Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu dute · 2018-02-21 · Biodibertsitatearen...

1
Munduak era zabalago batean hauteman behar ditu naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak; hori ondorioztatu du IPBES plataformaren ikerketa ba- tek. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 herrialdek osatua, eta Unai Pascual García de Azilu BC3ko Ikerbasque ikertzaileak zuzendu du natura- ren ekarpenei buruzko lan hori. Haren arabera, ekosistema-zerbitzuen ikuspegitik egindako ikerketek kontuan hartu dituzte naturak eskaintzen dituen baliabideak eta lehengaiak, bai- na, orain arte, baztertu egin dira naturak jendeari egiten dizkion beste ekarpen batzuk. Oraingo iker- ketan beste ekarpen horiek nabarmendu dituzte, eta, hala, aintzat hartu dituzte kultura, ezagutza tradizionala, artea, eta beste ekarpen immaterialak. Pascualek baso bat jarri du adibidetzat: “Baso bat aisialdirako eta zuhaitzei begira egoteko toki bat baino gehiago da. Baso batek edo zuhaitz batek he- rri baten edo kultura baten identitatea har dezake bere barnean”. Hain zuzen ere, haren esanean, gizar- teak jakin behar du natura ez dela garapen ekono- mikorako gai-hornitzaile hutsa: “Funtsezkoa da na- turak jendeari egiten dizkion ekarpenak modu zabal batean ulertzea, historiarekin eta gure identitate kulturalarekin lotzen gaituen oinarrizko lotura uler- tzeko”. Science aldizkarian argitaratu da artikulua. Artzain bat Rajastanen, India. ARG.: Unai Pascual García de Azilu. Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu dute

Transcript of Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu dute · 2018-02-21 · Biodibertsitatearen...

Page 1: Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu dute · 2018-02-21 · Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 ...

Munduak era zabalago batean hauteman behar ditu naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak; hori ondorioztatu du IPBES plataformaren ikerketa ba-tek. Biodibertsitatearen eta ekosistema-zerbitzuen inguruko gobernu arteko plataforma da IPBES, 128 herrialdek osatua, eta Unai Pascual García de Azilu BC3ko Ikerbasque ikertzaileak zuzendu du natura-ren ekarpenei buruzko lan hori.

Haren arabera, ekosistema-zerbitzuen ikuspegitik egindako ikerketek kontuan hartu dituzte naturak eskaintzen dituen baliabideak eta lehengaiak, bai-na, orain arte, baztertu egin dira naturak jendeari egiten dizkion beste ekarpen batzuk. Oraingo iker-ketan beste ekarpen horiek nabarmendu dituzte, eta, hala, aintzat hartu dituzte kultura, ezagutza tradizionala, artea, eta beste ekarpen immaterialak.

Pascualek baso bat jarri du adibidetzat: “Baso bat aisialdirako eta zuhaitzei begira egoteko toki bat

baino gehiago da. Baso batek edo zuhaitz batek he-rri baten edo kultura baten identitatea har dezake bere barnean”. Hain zuzen ere, haren esanean, gizar-teak jakin behar du natura ez dela garapen ekono-mikorako gai-hornitzaile hutsa: “Funtsezkoa da na-turak jendeari egiten dizkion ekarpenak modu zabal batean ulertzea, historiarekin eta gure identitate kulturalarekin lotzen gaituen oinarrizko lotura uler-tzeko”. Science aldizkarian argitaratu da artikulua.

Artzain bat Rajastanen, India. ARG.: Unai Pascual García de Azilu.

Naturaren ekarpen immaterialak aintzat hartzea proposatu dute