MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere...

8
MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK www.kazeta.info hedabidearen azterketa Aiora Mujika San Sebastian Multimedia Komunikazioa Masterra

Transcript of MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere...

Page 1: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK

www.kazeta.info hedabidearen azterketa

Aiora Mujika San SebastianMultimedia Komunikazioa Masterra

Page 2: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

Ezaugarri orokorrak

Kazeta.info Iparla elkarteak sustaturiko egitasmo bat da. 2008ko Irailaren 30ean argitaratu zuen bere lehen post-a, egunero-egunero berriak eta iritziak, soinuak eta irudiak zabaltzeko promesarekin. Kazeta.info interneterako proiektu komunikatiboa da, Ipar Euskal Herria hartzen du lan eremuaren erdigune. Lur horietan gertatzen diren berriak lantzeaz gain, bertan eragina dutenak ere kaleratzen dituzte.

Hasierako post hartan esaten zutenaren arabera, proiektu hau ez zen inoren lekua hartzeko jaio, hutsune bat betetzeko baizik. Euskal Herriko eremu horren euskarazko lanketa komunikatiboa burutzeko hain zuzen ere. Honela, euskara eta internet uztartuz, hizkuntza normalizazioari ekarpena egin nahi dio kazeta.infok. Baina ez hori bakarrik, euskal lurralde ezberdinen arteko loturak eta harremanak indartzeko tresna izateko helburua ere ezarri zitzaion hasiera hartan. 3 funtzio egotzi zizkioten, beraz, sustatzaileek: funtzio komunikatiboa, funtzio linguistikoa eta herri-kohesio funtzioa.

Aipatu nahiko nuke, baita ere, oraindik hain ezagun eta zabaldua ez zen multimediatasuna ere kontutan hartu zutela proiektu honen sortzaileek. Irailaren 30eko post hartan irakur zitekeen kazeta.infok “euskal kazetariek medio ezberdinetan eta soporte ezberdinak erabiliz egina duten lanaren erakusleiho” izan nahi lukeela. Soporte ezberdinak, multimedia gisa definitua izan zen beraz orrialde hau.

Erabiltzaileei buruzko datu batzuk aipatzearren, une honetan webgunean bertan jartzen dituztenak ekarriko ditut hona. Datu horien arabera,198.857 bisita izan dituzte azken 12 hilabeteetan; horietatik 135.229 Ipar Euskal Herrikoak izan dira eta 59.490 Hego Euskal Herritik.

Esperientzia pertsonaletik esan dezaket, geroz eta ohikoagoa dela bestelako komunikabide batzuetan kazeta.inforako loturak agertzea, eta beraz, irakurleak zuzenean horra jotzen ez badu ere, informatzeko prozesuaren zatiren batean agian horra bideratua izango da. Zalantzarik gabe, Ipar Euskal Herriko informazioaren erreferente zuzen bilakatu da.

Page 3: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

Dimentsio soziolinguistikoa

Kazeta.inforen baliabiderik nagusiena testua da; horren ondoren, argazkien erabilera aipatu beharko genuke eta, azken mailan, bideo eta audioak. Argazkien presentzia geroz eta handiagoa da, albiste gehienek dute bere argazki galeria; baina bideo eta audioen kontua ez da hain ohikoa; ez dira produkzio propioak, besteren batek egin badu eta albistean txertatu badaiteke, erabiltzen dute, baina besterik ez.

Lehen esan bezala, proiektu honek hainbat helburu ditu; horien artean, nire ustez, lehentasuna duena Ipar Euskal Herriari buruzko albisteei lekua eskaintzea da. Edukiak garrantzia handia duela esan dezakegu beraz, jendeari bere ingurutik gertu gertatzen dena interesatzen zaio eta kazeta.infok hori eskaintzen du. Inguruan geratzen dena, ingurukoek kontatzen dutena eta, kanpoko elementu bat izan arren, inguruan eragina duena; horrela laburtuko nuke proiektu honen eskaintza.

Edukia da lehentasunezko elementua baina, hizkuntzaren erabilerak ere berebiziko garrantzia du zalantzarik gabe. Euskarazko komunikabidea da, ez da inon aipatzen espreski hartutako erabaki linguistikorik dagoenik, baina Ipar Euskal Herrian kokatuta dagoen proiektu bat da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko langileak ere hala dira eta baita albisteetako protagonistak ere; hau honela izanik, normala da kazeta.infok erabiltzen duen euskararen oinarria batua izanda ere Iparraldeko lexikoaz jantzita egotea. Sarreran esan bezala, internet eta euskara uztartuz hizkuntza normalizazioa lagundu nahi da horrela.

Aipatu ditudan hiru helburutatik bi argitu ditugu, hirugarrenari buruz hitz egitea falta zaigu: herri-kohesiorako tresna izatea, alegia. “M ugaz gaindi, eskual lurralde ezberdinen arteko loturak eta harremanak indartzeko tresna baliagarria izan nahi du”, halaxe adierazi zuten hasiera post hartan. Zazpi probintziako lurralde honetan inposatutako bi estatuen mugak nahi baino gehiago nabaritzen ditugu gure egunerokoan eta komunikabideak ere horren isla dira. Kazeta.inforen bultzatzaileek Euskal Herria bat bakarra bezala ulertzen dute, bi alde banatzen dituen muga hori ez dute konpartitzen, eta horregatik, horren ondorio den hutsuneetako bat betetzea dute helburu; hego/ipar arteko komunikazio hutsunea.

Baliabide multimedien erabilerari dagokionez, lehen ere aipatu dut sorrera asmoen artean “soporte ezberdinak erabiliz egindako lanak” biltzea aurkitzen zela. Baina batzutan asmoak horretan geratzen dira, asmo hutsetan. Euskarri ezberdinetako baliabideak erabiltzen dituzte, bai, baina aukera hori hobeto ustiatu beharko luketela uste dut.

Webgunearen oinarria testua da, argazkiek ere presentzia handia dute baina bideo eta audioen erabilera oso noizbehinkakoa da. Testuen artean bi motatakoak bereiztuko nituzke; alde batetik, kazeta.info bertako langileek eginak direnak, lan propioak alegia; eta beste aldetik, kanpo produkzioko lanak direnak, beste hedabideren batean kaleratutakoak edota komunikabideaz kanpoko jendeak egindako iritzi testuak.

Argazkiei dagokionez, albiste gehienetan argazki bat behintzat jartzen dute eta, kasu askotan, argazki galeriak osatzen dituzte. Webguneak ez du eskaintzen argazkiei eskainitako atal berezitu bat, albistean bertan integratuta doaz, titularraren ondoren jartzen dituzte, erraz ikusteko moduko lekuan. Komunikabideak berak hartu duen erreferentzia argazkietan ere nabaritzen da, izen eta hedapen handiagoko komunikabide bat baino gehiagok jotzen dute kazeta.infora argazkiak eskuratzeko. Bideoak eta audioa kanpo produkziokoak dira guztiak, ez dute horrelako materialik ekoizten baina albistearekin lotura duen bideo edo audioren bat baldin badago, jarri egiten dute.

Dena den, bideokin aparteko aipamentxo bat egin beharra dago. Izan ere, webgunean badu

Page 4: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

“bideoa” izeneko atal bat, tarteka aldatzen dutena. Webgunearen hasiera orrialdean dago, eta beti bideo bakar bat ikus daiteke, ez da existitzen “bideoen txokoa” edo antzerakorik, hasierako orrialdean bideo batek hartzen duen leku finkoa soilik da. Bertan agertzen diren ikusentzunezko produktuak ez dira kazeta.infoko sorkuntzak, beste nonbaitetik ekarriak dira; kanaldude asko erabiltzen dute, adibidez. Kanaldude Ipar Euskal Herriko telebista partehartzailea da, labur esateko.

Hipertestuaren erabileran ondo asmatu dutela iruditzen zait; hipertestu gehiegi erabiliz gero hartzailea pixka bat despistatu daiteke eta nun klikatu oso ondo jakin gabe gera daiteke. Kazeta.infok kanpo eta barne loturak egiteko erabiltzen du hipertestua; albiste askotan, zerikusia duen lehenagoko albiste batetara egiten da lotura, azken berriaren amaieran jartzen dena. Kanpo loturak ere erabiltzen ditu, interes bereziko guneetara bideratuz hartzailea.

Hartzaile-igorle arteko elkarreragina komentarioak uzteko aukeran soilik ikus daiteke, ez dago irakurlearen partehartzea propioki bilatzen duen gunerik. Baina, hori bai, komentarioak albiste guzti-guztietan utz daitezke, salbuespenik gabe. Hau nahiko aipagarria dela iruditzen zait, interneteko komunikabide askotan mugatu egiten da komentarioak onartzen dituzten berriak; kazetak berak erabakitzen du aurrez non utz daitekeen bakoitzaren iritzia eta non ez eta horrek irakurlea mugatzen du hasiera batetik.

Dimentsio pragmatiko-funtzionala

Webguneak badauka “nor gira” izeneko atal bat, baina bertan, proiektuaren beraren funtzioak azaldu beharrean, sustatzaileak nor izan diren azaltzen da eta hauen inguruko argipen pare bat ematen dira. Horrez gain ez dago proiektu komunikatiboari berari buruz hitz egiten duen tarterik; horri buruz zerbait jakin nahi izanez gero 2008ko Irailaren 30eko lehen post hartara jo beharko dugu, hor zertxobait argiago aipatzen baitira funtzioak. Sortze unean bertan atentzio handiagoa jarri zuten lan honetan; edozein proiektu berrik bezala, bere burua ezagutarazi behar zuten eta lan horretarako propaganda egiteaz gain, beste hedabideetan hainbat artikulu kaleratu zituzten honen berri emanez.

Nire ustez, edozein komunikabidek (eta orokorrean edozein taldek) izan beharko luke bere webgunean bere sorrera, helburuak, funtzioak... esplikatzeko leku bat. Ez du batere enbarazurik egiten eta kasu batzutan lagungarri izan liteke.

Webgune honen nabigazioa norabide bakarrekoa dela esango nuke; irakurleek beren iritzia uzteko aukera badute, bai, baina iritzi horrek ez du inongo eragin bisiblerik komunikabidearen jardunean. Horregatik esaten dut norabide bakarrekoa dela, iritzia emateko aukera uzteaz gain ez dutelako hartzailearen partehartzea beste baliabideen bitartez bideratzen.

Kazeta.inforen sorrera helburuetara jotzen badugu, eta gaur egun sareko komunikabide honek eskaintzen diguna alderatzen baditugu, esan dezakegu proiektuak ondo betetzen duela lortu nahi zuen hori. Momentu honetan duen erreferentzialtasun maila ikusirik funtzio informatibo, linguistiko eta kohesionalak nahiko ondo betetzen ari dela iruditzen zait. Dena den, webgunea pixka bat gehiago landuz gehiago ere lortu lezakete. Hizkuntzaren kontuarekin, adibidez, audioari (eta bideari bada, askoz hobe!) tarte handiagoa eskaintzea interesgarria litzatekeela deritzot. Hizkuntzaren normalizaziorako interesgarria dela uste dut, ez baita gauza bera idatzizko euskara eta ahozkoa.

Page 5: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

1.- Webguneko atal nagusiak dira hauek: berriak, iritzia, blogosfera eta gai bereziak.

2.- Atal nagusiaren barruan irekitzen diren atalak agertzen dira hemen. Berrien atalaren barruan, hasierako orrialde nagusiaz gain, Euskal Herria, Mundua, Kirola eta Kultura atalak daude.

3.-Hartzaileari webguneko informazioa hortik kanpo ere jarraitzeko aukera eskaintze dio. Alde batetik, telefono mugikorrean bertan izateko aukera dago, eta bestetik, interneteko beste zenbat baliabideren bidez jarraitzea: e-mail bidez berriak jasotzea edota twitterreko jarraitzaile izatea.

4.- Bideoaren txokoa. Tarteka aldatzen doazen bideoa jartzen dute hemen.

Page 6: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

Testu-dimentsioa

Kazeta.infon bi atal nagusi bereiz ditzakegu: alde batetik berriak, eta bestetik iritzia. Atal horietako bakoitzean dauden testuek ezaugarri ezberdinak dituzte. Honela, berriak atalean daudenak dira baliabide multimediak dituztenak; testua, argazkiak, bideoak eta audioak. Lehen esan bezala, ohikoena testua eta argazkiak izatea da, bideo eta audioen erabilera askoz ere murritzagoa da. Iritziaren ataldean, aldiz, testua soilik agertzen da, iritzi artikulua bera. Honetaz gain hirugarren atal berezitu bat ere badago, “gai bereziak” izenekoa. Baina hau gai konkretu bati buruz lehenago ere kaleratutako berrien bilduma-laburpen moduko bat denez, abisteen baliabide berak aurki ditzakegu bertan, testua eta argazkiak, nagusiki.

Albisteak lantzeko duten modutik asko gustatzen zait “eguneraketekin” egiten dutena. Albiste bat gertatzen ari den momentuan bertan kontatzeak idazten ari zarena etengabe aldatu behar izatea ekartzen du; garrantzitsua da berriak lehenbailehen ematea, baina informazioa etengabe iristen denez zaila da hori ondo egitea. Kazeta.infok “eguneraketa” formatua erabiltzen du.; albistea idazten du eta berria garatu ahala albistea bera eraldatzen doa eta goialdea “eguneraketa: duela 15minutu” jartzen du; honela informazioa argia da eta ez duzu albiste batetik bestera saltoka ibili beharrik.

Testuen lanketan, esan bezala, ohikoa da hipertestuaren erabilera; bai barne mailako loturak egiteko eta baita kanpora bideratutakoak egiteko ere. Informazio nagusia orrialdean bertan duzu, begiratu bat botatze hutsarekin ikusteko moduan, ta pixka bat sakontzen jarraitu nahi izanez gero ere bertan dago bilatzen duzun lotura.

Hau da berri tipiko xamar baten itxura.

Titularraren azpian, jarraian, argazki galeria bat dagoela ikus dezakegu; horren ondoren albistea bera dator, testu landua (adibide honetarako muntaia txiki bat egin dugu eta laburtu egin dugu albistea). Amaieran lotura batzuk eskaintzen dizkigute, informazio sakondu nahi izanez gero.

Albistea amaitzen denean, esan dugun bezala, iruzkinentzako lekua dago. Albiste honen kasuan normalean baino komentario gehiago dituela esan behar da; gai honek jarraipen handia izan zuen eta jendeak esateko asko zuela argi geratu zen.

Page 7: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

Estiloa

Kazeta.infon euskara da nagusi den hizkuntzan, salbuespen gisa bestelako hedabideetan argitaratutako frantsezko zenbait iritzi artikulu aurkituko ditugu, baina gehiago ez.

Eremu geografikoa Euskal Herri osora zabaldu arren Ipar Euskal Herrian oinarritzen denez, erabiltzen den euskarak badu bertako euskararen kutsua. Hego Euskal Herrian bizi garenontzat erabat ulergarria den euskara da, baina lexiko aldetik erabiltzera ohituak ez gauden hitzak aurkituko ditugu bertan. Hori, zalantzarik gabe, aberasgarria da euskararen garapenarentzat eta helburu duten hizkuntz normalizaziorako garrantzitsu da.

Adibide moduan oraintxu jarri dugun albistearen lehen testua ekarriko dut hona:

Frantziako poliziak Jazint eta Xalbador Ramirez atzeman ditu goizean. Bi gazteak Askatasunak Izpuran astebeteko itxialdia egin zuten zortzi gazte independentisteen auziaren karietara eman behar zuen prentsaurrekora joaiteko bidean atxilotu ditu poliziak. Gazteak Jean-François Bederede Senpereko hautetsi batekin zirela, Arrangoitze aldera hartu dituzte. Hautetsi horrek, eta hautagai abertzale den Elianne Galarragak ere, beraiek gazteekin batera eramateko erran diete poliziei eta hauek bortizki azaldu dira, armak erakutsi dituztela. Handik oren batzutara, prentsaurrekoan parte hartu duen Endika Perez gaztea harrapatu dute Arrangoitzeko farmaziaren ondoan, era bortitzean ere. ( Bederede eta Galarragaren lekukotasuna Info7 irratian entzungai). Iluntzean, Senperen 123 lagun bildu dira atxiloketak salatzeko eginiko elkarretaratzean.

Gorriz jarri ditut nire ustez Ipar Euskal Herrian erabiliagoak diren hitz edo espresioetako batzuk; ez da azterketa linguistiko sakon bat, adibide bat jartzeko soilik da.

Page 8: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK … · da eta hori erabiltzen den euskaran ere nabaritzen da. Hartzaile nagusiak Bidasoatik gorako euskaldunak dira, komunikabideko

Ondorio orokorrak

Kazeta.inforen sorreratik 2 urte t'erdi pasatu diren honetan nik uste balorazioak egiteko moduan gaudela. Proiektu berri guztiei utzi behar zaie beren burua ondo garatzeko denbora tarte bat, hastea eta egonkortzea ez baita gauza bera. Nire ustez, Kazeta.infok lortzen erraza ez den egonkortasun hori eskuratu duela esan dezakegu.

Hutsune argi bat betetzeko asmoz etorri zen sarera proiektu hau eta askotan ez gara hutsune horietaz konturatzen inor hori betetzeko asmoz agertzen den arte. Kazeta.inforen kasuan, hedabidearen garapena ere horrela joan dela esango nuke; hau da, bere sorrerarekin batzuk ikusten ez zuten hutsune baten berri eman zigun, eta pixkanaka hutsune hori betetzeko tresna egokia dela frogatzen joan da. Gaur egun, Ipar Euskal Herriari buruzko albisteak euskaraz jasotzeko gune nagusiena berau dela esatera ausartuko nintzateke.

Hego Euskal Herrian bizi garenok badugu halako “hegozentrismo” bat; Lapurdu, Xiberua eta Baxe Nafarroa nahi baino hurrunago sentitzen ditugu eta komunikabideak horren isla argia dira. Kazeta.infok tarteka apur bat gorago begirada bat botatzera bultzatzen gaitu, mugak apurtzeko sekulako tresna dela esango nuke. Eta hori hizkuntz nortasuna galdu gabe egiten dute, denok ulertzeko moduan idatziz baina sustraiak mantenduz.

Nik behintzat hobekuntza bakarra eskatuko nieke gaur gaurkoz, multimediatasunean apur bat gehiago saiatzea, hori besterik ez. Bideo batzuk lantzeak hizkuntza aldetik aberastasun itzela emango liokela irizten dut.