NOAUA! 454 Santixabelak

24

description

 

Transcript of NOAUA! 454 Santixabelak

Page 1: NOAUA! 454 Santixabelak
Page 2: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 3: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

SANTIXABELETAN FESTA EGITEKO,

JAI BATZORDEAK LAN EGIN BEHAR LEHENAGO

Ekainaren 30etik uztaila-ren 3ra goizean hasi etagaueko ordu txikiak

arte izango da zer ikusi, entzuneta gozatua, Santixabelektarte atsegina igarotzeko ai -tzakia ugari eskaintzen baiti-tuzte. Ekitaldi mordoa dagoiragarria, kolore desberdineta-ko hitzorduak eta aniztasunhori islatzen da baita, ekitaldihorien atzean dagoen antola-kuntza lanetan ere.

Aurten guztira hogei eragile ingurukparte hartu dute, udal ordezkari eta tek-nikariarekin batera osatzen duten JaiBatzordean. Herri eragileak dira denak,hau da, Santixabeletan modu batean edobestean, ekitaldiren bat antolatuz partehartzen duten Usurbilgo elkarte etatalde desberdinetako ordezkariak.

Proposamenak biltzenAurten inoiz baino goizago ekin zieten

Santixabeletako antolaketa lanei, festakospatu baino bost hilabete lehenago,herriko jaietako zehaztasunak otsailaren23an hasi ziren lotzen. Ordutik, lautanbildu da Jai Batzordea maiatzaren 17raarte. Bidean, herri eragileen ideia etaproposamenak jaso, jaien egitaraua edu-kiz hornitzen joan edota Santixabeleibegirako erabakiak hartzen aritu dira.

Gehienek jai egiteko besteek lan egin behar, betiko kontua. Santixabeletan ere antzeko zerbait gertatzen da. Jai Batzordeak bideratuohi ditu herriko festetako prestaketa guztiak. Otsailean heldu zioten,

astebete barru abiatuko diren ospakizunak antolatzeari.

Jai Batzordeak zehazten du urtero jai egitaraua.

Hartu beharreko erabakienartean zeuden, txupinazoa

nork bota hautatzea, baita egitaraudiseinu lehiaketa bideratzea ere.Txapelketako baldintzak zehaztuostean, apirilean zabaldu zuten jaieta-ko ekitaldien berri ematen duen pro-grama diseinatzeko lanak aurkezteko

epea. Maiatzaren 10era arte, zazpi lanaurkeztu dituzte. Astebete berandua-go egin zuten Jai Batzordeko azkenbilkuran erabaki zen diseinu lan ira-bazlea; Intza Salsamendi herritarraksorturiko jai egitaraua izango da, aur-tengo Santixabelen inguruko informa-zioa eskainiko duena.

INTZA SALSAMENDIREN DISEINUA, IRABAZLE

Page 4: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

USURBIL ZERO ZABOR TALDEKOEK

PIZTUKO DUTE JAIAK ABIATZEKO TXUPINAZOA

Tradizioz, jaiak hasitaegonda ere, txupina-zoa gauerdian jaurti

izan da, udaletxeko balkoitik,helduen danborrada hastera-koan. Festen hasiera iragar -tzen duen suziri nagusia pizte-ko uztailaren 1etik Santixabelegunera igarotzeko gauerdiahautatu izan da. Horren arabe-ra ordea, aurten ostiral gaueraarte itxaron beharko litzateke,eta hortaz, ekitaldia jaienerdia igarota dagoenean ospa-tu behar.

Aipatu moduan ordea, aurten ez dahorrelakorik gertatuko. Festen hasieragoitik behera berritu eta indartu du JaiBatzordeak. Santixabeletako lehen egu-nean, hau da, ekainaren 30ean afalau-rretik botako da txupinazoa.

Arratsaldeko 20:00etan izango da,ostegun horretan ospatuko denHaurren Eguneko ekitaldiak amaitu

ostean. Antolakuntzak herritarrakfrontoi eta Dema plazara bertaratzeradeitzen ditu.

Gauerditik arratsaldera eta, udaletxe aurretik Dema plaza zein frontoi ingurura.Aldaketak datoz aurtengo Santixabelak hasteko moduan. Gunea eta ordu berriak izangoditu jaiei ekiteko, oraingoan Usurbil Zero Zabor taldekoek jaurtiko duten txupinazoak.

Eta adi, maskotari lotuta ere aldaketak datoz eta aurtengoan.

Ekainaren 30ean botako dute txupinazoa.

Itxura guztien arabera, balkoitik bal-koira lekuz aldatuko da txupinazoajaurtitzeko lekua. Usurbil Zero Zabortaldekoak arduratuko dira jaien hasiera-ko suziria pizteaz. Modu horretan, JaiBatzordeko kideek hondakinen ingu-ruan burutu duten lana errekonozitu

nahi diete UZZ-ko kideei. Ezohiko leku eta orduan abiatuko

dira beraz, Santixabelak. Ordu horrenbueltan igo izan da bestalde, aurrekourteetan jaietako maskota. Datorrenaordea inoiz baino goizago kokatukodute udaletxeko langileek. Ekainaren

30ean bertan, goizean goiz. Kokalekuaere ezohikoa izango dela aurreratzenari dira. Ikusi beharko zer nolakotamaina eta itxuradun maskota dugunaurtengoan. Laster ezagutuko da egile-ak ondo gorde eta sekretupean buru-tu duen lana.

MASKOTAK, EZOHIKO KOKAGUNEA

Page 5: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 6: NOAUA! 454 Santixabelak

ekainaren 30eanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

HAUR ETA GAZTETXOAK ERREGE

Jaietako eskaintza, adintarteka bereizia egongoda. Haur eta gaztetxoak

ikasten ari diren heziketazikloa kontuan hartu duteantolatzaileek, euren adinariegokitutako eskaintzaz gozatuahal izango baitute datorrenostegunean. Herri kirol jokoe-tan parte hartzeko aukeraizango dute adibidez, HaurHezkuntzako ikasleek. LH etaDBH mailetakoek ginkanaentretenigarrian.

Herrian barrena osteratxoa erosokiegin ahal izango da, aurrera eta atzeragoiz zein arratsaldez ibiliko den txu-txutrenean. Egun osoan zehar zabalikegongo den jolas parkearen osagaieta-ko bat izango da, beste hauekin batera:giza futbolina, trena, zezen mekanikoa,quads, errokodromoa eta tirolina.Buruhandiengandik ihesi lasterka aritu-ko denik izango da eguerdian, hauektrikitilariekin kalera irtetean.

Tallerrak, jokoak...Arratsaldeko hitzorduei heldu

aurretik, eta indarrak berreskuratzeko,ohi bezala etxera joan beharrean, jaigiroan bazkaltzeko gonbita luzatu nahidiete antolatzaileek etxeko txikienei.Hori bai, bazkaria norberak eramanbeharko du, eta edaria eta postreabertan banatuko zaizkie. Otordu oste-an, tailer desberdinak zabalduko dira:makillaje edota malabareen inguruko-ak esaterako.

Arratsalde erdian txokolate gozoajan eta bigarrenez buruhandiek ezharrapatzeko zenbat korrika saio ikusi-ko ote dira.

“Gramola” haur berbenaHaurren Eguna berbena giroan amai-

tuko da, “Gramola” ikuskizunarekin.Oholtza gaineko musikari eta anima-tzaileek girotuko dute, zuzeneko musi-ka jarriz, joko, dantza eta parte hartzeasustatuko dituen emanaldia. Berbena koloretsu, alai eta argitsua

izango dela iragartzen dute,Txorromorro taldekoek.

Egun pasa kalean eta jai giroan, aurreko urteen moduan, goizetik eta iluntzera etenik ezduen festa prestatu dute, haur eta gaztetxoentzat. Jokoak, bazkaria, tailerrak, jolasparkea… Eskaintza zabala da, goizeko 10:00etan abiatuko dena, iaz estreinatu zen

“Primerako egunaren leloa” abestiarekin eta dagokion dantzarekin.

Joko askotan parte

hartzeko aukera izango dute.

Haurren Egunak bereereserki propioa du, iaz

sortu eta estreinatu zutena,“Primerako egunaren leloa”izenekoa. Ahaztu zaionarijarraian doa letra, abestiakdioena gogoratzeko:

Udara heldu da ta festa giroan geraEtxetikan kalera goizetik arratsera (BIS)Primeran pasatzeko orain gure aukeraTa Usurbilen gainera, ta Usurbilen gainera

Gaurko egun guztia hain berezia deguGure_eguna ospatzea degulako helburu(BIS)Aztoratuko degu itsaso lur ta zeruEz aita eta ez ama ez daude seguru, ez daude seguru

Urtea guztian zehar itxaron degunaSantixabel jaietan gaur da:gure eguna, EGUNA, EGUNA

Urtea pasa degu eskolakoen jiranItxaroten oporrak noiz etorriko ziran(BIS)Estresak jota geunden egun honen desiranDisfrutatu behar degu gaurko kalejiran, gaurko kalejiran

Urte guztian zehar itxaron degunaSantaixabel jaietan gaur da:gure eguna, EGUNA, EGUNA

Urte guztian zehar itxaron degunaSantaixabel jaietan gaur da:gure eguna, EGUNA, EGUNA

“PRIMERAKO EGUNA”

Page 7: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 8: NOAUA! 454 Santixabelak

uztailaren 1eanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

OSTIRAL GAU BURRUNBATSUA

Azkenekoz ekainaren11n, “Gazte1+ez!”p l a t a f o r m a k

Usurbilen antolaturiko kon -tzertu gauean izan ostean,bueltan dira berriz Santixabelhauetan, Ze Esatek! taldekoak.Reggae, rock eta ska ukitukotaldeak uda bete kontzertuditu aurtengoan. Usurbilenegingo duen geldialdian, dan -tzan jarriko ditu bai, pilotale-kura gerturatzen diren guztiak.

Governors taldeak, bi disko ditu kale-an eta hirugarrena bidean. Iragartzenari direnez, kantak lantzen hasi dira etaeuren lan berria udazken honetan gra-batuko dute Urdaiagako HI-gain estu-dioan. Artean, iaz kaleratu zuten“Frenetikodrome” eta 2007ko “Itxaronbeharra ez da itxaropena” izeneko dis-koetako abestiak entzuteko aukeraizango da ostiral gauean frontoian. Oholtzara igoko den hirugarren tal-

dea, etxekoa dugu; Hotzikara. Udaberrihonetan kaleratu zuten DavidIllarramendik, Mikel Olasagastik,Antton Aranburuk eta Beñat Arteagakeuren estreinako diskoa. Guztira, hard-core trash metal estiloko bederatziabesti berri. Kontzertua joan bainolehen, euren abestiak ezagutu nahidituenak Internetera jo besterik ez du.Hiru musika taldeon informazio gehia-go helbideotan aurki daiteke: myspace.com/hotzikarausurbilmyspace.com/zeesatektaldeamyspace.com/governorszone Governors, disko aurkezpenean.Ze esatek! taldekoak.

Dezibelio kopuruak goia joko du ostiral gau honetan. Jaiak Santixabel Egunean sartuahala, helduen danborrada kalejiran irtengo baita. Artean, Hotzikara, Governors eta

Ze Esatek! taldekoek frontoian kontzertu bana eskainiko dute goizaldera arte.Uztaileko lehen asteburua indartsu hasiko da Usurbilen, inondik ere.

Page 9: NOAUA! 454 Santixabelak

Kontzertuak frontoian ospa -tzen hasiak direla, gauerdianabiatuko da helduen danbo-

rrada, ohi bezala udaletxe aurrekoplazatik eta Kaxkoko kale nagusiakzeharkatuko ditu. Eguneko eurenbigarren saioa izango da, arratsaldeanere danborra jotzen ibiliko baitira,19:00etan hasi eta afalordura arte.

Santixabel bezperan helduek parte hartukodute eta honenbestez, ohitura denez,Santixabel egunean, aurten larunbatarekin,ospatuko da haur danborrada. Eguerdiko12:00etan irtengo dira, hauek ere udaletxeaurretik. Helduak Santixabel bezperan ibiliko dira kalejiran.

DANBOR HOTSAK GAUERDIAN

uztailaren 1eanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Page 10: NOAUA! 454 Santixabelak

uztailaren 2anNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

KANTU-ZIKIRO JANA, LARUNBATERAKO PLANA

Ekainaren 25a, hilabete-ko azken larunbataizanda, Kantu-Jira

ospatu behar zen Kaxkoan. Iazbezala ordea, Usurbilgo EuskalKantu Taldekoek ez dute hi -tzordua deitu, Santixabeletanospatuko den saio berezia delaeta. Joan den urtean izan zuennabarmentzeko modukoharreraren ostean, astebetebarru kantu jira eta bazkariaospatuko dira uztailaren 2an.Antolatzaileek eguerdirakoegina dute hitzordua,12:00etan Mikel Laboa plazan.

Kantuan ez dira bakarrik arituko,saioa Kuxkuxtu txarangak girotukobaitu. Ekitaldira esku hutsik ezin delajoan gogorarazten dute antolakuntza-tik. “Abestera datozenek, Kuxkuxturenliburuxka ekarri behar dute. Ez duenak,egun berean eskuratu ahal izango du”,ohartarazten dute. Liburuxka ez da bakarrik eguerdi

partean burutuko duten kalejirarako,baita gerora Askatasuna plazan ospatu-ko den zikiro janerako. Aurten ere,kantu eta zikiro jana bateratuko baitiratxosnetan.

Zikiro jana, kantuanUsurbilgo Euskal Kantu Taldetik eki-

taldiotara gerturatzeko gonbita luza -tzen diete herritarrei. “Kantu zikirojana eginez ospatuko dugu Santixabeleguna, Kuxkuxtuk gidaturik, herrita-rren artean aparteko giroa sortuz”, gai-

neratzen dute. Zikiro janera joatekoasmoa dutenek, adi, egunotan jarrikodira salgai eta, otordu ederra dastatuahal izateko txartelak.

Euskaraz abesteko gogoz dagoenak,oraindik ase ez denak, lasai egon dadi-la. Bazkalostean ere, kantu emanaldiakjarraituko baitu.

Gastronomiak eta abesteko zaletasunak, Euskal Herrian bizirik jarraitzen duten bitradizioek bat egingo dute Santixabel hauetan, kantu eta zikiro jana antolatu baituteuztailaren 2rako. Kuxkuxtu txarangarekin kalejiran ibili eta ondoren, bazkaritarakobiltzeko aukera egongo da Askatasuna plazan. Guztia, euskal kantu giroan noski.

Iaz ere, Kuxkuxtu taldekoekin aritu ziren kantuan.

Jaietako hitzordua ospatuta agur-tuko dute ikasturte hau UsurbilgoEuskal Kantu Taldekoek. Hiru hilabete-rako oporretara doaz, entsegu saioakere amaitu baitituzte. Azkena, joanden astearterako, ekainaren 21erakodeitua zuten. “Udako oporren ondo-ren berriro itzuliko gara. Irailaren24an egingo den Kantu Jirarekinemango zaio hasiera ikasturte berria-ri”, adierazi dute bilgunetik. Egun

horretan, ohi bezala hilabeteko azkenlarunbata izanik, Kantu-Jira ospatukoda. Orain arte egin izan dutenmoduan, jaiotan eta gerora, udazkene-tik aurrera ere euskal kantak abesteradeitzen dituzte herritarrak, partehartzera alegia. “Ikas ditzagun euskalabesti berriak eta bultza dezagun gureabesti zaharren transmisio kulturala.Animatu euskaraz abestera!”, deitzendute Kantu Taldetik.

OPORRAK, IRAILERA ARTE

Page 11: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 12: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

GAZTEAK SALTSA JARTZERA DATOZ, OLINPIADA ETA BERTSIO GAUAREKIN

Herriko hainbat gaz-teek ere laneandihardute jaiez

gozatzen, zuzenki antolaketalanetan parte hartzen hainzuzen. Zenbait proposameninteresgarri prestatzen aridira Santixabel hauetarako.Horien artean ekainaren30ean ospatuko diren gazteolinpiadak daude.

Parte hartzeko baldintza bakarrabete behar da; gutxienez 16 urte izatea.

Hortik aurrera, ekimeneko antolatzai-leek gogorarazi dutenez, ez dago adinmugarik, parte hartzeko gogoa izateaaski da. Planteatuko dituzten jokoenbidez, saltsa sortzea baita euren asmoa,eta ez batzuen eta besteen dohainakneurtzen hastea. Horretarako, jolaskooperatiboak bultzatuko dituzte. Hitzordua, ostegun arratsalderako

jarri dute, 17:00etan Askatasuna pla-zan. Txosnak irekitzearekin bateraekingo diete jokoei. Antolatzaileakherriko gazteak gonbidatu nahi dituz-te ekimenera. Talde lana bultzatu eta

bereziki, herriko gazteen artekoharremanak sustatu asmoz, bertara -tzen diren lagun koadrilak elkarrenartean nahasteko asmoa dute. Hau da, jokoetan parte hartzeko

talde desberdinetako lagunak, arra -tsalde batez, joko hauetarako elkarla-nean aritu beharko dute. Aipatumoduan, antolatzaileen helburu nagu-sia betetzeaz ahaztu gabe; ondopasatzea alegia. “Jolasten ze ondopasatzen dugun, ez da haurra izanbehar jolasteko”, adierazi dute antola-kuntzatik.

Bertsio gaua, gazte olinpiadak edota patata tortilla txapelketa, herriko hainbat gazteekjaiotarako prestatu dituzten eskaintzen artean daude. Hitzorduak antolatuta, gonbitaluzatua diete gazteei, parte har dezaten. Santixabeletan saltsa sortu eta ondo pasatzea

nahi dute, gazteen arteko harremanak sustatzearekin batera.

Argazkia Xiba txapelketa garaikoa da.

Page 13: NOAUA! 454 Santixabelak

HERRIKO MUSIKA TALDEAK, ELKAR NAHASTUTA

Aipatu jai hartan,herriko zenbaitmusika taldeek ere

parte hartu zuten, bainamodu berezi batean egin ere.Talde desberdinetako kideakelkarrekin nahastu eta hain-bat abesti jo zituztenTxokoalden ospatu zen fes-tan. Ekimen hura, hitzordubilakatu dute orain, Usurbilgofestetarako.

Santixabelak agurtzeko, azken gaue-rako herriko musika taldeen bertsiogaua antolatu dute txosnen eremuan.Modu horretan, talde bateko baterijolea, beste taldeko abeslariarekinoholtza gainera igota ikusiko dituguadibidez. Guztiak ere, kantu ezagunak“bertsionatuko” dituzte. Emanaldiaaurkezle batek gidatu eta girotuko du.

Entseatzen egunotanGazteak dagoeneko Harane futbol

zelai ondoko lokaletara joan etorriandabiltza, musika taldeetako egoitzetanbiltzen direnekin zehaztasun guztiaklotzen. Abestiak, kanta bakoitza nor-tzuk joko duten erabakitzeko lanetanaritu dira azken asteotan.

Parte hartzea, irekiaParte hartzeko aukera irekia dago

halere. Herriko musika talderen bate-ko kide izan ez arren, musika instru-menturen bat jo eta jaietako bertsio

gau honetan esku hartu nahi duenak,antolakuntzarekin harremanetan jarribesterik ez du. Bidal dezala e-mail bat:[email protected] hasi bezala agurtuko

dira, lau eguneko parranda saioenostean nekatuta egon arren, indarbiziz. Azken traka burutu ostean izan-go da, uztailaren 3an, gaueko 23:30eta-tik aurrera.

Ekimena antolatzeko ideia Akerra Gaztetxearen eguna ospatu zutenetik datorkie gazteei.Orduko hartan burutu zituzten jokoek izandako harrera ikusita, esperientzia errepikatzea

erabaki dute, oraingo honetan Santixabeletan.

Parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik.

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Jaiotarako hirugarren proposamenbat ere badute gazteok. Patatatortilla txapelketa antolatu dute uztai-laren 1erako. Oilasko BiltzaileenEguna ere izango den horretan, goize-an txoko desberdinetatik osteratxoaegin, bazkaldu eta joko desberdinetanparte hartu ostean, tortilla onena egi-ten saiatu ahal izango dira. Oinarrizko

osagaiak, hala nola, arrautzak, patatakedo gatza antolakuntzak jarriko du.Ohartarazten dutenez ordea, ekime-nean parte hartzeko asmotan direnekzartagina eraman beharko dute, baitahala nahi badute, “osagai gehigarriakere”. Txapelketan parte hartzekounean bertan izena eman beharko da.Uztailaren 1ean, 19:00etan txosnetan.

PATATA TORTILLA TXAPELKETA

Page 14: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

HERRI KIROLAK, JAIETAKO AZKEN EGUNEAN

Usurbilgo harriaIazko harriarekin, nahikoa lan izan

zuten Aimar Irigoienek eta Izeta II-ak.Aurten, ordea, harri berriak izangodira Santixabeletan. Gazteek 100 kg-ko harriarekin lan egin beharko duteeta helduek 130 kg-koarekin. Harrijasotzaile gazteen artean,

Jagoba Otaegi, Telleria gaztea etaGoenatxo gaztea arituko dira 100 kg-ko harriarekin borrokan.Helduen artean, oraingoz, hauek

dira ziurtzat jo daitezkeen harrijaso -tzaileak: Urtzi Telleria, Izeta III, IbanUgartemendia eta Bertiz.

Emakumezkorik ez aurtenAntolatzaileek bi emakumezko gon-

bidatu dituzte aurtengo jaietara. Iazbezala, Idoia Etxeberria eta MirenUrkiola ekarri nahi zituzten. Baina biharrijasotzaile hauek lesionatutadaude. Hauen ordez, gazte txapelketaantolatu dute eta mutil gazteen arte-an, esandakoak arituko diraSantixabeletan: Jagoba Otaegi,Telleria gaztea eta Goenatxo gaztea.

Amaitzeko, giza-probaUsurbilgo taldean kanpoko beste

tiralari batzuk ere arituko dira. Ediziohau ixterakoan, oraindik argitu gabezegoen zeintzuk izango diren giza-proban arituko direnak. Hori bai,1.000 kg-ko harriari tiraka aritubeharko dute, 20 minututan zehar. Aurrez aurre,nor baino nor, idi-

parea izango dute, Bizkarrekoak izan-go dira idiak eta aipatzekoa da lehen

aldiz izango direla Usurbilgo plazanlehian. Idiek, ordea, 1.800 kg-ko

harriari tiraka aritu beharko dute, 20minututan zehar.

Bizkarreko idi-parearen aurka lehiatuko dira aurten.

3. Mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jaietan jokatuko da. Giza-proban, Usurbilgo taldeak Bizkarreko idi-parea izango du arerio. Eta harri-jasotzaileek,

Usurbilgo harriari heldu beharko diote. Hori guztia jaietako azken egunean izango da.

Aizkolari txapelketa jokoan daegun hauetan eta 3. mailakoen

arteko kanporaketa bat Santixa -beletan jokatuko da. Eguraldiaklaguntzen badu behintzat, Dema pla-zan jokatuko da uztailaren 3an igan-dea, eguerdiko 11:30ean hasita.Parte hartzaileen artean hiru usurbil-dar izango dira: Juan EsnalIruretagoiena, Haritz Esnal Odriozolaeta Xabier Dorronsoro Ariz.

Herriko hiru aizkolari hauekinbatera, 3. mailako aizkolari txapelke-ta honetan honako hauek ere izan-go dira lehian: Arkaitz Jauregi(Araba), Iñaki Kintana (Araba),Ramiro Llanos (Araba), Darius Acu(Bizkaia), Aitor Urteaga (Gipuzkoa),Asier Pellejero (Nafarroa), MoisesGogorza (Nafarroa), JabierEtxeberria (Nafarroa) eta AritzGoñi (Nafarroa).

EUSKAL HERRIKO AIZKOLARI TXAPELKETAN,

3. MAILAKOEN ARTEKO KANPORAKETA JOKATUKO DA

Page 15: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 16: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

PUNTA PUNTAKO BERTSO SAIOA,

SANTIXABEL EGUNA AGURTZEKO

Bertsozaleek urteromoduan, hitzordu kla-siko bat dute zain

Santixabeletan. Jaietako larun-bat gauez, uztailaren 2an ospa-tuko den bertso-saioak aurtenere ez du hutsik egingo. Punta-puntako sei bertsolariek osatu-ko dute lan taldea, zaletuengozamenerako. Gai jartzailelanetan, Bota Punttuba bertsoeskolako Imanol Arabaolaza“Txatxari” arituko da.

Hauek dira pilotalekuan ospatukoden ekitaldian parte hartuko duten seibertsolari ezagunak: Andoni Egaña,Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio,Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta AsierAzpiroz.

Larunbat gauean, afalostean, patxada osoan bertso saio ederra antolatu dutenez,entzuteko aukera ezin da galdu. Uztailaren 2an, Santixabel Eguna agurtzeko puntapuntako sei aurpegi ezagun gonbidatu ditu Jai Batzordeak. Zaletuak hartu dezalaeserlekua eta hortik aurrera, bertsolariek dute hitza, 22:00etatik aurrera frontoian.

Jaietako bertso saioa amaitutaemango da ezagutzera XXXV.Bertsopaper Lehiaketako lan saridunaeta bere egilea nortzuk diren.Epaimahaiaren erabakia jakitekooraindik ordea astebete pasatxogeratzen da, eta txapelketan partehartzeko epeak zabalik jarraitzen du.Bertsopaper Lehiaketako lanak aur-kezteko azken eguna, ekainaren 29aizango da.

Parte hartzeko honako baldintzakbete behar dira:-Usurbildarra izatea.-Gai librean idaztea.-Lanak, ekainaren 29a baino lehen

Udaletxera eman edo postaz bidali:XXXV. Bertsopaper Lehiaketa, JoxeMartin Sagardia Enparantza, 20170Usurbil.-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan

beharko dute.

-Gutxienez 8 bertso; gehienez 10.-Sariak: lehenak, 200 euro eta txape-

la. Bigarrenak, 150 euro. Hirugarrenak,100 euro.-Lanak egilea nor den adieraz deza-

keen daturik gabe aurkeztuko dira,izengoitiz.-Lanarekin batera gutun itxi batean par-

tehartzailearen datu pertsonalak ipini.-Erabakia jaietako bertso saioan

emango da aditzera: uztailaren 2an.

XXXV. BERTSOPAPER LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNAK

Andoni Egaña eta maialen lujanbio arituko dira kantuan.

Page 17: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 18: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ALKOHOLEMIA PROBA EGITEKO AUKERA EGONGO DA,ASKAGINTZAK JAIETAN JARRIKO DUEN POSTUAN

Gozatu, ez tronpatu!izeneko drogen kon -tsumoaren inguruko

sentsibilizazio kanpaina buru-tuko du Askagintzak datozenSantixabeletan. Adingabekoeta helduek alkohol frogakegiteko aukera izango dute,herrian gauez jarriko dutenpostuan.

Drogen kontsumo desegokiakdituen arriskuak gutxitzeko sentsibili-zazio kanpaina burutuko du datozenSantixabeletan Askagintzak, drogak etadroga-mendekotasunen fenomenoarennormalizazioaren aldeko herri erakun-deak. Bereziki prebentzio lanetandiharduen bilguneko kideek, jaiotakogau batean, alkoholimetro postua jarri-ko dute ordu batzuetan. Bertan, boluntarioki norberak alko-

holemia froga egiteko aukera izangodu, adinaren arabera froga mota des-berdina. Adinez nagusiak ez diren gaz-tetxoen kasuan, alkoholimetro froga

kualitatiboa egingo da. Kasuotan, frogahauek “positibo edo negatibo adieraz-ten dute soilik”, Askagintzatik jakina-razten dutenez. Negatibo ematen duten adingabeek

izan duten emaitza “saritzeko” kanpai-nako lema, “Gozatu ez tronpatu!” dio-ten eranskailuak jasoko dituzte.

Helduen kasuan, froga kuantitatiboakegin ahal izango dituzte, Askagintzatikberri ematen dutenez, “autoa edomotoa hartu nahi izanez gero”. Kanpainan jasotako emaitzekin

txosten bat prestatu eta UsurbilgoUdalari helarazi asmo dioAskagintzak.

Txosten bat egingo dute festen amaieran Askagintzakoek.

Bilgunetik ohartarazten dutenez,asteburuetako gehiegizko kon -

tsumoak edota droga ezberdinenarteko nahasketak, “jarrera oldarko-rren ugaritzea, genero indarkeria, den-bora librea kudeatzeko zailtasunak…”dakartza besteak beste. Alde horreta-tik kezkagarritzat jotzen dute adinga-be eta gazteek edari alkoholdunakkontsumitzeko duten modua.Kontsumo joerak aldatu direla diote

Askagintzatik. “Kontsumo esperimen-talak hasten direneko adina jaitsi eginda, geroz eta gazteagoak hasten direla-rik substantzia hau probatzen”, diote.Ohiturak aldatu direla gaineratzendute; kontsumoaren orokortzea etazabaltzea ematen ari baita euren esa-netan, alkoholak gure gizartean onar-pen maila handiagoa du, arriskuenpertzepzioa txikitzen doa, alkoholabeste substantziekin nahasteko egoe-

rak ugaritzen doaz… Horren guztia-ren ondorioa argia da Askagintza -koentzat. “Gazteen artean eraginnegatiboa du, droga ezberdinen kon -tsumo desegokiak ugaritzen ari direla-rik”, gogorarazten dutenez. Euren ara-bera, drogak kontsumitzeko modudesegokiak agerian uzten du, “egungogizartean pertsonek dituzten gaizkiegote eta zailtasunak”.Informazio gehiago: askagintza.com

NERABEEKIKO KEZKA

Page 19: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 20: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Ekainak 30 ostegunaHaurren Eguna

10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako kanta eta dantzarekin.10:00-13:00 Herri kirolakHHkoentzat.Ginkana LH eta DBHkoentzat.Puzgarriak.Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txutrena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina.13:00-13:30 Buruhandiak trikitilariekin.13:30 Bazkaria (norberak berea eka-rrita, edaria eta postrea banatuko da).

15:00-17:00Tailerrak: makilajea,pinak, malabarak eta pinpilin pauxa.Puzgarriak.Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txutrena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina.16:30 Igel Joko txapelketa Artzabalen.17:00Txokolatada.17:00Txosnen irekiera eta gazte olinpiadak (16 urtez gorakoentzat)Askatasuna plazan.17:45-19:00 Ikuskizuna frontoian:Gramola.19:00 Buruhandiak txistulariekin.19:30 Bertso triki poteoa.20:00Txupinazoa Usurbil Zero Zabor

taldearen eskutik, frontoi inguruan.Ondoren, sabel dantza eta saloi dantza erakustaldia frontoian.23:00 Kontzertua txosnetan: Itziarren Semea, Egurrata Kitto eta Willis Drummond.

Uztailak 1 ostiralaOilasko

Biltzaileen Eguna05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.09:00 Esnadeia trikitilariekin.10:30 Haur eta gaztetxoentzako IX.Pintura Lehiaketa (materiala bertan

JAIETAKO EGITARAUA

Page 21: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

banatuko da).11:30Toka txapelketa Artzabalen.13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa.14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.Ondoren, oilasko biltzaileen jokoak.16:00 Ur-bataioa OiardoKiroldegian.18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.19:00Tortilla patata txapelketa txosnetan.19:00-21:00 Helduen danborrada.21:00 Herri afaria txosnetan.23:30 Kontzertua frontoian:Governors, Ze Esatek! eta

Hotzikara.24:00-01:00 Helduen danborrada.01:30 DJ Bull txoznetan.02:00 Platano dantza txosnetan.

Uztailak 2 larunbataSantixabel Eguna09:00 Esnadeia txistulariekin.09:30VII. Kayak jaitsiera Alirin.10:00-11:30 Santixabel BolaTxapelketa irekia.11:00 Meza Nagusia.12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita.

12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin. Jarraian, lore eta saldabanaketa dema plazan.14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan.Ondoren, kantu emanaldia.16:30-17:30 Santixabel BolaTxapelketa irekia.17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketakofinalak (gizonezkoak).18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.20:00 Euskal presoen eskubideenaldeko ekitaldia.22:00 Bertso-saioa frontoian.Bertsolariak: Andoni Egaña, SebastianLizaso, Maialen Lujanbio, Sustrai

JAIETAKO EGITARAUA

Page 22: NOAUA! 454 Santixabelak

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Colina, Unai Iturriaga eta AsierAzpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza“Txatxari”.

Jarraian, XXXV. SantixabelBertsopaper Lehiaketako sari banaketa.Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.

01:00 Karaokea txosnetan.

Uztailak 3 igandea09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.11:30 Zanpantzarrak.11:30 Herri kirolak. 3. mailakoEuskadiko Aizkolari Kanporaketa. 12:00 Meza Nagusia.12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak.13:00 Herriko dantzarien emanaldia.14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.18:00 Buruhandiak eta Usurbilgo etaAoizko erraldoiak dultzaineroekin.18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harriaaltxatzeko marka jartzea. Ondoren,giza-proba: Usurbilgo selekzioa (1.000kg harria) idi parearen aurka (1.800kg harria). 23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.23:30 Herriko musika taldeen bertsio-gaua txosnetan.

JAIETAKO EGITARAUA

Page 23: NOAUA! 454 Santixabelak

PUBLIZITATEA

Page 24: NOAUA! 454 Santixabelak