ortadar - Diario de NoticiasZein da artearen funtzioa? Zergatik behar du izan funtzio bat? Zer da...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko azaroaren 10a. 568. zenbakia noticiasdenavarra.com ‘GHERO: AZKEN EUSKALDUNA’ Euskararen iraupena eta hizkuntza aniztasu- na ditu hizpide Tartean Teatroren azken lanak -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de NoticiasZein da artearen funtzioa? Zergatik behar du izan funtzio bat? Zer da...

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko azaroaren 10a. 568. zenbakia noticiasdenavarra.com

‘GHERO: AZKEN

EUSKALDUNA’

Euskararen iraupena eta hizkuntza aniztasu-na ditu hizpide Tartean Teatroren azken lanak

-- 4-5. orrialdeak --

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

JOSU GOIKOETXEAIDAZLEA

“Hurbilen duzun jendeari idatzitakoa erakustea da zailena”‘Zer luzea negu hau’ bere lehen lana kaleratu du Josu Goikoetxeak. Bere bizitzako momentu desberdinetan idatzitako 50 poema labur eta intimo jaso ditu liburuan

BBE R T S O L A R I T Z A R E N munduan ezagutu dugu orain arte Josu Goikoetxea (Gernika, 1974). Urte asko-

tan, bertsolarien gai-jartzaile lane-tan aritu da. Ahozkotasunari lotuta-ko zereginak aparkatu eta letren mundura egin du jauzi orain; poe-siara, hain zuzen. Bere lehen poema liburuak argia ikusi berri du, Zer luzea negu hau izenburupean. Zein da liburuaren mamia? Mami bakarra baino, esango nuke hainbat mami daudela liburuan. Erdia-edo aurreko neguan idatzita dago. Negu luzea, hotza eta euritsua izan zen, eta egia da urtaro horren erreferentzia ageri dela han eta hemen, liburuari izenburua eman dion poeman ere bai, eta horrek guz-tiak ekarri dio halako “negutasun” bat liburuari. Hala ere, nik poemak banaka idatzi ditut, plan zehatzik gabe, beren baitan hasi eta amai-tzen diren poemak dira, eta gai uga-ri aurki daitezke haietan. Poema ba-tzuk ulerterrazak dira, beste batzuk ilunagoak. Nik neuk ez daukat oso argi batzuen interpretazioa. Irakur-learen esku geratzen da hori. Poe-siaren egiteko bat dela uste dut. Orain arte bizitakoaren balantze

moduan aurkeztu da liburua. Positi-

boa da balantze hori? Bizirik nago, familia eta lagunak ditut, lana dut, osasunez ondo nabil eta ortodontzia jarri didate hortzak konpontzeko. Arazoak, minak eta kezkak badira, noski, baina begia zorroztea eta inguruaren ertzetara begiratzea nahikoa da ikusteko zor-tekoa naizela. Nire minak laburrak dira, poemak idazteko beste irauten dute. Beste batzuen minek ez dauka-te ia etenik. Beraz, bai, nire balan-tzea positiboa da. Zaila izan da barrukoa kanpora ate-

ratzea? Zaila da zure barruko hori norbai-ten intereseko bihurtzea. Eta horre-tarako geratzen da atean begira pertsona, eta esertzen da idaz-mahaian idazlea. Liburu honetan badira kontu intimoak, batzuk argi eta garbi dira autobiografikoak; bai-na, esan beharra dago, literatura lan guztietan bezala, badagoela artifizio-tik asko, norberaren biografiaren hedatze bat, edertze bat; beha-rrezkoa, nire ustez, zerbait inprima-tu nahi bada. Hurbilen duzun jen-deari lana erakustea da zailena. Jen-de gehiena ez dago poesia irakur-tzera ohituta, eta literaturaren lizen-tziak onartzearena agian ez dauka barneratuta. Horregatik, beldur naiz maite dudan jendeak ez ote duen pentsatuko orriotan agertzen dena

go bertso-lerro parean, eta molda-ketaren lana izaten da erritmo hori oztopatzen duten hitzak, sintagmak eta esaldiak ordezkatzea. Askotan kendu ere egin behar da, poema argaldu. Eta gutxi batzuetan gehitu, poema ilunegi ez uzteko. Gero lan konplexua da poemak liburuan zehar ordenatzea, liburuari halako ildo, tonu eta oreka bat emateko. Poema zaharrenak ia 20 urte ditu.

Ordutik hona poema asko idatzi

dituzu? Oso gutxi. Izan dira urteak bat baka-rra ere idatzi gabe. Poema batetik bestera denbora tarte handia pasa daiteke eta, bat-batean, denbora gutxian idatz ditzakezu hiru. Arra-zoiak? Gai-jartzaile gisa ibili naiz azken 25 urteotan eta horrek ase ditu nolabait nire behar batzuk. Gero, urduri jartzen naiz idaztera-koan edo, behintzat, idazteak ez nau lasaitzen. Hiru alaba hazi ditugu, lana dakar horrek. Hainbat arrazoi eman ditzaket, galderari erantzun labur eta zehatzena ez emateko: oso gutxi. Noiz idazten dituzu poemak: gogoa

duzunean edo barneko askatzeko pre-

mia denean? Gogoa eta beharra eskutik datozela iruditzen zait. Poema asko ezinegon batetik sortu ditut. Gero ezinegona pasatzen da, baina poema hor gera-tzen da. Baina liburuaren erdia neu-re burua behartuta idatzi dut. Elkar argitaletxeko Xabier Mendigurenek

ezagutzen zituen nire poema ba-tzuk, Twitter bidez zabaldu nitue-lako, eta zerbait erakusteko eska-tu zidan. Nik esan nion ez neuka-la poema nahikorik liburua osa-tzeko eta udaberrira arteko den-bora tartea eskatu nion. Orduan derrigortu nuen nire burua idaztera, koadernoa esku artean neukan beti, eta berezi-ki pozik nago epe horretako emaitzarekin. Adibidez, multzo horretan daude Laukoak, liburuko olerki neurtu bakarrak, lan handia eman zidatenak. Orfebreria lantzat dauzkat nik. Neguan irakurtzeko poemarioa

da zurea? Marketin txarra litzateke hori

esango banu. Ez, urteko edoze-in unetan irakurtzekoa da, baina,

kontuz, ez dira dantzarako koplak. Batzuetan idazleei eskatzen zaie soi-nujoleari eskatzen zaiona: diberti gaitzazu, alaitu giroa. Hori ez duzu poema hauekin eskuratuko. Niri nire burua eta nire ingurua uler-tzeko balio izan didate, eta espero dut irakurleari ere balio izatea.

MARTA MORALES

neu naizela, gordin-gordin. Eta banaiz, baina, era berean, ez naiz. Baina agian harro inuzentea naiz eta jendeak ederto daki horren guztiaren berri. Nolakoa izan da liburua

osatzeko prozesua? Poemak hautatzea ez da zaila izan, ez neukalako askoz gehiago. Bidean gutxi batzuk geratu dira soilik. Ez dira sartu gai aldetik lekuz kanpo zeude-lako. Besteak, aurrera egin dute-nak, asko moldatu ditut. Poema horietako bakoitzak badu bere errit-moa sorreran, gehienetan lehenen-

Josu Goikoetxea,

bere liburu berria

eskuetan duela.

RUBEN PLAZA

GERNIKA

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Tartean Teatroa

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02

Nafarroako Gobernuak lagundua

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

X

KRITIKA

Artearen memoria historikoa

HASIER REKONDO

XABIER Gantzarain (Azkoitia, 1975) arte-kri-tikari legez ezaguna izan arren, arte-kritikari bati

suposatu lekizkiokeen pentsamen-du-eremuetatik at barreiatzen da haren pentsamendua. Horren lekuko dugu Tene Mujika beka lor-tu zuen Zuloa (Elkar, 2018) saiakera hau. “Horretarako ere behar dugu artea, ikusten hasteko, begiekin pentsatzeko, eguneroko zurrunbi-loak dena ez dezan abailan eraman... zeure barrua begiratzeko”. Zein da artearen funtzioa? Zergatik behar du izan funtzio bat? Zer da artea? Zer erlazio du errealitatea-rekin? Nola pentsatu begiekin? Egoera sozio-politikoak zer zubi eraiki ohi du artearekin? Gantzara-inen aburuz, artea zerbait bada, errealitateari heldu ahal izateko mapa bat da. Eta gauza guztien gai-netik “artea ez da fikzioa”, fikzio gisa saldu nahi izan diguten arren. Gantzairainek 23 artelanen gaineko saiakera ondu ditu molde txikian, eskertzekoa den irakurlearekiko hurbiltasunaz baina konplexutasu-na galdu barik. “Ez dakit ezer filoso-fiaz” aitortu arren, argiro erakusten

TITULUA: ‘ZULOA’ EGILEA: XABIER GANTZARAIN ARGITALETXEA: ELKAR

du gure historia hurbila aztertu ahal izateko filosofia, norberaren filoso-fia, behar beharrezkoa dela. Beste-la, artifizio hutsalean geratu gai-tezke. Artelanon disekzioan, testi-gantza pertsonalak izango du pisu-rik handiena; auto-fikzioaren garaio-tan auto-saiakera bat dela esan liteke Gantzarainena. Beste era batera esanda, gizartearen dimentsio his-torikoa bere kronika pertsonala baliatuz deskribatzen du. Alta, Gantzarainek ez du alboratuko artearen azterketa akademikoagoa. Badira liburuan azterketa gogoan-garriak. Bat aipatzearren, Jose Luis Zumetaren Gernika-rekiko hurbilke-ta liburuaren lortuenetakoa begitan-du zait. “Gernika aipatzea, Aurelio Arteta ikustea da, Mexiko Hiriko Coyoacanen, tranbia istripuan hila, erbestean, gobernu frankistak Julian Zugazagoitia fusilatu eta hurrengo egunean, 1940ko azaroaren 10ean.” Gantzarainen luma zehatza bezain epatantea da. Zumetaz gain, besteak beste, Amable Arias, Itziar Okariz, Mikel Telleria, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz, Erlea Maneros... Ageri dira orriotan. Inposatu digu-ten memoria ofizialari mozorroa kentzeko grinak eta artea errealita-

te-soziopolitikoaren sustraiekin azaltzeko bulkadak, gai totemiko bat jorratzera darama azkoitiarra: ETAren arma uztearen ondoren sorturiko gatazka ezaren “paradi-sua” desmuntatzeko premia latza. “Eta egunero etxean lehertzen zai-gun bonba semiotikoa da ETB.” Aipatu beharrean nago zalantzaga-rria iruditu zaidala liburuari eman-dako diseinu-trataera, non azterke-ta-xede diren argazkiak erdigunean kokatzen baitiren; irizpide esteti-koak eta irakurlearen praktikotasu-na ez dira behar moduan zaindu. Zehetasun teknikoak gorabehera, Gantzarainek urteko libururik one-netako bat idatzi du, generoen mugez harago. Euskal Herriaren historiaren gaineko diagnosia kali-tatezko kazetaritzaren bidez eskai-niz: saldu nahi izan diguten ongi-zate-turistiko-kapitalista-eraldatzai-le-moderno horren zirrikituak nabarmen uzten ditu agerian. Libu-ruan aipatu Susan Sontagek memo-ria kolektiborik ez dela ohartarazi zigun arren, memoria pertsonalak benetako dimentsio historikoa erai-ki dezakeela egiaztatu du Gantza-rainek, arte erreala eta memoria bidaide.

Gantzarainen ustez, artea zerbait bada, “errealitateari heldu ahal izateko mapa bat” da. Eta gauza

guztien gainetik “artea ez da fikzioa”

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Amek ez dute’

Katixa Agirre. Elkar. 216 orr. 20 euro.

Amatasunaz eta sorkuntzaz gogoeta

‘Amek ez dute’ izeneko bere bigarren ele-

berria kaleratu du Katixa Agirrek (Gasteiz,

1981). Ama gazte batek bere ume bikiak

hiltzen dituan momentua da nobelaren

abiapuntua. Beste ama gazte batek, kri-

men horren zergatiak ulertu nahian, ikerke-

ta hasiko du bere kabuz. Nobela beltzaren

kutsua duen hasiera hori aitzakiatzat har-

tuta, gizartean tabua den auzi bat jorra-

tzen Agirrek eleberrian: ama batek bere

umeak hiltzea. Gai ilun horretatik abiatuta,

amatasunaren, nortasunaren eta sorkun-

tzaren gaineko hausnarketa dakar egileak,

fikziozko istorio baten testuinguruan.

t

SAIAKERA

‘Ezagutzaren matazak’

Emagin. Susa (Lisipe bilduma). 96 orr. 12 euro.

Ezagutzaren bide berriak josten

Susa argitaletxeko Lisipe bilduma feminista-

ren barruan kaleratu den laugarren libu-

rukia da ‘Ezagutzaren matazak’ izenekoa.

Emagin talde feministak aurkeztu eta Jule

Goikoetxeak editatu du liburua. Lau zati-

tan banatuta dago: lehenengoan lana

laburtu eta gero, bigarren kapituluan non-

dik norakoak aurkezten dira, hausnarketa-

ren jatorria eta eztabaidak; hirugarrenean,

lantzen den gaian egileek erreferentziazko-

tzat jotzen dituzten zenbait eragileri egin-

dako elkarrizketak jasotzen dira; azkenik,

laugarren kapituluan, aurrera begirako

erronkak zehazten dira.

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak Liburuak.

1. Migel Marmolen hamaika eta bat... Dani Fano. Astiberri.

2. Santa Familia Eider Rodriguez. Ikastolen Elkartea.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

5. Usainak / Asteburu zuri bat Zapirain & Ubeda. Farmazia Beltza.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Kartzelako gutunak... Rosa Luxemburg. Katakrak.

2. Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis. Katakrak.

3. Genero ariketak Hainbat egile. Edo.

4. Soldataren patriarkatua Silvia Federici. Katakrak.

5. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

EEUSKALTZAINDIAREN mendeurre-naren harira, topaketa akademikoe-tatik harago doazen kultur ekitaldiak antolatu ditu Akademiak Euskal

Herriko hainbat sortzailerekin batera. Horie-tako bat da Ghero, Patxo Telleriak, Mikel Mar-tinezek eta Jokin Oregik ekarria. Hauez apar-te, Aukeran Dantzan taldeak Biz Hitza ikuskizuna prestatu du; Bilboko Koral elkar-teak Mende berria kantuz emanaldi ibiltariak egingo ditu eta Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak irakurraldi dramatizatua ondu dute: Astelehen eta Astear-te Buruzuriak kontzertu zikloak eskainiko dituzte Bilbon eta Donostian. Ghero antzezlanak etorkizun urruna du hiz-pide. 3000. urtea da. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Hortxe kokatu behar dugu Ghero. Azken euskalduna, Tartean Tea-troa antzerki konpainiaren azken lana. Baina, existituko al da euskara 3000. urtean? Koldo Mitxelenaren hitzak bere egin ditu Patxo Telle-riak, antzezlanaren egileak: “Benetako miste-rioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, bere biziraupena baizik”. Denboran milurteko bat aurrera salto egin-da, oraindik existitzen ez den hizkuntza batean, Hizkuntza Globalean, hitz egiten du munduko gizateria osoak: “Etorkizuneko dis-topia horretan kokatu dugu istorioa. Askok, gainera, ontzat joko lukete balizko egoera hori,

asko direlako historian zehar eta gaur egun ere hizkuntza aniztasuna traba eta muga bezala ikusten dutenak. Beti existitu izan da unibertsaltasunaren aldeko korronte hori”, azaldu du Telleriak. Bada, etorkizuneko gizarte horretan, badago familia egoskor bat, errealitateari eta ingu-ruko joerei uko eginez, belaunaldiz belaunaldi euskara zaindu, gorde eta transmititzeaz arduratu dena. “Familia horretako kide batek bizirik jarraitzen du, baina hilzorian dago. Bera da munduan euskaraz dakien bakarra. Bera joatearekin batera euskara behin-beti-ko desagertuko da”, kontatu du aktoreak. Horixe da, hain zuzen ere, Ghero-ren abia-puntua. “Batzuek esan digute ezkorrak gare-la euskara desagertzeko zorian kokatu dugu-lako; guk, ordea, ez dugu hori horrela ikus-ten. Euskarak 3000. urtean bizirik jarraitzen duela esaten ari gara. Oraintxe sinatuko nuke nik hori. Historiak erakutsi digu hizkuntzak jaio, bizi, batzuetan haien artean batu eta azkenik hil egiten direla. Hitz egiten dugun gaztelania ere hildako latinaren ondorengoa da”, argudiatu du Telleriak. AZKEN EUSKALDUNA Hilzorian dago euska-raren azken zaindaria, hilzorian dago euska-ra. “Etorkizun horretan, baina, hiltzea ez da kontu larria. Medikuntzan eta zientzian oro har egindako aurrerapenek gertaera lasai eta kasik zoriontsua bihurtu dute heriotza. Gure lagunari, ordea, aspalditik ezagutu ez duen

Ezkerretik eskubira, antzezlaneko lantaldea: Jokin Oregi zuzendaria eta Iñaki Maruri, Mikel Martinez,

Olatz Ganboa, Ane Pikaza eta Patxo Telleria aktoreak. TARTEAN TEATROA

Euskararen iraupena eta hizkuntza aniztasuna ditu hizpide ‘Ghero. Azken Euskalduna’ antzezlanak. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Jokin Oregi hirukotearen azken sorkuntza azaroaren 20an aurkeztuko da Bilboko Arriaga Antzokian

Bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

ETXAHUN GONZALEZ

Euskal kultura eta antzerkia, eskutik

Ghero. Azken Euskalduna’ ez da, inondik inora ere, Tartean Konpainiak euskal kultura eta antzerki-

gintzaren alde egindako lan bakarra. ‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa’ Euskal

Herriko taula gainean defendatzen dihardu oraindik konpainiak, eta hala jarraituko dute momentuz,

bi antzezlanak asteburuka tartekatuz. Euskal kantutegian oinarritutako umorezko ikuskizun teatrala

da ‘Ez dok hiru’, zuzeneko musikarekin taularatua. Aurretik ‘Lingua Nabajorum’, ‘Euskarazetamol’,

‘Larru Haizetara’ edota ‘Euskara Sencilloaren Manifestua’ defendatu dituzte euskal eszenatokietan.

Azken urteotan, gainera, sari ugari jaso ditu antzerki taldeak. 2012an euskarazko testu onenaren Max

Saria jaso zuen ‘Larria, Kutsakorra eta mendebaldekoa’ antzezlanagatik. 2013an euskarazko testu

onenaren Max Saria jaso zuen Patxo Telleriak, ‘Lingua Nabajorum’ antzezlanagatik. 2014an Donos-

tia Antzerki Saria jaso zuen antzezlan berak. Azkenik, 2015ean ‘Pankreas’ antzezlanak Ercilla Saria

jaso zuen sorkuntza dramatiko onenagatik, euskaraz eta gaztelaniaz egindako bertsioengatik.

Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekimenetako bat da ‘Ghero’. EUSKALTZAINDIA

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

kezka piztu zaio bere existentziaren honda-rrean. Ghero izango al da familiak belaunal-diz belaunaldi utzi duen ondarearen suntsi-tzailea? Ghero izango da euskararen desager-penaren erruduna?”, galdegin du Telleriak. Pertsonaia futurista horrentzat gogorra izan da familiak belaunaldiz belaunaldi egin duen lanarekin jarraitzea: “euskara zama izan da berarentzat”, azaldu du Telleriak. “Ruper Ordorikak ere esaten du: euskaldun izatea zein nekeza den… Protagonistaren kasuan, askoz gehiago. Familiakoekin bakarrik hitz egin ahal izan du euskaraz, eta orain, inorekin ez. Senide guztiak hil zirenetik, Gherok ez du euskaraz hitz egin. Are gehiago, geroztik euskaraz zekienik ere ez du jakin. Hiltzerako momentu horretan, baina, bizitzari eutsi nahi diote biek: gizakiak eta hizkuntzak berak”, azaldu du Telleriak. Sortaldeko Xerezadek bere bizia salbatzeko egin bezala, euskararen zaindariak ere ipui-nei helduko die euskara salbatzeko. Hilzorian ondoan duen terapeuta limurtzen saiatuko da Ghero: “Narrazioen narrazioa da antzezla-na, kondairen kondaira bat”, jakinarazi du Telleriak. “Protagonistak, bizitzari eta euska-rari eusteko, terapeutari kontatzen dizkion istorioak izango dira antzezlanaren ardatza. Bederatzi istorio, bederatzi poema, euskara-ren planetaren inguruan orbitatzen. Gure hizkuntzak historian zehar bizi izan dituen egoera ezberdinak gogoratuko ditugu horien bidez”.

HIZKUNTZEI GORAZARRE Ghero. Azken euskalduna antzezlaneko protagonista nagu-sia euskara da eta “hizkuntza txiki” honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena dira nagusi. Mezua, baina, hara-tago doa: “Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diegu gorazarre, hizkuntza aniztasunari, gizate-riaren ondare kultural ukiezi-nari. Tamalez, denbora-rekin urrituz doan patri-monioa da”, azaldu du antzerkigile bilbotarrak. Horrexegatik, dozena bat hizkuntza desberdin era-bili dituzte ikuskizunean: euskara, jakina; baina bai-ta ingelesa, frantsesa, gazte-lania, txinera, katalana edo galiziera ere. Hildako hizkuntzak ere erabili dituzte: latina, miq-mack-era (Ternuako aborigenen hizkuntza), iberoa, protoeuskara… Eta oraindik existitzen ez den hizkuntza bat: Hizkuntza Globala. “Ez dugu inolako azpititulu sistemarik erabiliko, ez bai-ta beharrezkoa izango. Dena pentsatuta dago edozein ikuslek trama arazorik gabe uler-tzeko, hizkuntza horiek ezagutzeko beharrik gabe”, adierazi du Telleriak. KOMEDIA SOLEMNEA Barre egitera ohitu gai-tu Tartean Teatroa antzerki konpainiak bere euskarazko azken obretan (Ez dok hiru,

Desentxufatuak, Euskarazetamol...), eta Ghe-rok ere badu horretarako asmo argia. Hala ere, komedia baino zerbait gehiago dela dio Telleriak: “komedia solemnea da. Barre egi-teko momentuak egongo dira, jakina. An-

tzezlanak badu horretarako asmoa. Isto-rioaren muinak, ordea, ez du berez

umorerako tarte handirik uzten, asuntoa serioa da eta

momentu gutxi batzuetan bromarako aukera gutxi egongo da”. Izan ere, etorkizuneko balizko istorio hau oso gertutik bizi dugu euskal-

dunok: “Istorioa mila urte barru kokatzeak aukera

asko ematen digu antzezla-narekin jolasteko; gaia ordea,

gaur egungoa da. Euskaldunok badakigu zer nolako esfortzua eska-

tzen duen euskaraz egiteak. Errazenera jo genezake, indarrean dagoen hizkuntzan egin eta buruhausteak saihestu. Askoz ere erraza-goa da amore ematea, hizkuntza hori ahaz-tea. Hala ere, ez dugu inoiz etsi”, azaldu du Telleriak. Hizkuntzak izaki bizidunekin alderatu ditu aktoreak: “Milaka landare eta animalia espezierekin gertatu bezala, hizkuntza txi-kiak desagertzen ari dira, pixkanaka eta erre-mediorik gabe. Soilik indartsuenak gailen-

tzen dira. Izaki bizidunek bezala, hizkuntzek ere bizirauteko grina dute. Zergatik larritu da Ghero bere hilzorian, ordura arte kezkatu ez bada? Bizi nahiaren deiadarra entzun duela-ko”. Telleriaren ustez, hizkuntza animalia bat da, zentzu zabalean: “Animalia predatzailea da, eta hizkuntza handi batek txiki bat harra-patzen badu, jan egiten du”. ZEROTIK HASITA Berezko sorkuntzaz hitz egin beharrean gaude Tartean Teatroa an-tzerki konpainia definitzerakoan, beti ere hiruko ardatz berak ekarria: Patxo Telleria, obren egile bezala; Jokin Oregi, zuzendari bezala; eta Mikel Martinez, aktore bezala, Telleria bera ondoan duela. “Gure ekoizpe-nak taldekideek sortutako ideia eta testuetan oinarritzen dira beti”, argitu du Telleriak. Dena den, asko izan dira Tartean-eko hiruko-te horretara batu direnak. Ghero. Azken Euskalduna antzezlanean, adibidez, lagun izango dituzte Olatz Ganboa, Ane Pikaza eta Iñaki Maruri aktoreak. Ana Garay arduratuko da eszenografiaz, konpainiak berak “esteti-koki ausarta” moduan definitu duen obra leunduz. Azaroaren 20an aurkeztuko dute antzezlana jendaurrean, non eta Bilboko Arriaga Antzo-kian. Bi egunez taularatuko dute obra bertan, asteartean eta asteazkenean, eta hortik aurre-ra Euskal Herri osoa igaroko duen birari ekin-go diote. Momentuz, 2019ko udazkena arte lotuta dituzte emanaldiak.

EMANALDIAK

“GHERO. AZKEN EUSKALDUNA”

2018 Azaroak 20 Bilbo (Arriaga Antzokia. ESTRENALDIA). Azaroak 21 Bilbo (Arriaga Antzokia) Azaroak 22 Santurtzi Azaroak 28 Iruñea (Gaiarre Antzokia) Abenduak 15 Igorre Abenduak 16 Errenteria Abenduak 21 Elgoibar 2019 Urtarrilak 11 Oñati Urtarrilak 13 Arrasate Urtarrilak 18 Barakaldo Urtarrilak 26 Berriz Otsailak 1 Andoain Otsailak 2 Mungia Otsailak 20 Gasteiz (Principal Antzokia) Otsailak 23 Bergara Otsailak 24 Villabona Martxoak 1 Ordizia Martxoak 10 Leioa Martxoak 12 Eibar Martxoak 14 Hernani Martxoak 15 Zarautz Martxoak 16 Bera Martxoak 22 Tolosa Martxoak 29 Basauri Martxoak 30 Getxo Apirilak 5 Sopela Maiatzak 3 Ermua Urriak 12 Donostia

“Euskarari ez ezik, hizkun-

tza guztiei egin nahi diegu gorazarre,

hizkuntza aniztasunari, ondare kultural

ukiezin horri”, dio Telleriak

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideojokoak

DDUELA urte dezente (20 bat urte, adi-bidez), ohikoena etxean momen-tuko bideo-joko bat edo bi eduki-tzea izaten zen, ez gehiago. Nire

inguruan, lehengusuek eta lagunek kontsolak zituzten, batez ere; nik, PC bat nuen. Baina guztiok genituen hiruzpalau joko plataforma bakoitzean erabili ahal izateko. Orain retro liratekeen jokoak, bere garaian maitale “zai-lak” bezala sentitzen genituenak, eta orain berriz –nostalgiaren poderioz– maitale per-fektuak bihurtu direnak, norberaren buruan. Nintendoren Mario –NES zein SNESean–, Mas-ter System II-ko Alex Kidd eta Sonic, Spectrum zaharren bat bere Livingston eta guzti eta batez ere nire 80486 PC zaharra. Bertan hasi eta bukatu egin nituen joko mitiko batzuk: D/Generation (Mindscape), Doom II, Duke Nukem 3D, Commander Keen, Prince of Per-sia (Broderbund Software), Indiana Jones and the fate of Atlantis (Lucasarts), etab.

Zerrenda horretako joko gehienak –denak ez esatearren– ez ziren errazak 10 urteko gaz-tetxo batentzat, baina oso joko gutxi genituen aukeran, eta ez zegoen aldatzeko aukera han-dirik. Horregatik, pazientzia landuz, behin eta berriz saiatzen ginen hobetzen. Joko gutxi genituenez, horietan behin da berriz jokatzen genuen, ondo trebatu arte. Azkenean, bideo-jokoen esperientzia beste modu batean bizi-tzera iristen ginela esango nuke, bai behin-tzat gaur egungoarekin alderatuta. Ordutik bideo-jokoetan jokatzen jarraitu dugu-nok, urteetan zehar jokoek eta jokatzeko erak berak jasan dituzten fase eta aldaketak bizi izan ditugu. Internetek aldaketa handia ekarri du bideo-jokoen esparruan ere, joko guztietara-ko ematen digun irisgarritasuna dela eta. Horri lotuta, jokalariaren profil orokorra eta jolasteko modua erabat aldatu dira. Gaur egun, jokoetan traba bat aurkitzen dugunean,

DAMIAN MADINABEITIA

Eta zuk, nola jolasten duzu?Bideo-jokoetan jokatzeko modua nabarmen aldatu da azken urteetan; egungo eskaintzak eta aukera aniztasunak joko batetik bestera aldatzera garamatza etengabe, garai batean ez bezala

joko esperientzia hori ahalik eta atsegin eta probetxuzkoena izan dadila bilatzea. Gaur egun bada joko indie-n eskaintza oso merke bat, eta baita AAA motako jokoen eskaintza garestia ere. Badaude internet bidez saltzen diren joko “paketeak” ere, non euro bat baino gutxiagogatik 5-6 bat joko –nahiko eze-zagunak– lortu daitezkeen, eta badira baita 60€ eta 80€ artean ordaintzen diren joko famatuak ere. Aukera, beraz, ikaragarri zabala da. Aipatu ditugun azken horietako joko asko ate-ra dira azken hilabetean: Call of Duty - Black Ops 4 (Treyarch), Red Dead Redemption II (Rockstar), Fallout 76 (Bethesda), Assassin’s Creed - Odyssey (Ubisoft) edo Spider-man (Insomniac), besteak beste. Aipatutako joko horiek guztiak erosteko 200-300€ beharko genituzke (urrian eta azaroan merkaturatu diren 5 joko berri dira). Horrek, selektiboak izatera behartzen gaitu: joko garestietako bat edo bi erostera urtean eta joko “merkeak” tar-tekatzera. Kontuan izan behar da, halere, joko “merkeak” sarritan AAA batzuk baino hobeak izaten direla, eta jokoz aldatzerako orduan askoz ere irisgarriagoak direla edozeinentzat. Nire ustez, honen ironia hurrengoa da –apur bat exajeratzen uzten badidazue–: hainbeste aldatu da jokatzeko modua eta jokoen indus-tria, nolabait buelta osoa eman eta berriz lehengo modura jolastera itzuli gara.

Nobedadeak:

‘Call of Duty - Black Ops 4’

(www.gamerauntsia.eus)

Urrian kaleratu berri da ‘Shooter’ motako frankizia ezaguneneta-koaren berriena, Treyarch etxearen eskutik datorrena. Akzio joko ezagunak, lehen aldiz, ez du bakarkako kanpainarik, baina Battle Royalerako modua gehitu diote. (PC, PS4, Xbox).

‘Fallout 76’

‘Fallout 4’ jokoak oraindik hiru urte baino ez dituen arren, Bethesdak sagaren joko berria jada kalean da. ‘The Elder Scrolls’ jokoa-rekin MMORPGtara jauzi egin bazuten, eta oraingo honek ere jokalari anitzeko funtzioa izango duen arren, kontzep-tua asko aldatu dute. (PC, PS4, Xbox).

‘Red Dead Redemption II’

‘Grand Theft Auto’-ren sortzaileen ‘Red Dead Redemption’-en biga-rren atala. GTA moduko joko bat da, baina XIX. mende amaierako AEBn oinarritzen den istorioarekin. Rocksta-rrek beti egin ohi duen bezala, xehetasunak eta mundu irekia modu zirraragarrian uztartzen ditu. (PS4, Xbox).

‘Super Smash Bros Ultimate’

Nintendoren ‘Super Smash Bros’ borroka saga arrakastatsuaren azken jokoa. Oraindik ez da merkaturatu, baina las-ter kaleratuko da, guztiz berritua, zaletuen nahiak ase-beteko dituzten ezaugarri denekin: pertsonaiak, joko mekanikak, iraupena, etab. (Switch).

hiruzpalau aldiz saiatu eta aurrera egitea lor-tzen ez baldin badugu, ziurrenik beste joko batera pasatuko gara. Agian, aurreko joko hori beste momentu baterako utziko dugu, baina, baliteke berriro inoiz ez hartzea. Aisialdiko jarduera bat den heinean, ikasketetatik, esko-laz kanpoko jardueretatik, lanetik edo beste-lako betebeharretatikkanpo daukagun den-bora hori inbertitzen dugunez, normala da

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Nøgen musika taldeak ‘Liv til døden’ lan berria entzungai du jada plataforma digitaletan eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da formatu fisikoan. Diskoaren aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, abenduaren 27an

Arima biluzten duen musika

ALAZNE CORRAL

IILUSIOZ beterik dauden bost gaztek osatzen dute Nøgen musika taldea: Jokin Guilisa-gasti (bateria) Olatz Cuevas

(baxua) Alex Irazusta (gitarra eta koroak) Markel Idigoras (ukelelea eta ahotsa) eta Eider Saez (ahotsa). Luzea eta zenbaitetan malkartsua izan den ibilbidean barrena aritu da bi urtez boskote hau, eta poliki-poli-ki emaitzak lortzen ari direla ikus-ten ari dira orain. Liv til døden lehen disko luzea plataforma digitaletan entzungai dute dagoeneko eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da formatu fisikoan. SUSTRAIAK, DANIMARKAN Esan liteke, Danimarkan izandako Eras-mus-eko esperientzia baten emai-tza dela Nøgen taldea. Hain zuzen, Markel Idigoras taldeko abeslaria bertan izan zen 2016an. Bertan iga-rotako gau magikoen xarma Marke-len ukelelearen akordeetan bildu zen. Danierazko hitza da Nøgen eta biluztasuna adierazten du. Taldea-ren izenak dioen moduan, arima “biluzik” uzteko momentu bereziak eskaini zizkion Idigorasi hiriak eta musikak. Taldearen sustraiak Dani-markan dauden arren, Donostian gorpuztu zen Nøgen. Lehenik, Ale-xen gitarra eta Aneren ahotsa elkar-tu zitzaizkien Markelen ukeleleari. Hirukotea elkarlanean aritu zen, 2017ko udan Jokin baterian eta Olatz baxuan batu ziren arte. Gaur egun, Aneren ordez Eider dago taldean, baina ordutik boskote moduan man-tendu da taldea.

2017an hiru kantutako EP bat atera zuten: Lys (argia danesez), euska-razko eta ingelesezko hitzak nahas-tuz eta ukelele, gitarra, baxu eta bateria doinuak uztartuz. Lan horri esker, musikan leku txiki bat egin zuen talde donostiarrak, izan ere, Nora eta Gertu izeneko single-ek oihartzun berezia izan zuten eta anonimatutik atera zuten taldea. Bultzada aprobetxatuz, haien lehen-go diskoan lanean hasi ziren. Liv til døden (hil arte bizi) diskoa sorpresaz eta kolaborazioz beterik egongo da. Lehen LP-an jaso zuten

Gertu abestia disko berrian errepi-katuko den kanta bakarra izango da eta era berezian grabatu nahi izan dute oraingoan. Pop-folk erritmoko bederatzi abes-ti jasoko dituen diskoa zuzenean ere aurkeztuko dute. Lehengo kontzer-tua abenduaren 27an emango du taldeak, Donostiako Antzoki Zaha-rrean. Guilisagasti taldeko bateria-jotzaileak azaltzen duenez, “dato-rren urtean estatu mailan jo ahal izatea” dute amets. Baina, poliki-poliki doaz. Pausoz pauso. Orain arte egin duten moduan.

POP-FOLK ESTILOAN Bere musika pop-folk eremuan kokatzen du tal-deak. Guilisagastik dioenez, “pop-folk anglosaxoia” dute erreferen-tziatzat. La M.O.D.A edo Eraul beza-lako taldeak gustuko dituzte adibi-dez. Baina, Guilisagastik aitortzen duenez, inspirazio iturririk handie-na elkarrekin pasatzen duten den-bora da: “Lokalean hitz egiten eta hainbat gauzez eztabaidatzen igaro-tako orduak. Lagunen arteko elka-rrizketa batetik ideia bat ateratzea eta bertatik abesti bat konposatzea, hori bai dela magikoa”. Talde berria denez, oraindik euren konposatzeko

estiloa lantzen ari direla diote. Hala eta guztiz ere, “talde trinkoa” osatu dutela uste dute. Dantzatzeko, abesteko eta, batez ere, zuzeneko kontzertuetan gozatu ahal izateko musika eskaini nahi duen taldea da Nogen. “Guk, hasieratik, letrak egiterako garaian, esanahi irekiko letrak egiteko apustua egin genuen”, dio Guilisagastik. Izan ere, haien istorioak kontatu nahi izan dituzten arren, letra irekiak egin dituzte, nolabait, norberak bere egi-teko kantu bakoitza. “Pertsona batek ulertu dezake abesti bat modu bate-ra eta beste batek beste batera; hori da gustatzen zaiguna”. Orain arte 40 bat kontzertu eman dituzte. Baina, aitortzen duten moduan, serio hartu behar duten proiektua da Nøgen. Esfortzuaren eta lan txukunaren alde egiten du taldeak, eta horretarako lan asko egin beharra dagoela badakite, melodiak, letrak, ahotsak eta musi-ka tresna desberdinak elkartu eta azken emaitza polita izatea ez baita erraza. Egunak luzeak eta gogorrak izaten dira noizbehinka, baina bar-neratuta dute ideia: “Edozein taldek ditu zailtasunak hasieran: arazo eko-nomikoak, oihartzuna lortzeko zail-tasunak…”, aitortzen du Guilisagas-tik. “Hala ere, lan aldapatsuena ere gustura egiten dugu, ilusiorik ez dugulako falta”.

Nøgen taldea osatzen duen boskotea, kantuan. NOGEN

DONOSTIA

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

8060. mapa: “Viento de oeste” / “Vent d’ouest”

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Haize, aize, aixe eta axea bezalako formak age-ri da erantzunetan, baina ez beti. Oro har, haize hau nondik etortzen den azaltzen da izendape-nean. Ondorioz, entitate geografikoa edo etni-koa ageri da. Entitate geografikoa: - Itsasoa ageri da: itsasaize, Iparraldean, urdinez. - Sartaldea: mendeal, mendebal, Lapurdin, Nafa-rroa Beherean, Bizkaian eta Gipuzkoan, gorriz. - Beheko edo gaineko partea: azpiko aize, baxo-ko aize, goiko aize, exkerraize. Entitate etnikoa: - Galizia: gallego-aixe Bizkaian, Donostia ingu-

ruan, berdez. - Gaztela: gaztelaize Nafarroan. - Manex (zuberotar ez den iparraldeko euska-ran) manexaize Zuberoan non erraten baita: manex aldetik, ez da jiten ez aize hunik ez jente hunik. - Beste lekuak: Araba, Gorbea, Orio, Baiona, Capbreton, Ahüski. Zeihar hitza ere ageri da: zeihar eta ziarraize Zuberoan eta Nafarroan. Beltz, bihur, basa ere ageri dira; haize hau bel-durgarri dela aski ongi salatzen dute izendapen gehienek.