NOAUA! 396 alea

20
ASTEKARIA - 2010eko otsailaren 12an - XIII. urtea - Usurbil, 396. zenbakia H amaikabat eta H amaikabat eta H err erri P latafor latafor ma, 5 edukiontzien alde ma, 5 edukiontzien alde www.noaua.com Aralar, Ezker Abertzalea eta EAJ-PNVren agiri bateratua “Herritarren parte hartzea eta lana eredugarriak izan dira” Aralar, Ezker Abertzalea eta EAJ-PNVren agiri bateratua “Herritarren parte hartzea eta lana eredugarriak izan dira”

description

 

Transcript of NOAUA! 396 alea

Page 1: NOAUA! 396 alea

ASTEKARIA - 2010eko otsailaren 12an - XIII. urtea - Usurbil, 396. zenbakia

HHamaikabat eta Hamaikabat eta Herrerrii

PPlataforlataforma, 5 edukiontzien aldema, 5 edukiontzien alde

ww

w.n

oaua

.com

Aralar, Ezker Abertzalea eta EAJ-PNVren agiri bateratua

“Herritarren parte hartzea

eta lana eredugarriak izan dira”

Aralar, Ezker Abertzalea eta EAJ-PNVren agiri bateratua

“Herritarren parte hartzea

eta lana eredugarriak izan dira”

Page 2: NOAUA! 396 alea
Page 3: NOAUA! 396 alea

3Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

ATA R I KO H A I Z E A

AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.com

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Bea Alda, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

Tirada: 2.800 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

13. Or.PREFERENTE MAILAKO FUTBOL TALDEA

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA

SAHARAREKIN, ELKARTASUNETIK

5. Or.

8. Or.

12. Or.

HERRI KONTSULTA, ALDERDIEN AHOTAN

Albistea iruditan

Santa Ageda bezpera, koplatan aritzeko eguna

Udarregi ikastolako irakasle zeinikasleak makila eskutan etabaserritar jantzia soinean

Santa Ageda bezperako koplak abesterairten ziren kalejiran, igaro den otsailaren4an. Talde desberdinetan zatituta, Kaxkoinguruneak zeharkatu zituzten LehenHezkuntzako ikasleak. Geroago irtenziren Haur Hezkuntzakoak.

Denek pilotalekuan amaitu zuten ibil-bidea. Frontoian zain zituzten, gurasoeta herritarrak, makil kolpeak eta nolaabesten zuten entzuteko prest.Aipatzekoa, koplen artean, bazirela ikas-leek beraiek sortutakoak ere. SantaAgeda bezperako usadio zaharrak bizirikdirau Usurbilen.

Santa Ageda bezperan, bazkalostean koplak abesten irten ohi dira

urtero udarregi ikastolako ikasle eta irakasleak.

Page 4: NOAUA! 396 alea

4 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

HE R O R R E K E S A N

IMANOL UBEDA

Zazpi urte asko dira. Eta ezertxo ere ez. Ihesi emanbehar izan dituenarentzat, zazpi urteko aberrimina

gogorra behar du izan. Zazpi urte bete dituen neskatilaren ilusioa baino gauza

politagorik ba al da? “Zazpi urte? Aiba, zenbat urte!”. Zazpipasa al dira honez gero?, xuxurlatuko diogu ondoren bereamari; eta gure baitan pentsatuko dugu, “Jesusmariatajose,atzo izan zela dirudi!”.

Bere burua noraezean dabilen txalupa baten barruan iru-dikatzen duenarentzat, azken hiru urteotan non porturatuezin asmatu dabilenarentzat, denbora epe hori luuuuze osoluuuuze egiten ari zaiola pentsatuko du bere baitan.

Duela zazpi urteko Inauteriak, aldiz, gogoangarriak izanziren gure lagun taldean. Koadrilako batek aita izan beharzuela esan zigun eta, aitzakia horrekin, parranda are ederra-goa izan zen orduko Ostiral Mehe egunekoa. Gau hartakobrindisa... Ba atzokoa dela dirudi memorian gordeta dudanargazkia.

Orain lau urte, hain juxtu, erosi zuen nire lagun bateketxea. Etxea eta auto berria. Etxea, auto berria eta telebistahandi bat. Mailegu berean, hirurak. “Total, modu onean

utzi didate bankuetxean eta, ze ostia, orain ala inoiz ez!”.Damu handia du orain. Ozen esatera ausartzen ez bada ere.Lanean gaizki, mailegua ordaintzeko komeriak baina, horibai, etxe berri batean bizi da, auto elegantea du eta telebistahandi bat etxean zain. 2031 urtea ordea, mailegua kitatukoduen urtea, urrutiegi ikusten du eta horrek barrenak min-tzen dizkio. Irribarre ederragoa zuela alegia, ezagutu nuene-an.

Zergatik pasatzen dira hain azkar zorion beteko uneak?Zergatik irauten dute hain gutxi? Eta saminak, aldiz, zerga-tik uzten du arrasto luzeagoa gugan?

Ez dut ahaztu nahi duela zazpi urte herri honetan pasazena. Gauez eta armen mehatxupean, hainbat euskalduneraman zituzteneko gaua. Eraman esan dut, bai. Horretaneuskaldunak gutxitan baikara deituak. Eraman egiten gai-tuzte. Eta nola eta nora eraman gainera. Zazpi urte betekodira datorren astean. Bidegabekeriak izu itxura hartu zuene-koa. Batzuentzat, gau beltza ez da amaitu oraindik. Hasieranesan dut. Zazpi urte asko dira. Eta ezertxo ere ez. Baina tratutxarrek betiko arrastoa uzten dute barruan. Eta hori ez dadenborarekin sendatzen.

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Ugaitz Agirre - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Duela zazpi urte izan zen

Lau urte eta gero, itxita jarraitzen du Aitzagak

Lau urte beteko dira otsailaren11n, Auzitegi Nazionaleko

Fernando Grande-Marlaska epailearenaginduz Guardia Zibilak Aitzaga itxizuenetik. Bilgunea izan ez arren, urteo-tan lanean jarraitu dute elkarteko kide-ek, azokak edota hitzaldiak antolatzen.

Itxi eta gutxira, Aitzaga elkartekokideek igorritako oharrean adieraztenzutenez, “herriaren eraikuntzarako sortueta garatutako proiektu bat, Estatuindarraren arrazoiaz itxi dute. Era bere-an hiru usurbildar Madrilen deklaratze-

ra behartuak izan dira”.Egun haietan, hedabide ugariren arre-

ta erakarri zuen itxierak. Gertatutakoasalatzeko hainbat mobilizazio burutuziren herrian. Oztopoak oztopo, egoitzaitxi arren, elkarteko kideek lanean jarrai-tzeko asmo irmoa erakutsi zuten. Etahorretan jardun dute urteotan, ekitaldidesberdinak antolatuz; hala nola, hitzal-diak edota azaroaren 1eko ArtisautzaAzoka.

Abertzale eta ezkertiarren bilgune iza-teko zabaldu zituen ateak Aitzagak,1994. urtean. Ordutik, ehunka ekitaldi

antolatu edota babestu ditu. Itxi zutene-an, 120 bazkide zituen.

2006KO OTSAILAREN 11N ITXIARAZI

ZUTEN AITZAGA.

Page 5: NOAUA! 396 alea

5Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

AL D E R D I E N A R T E KO I N K E S TA

Herri kontsulta, politikoen ahotan

HERRI KONTSULTARAKO KANPAINA

ASTE HONETAN HASI DA OFIZIALKI.

Ezker Abertzalea Usurbil1. Herriak arazo larri bati ausardiaz

heldu diola iruditzen zaigu: aitzindariaizan da osasunaren eta ingurumenarenalde konponbide bat bilatzean.Ahalegin eta ohitura aldaketa txikibatez hondakinen arazoari alternatibaerreal bat aurkitu dio. Zentzu horretan,usurbildarren parte hartzea eredugarriaizan da eta bilketaren emaitzek egingenuen apustuari arrazoia ematendiote: %28tik %82 birziklatzen duguorain, gainerako ereduekin inork lor-tzen ez duena. Emaitza hauen sekretua,benetako gure teknologia puntaUsurbilgo herritarrak direla sinestea da.Erraustegirik behar ez izateko modukosistema bat aurkitu dugu, eta gustoragaude. Eta Oiartzun eta Hernanik ere,bidea hau dela ikusi dute.

2. Parte hartze prozesutik hona, ingu-rumen eta osasun gaiekin sentsibilizatu-tako herri eragile eta herritarrekin elkar-lanean aritu da Udala. Horretaz gainera,hondakinen kudeaketaren gaiarekin era-bakiak hartzeko moduan eredu berriamarkatu du, argia, zabala eta herritarreihautu ahalmen benetakoa eskaini dionaprozedura batekin. Alde horretatik,hainbat bileratan herriko eragileek udalalderdiekin galdera adostu ondorenPlenoan onartu zen. Madrildik baimenagiria azaroaren amaieran iritsi zen,baina estatuko Gobernu Kontseiluak ezdu zehazten jarraitu beharreko prozedu-ra. Hori horrela, zilegitasun juridiko etapolitiko osoa jaso duen prozedura pres-tatu da. Argigarria da hori onetsi ezduen udal alderdi bakarra egotea.

3. Arrazoietan garrantzitsuena, gureosasun eta ingurumenarekiko kezka da.Ez Zubietan ez inon ez dugu erraustegi-rik nahi, eta horregatik, EzkerAbertzaleak argi du Atez Ateko bilketadela bidea. Datuek ere arrazoia ematendigute bide horretan: %82 birziklatzendugu. Gainerako ereduek %25 ingurubirziklatzen dute. Herritar guztiok hon-dakinen arazoarekin amaitzeko bideaahalik eta gehien birziklatzea dela ustebadugu, nola egingo dugu hain gutxibirziklatzen duten aukeren alde? EzkerAbertzaleak bezala usurbildarrak argi etagarbi dauka hori. Orain azken txanpada, unea orain da, beraz, ez etxean geldi-tu.

Erabakia zurea da, erabaki! BozkatuAtez Ate.

Otsailaren azken astebu-ruan, hiri hondakinaknola kudeatu nahi ditu-

gun erabakitzeko aukera izangodugu. NOAUA!n, gai honi buruzkoiritzi ezberdinak bilduko ditugudatozen asteetan. Honakoan, udale-txean ordezkatuta dauden indarpolitikoen iritziak bildu ditugu.Datorren astean, herri mugimen-duen txanda izango da.

Duela ia urtebete, eta prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, atez atekoajarri zuen martxan udal gobernuak.Esan behar da urrats hori udal korpo-razioaren babes zabalarekin emanzuela agintean den udal gobernuak.

Atez atekoarekin, ordea, korronte kri-tiko bat osatu zen herrian eta bilketasistema horren ordez bost edukion-tzien aldeko apostua egiten duen HerriPlataforma osatu zen. Herri kontsultabat eskatu zuten, firma ugari bilduz.Euren eskaera otsailaren 27ko astebu-ruan hezurmamituko da.

Herritarrek ezagutzen dute aurrekobilketa sistema nolakoa zen. Ezagunazaie ere sistema berria, atez ateko bil-keta. Orain, euren iritzia ematekoaukera dute. Otsailaren 27an eta 28anantolatu den herri kontsultan, iritzihori bideratzeko aukera izango dute.Orriotan, indar politikoen iritziak aur-kituko dituzue. Hurrengo astean, herrimugimenduena.

1. Errauste-plantaren proposamenari aurre eginez, atez ateko bilketa sistema ezarri da herrian. Azken urtehonetan, hiri hondakinen tratamenduak Usurbilen izan duen bilakaera egokia iruditu zaizu?

2. Herri eragileek eta Udalak adostutako herri kontsulta izango da. Kontsulta-eskaera egin zenetik hona,herri galdeketak jarraitu duen prozedura egokia iruditu zaizu?

3. Kontsultan, hiru bilketa sistema posibleren artean aukeratzeko eskatzen da. Zein da zure alderdiak bozkatuko duen aukera? Arrazoitu aukera hori.

Page 6: NOAUA! 396 alea

6 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

AL D E R D I E N A R T E KO I N K E S TA

Hamaikabat Usurbil1. Galderan bertan egiten duzue plante-

amendu okerra. Atez-ateko sistemak ezbaitu errauste-planta ordezkatzen.Kontzeptuak nahasten dituzue eta dituzte.Bata bilketa sistema bat da eta besteazaborren tratamendu sistema bat. Aregehiago Atez-ateko bilketa sistema guztizkonpatiblea izan liteke errauste-plantabatekin. Eta errauste-planta ez bada,zabortegi bat kokatu beharko duguUsurbilen.

Tratamenduari dagokionez garapennagusiena autokonpostagailuen hedapenaizango litzateke baina ez dugu esperientziahonen emaitzarik. Udal gobernuak ez ditueman. Lapatxeko zabortegian konposta-tzen diren hondakin organikoen emaitzakere ez dira publiko egin: zenbat tona kon-post, nora bideratuak izan diren, zer kostuizan duen…

Beste frakzioak lehen bezala tratatzendira. Bilketari erantzunez nabarmena dapaperaren jaitsiera eta besteen igoera bost

edukiontziekin lorgarriak dira.Zentzu horretan, galdeketaren eguna

aurkeztu bezperan zergatik kendu zituenUdalak bere web orritik azaroko datuak?Ba emaitza txarrak zirelako errefus kopu-ru handia zela eta. Porrotaren adierazgarri.Eta era berean planteamendu oker honenadierazgarri.

Ezin ahaztu ere urte oso bat kontuanharturik “desagertu” diren 1000 tona(%36): beste herrietara, estolderitik barre-na…

2. Berriro ere galdera enfoke desegokia-rekin. Herri Kontsulta ez da herri eragile-ekin adostua izan. Herri Kontsulta eskatu,bultzatu eta horren alde izugarrizko lanaegin duen Herri Plataformaren aurkakoiritziarekin egin da hasera-haseratik,horrela komeni zitzaielako herri agintariei.Gezur monumentala da “adostasun” ter-minoa erabiltzea, bai zabor bilketa siste-maren inposaketaren inguruan, bai galde-

ketaren prozedura zehazteko garaian.Azken urte honetan, gai honen ingu-

ruan, tentsio sozial ikaragarria sortu daherrian, lotsatzeko moduko gertaerak izandira. Azken egun hauetan areagotu dire-nak 5 edukiontzien aldeko kartel eta pan-karta txikitzeekin. Udal gobernutikKontsulta oztopatze eta manipulatze jarre-ra besterik ez dira izan.

3. Galdera, berriro ere, gaizki zuzendua.Galdeketan alderdiek ez dute bozkatzen,herritarrek baizik. Bozketan jartzen direnhiru aukeren artean 5 edukiontzien auke-ra hautatzeko eskatzen diegu herritarrei.

Gipuzkoako beste herri gehienen aukeradelako; merkeago delako; bilketa emaitzakonak lortzen direlako; osasuna, ingurume-na eta herri estetika aintzakotzat hartzenduelako eta 5 edukiontzien alde bozkatuz4 edukiontzien alde ere egiten delako.

5 edukiontzien alde eginez Atez-atekobilketa sistema Usurbildik desagertuko da.

Aralar Usurbil1. Atez Ateko sistema martxan jarri

zenetik, emaitzak oso nabarmenak izandira: Usurbilen hondakinen aprobetxa-mendu oso ona lortu dugu, ditugundatuen arabera gaika bildutako kopurua%28tik %82ra pasa da epe motzean etaerrefusa ikaragarri jaitsi da. Egia da ten-tsio batzuk izan direla gai honen ingu-ruan eta oraindik ere zenbait puntu hobe-tu daitezkeela herrian egindako inkestanagertu bezala, baina oro har oso esperien-tzia interesgarria izan da herritarron arte-an hondakinen jabe egitea.

Azken finean, Katalunian, Italian,Frantzian eta munduko beste leku asko-tan egiten dutena egiten hasi garaUsurbilen. Orain, Hernanin etaOiartzunen hasiko dira, eta seguru lasterEuskal Herriko herri eta hiri gehiagotarazabalduko dela Atez Ateko bilketa siste-

ma. Usurbilgo herritar guztiok harro ego-teko modukoa da.

2. Egia da plataformaren eskaera batenondoren etorriko dela baina hasieratikeman zitzaion baietza udalean. Herrikontsulta egitea erabaki orduko bilerakizan ziren herriari zer galdetu beharzitzaion erabakitzeko. Bilera horietanudal honetako ia alderdi guztiok partehartu genuen, eta ingurumenarekinharremana duten herriko eragileak erebai.

Denok zerbaitetan eman genuenamore, baina galdera adosteko gaitasunaere izan genuen. Talde politiko eta sozialguztiek izan dute aukera bide osoan partehartzeko, eta parte hartu nahi izan ezduenak berak esplikatu beharko du zerga-tik egin duen.

Galdeketaren tramitazioa nahi bainogehiago luzatu da, eskaera Madrilera eginbehar zelako eta antolakuntzak ere lanakeman dituelako. Legeak hortara behartzenez badu ere udalean erabaki dugu emaitzaloteslea izango dela, hau da, herriak auke-ratutako sistema erabiliko dela.

3. Partiduek eman beharreko botoaemana daukate, orain herritarrei tokatzenzaie. Usurbilgo Aralarretik mezu garbiajakinarazi diegu beti herritarrei: hondaki-nak biltzeko ezagutzen ditugun sistemenartean, Atez Atekoa da egokiena, errefusaasko murrizten delako eta, ondorioz, osa-suna eta ingurumena errespetatzen dutentratamenduak ahalbidetzen dituelako.Urte betez probatu dugu eta emaitzak hordaude. Orain herritarren baiezkoa behardugu.

1. Errauste-plantaren proposamenari aurre eginez, atez ateko bilketa sistema ezarri daherrian. Azken urte honetan, hiri hondakinen tratamenduak

Usurbilen izan duen bilakaera egokia iruditu zaizu?

2. Herri eragileek eta Udalak adostutako herri kontsulta izango da. Kontsulta-eskaera egin zenetik hona, herri galdeketak jarraitu duen prozedura egokia iruditu zaizu?

3. Kontsultan, hiru bilketa sistema posibleren artean aukeratzeko eskatzen da. Zein da zure alderdiak bozkatuko duen aukera? Arrazoitu aukera hori.

Page 7: NOAUA! 396 alea

Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

AL D E R D I E N A R T E KO I N K E S TA 7

PSE-EE Usurbil1. Uste dut akats handia dela etxeko

hondakinen gaikako bilketa eta errauste-gia lotzea Bi gai ezberdin dira eta apartelandu beharrekoak. Planteamendu hau,horrela eginda, badirudi usurbildarreksoilik birziklatzen dutela aldameneanerrauste-planta bat jarri behar dietelako.San Markosko zabortegiarekin jarraitukobalitz edo inguruan errauste planta batmartxan jartzea planteatu izan ez balitz,ez zirela birziklatzeaz arduratuko usurbil-darrak. Jarrera hau hipokritena da eta nioso seguru nago usurbildarrak ez direlahipokritak.

Aurten, gaikako bilketa asko handituda, eta birziklatzen den guztia ona daherritarrentzat. Ingurugiroa babestenlaguntzen duelako eta osasuna delakodenentzat.

2. Prozesu irekia izan da eta parte hartunahi izan dutenek parte hartu dute, kon-tsulta bideratu ahal izateko, gaurko lege-diak ezartzen dituen urrats denak emandira. Luze egin da, kontaezinak dira egindiren kontsulta denak GobernuDelegaritzan, Administrazio PublikoenMinisterioan, eta abar… Honek hilabeteasko eskatu ditu, (Espainiako)Gobernuari baimena eskatu eta urtebukaera arte ez zen MinistroenKontseiluaren baimena iritsi. Gero proze-su dena kontsultan egokitu behar izan da,lege markoaren baitan, ze gaur egunErkidego Autonomiko honetan ez dagolegerik eginda. Ez da batere erraza izan etaonartu eta eskertu behar dugu Nagorek,udal idazkariak, egin duen lan handia,kontsulta hau martxan izan dadin.

3. Denok badakigu funtsean bi aukerabaino ez direla izango, edo bost edukion-tziak edo atez atekoa. Uste dut esatekogehiagorik ez dagoela, herritarrek biaukerak frogatu ahal izan dituzte, eralibrean iritzia emateko nahikoa informa-zioa dute eta nahikoa helduak eta azka-rrak gara denak erabakiak hartzeko. Ustedut nik ezin diedala argumentu handirikeman bi sistemak probatu dituztenei, nikez dudalako bi sistemak probatzeko auke-rarik izan.

EAJ-PNV Usurbil1. Gure ustez azken urte honetan hiri

hondakinen tratamenduak, atez atekozerbitzua ezartzeari deritzonean, izan duenbilakaera egokia iruditu zaigu. Onartubeharra dago leku askotan erabiltzen densistema dela. Sistema honekin birziklatuez daitezkeen hondakinak asko gutxitudaitezke, datu hau ukaezina da.Horregatik orain dela urte bete gure botoabaiezkoa izan zen aukera hau garbi ikustengenuelako.

Atez ateko zerbitzuak urte honetanemaitza onak izan ditu, birziklatze tasahandia izan da (Euskal Herriko handiena).Zenbat eta hondakin gehiago bereiztubirziklatze portzentaia igo daiteke etaazken frakzioa gutxitu. Hala eta guztiz zer-bitzua asko hobetu beharko litzatekeelauste dugu: bilketa gauez eginez, hondakinguztientzako ontziak ezarriz, herriarenitxura guztiz aldatuko lukeena, eta maizta-suna gehitu beharko litzateke; komertzio-ari erraztasun gehiago eskaini beharko

litzaioke. Esan beharrean gaude ere, zerbi-tzuaren hobekuntzarako gure ekarpenakez direla onartuak izan.

Egun PIGRUP da Gipuzkoarako man-komunitate guztiek onartu duten akordioahondakin guztien gestiorako, bera da hon-dakin guztientzako gestio orokorra berma-tuko duena eta soluzio orokorra emangodiona hondakinen tratamenduari (…).Atez atezko zerbitzuak bilketa bereiztea etaondorioz azken frakzioa gutxituko duenaukera bat da eta PIGRUP berak onartzenduena baina inola ere ez da orokorreanGipuzkoako hondakinen tratamenduarenalternatiba bat.

2. Ez, ez zaigu egokia iruditu. Osatu zenPlataformak eskatutako kontsulta da izan-go duguna datorren 27 eta 28an. Guri ezzaigu aukerarik eman kontsultan ze galde-ra mota izango diren erabakitzeko. BertanUsurbilgo eragileei eman zioten ANVkoekeginkizun hori eta Plataforma berak ez

zuen bertan parte hartu nahi izan. Emaitzabozkatzeko hiru aukera jartzea izan zen, etaguk honen aurka bozkatu genuen. Beharbada aukera hau jartzea manipulazioa edobeldurraren eragina izan daiteke. Gureustez bi aukera bakarrik izan beharko luke-te, hori mahai gaineratu genuen. Lau edu-kiontzien sistema soberan dago.Dagoeneko ez dugu uste inork eskatzenduenik aurreko sistemara itzultzea.

3. Hasteko, kontsulta honetan partehartu beharko litzatekeela uste dugu, jaki-teko benetan zein den usurbildarraren iri-tzia. Pertsona bakoitzak askatasunez era-baki behar du zein aukera den egokiena.Beraz gure alderdiak pentsatzen du bakoi-tzak bere ikuspegitik komenigarria denaukera erabaki behar duela edo atez atekoaedo 5. edukiontzia.

Azken hitza herritarrek izango dute.Usurbildarrek erabakitzen duten sistemaEAJ-PNVk onartuko du.

1. Errauste-plantaren proposamenari aurre eginez, atez ateko bilketa sistema ezarri daherrian. Azken urte honetan, hiri hondakinen tratamenduak

Usurbilen izan duen bilakaera egokia iruditu zaizu?

2. Herri eragileek eta Udalak adostutako herri kontsulta izango da. Kontsulta-eskaera egin zenetik hona, herri galdeketak jarraitu duen prozedura egokia iruditu zaizu?

3. Kontsultan, hiru bilketa sistema posibleren artean aukeratzeko eskatzen da. Zein da zure alderdiak bozkatuko duen aukera? Arrazoitu aukera hori.

Page 8: NOAUA! 396 alea

8 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

PI L-P I L E A N

TEL. 36 61 97

MASAJE LEKUA

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA

Kirol masajea eta masaje terapeutikoa

Hiru tona lehengai Sahara aldera

Esker oneko ageri ziren otsaila-ren 2an Lasarte-OriakoSahararen Herriaren Lagunak

taldeko kideak, Saharara oinarrizkolehengaiak bidaltzeko gure inguruankoordinatu duten kanpainaren amaie-ran. Aurtengoan, hiru mila kilo jaso diraguztira, Usurbil, Lasarte-Oria etaAñorgan egokitutako biltokietan. Azkenasteotan gurean jasotakoa, otsailaren20an Gasteiztik Saharara bidaliko da.

Saharara eramateko urtarrilean buru-tutako laguntza kanpaina amaitu da.Hiru tona jaso dira Usurbilen, Lasarte-Orian eta Añorgan. Oro har, Araba,Bizkaia eta Gipuzkoan, bilketa, laurehuntonara ailegatzea espero dute ekimenekoantolatzaileek, nahiz ez dakiten ziurkopuru horretara ailegatzerik izango oteduten, gertutik hasita.

“Usurbilen eta Lasarte-Orian kanpainaoso ondo joan da, baina Donostian adi-bidez gutxiago jaso da”, adierazi duteLasarte-Oriako Sahararen HerriarenLagunak taldeko kideek. Haiek izan dira,Usurbilen, Lasarte-Orian eta Añorganegin den bilketaz arduratu direnak. Bainaekimena askoz orokorragoa da eta horiguztia, S.E.A.D.-en aldeko Otsailak 27Euskal Elkarteen Koordinakundea ari daantolatzen.

Bilketa kopurua iazko bera izan edotagorabeherarik egongo ote den zalantzazuten, Lasarte-Orian osatua den taldeko

kideek, besteak beste, krisialdi ekonomi-koa dela eta. Baita, berriki, Haitin gerta-tu den lurrikaragatik ere, herritar askorenelkartasuna eta laguntza urtarrila hasie-ran lurrikara jasan zuen ingurunera bide-ratzen ari delako azken asteotan.

Bilketa, iazkoaren antzekoaBalantzaren beste aldean aldiz, zeresan

ugari eman duen Aminatou Haidarrenkasua ere hor dago. Antolatzaileek aipa-tzen dutenez halere, Usurbilen behin-tzat ez da aldaketa handiegirik sumatu,bilketa kopurua iazkoaren bueltan man-tendu baita. Bilketa gunea egokituzuten pasa den hilabetean Urbil merka-tal gunean ere; egun bakar batean, oina-rrizko mila kilo gai jaso zituzten.

Halere, gogorarazi dutenez, gureinguruan krisi ekonomikoa pairatzen arigaren artean, munduko beste hainbattxokotan, “elikadura-krisia edota krisial-di humanitarioa sufritzen ari dira”.Sahararren egoera horren guztiarenlekuko. “Herritarrak gosez daude.Geroz eta zailagoak dira kanpamendue-tako bizi-baldintzak”, adierazi zuten

Lasarte-Oriako Sahararen HerriarenLagunak taldeko ordezkariek. Bestebehin salatu zutenez, artean gobernudesberdinak herritarrak zapaltzen etabertako baliabide naturalak espoliatzenari dira.

Gure inguruan jasotako laguntza, otsailaren 20an abiatuko daGasteiztik Sahara aldera.

“Herritarrak gosez daude.Geroz eta zailagoak dira

kanpamenduetakobizi-baldintzak”

EGOERA OKERTZEN DOA

Eskerrak herritarrei

Otsailaren 20an, Gasteiztikabiatuko da, Sahararen alde-

ko seigarren euskal karabana.Helburua, gure artean jasotako oina-rrizko ahalik eta elikagai gehienTindufeko (Aljeria) errefuxiatu kan-pamenduetan dauden sahararreihelaraztea da, pairatzen duten elika-gai gabeziari aurre egiteko.

Lasarte-Oriako SahararenHerriaren Lagunak taldeko kideekurteroko elkartasun ekimenean partehartu duten herritarrak eskertu nahidituzte, baita biltokiak jartzen dituz-tenak ere. Kasu honetan, Usurbilenhiru gunetan burutu da bilketa;Aliprox eta Dia saltokietan etaUdarregi ikastolan.

Page 9: NOAUA! 396 alea
Page 10: NOAUA! 396 alea

Zumartxan txarangaren lehen InauteriakIkasturte honetan osatu da Zumarte Musika Eskolaren baitan

Larunbat honetan ospatuko daInauteri festa. Baina bezperan,

ostiral honetan alegia, Udarregikoikasleak izango dira mozorro jaiaegingo dutenak. Kalean lehenbizi,kiroldegian gero.

INAUTERI MARTXA10:00 Lehen Hezkuntzako ikasle-

en kalejira. Bi ibilbide:LH 1-2-3: Agerialde, Atxegalde,

udaletxea, Kale Nagusia, Errekatxo

kalea, Zubiaurrenea kalea,Bordatxoko errotonda, kiroldegia.

LH 4-5-6: Ikastola, Bordatxokoerrotonda, Kalezar, Puntapax, kirol-degia.

11:15 Ikuskizuna OiardoKiroldegian. HH, LH eta DBHkoikasleen parte hartzea. Egiptoarrak,bakeroak, sorginak, futbol jokala-riak… Guztiak, “Ud-Arregi” zirko-ko kideekin batera kiroldegian bil-duko dira.

Lehenik eta behin, Udarregiko ikasleen kalejira eta festa

Ikasturte honetan osatu daZumartxan, Zumarte MusikaEskolako ikasleekin osatu den

txaranga. Aritz Lonbide irakaslearekinaritu dira Inauterietako eta, orohar,txarangarako errepertorioa entseatzen.Astero elkartzen dira eta larunbathonetako Inauteri Festan hartuko duteparte. Musika Eskolatik abiatuko diraeguerdiko 12:30ean. Zumartxanendoinuekin piztuko da, beraz, aurtengoInauteri Festa.

Inauterietan jotzea baino garai hobea-gorik ez da txaranga batentzat. Akasohorregatik, Zumartxan txaranga berrikopartaideak gogotsu aritu dira entseatzenazken asteotan. Izena ere, Zumartxan,euren asmakizuna izan da. Eta eskolarenizena eta jai-giroa ondo baino hobetolotu dute hitz bakarrean. Larunbathonetan, eguerdi partean arituko dira.

Aukeran, “zirkoa”Zumartxan taldekoak goizez arituko

dira eta arratsaldez, aldiz, Burrunbazaletxarangakoak. Musika eurek jarrikodute. Mozorroak eta kaleko giroa,ordea, herritarrek.

Antolaketa batzordetik, zirkoa da pro-posatu den gaia, joko asko eman deza-keena.

Baina izango dira zirkoa alde baterautzi eta euren kasa mozorrotuko dire-nak. Batzuk eta besteak, behintzat, arra-tsaldeko 18:30erako daude deituak.

Orduan hasiko da ofizialki mozorrokalejira. Burrunbazale Ordiziako txa-ranga bezala, desfilea ere 18:30ean abia-

tuko da udaletxe aurretik. Iaz herriko batukada taldearekin

burutu zen kalejirak harrera ezin hobeaizan zuen. Oraingoan baina, txarangaizango da erritmoa ezarriko duena.

Kalejiran ibili ondoren, Saizarrenegingo da afaria (txartelak erostekogaraia amaitu da).

Otsailak 13 larunbata12:30 Kalejira Zumarteko txaranga

gaztearekin, Musika Eskolatik abiatuta. 18:30 Kalejira Burrunbazale txaran-

garekin, udaletxe aurretik abiatuta.21:00 Afaria Saizarren.

Santa Zeziliako kalejiran eskaini zuten lehen saioa. Larunbat honetako Inauteri

festan, eguerdi partean arituko dira kaleak alaitzen.

Otsailaren 12an ostiralarekin

ibiliko dira kalejiran Udarregi

ikastolako ikasleak.

10 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

HE R R I KO TA L D E A K

“Arratsaldean, ordea,Ordiziako Burrunbazale

txarangakoak arituko dira”

ARRATSALDEZ, BESTE BAT

Page 11: NOAUA! 396 alea
Page 12: NOAUA! 396 alea

12 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

HE R R I KO TA L D E A K

Otsailaren 12an amaituko daUdarregi ikastolan,Aginagako Herri Eskolan

eta Zubietako Eskola Txikian matriku-latzeko epea. Eskolako ohiko klaseetazaparte, musika ere ematen daZubietako Eskola Txikian.

NOAUA! Hezkuntza arloari dagokio-nez, zertan oinarritzen da ZubietakoEskola Txikiaren eskaintza?

Zubietako Eskola Txikia. Gaur gaur-koz, 2tik 8 urtera arteko hezkuntzaeskaintza dago. Ordutegia: 09:00-12:00eta 14:30-16:30. Oraingoz ez dago jan-tokirik.

N. Eskolatik aparte, ikasleek bestela-ko eskaintzarik ba al dute aukeran?

Z. E. T. Eskolatik aparte, musikaeskola ere badugu. Zumarteko irakasle-ak ematen ditu eskolak, astelehen etaastearteetan.

N. Pozik zaudete Eskolak dituenazpiegiturekin?

Z. E. T. Gurasook, eskolak duen leku-faltarekin arduratuta, Hezkuntza Sailarietorkizunerako bideragarritasun proiek-tua aurkeztu genion baina ez dugubaiezko erantzunik jaso. Beraz, gaur-

gaurkoz, kezkatuta gaude, batetik, jan-tokirik ez daukagulako eta, bestetik,LHko 1. eta 2. mailakoak aurrefabrika-tutako moduluetan daudelako. Moduluhoriek ez dute baldintza egokirik eskain-tzen.

N. Zeintzuk dira Zubietako EskolaTxikian matrikulatzeko jarraitu behardiren pausoak?

Z. E. T. Matrikulazioa osatzeko, ikas-tetxera jo behar da, otsailaren 12a bainolehen (943 37 29 31).

N. Besterik esateko?Z. E. T. Hezkuntza Sailarekin eta

Donostiako Udaleko zinegotziekin bile-rak egiten ari gara eta ez dakigu zeinemaitza emango dituen gure aldarrika-pen prozesuak.

Zubietako Eskola Txikian,

2-8 urte arteko hezkuntza eskaintza

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIKO

JOLAS-GUNEA.

Euskaltegianmatrikulatzekoaukera ireki da

Buruntzaldeko udalek, eskual-deko euskaltegi guztiekin

batera, herritarrei gogorarazi nahidiete aukera paregabea dutelaeskualdeko edozein euskaltegitanmatrikulatzeko.

Zehazkiago, otsailean zehar,matrikula irekita dago Andoaingo,Astigarragako, Lasarte-Oriako etaUsurbilgo AEK euskaltegietan etaHernaniko eta Lasarte-Oriakoudal-euskaltegietan.

Ordutegien aukera oso zabala da,eta ikasmailena ere bai. Euskaltegibakoitzaren eskaintzaren berri webhonetan euskara.buruntzaldea.orgikus daiteke.

Web gune horretan bertan,bakoitzak bere euskara-mailarengutxi gorabeherako erreferentziaemango dion automailaketa osomodu sinplean egiteko aukera erebadago.

Udal bakoitzak euskara ikastendihardutenentzat dituen diru-laguntzak ere bertan kontsulta dai-tezke.

Haurrentzat antzerki

ikastaro bat antolatu da

Zenbait gurasoen ekimenez,umeentzako antzerki ikastaro

bat antolatu da.Ikastaroa LH3, LH4 eta LH5 ikas-

turteetan dabiltzan umeei zuzendutadago. Taldeak gehienez 12-15 ikaslezosatuta egongo dira eta entsegu edoklaseak larunbat goizetan izango dira.

Izena eman nahi duenak, otsailaren19an herriko frontoian izango duaukera, arratsaldeko 17:00etan.

Informazio gehiago nahi duenakhona hemen bi telefono zenbakiaukeran: 680 742 504 (Nekane) eta657 711 335 (Maite).

Kultura eta Gizarte

Ongizateko dirulaguntzak

Kultura eta Gizarte Ongizatekodiru-laguntza oinarriak otsai-

laren 2an argitaratu ziren GAOn.Diru-laguntzak eskatzeko epea otsai-laren 25ean amaituko da. Honakoagiriak eraman behar dira udalera:eskaera-orria (udaletxean eskuraga-rri), ekintzei buruzko fitxak, nortasunagiriaren fotokopia edo identifikaziofiskalaren kopia eta GizarteSegurantzarekiko eta Ogasunekobetebeharretan egunera egotearen agi-ria.

Kiroletako diru-laguntza oinarriakaurrerago argitaratuko dira.

Bertso saiorako sarrerak

Oiardon eta Txiribogan

Ot s a i l a r e n2 1 e a n ,

igandez, bertsosaioa izango daSutegin. Puntakolau bertsolari aritu-ko dira: AndoniEgaña, AmetsArzallus, Uxue Alberdi eta MirenAmuriza. Inaxio Usarralde izango dagai-jartzailea. Bota Punttubak etaUdalak antolatu duten saio honetara-ko sarrerak kiroldegian etaTxiribogan jarriko dira salgai, otsaila-ren 12an ostiralarekin.

Page 13: NOAUA! 396 alea

13Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

IZERDI PATSETAN

Zailtasunen aurrean indartsu

Ez daude sailkapeneko postuerosoenean, baina Usurbil FT-ko Preferente mailako hogei

jokalariak gogotsu jarraitzen dute lane-an. Animuak eta entrenatzen jarraitzekogonbita luzatu nahi diete ClementeFernandez eta Imanol Mendo entrena-tzaileek, taldeak egoera irauliko duelaziur baitira.

N. Lehen itzulia amaituta, zer balora-zio egin dezakezue?

Clemente Fernandez. Denboraldihasiera ezin hobea izan zen. Lehen hiruneurketak irabazi genituen, baina lauga-rrenetik aurrera galtzen hasi ginen.Hortik aurrera hartu genuen joerarenzergatia ez dut ulertzen, taldea bizirikbaitago partida guztietan. Baina ez duguburua altxatzea lortzen. Emaitzak aurkajartzen zaizkigu eta kosta egiten zaigu,borrokatu arren. Atzean eusten ari gara,baina gola, garrantzitsuena, huts egitenari zaigu.

Imanol Mendo. Sailkapenak ez du tal-dearen benetako egoera islatzen.Zirkunstantzia desberdinengatik gauzaknahi bezala ez dira atera, eta beheangaude.

N. Aldi berean irakurketa baikorraegiten duzue taldearen inguruan.

I. M. Oso pozik gaude jokalarien kon-promisoarekin, beti baitatoz entrenatze-ra. Oso ondo entrenatzen dute, erritmoonean. Partidan gauzak ez dira ateratzen,batzutan guregatik eta bestetan, arbitro-

ak ere eragiten du. C.F. Jokalariek jarrera egokia dute, ez

dugu kexarik. Irabazi digutenek eregutxigatik irabazi gaituzte.

N. Momentu zailei aurre egiteko erre-zetarik ba al da?

C. F. Halako kasuetan, oinarrizkoenaentrenatzen jarraitzea eta jokalariak ani-matzea, ez dago besterik.

I. M. Lanean jarraitu eta animatzea.Emaitzak jasoko ditugu eta ia bueltaematen diogun dinamikari.

N. Nola irudikatu nahi zenukete den-boraldi amaiera?

I. M. Idealena, estuasunik gabe amai-tzea, partidak irabazten hastea, eta umorehandiagoa izatea litzateke.

C. F. Maila honetan egotea mereziadute. Lortuko dugula uste dut, mundu-ko gogo guztia baitute.

N. Taldearen indar guneak zeintzukdira?

I. M. Talde barruan dagoen giroa osoona da, eta hori beti lagungarria da fut-bolerako. Talde gaztea da gainera, askokikasteko gogoa dute, eta horretan aridira.

C. F. Niretzat indar gune asko ditu tal-

deak, baina ez dira gauzak ateratzen zir-kunstantziengatik. Batzuetan ez garaemaitzen erantzuleak, faktore gehiagodaude jokoan; batzuetan nahi gabe,baina arbitroengatik. Oro har, taldeaondo dugu. Defentsa ona dugu, erdigune sortzailea eta jolasten duena, aurre-lari bizia. Uste dut sailkapenean goragoegon beharko genukeela, jokalariekduten kalitate eta jarreragatik. Oso harrogaude jokalarietaz, oso pozik.

Preferente mailako taldeak gogotsu jarraitzen du lanean.

“Sailkapenak ez du taldearen benetako

egoera islatzen”

IMANOL MENDO

“Batzuetan talde aurkariak

jende gehiago ekartzen du”

N. Azken mezua, jokalarientzat.I. M. Esaten dieguna, lanean jarrai-

tzeko, animu eta egoerari buelta eman-go diogu. Herriaren laguntza pixka batere faltako litzateke, neurketetan har-mailak nahiko hutsak egoten dira eta.Batzuetan talde aurkariak jende gehia-go ekartzen du, etxekoak baino.

C. F. Taldearengan konfiantza osoadugu, eta taldea aurrera aterako da.Zuzendaritza taldeari eskertu bestalde,burutzen ari den lana, ahalegin handiaegiten ari baita honek guztiak aurrerajarrai dezan.

Page 14: NOAUA! 396 alea

14 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

PIL-PILEAN

Atez Ate Dudipe bilgunea sortu daAtez atekoaren aldeko talde eragile-

ak bilera burutu zuen otsailaren5ean, herri galdeketaren kanpainarennondik norakoak jorratzeko. Atari berriazabaldu dute gainera, www.dudipe.info

Zubieta Lantzen, Usurbil Bizirik,Alkartasuna nekazal kooperatiba, AtezAteko Jarraipen Batzordea etaGipuzkoako Errausketaren AurkakoPlataformen Koordinadorako Usurbilgoordezkaritza ordezkatuak daude elkarteberri honetan, Atez Ate Dudipe bilgu-nea izena du. Ataria zabaldu du taldeeragileak; www.dudipe.info. Facebook

eta Twiter orrialdeetan ere tartea dute.Kanpaina jorratzeko bilkura parte har-tzailea burutu dute.

Errausketaren aurkako mugimendu-tzat ere har daiteke Atez Ate Dudipe bil-gunea.

Igande honetan, argazkiaIgande honetarako, ekitaldia iragarri

dute Mikel Laboa plazan. IdatzizNOAUA!ra igorri duten oharrak dioe-nez, “Atez Ateko Bilketaren alde zau-deten eragile guztioi deialdi bat luza-tzen dizuegu: otsailaren 14an igandeaMikel Laboa plazan eguerdiko

13:00ean taldeetako ordezkaritzakelkartuko gara argazki handi eta jende-tsu bat ateratzeko”.

OTSAILAREN 5EAN ARTZABALGO

EGOITZAN BURUTU ZEN BILKURA.

Usurbilgo Hamaikabat eta Herri Plataforma,

bost edukiontzien bilketa sistemaren alde

Bost edukiontzietan oinarritu-tako bilketa sistema defenda-tuko dute otsaila amaierako

galdeketari begira, UsurbilgoHamaikabat eta horren alde herriansortua den plataformak. Otsailaren4an, batera aurkeztu zuten burutukoduten kanpaina.

Bilketa modu honen aldeko apustuaegiten dute, euren esanetan, legediaerrespetatu, borondatezko sistema izan,erosotasuna eduki eta sistema garbi, etaestetikoa delako. Etorkizunean edukion-tzietan oinarritutako sistema nahi dute,eta edukiontziak lurperatuta.

Autokonpostajea bultzatzen jarraitueta gerora hondakin bihurtuko direngaiak sorreran gutxitzearen alde agertuziren Usurbilgo Hamaikabat eta herriplataforma.

Kanpainarako logotipoa ere aurkeztudute. Hamaikabateko bozeramaileLuismari Ormaetxearen hitzetan, pro-posamen, esfortzu, ilusio eta burututakolanaren adierazle litzatekeen bost koloreeta zenbakidun esku irekia, azken asteo-tan herrian agertu diren kartel eta pan-kartetako irudia da.

Prentsaurrekoan, atez ateko bilketarenaurka agertu ziren bi bilguneetakoordezkariak. Bideragarria eta jasangarria

ez den inposatutako sistema gisa defini-tu zuten atez ateko bilketa. Atez atekobilketak udalerriaren etorkizuna ekono-mikoki hipotekatu eta hondakinen ara-zoa ez duela konponduko adierazizuten. “Atez ateko bilketak errausketa-ren beharra du”, gaineratu zuenOrmaetxeak.

Atez atekoaren aldekoei, zabortegianon kokatu nahi duten gogoeta egiteradeitu zituen.

IRUDIAN, USURBILGO HAMAIKABAT ETA BOST EDUKIONTZIEN ALDEKO

HERRI PLATAFORMAK ESKAINITAKO PRENTSAURREKOA ARTZABALEN.

“Atez atekoak hondakinenarazoa ez duela konponduko

adierazi zuten”

5 EDUKIONTZIEN ALDE

Page 15: NOAUA! 396 alea

15Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

PIL-PILEAN

Hiri-hondakinen kudeaketa

Ezker Abertzalea, Aralar eta EAJ-PNV-k eredugarritzat jo dute herritarren ahalegina

Hondakinen arazoa, geroz etalarriagoa izateaz gain, denon

arazoa da eta kolore politikoen gainetikegon behar du. Hori dela-eta, Usurbilensaiatzen ari gara elkarlanean konponbi-de bat ematen. Denon osasuna zaindunahi dugu eta ingurumena ahal dengehiena errespetatu.

Horretarako, zenbat eta hondakingutxiago sortu, hobe; eta, sortzen dugu-netik ahalik eta gehien birziklatu, hobe.

Honetan garrantzi berezia du honda-kinak biltzeko unean erabiltzen den sis-temak.

Datuak datu, gutako bakoitzak ikusidugu zer gertatzen den geure etxean,zenbat errefusa ateratzen genuen leheneta zenbat orain. Bestalde, jabetu garaohitura-aldaketa sinple batek nolakoeragina izan duen geure bizitzan.

Idatzi hau sinatzen dugun alderdiakharro gaude usurbildarrok egin duguna-rekin, herritarren parte hartzea eta lanaeredugarriak izan baitira.

Usurbilgo Aralar, EAJ-PNV eta EzkerAbertzaleak ahaleginak merezi duela pen-tsatzen dugu, eta osasuna eta ingurumenanolakoa nahi duzun erabakitzea zure

eskuetan dagoelako, otsailaren 27-28anegingo den galdeketan parte hartzera etabozka ematera animatzen zaitugu.

Usurbilen, 2010eko otsailaren 5ean.

Sinatzen duten hiru alderdien udalbozeramaileak:

Xabier Mikel Errekondo, Ezker Abertzalea

Lontxo Zubiria, Aralar

Iñaki Illarramendi, EAJ-PNV

Hiri hondakinen arazoak

hiru udal talde batu ditu agiri batean

Gutxitan errepikatuko denargazkia da lerro hauenondoan ageri dena.

Hondakinen arazoari buruzko agiribateratua sinatu berri dute UsurbilgoEzker Abertzaleak, Aralarrek eta EAJ-PNV-k. Hondakinen arazoa, denonadenez, kolore politikoen gainetik egonbehar duela aldarrikatzen du hiru tal-deek adostu duten testuak.

Herritar guztioi eragiten dien honda-kinen arazoak, banatzeko baino batzekobalio izan die udaletxean ordezkaritzaduten Usurbilgo Ezker Abertzalea, EAJ-PNV eta Aralarri. Hiru taldeen izenean,Xabier Mikel Errekondok, IñakiIllarramendik eta Lontxo Zubiriak hirihondakinen kudeaketari buruzko agiriaadostu eta sinatu zuten pasa den astele-henean. Hainbeste zeresan eman dueneta herritar ororena den arazo batenaurrean, gutxitan ikus daitekeen irudialortu da; udal ordezkarien gehiengoarenbatasunarena eta arazoa konpontzekoelkarlanerako saiakerarena, alegia.

Adostutako testuan aipatzen dutenmoduan, “hondakinen arazoak kolorepolitikoen gainetik egon behar du”.

Herritarrek gai honetan burutu dutenlanaz harro sentitzen direla adieraztendute sinatzaileek. Eredugarritzat jotzendute herritarren ahalegina eta parte har-tzea. Ohitura aldaketa batek zenbateko

eragina izan dezakeen azpimarratzendute hiru udal taldeek. Hondakin gu-txiago sortu eta gehiago birziklatzeko,hondakin bilketa sistemak zer nolakogarrantzia duen ere gaineratzen dute.

Azkenik, otsaileko azken asteburuanburutuko den herri-galdeketan bozka-tzera deitzen dituzte herritarrak.

XABIER MIKEL ERREKONDO ALKATEA, LONTXO ZUBIRIA ETA IÑAKI ILLARRAMENDI

UDAL ZINEGOTZIAK, AGIRIA SINATZEKO UNEAN.

Agiri bateratua

Page 16: NOAUA! 396 alea

16 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

INGO AL DEU?

Page 17: NOAUA! 396 alea

Agenda

Goardiako farmaziakOtsailak 11, ostegunaGil, Nagusia 24 Lasarte

Otsailak 12, ostiralaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Otsailak 13, larunbataOa, Kontseju Zarra 11 UsurbilRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Otsailak 14, igandeaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Otsailak 15, astelehenaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Otsailak 16, astearteaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Otsailak 17, asteazkenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Otsailak 18, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Otsailak 19, ostiralaGil, Nagusia 24 Lasarte

Otsailak 20, larunbataIturralde, Bordaberri 1 UsurbilDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Otsailak 21, igandeaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZChucla farmazia (22:00-09:00),Kardaberaz, 48, Hernani (943 551 793)*Usurbilen, soilik eguerdira arte

Otsailak 12 ostirala- Inauteri kalejira eta festa

Udarregiren eskutik (ikus 10 or.).

Otsailak 13 larunbata- Inauteri festa (ikus 10 or.).

Otsailak 20 larunbata- “SoOofing” antzezlana, Sutegin.

Ordua zehazteko oraindik.

Otsailak 21 larunbata- Bertso saioa Sutegin, 18:00. Uxue

Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus,Andoni Egaña. Sarrerak, 8 euro. Aurretik5 euro, Oiardon eta Txiribogan.

17Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

INGO AL DEU?

Zozketan parte hartu

eta arkumea irabazi

Mirotzen omenezko infantilmailako txapelketa jokatu zen

abenduaren 29an kiroldegian.Arkume bat zozketatzeko errifa jarrizen martxan baina irabazlearen izenaaste honetan jakin da: Lurdes Calleja.Juantxo Esnaolari eta partehartzailedenei eskerrak eman nahi dizkieteeskubaloi taldekoek.

Asteburuan

pilota partidak

UDABERRI TXAPELKETAOTSAILAK 11 OSTEGUNA Gaueko 20:30ean, AginaganEskuz binaka nagusiak 1. mailaUSURBIL 1 - AZKOITIKO 2(Xabier Errasti - Asier Katalina)

Paleta goma gizonezkoak Nagusiak 1. maila USURBIL - AIAKO(Iñigo Huegun - Aritz Urdanpilleta)

OTSAILAK 13 LARUNBATA Eguerdiko 11:30ean, Aginaga Eskuz binaka kadeteak 3. mailaUSURBIL - ANTIGUAKO(Iñigo Ibargoien - Imanol Rebollo)

Datorren astean,

“SoOofing” antzezlanaren azken saioa

Etxeko egongelako objektu pre-ziatuena izango da sofa. Hortik

dator Txerriki Gazte Kuadrilla antzer-ki taldearen lehen obraren izenburua.Duela urtebete eskaini zuten lehenaldiz. Azken saioa ordea, otsailaren20an eskainiko dute, Sutegin.

Edonoren etxeko sofan gertatu ohidiren eguneroko hainbat egoera irudi-katzen dira “SoOofing” antzezlanean.Txerriki Gazte Koadrillako hiru aktoregazteek sofa baten inguruan bil litezke-en pertsonaia mota desberdinak hezur-mamituko dituzte.

Jon Etxabe, Leire Iturrioz eta AnderIzeta herriko aktore gazteek, iaz eskainizuten antzezlan hau herrian, eta azken

saioa ere herrian egingo dute, datorrenasteko larunbatean.

Noiz: otsailak 20 larunbata.Non: Sutegin.Sarrera: doan.Oharra: dotore jantzita etorri...

LEIRE ITURRIOZ, ANDER IZETA ETA JON

ETXABE, TXERRIKI GAZTE KOADRILAKO

HIRU AKTOREAK.

Page 18: NOAUA! 396 alea

18 Noaua! - 2010eko otsailaren 12an

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA

-Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457112.

- Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentanUsurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232.

- Landetxe bat saltzen da Alfaron (Errioxan).Astebukaerak eta oporraldietarako egokia.Terreno eta pistinarekin. Herritik 1,2 kilometro-tara. 2 logela, egongela tximenearekin, sukaldea,komuna eta portxea. 675702428 (gauetan).

- Etxe bat konpartitzeko pertsona baten bila nabil.Interesatuak deitu 20:00etatik aurrera661568471.

- Gela bat alokairuan pertsona serio batentzat, pisuberri batean. 300 euro, gastuak aparte. Usurbilinguruan. 609 901 734 edo 943 575 788.

- Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsua etaberritua. Interesatuak deitu: 637225620.

- Pisu bila nabil Usurbilen. Alokairuan nahi nuke.664 885 737.

-95metro karratuko etxebizitza salgai Kaxkoan.Erreforma behar du baina aldaketak egitekoaukera asko. 638279184.

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat etaUsurbilen babes ofizialeko etxeren bat daukannorbaitekin aldatuko nuke. Interesatuak deitu663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bor-darekin. 2800 metro karratuko lursailean.Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913.

- Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai.676910638.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginaganedo Usurbilen. 630 274 906.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna,sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan.607 924 407.

-Santuenea 26an 60metro karratuko etxea daukagusalgai. 2 gela, sukaldea handia, etxeak kanpokal-dera ematen du, gasa eta kalefazioa ditu.200.000. 666539284.

- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua, komu-na,... eta trasteroarekin. 685731792.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.671800275.

-Lasarten apartamentu bat salgai, egoera onean.Erdigunean. Toki lasaia eta berritu berria. Bikotebatentzat egokia. 657708866

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Aprilia Chester R-125 motorra daukagu salgai.Egoera onean eta prezio interesgarria.661618970

-Karabana bat salgai. Modelo zaharra da baina egoe-ra oso onean dago. Prezio interesgarria.646514494

-Mitsubishi L200 bat salgai. SS-AZ eta egoeraonean. 646514494

- Mendiko terrenoak erosiko nituzke. Basoa atera-tzeko edo basorik gabea ere bai. 943362237.

-Atxegalden 33 metro karratu dituen lokal bat aloka-tzen da. Sarrera egokia. 943373414. 280 eurohilean.

- Garaje bat alokatzen da Bizkarre kalean. Neurriak2,5m x 5m eta 2,1 metrotako altuera.943361265.

- Usurbilgo industrialde batean 220 metro karratu-ko pabiloi bat alokatzen da. 616926027.

-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea. 2urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondozaindua. 622369646.

- Sotano komertzial bat alokatzen da 600 eurotan.650938489

- Txoko polit bat alokatzen da. 650943847- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi

solairutan) dituen lokal bat alokatzen da.658716970.

- Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzen da.Interesatuak deitu: 943 36 12 19.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, per-

tsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostala-ritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757

- Esperientziadun emakumea behar da goizez etxekolanak egin eta haurrak zaintzeko. Hiru orduz:goizeko zazpietatik hamarretara. 687 055 166.

- Astebukaeratan lan egiteko, zerbitzari moduan ari-tzeko pertsona bat behar dugu. 943 36 67 10.

Lan-eskaintzak- Urte asko herrian daramatzan emakume bat

eskaintzen da, adineko pertsonak edota haurrakzaindu eta etxeko lanak egiteko. Ordutegi mal-gua. 687 348 223 edo 943 364 310.

- Emakume batek interna moduan pertsona helduakzein haurrak zaintzeko lana bilatzen du.660554968

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.630438571

-Gizon bat eskaintzen da pertsona helduak zaintzekoedo baserriko lanak egiteko. 662461568

- Mutil gazte bat eskaintzen da eraikuntza lanak, gar-biketak eta baserri lanetan aritzeko. 677593772

- Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta moduonean. Iñaki: 677 44 31 40.

-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrakzaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke.Interesatuak deitu 656446835

- Pertsona helduak zaintzeko neska bat eskaintzenda. Esperientziduna. 606 800 837.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzekoprest nago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez ordukalan egiteko prest. 648 785 026.

- Zerbitzari, sukaldari laguntzaile edo garbitasunlanak egiteko neska bat eskaintzen da.664048228

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago.666 38 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduan laneanaritzeko eskaintzen da. 608835033

- Matematika eta estatistika klaseak ematen ditut,edozein mailan, esperientzia handia.646717676.

-Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke.943368574.

- Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.

620185927.-Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskaldun

bat eskaintzen da. 685716774.-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da.

630768325.- Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona hel-

duak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 620364 176.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago.654 217 752.

- Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra,arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661 626500 // 943 371 348.

-Fisika eta matematikako klase partikularrak emate-ko prest, neska gazte esperientziaduna. LehenHezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772602 // 943 371 277.

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona hel-duak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat.671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zeinetxekolanak egiteko. 679742413.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Otsailaren 3an belarritako bat galdu dut Usurbilen.Perla txuri bat dauka. Eskertuko dugu.943365958

- Bi zilarrezko eraztun galdu ditut. Batek hiru delfinditu eta besteak bat. Balio sentimental handiko-ak. 666177913

- Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273.-Logelako armairu bat daukat salgai. Lau ateko

armairua, bi urte ditu eta egoera oso onean dago.Interesatuak deitu 600369013 telefonora.

-Dorleta Kinkildegia traspasatzen da. Interesatuakdeitu 609099824 telefonora.

- Urtarrilak 6an harribitxiak zituen urrezko eraztunbat galdu nuen Eliza eta Kaffa kafeteri artean.Norbaitek aurkitu badu eskertu nuke telefonohonetara deitzea 943365631.

- Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat aloka-tuko nuke Usurbil edo inguruan. 616260451

-7 gazteko lagun taldea gara eta lokal bat alokairuanhartuko genuke, 200 bat euro. 606 101 980.

- Ostalaritzako makinaria, kafetegiko altzariak salgai;aulkiak, mahaiak, kafe-makina,...607 389 570 (Mireia). [email protected]

-Atxegalden 30 metro karratuko lokal bat alokatzenda (lehen Truke). 943 373 414.

- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informati-kari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero.Oskar: 609 468 759 [email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu,deitu 665745071 (Iñaki)

- Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat salgai125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolorekoa.655731915

-Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa.Maketa bat entzungai daukat. 690784113

- Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zerbi-tzua. Jon 672 173466.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jaso-tzen ari direnak beraien moxal jaioberriekin etaurtebeteko behorra. 626 220925

Zorionak Aritz! Otsailak 8anegin dituzu bi urte. Zorionaketa muxu potolo bat familiko-en partez! Zorionak zuri...

Zorionak Mañel!!!Otsailaren 14an 2urte egingo dituzu.Muxu handi batetxekoen partez.

Zorionak Ander eta Ione! Anderrek otsai-lak 8an eta Ionek 14an egiten dituzue urte-ak. Zorionak eta muxu handi bat Kororenpartez. Ondo pasa zuen egunean!

Urte askotarako Inaxi! Otsailaren 14an egunpolit bat pasa dezazulaopa dizugu. Muxu askozure familiaren partez.

Zorionak Nora!! Gureetxeko bihurriak 2 urtebete zituen otsailaren3an. Muxu handi batetxeko guztien partez.

Zorionak Julen! SanBalentin egunean 5 urtebetetzen dituzu. Muxuasko Ane eta etxeko guz-tien partez. Ondo pasa!

JAIOTZAK

Haizea Unsain GallegoUrtarrilaren 27an

Page 19: NOAUA! 396 alea
Page 20: NOAUA! 396 alea