NON ZER - Argiade daude munduko zazpi ekonomia nagusien artean. Hamar urte barru bi baino ez dira...

52

Transcript of NON ZER - Argiade daude munduko zazpi ekonomia nagusien artean. Hamar urte barru bi baino ez dira...

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 3�

    NON ZER

    Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.com: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Salmenta eta harpidetzak: Karlos Olasolo. Idazkaritzateknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi, MaiteArrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta, BegoZuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.com.Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

    Azaleko argazkia:DANI BLANCO

    Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

    ASTEKO GAIAEB-AEB MERKATARITZA HITZARMENA Larrutik ordain

    dezakegu merkataritza hauspotzea. UNAI BREA / 4

    PERTSONAIAMIREN EPALZA RONKAL: «Bizitza mespretxatzen duen

    sistema batean bizi gara». REYES ILINTXETA / 9

    GAIAKDONOSTIA BERRERAIKITZEN 1813ko abuztuaren 31ko

    biharamon luzea. NAGORE IRAZUSTABARRENA / 14AUZOLAN ESPERIENTZIAK Burujabetzaren aldeko

    kooperatiba. MARTIN VICIOSO / 17TXAKOLINA Ezaugarri bereziak ditu Euskal Herriko

    mahastigintzak. IRATI SARASUA ARABAOLAZA / 18

    IRITZIAREN LEIHOAGLOBAL FORUMA ETA TOKIKO AGIRIA MIKEL ZURBANO / 22HAZKUNTZAREN IPUINA IÑAKI ODRIOZOLA / 24ETA ZER DIOT NERONEK? TXEMA MONTERO / 25GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 23TXANDAN Miliar miriadak. ITXARO BORDA / 24BERTSO BERRIAK Martxoak 8. ANE LABAKA MAYOZ / 25

    ERDIKO KAIERAZINEMA Emakumeak Hollywooden, fikzio hutsaren

    hurrengoa. NAGORE IRAZUSTABARRENA / 26150 GR. JAIALDIA GASTEIZEN Ia kasualitatez, antzerkiak

    espazioa hartuko dio egunerokotasunari. MYRIAM GARZIA / 29 LITERATURA SAIOA RUIZ GONZALEZ, G. UBEDA GOIKOETXEA / 30MUSIKA MONTSERRAT AUZMENDI / 31DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 32LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 33ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 34DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA URANGA/ 35

    TERMOMETROADAVID FERNANDEZ: «Autonomia desegin eta gestora bat

    izenda dezakete». XABIER LETONA / 36USCHI GRANDEL: «Alemanian jada ez digute terrorismoaz

    galdetzen, egoera politikoaz baizik».MARTIN MENDIZABAL GARAI / 40

    EKOTASAREN KONTRAKO PROTESTAK Bretainiaren koleragorria. ERWAN KERNE / 42

    EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 45EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 45BELEN URANGA: «Hizkuntza galera eta pobrezia jatorri

    bereko ondorioak dira». AMAIA UGALDE BEGOÑA / 46NET HURBIL Fukushima + 3 urte: kontrolik gabe dirau baina

    gutxi axola dio. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

    2014ko martxoaren 9a, 2.406. zenbakia

    ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

  • ASTEKO GAIA

    EB-AEB MERKATARITZA HITZARMENA

    Uztailetik dabiltza AEBetako eta Europar Batasuneko ordezkaritza bana TTIP sigladunmerkataritza hitzarmena negoziatzen. Munduko ekonomian nagusigoa galtzeko beldurrak

    bultzatu ditu, azkenik, Washington zein Bruselako bulegoetan aspaldiko asmoa zenagauzatzera. Herritar xumeak ez dezala mirari handirik espero: liberalizazio gehiago eta

    eskubide gutxiago izango ditu, merkataritza suspertzearen aitzakian.

    HEGEMONIA GALTZEKO BELDURREZ dira Men-debaldeko agintariak. Haien kezka ondo bainohobeto laburbiltzen du Javier Solana NATO-ko idazkari nagusi ohiak oraintxe urtebete ida-tzitakoak: “Gaur egun, Europako hiru herrial-de daude munduko zazpi ekonomia nagusienartean. Hamar urte barru bi baino ez dira izan-go. 2030ean Alemaniak besterik ez du iraungozerrendan, eta 2050ean batek ere ez. Ordura-ko AEB izango da Mendebaldearen ordezkaribakarra zazpi [ekonomia] gorenetan”.

    Estatu aberatsenak biltzen dituen Ekono-mia Lankidetza eta Garapenerako Antola-

    kundeak, ELGAk, kalkulatu du datozen urtebietan munduko ekonomia hazkundearenzatirik handiena Europatik kanpo emangodela, batik bat Txinan. Asia podiumeko lehenlekurantz doa ziztu bizian, baina AEBek etaEBk ez dute erraz amore emango, eta kon-traeraso geopolitikoa prestatzen hasi dira.Andre Sapir, Bruegel think tank neoliberalekokideak, sinpleki adierazi du: “Txinari adierazibehar diogu oraindik oso garrantzitsuak gare-la”. Eta ez dabil guztiz oker. MundukoBPGren ia erdia, eta salerosketen heren batinguru, ipar Atlantikoaren ertz bietan dago.

    | UNAI BREA |

    Larrutik ordain dezakegukomertzioa hauspotzea

  • TTIP HITZARMENA

    � 52014KO MARTXOAREN 9A

    AEB eta EBren helburua, orain, galtzekozorian duten nagusitasunari eustea da, merka-taritza akordio handi baten bidez. Arestianaipatutako Javier Solanaren artikulua BarackObamak akordio horren negoziazioak abia-tzear zirela iragarri eta bi astera argitaratuzen, 2013ko otsailean. Apustua argia da:Atlantikoaz gaindiko salerosketa eta inbertsiohitzarmen bat adostea, batez ere ingelesezkoTTIP siglez ezagun dena, nahiz eta TAFTAere irakurriko zenuten. Iazko udan egin zutenalde biek lehen negoziazio erronda, etageroztik makina ez da gelditu –ezta udazke-nean AEBek Europa espiatu zutela jakinzenean ere–. Gutxi gorabehera zuek aldizkarihau jasotzerako iragarri dute laugarren elka-rrizketa saioa.

    Erraz igarriko zenuten Javier Solanarenxedea TTIPri gorazarreegitea zela. Espainiarministro ohiak izenburuargigarria jarri zion bereartikuluari: Europar-ame-rikar ametsa. EuropakoBatzordeak bere web-gunean zabaldutakoinformazioak zehaztendu pagotxa zertan den:batzuen eta besteenarteko komertzioa nahibezain arina ez izateaeragiten duten oztopo-ak ezabatuz, funtseanhorretan baitatza TTIP,milioika lanpostu berrisortuko dira –Europan400.000 inguru, hainbatiturriren arabera–, eta urtero 119.000 milioieuroko irabaziak lortuko ditu EBk; batezbeste 545 euro gehiago lau kideko etxe bakoi-tzeko. Sona handiko zenbait banku eta finan-tza-konpainiak sortutako CEPR think tankbritainiarrari zor dizkiogu kalkuluok.

    Ustezko irabaziak ezbaianAgenda neoliberalari oldartzen eskarmentuluzea dutenak ez daude egonean, eta fite anto-latu dute erantzuna. Seattle to Brussels-ek(S2B), globalizazioaren aurka dabiltzan elkar-teen sare europarrak, txostena argitaratu zueniazko urrian, TTIPk ekar ditzakeen meha-txuez ohartarazi nahian. Solanaren ametsabesteon distopia izan daitekeela iradoki zutenizenburuan: A brave new transatlantic partnership(Atlantikoan zeharko partzuergo berri ede-rra), Aldous Huxleyren Bai mundu berria elebe-rriaren jatorrizko tituluan oinarrituta.

    CEPRren ikerketatik ondorioztatutakozifrak ezbaian jarriz hasten da txostena. S2Bkdioenez, tentu handiz hartu behar dira aurrei-

    kuspenok. Manchesterreko UnibertsitatekoClive George ekonomialariak –orain gutxiarte TTIPren balizko inpaktuak neurtzenEuropako Batzordean jardun duena– esan du“estimazio horiek oso eredu espekulatiboe-tan oinarrituta daudela”. Zehazki, Europakoekonomiaren hazkundea %0,5ekoa izangodela ontzat eman da. “Europako Batzordeakberak oso baikortzat jo du aurreikuspenhori”, dio S2Bk. Benetan espero litekeen haz-kundea, aldiz, arbuiagarria da Clive George-ren ustez, “eta EBk badaki hori”.

    Enpleguan inpaktu latza hasieran“Metodologia baikorregia gorabehera, Euro-pako Batzordeko TTIPren Inpaktu Azterke-tak onartu egiten du AEBekin salerosketaareagotzearen ondorioz ‘hasiera batean shock

    bat espero daitekeelaberregituraketa handie-na jasango duten sekto-reetan’”, irakur dezake-gu S2Bren txostenean.Esaterako, haragi,ongarri eta azukreekoizleek larrutikordainduko dute arlohorietan dihardutenAEBetako enpreseklehiatzeko duten pres-tutasun handiagoa, etaez dira bakarrak izango.S2Bk salatzen du EBkdesorekak aurreikusibai, baina haien aurka-ko neurririk ez duelahartu: “Batzordeak

    ebatzi du gobernu bakoitzak baduela nahikoabaliabide hitzarmenak eragindako kalteakarintzeko”. Ondorioa, globalizazioaren aur-kako GKEen esanetan, Europako eskualdeaberatsen eta txiroen arteko arraila are zaba-lago bilakatzea izan daiteke.

    TTIPk enpleguan izango duen eraginzehatza aurrez jakiterik ez badago ere, CliveGeorgek jadanik abian diren antzeko hitzar-menen ispiluan so egiteko gomendatzen du.Zentzu horretan, S2Bk NAFTAren adibideanabarmentzen du bere azterketan, alegia,1993tik indarrean dagoen Kanada, AEB etaMexikoren arteko merkataritza akordioa. BillClintonek milioika enplegu berri iragarrizituen, baina hitzarmenaren ondorioz sortu-takoaren eta galdutakoaren azken balantzeanegatiboa suertatu zen AEBetan: ia 900.000lanpostu gutxiago.

    Araudiak ahultzeko arriskuaEdozein kasutan, hitzarmenaren aurka dau-den elkarteen kritika nagusia ez da ondorioak

    TTIPren aurkaazaldu direnjendarte zibilekoelkarteek salatzendute, batetik, EBeta AEBen artekonegoziazioakezkutuan egiten aridirela, eta bestetik,onduko dutenhitzarmenakmultinazionalhandien interesakbabestu etaherritarrenei erasoegingo diela.

    CE

    O

  • TTIP HITZARMENA

    2014KO MARTXOAREN 9A6 �

    kalkulatzean arinkeriaz, edo are maltzurke-riaz, jokatu izana. Kezkak beste nonbait dujatorria. Tom Kucharz militante ekologista-ren hitzak erabiltzearren, “orain arte –nahizez beti modurik onenean– pertsonen eskubi-deak babestu dituzten gizarte, lan eta inguru-men arloetako zenbait [europar] araudi eza-batzeko baliatuko dute TTIP. Etekin bakarraenpresa multinazional handiek lortuko dute”.

    S2Bren txostenak, hain zuzen, Europakoherritarren interesen aldekoarau eta legeei TTIPk zernolako kaltea ekar diezaiekeenaztertzen du gehienbat. Izanere, akordioa aurrera ateranahi dutenek argi dute aldebien arteko harreman komer-tziala “olioztatzeko” ez delanahikoa zenbait aduana-zergaezabatzea. Europako Batzor-dea, merkataritza moteltzenduten hesiak aipatzen dituenean, “beharrez-koak ez diren erregulazioez eta inbertsioeiezarritako mugez” ari da batez ere.

    Atlantikoko alde batean eta bestean enpre-sek bete beharreko araudiek desberdintasunesanguratsuak dituzte. Europakoa zorrotza-goa da, eta erregulazioa bateratzearen ondo-rioa hura ahultzea izan daiteke. Konparaziobaterako, TTIPk mehatxu egin diezaiokeEuropako estatu askok duten frackingari

    buruzko jarrera kontserbadoreari, hala nola iaEB osoan labore transgenikoei emandakoezezkoari.

    Zuhurtzia printzipioa kolokan?Ingurumenaren zein kontsumitzaileen osasu-naren babesari dagokionez, eta AEBetan ezbezala, EBren politiken oinarrietako batzuhurtzia printzipioa da, beti behar bezalaaplikatu ez arren, berriki Pioneer konpainia-

    ren 1507 arto transgenikoariatea zabaldu izanak edota frac-kingaz erregulazio lotesleaezartzeari uko egin izanak era-kusten dutenez. Alta, ukaezinada Atlantikoaren alde honetaningurumenaren eta osasunarenbabeserako estandarrak zorro-tzagoak direla; ozeanoarenbestaldeko industriaren lobb-yek adierazi dute, TTIPren

    negoziazioen harira, ez dutela begi onez ikus-ten zuhurtzia printzipioa. Europar korporaziohandien pentsamoldea ez da oso desberdina.

    Testuinguru honetan ulertzekoa da globa-lizazioaren aurkakoen kezka, eta berezikiekologistena. Haatik, Europako Batzordeakbehin eta berriro ukatu du, bai internet bidezherritarren eskura jarritako dokumentazioan,bai bere ordezkarien adierazpenetan, TTIPkmurrizketarik ekarriko duenik ingurumena-

    TTIPREN NEGOZIAZIOEI jarraipen zorrotza egiten arizaien elkarteetako bat CEO da, Bruselako lobbyenjarduna aztertzen duen GKEa. Alabaina, jarraipenhori ez da nahi bezain gertukoa suertatzen ari, Euro-pako Batzordea funtsezko informazioa ezkutatzen aribaitzaie, CEOren esanetan.

    Karel de Gucht Europako Merkataritza komisario-ak dio EBn ez dagoela sekreturik TTIPren negozia-zioei dagokienez. Batzordeak berak, bere webguneanduen hitzarmenari buruzko FAQ (galdera ohikoenak)zerrendan, azken puntua eskaintzen dio gaiari. Hone-la hasten da: “Merkataritza negoziazioak arrakasta-tsuak izateko, konfidentzialtasun maila bat beharduzu, beste jokalariari zure kartak erakutsi nahi ezbadizkiozu”. Hala ere, AEBekiko elkarrizketek aurre-ra egin ahala EBk industriari, merkataritza elkarteei,kontsumitzaileei eta jendarte zibileko beste ordezka-riei informazioa helarazten jarraituko duela dio doku-mentuaren hurrengo paragrafoak. Aldiz, TTIPrekikojarrera kritikoa dutenek salatu dute oso informaziogutxi ari zaiela iristen.

    CEOk argitaratu duenez, Europako Batzordeak130 bilera inguru egin ditu TTIPren negoziazioetarako

    estrategia prestatze aldera. Gehien-gehienak, 119 hainzuzen, industriako lobbyekin. CEOk, informazio aska-tasunari buruzko legedietan oinarrituta, bilera horietanesandakoaren berri eskatu zuen, baina ordainetan jaso-takoa ia irrigarria izan dela salatu dute berriki. EBk 44dokumentu baizik ez dizkie igorri, eta horietatik 39tan“oso nabarmena da zentsura”. Zenbait kasutan, dioCEOk, dokumentuko hitz guztiak ezabatu dituzte.

    Karel de Gucht, Europako Batzordeko Merkataritza komisarioa.

    “Orain arte pertsoneneskubideak babestu dituztengizarte, lan eta ingurumenarloetako zenbait araudiezabatzeko baliatuko dute TTIP”

    Tom Kucharz

    Gardentasuna aldarrikatu, dokumentuak zentsuratu

    MU

    ND

    UK

    OE

    KO

    NO

    MIA

    FORO

    A-C

    C BY

    SA

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 7�

    TTIP HITZARMENA

    ren eta kontsumitzaileen babes araudietan.“Europan dugun babes maila altua ez danegoziagarria”, lasaitu nahi gaitu EBrendokumentu batek.

    Zer espero dezakegu benetan?Azkenean, ez dago garbi Europak non jarrikoduen zapaldu ezinezko marra gorria. Besteakbeste, publikoak ezer gutxi dakielako TTIPrenedukiaz (ikus aurreko orrialdeko koadroa).Horregatik akaso, S2Bren A brave new transa-tlantic partnership txostena baldintzazko aditzezbeteta dago. Zenbateko funtsa du, orduan,TTIPren aurkarien beldurrak?

    Galdera hori egin diogu Luis Rico Ekologis-tak Martxaneko kideari. “Arazoa, hain zuzen,negoziazioak ilunpean egiten ari direla da. Argidago demagogia litzatekeela gaur egungo erre-gulazioak kenduko dituztela ziurtzat jotzea.Hala eta guzti, uste dugu TTIPren arriskuezohartarazi beharrean gaudela, ondo dakigulakonolakoak diren gauzak Bruselan, eta berezikinolako boterea duten lobbyek. Ez dugu nego-ziazioen zirriborrorik ikusi, baina iritsi zaizki-gun agirietako asko industriak idatzitakoakdira; besteak beste, azpimarratu egiten dutezenbat diru aurreztuko litzatekeen zuhurtziaprintzipioa bazterrean utzirik. Industriarenboterea handia da, eta ezkorrak izatera garama-tza. Ez litzateke EBk haien aurrean amoreematen duen lehenbiziko aldia”.

    Hamaika arlotan eragingo duEz dezala pentsa irakurleak TTIPren eraginaingurumen eta osasunean baino igarriko ezdenik. Hitzarmena zabala da eta esparru askorieragingo die; ezinezkoa da erreportaje baka-rrean denei buruz xehe jardutea. Adibidebatzuk besterik ez: europar laborarientzatgaresti samar suerta daiteke AEBetako etxaldeerraldoiekin lehiatu beharra. Kontuan hartubehar da etxalde estatubatuarrak, batez beste,Europakoak baino hamahiru aldiz handiago-ak direla. Sektorean are eta politika neolibera-lagoak ezartzeak EBko nekazariei egingolieke kalte.

    Polemika piztu duen beste arlo bat inter-neteko erabiltzaileen pribatutasuna da–AEBetan askoz ahulagoak dira datuenbabeserako legeak–, EBk horretan erekezka oro uxatu nahi izan duen arren. Bes-tetik, Europako langileek oraindik galdu ezdituzten eskubideak bereziki zaindu behar-ko dira, AEBetako estandarretara hurbil-tzeak are atzerapauso gehiago ekarriko bai-luke. Kontuan izan behar da WashingtonekLanaren Nazioarteko Erakundearen hain-bat arau onartzeari uko egiten diola. Etaabar. Oro har, Troikak azken urteotaninposatutako politika neoliberaletan urratsbat harago egitea ekarriko digu TTIPek,honezkero ondo ezagutzen ditugun ondo-rioekin.

    RE

    UT

    ER

    S

    TTIPren negoziaziotaldeetako buruakelkarri bostekoaemanez ageri diraargazkian.Ezkerrean,AEBetakoordezkaria, DanMullaney;eskuineaneuroparra, IgnacioGarcía Berceroespainiarra. GarcíaBercerok berrikiadierazi duenez,EBk ez du inolaz eregutxitukoelikagaiensegurtasuneanduen babes-maila.AEBetako laboretransgenikoez etaabereentzakohormona bidezkotratamenduez arizen, zehazki.

  • TTIP HITZARMENA

    2014KO MARTXOAREN 9A8 �

    Estatu-inbertsore ebazpen epaitegiak“TTIPek ez du hitzez hitz esango ‘hemendikaurrera transgeniko guztiak baimenduta daudeEBn’, baina testuak idazteko erak ate askozabaldu ditzake”, diosku Luis Ricok. EuropakoBatzordeak, bere burua defendatu nahian,behin eta berriro esan du hitzarmena ontzekoprozesua erabat demokratikoa izango dela,EBko estatu guztietako parlamentuek, halanola Bruselakoak, onartzen ez duten ezer ezbaita txertatuko europar legedietan. Alta, Ricokdio EBk erakutsi duela lehenago ere badakielaatzeko atean zirrikituak bilatzen.

    Zentzu horretan, kezkagehien eragin duen TTIPrenalderdia estatu eta inbertsoreenarteko nazioarteko ebazpen-epaitegiaren figura da. Horrenbitartez, konpainia batek ustebadu tokian tokiko legediak bereinteresak kaltetzen dituela, kalte-ordainak eska ditzake, ohiko justizia adminis-trazioren bideak saihestuta. Epaitegiak arrazoiaematekotan, administrazio publikoak ordaindubeharko lioke konpainia horri (ikus ARGIAren2.395. zenbakiaren Net Hurbil atala).

    Europako Batzordeak, bere webguneanoraindik ikusgai daukan dokumentazioan,mekanismo horren defentsa egiten du. Baina

    oztopo handia agertu zaio: ebazpen-epaite-giaren figurari kritika ez zaio iritsi altermun-dialismotik bakarrik. Besteak beste, Holanda-ko Parlamentuak era horretako epaitegienaurkako ebazpena onartu du, eta antzeramintzatu dira Londresko Parlamentukoalderdi guztietako ordezkariak.

    Hala, urtarrila amaieran EBk esan zuengaiari buruz duen jarrera berrikusi eta, mar-txotik aurrera, hiru hilabetez, kontsulta publi-koa egingo duela. CEO elkarteak TTIPrenkontrakoen garaipen txikitzat jo du jarrera

    aldaketa hori, baina aldi bereanamarrua besterik ez dela adiera-zi du. Hasteko, EB ebazpen-epaitegien erreformaz mintzatudelako, ez haiek hitzarmenetikkanpo uzteaz. Eta bigarrenik,berriki onartu den EBren etaKanadaren arteko merkataritzaakordioak (CETA) ebazpen-

    epaitegietara jotzeko eskubidea aitortzen die-lako enpresei. AEBetako konpainia batekaski luke Kanadan ordezkaritza izatea bidehori urratu ahal izateko.

    Askotxo dirudi, akordioarenbultzatzaileek hitzeman diguteneta seguruak ere ez diren 545 euro-en trukean. n

    Europako enpresek araudizorrotzagoa bete behar duteAEBetakoek baino. Erregulazioabateratzearen ondorioa huraahultzea izan daiteke

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 9�

    Zuk hautatu zenuen unibertsitateko karrerabikoitzak (Enpresen Administrazio eta Zuzen-daritza eta Zuzenbidea) gizartearen goiko mai-lan sartzeko balio du?Hori da esaten dutena. Unibertsitatean ikas-keta hauek ikasleei aurkezterakoan saltzen

    dietena da etorkizunean elitea izanen direla,enpresariak, bankuetako zuzendariak… Nisartu nintzen ateak ez ixtearren. Ez nuen osogarbi zer nahi nuen eta zuzenbidea eta eko-nomia interesatzen zitzaizkidanez hautatunuen.

    PERTSONAIA

    «Bizitza mespretxatzen duensistema batean bizi gara»

    Ekonomia feministaren arabera, etekinak irabaztea lehenesten du kapitalismoak, bizitzarengainetik. Batzuetan sudur aurrean duguna izaten da ikusten zailena.

    MIREN EPALZA RONKAL

    | REYES ILINTXETA |

    Argazkiak: Dani Blanco

    “Merkatuan funtzionatzen duten logikak ez dira bateragarriak bizitzaren zaintzarekin” .

  • Dena den, elite horretara iristeko erraztasunhandiagoak dituzte gizonek, ezta?Gizon eta emakumeak berdinak garela etaeskubide eta aukera berak ditugu, diskurtsohori oso sartua dugu eta unibertsitatean, ikas-ten ari zaren bitartean, amets moduko horre-tan bizi zara, baina gero errealitateak aurrezaurre jotzen zaitu. Guk karrera osoan ezgenuen inoiz ezer irakurri emakumeei buruz,ekonomian duen parte-hartzeari buruz, adi-bidez. Errealitatearen alde garrantzitsu horiezkutatzen ari dira.

    Lizentziatu ondoren benetan interesatzen zai-zuna hasi zinen ikasten.Bai. Duela zenbait urte IPESen eskola femi-nistan parte hartu nuen eta oso ona irudituzitzaidan. Argi neukan ikasketa feministakegin nahi nituela, feminista hitzari uko egingabe. Batzuetan genero hitzarengatik ordez-katzen dute politikoki zuzenagoa iruditzenzaielako, baina nik ez nuen hori nahi. Perunnengoela saiatu nintzen matrikula Bilbon egi-ten masterra on-line egiteko, baina hartu eznindutenez, Castelloko Jaume I unibertsita-tean egin nuen eskaera. Urtebeteko masterraizan da, oso zorrotza eta interesgarria.

    Zer ikasi duzue?Master transbertsala da eta gai asko ikustenduzu ikuspuntu feministatik. Helburua daemakumeei kendu zaien protagonismoa alda-rrikatzea eta alor bakoitzean beren ekarpenakazaleratzea.

    Zer da feminista izatea?Feminismoak bilatzen duena da gizon etaemakume, pertsona guztien eskubideen ber-dintasuna, desberdintasunak errespetatuz.Gaur egun oraindik oso gaizki ulertzen da.Maila batera iritsi diren emakumeek feminis-mo hitza nola errefusatzen duten entzuteakmin handia ematen dit. Gainera, kontraesan-korrak diren gauzak bateratzen dituzte: “Eznaiz feminista, baina gizon eta emakumeeneskubideen berdintasunean sinesten dut”.Oraindik pentsatzen da feminista badelaemakume ero bat, gizonak gorroto dituena,itsusia, askotan lesbiana, erradikala… Erradi-kalak noski bagarela, gizon eta emakumeenarteko desberdintasunaren sustraira jotzendugulako. Horregatik gara erradikalak. Besteguztia mitoa da. Borroka honi balioa kentze-ko jokaera.

    Biologia zer punturaino da garrantzitsua? Desberdintasun biologikoak badira ere, argidago jokamolde gehienak sozializazioarenbidez ikasiak direla. Jaiotzen garenetik des-berdina da haurrak tratatzeko modua: neskei

    zein politak eta txintxoak diren esaten zaieeta mutikoei, aldiz, zer mugituak eta bizko-rrak. Horrela txiki-txikitatik ikasten dugugizarteak gutaz zer espero duen. Imitaziozikasten dugu. Gizonezkoei erakusten zaieedozein motako gatazka konpontzeko bideabortizkeria dela, baina ez bere sentimenduakkudeatzen edo bere agresibitatea beste modubatez bideratzen. Aitzitik, autodefentsa femi-nistaren esparrutik esaten dena da emakume-oi ukatu egin zaigula biolentzia erabiltzekogaitasuna. Horregatik emakumeok agresibita-te puntu hori ez daukagu askotan. Adibidez,taberna batean sentitzen baduzu norbaitekipurdia ukitzen dizula sarri ez dakizu zer egin.Blokeaturik gelditzen zara.

    Inguruko guztia da matxista?Bai, eta gainera orain arriskutsuagoa da osobarneratuta dugulako berdintasunaren mitohori. Konstituzioak dio denak berdinak gare-la eta sinetsi egiten dugu. Horrek itsutu egi-ten gaitu, baina gero bizitzak erakusten dizuemakume izatea ez dela horren erraza. Etahori hemen, Europan. Pentsa beste tokiaskotan zer gertatzen den.

    Krisiak emakumeengan zer eragin duen iker-tzera sartu zara bete-betean. Zer dakarkie kri-siak emakumeei?Lan gehiago. Azken hamarkadetan lorpensozial handiak izan dira eta estatuak, nolabait,bere gain hartu izan ditu tradizionalki emaku-meek egiten zituzten lanetako batzuk. Orain,ordea, politika neoliberalentzat gastu publi-koa murrizteko beharra obsesio bihurtu daeta horren ondorioz zaintza lan horiek berrizfamilietara bideratzen ari dira. Zaintza lanenber-pribatizazioa gertatzen ari da eta, azke-nean, emakumeak izan ohi dira lan horiekhartzen dituztenak. Zaintzaren krisia da.

    Emakumea sistemaren euskarria edo kol-txoia da. Edozein aldaketak edo krisik fami-liengan izaten du eragin zuzena, eta emaku-meak dira beti, bere biziraupen estrategienbidez, sistemaren aldaketa horietara egokitu

    Miren Epalza Ronkal. Iruñean sortua 1988komaiatzaren 13an. Nafarroako Unibertsitate PublikoanEnpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbideakarrera bikoitza egin ondoren, ikasketa feministetanmurgildu da, ekonomia feministan espezializatuz. Aitabezala, liburu jale amorratua da Aingeru Epaltza idazlearenalaba. Elkarrizketa Iruñean egin genuen Perurako hegazkinahartu baino ordu batzuk lehenago. Orain han da, Chiclayohiriko Señor de Sipán unibertsitatean klaseak ematen.

    NORTASUN AGIRIA

    2014KO MARTXOAREN 9A10 �

    MIREN EPALZA RONKAL

  • MIREN EPALZA RONKAL

    �12 2014KO MARTXOAREN 9A

    behar direnak. Orain berdin gertatzen ari da.Galdera da noraino eusten ahal zaion egoerahorri. Krisi hau ez da soilik ekonomikoa,estrukturala baizik, kontraesanean bizi gare-lako: bizitza mespretxatzen duen sistemabatean bizi gara eta, aldi berean, saiatu behardugu bizitza zaintzen.

    Zergatik diozu sistemak bizitza mespretxatzenduela?Kapitalismoak etekinak irabaztea lehenestendu, bizitzaren gainetik. Adibidez, ekono-miak, zientzia gisa, beti hartzen du kontuanbakarrik merkatuan gertatzen dena, bizitzazaintzearekin lotuta dauden prozesu guztiakekonomiatik kanpokotzat joaz. Ez dira ezardatz ez helburu. Krisia nabarmen ari daazaleratzen bizitza eta kapitalaren artekogatazka.

    Irtenbidea berriz hastea litzateke, beraz?Bai, nolako gizartea nahi dugun birplantea-tzea. Ekonomia feministak bizitzaren jasan-garritasuna jartzen du erdigunean eta propo-satzen du nola antolatu edo eraiki besteguztia honen inguruan. Merkatua ekonomia-ren beste esfera bat gehiago izanen litzateke,baina ez erdigunea.

    Nolako gizartea litzateke hori? Amestu deza-gun pixka bat.Pertsonengan oinarritutako ekonomia bat.Hasteko lanari buruzko eztabaida sortubeharko zen gizartean. Lanaren kontzeptuazabaldu, eta onartu ez dela soilik ordaindu-takoa dena, baizik eta bizitzeko eta pertso-nak ongi bizi daitezen egiten dena ere bai.Ikusi beharko zen bizitza duina izateko zerlan behar diren eta zeintzuk ez, eta gizartea-ren kideen artean banatu. Enpresak inplika-tu beharko ziren, adibidez zerga errepro-duktibo bat ordainduz, azken finean haiekpertsonak behar baitituzte lan egiteko. Edoerreforma fiskal progresibo bat erreproduk-zio gastuak bermatuko zituena. Bizitza beraarriskuan jartzen ari gara. Horrela ezin dugujarraitu.

    Lana eta familia bateratzeko saiakerak egitendira gaur egun…Gaur egungo kontziliazioa tranpa modukobat da, azken finean emakumeak direlakokontziliatzen dutenak. Oso gizon gutxik har-tzen du lan murrizketa haurrak zaintzeko,esate baterako, eta sistemak irauten badu lanhoriek egiten direlako da, beraz birbanatuegin beharko genituzke.

    Borondaterik bada horretarako?Batere ez.

    Zure master bukaerako lana, Kritika feministabat zorrari, nondik nora doa? Oso diskurtso perbertsoa dago herrialdeenzorraren inguruan. Zor handia baldin badagoda gehiegizko zorpetze pribatua egon delako,batez ere enpresa eta bankuen aldetik. Hain-bat mekanismoren bidez zor pribatua zenazor publiko bilakatu da eta horren ondoriozpertsona gutxi batzuek erabilitako diruadenon artean ari gara itzultzen. Gainera, his-toria errepikatu egiten da. 80ko hamarkadakokrisiak eta oraingoak jatorri bera dute etamodu bertsuan ari dira kudeatzen. Urtehorietan Hego Amerikako herrialde askore-kin egin zutena orain Europa hegoaldekoekinegiten ari dira.

    Hala ere, bada itxaropena izateko arrazoi-rik. Adibide moduan begiratu daiteke 2008anEkuadorren onartutako konstituzioan eginzuten lanaren birdefinizioa. Lehen ekonomi-kotzat hartzen ez ziren lan batzuk ekonomia-ren barrukotzat jotzen dituzte orain. Horbada emakumeen lanaren aitortza. Andeeta-ko mundu-ikuskeran oinarritu dira haiek dei-tzen duten “buen vivir” kontzeptua definitze-rakoan. Oreka lortu behar da pertsona etanaturaren artean. Konstituzioan bildu duteeta hori kapitalismoaren logikatik aldentzeada, teorian bederen. Gero hori nola gauza-tzen den beste gauza bat da.

    Horren ondoriorik ikusi al da Ekuadorren?Correa ez da feminista, eta abortuaren afe-ran esate baterako oso jarrera erreakziona-rioa du, baina beste alorretan, kanpo zorranadibidez, oso erabaki interesgarriak hartudituzte. Konstituzioa onartu baino lehen,Ekuadorreko zorraren auditoria publikohiritar bat egin zuten. Datuak bildu ondorenebatzi zuten zorraren zer atal zen zilegi etazein ez, eta azken hori ordaintzeari uko eginzioten. Interesak ez ordainduz 7.200 milioidolar aurreztu zuten eta hezkuntza, osasunaeta gizarte politiketara bideratu. Adibide onada ikusteko nola kanpo zorra beste modubatez kudeatu daitekeen. Askotan oso euro-zentristak gara eta ahazten zaigu HegoAmerikara begiratzea ikusteko han zer alter-natiba ari diren proposatzen. Han eginduten auditoria, esate baterako, oso interes-garria izanen zen Espainian edo Grezianegitea, zalantzarik gabe. Badira plataformakEuropako toki askotan hori eskatzen dute-nak.

    Argentinan ere, beste modu batez, baina2001-2005 bitartean uko egin zioten zorraordaintzeari. Adibide onak dira ikustekoestatu batek uko egin diezaiokeela ordain-keta honi. Eta marineek ez zituzten inbadi-tu. Zergatik? Arriskutsuagoa delako jen-

    ‘Mal vivir’ “Ekuadorrek kanpozorrarenordainketarengainetik ‘Buenvivir’ xedealehenetsi duenbitartean,Espainiak juxtukontrakoa egin du:PP eta PSOE adosjarri, konstituzioaaldatu, defizitarimuga jarri etazorraren interesakordaintzea edozeingastu publikorengainetik jarri dute”.

    Zure etxekoerrepublikaindependentea “Ikeareniragarkiaren ideiahori osoarriskutsua dakomunitateaatomizatzenduelako. Bakoitzabere etxeansartzen da eta hanoso gustura egotengara Ikeako altzaripila dugulako,baina horrekegiten duena dakanpokoharremana galtzeaeta sare sozialakahultzea”.

  • deak eta beste herrialdeek jakitea aukerahori badela, zorra ez kobratzea baino. Ezdute nahi halako efekturik sortzea mun-duan. Estatu Batuek 2004an Irak inbadituzutenean, haiek ere uko egin zioten zorraordaintzeari, diktadore batek eragindakoazela argudiatuz. Eta horri ez zioten baterepublizitaterik eman.

    Euskal Herrian ezagutzen ditugun auzolana,emakumeen garai bateko ustezko matriarka-tua… balore onak dira ekonomia berri bati eki-terakoan? Auzolanak logika kapitalista eta patriarkalakerabat hausten ditu: denon artean erabaki zerbehar dugun eta denon artean egin. Emaku-meen papera, aldiz, mitifikatu egin da.Matriarkatua ez da inoiz existitu hemen.Emakumeak garrantzitsuak izan dira bainaetxe barruan; etxekoandreak. Gizartean ez.Baserria herentzian hartzen zutenak gizonakizaten ziren. Erreginaren diskurtso engaina-garria da hori: zu etxeko erregina zara. Ados,oso ongi, eta etxetik kanpo zer naiz? Kontuzibili behar da horrekin.

    Kargu altuetan dauden emakumeen papera zeriruditzen zaizu?Emakumeok, diruarekin bezala, botereare-kin ere ez dugu harreman onik. Ematen duboterea lortzen dugunean gure jarrera mas-kulinizatu behar dugula benetan kasu egindiezaguten. Badirudi agresiboak izan behardugula, gehiago oihukatu, eta nik uste dutboterea beste modu femeninoago batez bir-planteatu behar dela. Bestelako baloreaksartu behar ditugu: gauzak eztabaidatu,modu kolektiboan egin, boterea konparti-tu… Historian zehar gertatu dena izan daesfera publikoan balore maskulinoak nagu-situ direla, femeninoak esfera pribatuan gel-dituz: altruismoa, elkartasuna eta abar.Orain krisiarekin egunero ikusten ari garanola balore femenino horiek ari diren zabal-

    tzen. Hipoteken kontuekin jendea elkartzenari da eta lan kolektiboak aldarrikatzen.Herrialde askotan oraindik gauzak modukolektiboan mantentzen badira ere, globali-zazioak bizimodu gero eta indibidualistagoasustatu du.

    Nolakoa da erlijioaren eragina emakumeenbizimoduetan?Kontuan hartu behar dugu erlijioa, zuzenbi-dea, ekonomia edo beste edozein instituziobezala, patriarkatuak erabiltzen duela bereinteresen arabera. Gauza bat da erlijioa etabeste bat nola erabiltzen den. Nik adibidezoso ikerketa interesgarria egin dut feminismoislamikoari buruz eta aitortu beharra duteskemak hautsi zaizkidala. Feminista islamia-rrek planteatzen dute korana berez ez delamatxista, horren inguruan egiten diren inter-pretazio batzuk baizik. Oso diskurtso intere-satua da esatea “begira zeinen gaizki daudenzapia eraman behar izaten duten emakumegaixo horiek”, zu ez konturatzeko zer pairatubehar duzun zure eguneroko bizimoduan.Mendebaldarroi eskatzen digutena da aldezaurretik ez epaitzeko.

    Femen bezalako mugimenduak: onura ala kal-tea feminismoarentzat?Pare bat gauza, behintzat, onartu behar zaiz-kie: ekintza entzutetsuak egiten dituztelaemakumeen bizitza eta gorputza kontrolatze-ko Elizak duen obsesioa salatuz eta, bestealdetik, gure gorputza borroka-gune bezala erabili dezakegulaoroitarazten digute, feminismoinstituzionalak ahaztu duen zer-bait. n

    MIREN EPALZA RONKAL

    � 132014KO MARTXOAREN 9A

    25 urte besterik ez eta ideiak oso garbi ditu.Orain bere kemena eta liburu pila maletansartu eta Perura joan da laugarren aldiz.Aurrekoetan Emakumearekiko konpromezuaizeneko GKEarekin elkarlanean aritu da berta-koekin, alderdi feminista eta ekologistabatzen dituen hainbat proiektutan. Orainhaiekin jarraitzeaz gain, feminismoa alor uni-bertsitarioan zabaltzea eta bertan eskolafeminista bat antolatzea ditu helburu.

    Peruko emakumeekin

    OFF THE RECORD

  • �14 2014KO MARTXOAREN 9A

    Aliatuek Donostia suntsitu eta egun gutxira Zubietako bileran hiria berreraikitzea erabakiarren, hondamendiaren ondorioak hurrengo hilabeteetan eta urteetan nozitu ziren.Donostiarrek laguntzarik gabe, arpilatuta eta epidemiek jota ekin behar izan zioten

    hiria berreraikitzeari.

    DONOSTIA BERRERAIKITZEN

    1813ko abuztuaren 31kobiharamon luzea

    1813KO ABUZTUAREN 31KO Donostiako sun-tsiketaren kontakizun labur eta soilak Zubie-tako Aizpurua baserrian izan ohi du amaierazoriontsua. Irailaren 8an eta 9an, hainbatdonostiar bertan bildu ziren astebete lehena-go gertatutakoari erantzuteko. Kanpoan,berehala, mapatik desagertuta-kotzat jo zuten hiria. MadrilgoLa Gazetak, gertatutakoarenberri eman zuenean, zera eran-tsi zuen: “Donostiatik berekokapenaren oroimena beste-rik ez da geldituko”. Zubietanbildutakoek, ordea, udal berriaosatzea eta hiria berreraikitzeaerabaki zuten; erabakitakoagauzatzea beste kontu bat izan zen.

    Abuztu amaieran gertatutakoa bat-batekoa,gordina izan bazen, 1814ko neguko hondame-na hotzagoa, mantsoagoa, isilagoa izan zen,oso bestelakoa, baina izugarria berdin.

    Laguntzarik ez1814ko otsailaren 20an Gregorio Iturbealkateak gutun bat igorri zuen EspainiakoErregeordetzara, laguntza eske eta erantzu-nik ezaz kexu. Sarreran Donostia “mundukohiririk zorigaiztokoena, ia izate fisikorik

    gabea, eta izate moralarenazkenetan dena” zela zioengutunak. Iturbe eta gainerakozinegotziek zioten bost hilabe-tetan bitan ahalegindu zirelahiriaren egoeraren berri ema-ten eta laguntza lortzen, bainaEspainiako Kongresuak ezziela ordurar te erantzun.Madrilgo agintariek entzungor

    egin zieten, hirugarrenez. Suntsiketarenarduradun militarrengana ere jo zuten,berreraikuntzarako nahiz soldaduek jatenzituzten anoa berak jasotzeko laguntza eske.Graham, Castaños eta Alava jeneralek ez

    1814 eta 1817 artean, harresiezkanpoko auzoetako biztanleekez zuten Espainiako GerraMinisterioaren baimenik lortuetxeak berreraikitzeko

    | NAGORE IRAZUSTABARRENA URANGA |

    Ezkerrean, Zubietako bilera lan anonimoa. Eskuinean, bilera hura egin zen Aizpurua baserria, 1814ko argazkian. 1813koirailaren 8an eta 9an Donostiako Udala berriro osatzea eta hiria berreraikitzea erabaki zuten han bildutakoek.

    SAN

    TE

    LMO

    MU

    SEO

    A

    GIP

    UZ

    KO

    AK

    OA

    RT

    XIB

    AT

    EG

    IO

    RO

    KO

    RR

    A

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 15�

    DONOSTIA BERRERAIKITZEN

    zuten erantzun. Wellingtonek, bai: atzerrita-rra zela eta lurraldeaz ezertxo ere ez zekiela.Sutearen ondorengo egunetan bertan, erai-kinen hondakinak garbitzeko laguntzarik ezzen izan, eta inguruko herrietan lantaldeakantolatu behar izan zituzten lan horretarako.Ez Espainiako Gobernutik, ez haren alia-tuengandik, ez zuten kalte-ordainik, diru-laguntzarik edo finantzaketa biderik jaso,hiria berreraikitzeko.

    Hiria suntsitu eta hurrengo hilabeteetan,harresien barruan 300 biztanle inguru gera-tu ziren. Donostiar gehienak kanpoko 400bat baserrietan bizi ziren. Baina harresizkanpo hiria berreraikitzerik ez zegoen.1814 eta 1817 artean, kanpoko auzoetakobiztanleek ez zuten Espainiako GerraMinisterioaren baimenik lortu etxeak berre-raikitzeko.

    Laguntza sinbolikoa 1816an iritsi zen. Fer-nando VII.a erregeak bere burua hiriarenbabesle izendatu zuen. Baina 1824ko uztaile-ko agiri batek dionez, hiriak kalte-ordainikjaso gabe jarraitzen zuen. Erregearen lagun-tzak ez zuen maila sinbolikoa gainditu1828ko ekainaren 10ean, Plaza Berriko Uda-letxeko lehen harria jarri zutenean.

    Harrapaketa baiLaguntzarako jarrera pasiboaizan arren, arpilatzean aktibokijardun zuten suntsiketarenerantzule militarrek. Arpilatzeasua itzali baino lehen hasi zen.Lapurtutakoa ingelesen kuarte-laren parean saltzen zuten,Graham jeneralak ezikusiarenaegiten zuen bitartean. Irailaren4an bertan Gipuzkoako Dipu-tazioak harrapaketa eteteko eskaera eginzuen, alferrik. Arpilatzea hilabetetan luzatuzen. Jarduera apaldu bazen, zer lapurtu ape-nas geratzen zelako izan zen. Azaroarenamaiera aldera, San Martin auzoko hainbat

    etxejabek salatu zuten ofizial ingeles batekberen etxeetako harlanduak eraman nahizituela.

    Eta lapurreta zuzenak zeharkakoari eginzion bidea 1814ko udaberrian, tragediaz

    negozioa egiteko eskrupulurikez zuten espekulatzaileen esku-tik. Sutearen aurretik urteko900 errealeko errenta zuten bil-tegiengatik 12.000 eskatzera iri-tsi ziren. Udan ogiaren prezioa-ren igoerak protestak eraginzituen.

    Gutxi batzuk aberasten zirenbitartean, herritarrak miseriagorrian bizi ziren, neguko

    hotzaz babesteko aukerarik gabe. Inguruabasoz josita egon arren, egurra garraiatzekobaliabiderik ez zegoen. Igeldoko itsasargiapiztuta atxikitzeko egurrik gabe ere geratuziren.

    GIP

    UZ

    KO

    AK

    OFO

    RU

    ALD

    UN

    DIA

    ��������

    Donostiako harresietatik ikusten zen ikuspegia margotu zuen DidierPetit de Meurvillek XIX. mendean. Sutearen ondoren donostiar gutxigeratu zen harresien barruan, 300 bat. Gehienak kanpoko auzune etabaserrietan bizi ziren orduan.

    Arpilatzea hilabetetan luzatuzen. Azaroaren amaieran San Martin auzoko hainbatetxejabek salatu zuten ofizialingeles batek beren etxeetakoharlanduak eraman nahi zituela

  • �16 2014KO MARTXOAREN 9A

    DONOSTIA BERRERAIKITZEN

    Falta zena: malariaUdalaren finantza porrota erabatekoa zen.Udal medikurik ez zegoen, ospitalerik ereez eta, hala, donostiarrak babesgabe zeu-den gaixotasunen eta epidemien aurrean.Ibaetako ihitzetako jabe Juan Miguel Zata-rainek ere ez zuen nonbait zingirak sano-tzeko dirurik, eta anofele eltxoak ugaltzekoinguru ezin hobea topatu zuen bertan.Garaiko kroniken arabera, duela 200 urte-ko neguan malariak eguneko 8-10 heriotzaeragin zituen. Soldadu al iatuek baino

    donostiar gehiago hil zituen helgaitzak,milatik gora. Udalak berehala Zatarainizingirak garbitzeko agindu arren, lurjabeegoskor eta arduragabeak afera epaitegieta-ra eraman zuen, eta hiru urte behar izanziren inguru kutsakorra sanotu eta epide-miaz libratzeko.

    Eta askoz urte gehiago sutea-ren ondorioak itzaltzeko, milita-rrek utzitako zor kalkulaezinakitatzeko eta Zubietan erabakita-koa gauzatzeko. n

    DONOSTIA izan zen 1813koudako biktima nagusia. Hangohondamendiak ez zuen parekorikizan. Baina frantziarren nahizaliatuen gehiegikeriak EuskalHerriko beste hainbat tokitan ereizan zuten eragina.

    Bilbo frantziarrek setiatu etahartu zuten, Christophe-AntoineMerlin jenerala buru. Dozenakahilketa eta bortxaketa izan ziren.Hainbat etxe erre zituzten, etael izak, ondasun preziatuenakgorde ohi zituzten eraikinak,arpilatu zituzten.

    Gasteizko gudua Arabako lau-tadan jokatu zen 1813ko ekaina-ren 20 eta 21ean. Bi aldeetan hil-dako asko izan ziren, gehiagotropa napoleonikoen ar tean.Baina zibilen kontra ez zutenerrepresaliarik hartu. Hori bai,arpilaketa izugarria izan zen, gurelurraldean aurrekaririk gabekoa.Gudua irabazi ondoren Welligng-tonek ez zuen esperotako expo-lioa egiterik izan. 275.000 liberainguruko balioa zuten ondasunakbildu zituen, baina altxorrik pre-ziatuenak, hala nola Rafael ,Velázquez, Tiziano, Rubens edoZurbaranen ehunka koadro, fran-tziarrek eraman zituzten –geroraaliatuek berreskuratuko zituztenar ren–. Soldaduei nahi adinaarpilatzeko baimena eman zienjeneralak; Gasteiz eta inguruakdoako azoka er raldoi bihurtuziren tropentzat. Herritarrek ahalzutena soinean eramanda, presa-ka, alde egin zuten, eta bideangehienek ondasun eskas horiek

    ere eman behar izan zituzten,bortxaketak eta hilketak saiheste-ko.

    Abuztuaren 31n bertan, Iruninguruetan, San Martzialekobigarren guduan, bi bandoetanhildako ugari izan arren, zibilenbajak urriak izan ziren. Herrita-rren kontrako errepresaliarik ezzen izan.

    Baina hilketa, lapurreta edobortxaketa sistematikoak egitekobaimen edo agindu “ofizialik” ezizateak ez du esan nahi albo-kaltelatzak ez zeudenik. Esaterako,San Martzialeko guduaren biha-ramunean, handik galtzaile erreti-ratutako hainbat soldadu fran-tziarrek ingeles eliteko tiratzailetalde batekin topo egin zuten

    Alkaiaga (Lesaka) eta Bera lotzendituen San Migel zubian; 200dikgora hildako izan ziren. Alegia,gudu handien itzalean nonahigatazka txikiagoak sortzen zirela.Eta militarrak tiroka hasi gabeere, zibilek haien igarotzea nozi-tu zutela. Frantziar tropek Baio-na zuten inguruko base nagusia.Wellingtonek Lesakatik prestatuzuen Donostiako erasoa. Gastei-zen galdu ondoren, tropa fran-tziarrak Iruñera erretiratzen hasiziren, Baionarako bidea etendazutelako, besteak beste Gome-txan eta Agurainen geldialdiakeginez. Eta batzuek zein besteek,garaile nahiz galtzaile, ez zutenerreparorik, behar edo nahi zutenguztia baimenik gabe hartzeko.

    Gasteizko gudua, 1813ko ekainaren 21ean. W. Heathen grabatua (1814).

    Donostia ez zen bakarra izan

    KO

    LDO

    MIT

    XE

    LEN

    AK

    ULT

    UR

    UN

    EA

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 17�

    Sistemaren mugetatik at, herritarrekera burujabean euren beharrakasetzearen aldeko ekimena da HerriKooperatiba. Batez ere Iruñerrianjarduten bada ere, bokazio nazionaladu, eta gaur egun bertako bazkidedira 30 proiektu inguru.

    AUZOLAN ESPERIENTZIAK

    EKONOMIARI BURUZ Auzolan ekimenak anto-latutako jardunaldi batzuetan du sorburuaHerri Kooperatibak. Estatuak eta merkatusistema kapitalistak sortzen dituzten menpe-kotasunetik askatu ahal izateko, herritarrekahal duten heinean euren beharrak elkarla-nean ase behar dituztela ondorioztatu zuten.Iruñerrian hasi ziren elkartzen, eta pixkanakaherritar sarea osatzen ari dira. Hainbat arlo-tan jarduten duten pertsonak batu dira, etaahal den neurrian, elkarren premiak asetzendituzte auzolanean. Kooperatibako kideLiher Unanuek azaldu duenez, elkarlaneanoinarritutako proiektu eta talde ugari dituzte.Besteak beste, nekazariena, elektrikariena,margolariena, eta genero formazioa eskain-tzen duen taldea. Lehenik eta behin, taldekokideen beharrei erantzuten saiatzen dira.Hala ere, kanpora begira ere egin behar izatendute lan. Helburua, ahalik eta esparru zabale-nean burujabe izatea da.

    Izenak adierazten duen moduan, kooperati-ba moduan egituratuta daude. Dena den, azpi-marratzen dutenez, “ohiko kooperatiba-enpresa eredua gainditu” nahi dute.Elkar-laguntza eta autogestioa oinarri, eraba-kiak asanbladetan hartzen dituzte. ProiektuaIruñerrian garatu eta talde eragilea bertakoaden arren, batzarrak Euskal Herri osora zabal-du dituzte. Asanblada irekiak izanik, horiekbaliatzen dituzte sarea handitzeko. Herri Koo-peratibaren filosofiarekin bat egiten dutenbeste proiektuek ekimena ezagutzeko eta eure-na partekatzeko aukera izaten dute. Haatik,“hazte hutsak” ez du interesik haientzat.

    Eguneroko lanak taldetan bereizi dituzte.Kudeaketa ekonomiko eta juridikoak eska-tzen du momentuz lan gogorrena, Unanue-ren ustez. Harrera taldea proiektua ezaguta-razteaz arduratzen da, eta ostegunero

    Iruñeko Alde Zaharreko Dormitaleria 54gunean izaten dira edozein zalantza argitzekoprest. Koordinazio lantaldeak berriz, asanbla-dak antolatu eta proiektuen arteko lotura etakomunikazioa lantzen ditu.

    Txanpon sozialaEuroarekiko menpekotasuna gainditzekobidean, txanpon sozialaren formatua erabil-tzen dute barne funtzionamendurako. HegoAfrikan sortutako CES softwarea baliatuz,haien arteko trukeak egiten dituzte. Zerbi-tzuak ematean eta jasotzean erabiltzailearensaldoa aldatzen da. Nabarmendu dutenez,sistema egokia da Kooperatiban harremanzuzenik ez duten proiektu eta bazkideak eretrukean aritzeko. Hala ere, ahal den neurriansinpletasunaren alde egiten dute, eta ahozaho truka badezakete, hobe.

    Txanpona kalera atera izan dute. Esatera-ko, Iruñeko Alde Zaharrean azoka sozialaantolatu zuten bertako eragileekin baterapasa den otsailaren 15ean. Trukeak sistemahonen bitartez gauzatzeko parada izan zen,eta antolatzaileen esanetan ekimenak harreraona izan zuen.

    Kooperatiba integralen alternatiba azkenurteetan hazten ari da. Krisiak bultzatuta,herritarrek euren beharrak asetzeko bideberriak aurkitzeko premia dute. UnanuekKataluniako Cooperativa Inte-gral Catalana nabarmendu diguadibide gisa, eta gero eta ohikoa-goak dira antzeko ekimenakEuropan. n

    | MARTIN VICIOSO |

    Argazkian,txanpon sozialeningurukotopaketa.

    AU

    ZO

    LAN

    EK

    IME

    NA

    Burujabetzaren aldeko kooperatiba

  • �18 2014KO MARTXOAREN 9A

    “Baserriko ardoa” edo “baserrian egiten den ardoa” omen da txakolin hitzaren esanahia.Edari honen ekoizpen prozesuan Euskal Herriko mahastigintzak dituen ezaugarri bereziak

    ezagutu nahi izan ditugu, eta Getariara gerturatu gara horretarako.

    TXAKOLINA

    Ezaugarri bereziak dituEuskal Herrikomahastigintzak

    | IRATI SARASUA ARABAOLAZA |

    MAHASTIGINTZA belaunaldiz belaunaldi,eskuz esku, pasatu den tradizioa da GetariakoTxomin Etxaniz txakolindegian. Hitzorduaegin dugu bertako arduradunetako batekin,Iñaki Txurrukarekin; bizibide dute txakolinaeta bodega inguratzen duen lurraren sekre-tuak kontatu dizkigu. Paraje ederra du etxeakinguruan: parean itsaso zabala, eta amildegiakdiruditen aldapak mahastiz josita.

    Bisita gidatu honetan, atzera begiratudugu lehenik: 1500. urteko dokumentubatzuetan agertzen dira inguruko mahastienerreferentziak. “Gure familiaren mahastia-ren lehen erreferentzia 1649. urtekoa da.Zehazki, Oñatiko dokumentu batean ager-tzen da”. Geroztik familia bereko bostbelaunaldi arduratu dira hori mantentzeaz.“Getaria bereziki arrantzale herria izan da,aberastasunean eta bizibidean arrantza izanda nagusi. Gure familian, ordea, ez da halaizan”. Getarian bakarrik ez, Euskal Herriosoan egin da eta egiten da txakolina. XX.mendearen hasieran garrantzi handia izanzuen Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan.Nafarroari dagokionez, Iruñerrian eta Agoi-tzaldean egiten da batik bat. Garai bateanEzkabako txakolina oso ezaguna zen, bainagaur egun etxerako egiten dute inguruhorretan, ez dute merkaturatzen. Txakolinaekoizteko mahastiek 700 hektarea hartzendituzte gaur egun Euskal Herrian; horietatik350 inguru Getarian daude, beste 300 bathektarea Bizkaian, eta gutxi gorabehera 77Araban. 2010 urtean 330.000 botila ekoitzizituzten Araban, eta datozen urteetan kopu-rua handitzea espero dute. Haatik, Bizkaian

    eta Gipuzkoan produzitzen da txakolinkopuru handiena.

    Bi lurraldeek ezaugarri antzekoak dituzte,Txomin Etxanizen inguruan dauden lurrak

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 19�

    TXAKOLINA

    bezalakoxeak dira gehienak, malkartsuak. Etahorrek zaildu egiten du lana: klimari eta lurra-ri dagokionez ez dituzte txakolina egitekoezaugarri egokienak, eta ondorioz, mahasti-gintza egokitu egin behar izan dute urtehauetan. “Eguzki beharrean gaudenez,mahastiak ahal bezainbeste eguzki jasotzekomoduan kokatzen ditugu”, azaldu du Txurru-kak. Haize hotza ere kaltegarria da mahas-tientzat, eta horregatik, Galiziatik datorrenhaizeari bizkarra emanez jartzen dituztemahastiak. Hezetasuna ere ez denez egokia,ahal den neurrian saihesteko mailakatuta jar-tzen dituzte, eta behar duen haizea jasotzekomahastiak lurretik metro bateko altuerankokatzen dira. Ezaugarri horiek guztiekmahastigintza berezi bat sortzen dute, ezbaita halako ezaugarriak dituen beste lekurikezagutzen.

    Horri guztiari azkeneko uztaren arazoakgehitu behar zaizkio. “Aurtengo uzta osokonplikatua izan da. Lore garaian haizeak jozuen eta asko izorratu. Argia ere handia izanzen. Aurreikusten dut hamarretik lau bainoezingo dela batu”, azaldu du Txurrukak.Udaberri eta uda hasieratik izandako klimakeragina izan du aurtengo txakolinean. 2012

    urtearekin alderatuta, %40 jaitsi da uzta Biz-kaian; aurtengo ekoizpena 999.428 litrokoaizan da. Bizkaiko Txakolinaren JatorrizkoDeituraren Kontseilu Arautzailetik diote-nez, ekaineko eguraldia izan da arrazoia:“Bizkaiko Txakolin gutxiago egongo da etagainera beranduago iritsiko da. Udaberribukaerako edo uda hasierako tenperaturabaxuek mahatsondoaren heltzea atzeratudute”. Kopuruz txikiagoa izango bada ere,kalitate onekoa dela nabarmendu dute; udaeguraldi eskasarekin hasi bazen ere, uztaile-ko eta abuztuko klimatologiak mahatsa hel-tzea lagundu duelako.

    Gipuzkoan, Getariako Txakolinaren pro-dukzioa ere jaitsi egin da; 2012ko uztarekinalderatuta, %45. Zehazki, 1.500.000 kilomahats eta, batez beste, 1.250.000 botila.“Aurtengo txakolinak fruitu gustu handia,kolore berde arina eta garraztasun puntuadu”. Hala deskribatu dute adituek.

    Eskulana oinarri“Bakoitzak erabaki behar du zenbat lur duen,nolakoa, zein produkzio egin nahi duen, zeintxakolin mota atera eta zein errendimendulortu dezakeen. Azkenean, hori dena eginda

    TX

    OM

    INE

    TX

    AN

    IZ

    Txakolina ekoizteko mahastiek 700 hektarea hartzen dituzte Euskal Herrian; horietatik 350 inguru Getarian daude (irudian).

  • �20 2014KO MARTXOAREN 9A

    TXAKOLINA

    ezin baduzu horretaz bizi, aldatu egin beha-rra duzu, eta girora, lurrera eta merkaturaegokitu. Hala ere, gai horrekin debateadugu”, adierazi du Txurrukak.

    Jabeek nabarmendu dute eskulan handiaduela txakolinak, hainbat tratamendu meka-nizatzea lortu badute ere. Aldapak %28 edo%30 gradukoak direnean adibidez, ezin diramakinak sartu, eta horrek lana zailtzen du.Txomin Etxaniz txakolindegian, bodegarenalboan, aldapa handi bat dago, eta lur horiere erabilgarria izan dadin bi metro inguru-ko koskak egin dituzte, errendimendua lor-tzeko. “Aldapa handiak mantentzea zailagoada, lurjausiak sortzen direlako, baina probe-txua ateratzea garrantzitsua iruditzen zaigu”.Errenkan jar ri dituzte aldapa horretanmahastiak, bestela lurra ez delako erabilga-rria. Maldan jarrita bi-hiru lanpostu sortueta errentagarri bilakatu dutela azpimarratudigute.

    Mahasti guztia kimatu egiten da, eta ondo-ren, lotu; hori ere eskuz egiten dute. “Guk 42hektarea lantzen ditugu, eta beste 20 bat hek-tarea beste hainbat mahasti-zalek. Guztirahamasei lagun ari gara lanean, eta lanpostuaksortzeko bide egokia dela deritzot”.

    Mahatsetik botilaraTxakolin zuria da, seguruenik, ezagunena,beltza edo gorriaren aurretik. Getarian esate-rako, txakolin guztiaren %97 zuria da. Bimahats erabiltzen dituzte txakolina egiteko:Ondarrabi Zuria eta Ondarrabi Beltza. Lehe-na da txakolinaren oinarria; bizitasuna etagarraztasuna ematen dizkio. Bigarrenarengarraztasuna baxuagoa da, eta zuriak dara-man agresibitatea baretzen du, orekatu egitendu. Euskal Herrian ez dago txakolin gorriaedateko ohitura handirik, baina kanpoan bai;batez ere Amerikara esportatzen dute. “Askogustatzen omen zaie, hemengooi baino

    Malkartsuak dira Euskal Herriko lurrak, eta klimari dagokionez ere, ez dira txakolina egiteko baldintza egokienak. Ondorioz,mahastigintza egokitu egin behar izan dute urte hauetan. Ezkerrean, Txomin Etxaniz txakolindegiko Iñaki Txurrukaazalpenetan; eskuineko irudian, Mungiako mahasti bat.

    IRATI SARASUA BIZKAIKO TXAKOLINA

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 21�

    TXAKOLINA

    gehiago. Guri edari fuerteagoak gustatzenzaizkigu; gorria ez da hain gogorra”, azaldudu txakolingileak.

    Mahats beltzak txakolin zuria egiteko erebalio du. Nolako txakolina nahi den erabakibehar da dolarean sartu aurretik, bertan iza-ten den denboran hartzen baitu kolore batedo bestea. Dolarean egon ostean, muztioalortu eta bi ontzitan sartzen dute, 24 orduzgarbitzeko. “Beti ekartzen du posoa, hondarpixka bat. Hotzarekin freskatu eta garbitzenuzten dugu”. Ondoren, muztio garbia hartueta irakiteko ontzietara pasatzen dute.“Geratzen den hondarra trak-tore batek eramaten du, azter-tu egiten dugu, eta mahastieta-rako ongarri gisa birziklatzendugu”. Horretarako, ur tebatzuk igaro behar dira, bainaprozesu gero eta erabiliagoada.

    Ur gozoa da muztioa, uraazukrearekin. Muztio hori har-tzidura prozesura pasatzen da,eta alkohol bihurtzen da ber-tan. Fase horretan karbonikoaproduzitzen du. Tenperatura kontrolatutaizatea komeni da, tenperatura asko igoz geroabiadura handia hartu eta osagai aromatikoasko desagertuko baitzaizkio, eta hotza badaberriz, ezin izango duelako irakin. “Beraz,tartea bilatu behar da. Guk 16-18 gradu ingu-ruan irakiten dugu, eta ordenagailuen bitartezkontrolatzen dugu, arazorik egon ez dadin”.

    Nahi duten produktua lortutakoan botila-ratzen hasten dira, otsaila inguruan. Baina ezdute dena batera botilaratzen, beharrarenarabera baizik, ontzian ondo mantentzendelako.

    Birbirra ere baiTxomin Etxanizeko bodegan ez dute txakoli-na soilik ekoizten, ikerketarako gune erebada: mahasti ezberdinekin probak egiten

    dituzte. Egun, bodegako bost ontzitan iker-keta lan bat ari dira egiten unibertsitateekinbatera. Zein ezaugarri eta zein legami motakomeni zaien ikusteko balio die.

    Horrez gain, beste bi produktu ere egitendituzte: xanpaina da bat –birbirra deitzenzaio Euskal Herrian eta txakolinaren oinarriahartzen da, irakinda–, eta besteak berantiarradu izena. “Azken hori Pello Zabalak udazke-na zoragarria izango dela esaten diguneanbildu gabe uzten dugun mahastitik ateratakoedaria da. Mahats horiei hostoa kentzendiegu eguzki gehiago jaso dezaten eta hala

    gradua igotzea lortzen dugu.Helburua ahal den ur gutxienaeta azukre gehiena lortzea da”,diosku Txurrukak. Beharrezkoaden muga horretara helduta,azukre askoko muztioa lortzenda, eta irakin ostean 12 gradukoalkohola. Beraz, 12 gradu izan-go ditu eta gozoa izango da.“Udazken ugaritan uzten duguegiten, baina lehortze prozesuegoki hori lau urtean behin-edolortzen dugu. Besteetan, ustel-

    du egiten da, euri asko egiten duelako, edobeste hainbat faktoregatik. Ikusten duzuenbezala, Pelloren esanak oso kontuan hartzenditugu etxe honetan”. Azken zortzi urteetanhirutan baino ez dute berantiarra lortu,aurrerantzean ere urtero saiatuko direnarren: “Guretzako kapritxo bat da, produktuezberdina; ardo oso berezia da, gauetan eda-teko aparta”.

    Edariak dastatzeko aukera eman diguamaieran Txurrukak, eta zapore berezihorrekin amaitu dugu txakolinaren barrun-beetara egindako bidaia. Bisita gidatuak gus-tuko dituztela onartu digu:“Hemengo kontuak bisitariekineta ardoaren mundua maite dute-nekin partekatzeak badu berexarma”. n

    ���������������

    �������������������������������������������������� ��!

    Haize hotza kaltegarria damahastientzat, eta horregatik,Galiziatik datorren haizearibizkarra ematen jartzen dituztemahastiak. Hezetasunasaihesteko mailakatuta egotendira mahastiak

  • 22 � 2014KO MARTXOAREN 9A

    IRITZIAREN LEIHOA

    BILBON izan berri den goi-bileraren goi-buruaren bigarren zatiak erakusten duzein izan den ekitaldiaren asmoa eta oina-rri ideologikoa: Espainia Global Foruma:Egonkortasunetik Hazkundera. Troikak etaerakunde multilateral doilorrenek ondokomezua helarazi nahi izan digute, gaurkoezinbesteko estutasunak biharko onuraekarriko duela, alegia. Espainiako Esta-tuan krisiak zazpi urte eta doikuntza poli-tikak lau urte beteko dituen honetanBilbo aukeratu dute troikak eta hurbilekoinstituzioek (Europako Batzordea, NDF,EBZ, OECD...) egonkortasun ekonomi-koaren apologia egin eta murrizketa poli-tikak legitimatzeko. Lau urteotako estatumailako doikuntzen porrota estali etahorien aldeko marketin instituzionallotsagarria egitera etorri dira Bilbora.

    Nolanahi ere, hitzordu horren karirabestelako ekonomia eta gizartearen alda-rria egin da, oso modu zabalean egin ere.Kaleko agerpen jendetsuez harago, eki-men esanguratsu eta berria ere egon da,pertsonen zerbitzurako ekonomia batenaldeko agiria, alegia. Berria, arlo akademi-kotik horrelako goi-bileraren aurreanerantzun ozena ematea ez baita ohikoa,are gutxiago ekonomia eta enpresarenarloan. Esanguratsua izan da sinadurenkopuruaz harago –500 inguru, erdiakEHkoak– unibertsitateko irakasle horienaniztasun politikoa eta ideologikoa ereaipagarria delako.

    Agirian austeritate politiken porrotarenebidentzia ugari ematen da, hala nola,estatu mailako langabezia-tasaren igoera,enpleguaren kalitatearen narriadura,

    pobreziaren eta gizarte-bazterketarenhedapen indartsua, desberdintasuneninoizko igoerarik larriena eta, baitamurrizketa neurrien aitzakia diren hainbatindizeren porrota, hala nola zor publikoaBPGaren %100era igo izana. Honekinguztiarekin demokraziaren gainbehera etaestatu sozialaren aztarna oro galtzekoarriskua azpimarratzen da.

    Salaketaz harago esku-hartze publiko-rako gaur egungo irizpideen aldaketa ereeskatzen dute sinatzaileek. Errentagarrita-sun ekonomikoa eta lehiakortasunarenkontzeptuak ezin dira izan ekonomi oina-rriaren berezko azken helburu gisa har-tuak. Horien ustez, ekitateak izan behardu ekonomiaren funtzionamendurakoezinbesteko lehen erreferentzia. Austeri-tate politikek sorrarazten dituzten mutu-rreko desberdintasunak sozialki bidega-beak izateaz gain ekonomikokiefizientziaren galera ere eragiten baitute.Gainera, lehia ekonomikoa ezin zaiolaekonomi iraunkortasunaren printzipioarigailendu diote, efizientzia ekologikorikezean ekonomiaren etorkizuna usteladelako. Horren guztiaren kudeaketa publi-koak demokratikoa eta gardena izanbehar du herritarren parte hartzearenmekanismoa lehenetsita. Europako Bata-sunaren (EB) eta euroguneko arauenberrikusketaren alde egiten da agirian etamerkatuaren logikaren ondorioz gizataldeeta irabazle zein galtzaileen arteko lubakiagutxitzeko elkartasun eta kohesioarenirizpideak lehenestea eskatzen da.

    Agiriak haize freskoa dakar eta krisiareninguruan dauden bi mito suntsitu egitenditu. Lehena, krisiari aurre egitea arazo tek-niko-ekonomikoa delako ustea. Merkatuenexijentziei erantzuteko neurri teknikoakdira balekoak troikaren esanetan. Bainaarrazoi teknokratikoaren aurretik lehenta-sun politikoak daudela nabarmentzen duagiriak eta krisiaren irteerak diseinatzera-koan politikaren beharra azpimarratzendu. Agiriarekin bigarren mitobat ere suntsitzen da, austeri-tatearen aurrean alternatibarikez dagoela baieztatzen duena,alegia. n

    Global Foruma eta tokiko agiria

    Europako Batasunaren (EB) eta eurogunekoarauen berrikusketaren alde egiten daagirian eta merkatuaren logikaren ondoriozgizatalde eta irabazle zein galtzaileen arteko lubakia gutxitzeko elkartasun etakohesioaren irizpideak lehenestea eskatzen da

    MikelZurbano �

    EHUKO

    I R A K A S L E A,

    E KO N O M I A L A R I A

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 23�

    GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

    Asisko Urmeneta �

  • IRITZIAREN LEIHOA

    24 2014KO MARTXOAREN 9A

    NDFko CHRISTINE LAGARDE moskotaez da ahalke. Ez aspaldi europar bankuek(omen) pairaturiko egonkortasun eskasazmintzatu zen frantses kazeta ospetsubateko orrialdeetan. Arduradunek uda-berrian estres ariketa bat kudeatuko dute.Ikusiko da orduan galernari buru egitealortzen duten estatu zenbaiten osagarriazertan dagoen. Bankuak ondo, herri-estatuak hondo: garai bekaitzetako dibisaentzutetsua.

    Bere agerpenen arabera bankuak ekin-bide ekonomiko itsuaren biktimak litezke.Hondar sei urteotan Europa eta mundualarrutzen duten krisiaren eta zorrarengatik

    daude ateka gaitz eta egoera larri horretan.Hemen datza manipulazioa: Lagardek bik-tima gisa aurkezten ditu krisiaren etazorraren oinarrizko eragileak, bankarrotaplanifikaturik gertatu izan ez balitz 2008anestatuek ez baitzuten (agian) zerbitzupubliko ezberdinen finantziatzeko batzer-tu dirutza animalea –miliar miriadak alai-na...– bankuen salbatzeko sartuko.

    Lagarde harro dabil, hatza lerden etamuturra zeken, gaizo bankuenaldeko sos biltze kanpainaksustatzen. Aterabidea badu,erraza: ordaindu beza herri-jende baliatzaileak. n

    ZAZPI URTE BADIRA ustezko krisi madarikatua hasizenetik. Ordutik hona hainbat aldaketa egon da, gureongizatetxo estatua izorratzeko, gehienbat. Lehen ereez geneukan sekulako “txollorik”, norbaitek horipentsa dezagun nahi izan duen arren. Zegokigunabaino maila handiagoan bizi ginela esan digute, zego-kiena baino maila handiagoan bizi direnak, gaur egunere. Denetarik egin digute etekinak ateratzen jarrai-tzeko.

    Eta orain, desegindakoa atzean utzi,eta hasi dira, berriro ere, produktuberriak edo berrituak asmatzen, merkatueremu berriak irekitzen, gu kontsumo-rantz bideratzeko. Eta hasi zaizkigu,oraingoan ere, hazkuntzaren ipuinarekin.

    Ilustrazioaren optimismo arrazionala,askatasun ekonomikoaren kontua, utopiateknologikoa, bi mende geroago etabitartean ezer gertatu izan ez balitz beza-la. Iragan hurbileko amnesia osoaz (etor-kizunera begiratu behar omen da), lotsa-gabe, esaten digute hazkuntza dela bidebakarra, aurrerakuntza eta zoriona lortzeko.

    Hazkuntzaren logikan harrapatuta, kapitalismoankateaturik nahi gaituzte: inbertsioak hazi, produkzioahazi, kontsumoa hazi eta, orduan, lana haziko delaziurtatzen digute, eta sindikatuen laguntzaz (hau dahau), denok, gizon eta emakume, gazte eta nagusi,

    soldatapeko lanaren eske gabiltza: lana nahi dugu, langehiago nahi dugu, denok lanean egotea nahi dugu.

    Eta nik diot, zertarako hainbeste lan egin? Diru-dunen etekinak gehitzeko? Behar ez diren tresnakproduzitzeko? Propietateak (etxetxo bat, edo kotxebat, bidaia bat) erosteko, hipotekan endredaturikbizitza guztirako? Natura eta ingurunea agortzenjarraitzeko?

    Niretzat, hazkuntzaren ideia hau eroke-ria da, izan iraunkorra, izan jasangarria.Hazkuntza oro jasangaitza da jendartea-rentzat, beti “plof ” egiteko arriskuan jar-tzen gaitu, eta gutxi batzuen mesederakobalio du. Hainbeste hazi beharrean, zer-gatik ez antolatu hazkuntzarik gabekoeremuak?

    Kontsumoa orekatu, eta dagoeneanmantendu. Produkzioa gutxitu, eta,horrekin lana jaitsi. Oinarrizko soldatare-kin jendartea babestu, ingurugiroa zain-du, eta zerbait haztekotan, gehiengoarenongizatea hazi.

    Hau egingo bagenu, lan asko egin beharko genuke,baina soldatarik gabekoa. Bestela, azke-nean, berriro ere, soldatapeko lanarenesklabo izango gara, eta merkatuaren gur-pil eroak irentsiko gaitu. Hurrengo krisiraarte. Ez, ala? n

    Hazkuntzaren ipuina

    Iñaki Odriozola IR A K A S L E A �

    ItxaroBorda�

    IDA Z L E A

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

    Miliar miriadak

    Zertarakohainbeste lanegin?Dirudunenetekinakgehitzeko?Behar ez direntresnakproduzitzeko?

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • � 252014KO MARTXOAREN 9A

    IRITZIAREN LEIHOA

    EGIAZTATZAILEAK heldu zireneta akta bat azaldu, baita komuni-katu bat irakurri ere, eta bideoaerakutsi zuten. Ondoren, ia guz-tiekin bildu ziren eta are gehiagoizango zela iragarri zuten. Politi-kariei entzutera, ezer ez da ino-zentea. Kazetariei entzunez gero,ezer ez da garrantzirik gabekoa.Poliziei entzuten badiegu, ezer ezda segurua. Eta zer diot neronek?Bada, Goetheren Fausto lehenbi-zikoak dioen legez: “Bi arimabizirik dira, ai, ene golkoan”.

    Desarmeaz ari baziren, adosegongo gara puntu hauetan:suzko lau arma, bi granada etahainbat kilo lehergailu “erabilpe-netik kanpo” utzi dituztela ziur-tatzea, eta ez baliogabe, botilabat kortxo-gabetzearen parekoadela, areago, edalontziak ezeskaintzea eta zanga-zanga ezinedatea bezalakoa dela.

    Frantziarrek esaera hauxe dute:“Nahiz eta zure izebak gurpilakizan, ez da inoiz autobusa izan-go”. Neroni ez naiz ausartzenizeba gurpildun horri desarmeadeitzen, eta horregatik kritikoanaiz, inoiz ez baitago bigarrenaukera bat inpresio ona eman ahalizateko. ETAk, bere egozentris-moa dela-eta, eta egiaztatzaileek,gutxieneko agerraldi honi abalaeman izanagatik, lehen inpresioona galarazi dute. Ez naiz pulpitu-ra igoko denon izenean berba egi-teko, baina irudipena daukatETAren amiltze gozoak Euskadi-ko jendartean ezaxola adeitsu geroeta handiagoa sorrarazten duela.Espainian, aldiz, gero eta zalantzatxikiagoa: “Baina horrek oraindikirauten al du?”. Kaosa izan zite-keena aharrausia izaten ari da, etabitxikeria badirudi ere, antzinakogreziarrentzat berba horrek gauzabera adierazten zuen.

    Eta, hala ere, bide oneangaude. ETAk bere burua engai-natu arren, amets amaigabee-kin, “gatazka armatua” ez zelabotere inpertsonal gaiztoa onar-tzen ez duen arren, hots, beremilitanteen ekintzen prozesujarraikorra izan dela, delituaohitura bilakatzeraino helduz,nahiz eta jarraitzen duen onartugabe teoria oro bukatzen delagizakien sen erreprimituak has-ten diren unean, zorionekoakgu, azkenik amaieraren aurreangaudelako.

    Gure herrian ohikoa da,nekrofiliakoa nolabait esanda,hileta elizkizunaren ostean, lagu-nak, auzokideak, baita begiluzeakere lekutik ez joatea, ezta senitar-tekoen ingurutik aldentzea ere,bizidunen artean gertakariariizaera sozial afektiboa eman nahibaitiogu, adeitsua eta kuxkuxe-roa. Eta ez da falta hildakoabenetan hilda dagoela baieztatu-ko duena ere.

    Eliz atarian txutxu-mutxuluzeak erabiliz hildakoari buruz-ko zerbait esaten dutenen trazahartzen diot ETAren amaierari,beren bizitzari buruz luze jardu-ten dute ordea, defuntuarengorpua –lurra emateko– kilome-tro batzuk harago daramatenbitartean hitz eta pitz jarraitzendutenek.

    Ordea, behin ETA desagertu-ta, bizitzeko geratzen zaiguna ezda harmonia soziala, ostera, aha-legin eskerga egin beharko dugulehenik bizikidetza lortzeko etaadiskidetasuna ondoren. Fun-tsean eta finean, gizaki guztiokanaia-arreba izaterairistearen ideia ede-rra seme-alaba baka-rra izatearen ametsabaino ez da. Diot. n

    Eta zer diot neronek?

    JUD

    ITFE

    RN

    AN

    DE

    Z

    Txema Montero � ABOKATUA

    Bihar gutako beste batbadaiteke ehortzi,men egiten badiezuIker eta Karlosi,zure bi seme alabeimakarroiak egosi,ta senarrari lanekogaltza zaharrak josi,bertso saiotan sentitzenbanaiz erdi lorontzi...Zergatik ospatu behardugu martxoak 8?

    Ospatu ez, borrokatuegin leike gogor hitzbaina nahastu nahi nukeegutegiko orriz,8a, 25amarkatuta jatorriz,berdintasun faltsuarenoihuak bat-etorriz,zenbat emakume bizidiren izu-laborriz,egun gehiegi tindatuohi direlako gorriz.

    Ez dira soilik kolpeak,bizitza ahitzea...denoi gertatu baitzaigubegirada blaitzea,parrandan edo laneannorbaitek iraintzea,ikusezin bihurtzeata guztiz txikitzea.Gure alde izatekoaskatasun haizea,aukera bakarra dugu:borrokan jarraitzea. n

    Martxoak 8

    TX

    INT

    XA

    RR

    I

    Ane LabakaMayoz

    Doinua: Gai horrek badu mamia.

    BERTSOBERRIAK

  • ERDIKO KAIERA

    26 � 2014KO MARTXOAREN 9A

    GRAVITY azken urteko filmik arrakastatsue-netakoan Sandra Bullock aktorea bizirautekogogor borrokatzen den rolean aritu da, nor-malean testosteronaz gainezka egiten duengeneroan. The Hunger Games: Cathching Fireakzioko filmak ere dirutza bildu du takilletan.Bertan, Jennifer Lawrencek bigarrenez Kat-niss Everdeen arkulari estoiko eta erabakiarenrola jokatu du, etorkizun duinagoa bereeskuetan duen borrokalariaren rola. Genero-aren ikuspuntutik, AEBetan ekoizten direnfilmak, munduan gehien ikusten direnak eta,beraz, publikoan eragin handiena dutenak,genero berdintasunetik hurbilago dauden ilu-sioa sor dezakete bi adibide hauek. BainaHollywood espezialista da ilusioa sortzen,itxurakerian, ondo errotutako kontserbazio-nismoaren gainetik progresismo faltsuzkoberniz geruza fin baina distiratsua ematen.

    New Yorkeko Film Akademiak Genero Ber-dintasunik eza zineman izenburuko txosteneanez ditu filmen edukiak aztertu, Hollywoode-ko film industrian, kameraren aurrean nahizatzean, lanean ari direnen datuak bildu ditu,pantailan islatzen den desberdintasuna zen-bakitan emateko. Hain zuzen, The HungerGames: Catching Fire filmak estreinaldian izanzuen arrakastak bultzatu zituen erakundehorretako arduradunak emakumeak AEBeta-ko zinemagintzan aurrera egiten ari ote direnikertzera.

    Emakumezko rolak aztertzen ditu leheniktxostenak, 2007tik 2012ra bitartean dirugehien bildu duten Hollywoodeko 500 filme-tan oinarrituta. Testua duten rol guztien%30,8 besterik ez dira emakumeentzat. Osogutxi dira gizon eta emakume portzentajeberdintsua edo emakumezko rol gehiagoduten filmak, hamarretik bat baino ez. Ema-

    kumeak zuzendari lanetan daudenean ema-kumezko rolen datua gutxi igotzen da(%10,6), are gutxiago emakumeek gidoiaidazten dutenean (%8,7). Baina pantailangutxiago agertu arren, emakumeek gehiago“erakusten” dute; emakumezko aktoreen%26,2 “partzialki biluzik” agertzen dira txos-tenaren arabera, eta soilik gizonen %9,4biluzten dira gidoiak eskatuta. Ikerketarenlehen atala biribiltzeko, New Yorkeko FilmAkademiak emakumeak eta gizonak zine are-toetara berdin joaten direla gogorarazten du.Ekoizpen horiek erdibana ordaintzen dituz-tela, alegia.

    Begirada kameren beste aldera eramanda,datuek okerrera egiten dute. Oro har, AEBe-tako film industrian jarduten duten sei langi-letik bakarra da emakumezkoa. Daturik“positiboena” dokumentalen zuzendarienada; %34,5 emakumeak dira. Baina 2012anetekin handienak izan zituzten 250 filmen

    Emakumeak Hollywooden,fikzio hutsaren hurrengoa

    ZINEMA

    New Yorkeko Film Akademiak generoaren ikuspuntutik aztertu berri du Hollywoodekozinemagintza. Eta ikerlanak ez du estereotipo zaharkituak hautsiko dituen emaitza

    harrigarririk eman. Hollywoodeko industrian genero berdintasunik ez dagoela bagenekien,baina orain zenbakiek baieztatu dute.

    | NAGORE IRAZUSTABARRENA URANGA|

    Jennifer LawrenceThe Hunger Games:Catching Fire filmekoprotagonistarenrolean.

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 27�

    zuzendari gehienak (%91)gizonezkoak izan ziren, eta,larriagoa dena, portzentajeaez da aldatu 1998tik. Emaku-mezko gidoilarien kopuruabi puntutan igo da azken 16urtean, %13tik %15era.Ekoizle exekutiboenak, aldiz,puntu bat egin du behera eta%17an geratu da. Ekoizleeneta editoreen portzentajeekez dute aldaketarik izan (%25eta %20, hurrenez hurren).

    Desberdin sarituakIndustriako ordainsari altue-nak, Hollywoodeko aktoreizarrenak, hartu dituzte ain-tzat soldatetan dagoen aldeaazaltzeko. 2013an dirugehien bildu zuen emaku-mezko aktoreak, AngelinaJoliek, 33 milioi dolar irabazizituen; Robert Downey Jr. gizonezko akto-reak 75 milioi dolarreko dirutza egin zuen.Jolie gehien ordaindutako aktoreen zerren-dan 9. postuan dago, Denzel Washingtonekinberdinduta. Orotara, gizonezko 10 aktoregarestienek 465 milioi dolar jaso zituzten, eta10 emakumezkoek 181 milioi, Forbes zerren-daren arabera. Lan bakarrarengatik jasotako16 txeke potoloenen zerrendan ez da emaku-merik ageri.

    Soldata puztuez gain, aktoreek eta zinema-gintzako bestelako langileek, hainbat sarijasotzeko aukera dute. Txosten honek Oscarsariak hartu ditu oinarri. Akademiako sarien86. ediziotan soilik lau emakumezko zuzen-dari izendatu zituzten saridungai. Zerrenda1976an ireki zuen Lina Wertmüller italiarrak,Seven Beauties filmarekin. 1994an Jane Cam-pion zuzendariak jaso zuen nominazioa ThePiano filmarengatik, eta 10 urte geroago SofiaCoppolak Lost in Translation filmarengatik.

    Azken nominatua eta zuzendari onenarensaria jaso duen emakume bakarra KathrynBigelow da; The Hurt Locker pelikulari eskerjaso zuen oscarra 2010ean eta, filma zuzen-tzeaz gain, ekoizle lanetan ere aritu zen. Urtehorietan guztietan zazpi izan dira ekoizpenonenaren saria jaso duten emakumeak, bainazazpiak koprodukzioan, hau da, saria gizo-nezko lankideekin partekatuta.

    Iaz, Oscarren 85. edizioan, 140 gizonezkonominatu zituzten 19 kategoriatan. Emakumenominatuak, aldiz, 35 izan ziren. Eta kontuanhartu behar da horietatik 10 ezinbestean izen-datu zituztela saridungai, emakumezko aktorenagusi onenari eta bigarren mailako emaku-mezko aktore onenari dagozkien ataletan.

    Emakumezko aktoreentzat adin jakin bate-tik aurrera rolik ez dagoela dioen topikoahausten ari den itxaropena piztuko zaio inoriaurtengo sarietan nominatuak eta sarituak izandirenen zerrendari erreparatuta. Hor daude

    Emakumeak saribanaketen aurretikizan ohi dirabenetakoprotagonistak.Alfonbra gorrianmaniki hutsen rolajokatzen dute.

  • ERDIKO KAIERA - EMAKUMEAK HOLLYWOODEN

    2014KO MARTXOAREN 9A�28

    Meryl Streep (64 urte), Emma Thompson(54), Sandra Bullock (49), Julia Roberts (46)edo Cate Blanchett (44). Baina, batetik, aktorehorien argazkiei erreparatuta, batez beste 20bat urte gutxiago dituztela ematen du. Eta,bestetik, berriro ere, datuak subjektibotasunarigailentzen zaizkio: 2000. urtetik aurrera osca-rra jaso duten gizonezko aktoreen batez beste-ko adina 44 urtekoa da; emakumeena, 36 urte-koa. Aldea are nabarmenagoa da gehienordaindutako aktoreen zerrenda aintzat hartuzgero: diru gehien irabazten duten 10 gizonez-koen batez besteko adina 46,5 urtekoa da;emakumeena, 34,8 urtekoa.

    Azaleko protagonismoa Aurtengo Hollywoodeko zinema sari banake-ta ekitaldi nagusietan, industria kontserba-tzaileak atarian aipatutako berniz geruzaematen asmatu du, datuek erakusten dutenerrealitate gordinaren gainetik. Urrezko Glo-boak Tina Feyk eta Amy Poehlerrek aurkeztu

    dituzte. Oscarrak aurkezteko, berriz,Ellen Degeneres aukeratu dute biga-rrenez, iazko ekitaldian Seth McFarla-ne aurkezleak botatako txiste misogi-noak estali nahian-edo. Hiruakemakumeak, eta hiruak 40 urtez gora-koak. Degeneres lesbiana da gaineraeta, hala, bi kupo harri bakarraz botaditzakete (lastima aurkezle ezaguna-ren ezaugarri kaukasiarrak oso nabar-menak direla). Baina emakumeak sari banaketenaurretik izan ohi dira benetako prota-gonistak. Alfonbra gorrian manikihutsen rola jokatzen dute. Duela astebatzuk, AEBetako aktoreen sindika-tuak banatzen dituen SAG sarienaurretik, azken urtean sari gehien jasodituen Cate Blanchett elkarrizketatuzuten alfonbra gorrian. Gainerakoemakumezko aktoreekin egin bezala,kamera lotsagabea haren gorputzarenplano labur mantsoa egiten hasi zenoinetatik gora, inoizko antzerki etazinema aktore bikainenetakoak elka-rrizketatzailearen galdera hutsaleierantzuten zien bitartean: “Norkdiseinatu du soinekoa? Norenak dirazapatak? Eta osagarriak?”. Orduan,aktore australiarra kameraren ibilbi-deaz jabetu eta makurtu egin zen, gai-luaren begiarekin erdibidean topo egi-nez. “Gizonei gauza bera egiten aldiezue?”, galdetu zuen. Elkarrizketa-tzaileak irri urduriz erantzun zion.New Yorkeko Film Akademiarenarabera, “datuak aztertu ondoren, argidago Hollywood trabatuta dagoela

    genero kontuetan”. Egungo film industriakomertzial nagusian baikor izateko motiborikez dagoenez, Hollywoodetik kanpo eta etor-kizunean dute itxaropena. Batetik, 2013koSundanceko Zine Jaialdian aurkeztu zirenlanen zuzendarien zerrenda oasia da gizonenbasamortuan: lehenengoz emakumezkozuzendarien portzentajeak %50eko mugagainditu du. Baina jaialdi horretan AEBetakofilm independenteak eta atzerriko lanakeman ohi dituzte, gero zabalkunde eskasa iza-ten dutenak. Bestetik, etorkizunean industriahorretan zer esan handia eman dezaketenemakumeak aipatzen dira txostenean: LakeBell, In a World filmeko aktore, ekoizle,zuzendari eta gidoigilea; Dee Rees, Pariah fil-meko gidoigile eta zuzendaria; Sarah Polley,Go filmeko aktorea eta Stories WeTell filmeko gidoigile eta zuzen-daria; Jill Soloway, Six Feet Undertelesail bikainaren ekoizle etagidoigilea... n

    Kathryn Bigelowzine-zuzendaria(goian) eta AngelinaJolie aktorea(behean).

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 29�

    ERDIKO KAIERA

    “ARGIEK ez dute distirarik, arrain usainanabarmena da, txandaren zain egon behar iza-ten da…”, dio azokaz Edu Hernandok, PezLimbo antzerki taldeko kideak. Leku goibelada, beraz, baina gertukoa, egunerokoari lotua.

    2011n egin zuten 150 gr. ekimenaren lehenedizioa, Eusko Jaurlaritzako Sormen Lante-giak programak diruz lagunduta. Ordukohartan, lau eszenatoki paratu zituzten merka-tu nagusian, eta hamar konpainia aritu zirenhara bildutako 800 lagun ingururentzat.“Edizio hartan, bestela sekula argia ikusikoez luketen antzezlanak kaleratu genituen,gerora hainbat plaza ezagutu eta saria jasodutenak”, jarraitu du Hernandok. Aurtengo-an ia bikoiztu egin da eskaintza, Gasteizkoantzerkizaleen kopurua gora baitoa.

    Ekimen honen atzean dagoen bigarren tal-dea, Factoria de Fuegos, atzerrian jardun etagero, 2009an itzuli zen Arabara. Egun sorkun-tza eta zabalkunderako plataforma da antzezleberrien mesedean. Pez Limbok, berriz, antzer-kia errepresentatzeko ezohiko espazioak bila-tzea du xede. Bitxi egiten diren zenbait tokihartu dituzte orain arte eszenatzat: kartzelak,harategiak, eskolak, museoak...

    Antzoki hutsak, kale beteakAntzokia antzerkirako leku aproposena izanbaliteke ere, hara joatea ez da beti erraza iza-ten. “Elistismo kutsua dario gainera, bainajarrera hori antzerkiaren izaeratik erabaturrun dago. Publiko gaztea, adibidez, erabatuxatzen du”, nabarmendu du Hernandok,“Antzerkia edozein espaziotarako gauza iza-tea da gure proposamena”.

    Aurtengo 150gr. jaialdian parte hartukoduten antzezlanak laburrak dira orobat, ordu

    erdikoak gehienez. Aurreko edizioan ondo-rioztatu zutenez, jendeak gustuko ditu lanmotzak, baita espazio hau ere. “Bestalde,apaingarri eta artifiziorik gabekoak diraobrak, errepresentazio huts eta biluziak, ikus-lea bi metrora izaki, zaila baita ezer ezkuta-tzea”, zehaztu digu Hernandok. Zortzi laneskainiko dira euskara hutsez, “nahiz etabadakigun kopuru hori egokia izatetik urrundagoela”. Etorkizunean kopurua hobetzekoasmoan dira.

    Gasteizen, arte eszenikoetan, zerbait ger-tatzen ari dela uste du Pez Limboko kideak:“panorama interesgarria dugu. SleepwalkCollective, Kolektibo Monstrenko, Baratzaaretokoek edo guk geuk, PezLimbo, urteak daramatzagugogotik lanean, publiko zabalaeta anitza egon dadin, eta emai-tza agerikoa da”. n

    Ia kasualitatez, antzerkiak espazioahartuko dio egunerokotasunari

    150 gr. JAIALDIA GASTEIZEN

    Martxoaren 6tik 15era bitarteko bi asteburuetan, Gasteizko Gorbeia-Zaldiaran merkatuaespazio eszeniko bihurtuko da, Pez Limbo eta Factoria de Fuegos antzerki taldeen ekimenari

    esker. Bigarren edizioa du aurtengoa, eta 17 konpainia bilduko dituzte, antzerkia, dantza,txotxongiloak, performancea eta klowna eskaintzeko. Ezohiko lau eszenatoki, sei egunez,

    egunerokoak eta kulturak bat egin dezaten.

    | MYRIAM GARZIA |

    Espinazo o callosantzezlana Gasteizkoazokan, 2011ko 150 gr. jaialdian.

  • 30 � 2014KO MARTXOAREN 9A

    ERDIKO KAIERA - LITERATURA

    GARAI ZEHATZ bateko gertakarien inguruko berrietan oinarrituzosatutako fikzio gisa definitu du idazleak bere azken liburua:Bizkartzainaren lehentasunak. 50 urtez Euskal gizartea astinduduen konfliktu armatua gaitzat harturik, ETAk 2011ko urriansu etena deklaratu aurreko hilabetetan txertatu du, eleberri bel-tzaren itxura ematen dion trama batean.

    Bake prozesurako lehenbiziko aurrerapausuak emanak direla,poliziak talde armatuan infiltratu bat sartu zuela zurrumurruazabaldu da. Satorraren erailketa posibleak arriskuan jartzen dubakerako bide oro eta, beraz, Martin Goena, iraganean militantearmatua izandakoa, kontratatuko dute haren bizkartzain gisa.Gauzak konplikatzen hasiko dira, Aratzi, Bilduko zinegotzia etaMartinen alaba, erailketetan parte hartzea leporatu nahi diote-nean.

    Armak uzteko erabaki ofiziala hartu baino urte batzuk lehe-nago, taldeak ez zituen garai loratuak bizi izan eta, agian horre-gatik, barne banaketaz zein koordinazio ezaz mintzatu zen.Interrogazio ugari ireki ziren. Nola azaldu hainbat atentaturensaiakera zapuztuak? Taldekide zein kolaboratzaileen desagerpe-na? Edo talde barruko zenbaitek, muturreko egoerak direla eta,egin behar izandako borondatezko entregak? Gertakari berezibezain arraroen aurrean ekin zitzaion polizia infiltratu baten(edo gehiagoren) posibilitatean pentsatzeari. Nori ez zaio inoizhura burutik pasa?

    Premisa posible horretatik abiatuz eraiki du Iñaki Irasizaba-lek bere fikzioa. Errealitatearen isla izan nahi ez duen arren,konfliktu politiko bat tranpolin hartuta, zenbait kontzepturenedukian urperatu gaitezen proposatzen duela ematen du. Bakea,justizia, traizioa dira liburu honen konstantea, pertsonaia guz-tien ahotan topatzen ditugun hitz klabeak, eta baita tramarenbizkarrezurra. Denek izango dute bakea helburu, pertsonaiekjustizia eskatuko dute baina, azken finean, denak gara traidoreakbesteen begietan. Zergatik baina?

    Jabetu ez arren, egunero hamaika mila aldiz aipatzen direnesanahi higatuzko hitzak baino ez ditugu hauek, eta praktikanjartzen direnean ere, nahi ahala egiten eta desegiten dira diruatartean bada. Balio unibertsaleko definizioa bazterturik geldituda eta merkatu sistemaren saleroste beharrari erantzuten dioteorain: bakea zein preziotan? Justizia norentzat eta zeren truke?

    Printzipio ideologiko batzuen menpe elkarri tiro-ka ari garen bitartean, gure bizitzari prezioa jarridiotenak espektakuluari barrez begira daude. n

    Saioa Ruiz Gonzalez

    ERREALITATE horren zergatiak ale-tzen saiatu dira Ander Iturriotz,Inma Errea, Josu Jimenez Maia,Ixabel Etxeberria, Gotzon Baran-diaran Arteaga eta Anjel Lertxundi–azken honek Iratxe Etxebeste min-tzalagun duela–, Hegats aldizkariko51. zenbakian.

    Nork bere ertzetik heldu diogaiari, zenbaitek lurraldetasunarenikuspegitik, osotasunari erreparatutanahiz Nafarroa edo Iparraldea espa-rrutzat hartuta, kasura; hainbatekbere larruan bizi izan duenetik,gehienek hizkuntzaren gutxiespenaksortzen duen minetik, bazterkeriakduen oinarri politikotik, musikareneta literaturaren arteko uztardurakeman lezakeenetik...

    Ehun orrialde eskaseko liburuxkahonek ez dakar konpendio bateratu-rik, baina bai ondo kontuan hartze-ko ideia hausnartuak, zezenari ada-rretatik heltzeko.

    Biziki interesgarriak Ander Itu-rriotzek planteatzen dituen galderak;(nazio, kultur edo literatur) markakontzeptuaren inguruan azaleratudiren gogoetak edota Ixabel Etxebe-rriari darion baikortasuna. Gogoanhartzekoak, halaber, Inma Erreakgeneroaren optikatikegin duen ispilutzea. n

    Garbine UbedaGoikoetxea

    Bizkartzainaren lehentasunakIñaki Irasizabal

    Pamiela, 2014

    Hitzen ondoeza

    Euskalliteraturaren

    ikusezintasunaz

    Helduen Literatura

    Euskal literaturaren ikusezintasuna.

    Hainbaten artean

    Hegats, 51. zenbakia.Euskal Idazleen Elkartea, 2013

  • 2014KO MARTXOAREN 9A 31�

    MUSIKA - ERDIKO KAIERA

    ALDI HONETAN, OLBEk titulu ezagunene-tako bat ekarri digu, ezin erakargarriagoa,ezin dramatiko eta pasionalagoa: Carmen.Izenburua entzun eta segituan agertzendira gure imajinazioan emakume ijito anda-luziarra, “toreadore”-a eta abar, baina,nahiz eta Bizet-en lana Sevillan kokatzenden, konpositoreak oinarri bezala hartuzuen nobela, Prosper Merimée-ren Carmen-en akzioa Nafarroan gertatzen da. CarmenEtxalarkoa zen eta Don José Lizarraben-goa, Elizondokoa. Beraz, Carmen-en arke-tipoa –emakume askea, gogorra, nahiduena momentu bakotzean egiten duena,kontsekuentea, heriotza duintasunez onar-tzen duena– ez al da emakume euskalduna-rena izango? Beharbada, bai. Edo, gutxie-nez, gustatuko litzaiguke, ezta?

    Baina, goazen harira. OLBEk ekarritakoprodukzioa, Calixto Bieito famatuarena, gustatuzitzaigun. Bertsio hau, 1999an estreinatua, sona han-dikoa izan zen momentu hartan, oso apurtzaileakontsideratu zelako. Alde batetik, XIX. mendeankokatu ordez, XX. mendeko 60ko hamarkadankokatzen da, legionarioen kuartel baten inguruan.Bestetik, aktuazioetan alde sentsuala edo ia sexualaazpimarratzen da; hori bai, muga gainditu gabe.Agian orain dela hamabost urte bai, ausarta izanzitekeen. Gaurko ikuspuntutik, batere ez. Ez daohiko bertsioa, baina berrikuntza neurtuak ditu,mantentzen du istorioaren esentzia eta estetikokiederra da, dudarik gabe.

    Musikalki, azpimarratu egin behar dugu AquilesMachado-ren interpretazioa. Ahots argitsua duMachadok, boteretsua baina gozoa, ñabarduraz betea.Benetako gozamena izan zen bera entzutea. Horrezgain, ondo sartu zen bere paperean, sinesgarritasunez.Oso ondo Maite Alberola soprano valentziarra ere.Mikaela taxuduna egin zuen. Agudo zoragarriak ditueta oso ondo menderatzen ditu bere baliabide boka-lak. Carlos Álvarez baritono malagarra, beti bezala,

    oso eraginkorra suertatu zen, eta, hasiera batean osoeroso sentitu ez bagenuen ere, obra aurrera joan ahalademostratu zuen bere gaitasun bokal eta interpretati-boa. Eta Carmen? Giuseppina Piunti mezzo italiarraoso-oso ondo mugitu zen taula gainean, fisikoki ema-ten du denok buruan dugun Carmen baten irudia, bel-tzarana, ederra… Eta bokalki ondo aritu zen, besterikgabe. Ñabardurak falta ziren bere ahotsean, nahikoplanoa izan baitzen bere interpretazioa, ikuspuntumusikaletik. Halere, orokorrean, figura ona egin zuen.Azkenik, gure izarrek, Itxaro Mentxaka mezzoak etaElena Sancho sopranoak, interpretazio azpimarraga-rriak egin zituzten, oso landuak. Euskadiko OrkestraSinfonikoa, Jean Yves Ossonce maisuaren batutapean,akatsik gabe. Eta bai Bilboko Operaren Abesbatza, baiBilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioko Abesba-tza, txalogarriak, abesteaz gain dantzatu eta mugituegin behar izan zutelako, eta dena ongi.Benetan ondo pasa genuen. n

    Montserrat Auzmendi

    Bizet-en Carmen. Bakarlariak: Giuseppina Piunti (mezzoa), Aquiles Machado (tenorea),

    Carlos Álvarez (baritonoa), Maite Alberola (sopranoa). Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jean Yves Ossonce.

    Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bilboko Operaren Abesbatza. Eszena zuzendaria: Calixto Bieito.

    Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Otsailaren 15a.

    Carmen, edo emakume euskalduna

  • 32 � 2014KO MARTXOAREN 9A

    | ANA ZAMBRANO |ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK

    40 urte elkarrekinegin dituztela-eta,Mikelek honelaxeesan dio emazteari:

    – Arantza! Elka-rrekin horrenbesteurte egin eta gero,opari berezi bat eginnahi dizut. Zer nahiduzu? Mercedes bat, Kari-ben kruzeroa edo diaman-tezko eskumuturrekoa?

    – Mikel... Nik dibortzioa

    nahi dut!– Kontxo! Hau ezuste-

    koa! Ez nuen horrenbestediru gastatzeko asmorik!

    Hitz gezidunak

    SoluzioaKike Amonarrizen umorea

    40 urte elkarrekin

    TXOKOLA-TEZKO

    GOZOKI

    ------------BORONDATEZ

    AGERTZEKOEKINTZA

    ------------BIZI GAREN

    PLANETA

    GOROTZA------------

    MUTU

    PERTSONAIA-REN ABIZENA

    ------------LANBIDEATZIZKIA

    ARRAINMOTA

    KATUARENOIHUA

    ------------NIREGANA

    ELIKATZEN------------GIZAKI AR

    LARRUAZA-LEKO

    GOGORGUNE

    ------------TOKIRENBATERA

    PERTSONAIA-REN IZENA

    ------------TOKI

    SILABAHINDUA

    ------------ZUHAIXKA

    IZENA, AINARRA

    HURBIL------------... EGIN,

    HOZKATU

    ALTUERA------------LURPEKOGARRAIO-

    BIDEA

    EGOKIAK------------

    ZUBEROAKOHERRIXKA

    HAGOAN,OREKAZ

    ------------HOTSIK

    EGIN GABE

    HERRIHIZKERAN,

    BADA

    ------------IRAUPEN

    HEGAZTIZANGALUZE

    ------------UR IZOZTUTA

    TURKIAKOHERRITAR

    ------------PERTSO-NAIAREN

    JAIOTERRIA

    HERRI HANDI------------TINAKO,TRESKA

    BURUTIKJOTA

    LETRAGREKOA

    ------------BIHI, GARAU

    SARRERA------------

    JABETASUNATZIZKIA

    IRRISTATU,LERRATU

    ------------EZ EME

    ROENTGEN------------RUBIDIOA

    EZ POSITIBOEZ NEGATIBO

    ------------IODOA

    EMAKU-MEZKO

    BATENTZAT,SENIDE ARRA

    ZEINLEKUTARA

    ------------TELEBISTA

    OTSOKO------------GERNUA

    ESKERRIKASKO

    KOILARAHANDI

    ------------TOKI

    HOR