NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO...

61
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE- IKERTZAILEENTZAT ETA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEENTZAT Oharra: gida honen edukia informatzeko da soilik, eta ez da juridikoa. Beraz, ezin izango da erabili errekurtso bat jartzeko. Eguneratze-data: 2017ko urriak 2 AURKIBIDEA

Transcript of NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO...

Page 1: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA

NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT ETA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEENTZAT

Oharra: gida honen edukia informatzeko da soilik, eta ez da juridikoa. Beraz, ezin izango da erabili errekurtso bat jartzeko.

Eguneratze-data: 2017ko urriak 2

AURKIBIDEA

Page 2: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

AURKIBIDEA

1. AURKEZPENA ........................................................................................ 4

INFORMAZIO OROKORRA

2. NUP ......................................................................................................... 4 3. KOKALEKUA ........................................................................................... 5 4. WEBGUNEA ........................................................................................... 7 5. LANGILEEN AURKITEGIA ...................................................................... 8 6. IRAKASKUNTZA EGUTEGIA .................................................................. 8 7. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO LANGILEAK............... 8 8. TXARTELAK ............................................................................................ 9 9. ARAU ESPARRUA ............................................................................... 10 10. ORDEZKARITZA ETA PARTE-HARTZEA ........................................... 10

ZERBITZUAK

11. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOA ETA ZERBITZUAK: EGITURA .............................................................. 11

12. ZERBITZU ELEKTRONIKOAK: ZERBITZUEN ATARIA ..................... 13 13. GIZA BALIABIDEAK ............................................................................. 14 14. IKUSKAPEN UNITATEA ....................................................................... 17 15. LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA ....................................................... 18 16. IRAKASKUNTZA ZERBITZUA ............................................................. 21 17. SARBIDEA, BEKAK ETA TITULUAK ATALA ...................................... 22 18. NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA ................................. 23 19. UNIBERTSITATE ARRETARAKO BULEGOA ...................................... 23 20. ERREGISTRO OROKORRA ................................................................. 24 21. UNIBERTSITATE KOMUNITATEAREN ARARTEKOA ....................... 24 22. LIBURUTEGIA ....................................................................................... 24 23. INFORMATIKA ...................................................................................... 28 24. HIZKUNTZA PLANGINTZA .................................................................. 33 25. IKERKETA ............................................................................................ 33 26. AGIRIEN KUDEAKETA ETA AGIRITEGI NAGUSIA ............................ 36 27. ANTOLAKETA, KALITATEA ETA PROZESUAK ................................. 39 28. MANTENTZE-LANAK ............................................................................. 40 29. ZERBITZU OROKORRAK .................................................................... 41

Erreprografia ........................................................................................ 41

Jantokiak eta kafetegiak ...................................................................... 42

Posta ..................................................................................................... 42

AURKIBIDEA

Page 3: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Zaintza .................................................................................................. 43

Garbiketa .............................................................................................. 43

Aldairak................................................................................................. 44

Ordutegia asteburuetan ....................................................................... 44

30. IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO MATERIALAREN ERRESERBA IKASGELATEGIAN............................................................................... 45

31. HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA ......... 47

UNIBERTSITATE ZABALPENA

32. KULTURA JARDUERAK ...................................................................... 47 33. OSASUN LAGUNTZA ETA LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA .................. 48 34. KIROLAK ............................................................................................... 49 35. BERDINTASUNERAKO UNITATEA ..................................................... 51 36. GIZARTE EKINTZARAKO UNITATEA .................................................. 52

BESTE ZERBITZU BATZUK

37. FINANTZA ZERBITZUAK ..................................................................... 53 38. BIZI ETA ISTRIPU ASEGURUAK ......................................................... 53 39. LUDOTEKA ............................................................................................ 53 40. UNIBERTSITATE-GIZARTE FUNDAZIOA ........................................... 54 41. HIZKUNTZEN GOI MAILAKO IKASTEGIA........................................... 55 42. EGOITZA ............................................................................................... 55 43. TELEFONIA .......................................................................................... 57 44. LANGILE PUBLIKOAREN ZIURTAGIRIA ............................................ 58 45. EGOITZA ELEKTRONIKOKO FITXAK ................................................. 58

AURKIBIDEA

Page 4: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

1. AURKEZPENA Zure esku jarri dugun gida honek Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen zerbitzuei buruzko informazio oinarrizkoa emango dizu, zure beharren arabera erabil ditzazun. Baliteke gida argitaratzen den egunetik aurrera edukietan aldaketaren bat edo beste izatea. Unibertsitatearen webgunean (www.unavarra.es) etengabe eguneratuta dauzkazu irakaskuntza-informazioa, kultura- eta kirol-jarduerei buruzko informazioa eta beste jarduera osagarri batzuei buruzko informazioa.

2. NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nazioarteko Bikaintasun Campusa 2010etik, erakunde gaztea da, bi hamarkada ditu, nahiz eta ekimen publikoaren eskutik Nafarroan eskaintzen ziren unibertsitateko ikasketak –horietako zenbait XIX. mendearen erdialdetik– bildu eta eskaintzen jarraitzen duen. XIX. Aldi labur baina egitekotsu honetan, Unibertsitateak irakaskuntzarako eta ikerketarako guneak sortu ditu Iruñean eta Tuteran, irakaskuntzako eta administrazioko multzo sendo batek osatuak daudenak.

Unibertsitateari buruzko oinarrizko informaziora sartu nahi baduzu, egin klik esteka honetan: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/datu-oinarrizkoak/unibertsitatea-zenbakietan

Unibertsitatearen gobernu-erakundeak zein diren jakiteko, egin klik esteka honetan: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/gobernu-erakundeak

Plangintza estrategikoa funtsezko tresna da unibertsitateko erakunde kudeaketarako eta helburu zehatz bat erdiesteko bidean erabakiak hartzerakoan koordinatzeko. Esteka honetan daukazu plan estrategikoa: http://www.unavarra.es/planestrategico/2016-2019eko-plan-estrategikoa/plan-estrategikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza eta ikerketa lau fakultate, bi eskola eta hogeita bi sailetan dago antolatuta. NUPek ikerketa-jarduerarako berariazko azpiegiturak ere baditu; esaterako, Agrobioteknologia Institutua eta Jerónimo de Ayanz I+G zentroa.

Honako hauek dira fakultateak eta eskolak:

• Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (Gurbitzak eraikina) • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea (Magnoliak eraikina) • Zientzia Juridikoen Fakultatea (Arteak eraikina) • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (Olibondoak

eraikina)

AURKIBIDEA

Page 5: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

• Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (Haginak eraikina eta Tuterako campusa)

• Osasun Ikasketen Fakultatea (Osasun Zientzietako eraikina eta Tuterako campusa)

Sailak hauek dira:

• Automatika eta Konputazioa • Natura Ingurunearen Zientziak • Osasun Zientziak • Zuzenbide Pribatua • Zuzenbide Publikoa • Ekonomia • Estatistika eta Ikerketa Operatiboa • Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika • Fisika • Geografia e Historia • Enpresen Kudeaketa • Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa • Matematika eta Informatika Ingeniaritza • Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza • Matematika • Nekazaritza Ekoizpena • Landa Ingeniaritza eta Proiektuak • Psikologia eta Pedagogia • Kimika Aplikatua • Soziologia • Elikagaien Teknologia • Gizarte Lana

3. KOKAPENA NUPek hiru campus dauzka: Iruñean, Arrosadikoa eta Osasun Ikasketetakoa; eta Tuterako campusa.

Arrosadia: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campusa/iruneko- campusa/eraikinak-eta-instalazioak?submenu=yes

Osasun Zientziak: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campusa/osasun-zientzietako- lcampusa/aurkezpena?submenu=yes

Tuteran: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campusa/tuterako- campusa/aurkezpena?submenu=yes

AURKIBIDEA

Page 6: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Nola iritsi NUPera? Arrosadiko campusa: Autoz

Unibertsitatera Hegoaldeko sarreratik sartzeko (Bartzelona, Zaragoza, Madril, Huesca, aireportutik...), lehenbizi merkatalgunearen errotondara doan eskuinerako bidea hartzea komeni da, ondoren, hirirantz, Errektoretzako errotondara baitarama.

Mendebaldetik sartzeko (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Logroño...), Nafarroako etorbidetik (antzinako mendebaldeko saihesbidetik), eta etorbidea bukatzen denean eta hegoaldeko irteeran estutzen denean, hiru argibide daude: Madril-Zaragoza erdian, Cordovilla eskuinean, eta Frantzia-Erdialdea, ezkerrean. Azken errei hori hartu behar da, gaineko pasabidearen azpitik zeharkatuz, zuzen jarraitu errotondaraino, non Unibertsitatearen argibidea baitago, inguru horretan dagoelako.

Hiribarneko autobusak • 1. linea: Unibertsitateak • 9. linea: Renfe-NUP • 6. linea: Arrotxapea-NUP • 11. linea: Ezkaba-Sario eraikina • 19. linea: Barañain-Monjardin Mendia

Osasun Zientzietako campusa Osasun arloko campusa Barañain etorbidean dago, Iruñeko ospitale eremuaren barnean, Mendebaldea auzoaren aurrez aurre.

Hiribarneko autobusak • 1. linea: Nafarroako Unibertsitatea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa • 2. linea: Nafarroako Gorteak - Etxabakoitz • 4. linea: Barañain - Atarrabia (luzapenak: Arre - Orikain - Uharte) • 7. linea: Atarrabia - Txantrea - Barañain • 19. linea: Barañain - Monjardin Mendia k/

Tuterako campusa: Tuterako campusa hiriaren hegoaldeko lur-sail batzuetan dago, Tarazonako errepidea (N-121-C) ardatzaren aldamenean. Errepide hori Vasco-Aragonesa autobiderako eta Tuterako N-232 saihesbiderako (Alfaro-Zaragoza) sarbidea ere bada. Iruñetik iristeko, A-15 autobidea hartu behar da, Bilbao-Zaragoza AP-68 autobidearekin bat egiten duen tokiraino.

AURKIBIDEA

Page 7: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

68. Azken hau jarraitu behar da, Zaragozarantz, 10,2 km-tan, eta gomendatzen da 18. irteera hartzea. Tutera/Tarazonarantz.

Hiribarneko autobusak – Tuterako campusa • Linea Gorria: Erdialdea - Ospitalea • Linea Horia: Erdialdea - Ospitalea

4. WEB INFORMAZIOA - Web-orrialdea: www.unavarra.es

INTERESEKO PROFILAK atalean unibertsitateko komunitateko talde bakoitzaren interesekoa den web informazioa dago bilduta.

AURKIBIDEA

Page 8: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

5. LANGILEEN AURKITEGIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren orrialde nagusian, goiko aldean, "bilatu" aukera dago, eta han langileen aurkitegia dago. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen (AZL) eta Irakasle-Ikertzaileen (I-I) telefonoak, posta elektronikoa eta lantokia agertzen dira aurkitegian.

Web-orrialdean agertzen den telefono-zenbakia eguneratu nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide honetara: [email protected]

6. IRAKASKUNTZA EGUTEGIA

Irakaskuntza-egutegia esteka honetan dago: http://www.unavarra.es/estudios/irakaskuntza-informazioa/irakaskuntza- egutegia

7. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO LANGILEAK

Irakasle-Ikertzaileak (I-I) eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak (AZL) dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak.

Irakasle-Ikertzaileak (I-I)

Unibertsitateko irakaskidegoetako langileek eta lan kontratupeko langileek osatzen dute Irakasle-Ikertzaileen taldea.

Unibertsitateko irakasle funtzionarioak irakaskidego hauetakoak dira: Unibertsitateko katedradunak eta Unibertsitateko irakasle titularrak. Bi kidegoetako irakasleek irakasteko eta ikertzeko gaitasun osoa dute.

Lan kontratupeko Irakasle-Ikertzailearen modalitateak figura hauei dagozkie: laguntzailea, irakasle laguntzaile doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, irakasle elkartua eta irakasle bisitaria.

8 AURKIBIDEA

Page 9: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Administrazio eta Zerbitzuetako langileak (AZL)

Unibertsitateak kontratatutako funtzionarioek eta langileek osatzen dute AZL izenekoa.

Administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokie kudeaketa tekniko, ekonomiko eta administratiboa egitea, bai eta laguntza, aholkularitza eta laguntza ematea ere unibertsitatearen eginkizunak garatzean.

8. UNIBERTSITATEKO TXARTELA

Giza Baliabideen Zerbitzukoek posta elektroniko bat bidaltzen diote interesdunari, eta interesdunak Giza Baliabideen Zerbitzura joan behar du txartela hartzera.

Irakasle-Ikertzaileak Ikasgelategiko ikasgeletan (ordenagailuak eta proiektagailua dituzte) sartzeko txartela erabili nahi duten irakasle eta ikertzaileek Poolera joan behar dute (Ikasgelategiko ezkaratz nagusian), txartela aktibatzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuan hartzen dutenetik 48 orduko epean.

Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleek txartela erabiliko dute lan egiten duten eraikinetan sartzeko asteburuetan eta jaiegunetan, eta esleitu zaien pasahitza erabiliko dute.

Administrazio eta Zerbitzuetako langileak Administrazio eta Zerbitzuetako langileei automatikoki aktibatuko zaie, txartela hartzen duten egunaren biharamunetik aurrera, eta ezarritako guneetan markatu behar dute, markatzeak erregistratzeko.

Zerbitzuko zuzendariek eta atalburuek txartela erabili ahal izango dute lan egiten duten eraikinetara irekita egoteko orduetatik kanpo sartzeko, eta esleitu zaien pasahitza erabiliko dute horretarako.

Txartela galdu edo hondatzen bada

AURKIBIDEA

Page 10: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Beste txartel bat eskatzeko, posta elektroniko bat bidali behar dute [email protected] helbidera, edo Giza Baliabideen Zerbitzura joan.

9. ARAU ESPARRUA Estatuko arau eta foru arau aplikagarriek arautzen dute Unibertsitatea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek eta arauzko arauek ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2003ko maiatzaren 19ko NAO, 63. zk.).

Unibertsitatearen orrialde nagusitik sartzen da araudian: www.unavarra.es / Unibertsitatea ezagutzea / Araudia edo esteka honen bidez: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/araudia

10. ORDEZKARITZA ETA PARTE-HARTZEA

Klaustroa Unibertsitateko komunitatea ordezkatzen duen erakunde gorena da. Unibertsitatearen bizitzaren esparru desberdinetako jardueraren jarraibide orokorrak onestea eta Unibertsitatearen kudeaketa ikuskatzea dira haren eginkizunak.

Bai AZLek, bai Irakasle-Ikertzaileek ordezkaritza dute Klaustroan eta beste gobernu eta ordezkaritza organo batzuetan. Esteka honen bidez sartzen da: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/gobernu- erakundeak/orokorrak/langileen-ordezkaritza-organoak

Langileen ordezkaritza-organoak: Negoziazio Mahaia. Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeak ordezkatzen ditu irakasle eta ikertzaileak, eta Irakasle eta Ikertzaileen Enpresa Batzordeak ordezkatzen ditu lan kontratupeko irakasle eta ikertzaileak. Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak ordezkatzen ditu Administrazio eta Zerbitzuetako langileak. Halaber, badago Segurtasun eta Osasun Batzorde bat.

Araudian bai AZLentzat, bai Irakasle-Ikertzaileentzat onetsitako hainbat akordio eta hitzarmen dituzu: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/araudia

AURKIBIDEA

Page 11: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

11. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOA ETA ZERBITZUAK: EGITURA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako zerbitzuak hauek dira:

- Errektoretza o Errektoretzako Kabinetea o Kontuhartzailetza eta Ikuskaritza Zerbitzua o Komunikazio Atala o Ikuskapen Atala

- Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza

Unibertsitate Zabalpeneko eta Gizarte Erantzukizuneko Atala

• Kultura Jardueren Unitatea • Kirol Unitatea • Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatea

- Ikerketako Errektoreordetza

o Ikerketa Zerbitzua Laguntzen eta Deialdien Atala Jakintza Bestetaratzeko Atala

o Liburutegiko Zerbitzua Erosketen Atala Bildumen eta Ikerketen Atala Bibliografia Kontrolerako Atala Zerbitzu Atala

- Irakaskuntzako Errektoreordetza

o Euskararako Unitate Teknikoaren Atala o Hizkuntza Plangintzarako Atala

o Irakaskuntza Zerbitzua

Gradu Ikasketen Atala Graduondoko Ikasketen eta Irakaskuntza

Antolamendurako eta Programaziorako Atala

- Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea Sarbidea, Bekak eta Tituluak Atala

- Nazioartekotze Errektoreordetza

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala

AURKIBIDEA

Page 12: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

- Kudeatzailetza o Azpiegitura, Lan Osasun eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua

Azpiegitura Atala Zerbitzu Orokorren Unitatea Lan Osasuneko eta Ingurumen Kudeaketako Unitatea Lanetako Unitatea

- Ekonomia Gaietarako eta Programaziorako Kudeatzaileordetza

Azterketa eta Programazio Unitatea

- Ekonomia Gaietarako Zerbitzua o Kontabilitate Atala o Ekonomia Kudeaketarako Atala o Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Atala

- Informatika Zerbitzua o Erabiltzaileari Laguntzeko Atala o Kudeaketa Korporatiboaren Atala o Campus Zerbitzuen Atala o Sistemen eta Komunikazioen Atala

- Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzua

o Kudeaketa Hobetzeko Atala Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea Antolamendu eta Kalitaterako Unitatea

o Unibertsitate Zabalpeneko Atala Unibertsitate Arretarako Bulegoa (Liburutegiko eraikina) Erregistro Orokorra (Soforak eraikina)

- Giza Baliabideen Zerbitzua o Langileen Kudeaketako Atala o Nominak eta Gizarte Segurantza Atala

- Gizarte Kontseilua

- Idazkaritza Nagusia

Idazkaritza Teknikoa Agirien Kudeaketa eta Artxibo Nagusia Atala

o Zerbitzu Juridikoa Aholkularitza Juridikoko Atala

Jaitsi

AURKIBIDEA

Page 13: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

12. ZERBITZU ELEKTRONIKOAK: ZERBITZUEN ATARIA

Zerbitzu Ataria https://portal.unavarra.es

Modu integratuan eskaintzen du unibertsitateko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea atxikipen taldearen arabera (AZL, I-I, Ikasleak): langileen ataria, posta elektronikoa, liburutegiko katalogoa, agenda, ikasgelategi birtuala (NireIkasgelategia), aldizkari eta baliabide elektronikoak, izen-ematea kultura eta kirol jardueretan etab. NUPek emandako erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez sartzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen dutenei Unibertsitateak automatikoki esleitzen dien helbide elektronikoa da erabiltzaile-izena. Irakasle eta Ikertzaileentzako irakaskuntzako informazio espezifikoa Irakasle-Ikertzaileen harrera gidan. 1.- Langileen ataria: Bertan kontsulta daiteke nomina, eta aldaketak ere eska daitezke, hala nola banku-kontu, PFEZ atxikipen edo helbidearenak. Horrez gain, Administrazio eta Zerbitzuetako langileek ordu saldoa (malgutasun poltsak) kontsultatzeko aukera dute, bai eta baimenak eta oporrak eskatzeko eta kontsultatzeko aukera ere.

Langileen atarian eragiketak egiteko, Giza Baliabideen Zerbitzuak emandako sinadura-pasahitza erabili behar da.

AURKIBIDEA

Page 14: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

2.- Posta elektronikoa Pertsona bat Unibertsitateko kide (I-I, AZL, edo ikasle) bihurtzen denean, Unibertsitateak automatikoki sortzen du posta elektronikorako kontu bat harentzat. Posta elektronikorako kontua indarrean egongo da Unibertsitatearekin lan loturak irauten duen artean.

3.- NireIkasgelategia (Ikasgelategi birtuala) Birtualki irakasteko, ikasteko eta lankidetzan aritzeko plataforma da NireIkasgelategia, berariaz prestatua goi mailako hezkuntzarako. Tresna ugari dauzka bere erabiltzaileen arteko lankidetza eta komunikazioa online moduan indartzeko.

Irakasle eta Ikertzaileentzako irakaskuntzako informazio espezifikoa Zerbitzuen Atariari eta Ikasgelategi Birtualari buruz Irakasle eta Ikertzaileen harrera gidan.

13. GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUAK

Giza Baliabideen Zerbitzuaren eta, zehazki, Langileen Kudeatarako Atalaren eta Nominak eta Gizarte Segurantza Atalaren eginbeharra Giza Baliabideen gaietako administrazio prozesu guztien kudeaketa bultzatzea eta laguntzea da, bai

AURKIBIDEA

Page 15: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileei dagokienez, bai irakasle-ikertzaileei dagokienez. Kudeaketa hori legezkotasun printzipioari lotuko zaio prozedura guztietan, eta Unibertsitatearen Plan Estrategikoaren helburu eta lehentasunak bateratu beharko ditu, eta erabiltzaile guztien asebetetasuna zaindu, kalitatezko zerbitzu bikain baten bidez.

Unibertsitatean lanean hasi berriak direnek aurkeztu behar duten dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan lehenengo aldiz lanean hasten den langileak dokumentazio hau aurkeztu behar du Giza Baliabideen Zerbitzuan, Soforak eraikinean (Arrosadiko campusa - Iruñea):

• Berriki ateratako argazki bat • Banku kontuaren fotokopia (kontu zk.) • Gizarte Segurantzako zenbakiaren fotokopia • NANaren fotokopia • Emandako zerbitzuen ziurtagiria (eguneratua) • Familia liburuaren fotokopia (seme-alabak izanez gero) • Bizi-aseguruaren orria osorik aurkeztea • Nafarroako Foru Erregimenari buruzko zinpeko aitorpena

Oporrak, baimenak eta lizentziak Giza Baliabideen Zerbitzuaren web-orrialdean daude bai AZLen bai Irakasle-Ikertzaileen baimen, opor eta lizentziei buruzko akordioak:

http://www.unavarra.es/servicioRRHH

Nominen Atalari buruzko informazioa Nomina informatizatua dago, eta Langileen Atariaren bidez ikusten eta inprimatzen da. Langileen Atariaren bidez egingo dira kontu-helbideratzearen aldaketa eta PFEZ aldatzeko eskaera.

Egoera pertsonalaren arabera, laguntza batzuk lortuko dira. Nominen Atalaren informazioa kontsulta dezakezu esteka honen bidez: https://www.unavarra.es/servicioRRHH/arloak/nominak

Ziurtagiri bat aurkeztu behar da beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen antzinatasuna aitortzeko.

Nomina-aurrerakina eskatzeko aukera ere badago. Oinarriak eta baldintzak aurrerakinei buruzko erabakian daude (ikus nominei buruzko interneteko orrialdean).

AURKIBIDEA

Page 16: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Aldi baterako desgaitasun adierazpenak Nominen Atalera (Soforak eraikina) bidaliko dira edo han emango dira.

Harremanetarako: Nominen Atala h t t p : / / w w w . u n a v a r r a . e s / s e r v i c i o R R H H / a r l o a k / n o m i n a k [email protected]

Nominetako telefonoak: 9014 / 6284

Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordutegiaren kudeaketa

Eguneko ohiko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu dira, 20 minutuko atsedenaldiarekin. Lanaldiaren erregistroa txartelarekin fitxatuz egingo da. Langileak txartelik ez daukan bitartean, mugimenduen orri bat bete beharko du, eta Giza Baliabideen Zerbitzura bidali beharko du hamabostean behin.

NUPeko Administrazio eta Zerbitzuetako langileek ordutegi malgutasuna dute. Beraz, egin behar den lanaldiaren arabera, dagokion denbora banatzeko aukera dago, betiere lantokian nahitaez egon beharreko denbora bat betetzen bada.

Orokorra

Lanaldia Lanaldi teorikoa

Ordutegi malgua

Nahitaezko presentzia Ordutegi

malgua

Goizez 07:45-15:05 07:30-09:00 09:00-14:30 14:30-17:30

Arratsaldez 14:25-21:45 13:45-14:30 14:30-20:00 20:00-21:45

Lanaldi zatitua: Goizez (Al-Or) Arratsaldez (4)

07:30-10:00 15:00-20:00 (2)

10:00-13:30 (5 h) 15:00-20:00 (1h 45’)

13:30-15:00

(2) Zerbitzuak, sailak edo ikastegiak proposatuta (gutxienez bi arratsalde) 2:30etik eta Kudeatzailetzaren baimenarekin

Goizeko lanaldia amaitzen denetik arratsaldeko lanaldia hasten den arte ordu 1 igaro beharko

da gutxienez ere.

Mandatariak, txandakako lanaldia edo arreta jarraian ematen duten unitate edo zerbitzuak

Lanaldia Lanaldi teorikoa

Ordutegi malgua

Nahitaezko presentzia Ordutegi

malgua

Goizez eta arratsaldez

07:30-14:50 14:25-21:45

07:15-07:45 14:00-14:45

07:45-14:15 14:45-21:15

14:15-15:15 21:15-22:00

AURKIBIDEA

Page 17: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Lanaldiko gorabeherak (kontsulta medikoa, prestakuntza...) sarrera eta irteera kode batekin markatuko dira.

Ordutegiaren Kudeaketari eta Langileen Atariari buruzko informazio guztia esteka honetan daude: http://www.unavarra.es/servicioRRHH/langileen- ataria

Giza Baliabideen Zerbitzua Iruñea

Soforak eraikina h t tp : / /www.unavar ra .es /serv ic

ioRRHH

Unibertsitateko irakaskidegoak: 948 16 9020

Kontratupeko irakasleak: 948 16 9019

Ikertzaileak: 948 16 9433

recursos .humanos.pdi@unav

arra.es

948 16 9008 / 6314 - [email protected]

948 16 9433 / 9020 - [email protected]

948 16 6291 - gestió[email protected]

14. IKUSKAPEN UNITATEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen eta Ikertzaileen Ikuskapen Unitatea sortzea eta bere egitura eta eginkizunak arautzea bat dator gure Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe hobetzeko dugun konpromiso gero eta handiagoarekin.

Ikuskapen Unitatearen jarduerek erantzukizun profesionalaren, objektibitatearen, konfidentzialtasunaren eta inpartzialtasunaren printzipioetan oinarrituko jokabide-kodeak izango dituzte ardatz uneoro.

Ikuskapen Unitatearen ohiko eginkizunak ikasturte bakoitzean errektoreak onetsi beharko duen eta Gobernu Kontseiluan jakinaraziko den Jarduera Planarekin bat garatuko dira.

Irakasle eta Ikertzaileen Bulegoak

Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Bulegoa

Txartelak

Ordutegiaren kudeaketa

AURKIBIDEA

Page 18: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Eginkizunak

AURKIBIDEA

Page 19: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Ikuskapen Unitateak honako eginkizun hauek ditu:

• Unibertsitateko irakasleen lan jarduerari buruzko informazioa biltzea. • Irakasleen irakaskuntza jarduerak bete daitezen zaintzea. • Errektoreak informazio eta diziplina espedienteak ireki ditzan

proposatzea, beharrezkoa bada, eta espedienteak tramitatzea. • Errektoreak eskatzen dizkion txostenak egitea. • Errektoreak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

Harremanetarako: Ikuskapen

Unitatea Errektoretzako

eraikina

http://www.unavarra.es/unidad-

inspeccion/

[email protected]

Telefonoa: 6300

15. LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA Osasun zaintza (azterketa medikoa)

Osasun zaintzak banakako hiru helburu ditu:

a. Lan baldintzek osasunean dituzten ondorioen detekzio goiztiarra. b. Arrisku jakin batzuk izateko probabilitate gehiago dituzten langileak

identifikatzea. c. Egitekoa gizabanakoari egokitzea.

Kolektiboki, osasun zaintzaren bidez unibertsitatearen osasun-egoera balioetsiko da. Horri esker, jarduteko lehentasunak ezarriko dira lan arriskuei aurrea hartzeko arloan, prebentzio jardueren berrikuspena sustatuko da langileei buruz ateratzen diren datuen arabera, eta lan arriskuei aurrea hartzeko planaren eraginkortasuna ebaluatuko da langileen kolektiboaren osasun egoeraren bilakaeraren arabera.

Unibertsitateko Lan Osasunerako Unitateak helburu horiek betetzeko daukan tresna osasun ebaluazioak egitea da, osasun azterketen bidez. Azterketa horiek honelakoak izango dira: aurretiazkoak, jarduera hasteagatik, aldizkakoak eta epe luzean lanetik kanpo egon ondoren.

AURKIBIDEA

Page 20: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Unibertsitatean lanean hasi berria bazara, deitu edo idatzi Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalera eta osasun azterketa egiteko prozeduraren berri emango dizute.

Haurdunaldia

Haurdun baldin bazaude, jakinarazi egin behar duzu, lan-baldintzak zure egoera biologikora egokitzeko eta arrisku egoera batzuk mugatzeko, beharrezkoa denean. Osasun arloa

Osasuna administrazio lanetan (ordenagailuaren erabilera)

Egun unibertsitateko langile guztiek Datuak Ikusteko Pantailak erabiltzen dituzte.

Unibertsitatean lanean hasi berria bazara, deitu edo idatzi Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalera bisita baterako hitzordua jarri eta lanpostua egokitzeko. Ergonomia postua pertsonari egokitzea da. Beraz, balioespen ergonomiko on bat eta haren egokitzapena langilean bertan dela egin behar dira, languneak aldakorrak, desberdinak direlako eta gizakiok antropometrikoki desberdinak garelako. Entzuten ditugun aholku ergonomikoetako asko, zeinetan balioak, neurriak, etab. ematen baitira, ez dira zuzenak, ezin baitzaizkie egokitu denei, ez eta jarduera guztiei ere. Are langile baten kasuan, osasun arrazoiak edo beste arrazoi batzuk tarteko, aholkuak alda daitezke denborarekin. Lan Osasunerako Atalean gehien eskatzen den jardueretako bat da lanpostuaren egokitzapen ergonomikoa. Kasu batzuetan eskaera egiteko arrazoia da mina izatea, beste kasu batzuetan (guk nahi ditugunak) arazoak sortu baino lehen haiei aurrea hartuz jarduteko. Aurretiazko hitzordua eskatu ondoren, gure unitateko kideak lanpostura joan eta (besteak beste) zenbait alderdi balioesten dituzte, eta, beharrezkoak badira, egin beharreko aholkuak proposatzen dituzte. Baloratzen ditugun alderdietako batzuk hauek dira: Laneko elementuen banaketa (laneko ekipoak, ordenagailuak...) Ordena eta txukuntasuna, lantokia libre Islak, argiztapena Igarobideak Irismen eremuak Haize-lasterrak Lanerako aulkiaren doikuntza zuzena Ergonomia datuak bistaratzeko pantaila duten lanpostuetan Datuak bistaratzeko pantailen erabilera

AURKIBIDEA

Page 21: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Osasuna laborategietan (gai kimikoak, biologikoak, erradiazioak, makinen erabilera, elektrizitatea, etab.)

Unibertsitateko laborategiko lanak jatorrizko arrisku eta ondorio askotarikoak ditu, batez ere instalazioekin, maneiatzen diren produktuekin eta produktuekin egiten diren lanekin lotuta daudenak.

Produktuei dagokienez, kontuan eduki behar da gutxi batzuk arriskutsuak izan daitezkeela, baina normalean kopuru txikiak eta tarteka erabiltzen dira.

Laborategiko langileek beharrezkoak diren osagaiak eduki behar dituzte istripuei aurrea hartzeko eta haiei konponbidea emateko, gertatzen badira. Halaber, langileek lan arriskuei aurrea hartzeko arloan eta lan osasunaren arloan indarra duten arauak ezagutzeko eta betetzeko beharra dute.

Beraz, laborategietako lan istripuen prebentzioaren osagai nagusia langilea bera da, bere prestakuntza, kanpoko elementuen ezagutza, hala nola eraikinaren diseinua, seinaleztapena eta prebentziozko ekipamendua, eta, jakina, lan arriskuak sor ditzaketen substantzien ezagutza. Arriskuak fisikoak, kimikoak, biologikoak eta psikosozialak dira.

Azkenik, garrantzitsua da hondakinen kudeaketa egokia egitea eta larrialdietan nola jokatu behar den jakitea (lehen sorospenak). Hondakinen kudeaketa Larrialdi-egoeran eman behar diren urratsak Unibertsitateko ikerketa-laborategi batzuetan gai kimikoak eta biologikoak maneiatzen dira, eta instalazio erradiaktibo bat ere badute. Unibertsitateak beharrezko dokumentazioa prestatu du gai desberdinekin modu seguruan lan egiteko:

- Gai kimikoen erabilera: istripuak edo gaixotasunak eragin

ditzaketenez, gai horiekin lan egiteko informazio eta prestakuntza egokia eduki behar da, eta, hortaz, Unibertsitateak langilearen esku jartzen dituen babes neurri kolektiboak eta indibidualak era egokian erabiliko dira.

- Gai biologikoen erabilera: gai biologiko "arriskutsuak" horretarako

bereziki prestatutako instalazioetan erabiliko dira, eta lanak osasunerako arriskurik gabe egiteko beharrezkoak diren prestakuntzarekin eta informazioarekin.

- Animalia-ikerketak araudi zorrotza dauka, eta Nafarroako

Gobernuaren sinestamendua duten animaliategietara mugatua dago gai horien erabilera.

- Instalazio erradiaktiboaren erabilera: isotopo erradiaktiboak

sinestamendu berezia duten eta trebatu diren langileek soilik erabiliko dituzte, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren sinestamendu berezia duten instalazioetan.

AURKIBIDEA

Page 22: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Babes-ekipo indibidualak Segurtasun arloa (makinak, lantokiak, elektrizitatea) Higiene arloa (eragile kimikoak, biologikoak, erradiazioak) Nola eta nora joan behar den lan istripu bat gertatzen bada:

- Istripua campusean gertatzen bada, Osasun Laguntzarako Unitateari abisatu behar zaio. 9610 telefonora deitu behar da.

- AZL eta Irakasle-Ikertzaile ez funtzionarioak Istripu Mutualitatean

artatuko dituzte.

- MUFACEko langileek beren erakunde mediko kontratatura joan behar dute.

- Gizarte Segurantza duten MUFACEko langileak Gizarte Segurantzan

artatuko dituzte. Nola jokatu behar da lan istripua gertatzen bada? 16. IRAKASKUNTZA ZERBITZUA Irakaskuntza Zerbitzua Irakaskuntzako Errektoreordetzaren mendekoa da, eta bere betebehar nagusia da ikasleen espedienteen kudeaketa akademikoa eta administratiboa egitea, beren ikasketen maila guztietan.

Irakaskuntza Zerbitzua Soforak eraikinean eta Tuterako campusean dago.

a. Gradu Ikasketen Atala Gradu Ikasketen Atalean graduko ikasketa mailan dabiltzan ikasleen espedienteak kudeatzen dira.

Kudeaketa horretan, besteak beste, honako hauek biltzen dira: matrikula, hari lotutako prezio publikoak kudeatzea, matrikula aldatzea edo baliogabetzea, eskola asegurua, borondatezko asegurua, kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea, espedienteen egiaztagiriak, ebaluazio akten kudeaketa eta tituluen eskaera.

Harremanetarako: [email protected]

b. Graduondoko Ikasketen, eta Irakaskuntza Antolamenduaren eta Programazioaren Atala

Graduondoko Bulegoan kudeatzen dira graduondoko ikasleen espedienteak, bai titulu ofizialetakoak bai titulu berekietakoak, eta zehazki:

AURKIBIDEA

Page 23: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

aurreinskripzioa eta sarbidea, matrikula, kredituen balioa aitortzea, prezio publikoak, azterketen aktak eta tituluen eskaerak.

Harremanetarako: [email protected]

17. SARBIDEA, BEKAK ETA TITULUAK ATALA

Atala Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren mendekoa da, eta gaiaren araberako barne-banaketa dauka:

a. Sarbidea

Atal honetan antolatzen dira Nafarroako Foru Erkidegoan egiten diren Unibertsitatean Sartzeko Hautaprobak. Bertan kudeatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioen aurreinskripzioa, eta unibertsitate ikasketetarako gainerako sarbideak: 25, 40 eta 45 urtez gorakoak, ikasketaz eta/edo unibertsitatez aldatzea, eta graduetara egokitzeko ikastaroak.

Harremanetarako: [email protected]

b. Bekak

Bertan kudeatzen dira Hezkuntza Ministerioaren ikasketa ofizialetarako beken deialdiak, Nafarroako Gobernuarenak eta Eusko Jaurlaritzarenak. Halaber, Unibertsitatearen beraren lankidetza beken deialdiak ere bai.

Harremanetarako: [email protected]

c. Tituluak

Bulego honetan ematen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu ofizial guztiak.

Harremanetarako: [email protected]

d. Titulu berekiak

Bulego honetan ematen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu bereki guztiak, zeinak titulazio homologatuen prestakuntza osagarria baitira.

Harremanetarako: [email protected]

AURKIBIDEA

Page 24: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

18. NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala Nazioartekotze Errektoreordetzaren mende dago, eta hiru esparru desberdinetan zerbitzu ematen du:

- Ikasleen mugikortasuna. Nazioko eta nazioarteko mugikortasunarekin lotutako irakaskuntza eta administrazio prozedura guztiak kudeatzen dira; bai kanpora doazen “outgoing” ikasleena, bai beste unibertsitate batzuetatik hona datozen “incoming” ikasleena. Bertan kudeatzen dira mugikortasun bekak eta NUPen eta gainerako unibertsitateen artean sinatutako mugikortasun hitzarmenak.

- Garapenerako lankidetza.

- Laguntza ematen dio Nazioarteko Errektoreordetzari, bereziki

planteatutako nazioartekotzeko ekimen guztien kudeaketaren bidez.

Harremanetarako: [email protected]

19. UNIBERTSITATE ARRETARAKO BULEGOA Unibertsitate Arretarako Bulegoan, zeina Liburutegiko beheko solairuan baitago, biltzen da ikasleei ematen zaien arreta guztia. Zehazki, honako gai hauekin zerikusia duen informazio guztia: irakaskuntza eskaintza, sarbidea, matrikula eta espedientea, web-orrialdearen kudeaketa irakaskuntza esparruarekin lotutako gai guztietan, ikasle-txartelaren kudeaketa, unibertsitate zabalpeneko jarduerei buruzko argibideak eta egoitza poltsaren kudeaketa. Nazioko eta nazioarteko Irakasle-Ikertzaileak hartzeari dagozkion lanak ere egiten ditu.

Harremanetarako:

- Unibertsitate Arretarako Bulegoa o Telefonoak: 94816 90 96/ 8411 / 8978/ o Helbide elektronikoa: [email protected] o Kokapena: Arrosadiko liburutegia. Beheko solairua

- Ikasleentzako Argibide Bulegoa, Tuteran o Telefonoa: 948 417800 o Helbide elektronikoa: [email protected] o Kokapena: Tuterako campusa

- Zentralita

o Telefonoa: 948169000

- Iruñeko Egoitza Bulegoa: o Telefonoa: 948169000 o Helbide elektronikoa: [email protected]

AURKIBIDEA

Page 25: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

- Ikasleentzako Argibide Bulegoa, Tuteran o Telefonoa: 948 417800 o Helbide elektronikoa: [email protected] o Kokapena: Tuterako campusa

- Tuterako Egoitza Bulegoa:

o Telefonoa: 948417806 o Helbide elektronikoa: [email protected] o Kokapena: Tuterako campusa

20. ERREGISTRO OROKORRA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra Idazkaritza Nagusiaren mende dagoen administrazio-unitate orokor bat da.

Bere helburua da herritarrek beren eskubideak eta interesak erabili ditzaten ahalbidetzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren gaien tramitazioan eta administrazio-jarduera orokorrean ordena eta eraginkortasuna hobetzen laguntzea.

Web esteka

21. UNIBERTSITATE KOMUNITATEAREN ARARTEKOA

Unibertsitateko Komunitateko kide guztien eskubideak defenditu eta babesteaz arduratzeko Klaustroaren agindua daukan kargua da, bai eta Estatutuetan ezarritakoa betetzen dela baieztatzeaz ere. Arartekoa ez dago ezein irakaskuntza agintari, gobernu organo edo unibertsitateko komunitateko beste edozein kideren aginduzko mandatuen edo jarraibideen mendean, eta bere eginkizunak autonomia osoz betetzen ditu. Arartekoak ofizioz edo alde batek eskatuta jardungo du. Web esteka 22. LIBURUTEGIA

NUPeko Liburutegiak hiru zerbitzu puntu finko izan arren, online-eko liburutegiak sarrera bat eta bakar batetik sarbide bateratua ematen dio unibertsitateko komunitate osoari.

AURKIBIDEA

Page 26: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Bildumak eta informazio baliabideak

(Irudietan nabarmentzen dira horietatik zeintzuk diren zehazki AZL eta Irakasle eta Ikertzaileentzat)

• Liburutegiko bilduma eta baliabide guztietara sartzeko bilaketa kutxa. Erlaitz bakoitzak bilaketa desberdinak egiteko aukera ematen du. Adib.:. Sirius: liburutegiko paperean edo elektronikoan dauden bildumetan, datu-baseetan eta biltegietan bilaketa egiten du. Katalogoa: liburutegiko liburu eta dokumentuak, bai paperean zein elektronikoan. • PROXYaren konfigurazioa, ezinbertzekoa unibertsitateko campusetik kanpotik ere baliabide elektroniko guztietara sarbidea izateko. • Aisialdia eta denbora-pasa, liburutegian eskuragarri dauden musika, zinema eta literatura lan aukeratuen gidak.

AURKIBIDEA

Page 27: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Zerbitzuak

Ikerketa bildumak, 3 campusetakoak, garapenaren arlo zehatzekoak, eta haietako edozeinetatik eskuragarri campusen arteko maileguaren edo sarbide elektronikoaren bitartez.

Gaikako gidak, gai desberdinen inguruko informazio baliabide zehatzak.

Irakasleen bibliografiak, bai paperean zein elektronikoan.

Modu digitalean eskuragarri dauden aldizkari elektronikoak, hala nola paperean dauden lan desberdinak, irakaskuntzan eta ikerkuntzan lagungarri izanen direnak.

Erreferentzia bibliografikoak bilatu, gorde, antolatu, kudeatu, berreskuratu eta esportatzeko aplikazioak.

Bilduma akademikoak, ikerkuntza eta ekoizpen zientifikokoak, kongresuak eta Unibertsitatearen berezko argitalpenak, Academica-e-n, sarbide irekiko biltegi institucional digitala.

Arrosadiako campusean soilik

Irakasle eta Ikertzaillen erosketa eskaeren kudeaketa

Bertze liburutegiei batzuei dokumentuak eskatzea

AURKIBIDEA

Page 28: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Arrosadiko liburutegia bisitatzeko txango birtuala

Irakasle eta Ikertzaileendako urte osoko prestakuntza programa, HBGMIarekin elkarlanean

AURKIBIDEA

Page 29: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

23. INFORMATIKA

Informatika Zerbitzuaren helburua Unibertsitatearen ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan laguntzea da.

Oro har, honako hauek dira Informatika Zerbitzuak betetzen dituen eginkizunak: Unibertsitateko campusen arteko datu sarea eta konexioa mantentzeko behar den azpiegituraren kudeaketa; Datuak Prozesatzeko Zentroaren (CPD) mantentze-lanak; irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate-kudeaketa laguntzeko informazio sistemen mantentze-lanak; informatika gelen mantentze-lanak; NUPen dagoen parke mikroinformatikoaren kudeaketa eta mantentze-lanak, eta NUPeko I-Ien eta AZLen gorabehera informatikoei arreta ematea.

Lau ataletan egituratua dago: Erabiltzaileari Laguntzeko Atala, Zerbitzu Korporatiboetako Atala, Campuseko Zerbitzuetako Atala eta Sistema eta Komunikazioetako Atala. Horien bidez hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie unibertsitateko taldeei.

Badira hainbat zerbitzu automatikoki eskaintzen zaizkienak Unibertsitateko kideei:

• Posta elektronikoa

Pertsona bat Unibertsitateko kide (I-I, AZL, edo ikasle) bihurtzen denean, Unibertsitateak automatikoki sortzen du posta elektronikorako kontu bat berarentzat. Posta elektronikorako kontua indarrean egongo da Unibertsitatearekin lan loturak irauten duen artean.

• Zerbitzu elektronikoen identifikatzailea (ZEI)

Zerbitzu elektronikoen identifikatzaileak aukera ematen du Unibertsitateak

AURKIBIDEA

Page 30: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoetara sartzeko uneoro. Aipatu zerbitzuetarako sarbidea zerbitzuen atariaren bidez egiten da, helbide honetan: https://portal.unavarra.es .

Identifikatzailea eta pasahitza bat datoz posta konturako esleitutako identifikatzailearekin eta pasahitzarekin.

AURKIBIDEA

Page 31: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

• Wifi sarbidea Hari gabeko sarea kable bidezkoaren zabalpena edo osagarria da, eta horren gainean dago hedatuta.

Eramangarriak edo mugikorrak diren gailuentzat dago prestatua, eta kablearen bidezko sarea hainbeste erabiltzen ez den tokietarako: liburutegiak, ikasgelak, biltzar gelak, bilera aretoak, etab.

2006az geroztik, Unibertsitatea eduroam ekimenaren partaidea da, eta horri esker erabiltzaileek errazago dute mugitzea mundu osoko unibertsitate ingurunean. Eduroam erabiltzea gomendatzen dugu, sare irekien bidez baino askoz seguruagoa delako konektatzeko.

Sarbideari, gailuen konfigurazioari eta abarrei buruzko informazio xehea ematen da http://wifi.unavarra.es helbidean.

• Gorabeherei erantzun eta gorabeherak konpontzea

Unibertsitateko ekipamendu informatikoan sor daitezkeen gorabeherei erantzuteko ardura, bai hardwarea dela-eta, baita softwarea dela-eta ere.

Zerbitzu honek erabilera orokorreko softwarean sor daitezkeen arazoak konpontzen ditu (sistema operatiboak, aplikazio ofimatikoak, posta elektronikoko bezeroak, birusaren kontrakoak, WIFI konexioa, inprimagailuen konexioa eta konfigurazioa, eta abar), eta lehen mailako arreta egiten dio erabilera murritzagoa daukan softwareari (Sorolla, Mathematica, SPSS, eta abar). Halaber, Unibertsitateko ekipoetako hardware arazoak ere konpontzen ditu.

Zerbitzuaren baldintzei, ordutegiei eta abarrei buruzko informazio orokorra Informatika Zerbitzuaren web-orrialdean dago:

Ikasgeletako laguntza – [email protected] Luzapena: 8465

Arreta emateko ordutegia 8:00etatik 21:00etara da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera. Ordutegi honek aldaketak eduki ditzake irakaskuntza-aldietatik kanpo. Halakorik balitz, jakinaraziko litzateke.

Telefono arreta - Luzapena: 9090

Arreta emateko ordutegia hau da: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 9:00etatik 14:00etara ostiraletan. Ordutegi honek aldaketak eduki ditzake irakaskuntza-aldietatik kanpo. Halakorik balitz, jakinaraziko litzateke.

Matxurak: [email protected]

Posta kontu honen bidez, campusean zabaldutako mikroinformatika parkeko hardwarearen matxurei erantzungo zaie.

AURKIBIDEA

Page 32: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Erabiltzaileei arreta emateko beste helbide batzuk, kontuan harturik zein campusetan dauden kokatuta, honako hauek dira:

Arrosadiko campusa:

o Administrazio eta Zerbitzuetako langileak:

[email protected] o Liburutegiko AZL: [email protected] o Irakasle eta ikertzaileak: [email protected] o Irakasle eta ikertzaileak - Automatika eta Konputazioa Saila:

[email protected] o Irakasle eta ikertzaileak - Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa

Saila: [email protected] [email protected] o Irakasle eta ikertzaileak - Landa Ingeniaritza eta

Proiektuen Saila: [email protected]

Tuterako campusa: [email protected]

Telefonoaren bidezko arreta informatikoa Tuterako campusean: 948

417820 edo 7820 luzapena Ordutegia: 8:30etik 14:30era eta 16:30etik

18:30era

• Antibirusa Unibertsitateak Eset EndPoint antibirusa erabiltzeko Campus lizentzia dauka. Kudeaketa zentralizatu hobea egiteko aukera emateaz gain, Windows, Mac eta Linux sistema eragileentzako irtenbide bera eskaintzen du ESET End Pointek. Unibertsitateak erosten dituen ordenagailuetan berez ipintzen den hasierako softwarearen parte da ESET End.

Eskatzeko prozedura

Antibirusa berez jartzen da esparru-hitzarmenaren arabera jartzen diren ordenagailu berri guztietan, eskatu gabe. Hala ere, instalazio bat egin behar baduzu, jarri harremanetan Erabiltzaileari Laguntzeko Atalarekin.

Etxerako antibirusa

ESET antibirus korporatiboarekin egindako lizentzia-akordioaren barruan ez dago etxerako antibirus komertzialik, NUPeko langileen jabetzakoak diren etxeko ordenagailuetan jartzeko (etxean eta norberak erabiltzeko ordenagailuak).

Nolanahi ere, ezinbestekoa da birusen eta malwareen aurkako segurtasun produktu bat edukitzea erabiltzen ditugun ekipo guztietan. Horrez gainera, eguneratuta eduki behar dira.

Antibirus komertzialik erosi nahi ez badugu, badaude erabat doakoak diren antibirusak etxean erabiltzeko ordenagailuetarako.

AURKIBIDEA

Page 33: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

• Office 365 ProPlus norberak erabiltzeko, unibertsitateko

komunitatearentzat Microsoftek abian jarri du"Office 365 ProPlus: Microsoft

Office doan hezkuntza komunitatearentzat" izeneko kanpaina bat. Kanpainak

modua emango die NUPeko unibertsitate komunitateko kide guztiei norberak

erabiltzeko Office ProPlus lizentziak doan jaisteko, harpidetzan oinarritutako

Officerako auto-erregistroaren atari baten bidez. Atari horrek honako hauek ditu:

• Microsoft Word, Excel, PowerPoint, OneNote, Outlook, Access eta Publisher programen azken bertsioa

• Lizentzia hauek gehienez 15 gailutan instalatzeko aukera: 5 mahaigainean, 5 tabletetan eta 5 telefono mugikorretan

• Norberak erabiltzeko OneDrive-n terabyte 1 gordetzeko ahalmena

• Office Online

Lizentzia hauek eskuratzeko, komunitateko kide bakoitzak (AZL/Irakasle-Ikertzaileak edo ikasleak), atari horretara sartu behar du, eta jarraibide hauek bete:

AZL/Irakasle-Ikertzaileak: upna_office_365_pas-pdi.pdf

Ikas leak:

upna_office_365_alumnos.pdf

Argib ide gehiago:

https://products.office.com/es-ES/student/office-in-education

• Inprimatze sistema Nafarroako Unibertsitate Publikoko inprimatze sistema berria inprimatze, kopiatze eta digitalizatze zerbitzuak kudeatzen dituzten funtzio anitzeko inprimatzeko gailuetan oinarritzen da.

AURKIBIDEA

Page 34: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Inprimagailu hauek erabilgarri daude campus guztietan (Arrosadia, Tutera eta Osasun Eskola). Bai unibertsitatearekin kontratu-harremana daukatenek (AZL eta I-I), bai kanpoko langileek erabiltzen ahal dute, azken hauek Gastu Unitate Funtzionaletatik kudeatuta.

Erabiltzaile bakoitzak inprimatzen duena bere Gastu Unitate Funtzionalaren kontura izango da.

Kudeaketa eta kontrol zerbitzu batek kudeatzen du inprimatze zerbitzuaren erabilpena, eta ezaugarri hauek ditu:

• Lana inprimatze-ilara bakar batera bidaltzen da, baina Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein inprimagailutan jasotzen ahal da.

• Lana erabiltzailearen araberako babesarekin bidaltzen da, eta bidali duenak baizik ezin du jaso.

• Webaren bidezko inpresiorako aukera ematen du, posta elektronikoaren bidez.

• Inprimatu, eskaneatu, eta fotokopiak zuri-beltzean edo kolorean egin daitezke.

Ricoh enpresa arduratzen da plataforma honen mantentzeaz, makinez, softwareaz eta tonerra berriz jartzeaz, hura agortu ahala.

https://www.unavarra.es/servicio-informatico/zerbitzuei-buruzko-laguntza/servicio- de-impresion

• Informatika gelak Unibertsitateak mantentze zentralizatua daukaten informatika gela batzuk ditu, Arrosadiko, Osasun Zientzietako eta Tuterako campusetan. Beren helburua irakaskuntzan laguntzea da, batez ere. Inoiz irakaskuntzarekin, ikerketarekin, kudeaketarekin edo kulturarekin zerikusirik daukaten ekintzetan erabiltzen dira.

Gelek ordenagailu kopuru bat daukate, tamainaren arabera (25, 30 edo 50), baita proiekzio-ekipo finkoa ere.

Informatika geletako ordenagailuek oinarrizko softwarea daukate instalatuta (Office, interneteko nabigatzailea, etab.), doako softwarea, eta zentroek, sailek edo unitateek irakaskuntzarako erosi duten eta Informatika Zerbitzuari pasatu dioten softwarea.

Aldez aurretik erreserba eginez gero, irakasleek eta administrazio unitate funtzionalek erabiltzen ahal dituzte gelak. Iruñeko campusaren kasuan, Kudeatzailetzak baimena ematea beharrezkoa izango da, Unibertsitatekoak ez diren pertsonek gelak erabili ahal izateko. [email protected]

30 AURKIBIDEA

Page 35: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

edo Tuterako Errektoreordetzaren baimena Tuterako campuserako: [email protected]

Argibide gehiago jasotzeko, ikusi Informatika Zerbitzuaren web-orrialdeetan. Aurreko paragrafoetan aipatu zerbitzuak dira I-I eta AZLek gehien eskatzen dituztenak; hala ere, badira beste zerbitzu asko interesgarriak direnak unibertsitateko kideentzat, eta horiei buruzko informazioa Informatika Zerbitzuaren web-orrialdeetan dago ikusgai.

24. HIZKUNTZA PLANGINTZA Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek euskarari eskaintzen diote IV. Tituluaren V. Kapitulua. 8 artikulutan euskararen araubide orokorra garatzen da, eta ezartzen da unibertsitateko kideek daukaten eskubidea gaztelania eta euskara ezagutzeko eta erabiltzeko, eta ikasketak euskaraz jasotzeko eta eskaintzeko; euskararen eta gaztelaniaren erabilera erregulatzen da barneko eta kanpoko administrazio dokumentazioan; aldi bereko elebitasuna ezartzen da Unibertsitatearen hizkuntza paisaian; eta Hizkuntza Plangintzarako Batzordearen eta Euskararako Unitate Teknikoaren sorrera xedatzen da. Hizkuntza Plangintzarako Arloko Zuzendaritza, Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzaren barnean dagoena, arduratzen da Unibertsitateko hizkuntza politikaren plangintzaz, eta hura garatzeaz eta betetzeaz. Irakaskuntzarako materialaren itzulpena euskarara Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak bi deialdi espezifiko egiten ditu, eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleek beren irakaskuntzarako materiala aurkez dezaten, euskarara itzultzeko.

Deialdi horiek aldiro egiten dira eskolak emateko seihileko bakoitzaren aurretik, irakasleek material itzulia izan dezaten eskolak ematen hasi baino lehen.

Lanak formatu digitalean aurkeztu behar dira nahitaez, eta honako helbide elektroniko honetara igorri behar dira: [email protected]

Prestakuntza Hainbat prestakuntza jarduera antolatzen dira zenbait entitatetan: Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia, NAPI eta Euskarabidea, AEK, IKA, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzua. Prestakuntza jarduerak ikusgai daude ondoko esteka honetan: http://www.unavarra.es/euskara/prestakuntza/euskara-ikastaroen-eskaintza

31 AURKIBIDEA

Page 36: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Administrazio eta zerbitzuetako langileek prozedura bat ezarrita daukate euskarazko ikastaroetan izena emateko, eta horregatik hartu beharreko konpentsazioa arautzen du. Prozedura ondoko esteka honetan kontsulta daiteke: http://www.unavarra.es/digitalAssets/180/180457_Compensaci--n-euskera.pdf

Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzarekin harremanean jarri ikastaroen ordainketa eta AZLen orduen konpentsazioa egiteko: [email protected] edo 9699 telefonoa

Euskararen erabilerarako gidaliburua Gobernu Kontseiluak 2010eko maiatzaren 14an onetsi zuen erabakia, Euskararen erabilerarako jarraibideak garatzeko gidaliburua eta hura Unibertsitatearen euskarrietan aplikatzea ezartzen duena. Gidaliburua eskuratzeko esteka honetan klik egin: http://www.unavarra.es/digitalAssets/171/171628_Manual-uso-del-euskera--- Euskara-erabiltzeko-gidaliburua.pdf

Besteak beste, honako hau ezartzen du:

- Unibertsitatearen organo, sail, ikastegi eta zerbitzuek ateratzen dituzten argitalpenak, erakundezkoak, administratiboak edo informazioa ematekoak, esate baterako, liburuxkak, kartelak, diptikoak, liburuak, eta abar, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko dira, hala paperean nola formatu digitalean.

- Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak, esaterako, erantzungailu

automatikoarenak, telefono informazioko zerbitzuenak, bozgorailuenak eta antzekoenak, bi hizkuntzetan emango dira.

- Interes orokorreko berriak, alegia, deialdiak, jakinarazpenak,

iragarkiak, oharrak eta gisakoak, Unibertsitateko gobernu organoek, sailek, ikastegiek edo administrazio zerbitzuek posta elektronikoaren bidez unibertsitateko komunitateari bidalitakoak, gaztelaniaz eta euskaraz idatziko dira. Horretarako, euskarri bakarrean edo bi euskarritan egin ahalko da, bidalitako testuaren luzera eta konplexutasunaren arabera.

- Hauek elebitan joango dira, edo bi hizkuntzetan bertsioa izango dute:

a. Gobernu Kontseiluak eta Klaustroak emandako deialdiak, erabakiak eta araudiak.

32 AURKIBIDEA

Page 37: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

b. Partikularren eskura dauden inprimakiak eta eskabideak.

c. Administrazio zerbitzu eta prozesuetan modu sistematiko eta automatikoan sortzen diren dokumentu normalduak.

d. Unibertsitateak egindako jarraibideak eta laguntza-liburuak, zerbitzuetako erabiltzaileek zerbitzu horiek eskainitako prestazioekin egoki elkarreragin ahal izateko.

- Administrazio dokumentazioa, edozein dela ere, web-aren bidez

aurkitu edo bete behar denean, aukera bermatuko da gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izateko.

- Unibertsitateak, bere argitalpen-zigiluarekin argitaratutako zientzia-

lanean, euskarazko laburpen bat sartuko du, egileak aurretik bere adostasuna emanda. Zientzia lanen bat beste erakunde batekin batera argitaratzen bada, Unibertsitateko Komunikazio Zerbitzua ahaleginduko da beste erakunde egileak/ek ildo horri jarrai diezaio(te)n.

- Unibertsitatearen sustapenean erabiltzen diren komunikazio eta irudi

elementuak (liburuxkak, kartelak, erakustokietarako posterrak, karpetak eta abar) gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira.

- Unibertsitateko talde handiei (ikasleak, Interes orokorra duten

publizitate-iragarkiak, AZL eta irakasle-ikertzaileendako deialdiak, administrazio-egutegiak, eta abar) zuzendutako iragarkiak eta unibertsitate zabalpenekoak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira. Gainerakoetan, gutxienez ere, euskararen presentzia bermatuko da testuan, Unibertsitatearen erakunde-irudi elebiduna garbi ikus dadin.

- Gaztelania eta euskara maila eta lerrun berean egongo dira, hau da, bi

hizkuntzen kokapena eta irakurgarritasuna antzekoak izango dira, bietako hizkuntza batek lehentasunik izan gabe.

Administrazio agiriak euskarara itzuli nahi badituzu, ondoko helbide elektronikora igorri behar dituzu: [email protected]

25. IKERKETA

NUPeko irakasle eta ikertzaileek batez ere sailen eta ikerketa taldeen bidez garatzen dute ikerketa, eta Gobernu Kontseiluak urtero onesten du talde horien katalogo eguneratua.

Ikerketa taldeen berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/ikerketa-taldeak-eta-zientzia- eta-teknologia-eskaintza

33 AURKIBIDEA

Page 38: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Gobernu Kontseiluari ikerketa-politikaren ildoak, ikerketa taldeak eta Unibertsitateak berak egiten dituen laguntza deialdiak proposatzen dizkion organoa da Ikerketa Batzordea.

NUPeko ikerketa-jardueren kudeaketaz arduratzen den NUPeko administrazio-unitatea da Ikerketa Zerbitzua, Errektoretza eraikinean dagoena.

Laguntzak

Deialdiak eta Laguntzak Atalak, dagozkion Ministerioen, Nafarroako Gobernuaren eta beste erakunde batzuen deialdi publikoen zabalkundea egin, eta haiei buruzko aholkularitza ematen du, eta eskaerak, laguntzak emateko erabakiak eta erabaki horien arrazoiak tramitatzen ditu. Unibertsitateak egindako ikerketa taldeei, doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzei eta beste laguntza batzuei buruzko deialdiak ere kudeatzen ditu, Ikerketa Batzordeak eskatuta.

Laguntza eta deialdi indardunen berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak

Jakintza transmititzea Jakintza Transmititzeko Arloaren bidez, honako hauek sustatu eta kudeatzen ditu Unibertsitateak: LOUren 83. artikuluaren arabera kontratatutako ikerketa, industria jabetza –patenteak– eta hori enpresetara transmititzea, oinarri teknologikoko enpresak sortzea, I+G arloko Europako programetan eta nazioarteko beste programa batzuetan parte hartzea, bai eta sektore sozioekonomikoetan eskaintza zientifiko eta teknologiaren zabalkundea egitea ere.

Jakintza transmititzeko edukien berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/enpresari-i-g- bestetaratzea

Ikastegiak

Ikerketa Zerbitzuak bere antolamenduan biltzen ditu Agrobioteknologia Institutua, Jerónimo de Ayanz Elektronika eta Komunikazioetako I+G Zentroa eta Ikerketa Laguntzeko Zerbitzua (ILZ).

Ikastegien eta azpiegituren berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/zentroak-eta-azpiegiturak

Kultura Zientifikoaren Unitatea

Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzei esker sortu da Zientzia eta Kultura Zientifikoaren Unitatea.

34 AURKIBIDEA

Page 39: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Unitate horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren zientzia ikerketako eta teknologia garapeneko jarduerak zabaltzea, hedatzea eta horien berri ematea.

Kultura Zientifikoaren Unitateko edukien berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/unidadculturacientifica

Europako Proiektuen Bulegoa (OPEN) Bere xedea da unitate espezializatu bat sortzea, NUPeko ikertzaileen parte-hartzea erraztuko duena europar proiektuetan, bereziki I+GT arloko marko-programaren proiektuetan, eta proiektuen kudeaketa profesional bat eskaintzea.

OPEN bulegoak zerbitzu hauek eskaintzen dizkie Unibertsitateko ikertzaileei: 1. Europako Batasunaren I+GT arloko Zazpigarren Esparru Programan (7PM) parte har dezaten sustatzea:

- 7PMri buruzko informazio orokorra eta gertakizun interesgarriak hedatzea - deialdiak helaraztea eta banakako entitate kideak bilatzea interesa izan dezaketen taldeentzat - bilerak edo lan-saio espezifikoak ikerketa taldeekin

2. Laguntzea 7PMri proposamenak prestatzen eta eskabideak aurkezten: - entitate kideak eta proiektuetarako proposamenak bilatzea - aholkularitza ematea proposamenak idazteari buruz - aurrekontuen prestakuntza - aholkularitza partzuergoaren konfigurazioan - partzuergorako erabakia negoziatzea - emaitzen jabetza eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko eskubideak, eta emaitzak ustiatzeko plana - eskaeren aurkezpen zentralizatua

3. Proiektuen kudeaketa eta jarraipena: - proiektua gauzatzean sortzen diren gorabeheren aurrean aholkularitza

ematea - langile berriak sartzea - kudeaketari buruzko aldizkako txostenak

4. Justifikazioen eta kontu ikuskaritzen kudeaketa: - aldizkako justifikazio ekonomiko-finantzarioak

35 AURKIBIDEA

Page 40: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

- kontu ikuskaritzako txostenen kudeaketa 5. Aholkularitza eta laguntza ematea Europako edo nazioarteko beste ikerketa programen proiektuetan

Bulegoko edukien berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/europako-proiektuen-bulegoa/open- bulegoa

26. AGIRIEN KUDEAKETA ETA AGIRITEGIA

Agirien Kudeaketa eta Agiritegi Nagusia Atala da Unibertsitatearen agiri-ondarearen antolamendua, sarbidea, tratamendua eta zabalpena bermatzeko ardura duen unitate administratiboa. Administrazio prozedurak normaltzea Agiritegi Batzordearen bidez egiten da.

Sarbide librea Sarbide libreko agiriak eskuratzeko interesa baldin baduzu (Agiritegiei eta Agiriei buruzko Foru Legearen 20. art.), eskabidearen galdetegi elektronikoa bete ondoko helbidean: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y- archivo-general/como-consultar

Suntsidura segururako sistema Agirien suntsidura kontrolatu eta segururako zerbitzua (babestu beharreko datuak dauzkatenek soilik) erabili nahi duten unitate guztiek mezu elektroniko bat igorri behar dute [email protected] helbidera, eta honako datu hauek eman bertan:

a. Suntsidura kontrolatua egiteko igorriko diren kutxa kopurua

b. Jatorrizko agiriak diren (hau da, Agiritegi Batzordeak adostutako suntsipena den) edo kopiak diren

c. Agirien antzinatasuna

Agiriak transferitzeko urteko egutegia Bulegoek Agiritegiarekin duten harremanean funtsezko tresna da Agiriak transferitzeko urteko egutegia, eta horri buruzko informazioa abenduaren amaieran eguneratzen da. Egutegia ikus dezakezu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo-

36 AURKIBIDEA

Page 41: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

general/gestion-de-documentos/calendario-anual-de-transferencias-de- documentos?submenu=yes

Kontserbatzeko arauak Kontserbatzeko arauek xedatzen dute Unibertsitateak bere jarduera administratibo eta zientifikoa garatzean sorrarazten dituen agirien gordetzaile nagusiak nor diren, bizi zikloaren fase bakoitzean kontserbatzeko denbora-epeak zein diren, agirien eskuragarritasuna eta agiri serie eta mota guztien azken xedapena.

Horietara iristeko aukera duzu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo- general/gestion-de-documentos/normas-de-conservacion?submenu=yes

Funts Historikoak Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agiritegi Nagusia antolatzen ari da Nafarroan Unibertsitatea sorrarazi aurretik zeuden Antzinako Lanbide Eskoletatik eta Unibertsitate Eskoletatik jasotako agiriak. Kontuan hartu behar dira agiriak antolatzeko prozesutik bertatik eratorritako mugak, eta legeek norberaren datuen babeserako ezarritakoa bete egin behar dela. Funts Historikoei buruzko agiriak eskuratzeko: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo- general/gestion-de-documentos/fondos-historicos?submenu=yes

27. ANTOLAKETA, KALITATEA ETA PROZESUAK

Tituluen Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (SGIC) Tituluen Kalitatearen Bermerako Sistemak (SGC) ezartzen ditu titulu horien etengabeko hobekuntzan laguntzeko prozedurak eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen kalitatea ziurtatzeko eta bermatzeko tresnak.

Sistema SGCrako sarrera agiriaren inguruan egituratzen da (http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126011_SGC-Titulos.pdf), eta han deskribatzen da prozeduren antolamendua eta diseinua. Agiri hau ondoko eranskinekin osatzen da:

a. SGCaren ardura egitura. (http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126012_SGC- Responsabilidad.pdf)

37 AURKIBIDEA

Page 42: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Kalitate gaietan ikastegi bakoitzak duen erantzukizunen egitura eta Unibertsitateko gainerako organoekin duten harremana deskribatzen du. Egitura honek identifikatzen ditu kalitatearen helburuak eta ekintzak, haien garapena, betetzea eta jarraipena. b. SGCaren jarraipena eta etengabeko hobekuntza

(http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126013_SGC-Seguimiento- y-Mejora-Continua.pdf)

Definitu egiten du ikastegiek zer prozesu jarraitu duten ikastearekin eta irakastearekin lotuta dauden prozesuen emaitzak aztertzeko eta horien kalitatea areagotuko duten doiketak eta hobekuntzak proposatzeko.

Prozeduren deskribapenak ezartzen du jarduera bakoitzaren esparrua. Agiri horiek lan tresna dira ikastegietarako, eta aldatzeko modukoak dira, berrikusi eta hobetzearen ondorioz.

Prozedura horietara iristeko aukera duzu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/serviciocalidadyorganizacion/calidad-de-los-titulos

28. MANTENTZEA

Mantentze Lanetarako Zerbitzua osatzen dute Nafarroako Unibertsitate

Publikoko azpiegituraren instalazioak, eraikuntzak eta urbanizazioa baldintza seguruetan, fidagarrietan eta eraginkorretan funtzionatzeko eta kontserbatzeko betebeharra duten profesionalek, kudeaketa, administrazio eta teknikaren arloetakoek, diziplina anitzeko prestakuntza dutenek.

IRUÑEKO CAMPUSA

Edozein gorabeheraren berri emateko, igorri mezu elektroniko bat ondoko helbidera: [email protected]

Mantentze lanetako langileak astelehenetik ostiralera, 6:15etik 21:45era, aritzen dira, eta Iruñeko campuseko Mantentze Lanetako –Intxaurrondoak– eraikinean daude.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 94816 9051 telefono zenbakira.

TUTERAKO CAMPUSA Edozein gorabeheraren berri emateko, igorri mezu elektroniko bat ondoko helbidera: [email protected].

38 AURKIBIDEA

Page 43: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Mantentze lanetako langileek astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 21:00etara, aritzen dira, eta Tuterako campuseko Administrazio Eraikineko beheko solairuan daude.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 607957335 telefono zenbakira.

29. ZERBITZU OROKORRAK

ERREPROGRAFIA

Iruñeko campusa

Iruñeko campusean erreprografia zerbitzua Copyprint enpresaren bidez kudeatzen da.

Bulegoa Ikasgelategia eraikineko 028. gelan dago, eta bi ate ditu; batetik ikasleak sartzen dira, eta bestetik irakasleak.

Irakasleek kopiak egin nahi dituztenean, fitxa bat bete behar dute, eta bertan adierazi data, kopia kopurua eta izena. Fitxa horiek hilero igortzen dira dagokion sailera.

Irakasleek ikasgaiari buruzko kopiak eta materiala zabaldu nahi badituzte ikasleen artean, Ikasgela birtualaren bidez egiteko aukera dute, edo, bestela, zuzenean erreprografia bulegoan bertan, eta han jartzen dira kopiak ikasleen eskura.

Kopiak edo koadernaketa bereziak behar izanez gero, hauek Copyprinten Iruñeko bulegora igortzen dira.

Bulegoko ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 94816 9634

Tuterako campusa Tuterako campusean 2 erreprografia areto daude irakasleentzat, bakoitzari dagokion eskolako lehen solairuan. Ikasleen apunteak eta agiriak NireIkasgelategian jartzea gomendatzen da, campusean badaudelako aurretiko ordainketaren aukera ematen duten inprimagailuak eta fotokopiagailuak ikasleen eskura.

39 AURKIBIDEA

Page 44: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

JANTOKIAK ETA KAFETEGIAK Jantokiak Campuseko jantokiek 360 lagunentzako tokia dute. Eskola-egunetan bazkariak ematen dituzte. Hainbat plater aukeran dauzkan menu bat eskaintzen da, prezio finkoa duena. Bazkariak banaka edo 10 edo 30 bazkaritako bonoen bidez ordaintzeko aukera dago.

Orduak, astelehenetik ostiralera: 13:30etik 15:30era. Telefonoa: 948 16 90 49

Kafetegiak Ikasgelategiaren ondoan kafetegia den bezala, Osasun Zientzietako eraikinak eta Sario eraikinak badituzte beren kafetegiak, eta horietan ere jaten ematen dute.

Etenaldirik gabe, 8:30etik 21:00etara bitartean egoten dira irekita hirurak. Telefonoak:

Kafetegia (Ikasgelategiaren ondoan): 948 16 96 17 Osasun Zientzietako kafetegia: 948 27 00 00 Sario eraikineko kafetegia: 948 23 65 88

Jantokia eta kafetegia – Tuterako campusa 150 lagunentzako tokia. Eskola-egunetan bazkariak ematen dituzte. Hainbat plater aukeran dauzkan menu bat eskaintzen da, prezio finkoa duena. Bazkariak banaka edo 10 edo 30 bazkaritako bonoen bidez ordaintzeko aukera dago. Jantokiko orduak, astelehenetik ostiralera: 13:30etik 15:30era. Kafetegiko orduak, 8:30etik 20:00etara.

Telefonoa: 948 82 68 46 POSTA

Zerbitzuetan dauden erretiluetan uzten da posta, bai sarrerakoa bai irteerakoa. Normalean egunean bitan jasotzen eta banatzen da, goizeko hamarrak aldera eta eguerdiko hamabi eta erdiak aldera.

Arratsaldero egiten da Iruñea eta Tutera arteko zerbitzu bat, eguneko posta eraman eta jasotzeko.

AURKIBIDEA

Page 45: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Barneko posta Badago Unibertsitateko barne postarako zerbitzu berezi bat, gutun-azal marroiak erabiltzen dituena, eta horietan jartzen da eguna, nori eman, Saila/Atala, nork igorria den, eta saila edo atala. Gutun-azal horiek berrerabili egiten dira.

Kanpoko posta

Kanpoko postak kostu ekonomikoa dauka; hartaz, gogorarazten dugu laneko eginkizunetarako soilik erabili behar dela.

Ohiko postarako, aski da hartzailearen datuak eta igorlearen datuak jartzen dituen gutun-azal bat.

Posta ziurtaturako, gutun-azalaren goiko ezkerraldean, gorantz (45 gradu), eta bi lerroren artean "ZIURTATUA" hitza jarri behar da.

Posta ziurtatua jaso izanaren adierazpenarekin bidali nahi baduzu, arrosa koloreko inprimaki bat bete behar da, gero klip batez gutun-azalari eransten zaiona. Posta zerbitzuak ematen ditu inprimaki hauek. Zerbitzuetan eskura daitezke, baita ikastegietako eta sailetako idazkaritzetan ere.

Inprimakirik ez badaukazu edo posta zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu 9742 luzapenera.

ZAINTZA

Zaintza zerbitzu bat dago, Unibertsitatea zaintzen duena urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.

Premiazko egoeraren bat gertatuz gero, unibertsitateko instalazioetara sartzen ahalko zara jaiegunetan eta asteburuetan ere, aldez aurretik unibertsitate txartela erakutsiz gero.

Larrialdi egoeretan, 647 316 106 telefonora deitu. Tuterako campusean: 647 31 61 71 edo 948 417805.

GARBIKETA

Unibertsitateak garbiketa zerbitzu bat dauka, goizeko eta arratsaldeko ordutegian aritzen dena.

Larrialdi egoera izanez gero,

Iruñeko campusean: 6060 edo 6080 telefonora deitu.

Page 46: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Tuterako campusean: 948 417806 telefonora edo 7806 luzapenera deitu. Garbiketa bereziren bat nahi izanez gero, aldez aurretik antolatu behar da, eta horretarako mezu elektroniko bat bidali behar da hona:

Iruñeko campusean: [email protected] Tuterako campusean: [email protected]

ALDAIRAK

Hilabetean behin zerbitzuek eskatzen dituzten aldairak edo lekualdatzeak egiten dira.

Zerbitzu Orokorrak izenekoak bi biltegi ditu, Sario eraikinean. Han gordetzen dira erabiltzen ez diren baina egoera onean dauden altzariak, unibertsitate komunitatearen eskura jartzen direnak, berriz erabili nahi ote dituen.

Bulego materiala berriz erabili nahi baduzu, posta elektronikoaz eskatzen ahal duzu, helbide honetan: [email protected]

Lekualdaketa bat eskatzeko prozedura honako hau da:

- Material inbentariagarria erretiratzeko eta baja emateko inprimaki bat betetzen da. Inprimaki hau hemen dago: Intranet / Atal espezifikoak - Intradministrazioa / Ekonomia gaiak / Baja emateko eta lekualdaketa egiteko partea. Inbentarioa

- Inprimakia bete eta gero, hona bidali behar da: [email protected]

- Kudetzailetzako norbaitek telefonoz deituko dizu, edo posta elektronikoa bidali, lekualdaketa egiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ekonomia Gaietako Atalarekin 8454 telefonora deituta, edo [email protected] posta elektronikora idatzita, edo Zerbitzu Orokorren Atalarekin, 6060 edo 6080 telefonoetara deituta, edota [email protected] postara idatzita.

ASTEBURUETAKO ORDUTEGIA

Iruñeko campusa - Ikasgelategia Larunbatetan: 8:00etatik 15:00etara Azterketa garaian: larunbatetan eta igandeetan, 8:00etatik 21:00etara, eta ikasleentzat erabilgarri jarriko dira ikasteko gelak.

Tuterako campusa

Page 47: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Azterketa garaian: larunbatetan eta igandeetan, 8:00etatik 20:00etara, eta ikasleentzat erabilgarri jarriko dira ikasteko gelak. Egun hauen berri aldez aurretik emango da campusetako iragarki oholetan.

30. IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO MATERIALAREN ERRESERBA IKASGELATEGIAN

Irakasleek irakasteko tokiak eta eskolak ematen laguntzeko materiala erreserbatzen ahal dituzte.

- GELAK ERRESERBATZEA Ikasgelategiko edo Sarioko gelak erreserbatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu honako helbide honetara: [email protected]. Honako hauek aipatu beharko dituzu: titulazioa, irakasgaia, edukiera, ordutegia eta egunak, baita erreserba egiteko eduki duzun arrazoia ere (azterketa, eskola ematea, bilera, mintegia...). Erreserba egiteko beste modu bat Ikasgelategiko pool-era joatea da (ikasgelategiko ezkaratz nagusia), eta inprimaki bat betetzea.

Honako hau da Tuterako campuseko helbide elektronikoa: [email protected]. Bestela, atezaintzako ezkaratz nagusira, beheko solairura, joan behar da.

- ORDENAGAILU ERAMANGARRIAK MAILEGUAN UZTEA

Irakaskuntzaren laguntza gisa, ordenagailu eramangarriak erreserbatzen ahal dira, Ikasgelategiko pool-ean, edo mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: [email protected]. Honako hauek aipatu beharko dituzu: titulazioa, irakasgaia, edukiera, ordutegia eta egunak, baita erreserba egiteko eduki duzun arrazoia ere (azterketa, eskola ematea, bilera, mintegia...).

Ordenagailu eramangarria Ikasgelategiko pool-ean jaso eta itzuliko da. Irakasleek maletatxoan eransten diren argibideei jarraikiz instalatu behar dute ordenagailua, eta, gorabeherarik balego, solairuko zerbitzu-laguntzaileari jakinaraziko zaio, edo, bestela, informatika zerbitzura deituko da (8465).

Tuteran ez da ordenagailu eramangarririk uzten eskolak emateko, baina bideo-proiekziorako orgak eskatzen ahal dira laborategietarako.

- VGA KABLEA ETA AUDIO KABLEA ORDENAGAILU ERAMANGARRIA, NORBERARENA EDO SAILARENA, ERABILTZEKO

Norberaren edo sailaren eramangarria erabiltzen bada, sail bakoitzeko

Page 48: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

idazkaritzan VGA kablea eta audio kablea eskatu behar da, soinua behar izanez gero.

- IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALA (MIKROFONOA, ENTZUNGAILUAK, TBa, BIDEOA, DVDa, DIAPOSITIBA-PROIEKTAGAILUA, BOZGORAILUA, PASADOREAK)

Erreserba egiteko, bidali mezua ondoko helbidera: [email protected]. Erreserba egiteko beste modu bat Ikasgelategiko pool-era joatea da (Ikasgelategiko ezkaratz nagusia).

GARRANTZIZKOA: mikrofonoa eskola hasi baino lehen solairu bakoitzeko zerbitzu-laguntzailearen bulegoan jaso behar da, eta bertan utzi behar da eskola bukatzean.

Honako hau da Tuterako campuseko helbide elektronikoa: [email protected]. Bestela, atezaintzako ezkaratz nagusira, beheko solairura, joan behar da. Maileguak atezainentzat diseinatutako datu base batean biltzen dira, eta han jasotzen da nork eraman duen zer, noiz, eta itzulketak.

- MATERIAL SUNTSIGARRIA (KLARIONAK, ERROTULADOREAK, ZIRRIBORROAK, AZTERKETETARAKO PAPERA...)

Ikasgelan ez badago, solairu bakoitzeko zerbitzu-laguntzailearen bulegoan eskatzen ahal da.

Tuterako campusean, ikasgelan ez badago, atezaintzan eskatzen ahal da, beheko solairuan.

- IKASGELAKO ARMAIRUAK Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak utzi egiten die bere irakasleei CD-erreproduzitzaileak, eskolak emateko. Zerbitzu Orokorrak izenekoak armairuak dauzka, material hori ikasgelan bertan gordetzeko. Armairua eta bere giltza ikasgela dagoen solairuko zerbitzu-laguntzaileari eskatu behar zaio.

Zerbitzu-laguntzaileen tokia eta telefonoa

- Ikasgelategiko pool-a: Ezkaratz nagusia. 9620 luzapena

Ondoko telefono hauek campuseko telefono batetik baizik ez daude erabilgarri.

- Beheko solairua: 023. ikasgela. 7106 luzapena - Lehen solairua: 132. ikasgela. 7107 luzapena - Bigarren solairua: 232. ikasgela. 7108 luzapena - Hirugarren solairua: 315. ikasgela. 7109 luzapena

Tuterako campusa

Page 49: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

- Ezkaratz nagusia - Atezaintza: Kanpokoak: 948 417806 Barnekoa: 7806

31. HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegia Irakaskuntzako Errektoreordetzaren mendekoa da eta unitate bereizi gisa aritzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2002. urtetik hona. Bere helburua e-learning izenekoa garatzea da, eta, oro har, babestu eta sustatzea irakaslanari aplikagarri zaizkion teknologia berrien erabilera, zeinak batez ere interneten oinarritzen baitira. Jarduera nagusitzat aipatuko genituzke NireIkasgelategia ezartzearen ondoriozkoak, e-learning eta laguntzako plataforma baita unibertsitateko komunitatean; irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza plataforma hori erabiltzeko eta beste gai batzuetarako; UPNATV izenekoa garatzea eta komunitateari ikus-entzunezko zerbitzuak ematea; eta, azkenik, bideokonferentziaren bidezko komunikazio sistemak erabiltzen laguntzea. Xehetasun gehiago hemen: http://www.unavarra.es/centroinnovacioneducativa Harremanetarako: [email protected] Telefonoa: 948 16 8482 / 948 16 6189

32. KULTURA JARDUERAK Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kultura jardueren multzoa sei gelatan egituratzen da: Ondarea eta Arte Plastikoak, Musika eta Arte Eszenikoak, Komunikazioa, Irudia eta Soinua, Zientzia eta Teknologia, eta Gastronomia.

Gela horietan, kultura jarduerak hiru ardatzen inguruan egituratzen dira: prestakuntza, hedapena eta sormena.

- Prestakuntza: ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroetan sartzeko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/cultura/Kultura- gelak/argibide-orokorrak

- Sormena: Sormen Sariak, eta talde egonkorren jarduerak, esaterako Unibertsitateko Abesbatzarenak eta Antzerki Taldearenak.

o Sormen Sariak: http://www.unavarra.es/cultura/sormen-

sariak/oinarriak

o Unibertsitateko abesbatza: http://www.unavarra.es/cultura/talde- egonkorrak/unibertsitateko-abesbatza

Page 50: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

o Antzerki taldea: http://www.unavarra.es/cultura/talde- egonkorrak/antzerki-taldea

- Kultura zabalkundea, zine zikloak, antzerkikoak, musika, erakusketak eta abar.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak programatzen dituen kultura jardueren gaineko aldizkako informazioa jaso nahi baduzu, posta elektronikoaren bidez, ondorengo estekan dauden jarraibideak kontuan hartu: http://www.unavarra.es/cultura/boletin-cultural

33. OSASUN LAGUNTZA ETA LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Honako hauek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Laguntzarako taldeko partaideak dira mediku bat, erizain bat eta psikologo bat. Eskaintzen diren jarduerak eta zerbitzuak, honako hauek dira:

• Kontsulta medikoa • Erizaintzako kontsulta • Laguntza psikologikorako kontsulta • Larrialdietako zaintza • Txerto-kanpainak: gripea, tetanosa, eta abar. • Sendaketak, sendagaiak bide parenteralez jartzeko modua (injekzioak, alergien kontrako txertoa, etab.) • Bizimodu osasungarriaren aldeko programei buruzko informazioa emateko eta praktikan jartzeko gunea, gai hauei buruzkoak: elikadura, sexualitatea, ariketa fisikoa, tabakoa eta substantziaren kontsumoa, estresa... • Beste informazio batzuk: odolaren eta organoen dohaintza, gizarte eta osasun baliabideak (osasun gaietan aritzen diren erakundeak eta elkarteak) • Osasunaren zaintza

Zerbitzuaren ordutegia eta harremanetarako datuak honako hauek dira:

Ordutegia Ikasturtean: 8:00etatik 19:30era. Opor-aldietan: 9:00etatik 13:00etara.

Page 51: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Harremanetarako Ikasgelategiko 024. ikasgela Telefonoa: 948 16 96 10 Posta elektronikoko helbideak:

[email protected] [email protected] [email protected]

34. KIROLAK

Kirol Atalak helburutzat du kirol jarduera fisikoen praktika erraztu eta sustatzea, osasun ohiturei jarraitzeko, lehiaketa-jardueren beharrak asetzeko, pertsonaren prestakuntzarako eta ezagupen berriak hartzeko, jostetarako eta besteekin harremanetan jartzeko, edo irakaskuntzako jardueraren osagarri izateko. Kirol instalazioetako prezioak, ordutegiak eta araudia ezagutu nahi badituzu, klikatu ondoko esteka honetan: http://www.unavarra.es/deportes/acceso

AZL eta I-I taldeei eskaintzen zaizkien jarduerak eta kirol eskolak honako hauek dira: acrosport, naturako jarduerak, aerobika, saskibaloia, body tono, emakumezkoen defentsa pertsonala, kirol entrenamendua, eskalada, fama dance, GAP, mantenu-soinketa, golfa, igeriketa, pilates, power yoga, errugbia, spining, tai-chi, tenisa, triatloia, boleibola, waterpoloa eta zunba.

Egutegiak ikusteko eta izena emateko zer egin behar den jakiteko, sartu esteka honetan: http://www.unavarra.es/deportes/actividades/actividades-deportivas

I-I eta AZL taldeei bereziki eskainitako kirol jarduerak Unibertsitateko langileei (irakasle eta ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileei) zuzendutako gorputz eta kirol ekintza bereziak daude, kirola egiten dutenen osasuna hobetzeko xedez.

Horien berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/deportes/actividades/actividades-deportivas-pdi-pas

Kirol praktika askea Kirol instalazioak erreserbatu eta erabiltzeko aukera dago, baita ere, erabilera-arauei jarraikiz. Modu honetan, norberak nahi duen kirol praktika egiteko aukera ematen da, eta aisialdirako jarduera-multzo bat egiteko aukera eskaintzen da.

Halaber, aldez aurretik izena eman beharrik gabeko hainbat jarduera

Page 52: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

programatutara sartzeko aukera dago, esaterako: 1. Gorputz-egokitzapeneko eta gihar-egokitzapeneko jarduerak (Iruñeko Arrosadiko campusa eta Tuterako campusa). Giharketa aretoa edo gorputz-egokitzapenerako instalazioa.

Teknikariak instalazio hau erabiltzen dutenen esanetara egongo dira, entrenamendu-planak kontrolatu eta prestatzeko.

Arrosadiko campusa (Iruñea): astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara. Tuterako campusa (Tutera): astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 15:00etara.

2. Erabilera anitzeko gelako jarduerak, programatutako jarduerekin partekatuak.

Jarduera honetan parte hartzeko, beharrezkoa da urteko edo seihileko kirol txartela ordainduta edukitzea.

Kirol txartelean alta eman nahi izanez gero, ondoko esteka honetan egin dezakezu: https://portal.unavarra.es/uPortal/tag.idempotent.render.userLayoutRootNode.u P?uP_fname=Deportes

Osasunerako ikastaroak "Up to you - pon tu salud en marcha" jarduera praktikatzen duenaren osasuna fisikoki eta/edo animikoki hobetzeko iradokitzen den jarduera fisikoa da; aldi berean, gomendagarria da arrisku kardiobaskularra dutenentzat edo argaltzeko programa kontrolatu bat jarraitu nahi dutenentzat.

Programa konbinatua da, neurrian egindako ariketa fisikoa eta jarraibide osasungarriak, nutrizionalak barne, tartekatzen dituena, eta bi modu hauetako batean egin daitekeena:

- Jarduera programatua eta kontrolatua, teknikari baten eta mediku baten eta espezialista baten arteko lankidetzarekin egiten dena.

- Ordutegirik gabeko jarduera: interesdunak garatu behar duen jarduera

planifikatu eta gero, nahi duen ordutegian burutuko du, norberaren beharrei egokituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara.

Mediku espezialistak medikuntza mailako jarraipena egingo dio interesdun bakoitzari, eta jarduera fisikoko teknikariak jarduera fisikoaren kontrola eta jarraipena egingo ditu. Programa hau Osasun Laguntzarako Unitatearekin lankidetzan egingo da.

Page 53: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Jarduera honetan parte hartzeko, beharrezkoa da urteko edo seihileko kirol txartela ordainduta edukitzea.

Badira beste zenbait ikastaro, baita ere: naturako jarduerak, golf ikastaroak, salbamendu eta sorospenaren ikastaroak, edo saskibaloi-entrenatzailea izateko hasierako ikastaroa.

35.BERDINTASUN UNITATEA Honako hauek dira Berdintasunerako Unitatearen eginkizunak:

- Arreta, aholkularitza eta laguntza ematea unibertsitateko

komunitateko kide guztiei emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren gaietan.

- Abian jartzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko programak eta jarduerak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak badauka Berdintasun Plan bat, 2007. urteaz geroztik, eta bere abiapuntua izan zen urte hartan bertan egin zen emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruzko diagnostikoa. Plan hau ekintza-planen bidez betetzen da. III. Jarduera Plana kontsultatzeko aukera duzu esteka honetan: http://www.unavarra.es/unidad-igualdad/Plan+de+trabajo/plan-accion- igualdad

Berdintasunerako Unitatearen eginkizunak

• Gaur egun, Unibertsitatean, generoa dela-eta dauden desberdintasunak ikusgai jartzea.

• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea Unibertsitatearen eremu guztietan:

o Unibertsitateko kudeaketako/zuzendaritzako

organo guztietan genero parekotasuna bultzatzea.

o Emakumeei, AZL eta I-I kolektiboetan, beren karrera profesionala garatzea galarazten dizkieten oztopoak kentzea.

o Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esanahia

zabaltzea unibertsitate komunitate guztian.

o Hizkera ez sexistaren erabilera sustatzea.

o Generoari buruzko prestakuntza eta hezkuntzakidetza bultzatzea, baita berdintasunaren alde ari diren beste hainbat erakunderekin ikerketa-proiektuetan parte hartzea eta laguntzea ere.

• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu eraginkorrean

aplika dadin zaintzea.

Page 54: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

• Genero indarkeria, jazarpena eta gehiegikeria Unibertsitateko eremuan desagerrarazten laguntzea.

NUPek jazarpen psikologikorako, sexu jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa garatu du, eta Lan Osasuneko eta Ingurumen Kudeaketako Atalak ezarri du. Berdintasunerako Unitateak prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu AZLentzat eta Irakasle-Ikertzaileentzat, unibertsitate komunitate guztia sentsibilizatzeko, baita ikasleentzako lantegiak eta ikasgelako esku-hartzeak ere. Hori guztia Unitatearen web-orrialdearen edukiarekin osatzen da, han aurkitzen ahal baitira informazioa eta baliabideak gai hauei buruz: komunikazio inklusiboa, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa edo genero-ikuspegia zientzian txertatzeari buruz.

Harremanetarako: Berdintasunerako Atala, Ikasgelategiko 026. bis ikasgela (beheko solairua)

http://www.unavarra.es/unidad-igualdad/ [email protected]

Telefonoa: 948 16 6299 Twitter: @UpnaIgualdad

36. GIZARTE EKINTZAKO UNITATEA

Unibertsitate komunitateari arreta, laguntza eta aholkua emateko zerbitzu bat da, eta bere helburua da Unibertsitatean giza-elkartasunezko ekintzak bultzatzea eta antolatzea, gizartean proiekzioa eduki dezaten. Hiru konpromiso dauzka:

• Konpromisoa unibertsitate komunitatekoen ongizate, bizi-kalitate eta

elkarbizitzarekin.

• Konpromisoa bere sorleku duen gizartearekin, Unibertsitatean sartzeko eta irauteko erraztasuna ematen baitie zailtasun bereziak dituzten eta laguntza espezifikoak behar dituzten pertsonei eta taldeei (desgaitasunen bat duten pertsonak, gutxiengo etnikoak, gizartean baztertuak dauden taldeak).

• Konpromisoa Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunarekin, gizarteak

egun dauzkan erronka eta desafioak aztertzen parte hartzen baitu, eta erantzunak ematen baitie, eta berdintasuna, elkartasuna, kultura-artekotasuna, bakearen aldeko kultura eta lankidetza bezalako balioak sustatzen baititu...

Honako hauek dira Gizarte Ekintzako Unitatetik kudeatzen diren programak:

Page 55: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

• Gizarte orientazioa • Desgaitasuna duten pertsonei arreta • Unibertsitateko boluntariotza • Unibertsitate Osasungarria • "Sar zaitez" programa

Harremanetarako: Gizarte Ekintzako Unitatea

h t tp : / /www.unavar ra .es/un idadacc ionsocia l

Ikasgelategiko 025. gela (beheko solairua) Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara Astelehenetik ostegunera 15:00etatik 17:00etara Telefonoa: 948 16 80 60 | 948 16 60 64

37. FINANTZA ZERBITZUAK

Unibertsitate Komunitateko kideek badute modua hainbat finantza zerbitzu berezi izateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Banco de Santander eta Rural Kutxa erakundeekin egin dituen lankidetza hitzarmenen arabera.

Horien berri izateko, esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/serviciosfinancieros

Ikasgelategian bada Banco de Santanderren bulego bat.

38. BIZI ETA ISTRIPU ASEGURUA Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratatua dauka istripu aseguru bat langile guztientzat, eta bizi aseguru bat funtzionarioentzat.

Ondoko esteka honetan ikusgai dauzkazu aseguruaren kopuruak, baita estaldura ere: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu- katalogoa/guztiak/seguro-de-vida

39. LUDOTEKA Arrosadia Ludoteka Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzua da, udan eskaintzen dena.

Page 56: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Ondoko esteka honetan dago horri buruzko informazio guztia: http://www.unavarra.es/ludoteca/actividades Argibideren bat behar baduzu edo zalantzaren bat izanez gero, idatzi helbide honetara: [email protected]

40. UNIBERTSITATE-GIZARTE FUNDAZIOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gizartearen eta Unibertsitatearen artean lankidetza bideak ezartzeko sortu zen. Helburu horrekin, fundazio honek bideratzen du enpresen, erakundeen eta pertsonen parte-hartzea eta lankidetza Unibertsitatearekin.

Enplegua eta praktikak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloaren helburua da unibertsitateko tituludunak lan merkatuan sar daitezela, egindako ikasketekin bat datozen lanpostuetan.

Helburu honekin, hainbat jarduera antolatu du: nazioko eta nazioarteko enpresetako praktikak; unibertsitateko titulua daukaten ikasleentzako lan-eskaintzen poltsa kudeatzea; lan-orientaziorako programa bat betetzea; Unibertsitatearen, enplegua sortzen duten erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko elkarrizketa sustatzea, topaketen antolaketaren bidez; eta hainbat azterketa egitea, gure behatokitik, enplegua lortzeari buruz.

Prestakuntza Prestakuntza Arloak ikasteko aukerak gizarte osoari eskaini nahi dizkio, helburu hauekin: laneratzeko bidea erraztea eta hartutako prestakuntza handitzea, birziklatzea, espezializatzea eta gaurkotzea, ikastaro-eskaintza handi baten bidez (unibertsitateko graduondoak, etengabeko prestakuntza ikastaroak eta irakaskuntza-prestakuntza tituludunentzako praktiketako prestakuntza-programen bidez).

Fundazioak hiru eremutan koordinatzen du prestakuntza: Etengabeko Prestakuntza, Titulu Berekiak eta Tituludunentzako Praktika Programak.

Harremanetarako: Sario eraikina, 0. modulua. Arrosadiko campusa 31006 Iruñea http://www.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/

Enplegu Arloa Telefonoak: +34 948 16 8944 / +34 948 16 9761 Posta elektronikoa: [email protected]

Page 57: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Prestakuntza Arloa Telefonoak: +34 948 16 9770 / +34 948 16 9813

Page 58: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Posta elektronikoa: [email protected]

41. HIZKUNTZEN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia Ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen hizkuntza-prestakuntza bermatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen duen zerbitzua da. Irakasten diren hizkuntzak honako hauek dira: alemana, txinera, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera. Batez ere unibertsitate komunitateko kideei zuzentzen zaie ikastegiaren prestakuntza, baina berau Unibertsitatetik kanpoko pertsonei eskaintzea ere aurreikusten da.

Era askotako ikastaroak daude eskaintzaren barnean, eta ikasketa-behar espezifikoen, hizkuntza bakoitzaren berezko ezaugarrien eta hizkuntza horiek gure ingurunean duten ezarpen-mailaren arabera diseinatu dira.

Irakaskuntza presentziala edo erdi-presentziala izango da, eta ikastegiko ikasleek baliabide zentroan sartu eta mailakatutako irakurgaiak, aldizkariak eta filmak maileguan hartzeko zerbitzua erabili ahal izango dituzte.

Harremanetarako: http://www.unavarra.es/centroidiomas Sario eraikina, 3. modulua. Arrosadiko campusa - 31006 - Iruñea Tel. +34 948 16 9791 [email protected]

42. EGOITZA

1. "Urkiak" egoitza Iruñean

Unibertsitateak eskaintzen duen ostatua hartzeko modurik erosoena eta osoena Urkiak Unibertsitate Egoitza da. Campusean dago, fakultateen ondoan, eta oso ongi komunikatuta dago hiriaren erdigunearekin garraio publikoaren bidez.

Gela guztiek kanpora ematen dute, altzariak dauzkate eta beren komuna, sukalde ekipatua (banakoa edo beste gela batekin partekatua), berogailua, telefono linea zuzena eta konexioa internetekin dauzkate.

Gainera, kafetegi-jantokia dauka, otordu eta bazkari-aukera batzuekin, oinarrizko produktuak saltzen dituen denda bat, eta denentzako alderdi berriak: aisialdirako gela, fitness aretoa, egongela zabalak, ziberkornerra interneteko sarrerarekin, ikasteko gelak eta abar.

Page 59: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Ikasturtean zehar hainbat jarduera ludiko, kirola eta kultura jarduerak antolatzen dira. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta bere helburua ikasleen arteko gizarte-bizitza suspertzea eta unibertsitate komunitaterantz bideratzea da.

Informazio gehiago izateko, ikusi web orrian: http://www.unavarra.es/alojamiento/urkiak-egoitza/ aurkezpena

2. Iruñeko eta Tuterako Egoitza Emateko

Bulegoak Iruñeko campusa

Unibertsitate Arretarako Bulegoa arduratzen da Unibertsitateko komunitateak egiten dituen ostatua hartzeko eskaerei erantzuteaz. Horretarako, informazio eguneratua biltzen du ondoko hauei buruz:

o Partekatutako pisuetako gelak o Errentako pisuak o Ostatua etxe partikularretan o Beste egoitza batzuk

Zerrenda horiek webgunean jartzen dira unibertsitate komunitatearen eskura.

Unibertsitate Arretarako Bulegoa Liburutegiko eraikina. Beheko solairua Jendearentzako arreta: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Telefonoa: 948 169000. Helbide elektronikoa: [email protected]

Tuterako campusa

Matrikula Tuterako campusean egin baduzu eta ostatua hartzeko informazioa behar baduzu, jarri harremanetan gurekin hemen:

Argibide Bulegoa (Tutera) Tarazonako etorbidea, z/g Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21.00etara. Telefonoa: 948 41 78 06. Helbide elektronikoa: [email protected]

41.TELEFONIA Telefono linea batean alta ematea eskatzeko, unibertsitatearen web-orrialdean ezarritako inprimakia bete behar da: http://www.unavarra.es/mantenimiento/inprimakiak

Page 60: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Unibertsitate barruan, finkotik finkora deitzeko telefono zenbakiaren azken lau zifrak markatzea aski da.

Finkotik sakelakora deitzeko edo Unibertsitatetik kanpora deitzeko, edo Iruñeko campusetik Tuterako campusera deitzeko, azken 4 digituak markatu behar dira, 7 digituaren ordez 3 digitua jarriz.

Telefono-modeloen argibide-liburuak ikusteko, ekin bide honetatik: http://www.unavarra.es/mantenimiento/telefonia-eskuliburuak

Ahots-postontziaren sistema ezagutu nahi baduzu, begiratu honako gidaliburu hau: h t t p : / / w w w . u n a v a r r a . e s / d i g i t a l A s s e t s / 1 0 8 / 1 0 8 4 9 5 _ 1 00 0 0 0 b u z o n - d e - v o z . p d f

Direktorioan azaltzen den telefono zenbakia zurea ez bada, bidali mezu bat [email protected] helbidera, zenbakia eguneratzeko.

Tuterako campusa:

Barne deietarako, azken 4 zifrak markatzea aski da. Telefono finkorako deiak zuzenean markatuta egiten dira. Sakelakoetara deitzeko, zenbakia markatu eta gero 1 zenbakia markatu.

42. LANGILE PUBLIKOAREN ZIURTAGIRIA

Langile publikoaren ziurtagiria behar baduzu, ezarritako prozeduren arabera eskatu beharko duzu:

- Administrazio eta Zerbitzuetako langileak:

http://www.unavarra.es/digitalAssets/179/179493_100000pas- instrucciones-certificado-digital-empleado.pdf

- Irakasle eta ikertzaileak: http://www.unavarra.es/digitalAssets/179/179493_100000pdi- instrucciones-certificado-digital-empleado.pdf

Page 61: NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE ... › digitalAssets › 150 › 150005...NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HARRERA OROKORRAREN GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

43. EGOITZA ELEKTRONIKOKO FITXAK Nafarroako Unibertsitate Publikoak zure eskura jartzen du prozeduren katalogo bat. Giza Baliabideen Zerbitzuan egiten diren tramite ohikoenak aipatzen dira prozedura horietan, hala nola aurrerakinak, familia-laguntza, ziurtagiriak, lehiaketak eta oposizioak, eszedentziak, baja agiriak, aparteko orduak, lanaldi murrizketa, bularra emateko baimena, bizi asegurua, lizentzia akademikoa, irakaskuntza merezimenduak, baimenak eta lizentziak, seiurtekoak, foru tarteak...

Hauek dute sarbidea:

Administrazio eta zerbitzuetako langileak: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/azl

Irakasle eta ikertzaileak: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/iei