NOAUA! 651 alea

24
Igogailua jartzeko erraztasun gehiago eta oztopo gutxiago dago orain ASTEKARIA | 2016ko martxoaren 18an | XIX. urtea | USURBIL | 651. zenbakia | www.noaua.eus Autobus zerbitzuaren murrizketak kezka eragin du inguruko herrietan Iaz, hondakinen %83,61 gaika batu zen Boulder berri bat ipini dute kiroldegian

description

 

Transcript of NOAUA! 651 alea

Igogailua jartzeko erraztasun gehiago

eta oztopo gutxiago dago orain

ASTEKARIA | 2016ko martxoaren 18an | XIX. urtea | USURBIL | 651. zenbakia | www.noaua.eus

Autobus zerbitzuaren murrizketak kezka eragin du inguruko herrietan

Iaz, hondakinen %83,61 gaika batu zen

Boulder berri bat ipini dute kiroldegian

651. zenbakia 3ATARIKO HAIZEA

Albistea iruditan

Laburrean‘Eraldatzen’ eta ‘Kooperatzen’ ikastaroak

Urberritzen egitasmoaren bigarren batzarra

Abian prozesuko bigarren batzarra

Bi formakuntza saio ireki, doako eta eus-karaz egingo dira Hernanin: Eraldatzen eta Kooperatzen. Apirilaren 11n hasiko dira baina izena emateko azken eguna apirila-ren 8a izango da: [email protected]

Bigarren batzarra deitu du Usurbilgo Ezker Abertzaleak larunbat honetarako, 09:30ean Potxoenean: “Definizio estrate-giko eta eztabaida eta etorkizuneko gara-penaren zehaztapena”.

Bigarren hitzordua Usurbilen egingo da. Eguna: Martxoaren 16a, azteazkena.Tokia: Usurbilgo Potxoenea kultur etxean.Ordua: 10:30 - 13:00.

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Kultur ElkarteaBordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil

943 360 321 /// [email protected] /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria:Idoia Torregarai.Aldizkariko koordinatzailea:Imanol Ubeda.Idazkaria: Aizpea Aizpurua.Publizitatea: Beatriz Alda,[email protected] berria: Erroitz S. L.

Erredakzio kontseilua,[email protected]:Imanol Ubeda, Aritz Lasarte.Banaketa: Olatz Rezola, Ekhi Arrieta.Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Ara-nalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola.Tirada: 2.800 ale.Lege-Gordailua: SS-668-96ISSN: 1136-6818.

Inprimategia: Antza. ZirkuituIbilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Kultura, Euskara eta Gazteria ba–tzordeak lehenik, eta otsailaren 23an izandako osoko bilkurak

gero, aho bateko babesa eman zion Usurbilgo Udalaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarme-na beste 4 urterako berritzeari. Astearte goizean heldu zen hitzarmena sinatzeko unea. Iruditan dituzue Udala eta NOAUA! K.E. ordezkatu zuten kideak; Udalaren aldetik, Xabier Arregi alkatea eta Xuban Zubiria zinegotzia; eta NOAUA!-ren ize-nean, Idoia Torregarai lehendakaria.

2020ra arte berritu den hitzarmenaren helburua, “NOAUA! Kultur Elkartearekin dirulaguntza-erregimena eta prekarioz lagatuko dion lokalaren erabilpena arau–tzea da”. Baita noski, euskara sustatu edota euskal kultura zaindu eta ezagutze-ra ematea. Emandako laguntzaren truke, Udalak orrialde osoko lau publizitate jarriko ditu urtero NOAUA! aldizkarian. Honez gain, “NOAUA! Kultur Elkarteak, herriari zuzendutako ekintza guztietan

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.

Elkarlanean, beste lau urtez

Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartearen hitzarmena beste lau urtez luzatu da. Argazkian, Xuban Zubiria zinegotzia, Xabier Arregi alkatea eta Idoia Torregarai NOAUA!ko lehendakaria.

Udalaren laguntza eta babesa jasotzen duela adieraziko du”.

Hurrengo NOAUA!, apirilaren 8anEskuetan duzuen astekari hau da orain-goz, plazaratuko dugun azkena. Hurrengo bi asteetan aldizkaririk ez da izango. Da-torren NOAUA!, 652. zenbakiduna, apiri-

laren 8an argitaratuko dugu. Aldizkari ho-rretarako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, apirilaren 4a baino lehen ekarri NOAUA!ko egoitzara, edo [email protected] helbidera bidali. Argibide ge-hiagorako: 943 360 321.

Aldizkaririk egon ez arren, asteotan noaua.eus ataria albisteez elikatzen segi-ko dugu.

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an4 HERORREK ESAN

Aritz Gorriti

Tragediak bata bestea-ren atzetik etortzen omen dira. Ondo

dakite hori Euskal Herriko udalerri askok. Ondarru-ri egokitu zaio oraingoan. Aste hasieran, leherketa izan zuten bertako izotz enpre-sa batean. Bi hildako, egun batzuk lehenago euriteek eragindako lubiziek kolpatu zuten herrian. Gogoan izan, hainbat etxe atarietara heldu ziren lurjauzien ondorioz, auzune batetik bizilagunak aterarazi behar izan zituz-tela. Dirudienez luzerako, arazoak ez baitu konponbide erraza.

Ikusi besterik ez zeuden, kamerek lurretik grabaturi-ko irudiak. Eta hain modan dagoen dron batek airetik in-guruneari ateratako argazki

ikusgarria. Ikuspuntuotatik lubiziek eragindako kalteak erakutsi dizkigute. Eta herri-tar kaltetuak bizitzen ari di-ren egoera bidegabea. Etxetik kanpo, ezin jakin noiz arte.

Baina atentzioa deitu dit kontu batek; beste behin, ez ote digute gertaturikoa atze-koz aurrera kontatu? Aldatu dezagun irudiok ikusteko di-tugun betaurrekoak. Nolatan daude etxebizitzok mendia-ren kontra eraikiak? Mendia hor egongo zen ba, etxeok altxa baino lehen? Baina ez, errua euriteena, errua euri-teek eragindako lubiziena. Bere garaian egindakoak erantzukizunik ez. Mendiari kosk egin zioten etxeok erai-kitzeko, eta orain mendia, lapurtu zaion tokia eskatzen hasi da. Marruka gainera.

Itsasertze eta errio bazte-

rretan ere hainbatetan gertatu da. Itsas ekaitzek edo uhol-deek agerian uzten dute, ura ez dela sartu behar ez duen lekutik sartzen. Ez duela kal-tetu behar ez duena kaltetzen. Nahiz onartu beharko dugun, “burugogor” samar jartzen ga-rela sarritan, halakoak saihes-tu nahian. Urak berea izan eta noizbait lapurtu zitzaion eremua hartzen du noiz edo noiz, goiz edo beranduago. Eta urak bezala, mendiek ber-din.

Inguratzen gaituzten na-tur baliabideak gure interes eta nahierara aldatu, molda–tzen ditugu, “galdetu” gabe. Erreparaziorik gabe. Eta gero berea eskatzen dutenean gai-nera, naturaren “haserraldia-ren” aurrean, gu are haserre-ago jartzen gara. Eta benetan sortutako arazoari aurre egin

beharrean, “hirugarrenei” errua botatzen eta argibi-de eske. Eta gero, kalteak konpondu eta hurrengora arte. Oraingoan ere hala izango da ziurrenik. Baina ikusitako irudiek, hirigin–tzaz zipitzik jakin gabe, nahiko argi erakutsi dute ger-tatu dena zerk eragin duen.

Ondarruko kasuak deiga-rria suertatu zait, beste kon-tu bategatik. Halabeharrez, lubizien eraginez bizilekua utzi behar izan duten herri-tarrentzako nahikoa etxebi-zitzarik ez eta, etxe hutsak dituztenei etxeak uzteko gonbita egiten dute erakun-deek. Keinu ederra, dauden bizilekuak erabiltzea, akaso eraikitzeko leku gehiagorik ez eta, mendi edo errio kon-tretan eraikitzen segi beha-rrean.

Aritz Gorriti | Idoia Torregarai | Maialen Unanue | Ilazki Gaintza | Luis Aranalde | Luken Arkarazo | Imanol Ubeda

Ostu zaiona eskatzen

Manifestaziorako deia egin dute preso eta iheslari ohiek

Nazioarteko preso poli-tikoen egunerako, hau da, datorren apirilaren

17rako manifestazioa deitu dute Bilbon preso eta iheslari ohiek, “amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera” aldarri-pean.

Mobilizazioa igande eguer-dian Oiardo Kiroldegian egi-niko ekitaldian iragarri zuten. Hitzorduak, ia mila euskal pre-so eta iheslari ohi batu zituen. Manifestazio honen harira, jada ia 1.000 lagunen atxikimendua jaso duen adierazpena irakurri zuten. Adierazpenarekin bat egin duten horien artean dira iheslari eta preso ohi usurbilda-rrak ere. Zuek ere babesa eman

diezaiokezue adierazpenari abiandabidea.eus atarian sartu-ta. Web orrialde berean irakur dezakezue manifestua.

Adierazpenean, euskal pre-soak etxeratzeko lanketan eta Bilboko manifestazioan parte hartzera deitzen dute. “Euskal preso politikoen Euskal Herri-ratzea eta etxeratzearen aldeko

lanean murgiltzera gatoz. “Aski da!” ozenki aldarrikatzera. Mo-bilizatu eta eraginkortu egin behar dugu euskal jendartearen gehiengo oso zabal batekin par-tekatzen dugun delibero politiko hau.

Sakabanaketaren aurka, pre-soen etxeratzearen alde lanean ari diren edota aldekotasuna

adierazi duten eragile sozial eta instituzional guztiei elkarlane-rako gonbitea luzatzen diegu”.

Euskal Preso Politikoen Kole-ktiboari babesa adierazi diote. “Guk hauxe diogu, ozen: be-raiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta aha-legin guztietan, baita legedi bar-neko baliabideak erabiltzeko era-baki eta urratsak ematean ere”.

Azken ostiraleko elkarretaratzeaMartxoaren 25ean euskal pre-so eta iheslarien eskubideen aldeko hileroko elkarretara–tzea. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituriko hitzordua, 20:00etan Mikel Laboa plazan.

651. zenbakia 5HERRIKO TALDEAK

* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: apirilak 8. Idatzia ekartzeko azken eguna: apirilak 4.

Eta horregatik idazten dut artikulu hau, egun horretan adierazitako

mezua eta aldarriak indarrean daudelako, nahiz eguna pasea izan. Gaur ez da martxoaren 8a, baina tristea eta mingarria litzateke egun horretako asmo onak egun bakarrera muga-tuko bagenitu.

XXI. mendean, aurrerapau-so pozgarririk izan bada, hori emakumeen eskutik etorri da. Emakumeek espazio priba-tuan eta publikoan jakin izan dute beren egoeraz jabetzen,

eta ahalduntzearen bidez gero eta espazio eta ahal han-diagoa hartzen. Mugimen-du feministak erabakimenez erantzun dio gaur egungo egoerari eta, krisi ekonomiko, etiko eta politiko sakonen er-dian, jendarte eredu justuago baten oinarriak ekarri ditu lehen planora. Egunez egun mamitzen den ahalegin hori benetan da eredugarria eta txalotzekoa.

Hala eta guztiz ere, jendar-te parekideago baterantz egin beharreko bidea ez da emaku-meena soilik. Gizonezkooi ere

badagokigu geuretik jartzea, zentralitatetik albora egitea, kulturaz onartuak ditugun pribilegio batzuk baztertu eta eraldaketa horretan aktibo izatea, norberetik hasi eta jen-dartean harremanak izateko dugun modua aldatzeraino.

Martxoaren 8a emakume langileen aldarrikapen eta os-pakizun eguna izan da, 1911n lehen aldiz ospatu zene-tik. Gaur egun, emakumeen emantzipazioa eta ahaldun–tzea ditu berezko baloreak. Baina jendarte parekidea ezingo da erreala izan, gizo-

nezkook ere aldaketa horren alde jarrera aktiboa hartzen ez badugu, gure zenbait joka-moldetan atzera eginez eta gure bizilagun, bikotekide, lagun eta kideen ahalduntzea sustatuz.

Gaur ez da martxoaren 8a, baina ez dezagun ahaztu egun horrek esan nahi due-na, badugu-eta zer ikasia eta zer egina. Datorren urteko emakumeen harrotasunerako eguna ez dadila gizonezkoon lotsarako izan.

Xabier Arregi, Usurbilgo Alkatea

Ika-mika

Gaur ez da martxoaren 8a

302 langabetu otsailean Langabezia tasa altuena erregistratu ohi duen hilabe-tea izan dugu otsaila azken urteotan. Oraingoan ordea urtarrileko datuen pare man-tendu da. 302 langabetu erregistratu dira Usurbilen otsailean, urtarrilean baino langabetu bat gehiago eta duela urtebete baino 45 lan-gabetu gutxiago, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera.

KontratazioakUsurbilgo langabetuak emakume aurpegia izaten segitzen du. 302 langabetutik 169 emakumezkoak dira, 133 gizonezkoak. Kontratazio da-tuek ere sexuen arteko deso-reka nabaria berresten dute; emakumezkoak baino gizo-nezko gehiago kontratatzen dira. Otsailean Usurbilen, 341 kontratu erregistratu ziren. 198 gizonezkoenak ziren, 143 emakumezkoenak.

Pozik dira Gure Pakea Elkartekoak, igaro berri den Jubilatu Asteak izan

duen harrerarekin. “Eskerrik asko benetan denoi, zuen par-te hartzeagatik”, adierazi dute elkarteko zuzendaritza taldetik.

Jendetsuak izan dira, gaur-kotasun handiko gaiak tratatu dituzten ekitaldiak. Iktusari buruz DYAko sendagile batek eskainitako hitzaldira 80 lagun batu ziren. 70 bat etxeetako igogailuei buruzko saiora. Bes-te hainbeste jende bildu zen, Joxe Mari Soroaren kantu, txiste eta pasadizoak entzute-ko antolatu zuten hitzordura. Ezusteko bakarra eguraldiak eman zien. Iraeta eta Azpeitia lotzekoak ziren ibilaldia aldatu eta Zestoatik abiatu behar izan zuten, aurrez izena emana zu-ten 21 lagunek. Jubilatu Astea-ri bazkari eder baten bueltan eman zioten amaiera igandean, beste 50 herritarrek.

Jubilatu Aste jendetsua

Joxe Mari Soroa kantuan. Hitzaldiek ere harrera ona izan dute.

2016ko martxoaren 18an6 PIL-PILEAN

Interes nabarmena piztu zuen. 70 lagun bildu zituen Artzabalgo ekitaldian, lege-

dia aldetik egon diren aldake-ten berri eman zuen Gizarte Zerbitzuetako kide, udal arki-tekto eta abokatu banak. Baita etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko dauden baliabideen eta lanok egiteko dagoen di-ru-laguntza eskaintzaren in-guruko argibideak ere.

Aho bateko adostasunaren beharrik ezAldaketa nabarmenena le-gedian eman da hain zuzen. Lehen, eraikin batean igogai-lua jartzeko ezinbestekoak ziren, etxe jabe guztien alde-ko bozkak. Aho batez onartu behar zuten etxe jabe guztiek, igogailua jartzea. Egun, ge-hiengo osoa aski da. Alegia, etxe jabeen erdia baino gehia-go igogailua jartzearen alde agertzen bada, aurka daude-nek ere onartu beharra dute beste aldeak erabakitakoa eta ordaintzen lagundu, gaine-rakoek bezala.

Legedia, eguneratuaHonez gain, legediak badi-tu igogailua jartzea errazten duten zirrikitu gehiago ere. 2013an indarrean jarri zen al-

daketa baten arabera, eraikin batean igogailu baten beharra izan edota 70 urte baino ge-hiago dituen bizilagunen bat baldin bada, etxe jabeen akor-diorik gabe, igogailua jartzera derrigortu ditzake bizilagun guztiak. Horretarako baina,

bi baldintza bete behar dira; egin beharreko lanen kostuak, ezin du gainditu etxe jabeen 12 hilabeteetako ohiko gastuen kopurua. Egin beharreko obren gastuak kopuru hori gainditu eta bizilagunen bat hortik au-rrerako diru kopurua, diferen–tzia, ordaintzeko prest badago, kasu honetan ere, 70 urtetik gorako edo irisgarritasun ho-bea izateko beharrean den bi-zilagun horrek, gainerako etxe jabeak igogailua jartzera be-hartu ditzake.

Hobariak eta laguntzakDiru kontuez ari garela, egin beharreko inbertsioak atze-ra bota dezake norbait agian,

Gure Pakeak antolaturiko hitzaldiak jakinmin handia piztu zuen.

Oztopo gutxiago, etxebizitza irisgarriagoak izateko

n Igogailuaren kokapenaKokapen hau izan behar du igogailua jarri nahi duenak eraikin batean. Lehentasun hurrenkera honetan tokio-tan kokatu daiteke: eskailera zuloan; eraikin barruko pa-tioan; fatxadan, partzela pri-batuan; edo espaloian, zoru

publikoan, zoru publikoaren zati bat esleitu ostean.

n Irisgarritasuna hobetzeko baliabide motakEskaria handitzen doanez, baliabide eskaintza ere ugaritzen doa: igogailuak, arranpak, plataforma jaso–

tzaileak, aulki mekanikoak, eskailera mekanikoak…

n Irisgarritasuna hobetzeko lanen prozedura-Lanak egiteko beharrezkoa: Udal baimenak eta etxe ja-beena.-Udal tramitazioa pausoz

pauso: azterlan proposame-na aurkeztea (hautazkoa), lanen baimen eskaera eta proiektu teknikoa aurkeztu eta onartzea; igogailua jar–tzea; igogailua erabiltzeko baimena eskatzea; Udalaren ikuskaritza; igogailua mar-txan jartzea.

LEGEAK DIOENA

“70 urte baino gehiago dituen bizilagunen bat

baldin bada, etxe jabeen akordiorik gabe

igogailua jartzera derrigortu ditzake bizilagun guztiak”

Irisgarritasuna hobetzeko kontuan hartu beharrekoak

eta igogailua jartzearen aurka agertu. Artzabalgo hitzaldian ziotenez ordea, laguntza ez-berdinak daude etxejabeen es-kura. Usurbilgo Udalak 2002. urtean onarturiko diru-lagun–tza lerro baten arabera, igogai-lua jartzeagatik, eraikineko bi-zileku bakoitzak gehienez 600 euroko laguntza jaso dezake. Honez gain, igogailua eraiki–tzeko, nahiz oro har etxebizi–tzako irisgarritasuna hobetzeko lanen lizentzia obrari, %90eko hobaria aplikatzen dio Udalak.

Gizarte Zerbitzuetan laguntzen dute tramitatzenEusko Jaurlaritzak bere alde-tik, igogailua jartzearen truke Ogasunean desgrabatzen la-guntzen du, diru-laguntza ema-ten dute baita interes baxuko maileguak eskatzea ahalbi-detu ere. Igogailua jartzeko Gasteizko Gobernuari zuzen-duriko eskaerak, Donostiako Andia kalea 13an kokatua da-goen lurralde ordezkaritzan bideratu behar diren arren, “Gizarte Zerbitzuetan lagun–tzen dute tramitatzen”, udal ordezkaritzak Artzabalgo hitzaldian adierazi zuenez. Bertan jaso dezakezue gai honi buruzko informazio ge-hiago.

Etxe jabeen artean eztabaida eta desadostasunak eragiten segitzen duen gaia dugu igogailuena. Igogailua jartzeko egin beharreko inbertsioak bat baino gehiago atzera bota dezake, baina bada

baita gai honi buruzko informazio falta ere. Desinformazio horri aurre egin nahian hitzaldia antolatu zuen Gure Pakea Elkarteak, ospatu berri duten Jubilatu Astearen baitan.

651. zenbakia 7PIL-PILEAN

Amarako autobus gelto-kia lekuz aldatu zute-nean, Usurbil Donos-

tiarekin lotzen zuen autobus zerbitzuko geltokia ere ezaba-tu zuten. Astigarraga ospitalee-kin lotzen duten zerbitzua ere kendu egin dute. Asmo bera omen dute, Zestoa eta Eibar lotzen dituen zerbitzuarekin ere. Usurbil eta Lasarte, ospi-taleekin lotzen duten autobus zerbitzua ere murriztu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gerta daitekeenari aurre har-tu nahian, agerraldia egin zuen martxoaren 11n, Usurbil eta Lasarteko EHBilduk, Lasarteko jubilatuen egoitza pareko au-tobus geltokian. Eskaera argia egiten diote murrizketok apli-katzen ari den Diputazioari. “Usurbil eta Lasarteko EHBil-duko ordezkariok Gipuzkoako Foru Aldundiari Ospitaleak, Lasarte-Oriarekin eta Usurbi-lekin lotzen dituen zerbitzuan murrizketarik ez egiteko es-katzen dugu”, adierazi zuten, Jone Urdanpilletak eta Pablo Barriok, Usurbil eta Lasarte-ko udal ordezkariek hurrenez hurren. Eskaera hau egiten diote Diputazioari, “herritarrei sortzen zaien kalteengatik. Inorentzat ez da gustuko Ospi-talerako bidaia: adinagatik, eri-tasunagatik edota bertan apar-katzeko dauden zailtasunak direla medio, eta, zentzu horre-tan, Ospitaleko autobus lineak ezinbesteko zerbitzua betetzen du. Bestetik, zerbitzuan murrizke-tak ezartzeak lanpostuak desa-gertzea ere esan nahi du”.

Eragileei deialdiaHerritarrak eta eragileak adi egotera deitu dituzte. “Usur-bil eta Lasarte-Oriako herritar, auzo elkarte, jubilatu elkar-te eta bestelako eragileei adi

Usurbil eta Lasarte-Oriako EHBildu, autobus zerbitzuetako murrizketen aurka

Usurbilgo eta Lasarte-Oriako ordezkariek agerraldia egin zuten Lasarte-Oriako jubilatuen egoitza aurrean.

egoteko eta mugitzeko gonbi-dapena luzatzen diegu: auto-busaren alde mugitu orain, au-tobusean mugitu ahal izateko gero”, ziotenez.

Kezka herritarren arteanHerritarrak mobilizatzen ha-siak dira; Astigarragan sina-durak biltzen aritu dira, edota Lasarte eta Usurbilgo Udaletan ere hainbat herritarren kexu eta sinadurak jaso dituzte. “Sare sozialetan eta Usurbil eta Lasarte-Oriako herritarren artean kezka bat sortu da Os-pitalea eta herrien arteko zer-bitzuen murrizketak direla eta. Kezka horrek badu oinarririk. Alde batetik, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa foru diputatu Marisol Garmendiak, legealdiaren hasieratik Garraio

EH BILDU“Inorentzat ez da gustuko

Ospitalerako bidaia: adinagatik,

eritasunagatik edo bertan aparkatzeko dauden

zailtasunak direla medio, eta, zentzu horretan,

Ospitaleko autobus lineak ezinbesteko zerbitzua

betetzen du”

Gipuzkoako autobus zerbi–tzuen sarea hobetzeko parte hartze prozesua sustatu zuen aurreko legegintzaldian Foru Aldundiak. 56 udalerrik hartu zuten parte, Usurbilek eta Lasar-te-Oriak tartean. Prozesu hartan herritarrek eginiko ekarpeneta-tik jarri ziren martxan egungo T2 (Aginaga-Ospitaleak) eta T6 (Usurbil-Hernani) zerbitzuak, eta “hauek ere, hobetzen joate-ko konpromisoa hartu zen”.

Egungo Aldundia aldiz, kon-

trako norabidean doa. Martxan jarri edo hobeturiko zerbitzuok murrizten ari da. EHBilduk zera galdetzen die Aldundian agin-tean diren EAJ eta PSE alderdiei. “Zergatik herritarren parte-har–tzearekin jarritako zerbitzu bat ez da herritarren parte-hartzea-rekin kentzen? Demokraziaz ari bagara, non geratzen da herritarren borondatea? Mugi-kortasun jasangarriaren arloan (autobusa, bizikleta...) egiten diren murrizketak mugikorta-

sun ez jasangarrietako inber–tsio ikaragarriak finantzatzeko dira? Zehazki esanda, Donos-tiako Metroa bezalako inber–tsioa egiteko? Munduko Metro zentimetroena, alegia. Zein prozesu parte-hartzailetik sortu da Donostiako Metroaren proiek–tua? Herritarrek eskatu dute? Galdetuko zaie? Susmoa dugu oso interes ekonomiko handiak eta interesatuak daudela horren atzetik, ez prezeski, herritarren interesak”.

Publikoaren zerbitzuaren ego-kitzapenak bultzatuko zituela iragarri zuen. Egokitzapenak, orain arte, zerbitzu murriz–ketak izan dira”, EHBildutik ohartarazi dutenez.

Murrizketak beste esparru batzuetanMurrizketen politika ez da autobus zerbitzuetara mu-gatzen. EHBildutik diotenez, “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarean, adibidez, bizikleta eta bidegorrietara bideratutako au-rrekontua herenera jaitsi da: 6 milioi eurotik 2 milioi eurota-ra”.

Hartutako konpromisoen kontra

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an8 HERRIKO TALDEAK

“Feminismoak egingo gaitu herri!” Zoriontzeko soilik ez,

emakumeek egune-rokoan pairatu behar

izaten dituzten diskriminazio eta zapalkuntza egoeren sa-laketa plazara ateratzeko egu-na izan genuen Martxoaren 8a. Horren lekuko, Matrakak Usur-bilgo Talde Feministak deitu eta Usurbilgo Udalak babestu-ta, “Hau ez da gure bakea. Fe-minismoak egingo gaitu herri!” aldarripean, Mikel Laboa pla-zan egin zen elkarretaratzea. Azken hilabeteotan egin diren mobilizazioen ildotik, geroz eta jendetsuago eta anitzagoak dira herriko talde feministak antolaturiko elkarretaratzeak. Martxoaren 8an elkarretaratzea egin zuten Mikel Laboa plazan.

Manifestazio nazionala deitu dute apirilaren 9an

Euskal Herriko Mugimen-du Feministak manifes-tazio nazionala deitu

du apirilaren 9rako Gasteizen. Apirileko bigarren larunbatean, 13:00etan abiatuko da Bilbo plazatik, “11 eraso 12 erantzun. Feministok prest!” aldarripean. Mobilizazio honen bidez, indar-keria matxista salatu, mugimen-du feministaren kriminalizazioa arbuiatu eta bortizkeriaren in-guruko hausnarketa bat sustatu nahi dute deitzaileek.

Apirilaren 9ko deialdiari atxi-kimendua adierazi zioten, Mar-txoaren 8ko elkarretaratzean parte hartu zuten usurbildarrek. “Feministok prest!” zioten kar-telak eskutan zituztela taldeko argazkia atera zuten. Eta mani-

festazioko antolatzaileek, gauza bera egitera deitzen diete norba-nako, talde zein eragileei. Api-rilaren 9ko hitzorduari begira, atxikimendu kanpaina abiatu baitute, feministokprest.word–press.com atarian.

Babesa nola adieraziBi modutara babestu daiteke

Gasteizko mobilizazioa; “Femi-nistok prest!” dioten kartelekin (irudiak blog horretan deskar-gatu ditzakezue) argazkiak atera eta [email protected] helbidera bidalita, #FeministokPrest traola balia-tuta sare sozialetan zabalduz edota web orri berean dagoen formulario bat beteta.

Gasteizen egingo da manifestazio nazionala, eta bertara joateko deia egin dute.

Lapurreta ZubietanAstelehenetik astearterako gauean, Zubietako Kaxkape egoitza atarian aparkatuta zeuden bi ibilgailu kaltetu zi-tuzten, furgoneta bat eta auto bat hain zuzen. Ate banatako beira txikitu zieten.

Astelehen gauez bi ibilgailu kaltetu zituzten Kaxkape ondoan.

PIL-PILEAN651. zenbakia 9HERRIKO TALDEAK

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an10

2015eko zenbakiak, hilabetez hilabete

GAIKAKO BILKETA“902 tona organiko

kudeatu ziren guztira (159 auzokonpostaren

bidez eta 742 organikoaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi, 256 tona

ontzi arin eta 205 tona beira”

Nola pasatzen den den-bora. Asteazken hone-tan zazpi urte bete be-

rri ditu, Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua eta emaitzak irauli zituen atez ateko bilke-tak. Zazpi urteren ostean, begi bistakoa da sistemak izaten se-gitzen duen eraginkortasuna; iaz ere, usurbildarrek sortutako hondakinen %83,61 birziklatu zen udalerri honetan. 2.526,69 tona guztira.

Gaika, Usurbilgo Udalaren esanetan, “urtearen 12 hilabete-tan 902 tona organiko kudeatu ziren guztira (159 auzokonpos-taren bidez eta 742 organi-koaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi bildu zi-ren, 256 tona ontzi arin eta 205 tona beira”.

2015. urte osoan guztira Usur-bilen sortu ziren 3.021,83 tona hondakinetik, errefusa, birzikla-tu eginik geratu zen hondakin zatia, 495,14 tona izan ziren. Usurbilgo Udalak ezagutzera emandako datuon baitan, etxee-tako bilketaz gain, Garbiguneko edota industriaguneetako bilke-ta datuak daude.

“Egin behar denaren eredu zarete”Ohitura aldaketa txiki batek, birziklatze tasaren ehunekoa

2015ean, hondakinen %83,61 gaika bildu zen

irauli zuen 2009an udalerri ho-netan. Usurbil Euskal Herrian hondakinen kudeaketan aitzin-dari bihurtu zuen. Guztia, atez ateko bilketak eragin zuen sako-neko aldaketari esker. Usurbilen edukiontziak kendu eta aipatu sistema martxan jarri zela 7 urte bete dira martxoaren 16an.

Usurbilek egindako apustua eredugarritzat jo zen, inguruo-tan, baina baita urrutirago ere. Eta horren lekuko, urte guztio-tan Usurbilgo hondakinen ku-deaketa gertutik ezagutzera eto-rritako hainbat lagunen bisitak. Azkena martxoaren 4an izan genuen. Lleidako Segarra es-kualdeko teknikari eta ordezkari talde bat etorri zen Usurbila.

Usurbil, praktika onen mapan“Urte asko daramagu honda-kinen kudeaketaren inguruko lanketan. Esperientzia eredu-garrien berri izan dugu. Usur-bilgoa azken urteotan sarritan entzun dugu, erreferentea eta oso ezaguna baita penintsula

Lleidako Segarra eskualdeko teknikari eta ordezkari talde bat izan berri da herrian. “Usurbilgo bilketa sistema erreferentea da penintsula osoan”.

osoan”, adierazi zioten aldizka-ri honi. “Birziklatze kontuetan egin behar denaren eredu zare-te”, zioten.

14 urte daramatzate Segarra aldean hondakinak atez ate biltzen. “Birziklatze maila oso ona dugu, baina pixka bat ge-ratua egun”, ohartarazi digute. Praktika on eta esperientzia arrakastatsuak ezagutu nahian dabiltza, “jarria dugun sistema nola hobetu dezakegun” jakite-ko. Egun, Segarra eskualde mai-lan %50eko birziklatze maila dute, inguruotan gertatzen den moduan, han ere zenbait uda-lerritan bestelako bilketa siste-mak baitituzte. Aipatu moduan, ehunekook hobetu nahi dituz-te. Esaterako, erabiltzailearen identifikazio lanak hobetu nahi dituzte, edota larrialdi guneeta-rako sarrera kontrolatu, adierazi digutenez.

Bisita betean harrapatu geni-tuen kataluniarrak. Ikusitakoaz inpresio oso ona zutela adierazi ziguten. Haienarekin alderatuta oso sistema aurreratua dugu-la, eta bisita ostean baloratuko zutela hemen ikusitakotik zer egokitu dezaketen euren errea-litatera. Hain zuzen, badute Usurbilen antzeko udalerri bat Segarra eskualdean, beste bat 10.000 biztanlekoa, eta 25-1.000 biztanle arteko 105 herri gune.

KONTZEJU TXIKIA

PIL-PILEAN651. zenbakia 11

Nafarroako Gobernuak, hondakinak murriz-tu eta gaikako bilketa

%75era igotzea helburu duen hondakinen kudeaketa plan berria aurkeztu du. Ez dago argi, birziklaezintzat jotzen duten hondakinen gainerako %25arekin zer egin asmo du-ten. Erraustegia eta zaborte-giak aipatzen dituzte. Errauste-gia, eta ingurumena kaltetzen duten halako proiektu handien aurka eremu juridiko eta tek-nikotik lanean dihardu Sustrai Erakuntza Fundazioak. Egiten dutenaz, izan dituzten lorpe-nez, eta Zubietako errauskai-luaz ariko da fundazioko kide Martin Zelaia, ostiral honetan 18:30ean Potxoenean.

NOAUA! Nafarroako hondaki-nen plan berrian, errausketa alboratu dutela esan dezakegu? Martin Zelaia: Hor dago koxka. Hondakinen %25 ezin dela bir-ziklatu, eta guztia zabortegira edo %10a erraustera eta gaine-rakoa zabortegira joan behar lukeela diote. Bi eskenatoki horien artean erabaki behar dela. Guk uste dugu ezin dela erraustu ezer, baina horreta-rako, %25 hori murriztu behar dela uste dugu. Plana aldatu behar da, baina ez bakarrik bi eskenatokion artean erabaki–tzeko. Ehuneko hori murriztu eta nola kudeatu erabakitzeko.

“Zubietako erraustegia ez da beharrezkoa”

Martin Zelaiak hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Potxoenean, 18:30ean hasita. Erraustegia Erabakia herri plataformak antolatu du.

N. Are gehiago, ehuneko hori murrizten duten esperientziak badirela jakinda. M. Z. Badaude bideak, eta ho-rretan saiatu beharra dago. Bestalde, erraustu beharre-ko zatia, Nafarroatik kanpo-ra bidaliko litzatekeela diote. Horrek zer esan nahi du, Gi-puzkoako erraustegira eraman-go dela zati hori?

N. Argitu beharreko kontuak dira hauek. Nola baloratzen du-zue plan osoa?

M. Z. Forma aldetik asko aldatu da oraingo Gobernua. Plan itxi bat aurkeztu beharrean, hain-bat eskenatoki aurreikusten dituena aurkeztu du. Hainbat bilera egin dira eta parte har-tu dugu. Oraindik ere ez dago erabat itxia eta bileretan parte hartzen segiko dugu. Hori bai aldaketa dela. Lehengo gober-nuak ez ziren horrelakoak. Bestetik, berrikuntzak daude. Europatik datorren ekonomia zirkularrari loturiko araudia planean sartuta dago, edo hori diote behintzat. Positiboa da hori. Baina bestalde, gaikako bilketaren ehunekoetan ez dira hain zorrotzak, zorrotza-goak izan behar dute. Gehia-go birziklatzen saiatu behar dute. Errausketaren eskenato-ki hori guretzat ez da batere zuzena.

“Toki askotan ikusi dugu zenbat birziklatu dezakegun eta zer gutxi dagoen errausteko”NOAUA! Zuen lan eremu-tik, zer erantzun eman die-zaiokegu Zubietan eraiki eta herritarrek nahi ez duten erraustegiari?Martin Zelaia. Argi dago proiektu hau ez dela behar, eta ezin dela egin. Herri eta Mankomunitate askotan iku-si dugu zenbat birziklatu de-zakegun eta zer gutxi dagoen errausteko. Bestetik, ikusi dugu baita errausketak nola kutsatzen duen eta hori ezin dugu onartu. Orain kezka–tzen gaituena da, Nafarroako hondakinen planak jasotzen duela, bertako hondakinak Nafarroatik kanpo erraus-tu daitezkeela. Nafarroatik kanpoko erraustegia, ezer ez dakigun arren, Gipuzkoako errauskailua izan daiteke. Ha-lakorik ez dugu onartuko noski.

Mobilizazio jendetsua AndoainenOndoko irudian, errauste-giaren aurka eta osasunaren alde, Andoaingo Ipar Haizea herri plataformak udalerri berean larunbaterako deitu zuen manifestazioko irudia duzue. Jendetza batu zuen, herriko, eskualdeko nahiz Gipuzkoako denetariko eragi-leen atxikimendua jaso zuen mobilizazioak. Gogoan izan, eskualdeko errausketaren aurkako bilguneen artean, Usurbilgo Erraustegia Eraba-kia plataformak, Zubietako Herri Batzarrak eta Zubieta Lantzenek bat egin zutela manifestazioarekin.

“Nafarroan zenbait lorpen izan ditugu”NOAUA! Hau guztia zabalago Po-txoeneko hitzaldian azalduko du-zue ezta?Martin Zelaia. Bai. Hitzaldia hiru ataletan banatuko dugu. Lehenik, Sustrai Erakuntza aur-keztuko dugu. Bigarrenik, hitz egingo dugu nola lortu genuen lehengo Nafarroako hondaki-nen plana bertan behera uztea. Plan hark Tafalla aldean erraus-kailu handi bat aurreikusten zuen. Nahiz eta gero esan ezin zutela egin, guk jarria genuen salaketa bat auzitegietan.

Azkenean bai Nafarroako eta Madrileko auzitegiek arrazoia eman ziguten. Bertan behera geratu zen. Horregatik ari dira orain plan berria egiten. Olaz-tiko Rezola zementu enpresak ere hondakinak errausteko baimena eskatua zuen. Salake-ta jarri genuen. Nafarroako Gobernuak esana du ezin dela erraustu, iraungi zaiela eskatua zuten baimena.

N. Herritarrek zergatik joan be-har dute zuen hitzaldira?

M. Z. Nafarroan zenbait lorpen izan ditugu. Lehengo honda-kinen plana guk utziarazi ge-nuen bertan behera. Berrian jada errausketa ez da hain-beste bultzatzen. Lehen dena erraustu behar zen, eta orain %10a. Borroka hauek bai arlo juridiko-teknikotik bai arlo popularrean islatu eta bultza-tu behar dira, leku guztietan. Nafarroatik kanpo beste he-rrialdeetan gure antzekoak di-ren beste talde batzuk sortzea proposatzen dugu.

MARTIN ZELAIA

“Borroka hauek bai arlo juridiko-teknikotik

bai arlo popularrean ere,islatu eta bultzatu behar

dira. Leku guztietan”

Herritar asko izan ziren aurreko larunbatean Andoainen.

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an12 IZERDI-PATSETAN

ARAUDIA MARTXAN

“Gunea erabiltzeko gutxieneko adina 16

urte da. Gazteagoak ere, adinez nagusia den arduradun batekin

edo baimenduta, erabili ahal izango dute”

Prest eta erabiltzeko mo-duan da jada, Oiardo Kiroldegiko bulder be-

rria. Kirol pistara igotzeko dagoen arrapalaren azpian, futbol zelaiaren alboan koka-tua dago. Eskalatzeko berde argi eta more koloreko eremu bana du. Zailtasun mailaren arabera dago antolatua gunea. Berde gunetik, zonalde morera zailtzen doa eskalatu beharre-ko altuera. Aipatu, more kolo-reko zonaldeko zati gehienak berrerabili egin dituzte. Garai batean Kiroldegiko pistan ze-goen “rokodromo” gunekoak ditugu. Garbitu eta txukundu egin dituzte.

Boulder berriarekin, Usur-bilgo Udalak kirol eskaintza-ren dibertsifikazioa sustatzeko apustua berretsi nahi du. Egi-tasmoak bere bidea egin du gaur arte. Lehenbizi, gunea babesteko lanak egin zituzten. Gune itxia baina ongi airezta-tua izango dute eskalatzaileek. Eta gero egokitu dute boulde-rra. Prozesu honetan zehar, egitasmoa aurkeztu eta ekar-penak jasotzeko bilerak ere egin dituzte. Tartean, hogeitik gora erabiltzaile erakarri zituen saioa.

Boulderra erabiltzeko araudian Boulderreko giltzak harre-ran eskatu behar dira. Amaitu-takoan harrerara itzuli behar dira.n Instalazioa erabiltzeko, go-mendagarria da federazioaren

Oiardo Kiroldegiko boulderra, erabilgarri

lizentzia edukitzea.n Gunea erabiltzeko gutxiene-ko adina, 16 urte da. Gaztea-goak ere, adinez nagusia den arduradun batekin edo bai-menduta, erabili ahal izango dute.n Nahitaezkoa da, kalekoak ez diren oinetakoekin edo es-

kalatzeko oinetakoak erabil–tzea.n Ezin da heldulekuak mani-pulatu edo lekuz aldatu. Hala nahi izanez gero, instala-zioaren arduradunen baimena beharko da.n Boulderreko elementuren bat egoera txarrean badago edo akatsen bat duela ikusiz gero, arduraduna jakinaren gainean jarri behar da.n Gunea garbi eta txukun mantentzea mesedegarria da denontzat, gauzak bere le-kuan utzi.n Ezin da magnesio-hautsa erabili.n Erabiltzaile bakoitzeko txanda 5 minutukoa izango da.

Zubieta nagusi, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako finaletanGipuzkoako Joko Garbi Txapelke-

tako finalak jokatu ziren larunbat

arratsaldean Oiartzungo Madalen-

soro frontoian. Jubenil eta nagu-

sien mailan lehiatu ziren 4 taldee-

tatik 3 zubietarrak genituen. Eta

horietatik bik txapeldun amaitu

zuten. Zorionak!

Zailtasun mailaren arabera dago antolatuta gunea.

Jubeniletan Unai Azpiroz-Txomin Bordagarai bikotea lehiatu zen. Eta nagusietan, Josu Aizpurua-Ander Iru-retagoiena eta Joseba Aizpurua-Antton Arrillaga bikoteak.

PIL-PILEAN651. zenbakia 13PUBLIERREPORTAJEA

2010ean abiatu zen Eno-bus zerbitzua. Arabako Errioxa hobeto ezagu–

tzeko aukera paregabea es-kaintzen du. “Herri txikietan geldialdiak egiten ditugu eta upategi batetik bestera pai-saiaren, lurraldearen eta ber-tako historiaren berri ematen dugu”, Gentzane Lopez Eno-buseko gidak azaldu digunez.

NOAUA! Sei urte bete ditu Enobu-sak. Arrakasta izan duen seinale, ezta?Gentzane Lopez, Enobus. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak sustatzen du zerbitzu hau. Elkarte apala da, ez ditu beste erakunde batzuk dituzten ba-liabideak, baina gutxinaka ari gara bidea egiten.

Denbora honetan, Enobusa-rekin ibilbide bat egin duten askok errepikatu egin dute. Eta gutxinaka jende gehiagorenga-na iristen ari gara.

N. Ahoz ahokoa bere lana egiten ari da, beraz.G. L. Hala da. Eta argi dago hori dela egitasmo bat sustatzeko modurik eraginkorrena.

N. Arabako Errioxaren bihotzerai-no iristeko modu zuzenena al da?

Enobus-arekin, Arabako Errioxaren bihotzeraino

Enobus zerbitzua Laguardiatik abiatzen da eta eskualdeko herrixkak eta upategi ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

G. L. Askorentzat ardoa da ele-mentu erakargarriena, baina gu saiatzen gara ardoaz gain beste elementu guztiak ere sustatzen. Eta ibilbidean zehar, eskualde osoaren berri ematen saiatzen gara.

Enobusarekin era ezberdineko bodegetara joaten gara. Batzuk oso txikiak dira, familiarte-koak. Baina bodega edo upa-

tegi handietara ere eramaten ditugu bisitariak.

Herri txikietan geldialdiak egiten ditugu eta upategi ba-tetik bestera paisaiaren, lurral-dearen eta bertako historiaren berri ematen dugu. Eskualdeko baliabideak erakusten ditugu.

N. Beti ibilbide berbera egiten al du Enobusak?G. L. Ez. Normalean, irteera bakoitzean ibilbide ezberdin bat egiten dugu. Esperientzia errepikatu nahi duenak, ezber-dina den zerbait topatu dezan. Horregatik urte osoko egita-raua osatzen dugu eta horrela bisitari bakoitzak nahi duen ibilbidea aukeratu dezake.

Eskualdearen xarma ezagutzeko aukera paregabeaNOAUA! Artea, gastronomia, aisialdia... Asko dira Arabak dituen erakargarritasunak. Gentzane Lopez, Enobus. Hori da. Arteari dagokio-nez, estilo ezberdinetako elizak ditugu Laguardiako eskualdean. Eta baita dol-menak ere. Gainera, gauzak egiteko modu bat mantendu da hemen. Olioaren ekoiz–penerako dolareak ditugu, ardoa ekoizteko era bat... Ibilbidean zehar, eskualde honetako biztanleek era honetako tradizioei dieten errespetua helarazten saia–tzen gara. Hori dena eza-gutzeko aukera dugu Eno-busaren bitartez.

“Aste Santurako bi ibilbide prestatu ditugu”NOAUA! Aste Santuan Enobusaz gozatu nahi duenak, zer egin beharko luke?Gentzane Lopez, Enobus. Bi ibilbide hauek zehaztu ditu-gu: Martxoaren 25ean ostirala, Pascual Berganzo bodega edo upategi txikia bisitatuko dugu, Samaniego herrian. Eta on-doren, Solar de Samaniegora

joango gara. Upategi handia-goa da hau. Eskualdean diren upeltegi ezberdinen eta lan egiteko filosofia ezberdinen berri izan dezaten.

Martxoaren 26an larunba-ta, Ondalan bodega bisitatuko dugu, Oionen. Eta Lantziego herrian Olibaren Azoka ospa-tuko dela aprobetxuz, bertako

dolare tradizionala ezagutuko dugu.

Goiz partean bisita gida-tu horiek egiten ditugu, eta eguerdi partean Laguardiara edota Labastidara eramaten ditugu. Arratsaldeko 18:30ak arte libre dira, nahi duten to-kian bazkaldu eta arratsaldeaz gozatzeko.

ARDOAREN IBILBIDEAN

“Enobusarekin ibilbidea egin duten askok

errepikatu egin dute. Gutxinaka jende gehiago-rengana iristen ari gara”

Estilo ezberdineko elizak, dolmenak... Harribitxi asko ditu bere baitan.

Enobus-ean ibiltzeko erreserba egin behar da aldez aurretik.

Informazio gehiago: www.euskaditurismo.eus - www.viajesporeuskadi.es

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an14

AURRERAPAUSOA

“Orain arte errioan amaitzen zuten

ur zikinak, aurrerantzean

Loiolako araztegian bilduko dira. Eraikita

eta jada lanean, martxan den kolektore batek garraiatuko ditu ur zikinok Loiolara”

Zubieta, Aginaga eta Usurbil zeharkatzen duen errioarentzako

albiste ezinhobea. Oriak bi-ziki eskertuko duen berria. Urte asko behar izan dituzte baina amaitu dira, udalerri honetako ur zikinak Loiolako araztegira bideratzeko lanak. Orain arte errioan amaitzen zuten ur zikinak, aurreran–tzean Donostiako araztegian bilduko dituzte. Eraikita eta jada lanean, martxan den ko-lektore batek garraiatuko ditu ur zikinok Loiolara.

Usurbilen sortzen ditugun ia ur zikin guztiak. Añarbek ezagutzera emandako 2015eko datuaren arabera, 620.000 me-tro ur kubiko sortu genituen iaz udalerri honetan. Kolekto-re berriak, kopuru horretatik 550.000 metro kubiko inguru bildu eta garraiatuko ditu Loio-lako araztegira. Argi denez, ez

Ur zikinen kolektorea martxan

guztiak beraz. Zenbait zonal-deetako ur zikinak oraindik kolektore honetara bildu gabe segiko dute. Usurbilgo Udaletik berri eman digutenez, Aginaga eta Zubietako zenbait zati ko-lektore honetatik kanpo gera-tuko dira. Zubietakoak aurten kolektorera lotuta geratuko omen dira, zenbait baserri in-guru izan ezik.

Erronka, falta diren eremuak kolektorera lotzeaEraiki den kolektorea, luzea dugu. Honatx Udalak eman diz–kigun zenbait datu: Aginagako zatiak 3.480 metro ditu, Santue-neko zatiak 639 metro, Zumar-tegi industriagunetik Zubietako Aliri pareraino doanak 2.936 me-tro eta handik Michelin pareraino heltzen den zatiak, 770 metro.

Martxan den arren, egunotan inauguratuko duten kolektorea-ren lanek luze jo dute. 2001. urtean erabaki zuen estatu mailako konfederazioak kolek–tore hau eraikitzea, Europa-tik errioak garbi mantentzeko datozen aginduei erantzunez. Baina lanak bideratu behar zi-tuztenen diru faltak edota es-tatu mailatik izandako 3 milioi euroko murrizketak lanak atze-rarazi ditu. 2013-14 urte artean ere geldiune bat ere izan omen

Aginagako zatiak 3.480 metro ditu, Santueneko zatiak 639 metro, Zumartegi industriagunetik Zubietako Aliri pareraino doanak 2.936 metro eta handik Michelin pareraino heltzen den zatiak, 770 metro.

zen. Lanak aurreko udazke-nean amaitu zituzten. Probaldi batean egon da duela gutxira arte, eta orain, martxan da jada. Estatu mailako konfederazioa arduratu da lan hauetaz. Ur-teotan ordea, Usurbilgo Udalak lanon gertuko jarraipena egin du, bereziki Atallu bueltan edo-ta “Santueneko lanen gainean egon gara” adierazi digute.

Atallu indutrialdeko eta Txokoaldeko lanak, egitekeBaina bada oraindik zer egina, Udaletik ohartarazi digunetez. Atalluko baratzen ingurutik industriaguneko ur zikinak pasatzen direnez, hori sanea-tu eta garbitzeko asmoa dute. Eta lehen aipatu moduan, ko-lektorearekin bat egiteko falta diren zonaldeetako lanak egite-ke daude; Txokoalde inguruan esaterako.

KONTZEJU TXIKIA

PIL-PILEAN651. zenbakia 15

Sasoi betean da eta inoiz pentsatuko ez zuen mi-laka kilometroetako bi-

daia egin berri du. Lartzandie-tako ondoko irudiko zaldiaz ari gara. 8/9 urte ditu. Dubain da honez gero, larunbat hone-tan ospatuko den 140 kilome-troko lasterketan parte hartzeko prest. Zaldi gainean, Errusiako selekzioko kide bat izango du. Txapelketa honek eskatzen duen maila emateko moduko edo profil horretarako zaldirik ez omen zuten antza eta “guri gonbidatu gaituzte harantz joa-teko zaldiarekin”, adierazi dio aldizkari honi Iñigo Huegunek.

Hain zuzen, ondoko argazkia Lartzandietako zaldiak lehenbi-zi Belgikara eta handik hegaz-kinez Dubaiko bidea hartu au-rretik, Zubietako hipodromoan egin zuen azken entrenamendu saioan ateratakoa da. Beharko prestatu, Huegunek aditzera eman digunez, Dubaiko txapel–ketako lurzorua hemengoaren “berdintsua izango da baina giroak ez du zerikusirik. Bero egingo du. Esaten dutenez, Eu-ropatik joandako zaldiek urte-bete behar dute han egokitzeko. Beste baldintza batzuetan las-terka egin behar dute. Nahiz eta fisikoki prestatua egon, mental-

Lartzandietako zaldi bat, Dubaiko txapelketan

ki zaldi bat desertuan jarri eta aurrerantz segitzeko, egokitu beharra du. Geure kasuan, ego-kitzapen hori, ahal den neurrian, hipodromoan eman diogu”.

Adin egokianIbilbide luzea egina du jada zaldi honek eta ondo prestatua dago. Euskal Herria zonalde menditsua izanik, inguru ho-nek oso ezaugarri honak ditu horretarako. “Hemen zaldiak fisikoki oso indartsuak jartzen dira”, adierazi digu Huegunek. Prestaketa “ia lan guztiak ondo egin ditu”, Lar Zaldiak-eko ja-

bearen esanetan. Sasoi betean da, adin egokian, gazteetan hasitako txapelketak ere ondo paseak, sailkapenean gorantz ondo egin du eta “orain, goi mailara gerturatzen” ari da eta Huegunen esanetan, “hemen-dik aurrera izango ditu beste lauzpabost urte onak, kirol mailarik altuena emateko”.

“Plaza” garrantzitsuaDubaiko txapelketan erakus-taldia egiteko aukera izango du, eta ez du ikuslerik faltako. Tartean izango dira begiraleak ere. “Goiko maila horretan

Larunbat honetan, 140 kilometroko iraupen lasterketan hartuko du parte.

plaza on batera azaltzean, be-girale edo erosleak hor egoten dira”, azaldu digu usurbilda-rrak. Dubaikoa bezalako auke-rak gutxi izango dituztela eta, larunbatekoa “plaza” polita izan daitekeela dio, salmen-tarako esaterako. “Zaldiekin gabiltzanok, eta neure kasuan bizibide den honetatik, zaldi bat bere adinera iritsi eta kirol munduan gaudenean, baloratu behar da, zerorrek jarraitu lan egiten edo beste bati utzi go-zatzen zuk egin duzun lanaz”, dio Huegunek. Ia larunbateko txapelketak zer ematen duen.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatu duen tailer batean aritu dira Zumarteko ikasle hauek.

Haur Koruen X. Tailerra ospatu da Hondarribian eta Zumarte-ko abesbatzako kideak bertan egon dira. “Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria landu dute”, Zumartetik aditzera eman dutenez. Amaia Aldalur eta Junkal Guerrero zuzendarien esanetara aritu ziren. Interpre-tazio tailer bat ere egin zuten Aitor Gabilondorekin.

Azken egunean kontzertua eskaini zuten Kaputxinoen eli-zan: “kontzertu bikaina eskaini zuten ikasle guztiak eta lanean jarraitzeko gogoz daude”.

Zumarteko abesbatzako gazteak, Haur Koruen Tailerrean

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an16 HERRIKO TALDEAK

Ilunpea argitu zuten. Mar-txoaren 11ko iluntzea, he-rritarrek aireraturiko desio

eta borondatedun kriseiluek. Usurbilgo Gure Esku Dagok sute arriskuagatik, abenduaren 31n bertan behera utzi zuen “Borondateen Kriseiluak” eki-taldian izan zen. Mikel Laboa plazan jarri zuten lehen hi–tzordua. Kriseiluak jaurti nahi zituzten herritarrak biltzeko gunean. Trikitilariek giroturiko kalejiran abiatu ziren handik, Udarregi Ikastola pareko zelai-ra. Gero, taldetan, elkarlanean kriseiluak prestatu eta suarekin argitu zituztenean etorri zen ekitaldiko une zirraragarriena. Kriseiluak aireratu, herritarren desio, amets, borondate eta erabakiak ilunpetik atera eta zerua argitu zuten unea. Iru-diak eta bideoak: www.noaua.eus atarian.

“Erabakiaren bidea lantzen jarraitu nahi dugu”Ospatu berri den “Borondateen Kriseiluak” ekitaldia, datorre-naren aurrerapen bat baino ez da izan. “Erabakiaren bidea lantzen jarraitu nahi dugu”, zioten Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeko kideek, mar-txoaren 11ko ekitaldi hasieran. Kriseiluak aireratu baino le-hen, erronka handi askoa aur-keztu zieten bertaratu zirenei. Duela aste batzuk iragarri zu-ten moduan, herritarrek hitza hartuko dute datorren urtean; 2017. urtean herri galdeketa

2017ko herri galdeketarako bidea argitzen

egingo da Usurbilen.Hitzordu handi hau presta–

tzeko, herritarren laguntza be-har du erabakitze eskubidearen aldeko bilguneak. Auzolanean landu nahi baitute galdeketa. “Hainbat batzorde osatu be-harko dira elkarte bat sortze-ko, galdera pentsatzeko, auzoz auzo, taldez talde eztabaida piz-teko. Eta hori egiteko lan talde anitza beharko dugu. Ongi eto-rriak izango zarete”, adierazi

zuten “Borondateen Kriseiluak” ekitaldian.

Maiatza edo ekaina aldera iragarri dute hurrengo hitzor-dua. Ordura arte, jakin de-zazuen, ostiral arratsaldero biltzen segiko du Gure Esku Dagok Potxoenean. “Etorri gu-rekin lanera, gonbidatuak zau-dete!”, luzatzen diete gonbita herritarrei.

Maiatza edo ekaina aldera iragarri dute hurrengo hitzordua. Ordura arte, jakin dezazuen, ostiral arratsaldero biltzen segiko du Gure Esku Dagok Potxoenean. “Etorri gurekin lanera, gonbidatuak zaudete!”

GALDEKETARI BEGIRA

“Herri galdeketa aurrera eramateko lan talde

anitza beharko dugu. Ongi etorriak izango zarete”

PIL-PILEAN651. zenbakia 17HERRIKO TALDEAK

Landaberriren 50. urtemugaAurten 50 urte beteko ditu Landaberrik. Urteurren eki-taldiak prestatzeko, batzorde bat jarri da martxan. Otsai-laren 25erako bilera irekia deitu zuten ekarpenak jaso–tzeko. Baina proposamenak egin daitezke oraindik eta horretarako email helbide bat zabaldu dute: [email protected] Bertara helarazi ditzakezue proposamenak.

Lelo eta logo bilaMartxoaren 16a baino le-hen, marrazki, irudi eta tes-tuak bidali. Lehen aipaturiko helbidera, eta bestela ikaste-txean utzi.

KzGuneko apirileko saioak Datozen jai egunotan itxita egongo da KzGunea, mar-txoaren 23tik 30era. Gaine-rako egunetan arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean. Eta apirilean, goizez, 09:00-13:00 artean. Segidan, hurrengo hilabeterako au-rreikusi dituzten ikastaroen berri:-Apirilak 4-15, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak. LibreOffi-ce.-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: Oinarrizko Interneta. Nabi-gatzen eta posta elektroni-koak bidaltzen ikasi.Informazio gehiago: 943 023 684 / [email protected] edo kzgunea.eus

Eusko Ikaskuntzaren aur-tengo Manuel Lekuona Saria, Joan Mari Torreal-

dairi eman diote, bizi osoan euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lan handiagatik. Sari emate ekitaldia, larunba-tean ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Eusko Ikaskuntzako lehen-dakari Iñaki Dorronsororen eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren, Markel Olano-ren eskutik jaso zuen To-rrealdaik, Remigio Mendi-buruk landutako oroigarria. Gizarteari eginiko ekarpen

Manuel Lekuona Saria, Joan Mari Torrealdairentzat

erreferente eta eredugarria nabarmendu nahi izan du

epaimahaiak, sari hau ema-terakoan.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso zuen saria.

Sagarrondotik Sagardora ikastaroaIrailera arte luzatuko da ikasta-roa. Saio teorikoak Potxoenean, 9:00etatik 13:00erara.

Martxoak 19, larunbata“Garbitasuna sagardoaren kali-tatearen lagun”. Bideratzailea: Egoitz Zapiain.

Apirilak 30, larunbata: “Landareen bizimodua. Ilar-giaren eragina”. Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Erre-kondo.n Informazio gehiagorako eta izen emateko: 943 361 [email protected] Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Tipi-Tapako sarituetako bat agertu daJurgi Fuentes dugu, igandean ospatu zen Tipi-Tapako zozke-tako sarituetako bat. 4.943 zen-bakiari esker, Hurbilago Elkar-teko saltokietan xahutu ahalko duen 150 euroko erosketa ba-lea tokatu zaio.

Bigarren saria, 2 lagunen–tzako otordua, 4.958 zenbaki-dunari egokitu zaio.

Hurrengo Tipi-Tapa, apirila-ren 10ean izango da.

Errigorakoak, esker onez: “Ederra egin dugu!”NOAUA! Kultur Elkartean eta Udarregi Ikastolan jaso diren es-kaerez gain, Internet bidez egin dituzuenak batuta, azkenean guztira 121 bidoi, Nafarroa he-goaldean ekoitzitako 605 litro oliba olio saldu dira Usurbilen. Harrera ezin arrakastatsuagoa izan du ekimenak. Pentsa, iaz 65 bidoi saldu ziren Usurbilen. Eta orotara, 75.000 litro olio banatu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Maiatzean, kontserbakErrigoraren hurrengo kanpaina maiatzaren 12tik 24ra izango dugu; kontserba loteena. Au-rrerago emango dituzte kanpai-na honetako xehetasunak.Jurgi Fuentes, zenbaki sarituarekin.

PIL-PILEAN 2016ko martxoaren 18an18 IZERDI-PATSETAN

Euskara sustatzeko topaketa egin zuten ZubietanEuskara sustatzeko topaketa ospatu zuten Aginaga, Zubie-ta, Igeldo eta Ereñozuko Esko-la Txikiek Zubietan, pasa den martxoaren 10ean. Dantzak, antzerkia eta jolasen bueltan primerako egun pasa izan zu-ten ikasleek eta hezitzaileek.

Jubenil neskak, Euskadiko Txapelketako azken fasean

Usurbil K.E.-etik berri eman diguten mo-duan, “bigarren fasean

partida bat ere galdu gabe”, Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da ju-benil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan izango dute Ermuan.

Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aur-kari. Lehen bi postuetan amai–tzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena:1-Errotabarri.2-Usurbil K.E.3-Bera Bera 4-Basauri

Mikel Alzaga, hautatzaile-laguntzaileJubenil nesken taldeko en-trenatzailea, Gipuzkoako eta

Euskadiko kadete nesken se-lekzioetako hautatzaile-lagun–tzailea izendatu dute, Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez.

Kadete mutilak, sektorerako sailkatzearHala egon dira. Asteburuan or-dea, 33-30 galdu zuten Erein–tzaren aurka. Neurketa hau irabazi izan balute, Euskadiko 4 talde onenen artean sailka-tuak egongo ziren eta jubenil

nesken antzera, apirilaren 8ko asteburuan fase amaierako sektorea jokatuko zuten.

Estitxu Berasategi, jubenil nesken Espainiako SelekzioraAipatu eskubaloi selekzioak, martxoaren 18tik 23ra Guada-lajaran egingo duen kontzen-trazioan parte hartzera deitu dute Estitxu Berasategi Eiza-girre, Usurbil K.E.-ko jokalaria.

Amaiera fasea jokatzeko sailkatu dira. Apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan Ermuan jokatu beharko dute.

Eskubaloia, selekzioaMartxoak 19, larunbatan 15:30 Gipuzkoako infantil nesken selekzioaren entrena-mendu saioa, Donostiako Bi-debieta Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Aitana Davila jokala-ria deitu dute hitzordura.

Martxoak 20, igandean 10:00 Gipuzkoako infantil mutilen selekzioaren entre-namendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Lejardi eta Eneko Furundarena deitu di-tuzte hitzordura.n 10:30 Jubenil mutilen Gi-puzkoako Selekzioaren entre-namendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko jokalari Jokin Azpei-tia deitu dute hitzordura.

Hondarribiko Eskubaloi TxapelketaMartxoak 27, igandeaMartxoaren 27an ospatuko da. “Txapelketa horretan Txingu-di, Gipuzkoa, Bizkaia eta Na-farroako selekzioek hartuko dute parte”, berri eman dute Usurbil K.E.-tik. Tartean herri-ko eskubaloi jokalariek.

Hitzordu horri begirako azken prestakuntza saioak izango dituzte asteburu ho-netan, infantil neska-mutilen selekzioek.

Erroizpe elkarteko bazkideen batzarraApirilaren 17rako antolatu dute Txokoaldeko elkartean, urteroko bazkideen batzar nagusia. Lehen deialdia, goi-zeko 10:00etan, bigarrena 10:30ean.

Aginaga, Zubieta, Igeldo eta Ereñozuko ikasleak batu ziren Zubietan.

PIL-PILEAN651. zenbakia 19IZERDI PATSETAN

Futbola HaranenMartxoak 19, larunbatan 11:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. “B”n 15:30 Preferenteak: Usurbil F.T.-Zumaiako F.T.n 17:45 Jubenilak: Usurbil F.T.-Urki C.D. “B”

Eskubaloia KiroldegianMartxoak 19, larunbatan 09:30 Alebin mutilak, Burun–tzaldea: Udarregi 5C-Urnieta 5An 09:30 Alebin mutilak, Burun–tzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5Cn 10:30 Alebin mutilak, Burun–tzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6Cn 10:30 Alebin mutilak, Burun–tzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6An 11:30 Infantil neskak, Gi-puzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Aiala C ZKEn 12:45 Infantil mutilak, Gi-puzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Amenabar C ZKEn 16:00 Alebin mutilak, Errendi-mendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasunan 17:00 Alebin neskak, Errendi-mendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasunan 18:30 Senior mutilak, 1. Na-zionala: Ucin Aluminio Usur-bil-Anaitasuna

Martxoak 20, igandean 12:00 Alebin neskak, Errendi-mendua, Gipuzkoako Txapelke-ta: Usurbil K.E.-Zarautz A ZKE

Udaberri txapelketako finalera sailkatu da PagazpeGipuzkoako Federazioak an-tolatzen du Udaberri Txapel–keta. Pagazpe izan da fina-lera iritsi den taldeetako bat. Xabier Errasti - Haritz Ur-danpilleta bikoteak pala go-mako 1. mailako finala joka-tuko du. Aurkaria Loiolatarra taldea izango da, eta bertan usurbildar batek jokatzen du: Imanol Zumeta.

Martxoak 18 ostirala Aginagan, 20:00etanPaleta goma gizonezkoak

n 2. mailaDANOK BAT - SORALUZE 1

n 1. mailaLOIOLATARRA - PAGAZPE(Errasti - Urdanpilleta)

Kirol pixka bat eginez, egunpasa eder bat egi-teko aukera polita izan-

go da martxoaren 24an. 30 urte baino gehiago daramatza usur-bildar talde batek, inguruetako herrietako beste hainbat la-gunekin batera, Arantzazuko ibilaldia egiten. Bidean egin ohi dituzte eguneko otorduak eta iluntzean itzuli ohi dira autobusez. Txangorako aurrez eman behar da izena.

Honatx aurtengo ibilaldiko zehaztasunak:n Martxoak 24, osteguna.n Irteera: 05:00etan Mikel La-boa plazatik.n Amaiera: 19:00ak aldera Arantzazun. Itzulera autobu-sez. 21:00ak alderako Usurbi-len.n Ibilbidea: Usurbil-Zela-

tun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) - Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izardiak kendu eta merienda

eder bat nahiko sagardorekin). n Prezioa: 50 euro, hamaike-takoa, bazkaria, askaria eta autobusa.n Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi).n Antolatzaileak: herritar tal-de bat.

Mendizaleontzako deialdi ugari

Ostegun Santuan, Usurbil-Arantzazu ibilbidea osatuko dute, 63 kilometro guz-tira. Partehartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik.

n Ordesara asteburupasa: Monte Perdido eta Tozal de Mallo. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Briet-en ostatua.n Izen ematea, martxoaren 16ra arte. 20 euroko ordainketa egin, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

n Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek dute.n Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartze-

ko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.n Federatu gabe dagoenari tra-mitea egingo zaio, hala nahi badu.n Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Irailaren 9, 10 eta 11n, Andatzakoekin batera Ordesara joateko aukera

Eguraldi ederrak lagunduta, ibilbide paregabeaz gozatu zuten aurreko igandean, Hondarribia aldean: “ibilaldian 24 partaide izan gara”. Gainontzeko argazkiak www.andatza.com web orriko ‘Argazkiak’ atalean dituzue ikusgai.

2016ko martxoaren 18an20 GAZI, GOZO, GEZA

aOHARRA: Apirilaren 8an ostirala aterako dugu hu-rrengo NOAUA!. Oharrak, zorion-agurrak, bidaltze-ko azken eguna: apirilak 4. [email protected]

.

.

.

.

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIAOrri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Te-lefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / [email protected] Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu be-rrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke.

ETXEBIZITZA

SalgaiPisua salgai Munalurran, guztiz berritua, 60 metro, 140.000 euro. Tl: 636393237

Etxebizitza salgai Santuenea 21ean. 69 m2. Sukalde jangela, komuna, egongela eta bi logela. Hiriko gasa. Eguzkitsua. Dena kanporaldea. Prezioa 150.000 euro. Ramón 615149900.

Pisua salgai Santuenean. 2 logela, egongela, sukaldea, komuna, alu-miniozko leihoak, berogailua etxe guztian eta hiriko gasa. 15 metro koadroko baju bat ere bai. 95.000 euro. 659 460 979

Askatasuna plaza aldera ematen duen etxebizitza eta garaje ma-rra salgai Kaxkoan. 3. solairua. 80 metro koadro, 3 logela, 2 komun, sukaldea, jantokia, egongela eta 24 metro koadro trasteroa. 269.000. 943 916 834.

Pisu bat salgai. 90 metro karratu. 3 logela, 2 bainugela, jan-egongela eta sukaldea jantokia aparte duela. 605 707 642.

Atikoa Zubietan, 110m2 erabilga-rri. 2008an guztiz berritua, tei-latuaren estruktura ere. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2-ko egon-gela. Haize egokitua. 225.000. 669781959 Julen

2 gela, komuna, sukaldea eta sala dituen etxe bat erosiko nuke. Ge-hienez 90.000 euro. 689 58 39 21.

Bi gelako etxebizitza salgai. Ko-muna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891).

Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476.

Etxea salgai (Kutxa gainean). 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, trastelekua. Dena kanpoaldera. 607 572 106

Etxebizitza eta garaje marra sal-gai Munalurran. 4. pisua. 2 gela, egongela, komuna eta sukaldea. 163.000 euro. Tel. 646 663 405.

Pisu bat salgai Munalurran. Erreformatu berria. 690 15 36 31 (Ane)

Pisua salgai Urdaiagan. Trenbi-

de-pasagunearen ondoan. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2 logela eta komu-na. Komuna salbu gela guz-tiak ditu kanpora. 90.000 euro. 646344847

Pisua salgai edo alokairuan Mu-nalurran. 637 309 209.

Santuenean pisu bat salgai. Erre-formatzeko, prezio onean, auke-ra ezin hobea.Iñaki (665736896)

Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620.

Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egi-na. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan

Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoal-dera. Egoera ezin hobean. Mer-kea, 678 581 991.

Alokairuan 3 logela dituen alokairuko pisu baten bila nabil, baino epe motz batean (urte 1) erosteko aukera-rekin. Tel. 686 554 145. Ana.

Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, 3 logelekin posible bada. 648 220 432.

Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. Tel. 603 336 046.

Pisu bat alokairuan Puntapax-en. 3 logela, egongela, sukaldea eta komuna. Duplex modukoa, oso oso berezi jarrita. 627 496 740. Carlos.

Pisu bat alokairuan Artzabalen. Be-heko solairuan, terrazarekin eta oso egoera onean. Tel. 655 708 276.

Pisu baten bila nabil, altzariekin eta gehienez 550 euro. 661 378 340.

Alokairuko pisu baten bila nabil. Tel: 620 708 265 / 686 143 7866 .

Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Emakume edo neska arduratsua izan behar du. Tel. 665 319 105.

Logela bat alokatzen dut. Per–tsona 1 edo 2rentzat. Prezio ona. 657 535 299.

Alokairuko pisu baten bila na-bil Usurbilen, nominarekin. 664885737.

Pisu baten bila nabil, txikia eta merkea. Txakurra daukat. 682 214 506.

Emakume bat gela baten bila dabil partekatzeko 17:30-18:30 deitu (Marisol). 674463942

MOTORRA

Salmenta,

garajeakHiru lokal, komertzio edo garaje moduan salgai Santuenean. 16, 18 eta 42 metro koadrokoak. Ar-gitsuak. 671 547 567.

Baju komertzial bat salgai Erdiko kalean. 62 metro koadro, solai-ruarte batekin. 600 369 013 / 943 371 827

Garaje itxi bat salgai 36,30 me-tro koadro. 2 kotxerentzat edo garaje-trastero moduan. Erreka-txiki-Puntapaxetik. 653380557.

Oso argitsua den 70 metro karratuko lokal komertzia-la salgai Santuenea auzoan 671547567

Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. 679 732 489.

Garaje itxi bila nabil. Moto-rra uzteko izango litzateke. 645720571

Bi garaje saltzen dira. Bate-ra edo binaka. 21 eta 25 me-

tro koadokoak Santuenea 17. 615149900.

Moto bat salgai, Kymco mar-kakoa. People 125. 618 963 385.

2 Garaje (marra) salgai edo alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966.

LANPOSTUAK

Lan eskaerakNeska bat lan bila dabil. Orduka edo interna moduan. Pertsona helduak edo umeak zaintzen eta garbiketan. Esperientzia eta erre-ferentziarekin. (Dokumentazioa egunean). Berehala lanean hasiko nintzateke. Tel. 632 797 416.

Senar-emazte gazte bat, lan bila dabil, baserri batean. Interno mo-duan edo orduka. Esperientzia handia eta erreferentziekin. Tel. 631 916 262 / 631 882 360.

Lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen edo beste lan batzuk egiteko. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 916 262.

Lan bila nabil Usurbilen. Umeak edo pertsona helduak zaintzen. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 882 360. Esperientzia zabala duen emakumea eskaintzen da haurrak zain–tzeko eta etxeko lanak egi-teko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660 041 361

Lan bila nabil. Portalak edo etxeak garbitzen, umeak zaintzen... Tel. 688 889 214.

Neska bat eskaintzen da etxea zaintzeko eta garbiketa lanak egiteko orduka. Disponibilitatea 9:00etatik 15:00tara. 629 110 310.

Erizain laguntzaile nazionala eskaintzen da. Tituluekin eta es-perientziarekin edozein lanetan. Batez ere pertsona helduak zaint-zen. Tel. 622 925 562.

Emakume euskalduna eskaintzen da, ume txikiak zaintzeko edo garbiketa lanak egiteko, goizez edo arratsaldez, abendutik aurre-ra. Oso arduratsua. 671 547 567.

Saltzaile edo administratzaile moduan, lan egingo lukeen 31 urteko emakume bat naiz. Tel.

675 703 163. Berta.

Emakume bat eskaintzen da, goi-zez, 2 edo 3 orduz etxeko garbi-ketak egiteko. Tel. 620 625 823.

Emakume bat eskaintzen da asteburutan pertsona helduak zain–tzeko. Tel 646 756 555.

Neska gazte euskaldun bat hau-rrak arratsaldetan zaintzeko prest eskaintzen da. Esperientziaduna haurrak zaintzen eta udalekue-tan. Tel. 661 626 500. (Maialen)

Mutil gazte bat LH eta DBH-ko ikasleei klase partikularrak ema-teko eskaintzen da. Tel. 617 916 242. (Oinatz)

Lan bila nabil. Edozein lan egingo nuke. Interna moduan ere bai. Umeak edo helduak zaintzen, garbiketa lanak egiten, jatetxe-ren batean harraskako garbiketak egiten, etab. Tel. 676 188 411

Pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke asteburutan. Espe-rientziarekin. 657 708 895.

Pertsona bat eskaintzen da pro-paganda edo gutunak banatzeko. Tel. 943 364 527.

Mutil bat eskaintzen da, helduak zaintzeko, baserriko lanetan ari–tzeko edota edozein lanetarako. Interno moduan lan egiteko prest. Tel. 662 286 266.

Lan bila nabil. Interna moduan eta umeak zaintzen. Tel. 645 530 490

Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbike-tan. Arduratsua. 622 487 879.

Lan bila nabil. Baimen guztiak ditut. Esperientzia biltegiko la-netan eta banaketan. 657 535 299.

Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Or-duka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen–tziekin. 627 487 592.

Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Or-duka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen–tziekin. 631 321 981.

Zorionak Garazi! 17an jada 8 urte beteko dituzu! Muxu goxo bat Uxue, aita eta amaren partetik!

Zorionak Mikel! Ondo ondo pasa zure urtebe-tetzean. Muxu pila bat etxekoen partetik. Eman egurra!

Zorionak Helene eta Marimar!! Martxoaren 15ean, zuen urtebetetzea izan da. Muxu asko eta urte borobila izan dezazuela biok.

Zorionak Ani eta Oxkar! Martxoaren 21 eta 28an zuen ur-tebetetzea izango da. Ondo pasa eta muxu

potolo bat etxeko guztien partez..

Zorionak! Martxoaren 17an 11 urte. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.

HeriotzakMª Carmen Ayerbe Salegui85 urterekin hil zen martxoaren 10eanUsurbilen

651. zenbakia 21GAZI, GOZO, GEZA

Telefono interesgarriakUdala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148Sexu Aholkularitza Gunea 697 919 516Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465KZgunea 943 023 684Oiardo Kiroldegia 943 372 498Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594Etumeta AEK euskaltegia 607 609 379Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249Gure Pakea Zahar Egoitza 943 368 770Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751Arrate Zahar Egoitza 943 366 340Usurbilgo Salbatore Parrokia 943 361 239Noaua! Kultur Elkartea 943 360 321

Abere-Landare Babeslea 943 376 650Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466Eusko Tren 943 470 976LurraldeBus 943 000 117Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013Amenabar botika (lehen Oa) 943 376 076Iturralde botika 943 363 395DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222Emergentziak 112Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco Guipuzcoano 943 370 006Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004Euskaltel 900 840 840

Erizain laguntzaile tituluduna eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Bertakoa eta euskaraz dakiena. Tel. 622 925 562.

Nikaraguakoa eta 28 urteko mu-tila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223.

Pertsona helduak zaintzen espe-rientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874.

Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia asko-rekin. Gomendio askorekin. 638 602 597.

Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828.

Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 ur-teko esperientzia. 682 214 506.

Lan bila nabil. Garbiketan, plan-txatzeko eta interna moduan ere bai. Larunbat, igande eta jai egunetan ere prest nago. 676 188 411.

Arratsaldetan lan egiteko prest nago. Pertsona helduak gauetan zaintzeko ere bai. 943 045 428.

Erizain laguntzaile bat es-kain–tzen da esperientziarekin. Pertsona heldu ezinduak edo amaieran dauden pazienteak zaintzeko. Etxean zein egoitze-tan. 943 365 079 / 635 715 142.

Neska bat eskaintzen da garbi-keta egiteko, pertsona helduak zaintzeko... Esperientzia, errefe-rentzia eta papelak.618 889 530.

Lan bila nabil. Orduka, umeak edo helduak zaintzen, etxeko la-nak egiten... Interna moduan ere bai. Erreferentziak. 656 186 617.

Lan egingo nuke. Garbiketan... orduka. Gauetan pertsona hel-duekin lo egiteko edo zaintze-ko edo konpainia egiteko prest nago. Tel. 676 188 411.

Emakume euskalduna adineko pertsonak edo haurrak zaintzeko prest. Klinika laguntzaile titulua-rekin 688826968.

Pertsona helduak edo umeak zaintzen prest. Interna beze-la ere. Edozein ordutegi. 608299579

Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. In-terna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781.

Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta pape-lekin. 690146067.

Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egi-teko. 690146067.

Interna moduan lan egin-go nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbi-ketan... 604148284.

Lan bila nabil. Esperientzia sukal-de laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747.

Lan bila nabil, orduka edo interna

moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061

Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299.

Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. 680 804 124.

Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona hel-duak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Xiomara. 631 193 521.

Emakume euskalduna gertu in-terna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00.

Neska, garbiketa lanak egite-ko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251

Neska, garbiketa lanak egite-ko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta

erreferentziekin. 653 620 770

Neska, garbiketa lanak egite-ko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521

Pertsona helduak zaintzeko, in-terno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874.

Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egite-ko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. 638 602 597.

Neska euskaldun batek lan egin-go luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. 626 735 354.

Emakume bat lan bila dabil etxe batean bere seme-alaba gaztee-kin bizitzeko. Lasarte edo Usur-bilen. 689 344 946..

BESTELAKOAKKalexarren, azpiko kaleko gara-jeetan, katu txuri, marroia eta urre kolorekoa desagertu zaigu. 2015eko irailean jaioa. Norbaitek aurkitzen badu deitu: 943 371 220

Oraindik garantian dagoen sukaldeko indukzio plaka bat salgai. Tel. 645 701 879.

Emakumezkoen bizikleta bat erosiko litzateke neska baten–tzako. Tel. 636 051 625. Leticia.

Egurrarekin sua egiteko eko-nomika berria daukagu salgai. 637974994

Borda baten bila gabiltza Usur-bil inguruan. Gehienez 10.000 metro koadroko terrenoarekin. Telefono zenbakia: 608 703 669

Legorretako babarruna salgai. 10 eurotan kiloa. 657 714 355

Ume txaketa bat galdu da (ma-rroia) Askatasuna plaza-Atxe-galde bitartean 943110954

8-10 urteko haur baten tamai-nakoa den sudadera gorri bat galdu dugu. Letra grabatu bel–tzak ditu. 676 82 33 11

Babarrun beltza eta babarrun motz zuria salgai. Usurbilgo erriberan eta botikarik gabe ekoiztutakoa. 65 777 01 31 (WhatsApp).

Memoria txartela galdu da argazki kamerarena, aurkitu baduzu era-man NOAUA!ra mesedez.

Bosch markako garbigailu bat salgai. Urte bete pasatxo dauka. Berri berria dago. 943 363 201.

Haur-sila bat salgai. “Bebe confort” marka LA modeloa. Beltza eta be-rri-berria dago. Burbuja eta eguzki-takoarekin. 666 373 665.

Hiru plazako eta bi plazako sofak salgai, larruzkoak, egurrezko ert-zekin. Egoera onean, 500 euro ne-goziagarri. [email protected]

Hemengo urra erosiko nuke. Deitu 634 409 888.

Denborarik ez baduzu zure maskota paseatzeko, nik lagun-duko dizut. Ordubeteko ibilbi-deak. Asteburutan. Telefonoa: 688 888 176. Pablo.

TRUKEAN, OPARIInprimatzaileak, telebistak, pati-neteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehe-netik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean

Goardiako farmaziak Martxoak 17 - martxoak 27Osteguna 17 ACHA-ORBEA Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte

Ostirala 18 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

Larunbata 19 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte

Igandea 20 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte

Astelehena 21 ORUE Jaizkibel plaza 2. Lasarte

Asteartea 22 GIL Kale Nagusia 24. Lasarte

Asteazkena 23 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte

Osteguna 24 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte

Ostirala 25 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte

Larunbata 26 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte

Igandea 27 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte

* LARUNBATETAN,Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZURRUTIA YURREBASO, MAITANEEtxeberri auzoa 1. Florida auzoa, Hernani943 55 77 38 22:00 - 09:00

Aste Santuko gainontzeko datak: www.cofgipuzkoa.com web orrian ikusgai.

22 2016ko martxoaren 18anINGO AL DEU?

Datozenak

Agenda18 19 20

martxoa

ostirala larunbata igandea“Nafarroan errausketa kolokan?” 18:30ean Potxoenean. Hizlaria: Martin Ze-laia, Sustrai Erakuntzako kidea.Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.

‘Sagarrondotik sagardora’ ikastaroa Egoitz Zapiainekin. 9:00-13:00 Potxoenean.Kontzertua Akerra gaztetxean. Floxbin, Kezka eta Aximila. 22:00etan.Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.

Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.

Aginagako Txokoakn Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.n Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00. Aginagako ludoteka.n Izen ematea: itxita.n Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala.

Usurbil FTrekin, Kirola EginezUsurbil F.T.-k datozen oporrak kiro-la eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:n Epea: martxoak 29-apirilak 2.n Ordutegia: 09:30-12:30.n Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.n Antolatzailea: Usurbil F.T.

Gaztelekuko ekintzakMartxoak 19, larunbata16:00 Ping Pong txapelketa Gaztele-kuan. Nori zuzendua: DBH 1.

Martxoak 21, astelehena16:30 Diskofesta Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH2.

Apirilak 1, ostirala10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.Nori zuzendua: gazte denei.

Bi hitzordu nagusi datozen asteo-tan, herriko musika taldeekin. La-runbat honetan, 22:00etan hasita

kontzertu gaua Txokoaldeko Akerra Gaz-tetxean. Oiartzungo Aximilarekin batera Kezka eta Floxbin usurbildarrek kontzer-tu bana eskainiko dute. Floxbinek gai-nera, kaleratu berri duen “Ak!” diskoko abestiak aurkeztuko dituzte.

Datorren astean, Gazte DanbadaBestalde, Ernai eta Aitzina gazte erakun-deek martxoaren 25etik 28ra Laudion antolatu duten Gazte Danbadan parte

hartuko dute herriko bi musika taldeek: Odolaren Mintzoak martxoaren 25ean eta Izeberg taldekoek martxoaren 27an. Biak ala biak “Oholtza gainean bakerik ez” Gazte Danbadan kontzertuak es-kaintzeko Euskal Herriko talde gazteei egin zaien deialdian hautatuak izan zi-ren. Haiez gain, ekimenera aurkeztu zi-ren baita, Hotzikara, Floxbin eta Kezka herriko taldeak ere. Gazte Danbadarako bonoak eta sarrerak Aitzagan dituzue salgai.

Informazio gehiago: gaztedanbada16.info

Herriko musika taldeak, Akerra Gaztetxean eta Gazte Danbadan

Floxbin, Kezka eta Aximila Akerran arituko dira larunbat honetan. Odolaren Mintzoa eta Izeberg taldeek, aldiz, datorren astean Laudioko Gazte Danbadan.