mila leiho zabalik - naiz: · «Iraultza bizitza da, bizitzaren arlo guztietan» LEILA KHALED...

32
LEILA KHALED: «IRAULTZA BIZITZA DA» P ALESTINAKO ERRESISTENTZIAK BIZI DU. BERE BIZITZA IRAULTZA DA, ETA ALDREBES. 70EKO HAMARKADAN EDDIE ADAMS ARGAZKILARIAK ARGAZKI BAT ATERA ZION, AK-47 FUSIL BAT ESKUETAN ZUELA, ETA P ALESTINAKO BORROKAREN IKONO BIHURTU ZEN. I RUDIA BAKARRIK EZ, EMANDAKO PAUSO BAKOITZA DA IRAULTZAILEA L EILA KHALEDEN BIZITZAN. > 4 Elsa FOSCA EZKIOKO IKUSPENAK: Mistikaren eta politikaren arteko harremanak Euskal Herrian > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Puigdemont Carmenarekin, eta Urkullu Rajoyrekin? RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko maiatzaren 27a | XI. urtea • 519. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · «Iraultza bizitza da, bizitzaren arlo guztietan» LEILA KHALED...

  • LEILA KHALED: «IRAULTZA BIZITZA DA»PALESTINAKO ERRESISTENTZIAK BIZI DU. BERE BIZITZA IRAULTZA DA, ETA ALDREBES. 70EKOHAMARKADAN EDDIE ADAMS ARGAZKILARIAK ARGAZKI BAT ATERA ZION, AK-47 FUSIL BAT

    ESKUETAN ZUELA, ETA PALESTINAKO BORROKAREN IKONO BIHURTU ZEN. IRUDIA BAKARRIK EZ,EMANDAKO PAUSO BAKOITZA DA IRAULTZAILEA LEILA KHALEDEN BIZITZAN. > 4 Elsa FOSCA

    EZKIOKO IKUSPENAK:Mistikaren eta politikaren artekoharremanak Euskal Herrian > 12

    ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

    Puigdemont Carmenarekin, etaUrkullu Rajoyrekin? RAMON SOLA > 11

    www.gaur8.infomila leiho zabalik

    2017ko maiatzaren 27a | XI. urtea • 519. zbk.0,50 euro

  • Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

    Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

    Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

    Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

    HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

    SINADURAK:

    03 Isidro Esnaola: Gatazka Estatuko argindarraren merkatuan10 Saioa Aginako Lamarain: Behin hasita, bidean gaude11 Ramon Sola: Puigdemont Carmenarekin, eta Urkullu Rajoyrekin? 16 EXPRAI20 Beñat Gaztelumendi: Hiriak 21 Nerea Ibarzabal Salegi: Udako ikastaro posible bat 27 Miren Azkarate Badiola: Berdintasunaren izenean, amen! 27 Antton Izagirre: Gizakia ala robota30 Txelo Ruiz eta Elena Lazkano: Robot afektiboak

    E.lkarrizketa: Leila Khaled,

    Palestinako erresistentziaren

    historiako ikur bizia 04

    Michael Taussig, xamana bere

    hamakan 07

    Mistikaren eta politikaren arteko

    harremanak Euskal Herrian 12

    Haurrak hitz egin aurreko etapan

    hasten dira keinuak eta

    bokalizazioa konbinatzen 17

    E.lkarrizketa: Jokin Apalategi eta

    Gidor Bilbao, erreleboa «Uztaro»

    aldizkariko zuzendaritzan 22

    In fraganti: Franck Dolosor 28

    Juantxo Egañaren behatxulotik 31

    7

    22

    17

    12

    24

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 2 / 3hutsa

    atze

    rria

    Estatu espainolean gauza asko mugitzen ari diraelektrizitatearen merkatuan. Posizio batzuk al-datzen ari dira. Esate baterako, oso harrigarriaizan da ustelkeriaren aurkako fiskalak Iberdrola-ren aurka bide penala irekitzea, bide administra-tiboan jarritako isuna oraindik itxi gabe izanik.

    Gainera, fiskalak bere erabakia oinarritzeko ez du zantzu be-rririk aurkeztu. Salaketa zahar bat berreskuratu du, besterikez. Akusazio horren atzean erabaki politiko bat dagoela an-tzeman daiteke. Baina hori ez da eman den aldaketa bakarra.Alde batetik, Estatu espainolean energia nuklearraren

    afera dago. Garoña, momentuz, itxita dagoen lehen zentra-la da. Kontua da atzetik beste batzuk datozela eta orain fin-katzen den produkzioa luzatzeko prozedura beste kasuetanere jarraituko dela pentsa daitekeela. Eta hor talka bat dagobi enpresa nagusien artean: Iberdrola eta Endesa. Enpresabatek gauza batzuk lortu nahi ditu, eta, besteak, beste ba-tzuk. Bien abiapuntuak ezber-dinak direnez, bien interesakere kontrajarriak dira. Gogora-tu behar da esparru honetan2.200 milioi euroko estatu la-guntzak daudela jokoan. Gau-zak asko tenkatuz gero, behar-bada, beste energia ekoizpenbatzuetara bideratuko dituGobernuak. Eta aukerak ez di-tu faltan. Borroka testuinguruhorretan, orain dela egun ba-tzuk, Garoñan isuri erradioak-tiboa bat egon zela filtratu da.Ez da batere ohikoa horrelakoalbisteak iritzi publikora iris-tea. Gatazkaren tamainaren adierazle?Beste alde batetik, energia berriztagarrien makroenkante

    bat egin zen maiatzaren 17an. Gobernuak ezarri zuen en-kantearen prozedura, laguntzak aurrezteko; hau da, inber-tsioa egiteko eskubidea laguntza eskaera txikiena egitenduenak lortzen du. Eskaera zero diru laguntza ere izan dai-teke. Maiatzeko makroenkantearen aurkako helegitea izanzen, baina auzitegiak aurrera egitea deliberatu zuen. Azke-nean, ezaguna ez den Aragoiko enpresa batek irabazi zuenenkanteko zati handiena: Forestalia. Bitxia izan zen enpre-sa handienetako batek ez zuela parte hartu: Acciona. Gaine-ra, energia eolikoan lider diren enpresa batzuek ez zutenezer atera, esate baterako, Iberdrola, Viesgo eta EDP. Ondo-ren, hainbatek zalantzan jarri zuten enpresa berri horrengaitasuna lortutako guztia martxan jartzeko. Eta horrek go-gora ekartzen du askotan lana lortzeko eta sektore batean

    muturra sartzeko enkanteetan prezioak izugarri jaisten di-rela. Behin barruan, aldiz, zuloa eta langile kopurua handiadenean, Gobernuari eskatzen zaio enpresa erreskatatzealanpostuen galera handiak ekiditeko. Eta horrela, zeharkabada ere, jasotzen dute hasieran eskatu ez zutena.Azkenik, nazioartetik datorren arazoa. Burbuila lehertu

    ondoren, Gobernu espainola dirurik gabe gelditu zen, bainakonpromiso handiak zituen energia berriztagarriak lagun-tzeko. Azkenean, 2010ean, laguntza sistema aldatu zuen etakanpoko enpresa batzuek kaltetuak ikusi zituzten beraieninbertsioak Estatu espainolean. Kalte-ordainak jasotzeko,Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren(TTIP) ondorioz ezagunak egin diren nazioarteko arbitraje-epaimahaietara jotzea erabaki zuten enpresa horietako ba-tzuek. Arbitraje-epaimahai horietako batek, World Bank’sCiadi, arrazoia eman dio Britainia Handiko enpresa bati hi-labete honetan bertan. Aurrekari bat zegoen, Stockholm Ar-

    bitrage Court epaimahaiak emandakoa Estatu espainolarenalde. Aurrekaria hautsi du orain World Bank’s Ciadik, eta,gainera, epaimahai berak nazioarteko beste 30 bat salaketaditu oraindik aztertzeko. Diru laguntza horiek ordaindu be-har badira, nonbaitetik atera beharko ditu Estatu espaino-lak baliabideak kalte-ordainei aurre egiteko.Ikusten den moduan, Estatu espainoleko elektrizitate

    merkatuak bazar bat dirudi. Argindarraren fluxua bermatubehar den aitzakiapean, Gobernuak sistema elektrikoan es-ku hartu du etengabe. Esku hartze horietan diru asko bana-tu du, borondate asko erosi ditu eta batzuk aberastu egin dira. Elektrizitatearen bueltan ere ustelkeria bazter guztie-tatik. Hemendik aurrera, baina, Gobernuak ez du dirurikizango joko horrekin jarraitzeko. Behartuta egongo da di-tuen baliabide apurrak modu arrazionalagoan gastatzeko.Eta hor agertu dira mesedeen kate luzeak. •

    { datorrena }

    Gatazka Estatukoargindarraren merkatuan

    Estatu espainoleko elektrizitatemerkatuak bazar bat dirudi. Argindarraren fluxua bermatu behar den aitzakiapean, Gobernuak sistemaelektrikoan esku hartu du etengabe

    Isidro Esnaola

    hutsa

    hutsahutsa

  • atzerria

    Leila Khaled (Haifa,1944) Palestinakoerresistentziarenhistoriaren ikur bi-zia da. Ume-umeta-tik erbestea ezagutu

    zuen; nerabea zela, Libanokoerrefuxiatuen kanpamendue-tan, Mugimendu Arabiar Na-zionalarekin bat egin zuen; eta,1967an, PFLP Palestinako Aska-penerako Herri Frontea alderdiezkertiarrarekin. 1969ko abuz-tuaren 29an Los AngelesetikTel Aviverako 840 hegaldiarenbahiketan parte hartu zuen.Gerora iraultzaren iruditeria-ren ikono bilakatu zen argazkiaegin zion Eddie Adams argazki-lariak. Neska gazte batek eztiroeta irribarre iradokitzaile bate-kin AK-47 fusila besarkatzenzueneko erretratuak mundurazabaldu zuen erresistentzia pa-lestinarraren irudi erromanti-koa. Handik urtebete eskasera,1970eko irailaren 6an, beste he-gazkin bahiketa saiakera bate-an atxilotu zuten Leila gaztea. Gaur, Amanen (Jordania) bizi

    da, eta PFLP alderdiko buruzagiaizaten jarraitzen du. Egunotan,Bartzelona bisitatu du, Literal li-buru azokan bere biografiarenkatalanezko argitalpenaren aur-kezpenean parte hartzeko. Mezuirmoa utzi du bertan: «Iraultzabizitza da, bizitzaren arlo guz-tietan». Ekintzailearen agerral-diak hautsak harrotu ditu espai-niar estatuko presio taldesionisten artean, eta gogorki sa-latu dute Kataluniako erakunde-ek borrokalari historikoari egindioten harrera.

    Egun hauetan Nakbaren urteu-rrena oroitu duzue palestina-rrek. Zu zeu ere duela 69 urteerbestera bidalitako ehunkamila palestinar horietako batzara. Nola oroitzen duzu zurejaioterria, Haifa? Eta 1948kohondamendia?Gure lurraldetik bota gintuzte-nean, umea besterik ez nintzenni, 4 urte nituen, eta ez dut ape-nas orduko oroitzapenik. Etxekoeskailerak gogoratzen ditut etasukaldea... Haraxe jaitsi nintzenkorrika ezkutatzera bonbarda-keta hasi zenean. Ama deika arizitzaigun, etxetik atera ginte-zen, alde egin behar genuela...

    Baina ni hortxe gelditu nintzenezkutatuta, mugitu eta eran-tzun ezinik, aurkitu nindutenarte. Hura ondotxo gogoratzendut. Halaber, gogoratzen dutihesean autoan gindoazela, jen-de asko eta asko ikusi genuelaoinez alde egiten. Ama negarrez,eta gu, anaia-arrebok ere, negarzotinka. Munduan zehar ospetsua bila-katu zintuen Eddie Adamsekegindako erretratuak. Nolaeragin zizun pertsonalki ema-kume ekintzailearen irudierromantiko hark?Bai, oso famatua izan zen argazkihura... Baina irudi horren gaine-an sakondu egin behar da, azaldubehar da ez nauela neu bakarrikirudikatzen, gudari bat, esku ar-tean fusila daramana, iruditikharago begiratu behar da, pertso-na soil bat baino mugimenduoso bat irudikatzen baitu... Eta nola eragin zion argazkiakpalestinarren borrokari?Uste dut jendeari gustatu eginzitzaiola argazkia, orduan gauzaberritzailea zelako emakumebat arma bat esku artean ikus-tea... Irudi berritzailea zen heda-bideentzat, baina ez zen kontuberria, izan ere, emakumeok as-palditik ari ginen parte hartzenPalestinako askapen borrokan. Irudi hark lagundu zuen, nola-bait, Mendebaldean emakumepalestinarrengandik dauka-gun irudi estereotipatua des-muntatzen. Zer-nolakoa daemakumeen parte hartzea Pa-lestinako jarduera politikoan?Emakumea erresistentziaren ari-ma da, baina nor bere erara... Nirekasuan politikan inplikatutakofamilia batean hazi nintzen. Ne-ba nagusia Mugimendu ArabiarNazionaleko kidea izan zen. Ge-orge Habash buruzagi palestinaresanguratsuak sortu zuen mugi-mendu hura, beste batzuekin ba-tera... Unibertsitatean zebilela ne-ba bera hasi zen anaia-arrebokantolatzen. Nik 14 urte nituen,gazteena nintzen, baina tematuegin nintzen, neuk ere partehartu nahi nuen. Horrelaxe hasinintzen eskuorriak banatzen,pintadak egiten... 15 urterekin ko-laboratzaile moduan onartu nin-

    duten eta 16rekin buru-belarrisartu nintzen mugimenduan,1952an, Nasserren Egiptoko iraul-tzaren garaian. Ikasle mugimen-duan aritu nintzen Egiptoko Uni-bertsitatean eta han PalestinakoIkasleen Batasun Orokorreko bu-ruzagi hautatu ninduten. HandikPalestinako Askapenerako HerriFrontean sartu nintzen. Frontea-ren programa politikoak gizoneta emakumeen berdintasunaezartzen zuen askapenerako bo-rrokan; eta halaxe jorratu zen,Palestinan zein Palestinatik kan-po. Emakumeak errespetatu eginbehar ziren... Bagenekien emaku-meen irudia aldatu behar genue-la gure kulturan, emakumeak gi-zonekiko parekotasunean jarribehar genituela. Erakutsi behargenuen emakumearen papera ezdela bakarrik ezkontzea eta se-me-alabak edukitzea, hori ere in-portantea bada ere... Ni neu aska-tasunaren aldeko borrokalarianaiz, eta, aldi berean, familia osa-tu dut, ama naiz, eta amona... Etaharro nago horretaz, azken bate-an gizakiak gara, eta nork bereerara egin behar du iraultza. Niez naiz salbuespena. Gaur egun ere ikusten al duzuzeure burua islatuta argazkihartan?Bai, noski, ni neu naiz, ordukoberbera: gudaria. Egun, ordea,beste modu batez egiten dut bo-rroka. Hasieran armak hartu ge-nituen, iraultza armatua defen-datu genuen, nik neuk ekintzamilitarretan parte hartu nuen.Orain, horrez gain, politikarianaiz, jendeari gure borrokaz hitzegiten diot, azaltzen diet zeinden gure arerioa, eta zergatik arigaren borrokan... Esan nahi dutborrokan jarraitzen dudala, bai-na orain bestelako baliabide ba-tzuekin, orain hitza baliatzendut. Bi borroka tresnok dira zile-gi. Modu asko daude etsaiari au-rre egiteko, baina uste dut gauregungo Palestinako testu ingu-ruan borroka armatua ezinbes-tekoa dela. Palestinako erresistentzialaiko eta ezkertiarreko buru-zagi historikoetakoa zara.Zein da gaur egun ezkerrarenpapera Palestinako esparrupolitikoan?

    «Iraultza bizitza da,bizitzaren arlo

    guztietan»

    LEILA KHALED

    Palestinako erresistentziak bizi du. Duela

    egun batzuk Bartzelonan izan da, bere

    biografia katalanez aurkezten. Bere

    herriaren historia eta oraina zauriz josita

    dago. Geroa desberdina izan dadin lanean

    segitzen du.

    Isidre Pallas eta Koldo Sagasti

    PALESTINAKO EKINTZAILEA

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 4 / 5

    Ezkerraren zeregina herria mo-bilizatzea da. Kontua da OslokoHitzarmenen ondoren gutxie-neko programa adostu zela al-derdi guztien artean Palestinakoborrokaren alde, eta ezkerra ereakordio horretan sartu zen. Ho-rregatik bat egin genuen, bata-suna lortzearren, kontrakoakare ahulago egiten gintuelako... Eta zein da Palestinako ezke-rrak gizartean duen eragina?Uste dut ezkerrak eragin handiadaukala gizartean, baina, era be-rean, oztopo handia dago ideiaezkertiarrak hedatzeko: kulturaerlijiosoa. Izan ere, islama, guregizartean, erlijiotik harago doa,kultura da. Guretzat, PFLPren-tzat, zaila da ideia erlijiosoei au-rre egin eta aldi berean ideia po-litiko kontserbadoreen kontrajotzea. Oso arriskutsua da, poli-tika arloan, erlijioa korronte ide-ologiko nagusia bilakatzea.

    Zein da ezkerraren eginbeha-rra erakunde islamikoen erli-jiotasunaren eta PalestinakoAginte Nazionalaren kolabora-zionismo, ustelkeria eta era-ginkortasun ezaren artean?Aipatutakoa ez da bakarrik ezke-rraren kontua, arlo ezberdine-tan lanean diharduten indar de-mokratiko guztiena baizik, baitaalderdi islamikoena eta PAN be-raren barruan dihardutenenaere... Egungo arazoa israeldarre-kiko koordinazioa da. Gure al-derdian beti gaitzetsi dugu, gureargitalpen guztietan errefusatudugu, “segurtasun arloko koor-dinazio” delako horrek dakarrenarriskua. Esan diogu PANi ezinduela kolaboratu okupazio inda-rrekin. “Segurtasuna” dioteneanIsrael eta Israelgo interesak ba-bestea esan nahi dute, eta ez pa-lestinarrak babestea. PAN erakunde demokratikoada? Palestinako herriaren or-dezkari izateko zilegitasunikba al du?Demokratikoa dela diote, bainanire ustez ez da. PAN Osloko Hi-tzarmenetatik sortutako erakun-dea da, horrek esan nahi du ezgaituela palestinar guztiok or-dezkatzen, ez behintzat akordio-ek PANi onartzen dizkioten ere-

    muetatik kanpo bizi garenok:errefuxiatuak, 48ko eremuetakopalestinarrak, diasporakoak...OLPk, ordea, bai, palestinar guz-tiak ordezkatzen zituen, OslokoHitzarmenak egin zituzten artebehintzat... Gero borroka arma-tua bertan behera uztea adostuzuten. PANek ezin gaitu inolaere ordezkatu, inongo autorita-terik ez daukalako! Batetik, ezda “agintea”, Zisjordania eta Ga-zako zati batzuetan baino ez du-telako kontrola; ez dituzte mu-gak kontrolatzen, ez duteeskumenik palestinarren etxe-en birrintzeari aurre egiteko, ez-ta ordezkariak libreki hautatze-ko... Beraz, zer autoritate klaseda hori? Eta bestetik, ez da “na-zionala”, ez duelako ordezkatzenherri palestinar osoa.

    Deskribatzen duzun testuingu-ru horretan bideragarria al da,gaur egun, Osloko Hitzarmene-tan proposatutako bi estatuenkonponbidea?Ezer baino lehen esan beharradaukat konponbide horren kon-tra nagoela. PFLP alderdiko or-dezkaria naiz, eta gure erakun-dean hasieratik izan ginen

    israeldarrek eta estatubatuarrekgerra garaian proposatutakokonponbide horren kontra. Biestatu banatu proposatzen zi-tuzten bi herri banaturentzat.Juduak mundu osotik etorri zi-ren gure lurra okupatzera; no-rentzat da, orduan, onuragarriakonponbide hori? Palestinarren-tzat ez behintzat. Bi estatuenkonponbidea onartzeak Israelgoestatua gaur egungo eremuetanonartzea dakar. Guk onartu egi-ten dugu, bai, baina okupazioindar bezala. Bi estatuen konponbidea onar-tzeak nola eragingo lioke seimilioi errefuxiatu palestina-rrek jaioterrira bueltatzeko du-ten eskubideari?Bi estatuen konponbidea onar-tuz gero, ezerezean geratuko li-tzateke errefuxiatuen itzultzekoeskubidea. Izan ere, Israelekerrefuxiaturik dagoenik ereukatu egiten du, ondorioz, edo-zein eskubide ukatzen die, aregehiago jaioterrira bueltatzekoeskubidea. Utzidazu zerbait esa-ten: gatazkaren konponbidera-ko gakoa gure jaioterrirakoitzultzeko eskubidea bermatzea

    da, eta kolonoen kokalekuakbertan behera uztea. Baina Ne-tanyahuk edozein eskubide uka-tzen dio herri palestinarrari,duintasuna ere ukatzen digu. Estatu laiko eta demokratikobakarra al da, orduan, konpon-bidea? Bideragarria al da hori? Iraultza honi ekin genionetikguk konponbide politikoa emannahi izan diogu gatazkari: estatulaiko eta demokratiko bakarraPalestina historikoaren ere-muan, eta pertsona errefuxia-tuen itzulera euren jaioterrieta-ra. Palestinan bizi garen guztiokelkarrekin erabaki behar dugugure herriaren etorkizuna. Ez dabidezkoa juduei “Jainkoak agin-dutako” lurretan estatu bat ema-tea, eta palestinarrei okupatuta-ko zati ñimiño bat. Estatuakbakarra eta demokratikoa izanbehar du, bertan elkarrekin bizigaitezen; oinarrizko giza eskubi-dea da hori. Bestela, gatazkakiraun egingo du. 1.600 preso politiko palestina-rretik gora gose greban daudeiragan apirilaren 17tik. Israel-go Administrazioaren egoskor-

    «Palestinan bizi

    garen guztiok

    elkarrekin erabaki

    behar dugu gure

    herriaren

    etorkizuna. Ez da

    bidezkoa juduei

    ‘Jainkoak

    agindutako’

    lurretan estatu bat

    ematea, eta

    palestinarrei

    okupatutako zati

    ñimiño bat»

    “Argazkiak: Elsa FOSCA

  • atzerria

    keria ikusita, zer ibilbide au-rreikusten diozu protestaldihorri?Hau ez da Palestinako AskapenMugimenduak burutzen duenlehenengo gose greba: 24. gosegreba da. Eta aldarrikapenak osooinarrizkoak dira, presoen gizaeskubideei lotuak. Hogeita seiegun daramatzate [elkarrizketaegin zen egunean], eta egunezegun gero eta preso gehiagokegiten dute bat ekimenarekin.Dagoeneko 1.800 grebalari in-guru dira, Israelgo kartzeletandauden 6.500 preso palestina-rretatik... Protestaldiak oso posi-zio zailean uzten du Israel; izanere, eskakizunei men egiten ezbadie, preso gehiagok egingodute bat grebarekin. Aldarrika-penak oso oinarrizkoak dira:atxiloketa administratiboenerregimena eta inkomunikazio-ak bertan behera geratzea, seni-tartekoen bisitak erregulartasu-nez baimentzea, atxilotutakoikasleei ikasketak jarraitzeko au-kera ematea, eta presoei osasunarreta duina eskaintzea.

    Uste duzu presoen borroka ba-teratu horrek Palestinako fak-zio politiko zatikatuak hurbil-tzeko balio dezakeela?Noski, oso potentea da presoekfakzio politiko guztiei bidalidieten mezua, modu batera-tuan antolatu behar dela borro-ka, ez alderdi bakoitza bere al-detik ibilita. Deiadarra Fataheta Hamasi dago zuzenduta be-reziki, Ramallah eta Gazakoagintariei, bat egin dezaten.2006an gose greban zeudenpresoek txosten bat idatzi zu-ten batasun hori aldarrikatzeko,eta 2011n kartzela barrurakoprograma politiko gisa hartuzuten txosten hura. Kartzeleta-tik kanpo ere badago fronte na-zional bat osatzeko deia, borro-ka indartzeko eta jarraitzeko. Palestina nazioarteko elkarta-sunaren eta mundu osoko go-bernuz kanpoko erakundeenjardunaren jomuga da. Zure us-tez nola eragiten die horrekbertako gizarte harremanei? Okupaziopean den herri batezari garenean, mundu guztiakegon beharko luke inplikatuta,

    eta alderdi politikoek ere eginbeharko lukete jendea okupaziohorren aurka mobilizatzeko la-na. Gobernuz kanpoko erakun-deak, berriz, gizarte zibilarenerakundeak dira. Lehen ez zego-en ia bakar bat ere Palestinan,eta orain barra-barra daude.Egoera larrienak arintzeko tres-na dira, eta horrela borrokan aridirela sinisten dute... Baina ni,pertsonalki, ez nago guztiz adoseuren jardunarekin. Zenbait era-kunde, USAID AEBetako Garape-nerako Nazioarteko Agentzia ka-su, AEBetako inteligentziazerbitzuei lotutako agentziak di-ra. Hori bai, badira Palestinako

    borrokari ezbairik gabe lagun-tzen dioten erakundeak ere...Nazioarteko erakundeek asis-tentzia lana egiten dute, bai, bai-na, lehen esan dudan bezala, pa-lestinarrok burutu behar dugunborroka armatua da. Bestelakoborroka bideak ere badira, halanola, tartekaritza politikoa, BDZkanpaina... Baina palestinarrokezingo dugu gure gatazka politi-koa konpondu indar armatuaerabili ezean. Ez dugu gustuzegiten, baina etsaiaren bortizke-riari erantzuteko zilegizko bitar-tekoa da. Nazioarteko komuni-tateak esaten digu palestinarroinegoziatu behar dugula, baina

    24 urte daramatzagu negoziazioantzuetan sartuta eta ez da ezeraldatu! Jendea euren lur etaetxeetatik botatzen jarraitzendute, lurra lapurtzen jarraitzendute, gero eta kokaleku gehiagodaude kolonoentzat, gero etapreso gehiago, gero eta apart-heid erregimen itogarriagoa...Horixe izan da negoziazio urtehoriek guztien emaitza. Zer iritzi diozu BDZ Israelenaurkako Boikot, Desinbertsioaketa Zigorrak mugimenduari? BDZ kanpainak emaitza onaklortu ditu Europan, AEBetan,Kanadan... Mundu osoan zehar,batez ere Hegoafrikan, bertangerra krimentzat baitaukateapartheid-a. Boikotarena herrimugimendua da, ez da ofiziala,ez du gobernuen babesa. Mugi-mendu handia bihurtzen denheinean gobernuak presionatze-ko ahalmena izango du, jarreraalda dezaten, eta okupazioa zi-gor dezaten. BDZ mugimenduakPalestina du jomuga, bainamundu osoan zabaltzen den bo-rroka da... Apartheid-aren aurka-ko boikotaren esperientzia ez dabakarrik erakunde edo kanpainabaten kontua, eraldaketa pertso-nalak ere eragiten ditu, edono-ren eskura dagoen tresna daadierazpen askatasuna gauzatze-ko. Nazioarteko komunitateaahaztu egin da gutaz, eta lagun-tza humanitarioa da eskaintzendiguten gauza bakarra, bainaorain jendeak badauka tresnabat gobernuak presionatzeko.

    Presio talde sionistek kanpai-na handia egin dute Bartzelo-nara etor ez zintezen, zer esan-go zenieke terrorista izatealeporatzen dizuten horiei?Ezer baino lehen esan behar dagure lurra okupatzen dutenakdirela terroristak, gu askatasu-naren aldeko borrokalariak gara.Horregatik gara ongi etorriakBartzelonan, eta ez da lehenbizi-ko aldia. Hemen gure borrokababesten duten anaia-arrebaktopatu ditugu. Egia esan, nonahitopatzen ditugu; horregatik ezgara beldur. Hau ez da bakarrikpalestinarren arazoa, injustiziahonek dirauen bitartean, mun-du osoaren arazoa da.

    «Oso famatua izan

    zen argazki hura,

    baina sakondu

    egin behar da:

    ez nau neu bakarrik

    irudikatzen –esku

    artean fusila

    daraman emakume

    gudari bat–,

    mugimendu oso

    bat irudikatzen du»

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 6 / 7

    Euskal Herrian izandugu berriki Micha-el Taussig antropo-logoa. “Gorpuzkina-ren mendekuarenmagia eta bere de-

    sagerpen bitxia” izenburuazuen hitzaldia eskaini zuen Do-nostian. Hitzaldia Tabakaleran,Kultura Garaikidearen Nazioar-teko Zentroan izan zen, eta, ber-tan, afroamerikarren kontrakobiolentziaren erro antropologi-koez aritu zen. Honakoa bezala-ko hausnarketak planteatuz:«AEBetan ematen ari den ‘dro-gen aurkako gerra’ afroamerika-rrak kartzelatzeko aitzakia berribat bilakatzen ari da, ahaztu ga-be, batez beste, egunean poli-ziak hiru beltz hiltzen dituela.‘Primitibo’ izendatzen ditugunherrialde horietan, pertsona edoanimalia baten hilketak, bikti-maren eta hiltzailearen artekolotura bat ezartzen du. Batasunhorren inguruan hitz egin nahi-ko nuke, eta hausnartu ba oteden horrelako harremanen pre-sentzia edo absentzia gaur egunAEBetan poliziak herritar afroa-merikar bat hiltzen duenean».

    Ondorengo lerroak ez diraTaussigen obra guztia aztertueta berreraikitzeko saiakera,besteak beste gure ahalmeneiihes egingo liokeelako horrelakoahalegin batek –bere bibliogra-fiak, beste askoren artean, hona-ko lanok biltzen ditu: “The Deviland Commodity Fetishism inSouth America” (1980); “Shama-nism, Colonialism, and the WildMan: A Study in Terror and Hea-ling” (1987);  “The Magic of theState” (1997) eta “My cocainemuseum” (2004)–. Haatik, berakegindako ekarria, asmatutakobideak eta izan duen eraginareninguruan ohar batzuk egin dai-tezke. Hori, trazu potoloan badaere, egiten saiatzera goaz ja-rraian.

    Michael Thomas Taussig sor-tzez australiarra da, Sydneykoa.Hirugarren Reichak Austria ane-xionatu ondoren ihes egin zu-ten aita judu sekular baten etaama katoliko baten semea da.

    Gazte-gaztetatik sukar erreuma-tiko eraso gogorrak jasaten hasizen, eta, hala, nerabezaro erdiaohean etzanda pasa behar izanzuen. Egoera horretan urteakeman behar izatetik datorkioirakurzaletasun amorratua,amak Sydneyko liburutegi pu-bliko ia guztiak hustu zituen-etasemearen irakurzaletasun goseaasetzeko.

    Ikasketaz medikua da, eta ikasle garaian zirkulu anarkiste-tan aritu zen. Politikarekiko in-teresak medikuntza eta Sydneyatzean utzi eta Londresera era-man zuen. Bertako LondonSchool of Economics prestigio-tsuan antropologian doktoratuzen. Vietnamgo Gerra eta 60kohamarkadako mugimendu kon-trakulturalak izan zituen irakas-le. Orduko gazte askok egin zu-ten bezala, eta Mao Zedongberak iradoki bezala HirugarrenMunduak Lehen Mundua garai-tuko zuela sinetsita, Hego Ame-rikara jo zuten iraultzarekin bategitera. Gehienek Kuba aukera-tu zuten, iraultzaren garaipenaksortzen zuen lilurak bultzaturik.Taussigek, baina, iraultza garaileirten ez zen herrialde bat hauta-tu zuen, gerra odoltsu bateankateatuta geratu zen Kolonbia,nekazariak nekazarien kontra,horroreak bata bestearen atzetikbizi izan zituen herrialdea.

    BIHURRIA ETA ESPIRITUALAHorrelaxe iritsi zen bada Taus-sig Kolonbiara, zehazki Putuma-yo eskualdera: erraietatik mar-xistak ziren ideiekin, espainierajakiteke, gerrillariak laguntzeaxede. Bertan, baina, deabruare-kin egiten ziren kontratuekinaurkitu zen, xamanekin, bote-rea eta bizitza zuten objektuenfetixismoarekin, ayahuasca edoyagé edabe haluzinogeno indar-tsuaren kontsumoarekin, bereedertasun eta agoniekin…

    Lau hamarkadetan ibili da Ko-lonbiatik sartu-irtenak egiten,bertako indigena, xaman eta ko-munitateekin biziz, ikaragarrizabala den obra idatziz eta Ame-riketako Estatu Batuetako uni-

    XAMANA BERE HAMAKAN Michael Taussig, antropologiaren ardatzdeskribapena baino kitzikapena eginduen autore magiko iraultzailea

    Antropologiaren generoa aztoratu duen ColumbiakoUnibertsitateko Michael Taussig irakasle eta autoreoparoa Euskal Herrian izan dugu. Askok miretsia, besteaskok gorrotatua, fikzioa eta errealitatea lotzen ditu.Eklektiko, ikonoklasta eta bihurri, herri indigenen magiazbeteriko pentsamendu eder eta erradikala dakarkigu.

    Michael Taussig, Donostiako Tabakaleran eman zuen hitzaldiaren aurretik. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

    Mikel Zubimendi BerastegiANTROPOLOGIA / b

  • atzerria

    bertsitate ospetsuenetan antro-pologia ikasketen buru izaten.

    Karisma handikoa da Taussig,Columbiako Unibertsitatekoikasleen artean glamour bereziaduen irakaslea, besteak ez beza-lakoa. Bere bulegoan ortzadarra-ren koloreko hamaka bateanetzanda hartzen ditu bisitariak,eta, adibidez, artista dadaistabaten omenez paperezko zorroaburuan jarrita eman izan dituklaseak. Antropologoen artean,baina, adostasuna ez da hainhandia. Maitatua edo gorrota-tua, polarizazioa eragiten duenfigura da, bai modu bihurri etaespiritualean ikertu dituengaiengatik (deabruari gurtua,xamanismoa edo estatuaren te-rrorea), bai etnografiara, bestekulturen ikerketara, egindako hurbilpen esperimentalagatikere. Eta noski, baita beste antro-pologo “tradizionalago” batzuenlanen kontra egindako diatri-bengatik ere.

    Antropologiaren muturrekoabangoardian kokatu izan duteTaussig. Postmodernoen artean,bera da ezkerreranzko joera na-bariena duena, eta collage-areneta muntaketa eklektikoarenerabilera sinbolikoaren bidez,antropologiaren eta etnografia-ren autoritatea bera leherraraziduela esaten da.

    BERRITZAILEA ETA ERRADIKALABai, oso modu eklektikoan hur-bildu da Taussig antropologia-ren ikasketara. Medikuntza dujatorrizko formazio, baino iturriaskotatik edandakoa da: marxis-motik errealismo magikora,frantziar postestrukturalismo-tik Walter Benjamin bezalakopentsalarietaraino. Subjektibo-tasunak eta literatur etnogra-fiak lehentasuna dute Taussigenekarpenean, analisi kulturaletanohikoak ziren estiloen gainetik.Nolabait “estasizko egiaren” ja-rraitzailea da, hots, errealitateazbakoitzak egiten duen kontaki-zunaren esajerazio edo anplifi-kazioaren bitartez, sakonagoaden egia bat errebela daitekeenideiarena.

    Berritzailea eta erradikala, fe-nomeno kultural baten gainekodeskripzioa baino harridura etaeszitazioa lehenetsi dituen an-

    tropologoa da Taussig. Hizkun-tza poetikoa darabil, munduaberriro enkantatzeko bere aha-leginaren akuilu. Antropologoesperimental gisa eruditua dabere erara, eta, garaiko filosofia-rekin, berdinetik berdinera,maila berean, hitz egiten du.

    Gonzo antropologoa deitu izan diote, maltzurki, neutrala denikuslea izan beharrean, lehenpertsona erabili eta gertakizu-netan parte hartzen duen kaze-tariari gonzo”kazetaria deitzenzaion bezala. Fikzioa eta erreali-tatea nahita nahasten ditu eta

    bere lanak beste kulturen anali-si orekatu eta serio bat bainoJack Kerouacen beatnik eleberribat bezala irakurtzen dira.

    Taussigentzat denak balio duzerbaitetarako, baina ez deneta-rako. Espiritu anarkista aldarri-katzen du, antigualeko mitoak

    eta aurreiritzi modernoak, adi-tuen burutazioak eta zoroenfantasiak. Ez dio uko egitenideia bat bera ere esploratzeari,itxura batean denetan absur-duena izanagatik ere.

    Bere narratiba ederraren me-todoa bihurria da oso: arrotzafamiliar egitea eta familiarra arrotz. Jendeari eta kontzeptueiburuz komunikatzeko, narra-zioa egiten du metodo eraginko-rrena, memorian irauteko etaimajinazioa lanean jartzekodaukan ahalmenagatik. Harta-ra, fikzioa eta kritika batzen dituesperimentu hibrido batean,umore eta tonu aproposa eskai-niz, letrak juntatzea, idaztea,ekintza antropologiko edo kul-tural legez ulertuz. Antropolo-gia tradizionalaren oinarriak as-tintzea lortu du, alternatibaerradikal bat landuz.

    TABUAK ETA IRUDI MENTALAKZinez kuriosoak diren loturakproposatzen ditu idazkietan: de-abruaren botere askatzaileamarxismoaren botere analitiko-aren antzekoa dela kasu, biak di-relako arrazoi analogikoarenmenpeko. Taussigentzat fetixis-moa ez da sinbolismoaren ere-muan kokatu behar den kontua,produkzio, esplotazio eta trukeharremanen testuinguruan ko-katzen du. Pentsamendu indige-naren defentsa egiten du, guregizarteko teoria sozialen erres-petua merezi duela konbentzi-tuta, eta zorrotz kritikatzen ditumetodo etnografikoak. Beraren-tzat, etnografiaren ardatza ez daizan behar “guk” zer esaten du-gun “haiei” buruz, “haiek” berensinesmenetan inplizituki “guri”buruz zer dioten baizik.

    Beste adibide bat jarriz, yagéedabearen erabilera sendagarriaikertu du Taussigek. Sortzen di-tuen hotzikarak, goragaleak,tentsioak, gauaren iluntasuna,dir-dir egiten duten kandelenargia, xamanen kantak, abani-koaren hotsa, oihuak, malkoak…Hor sortzen diren irudi menta-lak, ahoz transmiti daitezkee-nak, eta, sarri, itzulingurukaibiltzeke gaixotasuna edo sen-dabidea adierazten dutenak,nahiz eta beste batzuetan deko-difikatu egin behar diren.

    Antropologia leherrarazi duen muturreko abangoardista da Taussig. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 8 / 9

    Edertasunaren prezioak kez-katuta, Kolonbiako kirurgiaplastikoaren kultura ikertu du,bereizgarria zaion metafisika,harrigarriki herrialdeko gerranetsaien gorpuen mutilazioareneta perfekzio fisikoa lortzekogorputz propioari egindako mu-tilazioaren arteko paralelismo-ak azpimarratuz, mutilaziorenauzi estetiko eta sakratuak txan-pon beraren bi aurpegitzat har-tuz. Edo hildakoak aztertu ditu,bizitasun magikoa, grazia etabotere iturri handia duten hei-nean. Aztertu du nola kulturaezberdinetan lehen lurperatzee-tatik presente izan den hori, no-la ebidentzia arkeologiko eta an-tropologia fisikoaren begietaragorpua tabu sortzaile izan den,hildakoekiko errespetua dela gi-zakiak eta animaliak bereizten

    dituena. Eta hari horretatik tira-ka, imajinazio ariketa txundiga-rria eginez, heriotzaren eta ge-rraren makinaria erraldoia denEstatuak beregana dezakeen bo-terea aztertzeari ekiten dio.

    MAGIA, MAGIA BETITaussigek marxismoa apur batalboratuz, edo osatuz, indige-nen magia aztertu du, jakintzaeta hitzek gauzengan eragitekoduten ahalmena. Eskuraezin ja-rraitu behar duen jakintzanmurgiltzean, magiaz, espirituenposesioaz, gordea denera sarre-ra azkar bat izatearen beharrazaritzean, ondo daki kolonizazioaeta arraza eta genero hierarkie-kiko oso menpekoa dela. Alegia,“emakumeak intuitiboak dira”,“zientzian ez dira hain ondomoldatzen”, “etxean galdutakogauzak aurkitzen lehenak dira” eta gisako estereotipoen men-peko. Berarentzat, primitibodeitzen ditugun gizarte eta pen-tsamenduak magiak bedeinka-turikoak dira. Eta gomendioaere uzten digu: “zibilizatuok”ustiatu beharreko lehengaia da.

    Goian, agian Taussigenliburu eder eta

    indartsuenaren azala:«Shamanism,

    Colonialism, and theWild Man: A Study inTerror and Healing».

    Ezkerrean, goian, berebulegoko hamakan

    etzanda. Behean,Kolonbiako indigena

    batekin. GAUR 8

    Antzinako mitoak eta aurreiritzi modernoak,adituen burutazioak eta zoroen fantasiak.Itxuraz denetan absurduena izanagatik ere,sekula ez dio uko egiten ideia bat esploratzeari

    Eskuraezin jarraitu behar duen jakintzarenjakintza ezinbesteko du. «Primitibotzat» jotakopentsamendua magiak bedeinkaturikotzat du,«zibilizatuok» ustiatu beharreko lehengaitzat

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a/

    gelt

    okia

    k /

    tekn

    olog

    ia

    Gaur egin dezakezuna,biharko ez utzi», oharta-razten du esaera zaha-rrak. Zaharra izan arren,egun ere ahoz aho ibil-tzen da, helduek haur eta

    gazteei igortzen diegu, eta berehalaberaien hitz errepertorioan kokatzenda, mezua helaraztearen helburuaaski ongi betetzen duen esaldi labureta irmoa izanik. Baina galdetu aldiozu noizbait zure buruari, zeintzukdiren esaldi horren atzean ezkuta-tzen diren ekintza, emozio eta pen-tsamenduak?

    Egunez egun makina bat eginbeharpilatzen zaizkigu; batzuk beste batzukbaino ohikoagoak dira, gure errutina-ren zati handiago bat betetzen baitute.Multzo horretan adibidez, platerak gar-bitu, ogia erosi eta maite dituzun per-tsonekin kontaktuan egotea bezalakoakaurki daitezke. Aipatutakoak, egunero-kotasunean txertatuak izan ahal ditza-kegun ohiturak dira, betiere, bizitzekomoduak pertsonak bezain beste daude-la kontuan izanda. Aldi berean, arrun-tak izan arren, maiz gertatzen ez direngertakizunak daude, beste batzuen arte-an bonbilla bat aldatzea, laneko aurkez-pen bat prestatzea edo atsekabetuta zai-tuen gertaerari buruz hitz egiteabezalakoak. Ezberdintasunak ikusten aldituzu bi multzoak osatzen dituzten ze-reginen artean?

    Bat aukeratu beharko banu, multzobakoitza osatzen duten ekintzen gauza-tzeak suposatzen duen erresistentziapsikologiko maila izango litzateke. Hauda, “gaur egin dezakezuna, biharko ezutzi” esaldia argibide bezala hartuta, li-tekeena da bigarren multzoa osatzenduten ekintzak geroratzea, “biharko us-tea” alegia.

    Argi dago zenbait ekintza burutzea,beste batzuk egitea baino gehiago kos-tatzen zaigula, eta hori dela eta ekin-tzon gauzatzea atzeratzen dugu atsegin-garritzat ditugunengatik ordezkatuz.Hori dela eta, horrek sortzen dituen on-dorioak pairatzeko egoeran jartzen du-gu gure burua. Modu horretan, egiteko-en zerrendan ditugunak, alde baterauzten joaten gara, gure aldetik ahaleginfisiko, intelektual zein emozionala eska-

    tzen dutelako, eta, hala, gaurko eguneanez bada, etorkizun gertu batean egingoditugula sinistarazten diogu gure bu-ruari. Azken finean, jokabide horrekin,aurre egin nahi ez diogun zerbaitetikihes egiten ari gara eta aitzakiak sortzenditugu gure jokabideari zentzu batemateko asmoarekin; “ez nago inspira-tuta, bihar egingo dut”, “orain ez daetxean egongo, bihar deituko diot” edo“berandu egin zait, bihar lasaiago egin-go dut” bezalako mezuak errepikatzendizkiogu gure buruari. Kontua da, gurebaitan badakigula zer egin beharko ge-nukeen: egiteko daukaguna egitea. Bai-na, hala ere, ez dugu egiten. Zergatik?

    Arrazoiak anitzak dira. Estresa, ardu-ra, mina, bakardadea eta errealitateabezalakoak ekidin nahi ditugu. Ekiditehorren atzean beldurrak eta ezgaita-sun sentimenduak aurkitzen dira nor-malean. Azken finean, pentsamendu ne-gatiboekin betetzen dugu gure burua,arreta indar puntuetan jarri beharrean.Era berean, ekintza batetik eratorritako ondorioak ikusteko itxoin behar baldinbadugu, seguruena ekintza horren gau-zatzea gehiagotan atzeratuko dugu bere-

    halako ondorio argiak dituen ekintza ba-ten gauzatzea baino. Horrek akiduraemozionala ekartzen du, egiteko garran-tzitsuak atzeratzeak estresa sorraraztenbaitu. Buruak ez baitu deskantsatzendenboran zehar luzatzen diren egiteko-ak izanda.

    Faktua da, guztiok uzten ditugulaeginbeharrak biharko. Arreta horrek gu-gan duen eraginean jarri behar dugubatetik, eta, bestetik, maiztasunean,eginkizunak atzeratzea ohitura bihurtudugun edo ez alegia. Zereginak atzera-tzeak sortzen dizkigun ondorio negati-bo eta kaltegarriei buruz hausnartu ge-nezake eta horiekin zerrenda bat egin.Zailena, ordea, egiten jartzea da, gurebidea oztopatzen dituzten pentsamen-duak alde batera uztea eta idazteke du-gun ehun orriko txosten horren lehe-nengo ehun lerroak idaztea, edotaelkarrizketa sakon eta esanguratsuaizango denaren hasierako esaldi urdu-riak soinuz gorpuztea. Zailena beti ha-siera da. Egiteko, pentsatzeko eta senti-tzeko era berria suposatuko duenhasiera. Behin hasita, bidean gaude. •

    [email protected]

    Bidean gaude. Zailena beti hasiera da. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

    Behin hasita, bidean gaude

    Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 10 / 11hutsa

    her

    ria

    Askoren oroimenean ez da izango agian, bainaIñigo Urkullurenean segur aski bai. 2013koekainaren 14an, egun Madrilgo alkatea denManuela Carmena Castrillok EAEko lehenda-kariaren eskuetan txosten garrantzitsua pau-satu zuen. Estreinakoz, Lakuaren enkarguz,

    1960 eta 2013 artean euskal auziari lotuta izandako giza es-kubideen bortxaketak jasotzen ziren bertan: ETAk eragin-dako hildakoak 837 zirela, Estatuko Segurtasun Indarreneskuetan hildakoak 94, talde parapolizial eta ultraeskuin-darrek akabatutakoak 73, tortura salaketa publikoak 5.500inguru... Carmenarekin batera, Juan Maria Uriarte artza-pezpikuak, Jon Mirena Landa Lakuako Giza Eskubideen zu-zendari ohiak eta PPko zinegotzi izandako Ramon Mugicakere parte hartu zuten txostena egin zuen lantaldean. Bildu-ma hark oinarria jarri zuen geroko urratsetarako: iaz Gas-teizko Legebiltzarrean aurrera atera zen Estatu indarkeriariloturiko Biktimen Legea etaamaitzear den torturari bu-ruzko lehen ikerketa ofiziala,esaterako. Carmena Patxi Lo-pezek eta Idoia Mendiak “fi-txatu” zuten, beraiek baitzi-ren lehendakari eta Justiziasailburua lantaldea abiatu ze-nean, baina Urkullu eta JonanFernandezen garaian bukatuzuen bere egitekoa.Lau urte eskas pasata, bes-

    te urrats ausart bat ematenikusi berri dugu Carmena;Kataluniako erreferendumaaldarrikatzera zihoan CarlesPuigdemont president-aren hitzaldiari sostengua eskai-niz, anfitrioi gisa Madrilgo udaletxeko auditoriumean.Lakuako lan horregatik espainiar hiriburuan Carmenaezbaian jarri bazuten, oraingoan are ederragoak entzunbehar izan ditu, noski, nolabait kataluniar etsaiari espai-niar bunkerrean atea irekitzeagatik. Horretan berririk ez,bai ordea Lakuako posizioari dagokionez. 2013ko ekainharen talaiatik ikusita, Katalunia egun «erabakitzeko es-kubidea ala independentzia» lortzeko langaren aurre-au-rrean egongo zela aurreikustea zaila zen oso; CarmenaMadrilgo alkatea izatera helduko zela, are zailagoa. Bainabi baldintza horiek emanda EAJ bera PPren eskutik ibili-ko zela, Lakua eta Madril batera ariko zirela aurreikusteaare sinesgaitzagoa zen oraindik.Hitzarmen bikoitza Euskal Herrian saldu ahal izateko,

    Madrilen den Gobernua bakarra Rajoyrena dela eta baliz-

    ko gehiengo bakarra bere inguruan eraikitzen dena delaadierazten dute Andoni Ortuzar, Aitor Esteban eta aba-rrek. Baina hori ez zen guztiz egia lehen, eta, pasa denigande gauetik, are zalantzazkoagoa da oraindik. Rajoyribide emateko, labankada eman zion felipismo-ak PedroSanchezi, baina bizirik eta itxuraz indarberriturik itzulida PSOEren idazkaritza nagusira. Podemosen zentsuramozioa hor da. Eta ustelkeriaren txirrista amaigabeanbehera goraino kakazten segitzen duen PPren aurkakogehiengoa sortzeko aukera, ere bai.Moncloako eta Kongresuko gorabeherak alde batera

    utzita ere, bada nondik eragin Madrilen bertan (bai etaParisen ere, “bakearen artisauek” ederki frogatu dutenez).Erabakitze eskubidearen inguruko eztabaidari aurre egi-teko gai den alkatea, esaterako, aurretik Lakuaren eskaerajarraiki lan txukuna egin duena: horren ostean Carmena-ren telefono zenbakia sakelakoan grabaturik beharko luke

    izan (eta agian izango du) Urkulluk. Baina deitu, lan har-tatik abiatu zen Biktimen Legearen aurka helegite batenbidez egin duenari deitzen dio: Rajoyri. Harrigarria.Jakina da, ez Madrilen ez eta Parisen ere erabakitzeko

    eskubidearen aldeko gehiengorik ez da momentuz sortu,ez eta preso eta iheslariak etxera ekartzearen aldekorikere. Baina hori bezain egia borobila da bi estatuen hiri-buruetan, esparru batean zein bestean, azken urteotaninoizko indar harreman onena sortzen joan dela, behin-tzat palanka sartu eta erregimen zaharretan pitzaduraegiten saiatzeko modukoa, kontraesanak eraginez, kon-plizitate berriak eraikiz. PPren gehiengo eskasaren zuta-be bilakatu izana baino akats politiko larriagoa da alda-ketaren alde sor litekeen aukera hori gutxiestea etaalboratzea. Eta Euskal Herriaren beharretatik ikusita, be-katu barkaezinagoa ere bai. •

    { asteari zeharka begira }

    Puigdemont Carmenarekin,eta Urkullu Rajoyrekin?

    Ez Madrilen ez Parisen ez da erabakitzekoeskubidearen aldeko gehiengorik. Bainahori bezain egia borobila da bietan inoizkoindar harreman onena sortu dela, palankasartu eta pitzadurak eragiteko modukoa

    hutsa

    hutsahutsa

    Ramon Sola

  • herria

    zuen elizaren eta mugimendukarlistaren eta abertzalearen ar-tean. Erakusketan ikusi ahal denpanel batean nabarmentzen denbezala, «statu quo-a arriskuanjartzen zuen kanpoko mehatxu-tzat hartu zen Errepublika, eta,gainera, garai hartan Madrilgokomentuak erre zituzten, guru-tzeak eta irudi erlijiosoak ikas-geletatik kendu zituzten etaGasteizko gotzain Mateo Muxi-ka bota zuten, Errepublikarenaurka konspiratu zuelakoan». Dirudienez, Ama Birjinak «Es-

    painia salbatzera» bultzatzen zi-tuen ikuspenak zituztenetakobatzuk, eta, hala, Ama Birjinaikusteko antolatutako topaketak«¡Viva la España católica!» eta«¡Viva Cristo Rey!» oihukatuzamaitzen ziren. Horrek abertza-leen haserrea eta karlisten inte-resa piztu zuen. Giro tirabiratsuhorren ondorioz, Ezkioko kasuaKongresura iritsi zen 1931koabuztuan. Bertan diputatu ba-

    Ezkion bizi ziren bihaurrek Ama Birji-na ikusi zutela adie-razi zuten 1931koekainaren 29an, Es-painiako Gorte

    Konstituziogileetarako hautes-kunde orokorren lehen itzuliaegin eta hurrengo egunean.Inork ez zuen susmatu hasiera-ko agerpen haren ondoren besteasko izango zirenik, baina doze-naka lagunek bizi omen zituz-ten antzeko agerpenak jarraian–diotenez, berrehun inguru–,eta Gipuzkoako herriak milioibat bisitari jaso zituen urte har-tan. Fenomenoak hartu zuen ta-mainagatik esan daiteke mundukatolikoan orain arte izan denagerpen masiboenetako batenepizentro bihurtu zela Ezkio.Hala ere, gaur egun gertakariaerabat ahaztuta dago. Eragile ez-berdinek bat egin zuten gertatu-tako estaltzeko. Bertan bizi izanzena ahazteko.

    Ion Salgado

    EZKIOKO IKUSPENAKMistikaren eta politikaren artekoharremanak Euskal Herrian

    Gasteizko Araba Aretoan ikus daiteke «Ikuspenak.Mistika eta politika Euskal Herrian» izena duenerakusketa. Ander Gondra eta Gorka Lopez de Munainerakusketaren komisarioek sakondu dute Antso JakitunaFundazioaren artxiboan Ezkioko Ama Birjinarenagerpenaren historia berreskuratzeko.

    Gorka Lopez de Munain etaAnder Gondra, Gasteizko erakusketaren komisarioak. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

    JENDARTEA / b

    “Ikuspenak. Mistika eta politi-ka Euskal Herrian” izena duenerakusketak berreskuratu du Ez-kion gertatutakoa, eta azaltzendu nola jokatu zuten ordukoagintariek. «Ezkioko ikuspenakoso famatuak izan ziren, eta, ba-tzuek fenomeno horretaz jabetunahi izan zuten bitartean, bestebatzuek isilarazi egin nahi izanzuten», diote Ander Gondra eta

    Gorka Lopez de Munain erakus-ketaren komisarioek.Antso Jakituna Fundazioren

    artxiboan ikerketa lan sakonaegin dute bi komisarioek, eta, azaltzen dutenez, une historiko-politikoa funtsezkoa da Ezkionesku hartu zuten indarrak etajokoan zeuden interesak hobetoulertzeko. Berriki aldarrikatuta-ko Errepublikak alarma piztu

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 12 / 13

    tek Ezkion «egunero bost milalagun baino gehiago konspira-tzeko» asmoz biltzen zirelaadierazi zuen. Urte hartan gaiaare gehiago korapilatu zen, ikus-penak zituztenak ugaritu zire-nean. Interesak gurutzatu ziren,eta albiste, begitazio, errebela-zio eta liskar asko sortu ziren.

    ELIZAREN JARRERAElizak ere ez zituen babestuikuspenak, bertan gertatzen ze-naren kontrola ez zuelako.1932ko apiriletik ekainera arteJose Antonio Laburu jesuita biz-kaitarrak Ezkioko gertakarieiburuzko hitzaldi bana emanzuen Gasteizko Elizbarrutiko se-minarioan eta Donostiako Vic-toria Eugenia antzokian. Ezkionbertan bildu zituen datuetan oi-narrituta, Laburuk fenomenoenegiazkotasuna baztertzen zutenalderdiak zerrendatu zituen, etaargudio psikobiologikoak ze-rrendatu zituen. Gainera, Gas-teizko Araba Aretoan ikusi ahalden erakusketan nabarmentzendenez, Santa Teresa aipatu zuen,«benetako liluramenduak etaantzeratuak bereizteko adibideezin hobe gisa».

    Laburuk elizbarrutiko bikarionagusiaren gonbidatu gisa hitzegiten zuen, eta haren hitzal-diek gotzainaren iritzia adieraz-ten zuten gorde antzean. Horre-la, beraz, kolpe gogorra emanzitzaion Ezkioko gertaeren si-nesgarritasunari. «Hitzaldioninguruko elementurik gogora-tuenetakoen artean, Laburukberak agerpenen lekuan filmatuzituen eszenak ditugu. Eszenahoriek hitzaldien amaieranproiektatu ziren, buruzko na-hasmenduak zituzten pertsoneiburuzko film batekin batera.Grabazio horiek ez dira aurkituoraindik, baina nabarmena dahaien erabilera interesatua,ikusleei bi errealitateen artekolortura zehaztugabeak iradoki-tzeko asmorekin», azaltzen daerakusketan.

    Dena den, ahalegin hori ezzen guztiz eraginkorra izan. Fe-dedunek jesuitaren argudioakezeztatuko zituen elizako besteagintari bat bilatu zuten –PioBarojak berak barregarri utzi zi-tuen argudio horiek “Los visio-

    narios” eta “El cura de Monleón”liburuetan–, eta begitazioen al-dekoek Laburuk esandakoa gai-tzesten zuten mezuak jasotzenhasi ziren. Begitazioek jarraituegin zuten, kapera bat eraiki zeneta Ama Birjinaren irudi bat ere zizelkatu zuten Ezkion, 1932kourrian Gobernuak hori guztiakentzeko agindu zuen arte. Era-kusketako kartel batean nabar-mentzen denez, «fededunen ne-gar eta otoitzen artean, moztu

    zuten urtebete lehenago jasota-ko gurutze handia».

    Baina hainbat lagunek begita-zioak bultzatzen jarraitu zuten,eta 1933ko irailean Gasteizko go-tzain Mateo Muxikak beste aha-legin bat egin zuen horiei aurreegiteko, elizbarrutiko eliza guz-tietan nahitaez irakurri beharre-ko zirkular batekin. Zirkularreangaitzespen ofizialaren oinarriakfinkatu zituen, eta begitazioeiburuzko txosten bat bidali zionErromako Ofizio Santuaren Au-zitegiari. 1934ko ekainean, era-kunde horren komunikatu bate-kin itxi zen auzia. Auzitegiakezeztatu egin zuen «Ama Birji-naren Ezkioko ustezko agerpeneta errebelazioen naturaz gain-diko izaera» eta debekatu egin zituen Ezkioko gertakariei bu-ruzko hiru liburuak.

    BESTE GATAZKA BAT ARABANErakusketan ohartarazten de-nez, ikuspenak ez ziren Ezkioramugatu. Hala, 1931ko abuztu ha-sieran, Ezkion agerpenak hazieta hilabetera, Petrasko iturbu-rutik hurbil idiak zaintzen arizela Ama Birjina agertu zitzaiolaesan zuen 14 urteko mutil batek.Hasierako susmoak gorabehera,Bachicaboko jendea leku hartanbiltzen hasi zen gauero erreza-tzeko, eta zenbait gaztek begita-zioak zituztela ziurtatu zuten.Ezkion bezala, inguruko erro-mesen arreta erakarri zuen fe-nomenoak. Eta, berriz ere, feno-menoak zatiketa eragin zuenaldekoen eta aurkakoen artean.Lehenen artean, inguruko erre-tore batzuk omen zeunden, etaagerpenaren sustatzaile gisa jo-katzen hasi zirela dirudi. Biga-rrenen artean, berriz, hurbilekoAngostoko Andre Mariaren san-tutegiko arduradunak. «Bertakoelezahar miragarria oso ezagu-na zen inguruan eta ez zutenpribilegio hori galdu nahi».

    Gatazkak argi uzten du, Ezkio-ko kasua bezala, ikuspenak ezdaudela soilik mistikari lotuta.Ezkion politikak garrantzi han-dia izan zuen, baita elizbarruti-ko interesek ere. Eta Angoston,berriz, halako gertaeren ondo-riozko pribilegioen babesak pa-per nagusia jokatu zuen. Ez ba-karrik mistikak edo erlijioak.

    Euskal Herrian egindako erromesaldien argazkiak, erakusketan. J. RUIZ I ARG. PRESS

    Erakusketan gaur egungo zein iraganeko argazki eta koadroak ikus daitezke. Juanan RUIZ I ARGAZKI PRESS

    Gorka Lopez de Munain eta Ander Gondraerakusketaren komisarioek azaltzen dutenez,elizak ez zituen babestu Ezkioko ikuspenak,bertan gertatzen zenaren kontrola ez zuelako

    Ama Birjinak «Espainia salbatzera» bultzatzenomen zituen ikuspenak zituztenetako batzuk,eta topaketak «¡Viva la España católica!» eta«¡Viva Cristo Rey!» oihukatuz amaitzen ziren

  • herria

    Erakusketa ekainaren 3raarte egongo da irekita.

    Araba Aretoa Gasteizkoerdigunean dago,

    Dendaraba merkataritzagunean.

    Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

    EZKIOKOATERPEALEKUZALDATU DUTEEzkioko Ama Birjinarenaterpea lekuz aldatubehar izan zuten 2013.urtean abiadura handikotrenaren obrengatik.Ander Gondraren iritziz,erabakiak agerian uztendu aurrerabidearen etamistikaren artekogatazka. Izan ere, egunoso jende gutxik sinestendu Ezkioko ikuspenak bezalako fenomenoetan.Iraganean, ordea, ez

    zen inolaz ere horrela.Hala, Euskal Herrianbadaude agerpenenadibide ugari. ItziarkoAndre Mariarenkondaira, esaterako.Arakistain apaizak jasozuen XVIII. mendeangertakaria, eta, azaltzenzuenez, Erreten baserrikoneskame batek irudi bataurkitu zuen sasitza etaelorri artean. Diotenez,Ama Birjinak berakaurkikuntzaren lekuanbertan eliza bateraikitzeko eskatu zuen. Araban, Arteko Andre

    Mariaren kasua oso esanguratsua da. Irudiaagertu zen arteaArtziniegako eta Aiarakojurisdikzioen artekomugan bertan zegoen,eta bi udalerriak aurrezaurre jarri zituen krisibat eragin zuen horrek. Nafarroan, Bideko Ama

    Birjinaren kasuaaipatzekoa da. Kondairakdionez, Ama BirjinaAlfarotik Iruñera joanzen gau batean eta SanSaturnino elizako aldarenagusitik hurbil zegoenhabe baten gaineanagertu zen.

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 14 / 15

    Haurrak. Hala ziren orain dela laurogei urte. Gerrako

    haurrak, orduan bezala orain ere. Asteazkenean omen-

    du zituzten, Santurtzin, milaka haur Britainia Handira,

    Belgikara, Estatu frantsesera eta Sobietar Batasunera

    abiatu zireneko portu berean. Ez ziren oporretan joan,

    gerratik ihesi baizik. Inork baino hobeto dakite zer den

    familia, herria, dena atzean uztea; familia, herria, dena bonben eta larderiaren azpian uztea.

    Inork baino hobeto dakite zer diren beldurra, ziurgabetasuna, arrotz sentitzea. Horregatik izan zi-

    tuzten Europaren hegoaldeko itsasertzean pilatzen diren errefuxiatuak gogoan. Horregatik es-

    katu zuten haientzako babesa. Laurogei urte barru, milaka eta milaka errefuxiatu horien artean

    egun munduari mesfidati begiratzen dioten haurrak, Mediterraneo izeneko hilobi erraldoi hori ze-

    harkatzea lortu duten haurrak, agertuko ote dira hunkituta beren herrietan beso zabalik hartu zi-

    tuzten Europako herrialdeei esker ona agertzen? Xabier Izaga Gonzalez

    ORDUKO GERRAKO HAURRAK,GAURKOENTZAKO BABES ESKE

    Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

    C IKUSMIRA

  • hutsa

    iRRITZIA:

    {

    }

    EXPRAI

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 16 / 17

    Euskal Herriko Uni-bertsitateko Bilbo-ko Irakasleen Uni-bertsitate EskolakoEUDIA ikerketa tal-deko ikertzaileek

    ikerlan aitzindari bat argitaratuberri dute nazioarteko zientziakomunitateko ikertzaileen arte-ko hartu-eman akademikoasustatzen duen “Signos” aldiz-

    kari entzutetsuan. “The interre-lation of gestures and vocaliza-tion in early communicationfunctions: Evidence from Bas-que language” lanean, Asier Ro-mero Andonegi, Aintzane Etxe-berria Lejarreta, Ainara RomeroAndonegi eta Irati de Pablo Del-gado irakasleek ikergai izan du-te 9 eta 13 hilabete bitartekohaurtxoak nola eta noiz hasten

    diren zezelka egiteari utzi etakeinuak eta hizketa konbina-tzen. Asier Romerorekin hitzegin dugu ikerketaren nondiknorakoen berri jakiteko. Keinuaren eta hizketaren ar-

    teko konbinaketa gizakiarenezaugarria da, eta haren gainekolan ugari daude; hala ere, hitzegin aurreko etapan oso jorra-tua ez dagoen arloa da. Hartara,duela hiru urte, etapa horretankeinuen eta bokalizazioaren ar-tean zer gertatzen den ikertzekoasmoz ekin zioten lan honi EU-DIA ikerketa taldeko kideek. Etaeuren interes nagusia interrela-zio hori euskaratik aztertzeazen, ama hizkuntza euskara du-ten haurrekin, alegia. Horrega-tik aukeratu zituzten Bermeokobi familiatako bi haur, seme-ala-ba bakarrak eta oraindik esko-lan hasi gabeak. Haien bilakaerakomunikatiboa grabatu zutenlau hilabeteko epe horretan.Ikerketaren emaitza beste zen-

    Bederatzi eta hamahiruhilabete bitartekohaurtxoek gero etamaizago konbinatzendituzte keinuak etaahozko ekoizpena. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

    KEINUZ ETA AHOZHaurrak hitz egin aurreko etapan hastendira keinuak eta bokalizazioa konbinatzen

    Xabier Izaga Gonzalez

    EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako EUDIAtaldeak haurrek keinuak hizketarekin koordinatzeko patroianola eta noiz garatzen duten ikertu du. Ama hizkuntzaeuskara duten haurtxoekin egindako ikerlanean erakutsidutenez, keinuen eta bokalizazioaren arteko konbinaketahitz egin aurreko etapan hasten da.

    IKERKUNTZA / b

  • herria

    bait lekutan egindako ikerlanenondorioekin bat etorriko zen ja-kin asmoz hasi zuten egitas-moa. «Anglosaxoiek eta katala-nek egindako ikerketek erakutsidutena gurean ere berrestenden jakin nahi genuen». Eta eu-ren hipotesia argi berretsitaaurkitu zuten. «9 hilabeterekinzezelka egiteari eta silaba erre-pikatu eta luzeen kateak bokali-zatzeari uzten diotenean, eta 11hilabete ingururekin hitz eginaurreko etapa konplexuena has-ten dutenean, haurrak keinugehienak ahozko ekoizpenare-kin konbinatzen hasten dira»;hau da, ez dituzte keinu soilakegiten, ordurako keinuak eta bo-kalizazioa estu lotuta omendaude. Keinua bokalizazioa bai-no lehen hasten da, baina 12 hi-labetetatik aurrera bien konbi-nazioa «estatistikaren araberaesanguratsua» da, konbinaziohori keinu soilak baino maizagogertatzen baita.

    DENBORAZKO KOORDINAZIO PATROIAHitz egin aurreko etapa horre-tan, ikerketaren arabera, haurra-ren komunikazio asmoaz hitzegin daiteke. Umearen keinuakbatez ere deiktikoak dira, zer-bait seinalatzeko, emateko, era-kusteko eta eskaintzekoak, edohelduen arreta lortu nahi duenobjektu baterantz bideratzeko-ak. Azterlanak erakutsi duenez,umeak zerbait seinalatzeko edoeskatzeko eskua altxatzen due-nean, hatz erakuslea luzatu etagoren puntuan duen unean has-ten da “hitz egiten”; ez hitzakahoskatzen, jakina, baina bai bo-kalizazioak egiten. Ordurako,beraz, keinuak hizketarekindenboran koordinatzeko patroibat dagoela dirudi.Romerok dioenez, euren la-

    nak erakutsi du hizkera eta kei-nuak «beharrezko bi elementu»direla giza komunikazioa iker-tzeko, gero eta froga gehiagokerakusten omen dute bi espa-rruak elkarrekin estu koordina-tuta daudela, eta «beharbadafuntsezko baldintza da hitz egi-teko etapan lehenengo lexikoagaratzeko».Halaber, gero eta nabarita-

    sun zientifiko gehiagok erakus-ten omen dute haurtxoen ze-

    zelkatzearen eta keinuen arte-ko konbinazioak zerikusia dau-kala hizkuntzaren ondorengogarapenarekin; beraz, elemen-tu aurreikusleak omen dira.«Hori dela eta, gurea bezalakoikerketak lagungarriak izan li-tezke hizkuntzaren nahasmen-du espezifikoaren asaldura lin-guistikoak iragartzeko», dioRomerok.EUDIAren lanak ikertu du hiz-

    kuntzaz jabetzeko eta hizkuntzagaratzeko prozesuak haurrenkeinuen eta hizketaren artekodenborazko koordinazioarekinzer-nolako lotura duen. Horreta-rako, ikertzaileek haurtxo ber-meotarrak bideoz grabatu zituz-ten 9 hilabete zituztenetik 13hilabete bete arte. Guztira gu-txienez 1 .260 komunikazioekintza jaso zituzten sei ordu in-guruko grabazio batean, eta on-doren ELAN software espezifiko-aren aplikazioarekin kodifikatueta aztertu zituzten ekintza ho-riek, keinu motak eta keinueneta bokalizazioen komunikaziofuntzioak sailkatuz, eta keinueneta bokalizazioen arteko denbo-rak neurtuz.EUDIA ikerketa taldearen iker-

    lanak lan ildo berriak zabalduditu. Orain gida didaktiko batlantzen ari dira, irakasleenorientagarri; esate baterako,haurrek egiten dituzten keinuakezagutu eta interpretatzeko.Ez da hori esku artean duten

    lan bakarra, ordea. Alde batetik,Irati de Pablok jarraipena eman-go dio egin berri duten ikerlana-ri “Keinuen eta bokalizazioarenarteko harremanak bizitzarenlehen urtean: ebidentziak eus-kara hizkuntzatik” doktore te-siarekin. Bestetik, taldea besteikerketa bat egiten ari da, «zaba-lik eta analisi eta interpretaziofasean» dagoena. Zortzi haurelebidunekin –lau neskatorekineta lau mutikorekin– ari dira la-nean. Haien ama hizkuntza gaz-telania edo euskara da, bainadenen eskolako komunikaziohizkuntza, euskara. Oraingoz ezdituzte beren hipotesiak aurre-ratu nahi, ikerketa horiek berre-tsi, gezurtatu edo zuzendu arte.Edonola ere, dagoeneko «gauzainteresgarriak ikusten» hasi di-rela dio Asier Romerok.Haurtxoen keinu motak sailkatu eta kodifikatu dituzte ikerlanean. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

  • Bilboko Irakasleen UnibertsitateEskolako EUDIA ikerketa taldearenikerlanak keinuaren garapengoiztiarra, tipologia eta faseak aztertuditu, baita haren eta ahozkoekoizpenaren arteko konbinazioa ere.Nola aztertzen dira horrelakofenomenoak, ordea? Ikerlanairakurrita, ez dago zalantzarikzorroztasunez egin dutela,metodologiaren berri emateko ataleanzehaztasunez azaltzen dutenez. Hemengaingiroki azalduko ditugu haienlanaren pausoak. Informatzaileen kopuruari

    dagokionez, corpus txikia erabili dutelaonartzen dute; izan ere, lau haurtxorenkomunikazio ekintzak aztertzen hasiziren, baina zenbait arazo direla eta,birekin egin behar izan dute ikerketa.Edonola ere, lortu duten datu kopuruhandiak berdindu egiten du murrizketahori. 1.260 komunikazio ekintzagrabatu eta deskribatu dituzte.Horietatik, 723 bokalizazio huts bezalasailkatu zituzten, 327 keinu huts bezalaeta 210 keinu eta bokalizaziokonbinaketa bezala.Haurren komunikazio ekintza

    guztiak ELAN transkripziomultimodaleko softwarea erabilizidentifikatu eta zedarritu zituztengrabazioetan. Azterketak bost unenagusi izan zituen, sei transkripziolerroren bidez kodifikatu eta aztertuak:komunikazio ekintza, keinu mota,keinuaren motibazioa, keinuarenfaseak, hatz erakuslearen gehienezkoluzapena eta bokalizazioa.Komunikazio ekintzak arestianesandako konbinazioetan kokatzearenfidagarritasuna berresteko, Kappadelako indizearen kalkuluaren bidezepaile-arteko prozedura erabili zuten,kanpoko bi ebaluatzaile independentekparte hartuta.Lehenik, komunikazio ekintza

    identifikatu zuten, hizketa bakarrik,keinua bakarrik eta bien konbinaketabereizita. Bigarren lerroan, keinumotak zehaztu zituzten: deiktikoa,seinalatzekoa edo atzematekoa;konbentzionala; emotiboa, etasinbolikoa. Ondoren, motibazioarenedo nahitasunaren arabera sailkatuzituzten keinuak, faktore horiekkeinuaren eta bokalizazioarendenborazko lerrokaduran izanlitzaketen eraginak aztertzeko,horretarako bi kategoria kontuan

    hartuta; aginduzkoa eta azalpenezkoa,dikotomia hori funtsezkotzat jotzenbaita nahitako komunikazioarenhasiera bereizteko. Laugarrenik, keinufaseak kodifikatu zituzten: prestaketa,keinu-kolpea eta atzera-egitea.Bosgarren lerroan keinu erpinarenunea kodifikatu zuten, hatz erakusleakobjektu bat seinalatzen dueneaneskuak hartzen duen gehienezkoaltueran dagoen momentuareniraupena; horretarako, fotogramazfotograma ikuskatu zuten bideoa, 2

    milisegundoko kadentzietan. Seigarrenlerroan, azkenik, haurtxoenbokalizazioak kodifikatu eta aztertuzituzten ahozko komunikaziofuntzioen arabera, honako kodifikaziokategoriak ezarrita: azalpenezkoa,aginduzkoa, emotiboa, mimikoa,ekintza-gida funtzioa eta fatikoa. Grafikoa eta taula ugari agertzen dira

    ikerlanean, adin azpitaldeen araberakomunikazio ekintza mota guztiensailkapena erakusten dutenak, edokeinuaren hasieraren eta ahozko

    ekoizpenaren hasieraren artekodenborazko distantzia. Lerroongaineko taulan bokalizazioen funtzioakadin azpitaldeetan sailkatuta ageridira: besteak beste, 11 hilabete arteanfuntzio emotiboa nagusi delaerakusten du; hortik aurrera, berriz,azalpenezko eta aginduzko funtzioakgailentzen dira.Bukatzeko, gai honen gaineko

    hurrengo ikerlanetan hobetu edogehitu beharreko elementuen gainekozenbait gomendio ageri dira.

    2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 18 / 19

    9 hil.10 hil.11 hil.12 hil.13 hil.

    26

    39

    72

    39

    18

    17,56

    21,19

    27,79

    26,17

    21,68

    17

    25

    46

    31

    22

    11,48

    13,58

    17,76

    20,80

    26,50

    79

    80

    61

    28

    14

    53,37

    43,47

    23,55

    18,79

    16,86

    9

    12

    26

    11

    6

    6,08

    6,52

    10,03

    7,38

    7,22

    13

    19

    32

    19

    8

    8,78

    10,32

    12,35

    12,75

    9,63

    4

    9

    22

    21

    15

    2,70

    4,89

    8,49

    14,09

    18,07

    Bokalizazioen funtzioa adin azpitalde guztietan

    Iturria: “Signos” aldizkaria. GAUR8

    Adina

    Azalpenezkoa

    % % % Zenb. Zenb. Zenb.Zenb.Zenb.Zenb. % % %

    FatikoaAginduzkoa Emotiboa Mimikoa Ekintza gida

    GAI KONPLEXU BATERAKO METODOLOGIA ZORROTZA

    Irati de Pablo Delgado,Aintzane EtxebarriaLejarreta, Naia EguskizaSanchez, Iñaki GamindeTerraza eta AsierRomero Andonegui,EUDIA ikertaldekokideak. EUDIA

  • hutsa

    3 BEG

    IRADA:

    osas

    un

    a /

    gelt

    okia

    k/

    tekn

    olog

    ia

    Egunsentia egunkari batengisan zabaldu da Kursaalinguruotan. Ia ez dago au-torik, oinezko despistatuapur batzuk asko jota etahiriak maketa bat dirudi,

    tartean bizidunik gabeko kartoizkoeraikuntza sorta bat, eguzkiak kaleertzetan gordetako sekretuak argi-tzen dituen bitartean. Eraikin proiek-tu erraldoien aurkezpenekin gogoratunaiz; nola dena den neurrikoa, perfek-tua, eta tarteka proiektuko kartoien ar-tean gizaki formako iruditxo txiki ba-tzuk ipintzen diren, lorategietatikurrun, beti espaloietan, beti dagokienlekuan, gerora ere bizidunak han zeharibiliko bagina bezala.Umetan ez zegoen marrazkiak egi-

    ten ahalegintzea adina frustratzenninduen ezer. Mendiak ikusi egitennituen nire baitan: zakur bat paseoan,sekula hodeiek estaltzen ez zuteneguzki irribarretsu bat, baserri bat txi-miniatik kea ere geometrikoki bota-tzen zuena... Eta ikusitakoa nire gor-

    putzera pasatzen nuen: ondo zorroztugabeko arkatz bat eta nahi baino dar-dara handiagoa eta zehaztasun muga-tuagoa zeuzkan esku bat, folio gaine-an dantza traketsean. Eta buruannerabilena ez zen paperera iristen, ni-re ikarekin topo egiten zuelako, nireusteekin eta nire ziurtasun apurrekin.Batzuetan pentsatzen dut hiriak ereume baten marrazkien antzekoak di-rela; gorputza sartzen dela pentsatu-takoaren eta egindakoaren artean,materialek ere badaukatelako gorputzbat eta hiriak gorputzez beteta daude-lako. Etorbide hau diseinatu zuenak ez

    dakit espaloiaren puntu honetan nahiote ninduen, edo errepide alderago,edo Kursaalaren hormaren kontra;edo ez ote zuen nirea bezalako gorpu-tzik irudikatzen etorbide hau pentsa-tu zuenean. Baina hiriak jendezkoaketa jendearenak dira; jendeak egitenditu, postaletan jenderik agertzen ezden arren: hiriak ez dira eraikuntzakbakarrik, hiriek ikarak dauzkate, izer-

    dia daukate, hizkuntzak, ahoskerak,gorputzen tenperatura...

    Egunsentia egunkari baten gisan za-baldu da eta albisteak etorri zaizkit;Errekaleorreko argi itzaliekin akor-datu naiz, Kukutzarekin, Kortxoene-arekin. Hiriak diseinatu zituenak ezzuen pentsatu ere egingo, agian,jendeak bizi ere egin behar duela,eta bizitzeko moduek ere formakematen dizkietela hiriei. Pertsonaadina bizitzeko modu daudelako, etaasko uzten dituzte bazterrean hormi-goizko eraikin eta lorategi zainduhauek. Lauak dira espaloiak hemen,zanpatzen dituzten oinek gastatuko ezbalituzte bezala. Postaletan ez da lan-gabeturik agertzen, ez da etxegabetze-rik agertzen, ez da eskalerik agertzen,baina badira, badaude, alfonbrapeanezkutatutako hondakinak bezain iku-sezin; hiriak beraientzat diseinatu ezbaziren ere hirietan bizitzen eta hil-tzen dira, hiriek bizitzen eta hiltzendituzte, eta beraiek ere forma ematendiote inguratzen dituenari. Ezkuta-tzen denak ez baitio existitzeari uz-ten, ezta irudiaren mundua omen denhonetan ere; fokutik kanpoko itzalak,azkenean, fokuan ere agertu egiten di-ra.

    Laster turistak etorriko dira hona, ol-dean, eta espaloi ertz honetan geratu-ko dira Kursaala argazki eder bateanjaso nahian, Urumeako betiko irudi batgorde nahian jendea paretik kentzekozain, postaletan bizi denari traba egi-ten baitio jendeak, maketak nahi di-tuelako, beti ilunabarreko argiak busti-tako hiri perfektu eta ordenatuak,protestarik eta ahots disidenterik ga-beak. Baina ez dago perfekzioa bainogauza bortitzagorik, inperfektutzat har-tua dena isilarazi eta ukatu egiten baitu;musikaz eta asanbladaz betetako kortxofabrika zaharrak eraisten dituelako; bizi-tzeko beste era batzuk ere badirela bizizerakusten duten auzoak argirik gabe uz-ten dituelako. Eta ez dago ordena bainofikzio handiagorik, bizitza berez delakodesordenatua, aldakorra, ederra. Zorion-tsuak izango garela esaten digute ordea,ukitu ezin diren gure hirietan. •

    Ez dago ordena baino fikzio handiagorik. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

    Hiriak

    Beñat GaztelumendiBertsolaria

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 20 / 21hutsa

    her

    rita

    rrak

    Lagun batekin hizketan lehengoan, eta esatenzidan ez dakiela nola utzi, batetik, gustatzen ezzaion lana, eta bestetik, gustuko duen baina es-perientzi berriak bizitzea zailtzen dion bikote-kidea. Lana eta bikote egonkorra –egonkorta-suna bere forma guztietan– hain estimatuak

    diren garaiotan, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko al-darria hain zabaldua egon arren, ez da harritzekoa gauzeiamaiera emateko erabakia zaila izatea. Bilatzen erakus-ten digute, bilaketarekin obsesionatzen ere bai, bainakalte egiten hasi zaiguna askatzen ez dakigu; posesioa-ren hegalpean hazi garenontzat beti baita hobe zerbaitedukitzea, txarra ala ona izan, ezer ez edukitzea baino.

    Eta unibertsitate garaiaren amaiera den zingira nahasihorrek ez digu onik egin erabakiak hartzea gustatzen ezzaigunoi. Zer erabakiko dugu ba, umetatik marrazki bategin eta andereñoaren onarpenaren zain egotera ohitugarenok ondo edo gaizki dagoen jakiteko? Oso ondo, osopolita da egin duzun dena delako hori. Orain, urte denekoso antzerakoak izateko me-hatxua dakartenean, guztia-ren hasiera edo onenarenamaiera den ez dakigun ho-netan, norberak kudeatu be-har ditu erabakiak eta, batezere, okerreko erabakien erru-duntasuna. Beharbada ho-rregatik bozkatzen dugu irri-barretsu eta lasai lotesleakez diren galdeketetan, eraba-kiak hartzea gustatzen ezzaigunok.

    Seguruenik gure klaneko-en eta erabakiak hartzeamaite dutenen arteko kon-tsentsu bat izango zen patuaren edo aurrez idatzitakodestinoaren ideia; honi esker, erabakiek edo erabaki ga-be utzitakoek ez dute eraginik izango bukaerako emai-tzan. Ideia lasaigarria batzuontzat, eta gauzak aldatzekoahaleginik egingo ez denaren bermea besteentzat. Etapentsa zein erabilgarri suertatzen zaigun oraindik patuaerrua nori bota ez dakigun egoeretan; azkenean hori bai-ta erabaki nahi ez izatea, norbere damuari eta errudun-tasunari beldurra, besterik ez.

    Luze hitz egin genuen lagunak eta biok, erabakiak har-tzen ikasteko moduren bat aurkitu nahian, UEUko ikas-taroetan bada ere. Eta “patuak” hala nahita edo, liburubatean –“Carpe Diem” izenekoan, beti kostatu izan zaitmezu hori errespetatzea– aurkitu zuen truku bat lagu-nak gau hartan bertan. Oraindik praktikan jarri ez du-dan arren, zuekin elkarbanatuko dut. Udako ikastaro bat

    balitz, “Erabakiak: har itzazu hil aurretik” deituko litza-teke, eta edonork eman ahalko luke izena –nahi beste al-diz–.

    Tipikoa eta muturreko xamarra dirudi, baina heriotza-ren inguruan pentsatzeko ohitura hartuz gero, egunero-ko keinu txikiak aldatu egiten omen dira. Liburu horrekdioenez, egunean heriotzari mentalki bi minutu eskai-niz gero, oroituz gero gure azalari geroz eta gutxiago ge-ratzen zaiola usteltzen hasteko, benetan axola zaizkigunerabakiak errazago hartuko ditugu. Baliteke. Eta horre-kin aski izango ez bagenu, beste ariketa bat proposatzendu: imajinatu hilda gaudela dagoeneko, eta gela bateansartu gaituztela izan gintezkeen baino izan ez garen gu-re “gu” guztiekin; Medikuntza ikasi zuena, Arte Ederrakegin zituena, ezkondu zena, haurrik izan ez zuena, lan-postu hartan jarraitu zuena, alkoholikoa, bidaia huraegin zuena… irudikatu horietako bakoitza, eta pentsatuzeinekin hitz egingo zenukeen gustura, eta zeinekin ez.Hori ere lagungarri omen da erabakiak hartzerako or-

    duan. Saiatu naiz gela horretan kokatzen, baina, noski,ezin izan dut erabaki norekin hitz egin. Denek dutezerbait kontatzeko, baina denei diet beldurra, hartuditudanak baino erabaki hobeak hartu nitzakeela era-kutsi diezadaketelako. Edo errieta egingo didate agian,ausartagoa ez izateagatik, txoriburu bat izateagatik,komeni zen lekuan ez egoteagatik komeni zen mo-mentuan, edo agian aukeretan onenak hartu nituelaesango didate. Ebakiak edo adabakiak izan baitaitezkeerabakiak. Horregatik ez dago horrelako ikastarorikUEUn.

    Agian lagunari Kattalin Minerren liburu berria elka-rrekin irakurtzea proposatuko diot, eta Anariren kan-tuak entzun ahala, denborari joaten uztea, bestebehin ere denborak gureak diren lanak egin ditzan.Hori ere erabakitzeko modu bat da, ezta, andereño? •

    { koadernoa }

    Udako ikastaro posible bat

    Pentsa zein erabilgarri suertatzen zaigunoraindik patua errua nori bota ez dakigunegoeretan; azkenean hori baita erabakinahi ez izatea, norbere damuari etaerruduntasunari beldurra, besterik ez

    Nerea Ibarzabal Salegi

    hutsa

    hutsahutsa

  • herritarrak

    Giza eta gizartez i e n t z i e t a ko“Uztaro” aldiz-kariak 100. zen-bakia argitaratuberri du. 1990.

    urtean sortu zuen Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) artiku-luak euskaraz argitaratzeko hel-buruarekin. 27 urte eta 100 zen-baki geroago, hasiera-hasieratikzuzendari lanetan aritu den Jo-kin Apalategik pasioz hitz egi-ten segitzen du argitalpenaz etahorren bueltan ari den lantalde-az. Zuzendaritzan erreleboa pa-satu dio Gidor Bilbaori, bainaberak gertu segitzen du.

    Buelta gaitezen 1990era, «Uzta-ro» sortu zenuten garaira. Zer-nolakoa zen panorama?Euskal Herriko Unibertsitatea(EHU) bezala ezagutzen dugu-na –eta hori da gure abiapun-tua, euskarazko ikerketari aupa-da handiena emango diona–1981ean sortu zen. Madril alde-tik lantalde bat ekarriaz sortuzen eta bertan ez zegoen euskal-dunik. Baina ordurako inguruanpresio handia zegoen eta baze-kiten zeozer egin beharko zutelaeuskarari zegokionean. Irakas-kuntzan euskararentzat bideakirekitzen hasiak ziren, baina be-reziki unibertsitatez kanpo. Etabazen arazo bat; euskaldunenartean oso doktore gutxi zeude-la. Anaia hasieratik egon zenproiektuan eta niri deitu zidan,doktoretzak zituztenak behar zi-tuztela eta etorri egin beharnuela esanez. Anaiak bultzatutasartu nintzen, nik ez bainueninongo beharrik. Ni oso lasai etagustura bizi nintzen hemen,Baionan, gure liburu dendare-kin eta argitaletxearekin. Azke-nean, 1983an hasi nintzen.

    Garai hartan frankismoak gel-dituta zituen unibertsitateko ti-tulartasunak, katedrak eta hala-koak. 1985ean agindu zituztenMadrildik titulartasunak lortze-ko lehen lehiaketen deialdiaketa orduan hasi zen unibertsita-tea eta euskal mundua zerbaitmugitzen. Nik neuk katedraraaurkeztu eta lortu nuen titular-tasun hori elebiduntzat hartzea,euskaraz eta gazteleraz. Legeanhori dena ez zen existitzen.

    Euskara ez zen existitzen ezunibertsitatean ez beste tokiaskotan. Zuek, baina, ezinbes-teko jotzen zenuten.Ezinbesteko jotzen genuen erda-raz egiten zen hori guztia euska-rak ere edukitzea. Eta pentsanon geunden, dena oso urrunikusten zen. Baina, aldi berean,ameslariak ginen eta uste ge-nuen lortuko genuela, ez ge-nuen ez beldurrik ez lotsarik,ausartak ginen. Eta horri loturiketorri zen “Uztaro” aldizkariarenabentura. 1983 eta 1990 bitarte-

    an udaro joaten ginen UdakoEuskal Unibertsitatera gureikastaroak euskaraz egitera. As-kotan penatan geratzen ginen,ikastaro horiek idatzita izatengenituelako eta ez genuelakoinon argitaratzeko aukerarikizaten. Ikastaroek arrakastahandia izaten zuten eta jendeasko etortzen zen, baina, behinamaituta, material hura bazte-rrean geratzen zen. Bagenuenkezka edo kexa hori, materialhorrekin zerbait egin beharkogenukeen sentsazioa.

    Eta UEUko zuzendaritzak zuenkexa entzun zuen. 1990eko udazken hasieran UEU-ko zuzendaritzako kide bat nireetxera etorri zen. Aipatu zidanaldizkariaren ideia buruan zute-la eta ni egoki ikusten nindutelahori martxan jartzeko. Baiezkoaeman nion segituan.

    Unibertsitate-aldizkari bategin nahi genuen. Euskal He-rrian bazeuden beste mota bate-ko aldizkariak eta, gainera, mai-la ederrekoak. Nik nire buruanhonako kalkuluak egin nituen:

    “ Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

    «Beste hizkuntza

    batzuk tradizio luze

    bat daukate atzetik,

    segida bat dira.

    Baina guk zulo

    ikaragarri bat izan

    genuen; baserritik,

    laborantzatik,

    artzaintzatik...

    kanpoko gure

    mundua galdu egin

    zen, baztertua eta

    gordea izan zelako.

    Zientzian praktikoki

    ez zegoen ia ezer

    egina»

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 22 / 23

    UEUren barrutik aldizkari batsortu behar badugu, ez da izanbehar diziplina bakarrari lotua.Hori UEUrentzat murritza zelapentsatzen nuen, UEUren bai-tan diziplina askotatik etorrita-ko jende asko mugitzen garela-ko. Gizarte zientziei buruz arinaiz. Ez dago “Uztaro” ikusi bes-terik, izugarrizkoa diziplinarte-kotasuna dago eta 15-20 arlodesberdineko adituak mugitzendira horren bueltan. “Uztaro”sortzeko orduan lehen puntugarrantzitsua hori izan zen:oihartzuna eman behar diegugiza eta gizarte zientzietako di-ziplina guztiei; tokia eman be-har diegu UEUn egiten diren languztiei eta unibertsitatean egi-ten hasi diren ikasketa guztiei.Hori erabaki oso garrantzitsuaizan zen.

    Gainera, nahiko lan izango zendiziplina bakarrarekin aldiz-karia osatzen, ezta? Egia da diziplina bakarrari lotuzgero, ekoizpenak ez zuela eman-go urtean lau aldizkari ateratze-ko. Gaur oraindik ere zaila ikus-ten dut. Oxala!

    Gaur egun itxaron zerrenda da-go “Uztaro” aldizkarian argita-ratzeko. Hasieran, segur aski,ez zen horrela izango.Euskal munduan eta unibertsi-tatean genbiltzanak denak eza-gutzen genuen elkar. Hasiera-hasieratik saiatzen ginen guga-na etortzen zirenei tokia egiten.Ez ziren gaur adina etortzen, gu-txiago zirelako, baina molda-tzen ginen aldizkariak osatzeko.Euskaraz ikerketan zenbiltzaneijakinarazi genien gu prest geun-dela beren lanak jaso, aztertu,orraztu eta argitaratzeko. Horre-tan zorrotz aritu gara hasieratik,bai teknika aldetik eta bai eus-kara aldetik, ebaluazio zehatzakegiten dira “Uztaro”-n. Eta ho-rretan sekulako aldea ikustenda; hasiera hartan eta gaur egundiziplina berean egiten diren la-nak izugarri aldatu dira. Ez ba-karrik euskal munduan, baitabeste hizkuntzetan ere.

    Zertan aldatu dira?Garai hartan oraindik tratamen-du oso zehatzak genituen; tek-

    nologikoki, metodologikoki etaepistemologikoki ez gaurkoakbezain zehaztuak eta landuak.Hiru alor horiek asko zehaztenjoan dira urtez urte. Tesiak eregero eta zehatzagoak dira. Gauregungo panorama askoz lehia-korragoa da, eta, ondorioz, mai-la ikaragarri goratu da.

    Hizkuntzari begira jarrita.1990ean giza eta gizarte zien-tzietan erabiltzen zen euskaraeta egungoa oso desberdinak aldira?Oso-oso desberdinak. Polita li-tzateke noizbait lantalde batek“Uztaro” aldizkarian egon denekarpen soziolinguistiko eta li-terarioa bildu, aztertu eta kon-paratuko balu. Nik uste dut ha-rrigarrizko ekarria egin duela“Uztaro”-k maila horretan. Mai-la askotan hizkuntza berri batere sortu du. Finean, zientziaaplikatuak dira, ordura arte eus-karaz ibili gabeko gaiak. Kon-tzeptu bat azaldu behar duzune-an moldatzeko modua topatzenduzu, asmatu egiten duzu. Eus-kal ikerleen munduan izugarriz-ko aurrerakada egon da. Ehunzenbakiak hor daude, ez litzate-ke zaila izango frogatzea.

    Euskarak giza eta gizarte zien-tzietarako jantzi bat beharzuen eta «Uztaro» aldizkariakjosten lagundu dio, ezta?Ez bakarrik “Uztaro”-k, baina“Uztaro”-k sekulako aurreraka-da eman dio. Gure aurretik, adi-bidez, euskarazko terminologiaegiteko lan ikaragarria eginzuen UZEIk, hiztegi haiekin. Hiz-tegiok sekulako balioa zuten,baina zientzia zehatzetan zebil-tzanek kontrastatu gabeak zi-ren. Eta kontrastatzeko lan ho-rietan hastean, hiztegiok ezdituzte beti ikerlariek behar di-tuzten erantzun guztiak. Eta hormoldatu beharra dago. Jende as-kok ekarpen oso garrantzitsuakegin ditu bide horretan.

    Giza eta gizarte zientzietan sor-tu diren galdera berriei eran-tzuten asmatu behar izan dueuskarak.Halaxe da. Gainera, kontuanizan behar da galdera zaharra-goak ere erantzun gabe genitue-

    la. Beste hizkuntza batzuk tradi-zio luze bat daukate atzetik, se-gida bat dira. Baina guk zulo batizan genuen, zulo ikaragarri bat.Baserritik, laborantzatik, ar-tzaintzatik... kanpoko gure mun-dua galdu egin zen, baztertuaeta gordea izan zelako. Eta ho-rrek zulo bat sortu du. Zientzianpraktikoki ez zegoen ia ezer egi-na. Gerora pertsonaia oso ga-rrantzitsuak izan dira gureanzulo hori betetzeko gogoa etanahia izan eta lan egin dutenak.Baina zuloa hor zegoen.

    «Uztaro» aldizkariaren 100.zenbakia mahai gainean, nolasentitzen zara?Niretzat pertsonalki ez da ezeraldatu. Sartu nintzen sentimen-du, ilusio eta gogo berdinekinjarraitzen dut orain. Ikusten di-tut egin ditugun bideak, hemensekulako lantaldea egon delako.Ni beste bat baino ez naiz izanlantalde horretan. Elkarren arte-an ondo konpondu garen lantal-de handi bat egon gara. Ez garainoiz haserretu, nahiz eta ezta-baida interesgarriak izan direnaskotan. Harremanak zoraga-rriak izan dira, denok militan-tzia eta ilusio handiarekin ibiligarelako. Asetasun handienamilitantzia egiten duenaren ase-tasuna izan da; militantzia egi-tea gauza zoragarria baita. Mili-tantzia egiteko gogoa duzunbitartean, bizitzeko gogoa duzu-la esango nuke.

    Duela 27 urte, «Uztaro» abiatuzenutenean, nola irudikatzenzenuten oraingo momentua?Ni askotan harritu nau gureametsak eta errealitateak. Guamestiak izan gara eta gauza au-sartak egin ditugu bizitzan. Pa-satu eta gero, errealitateak har-tzen duen indarrak beti harrituegiten nau; nik espero nuenabaino harago joan gara. Guameslariak ginen, baina euskarajoan den toki horretarainoamets egiten ez ginen ausar-tzen. Oso baikor ikusten dut.Egiteko gelditzen zaiguna ereikusten dut. Pentsa, hizkuntzahandienek ere beldurrak etaarazoak dituzte. Guk, horienbeldurrez eta arazoez gain, gure-ak propioak ere baditugu.

    «‘Uztaro’-kharrigarrizko

    ekarpena egin du,maila askotan

    hizkuntza berribat sortu du giza

    eta gizartezientzietarako»

    JOKIN APALATEGIBEGIRISTAIN

    Duela 27 urte euskarak ez zuen giza eta

    gizarte zientzietarako jantzirik, josi egin

    behar zitzaion. Horretan aritu dira «Uztaro»

    aldizkarian, Jokin Apalategiren bultzadaz.

    [email protected]

    «UZTARO» ALDIZKARIKOZUZENDARI OHIA

  • herritarrak

    Berak hartu du Jo-kin Apalategirenerreleboa “Uzta-ro”-ko zuzendari-tzan. Ez du uste al-daketa handirik

    etorriko denik, 22 urte baitara-matza “Uztaro”-n orain arte zu-zendari izandakoaren ondoan.Bilbaok Apalategiren bidea segi-tzeko asmoa dauka, harekin ika-sitako balioekin lanean, euskalkomunitatea begi batean eta Eu-ropako aldizkarigintza bestean.

    Duela 27 urte Udako Euskal Unibertsitateak apustu garran-tzitsua egin eta «Uztaro» sortuzuen. Diziplina ugarikoa etaespezializazioari begirakoa. “Uztaro” euskarazko ikerketaritokia egiteko eta ikerketa euska-raz bultzatzeko aldizkari bat da.Normalean, gurekin argitara-tzen duen jendeak beste lekubatzuetan ere argitaratzen duingelesez. Egun ibilbide akade-mikoa egin nahi badugu derri-gorrez argitaratu behar dugubeste aldizkari batzuetan ere,gure komunitate zientifikoa ezdelako bakarrik gure hizkuntza-koa. Aldarrikatu nahi duguna dakomunitate zientifiko zabalagohorretan euskal komunitate batere badagoela, eta ez duela zen-tzurik euskal komunitate horriingelesez zuzentzea, euskarazidaztea dela normalena.

    1990. urtean apustu garrantzi-tsua izan zen «Uztaro», ezta?Apustu arriskugarria zen; nahi-ko idazle aurkituko ote ziren,nahiko artikulu izango ote zirenargitaratzeko, nahiko irakurleizango ote zen… Enpresa apustuoso garrantzitsua izan zen,proiektu hau ez baita dirua ira-bazteko, baina bai ahalik eta gu-txien galtzeko behintzat. Asma-tu egin dela pentsatzen dut,zorionez unibertsitateak ereibilbide bat egin duelako. Ez da-go guk nahiko genukeen lekuan,baina gero eta gehiago irakastenda eta ikertzen da euskaraz. Gainera, nik uste dut harrota-

    sunez esan dezakegula “Uztaro”aldizkariak jakin duela urratsbatzuk momentu egokietanematen. Munduko beste aldiz-kari batzuk eman dituzten urra-

    tsei adi egon gara eta gure auke-ren barruan saiatu gara pausuakematen.

    Zein urrats, adibidez?Unibertsitateak eta aldizkarigin-tzak urrats bat eman du ez baka-rrik kalitatea eskaintzen, baitahori erakusten ere. Ez da nahi-koa aldizkari ona garela esatea,hori adierazle batzuen bidezerakutsi beharra dago gero.Adierazle horiek mundu osoanestandar modura erabiltzen di-ra. Uste dut une egokian egingenuela ahalegina hori gureraegokitzeko. Aldaketa nagusiena “Parekoen

    Ebaluazio Itsua” deitzen denada. Horren arabera, Historiakoartikulu bat Historiako bi edohiru adituk aztertzen dute betiargitaratzeko modukoa den edoez. Gainera, autoreari proposa-menak egiten dizkiote normale-an. Hori da pareko ebaluazioa.“Itsua” izateak esan nahi du eba-luatzaileak ez dakiela nor denartikulu hori idatzi duena etaautoreak ere ez dakiela norkebaluatu duen. Badaki norbaitekzuzenketa batzuk proposatudizkiola, baina ez daki nork. Ho-ri, gainera, modu dokumenta-tuan egiten da, ebaluazioarenzehaztasun guztiak ondo jasotageratzen direlako. Hori guztia zehazteko proto-

    kolo bat egin genuen eta harro-tasunez esan dezakegu beste al-dizkari batzuk hori erabilidutela gerora. Ez ginen lehenen-goak izan, Eusko Ikaskuntzakgurekin batera egin zuen, bainagero beste aldizkari batzuk gukegindako protokolo hori erabilidute bere-berean.

    Ebaluazio horiek irizpide zien-tifikoak erabiltzen dituzte.Euskara ebaluatzen al da? Euskarak ere badu bere ebalua-zioa. Gure ebaluatzaileei formaere kontuan hartzeko eskatzenzaie eta fitxa bat betetzen dute.Normalean ebaluatzaileak eus-kararen inguruko proposame-nak ere egiten dizkio autoreari.

    Egileek zuengana jotzen duteedo alderantziz?Izan ditugu gorabeherak. Unebatzuetan original gutxi jaso di-

    tugu eta bila ibili behar izan du-gu. Baina lortu dugu egun alde-rantziz izatea. Orain argitaratunahi duten egileen itxaron ze-rrenda dugu. Batetik, lortu dugualdizkariari prestigio bat ema-tea kalitate adierazleak moduobjektiboan agertuz. Eta, beste-tik, euskal komunitate zientifi-koak bere bidea egin du eta geroeta ikerlari gehiago daude eus-karaz idazteko gai direnak.

    Pentsatzekoa da giza eta gizar-te zientziek darabilten euskaraasko aldatuko zela azken 27 ur-tean, ezta?Espezialitate bakoitzak bere bi-dea egin du eta gauzak esatekoformulak topatu behar izan di-tu. Nik neuk nire ikasketa guz-tiak gaztelaniaz egin ditut etaegun euskaraz irakasten dut.Hasi nintzenean, itzultzen ari-tzen nintzen beti, gaztelaniazikasitakoa edo ingelesez iraku-rritakoa itzultzen. Badaramatzaturte batzuk euskaraz ikasten,euskaraz irakasten eta euskarazargitaratzen, itzuli gabe, zuzene-an. Nire irakaskuntza nik eta ni-re bidelagunek euskaraz ekoiz-ten dugunarekin ere elikatzenda. Duela 27 urte hori zailagoazen. Gainera, hizkuntza oroko-rrak ere egin du bere bidea. Halaere, oraindik zailagoa da espe-zializazio jakin batean euskarazidaztea. Samurragoa da ingele-sez edota gazteleraz idaztea.Zergatik? Espezializazio bakoi-tzean gehiago irakurtzen dugu-lako gazteleraz, ingelesez edotafrantsesez. Horrez gain, oraindik UEUk

    euskara zuzentzaile bat kontra-tatzen du artikulu guztiak zu-zentzeko. Gero eta artikulugehiago iristen dira ezer ukitugabe argitara daitezkeenak. Bai-na tartean badaude oraindik zu-zenketa batzuk behar dituzte-nak. Gure gain hartu dugu lanpedagogikoa ere eta gure zuzen-tzaileak proposamenak eta zu-zenketak bidaltzen dizkie auto-reei, horietatik ikas dezaten.

    Jokin Apalategiren eskutik ja-so duzu zuzendaritza. Zertanigarriko da aldaketa?Ez dut uste asko igarriko denik,gauza asko berarekin ikasi ditu-

    «Ez dago guknahiko genukeen

    lekuan, baina geroeta gehiago

    irakasten da etaikertzen da

    euskaraz»

    GIDOR BILBAO TELLETXEA

    Ondo ezagutzen du aldizkaria, ez alferrik

    22 urte daramatza bertan. Orain, baina,

    zuzendari kargua hartu du Jokin

    Apalategiren eskutik.

    [email protected]

    «UZTARO» ALDIZKARIKOZUZENDARIA

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 24 / 25

    dalako. Jokini buruz hiru gauzanabarmenduko nituzke. “Uzta-ro”-n bertan ezagutu nuen due-la 22 urte. Hasieran akaso eznintzen kontziente, baina orainoso kontziente naiz: bere seme-alaben adinekoak izan arren,nolako errespetuz eta arretazentzuten zituen beti guk esan-dakoak. Batzuetan ondo iruditu-ko zitzaion eta besteetan ez, bai-na utzi egin zigun gauzakegiten. Bigarrena, zelako erres-petuarekin entzuten zuen mun-du guztia, isil-isilik. Batzuetanematen zuen gai horien ingu-ruan ez zuela zer esanik, ez zue-la iritzirik. Baina galdetu eta be-ti zeukan ondo osatutako iritzia.Eta, hirugarrenik, bere ibilbideprofesional eta pertsonalagatik,Jokinek oso ondo ezagutzen di-tu mundu editoriala eta Europa-ko aldizkarien errealitatea. Osoadi egon da Europako aldizka-riei eta oso presente izan dituhaiek emandako pausoak.

    Nik ere orain jakin beharkonuke gazteagoei, nire seme-ala-ben adinekoak izan daitezkee-nei, protagonismoa ematen etaegiten uzten. Nire iritzia eska-tzen badidate, ematen, baina ezbeti eta ez beti lehenengoa. Etazuzendari bezala niri egokitzenzait orain Europako aldizkari-gintzari begira egotea.

    Ez da erraza ikerketaren ga-rrantzia jendartearen begienaurrean jartzea. Oreka garrantzitsua da. Komu-nikabideei erantzun egin beharzaie eta gure lan ildoetan pre-sente izan behar ditugu. Bainaez dezagun dena egin komuni-kabideei begira. Gure espeziali-tateen baitan egin behar dugu-na egin dezagun, baina ezdezagun lana egin berri emangodugunaren arabera.

    Oreka garrantzitsua dela esa-ten dudanean adierazi nahi dutikerketa batzuk oso aplikatuakizan daitezkeela. Badira oso era-kusgarriak eta salgarriak direnikerketak eta badira ere kontra-koak. Ez dezagun bideratu denasalgarri izango den horretara.Oinarrizko ikerketak batzuetanez du emaitza ikusgarririk ema-ten, baina erabat beharrezkoakdira.

    Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

    «Nik jakin beharko

    nuke –Jokinek

    gurekin egin duen

    bezala– gazteagoei,

    nire seme-alaben

    adinekoak izan

    daitezkeenei,

    protagonismoa

    ematen eta egiten

    uzten. Nire iritzia

    eskatzen badidate,

    ematen, baina ez

    beti eta ez beti

    lehenengoa»

  • 2017 | maiatza | 27

    GAUR8• 26 / 27

    hutsa

    Zer da berdintasuna zuretzat?», gal-detu zidaten “Amapola morea”irratsaioan motzean erantzutekogaldera batean. Eta nire erantzuna,

    «oraindik existitzen ez den zerbait». Man-tentzen dut erantzuna, eta, ikusita azke-naldian gertatu zaizkidan egoera batzuk,ez dakit noizbait ezagutu