On off 5

20
1 ON-OFF 5 2012-13 IKASTURTEA 3. ZIKLOA EGAPE IKASTOLA

Transcript of On off 5

Page 1: On off 5

1

ON-OFF 5 2012-13 IKASTURTEA 3. ZIKLOA EGAPE IKASTOLA

Page 2: On off 5

2

ON-OFF 5. ALEA

BERRI LABURRAK

ALDIZKARIAN IZANGO DITU-ZU...

BERRI BERRI BERRI BERRI LABURRAKLABURRAKLABURRAKLABURRAK 2222

BERRI HARRIGARRIAKBERRI HARRIGARRIAKBERRI HARRIGARRIAKBERRI HARRIGARRIAK 3333

ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZEZLA-ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZEZLA-ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZEZLA-ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZEZLA-NANANANA

4444----5555

OPORRETARA, NORA?OPORRETARA, NORA?OPORRETARA, NORA?OPORRETARA, NORA? 6666

ZIENTZIA BERRIAKZIENTZIA BERRIAKZIENTZIA BERRIAKZIENTZIA BERRIAK 7777

6. MAILAKOAK BAGOAZ6. MAILAKOAK BAGOAZ6. MAILAKOAK BAGOAZ6. MAILAKOAK BAGOAZ 8888

ANTIA LEHIAKETAANTIA LEHIAKETAANTIA LEHIAKETAANTIA LEHIAKETA 9999

LIBURUAREN ASTEALIBURUAREN ASTEALIBURUAREN ASTEALIBURUAREN ASTEA 10101010----11111111

ARGAZKI BILDUMAARGAZKI BILDUMAARGAZKI BILDUMAARGAZKI BILDUMA 12121212

LIBURUTEGIKERIAKLIBURUTEGIKERIAKLIBURUTEGIKERIAKLIBURUTEGIKERIAK 13131313

ARANTZA ETA ZUHATZAARANTZA ETA ZUHATZAARANTZA ETA ZUHATZAARANTZA ETA ZUHATZA 16161616

ZINEA ETA MUSIKAZINEA ETA MUSIKAZINEA ETA MUSIKAZINEA ETA MUSIKA 14141414----15151515

DENBORAPASAK ETA TXISTEAKDENBORAPASAK ETA TXISTEAKDENBORAPASAK ETA TXISTEAKDENBORAPASAK ETA TXISTEAK 17171717----19191919

KOMIKIAKOMIKIAKOMIKIAKOMIKIA 20202020

6.B eta 6.A geletan Josune erizaina eta Nuria medikua etorri ziren guri beraien lanari bu-ruz hitz egitera eta gorputza gaiari buruz gehiago erakustera. Nuriak erderaz egin zuen eta Josunek euskaraz. Tresna batzuk erakutsi zizkigun Josunek, adibidez, tentsioa hartzekoa, oxigenoa neurtzekoa... Nuriak ere tresnak ekarri zizkigun adibidez estetoskopioa.Guri oso entretenigarria iruditu zitzaigun. Eta gauza asko ikasi genituen!!

Liburuaren egunean, Toti Martinez de Lezea eta Txiliku etorri ziren Egape ikastolara. Toti 4.mailara joan zen eta Txiliku 6.mailara. Elkarrizketak ere egin genizkien. Oso interes-garria izan zen! 6. mailakoak Bilbora joan ginen eta 5. maila-koak Iruñeara. Bilbon Arte Ederrak Museora joan ginen Guggenheim museora ere joan gi-nen eta Portugaleteko zubia zeharkatu genuen. Han goian zorabio piska bat ematen zuen!!! 5. mailakoak Iruñara joan ziren .Nafarroako Museora joan ziren eta Takoneran bazkaldu zuten.Oso ondo pasa zuten!! 5. mailakoak Zuhaitzaren egunean Burnibidera

joan ziren eta talde bakoitzak (5-4 koak) zuhaitz bat landatu zuten. Ondoren bakoitzari lore bat eman zioten. Piska bat aspergarria iru-ditu zitzaien, baina Naturaren alde egin beharra dago!! BEÑAT ETA PERU

6.Mailakoak Oiartzungo museora joan ginen.Han Joseba eta Orkatz zeu-den beraien baserria erakusteko prest eta aireofonoak, membranofonoak, idiofonoak,kordofonoak....erakutsi zizkiguten. Tresna batzuk ere jo genituen txistua, … Oso interesgarria izan zen

Page 3: On off 5

3

ON-OFF 5. ALEA BERRI HARRIGARRIAK...

'HARLEM SHAKE', 'GANGNAM STYLE' BERRIA Youtubeko azken arrakasta da, 'Harlem shake' abestia.30 segunduko abesti horren moldaketaz bete da. Googlen bideo guztiak berdin hasten dira lehenik eta behin "Harlem Shake" abestia entzuten da. Pertsona bat dantzan agertzen da. Psy korearraren "Gangnam Style" abestiak beste ondorengo bat du.Duela aste batzuk, Londreseko merkatu bateko arrain-saltzaile batek ospea lortu zuen"One pound fish" abestiari esker. Dirudienez,"Harlem Shake" abestia Baauer izene-ko New Yorkeko erabiltzaile batek igo zuen lehe-niz. BARCENASEN KASUARI BURUZKO BIDEO-JOKO BAT SARTU DUTE Kanarietako empresak krisiari eta ustelkeriari modu umoretsu batean au-rre egiteko bideo-joko bat kaleratu du:"Darsenas:El Tesorero Corrup-to".Martxoan merkaturatu zuten, eta Alderdi Popularraren diruzain ohia izan den Luis Barcenasen istorian oinarritu ziren. "Smartphone" eta "tablet" gailuetarako bideo-jokoa da, eta erabiltzaileek alderdi politiko baten diruzainaren papera jokatzeko aukera dute ber-tan.Alderdiaren partaideen artean dirua banatu eta funtsak Suitzako kon-tu pribatuetara desbideratu beharko dituzte.

KEVIN ETA ORKATZ

Page 4: On off 5

4

ON-OFF 5. ALEA

ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZERKIA

Urnietan egin berri da antzerki dotore bat, bertan 1936ko gerra kontuak kontatu zizkiguten urnietar askok. Antzezlanaren zuzendaria Mikel Agirregomezkorta, gure ikastolako irakaslea izan da. Berarekin hitz egin dugu guztiaz. -GOGORRAK IZAN AL ZAIZKIZU ENTSE-GUAK? Nahiko gogorrak denbora asko pasa dugu, eta jende asko egon gara. Aldi berean, aberatsak. -ZENBAT DENBORA EGON ZARETE ENT-SAIATZEN? Irailean hasi ginen eta hastean bi aldiz biltzen ginen. Bukaeran, gehiagotan. -NOLA SENTITU ZARA EMANALDIA BUKATU DENEAN? Ondo eta pozik. Pisu handi bat kendu izan banu bezala. -ZERGATIK HASI ZINETEN ANTZEZLAN HAUEK EGITEN? Aurretik beste bi egin ditugu. Hau hirugarrena da, hau da; trilogia baten azken zatia. Lehengo antzezlana Txanbolinek bultzatu zuen. -ERRAZA AL DA ANTZEZLANA ZUZENTZEA? Ez da erraza baina hirugarren antzezlana izanda errazago egin zait, hau da; esperientzia bizia neukan. -URDURI EGON AL ZARA ANTZEZLANEAN? Bai, baina etxeko lanak eginak zeuden. Ondo aterako zela sumatzen nuen. -POZIK AL ZAUDE EGIN DUZUNAREKIN? Bai oso pozik. Lan handia egin dugulako. -NON LORTZEN DITUZU HAINBESTE ARROPA? Beste pertsona bat dado; neskak Enkarni du izena eta bera arduratzen da arropa ekarri, arropa alokatu erosi eta batzuk egin eta guzti. -ONDO KONPONTZEN AL DIRA ANTZEZLE GUZTIAK BERAIEN ARTEAN? Bai, nahiz eta 3 antzezlanetatik jende gehien egon (40 pertsona inguru) harremana oso ona izan da. -ERRAZA IZAN AL DA GIDOIA BETETZEA? Nik bete dut eta beste biekin konparatuta zaiena izan da. Eszenetan jende asko zegoen. -ZUK EGIN AL DUZU GIDOIA? Ez. Juan Agirrek egin zuen gidoia. Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik eta ondo izan. ANE ETA MARIA

Page 5: On off 5

5

ON-OFF 5. ALEA

ELKARRIZKETA: 1936KO ANTZERKIA

Urnietan egin berri da antzerki dotore bat, bertan 1936ko gerra kontuak kontatu zizkiguten urnie-tar askok. Horietako bat, 5. mailako Jon Tolosa da. Berarengana joan gara galdera batzuk erantzu-teko eskatzera.

ERRAZA EGIN AL ZAIZU GIDOIA IKASTEA? Bai. Nire papera oso erraza delako eta oso gutxi ikasi behar nuelako egin zait erraza.

NOIZBAIT ANTZEZTU AL ZENUEN HAINBESTE JENDEREN AURREAN? Ez nuen inoiz horrelako antzerki batean parte hartu.

GERRA ZIBILEKO ZERBAIT IKASI EDO SENTITU AL DUZU? Bai. Jendeak ezer egin gabe hil egiten zituztela ikasi dut eta pena pixka bat ere sentitu dut.

POZIK AL ZAUDE EGIN DUZUNAREKIN? Oso pozik eta gainera, oso ondo atera zait. Gustura nago.

URDURI EGON AL ZARA ANTZEZLANEAN? Lehenengo antzezlanean bai baina besteetan ez. Gainera nire papera oso ondo nekien.

ERRAZA IZAN AL DA ZURE ESPRESIOAK ERAKUSTEA? Bai. Nire paperean azaltzen diren espresioak oso errazak dira.

ASTEAN ZENBAT ENTSEGU EGIN DITUZUE? Hasieran ez ditugu entsegu asko egiten baina bukaeran, ia egunero entseatu dugu.

GOGORRAK EGIN AL ZAIZKIZU ENTSEGUAK? Ez zaizkit gogorrak egin, entseguetan oso ondo pasatzen genuen.

ZENBAT DENBORA EGON ZARETE ENTSAIATZEN? Irailean hasi ginen eta astean gutxi gora behera bi aldiz biltzen ginen. Bukaeran, berriz, gehiago-tan.

NOLA SENTITU ZARA EMANALDIA BUKATZEAN? Bukatu delako, pena eman dit. Oso ondo pasa dudalako. Eskerrik asko eta ea beste antzezlan batean ikusten zai-tugun!

ANE ETA MARIA

Page 6: On off 5

6

ON-OFF 5. ALEA

OPORRETARA, NORA?

LAURA ETA NAHIA

Inkesta hau ea nora joango zareten jakiteko egin dugu, nola oporrak laister iritsiko diren... Moto-rrak berotu beharko ditugu, negua oso luzea izan baita, eta gogorra!! Inkesta 3.ziklokoei egin diegu, jakin nahi genuen

zein diren opor planak eta emaitzak hauek dira:

Pertsona kopuru gehiena beste herri batean du-ten etxe batera joango dira, 34 pertsona 90 pertsonatik! Ze ondo! Airez aldatu eta ondo pasa!. Jende kopuru gutxiena mendira... pereza ala? Gutxienez espero dugu opor hauetan oso ondo pa-satzea!!!

NORA JOANGO ZARA UDAN? BAI EZ EZ DAKIT HONDARTZARA 10

8

HOTEL BATERA 9 KANPIN BATERA 17 MENDIRA 4 HEMEN GELDITUKO ZARA 4 BESTE HERRI BATEAN DUZUN ETXERA 34 ........................................ 4

Page 7: On off 5

7

ON-OFF 5. ALEA ZIENTZIA BERRIAK

Momia tatuatuak: 1991. urtean, izotzetako gizona aurkitu zuen turista alemaniar batek Italiako Alpeetako Oetz bailaran, 3.000 metroko altue-ran. Gizon hura K.a. 3300 urte inguruan bizi izan zen, hau da, duela 5.300 urte inguru. Denbo- ra asko pasatu den arren, bizka-rrean, berrogeita hamazazpi ta-tuaje ikusten zaizkio oraindik ere. Izotzetako gizona ez da tatuajedun momia bakarra. Amunet emakume apaiza K.a. 2000. urtean bizi izan zen, eta izotzetako gizonak zituenen antzeko tatuajeak zituen. Zibiliza-zioek esanahi eta helburu ezberdinekin erabili dituzte tatuajeak: boterearen sinbolo gisa, zigor gisa, erlijio-sineskeretan oinarrituta arima salbatzeko, gudetan aurkariei beldurra emateko... eta, gaur egun, baita gorputza apaintze hutsagatik ere!!! Bederatzi:

Pertsona batzuek bereziki gustuko duten kolore bat izaten dute: urdina, berdea... Batzuetan, bereziki gustuko duten zenbaki bat ere izaten dute. Batzuei zenbaki bakoitiak gustatzen zaizkie, bes-te batzuei bikoitiak... Eta, zuri? 9 zenbakia gustuko duzu? Zenbaki

berezia da 9a. Ezagutu nahi? Aukeratu bederatziren multiploa den edozein zenbaki. Adibidez:18 Batu zenbaki horren digituak: 1+8 Zein da emaitza? 9. Bitxia, ezta? Bederatziren multiploa den edozein zenbaki aukeratu eta haren digituak batuz gero, emaitza beti da 9. Hemen adibide gehiago:45: 4+5=45———- 72 : 7+2= 9 PERU ETA BEÑAT

Page 8: On off 5

8

ON-OFF 5. ALEA 6. MAILAKOAK… BAGOAZ!!!

6. mailakoak bagoaz…

6 urte LH-en pasa ondoren iritsi zaigu 6. mailakoei DBH-ra joateko unea. LH-n gauza asko utziko ditugu. Beti gogoratuko ditugu utziko ditugun irakasleak,

edota beste eskola batera joango diren lagunak. Horiez gainera beti edukiko ditugu buruan hainbeste gustatu zitzaizkigun irteera horiek, Arotz-Eneara 1. mailan, Getariara 2. mailan, Astitzera 3. mailan, Baratzera 4. mailan edota Arantzara lehengo urtean. Egindako antzerki aspergarri edo entretenitu horiek ere beti izango dute tokitxo bat gure pentsamentuan, inoiz ez dugu ahaztuko, Ali Baba eta 40 lapurrak... Horiez gainera, hainbeste edo hain gutxi gustatu zitzaigun inguruneko gai horrek beti izango du lekotxu bat gure bihotzean. Inoiz ez gara ahaztuko atzean utzitakoaz, baina aldi berean beti begiratuko dugu aurrerantz. Baina hala ere aurrerantz jarraitu beharrean gaude, eta han, etorkizunean, DBH-k itxaroten gaitu bere alde onekin eta bere alde txarrekin. Hemen, DBH-n gehien aldatuko diren 10 gauzen zerrenda duzue, bertan 4 gauza on, 4 gauza txar eta 2 gauza on eta txar edukiko dituzue:

DBH-n apalen ordez, bakoitzak bere armairua edukiko du! Frantsesa ikasteko aukera izango dugu. Ingurune bi ikasgaietan zatituko da: Gizarte zientziak eta Natur zientziak. Teknologia izeneko ikasgai berri bat izango dugu. Goizeko 9:00-etan hasi beharrean, eskola goizeko 8:30-etan hasiko da. Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, klaseak 13:00-ean bukatuko dira eta arratsaldean

14:30-etatik 16:30-etara edukiko dugu klasea. Azteazkenetan eta ostiraletan, kaseak 14:00-etan bukatuko dira eta arratsaldeetan ez dugu

klaserik izango. Irakasleak gure gelara etorri beharrean, gu joan beharko gara beraien geletara. Frantsesa aukeratzen ez dutenek, 3 tailer edukiko dituzte, bat hiruhilabete bakoitzean, hauek

dira tailerrak: irratsaioa, literatur tailerra eta artisautza. DBH-ko 1. mailaren hasieran gelak nahastu egingo dira. 3. mailaren hasieran berriro nahastuko dira.

AIDA ETA ALAITZ E.

Page 9: On off 5

9

ANTIA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

ON-OFF 5. ALEA

Urtero bezala, aurten ere klasean, Antia lehiaketarako ipuinak egin ditugu. Aurtengo Antia lehiaketako irabaz-leak, Xabi Irastortza, 5. Ckoa, Na-gore Alonso, 6.Bkoa eta Iñaki Mo-reno, 6. Akoa izan dira. Lehenengo saria 200€ -koa izan da Nagorerentzat, Blademi-re kondea ipuinarekin, Xabi Irastortzak, bigarren saria ira-bazi du B-5 planetara izeneko ipuinarekin, beraz, 120€ ira-bazi ditu. Iñaki Morenok, hirugarren saria irabazi du Irane-ko Sufrimendua izeneko ipuinarekin, beraz, 70€ irabazi di-tu. ZORIONAK NAGORE, XABI ETA IÑAKIRI!!! BAITA PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI ERE!!! BEÑAT, PERU, ANE ETA NAHIA

Page 10: On off 5

10

LIBURUAREN EGUNA: TXILIKU

ON-OFF 5. ALEA

Kaixo Txiliku, prentsa gara. Erantzungo al zenizkiguke galdera hauek mesedez gure irakurleek zu hobeto ezagutzeko?

ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN LIBURUAK IDAZ-TEN?

29urterekin hasi nintzen liburuak idazten.

ZEIN IZAN DA ZURE AZKEN LIBURUA? "Piztiarioak" izan da nire azken liburua.

LIBURU BERRIREN BAT IDAZTEN ARI AL ZARA? Bai, "Oihianeko epailea".

NORK EMAN ZIZUN LAN GEHIAGO, "OSABA BIN FLO-REN" IDAZTEAK EDO "ZALDUN BELTZAK" IDAZTEAK?

"Osaba Bin Floren" liburuak lan gehiago eman zidan.

ZENBAT LIBURU IDATZI DITUZU GUTXI GORA BEHERA? 45 liburu idatzi ditut gutxi gora behera.

NOLA BURURATZEN ZAIZKIZU HAINBESTE PERTSONAI? Pixkanaka ikasten joaten naiz eta gero eta errazagoa egiten zait pertsonaiak asmatzea. Beste batzuetan berriz, benetako pertsonaiak dira.

ERRAZA AL DA LIBURUAK IDAZTEA? Ez da erraza, baina oso zaila ere ez.

ZENBAT DENBORA EMATEN DUZU LIBURU BAKOITZA IDAZTEN? Denbora asko ematen dut . Duela 4 urte liburu bat idazten hasi nintzen eta oraindik bukatu gabe dago.

ZERGATIK JARRI DIOZU "ZALDUN BELTZAK" LIBURUARI GAZTELUGATXERE-KIN LOTURA?

Gaztelugatxe magikoa iruditzen zaidalako jarri nion Gaztelugatxerekin lotura.

ZENBAT DENBORARO ATERATZEN DITUZU LIBURU BERRIAK? Bi urtero hiru liburu.

ERRAZ INSPIRATZEN AL ZARA? Normalean oharrak hartu egiten ditut.

NOLA LOTU ZENITUEN "OSABA BIN FLOREN" LIBURUAN HAINBESTE ISTORIO DESBERDIN?

Lan dexente izan nuen.Istoriak zabaltzen joatea erraza da baina ixtea pixka bat zailagoa da. Eskerrikasko gure galderak erantzuteagatik eta ea gure gustuko liburu berri asko ateratzen ja-rraitzen duzun.

SAIOA, NAHIA ETA ANE

Page 11: On off 5

11

LIBURUAREN EGUNA: TOTI MARTINEZ DE LEZEA

ON-OFF 5. ALEA

Apirilaren 25ean Toti Martinez de Lezea, Nur izeneko sail arrakastatsuaren egilea, gure eskolara etorri zen eta galdera hauek egin genizkion be-rari buruz zerbait gehiago jakiteko 1- Noiz hasi zinen liburuak idazten? 48 urte nituenean. 2- Nolaz bururatu zitzaizun Nur izeneko sail bat egi-tea? Nurren amak eskatu zidan berarentzako liburu bat. 3- Nork inspiratu zintuen Nurren liburuak idazteko? Nur izeneko nire ilobak. 4- Nurrez aparte, idatzi al duzu beste libururik ume-entzat? Zenbat? Oraingoz ez, baina irailean irakurtzen ez dakiten umeentzako bilduma bat aterako dut. 5- Nurren 9. liburua idazten hasi al zara? Bai, bukatua dut dagoeneko. 6- Kontatuko al diguzu Zerbait liburu horri buruz? Bai, Nur eta Denboraren Liburua du izenburu. Gainera liburuan Robin Hood agertzen da. 7- Zein da zuk egindako gehien gustatzen zaizun liburua? Guztiak gustatzen zaizkit. Baina batzuk besteak baino poz gehiago ematen didate. 8- Zein da zuk idatzi ez duzun gehien gustatzen zaizun liburua? Asko dira nire gustukoak. 9- Zein da zure idazle gustukoena? Asko dira. 10- Asko kostatzen al zaizu liburu bat idaztea? Beno, bai eta ez. Pentsatu egin behar dut, egin, zuzendu... Esperientzia handia dut eta ez zait hainbeste kostatzen. 11- Ze ipuin mota idaztea gustatzen zaizu gehien: fantasiazkoak, misteriozkoak, abenturazkoak, errealistak, amodiozkoak edo besteren bat. Misteriozko, fantasiazko eta abenturazko liburuak idaztea gustatzen zaizkit. Beno, elkarrizketan Totiren hainbat datu interesgarri irakurri dituzue eta horrela berari buruz zertxobait gehiago jakin duzue, bere inspirazioa, bere gustuko egile eta liburua eta hainbat gauza gehiago. Hurrengoan gehiago eta hobeago!

AIDA ETA ALAITZ E.

Page 12: On off 5

12

ARGAZKI BILDUMA

ON-OFF 5. ALEA

Page 13: On off 5

13

ON-OFF 5. ALEA LIBURUTEGIKERIAK

BAZEN BEHIN… Kaixo irakur zaleok! Bazen behin eskolako liburutegi bat non liburu asko bizi ziren. Baziren ikasle asko ere liburuak gogoko eduki eta askotan liburutegia bisitatzen zutenak. Eta bazen Berengario ezizenez ezaguna zen liburuzaina ere, liburuak zaindu eta antolatzen zituena… Hau izan zitekeen ipuin edo istorio polit baten hasiera. Eta istorio horri jarraipena ema-teko nahiko izango litzateke arazo edo oztopo bat asmatzea. Baliteke Berengario liburutegiko liburuen artean libururik onena zein den jakitera behar-tuta egotea. Eman dezagun, asmatu ezean bere bizitza arriskuan egongo litzatekeela. Baliteke Berengario, kezkatuta, liburuak apaletatik atera, eta aztertzen, irakurtzen, eta abar hastea, baina baliteke soluzioarekin bat ez egitea. Baliteke Berengariok bere lagunei deitu eta aholkua eskatzea, baina baliteke lagunen ahaleginak alferrikakoak izan eta Berengarioren bizitzak arriskuan jarraitzea… Ipuin horri bukaera egokia aurkitzea faltako litzaioke hasierako istorioari amaiera ona emateko… Eta gure Berengariori, gero eta kezkatuagoa, han-hemenka, laguntza eske dabilela, li-burutegia bisitatzen duten ikasleei galdetzea bururatu zaio Zein da zuentzat liburutegiko libururik hoberena? (Moztu eta liburutegira eraman) �------------------------------------------------------------------------------------

BERENGARIO

IZENBURUA:…………………………………………………………………………….

IDAZLEA:………………………………………………………………………………….

ARGITALETXEA:………………………………………………………………………..

Page 14: On off 5

14

ON-OFF 5. ALEA ZINEA

THE CROODS

Nicolas Cage, Emma Stone, Ryan Reynolds, Cat-herine Keener, Clark Duke eta Cloris Leachman dira egileak. Lehen gizaki batzuk kobazulo batean bizi dira.

Aita oso indartsua da eta umeetaz asko kezkatzen da. Alaba handienak mundua ikusi nahi du, orduan, gau batean, alabak ihes egiten du eta mutil bat ezagutzen du. Mutilak esten dio lurra mugitzen asiko dela eta sumendietako laba eroriko dela. Orduan mutilak esandakoa gertatzen da eta fa-miliak bizirik irauten du. Lurra mugitu denez kobazuloa puskatu egiten da, or-duan,beste kobazulo berri baten bila joaten dira eta bidean izugarrizko mundua ikusten dute. Mundu hortan izugarrizko abenturak biziko dituzte alabak ezagu-tutako mutilarekin batera. Oso polita iruditu zaigu eta ikusteko gomendatzen dizuegu

JON ETA NURIA

Page 15: On off 5

15

ON-OFF 5. ALEA MUSIKA: KALAKAN

Hirukoteko talde bat dira: Thierry, Xan eta Jamixel izena dute. Kalakan taldekoek Madonnarekin kantatu zuten orain dela gutxi, eta horrela egin ziren ospetsu gure

artean. Sagarra izeneko kanta ABESTU ZUTEN Madonnarekin. Madon-nak ere beraiekin euskeraz kantatu zuen!!!. Taldearen silaba bakoitzak zer esan nahi duen esango dute.:

KA: txalapartaren soinu ozenak bezain gogorrak LA: botzak, izan diten joteroak bezala, edo ezti eztiak sehaska kantua emanez, botz indartsuak, harrotasunez beterik, emankorrak eta leialak. Mikrofonorik gabe taulagainean agert-zen da taldea, harreman sinpleago eta zuzenago bat lortzeko entzulegoarekin. KAN: Euskal Herriko danborren (atabal, ttun ttun, pandero) soinu indartsuak erabiltzen ditu.

Honi buruz edota bideoak eta Madonarekin kantatu zutena ikusi nahi ba-duze horri honetan sartu eta ONDO PASA BIDEOAK IKUSTEEEN!!!!! http://www.kalakan.fr/bioeus.html SAIOA ETA XABIER

Page 16: On off 5

16

ON-OFF 5. ALEA

ARANTZA ETA ZUATZA

ZUHATZA – ARANTZA Aurten 5.mailakoak maiatzaren 27-tik 29-ra Arantzara joango gara, hiru egun eta bi gau pasako ditugu han.

Arantza Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Bortzirikoa. Nafarroako hiribu-rutik 66 kilometrora, eta herria Adarra errekaren ertzean kokatzen da eta Ekaitza mendiaren iparraldeko magalean. Arantzan egingo ditugun ekintzen barruan hauek dira garrantsitsuenak: mendira igoko gara, ondoren zuhaitz parke batera iritsiko gara eta han bazkaldu eta jolastu egingo dugu. Kobazulo batera ere sartuko gara eta han estalagmitak , xaguxarrak eta estalak-titak ikusteko aukera izango dugu . San Juan Xaharrera ere ibilalditxo polit bat egingo dugu. Han iturri magiko bat ikusiko dugu eta haren istorioa ezagutuko dugu . Aurten 6.mailakoak maiatzaren 27-tik 29-ra Zuatzara joango gara, hiru egun eta bi gau pasako ditugu han. Zuhatza edo Untxien uhartea Arabako Zuia-Gorbeialdea eskualdeko Arratzua-Ubarrundia udalerriko lursailetan kokatutako Urribarri Ganboako urtegia dagoen uharte bat da.Gaur egun jolasgunea dugu, batik bat, udalekuetarako erabiltzen dena. Zuatzan uretako kirolak praktikatuko ditugu, wind surfa, surfa, igeriketa... Irlan lau etxola daude eta horietan egingo dugu lo, komunak irlaren bestealdean daudela. Irlara iristeko laku batetik pasa beharko gara it-sasontziz. Irlan untxi basatiak ikusteko au-kera izango dugu .

XUBAN ETA JOSE LUIS

Page 17: On off 5

17

ON-OFF 5. ALEA

DENBORAPASAK ETA TXISTEAK

Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. - Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuineko-tik tira eginez gero, katalanez. - Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. - Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak. ***************************************************************** :Maisuak Jaimitori galdetu dio: - Jaimito zenbat dira bi gehi bi? - Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…

***************************************************************** Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du: - Ba al daukazue azido azetilsalizilikoa? - Aspirina, esan nahi zenun ez? - A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan. www.euskaraz.net

ASIER ETA LIHER

KAR, KAR, KAR

Page 18: On off 5

18

DENBORAPASAK ON-OFF 5. ALEA

EA ASMATZEN DUZUN ZEIN DEN UME HAUEN EZKUTU-KO IZENA: OGARK _ _ _ _ _ KIMEL _ _ _ _ _ ASOIA _ _ _ _ _ AURAL _ _ _ _ _ PASA LABERINTO HAU ETA AURKITU TXIRRINDULA-RIAREN TIRITA:

ASIER ETA LIHER

Page 19: On off 5

19

ON-OFF 5. ALEA DENBORAPASAK

HIZKI ZOPA HONETAN AURKITU DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN 10 ANI-MALIEN IZENAK

BURU ESTU ETA IPURDI ZABALA, BERDEA AZALA. URRE KOLOREA DAUKANA AZALA, INORK NAHI EZ BADU TXIMINOAK JAN DEZALA

PILOTA HANDI BAT ETENGABE JIRABIRA, BERE BARRUAN HAMAIKATXO BIZI DI-RA. DENOK DUGU BAT ETA BI, HOTZA DA ETA BERO DAGO BETI.

BALEA BASAKATUA ELEFANTEA GAMELUA GORILA HARTZA IBISEREMITA IZURDEA KOLIBRIA MARMOKA

MANEX ETA KAREN

Page 20: On off 5

20

ON-OFF 5. ALEA

KOMIKIA: OLATZ GOYA