Oporrak gure herrian - bertsoa.eus · Oporrak gozatzeko ez dago inora joan beharrik, gure herrian...

1
75 Bertso postala Doinua: Zer da gaur Donostian Hamarreko txikia Oporrak gozatzeko ez dago inora joan beharrik, gure herrian bapo pasa genezake. Badirudi, ordea, oporrak opor izateko, kanpora bidaiatu beharra dagoela. Saioa: Bizkaiko Txapelketa 2016, Zaldibar. Gaia: Hamaika eta hamabi urteko neba-arrebak zarie. Azaroko zubian ez zinien oporretan kanpora joan. Badakizue zuen gelakide asko nonbaiten egon direla. Peio, eskolara bidean, Nereak opor egunen gaineko egia ez kontetea proposatu deutsu. Oporrak gure herrian Peio Ormazabal Diru aldetik ez dugu besteen nibela zure plana Nerea horren da itzela! Imagina dezagun txikitan bezela espaziontzi handi bat dugula logela eta izarretatik ibili garela. Nerea Ibarzabal Hori ezin da sinestu baina Benidor bai! Esan ahal dugu plaian egon garela alai, flotador urdin eta arrainaren usai ze oporren marrazki bat egin behar bada, ai, nik gure etxeko sala ez dut marraztu nahi. Peio Ormazabal Zure etxeko sala zer zabiz esaten? Irudikatu gu geu toki eder baten, plaiara ez garenez sekula joaten besteek nahi dutena pentsatu dezaten, niri garenak ez dit lotsarik ematen. Nerea Ibarzabal Etxetik ez gara irten oso aspalditik ta zoriontsu gara hori ondo dakit, baina guaiak ere izan gaitezke oraindik eta egia esateak lotsa ematen dit, besteak zoriontsuago iruditzen zaizkit. Peio Ormazabal Guztia da itxura inor ez da salbu jendeak zer eiten dau nahi dauena saldu, bitartean munduak bueltaka dihardu gazte izan nahi dugun umeak gara gu, ta bidaia onenak buruan dauzkagu. Nerea Ibarzabal Beti zuk antza gogor ematen dizu, ño! Egirik nik ez dut nahi helduta honaino, opor onik ez dugu eduki gaurdaino esan daigun zapaldu dugula ehun laino, nahiago gezurti izan pobre izan baino. Peio Ormazabal Villanueva Nerea Ibarzabal Salegi

Transcript of Oporrak gure herrian - bertsoa.eus · Oporrak gozatzeko ez dago inora joan beharrik, gure herrian...

Page 1: Oporrak gure herrian - bertsoa.eus · Oporrak gozatzeko ez dago inora joan beharrik, gure herrian bapo pasa genezake. Badirudi, ordea, oporrak opor izateko, kanpora bidaiatu beharra

75

Bert

sopo

stal

a

Doinua:

Zer da gaur DonostianHamarreko txikia

Oporrak gozatzeko ez dago inora joan beharrik, gure herrian bapo pasa genezake.Badirudi, ordea, oporrak opor izateko, kanpora bidaiatu beharra dagoela.

Saioa: Bizkaiko Txapelketa 2016, Zaldibar.Gaia: Hamaika eta hamabi urteko neba-arrebak zarie. Azaroko zubian ez zinien oporretan kanpora joan. Badakizue zuen gelakide asko nonbaiten egon direla. Peio, eskolara bidean, Nereak opor egunen gaineko egia ez kontetea proposatu deutsu.

Oporrak gure herrian

Peio Ormazabal Diru aldetik ez dugubesteen nibelazure plana Nereahorren da itzela!Imagina dezaguntxikitan bezelaespaziontzi handi batdugula logelaeta izarretatik ibili garela.

Nerea Ibarzabal Hori ezin da sinestubaina Benidor bai!Esan ahal dugu plaianegon garela alai,flotador urdin etaarrainaren usaize oporren marrazki bategin behar bada, ai,nik gure etxeko salaez dut marraztu nahi.

Peio Ormazabal Zure etxeko salazer zabiz esaten?Irudikatu gu geutoki eder baten, plaiara ez garenezsekula joatenbesteek nahi dutenapentsatu dezaten, niri garenak ez ditlotsarik ematen.

Nerea Ibarzabal Etxetik ez gara irtenoso aspalditikta zoriontsu garahori ondo dakit,baina guaiak ere izangaitezke oraindiketa egia esateak lotsa ematen dit,besteak zoriontsuagoiruditzen zaizkit.

Peio Ormazabal Guztia da itxurainor ez da salbujendeak zer eiten daunahi dauena saldu, bitartean munduakbueltaka dihardugazte izan nahi dugunumeak gara gu,ta bidaia onenak buruan dauzkagu.

Nerea Ibarzabal Beti zuk antza gogorematen dizu, ño! Egirik nik ez dut nahihelduta honaino, opor onik ez dugueduki gaurdainoesan daigun zapaldu dugula ehun laino,nahiago gezurti izanpobre izan baino.

PeioOrmazabalVillanueva

NereaIbarzabalSalegi