Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

28
HARREMANA ETA KOORDINAZIOA 1. Harreman-funtzioa 2. Nerbio-sistemako zelulak 3. Nerbio-sistema 1. Nerbio-sistema zentrala 2. Nerbio-sistema periferikoa 1. Nerbio-sistema somatikoa 2. Nerbio-sistema autonomoa 4. Borondatezko ekintzak eta ekintza erreflexuak. 5. Sistema endokrinoa 6. Nerbio-sistemaren aztura osasungarriak.

Transcript of Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Page 1: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

HARREMANA ETA KOORDINAZIOA1. Harreman-funtzioa

2. Nerbio-sistemako zelulak

3. Nerbio-sistema

1. Nerbio-sistema zentrala

2. Nerbio-sistema periferikoa

1. Nerbio-sistema somatikoa

2. Nerbio-sistema autonomoa

4. Borondatezko ekintzak eta ekintza erreflexuak.

5. Sistema endokrinoa

6. Nerbio-sistemaren aztura osasungarriak.

Page 2: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

1. HARREMAN-FUNTZIOAHarreman-funtziaren bidez, gure ingurunearen eta gorputzaren gaineko informazioa jasotzen dugu eta, aztertu ondoren, erabakiak hartzen ditugu. Funtzio hau aurrera eramateko hiru arlo bete behar dira:

•Kanpo-ingurunearen eta gorputz-egoeraren hautematea.

•Informazioa aztertzea.

•Informazioa aztertu ondorengo erantzuna.

Page 3: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

1. HARREMAN-FUNTZIOAGorputzaren barrenean errezeptore ugari ditugu eta gure gorputzean gertatzen diren aldaketen berri ematen digute, hala nola odolaren oxigeno-maila, urdailera elikagaiak iritsi direla, etab.

Informazioa aztertzea. Informazio iturri desberdinetatik jasotzen denean, informazio hori interpretatu egin behar da, hau da, erantzun egokia eman behar da. Hori egiten duena nerbio-sistema da. Entzefaloa, bizkarrezur-muina eta nerbioak dira nerbio-sistemaren osagaiak.

Page 4: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

1. HARREMAN-FUNTZIOAInformazio aztertu ondoren erantzuna.

Nerbio-sistemak hartutako erabakia aurrera eramaten dutenak lokomozio-sistema eta sistema endokrinoa dira. Lehenengoa mugimenduez arduratzen da, eta hezurrek eta muskuluek osatzen dute.

Page 5: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

1. HARREMAN-FUNTZIOA

Sistema endokrinoko guruinek hormonak jariotzen dituzte. Hormona horiek zenbait organoren jarduera erregulatzen dituzten substantziak dira-

Page 6: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAKNerbio-sistemaren zelula nagusia neurona da. Neurona batean hiru atal nagusi bereiz daitezke: gorputza, dendritak eta axoia.

Axoia

Dendritak Gorputza

Page 7: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAKGorputza neuronaren nukleoa eta zitoplasmaren parterik handiena dituen atala da.

Dendritak adarkadura laburrak eta ugariak dira. Informazio jasotzen dute.

Axoia dendritak baino luzeagoa da, eta ia ez du adarkadurarik. Informazioa beste neuronetara transmititzen du.

Page 8: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAK

Neurona monopolarra

Neurona bipolarra

Neurona multipolarra

Page 9: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAKNeuronen gorputzak elkartuz, nerbio-zentroak eratzen dira, hau da, entzefaloa eta bizkarrezur-muina. Eta horiek biek nerbio-sistema zentrala osatzen dute.

Neurona horien axoiak nerbio-sistema periferikoko nerbioak dira, eta sare konplexua eratzen dute gorputz osoan.

Page 10: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAK

Neuronak elkarren artean komunikatzeko gauza dira, mezuak bidaliz batak besteari. Mezu horiek nerbio-bulkadak dira. Hala ere, neuronak ez dira ukitzen eta, ondorioz, komunikazioa gune berezietan izan behar du. Gune horiek sinapsiak dira.

Page 11: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAKInformazioa edo nerbio-bulkada igortzen duen neurona neurona presinaptikoa da eta hartzen duena neurona postsinaptikoa. Sinapsia neurona presinaptikoaren axoiaren bukaerak eta neurona postsinaptikoaren dendritek osatzen dute. Bi neuronen artean dagoen espazioa eremu sinaptikoa da.

Page 12: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAK

Nerbio-bulkada neurona presinaptikoan barrena axoiaren muturreraino iristen da. Hemen, neurotransmisoreak izenako substantziak askatzen dira eremu sinaptikora. Neurotansmisoreek tarte hori zeharkatzen dute eta neurona postsinaptikoaren dendritari lotzen zaizkio, beste nerbio-bulkada bat eraginez.

Page 13: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAK

Funtzioaren arabera hiru neurona mota daude:

1.Sentimen-neuronak: informazioa hartzaileetatik nerbio-sistema zentraleraino eramaten dute.2.Neurona motorrak: erantzuna nerbio-sistema zentraletik efektoreetaraino eramaten dute.3.Elkartze-neuronak: nerbio-sistema zentraleko osagaiak dira. Sentimen-neuronak neurona motorrekin lotzen dituzte.

Page 14: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

2. NERBIO-SISTEMAKO ZELULAK

Nerbio-sistemako beste zelulak glia-zelulak dira. Nagusiak astrozitoak eta Schwann-en zelulak dira. Lehenengoek neuronak elikatzen dituzte. Bigarrengoek mielinazko zorro babeslea eratzen dute.

Page 15: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

3. NERBIO-SISTEMALehenago aipatu dugunez, erlazio-funtzioan hiru ekintza bereizten dira: informazioa jaso, informazioa interpretatu eta erantzuna prestatu. Prozesu honetan honako atal hauek parte hartzen dute:

Zentzumen-organoak: informazioa jasotzen dute.

Nerbio-sistema zentrala: informazioa aztertu eta erantzun egokia prestatzen du.

Nerbio-sistema periferikoa: zentzumen-organoak nerbio-sistema zentralarekin eta hori erantzuna eman behar duten organoekin kontaktuan jartzen dituzten nerbioak dira.

Efektoreak: Erantzunak eman behar dituzten organoak dira. Lokomozio-aparatua eta sistema endokrinoa dira.

Page 16: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

3. NERBIO-SISTEMA

1. Nerbio-sistema zentrala

Zentzumen organoetan sortzen diren nerbio-bulkadak nerbio-sistema zentraleraino iristen dira nerbioen bidez. Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Meningeak izeneko mintz hirukoitzak eta likido zefalorrakideoak babesten dituzte.

Entzefaloan hiru atal bereizten dira:

Garuna: Garunaren azala substantzia grisak (neuronen gorputzak eta dendritak) osatzen du eta barnea substantzia zuriak (axoiak). Zentzumenetatik datozen informazioak aztertzen ditu. Funtzio fisiologikoak eta portaera ere zerebroak kontrolatzen ditu. Oroimena, adimena eta borondatea ere erregulatzen ditu.

Zerebeloa: Oreka eta mugimenduak kontrolatzen ditu.

Page 17: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Bizkarrezur-erraboila: Oharkabeko funtzioak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa, bihotzaren taupadak edo odol-zirkulazioa.

Bizkarrezur-muina: Oharkabeko ekintza sinpleak prestatzen ditu, adibidez, eskua kentzea beroegi dagoen zerbait ukitzen dugunean.

2. Nerbio-sistema periferikoa

Neuronen axoiek nerbio-zuntzak sortzen dituzte eta hauek elkartuz nerbioak.

Nerbioak entzefalotik (burezurrekoak) edo bizkarrezur muinetik (bizkarrezurrekoak) abiatu eta gorputz osoan sakabanatzen dira.

Funtzioaren arabera:

1.Sentimen-nerbioak: hartzaileetatik nerbio-sistema zentralera igortzen dute informazioa.

2.Nerbio motorrak: nerbio-sistema zentraletik efektoreetara.

Hala ere, gehienak mistoak dira, hau da, bi funtzioak egiten dituzte.

3. NERBIO-SISTEMA

Page 18: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

3. NERBIO-SISTEMANerbio-sistema periferikoan bi sistema bereizten dira:

1.Nerbio-sistema somatikoa: Gorputzaren mugimenduetan parte hartzen du.2.Nerbio-sistema begetatiboa edo autonomoa:

Nerbio-gongoilek eta nerbioek osatzen dute. Hipotalamoak bidaltzen dituen aginduak bizkarrezur-muinetik joaten da. Nerbioen bidez nerbio-gongoiletaraino iristen da agindua, eta beste nerbio batzuen bidez, nerbio-bulkada organo erantzuleraino iristen da. Oharkabean eta automatikoki betetzen diren oinarrizko funtzioak eragiten ditu.Antagonikoak diren bi azpisistemak osatzen dute: sinpatikoa, jarduerarako prestatzen du gorputza, eta parasinpatikoa, atseden egoeretarako prestatzen du.

Page 19: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Sinpatikoa (aktibatu) Parasinpatikoa (erlaxatu)

3. NERBIO-SISTEMA

Page 20: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Nerbio-sistema zentralak bi erantzun-mota ematen ditu: borondatezkoak eta oharkabekoak edo erreflexuak.

Borondatezko ekintzak.

Garuna da nahita egiten ditugun ekintza guztien arduraduna.

Borondatezko ekintzetako nerbio-bulkadek bide luzea jarraitzen dute: zentzumen-organoetako errezeptoreetatik zentzumen-nerbioetara; horietatik bizkarrezur-muinera; hortik garuneraino; eta bukatzeko, erantzuna nerbioen bidez muskuluetara.

4. BORONDATEZKO EKINTZAK ETA EKINTZA ERREFLEXUAK

Page 21: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

4. BORONDATEZKO EKINTZAK ETA EKINTZA ERREFLEXUAK

Page 22: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

Ekintza erreflexuak

Erantzun hauek bizkarrezur-muinean prestatu eta koordinatzen dira. Garunak ez du parte hartzen eta, ondorioz, nerbio-bulkadak egin behar duen bidea askoz ere laburragoa da. Honelako ekintzen adibidea da gorputz bero bat ukitzean eskua kentzea.

Arku erreflexua izeneko egituraren bidez egiten da. Osagaiak hauek dira:

•Hartzailea: estimulua hartzen du.

•Sentimen-neurona: bizkarrezur muineraino eramaten du bulkada.•Elkartze-neurona: bizkarrezur muinean dago eta sentimen-neurona eta neurona motorra harremanetan jartzen ditu.•Neurona motorra: erantzuna efektorera eramaten du.•Efektorea: mugimendua egiten du.

4. BORONDATEZKO EKINTZAK ETA EKINTZA ERREFLEXUAK

Page 23: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

4. BORONDATEZKO EKINTZAK ETA EKINTZA ERREFLEXUAK

Page 24: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

5. SISTEMA ENDOKRINOA

Guruin endokrinoek osatzen dute eta hormonak jariotzen dituzte. Substantzia horiek odolera jariotzen dira eta horrela iristen dira behar diren organoetaraino.

Sistema endokrinoak gizakiaren prozesu fisiologikoak erregulatzen ditu. Sistema horren eginkizun nagusia gorputzaren oreka mantentzea da. Oreka horri homeostasia deritzo.

Hormonek ezaugarri hauek dituzte:

1.Substantzia kimiko hauek ekoitzi diren lekutik urrun betetzen dute funtzioa.

2.Nerbio-sistemarenak baino erantzun geldoagoak ematen ditu, baina iraunkorragoak.

Page 25: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

5. SISTEMA ENDOKRINOA3. Oso kopuru txikian behar dira, baina oso azkar degradatzen dira. Guruinek etengabe ekoitzi behar ditu.

Page 26: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

5. SISTEMA ENDOKRINOA

Page 27: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

5. SISTEMA ENDOKRINOA

Odolean hormona kantitate handiegia edo txikiegia izateak gaixotasunak sortzen dituzte. Hormona kopurua erregulatzeko atzeraelikadura edo feed-back mekanismoa dute.

Page 28: Nerbio sistema eta sistema endokrinoa

6. NERBIO-SISTEMAREN AZTURA OSASUNGARRIAK

• Elikadura osasungarriak.• Ordutegi erregularrak, atsedenaldia eta aisialdia izan.• Ariketa fisikoa egin.• Adimen eta buru jarduerak egin.• Egoera eta jarduera arriskutsuak saihestu. • Babes-neurriak hartu (kaskoa, segurtasun-uhala…).• Alkohola, tabakoa eta beste drogarik ez kontsumitu.