OHARRAK / AGENDA · 2018-06-15 · ari gara iritzi hauek (igandean amaitzen da ikasle eta...

1
Euskararen Eguna 2017 Urtero moduan Abenduak 3 dituenean Euskararen Eguna ospatzen da. Ikastolan datorren ostiralean, abenduak 1, ospatuko dugu ekitaldiz jositako egitarauaren bitartez. Etapa guztietan burutuko dira ekintzak: Argitxoren oparia, fotokola, jolasak, txokolate-jana (ikus oharra), Karaokea, Musika zuzenean, hausnarketa saioak, Manteoko jaialdia... Ekintza pila bat, alegia, Euskararen Eguna 365 egunez ospatu beharko genukeela oroitarazteko! DBHko ordutegiaz galdezka ari gara DBHn etorkizunean izan beharreko ordutegi motaz (jarraia, etena edo mistoa) galdetzen ari gatzaizkie ikasleak, gurasoak, irakasleak eta langile ez-irakasleei. Momentuz google inprimakien aplikazioaren bidez jasotzen ari gara iritzi hauek (igandean amaitzen da ikasle eta gurasoentzako epea). Emaitzak aztertu ondotik, Eskola Kontseiluak aurrena eta Batzar Nagusiak hurrena, aztertuko dituzte eman beharreko pausuak edota hartu beharreko erabakiak. Gaiari buruzko bibliografia bertan. Batxi1eko ikasleak industria teknologia biziz PAPRESAn Batxilergo 1. mailako Industria Teknologiako ikasleak Errenteriako Papresa paper fabrikan izan gara. Lehen ebaluazio honetan industrian erabiltzen diren materialak landu ditugunez, oso bisita aproposa iruditu zaigu. Zumaiako Flyschera irteera mundiala! Aurreko ostegunean LH6ko irakasle zein ikasleak Zumaian izan ginen, bertako altxorrik handiena bisitatzen: Flyschak! Algorri interpretazio zentroan azalpen interesgarriak entzun eta tipi-tapa Flyschetara joan ginen. Zuri ere gerta dakizuke DBH3ko ikasleeek zuzeneko lekukotasunaren bidez istripuak saihest eko kanpaina ezagutu ahal izan dute. Senide bila Zuen familian ba ote da kideren bat aurten Zurriolan matrikulatuta ez dagoena baina datorren ikasturtean Zurriolan matrikulatzeko asmotan duzuena? Datorren ikasturterako matrikulazio-planifikazioa lantzen ari garen honetan, oso baliagarria zaigu aldez aurretik kontrastatzea matrikula litezkeen Zurriolako ikasleen anaia-arrebak zein diren. Beraz, zuen seme- alabek anaia-arrebaren bat baldin badute une honetan Zurriolan ikasten ez duena baina datorren ikasturtean gure ikastolan matrikulatzeko egokieran dagoena, klikatu hementxe, faborez. Mila esker datorren urteko planifikazioan laguntzeagatik. OHARRAK / AGENDA: HH: Euskaraz Bizi Nahi Dut fotokola. Abenduak 1. Soroan. 9:00etan. LH1-6: Txokolate jana. Abenduak 1. Ontzien berrerabilpena. Ekarri etxetik edalontzi berrerabilgarria. Milesker. LH4C: UBIK (Tabakalera). Goizez. Azaroak 28 eta 30. DBH2: Eski Irteera. Izen-ematea azaroaren 28tik aurrera. BATXI2: Orientazio Akademikoa Gurasoentzat. Azaroak 30. Hurran. 18:00etan. EUSKARAREN EGUNA GROSEN: Abenduak 2. Info gehiago datorren astean. HAUR DANBORRADA: Oharrak eta Araudia. Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587

Transcript of OHARRAK / AGENDA · 2018-06-15 · ari gara iritzi hauek (igandean amaitzen da ikasle eta...

Page 1: OHARRAK / AGENDA · 2018-06-15 · ari gara iritzi hauek (igandean amaitzen da ikasle eta gurasoentzako epea ). Emaitzak aztertu ondotik, Eskola Kontseiluak aurrena eta Batzar Nagusiak

Euskararen Eguna2017Urtero moduan Abenduak 3dituenean Euskararen Egunaospatzen da. Ikastolan datorrenostiralean, abenduak 1, ospatukodugu ekitaldiz jositakoegitarauaren bitartez. Etapaguztietan burutukodira ekintzak: Argitxoren oparia,fotokola, jolasak, txokolate-jana(ikus oharra), Karaokea, Musikazuzenean, hausnarketa saioak,Manteoko jaialdia... Ekintza pilabat, alegia, Euskararen Eguna 365egunez ospatu beharko genukeelaoroitarazteko!

DBHko ordutegiaz galdezka ari garaDBHn etorkizunean izan beharreko ordutegi motaz (jarraia, etena edomistoa) galdetzen ari gatzaizkie ikasleak, gurasoak, irakasleak eta langileez-irakasleei. Momentuz google inprimakien aplikazioaren bidez jasotzenari gara iritzi hauek (igandean amaitzen da ikasle eta gurasoentzakoepea). Emaitzak aztertu ondotik, Eskola Kontseiluak aurrena eta BatzarNagusiak hurrena, aztertuko dituzte eman beharreko pausuak edota hartubeharreko erabakiak. Gaiari buruzko bibliografia bertan.

Batxi1eko ikasleakindustria teknologiabiziz PAPRESAn Batxilergo 1. mailako IndustriaTeknologiako ikasleak ErrenteriakoPapresa paper fabrikan izan gara.Lehen ebaluazio honetanindustrian erabiltzen direnmaterialak landu ditugunez, osobisita aproposa iruditu zaigu.

Zumaiako Flyscherairteera mundiala! Aurreko ostegunean LH6koirakasle zein ikasleak Zumaianizan ginen, bertako altxorrikhandiena bisitatzen: Flyschak!Algorri interpretazio zentroanazalpen interesgarriak entzun etatipi-tapa Flyschetara joan ginen.

Zuri ere gertadakizukeDBH3ko ikasleeekzuzenekolekukotasunarenbidez istripuak saihesteko kanpaina ezagutuahal izan dute.

Senide bilaZuen familian ba ote da kiderenbat aurten Zurriolan matrikulatutaez dagoena baina datorrenikasturtean Zurriolanmatrikulatzeko asmotan duzuena?Datorren ikasturterakomatrikulazio-planifikazioa lantzenari garen honetan, oso baliagarriazaigu aldez aurretikkontrastatzea matrikula litezkeenZurriolako ikasleen anaia-arrebakzein diren. Beraz, zuen seme-alabek anaia-arrebaren bat baldinbadute une honetan Zurriolanikasten ez duena baina datorrenikasturtean gure ikastolanmatrikulatzeko egokierandagoena, klikatu hementxe,faborez. Mila esker datorren urtekoplanifikazioan laguntzeagatik.

OHARRAK / AGENDA:HH: Euskaraz Bizi Nahi Dut fotokola. Abenduak 1. Soroan. 9:00etan. LH1-6: Txokolate jana. Abenduak 1. Ontzien berrerabilpena.Ekarri etxetik edalontzi berrerabilgarria. Milesker. LH4C: UBIK (Tabakalera). Goizez. Azaroak 28 eta 30.DBH2: Eski Irteera. Izen-ematea azaroaren 28tik aurrera.BATXI2: Orientazio Akademikoa Gurasoentzat. Azaroak 30. Hurran.18:00etan.EUSKARAREN EGUNA GROSEN: Abenduak 2. Info gehiagodatorren astean.HAUR DANBORRADA: Oharrak eta Araudia.

Indianoene, 1 - 20013 Donostia. 943 272 587