MINUSBALIOTASUNA - Bizkaia...• Eskizofrenia eta beste nahaste psikotikoak • Gogo-aldartearen...

27
MINUSBALIOTASUNA 2007KO AZAROA

Transcript of MINUSBALIOTASUNA - Bizkaia...• Eskizofrenia eta beste nahaste psikotikoak • Gogo-aldartearen...

  • MINUSBALIOTASUNA

    2007KO AZAROA

  • AURKIBIDEA

    ZENBAIT DEFINIZIO 2 EZINTASUNAK 3 EKONOMI ETA GIZARTE ZERBITZUAK EZINTASUN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO: 5 OSASUN-LAGUNTZA ETA FARMAZIA-LAGUNTZA 5 GUTXIENEKO DIRU-SARRERAREN BERMEAREN SOROSPENA 5 HIRUGARREN PERTSONARENTZAKO LAGUNTZA SOROSPENA 6 MUGIKORTASUN SOROSPENA ETA GARRAIO GASTUEN KONPENTSAZIOA 6 KOTIZAZIO GABEKO ELBARRITASUN-PENTSIOAK 7 BANAKO LAGUNTZAK 8 OSABIDEZKO LAGUNTZA 10 ALDI BATERAKO EGONALDI PROGRAMA EGOITZA PUBLIKOETAN 10 BALORAZIO ETA ORIENTAZIO ATALA: 12 MINUSBALIOA AINTZATESTEA 13 TXOSTEN ETA BESTELAKO IRIZPENEN EGITEA 15 OHIZKO GALDERAK 17 EZINTASUNAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ELKARTEAK BIZKAIAN 20

  • 1

    ZENBAIT DEFINIZIO: Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bere “Urritasun, minusbaliotasun eta ezintasunen Nazioarteko Sailkapenean” hiru hitz hauek honela definitzen ditu: Urritasuna: egitura edo funtzio psikologiko, fisiologiko edo anatomiko baten galera edo anormaltasun guztia. Ezintasuna: aktibitate bat era batean edo gizaki batentzako “normala” deritzonaren marjinaren barruan (urritasun bat dela eta). Minusbaliotasun: urritasun edo minusbaliotasun baten ondorioz, indibiduo zehatz batentzako egoera eragozgarria, zeinek bere kasuan ohizkoak diren eginkizunak burutzea murriztu edo eragozten duena (adinaren, sexuaren eta kultur alderdien arabera). Beraz, minusbaliotasuna ezgaituen eta hauen giroaren erlazioaren arabera da. Minusbalia pertsona hauek kultur, fisiko edo gizarte oztopoei aurre egiten dietenean gertatzen da; hauek beste herritarren eskura dagoen gizartearen sistema desberdinei sarbidea galerazten dute. Hortaz, erkidegoaren bizitzan beste pertsonekin berdintasunean parte hartzeko aukeren murriztapena da. (N.B.E. Pertsona ezinduentzako munduko akzio programa). Bestaldetik, gutxitasun fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (FeKoor) gutxitasun fisikoa pertsona batek baldintza berdinetan parte hartzerakoan duen desabantaila honen urritasun eta murriztasunen ondoriozkoa bezala zehaztatzen du, baina inguruaren oztopo murriztaileen ondorio ere.

  • 2

    Ondoren, Estatu Espainarraren ezintasunari buruzko informazio zerbitzuak batzen dituen ezintasun mota guztiak azaltzen dugu (http://sid.usal.es):

    Ezintasun Fisikoak

    Mugimendu ezintasunak osteoartikularrak

    • Burua • Bizkarezurra • Goiko gorputz-adarrak • Beheko gorputz-adarrak

    Nerbio-sistemaren mugimendu ezintasunak

    • Goiko gorputz-adar baten paralisia • Beheko gorputz-adar baten paralisia • Paraplegia • Tetraplegia • Mugimendu eta/edo muskulu-tonuaren koordinaketaren arazoak • Nerbio-sistemaren beste urritasun batzuk

    Errai-urritasunak

    • Arnas aparatua • Kardiobaskular aparatua • Digestio aparatua • Aparatu genitourinario • Sistema endokrino-metabolikoa • Sistema hematopeyikoa eta inmunitate sistema

    Ezintasun intelektualak / Buru-eritasunak

    Ezintasun Intelektuala

    • Ezintasun Intelektual Arina • Neurrizko Ezintasun Intelektual Moderatua • Ezintasun Intelektual Larria • Ezintasun Intelektual Sakona • Zehaztugabeko larritasuneko Ezintasun Intelektuala

    Ikasteko Zailtasunak

    • Irakurketaren zailtasuna • Kalkuluaren zailtasuna • Idatzizko adierazpenaren zailtasuna • Ikasteko zehaztugabeko zailtasuna

    Garapenaren zailtasun orokortuak

  • 3

    • Autista nahastea • Rett gaitza • Haurren zailtasun deuseztatzailea • Aspergerr-en gaitza • Zehaztugabeko garapenaren zailtasun orokortua

    Arreta faltaren ondoriozko nahastea eta portaera aztoratzailea

    • Arreta faltaren ondoriozko nahastea hiperaktibitatearekin • Zehaztugabeko arreta faltaren ondoriozko nahastea hiperaktibitatearekin • Nahaste disoziala • Nahaste negatibista desafiatzailea • Zehaztugabeko portaera aztoratzailearen nahastea

    Buru-eritasuna

    • Delirium, dementzia, amnesialdi nahasteak eta beste adimenaren nahasteak • Buru-eritasunarak mediku gaixotasunak direla eta • Gaiekin loturiko nahasteak • Eskizofrenia eta beste nahaste psikotikoak • Gogo-aldartearen nahasteak • Barne-hersturagatiko nahastea • Sexu eta sexu-nortasunaren nahasteak • Elikatze jokabidearen nahastea • Loaren nahasteak • Beste ataletan ez sailkaturiko bulkaden kontrolaren nahasteak • Egokitze-nahasteak • Nortasun-nahasteak

    Zentzumen eta Adierazkor Ezintasunak

    Ikusmenaren urritasunak

    • Erabateko itsutasuna • Ikusmen txarra

    Entzumenaren urritasunak

    • Gortasun prelokutiboa • Gortasun postlokutiboa • Entzumen txarra • Orekaren nahasteak

    Lengoaia, mintzamen eta ahotsaren urritasunak

    • Mututasuna (gortasunagatik ez) • Mintzamen arazotsua edo ulertezina • Hizkuntza adierazgarriaren nahastea • Hizkuntza hargarri-adierzagarriaren nahaste mistoa • Fonologi nahastea • Totelaldia • Zehaztugabeko komunikazio nahastea

  • 4

    Ezintasun anitzak eta beste batzuk

    Gor eta itsu Garun perlesia Beste atalean ez diren sailkatu ezintasunak

  • 5

    EKONOMI ETA GIZARTE ZERBITZUAK EZINTASUN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO

    Bizkaiko Foru Aldundiaren etxebizitza eta giza ekintzaren sailaren programa eta laguntzen ataletik kudeatzen dira. Hauek dira minusbalituaren gizarteratzeari laguntzak (MIGILE Legea) : Osasun-laguntza eta farmazia-laguntza: Minusbaliodunak Gizarteratzeko Legean ezarri bezala, onuradunen osasuna artatzeko eta sendatzeko zerbitzuak egitea. Zerbitzu hauen hedapena Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean gaixotasun arrunt, lanez besteko istripu eta amatasunagatik ematen diren osasun zerbitzu eta zerbitzu farmazeutikoena bera da; medikamenduak doan ematen zaizkie onuradunei. Prestazioa jasotzeko eskubidea Gizartekintza Sailak aintzatesten du. Pertsona onuradunak: Gutxienez %33ko minusbalioa edo handiagoa duten pertsonak, beste ezein herri erakundek zio beragatik besterik ematen ez badie eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko edo araubide berezietako osasun laguntzak eta medikamendu-laguntzak jasotzeko eskubiderik ez badute. Gutxieneko diru-sarreraren bermearen sorospena:

    Oinarrizko beharrei (elikadura, jantzia eta biztantzekoa) erantzuten dituen aldizkako prestazio ekonomikoa da; bere iraupeneko bizi-mailara heltzen ez diren pertsonei, bere ezintasun maila dela eta, zuzendauta dago.

    Pertsona onuradunak:

    18 urte gorako pertsonak, %65ko minusbaliarekin gutxienez, bere minusbalia maila kontutan hartuta, aukerako den enplegu bat lortzeko ezintasuna dutenak; Gizarte Segurantzaren aplikazio eremuaren barruan ez egotea lan-jarduerarik ez garatzeagatik; beste erakunde plubiko bateko prestaziorik ez edukitzea eta ondoko errekurtso ekonomiko maila ez gainditzea:

    -Pertsona elbarri bakarra, lanbide arteko gutxieneko soldataren %70a.

    -Bere ardurapeko pertsonekin (ezkontidea eta seme-alabak; seme-alabatasuna ez du axola) maila %10 pertsona bakoitzeko baten gehitzen da %100 gehienezkorarte.

    -Famili unitate baten baitan dagoenean, maila kide bakoitzeko %10 batean igotzen da, pertsona elbarria kanpo, %100 gehienezkorarte. Guraso eta anai-arreben baliabideak kontuan hartzen dira.

  • 6

    Hirugarren pertsonarentzako laguntza sorospena:

    Aldizkako prestazio ekonomiko hau bizitzaren oinarrizko ekintzak burutzeko beste pertsona baten laguntza behar duten ezgaituei zuzenduta dago.

    Pertsona onuradunak:

    18 urte gorako pertsonak, %75ko minusbaliarekin gutxienez, zentro baten barne erregimenean ez daudenak; beste erakunde plubiko bateko prestaziorik ez dutenak eta ondoko errekurtso ekonomiko maila gainditzen ez dutenak:

    -Pertsona elbarri bakarra, lanbide arteko gutxieneko soldataren %70a.

    -Bere ardurapeko pertsonekin (ezkontidea eta seme-alabak; seme-alabatasuna ez du axola) maila %10 pertsona bakoitzeko baten gehitzen da %100 gehienezkorarte.

    -Famili unitate baten baitan dagoenean, maila kide bakoitzeko %10 batean igotzen da, pertsona elbarria kanpo, %100 gehienezkorarte. Guraso eta anai-arreben baliabideak kontuan hartzen dira.

    Mugikortasun sorospena eta garraio-gastuen konpentsazioa:

    Aldian aldiko prestazio ekonomikoa dira, talde garraioak erabiltzeko eragozpen handiak dituzten minusbaliodunek beren ohiko etxebizitzatik lekualdatzeko gastuak ordaintzeko ematen direnak.

    Pertsona onuradunak:

    1. Gizarte Segurantzaren aplikazio-eremuan ez dauden pertsonak, beste herri erakundeek zio beragatik ematen dituzten prestazioak edo laguntzak, kopuru berekoak zein handiagokoak, jasotzeko eskubiderik ez dutenak, baldin eta beraien urteko baliabide ekonomikoak jarraian adieraziko direnak baino txikiagoak badira:

    - Bakarrik bizi den minusbalioduna, lanbide arteko gutxieneko soldataren %70a.

    - Norbait (ezkontidea eta seme-alabak, filiazioa gorabehera) ardurapean duten minusbaliodunei %10 gehitzen zaie ardurapeko pertsona bakoitzeko, gehienez ere %100 jo arte.

    - Familia batean bizi denean, kopuruari %10 gehituko zaio senide bakoitzeko, minusbalioduna bera kenduta, eta gehienez %100 jo ahal izango da. Gurasoen eta neba-arreba guztien baliabideak zenbatuko dira.

    - Aurreko idatz-zatietan adierazitakoa aplikatuz sortzen den guztirako kopurua inolaz ere ezin da izan indarreko lanbidearteko gutxieneko alokairua baino gehiago.

    2. 3 urte baino gehiago izatea, minusbalioa %33koa edo handiagoa izatea, talde garraioak erabiltzeko eragozpenak izatea, eta ohiko etxebizitzatik kanpo ibiltzeko ezinduta ez egotea.

  • 7

    3. Halaber, sorospenaren onuradun izango dira zentro batean internaturik edo pentsio erdian egonik bertatik kanpo gutxienez urtean 10 asteburu ematen dituztenak.

    4. 2. eta 3. atalen erabileratik sortzen diren guztirako baliabideak, ezin dute inoiz indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata gainditu. Bestaldetik, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko pentsioak ezartzen dira prestazio batzuetan oinarrituta: Kotizazio gabeko elbarritasun-penstioak:

    Aldian aldiko prestazio ekonomikoa, gradu jakin bateko minusbalioa jasateaz gainera nahikoa errenta edo sarrera ez izatearen zioz aintzatesten dena.

    Onuradunak:

    Akats fisiko edo psikikoak, seguruenik betiko izango direnak, kongenitoak zein bestelakoak, izateagatik ahalbide fisiko edo psikikoak urrituta dituzten pertsonak.

    Pertsona onuradunak bete beharreko baldintzak:

    1. 18 urte baino gehiago izatea, baina 65 bete gabe.

    2. Espainiar lurraldean bizileku legala izatea azkenengo 5 urteentan, hauetako 2 eskaera dataren aurrekoak direlarik.

    3. Gutxienez %65ko elbarritasun edo gaixotasun kronikoa izatea.

    4. Nahikoa errenta edo diru sarrerarik ez izatea. Pertsona batek errenta edo diru-sarrera ez nahikoak izango ditu, bere diru-sarreren batuketa –urteko kopurua-, pentsioaren urteko zenbatekoa baino gutxiago denean (2007. urterako, 4.374,02 euro).

    Zenbatekoa:

    1. Elkarbizitzako ekonomi batasunean ez dagoen onuraduna:

    -Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatzen du pentsioaren munta, eta honen ordainketa 12 ordainsari arrunt zatikatuetan burutzen da. Honez gain, badaude aparteko ordainsariak ekainean eta azaroan.

    -Pertsona onuradunak errenta edo diru-sarrerak baditu, adierazitako munta urteko kopuruan azaldutako berdinera murrizten da.

    -Dena den, aurreko puntuaren murrizketa, onartu beharreko munta ezarritako pentsioaren %25a (gutxienez) izango da.

    2. Elkarbizitzako ekonomi batasunean dagoen onuraduna:

    - Aurreko 3 puntuetan esanaz gainera, kontuan izango da ezen, ekonomi batasuneko kideek urtean jasotzen dituzten errenta eta diru-sarrerei zergapeko pentsioa gehituz (behar denean, onuradunaren errenta edo diru

  • 8

    sarrerak kenduta) ezarritako gehieneko baliabide kopurua gainditzen bada, pentsioa are gehiago murriztuko dela, muga hori ez gainditzeko.

    - Ekonomi batasun batean pentsioa jasotzen duen onuradun bat baino gehiago dagoenean, pentsio bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, pentsioaren berezko zenbatekoari %70 gehituko zaio batasunean dagoen onuradun bakoitzeko bat salbu utzita, eta horrela sortzen den kopurua zati onuradunen kopurua egingo da.

    Gainontzekoaren ziozko osakina:

    Elbarritasunaren zioz kotizazio gabeko pentsioa jasotzeko betekizunak betetzen dituztela, %75 edo gehiagoko minusbalioak edo gaixotasun kronikoaki jota dauden eta bizitzako oinarri-oinarrizko gauzak egiteko (jantzi, ibili, jan eta abar) besteren laguntza behar duten pertsonek pentsio horretaz gainera haren %50eko osakina jasotzeko eskubide dute, pentsioa jasotzeko aipatu baldintzak betetzen badituzte eta haren mugak errespetatzen direla.

    Onuradunen betebeharrak:

    Onuradunen elkarbizitza-egoera, egoera zibila, egoitza, elkarbizitzaren zioz konputatu ahal diren baliabideen kopurua edo pentsioan eragina izan lezakeen beste zerbait aldatuz gero, gertatu eta 30 egun igaro baino lehen horren berri eman behar dute.

    Urteko lehen hiruhilekoan aurreko urtean ekonomi batasunak izandako diru sarreren aitorpena aurkeztu behar dute.

    Bateraezintasunak:

    Pentsio hauek bateraezinak dira Gizarte Ongizateko Funtseko (GOF) pentsioekin eta Minusbaliodunak Gizarteratzeari buruzko Legean (MIGILE) ezarritako gutxieneko diru sarrerak bermatzeko sorospenekin eta gainontzekoaren ziozko laguntzekin, bai eta seme edo alaba minusbalioduna izatearen ziozko famili babeseko kopuruarekin ere. Beste laguntza batzuk: Banako laguntzak:

    Banakako laguntzak honela sailkatzen dira:

    1- Estimulazio goiztiarra.

    2- Mugikortasuna eta komunikazioa:

    a)- Joan-etortzeko gaitasunaren gehitzea.

    - Gurpil-aulkiaren eskuratzea.

    - Gurpil-aulki elektrikoen eskuratzea.

    - Gida baimenaren ateratzea.

    - Ibilgailu motordunak eskuratzea.

    - Ibilgailu motordunen moldaketa.

    b)- Eraikuntza traben ezabapena.

  • 9

    - Bizilekuaren barrualdeko moldaketa.

    - Bizilekura sarbidea.

    - Sartzeko erraza den ohizko bizileku bat eskuratzea.

    c)- Inguruarekiko harremanen sustatzea:

    - Laguntza teknikoen eskuratzea.

    • Jasogailuak.

    • Betaurrekoak.

    • Bista, erliebe edo braille idazketa errazten duten gailu eta moldaketak, bizilekuaren arloan erabiltzeko (ez lanerako edo prestakuntza guneetarako)

    • Telefonoentzako osagarriak (adierzaleak eta/edo jakinarazleak).

    • Soinu igortze sistema.

    • Audifonoak (Prótesis auditivas).

    • Faxa.

    • Ordenagailuak.

    • Telefonoz deitzeko laguntzak/ testu telefonoak, telefonoarentzako osagarriak- markatzeko laguntzak, bolumenaren anplifikadorea.

    • Beste batzuk.

    Baldintza orokorrak:

    1- Espainiar lurraldean bizileku legala izatea.

    2- Eskaera eredu ofizialaren arabera aurkeztu behar da.

    3- Eskatzailea Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar da.

    4- %33tik gorako minusbalioa izan behar du, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan ezarri bezala.

    5- 65 urtetik beherakoa izan behar da.

    6- Gutxienez 5 urte igarota izan behar dira kontzeptu berarez zioz laguntza eman zitzaionetik, estimulazio goiztiarrerako laguntza eskatzen denean izan ezik.

    7- Balorazio eta Orientazioko Taldeak bidezkotzat eman behar du laguntzaren premia. 8- Bi aurrekontu aurkeztu behar dira, bi enpresarenak, estimulazio goiztiarrerako, gidatzeko txartela lortzeko eta ibilgailua erosteko laguntza eskatzen denean izan ezik; horrelakoetan nahikoa da aurrekontu batekin.

  • 10

    Osabidezko laguntza: Eusko Jaurlaritzak ikasketa arloan eskaintzen dituen laguntza eta beken parte dira. Ikaslearen familiari ikasketak eratorriko gastuak berdintzeko zuzenduta dago. Kide konputagarrietakoren batek (ez du axola ikaslea ez izatea) beharlegez kalifikatutako minusbalioren bat duten familak lehentasuna izango dute.

    ALDI BATERAKO EGONALDI PROGRAMA EGOITZA PUBLIKOETAN

    Aldi baterako egonaldi programaren helburua elbarrariaren familiaren atsedenaldia eta arreta puntuala eskaintzea da, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzetan, bai erakunde honek hitzarmendu dituen egoitzetan. Egoitzak eta deitutako plaza kopurua: Hona hemen eguneko arreta eskaintzen duten egoitzak eta aldi baterako egoitzen plaza kopurua:

    A) La Ola egoitza, Sondikan kokatua (Cm. Gollechas, 18), 20 plaza ditu guztiak aldi baterako egonaldia eskaintzeko. Geroago, 28 plazatara zabaldu daiteke.

    B) Plazakola egoitza, Markinan kokatua (Bo Plazakola, 35), aldi baterako egonaldietarako plaza bakarrarekin.

    C) Atxarte egoitza, Abadiñon kokatua (Bo Astola, 66), aldi baterako egonaldietarako plaza bakarrarekin.

    D) Eguzkia egoitza, Sopuertan kokatua (Castaño Viejo, 2), aldi baterako egonaldietarako plaza bakarrarekin.

    E) Zumelegi egoitza, Elorrion kokatua (V. Berriochoa, 40), aldi baterako egonaldietarako plaza bakarrarekin.

    F) Zubiete egoitza, Gordexolan kokatua (Zubiete, 1), aldi baterako egonaldietarako plaza bakarrarekin.

    Plazak betetzen dituzten zerbitzuak:

    Plazaren esleipena bizitokia eta mantenu osoko erregimena suposatzen du. Honez gain, kasu bakoitzean beharrezkoak diren asistentzi osoa eta gainbegiratzea egoitza espezializatuaren esparruan suposatzen du.

    Txanden onuradunak Egoitzarako joan-etorriak bere kabuz burutuko dituzte.

    Plazak erabiltzen dituzten pertsonen tipologiak:

    Deialdi honetan sartzen diren aldi baterako plazak tipologia eta autonomia-maila ezberdinak dituzten adimen urrituei arreta emateko dira; salbuespen bakarra Zubiete egoitzako plazak dira, hauek garapenaren nahaste orokorrak,

  • 11

    autismoa eta haurtzaroko psikosia duten autonomia-maila ezberdineko pertsonentzat baitira.

    Aldi baterako egonaldietarako plazak eskuratzeko baldintza orokorrak:

    Urrituentzako aldi baterako egoitza zerbitzuak eskatu nahi dituztenek hurrengo baldintzak bete behar izango dituzte:

    1.- Legezko egoitza Espainiako lurraldean eduki behar da.

    2.- Eskabidea formalizatzen denean 18 urte edo gehiago eduki behar dira, edo 40 urte bete formalizatzen den urtean.

    3.- Eskatzaileak frogatu behar du Administrazioari dagokionez hiru urte, gutxienez, egon dela auzotarturik Bizkaiko Lurralde Historikoan; ezinbestekoa da urte horietako bat eskabidea aurkeztu aurrekoa izatea.

    – Eskatzailea legez ezgaituta badago, aurreko betekizuna legezko tutoreari eskatuko zaio, ezgaituak berak betetzen ez badu. Kasu honetan, aurrekoaz gainera urritua administrazioari dagokionez eskabidea aurkeztu aurreko urtean Bizkaiko Lurralde Historikoko auzotarra izan dela frogatu behar da.

    – Tutorea xedetzat tutoretzak bereganatzea duen erakunde publiko edo pribatua bada, ez da bete behar tutorearen auzotartasun administratiboaren betekizuna.

    4.- Eskatzaileak, eskabidea aurkezten denean, %33ko minusbalio-gradua edo handiagoa izan behar du.

    Onuradunen diru-ekarpena eta ordainketa:

    Programaren onuradunek 204/2003 Foru Dekretuak, urriaren 28koa; beraren bidez ezinduak zaintzeko zentro propioetako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratupekoetako prezio publikoari buruzkoaren arabera ordainduko dute.

  • 12

    BALORAZIO ETA ORIENTAZIO ATALA

    Helburuak eta eginkizunak:

    Balorazio eta Orientazio Atalari ezinduen kolektiboarentzako prestazio eta laguntza multzoa gauzatzeko eskatzen diren eginkizun teknikoak burutzea dagokio.

    Horrez gain, atal horrek Bizkaiko Lurralde Historikoko ezinduei buruzko buruzko datuak bilduko ditu eta ezinduen erregistro eguneratua edukiko du.

    Programa eta laguntzak:

    Arreta hau Balorazio eta Orientazio Ataletik egiten da eta ondorengo programak azpimarragarriak dira:

    1. Informazioa. Helburua interesatuta dauden ezintasun eta minusbalioen arloan zailtasunak dituzten pertsonei aholkua, bai telefonoz bai zuzenean ondorengo gaiei buruz ematea da:

    - Gizarte baliabideak,

    - Laguntzak eta prestazio ekonomikoak,

    - Espedienteen prozesuko egoerak, izapidetza, etab.

    Informazioa interesatuaren egoera eta baldintza pertsonaletara egokitzea saiatzen da, atalaren zerbitzu eta profesionalei sarrera erraztuz.

    2. Minusbaliotasun-mailaren onarpen, deklarazio eta kalifikazioa. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak ezarritako araudia jarraituz minusbaliotasun-mailaren balorazio eta kalifikazioa ezarri behar da kontutan izanda biztanlearen sarbidean, eskubide ekonomiko eta erakunde publikoak baldintza berdintasuna bermatu behar dituztela.

    Organo eskuduna:

    Bizkaiko Foru Aldundiak, kasu honetan, Balorazio eta Orientazio Atalaren bitartez, arlo honetako organo eskuduna da, eta zehazki, honako eginkizunetaz arduratzen da:

    A). Minusbaliotasun-mailaren azterketa.

    B). Eguneroko oinarrizko ekintzak burutzeko beste pertsona baten beharra funtsezkoa dela aitortzea. Honez gain, Talde garraioak, prestazioak eta ezarritako zerbitzu edo onurak lortzeko zailtasunak dituztela aitortzea ere.

    C). Estatu edo erkidegoak begiesten dituzten minusbaliotasun egoerak diagnostiko, balorazio eta orientazioari dagokizkien bestelako eginkizunak.

    Aipatutako eskumenak, eta balorazio eta minusbaliotasun-maila azterketen espedienteen kudeaketa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) arabera, Errege Dekretu honetako berezitasun eta garapen araubideekin, burutzen dira.

  • 13

    Minusbalioa Aintzatestea Minusbalioa baloratzeko bi alderdi hartu behar dira kontuan:

    * pertsonaren ezintasuna. *eta, beharrezkoa denean, gizarteratzea eragozten duten gizarte faktoreak: familia giroa eta lan egoera, hezkuntza eta kultura.

    Minusbalioetan bi gradu bereizten dira, larritasunaren arabera.

    Gradua ezartzeko irizpide tekniko bateratuak hartzen dira kontuan; irizpideok arauetan ezarritako baremoetan islatzen dira.

    Minusbalio portzentaje bidez adierazten da.

    Minusbalio gradua zehazteko, ezintasun portzentajeari gizarte faktoreei baremoen arabera dagokien puntuazioa gehitzen zaio, beharrezkoa denean; puntuazio hori 15 izango da gehienez.

    Gizarte faktoreen baremoa aplikatzeko, ezintasun portzentajea %25 izan behar da gutxienez.

    Kalifikazio honek ez du zerikusirik beste organismo batzuek euren eskumen publikoak baliaraziz egiten dituzten balorazio teknikoekin.

    Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 148. eta 186. artikuluetan ezarritako minusbalio kasu bereziak ebaluatzeko, hau da, minusbaliodunak bizitzako oinarri-oinarriko zereginetarako bestek laguntzea behar duela eta osagarria behar duen zehazteko, eta minusbaliodunentzako gizarte prestazioen eta laguntza ekonomikoen sistema berezia araupetu duen otsailaren 1eko 383/1984 Errege Dekretuko 25. artikuluan ezarritako kasuak ebaluatzeko, hots, mugikortasunerako eta garraio-gastuetarako sorospena jaso daitekeen zehazteko, jarraian azalduko dena egiten da:

    a) Eguneroko zereginetan besteren laguntza behar duenez zehazteko Errege Dekretuko 2. eranskineko baremoa aplikatzen da. Baremoan 15 puntu izanez gero, besteren laguntza behar duela ulertzen da.

    b) Talde garraioak erabiltzeko eragozpenik duenez zehazteko Errege Dekretuko 3. eranskineko baremoa aplikatzen da. Minusbaliodunak horretarako eragozpenak dituela ulertuko da baremoan azaldutako egoeretako batean dagoenean edo, ez egon arren, gainerako idatz-zatietan azaldutako egoeretako batean egoteagatik 7 puntu edo gehiago ematen zaizkionean.

    Irizpena:

    Minusbaliotasun egoeren azterketa eta hauen maila kalifikazioa, Balorazio eta Orientazio Taldeak egiten du. Honek, beste erakundeetako profesionalen mediku, psikologi edo gizarte txostenak erabili ditzake irizpenak egiteko.

    Irizpenak ezinbestez izango du minusbaliotasunaren diagnostikoa, mota eta maila, eta beharrezkoa denean, beste pertsona baten beharra eta talde garraioak erabiltzeko zailtasunak finkatzeko baremoak.

  • 14

    Pertsona interesatuaren egoera bereziek horrela eskatzen dutenean, bere irizpena baimendutako profesionalen mediku, psikologiko edo gizarte txostenei jarraikiz formulatu dezakete.

    Ebazpena:

    Mailaren azterketari buruzko esanbidezko ebazpena ematen da eta beharrozkoa den kasuan, baremoetan lortutako puntuaketa ere beste pertsona baten beharra edo mugikortasun zailtasunak finkatzeko.

    Minusbaliotasun-mailaren azterketa eskaera datatik ulertzen da.

    Ebazpenean derrigorrez ageri behar da berrikuspenaren data.

    Minusbaliotasun-mailaren berrikuspena:

    Minusbaliotasun-maila berrikusiko da ahalko da hobekuntza dezente aurreikusten den bakoitzean, horretarako berrikuspena noiz izan behar den finkatu behar da.

    Gainerako kasuetan, ezingo da presatu mailaren berrikuspena gaizkiagotze edo hobekuntza kasuetan, berrikuspen data ebazpena eman eta 2 urte igaro eta gero izango da, diagnostiko okerra edo aldaketa nabariak eman diren kasuetan izan ezik, hauetan ez da beharrezkoa izango gutxienezko epea agortzea.

    Aurre-erreklamazioak:

    Organo ekudunek emandako behin betiko minusbaliotasun-mailari buruzko ebazpenen aurka, interesatuak erreklamazio bat jarri dezakete bide jurisdikzional sozialetik.

    %33 edo gehiagoko ahalmen urritasuna duten pertsonentzako berrikuspenetik libre ateratzen dira.

    Errege Dekretu berria indarrean sartu baino arinago %33 edo gehiagoko pertsona ezindu deklaraturak, uztailaren 24ko 1723/1981 Errege Dekretuak eta garapen xedapenek ezartzen duten arabera, Gizarte Segurantzak minusbaliotasun aitortutako egoerak homologatutako mailaren ustezko berrikuspenak barne, ez dute berrikuspen berri bat beharko. Guztia, aurrerantzean burutu beharreko berrikuspen posibleei kalterik egin gabe.

    Txosten eta bestelako irizpenen egitea

    Lanerako gaitasunari buruzko txostenak:

    Lanerako gaitasunari buruzko txostenak egiten dira, pertsona minusbaliatuentzako lan-kontratuaren ondorioz edo herri-erakundeetako plazetarako deialdietarako edo oposizioetarako beharkizun bezala.

    Horretarako, lanpostuaren ezaugarriak aztertzen dira, eta gero pertsona minusbaliatuaren hondakin-gaitasunak; eta, azkenik, txostena ematen da pertsona hori lanpostu horretarako gai edo ezgai adierazteko.

  • 15

    Enplegu-zentro berezientzako gaikuntzari buruzko txostenak:

    Bizkaiko enplegu-zentro berezietan enplegatutako pertsona minusbaliatu guztien lana berrikusten da bi urtean behin. Haien lanerako gaitasuna egiaztatzeko proba batzuk egiten dira, eta zentro bereziei etekin txikiko modalitatepean pertsona minusbaliatuak kontratatzeko, lanbidearteko gutxienekoaren %100, 85 edo 75ean.

    Irisgarritasun txostenak:

    Oztopo arkitektonikoak ezabatzeari buruzko txostenak egiten dira. Pertsona minusbaliatuek Atalean orientazioa eskatu ahal dute, bere etxebizitza bere minusbalioari egokitzeko egin behar dituen jarduketei begirakoa. Pertsona horiei proiektu-txostena bidaltzen zaie. Bertan espezifikatzen da zein obra egin behar duten komunean, atarian eta abarretan edo zein igogailu, garabi eta abar eskuratu ahal dituzten beren arazoak arintzeko. Diru-laguntzarik izan ahal badute, jarraipena egiten da, eta beste aurrekontu-txosten bat eransten da. Bertan aztertzen saiatzen da zein aurrekontu edo jarduketa doitzen den gehien haien beharrizanetara. Azkenik, obra egiten badute, obraren bukaerako txostena egiten da, beste bat, jarduketa zuzena izan den egiaztatzeko.

    Beste kasu batzuetan, txostenean etxebizitza-aldaketaren egokitzapena egiaztatzen da soilik, minusbaliatuaren minusbaliorako egokia ez den etxebizitza batetik egokia den beste batera aldatzearena alegia.

    Gainera, orientazio-txostenak egiten dira, diru-laguntza eskatu gabe.

    Aparkatzeko txartelarentzako txostenak:

    Pertsona minusbaliatuak garraiatzen diren ibilgailuentzat aparkatzeko txartelak ematea ahalbidetzen duten txostenak egiten dira, doazkien pertsonei udalen bitartez luzatzeko. Txartelok mugikortasun-arazoak dituzten eta Eusko Jaurlaritzak horretarako ezarritako baremoa gainditzen duten pertsonei ematen zaizkie.

    Erreklamazioengatiko lege-aholkularitzarako txostenak:

    Minusbalio-balorazioaren aurka erreklamatzen den edo balorazioak zuzeneko eragina duen bakoitzean, esate baterako, Elbarritasunaren Pentsio Ez Kontributiboen, Gizarte Ongizatearen Fondoko Pentsioen, pentzutako seme edo alabarengatiko famili prestazioaren, aparkatzeko txartelaren eta abarren kasuan, ataleko teknikariek bi txosten egiten dituzte. Bata proposamen-txostena da eta bertan proposatzen da erreklamazioari oniriztea edo gaitziriztea. Bestea balorazioaren gaineko txostena da eta bertan zehazten da legeria aplikatzeko zein taula eta kapitulu hartzen diren oinarri onirizteko edo gaitzirizteko.

    Egoitzetan sartzeko orientazio txostenak::

  • 16

    Egoitza zentro edo eguneko egoitza moduko plazak sortzen direnean, edo izatedunak bete behar direnean, irizpenak egiten dira eskatzaileen profila aztertzen da betetzeko dauden plazen baldintzak betetzen dituzten jakiteko. Honela, plazak egokiak diren pertsonei esleitzea espero da.

    Txosten psikologikoak eta bestelakoak:

    Era berean, txosten puntualak egiten dira, doazkien pertsonek eskatuta, normalean psikologi txostenak eta, lantzean behin, medikuen txostenak.

    Non eskatu ditzaket laguntzak? Eskabideak Gizarte Ekintza Sailak emandako inprimaki ofizialean egin behar dira eta Gizarte Ekintza Sailak Bilbon (Nicolás Alkorta kalea, 4, Zabalburu) dituen bulegoetan aurkeztu behar dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan ezarritako moduetako batez baliatuz.

  • 17

    OHIZKO GALDERAK

    • 1. Lanerako ezgaitsaun iraunkorreko pentsioa izanda, lan egin dezaket?

    • Ezintasun iraunkor partzialaren laguntza, ohizko lanarekin eta beste lanbide edo ofiziorarekin (bai bere konturako langile bai besteren konturako langile) bateragarria da.

    • Ezintasun iraunkor osoaren pentsioa ez da bateragarria laguntza zen enpresan ohizkoa den lanagatik eman bada. Beste lan batekin bateragarria da (bai bere konturako bai besteren konturako), enpresa berean edo beste batean; dena dela, pentsiodunak Erakunde kudeatzailean honen berri eman behar du. Lan hauek, Gizarte Segurantza Erregimen baten sartu behar badira, pentsiodun berak edo enpresariak, kasuen arabera, gizarte-segurantzaren alta eta kotizazioa burutu beharko dute.

    • Erabateko ezintasun iraukor eta baliaezitasun handien pentsioak ez dute galerazten ezingabetuaren egoerarekin egingarriak diren ekintzen (irabazikoak edo ez) burutzean lan gaitasunean aldaketarik suposatzen ez dutenean.

    • 2. Zein da diru-laguntza bakoitzaren munta?

    • Ezintasun Iraunkor Partziala, oroharreko prezioko kalte-ordainean datzaalzado (aldi baterako ezintasuna kalkulatzeko balio zuen oinarri arautzailearen 24).

    • Ezintasun Iraunkor Osoa, oinarri arautzailearen %55 a.

    • Erabateko Ezintasun Iraunkorra, oinarri araultzailearen %100a.

    • Ezintasun Handia, oinarri arautzailearen %100a, gehi %50 balioezintasun handiko pertsona zaintzen duen pertsona ordaintzeko.

    • 3. Zein da ezintasuna eskatzeko bidea?

    Zer da Gizarte Segurantzaren Ezintasun Iraunkorraren Pentsioa? Agindutako tratamendua jaso eta medikuaren alta hartu ondoren, bere lanerako gaitasuna murriztu edo baliogabetzen duten murrizketa anatomiko eta funtzional larriak, zehaztapen objektibokoak eta ia behin betikoak dituen langileari bizitza osorako aitortzen zaion laguntza ekonomikoa da.

    Noiz hasten da eta zeintzuk dira egin behar diren izapideak?

  • 18

    Prozedura 3 modutan hasi daiteke:

    • 1. Ofiziozkoa:

    1. Entitate Kudeatzailearen ekimenez, langilea aldi baterako ezintasunetik datorrenean eta medikuaren alta izan duenean epea amaitu zaiolako edota ezintasun iraunkor egoera konstitutiboan egoteagatik.

    • 2. Entitate Laguntzaileek hala eskatuta, medikuaren alta eta historial klinikoa eta aldez aurreko espedientea ekarri beharko dituzte.

    • 3. Interesa duenak hala eskatuta:

    1. ezintasun iraunkorreko eskaera-eredua bete.

    2. eskaera ereduan zehaztutako dokumentazio pertsonala eta espezifikoa.

    Adierazitako eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkeztu behardo da. Aldi baterako ezintasunetik ez datozen langileek, gertakari hori estalita ez izateagatik nahiz altan ez egoteagatik, prozedurari ekiteko eskaera aurkeztu beharko dute.

    En la fase de instrucción se podrá solicitar cuanta documentación y pruebas médicas se estimen necesarias. Ezintasunak Baloratzeko Taldeak (EBT) idatziko du irizpen-proposamena GSINren Probintziako Zuzendaritzarako medikuek egindako mediku-txostenaren sintesia eta laneko aurrekarien txostena kontuan hartuta. GSINeko Probintziako Zuzendariek ebazpen espresua aginduko dute; ezintasun-maila, prestazio ekonomikoaren zenbatekoa eta larritzeagatik edo hobetzeagatik ezintasunaren berrikuspena eska dezakeen epea adieraziko ditu.

    Noiz iraungitzen da pentsioa izateko eskubidea?

    Pentsioa iraungi daiteke ezintasuna aztertzeagatik, erretiro-pentsioa aitortzeagatik pentsio horren aldeko hautua egiten denean, eta pentsiodunaren heriotzagatik.

  • 19

    • 4. Zer gertatuko litzateke kgp (kotizazio gabeko pentsioarekin) lanean hasiko bazina?

    Pentsio hauek hartzen dituzten pertsonek lan ordainduarekin bateratu dezakete, jarduera hasi eta ondorengo lau urteetan zehar Se permite que quienes estén percibiendo dichas pensiones puedan compatibilizarlas con el trabajo remunerado, Ondorio Anitzeko Errenta Adierazle Publikorarte (IPREM). Ondorengo kasuak eman daitezke:

    • Pentsioaren zenbateko osoa jasotzea (urtean, 4.043,06 €) guztiz bateragarria da lanaren bitartez urteko 1.594,50 € baino gutxiagoko diru-sarrerekin.

    • Lanaren bitartez lortutako diru-sarrera 1.594,5 € baino gehiago denean, kotizazio gabeko ezintasun pentsioak, lana eta pentsioaren zenbatekoaren batuketaren %50an murriztuko da (4.043,06 €/urteko) eta IMPREMaren zenbatekoa gainditzen duenean (5.637,60 €/urteko), lanaren bitartez lortutako diru-sarra eta jasotzear dagoen pentsioaren batuketa ez dezake IPREMa 1’5tetan gainditu (8.456,4 €/urteko). Salbuespena: pentsioaren legezko gutxienezkoa bermatu behar denean (4.043,06 €/urtekoaren %25a, hau da, 1.010,77 €/urteko).

    • Lanaren bitartez lortutako diru-sarrerak 7.660 € /urteko kopurua gainditzen dutenean, kotizazio gabeko ezintasun pentsioaren onuradunek legezko gutxieneko pentsioa jasoko dute, hau da, 1.010,77 €/urteko (4.043,06€-ren %25a)

  • 20

    EZINTASUNAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ELKARTEAK BIZKAIAN

    EZINTASUN FISIKOA: - BILBOKO “ADELA” ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOAREN ELKARTE BIZKAITARRA Iparraguirre Kalea, 9 -Bh - 48009 - BILBAO Tel. eta Faxa. 94 423 73 73 E-posta: [email protected] - EUSKADIKO ZELIAKOEN ELKARTEA (EZE) Rafela Ybarra Kalea, 4 B - Lonja - 48014 - BILBAO Tel. eta Faxa. 94 416 94 80 – Faxa: 94 4163030 - BIZKAIKO ZELIAKOEN ETA ZELIAKO SENIDEEN ELKARTEA E.Z.E.B.I. Somera Kalea, 3 – 3º Dptu. 2- 48005 - BILBAO Tel.:94 416 94 80 E-posta: [email protected] - SESTAOKO GORPUTZ-URRITUEN ELKARTEA “AFISES” San Diego Kalea, 3 -Behea - 48910 - SESTAO Tel. 94 472 12 28 - EUSKADI ETA NAFARROAKO FIBROSI KISTIKOAREN GAIXOEN ELKARTEA Ibañez de Bilbao Kalea, 10 – 6º Ezk. - 48001 - BILBAO Tel.: 94 423 42 27 -FIBROMIALGIA ETA NEKE KRONIKOAREN SINDROMEAREN ELKARTEA Printze Kalea, Dptu, 5 603 - 48001 - BILBAO Tel.: 94 475 03 93 / 609 978 469 E-posta: [email protected] http://www.emaneskua.org -ABANTO-ZIERBENAKO PERTSONA EZINDUEN ELKARTEA “IFIDAZ” Blasco Ibañez Pasealekua, 6 Behea (Kultur etxea) - 48500 – ABANTO-ZIERBENA Tel.: 685 757 284 E-posta: [email protected] http://www.ifidaz.org -TRONBOSI GAIXOEN ELKARTE BIZKAITARRA Villarias Kalea, 10 – 2. Dptua. 205. - 48001 - BILBAO Tel.94 423 64 97 -ALZHEIMERRAREN AURKAKO ELKARTEA Lojendio Aitaren Kalea, 5 – 1. esk. Dptu.6 48008 BILBAO Tel. 94 416 76 17 E-posta: [email protected] -BIZKAIKO ANTOLATUTAKO GUTXITUEN ELKARTEA “ IGON” Ripa Kalea, 7-behea - 48001 - Bilbao Tel: 94 435 99 00 - Faxa. 94 435 99 09 E-posta: [email protected] http://www.igon.com -BIZKAIKO BULARREKO MINBIZIAREN ELKARTEA Eguia Jeneralaren Kalea, 33 – 1. Ezk.. 48013 - BILBAO Tel.: 94 442 12 83 E-posta: [email protected]

  • 21

    http://www.acambi.org -BIZKAIKO PARKINSON ELKARTEA “ASPARBI” Concha Jeneralaren Kalea, 25 – 6. - 48015 - BILBAO Tel. 94 417 10 22 E-posta: [email protected] http://www.euskalnet.net/asparbi/ - EUSKADIKO BIHOTZ ETA BIRIKI TRANSPLANTEEN ELKARTEA “ATCORE” Erronda Kalea, z/g 48005 - BILBAO Tel. 94 65692 15 E-posta: [email protected] http://www.actore.org -E.A.Eko TRANSPLANTATU ETA GIBELEKO GAIXOEN ELKARTEA (RENACER) Arturo Kampion Kalea, z/g 48910 - SESTAO Tel. 94 427 59 49 - Faxa. 94 441 51 67 -GARUN ENZEFALIKO TRAUMAKO ELKARTEA ATECE Mazarredo zumarkalea, 63 -behea ezk. 48009 -BILBAO Tel. 94 424 17 92 http://www.featece.org -EUSKADIKO FIBROMIALGIA ETA ASTENIA KRONIKOAREN ELKARTEA Francisco Macia Kalea, 11 - 7º Solairua., Dptu. A -B 48014 - BILBAO Tel.: 94 475 01 20 – Faxa: 94 476 06 66 http://www.euskalnet.net/avafas/ -EUSKAL OSTOMIZATU ETA IKONTINENTEEN ELKARTEA “ARGIA” Landaburu Baserria Kalea, 9 – 2. 48004 - BILBAO Tel. eta Faxa: 94 412 99 21 E-posta: [email protected] - GARUN-PERLESIA DUTEN PERTSONEI LAGUNTZEKO ELKARTEA “ASPACE” Maximo Aguirre Kalea, 18 bis 48011 - BILBAO Tel. 94 441 47 21 - Faxa. 94 441 46 79 E -posta: [email protected] http://www.aspacebizkaia.org -DIABETIKOEN BIZKAITAR ELKARTEA Iparraguirre Kalea, 46- 3.-1. atea 48010 - BILBAO Tel. eta Faxa. 94 444 66 06 http://www.asociacionvizcainadediabetes.org -TRONBOSI GAIXOEN BIZKAITAR ELKARTEA Villarias kalea, 10 - 2º dptu.205 48001 - BILBAO Tel. 94 423 64 97 http://www.icombi.org/enftrombosis.htm -ZUHARRAK KIROL-KLUBA Begoñako Auzo Etxea. Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 2 - Behea 48004 - BILBAO Faxa: 94 671 11 17 E -posta: [email protected]

  • 22

    http://www.zuharrak.com - BIZKAIKO URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ELKARTEA “HELDU” Lehendakari Aguirre Kalea 5 eta 7 48014 - BILBAO Tel. 94 476 62 00 - Faxa: 94 447 14 71 E-posta: [email protected] -ELBARRIEN EUSKAL ELKARTEA “BIDAIDEAK” Lehendakari Aguirre Kalea 5 eta 7 48014 - BILBAO Tel. 94 476 62 00 - Faxa: 94 447 14 72 E-posta: [email protected] http://www.bidaideak.org - CROHN ETA ULTZERADUN KOLITISAREN ELKARTEA- ACCU Santxo de Azpeitia Kalea, 2 - Behea 48014 - BILBAO Tel. 94 476 26 74 -BIZKAIKO ESKLEROSI ANIKOITZAREN ELKARTEA- ADEMBI Ibarrekolanda Kalea, 17 - Atzealdea 48014 - BILBAO Tel. 94 476 51 38 – Faxa: 94 476 60 96 - GILTZURRUNEKO GAIXOTASUNEN AURKAKO ELKARTEA - ALCER Haro Plaza, 1 - Behea 48004 - BILBAO Tel. 94 459 87 50 – Faxa: 94 459 88 50 -ARANTZA ZATIBITU ETA HIDROZEFALIAREN ELKARTEA - ASEBI Santxo de Azpeitia Kalea, 2 - Behea 48014 - BILBAO Tel. eta Faxa: 94 447 33 97 - BIZKAIKO GORPUTZ-URRITUEN GURASOEN ELKARTEA Santxo de Azpeitia Kalea, 2 - Behea 48014 - BILBAO -GORPUTZ-URRITUAREN GIZARTERATZERATZEKO ELKARTEA - AUXILIA Santxo de Azpeitia Kalea, 2 - Behea 48014 - BILBAO Tel. 94 447 14 51 – Fax: 94 475 30 59 -ERITASUN NEUROMUSKULARREN ELKARTEA - BENE Lehendakari Aguirre Etorbidea, 42 - 48014 - BILBAO Tel. 94 476 23 31 – Faxa: 94 448 01 55 -BIZKARKO BIZKARMUINAREN KALTETUAK - BIZKEL Montegorbea Kalea, 10 - Behea - 48930 – GETXO (Areeta) Tel. eta Faxa: 94 480 25 39 E-posta: [email protected] http://www.bizkel.com -ELBARRIEN KRISTAU ANAIARTEKOA - FRATER Santxo de Azpeitia Kalea, 2 - Behea 48014 - BILBAO Tel. 94 476 34 31 – Faxa: 94 475 30 59 -LUPUS ERAMITOSO ELKARTEA - ADELES Altamira Auzunea, 13 – 4. A - 48002 - BILBAO Tel. 94 427 79 24 – Faxa: 94 427 07 95 -HEMOFILIAREN EUSKO ELKARTEA - AHEVA Ondarroa Kalea, 4 - 48004 - BILBAO Tel. eta Faxa: 94 473 46 95 -LEA-ARTIBAIKO GORPUTZ-URRITUEN ELKARTEA Pascual Abaroa Etorbidea, 49 – 2º - 48280 - LEKEITIO Tel. 94 624 36 04

  • 23

    -BIZKAIKO EUSKAL HAUR ONKOLOGIKOEN GURASOEN ELKARTEA - ASPANOVAS Eguiluz Medikuaren Kalea, 22 - Lonja, 48004 - BILBAO Tel. 94 411 05 56 – Faxa: 94 411 05 35 -BIZKAIKO ATAXIA HEREDITARIOEN ELKARTEA - AVAH Atxutegi Kalea, 4 – 3. E, 48950 - ERANDIO Tel.: 655 74 50 12 -ERMUAKO GORPUTZ-URRITUEN ELKARTEA - BIDARI Aldapa Kalea, 2 – 1º B, 48260 - ERMUA Tel. 943 17 08 75 / 943 03 08 36 -BARAKALDOKO GORPUTZ-URRITUEN TALDEA Castilla La Mancha Kalea, 1 – Behea, 48901 - BARAKALDO Tel. eta Faxa: 94 438 65 05 E-posta: [email protected] http://www.codisfiba.org -ARTRITIS ERREUMATOIDEA DUTEN BIZKAIKO GAIXOEN ELKARTEA Zorrozgoitibidea Kalea, 15 – 2B 48013 - BILBAO Tel. 94 442 29 43 -GUTXITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONEN BIZKAIKO FEDERAZIO KOORDINATZAILEA “FEKOOR” Blas de Otero Kalea, 63 - Behea 48014 - BILBAO Tel. 94 405 36 66 Fax: 94 405 36 69 E-posta: [email protected] http://www.fekoor.com ADIMEN URRITASUNA: -BIZKAIKO DISLEXIA ELKARTEA “DISLEBI” San Juan Enparantza, 1 Gela 5- 48800 - BALMASEDA Tel.:618 791 271 / 656 751 987 E-posta: [email protected] http://comunidades.kzgunea.net/dislebi -HAUR DESBERDINAREN GIZARTERATZEAREN ELKARTEA “ALIND” Elkano Kalea, 38 -1º esk. - 48008 - BILBAO Tel. 94 444 88 37 E-posta: [email protected] http://www.usuarios.kycos.es/alind/ -HAUR AUTISTEN GURASOEN ELKARTEA “APNABI” Antonio Guezala Margolariaren Kalea, 1 - 2 - 48015 - BILBAO Tel. 94 475 57 04 - Faxa. 94 476 29 92 E-posta: [email protected] http://www.apnabi.org -URIBE-KOSTAKO ADIMEN URRIKOEN ELKARTEA Club Kalea, 1 dptu. 9 48930 - GETXO Tel. 94 463 24 55 - Faxa. 94 463 25 88 E-posta: [email protected] -ADIMEN URRIKO ETA SENIDEEN ELKARTE BIZKAITARRA “AVIFES”

  • 24

    Eguneko egoitza. Zerbitzu zentralak Sarrikue Auzune Kalea, z/g. Zumalakarregi - BILBAO Tel. eta Faxa. 94 445 62 56 – SANTURTZI. J.M. Barandiaran, 5 – Behea 48980 Tel.: 94 483 10 69 – GERNIKA. Iparraguirre, 54 – Behea 48300. Tel: 94 625 74 46 -EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROMEAREN FUNDAZIOA Plaza Barria Kalea, 5 -1 Ezk. 48005 - BILBAO Tel. 94 479 02 84 E-posta: [email protected] http://www.downpv.org Iparraguirre Kalea, 9- 4. 48009 - BILBAO Tel. 94 661 12 22 E -posta: [email protected] Maria Kristina Erregina Kalea, 10 – 2F 48930 GETXO (Areeta) Nafarroa Kalea, z/g 48340 Amorebieta-Etxano -ADIMEN EZINTASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO BIZKAITAR ELKARTEA “GORABIDE” Poza Lizentziatuaren kalea, 14 -2 48011 - BILBAO Tel. 94 443 12 10 - Faxa. 94 421 93 84 E-posta: [email protected] http://www.gorabide.com -ADIMEN EZINTASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO ELKARTEEN EUSKO FEDERAZIOA “FEVAS” Urkixo Zumarkalea, 28 – 2 - A 48010 - BILBAO Tel. 94 421 14 76 E-posta: [email protected] http://www.fevas.org ZENTSUMEN URRITASUNA: -IKUSTEKO URRITASUNA DUTEN HAURREN ELKARTEA Atxuri Kalea, 45 - BILBAO Tel. 94 433 80 05 y 94 433 80 06 - Faxa. 94 433 78 49 E-posta: [email protected] -BILBOKO GORREN ELKARTEA Santo Domingo Guzman auzunea, 11- behea 48006 - BILBAO Tel: 94 479 30 72 - Faxa. 94 416 47 23 E-posta: [email protected] http://www.bizkaikogorrak.org -LARINGEKTOMIZATUEN ETA AHOTS MUTILATUEN BIZKAIKO ELKARTEA Bailen Kalea, 15 - lonja 48003 - BILBAO Tel. 94 415 42 78 -ONCE- Euskal Herriko Lurralde Ordezkaritza Perez Galdos Kalea, 11 48010 - BILBAO Tel. 94 470 20 44 / 94 421 73 43 - Faxa: 94 4410 15 88

  • 25

    Enplegu-Zentro Bereziak -BIZGORRE TAILERRAK (Gorrentzako EZBa) Aritz Bidea Kalea, 63 (Belako Elkartegia) 48100 - MUNGIA Tel. 94 674 3713 - Fax. 94 674 91 58 E-posta: [email protected] http:// www.adir.es - http://www.bizgorre.com -TALLER USOA LANTEGIA Zumalakarregi Kalea, 10 Bj 48903 - BARAKALDO T.94 490 02 11 - Fax. 94 482 04 01 E-mail: [email protected] http://www.usoa.com -LANTEGI – BATUAK- Bulego Zentralak Txorierri Etorbidea Kalea, 12 48180 - LOIU Tel. 94 453 59 99 - Faxa. 94 453 62 48 E - posta: [email protected] http://www.lantegi.com Bulegoak Bilbo, Etxebarri, Basauri, Derio, Sestao, Zalla, Erandio, Markina, Amorebieta, Gernika eta Abadiñon ditu. -RANZARI TAILERRA Cabieces Auzoa Kalea z/g 48980 - SANTURTZI Tel. 94 461 04 66 - Faxa. 94 461 00 79 E-posta: [email protected] Beste helbide interesgarriak: -BIDEGAIN ELKARTEA (Haur arreta goiztiarra) Basagoiti Etorbide Kalea, 87 behea - 48991 Algorta. GETXO Tel. 94 460 88 84 / 94 4602012 -MINUSBALITUEN OINARRIZKO ZENTROA Marcelino Oreja Kalea 3 eta 5 - BILBAO Tel. 94.406.78.02 -ALDUNDIAREN MINUSBALIOTASUN ZERBITZUA Nicolas Alkorta Kalea,4 - BILBAO (Zabalburu) Tel. 94.406.71.63 - 94.406.80.00 -GIZARTE EKINTZAREN ALDUNDIAREN ERREGISTROA Nicolas Alkorta Kalea, 4 - BILBAO (Zabalburu) Tel. 94.406.78.00 -PSIKIATRIA GAIXOEN ERREKUPERAZIOAREN ALDEKO ELKARTEA (HOGAR IZARRA) Zizeruene Kalea, 31 48004 - BILBAO Tel. 94 412 32 29 - Faxa. 94 473 36 92 E-posta: [email protected] -EUSKADIKO ITSUGORREN ELKARTEA “EIE / APSE” Bertsolari Kalea, 2 – 2. ezk. 48901 - BARAKALDO Tel. 94 438 64 56 / 677 088 009- Faxa. 94 438 64 56 E-posta: [email protected]