ONDDOAK ONDDO

5
ONDDOAK ONDDO

description

ONDDOAK ONDDO. Landare, animalia?. Onddoek ez daukate ez plastorik ez eta pigmentu fotosintesigilerik eta fotosintesirik egin ez dezaketenez, ez dira beren janaria osatzeko gai, eta beste bizidunengandik edo hauen hondakinetatik jaso behar izaten dute elikagaia. ZER DA FOTOSINTESIA? - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ONDDOAK ONDDO

Page 1: ONDDOAK ONDDO

ONDDOAK ONDDO

Page 2: ONDDOAK ONDDO

Onddoek ez daukate ez plastorik ez eta pigmentu fotosintesigilerik eta fotosintesirik egin ez dezaketenez, ez dira beren janaria osatzeko gai, eta beste bizidunengandik edo hauen hondakinetatik jaso behar izaten dute elikagaia.

ZER DA FOTOSINTESIA? Gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez landareek, algek, eta zenbait bakterioek eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia inorganikoa bere hazkuntzarako behar duten materia organikoan bihurtzeko.Prozesu honetan aireko karbono dioxidoa hartzen dute eta oxigenoa askatzen dute.

Page 3: ONDDOAK ONDDO

Zer dira antibiotikoak?Onddoekin egiten diren sendagailak dira. Onddo guztiekin ezin dira egin, denak ez baitituzte sendatzeko propietateak. Horregatik hartu behar dira neurrian, eta sendagilearen agindupean, sendagai arruntak baino efektu handiagoa dutelako.Zer lotura dute onddoek antibiotikoekin?Lehenago esan dugun bezala, antibiotikoak onddo bidez egiten dira.Nork aurkitu zituen lehenengoz?Alexander Fleming izan zen. Ogi zati bat utzi zuen mahai gainean eta hurrengo egunean onddoz beteta zegoen. Londresko St.Mary's School-en egin zituen Medikuntzaren ikasketak, modu bikainean.Munduko Lehenengo Gerran mediku ibili zen, Frantzian. Hor hasi zen infekzioak ikertzen, soldaduen zauriak zirela-eta. Azkenik, 1929an "British Journal of Experimental Pathology" aldizkarian argitaratu zuen, Penicillium notatum izeneko onddoarekin egindako azterketen ondoren, Penizilinaren aurkikuntza, Medikuntzaren historiako mugarria izan dena.1945ean Medikuntzako Nobel saria lortu zuen, Ernst Boris Chain eta Howard Walter Florey-rekin batera. Bizitzan zehar, beste hainbat sari ere eskuratu zuen.Gripea antibiotikoek ez dute sendatzenGripea birus batek eragindako gaixotasuna delako ez da sendatzen antibiotikoekin. Antibiotikoek, bakteriak hiltzen dituzte, baina birusak, aldiz, ez

Page 4: ONDDOAK ONDDO

Lehenengo, bakoitzak osagai bana ekartzeko geratu ginen. Denak bildu ondoren, masa egiten hasi ginen. Ura, legamia, hirina eta gatzarekin egin genuen legamiarekin izango zen ogiaren masa eta ura, hirina eta gatzarekin soilik legamirik gabeko ogiaren masa. Masa egin ondoren, ikastolan laberik ez zegoelako, ikaskide batek eraman zituen bi masak etxera bertan egiteko asmotan. Hurrengo egunean, ikastolara ekarri eta bertan janez konparatu genituen bi ogiak. Legamirik gabeko ogia, bestea baino gogorragoa geratu zitzaigun.

Page 5: ONDDOAK ONDDO

Izenak: Boletus edulis, Amanita muscaria, Morchella esculenta, Cantherellus cibarius, Lycoperdon perlatum, Russula virescens, Craterellus cornucopioides, Clathrus ruber.

Cantherellus cibariusBereziki heze dagoenean kolore hori bizia dela eta baso hostoeronkorretako lurrustel azpian erdi eskutaturik ikus daiteke. jangarria

Russula virescensBaso hostoeronkorra eta hauek inguratzen dituzten zelaiak ditu atsegin. Jangarria

Morchella esculentaBaso ertzetan arkasia eta sagarrondo azpian erretako lurretan edo ibai ertzetako soluetan. Jangarria

Boletus edulis Gure pagadietako onddo zuria batzuetan pinudietan ere aurki daiteke. Jangarria

Lycoperdon perlatumAleak gazteak direnean jan daitezke helduek beren barnean esporak gordetzen dituzte.Jangarria

Craterellus cornucopioides Baso hostoeronkorretan urte batzuetan oso talde handitan aurki daiteken perretxikoa da hau. Jangarria

Clathrus ruberBide ertzetan lorategi naiz belardiatan aurki daitekeEz da jangarria

Amanita muscariaBasa soilunetan eta hauek inguratzen dituzten larredietan.Ez da jangarria.