Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu....

8
Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? 2015eko urria Doako edizioa www.ekainberri.com Eusk al K ulturaren sust raiak Las ra íces de la Cultura Vasca 943 8 6 8 8 11 S arre re n s almenta | V enta de entradas www.ekainberri.com ON LIN E Ikastetxeentzako eskaintza didaktikoak prest! Ekainberrik eta Lili Jauregiak maila guztietara egokitutako eskaintza prest dute. 3 eta 7 orrialdeak Xabier Zubiri ikastetxea irabazle Ekainberriko “Historiaurrearekin jolasean” leihaketara aurkeztutako lanen artean onena izendatua izan zen. 4 orrialdea 5 orrialdea 6 orrialdea ICE AGE EUROPE - Izotz Aroa Europan: Ekainberri Europarekin sarean P A T R I M O N I O M U N D I A L W O R L D H ER I T A G E P A T R I M O I N E M O N D I A L

Transcript of Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu....

Page 1: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen?

2015eko urria Doako edizioawww.ekainberri.com

Euskal K ulturaren sust raiakLas ra íces de la Cultura Vasca

943 8 6 8 8 11

S arre re n s almenta | V enta de entra das

www.ekainberri.c omO N L I N E

Ikastetxeentzako eskaintza didaktikoak prest!Ekainberrik eta Lili Jauregiak maila guztietara egokitutako eskaintza prest dute. 3 eta 7 orrialdeak

Xabier Zubiri ikastetxea irabazleEkainberriko “Historiaurrearekin jolasean” leihaketara aurkeztutako lanen artean onena izendatua izan zen. 4 orrialdea

5 orrialdea

6 orrialdeaICE AGE EUROPE - Izotz Aroa Europan: Ekainberri Europarekin sareanPA

TRIM

ON IO MUNDIAL

WO

RLD HERITA G E PATRIM

OIN

E M

ON

DIA

L

Page 2: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

2 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Sastarrainek talde, elkarte, fami-lia zein norbanakoentzako ater-petxe zerbitzua eskaintzen du. Bere kokapenak, instalazioek eta jarduera-eskaintzak, toki benetan atsegina bilakatzen dute euskal baserri eskola hau.Eraikinaren inguruan, ukuiluak eta zaldi-heztegiak, nekazaritza-lurrak eta baratzeak dituzte, eta horietan, noski, etxeko abereak

ere aurki daitezke. Gainera, ber-tatik proposatzen dituzten jar-duerak, sarri, txoko ikusgarriak ezagutzeko aitzakia polita izaten dira.Sastarrain Baserri Eskola, na-turan txertatutako ekipamendua eskaintzen duenez, taldeen jardu-era edota jardunaldi propioa(k) antolatu ahal izateko bilgune aproposa izan daiteke. Bertan

erabilera anitzeko gela zabalak dituzte, eta bertako ikasgelak ere taldeen zerbitzura jar ditzakete.Ekainberrira datozen taldeek be-raien eguna edo egunak Sastarra-in Baserri Eskolak proposatzen dituen ekintzekin koordinatu di-tzakete. Horrela, bailaran sartzen diren taldeek eremu bakar batean esperientzia anitzeko bizipenak izan ditzakete.

Sastarrain ofrece servicio de albergue para grupos, asocia-ciones, familias y particulares. Por su ubicación, instalaciones y oferta de actividades, los grupos pueden encontrar el lugar per-fecto para complementar uno o varios días.Sastarrain es también el lugar perfecto si lo que necesitan los grupos es un equipamiento en la

naturaleza para el desarrollo de sus propias actividades, encuen-tros o cumplimentar la visita de Ekainberri. Sastarrain cuenta con espaciosas salas polivalentes y aulas individualizadas que ponen al servicio de los grupos que lo necesiten. Así, las visitas a Ekain-berri se pueden coordinar con las actividades o la estancia en la Granja Escuela de Sastarrain,

convirtiendo el valle en un lugar de experiencias complementarias.

Natura, Historiaurrea, baserria eta abenturak batzen dituzten hainbat ekintza egin daitezke Sastarrain Baserri Eskolan.

Ekanberri > Eskaintza Didaktikoa

Zuen egonaldia luzatzeko aukera ezberdinak dituzue

Muchas veces l@s alumn@s no tienen oportunidad de acercarse a Ekainberri, pues la distancia y el transporte se pueden convertir en un inconveniente.También tienen remedio para ello en Ekainberri. Si el/la alumn@

no viene a Ekainberri, es Ekain-berri la que se acercará al colegio. Un/a educador/a de Ekainberri se acercará al centro y convertirá el aula en una cueva preparando las actividades para una posible visita posterior.

Eraman Ekain koba zure gelara!

2008ko irailaren 11n inauguratu zen Ekainberri ofizialki. Sei urte hauetan, 200.000 bisitari jaso ditu museoak. Oro har, seme-alaba gazteak dituzten familiek eta eskolek osatu dute Ekainbe-rriko bisitarien profila, nahiz eta esan beharra dagoen oso anitza dela. Museoa Arazik eta Aran-zadik eratutako ABEE batekin kudeatzen da, eta arlo askotan lizentziatutako langile gazte es-karmentudunak ari dira bertan lanean. Guztien sormenarekin eta ekarpenekin atontzen dira Ekainberriko eskaintza eta bere

produktuak, kontzeptu nagusi baten inguruan: arkeologia es-perimentala.Nolanahi ere, zentroaren kudea-ketan zeresan handia dute ikastetxeek: 500 ikastetxe baino gehiago egon dira Ekainbe-rriko jardueretan parte hartzen. Gutxi gorabehera, Ekainberri-ko bisita guztien herena esan nahi du horrek. Kontuan hartu behar da zentro gehienak behin baino gehiagotan joaten direla, eta askok dagoeneko beren urte-roko ekintzen agendan daukatela Ekainberri. Erreplikari esker, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatutako altxor hau, Euskal Herrian dugun bakarrenetakoa, gizarteratu da. Bisitariek Ekaingo zaldi-multzoa, hartzak eta orei-nak ikusteko, eta Paleolitoko ondare artistiko hori ikusi, eza-gutu eta sentitzeko aukera dute. Munduan hiru erreplika besterik ez daude eta Ekain horietako bat da. Horri esker, koba originala oso ondo kontserbatuta dago.Oinarri sendoa duen proiektua

da, eta museoaren eskaintza bizi dugun egoera sozioekonomiko-ra egokitzen jakin dute Arazi-Aranzadi ABEEko kudeatzaileek. Bisitari kopuruari dagokionez, Gipuzkoako bosgarren museo-gunea da Ekainberri, eta urtero, bataz beste 34.000 bisita jasotzen ditu. Horrez gain, Euskal Herriko arkeologiaren alorreko eta his-toriaurreko ondare eta turismo baliabide garrantzitsuena dela esan daiteke. Bisitariek balorazio altua ematen diote Ekainberriri. Sei urteotan, etengabe zabaltzen eta osatzen joan da jarduera-kopuruak eta haien aniztasuna. Dagoeneko, Ekainberriren eskaintza osoa eta integrala da, eta adin guztietako bisitarientzako eskaintza bere-ziak ditu, arkeologia esperimen-talean oinarrituta: erakustaldiak, eskaintza didaktikoa, Ekainfest, Kobazuloen Eguna, udako au-zolandegia, Ekain Abentura… Ekimen horiekin guztiekin Ekain esperientzia osatzen ari dira: bisita hutsetik haratago doan es-perientzia.

Ekain en tu aula y en cualquier lugar

Diferentes opciones para alargar vuestra estancia

Ekainberrik Historiaurrea ikastetxeetara eta edozein lekura eramateko aukerarekin jarraitzen du 2015-2016 ikasturtean.

Sastarrain Baserri Eskola / Granja Escuela de Sastarrain: www.sastarrain.com943 148 115

Ehizatzeko abilezia frogatzeko aukera dago Ekainberrin.

Page 3: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

3PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekaingo familiak ikastetxeetatik datozen bisitariak historiaurrean murgiltzera gonbidatzen ditu.

Loane, Narel, Naira, Karel, Samai eta Shaira gara! Ekaingo familia! Ikasturte honetan zehar ikaste-txeetatik datozen talde bakoi-tzari Ekaingo margoak eta gure bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu.Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako txi-kienekin! Berari izugarri gus-tatzen zaio kobazuloko marraz-kiak ikusi eta eskuak zikintzeko beldurrik gabe lan egin ahal iza-tea. Egun batez, kobazuloan bi-ziko zarete!Shaira da familiako artista, amona tribuko pertsonarik jakintsuena da eta magia egiten du kobazulo

barruan. LH 1 eta 2ko ikasleak “animaliei jarraika” ibiliko zarete, hemen ikusiko dituzuen margoak magikoak dira eta gero margo berriak egiten lagundu beharko diozue amonari! Eskuak zikintze-ko prest?Naira eta Narel gara eta ez gara ahizpak, ama eta alaba baizik! Tribuan suaren ardura dugu, gure lan nagusia behar denean sua egin eta piztuta mantentzea da. Sua ezinbestekoa da Historiaurrean, amonak kobazuloan gauzak ikusi eta margoak egiteko behar du, surik gabe hotzez hilko ginateke, edo piztiek erasota, ez genuke janaririk prestatzerik izango… Baina askotan biok bakarrik larri ibiltzen gara dena egiteko, beraz, LH 3 eta 4ko ikasleek lagunduko digute lan gogor hau burutzen!Kaelek familiako ehiztaria izan nahi du eta gogor ari da lanean. Oraindik gaztea da eta indarra falta du, baina animalia txikiak harrapatzerakoan, aitak beti be-rarekin eramaten du! LH 5 eta 6ko ikasleei “goazen ehizara” esaten die. Hartu azagaiak, bul-

tzagailuak, arkuak eta geziak eta goazen janaria lortzera!Samai da etxeko benetako ehiz-taria eta DBH 1 eta 2ko ikasleekin joango da “ehiza egun bat” bi-zitzera! Ikasleak ere handiagoak dira animalia handiagoak ehizatu behar dituztenez, Samaik erakutsiko die bultzagailu eta azagaiekin ehi-zatzen. Etxean gainontzekoak ere ez dira ehiztari makalak, baina ez dago Samai bezalakorik!Shaira amona margolari bikaina da, baina beste artelan mota ba-tzuk ere egiten ditu. Asko pieza izugarri hauskorrak dira eta Loaneri ez dizkio uzten, oraindik. Baina DBH 3 eta 4an beste modu batean egiten da lana eta bere helburua maila horietako ikas-leak benetako “Ekaingo artista” bihurtzea izango da. Prestatu arte eramangarria lantzeko!Ezin ahaztu Peio arkeologoaz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da eta bere lana Ekaingo familiak utzi zituen aztarnak az-tertzea da garai bateko gizaki eta komunitateen bizimodua eza-gutzeko. Batxilergoko ikasleei

“arkeologoa naiz” eskaintza pro-posatzen die Peiok, ikasketa es-pezializatuei ekin aurretik, arke-ologo lana probatzeko aukera ematen die ikasleei!

Informaziorako eta erreserbetarako:[email protected] 868 811

Ekainberriko ikastetxeentzako eskaintza didaktikoa prest!

Ekanberri > Eskaintza Didaktikoa

La familia Ekain, preparada para los escolares

Ekainberri tiene una oferta didác-tica adaptada para cada ciclo edu-cativo, la familia de Ekain, forma-da por Loane, Narel, Kael, Naira, Samai y Shaira, y el arqueólogo Peio acompañarán a las/los alum-nas/os durante toda su estancia en Ekainberri.

Page 4: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

4 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Asko eta asko dira gurera ger-turatzen zaizkigun ikastetxeak, labar arteari eta lehen gizakiari buruz gehiago ikasi eta bizitzeko asmoz. Hori dela eta, 2014. urtean lehen aldiz beraiei zuzendutako lehiaketa batean parte hartzea proposatu genien. Historiau-rrearekin jolasean izeneko lehia-ketan, ikastetxe bakoitzak His-toriaurrearekin erlazionatutako lanen bat aurkeztu behar zuen,

Ekainfest egunean irabazleek hainbat sari eskuratuko zituzte-larik. Lehiaketari jarraipena eman genion 2014/2015 ikasturtean. Ikastetxe asko eta asko izan ziren ikasturtean zehar egindako lanak bidaliz parte hartu zutenak. Jaso genituen lanen artean, batzuk kobazulo bat eraiki eta honen hormetan marrazkiak egin zituz-ten; beste batzuk armak egin zituzten; talde batek, lehen gi-zakiz mozorrotuta, antzerki bat aurkeztu zuen... Historiaurre-arekin erlazionatutako edozerk balio du! 2015. edizioko irabazlea Zubiriko Xabier Zubiri Ikastetxe Publikoa izan zen eta talde osoarentzat Ekainberrin egiteko ekintza ez-berdinak irabazi zituzten. Ekain-

fest egunean gurekin izan ziren saria jasotzen. Sastarrain baserri eskolan egonaldiak edo eta Ekain-berriko produktuak ere irabazi ditzakete parte-hartzaileek.2016. urteko edizioan ere lehia-ketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu ikastetxe guztiak. Ikasturtean zehar historiaurre-arekin zerikusia duten lanak Ekainberrira bidali eta Ekainfest egunean Zestoara gonbidatuko ditugu ondo pasatzera eta sariak jasotzera.

- 6 eta 16 urte bitarteko ikasleek hartu ahal izango dute parte.- 5-6 partaidez osaturiko taldeak izan beharko dute.- Lanak posta elektronikoz bidali beharko dira ezarriko den

epe muga baino lehen honako helbide honetara: [email protected] Epaimahaia irabazleekin harremanetan jarriko da xehetasunak zehazteko.

- Lanen originaltasuna, lana eta partaideen adina izango dira kontutan, eta batez ere, lanak Historiaurrearekin duen lotura.

Lau urtetik behin, mundu osoko kirolariak hiri batean biltzen dira dominak irabazi nahirik; kirol diziplina oso desberdinetan le-hiatzen dira.2014ko ekainetik, historiaurreko zaletuek euren Olinpiada pro-pioak dituzte Zestoan. Jai giroan, baina sari bikainak lortzeko helburuarekin, historiaurreko bizimoduarekin loturiko hain-

bat froga gainditu behar dituzte dominak lortzeko: sua egitea, ehiza txapelketa, pisuak mu-gitzea… 2014ko Ekainfest egu-nean ospatu zen lehendabiziko Historiaurreko Olinpiada eta bertan hainbat koadrilek parte hartu zuten. Lehia bizia izan zen, gogorra, momentuetan oso ba-rregarria, eta azkenean urrezko ikurra irabaztea merezi zuen tal-

dea agertu zen. 2015eko Historiaurreko Olin-piadetarako lehian talde gehiago egongo direla aurreikusten dute antolatzaileek. Beraz, urtebeteko epea dute lehia gogor honetan irabazteko entrenatu nahi du-ten taldeek. Informazio gehiago nahi izatekotan, Ekainberriko Informazio Bulegoan detaile guz-tiak argitzen dituzte.

Zestoako historiaurreko olinpiadak

Ekainberrik ikastetxeetan historiaurrearekin jolasteko proposamena luzatzen du.

Para la edición del 2014 de Ekain-fest se creó el concurso Jugando con la Prehistoria. Los colegios participantes debían mandar un trabajo relacionado con la Prehis-toria realizado durante el curso escolar.En la edición del 2015, el cole-gio ganador fue Xabier Zubiri de

Zubiri. El día de Ekainfest reci-bieron su regalo, consistente en un día actividades en Ekainberri.Para el curso escolar 2105/2016 queremos volver a invitar a todos los colegios a participar en este concurso y a formar parte de ese día tan especial que es para no-sotros el día de Ekainfest.

Tal vez la incorporación más exitosa a Ekainfest hayan sido las Olimpiadas Prehistóricas, dónde diferentes grupos compiten para conseguir el oro en supervivencia prehistórica y jugosos premios. Los vencedores, por segundo año consecutivo, fueron los del equi-po LGHBT.

Oinarriak

Ekainfest, la fiesta de final de curso

Olimpiadas prehistóricas de Zestoa

Ikasturte amaierako jaialdia

Aranzadi Zientzia Elkarteko Peio nauzue. Arkeologoa lanbidez. Ekainberri hasiera hasieratik ezagutu dut, proiektu bat izate-tik gaur egungo errealitatea izan arte. Beldur asko zeuden 2008ko lehendabiziko egun haietan, ez genekien zer-nola aterako zen dena, baina datuek erakutsi dute

Ekainberri bizirik dagoela eta handitzen doala denborarekin.Erreplika ezagutzera etorri diren askok mundu berri bat ezagutu ahal izan dute, berria baina oso zaharra: historiaurrea. Pelikulek erakusten dizkiguten topikoak hautsi eta garai haietako kultura eta bizitza ezagutu ahal izan

dute. Ziur nago hemen egon den txikiren bat arkeologoa izan na-hiko duela etorkizunean.Ba jakin, arkeologo baten lana ez dela pelikulek erakusten di-gutena. Nik ez ditut izugarrizko abenturak bizitzen eta ez naiz latigo batekin ibiltzen. Nahiko lasaia da nire bizitza, eta zue-tako askok esango duzue asper-garria dela ere. Baina nik Rafaek Rezabalek eta Andoni Albizurik 1969ko ekainak 8an Ekaingo margoak aurkitu zituzten mo-mentuko zirrara eta emozioak

bizi nahi ditut. Urteetan gordeta-ko altxorrak aurkitzea eta hauek izaten dituzten historiak argitzea maite dut. Zorionez, behin baino gehiagotan gertatu zait.Ekainberrin antzeko sentsazioak lortzen dira. Erreplikara sartzen naizen bakoitzean oilo ipurdia jartzen zait eta hona hurbiltzen diren bisitariekin batera margo izugarri horietaz gozatzen dut. Historiari eta zehazki historiau-rreari bizia ematen zaio Ekain-berrin. Arkeologoek gure lanak duen “abentura” bisitarien aur-

pegietan ikusteko aukera dugu Gipuzkoako kultur baliabide garrantzitsu honetan. Biziki go-mendatzen dizuet zuen aurrei-ritzi guztiak albo batera uztea eta haur txikiak izango bazi-naten bezala, gauzak lehenda-biziko aldiz bizitzeko aukeraz gozatzea.

Lagin batetik…

Peio arkeologa

Ekainfest

2015eko historiaurreko olinpia-detako inaugurazio desfilea.

Zubiriko Xabier Zubiri Ikastetxe Publikoko ikasleak.

Page 5: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

5PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Ekaingo gizakiak ez ziren tximinoak, Homo sapiensak ziren, gizaki modernoak, gaur egungo edozein gizakik duen garun gaitasunarekin.

Ekainberrira datozen askok oso argi dute Ekaingo gizakiak, Goi

Paleolitoko biztanleak, zer itxura zuen: txikia, iletsua, kokots ir-tenarekin, sudur zabala eta oker-tuta ibiltzen zena, besteak beste. Batzuen ustez, erdi biluzik ibi-liko ziren, beste batzuek larruz egindako jantziekin imajinatzen dituzte. Gauza horietako batzuk egia dira: oso indartsuak ziren, gaur egungo gizakiok baino muskulu eta hezurdura handiagoak zituz-ten, baita hortz-hagin handiagoak ere, baina zutik ibiltzen ziren eta eskuak lanerako libre zituzten; are

gehiago, eskulan izugarri finak egiteko gai ziren.Ekaingo gizakiak ez ziren txi-minoak, Homo sapiensak ziren, gizaki modernoak, gaur egun-go edozein gizakik duen garun gaitasunarekin.Zatarrak ziren edo politak ziren? Ile asko al zuten edo ez? Arkeolo-giak hori ezin du frogatu; batetik, edertasuna zerbait subjektiboa delako, batentzat polita den hura beste batentzat zatarra izan daite-keelako. Bestetik, ilea edo azala denborarekin desegin egiten dira

eta, oso baldintza berezietan aurkitutako aztarnak ez badira (zingira batean aurkitu diren az-tarnak, basamortu batean, izoz-tuta, momifikatuta…), ezinezkoa da datu horiek ezagutzea.Baina hezurdurei esker, gauza jakina da Ekaingo gizakiak zutik ibiltzen zirela eta atzamar garatu-ak zituztela. Horrez gain, garezur bat aurkitzen den momentuan, bere barruak gordetzen zuenaren tamaina ezagutu daiteke eta Goi Paleolitoko gizakien garezurra gaur egungo gizakienaren ber-dina da.Hortik aurrera, hezurdura horien gaineko giharrak, azala, ilea… jartzea edo imajinatzea norbe-raren lana izango da.Beraiek utzitako “hondakinek” euren bizimoduari buruzko datu garrantzitsuak ematen dizkigute: badakigu ibiltariak zirela eta ga-rai konkretu batzuetan bizi zirela zenbait lekutan. Urtaroak eza-

gutzen zituzten, eta bazekiten ani-malia batzuk noiz ziren ahulenak eta harrapatzen errazenak. Ez zuten etxeko abererik hazten edo landarerik landatzen, ehiztariak, arrantzaleak eta biltzaileak ziren.

Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen?

¿Cómo eran los habitantes de Ekain?

La gente se imagina a los habi-tantes del Paleolítico Superior como simios, pequeños, cami-nando a cuatro patas, muy pe-ludos, con gran barbilla… La arqueología nos demuestra que caminaban erguidos y que su capacidad craneal era la misma que la de cualquier humano mo-derno; eran Homo sapiens, eran iguales que nosotr@s.

Ekanberri

Page 6: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

6 PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Izotz Aroa Europan: Ekainberri Europarekin sarean

Historiaurrea gizakia Lurrean agertu zenetik idazkera mota desberdinak asmatu ziren ar-teko denbora epea da. Leku ba-koitzean bere hasiera eta bukaera datak aldatzen joan daitezke.

Europa lurraldez txikia den a-rren, bere Historiaurreak aniz- tasun handia gordetzen du, Errusiatik hasi eta Iberiar Penin-tsularaino, Eskandinaviatik Me-diterraneoraino, hainbat garai eta kulturaren bizileku izan ziren eta euren aztarnak dituzten milaka leku desberdin daude.Europar Paleolitoa markatu eta batzen duen faktore bat baldin badago, hori klima hotza da. Europako Paleolitoa izotz aroen garaia da; milaka eta milaka ur-teetan zehar, Europaren parterik handiena izotzak estalita egon zen, eta horrek garai bakoitzeko

europarren bizimodua baldin-tzatu zuen.Faktore hori ardatz hartuta, Eu-ropan zehar ondare arkeologikoa duten zenbait leku musealizatuk indarrak batzea erabaki zuten, eta bisitariei produktu bateratu-ak eskaintzea; horrela sortu zen Ice Age Europe elkartea 2013an, eta poliki-poliki kide berriak elkartzen doaz. Gaur egun, lan sarea 18 ondare-gunek osatzen dute eta urtean 1,3 milioi bisitari inguru jasotzen dituzte kide guz-tien artean.2014tik, Ekainberri Ice Age Eu-roperen partaidea da. Euskal He-

rrian elkarteko kide diren beste bi lekuak honakoak dira: Isturitze-Oxozelhaia-Erberua haitzuloak, Behe Nafarroan; eta Santima- miñe-Bizkaiko Arkeologia Mu-seoa, Bizkaian.Elkartearen ekimen bereziene-tako bat kide diren lekuetako ba-koitzean aurki daitekeen pantaila interaktiboa da. Haren bidez, Europako Historiaurrean zehar ibilbide zabal bat burutu daiteke, gure aurrekoei buruz asko ikasi edo Europaren beste muturrean aurkitzen diren pertsonekin txat bidez komunikatu.

Varios sitios-patrimonio muse-alizados de toda Europa se han reunido en un grupo de trabajo que tiene la glaciación como hilo conductor. En 2013 nace Ice Age Europe, una red que actualmente tiene 18 miembros y recibe al-rededor de 1.3 millones de visi-tantes al año.Ekainberri forma parte de Ice Age Europe desde 2014, los otros dos miembros de la red en el País Vasco son las cuevas de Isturitz-Oxocelhaia-Erberua en Baja Na-varra y Santimamiñe-Museo Ar-queológico de Bizkaia en Bizkaia.

La Edad de Hielo en Europa:Una red de museos

2013an, Izotz Aroko aztarna arkeologikoak dituzten hainbat lekuk Ice Age Europe lan-sarea sortu zuten.

Ice Age Europe | Basque

BASQUE

Biarritz

IruñaPamplona

VitoriaGasteiz

DonostiaSan Sebastian

BilbaoEKAINBERR I

ARKEOLOGI MUSEOASANTIMAMIÑE . BIZKAI A

GR OT T ES ISTURITZ & OX OCELH AY A

14

16

5

ww w.ice-age-europe.eu

BELGIUM 1. PRÉHISTOMUSEUM · Flémalle

CROATIA 2. KRAPINA NEANDERTHAL MUSEUM · Krapina FRANCE 3. PREHISTORY MUSEUM OF SOLUTRE · Solutré-Pouilly 4. INTERNATIONAL CENTER OF PREHISTORY · Les Eyzies-de-Tayac 5. ISTURITZ, OXOCELHAYA AND ERBERUA CAVES · Saint-Martin d’Arberoue 6. THE MUSEUM OF NEANDERTHAL MAN · La Chapelle aux Saints

GERMANY 7. MUSEUM OF PREHISTORY BLAUBEUREN · Blaubeuren 8. NEANDERTHAL MUSEUM · Mettmann 9. PALÄON - RESEARCH AND EXPERIENCE CENTRE SCHÖNINGEN SPEARS · Schöningen 10. ARCHÄOPARK VOGELHERD · Niederstotzingen-Stetten

ITALY 11. FUMANE CAVE · Fumane

SPAIN 12. MUSEUM OF HUMAN EVOLUTION · Burgos 13. NATIONAL MUSEUM AND RESEARCH CENTER OF ALTAMIRA · Santillana del Mar 14. CAVES OF SANTIMAMIÑE AND BIZKAIA MUSEUM OF ARCHAEOLOGY · Bizkaia 15. TITO BUSTILLO CAVE AND RUPESTRIAN ART CENTRE · Ribadesella 16. EKAINBERRI - THE REPLICA OF THE EKAIN CAVE · Zestoa

UNITED KINGDOM 17. THE GIBRALTAR MUSEUM · Gibraltar 18. KENTS CAVERN PREHISTORIC CAVES · Torquay

� Europe‘s coastline today

� Ice Age coastline maximum ice coverageNETW ORK OF HERITAGE SITES

Izotz Aroak Euskal Herriaren historia luzean utzi zuen aztarna garrantzitsua da. Isturitz, Ekain eta Santi-mamiñeko museoak horren lekuko dira. Hiruren artean ondare baliotsua gordetzen dute, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Bizkaiko Golkoaren erpin honetatik plan bat iradokitzen dizugu, milaka urtetan gorderik egon den edertasunaz goza dezazun.Hiru kontzeptu. Ondarea ezagutzeko hiru aukera: - Isturitz: Gizakiak eginiko lehenengo artelanak ezagutu itzazu benetako kobazulo batetan. - Ekainberri: Benetako kobazuloaren faksimile/erreplika zehatz baten magia senti ezazu. - Santimamiñe: Kobazulo honen detalle guztiak ezagutuko dituzu 3D aurkezpen baten bitartez.

Page 7: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

7PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

2013an Lili Jauregi zaharberri-tua publikoarentzat zabaldu zen Ekain Fundazioaren eskutik. Or-dutik, bertako eskaintza batez ere familiei eta asteburuetako pub-likoari zuzenduta egon da, baina hasieratik garbi ikusi zen horren eraikin garrantzitsuak eskoletako publikoarentzat eskaintza didak-tiko propio bat izan behar zuela.Orain arte bisita antzeztuak izan dira nagusi Lili Jauregian, “Agur Lili” arrakastatsua lehendabizi,

bertan Magdalena Amilibia eta Elkaraetak Lili Jauregian pasa zuen azken eguna kontatzen zien bisitariei. Gero “Lilitarren oho-rea” etorri zen, Lili Jauregian pasa zen errepresentazio dramatikoa. Lili Jauregian bestelako bisitak ere burutzen dira dira ordea, Erdi Aroko gizartea eta bizimodua az-tertzen ari ziren ikasleei zuzen-duta, hezkuntza ziklo bakoitzera egokituriko eskaintza didaktiko bat garatu da, ziklo bakoitzeko ikasleak Erdi Arora eta Aro Mod-ernora bidaiatu eta garai hartako pertsonaia bihurtzera gonbi-datzen dira.Lehen Hezkuntzako lehen zik-loan, Lili eta ni jardueraren bi-tartez, ordubetean zehar ikasleak Erdi Aroko andere eta zaldun dotore bihurtu nahian ibiltzen dira, familia on orok bere armarri propioa behar du eta ikasleen lana izango da bakoitzak bere armarria sortzea.

Bigarren zikloan, ikasleek Maizter edo nagusi? galderari erantzun beharko diote bi ordutan zehar, Zestoan Lili familiarekin zeriku-sia duten lekuak aurkitu, ezagutu eta aztertu beharko dituzte eta ikasitakoa Lili Jauregian prak-tikara eraman. Kontutan eduki edonork ez zuela izaten maizter edo nagusi izan nahi zuen erabak-itzeko aukerarik!Hirugarren zikloko ikasleak bur-din eta egur merkatari bihurtuko dira Ikerlari-merkatari eskaint-zarekin. Lilitarrak merkatari sut-suak ziren, ikasleek saltzaile edo erosle papera hartu beharko dute kasuaren arabera, baina produk-tuak norbaitek ekoiztu behar zit-uen…DBH, Batxilergo eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat “Lilitarren ohorea” antzezlanean parte hartzeko aukera eskaintzen da, XVII. mendeko bizimodua ezagutu eta garai hartako kezka eta pozez ohartzeko aukera par-egabea da.Ikastetxe guztietako ikasle guz-tiak Lili Jauregia ezagutzera eta Gipuzkoako lurraldearen ondare elementu garrantzitsuenetako bat ezagutzera gonbidatzen ditugu, beti ez delako izaten aukera hor-relako eraikin baten barruan ibiltzeko aukerarik.Lili Jauregiko edozein eskaintzari buruzko informazioa lortzeko edo “Lilitarren ohorea” antzerk-ian parte hartu ahal izateko, sarre-rak Zestoako Informazio Puntuan hartu behar dira. Gehienez ere 20 pertsonako jarduerak izaten direnez, aurretik erreserba egitea komeni izaten da, 943 868811 telefono zenbakian edo www.lilijauregia.com web orriaren bi-dez. Ikastetxeek aurrez eskatu be-har dute Lili Jauregia bisitatzeko aukera, batez ere talde handiak direnean.

Etor zaitez Euskal Herriko XVII. mendea bertatik bertara bizitzera

Ven a conocer de primera mano el siglo XVII del País Vasco

“Lilitarren ohorea” antzezlan berrian parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain, Lili Jauregiak eskaintza didaktiko propioa du.

Lili Jauregia

Además de la nueva obra teatral “El honor de los Lili”, en el Pala-cio Lili se ha desarrollado una completa oferta didáctica adap-tada a cada ciclo educativo. Para

informarse sobre la oferta didác-tica del Palacio Lili o reservar las actividades, hay que ponerse en contacto con el Punto de In-formación de Zestoa a través del

número de teléfono 943 868811 o a través de la página web www.lilijauregia.com.

Andre Madalen jauregiko lehioetatik begira.

Page 8: Nork margotu zuen Ekain? Nolakoa zen? - ekainberri.eus · bizimodua ezagutzen lagunduko dizuegu. Haur Hezkuntzako ikasleen la-guntzailea Loane izango da: gure etxeko txikia eskolako

Animaliak. Nola ez? Be-raiek dira protagonistak Ekainberrin! Baina ez

soilik erreplikako paretetan; baita gure Sastarraingo bailara eder ho-netan ere. Hiru orein eder. Etorri bezain pronto jaso zuten denon arreta animaliatxo ez hain lotsati hauek. Hasieran beldurti, urduri, mesfidantza osoz begiratzen zi-guten, duela milaka urte udaberri partean bailara hontara oreinak ehizatzera etortzen ziren gizakiak bagina bezala. Baina pixkanaka, egunero hurbilduaz, eta oreinek oso atsegin duten aperitiboa es-kainiaz, lagunak izaten amaitu dugu. Baina hau ez da izan dugun animali jatorriko bisita bakarra. Putzuetako igelak eta inguruko txori, armiarma, burruntzi edo sorgin-orratz, sator nahiz amua-rrainak eguneroko kontua dira, baina noizean behin bisitari sor-presaren batek ustekabean harra-patzen gaitu … eta baita sustoren bat eman ere! Hala zen, astegun xume batean lankide bat egune-

ko lehen bisitariei atea irekitzera zihoanean zaratatxo bat entzun zuen zakarrontzitik zetorrela. Zer ote zen begiratzera hurbildu, eta bat-batean joan zitzaizkion goizeko lehen orduko logurak: metro t’erdiko suge bat! Ai ama! Hura izan zen “show”-a! Bisi-tariak zain eta bitartean barruan narrastia eta gidaren arteko lehia ikusgarria! Ia egunero entzuten dugun gal-dera da ea Ekainberrin sagu-zarrik badugun, eta bai, ekaineko goiz batetik aurrera ofizialki esan dezakegu baietz! Ekainberri ireki zuten bi gidek erakusketa gelako eskaileretan aurkitu zuten. Or-dutik hona, gezurrik esan gabe baieztatu dezakegu Ekainberrin saguzarrak badirela!Baina ez zaituztegu beldurtu nahi. Koba, iluntasuna, sagu-zarrak… eszena nahiko tetrikoa dirudi, baina egia esan oso leku lasaia da, eta koban ez da sekula inor galdu… guk dakigula be-hintzat!

Animales. ¿Cómo no? ¡Ellos son los protago-nistas en Ekainberri!

Pero no solo en las paredes de la réplica, también en nuestro bello valle de Sastarrain. Tres preciosas ciervas. Nada más llegar, estos no tan tímidos animalitos captaron la atención de todos los pre-sentes. Al principio eran miedo-sas, estaban nerviosas, desconfia-ban, como si vieran en nosotros los cazadores que hace miles de años venían en primavera a este mismo valle a cazar ciervos. Pero poco a poco, mediante el contac-to diario y ofreciéndoles un ex-quisito aperitivo, hemos acabado haciéndonos amigos.Pero esta no es la única visita ani-mal que hemos tenido. Las ranas, aves, arañas, libélulas o topos son el pan de cada día, pero de vez en cuando algún visitante sorpresa nos coge desprevenidos… ¡y nos da algún que otro susto! Así pues, un típico día de entre semana, un compañero se disponía a abrir la puerta a los primeros visitantes

de la mañana cuando escuchó un sonido se provenía de la papelera. Se acercó para ver qué era y de repente se encontró con algo que despejó su somnolencia maña-nera de golpe: ¡¡¡una serpiente de metro y medio!!! ¡Madre mía! ¡Vaya “show”! Los visitantes es-perando a entrar y mientras, en el interior, ¡una lucha feroz entre el reptil y el guía! Una pregunta que oímos casi a diario en Ekainberri es si tene-mos murciélagos, y sí, desde una mañana de junio ¡podemos decir oficialmente que sí! Dos guías que abrían Ekainberri lo encon-traron en las escaleras de la sala de exposiciones. Desde entonces, podemos afirmar sin mentir que Ekainberri hay murciélagos.Pero no os queremos asustar. La cueva, la oscuridad, los murciéla-gos… forman una escena un tan-to tétrica, pero la verdad es que nos encontramos en un paraje muy tranquilo, y nunca se nos ha perdido nadie en la cueva… ¡al menos que nosotros sepamos!

Ekainberrin gertatu da... Ocurrió en Ekainberri...

Frantzi aFranci a

Gastei zVi tori a

Donosti aSan Sebastian

Madri lMadrid

Iruñ aPamplona

Zestoa

Zaraut zA8

943 86 88 11*Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea telefono zenbaki honetara deitzen:

*Es recomendable hacer una reserva previa llamando a este número de teléfono:

Portale kalea 1

20740 Zestoa [Gipuzkoa]

Salmenta puntuaPunto de venta www.ekainberri.com

[email protected]@lilijauregia.com

Ekainberri Ekaingo Kobaren Erreplika Lili Jauregia-Palacio Lili

@ekainberri @AndreMadalen

Ekainberritik...Zazpi urte dagoeneko Ekainbe-rrik bere ateak ireki zituenetik! Pertsona bat balitz, oraindik haur bat izango litzateke. Kultur eta hezkuntza azpiegitura bezala, bere heldutasunera iritsi den proiektu bat dela esan daiteke. Zazpi urte Historiaurrea eta la-bar artea ezagutzera ematen! Zazpi urte etengabe hazten eta

adarrak norabide desberdinetan zabaltzen, proiektu berriak ga-ratzen eta bide berriak urratzen! Proiektu heldua bai, baita sen-dotua ere, baina ez estatikoa eta konformista, etengabe burutzen baitira berrikuntzak Ekainbe-rrin, hazten jarraitzeko helburu-arekin. Hasierako bisita gidatuetatik

hezkuntza ziklo desberdinetara egokituriko eskaintza didaktiko zabal batera eta arkeologia es-perimentaleko tailerren gero eta presentzia handiagora pasa gi-nen. Gero Lili Jauregia batu zen gure eskaintzara, Ekaingo familia iritsi zen bisitaria Historiaurrean murgiltzea errazteko, benetako animalien bizileku ere bihurtu

da Ekainberri Paleolitoko Ekain-go biztanleen dietaren oinarria ziren oreinen bidez…Etorkizunerako erronka handiak ditu Ekainberrik. Ekainfesteko esperientzia oinarritzat hartuta, arkeologia esperimentala ekital-di desberdinetara hurbiltzea izan daiteke bat edo eskaintza didak-tikoa zabaldu eta indartzea, gure

bisitarien nahiak oraindik eta ze-hazkiago betetzen ahalegintzeko. Baina gure erronka nagusia gure bisitarien asebetetzea da zalan-tzarik gabe, hasieratik oso ba-lorazio onak jaso ditugun arren, hori hobetzeko egiten dugu lan egunero eta horrela jarraitu nahi dugu beste urte askoan!

Ekainberriko hezitzaileak

Ekain Fundazioko kideakMiembros de la Fundación Ekain

Ekainberri eta Lili Jauregiko kudeaketaGestión de Ekainberri y el Palacio Lili

ZESTOAKO UDALAideiakborobiltzen

arazi PA

TRIMON IO MUNDIAL

WO

RLD

HERITA G E PATRIM O IN

E MO

ND

IAL

Argitaratzailea: Arazi IKT S.L. | www.arazi.eus | [email protected] | 943 833 641

PATR

IMON IO MUNDIAL

WO

RLD HERITA G E PATRIM

OIN

E M

ON

DIA

L