ortadar - static.noticiasdenavarra.com · gainera Idea Vilariño. Eta bere herriaren gogoan...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko apirilaren 13a. 590. zenbakia noticiasdenavarra.com MAITE LARBURU Jaioterrira bueltan, ‘Hezu- rren azpian’ bakarkako bere lehen diskoa kaleratu du musikari hernaniarrak -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - static.noticiasdenavarra.com · gainera Idea Vilariño. Eta bere herriaren gogoan...

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko apirilaren 13a. 590. zenbakia noticiasdenavarra.com

MAITE LARBURU

Jaioterrira bueltan, ‘Hezu-rren azpian’ bakarkako

bere lehen diskoa kaleratu du musikari hernaniarrak

-- 4-5. orrialdeak --

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Nagore Legarreta

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

TTUPUST kolektiboa 2016. urtean sortu zen, Donos-tian, komikia eta feminis-moa uztartu eta emakume

sortzaileen saretzea sustatzeko hel-buruarekin. Kolektibo bezala beste urrats bat eman du orain elkarteak: izen bereko Tupust! komiki bilduma eman dute argitara, Txalaparta argi-taletxearekin. 20 sortzaile baino gehiagoren lanaren emaitza da 14 istorio laburbiltzen dituen komiki-antologia feminista. Helburua, argia: “Lan profesional bat egitea, euska-raz, eta genero ikuspegia zaintzen duena; hori izan dugu helburu hasie-ratik”, diote Maite Gurrutxagak eta Ainara Azpiazuk, kolektiboko kide eta irudigileek. Tradizioz istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan emakumeei eskaini zaien espazio eza salatzen dute Tupust kolektibotik: “Komikigin-tzan emakumeak hor izan gara beti, eta bagaude. Ez zaigu, ordea, gizo-nei besteko espazioa eskaini eta ematen du ez garela esparru hone-tan existitzen”. Uste orokor hori desegitera datoz: “Askotan entzun izan dugu emakumeok ez dugula komikigintzan, binetagintzan, umo-regintzan eta satiragintzan lan egin nahi. Uste faltsu horrek talka egiten du errealitatearekin”, diote kolekti-botik. Eta, hain zuzen ere, inguru-mari horretan jarri dute martxan Euskal Herri mailako komiki anto-logia feminista, “sorkuntza zurru-nekin apurtzeko”. NITASUNETIK KOLEKTIBORA Egile profesionalak amateurrekin nahas-tuz, hogei bat pertsona inguruk par-te hartu du Tupust! komiki bildu-man. Kolektiboak hiru baldintza jarri ditu komiki guztien oinarrian: gaia “ni” edo “nitasunak” izan behar zuen, egileek orri kopuru jakin ba-tzuen gainean lan egin behar zuten eta bi kolore bakarrik erabili ahalko zituzten, berdea eta gorria. “Muga teknikoak jarri ditugu, baina norberaren espresioa ez mugatzeko saiakera bat egin dugu”, azaldu du Azpiazuk. Aukeratutako gaiaren, hots, “Nia-ren posibilitateak” nabarmendu ditu Gurrutxagak: “Komikiei nolabaiteko batasuna emateko helburuarekin, gaiaren inguruko ideien ekaitza egin genuen, modu asanblearioan. Nia oso gai egokia iruditu zitzaigun, alde batetik gutaz hitz egiteko aukera ematen digula-ko eta, bestetik, oso kontzeptu zaba-la delako, istorioak sortzeko erraz-tasunak ematen dituena”. Hortik aurrera, irudigileak libre izan du gainontzeko guztia. “Batzuek euren

bizipenetara jo dute, komikia bere-ganatuz. Beste batzuek nahiago izan dute idazle, gidoigile edota ilustra-tzaile batekin elkarlana sortzea. Nor-berak erabaki du nola eraiki bere kontakizuna”, kontatu du Azpiazuk. Komiki batzuek testuaren laguntza dute, beste batzuk soilik irudiak era-biliz eraiki dira. Batzuek bineta, marrazki eta testu asko dituzte orrialde bakoitzeko, beste orrialde batzuk irudi bakarrarekin betetzen dira. Istorio eta estilo aniztasuna nagusi suertatu dira liburuan, eta nitasunaren inguruko gogoetak eman dio bildumari batasun puntu hori. Koloreak ere unitate itxura eman die istorioei: “Sortzaile ezber-dinen irudizko obrekin egin dugu lan eta batasun estilistikoa bilatu nahi izan dugu. Bilatze horretan, kolorearekin egin dugu topo”, azal-du du Gurrutxagak. “Berdea eta gorria osagarriak dira euren artean eta, biak nahastuz, beltza sortzen da. Horrek ere indarra eman die isto-rioei”, uste du Azpiazuk. EZINBESTEKO URRATSA Irudigileek “ezinbestekotzat” jo dute kolektibo bezala eman duten urratsa: “Bazen garaia, indar pixka bat hartu eta emakumeen lana eta presentzia pla-zara ateratzeko. Kalitatezko lan bat egiteko gai garen emakume asko gaude Euskal Herrian, eta lan honek ikusgaitasun hori ereiteko asmoz argitaratu dugu”, azaldu du Azpia-zuk. Gurrutxagak, bere aldetik, egi-leen arteko sare bat osatzearen garrantzia azpimarratu du: “Sare hori lan eta proiektu berriak abia-razteko baliatu ahal izango dugu, izan ditzakegun zalantzak gainon-tzeko taldekideekin partekatzeko balio ahalko digu. Azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortu dugu”. Halaber, bat egin dute komikigin-tzak Euskal Herrian bide luzea egi-teko duela esatean, alegia, tradizio gutxi dagoela gurean: “Komikia oso gauza murritza da Euskal Herrian. Estereotipo eta espazio jakin batzuk hartu ditu, baina komikia hori bai-no askoz gauza zabalagoa da. Mila modu daude komikiaren bitartez kontatzeko”, uste dute. Euskara eta komikia kontrako ertzetako kon-tzeptuak direla azaldu dute: “Euskal Herrian eta euskaraz egindako komikigintzaren hastapenetan gau-de. Gero eta irakurle gehiago dago, baina arte honen abaniko zabal honetan oso eremu txikia jorratu dugu. Horrek, zorionez, eremu han-di bat uzten du esploratzeko eta jorratzeko. Eman diezaiogun auke-ra bat euskal komikiari”.

Sorkuntza zurrunekin apurtzekoTupust! kolektiboak izen bereko komiki bilduma argitaratu du. 20 irudigile baino gehiagok hartu dute parte 14 komiki labur biltzen dituen antologia feministaren sorkuntzan

-ku n

20 sortzaile baino gehiago

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte

hartu duten egileak ondorengoak dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estevez,

Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte eta ‘Josevisky’ Larratxe,

Maite Gurrutxaga eta Irati Jimenez, Irati F.G. eta Regina Salcedo, Nerea Una-

nua Otxoantesana eta Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuo-

na, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’, Eider Eibar eta Miren Amu-

riza, eta Leire Urbeltz eta Hedoi Etxarte.

Ezkerretik eskubira, Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona,

Maite Gurrutxaga eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’. TUPUST! KOLEKTIBOA

ETXAHUN GONZALEZ

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

M

KRITIKA

Bular joriaIGOR ESTANKONA

MIKAZTASUNA suma-tzen da bere poema askotan” dio Beñat Sara-solak Munduko Poesia

Kaieren 30.a den honen hitzau-rrean. Eta hala da, baina erantsi du: “Dena den, bere maitasun poemak izan dira ezagunenak, bereziki Poe-mas de Amor-ekoak (Maitasun poe-mak), zeina Onettiri –maitale izan zuenekoari– eskaini zion (lehenen-go edizioan). Erraietara zuzenean sartzen diren poemak dira, lehen eta bigarren pertsona soilen bidez onduak. Jada ez poema, adibidez, amodio haustura bati egindako poe-ma zirraragarrienetako bat dugu”. Pendulua bezala dabil Idea Vilari-ño (Montevideo, 1920-2009). Gara-zi Arrula Ruizek bere itzulpen bikai-nean ez dio kendu bat ere indarrik, ez dio kendu bat ere zaurgarritasu-nik. Uruguayko 45eko belaunaldi-ko idazlea izan zen Onetti, Bene-detti, Vitale, Falco… horiekin guz-tiekin batera, kritiko garratzak eta sortzaile bikainak denak. Literatu-ra kritikan zein saiakeran –Shakes-pearek ez zeukan misteriorik beret-zat– gailendu zenetako bat izan zen gainera Idea Vilariño. Eta bere herriaren gogoan betikoturik, A una

TITULUA: ‘IDEA VILARIÑO’ EGILEA: ANTOLOGIA (ITZ.: GARAZI ARRULA RUIZ) ARGITALETXEA: SUSA

paloma, Daniel Vigliettiren musika-rekin eta La canción y el poema, Alfredo Zitarrosaren melodiarekin. “Munstro bi ginen” zioen Idea Vila-riñok Juan Carlos Onettirekin zeukan hartu-emanaren inguruan. Gozo hasi omen zen, okertu ere bai arean, eta gero aztarna mingots baten antzera zabaldu zen bizitzan, obran: “Min hau sutsu nire paretak erretzen,/ nire gauak ahitzen haren gar gorian,/ min hau oihu zarrasta-tu bat nola,/ ilargi suntsitua./ Min hau, nire bizia, agonia hau./ Min hau, gorputz nirea”. Liburura ekarritako poema hauek motzak eta intentsoak dira gehie-nak, nahiz arnasa luzeko zenbait ere tartekatu dituen antologistak. Berba bakoitza dute horregatik kla-bea, eta irakurketa bilakatzen da emozioen gora-behera ia elektriko bat, ia tristea, ia alaia. Batez ere poe-ma berantiarrenetan (antologia honetara ekarritakoen artean Bart, 1990ekoa) igartzen da joera meta-fisiko bat ere, sinpletasunaren xerka dabilenaren soiltasuna: “Bart nire ametsen artean/ eskutada bat errauts/ zurekin amodioa egin/ nuen bare eta gozo/ zurekin hain-

beste dela/ hainbeste hilda zaude-la”. Vilariñoren poesia artifiziorik gabea da, neurtua eta sotila. Berba bat bestea baino altuago esan barik, gai sozialak zein sentimentalak izan, dena daroa poetak egiaren arlora: konfesio antzeko bat bihur-tzen da literatura. Eta, era berean, irudimenaren garrantziaz ere bada-ki, badaki zeinen beharrezko den amestea: “Egunotako batean/ txantxak amaituko dira/ eta hori guztia/ iruzur hori/ jostailu festa hori/ txotxongilo zikinak/ paila-zoak/ izanen ziren bizia”. Liburua irakurriz ohartu naiz zei-nen zabalik uzten dituen maiz poe-mak, zeinen esanahi aberatsak har ditzakeen edozein piezak. Ahotsa du originala, eta edan arren klasi-koetatik edo gura izan arren metri-ka jakin bati jarraitu, azkenean Vila-riñok poesiari libre uzten dio bide berriak urratzen, Charles Baudelai-reren erretratu bati begira diotso: “Zu ere bai/ sasikume hori/ zu ere hil zinen/ ni bizi naizen bezala/ bakar bakarrik munduan/ deus gabe/ abandonatua/ zure armazoi gaixoan/ zure traza faltsuan”.

Liburura ekarritako poema hauek mo-tzak eta intentsoak dira gehienak, nahiz arnasa luzeko zen-bait ere tartekatu

dituen antologistak

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Basa’

Miren Amuriza. Elkar. 128 orr. 15 euro.

Andre basa bat

Orain dela bi urte, idazle gazteen lanak

sustatzeko Igartza Literatur Saria irabazi

zuen Miren Amurizak. Bi urte geroago,

horren fruitu den ‘Basa’ eleberria kaleratu

du bertsolari eta idazle berriztarrak. Sabina

da liburuaren protagonista, 80 urte inguru

dituen “andre basa bat, baserritara, zaildua,

tenperamendu eta nortasun handikoa”.

Senarra hil ondoren berak gobernatzen du

baserria. Zaintzari buruz dihardu Amurizak

helduentzako ondu duen lehen eleberri

honetan eta horretarako Sabina kokatu

du gatazkaren erdigunean, baserriko amo-

naren ohiko estereotipo gozo eta idealiza-

tutik ezin urrunago dagoen emakumea.

LITERATURA

‘Sofia Petrovna’

Lidia Txukovskaia. Katakrak. 154 orr. 15 euro.

Bidaia litera-rio-historikoa

1939-40ko neguan Txukovskaiak eskola-

koaderno batean idatzitako eleberria da

‘Sofia Petrovna’, galdutzat eman ostean

bost hamarkada beranduago argia ikusi

zuena. Josu Zabaletak ekarri du lana

euskarara, eta Katakrak-ek eman du argi-

tara. Anna Akhmatova poeta errusiarraren

bizipenetan oinarrituta, Terrore Handiaren

garaiko giro errepresiboaren kronika egiten

du Txukovskaiak, artifizio handirik gabe.

Nobelaren bidaia fisikoa bezain liluragarria

da planteatzen duen bidaia literario-histori-

koa. Lidia Txukovskaiak (San Petersburgo

1907 - Mosku 1996) literatura kritika eta

narratiba idatzi zituen.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Basa Miren Amuriza. Elkar.

3. Tupust! Tupust! kolektiboa. Txalaparta.

4. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

6. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. 1362 km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.

2. Lerro etena Angel Erro. Elkar.

3. Txillardegi. Batasu-naren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

4. Euskal Herriko mendien katalogoa Hainbat egile. Pyrineica.

5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

MAITE LARBURUMUSIKARIA

“Esperimentatu gabe, ez dago ikasterik, ez dago deskubritzerik”‘Hezurren azpian’ bakarkako bere lehen diskoa kaleratu du Maite Larburuk. Ogibidez musikaria, hamabost urte eman ditu Herbehereetan, eta bere burua nomadatzat duen arren, lan berria oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin

AINHOA LORES

BBIOLINA jotzea du ogibide Maite Lar-buruk (Hernani, 1979), eta Europa-ko antzinako hainbat musika talde-tan ibili izan da. Duela urte batzuk

Neighbor taldea osatu zuen Josh Cheatham viola da gamba-kontrabaxulari estatubatua-rrarekin. Amsterdameko auzo batean sortu zen bikoa, Larburu eta Cheatham bizilagun ziren garaian. Antzinako musika klasikoa elkarrekin egiteari utzi gabe, trukatze musi-kal pertsonalago bati ekin zioten. Hala sor-tu ziren Ura patrikan (2013) eta Hau (2016). Orain bakarlari gisa dator hernaniarra Hezu-rren azpian diskoarekin (Gaztelupeko Hotsak), nahiz eta aitortu duenez, Neighbor-tik ere baduen lan berriak. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, gai-leta kaxak eta piña potoak ditu osagai hamai-ka kantuz osatutako bildumak. Bakarlari moduan kaleratzen duzun lehen

diskoa da ‘Hezurren azpian’, Neighbor bikoa

alde batera utzita, baina aldi berean, presen-

te. Neighborren hirugarren lana izatera zihoan lan hau, baina azkenean, bakarkako disko bihurtu da. Tira, bakarkako baino, nire ize-nean irten dela esango nuke, distantziak Josh-ekiko harremana zailtzen duelako. Jada ez gara fisikoki bizilagunak, Ura patrikan diskoa kaleratu genuenean bezala. Hau lana ere, dagoeneko, Amsterdametik urruntzen hasia nintzela sortu zen eta Hezurren Azpian Euskal Herrian garatu da, osoki. Hala ere, bihotzean bizilagunak izaten jarraitzen dugu, eta izango gara, hori ez da edonola amaituko. Atseden hartzeko tarte bat dela esango nuke. Bestalde, Hezurren Azpian nire izenean kale-ratzeak zuzenekoak eta kolaborazioak erraz-teko aukera emango didala uste dut. Gaine-ra, ikasketa prozesu bat ere bada; nire gaita-sunek garatzeko behar zuten zerbait, kantuei amaiera bat ematerako orduan. Zein da aurreko bi diskoekiko desberdintasun

nagusia?

Estilo edota formari dagokionean, Neighbo-rren ere kantuak nik sortzen nituen, baina disko honetan ez dago Josh-en ekarpenik, hori da desberdintasun nagusia. Hala ere, Josh-en asko dago oraindik lan honetan: bere bi gitarra, adibidez, eta beragandik ikasi ditu-dan hainbeste gauza. Hezurren Azpian ika-ragarri gustatu zaio, gainera, eta badakit lehe-nago edo beranduago nirekin izango dela, kantu hauek eta zaharrak zuzenekoren batean partekatzen. Disko hau zure musikagintzan sakontzeko

modu bat dela diozu. Biolinak aurreko lane-

tan baino presentzia handiagoa hartu izana

horren arrazoietako bat izan daiteke? Bai, biolinaren presentzia handiagoak nigan existitzen zen distantzia bat laburtu du. Ora-in arte, oso zaila egin zait “Maite-Neighbor” eta “Maite biolin-jotzaile klasikoa” uztartzea. Ezin nuen, blokeatuta nengoen. Hezurren Azpian diskoan zerbaitek “klik” egin du eta bide bat ireki da. Horretaz gain, kantuak bakarrik amaitzen ere ikasi dut, pittin bat...

Antzinako musika gustuko izan arren, espe-

rimentaziorako bidea ere hartu duzu. Gaileta

kaxak, piña potoak edota koilarak ere musika

tresna bilakatu dira disko honetan. Arriskuak

hartzea gustuko duzu? Batak ez du bestea kentzen. Antzinako musi-ka mugimendua 80ko hamarkada inguruan sortu zen, garai bateko musika tresnak eta pentsamoldea ulertu nahi izan zirelako, musika hark zer nolako soinua izango ote zuen gaur egunera ekarrita. Helburu hori ehuneko ehunean ezinezkoa denez, gertura-tze nahiak berak esperimentaziora zarama-tza. Musikaren erreinua oso zabala da eta haren historia oso luzea. Denetatik egon da eta dago oraindik ere. Esperimentatu gabe, ez dago ikasterik, ez dago deskubritzerik. Bestalde, piña potoak, gaileta kaxak… era-biltzea ez da hain gauza ezohikoa. Dagoe-neko modaz pasatuta dagoela ere esango nuke. Poto, lapiko, gaileta kaxa edo perkusio set-a dagoeneko existitzen zen Euskal Herrian, nik lapurtu baino ez dut egin. Nago-re Legarreta argazkilariak Hysteron deituri-ko erakusketa baterako asmatutako instru-mentuak dira, latekin eginiko argazki bildu-ma osatu eta bilduma horri latekin eginda-ko soinu banda eman ziolako. Beñat Iturrioz eta Aida Torres izan ziren zeregin hartan ere perkusio jotzaile, eta nik nire diskoan parte hartzeko eskaera egin nien. Disko berria ‘topo-egite baten ondorioa’ dela

diozu. Bai, hamabost urtez Herbehereetan bizi ostean, aspaldiko elementu, gizaki, izaki eta lekuekin egin dudalako topo: Hernaniko familia, aspaldiko lagunak, ibaia, hizkuntza... Topaketa horretatik sortu dira kantuak. Diskoko lehenengo kantua bidaia batekin has-

ten da. Guztia da bidaia bat, puntu batetik bestera joaten ari gara etengabe. Nire bizitzan, gehie-gitxo dago horretatik, musikari nomada nai-

Diskoko moldaketa jan-tziagoak onartu dituzten modu berean, hezurretan daudenean ere funtziona-tzen dute kantu hauek”

“Hamabost urtez kanpoan bizi ostean, topo-egite baten ondorioa da diskoa; itzulerako topaketa horre-tatik sortu dira kantuak”

Neighbour bikoarekin sona lortu ostean, Maite

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

zelako, eta beti nabilelako herrialde batetik bestera. Bi punturen arteko ibilbidea nola egin, bi puntuak nola uztartu aztertu nahi izan dut eta 2daia1 kantua horren ondorio da. 2 ia 1 da, 2 da ia 1... baina ez da, oso gertu egon arren. Deserrian bizi zarenean, bi pun-tuak, hangoa eta hemengoa, bakar bihurtzea nahiko zenuke. Euskal Herrian, esaterako, Europa erdialdeko giro kulturala eduki nahi-ko zenuke, eta Herbehereetan berriz, fami-lia eta mendiak, baina ezin da. Emaitza bidaia bat da, eta 2 ia 1 bada, agian, bi puntu horiek bat egiten duten lekua, ni neu naiz. Bestalde, disko bat hasteko modu egokia ere iruditu zitzaidan: diskoa entzuten hasi, bidaia batean barneratuz. Itzulera ere oso presente dago diskoan, zure

bizitzako etapa berri baten hasiera edo beste

baten bukaera. Beti ari gara zerbait hasi eta zerbait amai-tzen, baina badira mugarri moduan funtzio-natzen duten uneak. Mudantza bat, deserri-ratzea, harreman baten amaiera, seme-ala-ba baten jaiotza, heriotza... edo sorterrira bueltatzea. Hala ere, itzulera ez da guztiz existitzen, bueltatzen zarenean ez zarelako 22 urterekin deserriratu zen pertsona bera, eta urte guzti horietan, bueltako lekua ere aldatu egin delako. Hala ere, badira berrelkartze txiki zenbait, oso hunkigarriak. Ibaiak hor jarraitzen du, mugimenduan beti. Euskarak ere bai eta baita etxeko maiteek ere, zorionez. Distantzia ere ageri da kantuetan. Zer balio

hartzen du distantziak hainbeste urte kanpoan

egon eta gero? Distantziaren inguruan eginiko gogoeta bat ere bada Hezurren Azpian. Distantzia, azken batean, neronek sortzen dudala esan dieza-zuket. Nire ideia, aurreiritzi, amets, uste, sinesmen eta baldintza horiek guztiak dire-la bestearengandik aldentzen nautenak. Bai-ta beste lekuetatik ere. Nire “hezurren azpi-koarekin” bat egiten dudanean besterik ez

dira gauza guzti horiek birrintzen, distan-tziak apurtzen. Hezurren azpian bizi zarela diozu eta hori dela,

hain zuzen ere, Euskal Herrira itzuli eta alda-

tu ez den bakarra. Hezurren azpian dagoena naiz ni eta baita zu ere! (barreak). Azaleko guztiak kenduta, tipulari kapa guztiak eranzten zaizkionean bezala, hor behean, ni nago. Baina ez ni Mai-te Larburu bezala, ni, izate bezala. Horrekin konektatzen dudanean, zoriontsu naiz, modu oso xume eta lasai batean. Antzinako musika gustuko izan eta ogibide

bihurtzeko helburua betetzeko Euskal Herri-

tik kanpo bilatu behar izan zenuen bidea. Ora-

in, itzultzean, nola moldatuko zara? Proiektuka egiten dut lan, bi aste hemen, bost egun han, zazpi etxean. Nire etxea orain Her-nanin dago, lehen Amsterdamen zegoen bezala. Orain urrunago nago kontratatzen nauten talde holandar eta belgikarretatik. Hori da desberdintasuna. Baina, era berean, gertuago nago frantsesetatik. Besteak beste, Eslovakian eta Finlandian izango dira nire hurrengo kontzertuak, horiek ere urrun xamar, baina behin bidaiatzen hasita... Oraingoan abesti guztiak euskaraz sortu

dituzu, aurreko bi diskoetan ez bezala. Euskal

Herrira bueltatzearekin zerikusia du horrek? Bai, noski, eta Harkaitz Canorekin kolabora-tu izanarekin ere bai. Gauza nahiko intuiti-bo eta naturala izan da, hala ere, ez da izan kontzientea. Harkaitz Cano aipatu duzu. Berak idatzi ditu

diskoko hainbat kantu eta ‘Gona’ kantuaren

bideoklipean ere parte hartu du. Harkaitzenak dira disko berriko bi kantu: Katekorratzarena eta Maletadun maitalea. Beste bi elkarlanean egin ditugu; tira, hobe esanda, bere hitzetan nireak itsasteko bai-mena eman dit... Esan beharrik ez dago, Harkaitz maisua dela hitzen eremuan. Seku-lako luxua da berarekin lan egitea. Bere hi-tzek berezko duten musika arretaz entzun eta hori transkribatzen saiatzea besterik ez dut egin nik. Disko berria kontzertuetan defendatzen hasi

zara jada. Nola prestatu dituzu zuzeneko

horiek eta nor izango duzu alboan? Garajean prestatu ditut. Anaia soinu tekni-karia da eta bere laguntza ezinbestekoa izan da. Carlos Taroncger klarinete-jolea ere ondoan izan dut. Aida Torres eta Beñat Itu-rrioz ere gerturatu dira entsegu batzuetara. Zuzenekoetan formatu desberdinak eskaini ditugu eta etorkizunean ere hala izatea espe-ro dut: bakarka, Carlosekin edo laurok. Uste dut kantuek formatu horiek guztiak onar-tzen dituztela. Diskoko moldaketa jantzia-goak onartu dituzten modu berean, hezurre-tan daudenean ere funtzionatzen dute kan-tu hauek. Aipatu duzunez, nomadatzat duzu zeure

burua. Euskal Herrian luzaroan geratzeko

asmoa duzu? Non eta zer egiten ikusten duzu

zeure burua hemendik aurrera? Antzinako musikaren zirkuituan lan egin nahiko nuke eta baita kantuak sortu eta horiek plazaratu ere. Itxaron, hori dagoeneko egiten dut! (barreak). Badakit: Artikutzako pago eder horietako bat izaten ikasi nahiko nuke, pittinka-pittinka, izatea lortu arte.

KONTZERTUAK

‘HEZURREN AZPIAN’ (MAITE LARBURU)

Maiatzak 30

19:30ean. Gasteizen, Oihaneder

Euskararen Etxean. Bakarka.

Ekainak 6 20:30ean. Iruñean.

Erraldoien Txokoan. Taldean.

e Larburuk bakarlari moduan kaleratzen duen lehen diskoa da ‘Hezurren azpian’. NAGORE LEGARRETA

HERNANI

06 // Ortzadar Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia-koadernoa

Ofizioz txirrindulariaKopenhage kontraesanez beteriko hiria da, eta bere kale tradizional eta modernoen artetik Europa guztitik etorritako ameslariak bildu ohi dira, triziklo batean igota euren ametsak aurrera eramateko prest

KKAN du tage os til rådhus, tak?. Niri begira daude bi irudi garai, bi metrotik ger-tuko garaiera dute eta hilea

horia eta gorriaren arteko nahaste distiratsukoa. Irribarre batekin eran-tzun diet lehenik eta behin, nire sektoreko profesional on baten moduan. Tamalez, ez dut tutik uler-tzen hitz egin berri didaten hizkun-tza, baina rådhus hitza nonbaiten ira-kurri dudanez, uste dut badakidala nora joan nahi duten. Ingelesez gal-detu diet ea udaletxera joan nahi duten eta eurak Ja lehor batez eran-tzun didate. Nora joan nahi duten garbi izanda, lehen arazoa konpon-dua dago, orain bigarrena gainditu behar, nola iritsi une honetan nagoen Nyhavn-etik udaletxera? Nondik joan behar naizen jakiteko, hiri honen logistikan aditua den tal-dearengana jo dut, hau da, metro gutxitara dagoen nazioarteko ikas-le-etorkin-txiro-hippi-bizizale tal-dearengana. Kide bulgariarrak par-kerantz joateko esan dit, eta lehen kale estuan ezkerretara jotzeko. Poloniatik etorritako Pzemek-ek, aldiz, hobe dela zuzen joatea kale nagusitik, baina adi egoteko polizia-rekin. Nire bezeroengana itzuli eta dena garbi duenaren aurpegia jarriz eta Let’s go! esanez hiru gurpildun bizikletan igo gara denak.

didatenez. Nere hizkuntzen ezagu-tzak eta trikimailu guztiak erabiltzen ari naiz jendea erakartzeko: elegan-te eta kolonia usainez doazenei ciao, buon giorno esaten diet, urrutitik entzuten zaienei hola, buenos dias oihukatzen diet eta gaurko egun (kasualitatez) eguzkitsuan goretexa jarria dutenak apa, arratsalde on! batekin agurtzen ditut. Baina ez du funtzionatzen; izan ere, hiri honen kaleetatik barna paseotxo bat eman duenak badaki hemen dena garesti dela, baita atzerritar txirrinda gida-riak ere. EUROPA OSOKO JENDEA Asper uneetan, lankideengana jotzen dut, elkarrizketa pixka bat izatearren, sikiera. Europa osoko jendea gaude hemen, hego eta hego-ekialdekoak batez ere, baina guztien gainetik poloniarrak daude. Gaueko ferri bat hartuz iritsi daitezke Polonia iparral-detik gurin-gailetak esportatzen dituen herrialde honetara. Hemen udako sasoian irabazitakoarekin, ikasle poloniar batek urte osoan zehar bere herrialdean behar duen diru kopurua izan dezake. Ilunabarrean, lankide gehienak Gammeltorv plazan elkartzen gara, hiriko enparantzarik zaharrenean. Bertan, garagardo batzuekin zin-tzurra bustiz, eguneko pasadizoak kontatzen dizkiogu elkarri. Bakoi-tzak bere iragana eta etorkizuneko asmoak dauzka, baina Pzemek polo-niarrak dioen bezala, denok ofizio berbera daukagu: txirrindulari pro-fesionalak gara. Izan ere, pedalei eragiten irabazten dugu gure solda-ta. Onartzen dut txikitan txirrindu-lari izatea amesten nuenean ez nue-la honetan pentsatzen, baina ze arraio, ez al da egia txirrindutik bizi naizela?

ENEKO EIZAGIRRE

Bizikletaren Europako hiriburuetako bat izateko osagai guztiak dauzka Kopenhagek. E. EIZAGIRRE

Izterrak ondo berotu eta gero, hamar minuturen bueltan udaletxe aurrean gaude eta nire eguneko lehen bezeroa izan den bikoteak txintik esan gabe nire zerbitzuaren prezioa ordaindu du. Lana ondo egin izanaren satisfazioaz, hurren-go bezeroaren bila joan naiz herrial-deko bigarren jolas parke zaharre-nera, Tivoli parkera. Izan ere, uda honetan, beste kanpoko gazte asko bezala, bizikleta taxi gidaria izatea erabaki dut, non eta Europako hiri txirrindularienetako batean, Kopen-hagen. BIZIKLETAK NON-NAHI Gazte mor-doa gerturatzen da Kopenhagera bertakoek uda deitzen dioten egu-raldi haizetsu eta freskoaren garaian, euren herrialdean dirutza den baina bertakoentzako diru xehea dena ira-baztera. Ogibidea sinplea da: trizi-klo zahar bat hartu eta hirian zehar

taxista lana egitea, hau da Cycletaxa bat izatea. Hiri honetan bizikletak non-nahi dabiltza aurrera eta atze-ra, aerodinamikaren legeen aurka doazen bi metroko danimarkarren hankartean. Izan ere Danimarkako hiriburuak bizikletaren Europako hiriburuetako bat izateko osagai guz-tiak dauzka: laua da, haizetsua, euria edozein unetan egiten du eta uda ilu-sio kolektibo bat kontsidera daiteke. Baldintzak hain xamurrak izanda, txirrinduz mugitzen dira, nola bes-tela! Euria eta txirrindaren fusioa ez da hiri honetan topatu dezakegun kon-traesan bakarra. Eraikin elegante, banku bulego eta erreginaren jau-regitik metro gutxitara, legea, kon-tsumoa eta orokorrean bizi estiloa guztiz bestelakoa duen Christiania hiri librea topa dezakegu. Europar batasunetik at dagoela aldarrika-

tzen duen herri hau Kopenhage hiriaren harresi zaharren eta mili-tarren barrakoi ohi batzuen lekuan dago kokatua. Bertatik paseatzea librea da, denetariko materialekin eginiko parke libreetan jolastea bezain libre, edo kale nagusia den pusher street-en marihuana libreki erostea bezain libre. Hiri libre hone-tan libre sentituko ez den bakarra haragi hanburgesa bat jan nahi duen gizaki gosetua da. Baina ez da hala; izan ere, libre da hanburgesa bega-no bat eskatu edo Europar Batasu-nera bi pausutan itzultzea eta bere libertateaz gozatzea. Amalienborg-en nabil bezeroen ehi-zan, Danimarkako errege familia-ren etxebizitzaren aurrean. Bezero erreal bat izateko esperantza nuen, baina bandera haga erdian dago eta erregina kanpoan dagoela esan nahi omen du, “lanean ziurrenik”, esan

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Udaberriko poesia ufadakIdea Vilariño eta Cesare Pavese poeten antologiak eman ditu argitara Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumak. Bi nobedadeekin, 30 dira dagoeneko bildumaratu diren munduko poetak

LEIRE MENDILUZE

BBOST urte bete dira Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduma abian jarri zuenetik. Beñat

Sarasolaren ardurapean, udabe-rrian eta udazkenean munduko hainbat poeten lanak euskaratu eta argitaratzen dira bilduma honen baitan. Udaberriarekin batera, Idea Vilariñoren eta Cesare Paveseren antologiak iritsi zaizkigu. Kaiera berriekin, 30. zenbakira heldu da bilduma. Honenbestez, 30 poeta, 30 idazle eta 30 itzultzaile dira dagoe-neko proiektu horretan bildu dire-nak. Udaberriko nobedadeetako bat Cesare Paveseren antologia dugu. Pavese (Santo Stefano Belbo, 1908 - Torino, 1950) XX. mendeko idazle italiar handienetakoa izan zen. Beñat Sarasola bildumaren ardu-radunak dioenez, “kasu berezia” da gurean poeta honena. Izan ere, ez zuen poesia asko argitaratu, poe-mategi bakarra argitaratu zuen bizirik zela: Lavorare estanca (Lan egiteak akitzen du). Hala ere, eta oso poesia gutxi euskaratu den arren, “euskaraz sarrien itzuli den poetetako bat da”, Sarasolak kon-tatzen duenez. Itzultzaileen artean daude, besteak beste, Xabier Lete eta Joseba Sarrionandia. Kasu honetan, Ion Olano Carlos izan da bere olerkiak itzuli dituena. “Zen-bait poemaren itzulpen berriak emateaz gain –italieratik zuzenean itzuliak–, Paveseren ibilbide poeti-koaren soslai osatu bat eman digu kaiera honetan”, dio Beñat Saraso-lak hitzaurrean.

Poesia publikatzen hasi zuen idaz-le ibilbidea Pavesek, 1936an, Lan egiteak akitzen du argitaratu zue-nean. “Garai hartan poesia herme-tikoa zen Italian nagusi, Salvatore Quasimodo, Giuseppe Ungaretti eta Eugenio Montale bezalako poeta handien eskutik, eta Pavesek poe-sia molde errotik ezberdin bat eka-rri zuen”, aipatzen du Sarasolak. Iluntasun poetikoaren aldean, “poe-sia askoz ere narratiboagoa zen berea, erritmo eta kadentzia han-dikoa eta bertso-lerro luzekoa”, uste du editoreak. Bigarren aldiko poe-metan ordea, “poetika biraketa” suma litekeela dio, askoz ere poe-ma lirikoagoak idatzi zituelako. Literatura anglosaxoiko hainbat idazle handi batzuen itzulpen aipa-garriak egiteaz gain, Einaudi argi-taletxean lan egin zuen, garaiko beste zenbait idazle italiar handi-ren aldamenean, eta bere obra hantxe argitaratu zuen, ia osoki. 1950. urteko abuztuan, bere buruaz beste egin eta berrogeita bi urte bai-no ez zituela zendu zen Pavese. ITZALPEKO POETA Bildumak daka-rren bigarren nobedadea Idea Vila-riño idazle uruguaiarra da. Vilariño (Montevideo, 1920- 2009) Uruguai-ko 45eko Belaunaldia deritzoneko poeta handienetako bat izan zen. Hala ere, ez zuen belaunaldi horre-tako beste kide askok adinako sona-rik izan, kide gizonezkoen (Juan Car-los Onetti, Mario Benedetti) itzal-pean egon baitzen urte luzez. Gara-zi Arrula Ruiz izan da haren lanak euskarara ekarri dituena.

Sarasolak kontatzen duenez, “gaz-terik hasi zen uruguaiarra poesia idazten –antologia honetako poe-ma zaharrena hemeretzi urte zitue-nekoa da–, eta gazterik argitara-tzen; lehen poema liburua 1945ean kaleratu zuen: La suplicante (Erre-gutzailea). Urte horrek eman zion, halaber, Uruguaiko literaturako XX. mendeko belaunaldi ezagunenari izena”. Vilariñok ia poema guztiei jarri zien data, baina ez zituen kro-nologikoki argitaratu; “nahiago izan zituen kidetasun formal edo edukizkoaren arabera bildu”, Sara-solak argitu duenez. Hala, argital-pen ordena horren arabera batu ditu poemak Arrulak, poemaren sortze-data atxikirik. Poetaz gain, “letragile aparta” izan zen Vilariño, Sarasolaren ustez. “Los orientales (Ekialdekoak) kan-tuaren letra izango da horietan eza-gunena, zeina Los Olimañeros tal-deak kantu bihurtu zuen eta Uru-guaiko ereserki ezagunenetakoa den. Horretaz gain, itzultzaile apar-ta izan zen, eta tangoaren inguruko ikertzailea ere bai”. Sarasolak azpimarratzen du haren poemetan “mikaztasuna” sumatzen dela: “inoiz esan zuen animoz pa-ttal zegoenean idatzi ohi zuela, eta akaso horregatik sumatzen zaio ernegua idazkietan”. Dena den, edi-toreak argi du bere maitasun poe-mak egin direla ezagunenak, bereziki Poemas de Amor-ekoak (Maitasun poemak), zeina Onettiri –maitale izan zuenari– eskaini zion (lehenengo edizioan).

Sarean irakurgai

Azken bi hauekin 30. zenbakira heldu da Beñat Sarasolak koordinatzen duen

Munduko Poesia Kaierak bilduma. Bertan, mundu zabaleko poeten lanak

biltzen dira euskaraturik. 2014ko martxoan abiatu zen proiektua eta urtero 64

orrialdeko 6 kaiera argitaratzen dira: 3 udaberrian eta 3 udazkenean. Susa argi-

taletxeak kaleratzen ditu eta autoreen antologiak izateko daude pentsatuta. Har-

pidetza egin eta etxean jasotzeko aukeraz gain, posible da liburu guztiak sarean

irakurtzea, Susaren webgunean bertan (http://www.susa-literatura.eus).

Garazi Arrula Ruizek ekarri ditu euskarara Idea Vilariñoren

poemak; Ion Olano Carlosek, ostera, Cesare Paveserenak.

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

11360. mapa: ‘rapido’ / ‘vite’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Lau eremu nagusi erakusten dira mapan. Bizkaian, arin; Gipuzkoan, azkar; Nafarroan, agudo; Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroako eremu batean, zalhe, zalu, zalui eta, azke-nean, fite Iparraldeko parte handi batean. Era berean, azpimarratu behar da arin eta azkar hitzak ezagunak direla mapa honetan erakusten diren eremuetarik kanpo, baina beste esanahi batekin: leve / léger; fuerte / fort.

- Datuak biltzeko ondoko testua erabili da: “Corre muy rápido / il court très vite” eta “Ven rápido, de prisa / il est arrivé vite”. - Galdera honek zerikusi handia du 11240, 11290 eta 11350 galderekin. Maiz nahasten direnez batean ikus-tea komeni da. - BBestelakoak: abián (Armendaritze), abiedán (Arrie-ta), beháala (Makea), beingóan (Arrieta), bíziyá (Urdiain), derrépente, derrépete (Deba), gálapan (Larrabetzu), karráka (Zaratamo), líjio (Dorrao).

Etxebarri: “Laster” esta ain-arin e!... ya denporatxue pasaute gero... Bergara: “laster” gerotxuau da. Pagola: Zalhü laster egiten (laster egin ‘courir’ dela; ez ‘vite’). Montori: Lasterka c´est courir eta zalhe c´est aller vite. Ürrüstoi: lekukoak dioenez fi te-k eta zalhe-k gauza bera esan nahi dute, baina fi te ezta üskaa.

fi te bizkor segituan arin (-) laster (-) lixto presaka segidan bertan zalu zalhe agudo azkar bestelakoak