Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako...

40
3 Puntua jarrita Idoia Etxeberria 12 Elkarrizketa Eñaut Guruzeaga 17 Moila Bazterretik Eli Huegun 20 Argazki bilduma Mendi lasterketak Orioko millenialak Umetan eta gazte garaian, ez zitzaien ezer falta izan. Heltzen joan ahala, krisiak kolpetik gordindu die errealitatea. karkara.eus Orioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko martxoaren 31a · 382 zenbakia

Transcript of Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako...

Page 1: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

3 Puntua jarritaIdoia Etxeberria

12 ElkarrizketaEñaut Guruzeaga

17 Moila BazterretikEli Huegun

20 Argazki bildumaMendi lasterketak

OriokomillenialakUmetan eta gazte garaian, ez zitzaien ezer falta izan. Heltzen joan ahala, krisiak kolpetik gordindu die errealitatea.

karkara.eusOrioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko martxoaren 31a · 382 zenbakia

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 1

Page 2: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

2 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 2

Page 3: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

HASI BERTSOTAN

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 3

Orioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea Karkara taldea kultur elkartea

Erredaktore buruaMiriam Garcia

Erredakzio taldea Jon AgirresarobeOnintza AiestaranLore BerasaluzeIñigo ExpositoIñigo GaitonJon GarateAiora LarrañagaElizabete ManterolaIntza UnanueRikardo Uzkudun

Publizitatea Sonia Albizu

Ale honetako kolaboratzaileakJexux Mari ArriaranIdoia EtxeberriaEli HuhegunIñaki Iturain

DiseinuaSaioa Perona

BanatzaileakIbon Berasaluze,iñigo Fernandez (Orio)Eli Irureta (Aia)

InprimategiaGertu Koop. E. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSN 1132-1105Tirada 3.450 ale

KARKARAk ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitakoesanen edota iritzien erantzu-kizunik. KARKARAn argitaratuta-koa berreman daiteke, osorikedo zatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

382

LAGUNTZAILEAK

GipuzkoakoForu Aldundia

Aiako Udala Orioko Udala

IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA, ARI NAIZELA)

PUNTUA JARRITA

Hasi bertsotan atalean puntuka arituko dira bertsolariak. Oraingoan Ainhoa Mateosekbota du puntua Amaitu dira danbor soinuak, badatoz inauteriak puntuarekin. Hurrengoari Mariak Jarriko dio puntua.

Korrikan bezalaxe bertsotanpasako det lekukoa,euskaran alde horixe da gukin beharreko jokoa.Aitortu behar det enaizelakorrikalari petoa,pozez jakin nun puntua zelajarraitu beharrekoa

Hamaika modu bada Euskaraibultzada bat emateko,neretzat ezinbesteko zerbaitda egunerokorako.Etxen, kalean, eta nola ezherri kiroletarako,gehiegik ez du kalterik honenerabilpena tarteko.

karkara.eus

Publizitatea kontratatzeko:Karkara688 859 682 (Sonia)[email protected]

Hurrengoari puntua: Zenbat alditan ikusi dezugertutik herri kirola?

Uda garaian festa jartzekoeztegu aukera txarra,bola, kubiko, errektangular...zuzena edo baldarra.Plazarik plaza Jasoz Herria,euskara ta harritzarra,gutxi gerala lan polit hontandaukat nik pena bakarra.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 3

Page 4: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

GUTUNAK

4 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

Aste Santua: matrakarensoinu lehorra

Elizaren tradizioan herriari otoitzeradeitzeko kanpaiak erabiltzen dira.

Eliza barruan meza latinez eman etaapaiza herriari bizkarra emanda ari-tzen zenean, herriari mezaren zati ga-rrantzitsuak kanpaitxo batekin adie-razten zitzaizkion.

Ostegun Santuko aintzatik LarunbatSantuko aintzara arte kanpaiak isilduegiten dira. Elizaren tradizioa zen kan-paiak mutu daudenean herritarrei dei-tzeko Matraka –soinu lehorra–erabil-tzea, bai kanpoan eta bai barruan. Ohitura hori galdu egin da gaur egun.Badira salbuespenak, ordea: hemenOrion eutsio diogu Ostiral Santuko gurutze-biderako deiari.

Aurten ere goizeko 3:00etan hasikogara Pilliku plazatik eta 5:00etan buka-tuko dugu. Anibarko Portuan eta hon-dartza inguruan ere egingo ditugu saio-ak aurten. Goiko mapan ikus daitekeegingo dugun ibilbidea.

Norbait laguntzeko prest badago,ongi-etorria izango da. Eta bateren batienbarazu egiten badio Matrakaren soi-nuak, ulergarria da. Gauaren isiltasu-nean soinu lehorra kolpetik sortzenbaitu Matrakak.

Matraka Taldea.

Eskerrik askoGutun honen bidez gure esker onaadierazi nahi dizuegu Olatzek, Xuaketa hiruok aurreko aste berezi eta zaile-tan preso gisa dagozkigun eskubideakerrespetatuak izan daitezen eskatuz

jendaurrera agertu zareten herritarreieta gainerako adiskide guzteiei. Espe-txe sistemak komunikaziorako ezar-tzen dizkigun neurri zorrotzak eta mu-gak medio, banan-banan ezin denen-gana iritsi. Hori dela-eta, balio bezatelerrook aitortza hau egiteko. Eskerrikasko. Agur bero bat denei, Picassente-ko espetxetik. Patxi Uranga

Landare azokarako boluntarioak behar diraApirilaren 26an eta 27an Aian egingoden Landare Berezien Azokarako bo-luntarioak behar ditugu. Izena emannahi izanez gero 943 83 53 89 telefono-ra dei egin edota [email protected] helbidera mezua bi-dali. Iturraran Parketxea.

Matrakaren ibilbidea

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 4

Page 5: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

GUTUNAK

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 5

Argitaratu nahi diren gutunak KAR-KARAra bidali daitezke posta elek-tronikoz honako helbidera: [email protected] edo gure lokaleraeskura ekarri (Orioko edo AiakoKultur Etxean) edo postaz bidali.KARKARAk ez du argitaratuko ize-nik gabe datorren gutunik.Egileakhala nahi badu, ezizenarekin argi-taratuko dugu; baina, beti, guk egi-lea nor den jakinda. Gutunean nor-bait aipatzen baldin bada eta nor-bait horrek gutunaren egilea norden jakin nahi badu, KARKARAkesan egingo dio. KARKARAbere egiten du eskutizaklaburtzeko eskubidea.

Gutunerako oharrak Mila esker Ruandako eskoletako ikasle eta irakasleen partetikMila eta mila esker ematera natorki-zue Giharako –Rwanda–eskoletakoikasle eta irakasleren partetik OriokoHerri Ikastolako Batzorde eta irakasle-ei, aurten, urtero bezala, Giharako es-kolei laguntzeko konpromezua bete-tzeagatik eta ikastolaren hezkuntzaproiektuaren baitan Rwandako eskolapobreekiko ekintza solidarioei toki be-rezia eskaintzeagatik.

Eta mila eta mila esker, baita ere,DBH ko 4. Mailako ikasleei Gaboneta-ko tonbola bikaina antoaltzeagatik,bertan ateratako diru kopuru handi bat

Giharako eskoletako ikaskideekinkonpartitzeagatik, horrela, ikasketabukaerako bidaia eta solidaritza elkaruztartzen dituzuelako. Bejondeizuela!

Demetrio Esnaola

Kartelak itsasteko panelak aste-lehenero garbituko zituela ira-garri zuen Udalak pasa den hi-

lean. Eta ongi garbitu ere.Beharrezko zerbitzua da kartelak

kentzearena. Itsatsi behar izan dituenedonork badaki zer den panela aspal-dian pasatako ekintzen kartelez betetaaurkitzea eta ezertarako tokirik ez iza-tea. Oraindik pasa ez diren ekitaldie-nak kentzea, aldiz, gehiegizkoa irudi-tzen zaigu.

Asteazkenean zerbait antolatu due-nak, adibidez, ezin du aurreko ostirale-tik iragarri, astelehenean kartelik gabegeratuko baita. Edo bi aste irauten di-tuen kanpaina bat egiten duenak bi al-diz itsatsi beharko ditu bereak.

Herritarrei panelak errespetatzeaeskatzen zaien bezala, Udalari kartelakerrespetatzea eskatzen diote herrita-rrek. Ilusio osoz antolatzen dituztenekintzak lasai iragarri ditzaten.

Kartelak beharbaino lehenagokentzeari

ZORITXARRAK! JAIOTAKOAK

EZKONDUTAKOAK

HILDAKOAK

Mikel Xabier Rodrigo Peña eta JaioneBengoetxea Pagora, Orion, otsailaren24an.

Miren Arantxa Iglesias Fernandez etaAngel Ramon Agüero Bedia, Orion, urta-rrilaren 28an.

Kruz Alberdi Arrillaga, Aian, martxoa-ren 23an. 78 urte.

Joxemari Gurrutxaga Etxezarreta,Orion, martxoaren 12an. 66 urte.

Beatriz Salsamendi Salsamendi,Orion, martxoaren 6an. 87 urte.

Jose Ramon Aizpurua Azkue, Aian,otsailaren 27an. 74 urte.

Melchora Valdezate Valdezate, Orion,otsailaren 18an. 87 urte.

Angel Pino Mateos, Orion, otsailaren15ean. 51 urte.

Jose Antonio Salsamendi Genova,Orion, otsailaren 14an. 79 urte.

Margarita Eizagirre Ibarrola, Aian,otsailaren 13an. 83 urte.

Mª Pilar Zubizarreta Arruabarrena,Orion, otsailaren 13an. 87 urte.

Javier Elustondo Galarraga, Aian,otsailaren 9an. 60 urte.

Eleuteria Camio Izagirre, Orion, otsai-laren 9an. 94 urte.

Joakin Arruti Lertxundi, Orion, otsai-laren 7an. 84 urte.

Joxepa Iribar Mugika, Aian, otsailaren7an. 91 urte.

Pello Etxeberria Uranga, Orion, otsai-laren 5ean. 82 urte.

Ana Mª Lertxundi Arrillaga, Orion,otsailaren 2an. 81 urte.

Uxue Ayucar Aizpurua, Orion, mar-txoaren 18an.

Jakes Rodrigo Bengoetxea, Orion,martxoaren 17an.

Sara Azkue Torres, Orion, martxoaren13an.

Haitz Unanue Ortega, Orion, otsaila-ren 25ean.

Laia Casado Juliá, Orion, otsailaren18an.

Eki Jauregi Oneka, Orion, otsailaren18an.

Negu Muros Diaz, Orion, otsailaren17an.

Alejandro Iglesias Mateychuk, Orion,otsailaren 14an

Eder Azkue Indo, Orion, otsailaren 11n.

Eskela edo urteurreneko gogoan-garria Karkaran jarri nahi baduzu,deitu gure telefonora:943 83 15 27

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 5

Page 6: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

MARTXOKO KRONIKA

6 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

JantziRay Banak!

Distira bereziarekin hasi dugu udaberria. Hon-dartzan OST eta Herriokoek txalupa nola le-horreratzen zuten begira egon bazinen, an-tzemango zenuen begietan ezohiko kilimatzebat. Ez da eguzkiak itsas azalean sortzen di-

tuen txinpartengatik, ez eta landareen hautsagatik... Hotele-ko paretek duten brilluada! Azkenean, zabaldu zen bezala, ezdu Donald Trumpek erosi. Hotelarekin batera, barra handiaere bere egiteko aukera exijitzen zuen. Kuttuna omen du:bere hormatzarra diseinatzeko inspirazioa pizteaz gain, le-hertu eta harriak Tijuana aldera eramateko asmoa zeukanhasiera batean. Egoskorra izaki, nork daki, agian bungalowe-tan hartuko du ostatu udan, parrilan egindako txerri txuletabatzuk jan eta gaiari buelta batzuk emateko. Munduko giza-kirik boteretsuena galtzontzillotan siesta egiten harrapatunahi baduzu, badakizu, apuntatu udako lanpostuetan. You-tuben pelotazoa jotzeko aukera bikaina izan daiteke.

Gauza gehiago. Emakumearen Nazioarteko Egunaren ha-rira, Jende-katea izan genuen hil hasieran. Iniziatiba ederra,baina pena, ziklisten karrerekin egiten den bezala, ekimenaegiteko autoei kaleak itxi ez izana. Hurrengoa. Arraun Elkar-teko kontuak arraunlariak bezain sano daudela adierazi zu-ten batzarrean. Aipu berezia ere mendi lasterketetan korrikaatera eta lokatzetan igeri bukatu zutenei. Zuena bai duatloia.

Korrika badator! Ia gehienoi luzetxo egingo zaigun kilo-metroa bezalako 2.600 egingo ditu Hossainek Marokoraino.Bidaia on!

“Iniziatiba ederra, baina pena,ziklistekin egiten den bezala,jende katea egiteko autoei ka-leak itxi ez izana.”

Txalupa bat atera zuten hondartza garbiketan. KARKARA

Korrika eta bizikletaz joango da Kaanache Marokoraino. KARKARA

Parekidetasunaren aldeko jende katea egin zuten M8an. KARKARA

KARKARIÑOAK

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 6

Page 7: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

HERRIAN GALDEZKA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 7

“Nire zatia erdi-bana egin dutbeste batekin”

Senarrak eta biok bi urte genera-matzan balkoian tomateak etahorrelakoak landatzen eta beti

izan dugu baratza edukitzeko ilusioaeta udal baratzak jarriko zituztela ikusigenuenean ideia bikaina iruditu zitzai-gun. Hasieran ez zitzaigun tokatu bai-na beste batzuek ezezkoa eman zute-nean guri eman ziguten.

Nire zatia erdibana egin dut zerren-dan zegoen beste batekin, 140 metrokobaratza gehitxo baitzen guretzat.

Orain martxan jartzea falta zaigu.Ongarria dagoeneko badut, orain, ba-ratza txukundu eta ereiten hasteko ga-raia da . Gogotsu nago nik ereindakoajasotzeko.

Amaia Zuloaga

Erabilgarriak iruditzen al zaizkizuAiako udalak jarri dituen baratzak?

“Baratza tokatuzaien guztiak ezagunak ditut”

Oso ondo iruditzen zait udalakherritarren eskura baratzakjartzea. Jende asko lanik gabe

dago eta denbora pasatzeko toki ona dabaratza. Beste leku askotan bezala, he-men ere bazegoen beharra, eta poziknago behar horri erantzuna eman zaio-lako.

Baratza tokatu zaien guztiak ezagu-nak dira niretzat eta onena opa diet de-nei.

Guk geronek ere badugu baratzaetxean eta niri asko gustatzen zait harajoatea. Nahiko handia da gurea eta lanasko egiten dugu senarrak eta biok. Fa-miliarentzako izaten da ereiten dugunia dena.

Maria Luisa Azkue

“Terrenorik ez dutenentzat aukera ona da”

Aukera ona iruditzen zait. Izanere, badago jende konkretubat lurrak dituena eta baratza

jartzeko aukera duena, baina badaudebeste asko, herrian bizi direnak, terre-norik ez dutenak eta baratza gusturajarriko luketenak. Eta udalak aukerahori ematea ongi iruditzen zait

Kanposantu inguruan jarri dituztelaentzun dut. Arazorik egon baliteke,agian, baratza horiek norenak diren ezjakiteagatik izan daiteke.

Ez dut izena eman duen inor ezagu-tzen baina jende mordoa animatukozela uste dut. Hiru baratza gutxi izandaitezke, baina hasteko ondo dago. Au-rrerago, agian, jarriko dituzte gehiago.

Amaia Garitano

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 7

Page 8: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

8 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

MAHAI BUELTAN

Herri baten bizimodua errezeta liburutan jasotzen da. Lagunarteko otorduak; etxekojan ohiturak; baratza, ibaia eta itsasoa; jatetxeetako sukaldeak... ikasteko lekuak diradenak. Mahaiaren bueltan gauza asko egin daitezke. Interesgarrienak bi: jan eta be-rriketan egin. Goazen Orioko errezeta liburua idaztera.

JON AGIRRESAROBE

Belauntzan jaioa, Tolosan hazia. Ekainean hamasei urteegingo ditu Orion. 2001. urtean etorri ziren Lierni Letamen-dia emaztea eta biak, Erriberanetxeak egiten ari ziren ga-raian. Jon Anderren tarta manzanaezaguna da herrian, etxeeta sozidade askotara iritsi da postrea opari. Guk Tolosakobabarrunak egiten erakusteko eskatu diogu.Sukaldaria zara ofizioz.Etxetik datorkit. Amonak taberna zuen Ikaztegietan etaumetatik sukaldari lanetan ezagutu dut ama. Eskolapiotanikasi nuen Tolosan; hamasei urterekin jatetxe batean hasinintzen laguntzaile, Oñatiko Etxe-Haundin. Pisuan bizinintzen lau lagunekin. Esperientzia ederra izan zen, hanhasi nintzen postreak egiten ikasten. Jatetxe ezagunetan egin duzu lan. Ofizio gogorra zuena.Zumaiako Abegi- Lekun lan egin nuen urtebetez, DonostianUrbanon sei, Hotel Castillon ere mordoxka. Ordizian taber-na ere izan nuen. Ostalaritzan jende asko ezagutzen duzu,hori da ederrena. Ezkondu eta umea izan genuenean fami-liaz gozatu nahi nuen, beraiekin egoteko aukera izan. Ostala-

ritzako ordutegiekin korrontearen kontra zoaz: etxekoeketa lagunek jai dutenean duzu lan gehien, eta zure jai egune-an eskolan edo lanean ari dira denak. Jatetxeak utzi dituzu, baina sukaldaritza ez. Sukaldea gustatzen zait, ez nuen utzi nahi. Beste lan motabat probatzeko aukera izan nuen Iruñean, zazpi urte egin ni-tuen Casa Misericordia zaharretxean: adinekoentzat 550bazkari eta afari ematen genituen egunero. Orain antzekolana egiten dut Ottis-Zardoya enpresan, berrogei langileasetzea da nire lana. Eskolan edo enpresa batean sukaldariaritzea esker onekoa da, jendea gertuko sentitzen duzu. Ja-tetxean exigenteagoa da: ostatu batera joaten gareneaninoizko ondoen jan nahi izaten dugu, eta hori asko eskatzeada. Esaterako, sagardotegi batera joan eta aurreko txuleta-ren oroitzapena daukagu, eta ahal dela azkena baino hobeanahi dugu.Geroz eta gutxiago gabiltza jatetxeetan, eta exigenteak gara.Sinatzen al duzu baieztapena? Gogoan dut duela urte mordoxka esaten zela Frantziako edo

Osagaiak, zortzi lagunentzatKilo bat babarrun. Hiru litro ur, agian gehiago. Oliba olio txorrotada bat. Gatza.

GarnizioakBeasaingo odolkia. Ibarrako piperrak, langostinoak. Aza. Oliba olio txorrotada bat.

Gomendatutako edaria:Ardo beltza, kriantza

“Tolosan ez da babarruna beratzen jartzen”

Jon Ander Arozena InsaustiBabarrunak

Nola eginTolosako babarruna azal finekoada, aurrez ez eduki beratzen. Ur hotzetan ipini kazuelan, etazaindu markatutako proportzio-ak. Gehitu olio txorrotada bat etasu handian jarri irakin arte. Ondo-ren indarra jaitsi, suabe-suabeegin daitezen irakina galdu gabe.Babarruna ez desegitea da garran-tzitsua: koilararik edo burruntza-lirik ez erabili, ontzia bera mugituheldulekuak baliatuz. Hiru batordu beharko ditu. Gatza azkenordu laurdenean bota behar zaio,hasieran botata ez du babarrunakura ondo hartuko. Aparte egosi odolkia eta aza oliotxorrotada batekin.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 8

Page 9: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 9

MAHAI BUELTAN

Europako ohiturak indartuko zirela gurean. Hala gertatu da,konturatu gabe etorri da. Lehen kalean ibiltzen ginen, taber-nan eta jatetxean ibiltzeko kultura zegoen. Asko galdu da.Orion mugimendu pixka bat ikusten dut, bizi poza. Adibidebat: asko antzematen da arrantzaleak etxean daudenean, la-runbat eguerdian edo ostiral iluntzean.

Bestalde, gremioan geroz eta profesional gutxiago daude.Gaur egun ostalaritzan lanean ari den jende asko ez da urteluzetan aritua, beste ofizio batzuetatik dator. Zurito bat edokafe bat ateratzerakoan antzematen da hori.Tolosa eta Orio. Alde handia al dago?Tolosa handiagoa da, zerbitzu aldetik osatuago dago. BainaOrion bizitza kalitate oso ona daukagu, herri txikia da bainakonpletoa: dena pauso batera dago, kalean ibiltzeko lasaita-suna, kirol aukera asko, itsasoa eta mendia bertan... Umeakditugunok ondo dakigu hori. Esaterako, uda-udako egunaktristeak izaten dira barrualdean, Tolosaldeko eta Goierrikojendea kostara etortzen da.Aurreko alean Bixente Lasak harrera herri ona garela aipa-tu zigun. Hamasei urte eta gero, iritzi berekoa al zara?Aitortuko dizuet hasieran kosta zitzaigula. Arrantzak lagun-du zidan: ostiral arratsalde-iluntzeak barranegiten nituenkainabera hartuta, hiztun samarra naizenez pasarakoekinberriketan aritzen nintzen. Orduan ez genuen umerik etabizi gutxiago egiten nuen Orion, aste barruan lan eta astebu-ruetan Tolosara joaten ginen. Unax semea jaio zenean erraz-tu zen sozializazioa: bost hilabete zituenean ireki zuten hau-rreskola, gure semearen adinkideek eta gurasook estreinatugenuen. Parkean jendea ezagutzen joan ginen. Gaur egungustura gaude Orion, lagun onak ditugu. Azken batean, one-rako edo txarrerako, denak ezagutzen gara.

“Tolosa zerbitzu aldetikosatuagoa da, bainaOrion bizitza kalitate osoona daukagu, herri txikiada baina konpletoa”

“Eskola edo enpresa batean sukaldean aritzeaesker onekoa da, jatetxean exigenteagoa da”

Tolosatik Oriora etorrita parrilan ikasi du Jon Anderrek, Bisigu Festan ere esku lanean aritzen da urtero. KARKARA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 9

Page 10: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

10 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 10

Page 11: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

AKUILUA HARTUTA NIRE HONETAN

Adinduak, aukeratzea eta maiatzaren 7a

Niri ez zidaten galdetumonarkia edo errepublika nahi nuen,beste batzuk erabakizuten nire partez

Jexux Mari Arriaran Elkorobarrutia

Niri ez zidaten galdetu monarkia edo errepublika nahi nuen, bestebatzuk erabaki zuten nire partez. Erabakia lotua eta ondo lotuaze-goela begi-bistakoa da; gainera, garbi geratu da hitz horiek indarhandia zutela eta dutela, egun. Afrikako elefanteak ere horren ja-kitun dira.

Adinean aurrera goaz denok eta iritsiko gara hirurogei urtetik gorako garaieta-ra. Gaur egungo pentsionistek eta erretiroa hartuko dutenek pentsio duinak be-har dituzte kalitatezko bizimodua izateko. Azken urteetan, Espainian pentsioak%0,25 igo dira, praktikan jaitsiera dena. Beraz, gauden estatuan ez da lortu duinta-sun hori eta ez dirudi lortuko denik.

Adibide garbia 2015eko abenduaren 22an Gasteizeko Legebiltzarrean gertatuzena da. Pentsionistak Martxanelkarteak 10.000 sinaduratik gora aurkeztu zituenpentsiodunek hilean gutxieneko pentsioa 1.080 euro izateko asmoz. Legebiltza-rrak eskaera ezin izan zuen bideratu Madrileko gobernuaren eskumena zelako.

Urtebete beranduago, emaitzak 2017ko otsailaren 1ean argitaratu dira, 5.000tikgora bazkide dituen Ekonomisten Euskal Elkargoko 506 ekonomistei –%10–eginzaien inkestan %57,1ek bideragarria ikusten dute Pentsio Publikoen Euskal Siste-ma.

Jakina da Espainiako Gobernuak Lege maila duen Gernikako Estatutua ez due-la bete azken 30 urteotan. Jakina da, baita ere, Katalunian loteslea ez zen galdeke-ta prestatzeagatik bertako agintariei kartzela zigorrak eskatu zaizkiela. Horren-bestez, garbi dago legeen neurgailua Madrilen eskuetan dagoela eta nahieran era-biltzen duela.

Horrelakorik ez gertatzeko eta etorkizuna gure eskuetan izateko, oso garrantzi-tsua da maiatzaren 7ko herri-galdeketan parte hartzea. Zure senideen eta hurbi-lekoen, gure lagunen eta gertukoen bizi kalitatea eta etorkizuna erabakitzekoezinbestekoa dugu informatzea eta aukeratzea. Beraz, artikuluan agertzen deninformazioa pasatu zure inguruko nagusiei, guraso zein aiton-amonei, eta erabakidezatela.

Maiatzaren 7an, zure etorkizunaz erabakitzeko parte hartuko duzulakoan,Jexux Mari.

Udaberriarekin baterairitsi zaigu oso maiteadugun festa. Egia esan,ez dakit ondo festa dei-tu edo ospakizuna, eki-

taldia, kirol proba... Dagoeneko hasiada Euskal Herria alderik alde zeharka-tzen. Bildu dira lasterka ume eta hel-duak, kanpotar eta bertakoak, kirolaripeto eta alperzorriak. Ikusiko ditugubateko eta besteko irudiak telebistan:milaka herritar bilduko ditu leku ba-tzuetan; banaka batzuk besterik ez,beste batzuetan. Baina beti martxan,gelditu gabe, gau eta egun, ilusioz gai-nezka. Eta behin baino gehiagotan gal-detuko diogu gure buruari hamar egunhauetan: non ote dabil orain Korrika?Zenbat pertsona ariko ote da saltakagoizeko 4retan astegun buruzuri bate-an Trebiñutik Bernedora?

Ezin esan ordu eta egunik oneneanpasako denik guretik aurtengoan: aste-artetik asteazkenerako ordu txikitan.Banaka batzuk hartuko dute lekukoaMapil aldean, eta lekukoa eskuz eskupasata bilduko da jende gehiago ere he-rrira gerturatu ahala. Herriko kaleetanbarrena dabilela irtengo da jendealeihoetara txalo egitera, eta maindireartean harrapatuko ditu lotienak. Za-rautzerako bidea hartuko du segidan,eta pixkanaka jendeak erretiratu eginbehar, ezin aldapa gora Korrikarenmartxa segi. Baina hantxe joango dirakorrikalari trebeenak furgonetarenatzetik, jai giroan eta kantuan: tipi-tapatipi-tapa, korrika!

Festara

Elizabete Manterola

IRITZIA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 11

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 11

Page 12: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ELKARRIZKETA

12 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

“Tentsio handikoa da bi alderdien artekoharremana”

TESTUA: M. GARCIA ETXEBERRIAARGAZKIAK: KARKARA

Lehen legealdia du Eñaut Guruzeagak –Aia, 1989– Aiakoudalean, baina denbora gehiago darama EH Bilduko taldean.Udalean dauden bi alderdien arteko tentsioa handia dela dio,baina, oztopoak oztopo, oposizio eraikitzailea egitea da Gu-ruzeagaren nahia.Zergatik politikan?Uste dut ahal den neurrian denok hartu beharko genukeelaparte, kontua da politika politikariekin erlazionatzen dela.Nik ikuspegi zabalagoa daukat: badaude sindikatuak, eragilesozialak... Sare, presoen eskubideen aldeko plataforma, adi-bidez, mugimendu politiko bat da, baita Gure Esku Dagomugimendua ere. Ikuspuntu horretatik begiratuta beti egonnaiz politikan eta beti egongo naiz.Eta zergatik udal politika?EH Bilduko taldean nengoen aurreko legealdian, ez zinego-tzi moduan, lan taldeko kide gisa baizik. Eta zerrenda berriaosatzeko garaia iritsi zenean prozesu bat ireki genuen ze-

Eñaut GuruzeagaAiako EH Bilduko zerrenda-burua

rrendaburua aukeratzeko. Ni aukeratu ninduten eta nireerantzuna baiezkoa izan zen, arlo horretan zer eskainia ba-nuela pentsatu nuen.2015eko hauteskundeetako emaitzak ez ziren aurrekoakbezain onak izan. Zergatik uste duzu izan zela hori?Argi dago faktore komun bat egon zela Gipuzkoa osoan EHBilduri botoak kendu zizkiona, desgasteagatik edo. Diputa-zioan gobernuan izan ginen, eta beste herri askotan ere bai,eta hor desgaste bat egon zen.

Hortaz aparte, EH Bilduk bazuen alternatiba bat eta gukhorretan sinesten genuen, baina beharbada ez genuen jakinhori komunikatzen, herriari behar bezala helarazten. Zure lehen legealdia da, nolako esperientzia ari zara izaten?Esperientzia pertsonal gisa oso aberasgarria ari da izaten.Uste nuena baino gehiago ari naiz ikasten. Hauteskunde au-rretik egindako elkarrizketan esan nuen jakin nahi nuelaudal honek barrutik nola funtzionatzen zuen, eta ari naiz

Politika instituzioetatik harago doala pentsatzen du Eñaut GuruzeagaAiako EH Bilduren zerrenda-buruak. Gizarte eta herri-mugimenduetansarri aritu da bera eta, horregatik, politikan beti jardun eta egongo deladio. Lehen esperientzia du Udalean, eta arlo horretan Aiari zer eskainiabaduela uste du.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 12

Page 13: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

2017KO OTSAILAREN 24A KARKARA 13

ERREPORTAJEA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 13

Page 14: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ELKARRIZKETA

14 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

hori ezagutzen. Aurtengo aurrekontuak aho batez onartu dituzue. Antze-man al duzue gobernuan parte-hartzeko giro hobea?Bai aurrekontuei eta bai ordenantza fiskalei dagokionezegungo alkatearen jarrera askoz irekiagoa da oposizioareki-ko. Horren aurrean, guk aukera izan dugu oposizio eraiki-tzaileagoa egiteko eta horretan EH Bilduk pausu bat emanduela iruditzen zait. Zuek egindako hainbat proposamen onartu dituzte aurten-go aurrekontuetan.Bai. Guk frogatu dugu parte-hartzeko aukera ematen zaigu-nean prest gaudela oposizio eraikitzaile bat egiteko. Hautes-kunde kanpainan herritarrekin egindako batzarretan jaso-tako proposamenak helarazi ditugu, gehienbat. Irisgarrita-sunaren arloari, adibidez, garrantzia ematen ari gara.Auzoen inguruan ere saiatu gara aurrekontuetako inber-tsioak modu orekatu batean banatzen. Andatzako elkartekoobrak, Santioko haur parkea eta Urdanetako parkinga, adi-bidez, gure eskaerak izan dira eta pozik gaude EAJk horiekonartu dituelako. Nolakoa da bi alderdien arteko harremana?Tentsio handiko harremana da. Iruditzen zait EAJri ez zaio-la gustatzen EH Bilduren oposizioa egiteko modua. Legealdihonetan, aurrekoarekin konparatuta, pausu handiak emanditugu eta gai gara modu teknikoago batean jorratzen direngaiak eztabaidatzeko. Eta nik uste dut EAJk arrisku edo ara-zo bat ikusten duela hor: nahiago dute gu hona etorri eta esa-ten duten guztiari amen egitea. Baina hori ez da gure lana. Nolakoa da auzoekiko harremana? Nola uste duzu egin be-har dela lan?Hauteskunde kanpainan proposatzen genuenari eutsikonioke. Udal gobernuak erregulartasun bat mantendu behardu auzoetara hurbiltzerako garaian. Hiru hilabetetik behinauzo bakoitzean batzarra egitea proposatzen genuen, adibi-dez. Horrez gain, beste kanal batzuk ere aprobetxatu daitez-ke: interneteko foroak eta buzoiak jar daitezke, adibidez, he-rritarrek parte hartu dezaten. Herri zabala izanik, nola ikusten duzu irisgarritasuna Aian?Azken aldian kexak jaso ditugu garraio publikoaren ingu-ruan, eta gaia lantzeko parte-hartze prozesu bat martxanjartzeko asmoa dugu. Izan ere, buelta batzuk ematea beharduela uste dut. Azken urteetan zerbitzua asko hobetu delauste dut, baina oraindik hobekuntza gehiago egin behar dira.Aurten –2017ko aurrekontuen arabera– inbertsio garrantzi-tsuak egingo dira auzoetan.EH Bilduren lana auzo bakoitzetik eskaera bat hartu etaudal gobernuari helaraztea izan da. Lehen aipatu dizkizuda-nak egingo dira: Andatzako elkartea, Santioko parkea etaUrdanetako parkinga –nahiz eta udal gobernua nahiko ez-kor dagoen gai horrekin, lortu dugu behintzat aurrekontue-tan tokia egitea eta ikerketa bat egingo da aparkalekua egindaiteken edo ez ikusteko–. Aurrekontuetan onartu dira, etaadi egongo gara aurrera eramaten diren edo ez ikusteko. Eskola berria egina eta martxan dago. Zer balorazio egitenduzue?Oso pozik gaude. Irakasle eta gurasoen eskaera zen umeak

“Ameztiko eraikinaren gaia-rekin gobernua kudeaketaerabat arduragabea egitenari dela uste dut.”

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 14

Page 15: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 15

ELKARRIZKETA

eraikin berean egotea eta EH Bilduk beti egin du horrenalde. Egia da, baita ere, kexak ari garela jasotzen. Akats askodauzka eskolak eta egokitzapenak egin behar dira. Bere garaian kritikak izan ziren eskola berriaren proiektua-ren inguruan.Gure aldetik kritika nagusia prozesuan parte-hartzeko au-kerarik eman ez zutela izan zen. Gurasoen aldetik ere kexahoriek jaso genituen, Udala gurasoengana gerturatu zeneanproiektua osatuta zegoen ordurako, eta ez zuten aukerarikizan beren ekarpenak egiteko. Nire ustez, herritarren aurre-ko aurkezpen hura gobernuaren aurpegi garbiketa bat izanzen. Ameztiko eraikinaren inguruan zalaparta handia sortu da.Nola dago gaia?Momentu honetan arlo penalean dago gaia, probintzia auzi-tegiaren erabakiaren zain. Hor erabakiko da arlo penaletikjarraitu behar duen edo administrazioarekiko auzien epai-tegira bideratuko den. Momentu honetan penaletik azter-tzen ari dena da ia ustezko prebarikazio edo lurralde antola-ketaren aurkako deliturik egon litekeen. Horrez gain, duelagutxi jakin dugu Gipuzkoako Aire-kirolen Federazioak biga-rren salaketa bat jarri duela arlo penaletik egin berri dutenparkingagatik.Zein da zuen jarrera gai honen inguruan?Gure jarrera hasieratik dena gelditzea izan zen. Ikusten ge-nuen, administrazioarekiko auzien epaitegian jarraitukobalu eta epaile batek erabakiko balu baimen hori ez dagoela

ondo emanda eta etxe hori bota egin behar dela, sekulakokostua izango litzakeela Aiako udalarentzat. Eta hori ezindugu onartu, herritarrek ezin dute hori ordaindu.

Udal gobernuak esaten du EH Bilduk baimena babestuzuela, baina ez da egia. Gobernu batzordetan lizentzia eskae-rak mahai gainean jartzen dira eta teknikariak ondo dagoenbaieztatzen du; guk horren aurrean orain arte konfiantzaerakutsi dugu teknikariengan, baina inoiz ez zaio EH Bilduriiritzia eskatu. Eta udal gobernuak zinegotzien isiltasunabaiezko bezala ulertzen zuen.Nola baloratzen duzu udal gobernua gaiaren inguruan egi-ten ari den kudeaketa?Gobernua kudeaketa erabat arduragabea egiten ari dela ustedut. Alkateari udalbatzar batean galdetu genion ia lur horie-tan eraikitzerik badagoen eta berak ez dizut erantzunikemangoesan zuen. Nik uste dut hor agerian geratzen delabere ezgaitasuna. Oso larria iruditzen zait.

Informazioa ezkutatu dute, baliogabeko txostenak emandituzte... eta gainera azken batzordean esan zitzaigun gaiariburuzko erabilera politikorik ez egiteko. Horrek zer esannahi du, isilik egon behar dugula? Bada, guk ez daukagu ezerezkutatzeko, eta gaiari buruz hitz egiten jarraituko dugu,beste gauzataz hitz egiten dugun bezala.Kooperatibaren gaiarekin ere badira tirabirak, eraikinarentrukearekin ez direla prozedura egokiak jarraitu salatzenduzue?Guk kooperatibarekin ez daukagu arazorik, gobernuarekinditugu. Udal gobernuak EH Bildu kooperatibaren kontra da-goela esaten du arreta desbideratzeko. Ondasun publiko batbeste batengatik trukatzea –kasu honetan, eskola azpiko lo-kala plazako eraikinarekin trukatu dira– legez onartutadago. Baina, bigarren pausu batean, Udalak truketik lortuta-ko etxe hori Murias enpresari eman dio ordainketa modura,eta hori da Udala erantzuten ausartzen ez den galdera: ope-razio hori babesten duen legerik badagoen edo ez.

Guk, zalantza horiek ikusita, galderak sartu genituen uda-lean, idatzizko erantzun bat eskatuz. Udala, berez, behartutadago hilabete bateko epean erantzuna ematera, baina alka-teak uko egiten zion erantzun hori emateari. Hiru hilabeteatzetik egon ondoren, dokumentu bat eman ziguten galde-rei ihes eginez.

Hori guztiaz gain, tasazio edo balorazio teknikoa eskatudugu eta, gaur, oraindik ez dugu jaso profesional batek sina-tutako balorazio teknikorik. Bakoitzak atera beharko ditubere ondorioak, baina guretzako esanguratsua da operaziohori bukatu eta gero Udalak arau subsidiarioak aldatzea gan-baretan etxebizitzak egiteko. Izan ere, horrek Muriasi etxe-bizitza gehiago egiteko aukera ematen dio eta plazako erai-kinak balioa irabazi du.Epaitegietara eraman duzue gaia, zuk zeuk ere salaketa ja-rri duzu pertsonalki.Bide ezberdinak aztertu genituen, lehenbizi nik herritar gisaepaitegira jo nuen eta gero, taldean, nahiko arrazoi bazegoe-la ikusita, informazio guztia helarazi genuen fiskaltzara etaHerri Kontuen Euskal Epaitegira. Erantzunaren zain gaudeorain.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 15

Page 16: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

16 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 16

Page 17: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

IRITZIA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 17

Behin betiko

Azken aldian ETAk adierazpen garrantzitsu-ren bat egin duen ia gehienetan, esango nukehurrengo KARKARAn idazteko txanda hartuaneukala. Zuek ez zarete gogoratuko, baina nibai. Badirudi apropos egin dudala. Baina tira,

esanak esan eta izanak izan, armagabetzea iragarri ostekoaere niri tokatzen zait eta hemen nator, inork baino arrazoihandiagoa izateko asmorik gabe, egin dudan gogoeta zuekinkonpartitzera.

Apirilaren 8a, hori da ETAren behin betiko armagabetze-rako data, su-etena iragarri eta 5 urte eta erdira. Franco hileta ia 42 urtera.

Indarkeriari lotutako une asko ditut gogoan, oso umeaizan arren itsatsita geratu zitzaizkidanak. Lehen oroitzape-na, Ortega Lararen bahiketa, albistegian egunero aktualiza-tzen zuten zenbakia dut: 167 egun bahituta, 234, 305, 399,465, 510... azkenean, 532. Hurrengo oroitzapena, Beasainentrafikoa zuzentzen ari zirela tiroz eraildako bi ertzainak, AnaIsabel Arostegi eta Francisco Javier Mijangos. Ondo gogoandut non eta norekin nengoen. Garai beretsu hartan, frontoiertzeko horman Unai Romanoren argazkiak jarri zituzten,

Azken aldian ETAk adierazpen garrantzitsuren bat egin duen ia gehienetan, esango nuke hurrengoKARKARAn idazteko txanda hartua neukala.

lehen eta orain. Handik gutxira, Juan Priederen hilketa.Arratsalde hartan soinketa geneukan eta sofbol zelaiangeunden Ertzaintzaren helikopteroak pasatzen ikusi geni-tuenean. Etxera bazkaltzera joandakoak bueltan etortzenhasi zirenean jakin genuen zer gertatu zen. 2003ko otsaila-ren 8an dantza emanaldia geneukan kiroldegian eta amare-kin abarkak erosten ari nintzela, irratian esan zuten JosebaPagazaurtundua hil zutela, Andoainen. Handik 12 egunetaraitxi zuten Egunkaria, nik 12 urte bete nituen egun berean.

2003.urtean, 12 urte eskasekin horrelako momentuak bu-ruan grabatuta edukitzea normalizatu egin dugu. 14 urte be-randuago oraindik ere gogoan ditut. Hala tokatu zaigu esanahal izango du bateren batek, baina horrelako gauzak toka-tzen ez direlakoan nago, tokarazi egiten direla.

Armagabetzea 2017an gertatuko da, norberak jakingo duzein duen honetara eraman gaituen ipinitako hondar alea.Hondar alea edo harria, kasuan kasu. Ez dago inor parte har-tzera behartuta. Beno, agian bada egon beharko lukeen nor-bait, baina interes handirik ere ez du erakutsi. Nahi ez due-nak ez dezala parte hartu, baina mesedez, oztoporik ere ezdezala jarri. Ez dugu merezi.

Eli Huegun

MOILA BAZTERRETIK

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 17

Page 18: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

KORRIKA 2017

18 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

TESTUA: M. GARCIA ETXEBERRIAARGAZKIAK: KARKARA

Atzo, martxoaren 30ean, irten zen hogeigarrenKorrika Otxandiotik. 1.343 kilometro eginondoren, apirilaren 5a iritsi berritan heldukoda testigua Oriora. Aginagatik iritsiko diralasterkariak eta Orio herrira sartuko da, han-

dik bira egin eta, Aiako lurretatik barrena, Zarautz alderaabiatuko da.

BatZukBatZuk da aurtengo Korrikako leloa, hizkuntza indartzeko,norberak ere bat egin dezakeela gogoratzeko: Hizkuntza,Kultura, Mundu BAT sendotzeko bidean, ZUK ere bat egin de-zakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kulturaniztasun unibertsala bizi ditzazun.

Zirkorrika abestia izango da 20. Korrikako furgonetakobozgorailuetatik lasterkariak girotuko dituena. Xabier Zaba-lak sortu du eta doinu balkanikoak dakartza gogora.

Airilaren 4a, Korrika egunaMartxoa osoan zehar Korrika Kulturalaren ekitaldiak izanditugu herrian. Rakugo ipuin japoniarrekin hasi genuen hilaeta Kuestazio eguna, Iñaki Perurenaren hitzaldia, Herriarte-ko Txapelketako bertso saioa eta Pier Paul Berzaitzen kon-tzertua izan genituen ondoren. Apirilaren 1erako, larunbate-rako, Euskaraokea antolatu du Txurrumuskik.

Apirilaren 4a Korrika eguna izango da Orion eta KorrikaTxikiarekin emango zaio hasiera. 14:45ean irtengo dira AitaLertxundi kaletik eta 3.415 metro egingo dituzte guztira Ikas-tolako eta Zaraguetako maila guztietako ikasleek, testigua el-

karri pasatuz. Iluntzean, Korrika iritsi aurreko orduak alaitzeko, triki-

poteoa eta afaria antolatu ditu Korrika batzordeak.19:00etan hasiko da poteoa plazan eta herrian kalez kale ibili-ko da afalordura arte. Afaria 20:30ean hasiko da, Balea elkar-tean. Txartelen prezioa 12 eurokoa da eta iganderarte –apiri-lak 2–daude salgai Kultur Etxean eta Kolon Txikin.

Iruñeara irteeraOtxandion hasi eta Iruñean bukatuko da aurtengo Korrika.Apirilaren 9an, 12:30 aldera iritsiko da testigua helmugara,eta ekitaldi jendetsua egingo dute gero. Amaiera ekitaldianparte hartu nahi dutenentzat autobusak antolatu ditu UrolaKostako AEKk. Iruñera autobusean joan nahi dutenek izenaeman dezakete Orioko AEK Euskaltegian eta Kolon Txiki ta-bernan

Iristear da KorrikaApirilaren 5ean 00:42an iritsiko da Korrika Oriora eta 1:31nutziko du Aia. Apirilaren 4an ospatuko da Korrika eguna.Korrika txikia, triki-potea eta afariak alaituko dituztetestiguaren etorrera aurreko.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 18

Page 19: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

KORRIKA 2017

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 19

Ordu txikitan korrikaApirilaren 5ean egingo diogu ongi-etorria Korrikari, ordu txiki-tan. 00:42ak inguruan pasako dela aurreikusi dute antolatzaile-ek. Aginagatik iritsiko da eta Orain plataformako kideek hartukodiote testigua usurbildarrei. Zarautz aldera joko du gero; Xuaikoaldapa igotzea tokatuko zaie Orio AEko arraunlariei beste behinere. Lekukoa eskuz esku pasaz, atsedenik gabe, jarraituko du Ko-rrikak apirilaren 9a arte. Iruñeako kaleetan zehar egingo ditu 20.edizioak azken kilometroak.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 19

Page 20: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ARGAZKI ERREPORTAJEA

20 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

Aiako VI. Mendi LasterketaMartxoaren 5ean goizean jokatu zen Aiako VI. Mendi Lasterketa. Eguraldikaxkarra zegoen iragarrita, baina azkenean euririk ez zuen egin, eta las-terkariek giro ona izan zuten korrika egiteko, ibilbidean zehar hezetasunaeta lokatza topatu arren.

U.K. HITZA

U.K. HITZA U.K. HITZA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 20

Page 21: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ARGAZKI ERREPORTAJEA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 21

Orioko VII. Mendi LasterketaGoizean zerua oskarbi zegoen arren, eguraldiak ezzien lagundu martxoaren 12an Orioko Mendi Laster-ketako parte-hartzaileei. Hotzak eta euriak, ordea, ezzituen beldurtu lasterketa hasi zuten 324 lasterkariak.312 izan ziren Ikastolak antolatutako lasterketa amaituzutenak.

KARKARA

KARKARA

KARKARA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 21

Page 22: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

22 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 22

Page 23: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 23

“Ez ziguten bizitzaren aginte-makila hartzen irakatsi”Gogoz bildu dira KARKARArekin Irati Zabaleta, JosebaVerhegge eta Garazi Lertxundi. Azken urtetako krisiakberen bizi proiektuetan eragin zuzena izan duela eta,aho bizarrik gabe erantzun dizkigute egindako galderak.

ERREPORTAJEA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 23

Page 24: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ERREPORTAJEA

24 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

TESTUA: IÑIGO GAITONARGAZKIAK: KARKARA

1982 eta 2004 urteen artean jaiotako gazteak dira mille-nialak. Gurasoak baino egoera sozial, politiko eta eko-nomiko hobean hazi ziren, kreditu txartelek popareanirrist egiten zuten garaian. Heltzen joan ahala, krisiaketorkizuna lausotu zien kolpetik, eta amets herdoil-

duen jenerazio gisa definitu dituzte gaur egun: norbanakonagitsuak omen dira, nartzisistak eta dena onartu zaienak.Aldiz, kritikoak ere bai, parte hartzaileak eta, jakina, digita-lak.

Hiru elkarrizketatuek goi mailako ikasketak dituzte: Iratiknanozientzia ikasi zuen eta zientzia klaseak emateko irakas-le titulua ateratzen ari da, Garazik ikus-entzunezko komuni-kazioa eta The Niu agentzian dabil lanean, eta Joseba arki-tekturako azken proiektua bukatzen dabil egunotan.

Esne mamitan haziak omen zarete.Beno, hein batean bai, litekeena da. Umetan eta gaztaroan ezzitzaigun ezer falta izan. Ordea, heldutzen joan ahala, krisiakbete-betean harrapatu gaitu; kolpetik gordindu zaigu errea-litatea.Dena eginda eman zaizue? Gurasoek transmititu ziguten gauzak lortzeko lana egin be-har dela, esfortzurik gabe ez dagoela ezer ... Horrekin batera,sekula ezer faltako ez zitzaigun sentsazioarekin hezi gintuz-ten, nahigabe. Beren garaian puzten joan zen globoa, guri le-hertu zaigu pare parean.Errazegi bizi izan zineten, beraz. Litekeena da, baina ez da gurasoen errua. Sistemak berakbultzatu zituzten gu horrela heztera. 18 urte bete bitartean

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 24

Page 25: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ERREPORTAJEA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 25

“Gurasoek, oharkabean, ezerfaltako ez zitzaigun sentsazio-arekin hezi gintuzten.”

“Gaur egun, lan munduanasko baloratzen dira kreatibi-tatea, iniziatiba erakustea etaerabakiak hartzeko gaitasunaizatea. ”

buruhauste potoloena zerak sortzen zigun, batxiler zientifi-koa, teknologikoa edo letrena aukeratzeak. Hor du erroa ge-rora sortu zaigun arazoak: ez dakigu erabakiak gure kabuzhartzen, ez gaituztelako horretarako hezi.

LAN MUNDUA & IKASKETAKGurasoak baino baldintza txarragoetan biziko den belau-naldia da zuena. Hala diote, baina auskalo. Ondo prestatuta gaude, eta gogorsaiatuta egingo dugu aurrera. Hala ere, egia da etorkizunakez duela itxura onik. Sistemaren gabeziak geroz eta nabaria-goak dira, hainbat alorretan.Lan munduan, nabarmen. Enpresetan lanbide heziketako titulua eskatzen zuten lan-postu askotan aritzeko, esate baterako, unibertsitateko inge-niari titulua eduki behar da orain. Kezkagarriena zera da, lanmunduak sufritu duen aldaketarekin unibertsitateetan ego-erak lehengoa izaten jarraitzen duela.Oraindik ere gurasoak entzuten dira, kezkati, seme-alaba-ren batek karrerarik egin nahi ez duela eta... Gu ez gintuen inork derrigortu fakultatera joatera, baina bai,inertzia bat sortzen da guraso eta irakasleen artean, ikasleakgoi mailako ikasketetara bideratzen dituena. Arrakasta aka-demikoa eta profesionalaren arteko zubi bakarra unibertsi-tatea dela usten da oraindik, eta hori ez da horrela. Ikasleabenetan errealizatua sentituko den ikasketak topatzeak be-har luke benetako erronka.Hezkuntza sistema aldatzen hasteak, lagunduko luke? Jakina. Gaur egun lan munduan kreatibitatea asko balora-tzen da, ideia berriak proposatzea, iniziatiba erakustea edoerabakiak hartzeko gaitasuna izatea. Horretarako prestatubehar dira ikasleak. Hezkuntza sistemak lehengoa izaten ja-rraitzen du: ikasleei ez zaie beren kabuz pentsatzen, haus-nartzen eta ondorioak ateratzen irakasten.Lan munduaren egoera makurraren aurrean, injustiziasentitzen duzue?Bai. Benetako aukera bat eskatzen diegu enpresei, dakigunaerakusteko. Praktikak, bekak eta halakoak ematen dizkigu-te, amaitutakoan hitz onekin maneatuta: oso gustura gaudezurekin, baina …Bekadunak kontratatzea pagotxa bihurtuada enpresa askorentzat. Praktiketan duten gaztea ona badaere, bota eta hurrengoa hartuko dute denbora baterako.Errotazio sistema moduko mekanismoa sortu da.Orain asko hitz egiten da ekintzailearen figuraz. Ez dagehiegi hauspotu edo idealizatu?Akaso bai. Enpresetan lan gutxi dagoenez, zure kabuz nego-zioa ekiteko kanpaina asko bultza dira; ordea, autonomoentasa inon baino altuagoa da hemen. Horrelako kontraesane-kin bizi gara.Kanpainetan ekintzaileei lanean, pasioa da garrantzitsuena,lan ordu eta soldatatik haragoeta halako esaldiak atxikitzenzaizkie. Enpresek gazteon aukera falta aprobetxatzen dute gustuko

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 25

Page 26: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ERREPORTAJEA

26 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

ditugun lanak eskaini eta jartzen dugun gogoari etekina ate-ratzeko, ekonomikoki behar bezala saritu gabe. Arazo larriadago hor. Pasioa garrantzitsua da lanean, noski, baina bal-dintza ekonomiko duinak izatea ere bai.

TRANTSIZIOAN DAGOEN BELAUNDALDIATrantsizioan dagoen jenerazioa da zuena, bi munduren ar-tean: smartphonetik erosten dituzue zinemarako sarrerak,gero paperean inprimatzeko. Tinder erabiltzen duzue liga-tzeko, baina oraindik elizan ezkontzen zarete asko. Iraultza digitalak kaosa ekarri du gizartera. Mundu bereanbizi dira mugikorrik gabeko erralitaterik ezagutu ez duengaztetxoa eta smartphonik sekula erabil ez duen adinekoa.Derrigor, normala da hor nahasmena sortzea.Millenialak internetera konektatuta bizi zarete. Horrek mundua eskura duzunaren sentsazioa sortzen dizu,gero horrela ez bada ere. Ondorioz, eskastu egin dira pertso-nen arteko aurrez aurreko harremanak.Baloreak galdu dira? Bai, dudarik gabe. Ez dakigu bakarrik egoten, pribatutasu-naren balioa ere galdu dugu. Aurrez aurreko komunikazioa-ri ez diogu berez duen garrantzia ematen.Nartzisismoaren kontua ere aipatzen da.Bai, jende askok egiten duen oro publikatzen du sarean: he-men gosaldu dut, hara goaz lagunak, zapata berriak oparitudizkidate … Bizitza pribatua izatea ez da baloratzen; kontra-koa, sare sozialetan profilik ez daukana bihurtu da arraroagaur egun.Sare sozialekiko menpekotasuna sendatzeko zentroa za-baldu zuten iaz Txinan. Ez da harritzekoa. Sareko aktibitate publiko horrekin liteke-ena da jendea, inkontzienteki bada ere, barnean dituen ga-beziak estali nahian jardutea. Argazki horietan, sortzen dahalako pose faltsu bat, non mundu guztiak eder eta alai ager-tu behar duen uneoro … nekagarria da benetan.Gizartean norbait izatea bilatzen da halakoetan, baloratuasentitzea.Askok interneteko atsegin duteta halakoetan neurtzen dubere estatus soziala; alegia, mundu birtual baten menpe ditu,hein batean, autoestimua eta izaera.Ikusi makusira jostatzen genuen gurasoekin, kotxeko bidailuzeetan. Orain marrazki bizidunak ikusten dituzte tablete-tan, ez aspertzeko. Bai, eta telefonoa uzten zaie jolastu eta matrakarik eman ezdezaten. Aztertu beharrekoa zera da, gurasoak kontzientedira gailu digital horiek umearen heziketan izan dezaketeneraginaz? Prestatu gara tresna horiei erabilera egokia ema-teko?

LEHENTASUNAKDituzuen aurreikuspen ekonomiko makurrekin, etxe baterosi edo dirua egiteaez dira zuen helburuetan sartzen. Lehen etxebizitza bat erostea zen, behin lanean hasita,gehiengoak egin beharrekozerbait. Krisiak zerbait ona eka-rri badigu guri, horixe izan da: zalantzan jartzea ea 30 urteko

“Mundu berean bizi dirasmartphonerik gabeko erreali-taterik ezagutu ez duengaztea eta mugikorrik sekulaerabili ez duen adinekoa”

“Jende askok sareko atsegindut eta halakoekin neurtzendu bere estatus soziala”

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 26

Page 27: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

ERREPORTAJEA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 27

hipoteka batean sartzeak bizitzari zentzua eman diezaioke-en. Honek ez du esan nahi etxebizitza bat izateko eskubideaurratu behar zaigunik, horretarako alternatiba duinak exis-titzen baitira. Ez zarete, beraz, aurreko jenerazioak bezain materialistak. Etxebizitza edo kotxe berria erosteari dagokionez ez, bainagure artean ohikoak dira 600 euroko Iphone-ak patrikaurratuenetan ere.Egoeraren aurrean, ez duzue ernegatu aurpegirik. Iraultzagurasoen etxeko plater bero eta maindire artean nagitu oteda? Sistemak justua ematen digu ustez ondo bizi garela sineste-ko. Dirurik ez zaigu falta trago batzuk hartzeko, futbolarekinentretenitzen gara, sare sozialetan ustez sozializatu … Siste-mak beti izan ditu martxan jendea entretenituta, alegia, erdilo mantentzeko politikak.Galdera da, beraz, ondo(egi) bizi zarete?Ondo, bai. Hein batean, pribilegiatuak gara. Espainia hegoal-derantz joanda, egoera askoz okerragoa da eta mediterra-niar itsasora begiratuz gero, zer esanik ez. Komeni da tartekaperspektiba aldatu eta ditugun gauzak baloratzea, ez baitiragutxi.Soziologo batek dio zuen jenerazioa gertuago dagoela poli-tikatik, baina urrutiago alderdiengandik. Bai, izan liteke. Gai sozialetan muturra sartzeko gogo izuga-rria dugu, besteak beste, injustizia asko azalean bizitzea to-katu zaigulako. Ordea, zaila egiten zaigu gure interesak de-fendatuko dituen alderdi batekin identifikatzea. Urteetanalderdi politikoak urruti egon dira jendearen beharretatik,eta orain, gauza batzuk aldatzen ari badira ere, oraindik za-

ZENBAKIA

2020Lana. Datuen arabera, 2020. urtean lan munduaren %50-amillenialek osatuko dute.

bala da bien arteko aldea.Zoritxarrez, ideia berritzaileak legalki aurrera eramateko

betiko politikak dituen filtroetatik pasa behar da, eta horienmekanismoak zaharkituta daudela kontuan hartuz, norma-la da proiektu eta asmo berriak diluitzen bukatzea.Zer da zoriontasuna zuentzat?Zoriontasuna markatzen du, hein batean, duzun konformis-mo mailak. Garrantzitsua da bizitzan helburuak izatea, bai-na horiek lortzearekin itsutu gabe, bideaz gozatzen ere ikasibehar da. Hazi gaituzten edo garen moduagatik, asko ideali-zatu ditugu bizitza, lana, maitasuna ... Arazo askok idealiza-zio horretan dute sorburua. Espektatiba handiak egiten di-tugu, eta ez dakigu gauza gutxirekin konformatu eta zorion-tsu izaten.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 27

Page 28: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

28 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 28

Page 29: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

KRITIKA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 29

Donostiako Aquariumean aurkeztu zuen liburua Peronak . KARKARA

Peronaren begiratua euskal itsasontziei

KritikaMirada a las naos vascas del s.XVI. Arquitectura naval, di-seño y trazas, Horixe du izen-buru Jesus Mari Peronakplazaratu berri duen liburuak.

Jesus Mari Arinenean aritu zen arotz-lanetan, etagero, ETBko Miramoneko estudioetan. Arraunlariere bai, Orioko traineruan. Txikitatik, itsasontzienmaketen zale amorratua izan da beti, eta azken ur-

teotan ontzi askoren maketa ikusgarriak egin izan ditu. Bide-an ikasitako guztia atera du lan honetan Peronak, hustu eginzaigu. Agerian utzi du itsas ontzigintzari dion maitasuna, etagaian duen ezagutza handia.

Itsasontzien ikuspegi historikoa landu du liburuan, bainaalderdi teknologikoa ere bai, sakon. Kutsu literarioa ereeman nahi izan dio: hizketan jarri ditu, lehen pertsonan, his-toriako zazpi euskal itsasontzi, bakoitza bere buruaz. Eta al-darrikapena ere egin nahi izan du, protesta eginez Euskal He-rriak ahaztuta eduki duelako, mendetan, marinel euskaldu-nen itsasoko historia heroikoa.

Liburura ekarri dituen planoek ikusgarritasuna ematendiote lanari, bisualagoa egin eta kutsu didaktikoa emanez.Ontzigileek erabili ohi duten terminologiako hiztegitxo batere osatu du, ontzigileen erdarazko ohiko hitzak zerrendatu-ta.

Historia aldetik, errepasoa egin dio munduan zehar eraiki-tako ontzi motena. Peronak aletxo bat jarri du euskaldunekitsasoan utzitako historiaren zabalkunde lanean.

IÑAKI ITURAIN

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 29

Page 30: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

30 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

PUBLIZITATEA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 30

Page 31: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

OROIMENAREN KUTXA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 31

Arkaitzako Patxi, Joanes, Jurgi, Marije, Koro, Amaia, Lurdes eta Jone. IKORKOTX

Oreretako oriotarren taberna

Oreretako herritar batzuek omenaldi beroa eginzioten, otsailaren 25ean, hango Arkaitza taber-nari eta azken 40 urteotan taberna daraman fa-miliari, Arruti Peña oriotarrei. Omenaldian izan

ziren Orioko traineruko neska arraunlariak eta Errikotxiakobi bertsolari. Ez da ohikoa herri batean tabernari batzuei ho-rrelako maitasun erakustaldi bat egitea, zergatik eta taber-nan egindako lanagatik. Zer dago horren atzean?.

1997an, Orioko familia batek, senar-emazte eta bost seme-alabek, beren jaioterria utzi zuten. Gurasoak baserritarrakziren, Andun jaiotako Manuel Arruti Lertxundi eta ItzaizkoIñaxi Peña Sarasua. Seme-alabak, gaztetxoak: Patxi, Koro,Lourdes, Jone eta Amaia. Gaur egungo beste milioika jende-ren moduan, emigratu egin zuten. Arrutitarrek zerrategi batzuten, orain Indo garraio-enpresa dagoen eremuan. Petro-lioaren krisiak gogor kolpatuta, Manuel eta Iñaxik Oriotik jo-atea erabaki zuten. Irun aldera abiatu ziren, baina Errente-riako Zumardian taberna bat salgai ikusi, eta hura hartu etabertan geratzea erabaki zuten.

Geroztik 40 urte pasatu dira. Bidean, gurasoak zendu zi-ren, aita 2012an eta ama 2015ean. Orain bi alaba gazteenekdute tabernaren ardura, Jonek eta Amaiak. Aurtengoa ez daarruti-peñatarrek oreretarren aldetik jasotako lehenengogorazarrea. 2000 urtean herriko Xenpelar Bertso Eskolakegin zien lehena, bertsolaritzaren alde egindako lanagatik:Taberna honek gure herrian badu hamaika maitale, egitendena ondo egina dagoenaren seinale; euskal giroan bila baza-biltz ez dizu egingo kale, segi ezazu euskaldun eta segi zazubertsozale. Herriko Oarso aldizkariak erreportaje bana pla-zaratu zuen aita eta ama hil zirenean.

Zergatik baina omenaldi horiek? Hona zer zioen JexuxAduriz aurtengo omenaldiaren antolatzaileetako batek: Ar-kaitza guretzat bigarren etxea izan da beti. Mikel Markezek,berriz, Orion bizi den oreretarrak, hauxe: Jende aurreko nireaurrenekotako emanaldia Arkaitzan izan zen. Oraindik ere,

Oroimenarenkutxa

disko berria ateratzen dudanean, han jartzen dut salgai. Ta-berna hori sortzaile askoren topaleku izan da. Toki eta jendeatsegina da oso. Lander Garro euskal idazle errenteriarrak:Gaztetan asko ibili ginen Arkaitzan, orduan dena erdaraz egi-ten genuen, Joneren errietatxoak –euskalduna izanda, nola baerdaraz?–ekarri ninduen euskaraz egiten hastera. Hona Xen-pelarrekoen bertsoa, Manuel zena gogoan: Orain hogeita ha-mabost urte, hain erabaki larria, Errenterira etorri zinen, utzi-ta jaioterria, etxea eta lana aldatuz, dena zenuen berria, emaz-te eta seme-alaben, laguntza izugarria, garai bateko bertsogiroa, berpiztera etorria.

Garbi dago omenaldia zergatik: Oreretan utzi duten arras-toagatik. Manuelek eta Iñaxik ez zekiten askorik soziolin-guistikaz, ezta hizkuntza biziberritzearen teoriaz ere. Bainaeuskaldun eta euskaltzale ziren, eta naturaltasun osoz era-man zuten beren euskaltasuna Errenteriako bihotzera, Zu-mardiko taberna hartara. Eta Arkaitza arnasgune bihurtuzen Errenterian, euskaltzaleen topaleku; ordurako oso er-daldunduta zegoen herri hartan. Orduan, artean, sortu gabeazen Bilboko Kafe Antzokia. Manuelek eta Iñaxik jakin gabe,Arkaitza izan zen lehenengo euskal kafe antzokia.

Andukoak eta Itzaizkoak natural jokatu zuten, Kukuarri-ren magalean ezagututako kultura eraman zuten Oreretara.Haren ezaugarri eta ikur batzuk ipini zituzten tabernan,apaingarri: sarrera ondoan uztarri bat, idien adarrak eta guz-ti, haien familiarrena den Orioko Antilla tabernan bezala, etaErrenterian bizi izan zen Txirrita bertsolariaren koadro bat.

Manuel Orioko Errikotxia bertsolariaren kastakoa zen.Barru-barruan zeraman bertsoaren harra, eta haien taber-nan bertso-saio asko egin ziren. Noiznahi elkartzen ziren in-guruko bertsolari eta bertsozaleak, kantuan: Xamalbide, Mi-txelena… Baita izen handikoak ere: Elortza, Iturriaga, Sarrie-gi, Alaia eta Jon Martin…

Arkaitzan sartzen dena etxean dago!

IÑAKI ITURAIN

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 31

Page 32: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

PUBLIZITATEA

32 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 32

Page 33: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

IKASLEAK IDAZLE

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 33

ZARAGUETA HERRI ESKOLA

Zoritxarrez, egun edozerkontugatik sortzen diragatazkak. Adibidez: The

Gods Must Be Crazyfilmean la-nerako tresna bihurtu zen boti-la batengatik ere haserretu zi-ren,denek batera erabili nahizutelako. Baina, gerrak gatazkahandien ondorioz sortzen dira.

Komunikabideetan ikustenditugunak ez dira guztiz egia,errealitatea tapatzen dute, gukez jakiteko benetan gertatzendena. Gainera, informazioa eu-femismoz leuntzen da: gerrakohildako zibilei, alboko kalteakdeitzen diete! Guk uste dugunabaino gehiago sufritzen dute.

Batetik, familiak bere kideakutzi behar izaten ditu, salbumantentzeko. Agian ez dituztegehiago ikusiko. Honela, fami-liak sakabanatu egiten dira etasexu esplotazioa ere jasatendute.

Bestetik, gerran gehiegi gas-tatzen da. Armetan gastatzendena erabiliz, ospitaleak, hau-rren eskolak eta hezkuntza gu-txienez hiru aldiz hobeak izan-go lirateke.

Gerren aurrean oker joka-tzen dugula iruditzen zait. Zer-bait gehiago egin genezake.

Gerren ondorioak

Informazioa eufemismoz leuntzen da: gerrarihukdako zibilei alboko kalteak deitzen diete!

Nahia Uranga

“Zaragueta ere Korrikan!Euskararen lagun!”Lisette Sanchez eta Yamina BenabdallahZaraguetako LHko gurasoak

Gustukoa al duzue?Y: Hasieran ez nuen gustukoa, oso zailairuditzen zitzaidan, baina orain gogohandia dut ikasteko, nire semeekin hitzegiteko eta kaleko jendearekin komuni-katzeko.L: Oso zaila iruditu zitzaidan, bainaikustean nire alabek nolako saiakeraegiten ari diren integratzeko, indarraematen dit, ikasten jarraitzeko.Euskaltegira joateak lagundu al dizue?Y eta L:BAI!!! Asko. Kulturalki zer ezberdintasunak sumatudituzu?L: Hemen ogia erostea, ez da beste mun-duko gauza bat. Venezuelan, berriz, ilarahandiak egin behar dira ogi barra baterosteko. Beste aldetik, birziklapenareninguruan sentsibilizazio handia duzue.Zer sentitzen duzue faltan?L: Familia, itsasoko ur epela, txokolateaeta nire DBH-ko ikasleak.Y: Familia, gure janaria eta nola ez, han-go udaberri zoragarria

Zaraguetako LH 4. mailako bi amahauek, benetan euskararen aldeko ko-rrika pertsonala egiten ari dira. Egun hauetan Yamina eta Lisette, gelanizan ditugu. Yamina Algeriatik etorri zenorain dela 8 urte,urte beteko semeare-kin. Eta Lisette, berriz, joan den ekaine-an iritsi zen Oriora. Biak, argi ikusi dutebertako kulturan integratzeko hizkun-tza eskuratu beharra. Hau dela eta, Orio-ko Euskaltegian ematen ari dira berenlehenengo urratsak.Nolatan hasi zarete euskara ikasten?Y: Iritsi nintzenean, ez nekien hemenbeste hizkuntza bat hitz egiten zenik. Al-gerian bezala gertatzen da, han ere ara-bieraz gain amazigera edo berberea hitzegiten da. Beharra sentitu nuen, zailairuditzen zitzaidan arren. Orain bi hiz-kuntza batera ikasten ari naiz, euskaraeta gaztelera. L:Iritsi ginenean, euskarazko hitzikinoiz entzun gabe geunden. Eta udaranbertan hasi ginen ikasten

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 33

Page 34: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

UDALAREN TXOKOA

34 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

Nola erregulatzen diraerabilera turistikorako etxebizitzak?

Etxebizitza partikularrak edo horieta-ko logelak turismorako alokatzea az-ken urteetan gorantz doan jarduera da.Hori erregulatzeko 2016ko uztaileanTurismoaren 13/2016 legea onartuzuen Eusko Jaurlaritzak. Legea 2016koabuztuaren 31tik dago indarrean etaerabilera turistikoko etxebizitzak etalogelak hartzen ditu bere baitan..

Erabilera turistikorako etxebizi-tzak eta logeletako ostatuakErabilera turistikoko etxebizitzak, ai-paturiko legearen arabera, turismo edoopor arrazoiengatik ostatu moduramerkaturatzen diren etxebizitzak dira,jabeak, ustiatzaileak edo kudeatzaileakhirugarren batzuei lagatzen dizkiete-nak, aldi baterako eta berehala erabil-tzeko moduan.

Hala nola, ostatu zerbitzua kontside-ratuko da etxebizitza partikularretakologeletan oporretarako edo turismorakoostatu-zerbitzuak prezio bidezeskain-tzea. Titular berak ezin izango du etxe-bizitza batean baino gehiagotan logela-rik eskaini.

Jarduera turistikoa egin nahi dutenetxebizitzek kontserbazio egoera osoonean egon behar dute eta arlo haueta-ko araudi eta baldintzak bete beharko

dituzte: azpiegiturak; hirigintza; etxe-gintza; segurtasuna; ingurumena; osa-suna eta kontsumoa eta higienea eta la-neko osasuna.

Derrigorrezkoa da etxebizitzak tu-rismo-jarduera gisa alta ematea. Izanere, legearen arabera, klandestinotzatjoko da tramitazio hori egin gabe etxe-bizitzak kontratatzea.

Alta emateko prozeduraErabilera turistikorako etxebizitza edoostatua duenak alta eman beharko dujardueran. Batetik, jardueraren berrieman behar du Udalean, dagokion do-kumentazioarekin.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Turis-mo sailean, erantzukizuneko adieraz-pena aurkeztu beharko da. Adierazpeneredua Ekonomia Garapen eta Lehia-kortasun Sailaren lurralde ordezkari-tzetan edo Euskadiko turismoarenwebgunean eskura daiteke. Behin adie-razpena beteta, Sailaren lurralde or-dezkaritzetan, egoitza elektronikoanedo Zuzenean zerbitzuan aurkeztu be-har da.

Hainbat dokumentu aurkeztu behardira adierazpenarekin batera: biziga-rritasun-zedula edo lehen okupaziokolizentzia, etxebizitza erabiltzeko esku-

2016ko uztailean Turismoaren 13/2016 legea onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. JOXEMARI OLASAGASTI

bidea frogatzen duen agiria , etxebizi-tzaren eskalako planoaren kopia batedo banaketaren eskalako marrazkia –ostatuen kasuan, bertan markatukodira turismo jarduerarako erabiliko di-ren gelak–, etxebizitzaren argazkiaketa ordezkaritzaren ahalordea, izanezgero. Logeletako ostatuen kasuan, titu-larra jarduera egiten den etxebizitzanbizi dela egiaztatzeko agiria ere aurkez-tu beharko da, hau da, errolda ziurtagi-ria.

Erantzukizuneko adierazpena aur-keztutakoan etxebizitza EAEko Turis-mo Enpresen eta Jardueren Erregis-troan inskribatuta geratuko da eta,etxebizitza horren iragarkia eginezgero, erregistro-zenbakiak agertu be-har du.

Hamabost espediente OrionHamabost espediente aurkeztu diraOrion etxebizitzen erabilera turistiko-rako, hau da, jardueraren hamabost au-rre-komunikazio jaso ditu Udalak. Ho-rietatik hamaika banakako etxebizitze-nak dira eta beste hiru enpresakudeatzaileenak. Aurkeztu diren espe-dienteetatik gehienak hondartza ingu-ruko etxebizitzak dira, Antilla eta Aba-romendi guneetakoak.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 34

Page 35: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 35

UDALAREN TXOKOA

EAJApartamentu turistikoak Orion

Gizartea aldatzen ari da eta bere oporraldiak antolatzeko mo-dua ere aldi berean aldatzen ari da. Pixu turistikoek nabarmenegin dute gora beste aukeren artean eta ona da Orio olatu ho-rretara igotzea. Gure ustetan Orio puntu estrategiko bateandago kokatua, autopistako irteera dela eta Donostiatik 10 minu-tutara dago, zer esanik ez kostako gainerako beste herrialdee-kin. Orio bezalako herri txiki baina eroso batean pasa ditzaketeturistek oporraldiak eta aldi berean Euskadi ezagutzeko lekuparegabe batean daude. Eta nola ez Oriori ekar diezazkiokeenonurak, gure herriko komertzioari, tabernei eta herrian eskain-tzen diren zerbitzuei. Baina bestetik Oriotarrentzat ere onurakizan ditzake. Kudeaketa zuzen eta on bat eramanaz herritarrekgaur egun legediaren barruan erabilera eman diezaiekete hu-tsik dituzten etxebizitzei. Orokorrean bai Orioko herriarentzat,bai herritarrentzat gizarte aldaketak eskaintzen duen etorkizu-neko aukera paregabea da.

OrainEskaera eta eskaintza gora

Etxe hutsak helburu turistikoekin erabiliak izateko joera geroeta agerikoagoa da, batez ere kostaldeko herrietan. Bartzelo-nan arazoa bihurtu da, Donostian kezkatuta agertu dira turis-mo arloan lan egiten dutenak eta herri txikietan ere arautu eginbehar da. Etxeak udarako denboraldian alokatzea ez da jardue-ra ekonomiko berria. Hala ere, eskaera eta eskaintza asko ugal-du dira azken urte hauetan, batez ere internetek ematen dueninformazio erraztasunengatik –argazkiak, baldintza zehatzak,konparaketak, etab.–. Ibilbide luze baten ondoren onartu eta in-darrean dagoen Turismo legean –13/2016 Legea, uztailaren28koa, Turismoarena–apartamentu turistikoa ostatu-establezi-mendu mota bat bezala agertzen da –38 art.– eta bi artikulutanzehazten dira –44 eta 45 art.–. Ikusita arautu eta legeztatu behar direla erabilera turistikoa du-ten etxebizitzak, informazioa bildu eta dagokion batzorde in-formatzailean aurkeztu behar da.

PSE-EEHilabete honetan iritzirik ez

Hilabete honetan ezin izan dute iritzirik idatzi

EH BilduApartamentu turistikoak arautu behar dira

Aktibitate hau arautzeko lege bat badu Jaurlaritzak, 2016ko uz-tailak 28an argitaratua boletin ofizialean. Apartamendu turisti-koen gorakada neurrigabeak hainbat arazo ekarri ditu Inguru-ko herrietan, Donostia bertatik hasita non pisu batzuk istera ereiritsi diren. Gai hau herrira ekarriaz, Orion 400 etxebizitza ingu-ru daudela hutsik jakin behar dugu. Jende asko inbiltzen dagure herrian pisu bat alokairuan aurkitu nahirik eta pisu askodaude libre. Zein da arazoa?...eta, zein irtenbidea? Etxebizitzakapartamentu turistiko bezela erabiltzen badira, ba noski, legez-tatua izan behar du; horrek irizpide eta araudi batzuk ezartzeaekarriko bait du, pisu jabeei eskubideak eta beharrak sortuz.Neurrik honek ordea zenbat etxebizitzei emango die irtenbi-dea? Honek ez alditu etxebizitzen prezioak oraindik eta gehia-go garestituko, urte osan bertan bizi nahi duen jendeari gauzakzailago jarriaz? 400 etxebizitza horie irtenbidea bilatzea izangolitzateke behar bada interesgarria, pisu eskeintza mugituaz.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 35

Page 36: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

36 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

KARKARA.EUS

Aho batez onartu dituzte udal aurrekontuak, oposizioaren emendakinekin

Martxoaren 28an urteko lehen udalba-tzarra egin zuten herrian, eta bertan2017ko udal aurrekontuak eztabaidatueta bozkatu zituzten udal taldeek. JoxeAngel Zaldua alkateak 7.236.000 eurokoaurrekontu proposamena aurkeztu zuenbatzarrean; eta kopuru horretatik265.917 euro inbertsioetara bideratzeaaurreikusi zuen.EH Bildu, Orain eta PSE-EE udal taldeekemendakinak aurkeztu zizkioten aurre-kontuari modu bateratuan. Modu horre-tan, alkatearen soldata 28. mailatik 24.mailara jaistea eskatu zuten, eta Obra etaZerbitzu, Euskara eta Hezkuntza batzor-deburuaren lanaldia %25ean ezartzea.Jaitsiera horiekin udalak urtean 20.645euroko aurreztuko duenez, oposizioakaurrezki hori hurrengo partidetara bide-ratzea proposatu zuen: zirkulazio seinali-zazio eta puntu beltzen partida 7.000 eu-rotik 10.000 eurotara pasatzea; gizarteongizateko partida 5.000 eurotatik8.000 eurotara igotzea; ekintza soziokul-turalen partida 10.000 eurotik 18.000eurotara pasatzea; eta soberakinarekinmusika eskolarako bi ordenagailu eros-tea, liburutegiko partida osatzea, eta gai-nontzekoa bide publikoen mantenura bi-deratzea.Emendakinak udalbatzarrean bozkatuzituzten, eta oposizioaren aldeko zazpibotorekin 2017ko udal aurrekontuarenespedientean jasota geratu ziren. Ondo-rioz, inbertsioen atala 265.917 eurotatik270.417 eurotara pasatu zen. Jarraian,2017ko udal aurrekontuak bozkatu etaaho batez onartu zituzten udal taldeek.

Emendakinen arrazoiakPSE-EEko zinegotzi Ana Priedek aurre-kontuari emendakinak jartzearen arra-zoiak azaldu zituen udalbatzarrean. In-bertsioen atalean udal taldeen artekoadostasuna lortu bada ere, azken urteanalkateak ez duela behar bezala lan egineta bere jardunean kudeaketa eta antola-

keta gabeziaegon dela uste du oposizio-ak. Ondorioz, alkatearengan genuenkonfiantza galdu dugu. Alkatearen solda-ta jaisteko eskatu dugu, ordainsaria uda-lerriaren errealitate sozioekonomikoare-kin eta gaur egun alkateak egiten duenlanarekin bat etor dadin. Bestetik, Obraeta Zerbitzu, Euskara eta Hezkuntza ba-tzordeburuaren lanaldia %15ean jaisteaproposatu dugu, postu horrek hasierabatean aurreikusitakoa baino lan kargagutxiago duelako. EH Bilduk eta Orain udal taldeak bat eginzuten Priederen diagnosiarekin, eta go-goratu zuten alkateak udalean pertsonalarloan dauden hainbat antolaketa eta ku-deaketa arazo konpontzeko konpromi-soa hartu zuela 2016an, eta urtebeteanbide horretan urratsik ez dela egin: 2016urtearen hasieran bezala gaude. Publikoan udalbatzarra jarraitzen ari zenOrioko alkate ohi Mirari Arruabarrenakhitza hartu zuen Orioko EAJren izenean,eta Orioko Udal Gobernua egiten ari denlana defendatu zuen: Bidean hainbat oz-topo jarri badira ere, aurrekontuak onar-tzea lortu dugu. Bestalde, Joxe Angel Zal-dua alkateak azaldu zuen emendakinak

txertatu arren EAJk aurrekontuaren aldebozkatu zuela, herriarentzat ezinbeste-koa delako aurrekontua izatea. Oposizio-ak oztopoak jarri arren, Orioren alde la-nean jarraituko dugu.Oposizioko taldeek argi utzi nahi izan zu-ten beraiek ez diotela oztoporik jarriUdal Gobernuari, eta EH Bilduko bozera-maile Emeterio Iribarrek gertatzen aridenaren inguruan hausnarketa egitekoeskatu zion EAJri.

Inbertsio nagusiak2017ko udal aurrekontuan Orioko Uda-lak aurreikusi dituen inbertsio nagusiakhurrengoak dira: Estropalari kaleko sa-neamendu lanak egiteko 31.888 euro;Karela kiroldegiko inbertsioetarako70.265 euro; Ibaiondon komun publiko-ak jartzeko 50.000 euro; eta Hiri Antola-menduaren Plan Orokorrerako 20.510euro. Horretaz gain, Zaragueta Herri Es-kolaren eraikina handitzea eta HerrikoPlaza-Aritzaga eremuko saneamendu la-nak egitea ere aurreikusi du Orioko Uda-lak 2017rako; proiektu horiek epe labu-rrean udalbatzarrean bozkatzeko asmoadute.

Politika

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 36

Page 37: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

KARKARA.EUS

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 37

GizarteaBukatu dira Etxeluze gaztetxearen 2. faseko lanak

Bukatu dira Etxeluze gaztetxearen segurtasuna eta osasungarritasu-na bermatzeko 2. faseko lanak. Obrak aurreikusitakoa baino gehixea-go luzatu dira, hasierako proiektuan zenbait aldaketa egin direlako.Bigarren faseko lanek 90.000 euroko kostua izan dute eta Udalak, lanhoriek egiteko, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailaren 18.854 eurokodiru-laguntza jaso du.Eraikina erabiltzen hasi ahal izateko, azken egokitzapen batzuk faltadira (autobabes plana, OCA elektrikoa…); baina lan horiek ezin izangodira burutu Udalak 2017ko aurrekontua onartzen duen arte.Hitzarmena sinatzea faltaOrain gazteekin hitzarmena adostu eta sinatu behar du Udalak, eraiki-na erabiltzeko baldintzak finkatzeko eta, oro har, erabilera arautzeko.

GizarteaMaiatzaren 7ko herri galdeketan botoa posta bidez emateko epea zabaldu dute

KulturaHerriarteko Txapelketako bertso saioa jokatu zen ostiralean Salatxo tabernanAurreko asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarte-ko Txapelketaren bigarren fasea, eta Orioko Sarrinahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak etxeanizan zuen saioa ostiralean, Zumarraga-Urretxuko Simimimi sol taldearen kontra.Jende mordoa bildu zen Salatxo tabernan, eta XabierSukiak, Imanol Lizarazu Habana-k eta Egoitz Eizagi-rrek osatutako taldeak saioa irabazi zuen, 15 eta 9gailenduta. Hurrengo saioa apirilaren 7an Gabirianjokatuko du Sarri nahi genuen eta Habana etorri zai-gu taldeak.

KirolaAiatik eta Oriotik pasako da Euskal Herriko 57. Itzulia apirilaren 5eanApirilaren 3tik 8ra jokatuko da Euskal Herriko 57.Itzulia. Sei etapa izango ditu, eta bi aldiz pasako daAiatik eta Oriotik.Laugarren etapan 160 kilometroko Gasteiz-Donostiaibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.12:00etan emango diote hasiera lasterketari Gastei-zen, eta 131 kilometro egin eta gero Aiara iritsiko diratxirrindulariak, 16:35 inguruan. Andatza eta SantioErreka auzoak zeharkatu dituzte, eta Oriora iritsikodira. Tren geltokiko biribilgunean N-634 errepideahartuko dute, eta Anibarko Portura joango dira; hanTxankako aldapa zeharkatu eta Igeldorako bidea ja-rraituko dute. Donostiako Boulevardean amaitukoda lasterketa 17:19 inguruan. Bosgarren etapan, oste-gunean, Donostiatik Bilbora joango dira txirrindula-riak, eta bidean eskualdea zeharkatuko dute. N-634errepidean barrena 13:30ean Oriora iritsiko dira par-te-hartzaileak eta Zumairako bidea jarraituko dute.

Maiatzaren 7ko herri galdeketan 16 urte beteta dituzten etaOrion erroldatuta dauden herritarrek parte hartu dezakete. Ho-rretaz gain, egunean bertan Orion izango ez diren herritarrekere beren botoa posta bidez emateko aukera izango dute gaur-tik aurrera.Horretarako, interesatuek [email protected] helbidean es-kaera egin behar dute, eta Baliza elkartetik postaz bidaliko diz-kiete boto-paperak. Ondoren hurrengo helbidera utzuli behar-ko dituzte boto paperak postaz: Baliza elkartea. Iturbide kalea 7,behea. 20810 Orio.

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 37

Page 38: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

APIRILA1ean eta 2an, Zulaika3an, Iturria4an, Etxeberria5ean, Lasa6an, Izpizua7an, Zulaika8an eta 9an, Iriarte10ean, Etxeberria11n, Zulaika12an, Lasa13 eta 14an, G. Artiñano15ean, Lasa16an, G. Artiñano17tik 21era, Lasa22 eta 23an, Larrañaga24an, Etxeberria25ean, Zulaika26an, Iriarte27an, Lasa28an, Larrañaga29an eta 30ean, Iturria

Izpizua: Urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17. 943 83 23 98 Zarautz

Mutiozabal: Kale Nagusia, 12. 943 83 29 70 Zarautz

Larrañaga: S. Frantzisko, 16. 943 13 38 14 Zarautz

Lasa:Herriko plaza. 943 83 09 36 Orio

G. Artiñano: Zigordia kalea, 17. 943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, PilartxoEnea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika:Bizkaia kalea, 41 943 13 39 94 Zarautz

Esparza:Santuiturri plaza, 5. 943 50 47 83 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA01 8:16 eta 20:39 2:00 eta 14:2502 9:09 eta 21:35 2:51 eta 15:1703 10:12 eta 22:44 3:50 eta 16:1904 11:32 eta _____ 5:02 eta 17:3505 0:09 eta 13:03 6:26 eta 18:5906 1:34 eta 14:20 7:48 eta 20:1407 2:43 eta 15:19 8:54 eta 21:1308 3:37 eta 16:06 9:44 eta 20:0009 4:21 eta 16:45 10:26 eta 22:3910 4:59 eta 17:19 11:02 eta 23:1511 5:34 eta 17:51 11:35 eta 23:4912 6:06 eta 18:21 12:07 eta _____13 6:37 eta 18:52 0:22 eta 12:3914 7:08 eta 19:23 0:56 eta 13:1115 7:40 eta 19:56 1:30 eta 13:4516 8:15 eta 20:32 2:07 eta 14:2117 8:54 eta 21:14 2:47 eta 15:0318 9:43 eta 22:09 3:35 eta 15:5419 10:50 eta 23:21 4:35 eta 17:0020 12:13 eta _____ 5:48 eta 18:1721 0:43 eta 13:30 7:03 eta 19:2822 1:52 eta 14:29 8:05 eta 20:2623 2:47 eta 15:17 8:57 eta 21:1524 3:34 eta 16:00 9:42 eta 22:0025 4:18 eta 16:42 10:26 eta 22:4426 5:01 eta 17:24 11:08 eta 23:2827 5:44 eta 18:06 11:51 eta _____28 6:29 eta 18:50 0:12 eta 12:3529 7:15 eta 19:37 0:58 eta 13:2030 8:04 eta 20:27 1:47 eta 14:09

ITSASOA

ZAINTZAKO BOTIKAK

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

Epe luzerako lana da. In-teresatuak telefono ho-netara deitu: 655729050

Neska euskalduna nahidugu tabernan lana egite-ko. Tf: 653709264

Lan eskaeraEmakumea lan bila,

barnekoa, kanpokoa edogauez. Haur edo zaharrenzainketan edo garbiketanlan egiteko prest. Espe-rientzia eta erreferentzie-kin. Tf: 600390347 –Katy–

Karmele, 50 urteko eus-kalduna umeak zaintze-ko lan bila. Tf: 687200368

Umeak zaintzeko es-kaintzen da emakumebat. Esperientziaduna Tf:664156444

Neska lan bila zaharrenzaintzan. Esperientzia etapaperak ditut. Tf:674123293

Ordukako lan bila dabi-len mutila naiz. Garbike-tan eta helduen zaintzan.Tf: 603644555

Asteburuetarako lanbila nabilen neska naiz.Helduen zaintzan zeingarbiketan lan egin deza-ket eta paperak ditut. Tf:663117579

SalgaiBabes Ofizialeko Etxebi-

zitza bat nahi? Andatzaauzoan, 2 logela, trasteroaeta garajea. 115000 euro.Tf: 649017627

Aiako aurtengo intxau-rrak salgai: 4 kilo, 20 €, ta-maina onekoak, etxeraeramanda. Pati deitu:943132131 edota 634 424887.

Alokairua25m2.ko garaje itxia alo-

katzen dut Itur-bide kale-ko aldapan.Tfnoa. 943.830744Helbide elektronikoa: [email protected]

Loft edo gela bat aloka-tzeko interesa dut Orion.Inguruko herriren bateanbada ere, primeran. LatifaMejjat Tf: 674811827

Apartamentua alokagaiOrion. Gela bat, altzarie-kin. Tf: 648614769

Lan eskaintzaBi neska txiki arratsal-

deetan zaintzeko emaku-mea behar da. Emakumehorrek 35-50 urte arte-koa, arduratsua, alaia etaeuskalduna izan behardu. Kotxea eta disponibi-litatea izan behar ditu.Udaran ere lan egingo du.

AZOKA

[

ZERBITZUAK

38 KARKARA 2017KO MARTXOAREN 31A

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 38

Page 39: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

AGENDA

2017KO MARTXOAREN 31A KARKARA 39

OrioTailerra

Martxoaren 31n, ametsak interpreta-tzeko tailerra Juan Antonio Lopez Bene-diren eskutik, 19:00etan Mandalararenlokalean.

KorrikaApirilaren 1ean, Karaokea, arratsalde-

an, Kultur Etxean. Txurrumuskik anto-latuta eta Korrika Kulturalaren barruan.

Apirilaren 4ean, Korrika Txikia,14:45ean, Aita Lertxundi kaletik abiatu-ta. Antolatzaileak: Ikastola eta Zarague-ta.

Apirilaren 4ean, triki-poteoa,19:00etan plazan eta Korrikari ongi-eto-rria egiteko afaria, 23:30ean, Balea elkar-tean.

Apirilaren 5ean, Korrika pasako daOriotik, 00:45 inguruan. Aginagatik eto-rriko da eta Zarautz aldera jarraituko du.

Ipuin kontalariaApirilaren 3an, Miriam Mendoza ipuin

kontalaria, 18:00etan, Kultur Etxean.

Euskal Herriko Txirrindulari ItzuliaApirilaren 5ean, hirugarren etapa,

Gasteiz-Donostia. 16:35 inguruan irtsikodira Aiara eta Oriotik pasako dira gero.

Apirilaren 6ean, laugarren etapa, Do-nostia-Bilbo. 13:30 inguruan pasako diraOriotik, N-634 errepidetik.

AntzerkiaApirilaren 28an, Bi izarren kalenturak

antzerkia Iñake Irastora eta Ane Gaba-rainen eskutik, 22:30ean Kultur Etxean.

Kultur Etxeko ordutegiaApirilaren 10etik 21era Kultur Etxea

goizez bakarrik zabalduko da, 9:00eta-tik 13:00etara.

Traste zaharrakApirilaren 12an eta 26an, traste zaha-

rren bilketa. Aurrez Udaletxera deitu be-har da: 943830346.

AiaIbilaldia

Apirilaren 1ean, Txori kantuak ezagu-tzeko ibilaldia Mikel Olanoren eskutik,10:00etan, Iturraran Parketxetik abiatu-ta. Adin guztietako herritarrei zuzen-dua. Izen-ematea 943-83 53 89 telefonozenbakira deituta edo [email protected] helbidera idatzi-ta. Prezioa: 5 euro.

Txakolin egunaApirilaren 23an, Aiako XIV. Txakolin

eguna.

Landare berezien azokaApirilaren 29an eta 30ean, XV. Landa-

re Berezien azoka.

PodologoaApirilaren 29an podologoaren kon-

tsulta, sendagilearen etxean. Aurrez or-dua hartzeko: 943131144.

KOMIKIA

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 39

Page 40: Orioko millenialak · edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. 382 LAGUNTZAILEAK Gipuzkoako Foru Aldundia Aiako Udala Orioko Udala IDOIA ETXEBERRIA IKUTZA (DOINUA: ARI NAIZELA,

382.qxp:Maquetación 1 2017-03-29 11:48 Página 40