munduko mendi altuenak

19
MUNDUKO MENDI ALTUENAK Munduko mendi altuenak Hauek dira: Everest; Makalu; Cho oyu; Lohtse; Gasherbrum I; Gasherbrum II; K2; Nanga parbat; Broad Peak; Dhaulagiri; Manaslu; Kangchenjunga; Annapurna. Everest: Munduko gailurrik altuena da,8844 metroko altuerarekin. Himalaian kokatuta dago, Asian, eta Nepal eta Txina arteko muga zehazten du. Everestera lehenak igotzen Hillary Zelandaberritarra eta Tenzing Norgay Sherpa. Hego-ekialdeko bidea: Nepaletik abiatuz 5380 metrora dagoen Khumbu glaziarreko oinarrizko kanpamendutik abiatzen da bide hau. Bertara iristeko, Katmandu Lukla-ra( 2860m) eta bertatik Namche Bazaar-era joatea da. Handik oinarrizko kanpamendura sei-zortzi egun behar dira. Ipar-Mendebaldeko bidea: Bide honen oinarrizko kanpamendua Rongbuk glaziarrean dago, 5180 metrora. Bigarren kanpamendura iristeko glaziarraren Morrena igo behar da, Changtse (6100m) mendiaren magalera iritsi arte. Hirugarrena North Col izenez ezagutzen den mendi-lepoaren azpian ezarri ohi da eta laugarrena lepoan bertan (8230m). Azken honetatik gailurreraino 614m besterik ez dira gelditzen.

description

Hemen munduko mendi altuenak deskribatzen dira.

Transcript of munduko mendi altuenak

Page 1: munduko mendi altuenak

MUNDUKO MENDI ALTUENAK

Munduko mendi altuenak Hauek dira: Everest; Makalu; Cho oyu; Lohtse; Gasherbrum I; Gasherbrum II; K2; Nanga parbat;  Broad Peak; Dhaulagiri; Manaslu; Kangchenjunga; Annapurna.

Everest: Munduko gailurrik altuena da,8844 metroko altuerarekin. Himalaian kokatuta dago, Asian, eta Nepal eta Txina arteko muga zehazten du. Everestera lehenak igotzen Hillary Zelandaberritarra eta Tenzing Norgay Sherpa.

Hego-ekialdeko bidea: Nepaletik abiatuz 5380 metrora dagoen Khumbu glaziarreko oinarrizko kanpamendutik abiatzen da bide hau. Bertara iristeko, Katmandu Lukla-ra( 2860m) eta bertatik Namche Bazaar-era joatea da. Handik oinarrizko kanpamendura sei-zortzi egun behar dira.

Ipar-Mendebaldeko bidea: Bide honen oinarrizko kanpamendua Rongbuk glaziarrean dago, 5180 metrora. Bigarren kanpamendura iristeko glaziarraren Morrena igo behar da, Changtse (6100m) mendiaren magalera iritsi arte. Hirugarrena North Col izenez ezagutzen den mendi-lepoaren azpian ezarri ohi da eta laugarrena lepoan bertan (8230m). Azken honetatik gailurreraino 614m besterik ez dira gelditzen.

Page 2: munduko mendi altuenak

K2:

Munduko bigarren mendirik altuena da 8611 metroko altuerarekin karakorum mendikatean dago kokatuta eta tontorra Txinako Xinjiang estatuan badago ere mendia eta ingurunea Pakistango estatuan dago.Mendi hau ikusi zuen lehena G.T. Montgomerik izan zen eta K2 izena jarri zion. Denen ustez K2 da mendirik arriskutsuena eta igoera gutxien izan dituena, hirugarren heriotza tasa handienak dituena da Annapurnaren eta Nanga Parbateren atzetik. 1954. urtean Lino Lacedelli Italiarra eta Muhammad Ata-Ullah koronel Pakistandarra izan ziren lehenak igotzen K2-ra.

Eskaladako bideak: K2 bide ugari ditu baina denak arriskutsuak oxigeno faltarengatik, ibilbide horiek guztiak maldatsuak dira eta mendiaren fenomeno naturaletatik arriskuan eta azkenik klima oso aldabera da.Bide zailenak hauek dira:-la “Polish Line” Hego Erdialdeko bidea da. -la “Magic Line” Hego Mendebaldeko bidea da.

-Abruzzosen hormatzarra: Bide hau erabiliena da,hego ekialdeko aristatik igotzen dena eta Grodwin- reratua jartzen da. Bidea harrietatik elurretik eta izotzetik segitzen du eta teknAusten glaziarrera iristen dena. Hormatzarra 5400m-tan hasten da non kanpamendu aurika handia behar da. Adibidez “La Chimenea House” eta “La Piramide Negra” lekuetatik igarotzeko. Piramidearen ondoren korridore batetik pasa behar da “Cuello de Botella” izena duen, derrigorrezkoa da hortik igarotzea gailurrera iristeko. Korridore hori oso arriskutsua da zeren eta bere goialdean “Serac” glaziarra du eta elur jausiak gertatzen dira. Hortik gailurreraino 500 bat metro dare.

-Iparraldeko arista: Bide hau txinako zatian dago eta Abruzzosen hormatzarraren kontrako aldean.ez da asko erabiltzen bide hau bere zailtasunarengatik lehenengo “Shaksgam” errakaren bidegurutzea igaro behar delako, bigarren kanpamendua “Abruzzi” hormatzarraren behealdean dago eta hortik igaro behar da korridore bat zeharkatuta 4. kanpamendura eltzeko 7900m-ra eta hirugarren glaziar bat zeharkatu behar da elur jausi asko izaten dituena eta arrakalaz josita dagoena.

Page 3: munduko mendi altuenak

Kangchenjunga:

Munduko hirugarren mendirik altuena da 8586m ditu. Indiako mendirik altuena da. George Band eta Joe Brown izan ziren lehenak igotzen, baina oraindik ez da inor goraino bertakoentzat tontorra sakratua delako, horregatik mendizale guztiak igo direnak pauso batzuetara gelditu dira.

Hego-Ekialdeko ibilbidea: Ibilbidea Yalung 3000m-ko altuera duen glaziarrean hasten da, ibilbide honetako ezaugarri garrantzitsuenak paretak dituen irtengune handiak dira eta goi-lautada bat 7500m ingurukoa, bere gainean izugarriko glaziarra eta izotzezko ur-jauzi bat duelarik. Azkeneko tartea ia guztia harrizkoa izaten da.

Page 4: munduko mendi altuenak

Lhotse: Munduko laugarren mendirik altuena da. Everest mendiarekin lotuta dago hegoaldetik. Mendiak 8516 metro ditu eta 1956. urtean lehenengoak igotzen Ernst Reis eta Frintz Luchsinger izan ziren.

Hego-Ekialdeko bidea: 1956.urtean Suitzar talde bat Everest-ra igotzen 2. izan nahi zuten. Baina Everest igo beharrean Lhotse igotzea erabaki zuten. Taldea Ernst Reis, Frintz Luchsinger eta 22 Serpekin osatuta zegoen. Erabaki zuten bidea, erraza zen. Bidea Khumbu glaziarretik igotzea zen Everesten mendi-leporaino eta hortik Lhotse mendia erasotzea. 6. kanpamendua 8000 metrotara instalatu zen Ernst Reis eta Frintz Luchsinger goizeko bederatzietan Couloir hormatzarra-ra ailegatu zirenera arte hormatzarra 40 edo 50 graduko izotzezko pareta bat da itzelezko elurrez osatua gailurreko aristara eraman zituen eta harrizko dorre batzuk igaro eta gero gailur zorrotzera ailegatu ziren.

Page 5: munduko mendi altuenak

Makalu: Makalu 5. mendi altuena da 8463m ditu eta Himalayan dago kokatuta Tibeten eta Nepalen arteko mugan. Makalu “ El Gran Negro” izenarekin ezaguna da ere.

Makalu 2 igoera nahiko onak ditu bata Ipar-Mendebaldean kokatua eta bestea lehenengoaren 3km ipar-ekialdera kokatua.2 bideak arriskutsuak dira mendiko ertz zorrotz eta aldapatsuengatik eta klimaren elementuen menpean daude. Azkeneko tartea gailurrera iristeko piramide itsura du eta izotzezko nahiz harrizko teknikak behar dira.

Page 6: munduko mendi altuenak

Cho-Oyu: Munduko 6. mendirik altuena da, 8201metro ditu. Eskalatzaile askorentzat mendi hau 8000metroko mendirik errazena da. Kilometro gutxira “Nangpa La” bidezidorra dago kokatua, non Tibetarrak eta Sherpak komertzio bidea bezala erabiltzen dute eta hori 5715metrotara dagoela. Datu horregatik eskalatzaile askok 8000metroko mendi errazena dela diote. Mendi hau 1954. urtean lehengo zizan zen igoa,Sepp Jöchler y Herbert Tichy Austriarren eta Pasang Dawa Lama Nepaldarraren eskutik.

Page 7: munduko mendi altuenak

Dhaulagiri: 7. mendirik altuena da 8167 metro ditu eta lehenengo aldiz igo zuten 1960. urtean. “La Montaña Blanca” izenarekin ere ezaguna da. Bere izena Nepaletik dator (dhavala giri) “Montaña Blanca” esan nahi duela.Lehenengo saiakera 1950. urtean egin zen Frantziar talde baten eskutik Maurice Herzog zuzendua baina bide on bat ez zutenez aurkitzen bueltatu egin ziren eta ondoko mendira abiatu ziren Annapurna-ra. 1954. urtean Argentinar talde batek dhaulagirira igotzea saiatu ziren “La Pera” bidetik igota. Eguna batzuk lehenago 7000 metrotara zeudela espedizioko burua Francisco koronela hil egin zen hankak eta birikak izoztu zitzaizkiolako, orduan koronelaren gorpua hartu zuten eta buelta eman behar izan zuten.1959.urtean Austriar talde bat Hego-Ekialdeko arista aurkitu eta ikertu egin zuen gailurrera igo ahal izateko. 1960.uretan Austriar taldeak lortu zuen gailurrera iristea eta bandera jartzea.

Page 8: munduko mendi altuenak

Manaslu: Munduko 8. mendirik altuena da, mendi honen ezaugarri garrantzitsuenak haizea, izotza eta elurteak dira eta estadistiken arabera Everest baino hildako gehiago ditu. Manaslu Himalayako mendikatean dago kokatua Nepalen. Mendi hau ere ezaguna da (Kutang) izenarekin. Lehenengo igoaldia 1956.urtean Maiatzak 5-ean izan zen Toshio Imanishi eta Gyalzen Norbu Japoniar talde batekin parte hartu zutelarik.

Page 9: munduko mendi altuenak

Nanga Parbat: Munduko 9. mendirik altuena da eta 2. altuena Pakistanen. Mendiaren izena “Montaña Desnuda” esan nahi du beste 8000-ko mendietatik oso aparte dagoelako eta oso ezberdina delako inguruan dituen inguruneekin. Eta ezaugarri hauengatik mendi hau oso arriskutsua bihurtu da eskalatzaileentzako, denboraren poderioz biktima ugari hartu ditu. Mendi hau 3igoera nabarmen ditu “Rakhiot”, “Rupal” eta “Diamir”. Saiakera ugari izan ziren mendi honen gailurrera iristeko baina 1953. urtera arte ez zen inor igo. 1953. urtean Hermann Buhl Austriarra Alemaniar eta Austriar talde batekin parte hartu zuen eta taldeko burua Peter Aschenbrenner izan zen, “Rupal”-eko bidea hartu zuten Hego-Ekialdean kokatua. Azkenean 500metro falta zitzaiela talde guztia bueltatu egin ze n Buhl izan ezik berak aurre jo zuen eta gailurrera iritsi ahal izan zen bakarrik eta oxigenorik gabe. Jeisterakoan Buhl-ek kranpoi bat galdu zuen eta ezin izan zuen jaitsi, han pasa zuen gaua erlaitz batean orekari eutsiz goizean altsatu eta 7000metroko kanpamendura eltzea lortu zuen, 40 ordu egon zen bakarrik mendian hotzari eta haizeari eutsiz.

Page 10: munduko mendi altuenak

Annapurna: munduko 10. mendirik altuena da eta gailur arriskutsuena duena. Mendiak 8091metro ditu eta hildako gehien dituena da elur jausi ugariengatik, baino ez da mendirik arriskutsuena. Annapurnaren mendikateak 55km ditu eta hainbat gailurrez osatua dago, jendeak ere igotzen dituena. Mendiaren izena “Diosa De Las Cosechas” esan nahi du. 1950. urtean Annapurna igo zuten lehenengoak eta 8000metro baino gehiagoko mendi bat igotzen lehenak Maurice Herzog eta Louis Lachenal izan ziren talde Frantziar batekin parte hartuta.

Ondoan dituen mendi batzuk:Annapurnaren mendigunea gailur hauez osatuta dago:

-Annapurna 1 8091m

-Annapurna 2 7937m

-Annapurna 3 7555m

-Annapurna 4 7525m

-Gangapurna 7455m

-Hego Annapurna 7219m

Page 11: munduko mendi altuenak

Gasherbrum 1: Gasherbrum 1. munduko 11. mendirik altuena da 8068 metrorekin eta Pakistanen dago kokatua. Gasherbrum 1. (Hidden Peak) izenarekin ere ezaguna da, izen hori T.G.Montgomerik jarri zion.

Igoaldiak: lehenengo igoaldia 1958.urtean izan zen Amerikar talde batek egina eta Nich Clinch zuzendua. Pete Schoening eta Andy Kauffman bakarrik ailegatu ziren gailurreraino.

1975. urtean Reinhold Messner eta Peter Habeler gailurrera ailegatu ziren bide berri bat eginez (Mendebaldeko bidea).

1980. urtean Frantziar talde batek Hegoaldeko arista aurkitu eta zeharkatu zuten gailurrera iritsi arte.

1982. urtean G. Sturm, M. Dacher y S. Hupfauer, espedizio alemaniar batean zeudenak, beste bide bat erattzea lortu zuten mendiaren Iparraldeko aurpegitik.

1985. urtean Benoît Chamoux lehenengo gizona izan zen bakarrik igotzen horrelako mendi batera.

2003. urtean 6 pertsonetatik 4 pertsona hil ziren gailurrera eltzeko asmoarekin.

Page 12: munduko mendi altuenak

Broad Peak: munduko 12. mendirik altuena da, 8047metro ditu Pakistanen eta Txinaren mugan dago, K2 8KM –ra dago. 1956.urtean k3 izena zeukanT.G.Montgomaeryk jarria (el Tercer Pico del Karakorum) esan nahi du. Beste izen bat ere badu esan nahi berdinarekin (Faichan Kangri).

Igoerak: 1957. urtean lortzen da mendi honetan gailurrera eltzea espedizio Austriar baten eskutik espedizioa Marcus Schmuck zuzendu zuen eta Fritz Wintersteller, Marcus Schmuck, Kurt Diemberger, eta Hermann Buhl parte hartu zuten.

1975. urtean erdialdeko bidetik igotzea lortu zuen Poloniar talde batek J. Ferenski zuzendua.

1977. urtean 13 Japoniarretatik bakarrik 3 ailegatu ziren gailurrera et abeste guztiak han geldituz ziren elur jauzi batek erasanda.

1998. urtean Eric Escoffier alpinista desagertu zen eta ez zuten inoiz bere gorpua aurkitu.

Page 13: munduko mendi altuenak

Gasherbrum 2.: Gasherbrum 2. munduko 13. mendirik altuena da 8035 metrorekin eta Pakistanen dago kokatua gasherbrum 1. ondoan. Bere izena Baltitik dator (Grasa Brum) “Montaña Hermosa” esan nahi duela .Igoaldiak: 1956. urtean lehenengo igoaldi izan zen, Austriar talde baten eskutik Sepp Larch, Fritz Moravec y Hans Willempart parte hartu zuten espedizio honetan. (Hego ekialdeko aristatik) igaro ziren.

1975. urtean bigarren igoaldia gertatu zen Frantziar talde baten eskutik, talde honi taldekide bat hil zitzaien saiakeran eta mendiak bere lehenengo biktima hartu zuen.

2011. urtean Simone Moro, Denis Urubko y Cory Richards neguan igotzea lortu zuten non klima askoz okerragoa bihurtzen da eta teknika oso onak behar dira. 3 pertsona hauek errekorra gainditu zuten neguan igotzeagatik.

Page 14: munduko mendi altuenak

Shisha Pangma: 8000metroko mendirik txikiena da, hala ere munduko 14. mendirik altuen da 8027metro ditu. Beste modu batez ere ezaguna da (Gosaithan) “el Trono de los Dioses” esan nahi duena. Tibeten bertan dago kokatua (Langtang parkea nazionalean) hain zuzen. 1964. urtean lehenengo aldiz igo zuten Xu-Ging Txinatarra eta beste 9 Tibetar. Hegoaldeko bidea hartu zuten, esan oi denez hortik igotzen bada 8000metroko mendi errazena da, zeren eta 5000metroko altueraraino iritsi zaitezke kotxez kanpamendu nagusia dagoen lekuraino. Hego Ekialdeko bideak askoz zailagoak dira eta eliteko mendizaleak soilik ahal dute erabili. Mendi honetan 21 pertsona baino gehiago hil dira.