ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

34
174 Itzulpenak eta Lankidetza ol-jokoak hizkun irakaskunrzan Begoña Martinez Ane Urizar l. ZER DA ROL-JOKOA? Rol-jokoak hezkuntzako zenbait helburu lortzeko erabiltzen diren tal- de-j arduerak dira. Guri dagokigu- nean, talde-dinamikarako eskaintzen dituen aukerak ez baina euskararen irakaskuntzarako eskaintzen dituenak aipatuko ditugu. Hauek dira, P. Muggleston-en (1977) ustez, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan rol-jokoen bidez esku- ratu nahiko liratekeen helburuak: a) Ikasleak bizitza errealean eta kla- setik kanpoko egoeretan burutu behar- ko dituen benetako egitekoen entseiu izatea. b) Mintza-praktika lantzeko saioak eskaintzea, sorrnena eta askatasuna tartean direlarik. e) Kornunikazio-gaitasuna garatu eta ebaluatzeko aukera egokia eskain- tzea. Zertan datza rol-jokoa? Ikasleei ikasgelatik kanpo ernan dai- tekeen egoeraren batean partaide dire- la irudikatzeko eskatzen zaie. Egoera horretan rol berezi bat jokatu behar dute. Ikus dezagun lehendabizi rol hitza- ren esangura: en «Egunean zehar pertsona batek hainbat paper sozial egin ditzake: hala nola, arnarena, ernaztearena, langilea- rena, lagunarena. Paper bakoitzari be- re harrernan rnota dagokio; adibidez, arna seme-alabekin erlazionatzen da, ernaztea senarrarekin, langilea beste langile batzurekin, laguna lagunarekin eta abar. Gizartean pertsona bakoitzak duen lekua da, batez ere, besterekiko harrernana baldintzatzen duena. Arna batek bere sernearekiko duen harre- rnana eta irakasleak bere ikasleekiko duena diferenteak dira; eta, aldi be- rean, harrernanok oso diferenteak dira adiskideen arteko harrernanekin alde- ratuz. «Rola» hitzak gizarteko lekuari dagokion portaera adierazteko erabil- tzen da. Aita batek bere sernearekiko rol ja- kin bat betetzen du. Serneak bere aita- rengandik 'aita' rola espero du, eta orobat ikasleak bere irakaslearengan- dik: 'irakaslearena'. Gizarteak ere ba- du bere ustea irakaslearen edo aitaren rolari buruz. Irakasle bakoitzaren gain egongo da gizarteak berarengandik es- pero duen rola jokatzea ala bertatik desbideratzea» (Milroy,1982, IX or.).

Transcript of ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Page 1: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

174 Itzulpenak eta Lankidetza

ol-jokoak hizkunirakaskunrzanBegoña MartinezAne Urizarl. ZER DA ROL-JOKOA?

Rol-jokoak hezkuntzako zenbaithelburu lortzeko erabiltzen diren tal­de-j arduerak dira. Guri dagokigu­nean, talde-dinamikarako eskaintzendituen aukerak ez baina euskararenirakaskuntzarako eskaintzen dituenakaipatuko ditugu.Hauek dira, P. Muggleston-en

(1977) ustez, bigarren hizkuntzarenirakaskuntzan rol-jokoen bidez esku­ratu nahiko liratekeen helburuak:

a) Ikasleak bizitza errealean eta kla­setik kanpoko egoeretan burutu behar­ko dituen benetako egitekoen entseiuizatea.

b) Mintza-praktika lantzeko saioakeskaintzea, sorrnena eta askatasunatartean direlarik.

e) Kornunikazio-gaitasuna garatueta ebaluatzeko aukera egokia eskain­tzea.Zertan datza rol-jokoa?Ikasleei ikasgelatik kanpo ernan dai­

tekeen egoeraren batean partaide dire­la irudikatzeko eskatzen zaie. Egoerahorretan rol berezi bat jokatu behardute.Ikus dezagun lehendabizi rol hitza­

ren esangura:

en

«Egunean zehar pertsona batekhainbat paper sozial egin ditzake: halanola, arnarena, ernaztearena, langilea­rena, lagunarena. Paper bakoitzari be­re harrernan rnota dagokio; adibidez,arna seme-alabekin erlazionatzen da,ernaztea senarrarekin, langilea bestelangile batzurekin, laguna lagunarekineta abar. Gizartean pertsona bakoitzakduen lekua da, batez ere, besterekikoharrernana baldintzatzen duena. Arnabatek bere sernearekiko duen harre­rnana eta irakasleak bere ikasleekikoduena diferenteak dira; eta, aldi be­rean, harrernanok oso diferenteak diraadiskideen arteko harrernanekin alde­ratuz. «Rola» hitzak gizarteko lekuaridagokion portaera adierazteko erabil­tzen da.

Aita batek bere sernearekiko rol ja­kin bat betetzen du. Serneak bere aita­rengandik 'aita' rola espero du, etaorobat ikasleak bere irakaslearengan­dik: 'irakaslearena'. Gizarteak ere ba­du bere ustea irakaslearen edo aitarenrolari buruz. Irakasle bakoitzaren gainegongo da gizarteak berarengandik es­pero duen rola jokatzea ala bertatikdesbideratzea» (Milroy,1982, IX or.).

Page 2: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

Rol-joko motaren arabera, ikasleekbatzutan .bere nortasun propioarekinjoka lezakete; eta bestetan, aldiz, nor­tasun simulatu bat hartu. Irudikatuta­ko egoera honetan benetakoa balitzanjokatuko dute, hau da, rol-jokoan par­te hartzen dutenen hitzak eta jokaerabizitza errealeko benetako rolen en­tseiu izango dira.

Normalean ikasleek klaseko rol­-jokoetan bizitza errealetan gutxitanbizitutako egoeratan parte hartubeharko dute eta, zenbaitetan, inoizbizitu gabekoetan ere bai. Beraz, egoe­ra errealetan izan ohi dituzten iritzi etaportaerak baztertuz, rolak eskatzendiena simulatu beharko dute.Adibidez, hilketa bati buruzko rol­

-jokoan ikasle bati behin detektibeare­na egitea tokatuko zaio eta hurrengoankazetariarena.

Komeni da, bestalde, rol-joko etasimulazioaren arteko bereizketa egi­tea. Bi hitz hauek, askotan nahasianerabili arren, bi ekintza desberdinadierazten dituzte, zenbait ekintzatanteknika biak hatera erabil badaitezkeere.Ikus dezagun simulazioaren adibide

bat: «ETXE BILA». Demagun kla­sean 10 ikasle ditugula. Klasea binakabanatzen dugu:-A ikasleek etxe hila ari direnen rola

egingo dute. Ikasle bakoitzak berak gi­rotu beharko du bere rola, bere norta­sun, esperientzia eta iritzi propioak ja­rriz. Irakasleak ez dio emango ikaslearipaper batean idatzita nolako etxeanahiko lukeen, beraren diru eta familiegoera eta abar; ikasleak berak asmatubeharko ditu; hau da, bere nortasunaagertuko du ekintza horretan.-B ikasleak etxebizitza errentan ja­

rri nahi dutenak izango dira. Hauekere, beren esperientzia eta nortasunaekarriko dute.

Simulazioan parte hartzen dutenekeuren portaeraren ardura oso-osoa du­te, hau da, portaera parte hartzailea­rengan oinarritzen da eta erreala da; ezda beste batek ezarritakoa, Hau ez darol-iokoan zertatzen.

175

Hona, bestalde, rol-jokoaren adibi­de bat: «ETXE BILA» (HABE,1984,2. urratsa, 30. ikastunitatea).

Ego era berdina litzateke.-A ikasleak etxe hila dabiltzanak <li­

ra.

•BezeroaEtxebizitza errentan hartunahi duzu. Zure ezaugarriak:

Goi mailako ejekutiboanaiz.

- Apartamendu polit batbehar dut.

- Nire emazteak jakin gabe.- Nere idazkariarekin lan egi-

teko.- Ez dut nahi zarata handiko

lekuan.- Oso aberatsa naiz.Telefonoz deitu.

-B ikasleak etxebizitza errentan ja­rri nahi dutenak <lira.

•Etxe-jabeaEtxebizitza bat errentan jarrinahi duzu. Telefonoz deitukodizute.- Gros aldean daga etxea.- Groseko hondartza ondoan.- Problema bat du: etxe az-

pian «Pub» bat daga, etagauez zarata handia izatenda.

- Hiru gela ditu, komuna, etasukaldea; gela bat oso han­dia da.

- Boskarren bizitza da eta e­txeak ez du igogailurik.

- Hileko errenta 18.000 peze­takoa da. ·

Rol-jokoan, adibidean ikusi denez,ikasleak bere rola jokatzerakoan aska­tasun osoa du nahi duen hizkera era­biltzeko; baina bere jarrera, egoeramamitzeko modua, erabili beharko di­tuen zenbait datu eta abar beste batekiarritakoak dira.

Page 3: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

176

Hizkuntz irakaskuntzaren munduannahasketa handiak sortu izan dira «si­mulazio», «rol-joko», «drama» etabeste zenbait teknikaren izenen ar­tean; egile batek teknika bati izen batematen dion bitartean, beste batekbestea ematen dio. Guk, geure aldetiketa beste zenbait autorek bezala,-«Rol-joko» hitza arestian aipatuta­

ko bi teknikak (rol-jokoa eta simula­zioa) adierazteko erabiliko dugu.-«Simulazio» hitza, berriz, hainbatteknikaz baliatuz, rol-jokoa ere barnedelarik, ahalik eta hizkuntz trebetasungehienak lantzeko erabiltzen direnmaila handiko jokoak izendatzeko.

2. ROL-JOKOEN ERABILERAHIZKUNTZENIRAKASKUNTZAN

lkasgelako egoera artifizialean,ikasleek bizitza errealeko rolak simula­tu besterik ezin dezakete egin. Klasetikkanpoko eguneroko. bizitza errealean,berriz, hainbat eta hainbat rol betetzenditugu gure hizkuntzan. Etxean senaredo emaztearen rola, aita edo amare­na, alaba edo semearena; denda ba­tean bezeroarena; osagilearen kontsul­tan gaisoarena; eta abar.

Rol hauetako bakoitzean egoeraridagokion portaera erakusten dugu.Guk ez diogu esate baterako, osagilea­ri hitzegingo, senargaiari hitzegitendiogun bezala.

Badago rol bakoitzean gizartearen­tzat onargarri eta egoki den portaeramodu bat; eta honetatik gutxi aparta­tzen gara, aparteko egoeretan izanezik. Txikitandik ikasten dugu nola JO­katu rol bakoitzean; eta portaerarenelementu inportanteenetako bat, im­portanteena esango genuke hizkuntzada. Hizkuntza batetik beste hatera zen­bait diferentzia kultural egoten <lira,baina oinarrizko faktoreak ·berdinak<liraguztientzat. Hona hemen hizkun­tzan aurki ditzakegun faktoreak:

Itzulpenak eta Lankidetza

2.1. Formalitate mailaGoizean geure semea antzeko zer­

baitekin agur dezakegu: «Egun on,bihotza; zer moduz egin duk lo?». Bai­na ez dugu formula bera erabiliko osa­gilea agurtzeko; beste honen antzeko­ren bat baizik: «egun on, Altube lau­na; zer moduz?»

Hizketaren formaltasuna aldatu egi­ten dugu, hitzegiten ari garen pertso­narekiko dugun harremanaren arabe­ra.

2.2. ErregistroaBete behar ditugun zenbait rolek

hizkera bereziaren erabilera eskatzendu, erregistro berezi bat. Adibiderikegokienak labide-erregistroek eskain­tzen dituzte. Bere lanaz diharduten fi­sikari bik fisikaren eremuko hitz etaformulak erabiliko dituzte, gai horre­tan adituak ez garenontzat ulertezinak.Maila kaletarrago batean lagun batiesan diezaiokegu: «Hau da min aluadaukadana gerrian». Osagileari, be­rriz, esango diogu: «min handia daukatgerrian». Eta osagileak erregistro pro­fesionalago bat erabiliz esan liezazuke:«min abdominalak».

2.3. FuntzioaHizkera aldatu egingo da, era be­

rean, eman nahi diogun erabilerarenarabera. Hitzegiterakoan iritzi bateman nahi dugu, ados gauden ala ezadierazi, protesta egin edo norbait zer­baitetaz konbentzitu. Hauek denakhizkuntz funtzioak <lira. Edozein roljokatzen ari garenean, zenbait funtziodesberdin erabiliko ditugu. Lagun ba­tekin topo egiten badugu, lehendabizibete behar izango dugun funtzioa aguregitekoa izan daiteke: «Kaixo, Juanba,zer moduz?». Gero bere ikasketei bu­ruzko galdera bat egingo diogu: «Zermoduz fakultatean?; gainditu al ze­nuen azkenengo azterketa?». Ondo­ren, gonbitea etor liteke: «goazen ba­soerdi batzu hartzera».

Page 4: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

Funtzioa kontutan edukitzeko as­pektu inporfante bat da erabili behardugun hizkera aukeratzerakoan.

2.4. JarreraHonek adierazten du nola sentitzen

garen egoera eta honen inguruko per­tsonekiko. Demagun, hondartzan gau­dela eguzkia hartzen eta palan ari denbatek harea bota digula: «Ibiliko zarakontuzago, mesedez?» esan diezaioke­gu protesta eginez. Baina gauza berazazpi aldiz egiten badigu, sutan jarrikogara eta «Hora hortik, bestela ... » edoantzeko zerbait esango diogu.Hau da, argi eta garbi adierazi behar

ditugu gure sentimentuak (haserrea,poza, lilura eta abar), eta gure solaski­dearen sentimentuak atzemateko gaiizan behar dugu erantzun egokiakeman ahal izateko.

2.5. Ezaugarri paralinguistikoakHizkera ez da bakarrik zuzen auke­

ratu behar, baita zuzen esan ere.Arestiko adibidean egindako hase­

rre- protestak («Hoa hortik, beste­la ... ») ez du eraginik izango eta pala­-jokalaria nahastu egingo du, errespe­tuz esaten badiogu. Azentoa, entona­zioa, erritmoa, tonuá, soinua, ahots­-altuera eta abar egoerari egokitubeharko zaizkio, pala- jokalaria eguz­kia hartzen ari dena haserre dagoelakontura dadin.

2.6. Ezaugarri estralinguistikoakOrain arte ikusitako guztia ahozko

portaerari buruzkoa izan da, eta aipa­tutako guztia erraz uler zitekeen tele­fonoz esanda ere.

Baina ikasleek hizkuntzarekin izan­go duten esperientziarik haundiena so­laskidearen aurrekoan izango da. Be­raz, oso inportantea da hizkuntzari la­guntzen dioten keinu eta aurpegi­-espresio egokiak ezagutzea. Jokala­riaren adibidean, esate baterako, ezinditugu haserre-hitzak irriparrez esan,

177

jokalaria nahastea besterik ez bait ge­nuke lortuko.Diferentzia kultural asko <laude he­

men. Dirudienez, eskandinaboek gukbaino gehiagotan ematen diote elkarrieskua.

2. 7. Onargarritasuna etakomenientzia

Orain arte ikusitako ezaugarriak«rol-portaera» osoaren zati osagarriak<lira. Eta, hauek ulertzeko eta zuzenesateko gai baldin bagara, hizkuntzahorretan mintzatzen den gizarteakonartutzat emango du gure hizkuntzportaera.

Zenbait autorek esa ten dutenez, hiz­kuntza baten jatorrizko hiztunak ja­sankorragoak <lira hizkuntza berriaikasten ari direnen akats gramatikale­kin, 2.1. etik 2.6. punturaino ikusitakoezaugarriekin baino.Aipatutako ezaugarriak irakasten ez

direlako gertatzen da askotan berta­koek hizkuntza berria ikasten ari dire­nei ez ulertzea nahiz eta gramatikamailan hizkuntza zuzen erabili.

2.8. Ahozko elkarrekintzarenaldiberekotasuna

Ahozko elkarrekintzan ekintza askogertatzen <liraaldi berean. Aipa ditza­gun batzu:

a) Hiztunak/entzuleak egoera ulertubehar dute.

b) Esaten ari dena ulertu eta ulertuaizan dela adierazi behar da. Hau ahoz(«mmm», «eh?» eta abarrekin) edo ezahoz irriparrak baiezkoak, ezezkoak,zeinuak ... eginez) egin daiteke.

e) Entzuleak hitzegin nahi duenean,solaskidearen zeinuei erne egon bear­ko du, mementu egokian hitzegitenhasteko.

d) Hizkuntza egoki eta onargarri batproduzitu behar da.

e) Hizketan ari denean, entzulegoa­ren portaera kontutan hartu beharkoda. Entzulearen portaerak berak esan-

Page 5: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

178

dakoa ulertu ezin duela erakusten ba­du, errepikatu, hobeto adierazi edoerabat birformulatu beharko du esan­dakoa.

f) Hizketan jarraitzera edo mozte­ra doala erakusten duten seinaleakeman beharko ditu, entzuleek hitzegindezaketela jakin dezaten.

Ekintza guzti hauek aldi bereanematen <liraeta ikasleek oso kontutanhartu beharko dituzte hizkeraren ego­kitasun eta onargarritasunarekin hate­ra.

Edozein hizkuntz elkarrekintzatanematen <lira ikusitako ezaugarri ho­riek. Eta rol-jokoa oso ekintza egokiada, klasean hizkuntza, rol-portaera etabizitza errealeko rolak praktikatzekoaukera ematen duelako.

3.ROL-JOKOAAUKERATZERAKOANKONTUTANIZANBEHARREKO ZENBAITFAKTOREOndo ateratzea nahi badugu, ikas­

leen hizkuntz maila, beharrak etanahia kontutan hartu beharko ditugurol-jokoa aukeratzerakoan beti ere,ikasgelaren antolaketa ahaztu gabe.

3.1. Maila·Edozein rol-jokok izan beharko luke

bere tokia silabusaren progresioan.lrakasleak rol-jokoari dagokion hiz­kuntz maila kontutan hartu beharkodu. Rol-joko jakin batek eskatzenduen gaitasun linguistikoa ikasleek du­tena baino altuagoa baldin bada, hobeda rol-jokoa geroago egitea edo ikas­leen gaitasun linguistikora egokituzerraztea.

Rol-jokorako prestaketak materiallinguistiko berri baten asimilazioa es­katzen du gehienetan.

Ro-jokoen beste alderdi inportantebat da maila desberdinetan erabil dai­tezkeela. Beraz, behe mailetan erabildaitekeen bat goi mailetarako ereaprobetxa daiteke; eta, alderantziz,

Itzulpenak eta Lankidetza

goi mailetako zenbait rol-joko behe­koetarako egoki daitezke.

3.2. Ikasleen beharrakZergatik eta zertarako ari <liraikas­

leak hizkuntza ikasten? Behe mailetanbehar orokorrei erantzungo dieten rol­-jokoak presta daitezke; baina ikasleenhizkuntz gaitasuna aurreratuz <loanneurrian, behar zehatzagoei erantzute­ko modukoak prestatu beharko geni­tuzke.

Zenbait rol-jokotan ikasleei bizitzaerrealean inoiz egin edo egingo ez du­ten paperak egitea tokatzen zaie. Ko­meni da horrelakoetan rolari buruzkoxehetasun gehiago ematea rol-fitxetan:erabili beharko dituen hitzak, zenbaitesaldi eta abar.

3.3. lkasleen nahialkasleei interesatzen ez zaien rol­

-joko bat ez da normalean ondo atera­tzen. Jokoa deigarri egiteko modu batikasleei gai edo egoera hautatzeko au­kera ematea da, be ti ere klasearen mai­la kontutan izanik. Behe mailetan, ira­kasleak proposatutako zenbait gairenarabera egin lezakete hautapena ikas­leek. Goi mailetan, berriz, gaiaren etagaia lantzeko teknikaren hautapenaere egingo dute.

3.4. lkasgelaren antolaketaAulki eta mahaien ohizko antolake­

tak ez du asko laguntzen rol-jokoenarrakastarako. Ahal balitz, rol-jokoenikasgelan ez luke mahairik behar; aulkibatzu bakarrik, hormen inguruan.

Kontutan eduki behar da, era berean,ekintzak nolakoa, halakoa izan behar­ko dutela klasearen antolaketek. Ari­keta zenbaitek espazio garbi bat eska­tzen du, beste batzuk aulkiak semizir­kuluan, beste batzuk bi edo hiru zirku­lu ...

lkasgelaren antolaketa fisikoa errea­litate psikologikoaren islada da.Mahaiak eta aulkiak lerroka egoteakordena eta disziplina dakarkio askori

Page 6: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

. Itzulpenak eta Lankidetza

burura; aulkiak sakabanatuak edoikasleak lurrean egoteak, berriz, de­sordena eta kontrolik eza. Hau da zen­bait irakaslek taldeka lan egitearenaurka ematen duen arrazoietariko bat.Ikasleek bere kontrolpetik ihes egingodutela pentsatzen dute, eta hori arris­kugarria iruditzen zaie. Beste arrazoi­rik ere azaldu izan da: «denbora gehie­gi eramaten du rol-jokoa antolatzeak»,«zara ta han dia egiten dute», «nolaegingo ditut zuzenketak?» ...

4. ROL-JOKOAREN ETAPAK, Rol-joko sinple batek hiru etapa di­tu.

4.1. Prestaketa-etapaEtapa honetan rol-jokoari buruzko

xehetasunak ematen dira. Hauek iza­ten dira egin beharreko urratsak:-Taldeka antolatzen da klasea, jo­

koko rolen eta ikasle-kopuruaren ara­bera.-Irakasleak rol-jokoaren egoerari

buruzko azalpenak ematen ditu: gaia,zenbatek hartuko duten parte, denekjakin behar duten informazioa, burutunahi diren helburuak, erabili beharkodituzten hiztegi edo esamolde bere­ziak, eta abar.

-Rol-fitxak banatzen dira ikasleenartean. Oso inportantea da puntu ho­netan irakasleak rol bakoitza ando eza­gutzea, ikasle aproposei eman ahal iza­teko. Askotan berez oso ona den rol­-joko batek porrot egin dezake, rolakikasleen nortasunaren arabera banatuez direlako. Hauxe esan nahi dugu: ezzaiola eman behar rol-jokoko dinami­ka markatuko duen rol bat, oso gutxihitzegiten duen edo oso herabea dennorbaiti. Jokoa hobeto atera ohida, roldinamikoak ikasle dinamikoenei ema­ten bazaizkie. Esan dugun honek, bes­talde, bere alderdi txarra ere badu,beharrik gutxien dutenak izango baitdira gehien hitzegingo dutenak. Beraz,irakasleak jakin beharko du zein tekni-

179

ka erabili, ikasle isilek ahalik etagehien parte har dezaten.-Ikasle bakoitzak bere rol-fitxa ira­

kurri eta dauzkan zalantzak irakaslea­ren laguntzaz argituko ditu.-Bost bat minutu ematen zaizkie,

beren rolaz jabe daitezen eta esanbehar dutena pentsa dezaten.

4.2. Elkarrekintz etapaEtapa honetan ematen zaio hasiera

jokoari. Ikasleei beren rolak interpre­tatzea tokatzen zaie orain. Rol-jokogehienetan irakasleak ez du zuzeneanparte hartzen. Itakaslearen lana etapahonetan behatzaile gisa ibiltzea izandaiteke; hau da, irakaslea talderik tal­de ibiliko da rol-jokoa nola gauzatzenari den ikusi eta ikasleek darabiltenhizkera entzuteko. Normalean, irakas­leak apuntatu egiten ditu ikasleen hu­tsak, hurrengo etapan zuzentzeko.Beste batzutan berehala zuzenduko di­tu. Berak ikusi beharko du huts grama­tikal bat zuzentzeko ikasleen arteko el­karrekintza moztea komeni den ala ez.Irakasleak rol-jokoa behatzeko dau­

kan beste modu bar, berak ere jokoanrol bat hartzea izan daiteke. Ez da ko­meni irakasleak hartuko duen rola di­namikoa izatea, bestela irakasleak har­tuko luke dinamizatzailearen papera,ikasleen partaidetza murrituz.

Irakaslearen jokabide honen aban­tailetariko bat, dela obserbatzaile delarol egile, hauxe da: klasea ikasleekeramaten dutela aurrera. Era honetan,irakaslea libre daga hutsak eta arazoakatzemateko, irakatsi duenaren efekti­botasuna neurtu eta berrikusteko, etazein huts gramatikal zuzendu beharkodiren erabakitzeko.

4.3. «Irítzí-bíltze» delako etapaAzkenengo etapa honetan «elkarre­

kintz etapa» aztertzen da. Honakopuntu hauetako batzu azter daitezke:-Ikasleak rolak interpretatzen aritu

direnean bere pape retan. gustara aritú

Page 7: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

180

diren ala ez. Puntu honetan norberanola sentitu den eta besteek nola ikusiduten ere azter daiteke.-Eztabaidaren ondorioak.-Irakasleak oharretan hartutako

akats gramatikal inportanteenak.

5. ROL-JOKOEN SAILKAPENA,SORMENARENKONTROLAREN ARABERA

Sailkapen hau egiterakoan Little­wood-ek «Communicative LanguageTeaching. An introduction» liburuanegindako sailkapenari jarraitzen dio­gu, irakasleak kontrolik handienaduen rol-jokoetatik hasi eta kontrolaikaslearen eskuetara pasatu denetarai­no iritsiz.

-Irakaslearen kontrolao Elkarrizketa gidatuaren

bidez kontrolatutako rol­-jokoak.

o Informazio eta pisten bi­dez kontrolatutako rol­-jokoak.

o Egoera eta helburuen bi­dez kotrolatutako rol­-jokoak.

o Eskala handian antolatu­tako simulazio-ekintzak.

o Inprobisazioa.-Ikaslearen kontrola eta sor­mena

Rol-jokoen teknika, klasearen eta­pei dagokienez, praktika kontrolatueta lan sortzailearen etapen artean era­bil daiteke zenbait kasutan, bainagehienetan lan sortzailearen etapanerabiltzen da.

6. IRAKASLEARENKONTROLAREN ARABERAKOROL-JOKOAK

Rol-jokoak sailkatzeko erabilikodugun irizpidea, arestian aipatu dugu­nez, irakasleak rol-jokoen bidez ikas-

Itzulpenak eta Lankidetza

leen sormen mailan izango duen kon­trolaren araberakoa da. 1

6.1. Elkarrizketa gidatuaren bidezkontrolatutako rol-jokoak

Ariketa mota honetan A ikaslearifitxa bat ematen zaio eta B ikaslearibeste bat. Ikasle bakoitzari ematenzaion fitxa, berak esan behar duenabakarrik azaltzen da eta ez bere ondo­koak esan beharko diona.

Ikasleak alde batetik ez daki zeresango dion bere aldamenekoak etaarreta handiz entzungo du, baina bes­taldetik, egoera dela medio, zenbaitgauza aurresan dezake.Eguneroko bizitzan ere horrela

gertatzen da. Norbaitekin hizketan arigarenean, ezin dugu normalean aurre­san besteak esango duen guztia, bainazerbait bai, testuinguru, egoera eta zir­kunstantziek adierazita.Aipa ditzagun ariketa mota honen

abantailak:-Ikasleak berez erabiliko ez lituz­

keen egiíuraz baliatzera bultzatzen da.-Teknika hau erabiliz irakasleak

egunean irakatsitakoa gramatikakoteoriatik erabileraren alorrera eramandezake.-Ikasleei gaizki erabiltzen duten egi­

tura bat esan erazi eta zuzendu ahalizateko aukera ematen du.-Horrelako ariketetan ikasleek ezin

dute edozein hizkera erabili, oso arike­ta kontrolatuak bait dira. Izan ere,txartelek ikasleek adierazi behar dutenesanahi funtzionala kontrolatzen baitdute; egoera sozialak eta pertsonaienarteko harremanek esanahi funtzionalhoriek adierazteko erabil daitekeenhizkera asko mugatzen bait dute; batezere behe mailetan harritzekoa litzate­keenez ikasleak aukera askoren jabeizatea funzio komunikatibo bat adie­razteko, irakasleak nahi duen hizkeraerabili beharko bait dute ezinbestean.Ikus dezagun «SALEROSKETAK,

JANTZIDENDA» izeneko ariketa(HABE, 1984, 1. urratsa, 8. ikastunita­tea).

Page 8: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

«SALEROSKETAK»

e Nola eginBinaka egiteko jokoa da. Jokoak egoera bat aurkezten digu: jan­

tzidenda.Bikote bakoitzari A eta B ikaslearen fitxak banatzen zaizkio. Fi­

txak adieraziko du ikasle bakoitzak zer egin behar duen.e A ikaslearen fitxa

EROSLEA DENDARIA

\~

Dendarla agurtu.

Jertse eta praka urdinakeskatu (nahi).

Beste koloreko bareskatu.

Prezioa galdetu.

Orain kapela eta zapiaeskatu (nahi).

Prezioa eskatu-:-

Ordaindu eta agurtu.

181

Page 9: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

182 Itzulpenak eta Lankidetza

e B ikaslearen fitxa

EROS!-EA DENDARIA

D~1 Eroslea agurtu.J

/ ~"$'."'~t'J©"t.'"'t.4\!..~

Kolore hori ez duzu.Erosleari esan.

Kolore hori erakutsi etakalitateaz hitzegin:-artile ona-be roa-Australlakoa

Zapirik ez duzu.Brosleari esan.

Pezioa eman.

Page 10: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

6.2. Informazio eta pisten bidezkontrolatutako rol-jokoak

Ariketa hauek elkarrizketa gidatuakbaino malguagoak <lira. Elkarrizketagidatuetan sormenak oso muga estuakditu. Baina ariketa hauetan ikasle batibakarrari ematen zaizkio pista zeha­tzak; besteari, berriz, bide zabalagoa

eskaintzen zaio, erantzun ahal izatekoinforrnazioa emanez,

Rol-joko mota hau argitzeko ikusdezagun Wa tcyn-Jones-engandik(1981) moldatutako «HOTELEKOGELA» izenekó ariketa (HABE,1984, l. urratsa, 14. ikastunitatea).

«HOTELEKO GELA»

• Nola eginAriketa hau binaka egingo da, eta bi zati izango ditu.Lehenengoan ikasle bat hoteleko hartzailea izango da eta bestea,

turista. Honek gela bat erreserbatzeko,hotelari buruzko informazioaeskatu behar du.Bigarren zatian rolak aldatu egingo <lira:orain hartzaile zena turista

izango da, eta turista zena, hartzaile.

• A ikaslearen fitxa¡------------------11 IRAGARKIAK

-Kontinental Hotela. Comercial Ibilbidea, 5. Tel. 435676. Hiru 1j pisu, terraza handiak, berri-berria, geletatik itsasoa ikusten da. 1

1 . -Maron Hotela. Tel. 435467. Telex: 09654567. Hiru pisu, oso be- 1rna.

1 -El Real Hotela. CO 151 PU. Tel. 357894. Edifizio zaharra da, 11 baina barrua osoro berritua. ¡I -Mercedes Hotela. Tel. 578957. Itsaso ondoan. Oso dotorea da. I1 Donostiara eraman nahi dituzu zeure umeak, hondartzara joate- 11 ko. «El Real Hotel» era deitu behar duzu erretserba egiteko. I

Hauxe nahi duzu:1 -Hotelean bost gau pasa. j1

-Binakako gela eta bainugela.-Beste ohe bat gela berean umeentzat. 1

1 -Gelatik itsásoa ikusteko inoduan. 1-Gelan telebista.

1 -Hotela non dagoen jakin nahi duzu, etzi kotxez joango bait zara. 1

j A ikaslea hoteleko hartzailea da. I1 1

1 1

1 11 1

1 1

183

Page 11: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

184 ltzulpenak eta Lankidetza

1

1Prezioak 1Gau bat Ge/a eta gosariaBinakako gela bainugelarekin , 5.400Banakako gela eta bainugela ... .......... 2.600

1

g~::~fe~~t~i~t~~~~~.:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::1.i~

1

-Gela guztietatik itsasoa ikusten da. 1

1100 1 l • d k d t b ' l Hoteleko hartzailea zara.- oge a, ene U e amuge a. B Jkasleak deituko du erretserba egiteko.

-Kalefazio zentrala eta haize girotua. Hasi baino lehen, boligrafoa hartu eta prest egon informazio guztia 1

1, , il idazteko.-Bl 1gogai U. Hau egin behar duzu:

1T b t • t t -B ikasleari informazioa eman.

1- a ern~ e a .Jª e Xea. -Datuak idatzi fitxa betetzeko.-Gauez ikuskízunak. Izena eta abizenak: .

1T l bi t ik t k hi l Nolakogelanahidu?

1- e e lS a 1 US e O lfU egonge a. Zeinegunetanetazerordutunheldukoda? .-Gauez atezaina bada. Zenbatdenb~rapasanahiduhotelean? .

1

OHARRAK .............................................•........................ 1-Kotxea uzteko bere parkina.,-Igeldotik hamar minutura. IL --- - - --- - _J

• B ikaslearen fitxal IRAGARKIAK----:-- - --- --- -- - - ---1-Kontinental Hotela. Comercial lbilbidea, 5. Tel. 435676. Hiru

pisu, terraza handiak, berri-berria, geletatik itsasoa ikusten da.-Maron Hotela. Tel. 435467. Telex: 09654567. Hiru pisu, osobe-

rria.-Mercedes Hotela. Tel. 578957. Itsaso ondoan. Oso dotorea da.

El Real Hotela,Itsasondoko Hiribidea, 35.

Tel. (943) 357894. Donostia.

Oporrak Euskadin pasa nahi dituzu.Gaur Gasteizen zaude, baina Donostiara joan nahi duzu egun batzupasatzera.Maron Hotelera deitu behar duzu erretserba egiteko.Zera hauek nahi dituzu:

-Hiru gau pasa.-Binakako gela eta bainugela.-Gelak lehenengo pisuan egon behar du, zure senarrak eskaileragutxi igotzeko.

-Igogailua badago hobe.-Hotela non dagoen jakin.

Bihar joango zarete trenez.B ikaslea hoteleko hartzailea da.

Page 12: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

11

1

1

1

1

1

1

1

1

185

11

Ge/a eta gosaria 1Banakako gela . . ... . .... . .. .. ... .. . ... 1.500Banakakogelaetabainugela · 1.900 1Binakakogela................. 2.750 ·Binakako gela eta bainugela .. . 3.500

-Geltokitik hamar mim~tura. . 1-45 logela; 25 Iogela bainugelarekin, Hoteleko hartzailea zara. 1-Kalefazio zentrala. A Ikasleak deituko d~ errelserba egiteko. . . .

, , , Hasi hamo lehen, bohgrafoa hartu eta prest egon iníormazio guzna-Ez daga haize giroturik. idazteko.

1 íl Hau egin behar duzu: 1- gogat Ua. -A ikasleari informazioa eman.-Taberna handia eta ostatua. -Datuak. idatzi fitxa betetzeko.

G, Izena eta abizenak: ············ ·····••·•················ 1- auez atezaina, Nolakogelanahidu? ...............................•........................

-Telebista ikusteko gela Zcinegunctanetazcrordutanhelduko?da? .....•.....................

1· Zenbat denbora pasa nahi du hotelean. .................•................

-Kotxea uzteko tokia. oHARRAK: .................•..................

1 -Bost minutuan hondartzan eta hiri 1

L_ erdianzaud~ _J

Maron HotelaGarcía Pellejero kalea, 23.

Tel. (943) 435467. Donostia.

Horrelako ariketak oso aproposak<liraeguneroko bizitzan pertsona batekbeste batek duen informazioa nola lor­tu irakatsi nahi denean: bidai agen­tzian, tren edo autobusen ordutegiagaldetzeko, banketxean, lana lortzekoelkarrizketetan etab.

Ariketa hauek arazo batzu planteia­tzen dituzte. Batzutan, hain kontrola­tuak ez direnez eta irakaslearen kon­trola gutxitzen den neurrian ikasleensormena handitzen denez, arazoak sor­tu ohi <lira.

lrakasleak ezin du ez ikasleek esannahi duten guztia aurresan, ezta behardituzten hiztegi eta egitura guztiak au­rretik irakatsi ere. lkasleak, bestalde,oraindik esaten ez dakien gauzak adie­razi beharra sentituko du askotan.

Arazo hau konpontzeko, irakasleakzenbait gauza egin dezake. Adibidez,ariketa kontrolatuagoak presta ditza­ke, rol-jokoa bukatutakoan ikasleek

' behar izan dituzten egitura berriak era­kusteko; berrikusketa-klasea antoladezake, entzundako hutsuneak zuzen­tzeko.

Ez da beharrezkoa izango askotanklase osoa antolatzea; egitura berriakerakusteko edo zuzenketa egiteko,nahikoak <lirahamar minutu rol-jokoabukatu eta gero.

Prezionk:Gau bar

Bikote edo talde bakoitzak sortukoduen hizkera desberdina izango da.Honek, alde batetik, nork bere hiz­kuntz maila erabiltzeko aukera es­kaintzen du; baina, bestaldetik, supo­satzen du irakasleak ezin izango dizkie­la denei egindako hutsune guztiak zu­zendu; irakasleak ezin bait die ikasleguztiei aldi berean entzun. Beraz, ikas­leek inoiz zuzenduak izango ez direnesaldiak botako dituzte askotan.Hau da klasea taldeka edo binaka

antolatzen denean pagatu beharrekoprezioa.

Bestaldetik, lan sistema hau oso mo­tibatzailea izaten da. lrakasleak horre­lako klasean entzundako hutsuneakzuzentzeko klase gramatikal bereziaantolatzen duenean, askoz motibatua­goak egoten <lira ikasleak, bai egituraberriak ikasteko, bai gaizki erabilitakoegiturak zuzentzeko, hauen beharrajadanik sentitu dutelako.Ariketa mota honetan iniziatiba

ikasle baten eskuetan geratzen da, etabeste ikaslearen lana erantzutea izatenda batez ere. Horregatik, horrelakoariketek bi zati izaten dituzte. Bigarrenzatia lehenengoa bezalakoa da bainarolak aldatuz, hasieran rol pasiboa zeu­kan ikasleak aktiboa har dezan.

Page 13: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

186 Itzulpenak eta Lankidetza

6.3. Egoera eta helburuen bidezkontrolatutako rol-jokoak

Aurreko ariketan zenbait aldaeraeman zitezkeen arren, irakasleak nahi­koa kontrolatzen zuen ikasleek nahi­taez erabili beharreko zenbait egitura.Ematen zaizkien fitxetan datu askoazaltzen direnez, ez dute ikasleek gau­za handirik sortu behar, jadanik euska­rri sendoa bait dute fitxan bertan.

Baina orain azalduko ditugun rol­-jokoetan irakaslearen kontrola ez da-

gokio ikasleak bota behar duen egiturajakin bati, baizik eta komunikazioarenbidez lortu behar duen helburuari.

Rol-joko mota hau argitzeko ikusdezagun Menné-ren (1977) «The De­tective» ariketatik moldatutako «JO­SE M. ª URIAREN HILKETA» izene­ko rol-jokoa (HABE, 1984, 2. urratsa,26. ikastunitatea).

«JOSE MARIA URIAREN HILKETA»

• Nola eginIrakasleak egoera zein den azalduko du: Jose Maria Uria hil dute

gaur goizean. Gorrotxategi inspektoreak hiltzailea zein den aurkitubehar du eta horretarako zenbait pertsona elkarrizketatuko ditu.

Ikasleak taldetan jarriko <lira, gutxieneko partaideak bost direla­rik. Sei edo zazpi balira, Lopez sarjentoa eta Juan Jose Sarrionaindia­ren pertsonaiak kenduko lirateke.

Behin egoera zein den jakin ondoren, ikasleek beren pertsonaia­ren aurkezpena egingo dute. Inspektoreak pertsonaia bakoitzari goizhorretan zer egin duen eta hildakoarekiko harremanak zeintzu direngaldetuko dio.

Eztabaida egingo da denen artean, hiltzailea nor den jakiteko.Gorrotxategi inspektoreak eztabaidari bukaera emango dio nor­

bait atxilotuz.OHARRA: Gorrotxategi inspektorearen papera garrantzitsuena

denez, komeni da gehien hitzegiten duen ikasleari ematea.

Page 14: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

187Itzulpenak eta Lankidetza

@I Ikaslearen fitxa1.ikaslearen fitxa

LOPEZ SARJENTOA

DatuakZu Lopez sarjentoa zara, Gorrotxategi inspektoreari laguntzendiozu ikerketa honetan.

IrudiaSusmagarriei honelako galderak egin behar dizkiezu:- Zer egin duzu gaur goizean?- Zer lan mota egiten duzu?- Zerbait berezirik entzun edo ikusi duzu?- Zer iruditzen zaizu hilketa hau?- Zure ustez zein izan daiteke hiltzailea?- Zein gelatan egon zara?- Etab.

it=· on:Trl

2.ikaslearen fitxa

GORROTXATEGIINSPEKTOREA

DatuakJose Maria Uriaren etxean zaude. Uria jauna gaur goizean hil dute.Norbaitek deitu du etxetik komisaldegira. Uria jauna bere gelan,bere pistolaz hilda aurkitu duzu. ·Bederatziak eta hogeian hil dute gutxi gorabehera. Denak pozikdaude hil delako.

Irudialkerketa egin behar duzu.Denei galderak berak egin behar dizkiezu:- Nola duzu izena?- Zer egin duzu gaur goizean bederatziak eta hogei arte?- Zein gelatan egon zara?- Zer Jan egiten duzu?- Zerbait berezia entzun edo ikusi duzu?- Zer iruditzen zaizu hilketa hau?- Zure ustez zein izan daiteke hiltzailea?- Etab.

Page 15: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

188

3.ikaslearen fitxa

Itzulpenak eta Lankidetza

JUAN JOSE SARRIONAINDIA

DatuakZu hildakoaren zerbitzaria zara. Oso pozik zaude Uria jauna hil

delako. Oso gaizki portatu da zurekin (hau ez esan Gorrotxategiinspektoreari; izan ere, esa ten badiozu, susmagarri bihur zaitez­ke). Gaur goizean hildakoaren gelara joan zara bederatziak etahogeian eta hilda aurkitu duzu. Ez duzu ezer ikutu eta poliziarideitu diozu.

IrudiaEgin beharreko deklarazioak

- Gaur goizean bederatzietatik hamarrak eta laurdenak arte sukal­dean aritu zara !anean. Ez duzu ezer berezirik entzun. Bakarrikbederatziak eta hamarrean, gutxi gorabehera, Uria jaun-andreakzera esan dio bere senarrari: «Hil egingo zaitut».

Egin beharreko galdera edo eskaria- Bihar hartzen dituzu oporrak eta Malagara joan nahi duzu.

Gorrotxategi inspektoreari galdetu ea !aster egongo zaren libre.

4.ikaslearen fitxa

AITOR URIA EGIGUREN

DatuakZu hildakoaren semea zara. Zeure aita ez duzu inoiz maite izan.Askotan aritu zara berarekin erritan dirua dela ta.

Irudia _ , _Egin beharreko deklarazioak

- Gaur goizean, bemz ere erritan aritu ondoren, aitaren gelarajoan zara eta tiroa bota diozu, Gero zeure gelara joan zara, etahor Josetxo Anabitarte ikusi duzu. Josetxoren ustez zu susrnaga­rri zara (Gorrotxategi inspektoreari ez esan hau; izan ere, esatenbadiozu, susmagarri bihur zaitezke). Zera esan behar diozu:zeure aitaren gelara joan zarela goizeko bederatzietan gutxigorabehera, baina ez zarela sartu, zure aita beste batekin erritanentzun duzulako, Zure ustez Josetxo Anabitarte izan da hiltzai­lea, zure aitaren negoziokidea da eta aspalditik atera nahi diodirua zure familiari. Gainera zeure aita hil eta Josetxo izango daenpresa guztien jabe.

Egin beharreko galdera edo eskaria- Gaur zeure andregaia afáltzera eraman behar duzu. Gorrotxategiinspektoreari galdetu ea telefonoz dei dezakezun.

Page 16: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

5.ikaslearen fitxa

189

MARIA EGIGUREN

DatuakJase Maria Uriaren alarguna zara, híldakoaren emaztea.Oso pozik zaude zeure senarra hil dutelako; izan ere, bes te ernaku­me batekin bait zebilen azkeneko bi urteotan. Haserretu egin zaragaur goizean zeure senarrarekin (hau ez esan Gorrotxategi inspek­toreari).

IrudiaEgin beharreko deklaruionk

- Egongelan egon zara bakar-bakarrik egunkaria irakurtzen gaurgoizean zortzi t'erdietatik hamarrak harte. Ez duzu ezer entzun.Marisol Ruiz, idazkaria, erritan arito da zure senarrarekin &aurgoizean. Zure ustez hark hil du zeure senarra.

Egin beharreko g~a edo eski11141- Gorrotxategi inspektoreari zeure abokatuarekin hitzegin deza­

kezun galdetu behar diozu.

6.ikaslearen fitxa

MARISOL RUIZ

DatuakZu hildakoaren idazkaria zara. Oso pozik zaude Uria jauna hildutelako.Oso gaizki portatu da beti zurekin (hau ez esan Gorrotxategiinspektoreari).

IrudiaEgin beharreko deklarazioak

- Ikasteko gelan bakar-bakarrik egon zara zortzi t'erdietatik ha­maikak arte gaur goizean. Zerbait entzun duzu, bederatziak etahogeian gutxi gorabehera, agian irratia; ez zaude ziur.Bederatzietan emakume baten ahotsa entzun duzu Uria jaunare­kin erritan.Zure ustez, ahotsa Uria andrearena da eta.berak hil du Ur.::jauna, azkerí hilabeteotan maitale batekin ibili delako •,,1 ere.

Egin beharreko gatdéra ·~ tsk."1a- Poliziari lagúntza eta babesa eskatu beharko diozu, hiltzaile

batekinez bait duzu segurantziarik e0txean.

Page 17: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

190

7.ikaslearen fitxa

Itzulpenak eta Lankidetza

DatuakZu hildakoaren negoizokidea zara. Oso pozik zaude hil delako;izan ere, orain hark zituen enpresa guztiak zureak izango <lira(hauez esan Gorrotxategi inspektoreari).

IrudiaEgin beharreko deklarazioak

- Gaur gni7r·:in [Tno;;;aJnnrln:in hilrlakoaren seme Aitorrekin hitze­gitera joan zara bere gelara. Gelan elkarrekin egon zarete bede­ratzietatik hamarrak laurden gutxi arte. Aitor bederatzietan hel­du da. Ez duzu ezer berezirik entzun, baina normala da nahikogorra zara-ta.Zure ustez, Aitorrek hil du bere aita.

Egin beharreko galdera edo eskaria- Poliziari galdetuko diozu ea hor egon behar duzun; izan ere, lanasko duzu eta nahiago duzu zeure bulegora joan.

JOSETXO ANABITARTE

Ikasleek hasieratik rol-joko honenegoera eta helburuak ezagutzen dituz­te. Nahiz eta ikasle bakoitzaren fitxaninformazio asko azaldu, informaziohori eratuta dagoen moduagatik, jo­koaren bilakaera nahiko asmaezina daeta ustegabeko bideetatik joan daite­ke.

Gorrotxategi inspektorearen fitxan,adibidez, hauxe azaltzen da.Ikerketa egin behar duzu.Denei galdera berak egin behar diz­kiezu:- Nola duzu izena?- Zer egin duzu gaur goizean bede-ratziak et~ hog~ira arte?

- Zein gelatan egon zara?- Zer lan egiten duzu?- Zerbait berezi entzun edo ikusi du-zu?

- Zer iruditzen zaizu hilketa hau?- Zure ustez, zein izan daiteke hil-tzailea?

- Etab.

Rol-jokoa hasten denean, jokoarenkontrola Gorrotxategi inspektorearenesku geratzen da, rolak ematen dionagintearengatik.Hau bezalako «barruko kontrola»

oso garrantzitsua da. Irakasleak horre­la lasai utz diezaioke klasearen kontro­la taldeari, bai bait daki taldeak jokoa­ren ekintza beteko duela: denek hitze­gingo dute, eta bukaeran inspektoreakbat atxilotuko du.Esperientzia eta intuizioaren bidez

rol-jokoa prestatzerakoan, irakasleakgauza hauek erabaki behar ditu:- Rol-jokoa ando ateratzeko, ikas­

leek eskura eduki behar duten infor­mazioa zein den.- Zeintzu diren egoera eta roletan

ikasleen irudimenak asmatzeko utzdaitezkeen xehetasunak.- Taldeko batek edo bik bakarrik

jakin ditzaketen xehetasunak.Rol-joko hauen arrakasta «amanko­

muneko informazio» eta «zalantza»­ren arteko orekan datza.

Page 18: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

6.4. Extabaida eran antolatutakorol-jokoak

Azkeneko rol-joko motaren aldaerabesterik ez da.

Rol-joko hauetako egoera benetakoedo asmatutako arazo bati buruzko ez­tabaida da.

Ikasleen roletan bi gauza hauekazaltzen dira:

- Arazoari buruzko «amankomune­ko informazioa».- Defendatu behar diren iritziak.Jokoaren bukaeran ikasleek erabaki

bat hartu behar dute eztabaidaren edobotoen bidez.lkus dezagun, adibidez, Lynch­

engandik (1977) moldatutako «LA­RRAZ AUZOKO GERTAERAK»izeneko ariketa.

191

«LARRAZ AUZOKO GERTAERAK»

• Nola egin

Irakasleak sarrera[itxa banatuko du eta egoera zein den azalduko.Larraz auzoan zenbait gertaera gogor gertatzen ari da. Arazoei irteeraemateko, auzoko eta udaleko zenbait pertsona deitu dira hilera irekihatera, zortzi iritzi desberdinetako pertsonak hain zuzen ere.

Bederatzigarren pertsonaia bileraren koordinatzailea izan daiteke,partehartzaileen aurkezpena eta bileraren ardura eramango duena.

• Sarrera fitxa

BILERA IREKIALARRAZ AUZOAN

Bihar gaueko 8etan Auzo­Elkartearen lokaletan (Orixe ka­lea, 37) hilera ireki bat izango da,auzoan gertatu diren gertaerabasatíei buruz hitzegiteko.

Egoera honi soluzio bat emannahi diozuen guztioi dei egitenzaizue.

Larraz auzoan gazteak ez dau­de konforme. Marques de Liza­rra enparantzan obratan ari dira.Dagoeneko 30en bat milioi sartudira enparantza horretan. Gaz­teok ez bait dira ezerekin konfor­matzen. Plazak orain artekoitxura eta erabilera galdu egingoduela diote; eta, ezetz, ez dagoe­la eskubiderik olgaleku, erakus­toki, berbenagune izan den en­parantza hondatzeko ...

Page 19: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

192 Itzulpenak eta Lankidetza

• Gurasoak

Zu honako hau zara:- Hamalau eta hogei urte bitarteko serne-alabak dauzkazue eta kez­

katuta zaudete horien etorkizunari buruz.- Zuk uste duzu oso zeregin zaila bihurtu dela orain guraso izatea.

Guraso eta seme-alaben arteko harremanen frakasoaren arrazoia,batez ere, biolentzia handitzean dagoela uste duzu.

- Hala ere, zurekiko, ikastolek eta eskolek ere badute erruaren partehandi bat, gaur egunean ez bait dute lehen bezala diziplina zaintzen.

- Zure seme-alabak txikitan ikastolara joaten ziren. Orain instituturajoaten dira eta oso gustara daudela esaten dute. Zuk uste duzuarazoak eskolan hasten direla. Haur argiek ez dute diziplinarenbeharrik, ikastea gustatzen zaielako. Baina beste batzu oso zalapar­tariak izaten dira eta diziplina behar dute. Zuk ikasle zalapartarihauentzat diziplina gogorra eskatzen duzu.

- Bestalde, «Gazteria» klubeko arduradunen aurka zaude. Orain delahamar urte ez zegoen horrelako klubik eta gazteak lasaiago zeudenauzoan. Gazteen artean ez ziren sortzen orain sortzen diren istiluak.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk ere iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

• Arazo sozialetako langileak

Zu honako hau zara:- Gizarteko arazoez arduratzen den erakunde bateko partaide zara.

Erakunde hori gazteriak dauzkan arazoez arduratzen da gehienbat;adibidez, drogaren arazo, langabezia, eta abarrez.

- Zuk badakizu Larraz auzoko jendea kexa dela gazteek sortzendituzten istiluengatik. Baina, beste hiri batzutako istiluen aldean,Larrazen gertatzen dena ez da ezer.

- Zure ustez, basakeriaren zergatia langabezian dago. Baina, bestal­de, udalak ez du ezer egiten, lanik gabe dagoen jendeak denborazerbait eginez edo ikasten pasa dezan. Larraz auzoan klub batbakarrik dago gazteriarentzat. «Gazteria» klub deitzen dela usteduzu. Besterik ezean, gazteriak tabernetan eta droga erretzen pa­satzen du denbora. Ez dago zinemarik, ez nahiko kiroldegirik, ezezer.

- Arazo larritan dabiltzan gazteak konprenitzeko eskatzen duzu. Gi­zarte osoaren errua da gazteriaren egoera. Pertsona nagusiek berenbizimodua konponduta daukate eta ez dira gazteriaz asko ardura­tzen.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Page 20: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

• Irakasleak

Zu honako hau zara:- Larraz auzoko institutuko irakasle zara.- Bost urte daramazu institutuan lanean. Institutuan lanean hasi au-

rretik, ikastolan aritu zinen lanean. Zuk uste duzu institutuko lanaikastolakoa baino zailagoa dela, batez ere Larraz bezalako auzobatean. Istilu handiak sortzen dira institutuan ikasleen artean. Zureustez, irakasle guztiak ari dira ahal dutena egiten.

- Zurekiko, auzokoek gehiago lagunduko balute, gauza gehiago eginahal izango litzateke. Baina auzoan inor ez daga gazteei laguntzekoprest.

- Zure ustez, biolentziaren arazoa langabeziarekin lotuta dago. Gaz­teek dirua behar dute eta ez dute lan egiteko aukerarik. Bestalde,frustratuta sentitzen dira eta ez dute lehengo gazteek zuten gizarteberri bat eraikitzeko idealik.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

• Udaltzaingoa

Zu honako hau zara:- Zu Donostiako udaltzainen burua zara.- Hilketa eta delinkuentziaren igoera oso nabarmena izan da azke-

nengo hilabeteotan. Gero eta lan gehiago daukazue auzoetan sor­tzen diren istiluengatik (batez ere, Larraz auzoaa).

- Zure ustez, udaltzaingoa indartu egin beharko litzateke zaindarigehiagorekin. Orain sortzen diren istiluetarako Donostiako udal­tzainen kopurua oso urria da.

- Zure ustez, Larrazen gertatzen dena Ameriketan gertatzen ari de­naren ispilua besterik ez da.

- Biolentziaren igoera, zure ustez, arrazoi hauengatik sortu dagehienbat:

a) Lehenik, gurasoak ez dira beren seme-alabek egiten dutenazkezkatzen. Gauean, gurasoak telebista ikusten ari diren bitartean,semeak kalera joaten dira, gurasoei zer egitera doazen esan gabe.

193

Page 21: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

194 Itzulpenak eta Lankidetza

b) Bigarrenik, eskoletan oso diziplina gutxi daga gaur egunean.Guraso asko harrituta geratuko lirateke, gaur eguneko eskolaknolakoak diren jakingo balute. .

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu bioleri.tzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan? ·- Zer uste duzu egin beharko Iitzatekeela auzoetako gaizkileekin?

e Negozio-gizonak

.Zu honako hau zara:- Larraz auzoan negozioak dauzkazue: dendak, tabernak, botikak,

lantegiak eta abar.- Zazpi urtean bizi izan zara auzo horretan eta gauzak gero eta oke­

rrago doazela ohartu zara. Orain dela urte batzu gazteei lana ema­ten zenien zeure negozioan, inolako zalantzarik gabe eman ere.Gaur egunean, gazteek ez dute lehen bezalako jarrerarik lanerako,ez dira lehen bezain langile onak. Ez dute nagusienganako errespe­turik. Bost axola zaie nagusiaren negozioa eta ez dira beren lanaonda egiten saiatzen. Beraz, zuk nahiago duzu gazterik ez hartzea.Gainera, dirua lapurtzen dizute.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

e «Gazteria» kluba

Zu honako hau zara:- Zu Larraz auzoko «Gazteria» klubeko kide bat zara. Dantzaldiak,

tenisa eta kirol-txapelketak, eztabaidarako taldeak eta abar anto­latzen dituzue. Azkenengo hilabeteotan auzoan gertatzen ari direngertaera eta istilu bortitzak direla eta kezkatuta zaude, batez eregertaera horien inguruan dabilen jendea ezagutzen duzulako.

- Zure iritziz, Larrazen gertatzen dena langabeziaren ondorio gorriada. Bestalde, zuen klubak antolatzen dituen ekintzetatik aparte ezdaga besterik. Zuk uste duzu udalak gazteentzako gauza gehiagoantolatu beharko lukeela, adibidez, kiroldegi bat ireki.Momentuz, La Paz auzoko gazteek, «Gazteria» klubaz aparte,beste nora joanik ez dute.

- Gero eta zailago da jende gaztea klubera erakartzea. Lehen osopozik joaten ziren, baina orain beste ekintza gogorrago batzutanaritzen dira. Langabezia eta droga dira gazteria egoera honetarabultzatu dutenak.

Page 22: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

- Zuk uste duzu hiriko eta auzoko guztien ardura dela hori. Bainabadirudi arduratzen den bakarra auzoko jendea dela. Hiriko bestejende guztia oso ongi bizi da auzo dotoreetan eta gazteriak dituenarazoez arduratu gabe.

- Bestalde, polizia beti ari da errurik ez duten gazteak detenitzen.Horregatik, ez zara harritzen gero hauetako gazte batzu biolentzia­ra jotzen dutenean.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

• Hiriko kontzejalak

Zu honako hau zara:- Donostia hiriko kontzejala zara. Auzoetako arazoez arduratzen

zara eta oso kezkatuta zaude Donostiako auzo batzutako gertaeragogorrak direla eta. Batez ere, Larraz auzokoak.

- Zuk uste duzu Larraz auzoko egoera erabat alda daitekeela, poli­ziak eragin handiagoa balu. Poliziakoek ez dute benetako gaizki­leen aurka ezer egiten, eta hauek esku librea dute gauetan nahiduten guztia egiteko.

- Bestalde, sufritzen ari garen bortxakeriaren erruaren parte handia .telebista eta zinemarena da; gero eta ugariagoak bait dira gogorke­ria erakusten duten filmeak.

- Bestalde, zure ustez, «Gazteria» klubekoek ere erruaren parte batbadute. Gaizkileen lagunak dira, eta ez dute laguntzarik eskaintzengaizkile hauek harrapatzeko.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

• Larraz auzoko bizilaguna

Zu honako hau zara:- Zu beti bizi izan zara Larraz auzoan.- Hasieran auzo baketsua zen, baina orain biolentziaren eragina oso

handia da. Auzoko soto batzutan biltzen dira gazteak, «rock» en­tzuteko eta «drogak» kontsumitzeko. Musika altuegi jartzen dutebeti. Zuk uste duzu musika bortitz horren eta drogaren eraginagatikari dela gaur eguneko gazteria hain gogorra bihurtzen. Musika hori

195

Page 23: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

196 Itzulpenak eta Lankidetza

basatia eta zaratatsua delako ari da gazteria ere basati eta zaratatsubihurtzen.

- Zure ustez, biolentzia gehitzearen arrazoia polizia ezean daga. Osogogorrak izan beharko lukete gazteekin. Horrela ez lituzkete behineta berriz txarkeria berak egingo. Gaizkileak zigortu egin behar<lira, aintzina egiten zen bezala. Aintzina egiten ziren gauzez gogo­ratzen zarenean (malkilkatu eta urkatu), gaur egunean gaizkileakbigunegi hartzen ditugula uste duzu.

- Orain dela 20 urte, gazteria ez zen gaur bezalakoa, gogorra. Behar­bada, telebistan ikusten diren filmeek ere eragin handia izan deza­kete biolentziaren arazoan.

- Bilera ireki bat egin behar da Larraz auzoan, BIOLENTZIAriburuz eztabaidatzeko. Zuk zeure iritziak eman ditzakezu.

Zer uste duzu honetaz?- Zergatik uste duzu biolentzia gehitzen ari dela munduan?- Zergatik gehitu da biolentzia Larraz eta beste langile-auzo batzu-

tan?- Zer uste duzu egin beharko litzatekeela auzoetako gaizkileekin?

Horrelako jokoek ando funtzionadezaten, roletan azaltzen diren iritzienarteko borroka egon behar du.

Geure adibidea aztertuko dugu.Hiru osagai ditu:a) Ikasle guztiek oinarrizko infor­

mazioa asimilatu behar dute; kasu ho­netan, Larraz auzoko gertaera borti­tzei buruzkoa.

b) Klasean elkarren kontrako inte­resak dituzten zortzi talde <laude: gu­rasoak, arazo sozialetako langileak,Larraz auzoko bizilagunak, hirikokontzejalak, irakasleak, udaltzainak,negozio-gizonak eta gazteak. Roletanzenbait puntu azaltzen da; baina, az­ken finean, talde bakoitzak erabakibehar du zeintzu diren bere interesaketa zein izango den aurrerantzean era­mango duen politika.

e) Tal de guztiak bildu eta arazoa ez­tabaidatzen dute. Bukaeran botazioaegiten da.Adibide honek erakusten duenez,

horrelako rol-jokoak egiterakoan,ikasleek- oinarrizko informazioa irakurri eta

asimilatu behar dute, edo eztabaidakentzungo dituzte;

- bigarren zatian, talde txikitan ezta­baidatuko dute, hizkera informal sa­marra erabiliz;- gero, azken bileran, erabiliko du­

ten hizkerak formalagoa izan beharkodu;- irakasleak, nahi izanez gero, osa­

gai gehiago erants diezaioke jokoari;adibidez, azken hilera egin eta gero,talde bakoitzak bere aldetik egunkari­ko artikulu txiki bat idatz dezala.

6.5. Eskala handian antolatutakosimulazio-ekintzak

Mota honetako jokoek ahalik eta lu­zeen eta konplexuenak izan behar du­te. Denboraren aldetik, esate batera­ko, lau ordutik hilabetera iraun deza­kete.

Bizitza normalean gertatzen direnzenbait ekintzaren eta arazoren simu­lazioak izaten <lira. Gure adibideaLamb-engandik (1982) moldatutako«HEGAZKINAREN BAHIKETA»izeneko simulazioa da. ·IRAkoek etaIrlandako eta Ingalaterrako gobernue­tako ordezkariek arazoari irtenbidebat bilatu arte negoziatu behar dute.

Page 24: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

«HEGAZKINAREN BAHIKETA»

• Nola egin

lkasleek «gertaera oro har» eta «pertsonaiak» fitxak irakurrikodituzte. Egoera ondo ulertu dutenean, klasea taldetan banatuko da:

- IRAko taldea,- Ingalaterrako taldea,- Irlandako taldea,- prentsakoak.lkasle bakoitzari here papera ematen zaio, eta negoziaketak has­

ten dira. Kazetariak taldez talde ibiltzen dira berrien hila. Beste tal­deek telefonoz hitzegin dezakete bitartean edo norbait bidali negozia­tzera.

Klasearen bukaerarako zerbaitetara iritsi behar dute. Talde ba­koitzak erabaki bat hartu behar du.

Jokoa bukatzeko, kazetariek laburpen txiki bat egin dezakete be­ren inpresioak kontatuz.

• Gertaera oro bar

Azkeneko urte hauetan IRAk (Irish Republican Army) ingelesakIpar Irlandan egotearen aurka dago eta, hori dela eta, borroka gogorraegiten ari da. Gogorkeria horren helburua ingelesei aldegin erazteada. Honela Ipar Irlanda eta Hego Irlanda bat egitea posible litzateke.

IRAko komando batek British Airwaysen hegazkin bat bahitu du.Hegaldi honetan sindikalista batzu etxera zihoazen, Canarias uhartee­tan zenbait hitzaldi eman ondoren. Hegazkina eta bidaiariak Dublingoaireportuko pistan daude orain. Bahitzaileen eskariak hauek dira:

- Ingalaterrako presondegietan <lauden IRAko 250 preso aska­tzea.

- Askatu eta gero, Ingalaterratik kanpo berak esango duten lekuhatera eraman ditzatela.

- Aurrerantzean ingelesen eskuetan eroritako IRAko edozein mi­litante gerrako presotzat hartzea.

- Gobernu Britanikoak miloi bat libra dirutan ordaintzea.Azkenengo mezuan IRAk dio lehertu egingo duela hegazkina, ·

bidaiari eta guzti, baldin eta Gobernu britanikoak ez badu 48 ordurenburuan baietza ematen. Gobernu britanikoak 48 ordu ez direla nahi­koak erantzun du, eta azkenengo unean IRAk beste 48 ordu gehiagoeman dizkio. Eta dio, bere eskaerak onartzen ez badituzte, hegazkinaeta bidaiariak lehertarazi ez ezik Inglaterrako edozein politikari eza­gunen aurkako ekintzak ere egingo dituela.

Une honetan hasten da 48 orduko bigarren epea.

197

Page 25: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

198 Itzulpenak eta Lankidetza

GobernuetakoakDublin eta Londreseko Gobernuek, nork bere aldetik, «Krisialdi

Batzordeak» sortu dituzte arazo honi, bakoitzak dituen interesen ara­bera, irtenbidea emateko.

Batzorde hauen lehendabiziko betebeharra azkenengo gertakarieidagokien estrategia zuzena asmatzea da. Estrategia hau besteen eran­tzunak kontutan harturik moldatu beharko dute.

IRANahiz eta beharrezkoa balitz egindako mehatxua betetzeko gai

izan, zuk badakizu hegazkina -bidaiariak eta guzti- lehertzeak zureaurkako publizitatea ekarriko lukeela. Zuk zeure presoen askatasunaeta behar- beharrezkoa duzun diru hori nahi duzu batez ere. Ekintzahonen arrakasta Gobernu lngelesak zuekiko dituen asmoak atzeratze­ko gai izatean daga.

PrentsaOso historia interesgarria da eta lehenengo orrialdean azalduko

da. Saia zaitezte berri guztiak biltzen.

• PertsonaiakIRA

1. Nazioarteko Ekintzetako Aholkularia.2. Lehenengo Aholkularia.3. Bigarren Aholkularia.

Ingalaterra1. Lehen Ministrada.2. Kanpo-Arazoetarako Ministrada.3. Psikologoa.4. Ahokulari Militarra.5. Sindikatuetako Ordezkaria.

Irlanda1. Lehen Ministrada.2: Oposizioko Burua.3. Aholkulari Militarra.4. Kanpo-Arazoetarako Ministrada.

Prentsa1. Lehenengo Kazetaria (Ingalaterraren aldekoa).2. Bigarren Kazetaria (IRAren aldekoa).3. Hirugarren Kazetaria, Nazioarte~o berrien agentzia.

Page 26: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

• Prentsaren fitxaZuek azkeneko berriak lortu behar dituzue. Ahal izanez gero,

batetik, Londres eta Dublingo Gobernuekin hitzegin beharko duzue;eta, bestetik,IRAkoekin.

Zuen egunkariaren ideología ere kontutan hartu behar duzue.Gatazka bukatzen denean, zeuen bertsioa kontatu beharko duzue.

Lehenengo kazetariaZure egunkaria «IPAR IRLANDAKO KAZETA» da.Zure ideología Ingalaterraren aldekoa, eta IRA eta Dublingo Go­

bernuaren aurkakoa da.

Bigarren kazetariaZure egunkaria «IRLANDA NAZIONALISTA» da.IRAren aldekoa zara. Dublingo Gobernua konbentzitu behar du­

zu IRAri laguntzeko.

Hirugarren kazetariaNazioarteko berri-agentzia batean lan egiten duzu.Oso neutrala zara, eta alde guztietako iritziak jaso behar dituzu.

Ahalik eta informazio objektiboena ematen saiatuko zara.

• lngalaterraren fitxaHau da IRAk egindako lehenengo bahiketa eta ez dakizue nola

jokatuko duen.Lasai egon nahi duzue, baina badakizue badaiari guztiak hiltzeko

gauza direla.Hegazkinean sindikalista asko daga eta sindikatuek presioa egingo

dute negoziaketan.Dublingo Gobernuarekiko harremanak ez dira oso onak. Haren

inpartzialitatea zalantzan ipintzen duzue, azken batean IRAren helbu­ru bera bait du: Irlandaren batasuna.

Gainera, frogarik ez duzuen arren, badirudi IRAko zenbait ko­mandok bere kokalekua Hego Irlandan duela.

Lehen MinistraríaIRAko «baseak» onartu dituzu Hego Irlandan. Orain oso egoera

larrian zaude. Londresekiko harremanak ez dituzu apurtu nahi.Bahiketa lehenbailehen bukatzea nahi duzu, baina odolik isuri

gabe. .Zure jokabidea bai Londres bai IRA konbentzitzea da, batak eta

besteak amare eman dezaten.

i99

Page 27: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

200Itzulpenak eta Lankidetza

Kanpo-Arazoetarako MinistrariaDublingo Gobernuarekin hitzegin behar duzu.Zure egitekoa Dublin Ingalaterraren iritzietara ekartzea da.Ahaztu ezinekoa da, hegazkina Dublinen dagoenez, IRAkoek

Irlandako soberaniaren aurka ari direla.Bestaldetik, IRAk irabaziko balu Iparraldean, Irlanda batua lortu­

ko ote lnkete? Oso zaila gertatuko litzaiekeela iruditzen zaizu. Izanere, oso kontserbadorea bait da Dublingo Gobernua eta IRA osoezkertiarra. Oreka lortzea oso zaila izango litzateke.

Lortu behar duzun beste gauza hauxe da: bahituak askatzera arma­da ingeleseko talde berezia bidaltzea (British Special Air Service),ekintza berezietarako trebatutako gizonak, hain zuzen. Dublingo Go­bernuak bere armadaren bidez bahituak askatzea oso zaila litzatekeeta hori sartu beharduzu buruan. Zuen talde bereziak dira horretara­ko aproposenak eta prestatuenak.

PsikologoaIRAkoekien negoziatu behar duzu. Aditzera eman behar diezu eta

buruan sartu bidaiariak hiltzearekin aurkako publizitatea besterik ezdutela lortuko.

Zure bigarren egitekoa Kanpo-Arazoetarako Ministrariarekin lanegitea da.

Dublingo Gobernua IRAren aurka jarri behar duzue.IRA bakarrik inolako laguntzarik gabe geratzen bada, errazago

emango du amore.

Aholkulari MilitarraOrain dela bost urte sortu ziren armada ingelesean terrorismoaren

aurkako talde berezi batzu, horrelako ekintzetan parte hartzeko.Zeu zara talde horien arduraduna. Eta horietako bat Dublinera

bidali nahi duzu, nahiz hango gobernuak baimenik eman nahiz ez.Ziur zaude IRAko zenbait base Hego Irlandan dagoela eta ez

dutela zigorrik jasaten.Horregatik, neurri berezi batzu hartu nahi dituzu.

Sindikatuetako OrdezkariaEzkertiarra zarenez, ez duzu IRAren jokaera politikoa oso gaizki

ikusten, kolonialismoaren aurka ari da eta.Baina hegazkinean sindikalista asko dago, zure lagun eta lankide

direnak, eta salbatu egin nahi zenituzke.Bestaldetik, IRAk esan du politikari ingeles famatuen aurkako

ekintzak dituela. Eta beldur zara zuri tokatuko ote zaizun.Negoziaketaren aldekoa zara.Militarrek egin nahi duten operazioak egoera larritu besterik ez du

egingo.

Page 28: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

ltzulpenak eta Lankidetza

o Irlandaren fitxaOrain arte ez duzue oztoporik izan IRAkaekin. Zuen lurraldean

badute zenbait «base» terroristak entrenatzeko.Azken batean, haien helburua eta zuena bat bera da: Irlanda batua

lortzea.Baina bahiketa honek asko kanprometitzenzaituzte. Alde batetik,

ezin diezue lagundu; izan ere, lehen ere nahiko hotzak diren Londre­sekiko harremanak betirako apurtuko bait lirateke. Bestaldetik, ezinduzue IRAren aurka jokatu; Irlanda osoa zuen aurka jarri eta zuenizen ona galduko bait zenukete.

Lehen MinistrariaZu bileraren buru izango zara. Guztien aholkua eta iritziak jaso

ondoren, zurea izango da erabakia.Bahiketa honetan zure etorkizun politikoa <lagoauzitan. Bidaia­

riak hiltzen badituzte, zureak egin du.Negoziaketarako ahalegin guztiak egin beharko dituzu.

Kanpo-Arazoetarako MinistraríaIrlandako Gobernuaren jarrera adierazi behar diozu Ingalaterrako

Ministrariari. Ingelesek lpar Irlandatik aldegingo balute, <lena kon­ponduko litzateke. Beraz, ingelesek sortutako arazoa da.

Guztien begikoa izanik, argi azaldu behar duzu zure Gobernuakbadituela bere iritziak eta ez dela Londresen morroi.

Aholkulari MilitarraOso pozik zaude, zuk moldatutako terrorismoaren aurkako talde

berezien ardua heldu delako azkenean. Ziur zaude gai izango direlabahituak askatzeko eta IRAkoei armak kentzeko.

Ejertzito ingelesak esku hartzearen aurka zaude. Dirudienez, in­gelesak ez <lirakonturatzen zuek ere badituzuela terrorismoaren aur­kako taldeak.

Oposizioko BuruaGogorkeriaren aurka zaude. Horrelako terrorismorik, nahiz eta

IRArena izan, ezin da onartu.Bahituak askatzeko operazio militarraren aldekoa zara, baina Ir­

landako armadak egingo du operazio hori; inolaz ere ez ingelesak.Gainera, operazioa onda ateratzen bada, ospe handia lortuko

duzue Londresen aurrean. ·

201

Page 29: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

202 Itzulpenak eta Lankidetza

e IRAko fitxaBeharrezkoa izanez gero, zuen mehatxua betetzeko gai zarete.

Baina, badakizue hegazkina, bidaiari eta guzti, leherterazteak aurka­ko publizitatea ekarriko lizuekeela. Zuen xedea zuen taldeko presoakaskatzea eta ezinbestean behar duzuen miloi libra hori eskuratzea da.

Operazio honen arrakasta gobernu ingelesak zuekiko dituen as­moak atzeratzeko gaitasunaren baitan daga.

Nazioarteko Ekintzetarako AholkulariaZu hegazkin bahiketaren eremuan ikerle iaioa zara. IRAk egiten

duen lehendabiziko atentatua denez, zure laguntza beharrezkoa zaie.Horregatik gonbidatu zaituzte.

Zure xede eta helburu bakarra munduko iraultza da. IRAri lagun­tzeko prest zaude, beraren kanpaina munduko ordena desorekatzerabait datar.

Ez zaizkizu IRAren helburu partikularrak axola. Baina prest zau­de horren helburuak zure helburu pertsonaletara moldatzeko.

Lehenengo Aholkulari PolitikoaZure lana Londresekin negoziatzea da. Nolarebait hasi behar eta,

hegazkina lehertzea derrigorrezkoa bada, Londresek erantzunkizunosoa duela esan dezakezu.

Bahitutako sindikalistekin eta Londreseko Gobernu kontserbado­rearekin dituzun harremanak ere baliagarriak <liranegoziaketarako.

Puntu hauek kontutan harturik, eme ibiliko zara; izan ere, aurre­rantzean puntu gehiago lor bait ditzakezu zeure alde.

Bigarren Aholkulari PolitikoaZure lana Dublinekin negoziatzea da. Irlandaren batasunaren alde

burruka egiten duzula esaten duzu Hego Irlandan. Hala ere, Errepu­blikarentzat zure ekintzak beti izan <lira istilu eta iskanbilen iturri.

Dublinek ez ditu aintzakotzat hartu IRAren ekintzak Hego Irlan­dan. Baina oraingoan ezingo du esan ezer ez dakienik. Gertaera honiburuz duen jarrera argitu beharko du Londresen aurrean.

Zure lana da Dublingo Gobernuaren iritzia zure alde jarri etaekintza honen arrakasta segurtatzea.

Page 30: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

Horrelako ariketak asko erabili izan<lira hizkuntzen irakaskuntzatik kan­po: Institutuetan, gerente eta adminis­trarien prestakuntzan, edo babesgintzazibilean jendeari triskantzaren bat ger­tatutakoan zein jarrera hartu beharduen erakusteko.

Hizkuntzen irakaskuntzan arrakastahaundiko teknika izan da; izan ere, hiz­kuntza bera ez den beste helburu batbete behar bait dute ikasleek, hots, si­mulazioan azaltzen den arazoa aztertueta irtenbide posiblea bilatu. Honekikasleen motibazioa pizten du, eta kon­turatu gabe erabiltzen dute hizkuntza,simulazioa egiten duten bitartean.

203

6.6. InprobísazíoaInprobisazioa da irakaslearen kon­

trolik gutxien daukan rol-jokoa. Ikas­leei egoera-estimulo bat besterik ezzaie ematen, eta gero jokoa horien es­kuetan geratzen da. Nahi dutena egindezakete, ez dute inolako eginkizunberezirik burutu behar. Normalean,sormen handiko ikasleek asko luzatzendituzte horrelako inprobisazio­-egoerak, baina zenbait kasutan ikasleaskori bi esaldi besterik ez zaizkiebururatzen.

Ikus dezagun, adibide bezala, Dob­son-engandik (1974) moldatutako «IN­PROBISAZIO-EGOERAK» izenekoariketa.

«INPROBISAZIO-EGOERAK»

50 egoera-txartel sartuko ditugu poltsa batean.Klasea bi taldetan banatuko dugu, talde bakoitzeko partaideak

binaka jarriko ditugularik. Bikoteek txartel bana aterako dute poltsa­tik. Bikote bakoitzeko partaideek bizpahiru minutu izango dituzteegoeraren zernolakoak eztabaidatzeko. Ez zaie utziko egoerari dago­kion elkarrizketa idazten, ariketaren helburuetako bat inprobisazioalantzea bait da.

Lehenengo bikoteak tokatu zaion egoera azalduko die bere talde­koei, eta ondoren taldearen aurrean inprobisatuko du. Antzezpenabukatu eta gero, ikusleek beren iritzia emango dute inprobisazioariburuz:

- elkarrizketaren naturaltasunaz,- antzeko egoera batean beraiek esango luketenari' buruzko ko-

mentarioak,- antzezpenaren kritika,- antzezlariek inprobisatzen ari ziren bitartean gustara egon diren

ala ez.Gauza bera egingo dugu bikote guztiekin. Lehenengo erronda

bukatutakoan, denbora izanez gero, bikoteek beste txartel bat aterakodute poltsatik eta antzeztuko.

e Nola egin

Page 31: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

204 Itzulpenak eta Lankidetza

• Inprobisazio-egoerakO. Bulegoz betetako etxe batean zaude. Pasiloan zure aurretik doan

neskari orri bat erori zaio eta ez da konturaru. Orria hartu etaeman egiten diozu. Eskerrak ematen dizkizunean, zure aspaldi­ko ikaskidea dela konturatzen zara.

1. Jatetxe batean aurkitzen zara. Ederki afaldu duzu eta bapo-bapozaude. Zerbitzaria zuk kontua noiz ordainduko zain daukazu.Poltsa hartu duzu kartera ateratzeko, eta etxean utzi duzulaohartzen zara.

2. Zure aurreko kotxea bapatean geratu, eta elkar jo duzue. Kotxebiak honda tu dira. Beste txoferra bere kotxetik irten eta zurega­na datar.

3. Etxean zaude bakar-bakarrik. Halako batean telefonoak «ring,ring, ring» jo du. Telefonoa hartu eta beste aldean ahots arrarobat entzuten duzu.

4. Zure lagunak aspaldi utzi zizun liburua itzultzeko esan dizu.Hasiera batean ez zara gogoratzen zer egin zenuen liburuarekin.Gero azaltzen diozu zergatik ez zenion lehenago ·itzuli.

5. Antzokian konturatzen zara beste pertsona bat dagoela zureeserlekuan eserita. Berarekin hitzegiten duzu, okerreko lekuaneserita dagoela azalduz.

6. Egun batean ohi baino goizago esnatu eta egongelara joan zara.Hantxe, ustegabean, ezezagun bat aurkitzen duzu sofan etzandalatan. Zure ama esnatu eta ezezagun hori nor den galdetu.

7. Lagun batzuren etxera zoaz bisitan. Doministiku batzu egin on­doren, zure lagunen txakurrak alergia ematen dizula konturat­zen zara.

8. Lagun batekin paseatzen zabiltza hiri erdian. Halako bateankonturatzen zara esnea berotzen utzi duzula sukaldean.

9. Jertse bat erosi eta dendan utzi duzu ahaztuta, konturatu gabe.Etxera heltzerakoan, ohartzen zara ez dagoela erositako bestegauzekin batera. Dendara itzuli, eta galdetu enplegatuari eaikusi duen.

10. Aulki batean eseri zara. Bapatean zure lagunaren kapelarengainean eserita zaudela konturatzen zara. Kapela zimur-zimuregin da. Barkamena eskatuz, hori bezalako berri bat erosikodiozula esaten diozu.

11. Ez duzu ezer prestatu afaltzeko; izan ere, zure lagunarekin arro­pa berriak erostera atera bait zara eta oso nekatuta zaude. Sena­rra etxera heldu zaizu, eta goseak amorratzen daga. Berehalahasi nahi du jaten.

12. Leihoaz bestaldetik etorritako zarata zoli batek esnatu zaitugauaren erdian. Leihotik begiratu eta gizon arraro bat ikusi duzukalean kantari. Mesedez isiltzeko eskatu diozu, baina berak ezduela kantatzeari uzteko asmorik erantzuten dizu.

13. Hain zaude lanpetuta, ezin izan duzu eskuarteko lana bukatu.Ugazabak bere bulegora deitu eta lan jakin bat zergatik ez duzunbukatu galdetzen dizu.

Page 32: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza

14. Gauerdia da. Etxeruntz zoaz. Bapatean itzal bat ikusi duzu zeureparean. Ahots bat entzuten duzu gelditzeko esanez.

15. Irakaslea zara. Ikasgelan sartu eta ikasle bat ikusten duzu berelekuan negarrez. Zergatik dagoen hain saminduta galdetzen dio­zu.

16. Urte askotan ikusi ez duzun lagun bat ikustera zoaz. Garai ba­tean 100 kiloko gizona zen. Orain 75 besterik ez du pisatzen.

17. Nazio ezezagun batean jaitsi zara trenetik. Euskara zerbait da­kien pertsona bat aurkitu duzu, eta helbide hatera nola heldugaldetu diozu. Berarekin piska batez hitzegin ondoren, ulertzendiozu noruntz jo behar duzun zeure helbide horretara heltzeko.

18. Ilargiko lehendabiziko turistetako bat zara. Mezu bat bidaltzenari zara Lurreko norbaiti.

19. Lapurreta egin dizute etxean. Poliziari deitu diozu. Polizia dator­kizunean, zenbait galdera egiten dizu.

20. Parisko hegazkineko hilete bat erosi duzu. Aireportura joan, etahegaldia kantzelatu egin dutela esaten dizu konpainiako ardura­dun batek. Oso haserre zaude, arratsaldeko 7etarako Parisenegon behar duzulako.

21. Zure semea oso gaizki dabil eskolan azkenaldi honetan. Irakas­leak deitu dizu, zurekin hitzegin nahi duela esanez.

22. Loteri txartela erosi eta abrigoaren poltsikoan utzi zenuen. Zureemazteak ez zekien loteri txartela zegoenik han, eta abrigoa botaegin zuen, oso zaharra bait zen. Handik egun batzutara, sariazenbaki horri tokatu zaiola jakin duzu. Zeure emazteari abrigoazgaldetzen diozu.

23. Oso miopea zara eta jendez betetako gela batean galdu dituzubetaurrekoak. Norbaiti eskatzen diozu betaurrekoak bilatzenlaguntzeko.

24. Hiriko parkean zabiltzalarik, eskolan zeurekin ikasitako batekintopo egin duzu. Harrituta gelditzen zara miloi askoren jabe egindela jakitean.

25. Zapatak probatzen ari zara zapategi batean. Honez gero pila batprobatu dituzu, eta dendaria pazientzia galtzen ari da. '

26. Bankuan zaude. Zeure kontu korronteko dirua ateratzen arizara. Enplegatuak nortasun-agiria eskatzen dizu eta etxeanahaztuta utzi duzula konturatzen zara.

27. Hirian barrena zoaz oinez. Halako batean lagun bat ikusten duzuzeure aurrean. «Kaixo, motel», esaten diozu. Burua jiratu etaezezagun bat dela ohartzen zara.

28. Gobernuko Ministraría zara. Kazetari batek munduko gertaereizer erizten diozun galdetzen dizu.

29. Modan dagoen hondartza batean zaude. Uretara zoazela, zurelagunik onena ikusten duzu. Bere izenez deitzen diozu, bainaezezagunarena egiten du.

30. Irrati berri bat erosi duzu ..Etxera eraman duzu, eta ez dabil.Beraz, dendara itzuli eta dendako jabearen aurrean protestaegiten duzu.

205

Page 33: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

206 Itzulpenak eta Lankidetza

31. Kotxea aparkatzen ari zara. Ez duzu «Aparkatzea debekatuta<lago»kartelik ikusi. Udaltzain bat hurbildu eta ea zergatik horaparkatu duzun galdetzen dizu.lrakaslea zara. Ikasle bati azterketa suspenditu diozu, eta osohaserre da.50 miloi egokitu zaizkizu loterian. Zure lagunari kontatzen dio­zu, baina honek ez dizu sinesten.Hiri erdian zaude. Atzerritar bat etorri zaizu helbide batzu gal­detzera. Zu ere kanpotarra zara eta ezin diozula lagundu esatendiozu.Zure lagunak kotxe berri bat erosi zuen, baina orain ez zaiogustatzen. Zuri saldu nahian dabil.Amaginarrebaren etxean zaude. Mahai gaineko pitxer batekharritu zaitu. Eskuetan hartu eta nahigabe erori egin zaizu.Barkatzeko esaten diozu zeure amaginarrebari.Corte Ingelesera joan zara, eta umea galdu zaizu bertan. Osokezkatuta zaude. Arduradun batengana joan eta zeure semetxoabilatzen laguntzeko eskatzen diozu.Zeure emaztearekin zatoz zinematik. Bapatean konturatzen za­rete ez zuk, ez berak ez duzuela etxeko giltzarik hartu.Ileapaindegira zoaz permanentea egitera. Ileapaintzaileak erreegin dizu ilea konturatu gabe. Zu oso haserre zaude.Tren-geltokian zaude maletaz gainezka. Mutiko bati deitu diozu,maletak taxi batean sartzen laguntzeko. Ordaindu behar zenio­naren doblea eskatzen dizu. Prezioa dela eta, has zaitezke ezta­baida.Zeure senargaia nolakoa den esaten ari zara zeure lagun bati.Berak ere beste hainbeste egiten dizu. Bapatean mutil beradeskribatzen ari dela konturatzen zara.Zarata bat entzun duzu korridorean. Ziur zaude lapur bat dagoe­la etxean. Zeure senarra esnatzen duzu, baina berak ez dizusinestu nahi.Jatetxean zaude. Oilaskoa eskatu duzu, baina zerbitzariak ho­rren ordez txuleta bat ekarri dizu. Oker ekarri dizula esan diozu,baina berak zuk agindutakoa ekarri dizula dio.Afari bat duzue zeure senarraren ugazaba eta beraren emaztea­rekin. Zeure senarrari batere gustatzen ez zaion soineko batjantzi duzu. Berak aldatzeko esan dizu, baina zuk ez duzu nahi.Umore anean zaude. Zure laguna ez, ordea. Bera pozteko ahale­ginak egiten ari zara, baina triste jarraitzen du.Futboleko partidua ikustera joan nahi duzu. Zure emaztegaiakzinema ikustea hobe duzuela esaten du.Bidai agentzia batera zoaz. Frantziara joateko asmoa duzu.Agentziako enplegatuak aspertuta dagoela dirudi, eta zuri la­guntzeko interesik ez duela ematen du.Jatetxean zopa eskatu duzu. Zerbitzariak zopa ekarri dizunean,zopa-ontzian euli bat dagoela ohartzen zara.

32.

33.

34.

35.

36.

37.

38.

39.

40.

41.

42.

43.

44.

45.

46.

47.

48.

Page 34: ol-jokoak hizkun irakaskunrzan · 2015. 10. 9. · hizkuntz funtzioak

Itzulpenak eta Lankidetza 207

49. Gizon bati helbide batzu galdetu dizkiozu postetxean. Mesedezerrepikatzeko esan dizu dozenaren bat aldiz. Handik gutxira erdigorra dela ohartzen zara.

50. Txoridenda hatera zoaz kanari bat erostera. Dendariak ez daukakanaririk, baina zuri askoz ere garestiago den loro bat saltzensaiatzen da.

BIBLIOGRAFIA

BoBSON,J.M, (1974): Effective Techniques ForEnglish Conversation Groups, Rowley,Newbury House, 137 or.

HABE (1984): Euskalduntzearen A mailarakolangaiak, Donostia, HABE.

LAMB,M. (1982): Factions and Fictions. Exer­cises for Role-Play, Oxford, PergamonPress, 35 or.

LIVINGSTONE,c. (1983): Role Play in Langua­ge Learning, Harlow, Longman, 94 or.

LYNCH,M. (1977): It's Your Choice, Six Role­-Playtng Exercices, London, Edward Ar­nold.

MENNE, S. (1977): Q cards, A New Role­-Playing System for Group Participation atSecondary and Adult Levels, Paul NorburyPublications.

MILROY, E. (1982): Role-Play. A practica[Guide, Aberdeen, Aberdeen UniversityPress, 190 or.

MUGGLESTONE,P. (1977): «Role-Play» In: Ga­mes, Simulations and Role-Playing, Lon­don, The British Council, 14-16 or.

WATCYN-JONES,P. (1981): Pair Work StudentA and B, Middlesex, Penguin.