Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka...

8
Nafarkaria Egunkaria Ostirala, 1996ko otsailaren 23a X Urbasako Parke Naturala, polemika iturri • Urbasa eta Andiako 22.000 hektarea Parke Natural izendatzeko Nafarroako Gobernuak aspaldidanik izan duen asmoa gero eta gertuago dago. Parke Naturala izendatzeko beharrezkoa den Urbasa eta Andiako Balia- bide Naturalen Plangintza Proiektua joan den abenduan onartu zuen Gobernu Batzordeak eta urtarrilaren 12an agertu zen Nafarroako Buletinean. Plangintza proiektua- ri, haia ere, eztabaida giroan egin diote harrera Sakana eta Ameskoako herrietan. Kaltetuek proiektua egitera- koan euren iritzia kontuan hartu ez izana salatu dute eta Urbasa eta Andiako baliabideak erabiltzeko historikoki izan duten eskubidea murriztuko dieten beldur dira. • Lur deslaia PILI YOLDJ Panpinak zabortegietan Oso gutxitan akordatzen naiz nire haurtzaroan panpinik politena zabortegi batean aurkitu nuela. Herriko ingurue- tan bi zabortegi ziren, biak etxeetatik gertu baina —gure txikitako ikuspuntu- tik— oso-oso urruti, biek garia zeukaten soroei begira. Eskolatik atera eta han- txe ibiltzen ginen neska lagunak, gure altxorrik kutunenak horrelako tokietan aurkitzen baikenituen: koadroen mar- koak, ispilu zatiak, aterik eta txoririk ga- beko kaiola herldoildu bat, bukatu gabe- ko hortzetako pasta tuboak —kolore guztietakoak: gorriak, zuriak, berdeak, marradunak, gure arte ederretako go- goak primeran asetzeko—, lorontzi za- harren bat, bere plastikozko lore eta guzti... Etxeberria izeneko ezponda horieta- ko batean aurkitu nuen nik biluzik eta hautsita zegoen nire panpina. Ongi garbitu ondoren nire amak soineko berri bat egin zionean aise ahaztu nuen nire . jostailu berria begi bakarra zela, eta be- re hankak eta besoak eusten zituzten gomak gustura konpondu genituen mila aldiz. Zabortegira ere mila aldiz hurbil- tzen genuen, han bildutako marabilak gero garbitoki zaharraren ondoan ge- neukan txabolara eramateko. Paradisu horiek ez ziren gure irudiko batere ziki- nak; arriskutsu samarrak, akaso bai, han landatu gabeko bezalako landa- reek min ematen baitzuten. Badaezpa- da, inori ezer esan gabe sartzen ginen horrelako espedizioetan. Garai hartan nire herria bezalako 'hi- riburuetan' zerriak arduratzen ziren ia zabor guztiaz. Botilak sotoan gordetzen ziren eta hilean behin trapu zaharrak eta periodikuak jasotzera etortzen zen tra- perua. Deuserako balio ezzuena beste- rik ez zuten botatzen ezpondetara, si- maurrean hazitako landareak aldapa- ren estetikaz jabetzen ziren bitartean. Gaur egun, basamortutik gero eta gertuago dauden gure herrietan ez di- tugu honelako eskonbrerak ikusi nahi. Inguruko paisaiarekin zerikusirik ez du- ten zabortegi erraldoietara eramaten ditugu gure zakarra guztiak, erabilgarria dena eta ez dena, usteltzen dena eta birziklaezina dena. Helduentzako ber- tan edertasunik ikustea zaila bada, esaiezu oraingo haurrei honelako toki zikin eta mixerableetan haien jostailu berrien bila joateko. Garai bateko pa- radisuak gerokoinpemuak ditugu (eta ez naiz prain hain modan dauden errauskailu bedeinkatuez ari, ez noski). Eskerrak ez ginen konturatzen gure gurasoek zabortegiko ezponda urtero erre egiten zutela. X

Transcript of Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka...

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria Egunkaria

Ostirala, 1996ko otsailaren 23a

X

Urbasako Parke Naturala, polemika iturri • Urbasa eta Andiako 22.000 hektarea Parke Natural izendatzeko Nafarroako Gobernuak aspaldidanik izan duen asmoa gero eta gertuago dago. Parke Naturala izendatzeko beharrezkoa den Urbasa eta Andiako Balia-bide Naturalen Plangintza Proiektua joan den abenduan onartu zuen Gobernu Batzordeak eta urtarrilaren 12an

agertu zen Nafarroako Buletinean. Plangintza proiektua-ri, haia ere, eztabaida giroan egin diote harrera Sakana eta Ameskoako herrietan. Kaltetuek proiektua egitera-koan euren iritzia kontuan hartu ez izana salatu dute eta Urbasa eta Andiako baliabideak erabiltzeko historikoki izan duten eskubidea murriztuko dieten beldur dira. •

Lur deslaia PILI YOLDJ

Panpinak zabortegietan Oso gutxitan akordatzen naiz nire haurtzaroan panpinik politena zabortegi batean aurkitu nuela. Herriko ingurue-tan bi zabortegi ziren, biak etxeetatik gertu baina —gure txikitako ikuspuntu-tik— oso-oso urruti, biek garia zeukaten soroei begira. Eskolatik atera eta han-txe ibiltzen ginen neska lagunak, gure altxorrik kutunenak horrelako tokietan aurkitzen baikenituen: koadroen mar-koak, ispilu zatiak, aterik eta txoririk ga-beko kaiola herldoildu bat, bukatu gabe-ko hortzetako pasta tuboak —kolore guztietakoak: gorriak, zuriak, berdeak, marradunak, gure arte ederretako go-goak primeran asetzeko—, lorontzi za-harren bat, bere plastikozko lore eta guzti...

Etxeberria izeneko ezponda horieta-ko batean aurkitu nuen nik biluzik eta hautsita zegoen nire panpina. Ongi

garbitu ondoren nire amak soineko berri bat egin zionean aise ahaztu nuen nire . jostailu berria begi bakarra zela, eta be-re hankak eta besoak eusten zituzten gomak gustura konpondu genituen mila aldiz. Zabortegira ere mila aldiz hurbil-tzen genuen, han bildutako marabilak gero garbitoki zaharraren ondoan ge-neukan txabolara eramateko. Paradisu horiek ez ziren gure irudiko batere ziki-nak; arriskutsu samarrak, akaso bai, han landatu gabeko bezalako landa-reek min ematen baitzuten. Badaezpa-da, inori ezer esan gabe sartzen ginen horrelako espedizioetan.

Garai hartan nire herria bezalako 'hi-riburuetan' zerriak arduratzen ziren ia zabor guztiaz. Botilak sotoan gordetzen ziren eta hilean behin trapu zaharrak eta periodikuak jasotzera etortzen zen tra-perua. Deuserako balio ezzuena beste-

rik ez zuten botatzen ezpondetara, si-maurrean hazitako landareak aldapa-ren estetikaz jabetzen ziren bitartean.

Gaur egun, basamortutik gero eta gertuago dauden gure herrietan ez di-tugu honelako eskonbrerak ikusi nahi. Inguruko paisaiarekin zerikusirik ez du-ten zabortegi erraldoietara eramaten ditugu gure zakarra guztiak, erabilgarria dena eta ez dena, usteltzen dena eta birziklaezina dena. Helduentzako ber-tan edertasunik ikustea zaila bada, esaiezu oraingo haurrei honelako toki zikin eta mixerableetan haien jostailu berrien bila joateko. Garai bateko pa-radisuak gerokoinpemuak ditugu (eta ez naiz prain hain modan dauden errauskailu bedeinkatuez ari, ez noski).

Eskerrak ez ginen konturatzen gure gurasoek zabortegiko ezponda urtero erre egiten zutela. X

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

GURE AUKERAK<

K O N T Z E R T U A K

Elizondo: Skunk taldeak joko du Casino tabernan, gaur, gaueko 23.30etan.

Gares: Funda Mental aretoan Ma-nolo Kabezalobo eta Los Insopor-tables, gaur 23.00etan. Sarrerak mila pezetan. Bihar, berriz, Los Flechazos taldea izanen da kan-tari au r rean aipatu ordu eta pre-zio berean.

Iruftea: Coz eta M. Romerok joko dute Reverendos dantza lekuan gaur, gaueko 22.30etan.

Burlata: Black Rose aretoan Mr. Saguak taldeak joko du da-torren astear tean, 20.30etan.

Burlata: Gaztetxean Eskorbuto, Parabellum eta Eragaitz taldeek joko dute bihar , gaueko 22.30etan.

Z I N E M A

Tafalla: Cinema Españolen Tierra y libertad pelikula botako dute arratsaldeko 20.00etan eta gaue-ko 22.30etan. Emanaldiak da-torren os tegunean izanen dira, eta sarrera 250 pezetan izango da.

A N T Z E R K I A

Iruñea: Alegria Tabernan Melody Sisters taldeak Cuadros clinicos lana antzeztuko du datorren os-tegunean. Emanaldia gaueko 21.30etan izanen da.

Iruñea: Nafarroako Antzerki Es-kolan antzerkia izanen da igan-dean. Txuflo, pamplina y payasos lana antzeztuko du arratsaldeko 18.00etan S a m b h u Teatro tal-deak.

E R A K U S K E T A

Tafalla: Kultur Pa t rona tuaren erakusketa aretoan J . Ignacio Baztanen olioak daude ikusgai otsailaren 28a bi tar tean.

Zizur Nagusia: Kultur Aretoan Pe-llo Azketaren erakusketa dago zabalik martxoaren 3a bi tar tean.

B E R T S O S A I O A

Baigorri: Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanpo-raketa eginen da igandean, 15.30etan. Honako bertsolari h a u e k ariko dira: Mixel Aire Xal-bador Il.a, Txomin Amorena, Es-titxu Arozena, J exux Arzallus, Ekintza Landa eta Fermin Mi-hura . Gaijartzailea Mikel Erra-muzta izanen da.

B E S T E L A K O A K

Iruñea: Gaiarre antzokian El lago de los cisnes lana dantza tuko du Moldaviako Operako baletak. Emanaldia datorren as tear tean izanen da.

Iruñea: Zaldiko Maldiko elkartean Txema Ramirez kazetari eta EHUko irakasleak Prentsa kabi-neteen eragina komunikabidee-tan hitzaldia eskainiko du, da-torren astear tean, arratsaldeko 20.00etan.

Fermin Erbiti

Izena eta izana

Unibertsi tateko errektorea par lamenta-rioen aitzinean agertu zen lehengo egu-nean, UPNAren izena zela eta ez zela, bere iritzia eman eta gainerakoena en-tzutera. Bilera ohi baino laburragoa izan zen h a n inork ez bai tzuen interes

handirik gaiaz eztabaidatzeko, ez errektoreak ezta parlamentarioek ere. Izan ere, Publikoa hitza kendu eta Nafarroako Unibertsitatea izen ofizialtzat onartzeak zaila dirudi izen horixe erabiltzen ari denak behar bezala erregistra-turik izanen duelako. Alde horretatik, beraz, borroka galduta du-te.

Eztabaidak intere-sik ez zuela ikusirik, bildutakoek aukera ona zuten izena bai-no askoz garrantzi-tsuagoa den izana mahaigaineratu eta nork bere iritzia emateko ba ina ez zuten egin.

Gurea oso uniber-tsitate gaztea izanik, ezin zaio gauza han-dirik eskatu hori be-zalako proiektuek ur teak eta ur teak be-ha r izaten baitituzte indartu eta sendo-tzeko. Dena den, gas tuak guztion diruaz or-daintzen dituen uniberts i ta teak baditu, nire aburuz, gainditu beharreko erronka ba tzuk eta horiek aztertzea izenaren aldaketa baino pre-miazkoagoa delakoan nago.

Gauza jak ina da unibertsi tate gehienetan barne giro bake t sua lortzea izaten dela erronka nagusienetakoa. Fakultate eta depar tamentuen arteko borrokak, ka tedradun, irakasle eta ko-laboratzaileen arteko tirabirak,- s indikatuak, alderdiak... hori dena n a h a s t u eta ai zer nolako saltsa! Gurean ere ez omen dira horrelakoak falta eta, beraz, errektore taldeak nahikoa lan izanen du mota askotako talde eta interesen gainetik dagoen uniberts i ta tea garrantz i tsuena den mezua azpimarratzeko.

Ba tasuna eta giro bake t sua lortuta, hur rengo erronka etorkizunerako plana litzateke. Ez da-

dila gerta telebista publ ikoetan bezala, alegia, xedeak f inkatzerakoan etorkizun u r r u n e n a karguaren amaieran kokatzea, horrek behin-behineko egoeran bizitzera kondena tuko bai-luke. Konforme, uniber ts i ta tea gizartea bezala bizia denez, xedeak ere alda daitezke ba ina iparra non dagoen lehen baino lehen jaki tea hobe noraezean ibiltzea baino.

Azkenik, ezin ahantzizko erronka a ipa tu be-ha r da: kalitatea. Hezkuntza Depar tamentua-ren aurrekontut ik diru dexente jasotzen duen ikastetxeari kali tatea e ska tu behar zaio proiek-

tua indar tu eta sendotzeko bide hoberena ho-rixe delakoz. Ona edo txarra den geroak er ranen b a d u ere, b i ta r tean bai Par lamentuak eta bai ta ikasleek ere zeregin garrantz i t sua dute . Parla-men tuak gainerako e rakunde publikoei egiten zaien kontrola eginez eta ikasleek bezeroen es-kubideak aldarrikatuz, euska ldunok ere ber-tzeen eskubide berberak ditugula ahaz tu gabe. Unibertsi tateetako a r d u r a d u n e k kontrola hitza aditzen du ten bakoitzean autonomia f ama tua aipatzea gus tukoa dutela badaki t ba ina diru publikotik bizi denak nekez izanen du benetako autonomia. Beraz, gestioa errektore taldeari dagokio ba ina horren atzetik uniber ts i ta te pu-bliko ba ten xedeak betetzen direla z iur ta tuko duen kontrola beha r da, Eta horretaz guztion ordezkariek a r d u r a t u beha r dute . Hori, dudar ik gabe, izena baino garrantz i tsuagoa da.

asteko pertsonaiak

Juiian Sancristobal Estatu Segurtasunerako

zuzendari ohia

J u l i a n Sancristobal Es ta tu Segur tasunerako zuzendari ohiak Urra lburu eta Aragonen k a s u a ikertzen duen epailearen au r rean deklara tu zuen as tear tean lekuko gisa. J u a n Manuel Fernandez epaileak txeke batzuei buruzko azalpenak eska tu zizkion Sancristobali; izan ere, bere kontut ik atera ziren diru k o p u r u jak in ba tzuk Gabriel Urra lbura , Antonio Aragon eta Luis Roldanen o n d a s u n a k ordaintzeko erabili ziren. Sancristobalek, ha la ere, ez zuen txekeen afera argitu, eta, gainera, u k a t u egin zuen Urral-bura rek in eta Aragonekin h a r r e m a n komertzialak izan zituela. Roldanek kobra tu zuen beste txeke bat i b u r a z galdetu ziotenean, berriz, berea zela aitortu zuen. Bere hitzen arabera, 1989. eta 1990. u r t ee tan 65 milioi-pezeta utzi zizkion, mailegu gisa, Guardia Zibileko zuzendari ohiari.

Cristina Almeida lUko hautagaia

Aste honetako elur teak ber tan behera utzi ditu alderdi politikoek pres-ta tu tako ekitaldi gehienak. Madrildik kanpa ina egitera etorri behar zuten politikarien ar tean Cristina Almeida izan da eguraldiari aur re egin dion bakarra , eta I ruñean egon zen as tear tean. IUk Nafarroako h i r ibu raan duen egoitzan eman zuen mitina alderdi horre tako hautaga iak . «Ezke-r raren botoa berreskuratzeko ilusioa» piztu nahf izan zuen bere min-tzaldian abokatuak. Beste ha inba te t an bezala, emakumearen gaiak pisu handia izan zuen bere diskur tsoan, eta lan baldintza txarrenak pairatzen dituela azpimarra tu zuen.

ahaztu gab e!

I K A S T A R O A K

Iruñea: Andrea-k, (Emakumea-ren Atentziorako Zentrua) ikas-taro berriak antolatu ditu, ba-tzuk lauhilabetekoak eta beste ba tzuk tr inkoak. Ikastaroak mar txoan has iko dira eta An-dreak Nabarreria kalean duen egoitzan emanen dira. Guztira zazpi ikastaro daude auke ran eta horietako ba t bai emakumeei bai gizonei zuzendua dago.

Autoestima eta baliabide so-zialak lantzeko ikastaroa, auto-defentsakoa eta euskarar i dago-kiona lauhilabetekoak izanen di-ra. Era berean, sexualitatea, sen-sual i ta tea eta yoga landu nah i d i tuenak ere b a d u aukera zazpi orduko klaseak emanen direlako gaion inguraan . Hau guztia eze-zik, h a u r r e n jokaera ikasteko ere aukera badago ostiralero.

Azkenik, mistoa den ikastaro bakar ra eskiantzen du Andreak. Bakoitzaren irudia ezagutu eta zaintzeko eta, bidenabar , dotore jar tzeko pa rada ematen du ikas-taroak, bakoitzaren alde polite-n a k e rakus ten lagunguko baitu.

Ikastaroon prezioa, ordutegi j ak ina eta bestelako xehetasu-nak jakin nah i d i tuenak 22 77 14 telefonora deitu behar du edo p a s a t u Andreak Nabarre-ria kalean duen egoitzatik.

a di!

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostiralera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik

' l l .OOetara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etat ik 22.00etara Karakola segi hola gazteendako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elkarrizke-tak.

Karrape Irratia FM 107,8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara Gauza guztien gaine-tik, ede r t a suna eta osasuna , Ol 1 )7-r\ 1 H « 1 f r r n AKii4-iit*ri1r

23

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

Donibane-Garazi

Ihauteriak berpizten Baxenabarran Garaziko biltzeak Ihauteriaren ospatzeari abiapena emanen dio ibiakoitzean

hitura batzuen desa-gertzeak huts handi-

rik sortzen ez badu ere, Ihauteria ospatzearen ga-lerak sekulako eskasa piztu zuen Baxenabarrako toki anitzetan. Hegoaldeko ohi-tura eredutzat hartuz, Ihauteriaren ospatzea be-rriro piztu zen duela hamar bat urte Ipar Euskal Herriko eskualde gehienetan eta mugimendua hedatu zen Baxenabarran.

Lutxi Fourcade / Donibane-Garazi

BESTE tokietan bezala ospaki-zuna bul tza tu zuten euskaltza-leek eta batez ere ikastola ingu-guruko a rduradunek . Hala ger-ta tu zen Donapaleu non lehen ur tean ikastolako haur rek baizik ez zituzten herriko karr ikak ze-h a r k a t u beren mozorro ederre-kin. Geroztik egoera aldatu da eta Ihauteriek gero eta a r rakas ta handiagoa dute urtez urte .

Garaziko Ihauteria ospatuko da datorren l a runba tean abiape-n a e m a n e z B a x e n a b a r r a k o ihauteriei, eta eskualdeko he-rriak eguna prestatzen ari dira. Ihau te r i a ospa tzeko nah ika r i a bul tza tu zuten Iraiegi Irratiko kideek duela sei ur te , eta geroztik Ihauter iaren fama sendotu egin da e h u n k a lagun bilduz. «Ihau-teriak direla eta, Garazi has ia da jauzika», laburki adierazi zuen Mariasun Letek, Haizoblia talde-ko ordezkariak. Hots, ur te guziz bezala Haizoblian Garaziko el-kar teen konfederakuntzak anto-latuko du bes ta h a u eta besta ibiakoitzean iragan arren, lehen

Baxenabarran ere berreskuratu dituzte Ihauteriak. A R T X I B O K O A

ur ra t sak haur rek eman dituzte jadanik. Konfederakuntzak es-ka tu zien marrazki b a n a egitea a f i t x a o s a t z e k o e t a h a u r r e n obrak denda eta osta tu guztietan erakusgai dira. «Haurren mozo-rrotzeko emeia handiak ere be-roaraztea espero da», dio Letek.

Garaziko Ihauteria eskualde-koa baita, inguruko herr i tarren hitzordua izanen da, eta elkar-teek eta herriek lanari ekin diote karroza eta taldeak apaintzeko. Saio horretan badira fama du-tenak, hala nola Donazaharre, Eihelarre herriak eta Garazta-r rak dantza taldea, Garazikus zinemako elkartea, AEK Garazi-ko Gau eskola eta abar. Bestalde, Zanpantzarren auzia prestatzen ari da eta, ohiturari jarraikiz,

h a r a n h a u e t a n diren ezin joanak eta kexuak bilduz egingo da. Iku-siko zer argudio aterako digun pertsonaia horrek, eta ez b a d u e p a i m a h a i a k o n b e n z i t z e n . . . erreko edo errekara botako?

Maska eta karroen elkarreta-ratzea hasiko da arratsaldeko h i r u r e t a n m e r k a t u e s t a l i a n . Plazatik irtenko da desfilea Do-n ibane -Garaz iko k a r r i k e n ha -rrotzeko eta S a n Pantzaren auzia bos te tan b u r u t u k o da Maiorga e s k o l a n . H a u r r e n d a n t z a l d i a arratsaldeko sei tan abiatuko da eta ondotik erromeria izanen da helduentzat . Karrikak alaitzeko talde franko bilduko dira, ha la nola Kilimon taldeko joaldun, zi-g a n t e e ta ga i te roek , I n g u m a , Herbura eta Ezpeletako txaran-

gak, Xiberoko txanbelariak, Hai-ze Berriko gaiteroak, Garaziko trikitilariak eta Alaikiko musi-kariak. Arratseko 22.00etan xu-xen hasiko da kontzer tua Maior-gan, Bost Gehio, Zpeizurdiak eta Irrintzina taldeekin.

Ondoko astean, Amikuzeko al-dea izanen da eta Ihauteria ira-ganen da Donapaleuko karrike-tan martxoaren 2an. Antzeko egitaraua antolatu dute tokiko elkarteek eta San Pantzar auzia ar ra tsa ldean eginen da. Arratse-ko k o n t z e r t u a k b i l d u k o d i t u Etsaiak, Haurtzarrak, Zanpa eta La Polla Records taldeak. Baxe-

. nabar rako azken Ihauteria mar-txoaren lOan ospatuko dute Oz-tibarreko herrieR eta aur tengo hi tzordua Ibarlan f inkatu dute. X

Iruñea

Noaingo batailaren oroimenez eskolarteko lehenengo lehiaketa antolatu dute herrialdeko hainbat taldek 'biMaiatzaren 15ean bukatuko da lanak aurkezteko epea eta irabazleen izenak ekainean jakinaraziko dira

Erredakzioa / Iruñea

GERONIMO DE USTARIZ Insti-tu tuak , IPES elkarteak, Tuterako Merinaldeko Ikasketa Taldeak, Altaffaylak eta Lizarraldeko Ikas-keta Taldeak antolatuta , esko-l a r t e k o l e h e n e n g o l e h i a k e t a izango da Noaingo batailaren o ro imenez (1521). Nafa r roako Derrigorrezko Bigarren Hezkun-t zako l ehenengo e ta b i g a r r e n mailako ikasleek ha r tu ahal iza-nen dute parte, euskaraz zein gaz te le raz . Antola tza i leek lau idazlan mota zehaztu dituzte: narrazio historikoa (3-6 bitarteko orri kopurua) , ipuin historikoa (2-4 orri), olerkia (20-40 bertso lerro) eta komikia (2-4 orri). Ikastetxe bakoitzak, halaber, ge-

hienez hamabi lan aurkeztu ahal izanen ditu, nahi duen sailean.

Lehiake ta an to la tzeko ideia iazko ekainaren 30ean, Noaingo batai laren oroimenezko okital-dien ondorengo bazkarian izan z u t e n antola tza i leek, Eugenio Arraizak azaldu duenez. Batzor-de bat osatu eta lanean hasi zi-ren, Noaingo bataila haur ren ar-tean ere ezagutarazteko asmoz. Izan ere, Arraizak naba rmendu duenez, «Noaingo bataila ezku-tuan gelditu da, inoiz ez da erran zer gertatu zen, ezta 5.000 edo 6.000 hildako inguru izan zirela».

Eskolarteko lehiaketa honen ardatz nagusia Noaingo bataila bada ere, ikuspegi zabalagoa es-kaini nahi izan dute antolatzai-leek; hortaz, XVI. mendea. Noain-

go bataila (1521). Aurretikoak eta ondorioak i z e n b u r u p e a n a u r -keztu dute lehiaketa. Arraizak, ha in zuzen, mende horrek bai Europaren era ikuntzan bai Na-f a r r o a k o h i s t o r i a n izan d u e n garrantzia azpimarratu du.

Aipatu gaia oinarritzat har tuz, egile bakoitzak lan bakar ra aur-kez dezake. Idazlanak DIN A-4 neurriko orrietan aurkeztuko di-ra, orrialde bakar ba tean eta makinaz idatzita eta lerro ar tean bi tarte utzita. Idazlan guztiak a p i r i l a r e n 15et ik m a i a t z a r e n 15era bi tar tean bidali behar dira helbide honetara: Noaingo batai-la lehiaketa. Lakartxela mendia, 4 behea. 31.006 Iruñea.

Idazlan mota bakoitzeko bi epaimahai pres ta tu dituzte, ba ta

euskarazko lanentzako eta bes-tea gaztelaniazkoentzat, komi-kien sailean ezik, epaimahai ele-b iduna osa tu baitute. Bakoitza-ren erabakia ekainaren 15ean jakinaraziko dute. Egun berean sari banake ten eguna, ordua eta lekua jakinaraziko dituzte.

Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko lehenengo eta biga-r renak as teburuko bidaia lortu-ko dute, Port Aventura (Tarra-gona), Poblet eta Calafellgo herri i b e r i a r r a b i s i t a t z e r a j o a t e k o . Abentura eta ku l tu ra ba tu nah i

r izan dituzte sar i h a u e n bidez a n t o l a t z a i l e e k . L e h e n e n g o e k , gainera, 12.000-pezetako balioko l iburu edo disko sorta e skura tu ahal izanen dute I rañeko Xalba-dor l iburudendan. X

Zudairi

Ameskoako ahozko literaturari buruz jardunaidia izango da bihar Zudairiko ikastetxean 1 i Arantzaduia kultur

taldeak antolatu du, Ameskoan dagoen herri jakintza berreskuratzeko

Erredakzioa / Iruñea

AMESKOAKO ahozko litera-t u r a r i b u r u z j a r d u n a l d i a egingo da bihar, la runbata , Zudairiko ikastetxean, Aran-t z a d u i a 94 k u l t u r t a l d e a k antolatuta .

Bertan kontaera zahar, is-torio, kondaira eta herrietako gertaerei errepasoa emango zaie, eta gonbidatu diren adi-tuak ezezik, Ameskoako ha-mabi ba t lagun ere izango dira eki ta ld ia a b e r a s t e k o e u r e n gogorapenekin.

Arantzaduia ku l tur taldeak ahozko l i teraturak herri guz-tietan duen garrantzia azpi-mar ra tu nah i du pres ta tu duen ekitaldi honen bidez, eta herriko biztanle guztiak gon-bidatu ditu.

Gaia nolabait kokatzeko he-rrietako jakintzan zeresanik du ten bost lagun izango dira Zudairin: Alfredo Asiain — Fi-lologia H i s p a n i k o a n l izen-tziatua eta ahozko l i teraturan a d i t u a —, M i k e l B e l a s k o —Euskal Filologian lizentzia-t ua eta Nafarroako Toponimia Txikia b i l d u d u e n t a ldeko k o o r d i n a t z a i l e a — , Myr i am Munarriz — kazetaria, Calle Mayor aldizkariko erredakto-rea—, Ju l ia Otxoa —poeta eta idazlea— eta J u a n Sat rus te-gi— idazlea eta 1995ean Ur-teko Lizarratar izendatu zu-tena—.

Balbino Garcia de Albizu . Arantzaduia taldeko lehen-

dakar iak egingo du aurkez-pen eta moderatzaile lana, eta hitzaldia irekia izango da. Ho-rrela, artxiboetatik a tera tako istorioak eta orain gogoratzen direnak mahairatzeko asmoa du taldeak. Dena bideoz gra-ba tuko da, ondoren lekuko-t a s u n etnografiko gisa erabili ahal izateko.

A n t o l a t z a i l e e k d i o t e n e z , t rad iz io h a u b e r r e s k u r a t u nah i dute azken ur te h a u e t a n i zan d e n g a l e r a d e l a - e t a . « Ikus-en tzunezkoekin» , dio taldeak karr ikara tu tako ohar b a t e a n , «h i l t z en a r i d i r a etxeetako elkarrizketak, eta herrietako gaiak, batez ere i raganarekin lotura daukate-nak, garrantzia galtzen ari dira ustez garrantzi tsuagoak diren beste gai ba tzuen al-dean, nahiz eta horiek gure nor tasunentza t arrotz diren». Gainera, eta kon tuan ha r tu t a Ameskoa ibar txikia dela, ja -kintza hori galtzen baldin ba-da no r t a suna ere ezinbestez galduko dela us te dute talde-ko kideek.

Ekitaldiaren aurret ik baz-karia izango da Bakedanoko Urederra jatetxean. X

23

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTtRALA,

OTSAILAK

Urbasa eta Andiako

Baliabide Naturalen Plangintza

Parke Naturalaren oinarri zalapartatsua Mendizerretako Baliabide Naturalak arautzeko proiektuak polemika piztu du Sakanan eta Ameskoan

afarroako Gobernu Batzordeak aben-

duaren 26an onartutako Ur-basa eta Andiako Baliabide Naturalen Plangintzarako Proiektuak kezka eta urdu-ritasuna eragin ditu Saka-nako eta Ameskoako he-rrietan, baita bertako abel-tzainen artean ere. Nafa-rroako Gobernuko Inguru-giro Saileko arduradunak hango ordezkariekin bildu-ko dira asteon plangintza proiektua zehazteko.

Edurne Elizondo / Iruñea

NAFARROAKO GOBERNUKO Ingurugiro Sailak egindako Ur-b a s a eta Andiako Baliabide Na-turalen Plangintzarako Proiektua iazko abenduaren 26an onar tu zuen Gobernu Batzordeak, eta aur ten , ur tarr i laren 12an, Nafa-r r o a k o Bu le t in Ofizialak j a s o zuen , in formazio p u b l i k o r a k o epea martxoaren 15era bi tar tean zabalduz.

Inguragiro Sailak aurkeztuta-ko proiektuak, ha la ere, har re ra za lapar ta tsua izan du Urbasa eta Andia mendizerren ingurako he-rrietan, baita Limitaciones men-diaren jabegoa duen Ameskoako Bailarako herr ie tan ere. Herriok pai ra tuko dituzte, finean, Urbasa eta Andiako Parke Naturalaren aurreko u r ra t sa den bertako Ba-liabide Naturalen Plangintza, he-rriok baitira bertako baliabideei etekina ateratzen dietenak.

Sakana eta Ameskoako uda -letako ordezkariak eta Urbasako Abeltzainen Batzordekoak, Na-farroako Gobernuko Inguragiro Saileko kontseilaria den Javier del Castillorekin bildu ziren joan d e n o s t i r a l e a n p l a n g i n t z a proiektuari b u r a z dituzten kez-kez hitz egiteko, goizean komu-nikabideen aur rean egin age-rraldian euren iritzia kon tuan h a r t u ez izana sa la tu ondoren. Kontseilariarekin egindako bile-ran , informazio publikorako, h a u da, alegazioak aurkezteko epea h i l a b e t e geh iago — a p i r i l a r e n 15era arte— luzatzea lortu zuten Sakanako eta Ameskoako ordez-kariek.

Plangintza proiektuak mahai gainean jarr i duen auzia oso konplexua da bilera bakar ba-tean konpondu ahal izateko, alor anitzeko interesak bai taude jo-koan. Urbasa eta Andiako Parke Naturala aldarr ikatu aurret ik be-harrezkoa den Baliabide Natu-ralen Plangintza Proiektuak uki-tu tako arlo ezberdinetara jo du-gu, bakoitzaren iritzia jaso eta gai honen gainean argi apur ba t jar-tzeko asmoz. Nafarroako Gober-nuko Inguragiro Saileko Natu-raren Kontserbaziorako Zerbi-tzuko zuzendaria den Felix Ar-

Urbasako Parke Naturalaren aurreko pausoa da plangintza proiektua. ...: : A R T X I B O K O A

Sakana eta Ameskoako ordezkariak ez datoz bat plangintza proiektuarekin. ;.....: : : A R T X I B O K O A

mendarizek, halaber, oraingoz plangintzaren proiektua baino ez denaren berri zehatza eman digu.

Abeltzaintza eta basogintzaren arteko oreka helburu • Nafa-rroako Naturguneei bu razko foru lege p r o i e k t u a k a u r r e i k u s t e n d u e n e z , B a l i a b i d e N a t u r a l e n Plangintza beharrezkoa da le-ku ren ba t Parke Natural izenda-tzeko — salbuespenak salbues-pen—. Hori da Nafarroako Go-bernuak Urbasa eta Andia men-dizerrei eta Ameskoako Limita-ciones mendiari dagokienez egin duena .

Felix Armendar iz N a t u r a r e n Kontse rbaz iorako zuzenda r i ak zehaztu duenez, ha la ere, Balia-bide Naturalen Plangintza horren p r o i e k t u a da ora ingoz m a h a i gainean jarr i du ten agiria. «Urba-

sa eta Andiako baliabideak a rau-tuko dituzten ardatz edo lerro nagusiak jasotzen dira ber tan , ba ina zehaztapenik egin gabe. P langin tza zehaz tea , e rab i le ra eta kudeake ta zuzenduko duen batzordeari dagokio». Aipatu ar-datz edo lerro nagus i horiei da-gokienez, U r b a s a e t a A n d i a n egi ten d i r en a p r o b e t x a m e n d u nagusiak arautzea dute helburu, h a u da, abeltzaintza, basogintza eta tur ismoa. Abeltzaintzari da-gokionez, printzipioz, ez da mu-r r izke ta r ik a u r r e i k u s t e n Felix A r m e n d a r i z e k e r r a n d u e n e z , «baina basogintza eta abeltzain-tzaren arteko orekari euts i behar zaio. Hau da, abeltzaintzak ba-soaren birsortzea ahalbidetu be-ha r du». Horretarako ha inbat neurr i aur re ikus ten di tu plan-gintza proiektuak, bes teak beste

a b e r e e n h o n d a k i n a k k o n t u handiz ibiltzea, pu tzue tan edo t roketan ez botatzea, eta abar .

Basogintzari dagokionez, badi-ra k o n t u a n har tzeko ha ihba t neurri , ha la nola ber tako landa-retza er respeta tu . Felix Armen-darizek, halaber , u r t ee tan zehar abeltzaintzaren presioak basoan izan duen eragina a ipa tu du: «Andiako mendizerran, jada , zu-haitz gutxi gelditzen da. Urbasan basoak ugariagoak dira eta are gehiago Limitaciones mendian . Plangintza proiektuaren helbu-r u a U r b a s a edo L imi t ac iones mendian Andian ger ta tu dena ez errepikatzea da, basogintza eta abeltzaintza ur tee tan ba te ra egin badira, berdin ja r ra i dezatela».

Basogintzaren e remuan , hala-b e r , L i m i t a c i o n e s m e n d i a r e n e g o e r a e z b e r d i n a de la ez d a

Miguel Gonzalez: «Urbasarik gabe ez zen

abeltzainik egonen inguruko herrietan»

a h a z t u b e h a r . A ipa tu beza la , A m e s k o a k o b a i l a r a k o a b a i t a mendi hau . Mendi honen a rau-dia, beraz, bailarako ordezkarien e t a z e h a z k i a g o L i m i t a c i o n e s mendiko Batzordeko ordezkarien esku dago. Lehen araudia 1963. ur tekoa da eta azkena, berriz, hamabos t ur terako egin zuten. Ameskoako bailarako biztanleen ar tean, ezinegona sor tu du plan-g i n t z a r e n a u r k e z p e n a k e t a mendiaren araudiar i ez diotela uko eginen aldarr ikatu dute le-hen unet ik Sa turn ino Andueza Larraonako alkatearen ahotik. Felix Armendarizek azaldu di-gunez, ordea, «Nafarroako Go-be rnuak ameskoarren a raudia ona r tua du eta plangintzan ere halaxe aur re ikus ten da. Araudia egokia baita, finean, orekatua».

Turismoari dagokionez, hiru-garrenik, 1991. ur tean , jada , j a rdue ra honen arautzea onar tu zuten, azken 20 ur tee tan Urba-s a n gora egin du ten aisialdiko ekintzak hala moduz egiten bai-tziren ordura arte. Araudi honen bidez, bes teak beste, au toen sar-bidea muga tu eta kanpaldirako toki zehatzak f inkatu dira, bai ta erabilera intentsiborako lekuak ere.

Urbasa eta Andiako Baliabide N a t u r a l e n P l a n g i n t z a r a k o Proiektuak, oro har , be r t an egi-ten diren j a rdue rak a r a u t u eta ordenatu nah i dituela azpima-r ra tu du Felix Armendarizek. «Orain arte, Limitaciones mendi-ko b a s o g i n t z a edo U r b a s a k o e k i n t z a t u r i s t i k o a k n o l a b a i t a r a u t u badira ere, j a rduera guz-tiak koordinatuko di tuen plan-gintza falta da. Hori da lortu nah i duguna . Oraingoz plangintzaren proiektua osa tu dugu. Datozen as tee tan eta plangintzak ukitzen di tuen arlo guztiekin elkarla-n e a n , behin-betiko agiria egin nah i dugu eta beh in hori izanda, onar tu eta gero, Parke Naturala izendatu.

Burunda eta Arañazko Komunitatearen eskubide historikoak • Felix Armendar i -zek esku a r tean duen proiektua-ren berri eman digun bezala, Sa-k a n a eta Ameskoako udaletako eta Urbasako Abeltzainen Ba-tzordeko ordezkariek ere proiek-tu honi b u r a z du ten iritzia azal-du digute. Izan ere, h a m a r ur te luzeko historia du atzean Urba-s a k o P a r k e N a t u r a l a k , b a i t a mendizerraren i ngu raan bizi di-ren biztanleen kezka eta a rdu rak ere.

Jose Angel Agirrebengoa eta J u a n Cruz Aldasoro Altsasu eta

2 3

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

Urbasa eta Andiako Baliabide Naturalen Plangintza

Juan Cruz Aldasoro: «Gobernuak Urbasa eta

Andiarako egin duen Plangintza izan daiteke gure

eskubide histoñkoak jasotzeko azken aukera»

Etxarri-Aranazko alkateek euren kezkaren zergatiak azaldu dizki-gute. Aho batez, plangintzaren proiektua egiterakoan euren iri-tzia aintzat ha r tu ez izana salatu dute biek, ezta h a m a r ur tee tan

. egin izan dituzten gomendio guz-tiak ere. Informazio falta, finean. Felix Armendarizek ez dutela informaziorik onar tu badu ere, proiektua aurkeztu ondorengo informazio publikorako epea ho-rretarako dela azaldu du. Orain da, bere ustez, kal tetuekin hitz egin eta euren iritzia proiektuan jasotzeko ordua.

Hau ez da, ha la ere, Sakanako alkateen b u r u a n dabilen kezka baka r r a , ezta g a r r a n t z i t s u e n a ere. Izan ere, Urbasa eta Andiako Baliabide Naturalen Plangintzan historiak horiengan — nahiz eta mendiotako jabetza Nafarroako Gobernuarena izan— eman diz-kien erabilera eskubideak jasoko ez diren beldur dira Sakanako alkateak eta bai ta biztanleak ere.

J u a n Cruz Aldasoro Etxarri-Aranazko alkatea ez dago esku-bide horiei uko egiteko prest . «Betidanikoak izanik, 1855. ur-tean Burunda eta Arañazko Ko-munitateak Erret Jabetzarekin hitzartu akordioan daude j a soak . Urbasarekiko dugun nolabaiteko s u b i r a n o t a s u n a a l d a r r i k a t z e n zaigu agiri horretan». Basoak us -tiatu, abereak ber tara bazkatzera eraman edo ikatza egiteko es-kubideak aipatzen dira besteak beste. Urteek aurrera egin ahala horietako eskubide ba tzuk za-harki tuta gelditu direla garbi ikusten du Aldasorok eta, horre-gatik, eskubideok egungo garaira egokitu behar direla us te du. Iritzi berekoa da Jose Angel Agi-rrebengoa Altsasuko alkatea. Be-re ustez, kontserbaziorako eta g a r a p e n e r a k o i r izpideek elka-rrekin bizi beha r dute, ber tako biztanleen onerako. «Naturgu-neek, egun, enplegua sortzeko aukera eskaintzen dute, na tu -raren inguruan garatzen ari di-ren ek in t za g u z t i a k k o n t u a n hartuta . Gure asmoa, beraz, ar-gia da, guk Urbasa ahalik eta hobekien zainduko dugu ba ina trukean, ingurune horrek eskain ditzakeen aukera enpresarialak a u r r e r a a t e r a t zeko e s k u b i d e a izan nahi dugu».

Historian zehar Burunda eta Arañazko Komunitateko herriek izan dituzten erabilera eskubi-deak ezta egungo alkateek au-rreikusten dituzten eskubide be-rri horiek ere ez dira Nafarroako G o b e r n u k o I n g u r u g i r o Sa i lak egindako plangintza proiektuan aurreikusten. Felix Armendari-zek hitz gutxitan azaldu du ho-rren zergatia: «Proiektua, erran bezala, ba l i ab ideak a r au t zeko ardatzak jasotzen ditu. Norberak izan ditzakeen eskubideak jaso-tzea ez da bere zeregina. Ni ez naiz inor eskubide horiek uka tu ,

Inguruko herrietakoak dira Urbasako abeltzain gehienak. A R T X I B O K O A

«Ez dugu inoiz iratze bakar bat ere erre baina jakin badakigu garai onena zein dem UDALETXEETAKO or-dezkariek bezala, Go-bernuaren plangintza proiektuari bu ruz zer errateko asko dute in-gurako abeltzainek. Urbasan eta Andian, gaur egun, 600 ba t abeltzainek —inguru-ko herrietakoak ge-hienak, baina baita Zugarramurdi, Ultza-ma eta Erriberakoak ere— badituzte euren ardi, behi eta beho-rrak, 17.000 b u r a ba-tez beste. Apirilaren erdialdetik urr i ra bi-tar tean egoten dira abereok Urbasan eta Andian bazkatzen.

Urbasako Abeltzai-nen Batzordeko kideek ez dute begi one2 har tu plangintzaren proiek-tua. «Hasteko, abere kopurua murriztu egin digute, eta erraten dutenez, basoa gaur-koañ mantentzeko

• 7.000 b u r a izan dai-

tezke egokiak». Felix Armendarizek, ordea, murrizketarik ez zela egonen aipatu zigun planaren berri emate-rakoan, beraz, abel-tzainen kezken ingu-r u a n galdetu eta hone-laxe erantzun digu: «Onartu behar du t igo-rritako lehen agirian aka tsak zeudela tes-tua ren erredakzioan. Edonola ere, gaur egungo abere kopu raa ez da jaitsiko». Del Castillo kontseilariak galdera berari eman-dako erantzunaren berri eman digu Miguel Gonzalez Urbasako Larre Batzordeko le-hendakariak: «Jarrita-ko kopuraak ez zuela garrantzirik erran zi-gun, 7.000 bezala 14.000 jarri ahal izan zutela». Arduragabe-t a s u n horrek, edonola, abeltzainen kezka piz-tu du. Finean, Urba-

sako larreei begira bizi dira inguruko abel-tzainak, «Urbasarik gabe hemen ez zen abeltzainik izanen, ezi-nezkoa izanen litzate-ke».

Etorkizuna beltz ikus ten d u t e U r b a s a k o abeltzainek, eta, Mi-guel Gonzalezen hitzek islatzen dutenez, bi-derik gogorrenetik jo-tzeko prest dira: «Kontseilariari berari erran genion gauzak indarrez inposatzen direnean hobekuntza baino gehiago txarrena gerta daitekeela. Guk ez dugu inoiz iratze bakar ba t ere erre, baina jakin badakigu horretarako garairik aproposena zein den», dio Miguel Gonzalezek.

Urbasako eta An-diako Baliabide Natu-ralen Plangintza Proiektua Nafarroako Buletin Ofizialean

a tera zenetik alega-zioak aurkezteko epea zabalik da. Armenda-rizek er ran duenez, gainera, Sakanako udal, abeltzain eta gainontzeko ordezka-riekin datozen astee-tan eginen dituzten bi-leretan proiektuan ze-haz tu gabekoak argi-tzen sa ia tuko dira. Kezka anitz egonen da azaltzeko, eta Urbasa eta Andia ingurako ar-d u r a uxatzea zaila izanen da. Apirilaren 15era arte zalantza guztiak argituko direia ziur da Felix Armen-dariz, ordea. Hala ba-da, gutxi b a r r a Urbasa eta Andiako 22.000 hektarea parke na tu -ral izanen dira. He-mendik aurrera izen-dapen horrek inguru-ko herrietako bizimo-d u a n izan dezakeen eragina denborak argi-tuko du.

Felix Armendariz: «Gu, Limitaciones mendiko

batzordea, abeltzainak eta udaletxeetako ordezkañek

egon behar dugu kudeaketa batzordean»

eztabaidatu edo onartzeko, ba ina plangintza proiektuan jasotzeak ez du zentzurik».

Sakanako alkateen kezka, ha la ere, ez da erraza argitzen. J u a n Craz Aldasorok, adibidez, garbi d a u k a bere jarrera: «Hamar ur-teotan ez dituzte gure eskubi-deak onar tu , gaur egun inda-r rean dagoen legedian ez dira a u r r e i k u s t e n e t a b a l i a b i d e e n plangintza izan daiteke eskubide horiek jasotzeko d u g u n azken aukera». Orain arte Javier del Castillo Inguragiro kontseilaria-rekin izan du ten bileratik, gaine-ra, ez zen oso baikor atera Alda-soro Etxarri-Aranazko alkatea. «Eskubide horiei bu ruz ezer ez zekitela e r ran ziguten, Ingurugi-rokoa talde berria dela argudia-tuz. Hamar ur teo tan egindakoa ezerezean gelditu al da?».

Kudeaketa batzordearen osaketaren zain • S a k a n a k o herrien eskubideak ezezik, Ur-b a s a eta Andiako Baliabide Na-turalen Plangintza zehaztu eta aur re ra eramateko zeregina ere izanen duen kudeake ta batzor-dearen konposaketa zein izanen den ere ez du jasotzen Nafarroako Gobernuak aurkeztu proiektuak. Kudeaketa batzordearen esku-m e n a r e n g a r r a n t z i a i k u s i r i k —lau urtero erabilera eta kudea-keta p lanak eginen ditu plangin-tza proiektuan jasotako ardatzak zehaztuz—, proiektuak bere kon-posaketa zehaztu beharko lukee-la us te dute Sakanako ordezka-riek, «beste ha inba t Parke Na-turaletako plangintzan zehaztu den moduan», aipatu du Alda-soro Etxarri-Aranazko alkateak.

Konposaketari b u r a z ezer azal-tzen ez denez, bertat ik kanpo gel-dituko diren da Sakanako ordez-karion kezka, bal ta abeltzainena ere. Guztiek kudeake ta batzor-dean egon\ eta parte h a r t u nah i dute, Urbasa eta Andiako mendi-zerrei b u r u z errateko asko dute-lako eta euren bizimoduan zuze-n e a n eragiten duen gaia delako, finean, Parke Naturala. Nafarroa-ko Gobernuak oraindik deus ze-haz tu ez b a d u ere, Felix Armen-darizek ere bere egin du Sakana-koen iritzia: «Hasteko, kudeake ta batzordean guk egon behar du-gu, gu baikara Parke Naturala aldarr ikatuko dugunak eta bai ta Limitaciones mendiko Batzordea ere, finean, Gobernua eta Ba-tzordea bait ira jabe bakar rak . Abeltzainek ere egon behar dute, bai ta udaletako ordezkariek ere».

Sakanako ordezkarien eta Na-farroako Gobernuko Inguragiro S a i l e k o a r d u r a d u n e n a r t e a n ha inba t bilera izanen dira dato-zen- as tee tan plangintza proiek-tuar i bu ruz dauden kezkak argi-tu eta be rau zehazteko asmoz. Astelehenean, hasteko, Felix Ar-mendarizekin bilduko dira Sa-kanako alkateak. X

23

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

Xanti Begiristain

Elurra eta mendateak • Azkenean otsailaren 19an iritsi da I ruñera

aur ten hain desira tua genuen elurra; nik behin-

tzat irrika bizian itxaron dut . Bazen garaia! Egia

esan, lehenago ere bota zuen noizbait negu hone-

tan ber tan ba ina batere funts ik gabe. Egunotan

aldiz, momentuz bederen, elur zaleoi gogoko zai-

gun bezalaxe ari da eta dagoeneko jarr i du I ruñean

20 bat zentimetro elur. Ikusiko dugu zer balentria

egiteko gai den oraingo hone tan elurte hau .

J ak ina ren gainean nago, elurrak bere eragoz-

penak eta ar r i skuak dituela, hori ukaezina da;

badakit . Baina, ha la eta guztiz ere, nik oso gus-

tukoa dut, ezin du t erremediatu. Elurrak berebi-

ziko poza sortarazten dit barnean , eta are gehiago

oraindik bere garaian egiten badu; orain otsailean

gaudenez gero ez du t inongo aitzakiarik elurkada

honekin ez gozatzeko. Eta aurreko guztiari e r a n -

sten badiogu beste gertaera bat, alegia, azken ne-

gu hauek nahiko kaskar , anormal eta irregularrak

izan direla, bada, pen t sa . dezakezue zer-nolako

gogoa izango n u e n behar bezalako elur j a s ak

ikusteko (gogoan h a r t u azken ur teotan oso elur

gutxi ikusi dugula inguru haue tan , eta bai, ostera,

hego-haizea s u m a t u noiznahi). Denboraldi luze-

tan nekeza gertatu da elurra behatzea, bai ta Ara-

lar eta Urbasa bezalako mendietan ere.

Baina elurte dezenteak egiten di tuen guztietan,

saihetsezina gertatzen da mendateei buruzko ai-

pamen ba t entzutea, eta nik gehienetan euska-

razko komunikabideak erabiltzen di tudanez gero,

begira ezazue zein bitxikeria bereziak suer ta tzen

zaizkidan euskal komunikabiderik ohikoen horiek

ikus-entzutean. Esate baterako, atzo ber tan ikusi

n i tuen honako bi perla hauek: «Isaba» eta «Mez-

kiriz», Izaba eta Mezkiritz behar zuten lekuan. Eta

ente berean, beste honako h a u ere ikusi ahal izan

zen beste programa batean, hots, lehenik «Iraitzoz»

eta beranduago «Iraizoz»; horre tan ere ez ziren

asko luzitu!

Egunotan, berriz ere, aukera apar ta izangu

dugu zoritxarrez, aurreko ur tee tan egindako han-

kasartze ber t suak nola errepikatzen dituzten le-

kuko izateko, eta horren arabera, sa lbuespenak

salbuespen, beste honako antzeko zerbait errepi-

ka tua ikus-entzuteko parada tamalgarria u k a n e n

dugu komunikabiderik ospetsuenetan , h a u da,

«Huitzi», «Huizi», «Madoz», «Azpiroz», «Carrascal»,

«Perdon» eta abar, bes teak beste, mendateen ar-

loan. Baina komunikabide horietan berberetan,

beste alor askotan ere aipatzen eta idazten dituzte

Euskal Herriko herri-izenak, eta honako hauexen

tamainako astakeriak topatuko di tugu gehiegitan,

adibidez, «Erasun» Ju l i an Retegiri b u r u z hitz egi-

ten dutenean, «Aranaz» edota «Aranatz» Maiz pi-

lotaria, Madariaga bertsolaria edota Donato La-

rretxea aizkolariari bu ruz mintzatzean, «Aoiz» Pa-

txi Eugiz solasten direnean, «Itoiz» urtegiaren gora-

beherak tratatzen dituztenean, «Exarri Aranaz»,

«Salvatierra», «Esparza» eta abar eguraldiari bu -

ruzko informazioa ematean, eta beste adibide

ugari.

Dena den, aldrebeskeriei gagozkielarik, badago

beste garai bat a r run t entzute handikoa h a u ere,

euskal herri-izendegiari ematen dioten ostiko pi-

larengatik; Nafarroako txirrindulari itzuliaren te-

norea izaten da zorigaiztoko denboraldi azpimarra-

garri hori, eta orduan ere honako pitxiak entzun-

ikusiak gara orain baino askoz ere lehenagoz ge-

roztik, esaterako, «Sanguesa», «Zangotza», «Tude-

la», «Olite», «Estella», «Burlada», «Espinal», «Auriz-

perri», «Auzperri», «Burgete», «Endarlaza» eta beste.

Ikus daitekeenez, kopurua ez da eulikaka, ha in zu-

zen ere, eta garbi geldi dadila nik hemen ez dudala

deus ere asmatu , gertatutakoa azaldu baizik.

Itxaron dezagun ba, pertsona (kazetari) hanka-

sartzaile horiek pixkanaka-pixkanaka ikasiz joa-

tea, besteok ari garen legez, euskara maila ego-

kiaren onerako. Bitartean, elementu txuria maite

dugunok saia gaitezen elurraz gozatzen, atseka-

beak errazkiago gainditzeko. •

Joxemiel Bidador

De res funambula navarrae: Remigia

eta Estanis • Berez literatura denetik apur bat hastanduz eta literaturgaia gehiago denean herabeki sar tu/ . hona hemen hagitz ohizkoa ez den ogibide baten zertzelada polit batzuk euskal elertiaren gaitegi berri baten osagarri. Remigia Etxarren Aranguren ospe itzalitako iruñar iunanbulista 1853. urtefco apirilaren l l n sortu zen. Ma-demoiselle Agostini izengoitiarekin 1882. urteko Sanferminetan egin zuen estreinako agerraldia zezenplazan bertan eta handik aitzina festa hauek berebiziko eszenatokia hauta tu bide zituen soka gainean aritzeko. I lurrengo urtean bereziki oihartzunik sonatuena eragin zuen Argako Erreginaren titulua eskuratu zuenean. Uztailaren bederatzigarren egun horretan eta arratsal-deko zazpiak jotzeko laurden cskas falta zenean, floka eta xingoiaz ederki hornitutako orga batean, eta Miserikordiaren etxeko mu-sika bandaren babes armonikoaren laguntzaz, gure Agostini anderea agertu zen Kaparrosoko eiheran zegoen Pinakiko lantegi parean, Gaiarre erronkariarrak horren ongi ezagutzen zuen bur-dinola horrcn parean. Ordurako ibaibazicrrakcia Belosoko aldats i: luzea jendez gainezka zeuden. Gure Remigia bipilak ez zion muzin egin bildutakori orori, eta h i ru minutu behar izan zuen lurretik hamar metrora zegoen zaldain estu horretatik hiriburuko uraun-dia gurutzatu ahal izateko. Horixe gutxi izan bailitz bezala, otarre bana oinetan paratuz, oski gisa, egindako bidea lau rninututan desegin zuen. Segituan zailago oraino egia bihurtu nahian, berriz ere abiatu zen bere espartozko estrata partikularretik baina be-giak estalki batez itsuturik zituela eta gerritik goiti zaku zahar batez jantzita. Saioa bukatzeko, laugarren aldiz egin zuen bere bidaia, gaineratutako zailtasun materialak kenduta baina ariketa arr iskutsuak eginez behean zeuden iruñar adrenaiinazale guztiei berebiziko laketa emanez. Ekitaldi hau dohainik. izan zen, baina Udalak erdietsi arrakasta saritu nahian 500 pezetako dirulagun-tza eman zion eskergarri. Oraindik ere festetan hirugarren aklia ikusteko aukera izan zen, izan ere 1884. urteko uztailaren 12an Gaztelu plaza zeharkatu zuen lau aldiz begiak estalirik eta ariketa zailak eginez. Handik gutxira, bere ospea zeia eta, Ktiskal Elkarle Akrobatikoan sartzeko paradarik izan zuen, Carralek zuzentzen zuenean, eta egin zituenen artean I'isucrga eta Bilboko Ibaizabai pasatzea izan zen. Alabaina. bere zorte ona 1892. urtean ahitu zen nonbait, Ondarroan zegoela. zolutik hamabost metrora soka gainean zegoen kadera batetik erori zenean. Istripu horrek era-gindakoak ahantzirik edo. 1904. urtean oraino Iruñean berriz ere bere saioa eskaini zuen, baina garai batean egindakoa crrepika-tzeko ez bide zen gauzarik izan, eta arestian lortutakoa ez zuen eskuratuko. Bestalde Ziordia izeneko auzakidearekin ezkondu zenetik, irabazitako sosa apur guztiak galdu zituen. Gure Agostini anderea pobreziarik gordinenean 1921. urteko urtarrilaren be-deratzian zeridu zitzaigun loteria saltzaile aritu ostean.

Estanis Juanmar t iñena Zuastiar bitxiak ere zituen zaletasun ugarien artean soka gainetik ibiltzearena bercziki laketgarria zuen. Estanis futbolari ezin hobea omen genuen eta bere garaiko zenbait taldek berekiko interesa erakutsi zuten fitxatzeko, besteak beste, Real Madrid, Sevilla, edota Osasunak. Pilotari moduan ere ez zen batere makala, baina bere bikotea zen Sebe Goiburu pro-fesionaltasunera pasatu zeno, berak ez zuen lokarririk nahi, eta amateur gisa segitzea nahiago izan zuen. eskuratutako sari guz-tiak, eta asko ziren, misioetara igorri zituela kaliza erabil zitezen. Funanbulista moduan erdietsi zuena ez zen gutxi izan, berbarako Donostiako kaian egin zuen erakustaldia, eta agintari zibilen-gandik ez balitz askoz gehiago zatekeen. Nolanahi ere, osperik handiena erakarri ziona 1943. urteko Sanferminetan jende ai-tzinean estreinako aldiz paratu zuen heriotzaren kablea zeritzan t ramankulua dugu. Hil aurretik oraino, eta 70 urte zituela, bere oreka neurtzen jarraiki zuen Iruñeko eliza nagusiaren ondoan zuen bere etxean, Nabarreria karrikan. bertan zeuden bi ezkien artean jarrita zeukan soka baten gainean. •

Nafarroako banakako txapelketako laugarren jar-dunaldiko partida, 1996ko otsailaren 10ean jokatua. Miguel Argaya, 1.965 ELOkoa — Unai Garbi-su,2.370 ELOkoa.

I.e4,e5; 2.Zf3;Zc6; 3.Ab5,a6; 4.Aa4,Zf6; 5.0-0,Ae7; 6,Ge1,b5; 7.Ab3,0-0; 8.c3,d6; 9.d3,Za5; 10.Ac2,c5.

Irekitzeaz batera, peoiak aurrera. Ez dago gaizki. II.bZ-d2,Ge8; 12.Zf1,Af8; 13.Zg3,g6; 14.h3,Ag7;

15.Ae3,Dc7; 16.b3,d5. Apurtzeko unea heldu da. 17.Gc1,d4; 18,d4,c-d4. Peoi horrekin espazioa irabazten dute. 19.Ad2,Zc6; 20.b4,Dd6; 21.a3,a5; 22.a5,Za5;

23.a4,b4. Peoi honen arriskua begi-bistakoa da. 24.Gb1 ,Gb8; 25.Ab3,Aa6; 26.Dc2,eG-c8;

27.Da2,Ad3; 28.Af7 xa,Ef8; 29.bG-c1,Gc3. Pieza ematen da sarrera bizkortzeko. 30,De6,De6; 31.Ae6,Gc1; 32.Ac1,Ze8;

33.Zd2,Ee7; 34.Zb3,Ee6; 35.Zc5 xa,Ef7; 36.Zd3,b3; 37.Zb2,Zd6; 38.Zf 1 ,aZ-c4; 39.Zd2,Zb2; 40.Ab2,Ah6; 41.Zb1,Zc4; 42.Ac1,Af8; 43.Ef1,b2; 44.Ag5,h6; 45.Ah4,d3; 46.Gd1,g5; 47.Ag3,Gb3; 48,a5,Ee6; 49.a6,Ac5, 50.Ee1,Za3; 51.F3,Zc2 xa.

Ikus koadroa. 'Ed2'jokaldiari, 'Ae6' xa mate. 'Efl ' jokaldiaz- galtzen da gaztelua: 'Ze6'. Nahikoa izan zen.

2 3

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

Internet Nafarroan zabalduz Herrialdeko erabiltzaile guztiak bildu eta sarea hedatu nahi duen Nafarroako Internet Elkartea sortu da

afarroako Internet Elkarte jaio berriak

jendaurrean aurkeztu du berriki bere burua. Eduardo Valencia oraingoz elkar-teak dituen hogei kideeta-ko bat da, eta azaldu digu-nez, «Nafarroako Internet sarearen erabiltzaileak bil-du eta sarea bera gure he-rrialdean zabaltzea» da bete nahi duten helburua. Inter-net sareari dagokionez Na-farroa oraindik atzeratua dagoela onartzen duen arren, bidea hori dela azpi-marratu du.

Edurne Elizondo / Iruñea

JAIO BERRIA da. Hamazazpi egun besterik ez du ba ina Nafa-rroak, jada , b a d u bere Internet Elkartea. Eduardo Valenciak eta bere lau lagunek osa tu zuten hil honen 6an. Oraingoz 20 ba t kide baino ez du Nafarroako Internet Elkarteak, ba ina gutxi ba r ru as-koz gehiago izanen direla ziur dira. Elkarte sor tu berriak bere b u r u a aurkeztu baino ez du egin, oraingoz, eta Nafarroan dauden Internet sa rearen erabiltzaileen e ran tzunaren zain dira bere ar-du radunak . Guztiok non bildu eta Internet sarearen bidez nabi-gatzeko aukera izanen dute Na-farroako Elkar tean aurreratzean.

In te rne t s a r e a r e n erabil tzai-leak biltzea. Horixe da Nafarroa-ko elkartearen lehen he lburua . Baina besterik ere badu, are garrantzi tsuagoa gainera, Inter-net sarea gure herr ialdean za-baltzea, alegia.

Eduardo Valenciak Euskal He-rriko Unibertsi tateak Gasteizen duen k a n p u s e a n ezagutu zuen Internet sarea, Euskal Filologia ikasten ari zela. Orduz geroztik zale amor ra tua da, ba ina aitortu duenez, «sarea Nafarroan zabal-tzea» da gehien interesatzen zaio-na. Interneten etorkizunari da-gokionez, argi eta garbi dauka iruindarrak: «Hori da bidea». Ha-la ere, Es ta tu osoan bezala Na-farroan ere a tzerapena nabarme-na dela onar tu du Valenciak. «Estatu Batuetan , adibidez, orain dela hamabos t ba t ur te sor tu zen Internet sarea. Es ta tura , berriz, duela h a m a r ba t ur te ailegatu zen. Garai har tan , ha la ere, era-bilpena nahiko muga tua zen eta u n i b e r t s i t a t e e t a n e m a t e n zen, batez ere. Gure etxeetara, ordea, orain ur tebete eskas ailegatu da».

Ukaezina da, edonola, azken h i l abe tee t an In te rne t h i t za ren inguruan sortu den jakinmina, eskaintzen di tuen aukerak, fi-nean, ia mugagabeak baitira: posta elektronikoa, mezuak be-rehala idatzi eta jasotzeko auke-ra , makroen tz ik loped ia mul t i -med ia k o n t s u l t a t z e k o a u k e r a —irudiak ezezik soinuak ere en-tzun daitezke eta etxetik atera gabe m u n d u osoko edozein hiri edo museo bisitatzeko aukera eskaintzen du—, m u n d u k o beste

edozein erabiltzailerekin hitz egi-teko aukera eta, azken aurrera-pen teknologikoei esker, m u n -duko beste edozein erabiltzaile-rekin hitz egin eta bai ta h u r a ikusteko aukera ere. Internet sarearen hastapenetat ik gerta-tu tako aurrerapen teknologiko guzt iek, h a i n zuzen, zerb i tzu ororen merkatzea ekarri dute. «Gaur egun, adibidez, 11 gu tun bidal ditzakezu posta elektroni-koaren bidez 25 pezetaren t rake, edo ordubetez hitz egin dezakezu m u n d u k o edozein txokotan da-goen beste erabiltzaile batekin, telefono dei lokal baten pre-zioan», azpimarratu du Eduardo Valenciak.

Ezinduen elkarteak, ikastetxeak eta enpresak • Nafarroako In-ternet Elkarteak Internet sarea-ren zabaltzea helburatzat ha r tu badu , zabaltze hori, batez ere, arlo jakin ba tzuetan ahalbidetu nahi du, Eduardo Valenciak ar-gitu digunez: gai tasun fisikoak murr iz tuta dituztenen elkarte eta e rakundeen artean, i rakaskun-tzan eta enpresa m u n d u a n , «arlo horietan eskain baititzake Inter-netek abantailarik handienak».

Gai tasun fisikoak murriztuta dituztenen elkarte eta erakun-deei dagokienez, «hasieratik gure asmoa talde hauei gure laguntza eskaintzea izan da», azaldu du Valenciak. Ildo horretan, ha in zuzen, Nafarroan dauden elkarte eta erakundeekin ha r remane tan jartzeko bere elkarteak duen as-moa jakinarazi digu Eduardo Va-lenciak. Bere ustez, «gaur egungo

g i z a r t e a k e z i n d u e n i n g u r u a n sortzen duen inkomunikazioa» apur dezake Internet sareak.

Bestalde, Internet sareak ha-siera uniberts i tateetan izan ba-zuen ere, i rakaskuntza s is tema osoan izan dezakeen aplikazioa n a b a r m e n d u n a h i i z a n d u E d u a r d o Valenciak: «Inbertsio txiki ba ten t ruke Internet sarea-ren abantai la guztiak eskura eduki ditzakete ikastxetxeetan».

Ikastetxeetan Internet sareak izan dezakeen erabilerarekin lo-

turik, erabiltzaile euska ldunen-tzat kanal propio eta t inkoa za-baltzeko asmoa iragarri digu, ha-laber, Valenciak. «Mezuak te-k la tuaren bidez ordenadore ba-tetik bes tera bidaltzeko kana lak erabiltzen dira. Edozeinek zabal dezake bat , ba ina gure asmoa euskaldunentzat , h a u da, eus-kara erabiltzeko kanal propio eta t inkoa sortzea da, ingelesezko edo frantsesezko kanalak dau-den bezala». Esukal kanal horren bidez, Euskal Herriko euska ldun

guztiek elkarrekin ha r r emane t an jartzeko aukera izanen lukete, «baita atzerrian daudenek ere». Asmo h a u egia bihurtzeko Inter-net sarea erabiltzen du ten eus-ka ldun guztiei deia zabaldu nah i die Nafarroako Internet Elkar-teak, «gure asmoan par te ha r de-zaten».

«Nahitaezko bilakatuko da Internet enpresan» • « G a u r egun funtsezkoa da Internet sa-rea enpresa munduan», azaldu du zalantza izpirik gabe Eduardo Valenciak, «beste ha inba t alorre-tan beharrezkoa bada, are gehia-go enpresan».

Internet sareak izan ditzakeen z e r t a r a k o a k , a i p a t u d igunez , anitz dira. «Posta elektronikoaren bidez, adibidez, bere enpresaren berri eman dezake erabiltzaileak, modu azkar eta seguruan gaine-ra».

Sarea herrialdean zabaltzeko

asmoz sortu da Nafarroako

Internet Glkartea.

A R T X I B O K O A

«Nafarroako Internet «Gaur egungo gizarteak «Beste alorretan sarearen erabiltzaileak ezinduen inguruan garrantzitsua bada ere, bildu baino sarea bera sortzen duen enpresa munduan ia Nafarroan zabaltzea da inkomunikazioa apurtzen funtsezkoa da

gure asmo nagusia» du Internet sareak» Internet»

r Askatasunaren alde, zentsuraren aurka 4

«HAUTESKUNDEAK irabaziz gero ikastetxe guztietan Internet sa-rea zabalduko zuela agindu zuenean jaso zuen Toni Blair labo-ristak txalo gehien, al-derdi horrek Britainia Handian egindako az-ken kongresuan». Bi-txikeria honen bidez azaldu digu Eduardo Valencia Nafarroako Internet Elkarteko ki-deak sare h a u m u n d u osoan zehar lortzen ari den hedapenaren ga-rrantzia. «Estatu Ba-tue tan ere, alderdi de-mokrata batez ere bai-na baita errepublika-rra ere, argiro azaldu dira Interneten alde».

Laboristak, demo-• kratak, errepuhlika-,

r rak eta horrelako al-derdi politikoek Inter-net sareari b u r a z ager-tu du ten interesa alde ba tera utziz, hala ere, sare honen erabiltzai-leen a s k a t a s u n gogoa azpimarra tu nah i du Eduardo Valenciak. «Askatasunaren alde-ko eta zentsuraren eta kontrolaren aurkako jar rera defendatzen dugu», azaldu du. Ho-rren adibide, Internet sarearekin bat eginez gero lor daitekeen in-formazioa ez dagoela zentralizatua a ipatu du i ra indarrak, «ez du ezein e rakundek kon-trolatzen». Halaber, Internet sa rean sar-tzeko ga i tasuna duen edonork nah i duen

mezua bidal dezakeela n a b a r m e n d u du Va-lenciak.

Informazioaren gai-neko kontrolik ezak, ha la ere, arazorik ere badaka r Valenciaren aburaz , «ez baitago aurkibiderik, eta hori dela eta, ba tzue tan zail s amar ra izaten da bi-latzen ari zaren infor-mazioa aurkitzea». Aska tasunaz gain, bestalde, pr iba tu tasu-n a gorde nah ia ere ba-da Internet sareko erabiltzaileen ezauga-rri, «klabeak erabiltzen ditugu horretarako, mezuak zifratzeko».

" Klabe h a u e n erabilpe-nak, ha la ere, sor tu du eztabaidarik Es ta tu Batue tan adibidez, e ta

han , ha in zuzen, debe-ka tu t a daude. Gober-n u federalak proposa-men zehatza egin du gai honi buraz , Va-lenciak argitu digunez, «Gobernuak berak sor tu tako klabea era-biltzea. Honela, noski, mezu guztiekiko kon-trola izan nah i dute».

Nafarroan, oraingoz, ez da halako eztabai-darik gertatu, ezta Es-t a tuan ere, «Internet sarearen hedapenar i dagokionez Es ta tu Batuen eta gure ar tean distantzia izugarria dagoen bezala, asmoei dagokienez ere ezber-d in tasun naba rmenak daudelako. Hemen, oraingoz, ez da halako kontrolik planteatu». X •

23

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012. 6. 25. · pezeta utz zizkioni maileg, gisau Guardi, Zibileka zuzendaro ohiarii . Cristina Almeida lUko hautagaia Aste honetak elurteao bertak

Nafarkaria OSTIRALA,

OTSAILAK

Josema Leitza • Bertsolarien Elkarteko idazkaria

«Bertsolaritza ez da txapelketan amaitzen» f - | aigorrin jokatuko da •Sfl igande honetan aur-tengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanpo-raketa. Xalbador, Amorena, Estitxu Arozena, Jexux Ar-zallus, Ekintza Landa eta Fermin Mihura izanen dira lehiakideak. Josema Leitza Bertsolarien Elkarteko idazkariak ekitaldi hau ga-rapenarena dela esan du, aurretik eginiko lanaren jarraipenarena.

Alberto Barandiaran / Iruñea

AZKEN pres takuntze tan sa r tu ta dabiitza Leitza ezezik berarekin ba tera txapelketa h a u mar txan paratzen ari direnak. Berak dioe-nez, ber tso lar iekin h a r r e m a n e -tan jar tzea eta egoitzak aukera-tzea ez baizik dena koordinatzea da lan as tunena . Astunagoa, ja-kina, a rdura hori lehendabiziko aldiz har tzen duen batendako. • Txapelketa honen azken ur-

teotako aldaketa nagusia berri-tasuna da, jende berria hurbil-tzen ari delako etengabe bai taula gainera bai antolakun-tzara. Zer aldaketak eragiten ditu horrek?

Nafarroako Bertsolari Txapel-keta, gaur ezagutzen dugun be-zala, duela ur te ba tzuk has i zen antolatzen Lontxo Aburuza, eta ur te haue t an nahiko lanpeturik ibili denez, u r r ian egin genuen bilera ba tean idazkari lan hori utzi eta nik h a r t u nuen . Esan da i t eke t x a p e l k e t a h a u b e r a k egindako lanaren ondorioa dela. O i n a r r i a k j a r r i a k z e u d e n , e t a aur ten sa ia tu gara txapelketan egiten diren lanak aur re ra erama-ten, bai epaimahaikoen lanean —iaz bi berri sa r tu ziren, eta aur -ten bik utzi egin dute—, bai gai-jartzail^en taldean, bai antola-tzaif aldea aldatu eta f inkatu egij. gulako. Aldaketa ez nuke e s a i t ba ina garapena. • Esan daiteke, berriek txapel-

keta abiatuta topatu duzuela?

«Txapelketa behar dugu gazkakplazaratzeko eta Hegoaldeko

eta Iparraldeko bertsolarien arteko harremanari eusteko»

Gehiena antola tuta bai. Artxi-boan begiratuta ikusi genuen zer gauzari zer gauza zegokion. Lan zaila izaten da zeri ekin lehenengo eta zeri ondoren, ba ina oinarriak jarr i ta zeuden, etagero antolatzea izan da dena.

• Berrikuntza hauen artean na-barmenena izan da bertsolari inoiz plazaratu gabeak urtero ateratzea. Aurten ere hiru ber-tsolari —Ekintza Landa, Nerea Bruño eta Oskar Estanga- le-henengo aldiz joango dira txa-pelketara. Ez al da goizegi 17 urteko gazteendako? Ez dut us te presio handiegia

denik. Askotan ez gara kontura-tzen bertsolari izatea zer den, h a u da, gauza ba t dela ber tsotan ari-tzea eta beste ba t bertsolari iza-tea. Esan nahi dut: bertso esko-letan kantatzea ongi dago, baina gero akaso abes tu behar duzu gaur Elizondon, eta b ihar Altsa-sun , eta etzi I ruñean. Ez baldin baduzu baliabiderik horretarako a s t u n egiten da bizimodu hori eramatea, eta adinagatik jende

Josema Leitza, Elkarteko bulegoan. J O X E L A C A L L E

hori ez dago pres ta tu ta . Baina bertsolari bezala, dudar ik ez dago t x a p e l k e t a b a t e a n k a n t a t z e n duena prest dagoela. • Herrialde guztietan bertsolari

gazteek zaharrei hartu diete tokia, izan da ordezkatze hori, baina badirudi hemen izan di-rela zailtasun handienak, za-harren eta gazteen arteko ha-serre batzuk izan direlako, He-goaldekoen eta Iparraldekoen artean gaizki-ulertze batzuk... Haser re tzeko k o n t u hor i n ik

u s t e d u t t x a p e l k e t a n b a k a r r i k izan dela. Gero, u r t e an zehar egi-ten diren bertso saioetan ez du t uste. lehia horrek i raun duenik. Txapelketak berak dakar lehia hori eta denek irabazi nah i izaten dute, eta txapela baka r batzen-tzat da. Beraz, normalena da gaz-teek ere txapela hori irabazi nah i izatea. Aipatzen den lehia hori, nik uste , ez da bene tan gertatzen. Gainera, kon tuan h a r t u behar dugu Nafarroan ez dela beste to-kietan bezainbat saio egiten, eta egiten direnetara izen ezagunak e ramaten dira gehienik. Bertso-lari gazteari kosta egiten zaio gero leku hori hartzea. Akaso komu-n i k a b i d e e k ere h a r r o t u d u t e n h a u t s a . da hor i , b a i n a o i n a r r i finkorik ez duena . • Lakak esaten zuen lehengoan

txapelketa urtero antolatzea sobera eta arriskutsua dela. N a f a r r o a k o b e r t s o l a r i t z a r e n

egoera berpizteko derrigorrezkoa da txapelketa ur tero antolatzea, ia udaberr i oro erreferentzia bi-h u r t z e n de lako b e r t s o z a l e e t a euskalzaleentzat . Gainera, Lakak aipatzen zuen presio hori ez du t us te txapelketak sortzen duenik. Neure b u r u a z ari naiz, eta iazkoa kenduta , lehen aldia zelako, aur -ten txapelketa bes te saio ba t be-zala ikus ten du t nik.

• Ez al litzateke egokiagoa izan-go, txapelketa antolatu beha-rrean, topaketak edo bertso saio ugariagoak antolatzea? Topaketak antolatzea izango li-

tzateke egokiena, ba ina txapel-keta batek, txapelketa den hei-riean, horrek izaten du oihartzu-na, zeintzuk diren faboritoak, zer moduz dagoen bertsolari h a u eta bestea, hori guztia, txapelketarik gabe, ez litzateke kaleratuko.

• Lakak ere aipatzen zuen hango bertsolariek apenas zutela au-kerarik kantatzeko. Horren al-de zerbait egin ahalko luke el-karteak? Hori azter tu genuen Elizondon

eginiko bileran, eta ikusi genuen txapelketa beha r genuela alde ba-te t ik g a z t e a k p l a z a r a t z e k o e t a bestet ik Iparraldeko eta Hegoal-

deko bertsolarien arteko lotura horri eusteko. Baina u r t ean zehar saio gehiago egiten dira, txapel-ke tan ez da amaitzen bertsolari-tza, eta landu beharrekoak dira, akaso, txapelketaz kanpo egiten diren saio horiek. • Gazteen artean izan dira hasie-

ran ikusmin handia sortu du-tenak eta gero, nolabait esate-ko, bidean ge ldi tu direnak, gora egin ez dutenak. Jarraipen falta izan da huts-hutsean, edo bada beste arrazoiren bat? Badira k a s u guztietakoak. Adi-

bidez, Amaia Teiletxea azken bi u r t e e t a n f i n a l e a n izan da , e t a Euska l Herriko txapelketan ere par te h a r t u zuen. Saioak egin izan ditu baina, ha la ere, aur ten-gb txapelketan ez du par te har-tuko. Esan du berak bertsolaritza ez duela utzi, ba ina bai txapelke-ta. Beste k a s u ba t izan daiteke bere anaiarena; saio gutxi egin dituelako utzi egin du bertsolari-tza. Ez dakit nik saioengatik den edo bakoitzak duen gogoarenga-tik. Dudarik gabe, bertsolaritzak lana eskatzen du, bakoitzak bere aldetik jarr i beha r duelako.

s o s l a i a

Sakanako bertso eskolako irakaslea da egun arbizuar hau, elkarteko idazkaritza iaztik eramateaz gain Au-

rreko ekttaldian abestu zuen lehen aldiz txapelketan, na-

hiz eta ez zuen lehen kanporaketa gainditu.

Euskal Filologian li-zentziatua, arrazoie-

tanjranko ondo dabil bertsotan, nahiz eta

mantsoago ezjoatea-

gatik galdu egiten duen bertso onak osa-tzeko behar den iasai-

tasuna. Aurten saio zenbait egin ditu Sa-

kanerrian. baina plaza falta zaio barruan da-

raman bertsolari ona izateko.

Antolaketan ibilita ez du bertsoak lantzeko aukera handirik izan baina, aipatu duenez, ez dio beldurrik aurten

ere parte hartzeari. Onartzen du iaz, aka-so, ez zegoela behar

bezala prestatuta lehian sartzeko, baina esperientzia gustukoa izan zitzaionez...

aurten berriro.

23