NUKLEOA

6
NUKLEOA

description

NUKLEOA. Zelula eukariotikoen elementu bereizgarria da eta zelularen informazio genetikoa inguratzen duen bilduki nuklear batek osatzen du. Barnealdeari nukleoplasma deritzo. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of NUKLEOA

Page 1: NUKLEOA

NUKLEOA

Page 2: NUKLEOA

Zelula eukariotikoen elementu bereizgarria da eta zelularen informazio genetikoa inguratzen duen bilduki nuklear batek osatzen du. Barnealdeari nukleoplasma deritzo.

Page 3: NUKLEOA

Nukleoplasma: Kromatina eta nukleoloa inguratzen dituen matrize amorfo eta erdilikidikoa da. Azido nukleikoen trinkotze eta sintesiarekin loturiko proteinez osatuta dago eta beste proteina batzuek nukleoaren zuntz-egitura eratzen dute, zitoeskeletoak hialoplasman egiten duen moduan.

Kromatina: interfasean bakarrik agertzen da, zelularen mitosian kromosoma eran antolatzen baita. Nukleoproteinazko (ADN eta proteina) harizpi multzo bat da. Harizpiak elkargurutzatuta daude eta haril oso nahasi bat eratzen dute nukleoplasmaren barruan. Mikroskopioan intentsitate handiagoko edo gutxiagoko zonak bereizten dira:

zona ilunenak, heterokromatinak (kromatina kondentsatua) guztiaren %10 hartzen du eta ez du aktibitaterik.

zona argienak, eukromatina (kromatina lausotua), materiak genetikoari dagokio eta aktibo egon behar du bai transkribatzen eta baita erreplikatzen.

Page 4: NUKLEOA

Nukleoloa: ARNz eta proteinez osatuta dago eta kromatina kondentsatu geruza batek inguratutako organulu esferikoa da. Mikroskopio optikoaren bitartez mintz mugatzailerik ez daukala ikus daiteke eta kromatinarekin erlazio estua duten hiru zati desberdintzen dira.

Dentsitate gutxiko gune haritsua, ADNa ez da transkribatzen ari.

Osagai haritsu dentsoa, transkribatzen ari den ADNa eta ARNr molekulak dituena.

Osagai bikortsua, ARNr eta proteinez eratutako proteinak dituena. Partikula horiek azpiunitate erribosomikoen aitzindariak lirateke.

Beraz nukleoloa erribosomak sortzen dituen makina da.

Page 5: NUKLEOA

Belaunaldi batetik bestera transmititu beharreko informazioa gordetzea.

Zelulan burutzen den aktibitatea kontrolatzea.

Page 6: NUKLEOA