MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.

17
MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK

Transcript of MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK.

MISIOETARAKO BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ORDEZKARITZAK

IKUSTEN DUTE

Bidera irteten diraJendearekin egoteko denbora duteEntzun egiten dute Injustizien zergatia bilatzen duteBidaliak izan diren herriaren kulturan Jainkoa aurkitzen dute

Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak:

“Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz”. (Ir 3, 7)

Errukizko begiez ikusi duten pertsonakErrukizko begiez ikusi duten pertsonak

Romero Gotzaina. El Salvadorreko behartsuak defendatzeagatik eraila. Behartsuenen sufrimendua gertutik ikusi zuen, bere herriko desagertuen eta hildakoen familien sufrimendua.

Virginia, , Arabako misiolari sekularra. Ekuadorretik bueltan hauxe esan zuen: “Nire bizitza Ekuadorreko kristau-elkarteekin partekatu ondoren, Jainkoa motxilan sartuta nuela etorri nintzen; kooperante bezala joan nintzen eta misiolari bezala etorri”.

SENTITZEN DUTESENTITZEN DUTE

Poz guztiekin pozten diraBesteen sufrimendua bere gain hartzen duteHaien bizitza partekatzen duteJainkoaren maitasuna abiapuntu harturik, zauriak sendatzeko samurtasuna eta harrera dira.

Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak:

“Jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan”.

(Mk 6, 34)

Bihotz errukitsuaz sentitu duten pertsonak Bihotz errukitsuaz sentitu duten pertsonak

Labaka Gotzaina. Gipuzkoako misiolari kaputxinoa, Amazonian eraila, petrolio-multinazionalen aurrean indigenen interesak defendatzeagatik.

Ama Nela, IMS-ko misiolaria. Fisikoki mugatua izanik ere, urteetan behartsuen artean bizi izan zen, Babahoyo, Ekuadorreko etxe xume batean.

EKITEN DUTE EKITEN DUTE

Biziaren Jainkoa sufritzen ari direnekin dagoela uste dute eta haien aldeko apustua egiten dute.Bidegabekeria nagusi den errealitateak eraldatzeko konpromisoa hartzen duteZailtasunak eta arriskuak onartzen dituzte.Taldeen eta elkarteen sorrera bultzatzen dute injustiziaren zergatia batera hausnartzeko eta haiei aurre egiteko.

Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak: Hauxe diosku Jainkoaren Hitzak:

“Bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz”.

(Jn 10, 10)

Errukizko eskuekin jokatu duten Errukizko eskuekin jokatu duten pertsonak pertsonak

Josefina Bakhita (Afrikako lehenengo santua). Sudanen jaio zen, esklabutzaren bidegabekeria pairatu zuen eta Jainko askatzaile nagusi bezala hartu zuen.

Isidro Uzkudum, misiolari gipuzkoarra. Rwandan eraila, gerra zibilak desegin zuen lurraldean pertsegituen alde konprometitu zelako.

IKUSTEN AL DUGU? IKUSTEN AL DUGU? Adi ote gaude gure

inguruan eta munduko beste leku batzuetan gertatzen denaren aurrean?

SENTITZEN AL SENTITZEN AL DUGU?DUGU?

Kezkatzen al gaitu pobretuen sufrimenduak, hau da, bidegabekeria eta desberdintasuna nagusi diren munduaren biktimak?

EKITEN AL DUGU?EKITEN AL DUGU?Jainkoaren Erreinua, mundu

hobeago bat, eraikitzeko hitza ematen al dugu?