Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola:...

16
Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren arteko zubia Elkarrizketa b 6 Elena Zabaleta: «Gogotsu gaude, ilusioarekin» Testuak: Iñaki Lasa Etura HAMABORTZ, AMA BAT. Baztan ikastolako hainbat ikasle Zangotxoren irudiarekin aurpegia estalita, Lehen Hezkuntzako eraikinaren muralaren aurrean. NAFARROA OINEZ Euskara, Baztandik mundura Nafarroa Oinez besta ospatuko du bihar Baztan ikastolak, Elizondon, Hamabortz, ama bat lelopean. Egitarau oparoa prestatu dute. b 8 2015eko urriaren 17a

Transcript of Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola:...

Page 1: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

Nafarroa Oinez 2015Erreportajea b 2Baztan ikastola:hamabortz herriikastola bakarrean

Erreportajea b 4Txikiak Handi, euskara eta kaxubierarenarteko zubia

Elkarrizketa b 6Elena Zabaleta:«Gogotsu gaude,ilusioarekin» Testuak: Iñaki Lasa Etura

HAMABORTZ, AMA BAT. Baztan ikastolako hainbat ikasle Zangotxoren irudiarekin aurpegia estalita, Lehen Hezkuntzako eraikinaren muralaren aurrean. NAFARROA OINEZ

Euskara,Baztandikmundura

Nafarroa Oinez besta ospatuko dubihar Baztan ikastolak,Elizondon, Hamabortz,

ama bat lelopean. Egitarauoparoa prestatu

dute. b 8

2015eko urriaren 17a

Page 2: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a2 b Nafarroa Oinez 2015Baztan ikastola

Hamabortz. Ha-mabortz herrikosatzen duteBaztan, eta ha-mabortz ikas-tola daude Na-

farroan. Ama bat. Ama hizkuntzabat, euskara; herri eta ikastolaguztiak hari berarekin josten di-

tuena. Eta oin bat: urratsezurrats, oinez, herriaren eta hiz-kuntzaren bidea egiten ari denzangoa, hamabortz ikastolek etaama batek osatutakoa; aurreraegiten jarraitu behar duelako eus-karak, pausoka. Hiru ideia horiekuztartuta osatu du Baztan ikasto-lak aurtengo Nafarroa Oinez-en

leloa eta irudia: Hamabortz, amabat. «Hamabortz ikastolek osa-tutako oina, hamabortz herriekkoloreztatutakoa, denok batera,euskararen alde sendo eginez ai-tzinera».

Bigarrenez antolatuko du Baz-tan ikastolak Nafarroako ikasto-len aldeko jaia. 1982an egin zuen

lehenengoz, jaiaren bigarren al-dian. Aurtengoa ikastolaren ibil-bidean «mugarri garrantzitsua»izango dela nabarmendu zuen Io-sune Ortega ikastolako zuzenda-riak jaiaren aurkezpenean. «Ha-rrotasunez» hartu dute festa an-tolatzeko ardura, eta «gogotsu»egin dute hilabeteotako lana.

Haur Hezkuntzako eraikinaberritzeko erabili zuten 1982anbildutako dirua. Urak egin du bi-dea geroztik, eta unean uneko«konponketa edo moldaketa txi-kiak» egin dituzte; auzolaneanbeti. Elena Zabaleta ikastolako le-hendakariaren arabera, baina,«beharrezkoa» da ikastetxeko

‘Hamabortz, ama bat’ lelopean ospatuko dute bihar, Elizondon, Nafarroa Oinez jaia, Baztan ikastolaren alde. Azpiegituretan hobekuntzak egiteko baliatuko dute bildutako dirua.

Hamabortzak lotzen dituen ama

Page 3: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015 b 3Baztan ikastola

azpiegiturak hobetzea. Hazi eginda ikastola: 210 ikasle ditu, eta 122familiak eta hamabost irakaslekosatzen dute.

Ikasle kopurua bezala, premiakere handitu dira. Nolanahi ere,helburu «apalak» jarri dituzte,«garaira egokitutakoak». HaurHezkuntzako eraikina txiki gera-tu zaie Baztan ikastolakoei, etahainbat konponketa behar ditu.Lehenik eta behin, teilatua goratunahi dute, eguraldi txarra egitenduenean haurrak teilatupean jo-lastu ahal izateko. Horrez gain,zoruak ere behar ditu aldaketak,termiten eraginez goratzen ari

delako. Jolastokiko zorua eremoldatu behar da; euriarekin lo-katzez betetzen da, eta haurrakzikindu egiten dira. Azkenik,leihoak ondo isolatuz gero, ener-gia kontsumoa murriztuko dute,eta iraunkortasuna bermatu. Le-hen Hezkuntzako eraikinean erehobetu nahi dute isolamendua.Dena den, lehentasuna jolastokiaestaltzea da, euria ari dueneanjostatzeko estalperik ez dutelako.

Lau hamarkadako ibilbideaNafarroa Oinez-eko leloari etairudiari dagokionez, FernandoAnbustegik sortu du leloa, ikasto-lako lehen andereño izandakoMari Carmen Goñiren semeak.Haren hitzetan, Baztani eta Nafa-rroako ikastola kopuruari errefe-rentzia egiteaz gain, amak omen-du nahi ditu leloak. «2015. urteariere erreferentzia egiten dio. Ha-mabortz eta ama bat. Ama hiz-kuntza. Euskara. Amak euskara-ren transmisioan gako izan dira.Ama guztiendako omenaldi xu-mea izan nahi du aipamenak».Irudia, berriz, Josune Iturzaeta-ren, Pello San Millanen eta JuanAngel Perotxenaren artean osatudute. «Hamabortz ikastolek, ha-mabortz herriek koloreztatutakooina da, euskararen alde sendo ai-tzinera eginez». 1982an ere oinaizan zen festaren ikurra; bi zango.Bakarra da oraingoa, hamabortzpunturekin.

Gaur egun ibar osoan egonkor-tuta dagoen arren —Baztan osokoikasleak ditu—, oso garai gogorrakpasatu ditu ikastolak. 1970ean

sortu zuen guraso talde batek,euskarazko irakaskuntza berma-tzeko helburuarekin. Garai har-tan euskara debekaturik zegoen,eta legez kanpokoak ziren ikasto-lak. Oztopo franko gainditu zi-tuzten: eskolak pilotalekuan etaplazan jaso, ezohiko ordutegian,

eguraldi onarekin zein negu go-rrian. Ikastola publikoa da Baz-tangoa; udala da titularra, eta Na-farroako Gobernuaren diru la-guntza jasotzen du. NafarroakoIkastolen Elkarteko partaidea da,gainontzeko hamalau ikastolekinbatera.Parkeko eraikina, Haur Hezkuntzako ikasleena. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Ikasle kopurua bezala,ikastolaren premiak erehanditu dira; nolanahiere, helburu «apalak»jarri dituzte biharko

«Harrotasunez» hartudute Nafarroa Oinezantolatzeko ardura, eta «gogotsu» egin dutehilabeteotako lana

Page 4: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

Hiztun gehiago edo gu-txiago izango ditu,baina hizkuntza bat ezda inoiz txikia. Min-

tzaira horretan mintzo den ba-koitzak dion atxikimenduakbihurtzen du handi, babes etamaitasun horrek egiten du hainberezi.

Hori da Nafarroa Oinez-ek sus-taturiko Txikiak Handi proiektuiraunkorra ulertzeko abiapuntua.Munduko hizkuntza gutxituenhanditasuna aldarrikatzeko etahaien arteko zubiak eraikitzekosortu zuten. www.txikiakhan-

di.eus webgunean azaltzen dutenbezala, «euskararen eta euskalkulturaren aldarrikapenetik hiz-kuntza anitzen mundurantz za-baltzeko, eta hizkuntza guztiakerrespetatuak izateko eskubidealortu» nahi dute.

Aurtengo zubia euskararen etakaxubieraren artean eraiki duBaztan ikastolak. Polonia iparral-dean dago Kaxubia, Itsaso Balti-koan, eta kaxubiarrak 240.000inguru dira. Poloniako Gober-nuak eskualdeko hizkuntza gisaizendatu zuen 2006an. Hainbatudaletan paisaia linguistikoa ele

bitan dute, baina gutxiengoa daoraindik. Hezkuntza arloan, adi-bidez, ez dute D ereduaren pare-kiderik, beste ikasgai baten mo-duan irakasten da kaxubiera.Hori da, hain zuzen ere, epe mo-tzera kaxubiarrek duten erronkanagusietako bat. Haien hizkun-tzaren eta kulturaren defenda-tzaile sutsuak dira. Kaxubierasustatzeko duten tresna nagusia80.000 entzule dituen irrati elebi-duna da. Kaxubieraz lan egitenduen komunikabide bakarra da.

Euskarak azken hamarkadetanizandako bilakaera dute jarraitze-

ko ispilu gisa. Ikastolarekin hasi-tako elkarlanean beste pauso batemango dute bihar. Nafarroa Oi-nez-en aitzakian, Txikiak Handimanifestua sinatuko dute Baztanikastolako ordezkariek, munduaeleaniztuna dela adierazi eta ka-xubieraren eta euskararen zubiabizirik mantentzeko. Internet bi-dez ere izenpetu daiteke idatzia,eta jadanik 3.700 atxikimendubaino gehiago jaso dituzte.

Ez da kasualitatea Baztan ikas-tolak kaxubiera hautatu izanaTxikiak Handi egitasmorako. Izanere, Maialen Sobrino itzultzaile

baztandarrak egin du zubigile la-na. Polonian lan egiten du Sobri-nok, Poznango Adam MickiewiczUnibertsitatean, Etxepare Insti-tutuko irakurle moduan, eta harkizan zuen kaxubiarren berri.

Kaxubiarren egonaldiaKaxubiako hainbat ordezkariEuskal Herrian izan ziren mar-txoaren amaieran, Baztan ikasto-lak gonbidatuta. Larunbatez iritsiziren Bilbora, martxoaren 28an.Bizkaiko hiriburura ailegatzekoazen Korrika hurrengo egunean,eta bertatik bertara ikusi zuteneuskal gizarteak euskarari eraku-tsitako babes erraldoia.

Baztan bailara eta Iruñea eza-gutu zituzten hurrengo hiru egu-netan. Astelehenean Xorroxinirratian elkarrizketatu zituzten,eta, ondoren, Baztan ikastolarenongietorria jaso zuten. Agur beroaegin zieten ikasleek, irakasleeketa Zangotxok —Nafarroa Oinez-eko maskotak—. ArratsaldeanBaztango museoa ezagutu zuten,eta Suinki euskaltegiaren ikasta-ro batean izan ziren.

Euskalerria irratian elkarrizke-tatu zituzten asteartean, eta bekabati esker Kaxubiara joango direnikasleak ezagutu zituzten. Nafa-rroako Ikastolen Elkarteko egoi-tzan egon ziren, ikastolen mugi-menduaren berri izateko. Turis-moa ere egin zuten: Iruñeko aldezaharra bisitatu zuten. Egonal-diaren azken egunean, apirilaren1ean, Amaiurko gaztelura joan zi-ren, Oinez denda ezagutu zuteneta agur afaria eskaini zieten ikas-tolako kideek.

Hizkuntzak zaindu beharrekoaltxorrak direla adierazteko, Ka-xubia izeneko landarea dute ikas-tolan, eta Euskara izeneko zuhai-tza Kaxubian.

Kaxubieraren eta euskararen arteko zubia sustatu du Baztan ikastolak Txikian Handiproiektuaren bitartez; Euskal Herrian izan ziren kaxubiarrak martxoan eta apirilean.

Txikia dena handi bihurtzen

Baztan ikastolako ikasle bat, lore eskaintza egiten kaxubiar bati. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a4 b Nafarroa Oinez 2015Txikiak Handi

Polonia iparraldeandago Kaxubia; haien hizkuntzaren etakulturaren defendatzailesutsuak dira

Page 5: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

Urriak 18Zatoz Elizondon ospatuko den NAFARROA OINEZ JAIra!

www.eroski.es

Ohiko laguntzailea

EROSKI Nafarroa Oinez-ekinNafEROSKI Naf

OSKI OOine ekiinNafa oa Oinez-ekinarrNaf Oinez--ekiin

NAFoz Elizondon ospatukZatiak 18Urr

A OINEZ JARROFFAoz Elizondon ospatukiak 18

AIA OINEZ Joz Elizondon ospatuk

!raAIo den oz Elizondon ospatuko den

oski.es.erwww oski.es

o laguntzaileaOhiko laguntzailea

Page 6: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Hasierako ilusioa galdu gabe la-nean dabil Baztan ikastolako le-hendakari Elena Zabaleta (Oro-noz, Nafarroa, 1978). Ikastolakogela batean hitz egin du azkenurte eta erdiaz, baztaneraz, ikas-leen aulki batean eserita. Biharko eguna iristeko irrikan

egongo zarete guztiak. Zer mo-

duz zaudete? Gogotsu, urduri?

Urduri, gogotsu... Urte eta erdikolanaren ondoren, nahi dugu egu-na ailegatzea, hondarreko emai-tza ikustea. Urduri gaude, ez daerraza presio azpian lan egitea az-ken egunotan, gero eta gutxiagogeratzen baita. Baina ilusioa izu-garria da, nola ez.Izan ere, bi hitz horiek nabar-

mendu dituzue: gogoa eta ilu-

sioa. Hainbeste lan egin eta

gero, ilusioari eutsi diozue?

Desberdina da. Lanean hasi arteez dakizu zer duzun aurrean,nahiz eta imajinatu zein gogorraizan daitekeen urte eta erdi hori.Baina nik uste dut ilusioa azkene-ra arte mantentzen dela, hor da-goelako eguna. Ilusioa egon ahalda maila batean edo bestean, bai-na ez da inoiz galtzen.Ia hasiberriak zarete, behin baka-

rrik antolatu baituzue Nafarroa

Oinez; aspaldi, duela 34 urte.

Hori da. 1982an egin genuen le-henbiziko aldiz. Nafarroa Oinez-eko historian bigarren urtea zen,eta geroztik ez da itzuli Baztanera.Bazen garaia. Hainbertze aldizerran dugu, «eta Baztaneranoiz?». Hortxe, esperoan. Hon-darrean etorri da, eta erran beza-la, gogotsu gaude, ilusioarekin.Baztandarren babesa izan al du-

zue urte honetan?

Izugarria, dudarik gabe. Azken fi-nean, nahiz eta hamabortz herrikosatu Baztan, gu bat gara. Eta la-guntza eske edozein toki edo izki-natara jotzen baduzu, hor izangodituzu denak prest laguntza ema-teko. Ez izan dudarik.Asko aipatzen duzuen beste

kontzeptuetako bat auzolana

da, Baztango auzolana.

«122 familiak osatzen dugu, bainaikastola familia handi bat gara»Elena Zabaleta b Baztan ikastolako lehendakaria

Urte eta erdiko lana burutzear duenean, bizi izaniko guztiaz gogotsu mintzo da ikastolako lehendakaria.Baztandarren auzolana eskertu du, eta harrotasunez nabarmendu du orain arte egindako lan guztia.

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a6 b Nafarroa Oinez 2015Elkarrizketa

Page 7: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

na. Horregatik nahi dugu estal-pea. Oraindik sosik geratzen ba-zaigu, leihoak aldatu nahi ditugu;auskalo noizkoak diren, eraikinaaltxatu zuten garaikoak edo. Ne-guan hotza sartzen da, eta udanberoa; zirrikituak dituzte. Horikonponduz gero, haurrak hobetoegongo lirateke gelan, eta kale-fakzioan aurreztuko genuke.Nolakoa da Baztan ikastola?

Zenbat zarete orotara?

210 ikasle gara ikasturte honetan,122 familia eta hamabortz irakas-le. Ikastolako profesional guztiakirakasleak dira; ez dugu atezai-nik, administraririk edo idazkari-rik. Irakasleek ez dituzte klaseak

ematen bakarrik; altxo-rra dugu hor, zereginguztiez arduratzen baiti-ra: jangela, haurrei karri-ka gurutzatzen lagun-du... Haien profesional-tasuna pauso bat haragodoa. Berezia da; izuga-rrizko inplikazioa dute.122 familiak osatzen du-gu, baina Baztan ikastolafamilia handia gara.Bailara guztiko haurrak

jasotzen al dituzue?

Baztan ikastola da, ez Eli-zondoko ikastola. Herriguztietako haurrak etor-tzen ahal dira Baztanikastolara. Familia ba-

koitzak erabakitzen du haurranora eraman. Aipatu dezagunadibide bat: Iruritan bada herrieskola bat, baina gurasoek eraba-kitzen badute haurra ikastolaraeramatea, Elizondora, gurera eto-rri ahal dira. Gurea Baztan ikasto-la da, haur denentzat.Gaur egun, oso bailara euskal-

duna da Baztan. Ez da hala izan

beti; ez ikastola sortu zutenean.

Nik ez dut garai hura ezagutu, bai-na entzun dut etxean zein gatazkaizan dituen ikastolak. 1970eansortu zen, andereño bakarrarekineta 27 ikaslerekin, adin desberdi-nekoak. Elizondon ez zen euska-raz solastatzen, arras galdua ze-goen. Guraso batzuek falta horiikusi zuten, eta borrokatu zirenseme-alabak euskararen mun-duan hazi, hezi eta murgiltzeko.Ez zen erraza izan. Kontuan izangarai horiek politikoki zein txa-rrak ziren. Sortu zirenean legezkanpokoak ziren ikastolak. Gura-so bezala, zure umea bidaltzenduzu ikastolara, baina badakizuez dela inon ageri, notek ez duteladeus balio. Gaur egun zaila daulertzea, baina ze sinesmen zutenguraso horiek beren seme-alabakikastolara bidaltzeko. Ikastolakbeti izan ditu gatazkak; batzue-tan, politikoak; bertzeetan, orainbezala, sosen aldetik.

Hasieratik ezarri zenuten beste

helburuetako bat baztanera sus-

tatzea izan da. Nolabait, mun-

duari erakustea zuen altxorra.

Gure solas egiteko manera da. Nikez nuen euskaraz ikasi; dakidanaaitak eta amak erakutsitakoa da,baztanera. Hasieratik esan ge-nuen baztaneraz solastatu behargenuela. Ikasleei batua erakustendiegu, baina gure elkarbizitzanbaztaneraz solastatu behar dugu.Adibidez, Iosune [Ortega, ikasto-lako zuzendaria] eta ni joaten ga-ren lekuetan, Eusko Legebiltza-rrean, Nafarroako Parlamen-tuan... baztaneraz mintzo gara.Hitz egiten ez badugu, galduko da.Nolako ibilbide eta egitaraua

prestatu duzue?

Bost kilometro eta 600 metrokoibilbidea prestatu dugu. Ez da zai-la, ez luzea ere; arras erraza etapolita da. Erraz egin daiteke hau-

rrekin edo adin bat duten pertso-nekin. Lau gune ditu, eta bakoi-tzaren izena Baztan banatzen du-ten lau eremuetako bat da. Egita-rauari dagokionez: gazteengunea, ikastolako gunea eta haureta familiena. Musika, puzga-rriak, txosnak, ogitartekoak,arropa denda... Bertze urteetako-aren antzekoa.Zer esango zenieke oraindik za-

lantzan daudenei?

Etortzeko. Ez badute Baztan eza-gutzen, etortzeko; magia berezibat du bailara honek. Goza deza-tela Nafarroa Oinez-en eta Baztanikastolaren aitzakian.Bukatzeko, zein titulu irakurri

nahi zenuke etziko kroniketan?

Baztanen esaten dugun bezala:«Izugarria!»; zentzu guztietan.Hori irakurri nahiko nuke, etahorren erdiarekin ere konforma-tuko naiz, kar, kar!

Baztan ikastolaren irizpideetakobat auzolana da. Herritik sortuta-ko ikastola da. Harro egoteko mo-duan gaude; Baztanen lantzen dabenetako auzolana. Ez bakarrikOinez-en; hainbat gauza pasa di-ra hondarreko urte hauetan horierakutsi dutenak. Auzolana abe-rasgarria da. Lortzen duzu zer-bait, nola ez, horretarako da; bai-na ikasi egiten duzu ere bai.Zenbat lagun aritu zarete lane-

an?

Hamabi-hamahiru batzorde garaNafarroa Oinez-eko antolaketan,denak garrantzitsuak. Batzuekmugimendu gehiago dute, etabertze batzuek gutxiago, bainadenak dira inportanteak. Engra-naje bat bezalakoa gara, motorbat: batzorde batek huts egingobalu, edo ez balitz egongo, moto-rra ez litzateke martxan ipiniko.200 lagun inguru ibili gara egune-ro lanean. Ez soilik Nafarroa Oi-nez-en; urte osoan zenbait egitas-mo egon dira, zenbait proiektu.200 horiei bihar lan egingo du-

tenak gehitu behar zaizkie.

Gure kalkuluen arabera, 1.500-1.600 pertsona inguru behar ditu-gu eguna aitzinera ateratzeko.Zerk sortu dizue zailtasun

gehien?

Zailtasunak? Ez nuke errangozailtasuna. Lantalde koskorra iza-nik, hainbertze jende desberdin,hainbertze iritzi, gatazkak izandira, baina betiere jakinez gaindi-tu egin behar direla aitzinera ate-ratzeko. Talka egitea normalta-sun baten barrenean dago.Lelo polita aukeratu duzue: Ha-

mabortz, ama bat. Erreferentzia

egiten dio Baztan bailarari, eus-

karari, amei...

Hamabortz, ama bat. Leloa etalogoa ikasle ohiek sortu dute. Ezzen bertze lelorik aukeratu ahal;2015eko Nafarroa Oinez da, ha-mabortz ikastola gara Nafarroanelkarlanean urtetik urtera aritzengarenak eta hamabortz herrikosatzen dugu Baztan bailara. Ha-mabortz horrek erraten du batgarela. Eta ama bat, omenaldi xu-mea amei, badakigulako etxe ba-koitzaren zutabe garrantzitsuenaama dela. Haiek irakatsi diguteeuskararen murgiltzea. Eta, bai,euskara gure ama bezala hartuzleloan. Logoa haur txiki batenoina da, hamabortz punturekin.Lehen esan dugu 1982an antola-

tu zenutela azkenengoz Nafa-

rroa Oinez. Zu gaztea zara (4

urte zituen Zabaletak, eta, azal-

du duenez, ez du orduko oroi-

tzapenik); hitz egin al duzu ordu-

ko hura prestatu zutenekin? Zer

esan dizuete?

Ni ez naiz ikastolako umea; Oro-nozkoa naiz, baztandarra, herri-

ko eskolakoa. Ikastolako historiaezagutu nahi nuen. Horregatik,bilkura batzuk egin genituen. Le-henbizikoan, sortzaileak eta le-hen irakasleak bildu genituen;kontatu ziguten nola sortu zenikastola, nondik etorri zen ideia,zenbat kostatu zitzaien hau mar-txan jartzea... Bertze bilera bate-an, lehenbiziko gela bildu ge-nuen. Hirugarrenean, lau gizonelkartu genituen, Nafarroa Oinezantolatu zutenak, eta garai hartanikastolako batzordeko kideak zi-renak. Harritu gintuen gauza batesan ziguten: bezperan joan zirenIruñera ibilbidea markatuko zuenzintaren eske. Pentsa, bezperan,

eta gu urte eta erdi aritu gara ibil-bidea begiratzen! Garai batekoNafarroa Oinez-ek eta oraingoakez dutela deus ikusterik erran zi-guten, orain hartu duen maila au-rrekoarekin konparatuz.Orduan bildutako dirua Haur

Hezkuntzako eraikina egokitze-

ko erabili zuen ikastolak. Aurten

«helburu apalak» dituzuela na-

barmendu duzue.

Baztan ikastolak bi eraikin ditu:Haur Hezkuntzakoa eta LehenHezkuntzakoa. HHn hiru geladaude. Arras gaizki gaude, lekumurritzarekin. Gelak diren neu-rrikoak dira, eta ez dago lekurik,27-28 haur sar daitezke gela ba-koitzeko. Gure helburua sabaiagoititzea da, lekua egokitu eta es-pazio gehiago izateko. Bestetik,parkeko zola belarra edo lohia da,lurra. Hainbertze euri egiten due-nez, haurrak ez dira ateratzenahal, eta irteten badira, lohi hori,legar hori, ikastola barnera era-maten dute. Zoru hori konpondueta egokitu nahi dugu, neguanjostatzean ez dezaten zikinkeriahori ikastola barnera eraman.

Lehen Hezkuntzako egoitzare-kin antzeko arazoa dugu. Kanpo-an izugarrizko jolastokia dugu,baina ez du estalperik. Baditugubi areto, eta han egon ahal dirahaurrak; espazio txikiak dira, bai-

Engranaje bat bezalakoa gara:talde batek huts egingo balu,edo ez balitz egongo, motorraez litzateke martxan ipiniko»

«Nahiz eta hamabortz herrikosatu Baztan, gu bat gara;laguntza eske jotzen baduzu,hor izango dituzu denak prest»

«1982an bezperan joan zirenIruñera ibilbidea markatzekozintaren eske, eta gu urte etaerdi ibili gara hura begiratzen!»

‘‘

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015 b 7Elkarrizketa

Page 8: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a8 b Nafarroa Oinez 2015Egitaraua

Nafarroa Oinez, Baztanen

Txarangak: Elutxa, Galtzagorri, Galtzarra, Kuxkuxtu, Los Incansables eta

Oñatiko txarangak.

Trikitilariak: Irats trikiti eskola, Mendaur trikipandero eskola, Aralar musika

eskolako trikitilariak, Xapiru trikiti eskola eta Durangoko trikiti eskola.

Dantzariak: Arrola, Goizuetako

zahagi dantza, Azpeitiko ikastola –

Ikasberri kooperatibako gurasoen

dantza taldeak.

Txistulariak: Mugarik Gabeko

Ttun�uneroak eta Jo ala Jo.

Gaiteroak: Baztango, Baigorriko

eta Ezpeluko gaiteroak.

Fanfarreak: Fanfarre Mi Fa.

Batukadak: Niarawa.

Joaldunak: Iturengo, Zubietako eta

Aurtizko joaldunak.

Kale animazioa: Adardunak eta

Kantuz taldeak.

Talde ibiltariak

Sarrerak Aparkalekuak

Gunea

1 Erberea

Xendarineko ahizpak

Asteazkenekoak

Erronka

Herri kirolak

Tximeleta

Urko. ‘Guk euskaraz’

Oliver Magoa

Muixeranga

Kalakan

Mutildantzak

Jauziak

Larrain dantza

Egunean zehar

Haur jarduerak (puzgarriak, tailerrak...)

10:15

10:30

11:00

11:30

12:45

13:30

14:30

15:30

16:00

17:15

17:45

18:15

Gunea

2 Elizondo

Bertso saioa

Maialen

Emon

Erronka

Urko. ‘Guk euskaraz’

Erronka. Finala

Erronka. Sari banaketa

Los Zopilotes Txirriaos

Xutik

Tirri & Tery

Egunean zehar

Jumping-a, ludoteka eta rokodromoa

10:30

11:00

12:30

13:00

13:30

14:00

14:45

15:15

16:30

17:45

Gunea

3 Baztangoiza

Erreka dantza taldea

Albaola erakustaldia

Erronka

Urko. ‘Guk euskaraz’

Irri Herri Anitz

Ginkana

Albaola erakustaldia

Ane eta Piratekin parranda

Egunean zehar

Irrien Lagunak kluba, zalditegia eta tirolina

10:30

11:30

12:00

13:30

13:30

14:30

15:30

16:30

Gunea

4 Basaburua

Erronka

Kaskezur

Hesian

Urko. ‘Guk euskaraz’

Oihan Vega

Zea Mays

Trikidantz

10:00

11:00

12:00

13:30

13:30

15:30

17:00

1

P

PP

P

P

P

P

P

P

P

P

P

2

3

4

ELIZONDO

Baztan

Ikastola

N-121-B

Bidasoa ibaia

N-121-B

Hamaika ikuskizunez eta jardueraz gozatu ahalko dute bihar Elizondora doazen guztiek. Lau gune ditu Baztan ikastolak prestaturiko ibilbideak, eta bost kilometro eta 600 metro luze da.

Oinez egiteko eguna iritsi da

Page 9: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015 b 9Egitaraua

Bestarako prestdago jada Eli-zondo eta Baz-tan bailara osoa.Euskaltzalez be-teko da bihar in-

gurua, Hamabortz, ama bat lelo-pean. Baztan ikastolari eta euska-rari babesa emango diote herrita-rrek Nafarroako ikastolen aldekojaian. Bost kilometro eta 600 me-troko ibilbide erraza eta atseginaprestatu dute Nafarroa Oinez-ekoantolatzaileek.

Landa gunea eta herria tarte-katzen ditu ibilbideak. Lau gune-tan banatu dute: Erberea, Elizon-do, Baztangoiza eta Basaburua.Ikastolan dago lehendabizikogunea, Erbereakoa. Hainbat eki-taldi antolatu dituzte han. Era-kundeei egingo zaien harrerareneta zintaren mozketaren ondo-ren, kantaldia egingo dute Xen-darineko Ahizpek. 11:00etarakoErronkaren bigarren proba pres-tatu dute, eta ondoren herri kiro-lak eta Tximeleta taldearen kon-tzertua. Musika eta dantzaemanaldiak antolatu dituztearratsalderako.

Ikastolatik Lekaroz aldera abia-tzen da ibilbidea, Altxaborroa ba-serriaren ingurura. Baztango zatihandi bat ikus daiteke handik.Beheraka jarraituz gero, lauga-rren gunera ailegatzen da, Leka-rozko campusera. Han jarri dutegazteen gunea. Izen handiko tal-deen kontzertuak egongo dira:Kaskezur, Hesian, Oihan Vega,Zea Mays eta Trikidantz.

Beste bi guneak Merkatuze-laian eta Elbeten daude. Bertsoemanaldiak, kontzertuak etaErronkaren finala egingo diraMerkatuzelaian (bigarren gunea).Haur eta familientzat da, berriz,hirugarren gunea. Irrien Lagunakklubekoek ekitaldi ugari antolatudituzte: ginkana, Albaola erakus-taldia, Ane eta Piratekin parran-da... Horrez gain, ibilbide osoangiro ona jartzeko prest egongodira hainbat talde ibiltari.

‘Guk euskaraz’

Elizondo osoa abesbatza erraldoibihurtu nahi dute Nafarroa Oi-nez-eko antolatzaileek. 13:30eanUrkoren Guk euskaraz kantuezaguna abesteko deia egin dute.Erberea gunean egongo da Urko,eta haren gidaritzapean jarri nahidituzte ahots guztiak, euskara zenputzu sakon eta iluna itsaso urdineta zabala bihurtu dela kantatze-ko. Aski ezagunak dira GabrielArestik idatzitako hitzak, baina,badaezpada ere, goiz osoan abes-tiaren eskuorriak banatuko di-tuzte. Ez dago aitzakiarik, beraz.Hamabortz, ama bat.

Euskaltzalez beteko da Elizondo bihar. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Adin guztietako euskaltzaleek gozatuko dute biharko egunaz. J. MANTEROLA / ARP

Los Zopilotes Txirriaos, iazko Nafarroa Oinez-en. Aurten ere joko dute. J.M. / ARP

Azken egunotako muntaketa lana; dena prest egongo da bihar. NAFARROA OINEZ

Page 10: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

Euskara osasuntsu bizidadin mendizaletasu-narekin bat egiteko pro-posamena». Hitz horie-

kin definitu zuen Iosune OrtegaBaztan ikastolako zuzendariakOinez Gailurra proiektua. Izanere, euskara eta mendizaletasu-na, aspaldiko bi bidelagun, elkar-tzea erabaki zuen Zangozakoikastolak iaz, Nafarroa Oinez-enharira. Egitasmo horri segidaeman diote baztandarrek, hain-bat berritasunekin.

Oinez Gailurrean parte hartze-ko lehen pausoa mendi batbabestea da. Horretarako,zerrenda luze bat jarri dutewww.oinezgailurra.eus atarian—beste edozein tontor gehitudakioke—: 600dik gora ibilbide,tontor eta eskalada bide daude.Hori egiterakoan, proiektuarenbanderatxoa jasoko du babesle-ak. Zapi horrekin babestutakomendiaren tontorreraino igo, etaargazki bat atera edo bideo batgraba daiteke, egitasmoarenkideekin partekatzeko. Hartara,ekarpen horren testigantza jaso-ko dute webgunean.

Baztandarrek bi berrikuntza

gehitu dizkiote Zangozakoek ire-kitako bideari: Oinez GailurraBaztan eta Oinez Gailurra Guta-rra. Saioa, Auza, Alkurruntz,Alkatxuri, Albaitza... bailaramenditsua da Baztan, eta hamai-ka bazter ditu, zein baino zeinederragoak. Horiek guztiak eza-gutu ahal izateko, 30 ibilbideprestatu dituzte, herri bakoitzekobina; bata luzea, laburra bestea.Batzuk besteak baino zailagoakdira, baina guztiekin goza daite-ke Baztango paraje ederrez. Ibil-bide horiek babesteko moduagailurrena bezalakoa da: aukera-tu, ordainketa egin, banderatxoajaso eta argazkia edo bideoaatera.

Oinez Gailurra Gutarra dabeste berritasuna. Tontor bilaburua zerura altxatu beharrean,lurrera begiratzea eskatzen dubigarren horrek; baratzeetarazehazki. Izan ere, elikadura ego-kirik gabe, zaila da gailurrerairistea. Oso aberatsak dira, gaine-ra, Nafarroako ortuak. Barazkihoriek nondik datozen ezagutze-ko aukera eskaintzen du Gutarrakontserba enpresak. NafarroaOinez festaren leloak bezala,

hamabortz ibilbide prestatudituzte: Oinez Gutarra PotxakZangozan, orburua Tuteran,borraja Zarrakaztelun, ilarra Sar-tagudan... Elikagai osasuntsue-kin euskara gailurreraino era-man nahi dute Oinez Gailurrekoantolatzaileek. Gutarrak presta-tutako ibilbideak babestu etaargazkia ateratzen dutenek pro-duktu sorta baten zozketan partehartuko dute.

Arrakasta handia izan du OinezGailurra egitasmoak, hainbateuskaltzalek eta mendigoizalekgoreneraino igo baitute euskara.Baztanen, Pirinioetan, Erriberan,Euskal Herritik kanpo; eguraldionarekin, elurpean, euripean; ba-karrik, binaka, taldean; haur,gazte, heldu zein adinekoak... no-

nahi eta nolanahi entzun da Ha-mabortz, ama bat aldarria. Per-tsona ugarik eman diote atxiki-mendua proiektuari, tartean jen-de ezagunak. Besteak beste, JensVoigt txirrindulari ohiak babestudu Oinez Gailurra. Euskal Herria-ri estimu berezia dio alemania-rrak, behin baino gehiagotanazaldu duen bezala.

Oinez eta Lasterka probaMendizaletasunaren eta euskal-tzaletasunaren arteko uztartzeonaren beste adibide bat Oinezeta Lasterka mendi lasterketaizan zen. Abuztu amaieran anto-latu zuten 27 kilometroko ibilbidezirkularra —23 kilometroko labu-rrago bat egiteko aukera ere baze-goen—, eta sekulako parte hartzea

izan zuen: 300 korrikalari eta 477ibiltari. Izan ere, lasterketarenizenak dioen moduan, oinez edokorrika osa zitekeen ibilbidea.

Baztango eta Aldudeko lande-tatik barna ibili ziren parte har-tzaileak, eta goi mailako hainbatkirolari aritu ziren, aski ezagunakhainbat: Jokin Lizeaga, Iban Leta-mendia, Iker Karrera eta MonicaTelletxea, besteak beste. Laster-keta antolatzeaz gain, hainbat ki-rol adituk hitzaldiak eman zituz-ten Elizondoko Arizkunenea kul-tur etxean.

Euskara eta mendizaletasuna uztartzen dituOinez Gailurra egitasmoak. Bi berritasun dituaurtengoak: Baztan bailara eta Nafarroakobaratzeak ezagutzeko ibilbideak sortu dituzte.

Euskara,gailurreraino

Oinez Gailurra egitasmoan parte hartu duen mendigoizale talde bat, Peña Untzuen. OINEZ GAILURRA

BERRIALarunbata, 2015eko urriaren 17a10 b Nafarroa Oinez 2015

Oinez Gailurra

Informazio gehiago

bildu nahi izanez gero,

bisitatu webgune hau:

Oinezgailurra.eus

@

Page 11: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

N afarroa Oi-nez-i buruz-ko informa-zio guztiaesku-eskuraeskainiko duEuskaltelek.

Aurreko urteetan egin duen beza-la, Ikastolen Jaiak aplikazioa ga-ratu du erakundeak, beharrezkoargibide guztiak sakelako gailue-tan begiratu ahal izateko eguneanbertan: ibilbidea, egitaraua, ahol-kuak, gainerako lurraldeetakoikastolen jaien inguruko infor-mazioa... Android eta iOS siste-metan erabil daiteke, eta App Sto-ren eta Google Playn eskura dai-teke.

Berritu egin diote itxura aplika-zioari, hobetu, eta aldaketa nagu-si bat du: Ikas Bira lehiaketa. Ibil-bide osoa egitea eta gune bakoi-tzean dagoenaz gozatzea daikastolen aldeko jaien gakoetakobat. Hori bultzatzeko jolasa daIkas Bira. Panel handi bat jarrikodute gune bakoitzaren sarreran,egitarauaren informazioarekineta QR kode batekin. Pertsonabatek QR guztiak eskaneatzen di-tuenean, zenbaki bat jasoko dusakelako telefonoan. Sari bat ja-soko du zenbaki horrekin: esku-ko telefonoak, motxilak, elastiko-ak... Euskaltelek bigarren guneanjarriko duen karpa batean jasoahalko dira opariak. Sari zuzenazgain, iPad Mini bat zozkatukodute parte hartzaile guztien arte-an.

ERRONKAREN BABESLEAHorretaz guztiaz gain, Erronkaere babestuko du Euskaltelek.Nafarroako hamabi ikastolatakotaldeek parte hartuko dutelehian. Hainbat probari egin be-harko diete aurre: prenden proba,soka labirintoa, traben jolasa,zaurituaren garraio proba... Finalhandia Txokoton abiatu eta Mer-katuzelain amaituko da. Gorpu-tza eta burua astindu beharkoditu Erronka irabazi nahi duenak.Erronkako lehen hiru sailkatuaksarituko ditu Euskaltelek.

Ikas Bira aplikazioa garatutaeta Erronka babestuta, NafarroaOinez-era doazen herritarrakparte hartzera bultzatu eta gazte-entzako aproposak diren egitas-moak sustatu nahi ditu Euskalte-lek.

EUSKALTEL, NAFARROA OINEZ-EKINIkas Bira jolasa garatu du konpainiak, Ikastolen Jaiak aplikazioarekin erabiltzekoa, eta Nafarroako ikastoletako gazteentzako Erronka lehiaketa babestuko du.

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015 b 11Publirreportajea

Page 12: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIALarunbata, 2015eko urriaren 17a12 b Nafarroa Oinez 2015

Oinez Basoa

Arriskuan dauden bi landare motarekin baso bat sortu, eta biharkoak ingurumenean sortuko duen eragina murriztunahi dute. Seiehun zuhaitz baino gehiago babestu dituzte jada.

Ingurumenababesteko landaketa

haritz amerikarrak eta gaztai-nondoak landatzen zituztengehienetan, eta herritar gehienekparte hartzen zuten.

Bestalde, basoan egiteko jola-sak diseinatu dituzte, zenbaitohitura ezagutarazteko. Horrezgain, unitate didaktikoak sortu

dituzte, eta NafarroakoUnibertsitate Publikoa-rekin elkarlanean, OinezBasoaren ekarpenak az-tertzeko ikerketa lanaprestatu dute.

Edonork du basoababesteko aukera.Hamar euroko ekarpenbakoitzeko, zuhaitz batlandatuko du Baztan

ikastolak. Seiehun arbola bainogehiago babestu dituzte dagoe-neko.

Ukaezina da Nafa-rroa Oinez-en gi-sako ekitaldi erral-doiak antolatzeakaztarna ekologikoa

uzten duela: baliabide naturalakkontsumitzen dira, hondakinasko sortu eta berotegi efektuaeragiten duten gasak isuri. Kaltehori orekatzeko asmoz, Nafarroa-ko Ikastolen Elkarteak Oinez Ba-soa proiektua bultzatu zuen2008an, festa ospatzen den le-kuan ingurumenarekiko testi-gantza onuragarria uzteko.18.400 zuhaitz landatu dituzte or-dutik, lau basotan. Iaz, adibidez,zabortegia leheneratu zuten Zan-gozan, eta, horrenbestez, fruituarbolen basoa eta hegaztien etasaguzarren basoa babestu ahalizan zuten.

Aurtengo erronka baso berribat sortzea da, Baztango OinezBasoa. Galzorian dauden bi lan-dare mota babestuko dituzte:Portugalgo erramua edo loroa (prunus lusitanica) eta pago liza-rra (carpinus betulus). Nafarro-an, Baztanen soilik aurki daitekePortugalgo erramua, eta oso urriada Euskal Herrian. Pago lizarra,berriz, Pirinioetatik behera, Bor-tzirietan bakarrik dago, Igantzieta Arantza artean.

Basoa Gainekolan landatukodute, kostaldera begira dauden bilursailetan —5 eta 3,5 hektareako-ak—. Baztango lur eremuen %80baino gehiago komunala da, etaOinez Basoa ere sail publiko bate-an landatzea erabaki dute. Baz-tango Batzar Nagusien baimenajaso du dagoeneko ikastolak. Baz-tandar guztiena izango da basoa,denen artean landatua, auzolane-an. 2016aren hasieran ekingo dio-te proiektuari.

Baso hori landatzeaz gain, besteurrats bat egin nahi izan du Baz-tan ikastolak. Naturarekin loturahandia izan dute, betidanik, baz-tandarrek, baina galtzeko bideandaude hainbat ohitura, etetenhasi da belaunaldien artekotransmisioa. Horregatik, OinezBasoa proiektuarekin, arbasoekbasoarekin zuten konpromisoa

gogorarazi nahi dute. Testigantzagrafikoak, bisualak eta ahozkoakbildu dituzte horretarako. Leku-kotasun horiek www.oinezba-soa.eus helbidean daude ikusgai.Esaterako, Arizkunen erabiltzenzituzten minditzez edo hazitegiezmintzatu dira Victoriano Neol

arizkundarra eta Eulogio Jauna-rena eta Cesareo Soule bozata-rrak, bi bideotan. Baztango eta in-guruko herrietako ohitura zirenminditzak; landareak eta zuhai-tzak hazteko toki bereziak ziren,eta, gehienetan, auzolanean zain-tzen zituzten. Urtean bitan egitenzuten, neguan eta udan. Haritzak,

Portugalgo erramua, aurten babestuko dituzten bi espezieetako bat. OINEZ BASOA

Baztanen galzorian dauden bi landare espezie babestukodituzte aurten: Portugalgoerramua eta pago lizarra

Belaunaldien artekotransmisioa berreskuratzeko,testigantza grafikoak, bisualaketa ahozkoak bildu dituzte

Informazio gehiago

bildu nahi izanez gero,

bisitatu webgune hau:

www.oinezbasoa.eus

@

Page 13: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

Uztailaren 18a bere-zia izan zen baz-t a n d a r r e n t z a t1982an. Altsasurenlekukoa hartu, eta

bigarren Nafarroa Oinez bestaantolatu zuen Baztan ikastolak.Eguraldi onaren babesean, eus-kaltzale andana bildu ziren ikas-tolari eta euskarari babesa emate-ko asmoarekin.

Frankismoaren aro luze eta ilu-na atzean utzita, hazkunde eten-gabean zegoen ikastola. Hainbes-te urtez debekatuta egon ondo-ren, euskararen erabileraberreskuratzeko lanean buru-be-larri ari ziren. Oztopo ugari gain-

ditu zituzten ordurako, baina egi-tura egonkortu beharra zuten.Aurrerapauso handia izan zenparkeko eraikina lortzea, HaurHezkuntzakoa, baina etxe horiegokitu beharra zegoen. Horreta-rako erabili zuten Nafarroa Oi-nez-eko dirua.

09:30ean ireki zuten ibilbidea,eta ordu erdi geroago pregoiaematekoa zen Jose Maria Satrus-tegi, Lekarozko kiroldegian, bai-na jende gutxi bildu zenez, bazka-lostera arte atzeratu zuten. Hi-tzaldi gordina eman zuenSatrustegik, eta ika-mika bizia

sortu zuen. Txistuak eta txaloakjaso zituen, eta oihartzuna izanzuen hedabideetan.

Hasiera batean jende gutxi ze-goen arren, 11:00k aldera hasi zenjendea biltzen. Sarrera kobratuegiten zuten garai hartan, 100 pe-zeta —gaur egungo sei euro—, etaez zen inor libratu ordaintzeaz:Eusko Jaurlaritzako lehendakariCarlos Garaikoetxeak eta harensegizioak eta bizkartzainek erepagatu zuten. Agintari eta politi-kari asko gonbidatu zituzten, tar-tean Nafarroako Foru Aldundiko-ak (UCDko Jose Manuel Arza zenNafarroako burua), baina ez zirenagertu.

Hainbat bitxikeria ereutzi zituen 1982ko Nafa-rroa Oinez-ek. Ekaina-ren 20an itxi zuten egita-raua antolatzaileek, etaezin izan zuten progra-

ma garaiz entregatu ikastoletan,ikasleak oporretan zeudelako.Festa antolatzeko Gobernu Zibi-lak eman beharreko baimena uz-tailaren 14an iritsi zen, NafarroaOinez baino lau egun lehenago.

Martin Gardek egin zuen festa-ko irudia: bi oin putzu bat zapal-tzen, eta ura zabaltzen. Baztanikastolako neska-mutilak euska-ra hedatzen ari zirela irudikatunahi zuen egileak. Letra gorri,berde eta beltzak erabili zituen.Uztailak 18, Nafarroa Oinez’ 82Elizondo jartzen zuen soilik; ezzuen inongo lelorik.

Behin bakarrik antolatu du Nafarroa Oinez Baztan ikastolak,1982an. Nafarroako ikastolen aldeko festaren bigarren urteazen orduko hura, eta euskaltzale asko bildu ziren Elizondon.

Putzutik euskarahedatu zuten bi oinak

Arrakastatsua izan zen 1982ko Nafarroa Oinez. NAFARROA OINEZ

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015 b 131982ko Nafarroa Oinez

Sarrera kobratu egiten zuten,eta ez zen inor libratuordaintzeaz: Garaikoetxealehendakariak ere pagatu zuen

Page 14: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a14 b Nafarroa Oinez 2015Omenaldia

Jarraitu beharreko proto-kolo bat dute Nafarroa Oi-nez-en gisako jaiek, emanbeharreko pausoak. Ome-

naldiak egitea da horren adibidegarbia; urtero jasotzen du pertso-naren batek ikastolaren aitortza.Nahitaezkotasun horrek, baina,ez du esan nahi gogo txarrez egi-ten direnik. Gehienetan urte lu-zez egindako lanaren esker zin-tzoa izaten baita omenaldi hori,harrotasunez egindako zerbait.

Hori da, hain zuzen, aurten ger-tatuko dena. Ikastolarekin loturaestua duten edo izan duten bede-ratzi lagunek jasoko dute Baztan

ikastolaren aitortza. Irakasleakdira guztiak; batzuek laneandihardute, eta beste batzuk erre-tiroa hartutakoak dira. Hauekizango dira omenduak: Mari Car-men Goñi, Mari Paz Goñi, MariluApeztegia, Socorro Iñarrea, MaiteIturralde, Mari Jose Iturralde, Ke-pa Dendarieta, Juanjo Atxa eta Ja-sone Altxu. Omenduek urte luzezegindako lana eskertu nahi duBaztan ikastolak, gainditu zituz-ten gatazka guztiak gogora ekarri.

Ez da biharko omenaldi baka-rra. Ikastolako ordezkariek era-kundeei harrera egingo diete10:00ak aldera. Orduan egingo

dute zintaren mozketa. Baztangoherri bakoitza ordezkatuko duenama batek parte hartuko du moz-ketan. Ikastolarekin lotura dute.Ibarraren punta bakoitzean dau-de Amaiur eta Almandoz, eta he-rri horietako ama bakoitzak hel-duko du zinta. Baztan erdian da-goen herriko ordezkariak moztu-ko du, Gartzaineko Xole Jaunsa-rasek. Omenaldi horiez gain,Txikiak Handi ekinbidearen ma-nifestua sinatuko dute.

Baztan ikastolak egindako ai-tortzez gain, Nafarroako Ikasto-len Elkarteak ere hainbat lagunomenduko ditu: Pedro MiguelEtxenike, Antontxu Zabalza etaGorostidi familia, hain zuzen ere.Nafarroako ikastolen eta euska-raren alde egindako lana saritunahi du NIEk.

Garde, Apezetxea eta IzetaBihar egitekoak diren omenaldiezgain, hainbat lagunek Baztanikastolaren aitortza jaso dute ur-tean zehar. Azaroaren amaieran,Nafarroa Oinez-eko dendarenirekiera baliatu zuten Martin Gar-de omentzeko —aurreko hilabete-an zendu da—. Ekitaldi xume be-zain hunkigarria izan zen; herri-ko haurrek aurreskua eskaini etatxapela jarri zioten. Lan eskergaegin zuen Gardek ikastolarenalde; besteak beste, 1982ko Nafa-rroa Oinez-eko ikurra egin zuen.

Jose Mari Apezetxea Erratzukomargolaria omendu zuten ArteaOinez proiektuaren aurkezpene-an, maiatzean. Dantzari talde ba-tek sagar dantza eskaini zion, etaBaztan ikastolako lehendakari etazuzendari Elena Zabaletak eta Io-sune Ortegak margolan bat opa-ritu zioten. 1927an jaio zen Apeze-txea, eta margotzen du oraindik.

Euskaltzaindiak Nafarroa Oi-nez-i babesa eskaini zion irailamaieran. Andres Urrutia buru,ikastola ezagutu zuten, eta Maria-no Izeta ohorezko euskaltzainaomentzeko baliatu zuten eguna,Elizondokoaren jaiotzaren men-deurrenean. Izetaren Dirua gal-garri eleberriari buruz hitz eginzuen Paskual Rekalde euskal-tzain urgazleak, Euskaltzaindiaketa Baztango Udalak elkarlaneanberrargitaratuko baitute. Ikasto-lako seigarren mailako ikasleekidazlearen biografia laburra egin,Axerie eta otsoa ipuina irakurrieta Bittor Elizagoienek Izetari ida-tziriko bi bertso kantatu zituzten.

Hainbat pertsona omenduko dituzte biharNafarroa Oinez egunean. Horien artean,ikastolako irakasle diren edo izan direnbederatzi lagunek jasoko dute aitortza.

Egindako lanaeskertzeko

Itoriz-San familiak egin zuen iazko Nafarroa Oinez-eko zinta mozketa. J. M. / ARP

Ikastolarekin lotura izaneta Baztango herribakoitza ordezkatukoduen ama bat egongo dazintaren mozketan

Page 15: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a Nafarroa Oinez 2015b 15Erronka

Nafarroako ikastoleta-ko gazteek jai ereduosasuntsuaz gozatze-ko aukera izango dute

biharko Nafarroa Oinez egunean.Iaz Zangozako ikastolakoek eginbezala, Baztangoek ere Erronkalehiaketa antolatu dute. Alkoholakontsumitzeko ohituratik urrun-du, eta gazteei aisialdiaz gozatze-ko beste aukera bat eskaintzekoasmoz sortutako ekinbidea da.Erronka lehen aldiz Tolosako Ki-lometroetan duela bi urte antola-tu zutenetik, ohiko ikuskizunbihurtu da Euskal Herrian ikasto-len alde egiten diren jaietan. Egindu bere lekua, eta bigarrenez an-tolatu dute Nafarroan.

Lurraldeko hamabi ikastolata-ko ehun bat gaztek parte hartukodute aurten. Zortzi lehiakideizango ditu talde bakoitzak: laumutil eta lau neska. Bi kapitainizango dituzte, gizonezko etaemakumezko bana, ikaslea bataeta irakaslea bestea. Lau proba etafinal handia gainditu beharko di-tuzte Nafarroako bigarren bande-ra altxatzeko.

Bi dira aurtengo bereizgarri na-gusiak: irabazlearentzat JuanitoGorriti eskultoreak egindakoErronkalekukoa izeneko obra etaRural Kutxak babestutako bideolehiaketa. Txapeldunek, orainarte, bandera altxatzen zuten soi-lik. Orain, berriz, Gorritiren es-kultura irabaziko dute. Ikastolaraeramango dute eskultura, harro-tasunez erakusteko. Urtebetezizango dute, datorren urtekoErronkako irabazleak hartukobaitie lekukoa.

Bideo lehiaketari dagokionez,Erronkan parte hartuko duen tal-de bakoitzak ezinbestean grabatubehar izan du aurkezpen bideobat. Horrenbestez, hura izan da

Erronkako lehenengo proba,puntuagarria biharko lehiarako.Bideo lehiaketako zein Erronka-ko lehen hiru sailkatuek babesle-ek emandako diru saria jasokodute. Hori bai, diru hori, betiere,ikas bidaiara bideratu behar dute,ez da zuzenean partaideentzat.

Txokototik, Merkatu plazaraAdimena eta ahal fisikoa beharkodituzte parte hartzaileek gainon-tzeko probak osatzeko. Lehenen-go zauritua garraiatu beharko

dute, bost errelebotan.Bigarren proban jendea-ren laguntza beharkodute lehen gunea hankazgora igarotzeko. Hainbattraba gainditu beharkodituzte hirugarrenlehian, eta soka labirin-toa gainditu eta lasto far-doekin piramide bat osa-tu ondoren. Hori guztia

azken probaren atariko. Finalhandia Txokotoko zubian hasikoda, Merkatu plazaraino. Ohi be-zala, ibilbideko hainbat gunetanlehiatuko dira, nork irabaziko.

Nafarroako hamabi ikastolatako hainbat gaztek biharko jaiarenalderdirik lehiakorrena eta osasuntsuena ezagutzeko aukera izango dute Erronkari esker, bigarren urtez jarraian.

Lehiarik osasuntsuena

Erronkako lehiakideak, iazko Nafarroa Oinez-ean, Zangozan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Tolosako Kilometroetan2013an antolatu zutenetik,ohiko ikuskizun bihurtu da;bigarrengoa dute Nafarroan

Bi dira aurtengo bereizgarrinagusiak: Juanito Gorritikegindako eskultura eta bideolehiaketa puntuagarria

Page 16: Nafarroa Oinez 2015 · 2015-10-18 · Nafarroa Oinez 2015 Erreportajea b 2 Baztan ikastola: hamabortz herri ikastola bakarrean Erreportajea b 4 Txikiak Handi, euskara eta kaxubieraren

BERRIA

Larunbata, 2015eko urriaren 17a16 b Nafarroa Oinez 2015Ikasleen laburpena

Bihar, Nafarroa Oinezbesta ospatuko duguBaztanen, baina gukurte osoa pasatu dugu

Oinez bizitzen. Hainbat eta hain-bat ekintzatan gogoz parte hartudugu:

DENDAREN INAUGURAZIOA

(AZAROAREN 7AN)

Porrotx gure herrira etorri zenNafarroa Oinez denda inaugura-tzera. Ikastolako parketik denda-ra ikasleak, gurasoak eta irakasle-ak kalejiran joan ginen giro ede-rrean! Dendako atarian laugarrenmailako ikasle batzuek aurreskuadantzatu zioten Porrotxi. Horrezgain, omenaldia egin zitzaionMartin Garderi, Baztanen eginzen lehendabiziko Nafarroa Oi-nez-eko logoaren sortzaileari.

AURKEZPENA ETA DESFILEA

(AZAROAREN 29AN)

Nafarroa Oinez-en Baztango aur-kezpena Lur aretoan egin zen.Ikuskizunean parte hartu ge-nuen, kantatuz eta dantzatuz,arropa berriak erakutsi bitartean.Gurekin batera guraso eta amatxibatzuek ere parte hartu zuten.Arrasa ikusgarria izan zen!

KANTAREN GRABAKETA

(OTSAILEAN)

Otsailean, larunbat arratsalde ba-tez, Baztan ikastolako ikasleetakobatzuk eta Abesbatza Txikikohaurrak Nafarroa Oinez-ekokantuaren koroak grabatzen ari-tu ginen, irakasleen, musikarieneta teknikarien laguntzarekin.Arras ongi pasatu genuen! Kan-tuaren hitzak Jon Barberena ber-tsolariak asmatu zituen, eta mu-sika, Iñigo Beltzunegik. Biak ikas-tolako ikasle ohiak.

PILOTA PARTIDAK

(OTSAILAREN 7AN)

Baztan pilotalekuan partidak izanziren otsailaren 7an. Gu han izanginen txistua jotzen eta pilotarieiharrera egiten. Ze hotza pasa ge-nuen!

PIRRITX ETA PORROTX

(MARTXOAREN 8AN)

Pirritx, Porrotx eta MarimototsTxo, Mik Mak txikia ikuskizunberriarekin Baztanera hurbilduziren. Lur aretoa bete-betea zego-en, eta ederki pasa genuen!

TXIKIAK HANDI -

KAXUBIARREN BISITA

Martxoaren 31n kaxubiarrak bisi-tan etorri zitzaizkigun. Hilabetebatzuk aitzinago izan genuenhaien berri, eta hainbat ekintzaprestatu genituen: Olentzeroreninguruko bideoa, Orakundekobideoa, bertsoak... Kaxubiar lan-darearen zaintza eta beraien kul-turako kantu eta dantzak ere ika-si genituen. Ederki egon ginenkaxubiarrekin!

KORRIKA (MARTXOAN)

Korrika Elizondotik igaro zelarik,hortxe egon ginen gu, Zangotxo-rekin batera euskararen alde las-ter egiteko prest. Kostatuzitzaion, bai, Zangotxori kilome-troa amaitzea!

HAUR KANTARI JAIALDIA

(MARTXOAREN 21EAN)

Talde aunitzen artean, Baztanikastolako seigarren mailakoakhan izan ginen. Motorrak bero-tzen hasteko, Nafarroa Oinez-eko kantua aurkeztu genuen.Jendeari aunitz gustatu zitzaion,eta txalo zaparrada handia jasogenuen.

HAURREN EGUNA

(APIRILAREN 12AN)

Haurren eguna ospatu genuenOronoz-Mugairin. Goizean, bir-ziklatze tailerra izan genuenAmaia Zinkunegiren eta Ines Ge-rekaren eskutik. Eskulan ederrakegin genituen. Ondoren, JaioneArnalek zumba saio bat eskainizigun. Berriz ere dantzari bikai-nak garela egiaztatu zen, ze mar-txa! Ondotik, bazkari autogestio-natua izan genuen, giro ederrean;arratsaldean, berriz, puzgarriekineta Oso printzesa iletsua antzer-kiarekin gozatu genuen.

BIDEOKLIPA (MAIATZEAN)

Maiatzean herriz herri ibili ginengure bideoklipa grabatzen. Nahi-koa egun eman genituen lan ho-rretan, eta ikasle guztiek partehartu genuen. Gurekin baterahainbat gurasok, herritarrek etairakasleek ere parte hartu zuten.Hamabortz herrietan zatiren batgrabatu genuen, eta ikasleak ha-mabortz taldetan banatu ginen.Grabazioarekin amaitzeko, Ariz-kunen eta Elizondoko Iriartefrontoian elkartu ginen denak.

ARTEA OINEZ ETA KULTUR

ASTEARTEA (MAIATZAK 6-21)

Aurtengo Kultur Astean artealandu genuen, eta Baztango hain-bat artista ezagutu genituen.Haiekin lan egiteko aukera ereizan genuen: Lola Sarratearekin,Joxe Mari Apezetxearekin, Bego-ña Durrutirekin eta Pedro Zapa-tarekin. Horretaz gain, NafarroaOinez-eko arte erakusketa Ariz-kunenean paratu zuten ikusgai,eta gu hara joan ginen ikustekoeta lantzeko. Artean aditu PeioIriartek lagundu zigun. AurtengoArtea Oinez-en Joxe Mari Apeze-

txea margolari erratzuarra omen-du genuen.

JUUL LITERATURA SARIEN

BANAKETA (EKAINEAN)

Aurten, Nafarroa Oinez dela eta,guk banatu genituen Juul sariak.Horretarako, Iruñeko Planetario-ra joan ginen, eta gu izan ginensari banatzaileak.

TXISTULARIEN ALARDEA

(EKAINAREN 7AN)

Ikastolako txistulari ttipiek ereparte hartu genuen TxistularienAlardean. Gu Anizen eta Ziganibili ginen dianak jotzen. Herrihorietara joan baino lehen, gosarigoxoa dastatu genuen Sobrino ta-bernan.

IKASTOLAKO BESTA

(EKAINAREN 14AN)

Zer-nolako besta prestatu zutenaurten gure gurasoek! Guk ongipasatu genuen, baina baita gura-soek ere... kar, kar!

Aurten, maisu Juanjo-k erreti-roa hartu du, eta egun horretanomenaldia eskaini genion. Arrashunkigarri eta polita izan zen;malko batzuk ere eskapatu zi-tzaizkion Juanjori.

Horretaz gain, bazkalondoanpantaila erraldoi batean NafarroaOinez-eko bideoklipa lehendabi-

ziko aldiz ikusteko aukera izangenuen.

SANFERMINAK

Uztailaren 8an Orakunde egune-ko jolasetan parte hartzeko auke-ra izan genuen, sanferminetan.Zein ongi ibili ginen!

MENDI IBILALDI-LASTERKETA

(ABUZTUAREN 31N)

Helduek mendi ibilaldi-lasterke-ta egin bitartean, guk herriko las-terketan parte hartu genuen.Nolako beroa egin zuen! Eta zen-bat jende etorri zen gu animatze-ra!

EUSKALTZAINDIA IKASTOLAN

(IRAILAREN 25EAN)

Euskaltzaindia gurera etorri zenirailaren 25ean. Parkeko eta Pila-rreko egoitzak bisitatzeaz gaine-ra, Baztango udaletxean eta Ariz-kunenea kultura etxean ere egonziren. Gure zalantzak eta galde-rak haiei helarazteko aukera izangenuen. Zein atseginak izan zirengurekin!

‘NON DAGO EGUZKILOREA?’

Iruñeko Planetarioan Non DagoEguzkilorea? filma prestatzen aridira. Guk ere parte hartu dugupelikula horretan, marrazkiakeginez eta gure ahotsak grabatuz.

Bihar iritsiko da egun handia, baina urte osoan hamaikaekitalditan parte hartu dute Baztan ikastolako ikasleek.Haiek idatzi dute urte zoragarri horren laburpena.

Hama... bortz, ama...bat; denak Baztanera!

Nafarroa Oinez-eko aurkezpen desfilea, azaroaren 29an. NAFARROA OINEZ