Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44...

10
LANDA-PAISAIA ATLANTIKOEN BALIOA AGERIAN JARTZEKO JARDUERAK

Transcript of Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44...

Page 1: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

LANDA-PAISAIA ATLANTIKOEN BALIOA AGERIAN JARTZEKO JARDUERAK

Page 2: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

Izenburua / Título: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriTitularra / Titular: Paisaia, Gestión y Ordenación del Paisaje, S.L.Egileak / Autores: Miren Askasibar, Ainara FloresHartzaileak / Destinatarios:

Behemendi, Debagaraia, Debemen, Enkarterrialde, Goimen, Lea-Artibai, Tolomendi, Urkiola eta Urkome Landa Garapen Elkarteak

Edizioko data / Fecha de edición:

2013ko otsailaren 22a

Itzulpena / TraducciónOrriak / Páginas: 10Bertsioa / Versión: JBE_1.1_GOErreferentzia / Referencia:Proiektuaren hasierako data / Fecha de comienzo del proyecto:

2011ko abendua

Iraupena / Duración: 12 hilabete

Bertsioen historia / Historial de las versiones:

Bertsioa / Versión

Data / Fecha

Ekintza / Acción

Oharrak / Notas

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 2

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri

Page 3: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

1. LEHENENGO SEKTOREA ETA TURISMOAREKIN ERLAZIONATURIK BURUTUTAKO EKIMENAKAtal honetan Goierri, Gipuzkoa zein EAE mailan jatorria duten eta lehenengo sektorearekin zein turismoarekin erlazioa daukaten hainbat ekimen biltzen dira, orain arte burutu direnak. Bilaketa egiteko, Web atariak zein GOIMEN Landa Garapen Elkartearen web orria erabili dira. Ekimen posible guztien artean, gure proiektuarekin lotura dutenak eta orain arte egindako diagnostikoarekin harremana izan dezaketenak aukeratu dira.

Orain arte burututako ekimenen zerrenda ekintzak lantzeko partaidetza saioan erabiliko da, batez ere bertaratzen direnei orain arte egindako ekimenei buruzko informazioa emateko. Horrela, dagoeneko burututa dauden ekintzak proposatzea ekidingo da, eta inspiragarria izan daitekeen ekintzen sorta ezagutu ahal izango dute parte-hartzaileek.

1. SENTSIBILIZAZIOA ETA HEZKUNTZA

1.1 ESKOLA BARATZAK

Nekazaritzako gaiak gizarteratzeko asmoz, Tokiko Agenda 21 egitasmoaren barnean burututako ekimenetako bat baratzezaintza eskoletara gerturatzea izan da. Modu horretan, ikasle zein irakasleek lurra lantzeko, baratze baten antolaketa zein errotazio eta urtaro bakoitzeko barazkiak ezagutzeko, eta lantzeko aukera dute. Goimen Landa Garapen Elkarteak lurra nola prestatu, materialen erosketan eta oinarrizko aholkularitzan lagundu egiten die. Momentuz, bost izan dira ekimen honetan parte hartu duten ikastetxeak: Idiazabalgo Aita Iparragirre, Itsasondoko herri eskola, Zeraingo herri eskola, Ordiziako Jakintza ikastola eta Urretxu-Zumarraga ikastola.

1.2. LANDARE HESIEN LIBURUA ETA LANDAKETA

Baserri eremuan landare-hesien erabilerak dituen onura eta abantailak azpimarratuz liburu bat argitaratu du Goimenek hauek gizarteratzeko asmoz eta ondoren, hauen landaketa bultzatzeko diru laguntzak eskaini ditu. Aldi berean, Ezkio-Itsasoko udalak, ekimen horrekin bat eginez, herriko baserritarren eskaerak bideratu eta 2.000 landare inguru aldatzera iritsi da.

1.3. IN AGRO SALUTE

Nekazaritza jarduerak Nafarroan, Akitanian eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen garrantzia gizarteratzeko helburua du. Ekimena 2010ean hasi zen eta 2013an bukatuko dela aurreikusten da. Honen baitan, nekazaritza aktibitatearen sutapenerako kanpaina bateratuak egitea aurreikusten zen, ikastetxeei eta sektoreko langileei zuzenduak, batez ere. Aldi berean, bertako produktuen salmenta eta nekazaritza-turismoen sustapena burutzea du helburu.

1.4. HERRIZ HERRI GOIERRI SENTITU, BIZI ETA EZAGUTU

Segura Irratian Eutera irratsaioan, Goierriko landa eremua gizarteratu eta gerturatu nahi da. Horretarako, euskara eta bertako izaerarekin ematen den identifikazioa, honekin erlazionaturiko gaiak zein elementuak jarri dira agerian. Aldi berean, herritarren pertzepzioa, sentikortasun maila eta parte hartzera bultzatzeko asmoz, sariak ere ematen dituzte.

1.5. BASERRIEN SEINALEZTAPENA

Eskualdean, baserri eta auzoetako seinaleztapena burutu da, kanpotarren mesederako ez ezik, herritarren ezagutza gertuagoko baterako ere lagungarria baita. Modu honetan, kultura eta inguruen Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 3

Page 4: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

ezagutza areagotu nahi da, honek ekartzen baitu ondorengo sentikortze eta jabetza. Natur gune eta herri kaskotik kanpo dauden eremuak bereganatzen laguntzen dute, konfiantzaz gerturatu, eta besteei erakustea. Bestalde, baserriak non dauden eta baserritarrak ere badirela adierazteko ere aldarrikapenerako lanabes dira.

1.6. IHITZA

IHITZA ikastetxeei zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako ingurumen hezkuntzako aldizkaria da. Ingurumen ikuspegia ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei.

1.7. SUSTRAIA TELEBISTA SAIOA

Eitb-ko saioa da, internet bidez jarrai daitekeena. Saioaren helburua nekazaritzaren eta abeltzaintzaren inguruan sortzen diren albisteak ezagutzera ematea da.

1.8. BIOLUR

Biolur Gipuzkoan nekazaritza ekologikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Honen asmo nagusia kontsumo ekologikoa, solidarioa eta arduratsua bultzatu eta ezagutzera ematea da. Horretarako, web atarian eskaintzen den informazioaz gain, hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen dituzte bertako kideek. Gainera, jarduera eta jolas didaktikoak sortu dituzte haurrentzako. Bertako barazkien kontsumo garaiak noiz diren azaltzen duen argitaratutako egutegia ere badute.

1.9. BASERRITAR NATUR ZAINTZAILEA SARIKETA

Goierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten lana aitortuz. Izan ere, baserritarrak dira burutzen duten lanarekin ikusi eta gozatzen dugun paisaiaren sortzaileak. Lana aitortzearekin gizartea honetaz jabetzea bilatzen da, bide batez, kontsumitzaileak duten ahalmenaz kontzientziatuz.

1.10. BASERRIA NATUR ESKOLA BIZIA BISITAK ETA JARDUERA DIDAKTIKOAK

Goierri Garaiko baserritar kolektibo batek bultzatutako proiektua da. Bere helburua hiritarrak baratzeko eta baserriko elikagaien ekoizleak, tradizioak eta eskulana kontserbatzen dituzten, eta gure paisaia zaintzen duten horiek gertutik ezagutzera ematea da.

2. LEHENENGO SEKTOREAREN SUSTAPENA

2.1. ORDIZIAKO AZOKA "ZURE POLTSIKOAN"

Apple eta Android sistemetan oinarritutako azpiegitura garatu da smartphone telefonoetarako. Bertan, azokako berriak, sasoiko produktuak eta ohiko diren baserriko produktuen prezioak ematen dira. Asteazkeneroko azokan jasoak, edonoiz edonon sakelako telefonotik kontsulta daitezke. Garaian garaiko produktuak, jasotako kopuruak, eta produktu horiek ekoizten dituzten baserritarren kontaktuak eskura jartzen dira.

2.2. ERREZIL SAGARRA WEBGUNEA

Herriko ekoizpen honi ateak zabaldu nahian, sagarraren kalitatea goraipatu eta sagastien zaintza eta ugalketan laguntzeko asmoz www.errezilsagarra.com webgunea sortu da.

2.3. IZTUETA BASERRIKO HIRUGARREN ESNE MAKINAOrain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 4

Page 5: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

Lazkaoko Iztueta baserrikoek jada salmenta zuzenerako hiru esne makina jarri dituzte martxan. Proiektu hau, baserritarrak merkatura bide berriak irekitzen ari direla erakusten duen beste adibide bat da.

2.5. MENDIKO GAZTA

Doniturrieta eta Arritzaga txabolen izenarekin aurkeztu dira aurreneko mendiko gazta "ofizialak". Izan ere, artzainek gazta mendian betidanik egin duten arren, gazta horrek ez zuen osasun baimenik. Orain, ordea, Enirio-Aralar Mankomunitateko bi txabola hauetan burutu den proiektu pilotu honen bidez esnea jetzi eta gazta egiteko azpiegiturak egokitu dira, honek merkaturatze bideak ireki dituelarik. Bukatzeko, esan, proiektuak mendiko artzaintza sendotzea bilatzen duela, Aralar Parke Naturalean ekoiztutako produktuak balioan jarriz, etekin ekonomikoa gehitzeko bideak emanez, eta goi mendiko larreen kudeaketa bermatuz.

2.6. GOIZANE ERAIKINA

Goizane eraikinaren bidez, lehen sektoreak dituen gabeziei erantzunez, nekazaritza zerbitzu anitzetarako egitura sortzea bilatu da, bakarka nekez lor daitezkeen instalakuntzak ahalbidetuz: eraldaketa eta biltegitarako lokalak, bulegoak, batzar areto, bilera gela, denda, eta abar. Nekazaritza duintze prozesura eramango duen tresna izan nahi du, irudi baikor, eguneratu eta serio bat islatuz. Horrekin, nekazaritza erakundeen artean bezala, sektore ekonomikoen arteko elkarlan eta sinergiak bilatzen dira.

2.7. KIXKURRE PROIEKTUA

Baserriko hainbat produktu eta azpiproduktu balioan jartzea bilatzen da, nekazaritza-turismoarekin uztartuz. Kixkurre egitasmoarekin, "Goierri", gure esentzia eskaini eta saldu nahi da, baserriko produktu eta artelan elementuekin lan eginez, egiteko eta izateko modu bat adieraziz. Honekin, oinarri eta trakzio eraginkorragorako artzaintza hartu da, eta honen barruan munduan zehar geroz eta ospetsuagoa egiten ari den Idiazabal artisau gazta.

2.8. BASERRIKO SALMENTA LEKUEN SEINALEZTAPENA

Salmenta zuzenarekin lotuta, kontsumitzaileei salmenta guneetara iristeko bideak errazteko asmoz, errepide nagusietako sarreretan seinaleztapen puntuak jarri dira, horrela herrietan baserriak seinaleztatuz. Hauek logotipo bereziak dituzte, saltzen dutenaren arabera ikur ezberdinak ezartzen baitzaizkie.

2.9. NEKAZARITZA LURREN KUDEAKETA, ESKAERAK, ESKAINTZAK ETA AHOLKULARITZA

Gipuzkoa osora zabaltzen den aholkularitza zerbitzua eskaintzen da Goizane zentroan. Honek, nekazal lurren egoera, egon daitekeen eskaintza, balorazioa eta edo eskariak ezagutu eta aholkatzea du helburu.

3. LEHENENGO SEKTOREAREN PROFESIONALIZATZEA

3.1. BASERRITARRENTZAKO IKASTAROAK

Nekazaritzaren garapenera eta behar berrietara egokitu nahian, Itsasmendikoi erakundearekin batera, eskaeren arabera, baserritarrei zuzendutako ikastaro, formazio, zein hitzaldiak antolatzen ditu GOIMEN Landa Garapen Elkarteak.

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 5

Page 6: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

3.2. DINAMIZA-TIC

Ekimen hau Europar Batasuneko Leader Ekimena eta Euskadiko landa-eremuetako garapen jasangarriaren programek sustatu dute. Helburu nagusia landa-eremuak informazioaren gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da, modu honetan landa herrietara Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak gerturatuz.

3.3. HAZIREN IKASTAROAK

Ikastaroak HAZI-k hitzartutako Arkauteko Nekazaritza Eskola, Derioko Nekazaritza Eskola eta Fraisoroko Nekazaritza Eskolan eta beste zentro batzuetan programatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreko eta landa eremuetako agenteekin elkarlanean. Bi prestakuntza mota eskaintzen dira: alde batetik, ikastaro trinkoak, eta gazteak lehenengo sektorera erakarri eta honetan profesionalizatzeko helburua dutenak daude eta, bestetik, iraupen aldakorreko ikastaroak, lehenengo sektore eta landa eremuko zenbait gaietan espezializatuak daudenei zuzendutakoak. Dena den, oro har, ikastaro hauek lehen sektorean dedikazio osoz edo partzialki lan egiten dutenei edo landa eremuetako biztanleei zuzentzen dira, batez ere. Paisajistei bereziki zuzendutako ikastaroak lorategi bihurtutako estalkiak, eta lorezaintza bertikala zein lorezaintzako aurkezpenetarako eta ideia lehiaketetarako panelak sortzea izenburua dutenak dira.

3.4. WIFI RURAL DE PROXIMIDAD

Ukuiluko mugimenduak informatika programen eta Wifi-kameren bidez ikustea ahalbidetzen duen proiektua da. Modu horretan, etxetik kameraren 50m-1500m inguruko eremua aztertu ahal izango da, ekipoaren arabera. Hau oso erabilerraza da eta Itsasmendikoik proiektuaren berri ematen duen CD bat argitaratzeko asmoa azaldu du.

3.5. TXEKOR HARAGIAREN KALITATEA BERMATZEKO AZTERKETA

Azken urteetan larre behien haragiaren salmentarako dauden zailtasunak eta prezio jaitsiera tarteko, baserritar bat baino gehiago haragi loteak prestatu eta salmenta zuzena egitera animatu da. Ekimen berria izanik, eta haragiaren ibilbide osoa kontutan hartuz, zenbait kasutan kalitatearen galera bat ematen zela antzeman zen. Hau ekidite aldera, neurri zuzentzaileak hartu eta proiektua bide onetik eramatearren, Urkaikorekin puntu kritikoen azterketa burutu da.

4. LANDA-TURISMOAREN SUSTAPENA

4.1. BASERRIETARA BISITALDIAK

"Baserria Natur Eskola Bizia"-k baserrietara bisitaldiak antolatzen ditu. Horretarako Webgune bat dute eta bertatik egin daitezke gestio guztiak. Bisitaldietan zazpi baserrik parte hartzen dute eta azken ikasturteetan 175 talde jasotzen dituzte, hau da, 3.500 ikasle inguru.

4.2. BESTE BISITA GIDATU BATZUK

Hauek dira Goierrin aurki daitezkeen bisita gidatuetako batzuk: Urbian, Aizkorri-Aratz parke naturaleko abeletxeetara bisitak, Txakolin dastatzea, Idiazabal gaztaren interpretazioa zentroa, Igartubeiti baserria, Antioko baseliza, Tourseko San Martinera bisita, Burdinaren museora bisita, Langileen ibilbidea, Erreizabal artzaintzaren ekomuseoa, Aikur erle museoa, eta abar.

4.3. ARAMAKO IBILBIDEAK SEINALEZTATU ETA MAPAN JASO

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 6

Page 7: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

Auzolanean oinarritutako lan honetan, herritarrak izan dira Aramako landa eremua balioan jartzeko ibilbideak aukeratu dituztenak, seinaleztapenean ere parte hartuz. Gainera, enpresa baten laguntzarekin mapa gainean jaso eta esku orri zein web orrian denon eskura jarri dituzte.

4.4. MUTILOAKO GARAI BATEKO MINETAKO TRENBIDEA BALIOAN JARTZEA

Mutiloako udalak, meatze gaien berreskurapenerako, inpaktua gutxitu eta garai bateko memoria jasotzeko asmoz, historian zehar herriari loturik egon den jardueren bueltako elementuak jarri ditu balioan, hala nola, mea gaien garraiorako trenbidea, mineralen garbiketarako urtegia, Alemanen etxea, besteak beste. Oraingo honetan, Ormaiztegira zihoan trenbidearen ibilbidea berreskuratu du, Bernaolatik abiatu eta Lierniko auzoraino, ibilbidean zehar bertan ematen ziren ekintza eta jardueren ezagutza emanez.

4.5. ALTZIBARGO TEILERIAREN BERRESKURAPENA

Altzibargo Telleria betitik egon da proiektu desberdinei lotuta, besteren artean, ondare kulturalei atxikia, errota, zeramika tailer, egur museoarekin... Egun eraikina berreskuratzearekin ingurunea txukundu eta aktibatu da, herri mailan ondarea eta inguru hau indartuz, aisialdiko eskaintza zabalduz eta zeramikaren inguruko zirkuitu bat antolatzeko aukera emanez.

4.6. ITSASONDOKO ITURRIEN BERRESKURAPENA

Itsasondoko landa eremuak gordetzen dituen txokoak herritarren eskura jarri eta urteetan funtzio eta erabilpen bat izan duten iturriak berreskuratu dira, denetara bost ibilbide seinaleztatu eta zortzi iturrien inguruak txukunduz.

4.7. IRIMO MAGALEAN IBILBIDEEN EGOKITZAPENA

Landa eremua zerbait txukundu eta erregulatzeari begira, gehienbat bertaratzen diren herritar eta auzokideengan pentsatuz, hainbat gune berreskuratu eta ibiltzeko egoki jarri dira, aisian, naturaz gozatzeko. Aldi berean, herriaren eskaintza aniztu eta honen barruan, sentikortze lan bat egin da, baserriko mundua herritarrei gerturatuz, eta mendiko zenbait jarduera esparru zehatzetara mugatuz.

4.8. IBILBIDE TEMATIKOAK

Eskualdean bi ibilbide tematiko daude, Sara ibilbidea eta Gorosporta borden ibilbidea, hain zuzen ere. Hala ere, hauetaz gain, asko dira eskualdean aurki daitezkeen ibilbideak.

4.9. TURISMO AKTIBOA

Egin daitezken turismo aktiboko ekintzen artean, treking-a, zaldi ibilbideak, eskalada edo paintballa daude, besteak beste.

4.10. KARAKATE-IRIMO MENDI LERROA BALIOAN JARTZEKO PROIEKTUA

Karakate-Irimo mendi lerroak baliabide ugari ditu; hori dela eta, proiektu honen baitan hainbat ekintza barneratuko dira helburu jakin baten inguruan. Ekimenean lau Landa Garapen Elkartek (Deba Garaia, Urkome, Debemen eta Goimen), sei udalek (Elgoibar, Soraluze, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Azkoitia) parte hartzen dute, eta Basoa Fundazioak koordinatu egingo du. Proiektu honen barnean bost lan ildo proposatzen ziren: trikuharrien ibilbidea (diru-laguntzak lortu dira hau burutzeko), ibilbide osagarriak, aisia guneetarako sarbideak, ingurugiro kudeaketa, eta komunikazio plana.

4.11. ZERAINGO MEATEGIEN BERRESKURATZE PROIEKTUA

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 7

Page 8: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

Proiektuaren xedea Zeraingo paisaia kulturala berreskuratu eta honen balioa agerian jartzea da. Horretan bertako herritarrak inplikatu dira, auzolanean ondarea berreskuratuz zein museo etnografikoa sortuz.

4.12. ERREPIDE PANORAMIKOAK ETA BEGIRATOKI PAISAJISTIKOAK

Tolosaldea eta Goierriko eskualdeen elkarlanetik sortutako mapa da. Lau ibilbide zehazten dira:

1. IBILBIDEA: Alegia-Amezketa-Abaltzisketa-Zaldibia-Lazkaomendi-Lazkao.

2.IBILBIDEA: Tolosa-Albiztur-Bidegoain-Errezil-Azpeitia-Nuarbe-Matxinbenta-Mandubla-Salbatore.

3.IBILBIDEA: Villabona-Asteasu-Andazarrate-Aia-Zarautz.

4. IBILBIDEA: Lazkao – Ataun- Lizarrusti – Alsasua - Otzaurte – Zegama Segura.

4.13. BESTELAKO BISITA GIDATUAK

Eskualdean hainbat elkarte eta eragilek antolatzen dituzte bisita gidatuak gai ezberdinen inguruan.

MENDI IBILALDI GIDATUAK ARALAR PARKE NATURALEAN

Txindokiko Itzala elkarteak mendi ibilaldi gidatuak antolatzen ditu Aralar parke naturalaren barnean.

ARTZAINARI BISITA

Txindokiko Itzala elkarteak Aralarreko artzainak nola bizi diren eta lan egiten duten (ardiak jetzi, larreak mantendu, gaztak egin) ezagutzeko aukera ematen du.

IZAN ZAITEZ ARTZAIN EGUN BATEZ

Ekimenak Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan artzain batekin eguna igarotzeko aukera ematen du. Idiazabal gazta egiteko prozesua azaldu, ardiak jezten erakutsi, gazta ezberdinak dastatu eta gaztandegiraino oinezko ibilbidea egiten da.

ARALAR PARKE NATURALEKO TXABOLETARA BISITAK

Abaltzisketan eta Ataunen bisitak egiteko aukera ematen da. Bisita bukaera Goizane zentroan da, ikus-entzunezko emanaldi batekin eta nekazaritza-denda ezagutzen. Gainera, Txindokiko Itzala Zentroa dendara joateko aukera ematen da ere; hau eskualdeko produktuz osatuta dago.

IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Idiazabalen kokatzen da Idiazabal gaztaren interpretazio zentroa, bertan asteazkenetan bisita gidatua eta gazta ezberdinen dastatzea egiten da. Ondoren, D'elikatuz zentrora joaten da. Bazkal ondotik Tolosara abiatzen da, bertan konfiteri museoa bisitatu eta, azkenik, Tolosaldeako alde zaharrean bukatzen da.

Larunbatetan, aldiz, Tolosako konfiteri museoa bisitatzen da lehendabiziko, eta ondoren Zerkausiko eta Berdura plazako azoka ezagutzen da. Bertan Tolosako babarrunak bazkaltzen dira eta gero Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzen da. Azkenik, Ordizian D'elikatuz zentrora joaten da ibilbidea Ordiziako alde zaharrean bukatuz.

ERDI ARORA BIDAIA

Bisita gidatu honetan XII. mendeko historiarekin erlazionatutako paisaiak erakusten dira. Ibilbidean zehar Tolosan Oria ibaiaren inguruan dauden aztarnak, Ordiziako alde zaharra, Beasain, Igartzako Multzo arkitektonikoa eta Segura bisitatzen dira.

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 8

Page 9: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

5. BESTELAKOAK

5.1 LANDA-EREMUETAKO ONDARE ARKITEKTONIKOAREN BERRESKURAPENA

Ondokoa Goierrin berreskuratu den ondare arkitektonikoaren lagin bat baino ez da: Gabiriako herri labea eta pozadera, Gorriñe txabola, Segurako hiru iturri edota Unaibiko parajeko txabola.

5.2. ASTOAK BABESTEKO EGITURA

Gipuzkoako Astozale Elkarteak (GIASEL) hitzarmen bat sinatu du Olaberriko udalarekin udal jabegoko hiru hektareako lursail bat erabili ahal izateko. Izan ere, babestuak dauden Enkarterriko astoak mantentzeaz arduratzen da Giasel. Bertan dauden animalientzako zein zainketarako lehorpe bat egitea izan da egitasmo honen helburua, pentsua gorde, animaliak babestu, eta kudeaketa hobeago bat eskaintzeko asmoz.

5.3. KIZKITZAKO INGURUAREN EGOKITZEA

Itsasoko auzotarrek, Kizkitza ermitako parrokia osatzen dute hein handi batean eta urteetan auzolanean mantendu izan dute parkea. Hala ere, kultur ondareko gune hau, zehazki ermitaren buelta, egokitzapenaren beharrean zegoen. Bestalde, jende adinduak gustuko duen lekua da, eta hori dela eta oinezko ibilbide nagusiak egonkortu eta berdindu dira, bertan jarritako mahai zein aulkien aldaketa batzuekin batera. Honekin, bertako sastrakadiaren garbiketa, komunen txukunketa, pisten egokitzeak eta abar egin dira.

5.4. AZOKA BEREZIETARAKO AZPIEGITURA

Goierrin badira urtero ospatzen diren nekazaritza kutsuko 18 azoka berezi eta beste hainbat kultur/kirol ekitaldi non hauen antolaketarako mahai, hesi, oholtza eta abar behar izaten diren. Bakoitzak berea erosi partez, Goimen Landa Garapen Elkartzeak eskualderako azpiegitura komun bat edukitzearen alde jokatu du, Ordiziako udala izanik paper hori bete duena.

5.5. NEKAZARITZA ZEIN ABELTZAINTZARAKO MAKINARIAREN ERABILERA KOLEKTIBOA

Goimen Landa Garapen Elkarteak gehi eskualdeko beste bi udalek lehenengo sektoreko lanak burutzeko beharrezkoa den makinaria erosi dute, horren mantenu gastuak baserritarrek euren gain hartuz. Hauen adibide, belar lanetarako bolak egiteko makina, enzintatzeko makina, sasi-garbitzeko makina edota simaur banatzailea dira.

5.6. ARAMAKO UDAL JABEGOKO LURSAILEN AZTERKETA

Aramako udalak jabetzan dituen mendi lur batzuei aspaldian gutxiengo zainketa egin zaie. Egoeraz jabetuta, lur horien erregulazio eta antolaketa burutu nahi du udalak. Honen bidez, nekazarien beharrak kontuan hartu eta lur azalerak adierazten duten potentziala barne irizpideak kontuan hartuz, zenbait ekintza osagarri burutu nahi ditu gogoeta egiteari begira. Horrela, belardi bezala herriko baserritarrek erabili duten eremua dago alde batetik, eta bestetik baso lurrak. Helburuak kontutan izanda, ekintzak hiru fasetan aurreikusten dira. Batetik, orain egin den lurren erabilera aukera eta potentziala aztertzea, bestetik mugak zehaztea eta, azkenik, hobekuntzetara bideratutako egokitzapen lanak egitea.

5.7. POTTOKA SUSTATZEKO EGITASMOA

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 9

Page 10: Orain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri · Web viewGoierri Garaiko bost herrietako 44 baserritar saritu dira, baserri eta mendi inguruak garbitu eta zaintzen egiten duten

Egitasmoak bertako arraza berreskuratu ondorengo plangintzari erantzuten dio, alegia, genetika berreskuratu ondoren, zaldiaren etorkizuneko erabilerara bideratzea faltako litzateke. Zaldiak egun irteerarik ez duenez, aurre heziketa bat eman ondoren saltzea bilatzen da, haurrak hipikaren munduan hasteko animali aproposa dela eta. Horretarako, Otzaurte gainean eremu bat prestatu da hiru urtez hauek zaindu, eta komertzialki balio erantsi bat emateko asmoz.

5.8. MURUMENDIKO KASTROAREN INDUSKETA

Lehendik ere indusketak burutu dira inguru honetan, baina Suhar-ekoek aurkitu dituzte momenturik aztarnarik zaharrenak, Erdi Aroko azken fasekoak, hain zuzen ere. Honekin erlazionaturik, “Murumendi. Burdinarotik Aintzinarora” erakusketa burutuko da Beasainen, bertan burututako aurkikuntzak azalduko direlarik. Gainera, lortutako emaitzen inguruan hitzaldi bat emango da ere.

5.9. LEGAZPIKO UDALERRIAN NATURAREN ETA PAISAIAREN IKUSPEGITIK GARRANTZI BEREZIA DUTEN GUNEEN INBENTARIOA

Arantzadik burututako proiektua da, eta Legazpin ingurumen kudeaketa errazteko tresna izateko xedea du. Bertan, udalerriko natura- nahiz paisaia-informazioa bildu da. Honek, paisaia, fauna, landaredia, flora mehatxatua, flora aloktonoa eta beste hamaika aldagai neurtzeko eta baloratzeko datuak eman ditu, eta emaitza hauen tratamenduaren bitartez hainbat ondorio lortu dira. Ondorio, hauek landuz, etorkizuneko kudeaketa eta kontserbazio-neurriak proposatzen dira dokumentuan, hein handi batean ingurumena babesteko lerro estrategiko baten lehen urratsak izango direnak.

6. ETORKIZUN HURBILEAN EGITEA AURREIKUSTEN DIREN EKINTZAK

6.1. PAISAIA ETA BALIOA

Arriaranen 2013an “Paisaia eta balioa” izenpean azterketa sakon bat egiteko asmoa dago Intxaurpe elkartetik eta www.ha2a.net erabiliko dute honen kudeaketarako.

Orain arte eskualdean burututako ekintzak. GoierriOrain arte eskualdean burututako ekintzak. Goierri 10