OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA XIII. Osasungintzaren sektorearen berezko hizkuntzako mezu teknikoak...

Click here to load reader

  • date post

    09-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA XIII. Osasungintzaren sektorearen berezko hizkuntzako mezu teknikoak...

  • OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

    FARMAZIAKO

    TEKNIKARIA

  • 2

    AURKIBIDEA 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 6 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 6 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 7 1. Lanbide-modulua: Farmatzietako administrazio-prozesuak Eta izakinen kontrola .............................................................................. 7 2. Lanbide-modulua: Farmazia eta parafarmaziako produktuen Banketa eta salmenta .............................................................................. 10 3. Lanbide-modulua: Farmazia eta parafarmaziako prestakinak Egitea ...................................................................................................... 14 4. Lanbide-modulua: Oinarrizko analisis klinikoak egitea, Sendagilearen ikuskapenarekin ............................................................... 17 5. Lanbide-modulua: Osasunaren sustapena eta pertsonentzako Laguntza psikologikoa ............................................................................ 20 6. Lanbide-modulua: Lan-prestakuntza eta-orientabidea ........................... 23 7. Lanbide-modulua: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ....................... 26 8. Lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza ............................................. 27 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 29 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 29 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 30 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 30 4.1. “Farmazia” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. ................................. 30 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 31 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 31 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 31 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 31

  • 3

    6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ............................................................................ 31

    6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ............................................................................. 31

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: “Farmazia”. 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 1.300 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio: • Farmazia eta parafarmaziako produktuez hornitzeko eta berauek banatu nahiz

    saltzeko eragiketak egitea, kobrantzak eginez, kutxa kontrolatuz eta likidazio atzeratuen administrazio-izapideak eginez. Horretarako, farmazia eta parafarmaziako establezimenduetan igorritako produktu eta materialak erosi, jaso, bildu, txukun antolatu eta berriak hartu beharko dira eta oinarrizko eragiketa fisiko-kimikoak egin beharko dira, dagokionaren ikuskapenarekin.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Sendagaiak eta parafarmazia-produktuak banatzea, kobrantza eginez, kutxa kontrolatuz eta kobrantza

    atzeratuko errezeten likidazioari dagozkion gainerako administrazio-izapideak eginez. • Bere lan-jarduera burutzearekin zerikusia duten prozesu desberdinei lotutako informazio tekniko-

    zientifikoa eta lengoaia sinbolikoa interpretatu eta ulertzea. • Farmazia eta parafarmaziako produktu mota desberdinen ikuspegi orokor eta koordinatua izatea,

    bezeroari saltzerakoan (banatzerakoan) produktu hauen ezaugarrien berri emanez eta ohitura osasungarriak eta osasuna sustatzekoak bultzatuz.

    • Esleitu dizkioten makinak, materialak eta gainerako baliabideak ongi funtzionatzeko lanak eta doikuntzak egitea, une orotan segurtasun- eta higiene-arauak betez.

    • Farmazia eta parafarmaziako establezimenduetan erabiltzen diren produktuak eta materialak erosi, jaso, biltegiratu eta berriz hornitzeko lanak antolatzea, izakin-maila egiaztatuz eta behar bezala kontserbatuta daudela bermatuz.

    • Prestakin sendagarriak, dietetikoak eta kosmetikoak eta analisi kliniko errazak egitea, botikariaren adierazpenei eta ezarrita dauden protokoloei jarraituz, beharrezko doitasun, zehaztasun eta sentikortasunarekin.

    • Produktu-sortak eta sendagaiak ezarrita dauden prozedurak betez prestatzea, lanean sortutako gorabehera edo anomaliei konponbidea aurkituz eta botikari arduradunari hauen berri emanez.

    • Antolamenduaren, funtzioen, gizartearen eta administrazioaren ikuspuntutik osasungintza-sistemaren ikuspegi orokor eta osatua izatea.

    • Bere lan-eremuan izan diren berrikuntza teknologikoen eta antolamenduari buruzko aldaketen ondorioz sortu diren lan-egoera berrietara egokitzea.

    • Bere lan-taldeko kideekin elkarlanean aritzea, dituen erantzukizunak bere gain hartzea, esleitu zaizkion helburuak betetzea eta informazio-truke egokiari eustea.

    • Berari dagokion neurrian, pertsonek osasunarekin/gaixotasunarekin dituzten erlazioak eta prebentzio, laguntza eta errehabilitazioarekin zerikusia duten alderdiak baloratzea.

    • Larrialdi-egoeretan jardutea, alarma-seinaleak bizkor eta lasai helaraziz eta ezarrita dauden segurtasun-neurriak aplikatuz.

    • Sendagaiak, produktuak eta materialak ezarritako irizpideen arabera behar bezala kokatuta egotearen erantzule izatea.

  • 5

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek edota profesionalek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Farmaziako lanetan erabilitako materialaren mantentzea, kontserbazioa eta garbiketa. • Osasun-produktuak eta sendagaiak jaso, biltegiratu eta berrikustea. • Produktuak eta sendagaiak ontziratu eta etiketatzea. • Sendagaiak eta osasun-produktuak banatzea. • Errezeta medikoen administrazio-kudeaketa. • Bere ardurapean duen ekipoa eta materiala maneiatu, kalibratu, erabilera-mantentzea egin eta

    konponketak kontrolatzea. • Lagin analitikoak ondoren analizatzeko manipulatzea, botikariaren ikuskapenarekin. • Biztanleak informatu eta heztea sendagaiak behar bezala erabil ditzaten. • Parametro anatomiko-fisiologiko errazak zehaztea. • Prestakin sendagarriak, dietetikoak eta kosmetikoak egiteko lanetan parte hartzea. • Analisi kliniko errazak egiten parte hartzea, botikariaren ikuskapenarekin. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Farmazietan produktuak, fakturazioa eta informazioa bideratu eta kontrolatzea. • Farmazia-unitatean/bulegoan erabiltzen diren produktuak eta materialak erosi, jaso, biltegiratu eta

    berriz hornitzeko lanak antolatzea. • Produktu, material eta ekipoen kontserbazio eta mantentzea finkatutako jarraibideen arabera

    egiaztatzea. • Kobrantza atzeratuko errezeten likidazio ekonomikoa egiteko beharrezkoak diren administrazio-

    izapideak egitea. • Kobrantza egin eta kutxa kontrolatzea. • Ospitaleetako unitate desberdinek eskatutako produktuen eskaera-orriak eta irteera-orriak

    erregistratzea. • Farmazietan erabilitako dokumentazioa eguneratu eta sailkatzea. 2. Sendagaiak eta parafarmazia-produktuak banatu, bezeroei hauen erabilerari buruzko informazioa eman, parametro anatomiko-fisiologiko errazak zehaztu eta bezeroengan ohitura osasungarriak sustatzea. • Sendagaiak legezko arauak betez banatzea. • Osasungintzako produktuak, materialak, tresnak eta ekipoak banatzea eta farmazian merkaturatu ohi

    diren artikuluak saltzea. • Sendagaiak osasun-erakundeetan ba