mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok...

32
TOLOSAKO «OLENTZAROREN BASOA», GABONAK LURRERA EKARRI NAHIA T OLOSAKO ELOSEGI PARKEAN GABONEK GAZTAINA USAINA DAUKATE, TXONDORRAREN KOLOREA ETA IRUDIMENAREN FORMA. GAILENTZEN ARI DEN KONTSUMO EREDUARI ALTERNATIBA JARRI DIOTE. > 22 Juan Carlos RUIZ | FOKU KALERA GABEKO IHESALDIA: Basauriko ihesa, protagonista batek kontatua > 12 DATORRENA Bi abendu berdin ez badira ere, hotz da berriro Eliseoan MAITE UBIRIA BEAUMONT > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2019ko abenduaren 21a | XIII. urtea • 651. zenbakia 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok...

Page 1: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

TOLOSAKO «OLENTZAROREN BASOA»,GABONAK LURRERA EKARRI NAHIA

TOLOSAKO ELOSEGI PARKEAN GABONEK GAZTAINA USAINA DAUKATE, TXONDORRAREN KOLOREA ETA IRUDIMENAREN

FORMA. GAILENTZEN ARI DEN KONTSUMO EREDUARI ALTERNATIBA JARRI DIOTE. > 22 Juan Carlos RUIZ | FOKU

KALERA GABEKO IHESALDIA:Basauriko ihesa, protagonistabatek kontatua > 12

DATORRENA

Bi abendu berdin ez badira ere, hotzda berriro Eliseoan MAITE UBIRIA BEAUMONT > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2019ko abenduaren 21a | XIII. urtea • 651. zenbakia0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Auzitegietan epaile digitalakerabiltzen aitzindari dira Txina etaEstonia 04

Hiru gerra Libian azkenhamarkadan 06

Basauriko ihesa, protagonistabatek kontatua 12

Oñatiko noka biziberritzekoegitasmoa 17

Tolosako «Olentzaroren basoa»,Gabonen magiaren gordeleku 22

Sarean 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

12

6

17

SINADURAK:

03 Maite Ubiria Beaumont: Bi

abendu berdin ez badira ere,

hotz da berriro Eliseoan

10 Ander Gortazar Balerdi:

«Free tour»

11 Mikel Zubimendi Berastegi:

Corbynen porrota ezkerraren

ilusioen amaiera al da?

16 Amaia Ballesteros

20 Gorka Zozaia: Atzera goaz

aurrera ez bagoaz

21 Iker Barandiaran:

Hunkitzearen prezioa

27 Amagoia Mujika Telleria:

Emakumea eta 15 urtekoa

27 Xabier Mikel Errekondo:

Txerri-muinak ordainetan

30 Garazi Goia: Oraindik ez dakigu

zer gertatuko den

Page 3: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Urte bukaera bitartean, zer intentsitate mai-larekin jakiterik ez bada ere, errebolta so-zialaren hotsak entzungo dira beste behinfrantses Estatuko karriketan. Bigarren ur-tez jarraian, abenduan, gorriz tindaturikoohi baino data gehiago izanen dira Erre-

publikako egutegian. Bigarren urtez jarraian, Eguberrie-tako apaingarri distiratsu eta mezu gogaikarriei lehia egingo diete ekintzaile sozialen esloganek eta bengalek.Iazko urtearen hondarrean, Txaleko Horien mugi-menduak ordura arte karrikara irteteko aparteko ohitu-rarik ez zuen gizarte korpusaren ernetzea ekarri zuen.Aurten, aldiz, borroka sozial klasikoekin lotura egitenduen errebolta azaldu da kalean. Epidermisaren azpian,ordea, jatorri, esperientzia eta ibilbide ezberdinak dituz-ten hainbat mugimendukauzolanean jardun dute. Jus-tizia sozialaren eta justiziaklimatikoaren arteko hariasendotuz doa, eta, iaz ezeza-gunak –hots, susmagarriak–ziren txaleko horiak ere, aurtengo mobilizazioetarabertaratu dira, pitinka-pitin-ka zalantzak uxatuz. Gauzakhorrela, ezkontza aldarrika-tu gabe bada ere, eskarmen-tu handiko sindikalistek etaazken krisiaren zauriak begibistan jarri dituzten mugimenduko kideek elkarguneairudikatu dute, era ofizialean, errepide gainean.Ondoko asteak erabakigarriak izan daitezke Emma-nuel Macron frantses presidenteak Eliseora arribatzekokanpainan hitz eman zuen erretreten erreformarenetorkizuna argitzeari begira. Heldu den urtarrilean Mi-nistro Kontseiluak berretsi beharko lukeen egitasmoakprotesta mugimendu zabala eragin du. Are, Gobernua-ren baldarkeriaren erruz, erreformak hasieratik zuen al-deko haizea aski zakartu dela esan daiteke. Macronek arazoak baldin baditu «Frantziaren berri-kuntzaren alde» harturiko engaiamendua aurrera era-mateko, iraungitze data izan dezake bere egitasmoa egi-

karitzeko ezinbestekoa duen erdiko klasearekin izenpe-turiko kontratuak –oraindik ere erdiko klase hori existi-tzen baldin bada–. Adierazgarria izan da, ildo horretan,erreformaren gainean adostasunak eraikitzeko moldeanazkenaldian agertu diren pitzadurak. Batetik, EdouardPhilippe lehen ministroak plazaratutako erreformarenzehaztapenak arriskuan jarri du hilabete luzez CFDT sin-dikatuarekin landutako konplizitatea, eta kalkulu akatshorrek mugimendu sozialaren hauspotzea ekarri du.Bestetik, eragile sozialekin plantan emandako kontzer-tazio prozesua bideratzeko Macronek hautatutako kon-fiantzazko ordezkaria, Jean-Paul Delevoye, amildegiraerori berri da; pentsioetarako goi mandatariaren dimi-sioak agerian utzi du mundu zaharreko ajeak norainodauden sustraiturik.

Dudarik gabe, “aste horribilis” erabatekoa izan daabenduko hirugarrena Eliseoko apopilo gaztearentzat.Baina xalo batek soilik pentsa dezake alternatiba sendo-ak, hots pluralak eta partekatuak, bultzatu ezean etekinaatera dakiokeenik Estatuaren bitartekoak maneiatzendituen Eliseoko jauntxoari sorturiko higadurari. Are gu-txiago lurralde-perspektiba ez bada kalea berotu duennahi demokratizatzailearen eroale natural eta eraginkorbezala agertzen. Azken batean, Parisko Gortean hotzika-ra eragin duen mugimenduak ez du nahikoa bere inda-rra erakuste hutsarekin. Alternatibak eraikitzeko estrate-giak zorroztea eta heldu den udaberrian iraganen denhauteskunde prozesuan eragitea klabe izan daiteke. •

{ datorrena }

Bi abendu berdin ez badiraere, hotz da berriro Eliseoan

Lurralde-perspektiba kalean eztanda eginduen gose demokratizatzailearen eroalenatural gisa irudikatzeko aukera badamartxoko hauteskundeei begira

Maite Ubiria Beaumont

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

atzerria

Isaac Asimov errusiaridazlearen zientzia fik-ziozko kontakizunetanagertzen diren robotguzti-guztiak Robotika-ren Hiru Legeak bete-

tzeko diseinatuta daude. Hona-ko hauek, zehazki:

1.- Robot batek ez dio inoizgizaki bati kalterik eragingoeta ez du utziko gizaki batekkalterik jasaterik.

2.- Robotak gizakien agin-duak betetzera derrigortutadaude, betiere, aginduok lehenlegea urratzen ez badute.

3.- Robot batek bere buruababestu beharra du, betiere,hori egitea lehen eta bigarrenlegearen aurkakoa ez bada.

Bada, Asimovek 1942an lege-ok idatzi zituenetik ia zortzihamarkada igaro diren hone-tan, errealitateak fikzioa gain-dituko duela dirudi. Izan ere,gizakiei legeak betearaztekorobot-epaileak martxan daudejada. Eta Asimoven kontakizu-nen oinarri diren hiru legeokbete beharrik gabe.

Justizia programa informa-tikoen esku uzteko argudionagusia epaitegietan pilatzendiren milaka kasu txikiak az-kartasunez aurrera ateratzeada. Alderdikeria eta subjektibi-tatea auziotatik kanpo utzitaegingo omen da gainera. Bai-na, argudioak argudio, hamai-ka galdera sortzen dira robot-

epaileon funtzionamenduaz.Adibidez, nola interpretatukodute legea kasuan kasu?

Txinan duela gutxi aurkeztuzuten Pekingo Internet Auzite-gia. On line epaitegi horrek sordezakeen arbuioa leuntzeko,“epaileari” gizaki itxura emandiote; sortu duten robota kei-nuak egiteko gai da eta ema-kume ahotsa du. Eta prest da-go jada auzi errazak ebazteko.Kasuak aztertu eta jurispru-dentzia jarraitzeko prest omenda. «Adimen artifizialeko epai-leak laguntza emango die he-zur-haragizko epaileei oina-rrizko lan errepikakorrakegiteko», defendatu du Xin-hua agentzia ofizialak.

“Epaileak” ez ezik, Txinandagoeneko garatuta daude sal-tzaileak edo irakasleak izandaitezkeen automatak ere.Txinako ekonomiari bultzadahandia emango dion sektorebaten erakusleak omen.

JURISPRUDENTZIAN ARAKATZEKO GAI

Txinako iFlytek enpresak me-diku laguntzaile gisa jardutenduen robot bat ere garatu du.Pazienteari galderak eginez, 150 gaixotasun identifikatzekogai omen da. Bada, enpresa be-rak, robot-legelari bat aurkez-tu zuen iaz «epaileei ebazpenzuzenak hartzen laguntzeko».Idazkari judiziala ordezkatze-ko gai dela ere badio iFlytek

Behean, Estoniako emakumebat botoa emateko programaerabiltzen. Administraziodigitala oso garatuta dagoBaltikoko herrialdean hainbatarlotan, eta, orain, epaitegietaraere zabaldu dute. Ben STANSALL-Raigo PAJULA | AFP

ROBOTAK EPAILEAuzitegietan juje digitalak erabiltzenaitzindari dira Txina eta Estonia

Pablo Ruiz de Aretxabaleta

Baliabide gutxi dituzten epaitegietan pilatzen diren auziakazkartzea argudio, robotak epaile lanak egiteko erabiltzekoegitasmoak martxan dira. Txina eta Estonia dira aitzindari zalantza ugari sortzen dituzten programok erabiltzen.Roboton «inpartzialtasuna» aipatzen da, baina gakoaerabiltzen dituzten algoritmoak nork sortzen dituen da.

JENDARTEA / b

Page 5: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 4 / 5

enpresak. «Dagoeneko ez dabeharrezkoa norbaitek denaeskuz erregistratzea. Auto ju-diziala jaso, jurisprudentziaaztertu eta epaileari izan dai-tezkeen irtenbideak aurkeztendizkio gure sistemak». Azken urteotan eztabaida

sortu duten zenbait proiektu-tan parte hartu du iFlytek-ek,tartean, Txinan hedatzen aridiren ahots eta aurpegi ezagu-tzako programetan. Horrega-tik, kritika gogorrak jaso ditu giza kontrolerako baliatu dai-tezkeen tresnok garatzeagatik.

ESTONIAN DAGOENEKOMARTXAN

Nortasunaren identifikazio di-gitala hain aurreratu duenTxina bezalako estatu bat ho-rrelako egitasmoetan aitzin-dari izateak ez du harridurasortzen. Bada, Europako esta-tu txiki bat ere ez da atzeangeratu, datozen asteotan mar-txan izango baititu Estoniakrobot-epaileak. Erabakia justi-fikatzeko, Txinako agintarien

azalpen bera eman dute Esto-niakoek: epaileei auziak az-kartzen lagunduko diete ro-botek, baita egun atzeratutadaudenak eguneratzen ere.Gehienez ere 7.000 eurokozigorrak aurreikusten dituz-ten auziak aztertuko dituzte.Alde bakoitzak frogak digital-ki aurkeztu ondoren, robotakauzia aztertu eta epaia sortu-ko du. Alde bat ados ez bada-go, hezur-haragizko epaile ba-tengana jotzeko aukeraizango du. David Fernandez UOC Kata-

luniako Unibertsitate IrekikoZuzenbide eta Politika Zien-tzietako irakaslearen arabera,sistemak berriak erabaki az-karragoak, inpartzialagoaketa fidagarriagoak ekarrikoditu, «epaitegiak desataska-tzen» lagunduko duen aldiberean. Bere ustez, epaileenerabakiak desitxuratzen di-tuzten aurreiritziak desagertuegiten dira arauak mekaniko-ki betearaziz. Hori bai, «arris-

ku etikoak» daudela onartudu. Izan ere, epaileek arau be-ra modu ezberdinetan ulerdezakete, eta berdin gertatzenda delitu bat frogatuta dago-en edo ez erabakitzerako or-duan.Onurak onura, sistemon

arrisku handiena adimen arti-fiziala baliatzen duten robo-ton sorreran datza. Izan ere,epaile digitalek baliatuko di-tuzten algoritmoak sortzekomoduak, akusatuak jasokoduen zigorra baldintza deza-ke. Azken finean, kodeak sor-

tzean, aurreiritziak eta joerakere sar daitezke, nahita edonahi gabe. Gainera, garape-nok enpresa pribatuen eskubadaude, kontrol lana are zai-lagoa bihurtzen da.Horretaz ere aspaldi oharta-

razi zuen zientzia fikzioak.Philip K. Dicken 1956ko “Mi-nority Report” eleberrian, adi-bidez, PreCrime sistema kon-trolatzen duenakerrudunaren zigorra alda de-zake. Ohartarazpenak oharta-razpen, AEBetan antzeko pro-gramak erabiltzen dira jada

akusatuen «arrisku maila»erabakitzeko. Wisconsinekoepaitegiek, adibidez, Compasalgoritmoa erabiltzen dute zi-gorra ezartzean akusatuak etorkizunean berriro delituakegiteko aukera kalkulatzeko.PreCrimen bezala, konputa-gailuak aurretik “daki” delituaerrepikatuko den. Algoritmo-ak talde zehatzak zigortzekojoera duela salatu dute jada,batez ere beltzak. Salaketok,baina, ezin izan dira frogatu,sistemak erabiltzen duen ko-dea enpresa pribatu batenabaita eta ez baitago eskuraga-rri. Texas Hegoaldeko Zuzenbi-

de Fakultatean eta Michigane-ko Unibertsitatean, bestalde, auzien %71 nola amaituko di-ren iragar dezakeen eredu es-tatistikoa garatu dute ikerla-r iek . Halaber, big dataerabiliz, Giza Eskubideen Eu-ropako Auzitegiko kasuen%79 nola amaituko diren au-rreikus dezakeen sistema batgaratu dute Sheff ield ,Pennsylvania eta London Co-llegeko irakasleek.Dubain ere, “Minority Re-

port” eleberriaren antzekoteknologia bat erabiltzen dutedelituak aurreikusteko. SpaceImaging Middle East enpresaarduradunaren hitzetan,«programa elkarren arteanzerikusirik ez duten jarreraketa gertaerak lotzeko gai da». Zalantzarik gabe, epaile la-

netan ariko diren roboten be-rri izatean, zientzia fikzioanezagutu ditugun Hal (“2001Space Odity”), Nexus 6 (“Bla-de Runner”) edo Multivac(Asimoven eleberriak) bururaetortzea saihestezina da. Bel-durra izatea eta honako galde-ra egitea ere saihestezina da:«Onartuko al du jendarteakprograma informatiko batekezarritako zigorra?».

Epaile digitalek baliatuko dituzten algoritmoaksortzeko moduak, zigorra baldintza dezake.Izan ere, kodeak sortzean aurreiritziak ere sardaitezke, nahita edo nahi gabe

Estonian, alde bakoitzak frogak digitalkiaurkeztu ondoren, robotak auzia aztertu etaepaia sortuko du. Alde bat ados ez badago,hezur-haragizko epaile batengana jo ahalko du

Page 6: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

atzerria

Gertaera haiek koronelarenamaieraren hasiera iragarrizuten. Misratah hiria ere setio-pean zegoen eta bertara Mal-tatik itsasoz soilik irits ziteke-en. Gaddafiren indarrek gogor

bonbardatu zuten «martiri hi-ria». Hamar egun luzez, gaue-ro 5 segundo igarotzen zireneztanda batetik bestera. NATO-ren kontrolpean zegoen itsa-sotik iristen ziren jakiak etaarmak portura. Hiri guztiasuntsituta geratu zen, portuabera ere bai, baina historikokiotomandarren portu afrikarnagusia izan den Misratahkomiliziek erasoaldiari nolabaiteutsi egin zioten. Tripoli askoz aiseago erori

zen eta ia ez zen liskarrik izan.Bakanetakoa Bab al-Aziziyanizan zen, hiriaren hegoaldeanzegoen Gaddafiren egoitzan.

Frankotiratzaile batzuk zeu-den, baina ez zuten asko eutsi.

GADDAFIREN LINTXAMENDUA

2011ko gerraren patua erabakizuen bataila Sirten kokatu zen,Gaddafiren jaioterrian. Setiotikihes egiten saiatu zen koronelabaina hegazkin frantsesek berezutabea suntsitu zuten. Hoditeria batean ezkutatuta

aurkitu zuten milizianoek. Ar-ma zuen gainean, baina ezzien aurre egin. Hortxe zegoenhilabete batzuk lehenago tele-bistatik esan zuena bere aurkazeuden «arratoi» guztiaketxez etxe ehizatuko zituela.Hortxe zegoen lehen manifes-tazioak izan zirenean herrita-rrei tiroz erantzutea aginduzuena, hainbat urtez botereanegon zena. Hortxe zegoen, li-biar askoren artean izua eragi-ten zuena: ikaratuta, begiak

anai-arreben arteko gerra bila-katu ziren.Garai hartan gobernuaren

aurka altxatu zirenen alde zu-zenean esku hartu zuten hain-bat potentziak. Horiengatikizan ez balitz, jai izango zuke-ten matxinatuek. Batez ereBengazin, Libiako ekialdeko Zi-renaikako hiriburuan.Gaddafiren tropak setiopean

zeukaten hiriaren ataurrean

zeuden eta lehen liskarrak ha-sita zeuden. Armadaren indarmotorizatua prest zegoen sar-tzeko, Gaddafiren beraren esa-netan «izugarrizko sarraskiaegiteko», baina hegazkin mili-tar frantsesek minutu batzuetan suntsitu egin zuten. Erre-pidean, suntsitutako tanke etakamioien ilarak ikus zitezke-en, asko sutan. Irudia ikaraga-rria zen.

HIRU GERRA LIBIAN AZKEN HAMARKADANAfrikako herrialdeak lurra jo du Gaddafirenaurkako matxinada gerra bihurtu zenetik

Ricardo Garcia Villanova

2011n, Udaberri Arabiarraren itzalpean, MuammarGaddafiren erregimenari eta, bide batez,koronelaren beraren bizitzari amaiera eman zionanai-arreben arteko gerra bilakatu zen matxinada.Kaos hartan agertu ziren agenteek, bertakoek etakanpokoek –munduko potentziak tartean–, hordihardute, hamarkada baten barruko hirugarrengerra ankerrean borrokatzen.

KAOSEAN BIZITZEA / b

Tripoli hiriburu-ko plaza nagu-sia da. Duelaurte batzukitsasertzean ze-goen eta egun,

bi aldeetatik dorre handiek ar-gitzen dute.Alde batean, gaztelu gorria

dago, bere garaian 5.000 urte-ko antzinatasuna duten pie-zak erakusten zituen museoezaguna. Plazan hiru krispetapostu daude, gurdi bat bi zal-direkin eta haurrak plazatikgora eta behera eramaten di-tuen pottoka. Musika topera duten bi fur-

goneta ere ikusten dira, izoz-kia saltzen dutela gogorarazteko. Era guztietako motorrekplaza zeharkatzen dute, jen-dea saihestuz. Jende gutxi, hi-riburuak 2 milioi biztanle di-tuela kontuan hartzenbadugu. Dena den, edozein hiritako

ohiko irudi bat litzateke, Libia-koa ez balitz, hau da, azken be-deratzi urteotan hirugarrengerra pairatzen ari den he-rrialdekoa ez balitz. Miliziakbata bestearen kontra ari diraeta frontea plazatik kilometroeskas batzuetara dago. Lehen gerra 2011n izan zen.

Guztiz atipikoa, eta herrialdeosora zabaldu zena. OndokoTunisian lehertu zen UdaberriArabiarrak bultzatuta, Muammar Gaddafiren erregimena-ren aurka eginez hasitako ma-nifestazioak eta protestak

Haftar mariskalak Tripolibereganatzeko hamaikagarrenofentsiba iragarri zuen aurrekoastean, baina frontea ez da ia-iamugitu ere egin. Bere Libiako Armada Nazionalak

(ANL) eta ekialdeko tribuekmendebaldeko milizien babesa lortzenez duten bitartean, ez dute aurreraegingo, miliziek dutelako kontrolpeanTripoli ingurua. Are gutxiago Misratahko milizia jaioak

aurrez aurre dituztenean. Eta hauek ez

dute Tripoliko GNA gobernua maite,baina Haftarri benetako gorrotoa diote.Gerraren baitako enpate tekniko

honetan, nazioarteko potentziakfitxak mugitzen hasi dira. ArabiarEmirerri Batuekin, Saudi Arabiarekin,Egiptorekin eta Frantziarekin bateraHaftarren alde ari den Errusiakehunka mertzenario (800 bat,Tripoliren esanetan) bidali ditubertara, dirulaguntzekin eta armekinbatera. Halere, Putin ez da batereinozoa eta GNArekin ez du harremana

erabat eten, gerra nork irabaziko zain.Tripoliko GNA etaagindupean –soldatapean– dituenmiliziak ere ez dira gai Haftarren ANLgaraitzeko, Italiaren, Qatarren etaTurkiaren babesa duen arren.Azken herrialde hori, batez ere

Misratahko gobernua babesten duena,Tripolira soldaduak bidaltzeko prestazaldu da, ordainetan GNAk Zipre etaLibia inguruko itsasoan dauden gasmeategiak ustiatzeko baimenaemanez gero.

ERRUSIA ETA TURKIA, AURREZ AURRE BAINA ZEHARKA

Page 7: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 6 / 7

Bederatzi urte eta hiru gerra hauetanirudiak oso antzerakoak dira.

Herritarrak gobernu eta milizienarteko liskarretan harrapatuta daude.

ARGAZKIAK: Ricardo GARCÍA VILLANOVA

Page 8: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

atzerria

noraezean eta gertatzen zi-tzaiona ezin ulertuz.Tratu txarrak eta irainga-

rriak eragin zizkioten, eta az-kenean buruan tiro egindagarbitu zuten. Gaddafiren lin-txamendu publikoarekinamaitu zen gerra, erresisten-tzia foku batzuk kenduta.

SIRTE BERRIRO ERE

Gerra amaituta, teorian Libia-ko gizarteak aurrera egin behar

zuen, baina, aitzitik, egoera az-toratu egin zen. Boterea esku-ratzeko eta herrialdea kontro-latzeko milizien, tribuen etaeskualdeen arteko gerra gordi-na hasi zen. Inguruko beste he-rrialdeekin alderatuta ez zenliskar sektarioa izan, ez bai-tzeuden komunitate ezberdi-nak bata bestearen aurka bo-rrokan. Hala ere, talde politikodesberdinak ez ziren ados jarrigobernu bakarra osatzeko.

Ezintasun horrek eta kan-poko potentzien esku-hartze-ak Libiaren ateak zabaldu ziz-kion Estatu Islamikoari. EIkSirte hiria hartu zuen 2014an,gaddafizaleen laguntzarekin.Sirte Al-Baghdadiren kalifaherriaren hiriburu bihurtuzen, Mosulekin eta Raqqare-kin batera. 2016an EIren bi eraso suizi-

darekin hasi zen gatazka, etaorduan erein zen egungo ge-

rra lehertaraziko zuen hazia.Lehen aldiz hasi ziren erabil-tzen droneak EIren aurkakoerasoaldia prestatzeko mapakegiteko. Hala ere, lehen gerratik bost

urte luze iragan zirenik ere ezzuen ematen. Izan ere, hantxejarraitzen zuten Toyota pickup-ak, bakoitza bere Duskare-kin (sobietar aroko kalibrehandiko metrailadore antiae-reoak), Dragonovak (sobietar

aroko frankotiratzaileen fusi-lak), PK-k, tankeen aurkako ar-ma eramangarri sobietarrak,AK-k (erasorako sobiet fusi-lak), T55 eta T62 tanke batzuk(sobietarrak hauek ere). Ho-rrez gain, Errusiako Armadaksaltzen dituen Grad misilakjaurtitzeko kamioiak ere ikuszitezkeen.EIren aukako gerra basatia

izan zen eta jihadistek gutxie-nez 87 Dogma (lehergailuz be-

Page 9: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 8 / 9

tetako kotxeak) jaurti zituztenerasotzaileen aurka. Beren bu-ruaz beste egiten zuten amoreematen zutela esaten zutenemakume jihadistek, lehergai-luz jositako gerrikoak gainean.Lehergailu tranpez (BoobyTraps) josi zituzten hiriareninguruak.Askatasunaren egunean hiri

barruan zegoen jihadista taldetxiki batek amore eman zuenbaina bizirik erre zituzten guz-

tiak, Libian kalifa herriarenamaiera kiskaldutako giza ha-ragiarekin «ospatuz».

2019KO APIRILA

EIren bukaerak ez zuen bera-rekin ekarri, ordea, milizienarteko gerraren eta familiapolitikoen arteko liskarrenamaiera. Jalifa Haftar jenera-lak, Tobruk ekialdeko hirianegoitza duen gobernu alter-natiboaren agintariak Tripo-

liren aurkako erasoaldia hasidu aurtengo apirilean.Hirugarren gerra hau infle-

xio puntu berria da Libian,kanpoko potentziak birposi-zionatu egin direlako. Gaine-rakoan ez da ezer aldatu. Ho-r i ba i , Haftarrek zeruakontrolpean du Arabiar Emi-rerri Batuen hegazkin milita-rren laguntzarekin. Bainaezin du Tripoli lurrean bere-ganatu.

Bazirudien kapaza izangozela, baina aurkariek lurrekogerran duten esperientziare-kin (gehienak Misratahko mi-liziakideak dira eta Sirten au-rreko bi gerratan borrokatuziren) ezinezkoa du eta Tripo-liko GNA Batasun NazionalekoGobernuak, Nazio Batuen Era-kundearen babesa duenak, zu-tik dirau.Libia gaur egun xake taula

bat da, eta bertan Europar Ba-

tasuna (batik bat Italia etaFrantzia), Golkoko satrapiaketa Egipto, Errusia, Txina etaAmeriketako Estatu Batuaklehian ari dira herrialdearenondasun naturalen gainekokontrola zeinek hartuko.

Bertako zibilak, aldiz, larru-tik ordaintzen ari dira egoerahori. Milaka izan dira hildako-ak, duintasunez bizitzeko au-kerarik eskaintzen ez duen he-rrialdean.

Page 10: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ zi

entz

ia /

lon

don

cal

lin

g Paseo gidatu bataldirietatik, horrahor joan denigande goizekoplana. Atari Kultu-ra Arkitektonikoa

elkarteak antolatuta eta Jo-nander Agirre eta ni neu gida-ri lanetan, Donostiako Bide-bieta eta Pasaiako Trintxerpeauzoetako arkitektura eta hi-rigintza ezagutu genituen ho-gei lagun pasatxorekin bate-ra.Rainer Maria Rilke poeta

austriarrak zioen haurtzaroadela gizakiaren benetako abe-rria, eta halako baieztapen po-toloen zalea ez banaiz ere, au-zo hauei diedan estimuaazaltzen laguntzen du. Proiek-tu pare bat egin ditugu aldi-rietako arkitektura maiz es-tigmatizatuaren inguruan:Bastartak mugikor aplikazioa,CAF-Elhuyarren sormen bekari esker,eta “Gehiengoaren hiria” liburua, Jo-nanderrekin batera hau ere, Ereitenenpresari eta Pasaiako Udalari esker.Gaiak interesa sortu duela-eta orohar gustura gaude emaitzarekin, bai-na arantza bat ere badugu, iltzatuaegon ez arren harramazka egitenduena.

Mikel Goñi pasaitarrak eman zigunlehenengo pista «Gehiengoaren hi-ria» liburuaren aurkezpen saioan:jakitun ote ginen auzo horiek miti-fikatzeko edo idealizatzeko arris-kuaz. Egia esan, izan bagara, etanahita saihesten dugu esaterako «ba-lioan jarri» esamoldea –beti lortzenez badugu ere–, gaztelaniazko «poneren valor» gorrotagarriaren itzulpentraketsa izateaz gain, azal atseginekohirigintza espekulatzaileak erabil-tzen duen amarrua dela ulertzen du-gulako. Zilegi da ikara sentitzea poli-

tikariei zure auzoa «balioan jartzekoordua dela» entzuten badiezu.Oso fina da auzo bateko arkitektu-

raren interesa azpimarratzearen etahura idealizatzearen arteko muga. Be-larraren ahoan bezala sentitzen dabat, ekilibrista baten moduan ia, aldebatera ala bestera erortzeko beldur.Balio beza adibide moduan paseoan,liburuan eta aplikazioan azaltzen du-gun etxebizitza bloke bat (San Jose Ar-tesano etxe-taldea, Iturriaga Dou,1964). Labur: triplex txikiak dira (50m2), eta honek fatxada-jolas interes-garriak ahalbidetzen ditu. Higiezin-agentzia bati esker etxebizitza batezagutzeko aukera izan genuenean,«bikote gazte batentzat aproposa» ze-la esan ziguten, horma batzuk botata«espazio diafano bat» lor zitekeela,eta bazela ondoz-ondoko bi triplexerosi zituen familia bat ere, «100 me-tro koadroko etxebizitza ederra» lor-tu zuena. Baiki, adibide paradigmati-

koa gentrifikazioaren gidaliburu ba-terako.Bitartean, Mikelek azpimarratu zi-

gun errealitatea oso bestelakoa zen:ohikoak ziren familia ugariak gaizkiisolatutako etxebizitza ñimiño horie-tan, apenas urbanizatu gabeko auzoahaztuetan.

Svetlana Boym-ek bi nostalgia motabereizten zituen. Alde batetik nos-talgia berreraikitzailea, iraganari ña-bardurarik gabeko «egia» idealizatubat eskaintzen diona. Bestetik nostal-gia erreflexiboa, iragana memoria-za-ti ezberdinen –are kontraesankorren–puzzle moduan ulertzen duena. Etahalaxe gabiltza gu, bigarren aldaerahonen alde lehenengoan erortzekoarriskua etengabe saihestu nahian,turistak ez diren –baina ia– laguneifree tour-ak ez diren –baina ia– ibilbi-de gidatuak eskaintzen dizkiegun bi-tartean. •

Ilustrazioa: ANDER GORTAZAR BALERDI

«Free tour»

Ander Gortazar Balerdi - @andergortazarArkitektoa

Page 11: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Porrot historikoa izan da. Porrota bainogehiago, suntsiketa. Ezkerrekoak garenon-tzat, Jeremy Corbynek ez ditu bakarrikhauteskundeak galdu, berarekin ezkerra-ren azken ilusioak ez ote diren galdu sus-

moa handitu da. Abertzale garenez gero, Irlandako etaEskoziako anai-arreben emaitza oso politekin kontso-latu gaitezke. Baina Corbynekin gertatu dena, gainetikbada ere, aztertzekoa da. Izan ere, 1935. urtetik ezagu-tzen ez zuten porrot kataklismikoa izan dute laboris-tek, ia hamarkada bat oposizioan egon eta beste ha-markada batez gobernutik kanpo egotera kondenatuditzakeen porrota. Zer gertatu da? Zer ondorio atera behar ditu ezke-

rrak? Zer ikasi eta zer ez da ikasi behar? Erantzun mo-tza den-dena Brexitarenerrua izan dela pentsatzeada. Horrek, baina, ez duden-dena esplikatzen.Ezkerraren, munduko ez-

kerraren, ilusio asko galdudira. Hauteskunde sistematranpati eta ustela izandaere, demokrazia erreal bate-an bizi garela, errotikako al-daketak posible direla, ilu-sio horien guztien porrotaere izan da. Sistema honetan botereak ez du sekula gi-zartearen eta planetaren aurrerabidearekin erradikalkiengaiatutako sozialista batek gobernua hartzen utziko,klase korporatiboaren boterea ez du galtzen utziko.Hori baieztatu da Britainia Handian eta aitortzea ez dagaltzaile txarra izatea.Laborismoan barne borroka fratizida dator orain,

hori aurreikusten dute denek. Corbynen eta Tony Blai-rren jarraitzaileen artean. Eta borroka igualtsua esperodaiteke AEBetan ere. Bernie Sanders eta AlexandriaOcasio-Cortez bezalako sozialisten eta Joe Biden etaclintontarren klanaren artekoa. Baina Corbynek hara-gitzen zuen ideia hil egin al da? Dimisioa aurkeztu dueta alderdi laboristak liderra aldatuko du, baina bereideologia eta programa ere aldatu behar al dira?

Ez, ez da egia sozialismoa ardatz zuen hauteskundeprogramaren errua izan dela dena. Industriaren, ura-ren edo trenbideen nazionalizazioa proposatzea, adibi-dez, ez da adituek dioten bezala historian inoiz idatziden suizidio-ohar luzeena. Egia da, baina, buruari buel-tak ematekoa, proposamen horiek hauteskunde pro-grama edo manifestu bezala ez dutela egiazki axola,hauteskunde estrategia bezala ahulegia izan direla. Gi-sako plan eta politikek ez dituztela gehiengoak ziurta-tzen hauteskundeetan, ez dutela berez boto-emaileamobilizatzen, nahiz eta beren detaileek nola goberna-tuko litzatekeen aurreratu dezaketen.Aztertzekoa da Jeremy Corbyn pertsonaia eta norta-

sun bezala hiltzeko, Britainia Handian inoizko lider in-popularrena bilakatzeko operazio itzela. Tabloide eta

hedabide handiek hilabeteak eman dituzte horretan.Egun, adibidez, jende gehienak uste du Corbyn antise-mita dela horren froga bat bera ere izateke. Adituekonarpen gabezia hori azaltzeko esango digute nortasu-nez karismarik gabeko hippy bat zela, bere politikekinherrialdea infernu marxistara kondenatu nahi zuenkomunista, bere aliatuengatik segurtasun nazionalera-ko arrisku, eta jakina, antisemita dela errotik.Ezkerrekook, desesperantza uneetan, behin eta be-

rriz, “irabaz dezakegu”, “irabaziko dugu” zenbat aldizez ote dugu errepikatu! Normala eta egia ere bada,bai. Irabazteko, baina, orrialdea pasatu eta plaza pu-blikora atera behar da, txosten politikoekin bainogehiago, sinplea eta emozionalki indartsua den mezubatekin armatuta. •

{ asteari zeharka begira }

Corbynen porrota ezkerrarenilusioen amaiera al da?

Corbyn «hiltzeko» operazioan, karismarikgabeko hippy, infernu marxista dakarrenkomunista, segurtasun nazionalerakoarrisku eta antisemita dela zabaldu da

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi Berastegi

Page 12: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herria

Basauriko kartze-lan ihes saiougari izan dira.1969an, ETAkohamar presoketa bost sozialek

beren saioa gauzatzea lortu zu-ten. 1976ko abenduaren 9an,beste bost lagunek teilatu bate-tik soka batez ihes egitea lortuzuten... ustez. Hala esan zutenagintariek eta hala argitaratuhedabideek. Egun argiz aldeegin omen zuten, eta kartzela-ko harresiaz bestaldean soka-tzar bat agertu zen. Egiaz, or-dea, kartzelan bertan zeudengordeta Iñaki Aramaio eta Pa-txi Arana ETA militarreko pre-soak, Pedro Martinez de Ilar-duia PC (r)-koa eta SantiagoMarcos eta Jose Vicente Darocapreso sozialak, benetako ihesal-dia prestatzen.Asteon, gertakari hartan oi-

narritutako “Ihesaldia” telesai-laren bost atalak eman dituETBk, eta GAUR8k ustezko ihe-saldi haren benetako protago-nistetako batekin hitz egitekoaukera izan du.

Kontalari trebea da Iñaki, etaondo gogoan ditu ia hilabetebiko itxialdi hartan gertatutakoxehetasun ñimiñoenak ere.Ganbarako ezkutaketa kontatubaino lehenago, baina, zergatikbururatu zitzaien horrelakoihesaldia azaldu beharra dagoe-la uste du. Hilabete lehenago, 1976ko

azaroan, preso politikoek patio-ko zoruko kutxatila batetikegindako zulo bat idoro zutenBasauriko kartzelako kartzele-roek. Presoak berehala hasi zi-ren pentsatzen non hasi beste

harko zuten, tailerretako sarbi-dea eurek zeukatelako, giltzaketa guzti. «Argi zegoen gurekinjoan behar zutela ganbarara,gainera oso onak ziren», dioIñakik, eta gogora ekarri du Ca-rabanchelgo espetxean urte ha-sieran gertatutako istorio bat. Han berrehun metro baino

gehiagoko zuloa aurkitu zuten,kartzela osoa zeharkatzen zue-na; izan ere, kartzelatik kanpozegoen hesi bateraino iritsi zi-ren Iñaki eta beste presoak. Es-tolda batetik atera zitezkeen,baina preso politiko guztiakaterako baziren, hesi hura botaegin behar zuten, bestaldean«Madril oinez lasai-lasai zehar-katzeko moduko hodi biltzailebat zegoelako». Handik sei hila-betera-edo, Pedro Costa kazeta-riak “Interviu” aldizkarian zuloharen berri argitaratu zuen,baita preso sozial baten salake-ta zela-eta topatu zutela. Huraomen zen zuloaren berri zekienpreso sozial bakarra. Caraban-chelgo ospitalera eraman zu-ten, ordea, eta, alta ematen ezziotenez, preso politikoek aldeegin eta bera salduta utziko zu-telakoan, kartzelako zuzenda-riari kontatu zion. Edonola ere,inor ez zuten zigor zeldetaraeraman, beharbada preso harkjarri zituen baldintzetako batinor ez zigortzea zelako.

USTEZKO IHESALDIA

«Gogoratzen naiz 1976ko aben-duaren 9ko goizean bisita izangenuela. Familiarrak itxaro-pentsu agertzen ziren, eta gu‘bai, aita, bai ama, laster egon-go gara kalean’. Arratsaldean,dena prestatu eta gero, janaria,lan egiteko tresnak, botikinaeta abar hartuta, agur Ben-Hureta etxe berrira alde egin ge-nuen, ganbarara, alegia, taile-rrean zehar eta patio batetikigota, aurretik prestatutako tei-latuko zulotik sartuz».

1976ko abenduaren 11nhedabideek Basaurikokartzelan izandako ihesbaten berri eman zuten.Behean, «Abc»egunkariak kaleratutakoalbistea. GAUR8

IHES EDERRA, EZ BETEABasauriko kartzelako ia hilabete biko ihessaioa, protagonistetako batek kontatua

Xabier Izaga Gonzalez

Duela 43 urte, Basauriko espetxetik bost presok ihes eginzutela argitaratu zuten hedabideek. «Ihesaldi» hurabenetako ihes saio baten hasiera baino ez zen izan, ordea.Gertakari hartan oinarritutako fikziozko telesail bat emanberri du ETBk, eta egiazko protagonistetako batekGAUR8ri 52 egun haietan bizi izandakoa kontatu dio.

JENDARTEA / b

bat, baina ez zekiten non egin,azken hilabeteetan hainbat zu-lo agertu baitziren han-hemen-ka. «Espetxe hark Gruyère gaz-ta ematen zuen», dio Iñakik.Gainera, beste arazo bat ere ba-zuten: denbora. Bazuten bestekartzela batera eramango zi-tuzten susmoa, beharbada, Ga-bonak baino lehenago. Halakobatean, ihes simulakro bat egi-tea bururatu zitzaien, ondorenkalerainoko zulo bat egiteko. Euren asmoa preso politiko

guztiak ateratzea zen, eta presosozial bik ere parte hartu be-

Page 13: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 12 / 13

Euretako hiruk material guz-tia ganbarara eraman eta bestebiak teilatuetatik arrastaka kar-tzela erdiraino iritsi ziren, bathan zelatan geratu zen, eta, bes-teak, goragoko beste teilatu ba-tetik, aurretik prestatuta zeuka-ten sokatzarra bota zuen. «Unehaiek oso tentsio handikoakizan ziren; egia esan, ganbara-rako bidea hartu genuenetik,dena zen tentsioa». Ondoren,hesi bat altxatu zuten. Ganba-rak galeria bi zeuzkan, angeluzuzenean, eta bien erdian erai-ki zuten hesia. Hartara, kartze-lariak teilatuko zuloa aurkitueta sartu izan balira, hesi horre-kin egingo zuten topo eta ezzuten imajinatuko hesiaz bes-talde iheslariak zeudenik.

«Hurrengo minutuetan zergertatuko zain geratu ginen.Handik gutxira hasi ziren oinhotsak, deiadarrak, ‘aquí no es-tán, aquí tampoco, vamos a mi-rar ahí’… hori guztia gugandikoso hurbil. Zelako tentsioa! Az-kenean, joan egin ziren eta la-saitua hartu genuen». Ganbara-ra igo baino pixka bat lehenagokartzeleroen sukaldetik hartu-tako irratiko berrien zain gera-tu ziren. «Irratia oso inportan-tea zen. Funtzionarioak probaguztiak aztertu eta gero aldeegin genuela ziur zeudela jakinarte, ezin ginen lanean hasi.Gainera, geu ere ez geunden se-guru sinistuko zutenik; izanere, ihes simulakroa egin ge-nuenean zegoen argiarekin, ezzen erraza sinistea».

Ganbara azpian tailerreko ge-la itsu bat zegoen, eta hara jais-ten ziren gauero zuloa egitera.Batek, beti berak, zulatu egitenzuen, beste bik lagundu egitenzioten, batek lurra zakuan sar-tzen eta besteak gela itsura era-maten, eta goikoek soka bate-kin zakuak igotzen zituzten.

«Egun haietan guztietan pa-satutakoa geuk bakarrik daki-

gu». Errutina nagusi zen, gauezhainbat orduz lan egin eta egunosoan isilik eta geldi egon be-har zuten, tailerretik entzun ezzitzaten. Hala ere, zenbait gora-behera ere izan zituzten; esatebaterako, zuloa urez bete zi-tzaienean. Bestalde, hainbattresna egin zituzten, hala nolaolio lanparatxoak. Beraiekineraman zuten jana amaitu zi-tzaienean, beren lagunek zelu-larreko zelda bateko leihoanuzten zietena hartzen zuten.Preso politiko gutxi ziren kar-tzela hartan, ordea, eta lanaldiluze eta gogorra egiten zutenbost lagunentzako jana lortzeaez zen samurra izango.

ZULOA, AGERIAN; ZULATZAILEAK, EZ

«Zuloa aurrera zihoan, eskuakurratuta, erabat minduta». Etahilabetetsu igarota, kartzelakoharresiraino iritsi ziren.

«Urtarrilaren 14ko goizean,etzanda geundela, kolpe bat en-

tzun genuen. Zer zen ikusteraaltxatu ginen eta kamioi bat tu-nelaren gainean harrapatutazegoen; ‘ai, ene! erori gara!’. Ziz-tu bizian, gauza konprometi-tuak ezabatzen hasi ginen. Ge-ro funtzionarioak tailerrerairitsi ziren eta haien solasak en-tzun genituen. Gela itsuarensarrerako zuloa estaltzen zuenmahaia kenduta, kolpeka hasiziren eta zulora sartzeko tran-pola aurkitu zuten. «¡Mira quéagujero!», entzun genuen, «es-to seguro que lo han hecho losque fueron trasladados hacetiempo, no parece de ahora».Han zegoen guztia atera zuten:latak, ontziak, arropak, eta abar.Fluoreszente bat ere ikusi zute-nean, harrituta geratu ziren no-la arraio instalatu genuen ar-gia. Goitik, dena entzutengenuen. Egun osoa eman zutenzuloa bisitatzen».

Ganbarako maizterrek ez zu-ten amore emateko aukera az-

tertu ere egin, ordea: «Txo,oraindik ez gara jausi». Eta be-rehala hasi ziren pentsatzennon egin beste zulo bat. «Kar-tzelako zurrumurruaren arabe-ra, behekoa antzinako zuloazen eta gu, beraz, pozik».

Hurrengo egunetan hainbatsaio egin zituzten sokarekin.Burdinazko eskailera luze batere egin zuten, harekin eta so-karekin, laino itxiaz baliatuta,alde egiten saiatzeko. Beste au-kera bat egunero kartzelara sar-tzen zen kamioian ateratzeazen, eta beste bat emakumeendepartamentuan zulo bat egi-tea. Han PC (r)-ko militante batzegoen, gizonen moduluan ze-goen beste baten emaztea, etakontaktua zuten harekin. Zu-zendariaren autoan alde egiteaere pentsatu zuten, garajerainoiritsita. Aste luze bi eman zituz-ten ahalegin haietan.

«Egia esan, aurkitu gintuztenarte kontu asko eta benetan bi-

Iñaki Aramaio, GARAkoerredakzioan. Endika PORTILLO | FOKU

Page 14: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herria

txiak gertatu zitzaizkigun, ba-tzuk barregarriak, eta, bestebatzuk, berriz, ez hain barre-garriak. Esate baterako, do-meka batean beste zulo bategin eta garbitegira jaitsi gi-nen. Bertatik manta batzukhartzen ari ginela, emakumepreso batzuek ikusi eta ‘¡tíosbuenos!’ hasi zitzaizkigunoihuka, ‘¡venid aquí!’. Gixajo-ek ez zuten imajinatu ereegin alde egin zutenak gine-la». Beste behin, zerbitzuburua-

ren bulegora joan, giltzakhartu, ganbaran berriak egineta goizeko laurak aldera ori-ginalak itzuli egin zituzten.«Ezin duzu imajinatu ere eginzelako tentsioa bizitzen zenhorrelako egoeretan», dioIñakik, eta beste pasadizo batgogoratu zaio: «Kamioia zu-loan trabatu baino lehenago,zuloa egitera jaisteko eta lurzakuak jasotzeko erabiltzengenuen gela itsuan geundela,funtzionarioak tailerrera sar-tu ziren eta guk ez genuenganbarara igotzeko astirikizan. Bertan geratu beharraizan genuen». Bitartean, gauza asko gerta-

tu ziren kalean, eta eurekhaien berri jakiten zuten; esa-te baterako, Villaescusa eta

Oriolen bahiketa, Estatu es-painoleko Erreforma Politiko-rako erreferenduma...

IHESAREN AMAIERA

Urtarrilaren 31 egun normalaizan zen, harik eta iluntzean tei-latuan gordetzen zuten eskaile-ra falta zela ohartu ziren arte.«Handik gutxira, tailerretan za-rata baino ez zen entzuten, fun-tzionarioak histeriko, oihuka.Berehala konturatu ginen gure-ak egin zuela eta ganbaran gau-za konprometituak ezabatzenhasi ginen. Bat-batean, ilunpe-tan, teilatuko berezko tranpole-tik, gugandik hurbil, hanka batikusi genuen, ganbarara sartunahian. Orduan, argia piztu eta‘¡estamos aquí!’ oihukatu ge-nuen. Ikustekoa izan zen gizonhark gorantz egin zuen jauzia.‘¡Aquí están, los hemos encon-trado!’. Beldurrez, guardia zibi-

lei deitu zieten. Haietako batekesan zuen: ‘¡Venga, salid deahí!’. Eta guk ezetz, ordu erdi-ren buruan aterako ginela, etanahiz eta hasieran ezezkoa jaso,azkenean onartu egin zuten,zer erremedio. Izan ere, sartze-kotan banan-banan sartu beharzuten, lehenengo hanka bat, ge-ro bestea eta azkenean gorpu-tza. Zein ausartu lehenengosartzen?». Ordu erdia igarota, ateratze-

ko esan zieten, «eta guk handikez ginela aterako. Eurek: ‘pordónde, por la lavandería?’, etaguk, ‘no, por el taller’. ‘Joder, to-davía tenéis otro agujero?’». Ko-rrika hasi ziren teilatuetatik,baina tailerrera jaitsi zirenera-ko, gu behean geunden. Horre-tara, ez zuten gu sokatik jaitsibitartean zigortzeko aukerarikizan. Gero, patioko horman ja-rri gintuzten. Guardia zibil askoziren, txakur eta guzti. Hainzeuden urduri, ezen haietakobati tiro batek ihes egin zion.Guk Basajaun ematen genuenia bi hilabeteko bizarrarekin!Biluzarazi, miatu eta zelda ba-natan bakartu gintuzten». Zeldetan itxi eta ordubetera,

zuzendaria eta zenbait funtzio-nario joan zitzaizkien zeldetara,epailearen aurrean egin behar-ko zuten deklarazioan euren al-

deko datuak emateko eskatuz.«Funtzionarioen eta guardia zi-bilen artean kristoren zalapartazegoen, ihes saioaren erantzu-kizuna elkarri egozten baitzio-ten. Aztertuko genuela esan ge-nien: ‘Al menos que no nosmetan 40 días de celdas’. Urdurizeuden, oso, batez ere zuzenda-ria, hainbesteraino non elkarre-kin biltzen utzi ziguten. Azke-nean, dutxetan erabaki genuenamnistia aldarrikatzeko protes-ta bat izan zela esatea, aste ba-tzuk lehenago agertutako zuloaez zela gurea, eta amnistiaemandakoan pankarta batekinagertuko ginela. Ez ziguten si-nistuko, baina guri bost axola.Biharamunean, gosaldu egingenuen, eta, gero, azterketa me-dikoa egin, dieta berezia jarrieta ilea moztu ziguten».Handik bospasei egunetara

kartzelaz aldatu zituzten ihessaio luzean parte hartu zute-nak. Iñaki Puerto de Santama-riako presondegira eraman zu-ten. «Han, zigor zeldetara sartubezain laster, funtzionario batetorri zitzaidan kafe bat eta li-buru batekin. Nik esan nion:‘Jode, menudo recibimiento’,eta berak: ‘el recibimiento es delos compañeros que tiene ustedaquí’. ‘Pues diles que eskerrikasko’».

Zuloa aurkitu zuten, baina ganbarakomaizterrek ez zuten amore emateko asmorik:«Txo, oraindik ez gara jausi». Eta berehala hasiziren pentsatzen non egin beste zulo bat

«Zelako tentsioa! Azkenean, joan egin ziren etalasaitua hartu genuen». Ganbarara igo bainopixka bat lehenago kartzeleroen sukaldetikhartutako irratiko berrien zain geratu ziren

Berrogeita bi egunigarota harrapatuzituzten bost iheslariak.Besteak beste, «Punto yHora» aldizkariakkontatu zuengertatutakoa.GAUR8

Page 15: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

Urte bi eta erdi pasatxo emana zengiltzapean Iñaki Aramaio Basaurikokartzelatik ihes egiteko ganbarabatean gordetzea erabaki zutenean.1974ko apirilean atxilotu etakartzelatu zuten, soldadutza egiten arizela. Ihes saioaren ostean, Puerto deSanta Mariako presondegira eramanzuten eta handik irten zen 1977koapirilean aske, Madrilgo Gorteekonartu zuten Amnistia Legea zela-eta.1979ko martxoan, berriro atxilotu etakartzelatu zuten, urte bereko urrianSoriako espetxetik irten zen arte.1980eko apirilean hirugarrenezharrapatu zuten eta, besteak beste,Soria eta Herrerako kartzeletan izanzen. 1987an, euskal presoensakabanaketa hasi zenean,Almeriakora eraman zuten. 1988koapirilean irten zen. Arretaz ikusi du “Ihesaldia”

telesaila. Dirudienez, filmarenarduradunek ihes saioan parte hartuzuten lagun birekin hitz egin zuten.«Nirekin ez, behintzat», dio Iñakik,«orain dela gutxi arte ez dut harenberri jakin. Basauriko espetxekoganbaran idatzitako egunkari bat ereerabili omen dute filma egiteko, nikzegoenik ere ez nekien egunkaria». Filma fikzioa da, eta ez zaio gaizki

iruditzen benetako gertakari bateanoinarritutako fikziozko film bategitea; hala ere, telesail honekbenetan gertatu zenarekin ez daukalazerikusirik dio, eta tratamenduakritikatzen du. «Ez du islatzen nola

gertatu zen, ezta haren ingurukojendearen izaera eta jokaera ere. Zerda fikzioa eta zer errealitatea?». Dioenez, telesailak erakusten dituen

gauza batzuk pentsaezinak ziren.Esate baterako, ganbaran isilik egon

behar zuten tailerrean jendea laneanari zenean, eta ondoren eurek zuloanlan egin behar zuten; horregatik,sinestezintzat jotzen ditu telesailakerakusten dituen ganbarakozalapartak. Edo bisean biseko bisitak,amestu ere egiten ez zituztenak. Edonola ere, okerrago iruditzen zaio

protagonisten eta oro har presoenirudia: «Harroputzak balira bezalaagertzen dira sozialak, eta ez zenhorrela. Han denok elkarerrespetatzen genuen. Filmeanetengabeak dira euren eta politikoenarteko sesioak, denak oso erasokoragertzen dira, eta hori ez da inondikinora horrela. Preso sozialen etapolitikoen artean ez zen inolakoarazorik izan. Funtzionarioekin erenormaltasunez hitz egiten zen garaihartan, gaur egun ez bezala, etaBasaurin ez zuten preso sozial bat erejotzen preso politikoak ginenbitartean behintzat. Bazekiten bestelasalaketa jarriko genuela eta arazoakizango zituztela». Euskal preso politikoen eta haien

erakundearen irudiari dagokionez,normalago eta alaiago egoten zireladio, ez beti bekozkoa zimurtuta;kartzela barruan erakundeko lider batagertzea, erakundeak amnistia etaondoren erakundea bera arriskuanjarriko zutela esatea eta oro har harenjokaera, berriz, «haluzinagarria»iruditzen zaio. «Argi utzi nahi dutgauza bat: gu ez gintuen inorkpresionatu, ezta kontrolatu ere, aregutxiago erakundeak. Ez dakit zeinden filmaren helburua, ikusleak esandezala, baina errealitatea erakusteabehintzat, ez».Laburbilduta, filma bestela eginda

izan zitekeena ezerezean geratu izanapena handia dela uste du. Badago Basauriko ihes saio haren

gaineko liburu bat, baina argitaratugabe, Iñakik berak idatzia. «Sarrik[Joseba Sarrionaindia] eman zidanaholkua nola egin. Euskaraondarrutarrean grabatu eta geroidazteko esan zidan. Horixe eginnuen, orduak eta orduak grabatu etagero folioetara pasatu».

«EGIAZKO GERTAKARI BATEAN OINARRITUA EI DA ‘IHESALDIA’TELESAILA, BAINA EZ DU ERREALITATEA ISLATZEN»

2019 | abendua | 21

GAUR8• 14 / 15

Goian, duela 43 urte guztiz urratuta zeuden eskuak. Azpian, Basauriko kartzela, gaur egun. Endika PORTILLO - Monika DEL VALLE | FOKU

Page 16: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

hutsa

iRRITZIA:

{

}

AmaiaBALLESTEROS

Page 17: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 16 / 17

Hitanoa, hike-ta edo hika-ko trata-m e n d u aohikoa daEuskal He-

rriko leku askotan; beste ba-tzuetan, berriz, gainbeherandago duela hainbat hamarka-datik, edo are galduta ere. Hi-tanoaz hitz egitean, ordea, to-ka eta noka bereizi beharradago, hurrenez hurren gizo-nezkoari eta emakumezkoarihitz egiteko adizkerak, alegia.Lehenengoak leku askotanosasuntsu dirauela esan ba-daiteke ere, ezin gauza beraesan nokari dagokionez.

Horixe gertatzen da Oñatin,eta bertako herritar talde ba-tek, emakumeen hitanoa gal-tzen ari dela ikusita, zenbaitgaldera plazaratu zituen: zer-gatik joan da galtzen neskenhitanoa? Zenbat emakumek

dakite noka? Nola jaso dute?Transmititu al dute? “Ingo xo-nau!” izeneko ekimenak urte-bete eman du lanean galderahoriei erantzuna bilatzeko as-moz eta joan den zapatu goi-zean aurkeztu zuen Oñatikonoka jaso eta biziberritzekoproiektua Santa Ana antzo-kian. Aurkezpena baino lehen-txoago, noka dakiten emaku-

bilera bultzatzeko txapak ba-natu zituzten.

HERRI EKIMENA

Urte hasieran, herritar horiekzer eta nola egin erabakitzekoelkartu eta Badihardugu eus-kara elkartera jo zuten, elkartehorrek ahozko ondarea jaso-tzen egiten duen lanaren jaki-tun. Udalaren babesa lortuta,2019ko otsailean herriko hain-bat emakume elkarrizketatzenhasi ziren. Batetik, hitanoariburuzko esperientziak, eta,bestetik, hikako beraien jardu-na jasotzeko. Idoia Etxeberriafilologo, idazle, Badiharduguelkarteko kide eta “Ingo xo-nau!” egitasmoaren arduradu-nak egin zituen elkarrizketak,baita horien azterketa ere,otsailetik maiatzera bitartean.Guztira, 54 lagun izan dituztekamera aurrean, 52 emakumeeta bi gizonezko, tertulia mistobi ere grabatu baitzituzten, no-ka ez dela emakumeen kontuabakarrik ikusarazteko, bainabetiere emakumezkoei lehen-tasuna emanda. Elkarrizketa-tuek emandako informazioare-kin prestatu dute ikerketa:«Elkarrizketetatik ateratakodatu guztiak aztertu genituen:bakoitzak nola jaso duen noka,zuzenean, zeharka, etxean jasoduten, eurek transmititu du-ten… hori guztia diagnostikoanagertzen da», dio Etxeberriak.

Oso pozik ageri da proiektua-ren arduraduna «egundokoerantzuna» izan dutelako.Orain arteko lanak Badihardu-gu elkartearen ardurapean etaAhotsak.eus proiektuaren babe-sean egin dira, baina aurreran-tzean eragile gehiagoren partehartzea ere aurreikusten dute.

Ikerketa-diagnostikoa egiteko,herriko hamahiru datu-biltzaileeta informatzaile boluntariorenlaguntza ere izan dute. Oñatikohamasei baserri-auzoetan egin

Oñatiko emakumenokadunak, Dukearenparkean. Juanan RUIZ I FOKU

«INGO XONAU!»Oñatiko noka biziberritzeko egitasmoaktransmisio etenaren kausak azaldu ditu

Xabier Izaga Gonzalez

Oñatiko zenbait herritarrek beren herrian hitanoarentransmisioan izandako etenari erreparatu zioten,gehienbat nokari dagokion etenari, hain zuzen.Badihardugu elkartearekin harremanetan jarri eta«Ingo xonau» egitasmoa abiatu zuten. Harenarduradun Idoia Etxeberriarekin hitz egin dugu.

EUSKARA / b

meen argazkia atera zuten Du-kearen parkean, eta, ondoren,proiektua eta diagnostiko ba-terako ikerketaren emaitzaaurkeztu. Dokumental laburbat ere erakutsi zuten, noka-ren galeraren arrazoiak azal-tzen dituena Oñatiko 50etikgora nokaduni egindako elka-rrizketetan oinarrituta. Ekital-diaren amaieran, nokaren era-

Page 18: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herria

dute datu-bilketa, hitanoa base-rri giroan gorde delako ondoen,noka dakiten emakumeak gutxigorabehera zenbat diren jakite-ko. Hori bai, gaur egun herrigu-nean, auzoetatik kanpo bizi di-renak ere aintzat hartu dituzte. Aldi berean, egindako graba-zioak lantzen eta bideo-pasar-teak Ahotsak.eus webguneanipintzen ere joan dira. Graba-zioak osorik aztertzen, pasarteonak identifikatzen, laburpe-nak egiten, bideo-pasarteakeditatu eta sareratzen… Graba-zio asko dira eta oraindik ezdituzte denak aztertu, bainadagoeneko ia 400 bideo-pa-sarte labur daude ikusgaihttps://ahotsak.eus/proiek-tuak/onatiko-noka-ingo-xo-nau/ helbidean. Proiektua, beraz, ez da aur-kezpenarekin amaitu; izan ere,jasotze-fasea amaituta, lanke-tarekin jarraituko dute, eta hu-rrengo urteetan noka biziberri-tzeko eta hitanoa bultzatzekohainbat ekimen egiteko asmoadute. Oraindik lan handia da-goela dio Etxeberriak; beraz, ezda egun biko kontua izango.Faseka eta poliki-poliki joangodira. 2020rako asmoen arteanbadute aditz taula batzuk ate-ratzea, erabilera ohiturak zeinizan diren azaltzea, interesadaukanaren eskura jartzeko.Udazkenerako, Jabetze Eskolanemakumeendako ikastaro batantolatzeko asmoa ere badute.50 urtetik beherako emakumegutxik dakite noka, eta multzobat sortu nahi lukete ekimenaaktibatu ahal izateko.

ETENAREN ARRAZOIAK

Hitanoaren transmisioarenetena aspalditik eta leku asko-tan gertatu da. Hizkuntza za-palkuntza mendeetako kon-tua da Euskal Herrian, debekuzuzenetik desprestigioraino.Frankismoan nabarmen, fa-

milia askotan gertatu zentransmisioaren etena, hiztunkopuruak behera egitea era-gin zuena, baita hiztun askokerdararako joerari heldu etaberen lehen hizkuntzan geroeta trebetasun txikiagoa iza-tea ere. Arrazoi hori aipatu du, bes-teak beste, Idoia Etxeberriakhitanoaren etena, batez ereneska artean izandakoa, azal-tzerakoan. «Hitanoaren erabi-lera, ez bakarrik Oñatin, besteleku batzuetan ere, gutxitzenjoan da denborarekin. Alde ba-tetik, euskararen zapalkuntza-rekin lotuta dagoela uste du-gu, erdararako joera gero etahandiagoa frankismoaren urtehaietan atzerapausoa izan zen,eta hitanoa baserritarren hiz-kera moduan eta desprestigia-tuta geratu zen». Transmisioa-ren etena gertatu zen. Mutilenartean ez hainbestekoa, ordea.

EUSKAL HERRI OSOKO OROKORTASUNAKIdoia Etxeberriak dioenez, “Ingo xonau”ekimenak aurkeztutako ondorioak Oñatikonokaren bilakaerari dagozkio. Edonola ere,Etxeberriak Badihardugu elkartearenAhotsak.eus proiektu nagusian partehartzen duenez, ondo daki Euskal Herriosoan, oro har, antzeko bilakaera izan duelahikako tratamenduak. Sarean jarritakobideoetan hainbat herrialde etaeskualdetako lagunen lekukotasunek,beharbada, diagnostiko orokor baterakodatuak ematen dituzte.

Hitanoa Euskal Herri osokomintzamoldea izan zen, beste tratamenduetiko batzuk –zuketa eta xuketa– edoberoriketa ez bezala. Egun leku batzuetanbeste batzuetan baino biziago jarraitzen duhitanoak, eta inguru batzuetan ez daerabiltzen. Haren desprestigioak orokorraematen du, eta, gehien erabiltzen deneskualdeetan ere, neurri handiagoan edotxikiagoan, behera egin du hitanoarenerabilerak, batez ere, eta, alde handiz,nokarenak. Salbuespenak salbuespen, jende

nagusiari ez zaio hika egiten, adin bertsukolagunen artean izan ezik, jakina; seme-alabek gurasoei hika egitea ia pentsaezinada. Senar-emazteek ere, are ezkongaiek ere,ez ohi diote elkarri hika egiten. Etaumetxoei ere ez zaie horrela egiten.

Etxeberriak Oñatin sumatu duenez,genero ikuspegia ere kontuan hartzekomoduko faktorea da. Oso ohikoa da, esatebaterako, gurasoek semeari hika egiteabaina alabarekin hizkera ez-alokutiboaerabiltzea. Horixe erabiltzen dute, neskeihitz egiteko, hika egiten duten mutilek, edoare toka ere, noka gero eta ezezaguna denezgero. Zenbait ingurutako mutilek esangodute toka eta noka erabiltzen dutela, etahala da; joera orokorra, baina, bestea da.

Errespetu falta, itsusia… are bekatua ere,moralaren ikuspegi jakin baten arabera.Guk “Ingo xonau!” ekimenak jasotakobideo batean Oñatiko emakume batzueientzundakoari eutsiko diogu: «Errespetukontua baino gehiago, konfiantza kontuada hitanoa».

Page 19: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 18 / 19

Alde hori azaltzeko, Etxebe-rriak dio badaudela generoikuspegiarekin lotutako arra-zoiak. «Emakumearen irudiakdotorea, errespetuzkoa izanbehar zuen, eta ez zegoen on-do ikusita emakumeek hikaegitea, baldarra zelako-edo».

SOZIALIZAZIO ESPARRUETAN, TOKA

Hitanoa lagun arteko mintza-moldea da, baina horrek ez duesan nahi errespetu falta de-nik; hala ere, zenbait pentsa-molderen arabera, baldarrazen, eta haren erabilera mora-larekin lotzeko joera zegoen.Mutilen ahotan, berriz, ez ze-goen hain gaizki ikusita, bazu-ten halako lizentzia. «Mutilekbazituzten sozializazio espa-rru batzuk neskek ez zituzte-nak, tabernetan, soziedadee-tan, kirol askotan, lantegianbertan, gizonezkoak lehenagoeta gehiago hasten baitziren.Beti egon dira berdinen, lagu-nen arteko giro horretan, ai-sialdian eta lanean. Sozializa-tzeko, hitanoari eustekolekuak izan dira, eta, emaku-meen kasuan, ez hainbeste.Azkenean, bateko eta besteko,emakumeen artean gutxituzjoan da», dio Etxeberriak. Baserri-auzoetan erdararen

eragina txikiagoa izan da eta,esan bezala, hitanoari hobetoeutsi diote, noka barne. Halaere, Etxeberriaren ustez, Oña-tiko kasuan behintzat, herritikurrunen dauden baserrietatikjende asko kalera joan zen, etakaletartze prozesu horretanere egon da transmisioarenetena, hizkera hori baztertuegin zen. Baserritarren arteanhitz egiteko modukoa zen, bai-na kalean, ez; izan ere, kaleanemakumeek ez zuten erabil-tzen eta eurek ere seme-alabeiez zietela egingo esaten zuten. «Auzo batzuetan ondo man-

tendu da toka-noka. Umetan

horrela ikasi eta horrela ohituzirenek gaur egun ere jarrai-tzen dute ondo egiten, nokaeta toka», nabarmendu duEtxeberriak.

BESTE ESPERIENTZIA BATZUK

Beste hainbat lekutan ere egindituzte hitanoaren ingurukoekimenak; esate baterako, ikas-taroak. Etxeberriaren ustez,baina, ikastaro bat motz geldi-tzen da adizkera ohitura batberpizteari begira. Horretarako

jarraipen bat behar da, eta ezda samurra izaten; edonolaere, orain ba omen dago suspe-rraldi moduko bat, eta Gabi-rian egin berri duten Nokaldiaaipatu du. Zenbait saio teoriko-praktiko eta, Euskaraldiarenantzera, astebetean noka jar-duteko ekimena egin zuten,Azpeitian ere ikertzen eta era-bilera sustatu nahian dabiltza-la dio, edo Antzuolan… «Bainaformula magikorik oraindik ezdugu topatu», dio irribarrez. Oñatin oraindik mutil gazte-

en artean bizirik dago hiketa,eta beharbada boladan. Horiplus bat dela deritzo Etxebe-rriak. «Beraz, beharbada hor-tik tiraka nesken artean ereerabilera zabaltzeko esperan-tza dugu, gustuko kontuaizango duten esperantza». Ezda, beraz, kanpaina labur bate-rako ekimena, gutxienez dato-zen urte bietan zehar luzatuko

baita eta lantzen jarraitu beha-rrekoa baita. Ez lukete pasadi-zo hutsean geratzerik nahi. Di-namika bat sortu nahi lukete,eta ez da erraza. Izan ere, pro-zesu bat da, ikasi egin beharradago, gero praktikatu eta era-biltzeko faseak behar dira, etadinamika hori sortzen joanbehar dute.Etxeberriak ez du GAUR8ko

solasa bukatu nahi eskerrakeman gabe, proiektuak edukiduen harrera onagatik. «Nokadakiten emakumeak oso ani-matuta eta laguntzeko prestagertu dira gehien-gehienak.Umorez parte hartu dute». Es-kerrak, hala berean, datu-bil-tzaileei, auzoetan hamahirudatu-biltzaile eta informatzai-le boluntario aritu baitira ba-serriz baserri. Ez da lan samu-rra izan, nonbait , IdoiaEtxebarriak berak egiten duenlana ez den modu berean.

Nokaren etena azaltzeko, genero ikuspegiarekinlotutako arrazoiak ere badaudela dioEtxeberriak: «Ez zegoen ondo ikusitaemakumeek hika egitea, baldarra zelako-edo»

Zergatik joan da galtzen nesken hitanoa?Zenbat emakumek dakite noka? Nola jaso dute?Transmititu al dute? «Ingo xonau!» ekimenakurtebete eman du lanean erantzun bila

Aurreko orrialdean,Idoia Etxeberria, «Ingoxonau» egitasmoarenarduraduna. Goian,aurkezpena, Santa Anaantzokian.Juanan RUIZ I FOKU

Page 20: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ lo

ndo

n c

alli

ng «

Queridos amiguitos, eneste mundo todo estábajo control.. . ¿todo?¡No! Una aldea pobladapor irreductibles galosresiste ahora y siempre

al invasor con una poción mágicaque los hace invencibles: ¡el cere-bro!».

Estima handian ditudan bi musikatalderen hitzekin abiatu nahi izandut gaurko artikulua: Berri Txarraktitularrean eta La Polla Records sa-rreran. Izan ere, asko laguntzen duteegoerak deskribatzen, noiz eta batabetiko isildu denean, eta, hamarka-dak isilik emandakoak, agur birazelakoa luzatuko duela iragarriduenean. “Beti aurrera!” zioen ka-misetan neramatzan erresisten-tziaren sinbolo diren Asterix etaObelix, eta La Polla Recordsek ereadierazten digu ezer ez garenokbadugula garaiezin egiten gai-tuen edabe miragarri bat. Gorpu-tzetik deserrotuta, garunaren etamakinaren arteko eremuan bizigarenontzat ez dago soberan horigogoraraztea, mundua aldatunahi dugunontzat garapen tekno-zientifikoa Berri Txarrez mozo-rrotzen denean.

Azkena, Madrilgo egunkari bi-ren zientzia atalaren bidez jakindudana, duela 6.000 urteko txi-kle baten bidez (urkiaren erretxi-na zati bat), berau murtxikatzenzuen neskatoaren profila defini-tzeaz gain (txiklean antzeman du-ten neskatoaren DNA aztertuz),jakin dutela zein hortzetako gaitzzuen (txiklean ahoko bakteriaketa birus bat antzeman dituzte,eta hargatik uste da txiklea mur-txikatzen zebilela, harrizko tres-nerian itsasgarri gisa erabiltzeazgain, propietate antiseptiko etaantibakterianoak baititu urkiaren

erretxinak), baita ahatea eta hurrakjan zituela ere txiklea baino lehen(txiklean horien geneak aurkitu di-ra). Animalia esnerik digeritzerik ezzuen azal eta ile ilun baina begi argi-ko neskatoari, izena ere jarri dioteKopenhageko Unibertsitateko ikerla-riek: Lola.

Halakoak irakurrita, indartu beste-rik ez da egiten dena kontrolpeanden ideia etsigarri eta paralizatzai-lea. Ez dugu zientziaren eta teknika-ren mundua sobera ezagutzen etabertatik heltzen zaigun bakarra dazelako gaitasuna duten (haiek, kapi-

talak, boteredunek, sistemak,...) de-na kontrolpean izateko. Egia baina,garapen tekno-zientifiko hori, pun-ta puntakoa ere, desastrez, arrakalazeta ezintasunez beteta dagoela da.Zientzialari gisa Jainkorik ez dagoe-la sostengatzeko gai bagara, ez gai-tezen gero jausi boteredunak omni-presente eta omnipotenteirudikatzen. Ez dira munstro garaie-zinak! Gure jarreran dago gakoa. Ga-rapen tekno-zientifikoan ere, atzeragoaz, aurrera ez bagoaz! Esan nahibaita, esparru honetan egiten denakopiatzera mugatzen bagara, azkensare sozialean aditu izatearekin

konformatzen bagara,jai dugula, eta, alde-rantziz, aurre hartueta garapen tekno-zientifiko propioa ar-t ikulatzen badugu,kapitalaren ordez bi-zitza erdigunean ja-rriko duten gailu etaideia berriak asma-tuz, eraikiz eta hege-monizatuz , orduanariko garela aurreraegiten.

Jakina , oso berdegaude horretarakoherri bezala. Zientziaeta teknika erabatdespolitizatuta dau-den bezala, politikazeharo deszientifika-tuta dago. Ikusteabesterik ez dago zela-ko “frikiak” garen bimundu horien uztar-ketan dantzan gabil-tzanok . . . Eskerrakbehintzat, eta, badahasiera bat, musikataldeek egoerak hobe-to azaltzen laguntzendigutela! •

Sarean topa daitekeen «Lola»-ren itxuraren berreraiketa. GAUR8

Atzera goaz aurreraez bagoaz

Gorka Zozaia -@zotz_Kimikaria

Page 21: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Berri Txarrak-en agurreko kontzertuetakobatean izan nintzen, azken-aurrekoan. Eznaiz only-one-band-zale horietako bat etanahiz eta musikarekin izugarri gozatu –edo agian horregatik– ezinezkoa zait tal-

de kuttun bakarra aukeratzea. Baina bada halako jen-de asko eta, jakina, erabat errespetagarria da.

Errespetu eta miresmen handia diet taldeari eta tal-dekideei. Egin duten ibilbideagatik, handitasunean(oraindik ere) duten umiltasunagatik, duten jarrera-gatik… eta onena opa diet ezbairik gabe. Baina horiguztia esanda ez dut bat egiten Berri Txarrak-en fal-tan euskal rocka umezurtz gelditu dela diotenekin.Nahiz eta egia den txikitasunetik, inurri bidea eginez–eta jarrera aldatu gabe– lortu duten guztia sinesgai-tza dela. Berri Txarrak-ek asko sortu du, asko emandu, asko partekatu du eta gure hizkuntza zein herria-rentzat bide berriak zabaldu ditu, baina badira bestetalde asko eta baita bestela-ko bideak ere; batzuk bide-zidorrak baina betiere au-rrera egiten dutenak.

Berri Txarrak-en kontzer-tuetatik txunditzen nauenbeste gauza bat da ikus-en-tzuleek taldearekiko dutenatxikimendua: berdin dioEuropako zein hiritan joizan duen taldeak azken ur-teotan euskal diaspora (no-labait esatearren) han izandela. “Madrilen gaude?”,galdetzen zuten askok etaaskok.

Gorkaren hitzak eresi eta norbere bizitzaren partebihurtu dira askorentzat; eta hala bizi dute kontzer-tuetan. Beti da itzela agertoki gainean zaudela feed-back hori jaso eta bizi izatea, baina Lekunberrikoenkasuan ia sinesgaitza da.

Eta agur esan digun hirukoteari buruz gogoan dutduela zenbait urte zutabegile batek “Argia”-n eztabai-da piztu zuela esanez (gutxi gorabehera) taldea ez zelaerreferentea zale askorentzat zuen caché altuagatik.Horren aurrean askok eta askok taldea sutsu defenda-tu eta zutabegilea (idatziz) egurtu zuten. Jakin badakitBTX taldeak caché altua duela, baina argi dago baita

ere ikusle ikaragarri kopuru erraldoia mugitzen duelaeta, ondorioz, jende askok egiten duela lana beraiekinbatera.

Eta, hori horrela izanda ere, onartu eta txalotu be-har da beraien ibilbide osoan –baita ere oso-oso eza-gunak bilakatu zirenetik– beraien ekimen propiozegin eta egiten dituztela makina bat kontzertu gazte-txe eta bestelako gune esanguratsu txikiagoetan.

Zutabegileak idatzi zuenaren harira, hausnarketa bategin nahi nuke. Musika talde baten musika eta hitzakerabat barneratzen ditugunean, propio egiten ditugu,hau da, gure bizitzako parte bilakatzen ditugunean,idealizatu egiten dugu taldea eta bere inguruko guztia.Izan behar dute puruak, guk nahi ditugun modukoak,ezin diote guk egindako irudiari uko egin! Horixe beragertatzen zaio jende askori, eta are gehiago euskal tal-dea bada, hurbilekoa. «Nolatan bada eskatu ahal duteez dakit zenbat mila euro, horixe abesten badute?».

Aspaldiko eztabaida bada ere, erraz asko onartzendugu beste edozein lanbide duenak modu duineankobratzea, baina ez hain justu musikariek. Maite ditu-gu, jarraitzen ditugu, elikatzen ditugu… baina ez duguhoriek haztea nahi. Izan dadila dena idilikoa…

Bada, sortzaile ororen gisa izan dezatela aukera haz-teko, duintasunez bizi izateko eta ahal duten bestekokoherentziaz aurrera egiteko.

Horixe opa diet Lekunberrin sortutakoei zein publi-koarekin konektatzea eta horiek hunkitzeko lan egineta hala lortzen dutenei gutxienez, horiek baitira be-launaldiz belaunaldi ilusioa eta kemena ematen digu-tenak. •

{ koadernoa }

Hunkitzearen prezioa

Errespetu eta miresmen handia diet BerriTxarrak taldeari eta taldekideei. Eginduten ibilbideagatik, handitasunean(oraindik ere) duten umiltasunagatik,duten jarreragatik… eta onena opa diet

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herritarrak

Hala dio Juan Kruz Igerabideren“Olentzaroren basoa” ipuinak:«Urtero, Eguzki zaharra urte-amaieran mendian etzan etaitzali egiten da, natura ilunduegiten da. Egurra ere, berdin.

itzaltzen denean, beltz-beltz geratzen da, ikatzabihurtzen da. Orduan, Olentzerok, su berria egitendu ikatzarekin, eta, hori eginez, Eguzki berriari jaio-tzen laguntzen dio».Olentzero ez da inondik ageri Tolosako Elosegi

parkean, baina bertan egon da, ziur. Txondorrari keadario oraindik, etxolan hartu gabe utzi du ardo ba-so-erdi bat gazta eta intxaurrak laguntzeko, eta zin-tzilik utzi duen arropa ez da lehortu. Olentzero ez dainondik ageri, baina «giroan usaintzen da Olentza-roa» Tolosako baso berdingabean.Zumardia elkarteak urteko gainontzeko egunetan

itxita egoten den Elosegi parkearen ateak ireki dituasteon, astelehenetik astelehenera, eta ateak irekidizkie haur eta gurasoei ikus dezaten Olentzeronon ibiltzen den, tarteka, egur bila, eta antzeman di-tzaten data hauetan Tolosako baso honek gordetzendituen dohain magikoak. “Olentzaroren basoa” egi-tasmoaren bitartez egin dute hori guztia. Proiek-tuan, ibilbide bat antolatu dute Elosegi parkean ze-har, naturaren elementuak goresten etaGabonetako antzinako tradizioak erakusten ditue-na, eta, ibilbidearen amaieran, Juan Kruz Igerabidekegitasmo honentzat espresuki idatzitako ipuina ba-natzen diete bisitariei.Iaz sortutako ekimena da “Olentzaroren basoa”,

eta izan zuen arrakastak bultzatuta –ia bi mila bisi-tari izan ziren–, aurten ere proiektuari heldu diote.Zortzi egunetarako, 2.250 pertsonak eman dute ize-na Elosegi parkea eta bere sekretuak ezagutzeko.Astelehenean (hilak 16) egin zuten aurtengo es-

treinako bisita. Lehenengo taldea 17.30ean zen sar-tzekoa, eguzkia apaltzearekin batera, eta ordubete

lehenago Zumardia elkarteko kideaknahiz prestaketan laguntzera joandakoboluntarioak urduri ziren. 15-16 urtekogazteak ibilbideko lastargiei su ematengora eta behera zebiltzan bitartean,Itziar Saez Ojeda ipuin kontalaria iritsizen, urduri bera ere, ibilbidean jantzi-ko zituen arropak eskuan. Bera izan dabasoko sei ipuin kontalarietatik gidoiaidatzi duenetako bat. “Olentzaroren ba-soa”, aipatu zuenez, «hausnarketa mor-do baten» ondotik sortutako ekimenada, eta, helburua, nahiz eta «denok sar-tuta gauden, neurri batean edo beste-an, oraingo eredu kontsumistan», ere-du horri alternatibak eskaini etaEguberriari «zentzua ematea».Zentzu horren bila, galdera batekin

abiatu zituzten “Olentzaroren basoa” diseinatzeko lanak. «Zer transmititunahi diegu gure seme-alabei datahauetan?». «Inor ez da arduratzen 3-8urte arteko umearen buruan sartzen»,kexatu zen Mauro Marotias Zumardia-

koa, gero haurrei banatuko zitzaientxokolate beroa mahai gainean utzi etaberehala, Elosegi parkearen atarian. Etazentzu hori Euskal Herriko antzinakotradizio eta kondairetan, naturan etafeminismoan aurkitu dute Zumardiaelkartekoek.Parkean barrena, oraindik eguzkiak

epel jotzen zuenean, eman zigun Ma-rotiasek Olentzaroaren berri. Gogora-razi zuen, antzina, Euskal Herrianabenduaren 25ean hasten zela urte be-rria, neguko solstizioarekin batera. Or-duantxe hasten zen aro berria. Igerabi-dek idatzi bezala, eguzkia hil egiten daurte amaieran, eta Olentzerok ikatzare-kin su berria egiten duenean nola, urteberriarekin batera jaiotzen da eguzkia,«umetxo bat bezala, xuri-xuri, ahul ha-sieran».Burugain ilundun erregetxo txoria-

rekin batera joango da eguzki zaharra,eta txantxangorriak, bere papar gorria-rekin, ekarriko du eguzki berria, Olen-

Ipuin kontalari batenlaguntzarekin egiten duteibilbidea haur etagurasoek. Juan Carlos RUIZ | FOKU

TOLOSAKO «OLENTZAROREN BASOA»,EGUBERRIAREN MAGIAREN GORDELEKU

Maddi Txintxurreta Agirregabiria

Aspaldiko euskal usadioak, natura etafeminismoa ardatz hartuta, «Olentzarorenbasoa» proiektua garatu dute TolosakoZumardia elkarteko kideek. Egun Gabonetangailentzen den kontsumo ereduari alternatibaeskaintzen dio egitasmoak eta, horretarako,magiaz bete dute Elosegi parkea.

Page 23: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 22 / 23

tzerok emango diolarik indarra su be-rriak pizten.

«Gabon Zahar, Eguberri, eguzki zaha-rra erre eta berria jaio bedi».

OLENTZARO, OLENTZERO

Aipatu bezala, Olentzero ez da agertzenbasoan, baina Olentzaroa bai, aro be-rriaren jaiotzaren seinale. Eta Mari Do-mingi? Mari Domingi ere ez da inondikageri. Mari bai, Anbotoko Mari, Tolosanbezala Euskal Herriko gainontzeko ba-so eta mendietan bizi baita, bera baitanatura; lurra, ura eta sua. «Baso oro di-ra Mariren baso. Basoa non, Mari han.(...) Beraz, Olentzero dabilen basoa ereMariren basoa da», agertzen du JuanKruz Igerabideren olerki batek.

Itziar Saez de Ojedak azaldu bezala,Donostiako Antigua auzoko Bagera el-karteak sortu zuen Mari Domingirenfigura, Olentzeroren laguntzaile izangozena euskal Gabonen iruditerian. Bai-na hausnarketa ugariren ostean, eta

talde feministen aholkularitzarekin,erabaki zuten Mari Domingik ez zuelalekurik izango “Olentzaroren basoa”-n.Gabonetan emakumezko figura battxertatzeko xedearekin sortutako figu-ra da Mari Domingi, eta Zumardiakoekiritzi duten arren «asmo onarekin»sortu zela, lortu nahi zenaren kontrakoefektua bete dezakeela uste dute.

Mari Domingi «Olentzeroren lagun-tzaile» gisa aurkeztea kritikatu zuen

Saez Ojedak, bigarren mailako pertso-naia balitz bezala. Areago garatu duteZumardiakoek beraien hausnarketa:«Nork esan du Olentzero gizonezkoadenik?» Esaten dutenez, lehenagokoezein idazkitan ez zen zehazten Olen-tzeroren generoa, gerora pertsonifika-tu eta gizondu baita Olentzero, zenbai-tetan, kontsumogaien mesedetara.Horregatik ez da Olentzero ageri “Olen-tzaroren basoa”-n, haurrek imajinatu

Ezkerrean, haurrek Olentzerorenetxolan utzitako eskutitzak eta,eskuinean, Mauro MarotiasZumardiako kidea, etxolaren barnean. Juan Carlos RUIZ | FOKU

Juan Kruz Igerabidek idatzi bezala, eguzkia hil egiten daurte amaieran, eta, Olentzerok ikatzarekin su berria egitenduenean nola, urte berriarekin batera jaiotzen da eguzkia,«umetxo bat bezala, xuri-xuri, ahul hasieran»

«Olentzaroren basoa» egitasmoaren baitan ibilbide batantolatu dute, naturaren elementuak goresten etaantzinako tradizioak erakusten dituena. Amaieran, JuanKruz Igerabidek idatzitako ipuina banatzen diete bisitariei

Page 24: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herritarrak

dezaten, zeren, Marotiasek zehaztuzuen bezala, «sugestioak indar gehiagodu ikusten denak baino».Ikuspuntu horretatik, ez dute beha-rrezkoa ikusten Mari Domingiren figu-ra, batez ere badagoelako Mari, ama lu-rra, naturaren jabe eta zaindari.«Maririindarra eman nahi diogu», dio Maro-tiasek.Olentzero beraren gaur egungo figu-razioa zalantzan jarri asmo dute elkar-tekoek. «Lehen Olentzero potoloa zen,ardoa edaten zuen eta zikin-zikin ego-ten zen, ikazkina delako. Orain, berriz, ikustea besterik ez dago zer Olentzeroatera zuten Bilbon iaz, argal-argala etatxukun-txukun jantzita», zehaztu duMauro Marotiasek.Ikatz errea nola, aurpegia belztuta

darama Olentzerok, urte zaharrareniluntasuna irudikatuz, eta, Eguberrigauean, hamabietan jasotzen den uramagikoa dela jakitun, ur berrian garbi-tzen ditu arropak, aurpegia eta eskuak,gaitz guztiak uxatu eta dohain magiko-ak eskuratzeko.

EGUZKIA, GAZTAINAK ETA MIHURA

Iritsi da bisitaren ordua. Ilundu da jadazerua, eta basoak kolore berezia hartudu. Haurrak, hiru eta zortzi urte bitar-tekoak, urduri dira, ez da aditzen bost-sei ume elkartzen direnean sortzenden ohiko zalaparta, intrigazko zurru-murru fin bat baizik.Ipuin kontalariak, Amarik, soinekoaeta abarkak jantzita, harrera egin die.Begiak zabal-zabalik dituztela entzutendituzte haurrek emakumearen azalpe-nak. «Zuek badakizue Euskal Herrikobasoak magiaz beteta daudela? Eta aregehiago Eguberrietan. Olentzerok zueimagiaz beteriko sekretutxoak konta-tzeko esan digu, jakin nahi dituzue?».Baiezko biribil batekin erantzun dutehaurrek, eta abiatu dira “Olentzarorenbasoa”-n barna.Ordubeteko ibilbidea dute aurretikbasoa ezagutzera animatu direnek.17.30ean hasi da lehenengo txanda, etahamabost minutuero, txanda berri batsartuko da Elosegira; 20.10ean azkena.«Hil da eguzki zaharra, jaio da eguz-

ki berria» esanez, kriseilu bana hartu

Goian, Olentzerok lanerako erabiltzenduen txondorra, kea dariola. Behean,Olentzeroren etxola, umeek eskutitzakmahai gainean utzi dizkiotela. Juan Carlos RUIZ | FOKU

Astelehenean (hilak 16) hasi zituzten bisitak, eta hilaren23arekin amaituko da «Olentzaroren basoa». Ordubetekoibilbidea izaten da, eta, hamabost minutuero, talde berri batsartzen da parkera. Guztira, 2.250 bisita espero dituzte

Gabonetan emakumezko figura bat txertatzekohelburuarekin sortutako figura da Mari Domingi, eta,Zumardia elkartekoek iritzi duten arren «asmo onarekin»sortu zela, lortu nahi zenaren kontrako efektua bete dezake

Page 25: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 24 / 25

dute bisitariek, eta Amari gidariareneskutik egin dute bidean gora.Kobazulo txiki batean egin dute lehe-nengo parada. Basoko Mariren bizile-kua da, eta sua piztuta du barrenean,eguzkia «txiki» baitago, eta Marik epe-letan goxatu dezan.Gaztaina-erre usainak mugitu dituhaurrak hurrengo txokora. Emakumebat dute zain, suaren bueltan hau ere,eta dio eguzki berriari «indarra ema-ten» ari dela. Gaztainak banatu dizkiehaurrei. «Lian-lan-bere, amonak ema-na, gaztaina erre bana».Denek gaztainak eskuetan dituztela,mihura erakutsi du emakumeak. Lan-dare horrek indar magikoak dituela se-gurtatu du, baina tentuz ibili behar da,ezin baita edozein modutan bildu. Es-kuz moztu behar da edo, izatekotan,urrezko labana batekin eta, gainera,ezin du lurra ukitu, landare zerutiarrabaita. Emakumeak dio ohitura delamihura bildu eta norbaiti oparitzea.«Baso hauetan gora eta behera dabi-len» bati eman diola esan du.

OLENTZEROREN ETXEA

Egurrezko txondorra kea dariola ari da.Pagoa, haritza edo gaztaina dira txon-dorra egiteko zuhaitz egokiena, etaOlentzero basoan gora eta behera ibil-tzen omen da, egur egokienen bila. Sutxikian erretzen du egurra, txondorragau eta egun zaintzen duelarik, ikatzaegin arte.«Hara! Begira zer dagoen hor! Ikus-ten duzue etxetxo hori?». Haurrek se-gituan jarri dute begirada Amarik sei-nalatutako tokian. Olentzerok basohonetan duen bizilekua dela azaldu duAmarik. Bertan, topo egin dute mihu-rarekin, Olentzerorendako opari.Gazta, intxaurrak eta ardoa ditu ma-hai gainean. Haurrak etxolara sartu di-ra eta bakoitzak bere eskutitza utzi dumahai gainean, begi-bete emozioz.Ibilbidean aurrera egitera gonbidatuditu Amarik, eta teila artetik ateratzenden ur txorrota bati begira geratu dira.Ur barrena eta ur goiena, zerutik etor-tzen dena edo lurrean nahiz «gure ba-rruan dagoen ura». Bertan utzi ditu le-hortzen Olentzerok bere arropak,

Eguberritako ur berriaren dohain ma-gikoez bustirik. Haurrak ere animatudira aurpegia eta eskuak pixka bat bus-titzera. «Modu horretan, sinestunakbere fedea berritzen du; sinesten ezduenak, berriz, naturarekin eta bizitza-rekin duen konpromisoa berritzendu», azaldu du Amarik. Eta iritsi dira ibilbidearen azkenengogeltokira, Olentzeroren gurdira. Bertan

jasotzen ditu ikatza eta banatu beha-rreko opariak. «Hala ere, Olentzerorenopari bereziena, urtez urte mundu guz-tiari egiten diguna, udaberri oparo ba-ten iragarpena da», esplikatu du Amariipuin kontalariak. “Olentzaroren basoa” agurtuta, kan-tari atera dira haurrak Elosegi parketik.«Urte barri-barri, txarri-belarri, dauka-nak ez daukanari katilutxo bete gari».

Haurrek intriga eta harridurazentzuten dituzte ipuin kontalariarenazalpenak, eta kuriositatea asetzeko

asmotan, gogotsu galdetzen dute. Juan Carlos RUIZ | FOKU

Page 26: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,
Page 27: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Arandinako futbol jokalarien in-gurukoa amorruz bizi dut. Eznengoen han, baina erraz sa-mar irudika dezaket zer gertatu

zen, tamalez. Ariketa hori nik nahi bai-no errazago egin dezaket emakumeanaizelako eta nik ere behin 15 urte izannituelako. Badira emakumea izan eta 15urte izateko modu desberdinak. Eske-rrak. Baina zabalduena, orokortuena, ba-dakigu zein den. Zure gorputzarekin borrokan ari zara,

azkarregi edo mantsoegi doalako. Hel-duagoak direnetan jartzen duzu begira-tua, lelotuta. Ordurako ondo barneratu-ta daukazu benetako maitasuna arnasamozten dizun hori dela, pentsatzen uz-

ten ez dizuna, barre lehertzeraino etanegar usteltzeraino eginarazten dizuna.Eta helduagoak diren horiek behin etazeharka begiratzen badizute –nahiz etazutaz barre egiteko izan– puxika bateansentitzen zara, hegan egiteko gai. Mun-duko pertsonarik interesgarriena, zo-riontsuena, zortedunena sentitzen zaraeta zure begietatik ikusteari uzten dio-zu. Dagoeneko ez zara zu, liluratutazauzkan horrek nahi duzuna zara. Zukez dakizu, baina berak badaki. Zure hel-buru bakarra bera kontentatzea da. Etazuk zer nahi duzun ahaztu egiten duzu.Horrek ez dauka garrantzirik. Gainera, futbolaria bada, jendarte ho-

netako izar distiratsua, tupea lakaz mi-

matzen duen horietakoa, zure poza arepuztuagoa da, paparrean kabitzen ezzaizuna.Arandinako hiru bortxatzaileak ikus-

ten ditudan bakoitzean amorruaren suaigotzen zait sabeletik gora. Madarika-tuak zuek, hori guztia bazenekitelako.Bazenekiten 15 urte zituela eta bere be-gietara begira ulertu zenuten edozeregiteko moduan zinetela. Gure 15 urteekin gogoratzen naiz eta

gure alaben 15 urteekin eta ostikokaamorratzen naiz, kasketa harrapatzenduenaren frustrazioarekin, gauza ba-tzuk zer gutxi aldatu diren konturatuta.Kasketa baretu eta lanean segitu behar-ko dugu, derrigorrez. •

hutsa

Emakumea eta 15 urtekoa

Amagoia MujikaTelleria

hutsa

Euskal kulturari balioa ematekoaldarriak gero eta ugariagoak di-ren honetan, justua iruditzenzait familia –eta lagunarte– or-

duetan zein otorduetan presenteen du-gun animalia alde guztietatik eder ho-rren aldarri ere egitea, gora txerria! Gaur San Tomas egun handia da, txis-

torra gastronomiaren gailurrera igotzendugunekoa, hozkatxoak emateari utzigabe sagardoz zein ardoz bustitako ezta-rriak etenik gabeko berriketan korapila-tzen ditugunekoa, zerrama erraldoiaerregina guztiahaldun bilakatzen dugu-nekoa.

Harago, nago gizarteari egiten dionekarpenagatik zerria gure kulturarenikur nagusietakotzat jo beharko genuke-ela. Baina ez soilik duen guztia ema(te)nduelako euskal belaunaldiek biziraundezaten, baizik eta hortz artean zerrikianola hitzetik hortzera zerrikeriak eta ze-rria oinarri duten esapideak darabilzki-gulako ere.Inertzia hutsez etorri zait burura bat:

“Txerri-muinak ordainetan”. Esaera eza-guna dugu Usurbilen, egun nekez entzu-ten bada ere. Ahotsak proiektu ederreantopatu dut Joxe Torregarai herriko gizongalantaren ahotik. Honela azaltzen du

berak: «Zuk niri eskatzen badidazu zer-bait, nik eskatutakoa uzten dizut etaesaten dizut ‘txerri muinak ordainetan,e?’, adieraziz itzuli egin behar didazula».Edo Barrikan jasotako beste hau, “etxe-en gehien mima dana txarrie”…. etzenkasualitatea izanen. Eta zenbat halako. Pentsa, zerririk izan ez balitz, a ze hu-

tsunea etxeko mahaian… eta gure hizte-gian. Agian ez ginatekeen garen bezala-koak izanen, agian ez ginateke izanenere…Txerriari inoiz itzuli ahalko ote diogu

berak emandakoa… Txerri-muinak or-dainetan! •

0hutsa

Txerri-muinak ordainetanXabier MikelErrekondo

Page 28: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

herritarrak

ku batean eserita, kalean biziden eskalea. Bere jabetza guz-tiez inguratuta, edari bat har-tu eta bankuan etzaten da, loegiteko asmoz. Bankuarenplanoa zabaltzean, alboko pa-retan bi elur-orein ikus daitez-

ke, bankuari tiraka ari balirabezala. Gabon bezperatan, erahorretara salatu nahi izan duartistak kalean bizi direnenegoera latza.

Aipatu bideoarekin batera,honako mezua zabaldu du:«Ryan banku horretan grabatugenuen 20 minutuetan, ondo-tik pasa zirenek edari bero bat,txokolatezko bi barra eta txis-kero bat eman zizkioten, berakezer eskatu gabe».

Murala Banksyrena zelaziurtatu eta gutxira, burua ta-patuta zeraman pertsona ba-tek gorriz margotu zituenoreinen sudurrak. Ondorioz,udaletxeak grafitia plastikobatekin estali du, lana babeste-ko. Izan ere, Banksyren grafi-tiak turistak erakartzeko imanbaten modukoak bihurtzen di-ra.

Dagoeneko jende asko ari dapareta horretara gerturatzen,bankuan eseri eta elur-oreinektiratutako gurdi berezi horre-tan argazkiak ateratzeko. Ezote dute ahaztuko Ryanek etabeste askok horrelako bankue-tan ematen dutela gaua besteaukerarik ez dutelako...

> Banksy

Banksy grafitigile sonatuakbere azken lana Birmingha-meko pareta batean paratudu, etxerik gabekoen egoerasalatzeko. Instagrameko bereorrialdean zabaldutako bideobatean Ryan agertzen da ban-

> Gabon usaineko elkartasuna

Gabon garaian etxe askotan

daudenen iskanbila baino oze-

nago entzuten da falta direnen

isiltasuna. Belfast Basque Soli-

darity Committee batzordeko

kideek ere badakite hori eta ur-

tero bezala elkartasun kanpai-

na abiatu dute. Hartara, euskal

preso politikoei Gabonetako

postalak bidali dizkiete, urru-

naren gazia gozatzeko asmoz.

Paul ELLIS | AFP

Normalean euskal preso politi-

koei bidaltzen dizkiete elkarta-

sun postalak, baina aurten pre-

so katalana ere izan dituzte

gogoan eta haiek ere jasoko di-

tuzte postalak Belfastetik.

John Downey preso politiko

irlandarra ere presente izan du-

te aurtengo kanpainan. 67 urte

ditu eta 1972. urteko ekintza bat

leporatuta daukate preso.

Page 29: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 28 / 29

> Arrazismoa futbolean

Pasa den asteburuan futboleko

bigarren mailako Rayo Valleca-

no-Albacete partida bertan be-

hera utzi zuten, harmailetatik

«nazi» deitu ziotelako jokalari

bati. Zeresan handia eman zuen

epailearen erabakiak, futbolean

kolore guztietako erasoak oso

ohikoak direlako –tamalez– eta

neurri horretako erabakiak,

urriak. Egun pare batera, Tute-

ran jokatutako aretoko futbol

partida batean nabarmentzeko

egoera bat eman zen. Tuterako

Aspil eta Irurtzungo Osasuna

Xota ari ziren nor baino nor.

Une batean Irurtzungo Araça

jokalariak hitzezko eraso larria

jaso zuen publikotik, «negro de

mierda» oihukatu baitzion

ikusle batek jokalariak gola sar-

tu ondoren. Irurtzungo taldeko

kapitaina, Roberto Martil, izu-

garri haserretu zen ikusle ho-

rrekin eta aurre egin zion. On-

doren, erasoa jaso zuen

taldekidearengana gerturatu

eta besarkatu egin zuen. Sare

sozialetan asko txalotu da Mar-

tilen keinua. Bikaina, benetan.

> Motxiladun umeak

Datorren urtarrilaren 19an Xua

haurrak 3 urte beteko ditu Va-

lentziako Picassenteko espetxe-

an eta Euskal Herrira etorri be-

harko du amonarekin bizitzera,

Olatz eta Patxi gurasoak kartze-

lan utzita. Egoera berrian 550

kilometroko joaneko bidaia

egin beharko du gurasoak ikus-

teko, eta, beste hainbeste, itzul-

tzeko. Beste hiru haur ere ba-

daude Picassenteko kartzelan,

eta laugarren bat Aranjuezen.

Bada, motxiladun umeek paira-

tzen duten egoera salatzeko eta

haur horien eta haien senideen

eskubideak aldarrikatzeko pres-

tatu dituzte hainbat ekintza

abendu bukaeran eta urtarril

hasieran. Haurrentzat hain be-reziak diren egunotan, Sarekez ditu ahaztu nahi egoerahain gozoa bizi ez dutenak.Haiek gozatzeko eta berenegoera salatzeko aukera izan-go da.

> «Korta y cambia»

Ecovidriok, beira hondakinak

kudeatzeaz arduratzen den era-

kundeak, kanpaina abiatu du

Gabonetara begira. Izan ere, ur-

te guztiko beira hondakinaren

%20 egunotan sortzen da. Har-

tara, beira birziklatzearen ga-

rrantziaz kontzientzia zabaldu

nahi dute eta horretarako

arraun munduan eta hortik

kanpo hain ezaguna den Jose

Luis Korta fitxatu dute kanpai-

narako. «Ez nauzue haserre iku-

si» botatzen du Kortak, eta

errieta egiten dio zuzenean bei-

ra birziklatzen ez duenari. Ho-

rretarako Whatsapp mezu des-

berdinak prestatu dituzte ,

zuzenean bidal daitezkeenak

birziklatzeko orduan fin ez da-

bilenari. Irudimena ondo astin-

du dute kanpainarako.

Page 30: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ lo

ndo

n c

alli

ng

Ha u t e s kundee t a koemaitzak kontabiliza-tzen ari ziren bitarte-an, Londres mendebal-deko auzo bateannengoen, pub batean.

Boris Johnsonen lidergopean alder-di kontserbadorearen garaipena es-pero zen arren, bagenuen itxaropenirreal bat emaitza ezberdin batikusteko. Laboristen saiakera balda-rrak, karisma falta eta kanpainan ze-har egindako hainbat oinarrizko akatsikusita, aspaldian izan duten aukerahandiena bertan behera utziko zutelanahiko garbi zegoen; hala ere, nirekinzeuden gehienek boto taktikoan si-nesten zuten: bi aukera txar izanda,bietatik hoberena.Irudi lotsagarritik, lurraldea zatitu

duen azken urteotako antzerkietatiketa amaierarik gabeko saga guztieta-tik aldenduz, norberak bere Twitterkontuan sortu duen albiste eta iri-tzien begiradatik ikusten genuela po-litika ondorioztatu genuen. Laguneketa gure gertuko zirkuluetako jendeakbidalitako gomendioek indar gehiagozeukaten askotan telebistako goiburubatek baino. Agian horregatik pentsa-tzen genuen gu geunden Londreskoburbuila hura beste leku batzuetaraere iritsiko zela.

“The Guardian” egunkariak eginduen azterketa interesgarri batetikhartutakoak dira ondorengo datu ba-tzuk. Besteak beste, hainbat pertsona-ren telefonoaren erabilera jarraitudute, eta kanpaina politikoan zeharartikulu guztia irakurri zutenak gu-txiengo bat zirela ondorioztatu zu-ten; gehienek goiburua besterik ezzutela irakurtzen, alegia. Dirudienez,hogei urte inguruko gazteek telebista-ko albistegiak guztiz abandonatu di-tuzte. Ezkertiarrek Internet erabiltzeaohikoagoa izan da; eskuin aldekoek,berriz, telebista tradizionala erabiltze-ko joera gehiago azaldu dute.

Twitterreko kate indibidualizatuenaipu horren ildotik, komunikabide-ek izan duten eragina edo askotanpolitikak komunikabideak nola eral-datu dituen jarraitzea interesgarriaizan da. Osasun zerbitzu publikoa ja-saten ari den krisi handienaren aurre-an, ospitale batean haur bat lurreanikusi eta Boris Johnsonek ez ikusiare-na egin zuen. Fake news bezala etike-tatu eta laboristen trikimailu bat izanzela esanez Facebooken albistea za-baldu zenean, legitimitatea zalantzanjartzea ohiko bihurtu zen beste behin.Sare sozialen indarrak gezurra ezaba-tzea lortu zuen.

Errealitate ezberdinak sortzeko bo-terea gure esku dago. Duela urte ba-tzuk, hamar milioiko audientzia zuentelebista programa batean politikaribatek egiten zuen hanka sartzeak era-gina izaten zuen. Orain askoz gutxia-go axola du. Youtube, Facebook etaTwitterrek telebistako debateek bainoindar handiagoa izan dute. Johnsonekkazetari ezagun baten elkarrizketariuko egitea bera ere normalizatu egin da.

BBC bezalako etxe indartsu bat su-fritzen hasi da. Brexit bozketa eginzenetik ubelduta zetorren, etaoraingo honetan inpartzialtasunamantentzea lortu ote duen zalan-tzan jarri dute askok, batez ere«tory»-ek (oraindik ere Brexitarenaurkako joera izan duela lepora-tzen diote). Gainera, beste mehatxuarriskutsu bat ere argitara eman duBoris Johnsonek etorkizunari begira,BBCren finantziazio ereduaren alda-keta proposatuz eta Erresuma Batukokomunikabideen markoa eraldatukoduela adieraziz mezu ausartak airera-tuz. Kea bakarrik den edo benetanzerbait zentzuzkoa ote dagoen atzean da galdera. Izan ere, hainbat promesaeta hainbat itxaropen, hainbat mar-ketin mezu xalo.

Tory-en garaipen argia konfirmatuostean, Boris Johnsonek eman zuenprentsaurrekoa inteligentzia emozio-nal handiz diseinatutako diskurtsoaizan zen, botereak ematen duen inda-rrarekin puztutako diskurtso harroaizan ordez. Eskerrak eman zizkienkonfiantza eskaini dioten guztiei, ba-tez ere, laborista izatetik kontserba-doreen alde egitera igaro direnei.Egun gutxiren buruan, ordea, «ez da-kizue zer datorkizuen gainera» esandie parlamentukideei. Ez, ez dakiteeta ez dakigu. Ez dugu jakin azken biurteotan, eta, horrenbestez, momen-tuz aldaketa handirik ez. Promesak,promesak. •

Johnsonen garaia martxan da. Dena da zalantza. Jessica TAYLOR | AFP

Oraindik ez dakigu zer gertatuko den

Garazi Goia - @GaraziGoiaIdazlea

Page 31: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,

2019 | abendua | 21

GAUR8• 30 / 31

MELITON MANZANASEK KONFISKATUTAKO IKURRINA

Juantxo EGAÑA

JONAN ZINKUNEGI

1967ko abenduaren 24an, gazte talde bat gabon kantak abesten zihoan Donostiako Parte Zaharrean barrena. Santa Maria elizarairitsita, taldeko batek, Gerardo Suarezek, ikurrin bat atera zuen, sasoi hartan legez kanpo zegoen bandera, noski. Ikurrin hura JoseMari Garciak egina zen, Donostiako Urbieta kaleko Ramos jostundegian lan egiten baitzuen. Ikurrin hura beste elkarretaratze ba-tzuetan ere atera zuten, Urbian, Oñatin… Zenbait hilabete igarota, 1968ko Aberri Egunera deitzeko kartelak jartzen ari zela, kalekojantzitako poliziek Suarez atxilotu zuten beste gazte batzuekin batera. Amaran zegoen Gobernu Zibilera eraman zuten. Poliziekharen etxean egin zuten araketan, ikurrina konfiskatu zuten. Gobernu Zibilean torturatu egin zuten eta, Suarezek kontatu duenez,Meliton Manzanasek berak hautsi zion eskuineko besoa. Jonan Zinkunegi artikulua ilustratzen duen argazkia egin zuen argazkila-ria ere atxilotu zuten orduko hartan. Horrek ere gogoan ditu Gipuzkoako Brigada Politiko Sozialeko buru Meliton Manzanasekeman zizkion tratu txarrak. Gerardo Suarezi bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten propaganda ilegalagatik eta, besteakbeste, Martutene, Carabanchel, Soria eta Jaengo kartzeletan izan zen.

Page 32: mila leiho zabalik · Robotak gizakien agin - duak betetzera derrigortuta daude, betiere, aginduok lehen legea urratzen ez badute. 3.- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere,