O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf ·...

13
O N G I E T O R R I L A S A R T E - O R I A R A

Transcript of O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf ·...

Page 1: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

ONGI ETORRILASARTE-ORIARA

Page 2: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

2

Ongi etorri Lasarte-Oriara! Gida txiki ho-nek zuretzat lagungarri izan nahi du, herriko errealitatea zein den jakiteko, bertan zuk parte hartu dezazun, kanpotik ekarri duzun aberastasun kultural hori herriaren izaeraren osagarri izan dadin. Euskal Herriko txoko ho-netan euskararen berreskurapenaren aldeko talde mordoa topatuko duzu, kirol taldeak, dantza eta antzerki taldeak, musika taldeak, zein jatorri nazional ezberdinetako taldeak. Bakoitzak beretik aniztasun kulturala berma-tzen du, eta denok batera gure herriko izaera indartzen lan egiten dugu.

Etxean bezala sentitu zaitezen nahi dugu, nahiz badakigu ziur aski atzean utzi dituzula zure ahaide maiteak zein ohiturak, bizitza hobe ba-ten bila etorri zarela, bizimodu honetara mol-datzeko zailtasunak izan ditzakezula... eta guk lagundu nahi zaitugu, alabaina, zuk gu lagun-du gaitzazun ere nahi dugu, bertakook urtetan landu dugun euskal kultura eta ongizatearen berreskurapenean.

Lasarte-Oriatar askoren senean dago etxea atzean utzi beharra, ez zara arrotz sentituko, izan ere Gipuzkoako jatorri aniztasun aberatse-na baitugu eta ziur aski kalean topatzen duzun edonork konta diezazuke bere migrazio istorio

propioa, zurearekin antzekotasunak izango dituena.

Mundu oso bat daukagu Lasarte-Orian, he-rrixka globala da gurea, baina nortasun propio handikoa, kalera ateratzeko edozein aitzaki du ona eta bertan parte hartzeko elkarteak denoi irekiak agertzen dira, beti egongo da zer egin. Horregatik gida honetan haiei garrantzia eman nahi izan diegu Udaletik, lasarte-oriatarra zer den jakiteko berauek baitira erakusgarri, hor baitago gure benetako izaera.

Beraz, ongi etorri eta bizi Lasarte-Oria!

PABLO BARRIOLasarte-Oriako alkatea

ONGI ETORRI!

3

ONGI ETORRI!

KOKAPENA

HISTORIA

EUSKARA

HEZKUNTZA

MAPA

ELKARTEAK

ERREGISTRO OROKORRA ETABIZTANLEEN UDAL ERROLDA

3

4

5

6

9

11

14

22

Page 3: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

5

Erdi Aroan sortu omen zen Lasarte herria, garai horietatik baitugu Lasartearren dorrearen berri. Herriari izena eman zion dorre-jauregi horrek XIX. mendera arte iraun zuen.

Lurraldea beste jurisdikzioen mende egon zen, Donostia, Urnieta, Usurbil eta Hernani, hain zu-zen. 1736an Lasartek alkatea bazuen ere, bi mende geroago lortu zuen udalerri burujabearen estatutua.

HISTORIA

XIX. mendean, Lasarte-Oriaren ekonomia lehe-nengo sektorean oinarritzen zen (nekazaritzan eta abeltzaintzan). Baina mendearen bukaeran bigarren sektorea hasi zen indarra hartzen. 1845 urte inguruan Orian Brunet ehun lantegia sortu zen, hasieran zituen 150 langileak, 450 bilakatu ziren mende hasierarako. Prozesu honi lotuta demografiak hazkunde ikaragarria izan zuen, 1860an zeuden 583 biztanletik, 1.872 izatera pasa zen 1910ean.

1930 hamarkadan, Lasarte inguruan gurpil lantegi bat kokatu zen, eta Lasarte eskualde-ko industria gune garrantzitsuenetarikoa bi-lakatu zen, hazkunde demografiko ikaragarria jasanez. 1960. urtean 3.944 bizilagun izatetik 1976. urtean 17.271 izatera pasatu zen (16 urtean, biztanle-kopurua laukoiztu egin zen). Aldaketa demografiko hura Euskal Herritik kanpo etorritako migrazio fluxuek eragin zuten batez ere.

80ko eta 90eko hamarkadetan 2. sektorea indarra galtzen hasi zen eta 3. sektorea hasi zen in-dartzen, eta biztanleria ere egonkortu egin zen. Gizartearen aldetik ere aldaketa egon zen, eta fabriketako langileak beren burua antolatuz joan ziren, beraien eskubideak aldarrikatuz.

Udalerri burujabea ez izateak arazo asko zekarzkien herritarrei eta helburu horrekin herri mu-gimendu garrantzitsua hasi zen. Udalerria sortzearen aldeko babes handia egon zen herritarren aldetik eta 1986an burujabetasuna lortu zuen.

Euskal Herria, hots euskararen herria, bertan bizi garenon herria da. Euskal Herria Europako nazioa da, berezko kultura (balio sistema, ohitura, kultur adierazle, kirola…) eta hizkuntza (Euskara) dituena. Era berean, mundura zabalik dagoen herrialdea da.

Zazpi lurraldez osatua dago; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Bertan, 3 miloi pertsona inguru bizi gara. Euskal Herriak historia luzea du, Nafarroako Erreinua, Foruak (lege propioak)… gure nazio eta burujabetasun nahia adierazi dute. Egun, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak autonomia propioa osatzen dute, Eusko Jaurlaritza izanik gobernua. Gipuzkoak ere eskumen propioak ditu eta Foru Aldundia da organo gobernua. Era berean, Euskal Herrian herritarren artean euskal nortasuna oso zabaldurik dagoen sentimendu bat da, beste nortasun sentimendu batzuekin harremanean.

Euskal Herrian, migrazio mugimenduek garrantzi handia izan dute historikoki eta nola ez gaur egun. Euskal Herria anitza da, Euskal Herriko hizkuntza eta kultura guztiak dira aberasgarri euskal kulturarekin bizikidetzan.

Gipuzkoa, lurraldearen ipar erdialdean dago. Bertan, 700.000 pertsona inguru bizi gara. Hiriburua Donostia da. Lasarte-Oria, bertatik gertu, Donostialdea edo Buruntzaldea eskualdean dago kokatua, Donostia, Andoain, Hernani, Urnieta eta Usurbil dituelarik mugakide.

KOKAPENA

Euskal Herria

Gipuzkoa

Lasarte-Oria

Ikurrina, Euskal Herriko ikur nagusia.

4

Page 4: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

6 7

Kale Nagusia 22943 37 61 [email protected]

LASARTE-ORIAKO EUSKARA ZERBITZUA

Euskara ikasteko aukerak

Lasarte-Orian erroldatutako guztiek dute euskaltegiko matrikularen prezioaren %40ko beka ja-sotzeko aukera. Bekak %75 arte iristen dira 0-5 urte arteko haurra duten gurasoen, enpresetako langileen eta eskola orduz kanpoko jardueretako monitoreen kasuan, beti ere asistentzia eta aprobetxamendu baldintzak betetzen badira.

Euskara Zerbitzuak euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat programa garatzen ditu, udal administrazioari begira zein udalerri osoari begira. Horien artean: udalean euskara gero eta gehiago erabiltzea bizila-gunekin dituen harremanetarako, Euskararen presentzia gero eta handiagoa izatea gizarteko hainbat esparrutan, hainbat jarduera kultural sustatzea, helduen euskalduntzea, alfabetatze-ko zerbitzua eta laguntzak, etab.

Udal Euskaltegia

Bizilagun helduak alfabetatu eta euskaldun-tzeko helburua duen udalaren mendeko eus-kaltegia da.

Bekokale bidea 1943 [email protected]

Muntteri AEK

AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea da. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakon-tzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina.

Geltoki Kalea [email protected]

Banaiz Bagara Elkartea

Helburu nagusia euskara eta euskal kultura za-baltzea da. Bertako hizkuntza eta kulturarekin harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera ematea pertso-na guztiei, edozein dela jatorria, ama hizkun-tza, baldintza ekonomikoak edota bestelako ikas baldintza edo zailtasun bereziak.

Kultur, kirol eta hizkuntza transmisioaren bi-dez, eta baita lan munduari dagokion egitas-moen bidez ere, euskal kulturaren eremuan herritarren elkar ezagutzea sustatu eta gizar-tearen barne kohesioaren eta aukera berdinta-sunaren alde lan egiten dute.

EUSKARA

Euskara Euskal Herriko berezko eta bertako hizkuntza da eta izaera ofiziala du. Egoera gu-txiagotuan badago baina normalizazio bidean herritar antolatuek eta erakundeek egindako lan eskergari esker. Era berean, Euskal Herri-tarren gehiengoa euskara indarberritzearen alde dago.

Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakarra. Mun-duko hizkuntza aniztasuna zaintzeko bertakoa zaindu behar dugu. Euskal herritar orok, mun-duko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekar-pena da. Hizkuntzek berebiziko garrantzia dute kulturan oro har, herri izaeran, nortasunean, herritarren arteko kohesioan; lanerako, ikaske-tetarako, bizitza sozialerako garrantzitsua da.

Euskara Francoren diktadura garaian (1939-1975) debekatuta eta ondorioz galzorian egon zen. Ordutik, euskararen ofizialtzearekin ba-tera, herri erakundeek, herri mugimenduek

eta herritarrek egindako lan eskergari esker egoera aldatzea lortu da. Egun esaterako, gi-puzkoar ikasleen %95 euskaraz matrikulatzen da eta euskara esparru guztietara zabaltzen ari da; hala nola, administraziora, kulturara, kiro-lera, ikerketara eta lan mundura.

Euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza da, euskarak batzen gaitu, euskarak aberas-tuko zaitu. Era berean, herritarren arteko berdintasuna bermatzeko euskara ikastea ga-rrantzitsua da. Euskararen alde egiteko modu eraginkorrena hitz egitea da eta horretarako ikastea ezinbestekoa. Euskara ikasiz gero zuk irabaziko duzu, guztiok irabaziko dugu, euska-rak irabaziko du.

Lasarte-Oriatarrek euskara berreskuratzeko lan handia egin ondoren, egun herritarren %60 euskaraz ulertzeko gai da eta etorkizunean eremuak irabaziko dituela aurreikusten da.

BA AL ZENEKIEN…

• Ba al zenekien munduan dauden 6.000 hizkuntzetatik euskara 247.a dela hiztun kopuruan?

• Ba al zenekien euskaraz dakigunok, hots euskaldunok, 700.000 hiztun garela eta Euskal Herria dela euskaldunon komunitatearen lurralde bakarra?

• Ba al zenekien Wikipedia, sareko entziklopedia askean, euskara 35. hizkuntza dela argitaratutako artikuluei dagokionean?

• Ba al zenekien, euskara hizkuntza endemikoa dela eta milaka urtez hitz egin dela Pirinioen inguruan?

• Ba la zenekien, euskara 1975. urtera arte debekatua egon zela eta gaur egun ikasketa unibertsitarioak euskaraz egin ditzakezula?

• Ba al zenekien, euskararen aldeko ekimenen erakundetze mailakorik ez dagoela munduan?

• Ba al zenekien, bertsolaritzaren moduko ahozkotasun espresiorik oso gutxi daudela munduan eta azkeneko txapelketa nagusian 14.000 ikusle izan zirela?

Page 5: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

98

Burutzen dituzten ekintzak:

• Euskara guztiontzat eskuragarri (Euskara ikas-saioak saio hauetan euskal kultura dantza, musika eta kirolaren bidez lantzen da).

• NEL (Nik ere Euskaraz Lanean): lan desberdinetako (ostalaritza, etxeko zaintzaileak, saltzaileak…) oinarrizko euskara ikastaroak.

• ANIZTASUN PROGRAMA: Jatorri desberdinetako guraso migratzaileen eta bertan jaiotakoen arteko hizkuntza sentsibilizazioa eta jatorri hizkuntzaren ezagutza sustatzeko programa.

Errekalde, 14-behea20130 Urnieta943 331455 / [email protected]

EGUN ON, BIKOTE!

BAITA ZURI ERE!

AGUR!

Euskal Herrian hezkuntza eskubide bat da eta 16 urte bitarte nahitaezkoa.

HEZKUNTZA

Batez ere euskaraz, eta gaztelania ikasgai gisa

Erdia euskaraz eta erdia gaztelaniaz, gutxi gorabehera

Batez ere gaztelaniaz, eta euskara ikasgai gisa

D

B

A

HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO

PROGRAMAK

ERDI MAILAKOHEZIKETA-ZIKLOAK

GOI MAILAKOHEZIKETA-ZIKLOAK

LAN-MUNDUA

Doakoa, derrigorrezkoa

Doakoa, derrigorrezkoa

Ez derrigorrezkoa, doakoa

Umeen zaintzarako eta hezkuntzarako baliabideak;ez dira derrigorrezkoak eta batzuek diru-laguntzak

jasotzen dituzte

BATXILERGOA

UNIBERTSITATEA

BIGARRENHEZKUNTZA

LEHENHEZKUNTZA

HAUR HEZKUNTZA II

HAUR HEZKUNTZA I

16 - 18urte

12 - 16urte

6 - 12urte

3 - 6urte

0 - 3urte

HIZKUNTZ EREDUAK

Page 6: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

1110

D ereduak, euskarazko murgiltze ereduak, euskarazko eta gaztelerazko maila egokia barneratzeaz gain ingelesaren ezagutza eta beste hizkuntzak barneratzen laguntzen du.

D eredua oso zabaldua dago Gipuzkoan eta Euskal Herrian, eta bertako nahiz jatorri ezberdinetako gurasoek matrikulatzen dituzte beren seme alabak. Eredu arrakastatsua da eta emaitza onenak ematen ditu.

D eredua da aukerarik onena, etorkizunean zure haurrek aukera berdintasuna izateko (enplegua), herriko bizitza sozialean parte hartzeko, euskal kultura eta beste kulturak ezagutzeko.

IKASTETXEAK

ANDRE JOAKINA ENEAD EREDUA / PUBLIKOA / 0-3 urteKALBARIO BIDEA 2943367238 Informazioa eta Izen ematea:Kultur eta Hezkuntza Saila Manuel Lekuona Kultur Etxea (2. solairua)Geltoki kalea, 18943 376 181

KOLORIN HAUR ESKOLA D EREDUA / PRIBATUA / 0-3 urteIÑIGO DE LOYOLA [email protected]

PABLO GARAIKOETXEA-LANDABERRI IKASTETXEA Haur eta Lehen HezkuntzaD-B EREDUA / PUBLIKOA / 3-12 urteATSOBAKAR [email protected] SASOETA-ZUMABURU IKASTETXEA Haur eta Lehen HezkuntzaD EREDUA / PUBLIKOA / 3-12 urteKALBARIO [email protected]

LANDABERRI INSTITUTUA D EREDUA / PUBLIKOA / 12-16 urtePINTORE [email protected]@hezkuntza.netwww.landaberri.net

LASARTE-USURBIL BHIDBH B eta D eredua / 12-16 urteBATXILERGOA A eta D / 16-18 urteBUENOS AIRES ALDAPA [email protected]

HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA (EPA)

Ikastetxe honen helburua da 18 urtetik gora duten pertsonei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH) lortu, Unibertsita-terako, Goi edo Erdi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako sarbidea prestatu edota bizitzan zehar hezi (hizkuntzak, informatika, gizarte zientziak, elikadura,....) nahi duten ororengan-dik, gertu egotea.

Doako Gaztelaniazko klaseak eskaintzen dira.

Informazio gehiagoko eskuratzeko:EPA LasarteBeheko Kale Bidea 1. 3º943 37 64 [email protected]

MAPA

UDALA

UDALETXEA

VILLA MIRENTXU (Gizarte Zerbitzuak eta enplegua)

UDALTZAINGOA

EUSKARA

EUSKARA ZERBITZUA

UDAL EUSKALTEGIA

MUNTTERI AEK

KULTURA

MANUEL LEKUONA KULTUR ETXEAMusika eskola eta liburutegia

IKASTETXEAK

ANDRE JOAKINA ENEA

KOLORIN HAUR ESKOLA

PABLO GARAIKOETXEA-LANDABERRI IKASTETXEA

SASOETA-ZUMABURU IKASTETXEA

LANDABERRI INSTITUTUA

LASARTE-USURBIL BHI

HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORRA (EPA)

OSASUNA

OSASUN ZENTROA

KIROLA

UDAL KIROLDEGIA

UDAL KIROLGUNEA

ATARI ZABALEKO FRONTOIA

FRONTOIA ETA SASKIBALOIA (ESTALIA)

LOIDIBARREN FRONTOIA

SASKIBALOI ETA ARETO FUTBOLEKO KANTXA ETA ARIKETA FISIKOEN ZIRKUITOA

HIPODROMOA

POSTETXEA

1

2

4

3

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

23

22

Page 7: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

1312

1

2

34

6

7

8

9

10

11

12

23

13

1415

17

16

20 19

18

21

22

5

Page 8: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

14 15

ADSIS FUNDAZIOAGure lan esparru nagusiak, ekintza soziala, gazteak eta garapenaren aldeko kooperazio ekintzak dira. Pertsonen promozio integra-lari eta pobrezian nahiz baztertuak dauden talde sozialei lagunduaz, gizarte justuago eta solidario bat eraikitzea dugu helburu. Egiteko hau, ekintza kolektibo nahiz indi-bidualen bitartez burutzen dugu, oinarria gertuko harremana, laguntza eta zerbitzu eraginkor bat izanik. Gazteen parte hartzea bilatzen dugu batez ere.

Ekintza nagusiak:• Ekintza sozialeko programak• Baloreak, hezkuntza eta boluntariotza

lantzen dituzten programak• Garapenarenaren eta kooperazioaren

inguruko programak

Parte hartzeko aukerei buruzko informazioa jasotzeko, e-maila edota telefonoaren bitar-tez jar zaitezke harremanetan.

Kale Nagusia 25, 3 [email protected]

LA ESPERANZA BLEGure egitasmoaren oinarria, Oria auzoko bizilagunen arazo eta kezkei erantzutea da, Orian kultura, etxebizitzen ongizatea, hirigintza, zerbitzu publikoak, aisialdia eta kirola alorrean dauden behar eta arazoei erantzutea alegia. Era berean, mota asko-tako ikastaroak egiten ditugu.

Bilerak gure egoitzan izan ohi dira, hilabete bakoitzeko lehen ostegunean.

Basaundi bailara 8 [email protected]

ONG JUANJO MARANTEGure helburu nagusia, Hirugarren munduari laguntza ematea da. Somoto eta Nikaraguako 14 urtetik beherako haurren elikadura eta hezkuntza bermatzea bereziki.

Aurrera eramaten ditugun ekintza nagusien artean:

• Elikadura, hezkuntza eta osasuna bermatuta ez duten herrietako haurren apadrinamendua.

• Baztertze sozial arriskuan dauden familiei etxeak eraiki.

Bilerak asteartetan, 18:00etatik-20:00etara izaten dira. Asteasuin kalea, atzeko baxuan 3 [email protected]

DANOK KIDEIrabazirik gabeko elkarte sozio kultural gisa sortu ginen, Hernanik eta Urnietak zituzten beharrei erantzuteko. Izan ere, herriak han-ditzen joan ziren arren, ikastetxea eta anbula-tegia bezalako zerbitzuak ez zeuden. Gerora, Lasarte-Oriara zabaldu zen elkartea.

Gaur egun, emakumeentzako tailerrak (gimnasia, yoga...), helduen formazio iraunkorreko eskolak, gurasoentzako hezike-ta tailerrak eta kanpo ekintzen antolaketa bezalako jarduerak eramaten ditugu aurrera.

Blas de Lezo, [email protected]

ELKARTEAK

SOZIALAK

ALKOHOLIKOAK BIRGAITZEN GIPUZKOA: AERGIDrogamenpekotasunen birgaitzea da gure lanaren oinarri menpekotasuna duten kideei eta familiei laguntza emanaz. Helburu hone-kin terapia sozialak, prebentzioa, ikastaroak eta monografikoak egiten ditugu.

• Hilabeteko lehen astelehenetan, bilera irekiak egiten ditugu.

• Birgaitze saioak: astelehen, astearte, ostegun eta larunbatetan

• Ordutegia: astean zehar 19:30 Larunbatetan aldiz, 16:30

ANTXOTA KALEA, 1, 1º, 2-A bulegoa943374290 – [email protected]

ODOL EMAILEEN ELKARTEAGure xede nagusia, bai Lasarte-Orian, baita Gipuzkoa osoan ere, pertsona orok odola izateko aukera bermatzea da. Horretarako, hilaren bukaerako astelehen guztietan, par-taideek, odol ekarpenak egiten ditugu.

Parte hartzeko modua: anbulatorioan izena eman eta gutun bidez iritsiko zaizu zure odol ateratze data.

Eustin kalea 3-4C943371345

LASARTE-ORIAKOLANGABETUEN PLATAFORMA: ASIDELGure ekimenak langabetuen arloan eta sa-laketa sozialean du oinarria, pertsona langa-betuen artean elkarlana sustatuz eta irtenbi-deak elkarrekin bilatuz. Salaketa soziala ere lantzen dugu. Gure jarduera nagusiak:

• Salaketa• Langabetuen arteko kolaborazioa• Lan bilaketa kolektiboa

Asanbladak astearte eta ostiraletan burutzen ditugu, 9:00tatik- 13:00tara.

Blas Lezo kalea 13656786724 - 699212505 [email protected]

ORTZADAR GURASO ELKARTEAAdimen limitedun pertsonen autonomia pertsonala eta gizarte autonomia sustatzea eta horien guztien eskubideak zaintzea dugu helburutzat.

Gure jardueren artean daude:• Diagnostiko eta orientazioa• Laguntza psikosoziala• Prestakuntza okupazionala

Bertan parte hartzeko, aldez aurretik hitzor-dua hartu beharra dago.

Zirkuito Ibilbidea 12, 20160 [email protected]

Page 9: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

16 17

C.D. LASARTE-ORIAKirol anitzen praktika eta sustapena bultzatzen dugu, saskibaloia, txirrindularitza, futbola, borroka eta samboa, padela, squash-a, te-nisa eta mahai tenisa; eta bereziki gimnasia erritmikoa, atletismoa eta judoa.

Hileko lehen egunean biltzen gara, klubeko egoitzan.

Beko Kale 1, 2. [email protected]

OSTADAR SAIARRE KIROL TALDEAGure helburu nagusia kirola sustatu eta he-rritarrei herrian bertan gustuko duten kirola egin dezaten bitartekoak eskaintzea da. Gure jarduera nagusiak, Futbol Federatua, Futbol Eskola eta Kros herrikoia dira.

Gurekin kontaktuan jartzeko; mailez, telefo-noz edo hileko lehen asteartean 18:30etan egiten ditugun batzarretan.

Geltoki kalea [email protected]

LASARTE-ORIAKO MERKATARIEN ELKARTEA: ATERPEAHerriko merkataritza dinamizatzen dugu, sardinada, stock azokak eta Gabonetako kanpaina bezalako ekimenen bitartez.

Zumaburu 6 [email protected]

LASARTEKO AUZO ELKARTEAGure elkartearen bitartez, herri mailan dau-den arazoen konponbideak bilatu nahi ditugu. Horretarako, hamabostean behin elkartzen gara, arazoen inguruan hausnartzeko.

Era beran, pintura ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Horretarako Iñigo Loiola 16 baxuan izena eman daiteke. Bestetik, astelehenetik ostegunera arratsalde guztietan 17:00-20:00 jostun tailer bat sortu dugu. Josten dakiten emakume talde batek beraien artean go-mendioak eskaintzen dizkiete batak besteari.

Eustin kalea 3-4C943371345

OLGETARAKO ELKARTE SOZIALA: BIYAK BATHelduei zuzendutako ekimenak egiten ditu-gu, aisialdikoak, fisikoak nahiz kulturalak izan daitezkeelarik.

Bilgunea, gure egoitzan bertan astelehenetan.

Kale Nagusia 40zeb.Mertxe Galdos [email protected]

KAXKARRO GURASO ELKARTEAEkintza kulturalak, aisialdikoak, kiroletakoak eta gurasoentzat bideratutako ikastaroak antolatzen ditugu. Ikasleen eta gurasoen formazioan lagundu dezakeen ekintza oro egiten ditugu. Gure helburua ikasle zein gura-soei laguntza ekonomiko eta formatiboa es-kaintzea da eta ikastetxeko batzarretan parte hartzen dugu.

Ekintza nagusi bezala:• Liburuen gestioa• Irteeretan ekonomikoki lagundu ahal

dugun heinean• Kirol eta ekintza kulturaletan laguntza

Urtean behin biltzen gara. Harremanetarako, emaila bidali edo institutuko idazkaritzan mezu bat utzi.

Buenos Aires Aldapa [email protected]

SASOETA-ZUMABURU BURUNZPE GURASO ELKARTEAGure xede nagusia eskolako guraso eta zuzen-daritzaren bitartekari lana egitea da, Eskola Kontseiluan parte hartuz. Gure egitasmoen ar-tean: eskolaz kanpoko ekintzak antolatu, eus-kararen erabilera bultzatu familien artean eta urteko jaietan parte hartzea (inauteriak, Gabo-nak, ikasturte bukaerako jaialdia…) daude.

Sasoeta Eskolako elkarteko egoitzan biltzen gara ostiraletan 15.30etatik 16:30etara.

Kalbario [email protected]

ZERBITZUAK

REAL SOZIEDADEKO JOKALARI OHIEN ELKARTEAJokalari ohi beteranoei laguntza eskaini eta ongintzazko partiduak jokatzen ditugu iparral-deko eskualdeko ligan.

Entrenamenduak ostegunero.

Arrapide pasealekua [email protected]

KIROLA

SANATANA DHARMAYogaren bitartez, osasuna hobetzeaz gain for-mazio integrala bilatzen dugu. Gure helburu nagusia pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako, hauek dira gure eskaintzak:

• Hatha Yoga sesioak• Garapen pertsonala taldean nahiz modu

indibidualean • Meditazioa

Ekintza hauek egiteko aukera ostiral arratsal-de eta larunbatetan dago.

Zumaburu 12 [email protected]

Page 10: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

18 19

SUBERRI AKORDEOI ORKESTRAAkordeoiaren bidez, kultura musikalaren sus-tapen, praktika eta zabaltzea dugu gure jar-dueraren oinarria. Gure ekintza nagusienak kontzertuen emanaldiak eta beste taldeekin elkarlanezko jarduerak antolatzea dira.

San Pedro parrokiako geletan biltzen gara, asteazkenetan.

Goikale, 20,1.esk.653 742 [email protected]

LASARTE-ORIAKO DANBORRADA ELKARTEA “ATLO”San Pedro festetako danborrada antolatzen dugu. Noizean behin entseguak burutzeko elkartzen gara kultur etxean.

Nagusia – Galeria Komertziala 6653 742 [email protected]

ZERO SETTE AKORDEOI ORKESTRAKontzertuak eskaintzeaz gain, herriko kultur taldeekin elkarlanean aritzen gara. Ekintza nagusi gisa:

• Lasarteko akordeoi jaialdia antolatu eta bertan parte hartu

• Kontzertuak eskaini• Lasarteko beste kultur taldeekin dantza

eta ekitaldiak antolatu.

Astezkenetan 21:00etatik 23:00etara eta larunbatetan 10:30etatik 13:00etara biltzen gara.

Zumaburu elizaren beheko lokalakLASARTEKO 24 POSTA KUTXA943 [email protected]@zerosette.comwww.zerosette.es

XPRESSIONK KULTUR ELKARTEAFormatu txiki-ertaineko espresio artistikoak normalizatzea. Artista ez profesionalei es-pazioak eskainiz, eta jendeari artea gertura-tuz. Urte osoan 500 emanaldi baino gehiago koordinatzen dituzte Euskal herri mailan, bai-ta Kantabria eta Burgosen.

Goikale, 12 Behea B943 36 81 [email protected]

LAO ELKARTE KULTURALA: LASARTE ORIAKO ALDIZKARIAHistoriaren difusioa eta Lasarte-Oriako elkar-teen jardueren inguruko informazioa ematea da gure helburua.

Gure jarduera nagusiak:•Lasarte-Oriako aldizkariaren edizioa•Lasate-Oriako elkarteen jardueren zabalpena•Lasarte-Oriako ikerketa historikoen

sustapena

Parte hartzeko aukera dago artikuluak bida-liz, aldizkaria banatuz eta baita ere ikerketa historikoen lanketa eginez.

Iñigo de Loyola, [email protected] www.laoaldizkaria.es

KUKUKA LASARTE-ORIAKO ANTZERKI ETA DANTZA ESKOLAAntzerkia eta dantza euskaraz egitea eta antzerki eta dantza zaletasuna sortzea dugu xede nagusi. Gure jarduera nagusien artean:

• Euskal Dantza• Euskal Dantza- Sorkuntza• Dantza Garaikidea

Larrekoetxe bidea, 17-1º [email protected]

ROZIOKO GURE ANDREAREN SENIDETZE KULTURALARozioko adorazioan Birjina santuari gurtza egiten diogu. Era berean, babesgabe dau-den pertsonen gaineko zaintza eta babesa bultzatzen dugu. Bestetik, partaide guztiei ekitaldi erlijioso eta sorospen sozialen in-guruko formazioa eskaintzeaz gain ekitaldi kulturalak antolatu eta bultzatzen ditugu.

Antolatzen ditugun ekintza garrantzitsuene-tarikoak:

• Emakumearen eguna• Roziora peregrinazioa• Izaera kulturaleko bidaiak

Bidaiak eta ekimenak irekiak dira eta batza-rrak Senblante Andaluz-en egoitzan hilean bitan antolatzen ditugu.

PLZ/ GOLF 1-2 LASARTE – ORIA649 509952- 655 [email protected]

PEÑA TAURINA SEBASTIAN PALOMO LINARESZezenketen kultura ezagutu eta sustatzea dugu helburu nagusitzat. Horretarako, ze-zenketen inguruko jaialdiak eta bidai kultura-lak antolatzen ditugu. Egunero elkartzen gara gure egoitzan.

ERRIBERA KALEA 11 SASISOTOADELFIN COB [email protected]

ANDALUZIAKO ELKARTE KULTURALA: SEMBLANTE ANDALUZGure helburu nagusiak honako hauek dira:• Andaluziarekin harremana duten

pertsonak elkartzea (jaiolekua edo jatorria dutelako, gustoko dutelako...).

• Ekintza ekonomiko, kultural edo ekonomikoak sustatzea.

• Euskal Herrian zehar eta Gipuzkoan eta Lasarte-Orian dauden Andaluziarren eta elkarteen arteko loturak eta elkarlana bultzatzea.

Burutzen ditugun jarduera nagusiak:• Andaluziaren egunaren jaialdia (Otsailak 28)• Rozioko amabirjinaren omenez egindako

erromeria (Ekaineko bigarren astean)• Aste kulturala (Urriaren erdi partean)

Parte hartzeko, antolatzen ditugun ekintze-tara gerturatu zaitezke edo egoitzan bertan, astean behin antolatzen ditugun topaketeta-ra hurbildu zaitezke.

Golf Plaza 1-2934 363699-666502123 [email protected]

BANAIZ BAGARA KULTUR ELKARTEAEuskara eta euskal kultura ezagutu eta ikasi nahi baduzu eta ohiko diren ikasteko tokie-tara iristeko zailtasunak badituzu, ostegu-netan 15:30ean etor zaitezke gurekin ego-tera, Erribera kalera 1 (Ludoteka ondoan), edo telefonoz deitu.

Errekalde, 14-behea. 20130 Urnieta943 331455 / [email protected] [email protected] [email protected]

KULTURALAK

Page 11: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

20 21

JALGUNE Urritasuna duten pertsonei aisialdi jarduerak eskaintzea da gure helburua. Ekintza nagu-sien artean:

• Asteburu pasak (urtean hiru)• Urritasuna duten pertsonen egunaren

ospakizuna• Herriko ekintza desberdinetan urritasuna

duten pertsonen parte hartzea ahalbidetzea.

Bilera egunak, astearte, ostegun eta ostira-letan 17:30etatik 19:30ak arte eta larunbate-tan, 15:30etatik 20:30ak arte.

BEKO KALEA 1, [email protected]

MEGABAGure herriko erregeen kabalgata antolatzen dugu. Honetaz gain, txikienen marrazkien le-hiaketa ere antolatzen dugu.

C/ Nagusia nº12 2º[email protected]

DINBI BANDA AISIALDI ELKARTEAAisialdiaren esparruan jarduera berriak es-kaintzen ditugu. Euskara hutsez funtzio-natzen dutela jakinik euskararen sustapena helburutako bat dugu. Lasarte-Oriako gazte nahiz helduei bideratutako jarduerak es-kaintzen ditugu, eskaintza kulturala aberas-teko eta aniztasun kulturala jorratuz.

Ekintza nagusiak:

• Batukada taldea.• Formakuntza saio desberdinak antolatzen

ditugu taldekideen mailei egokituak.• Talde emanaldiak• Aisia eta kultura arloan elkarlana

sustatzen dugu beste elkarte batzuekin.

Batukada entseguak ostiraletan egiten dira Sasoeta ikastetxean. Ikasturte hasieran ire-kitzen da izen-ematea. Partaide berrientzat, herriko komunikabidean, gure web orrian eta gure sare sozialetan emango da horren berri.

630 440 [email protected]

AISIALDIKOAK

ERKETZ EUSKAL DANTZARI TALDEAEuskal dantza tradizionala jorratzen dugu. Euskal kultura eta euskal dantzak sustatu eta erakustea da gure helburua. Honako ekintza desberdinak aurrera eramaten ditu-gu urtean zehar:

• San Juan gauan “gizon dantza”• San Pedrotako emanaldia• Santa Ana egunean “sorgin dantza” eta

hainbat ekitaldi

Zumabururuko eskolan biltzen gara, helduak ostegunetan 20:00etatik 22:00etara eta hau-rrak astelehen, astearte eta ostegunetan 19:00etatk-20:00etara.

Posta kutxa 68610052223635746028943362361 (ostegunetan 20tatik 22tara.)[email protected]

MIKEL DONEA EUSKAL MAKIL JOKO TALDEAEuskal makil joko hau, garai batean euskal-dunak bere burua babesteko eta erasoei aurre egiteko sortu zuten borroka mota bat izan zen. Makila erabiltzen zuten arma beza-la eta horrekin eskuetan aurre egin zioten ezpata eta aiztoz hornitutako zenbait gudari profesionali.

Gure asmoa ondare hau ez galtzea da, horre-tarako bi arlotan egiten dugu lan: ikerketan eta makilaren teknikan.

LAN ETA LAN BETI LAN (E.P.A.)Antzerkia, gimnasia eta yoga bezalako ekintzak burutzen ditugu. Hileko lehen os-tegunetan biltzen gara.

Beheko Kale Bidea, 1-3º[email protected]

OLLOKI ELKARTEAOilo ornamentalen hazkuntza eta errepro-dukzioan aritzen gara.

Hernani bidea [email protected]

TTAKUN KULTUR ELKARTEAEuskararen sustapenean eta euskal kulturaren normalizazioaren inguruan burutzen ditugu gure egitasmo nagusiak. Horretarako ekintza desberdinez osatutako programa egitaratu bat dugu, horien artean:

• Asisialdian: Udako txokoak, Amaraun kluba…

• Kulturan: Santa Ana Parodia, festak…• Solaskide: eskara lantzeko mintzapratika

saioak • Txintxarri aldizkariaren argitaralpena• Kirola eta gazteak.

Azken finean, herria, zein herritarrak euskal kulturaren parte senti daitezen eta disfruta dezaten bilatzen dugu gure ekintzen bitartez.

Geltoki kalea 4943 360833-943 [email protected]

OKENDO ZINEMA TALDEAHelburu nagusitzat, herritarrei kalitatezko zi-nema hurbiltzea dugu. Gure ekintzen artean:

• Filmak aukeratu eta publizitatea egin• Bertakoak direnean, zuzendari nahiz

partaideekin solasaldiak prestatu• Sarrerak merkeago erosteko aukera

eskaini bonoen eta interneten bitartez.

Lan taldea irekia da, hilean behin biltzen gara baina ez dugu egun finkorik. Gurekin kon-taktuan jartzeko, e-mail bat bidaltzearekin nahikoa da.

TXARTEL 17 [email protected]

RAHMA LASARTE-ORIAKO ELKARTE KULTURAL ISLAMIKOAGure helburu nagusia, islamiar-arabiar kul-turarekin erlazionaturiko elkarte bat eratzea da. Hizkuntza ezberdinetako eskolak ematen ditugu (arabiera, euskara...) eta gai ezberdi-nei buruzko batzarrak antolatzen ditugu.

PINUTEGI KALEA 6 TEILATUPEA686127951

Page 12: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

22 23

OSTARTE GAZTE TALDEA (AMA ARANTZAZUKO PARROKIA)Gure helburu nagusia giza baloreetan eta balore solidarioetan heztea da. Aurrera era-maten ditugun ekintzen artean:• Kanpaina solidarioak• Hamabostean behineko bilerak • Eskola laguntza programetan

boluntariotza.

GAZTERIA

Ama Arantzazuko parrokian biltzen gara os-tegunetan 16:00etatik-18:00etara.

Zumaburu, [email protected]

Herritarrei harrera egin eta informazioa ema-ten diegu.

• Tramite edota gestioei buruzko informazioa.• Eskaerak egiten dituzten pertsonak,

dagozkion sailetara bideratu.• Dokumentuen sarreren eta irteeren

Erregistroa eramaten dugu.• Biztanleen udal-errolda kudeatzen dugu.• Erroldako altak eta bajak• Aldaketak• Erroldatze ziurtagiriak

Zuri, etorri berria zaren horri, ongietorria emateko eta herriko ekimenetan parte hartzen la-guntzeko Harrera protokolo bat du martxan Udalak.

Beheko eskeman protokoloaren pausuak laburbiltzen dira.

ERREGISTRO OROKORRA ETA

BIZTANLEEN UDAL ERROLDA

ERROLDA ETA ERREGISTROA

LASARTE-ORIAKO UDALAREN HARRERA PROTOKOLOA

• Inskripzio ziurtagiriak (lehen bizikidetza ziurtagiri bezala ezagutzen zirenak)

• Erroldarekin zerikusirik duten beste gestio batzuk.

Kale Nagusia 22, behea943376055

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era.

Eskuragarri duzun materiala:

Harrera GidaEHri buzuzko eta Lasarte-Oriari buruzko oinarrizko informazioa (5 hizkuntzatan eskuragai: euskara, gaztelera,frantsesa, arabiera eta portugesa)

HiztegitxoakEuskara eta beste 30 hizkuntzatako* oinarrizko hiztegiak

GaldetegiaOinarrizko informazioa eskatzen duen hautazko galdetegia.

ERROLDA(EDO BESTE SAILAK)

Ongi etorri GutunaGaldetegia betetzen bada Ongietorri Bilerarako gonbitea ailegatuko zaizu etxera.

HiztegitxoakEuskara eta beste 30 hizkuntzatako oinarrizko hiztegiak

ONGI ETORRI BILERAHerriko baliabideak ezagutzeko eta

zuen beharrak entzuteko bilera

* Hiztegitxoak: aleman, wolof, swahili, portugesa, kroatoa, kechua, errusiera, txino mandari-nera, daniera, lingala, yahenke, frantsesa, urdu, aymara, italiera, tamazig, katalana, gaztela-nia, txekiera, grekoa, darija, errumaniera, turkiera, bulgariera, galegoa, poloniera, ingelesa, hindua, fula, islandiera, serer.

Page 13: O N G I ETORRI L AS A R T E-ORI RAlasarte-oria.eus/pdf/lasarte-oriako_harrera_gida_EUS.pdf · harremana ez duten pertsonengana iristea; eta euskarazko kulturaren eremuan hizkuntza

LASARTE-ORIAKO UDALAKale Nagusia, 22 - 20160T: 943376055 - F: 943372659

Diseinua: www.bitymina.com