Moodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak (1.9 bertsioarekiko) (MoodleMoot Euskadi 2013)

of 31 /31
Moodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak @izendegi

Embed Size (px)

Transcript of Moodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak (1.9 bertsioarekiko) (MoodleMoot Euskadi 2013)

Moodle 2.5eko berrikuntzak

Moodle 2.5bertsioaren berrikuntzak

@izendegiAurkezpena

Nirea:Iigo Zendegi Mondragon Unibertsitatea Moodle-eko AdministratzaileaHitzaldia:Moodle 1.9 bertsiotik gaur egunera arte (2.5) izan dituen berrikuntzen errepasoaHelburua EZ da funtzionalitate bakoitzaren xehetasunak ezagutzea (horren inguruko galderak erantzungo ditut bukaeran denbora egotekotan)Edozein momentutan galderarik baduzue moztu nazazue arazo barik

1Moodle 2.5eko berrikuntzakAurkibideaBerrikuntzakEtorkizunaGalderakDiseinuaErabilerraztasunaFuntzionalitate berriakHitzaldiaren egituraKokapena: Moodle 2.0 bertsioa 2010eko abenduan kaleratu zen

Berrikuntzak: Batzuetan zaila da berrikuntzen antolaketa egitea, baina hiru blokeetan banatu ditut:Diseinua: Diseinu aldetik egindako aldaketakErabilerraztasuna: Moodle erabiltzen zaila dela esaten dutenei arrazoiak kentzen joateko egindako saiakerakFuntzionalitate berriak: Bertsio zaharretan egin ezin zitezkeen gauzakEtorkizuna: Moodle-en etorkizun hurbilean dauden aldaketak

Galderak: (Denbora izanez gero Moodle 2.5 bertsio bat prest daukat bertan sartu eta erakusteko)2DiseinuaErabilerreztasunaFuntzio BerriakEtorkizunaDiseinuaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakLehen esan bezala, Moodle-ek gailu mugikorretara egokitzeko ahaleginaren barruan bi frontetan aurrerapenak egin dituzte:

Moodle 2.2 bertsioan itxura estandarren artean Mobile Theme itxura sartu zuten, eta gailu mugikorretan itxura hori erabiltzeko konfiguratu daiteke.

Bestalde, Moodle 2.4 bertsiotik aurrera Android eta iOS-en erabili daitekeen Moodle Mobile aplikazioa ere garatu dute (HTML eta Phonegap erabilita), aurretik iOS-entzat egin zuten MyMoodle aplikazioa bazterrean utzita. Google Play Store eta App Store-ean topatu daitezke, hurrenez hurren.3Baliabideen antolaketa berria1.92.5Direktorioa DirektorioaEtiketaEtiketaFitxategia edo web estekaFitxategiaURLaIMS paketeaIMS paketeaWeb orria Liburua (berria)Testu orriaOrria

Diseinua

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak1.9 bertsioak zuen baliabideen antolaketa aldatu egin da

Nabarmenetzeko:- Lehen fitxategiak igo eta URLak estekatzeko lekua bera zen eta orain banatu dute- Lehen web orria eta testu orria zirenak Orria izeneko batetan batu dira- Liburua izeneko baliabide berri bat agertu da (aurrerago hitz egingo dut baliabide berri honetaz)4Direktorio baliabidea

DiseinuaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakDirektorio baliabidea nahiko aldatu da 1.9 bertsiotik:

1.9an lehendik ikastaroko fitxategietan zegoen direktorio fisiko bat erakusten zenOrain direktorio birtual bat da, eta bertan erakusten diren fitxategiak Moodle-eko zenbait leku ezberdinetan sakabanaturik egon daitezkeDirektorioa zabalik edo uzkurtuta erakutsi daitekeDirektorioaren edukiak zuzenean ikastaroko portadan erakusteko aukera dago (2.5 bertsioaren berrikuntza)5Zereginen bateratzeaDiseinua

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak1.9 bertsioan (eta 2.2 bertsiora arte) lau zeregin mota ezberdin zeuden:- Fitxategi bakarra igo- Fitxategien igoera aurreratua- On-line testua- Off-line zeregina

Orain zeregin mota bakar batean elkartu dituzte, eta:- Fitxategi bakarra edo bi igo daitezkeen aldatzea errazten da- Zeregin zaharren konbinazioak egin daitezke (fitxategiak igo + on-line testua)- Nahasmen gutxiago eragiten du6Galdetegiak (Quiz)

DiseinuaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakGaldetegien egitura ia zerotik eraiki dute berriz ere:- Galdera banku bat dugu, bertako galderak gero galdetegietan erabili ahal izateko- Galdetegiak eraikitzeko interfazea hobetu da- Galdetegien estatistikak hobetu dira- Galdetegiak betetzeko denbora-muga dagoenean hau bukatzen denean bukatu gabeko galdetegien kudeaketa hobetu da (automatikoki entregatu, automatikoki baztertu, graziazko epe bat utzi ikasleak entregatu dezan)- Ikasleek galderak markatu ditzakete (gero birpasatzeko adibidez)- Galderak orden konkretu batetan erantzutea behartu daiteke- Entsegua motako galderetan ikasleari txantiloi bat eman dakioke7Baliabide eta aktibitateen zerrenda bateratuaDiseinua

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 1.9ko baliabideek eta aktibitateek zerrenda bana zeukaten

Moodle 2.3 bertsiotik aurrera zerrenda bateratu (eta itxuraz politago) bat jarri dute.

Zerrenda horretan gainera, elementu bat aukeratzen denean bere deskribapen bat agertzen da eskuineko kolumnan.8Ikono berriakDiseinua

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle osoan zehar erakusten diren ikonoen diseinua hobetzen joan dira azken bertsioetan.

2.3 bertsioan igotako fitxategien ikonoak aldatu zituzten, eta 2.5 bertsioan beste guztiak aldatu dituzte:- Ezarpenen blokean agertzen direnak (Ezarpenak Editatu, Segurtasun-kopia, Kalifikazioak,)- Aktibitateen ikonoak- Edizioa aktibatzean elementu bakoitzaren eskuinaldean agertzen diren ikonoak (Mugitu, Aldatu, Berrizendatu,)9Alboko Dock-a

Nabigazioa blokea

Ezarpenak blokeaDiseinua

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.0 bertsioan diseinu aldetik egindako berrikuntza nabarmenena alboko dock-a da- Sarritan erabiltzen EZ ditugun blokeak izkutatzeko- eta bide batez sarritan erabiltzen ditugunak hurbilago izateko

Nabigazio blokea ere nabarmentzekoa da, honen bidez Moodle osoko egitura eskura izan dezakegulako, leku batetik bestera joateko bide azkarragoak ematen dizkigulako

Bestalde, ikastaro, aktibitate, baliabide, bloke etabarrek zeuzkaten konfigurazio aukerak Ezarpenak izeneko blokean bildu dituzte.10DiseinuaErabilerreztasunaFuntzio BerriakEtorkizunaErabilerraztasunaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakLehen esan bezala, Moodle-ek gailu mugikorretara egokitzeko ahaleginaren barruan bi frontetan aurrerapenak egin dituzte:

Moodle 2.2 bertsioan itxura estandarren artean Mobile Theme itxura sartu zuten, eta gailu mugikorretan itxura hori erabiltzeko konfiguratu daiteke.

Bestalde, Moodle 2.4 bertsiotik aurrera Android eta iOS-en erabili daitekeen Moodle Mobile aplikazioa ere garatu dute (HTML eta Phonegap erabilita), aurretik iOS-entzat egin zuten MyMoodle aplikazioa bazterrean utzita. Google Play Store eta App Store-ean topatu daitezke, hurrenez hurren.11Klik egin eta eraman (drag & drop)Erabilerraztasuna

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle-era fitxategiak igotzeko modua aldatu zen 2.0 bertsioko Fitxategi Hautatzailearekin, baina Moodle 2.3 bertsiotik 2.5 bertsiora fitxategiak igotzeko klik egin eta eraman funtzioa sartu eta hobetzen joan dira.

Fitxategi bat eramatean fitxategi motako baliabidea sortzen da (lehenetsitako konfigurazioarekin)ZIP fitxategi bat eramatean fitxategi bezala igo edo edukiak deskonprimatu, SCORM motako aktibitatea eta direktorio motako baliabidea sortzearen artean aukeratu daitekeTestu bat eramatean testuarekin etiketa bat sortu eta orri berri bat sortzearen artean aukeratu daitekeIrudi bat igotzean irudia etiketa baten barruan sartu edo fitxategi bezala igotzearen artean aukeratu daiteke

12Baliabide eta aktibitateen

Bikoizte azkarra

Berrizendatze azkarra

Portadatik gaiak gehitu/kendu

Erabilerraztasuna

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.1 bertsioan baliabide edo aktibitate bat bikozteko modu azkarra gehitu zen

Eta 2.3 bertsioan aktibitate eta baliabideen berrizendatze azkarra egiteko aukera gehitu zen (ezarpenetan sartu gabe!)

Bestalde, orain ikastaro batetan gai bat gehitu edo kentzeko ez dago ezarpenetan sartu beharrik, portadan bertan (erdiko kolumnaren behekaldean, eskuinaldean) gai berri bat gehitu eta azkeneko gaia kentzeko aukera dago

Hiru aldaketa txikirekin denbora handia aurreztu daiteke13Formulario sinplifikatuakErabilerraztasuna

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle-ek dituen formulario batzuk hain luzeak izanik beldurra ematen dute, eta horregatik Moodle 2.5 bertsioan atalak ezkutaturik agertzen dira derrigorrez bete beharreko daturen bat ez badute.

Horrela, scroll gutxiago egin beharko dugu eta aldatu nahi ditugun gauzak azkarrago topatuko ditugu.

Ah! Eta formularioak erakusteko modu zaharra gustoko dutenentzak (norbait egotekotan) badago Zabaldu guztia botoi bat ere bai.14Fitxategi Hautatzailea (File Picker)

Fitxategi estekak(File Alias)Erabilerraztasuna

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.0 bertsioan fitxategiak kudeatzeko modua erabat aldatu zen:- Fitxategiak ikastaro batekoak izatetik edonon erabili ahal izatera pasa ziren- Kanpo biltegiak erabiltzeko aukera gehitu zen (aurrerago hitz egingo dut horretaz)

Moodle 2.3 bertsioan gainera fitxategi estekak egiteko aukera gehitu zen:- Fitxategia behin igo, eta beste lekuetatik fitxategi bera estekatu (lehen kopiatu egin behar zen)15Diseinu Arduratsua (Responsive Design) Twitter Bootstrap based themesErabilerraztasuna

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle-ek azken bertsioetan gailu mugikorretara egokitzeko ahalegin berezi bat egin du.

Aurrerago hitz egingo dut honen inguruan dauden funtzio berriez, baina Moodle 2.5 bertsioan Moodle-en edozein gailutik eroso nabigatzeko itxura bisualak (theme delakoak) egokitu dituzte Twitter-ek garaturiko Bootstrap erremintak erabiliz.

Ondorioz, orain Moodle gailuaren pantailaren dimentsioetara egokitzen da (Responsive Design da hau adierazteko ingelesez erabiltzen den esaera, CSko Zaloa Etxanizeri Diseinu Arduratsua bezala euskaraturik ikusi nion IEB2013an)16DiseinuaErabilerreztasunaFuntzio BerriakEtorkizunaFuntzio berriakMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakLehen esan bezala, Moodle-ek gailu mugikorretara egokitzeko ahaleginaren barruan bi frontetan aurrerapenak egin dituzte:

Moodle 2.2 bertsioan itxura estandarren artean Mobile Theme itxura sartu zuten, eta gailu mugikorretan itxura hori erabiltzeko konfiguratu daiteke.

Bestalde, Moodle 2.4 bertsiotik aurrera Android eta iOS-en erabili daitekeen Moodle Mobile aplikazioa ere garatu dute (HTML eta Phonegap erabilita), aurretik iOS-entzat egin zuten MyMoodle aplikazioa bazterrean utzita. Google Play Store eta App Store-ean topatu daitezke, hurrenez hurren.17Moodle Mobile (theme & app)Funtzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakLehen esan bezala, Moodle-ek gailu mugikorretara egokitzeko ahaleginaren barruan bi frontetan aurrerapenak egin dituzte:

Moodle 2.2 bertsioan itxura estandarren artean Mobile Theme itxura sartu zuten, eta gailu mugikorretan itxura hori erabiltzeko konfiguratu daiteke.

Bestalde, Moodle 2.4 bertsiotik aurrera Android eta iOS-en erabili daitekeen Moodle Mobile aplikazioa ere garatu dute (HTML eta Phonegap erabilita), aurretik iOS-entzat egin zuten MyMoodle aplikazioa bazterrean utzita. Google Play Store eta App Store-ean topatu daitezke, hurrenez hurren.18Errubrikak & Ebaluaketa GidakFuntzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.3 bertsioan aktibitateak ebaluatzeko bi erreminta berri sartu ziren: errubrikak eta ebaluaketa gidak.

Errubrika bat ebaluaketa irizpideen matrize bat da, eta bertan irizpide bakoitzak puntuazio desberdinak lorpen maila desberdinak dituzte. Horrela, ikasleek lana egin aurretik eurengandik zer espero den modu zehatzagoan jakin ahal izango dute, eta lana egin ondorengo zuzenketak ere ahulgune eta indarguneen balorazio zehatzagoa izango du.

Ebalauketa gidak errubriken modukoak dira, baina irizpide bakoitzaren gehienezko puntuazioak zehazten dituzten arren ez dituzte tarteko lorpen mailen puntuazioak zehazten.19Baldintzapeko aktibitateak / gaiak (Conditional Activities / Topics)Funtzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.0 bertsioan baldintzapeko aktibitateak agertu ziren, eta 2.3 bertsioan baldintzapekotasun hori gaietara ere zabaldu zen.

Baldintzapeko aktibitate/gai bat ikasleek aktibitate horretara sarbidea izateko bete behar dituzten baldintzak ezarrita dituen aktibitate/gai normal bat da. Baldintzak horiek esaterako beste aktibitate batetan lortutako kalifikazio minimoa izan daiteke.

Baldintza hauek erabilita ikasleek ikastaroan aurreratu ahala elementuak ikusten joateko erabili daiteke, baita ikaslearen aurrerapen mailaren arabera neurrira egindako ibilbideak eratzeko ere (errefortzuzko aktibitateak proposatuz, adibidez).

Ikasleek jarraitu beharreko aktibitateen sekuentzia oso ondo prestatu behar da, burutu beharreko aktibitateak osatzea ekidiko luketen bukleak ez eratzeko. Hau ekiditzeko aurrez aktibitateen fluxuaren diseinua (paperean edo digitalean) egitea gomendatzen da.20Ikastaro burutzea (Course completion)Funtzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakBaldintzapeko aktibitateen ildo berean, Moodle 2.0 bertsioan Ikastaro burutzea-ren kontzeptua sartu zen.

Funtzio honen bitartez ikasleek ikastaroa bukatutzat emateko baldintzak ezarri daitezke, hala nola aktibitateen osaketa, datak, ikastaroaren kalifikazioa, edo norbaitek eskuz hala erabakitzen duenean.

Funtzio oso interesgarria izan daiteke online formatuan ematen diren ikastaroetan.21Open BadgesFuntzio berriak

Harrera prozesua saritu, profileko eremuak osatzea bultzatuzAktibitateak burutzea saritu (foroetan parte hartzea adibidez), parte hartzea sustatzekoIkastaro bat burutzea sarituIkastaro multzo bat burutzea saritu (programa oso bat, titulazio oso bat,...)Moodle-en oinarritzen EZ diren aktibitateak saritu, horretarako ad-hoc sorturiko entseinen bitartez.MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakOpen Badges Mozilla Fundazioak garaturiko entseina sistema banatu bat da. Sistema honen bidez merituak egiten dituen jendeak entseinak irabazten ditu, eta bere entseinak motxilan gorde ditzakezu gero.

Eta Moodle 2.5 bertsioan Open Badges sistema integratu da, eta orain entseina sistema hori Moodle-en erabili daiteke, plataforma mailan zein ikastaro bakoitzaren barruan.22Liburua (Book)Funtzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.3 bertsioaren aurretik, Liburua instalatu zitekeen plugin bat zen, eta diotenez gehien instalatzen ziren plugin-en artean zegoen. Hori dela eta, 2.3 bertsioan baliabide estandarren artean sartu zuten.

Zer da liburua? Orria baliabidearen moduko multzo antolatu bat da, liburu fisiko baten antolaketa simulatzen duena (eduki-taula bat dauka atal eta azpiatalekin, orri pasatzeko aukera dago,)23Kanpo biltegiakFuntzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.0 bertsioan edukiak igotzeko jatorriak zabaldu ziren, kanpo biltegien bitartez.

Orain, administratzaileak kanpo biltegi bat gaituz gero erabiltzaileek bertatik Moodle-era edukiak zuzenean igotzeko aukera izango dute mota horretako edukiak igotzeko aukera dagoen lekuetan (Youtube-ko biltegia bideoak txertatzeko lekuan bakarrik agertuko da, adibidez).24Moodle eta pluginen eguneraketen notifikazioa eta instalazioaFuntzio berriak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.3 bertsiora arte plataformaren bertsio berriak ateratzen zirenean administratzaileek ez zuten horren berri jasotzen.

Orain Moodle-ek berak aldiro bertsio berririk dagoen konprobatzen du eta egotekotan administratzaileari email-a bidaltzen zaio.

Bestalde, plugin-en bertsio berriak ateratzen direnean ere administratzaileari jakinarazten zaio, eta 2.5 bertsiotik, plugin-ak Moodle-en bidez zuzenean eguneratzeko aukera ere badago.25KohorteakMedia Embedding(Youtube, Vimeo, HTML5)Iruzkinen blokeaHobekuntzak matrikulazioetan(self-enrolment, PayPal, )Gorde gabeko aldaketen abisua

Funtzio berriakMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2.0 bertsioan edukiak igotzeko jatorriak zabaldu ziren, kanpo biltegien bitartez.

Orain, administratzaileak kanpo biltegi bat gaituz gero erabiltzaileek bertatik Moodle-era edukiak zuzenean igotzeko aukera izango dute mota horretako edukiak igotzeko aukera dagoen lekuetan (Youtube-ko biltegia bideoak txertatzeko lekuan bakarrik agertuko da, adibidez).26DiseinuaErabilerreztasunaFuntzio BerriakEtorkizunaEtorkizunaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakLehen esan bezala, Moodle-ek gailu mugikorretara egokitzeko ahaleginaren barruan bi frontetan aurrerapenak egin dituzte:

Moodle 2.2 bertsioan itxura estandarren artean Mobile Theme itxura sartu zuten, eta gailu mugikorretan itxura hori erabiltzeko konfiguratu daiteke.

Bestalde, Moodle 2.4 bertsiotik aurrera Android eta iOS-en erabili daitekeen Moodle Mobile aplikazioa ere garatu dute (HTML eta Phonegap erabilita), aurretik iOS-entzat egin zuten MyMoodle aplikazioa bazterrean utzita. Google Play Store eta App Store-ean topatu daitezke, hurrenez hurren.27Ikusiko direnak (Frontend)Gailu mugikorren erabilerraztasunaWiki OUWikiFuntzionalitate berriak foroetanHausnarketa aktibitate berria =[hausnarketa (survey) + inkesta (feedback) + questionnaire] Barrenean egitengo direnak (Backend)Hobekuntzak log eta txostenetanMnet OAuth2 + Web Services

EtorkizunaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakHurrengo bertsioetarako lantzen ari diren eremuak:

Ikusten direnakGailu mugikorren erabilerraztasunaOraingo wikiak OUWiki sistemaz ordekatzeko lanetan ari diraForoetan funtzionalitate berriakHausnarketa, inkesta eta questionnaire aktibitateen bateratzea

Barrenean egingo direnak:Log eta txostenetan hobekuntzakMnet (Moodle ezberdinen artean baita Mahara moduko plataformekin ere Single-Sign-On egiteko sistema) OAuth2 mekanismoak eta Web zerbitzuak erabilita ordezkatzea28

@izendegi

[email protected]

Eskerrik askowww.mondragon.eduGalderakMoodle 2.5 bat erakutsiErreferentziak29Moodle 2.0 2010/11/24

Moodle 2.1 2011/07/01

Moodle 2.2 2011/12/05

Moodle 2.3 2012/06/25

Moodle 2.4 2012/12/03

Moodle 2.5 2013/05/14

2.x bertsioen Moodle HQren mantenua:

Core bugs:12 hilabeteSecurity issues: 18 hilabete

EtorkizunaMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzakMoodle 2 adarreko bertsio berriak ateratzen doazen heinean aurreko bertsioak sostengurik gabe geratzen doazela gogoratu nahi dut.

Esaterako, gaur egun Moodle HQ-k 2.4 eta 2.5 bertsioetarako bakarrik eskaintzen du sostengu osoa (Moodle core-aren arazoak eta segurtasun arazoak), eta 2.3 bertsioaren kasuan hilabete honetatik aurrera segurtasun arazoak soilik konponduko dira.

Hori dela eta, sostengua izan ahal izateko gutxienez urtean behin gure Moodle-ak eguneratzera derrigortuta gaude. Gure kasuan esaterako, uztailean ikasturte akademikoaren bukaera aprobetxatuz azken bertsiora eguneratzeko erabakia hartu dugu, eta beraz, datorren hilabetean 2.3 bertsiotik 2.5 bertsiora salto egingo dugu.30Baliabideak: http://docs.moodle.org/25/en/ResourcesDirektorioa: http://docs.moodle.org/25/en/Folder_resource_settingsFitxategiak: http://docs.moodle.org/25/en/Working_with_filesAktibitateak: http://docs.moodle.org/25/en/ActivitiesZereginak: http://docs.moodle.org/25/en/Assignment_moduleGaldetegiak: http://docs.moodle.org/25/en/Quiz_moduleItxura: http://www.somerandomthoughts.com/blog/2013/05/08/moodle-2-5-user-interface-improvements/Ikonoak: http://docs.moodle.org/dev/Moodle_iconsDock laterala: http://docs.moodle.org/25/en/DockNabigazio blokea: http://docs.moodle.org/25/en/Navigation_blockBaliabide eta aktibitateen bikoizte azkarra: https://tracker.moodle.org/browse/MDL-11288Baliabide eta aktibitateen berrizendatze azkarra: https://tracker.moodle.org/browse/MDL-31215Formulario sinplifikatuak:http://www.somerandomthoughts.com/blog/2013/05/08/demonstrating-the-improvement-in-forms-in-moodle-2-5/Fitxategi Hautatzailea (File Picker): http://docs.moodle.org/25/en/File_pickerFitxategi estekak (File alias):http://docs.moodle.org/25/en/Working_with_files#Creating_an_alias.2FshortcutGaiak gehitu/kendu:https://tracker.moodle.org/browse/MDL-32771Twitter Bootstrap: http://www.somerandomthoughts.com/blog/2013/05/08/moodle-2-5-and-the-bootstrap-based-theme-clean/Errubrikak:http://docs.moodle.org/25/en/RubricsEbaluaketa Gida: http://docs.moodle.org/25/en/Marking_guideBaldintzapeko aktibitateak: http://docs.moodle.org/25/en/Conditional_activities_settingsIkastaro burutzea: http://docs.moodle.org/25/en/Course_completion_settingsOpen Badges: http://docs.moodle.org/25/en/Badgeshttp://tecnologia-internet-y-formacion.blogspot.com.es/2013/05/el-sistema-de-insignias-de-moodle-25.htmlhttp://www.somerandomthoughts.com/blog/2013/05/06/open-badges-and-moodle/Liburua:http://docs.moodle.org/25/en/Using_BookKanpo biltegiak: http://docs.moodle.org/25/en/RepositoriesJakinarazpenak: http://docs.moodle.org/25/en/NotificationsPluginen instalazioa: http://docs.moodle.org/25/en/Installing_add-onshttp://www.somerandomthoughts.com/blog/2013/05/07/managing-add-ons-in-moodle-2-5/Moodle for Mobile: http://docs.moodle.org/25/en/Moodle_for_mobile https://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=206758

ErreferentziakMONDRAGON UNIBERTSITATEAMoodle 2.5 bertsioaren berrikuntzak31