

2018an gauden arren, bi auto baka-rrik daude Lamun. Hirian lan egiten duten bi gaztek erosi dituzte”, diosku Mohamedek. Hain zuzen, herrian gertakari historikoa izan zen autoen iritsiera. “Itsasontziz heldu ziren. Ordura arte herritarrak ez zeuden autoetara ohituak. Edonola ere, motorrak eta kotxeak nekez pasa

daitezke herriko kale estuetatik. Ez dago hemengo 5.000 astoei konpe-tentzia egingo dien garraiorik”, erantsi du. Astoak kargarako eta garraiorako animaliak dira Lamun. Ia familia bakoitzak asto bat du. “Batez beste 25-30 urtez sano bizi daiteke astaki-

Urte luzez, astoak izan dira kargarako eta garraiorako baliabide nagusia Lamun. Herritar

askok, ordea, ez dituzte behar bezala zaindu eta neurriak hartu behar izan dituzte. ANE IRAZABAL

Page 7: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Gaur hasi eta abenduaren 2rarte egingo da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 37.edizioa. Diziplina honetako bertoko eta kanpoko konpainia onenen erakusleiho izango da Bizkaiko hiriburua

Bilbo poztera datorren jaialdia

IRENE GONZALEZ

TTXOTXONGILOAK eta objektu animatuak urtero bezala Bilbora iritsiko dira, familia eta haurrekin duten

hitzorduari hutsik egin gabe. Bilbo-ko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia-ren 37.edizioaren baitan, haur eta helduei eskainitako emanaldiak eskainiko dituzte Euskal Herriko, espaniar estatuko eta Europako herrialde desberdinetako konpai-niek. Harizko txotxongilo tradizio-nalekin gozatu ahal izango da, bai-na baita estetika eta teknika-aukera zabala eskaintzen duten ikuskizu-nekin ere: film laburren emanaldiak, arte plastikoak, musika eta haur lite-ratura, besteak beste. Josu Camara jaialdiaren antolakun-tza taldeko eta Kukubiltxo antzerki taldeko kidea antzerkiaren inguruan aritu izan da beti. Camarak azaldu duenez, jaialdiaren helburua “txotxongiloen mundua Bilbon zabaltzea da; batetik, antzerkiaren magian sinesten dugulako. Bestetik, ikusten dugulako antzerkia oso tres-na ona dela norabide jakin bateko arte lanak erakusteko eta plazara-tzeko. Azkenik, jaialdi honen helbu-ru nagusia txotxongiloak bere dimentsio artistiko, pedagogiko eta sozialean sustatzea ere bada”. JAIALDI INTERNAZIONALA Gaur hasi eta abenduaren 2ra, txotxongi-lo ikuskizunak, animazio filmak, marioneten emanaldiak, zuzeneko

musika eta askoz gehiago izango da Campos Eliseos Antzokian. Bertoko eta atzerriko konpainiak eskainiko dituzte emanaldiak. Jaialdiko ikuskizun gehienak mutuak dira, baina hitzekoak ere badaude, 50 minutu inguruko iraupenarekin, gutxi gorabehera. Euskadiko Anita Maravillas lagu-nartearen ”Jon Braun” obrak irekiko du jaial-dia. Bihar eta hilaren 28an Kataluniat ik d a t o z e n ikuskizunak izan-go dira ikusgai. Aza-roaren 30an, Aragoi-ko Los Titiriteros de Bine-far konpainiarekin gozatu ahal izango da. Ahotsa izango duen ema-naldi bakarra eskainiko dute, gazte-leraz. Andaluziako La Canelaren eskutik datorren La semilla ere aur-tengo nobedadeen artean dago. Atzerriko obrak hilaren 26, 29 eta 30ean eskainiko dira. Lehenengoa Italiako Di Filippo Marionnettes konpainiak eskainiko du. Poesiaz beteriko obra bat da eta ikuskizun onenaren saria irabazi du hiru aldiz, nazioarteko jaialdi desberdinetan. Israeletik datorren Guztia berdea zenean ikuskizuna izango da biga-rrena. Bihotzera iristen den hitzik

gabeko lana da, sentsibilitatez bete-ta eta hainbat aldiz sarituta hau ere. Azkenik, Argentinako Titeres Rober-to Whait konpainiak clown-a, txotxongiloak, mimo antzerkia eta objektu antzerkia uztartuko ditu

Criaturas particulares obran.

Campos Eliseos Antzo-kiak hartuko dituen

emanaldiez gain, kaleko ikuskizu-nak ere gozatu ahal izango dira jaialdiaren bai-tan. Hala, hiru ikuskizun eskai-

niko dira Arria-ga Antzokiaren

parean. Besteak beste, Italiatik dato-

zen autobuseko ikuskizu-nak eskainiko dituzte Girova-

go & Rondela konpainiako kideek, malabarismoak, akrobaziak eta txotxongiloak uztartuz. AUZOETAN ERE BAI Bilbo hirugu-nean ez ezik, inguruko auzoetara ere iritsiko da txotxongiloen magia dato-zen egunetan. Izan ere, hiriko zen-bait auzotan ere emanaldiak izango dira. Bihar, igandea, Zorrozaurreko Pabellon 6 aretoan, Objektuekin jolastera goaz deitutako ikastaro pra-ktikoa eskainiko da guraso eta seme-alabentzat. Josu Camarak azaldu duenez, “tailer irekia izango da, familia girokoa”.

Auzoetan egingo diren ekintzekin jarraituz, hilaren 27, 28 eta 29an, Hungariatik datozen hari motzeko hiru txotxongilo emanaldi saritu eskainiko dira estreinakoz Rekal-deko Barrutiko Udaltegian, Deus-tuko Barrutiko Udaltegian eta Otxarkoagako Harrobia gunean.

Heziketarako tartea ere egongo da. Otxarkoagako Harrobia aretoan Era-kusgarri botoi bat mintegia eskaini-ko da. Zapalkuntzari buruz eztabai-datuko da mintegi horretan. Azaroa-ren 29 eta 30an izango da, guztira 8 orduko iraupena izango du eta 10 eurokoa izango da sarrera.

“Jaialdiaren helburuetako bat txotxongiloak bere dimentsio artistiko,

pedagokiko eta sozialean sustatzea

da”, dio Josu Camarak

Aurtengo edizioan ikusgai izango diren bi emanaldiren irudiak.

Saioak eta salneurriak

Adin desberdinetako publikoarentzako emanaldiak izango dira. Ema-

naldiaren arabera, aforo itxia edo irekia egongo da. Umeentzako sarre-

rak 5 euroren truke lortu ahalko dira eta helduenak 8 eurotan. Programa

osoa jaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke (www.bilbaotxfest.org).

BILBO

Page 8: ortzadar - static.noticiasdenavarra.com · Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta? Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirik zegoela, Habeas Corpusekin batera ari nin-tzen

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

01170. mapa: “coccinelle” / “mariquita”

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Ondoko hizkuntzetan, elementu femeninoa era-maten dute intsektu honen izendapenek: mari-quita gaztelaniaz, ladybird, ingelesez. Frantsesez coccinelle hitza latinezko coccinus-etik etorri da: “gorri gorria” erran nahi du. Euskarak bere izen-dapen gehienetan elementu femeninoa eta kolo-re gorria biltzen ditu. Elementu femeninoa eta pertsonifikazioa: - Kattalin emazte izena eremu zabal batean era-biltzen da kattalingorri izenarekin Nafarroan, nola Nafarroa Beherean. - Andere izena ageri da: andekotagorri Zube-roan edo andremari. - Amona ageri da amandre hitzarekin, amona-mantalgorri edo amandregonagorri, Gipuzkoa-ko ekialdean.

- Mari eta Maritxu ageri dira Bizkaian eta Gipuzkoako parte batean marigorringo eta maritxuteiletako formekin, eta Lapurdin marigo-rri hitzarekin.

Jantzi femeninoa: - Kota, gona, amantala: anderekotagorri, gona-gorri, amonamantalgorri. Kolore gorria: - Gorri bera emana da zuzenki gorago aipatzen diren hitzetan. Gorria den gauza baten araberako izena du, izan dadin arrautzaren gorringoa (marigorringo) ala teilen kolorea (maritxuteiletako) Bizkaian. Elementu maskulinoak oso gutitan baizik ez ditu-gu bildu: martingorri, aitasemegorri. Premonizio bertutea duelakoan, intsektu honi zer eguraldi izanen den galdegiten zaio formula batez: Kattalingorri, bihar euri ala eguzki?