OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA ... 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak I. Portu nazionalean...

Click here to load reader

  • date post

    20-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA ... 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak I. Portu nazionalean...

  • OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

    ARRANTZAKO ETA ITSAS-

    GARRAIOETAKO

    TEKNIKARIA

  • 2

    Aurkibidea 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 7 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 7 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 7 1. Lanbide modulua: Itsasontziko administrazioa ...................................... 7 2. Lanbide modulua: Itsasontziaren egonkortasuna eta maniobra .............. 10 3. Lanbide modulua: Itsasontziaren nabigazioa eta komunikazioak .......... 14 4. Lanbide modulua: Arrantza: erauzpena eta kontserbazioa ..................... 19 5. Lanbide modulua: Segurtasuna, Biziraupena eta lehen laguntzak itsasoan

    ..................................................................................................................... 22 6. Lanbide modulua: Automatizazioa: erregulazioa eta kontrola ............... 26 7. Lanbide modulua: Atzerriko hizkuntza .................................................. 28 8. Lanbide modulua: Lan-taldeko harremanak ........................................... 30 9. Lanbide modulua: Lan-prestakuntza eta orientabidea ............................ 33 10. Lanbide modulua: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ...................... 36 11. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza ........................................... 37 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa ..................................... 40 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 41 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 41 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 41 4.1. “Arrantza eta itsas garraioak” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-

    atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. ....................................................... 41 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 42 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 42 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 42 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 43 6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ...... 43

  • 3

    6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ........... 43

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: "Arrantza eta itsas garraioak". 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 2.000 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Hona hemen produkzio-sistemaren lanbide-prestakuntzarako eskakizun orokorrak teknikari honentzat: • Itsasontziaren administrazioa kudeatu eta egitea. Haren nabigazioa eta itsasbidea

    kontrolatu eta bideratzea egoera guztietan. Arrantza erauzi, landu eta kontserbatzeko jarduerak antolatu eta egitea; itsas garraioko jarduerak antolatu eta egitea; hori guztia segurtasun-egoeran eta ezarritako araudi nazionala eta nazioartekoa errespetatuz.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Itsasontzia behar bezala “despatxatuta” irteteko/sartzeko itsas agintaritzak eskatutako administrazio- eta

    lan-prozedurak kudeatzea. • Itsasontzia segurtasunez gobernatzea, beharrezko informazioa interpretatuz eta ulertuz. • Itsasontziaren barne-espazioetan eta bizkarrean karga behar bezala banatzea, betiere itsasontziaren

    egonkortasunari eta asentuari buruzko koadernoetan karga desberdinetarako ezarrita dauden itsasontziaren egonkortasun, flotagarritasun eta asentuko parametroei eutsiz eta Administrazioak finkatutako egonkortasunari buruzko irizpideei jarraituz.

    • Erauzpen-lanak egitea, detekzio, erauzpen eta lanketako ekipoak erabiliz eta arrantza-produktuen amaierako kalitatea kontuan hartuz eta kontrolatuz.

    • Egoera zailetan arrantzan jarraitu ahal izateko arrantza-maniobretan beharrezko aldaketak egitea. • Larrialdi-kasuetan, bizkor eta trebetasunez jardutea, segurtasun-plana aplikatuz eta larrialdi-kasuetan

    eskura dauden baliabideak erabiliz. • Itsasontziaren oinarrizko nabigazio-maniobrak eta -lanak ikuspegi orokorraz egitea, arrantza-erauzpenari

    eta, hala badagokio, itsas garraioari etekin egokia atera ahal izateko. • Beste jarduera batzuetarako lan-mugikortasuna barne hartzen duten egoera tekniko desberdinetara

    egokitzea. • Lana garatzerakoan eta, batik bat, lan hauek burutuko dituen taldeko kideekin koordinazio handia

    eskatzen duten lanetan, komunikazio eraginkorra izatea, aginduak eta informazioa interpretatuz, argibide argiak azkar sortuz eta, lanean kontingentziarik gertatuz gero, bidezko pertsonari informazioa emanez eta laguntza eskatuz.

    • Enpresa armadoreko agintari gorenarekin eta ikuskariarekin batera, instalazioen etekin egokia lortzeko probetan, hobekuntzetan eta entseguetan parte hartzea.

    • Bere talde funtzionaleko kideekin etengabe harremanetan egotea. Horretarako, taldeari esleitu zaizkion helburuak lortzen lagunduko du eta gainontzekoen lana errespetatuko du, zeregin kolektiboen antolamenduan eta garapenean aktiboki parte hartuko du eta azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetzan jardungo du, betiere taldekideen eta bere menpe daudenen ideiekiko jarrera tolerantea azalduz.

    • Problemak ebaztea eta erabaki indibidualak hartzea, ezarritako arauak bere eskumenaren barruan betez. Erabaki horien ondorio ekonomikoek edo segurtasunari dagozkionek beren erantzukizun-eremua gainditzen dutenean, kontsultatu egingo dituzte.

    • Bere lanbidearen berezko tekniken esparruan eduki politeknikoko edota polifuntzionaleko ekintza-multzo bat autonomoki burutzea, horretarako ezarritako metodoak erabiliz.

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia

  • 5

    Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Mugak dituzten arrantzarako eta/edo karga garraiatzeko itsasontzien agintaritza, tanga-itsasontziak eta/edo

    karga arriskutsuak dituztenak salbuetsita. • Mugak dituzten itsasontzietan nabigazio-guardia egitea. • Kanpoaldearekin harremanak ezartzea. • Despatxu eta administrazio ekonomikoa eta lanekoa. • Karga eta deskargarako baliabideak eta maniobra-ekipoak maneiatzea. • Radar-informazioa zuzen interpretatzea, abordatzea eta hondoa jotzea saihesteko. • Arrantza-aparailuak eta -txankuak laxatu eta biratzeko maniobra egitea. • Iragarpen meteorologikoak aztertzea. • Arrantza-aparailuak eta -txankuak armatu eta konpontzea. • Arraina landu eta kontserbatzea. • Arrantzaren detekzio-ekipoetan lortutako informazioa interpretatzea. • Laneko segurtasuna antolatu eta kontrolatzea. • Karga, deskarga eta asentuko lanak egitea. • Portuetan, arradetan, zona mugatuetan eta larrialdi-egoeretan itsasontzia maniobratzea. • Itsasontziaren itsasbidea trazatzea. • Gaixoei eta istripua izan dutenei osasun-asistentzia ematea. • Lortutako produktuak landu, kontserbatu eta egokitzea. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Portuko irteeraren edo sarreraren aldez aurreko despatxuak lortzea.

    • Itsasontziaren despatxuak lortzea, arauzko xedapenak betez, garaiz eta eraz itsasoratu ahal izateko. • Indarrean dagoen araudiak ezarritako administrazio- eta lan-eskakizunak betetzea. • Tresnen eta hornigaien zuzkidura eta karga egoera onean dagoela egiaztatzea. 2. Itsasontzia egonkortu, asentatu eta maniobratzeko lanak egitea. • Egonkortu eta asentatzeko lanak ezarritako segurtasun-arauak betez egitea. • Esekitako pisuak maneiatzea, baliabide mekanikoak ezarritako denboran, eran eta segurtasunez erabiliz. • Atrakatze, desatrakatze eta ainguratzeko maniobretan elementu mekanikoak maneiatzea. • Nabigazio egokirako itsas arauak eta marinelen ohiturak betez itsasontzia maniobratzea.