Mila gau eta bat gehiago 2

3
Mila gau eta bat gehiago Ekialde Ertaineko ipuin arabiar sorta bat da, istorio baten barnean istorio asko biltzen dituena. Antza denez, Abu abd-Allah Muhammed el-Gahshigar ipuin kontalariak bildu eta itzuli zituen arabierara istorio hauek IX.mendean. Xerezadei buruzko istorioa XIV.mendean gehitu omen zen. Zirrara handia sortu zuen mendebaldean XIX.mendean. Garai hartan metropoliek espedizioak eta kultura exotikoei eta geografiari buruzko ikerketak bultzatzen zituzten. Benetan 1704an itzuli zen lehen aldiz Mila gu eta bat gehiago, baina urte horretan frantzezko bertsioa moldaketa bat zen. Richard Francis Burton, militar, esploratzaile eta afrikar kulturan adituak egindako itzulpenak arrakasta handia izan zuen. Hiru kontakizun multzo ditu, India, Persia eta Egipto alegiazko ikuspuntu distortsionatu batetik islatzen dituztenak. Historia gehienak Persia ( gaur egungo Iran ) Irak, Afganistan, Tajikistan, eta Uzbekistango tradiziotik jasoak direla uste

Transcript of Mila gau eta bat gehiago 2

Page 1: Mila gau eta bat gehiago 2

Mila gau eta bat gehiago Ekialde Ertaineko ipuin arabiar sorta bat da, istorio baten barnean istorio asko biltzen dituena. Antza denez, Abu abd-Allah Muhammed el-Gahshigar ipuin kontalariak bildu eta itzuli zituen arabierara istorio hauek IX.mendean. Xerezadei buruzko istorioa

XIV.mendean gehitu omen zen.Zirrara handia sortu zuen mendebaldean XIX.mendean. Garai hartan metropoliek espedizioak eta kultura exotikoei eta geografiari buruzko ikerketak bultzatzen zituzten. Benetan 1704an itzuli zen lehen aldiz Mila gu eta bat gehiago, baina urte horretan frantzezko bertsioa moldaketa bat zen. Richard Francis Burton, militar, esploratzaile eta afrikar kulturan adituak egindako itzulpenak arrakasta handia izan zuen.Hiru kontakizun multzo ditu, India, Persia eta Egipto alegiazko ikuspuntu distortsionatu batetik islatzen dituztenak. Historia

gehienak Persia ( gaur egungo Iran ) Irak, Afganistan, Tajikistan, eta Uzbekistango tradiziotik jasoak direla uste da, gerora konpilatu eta beste egile batzuen istorioekin elkartuz. Edizio ezagunenak:

- Antoine Gallan: Europan egin zen lehen edizioa, les mille et une nuits contes árabes traduits en français izenburupean. Lehenengo liburukia 1704an agertu zen eta azkena 1717an. Modu batez edizio honek tradizio bat ireki zuen: liburuan pasarte gordinak, erotikoak eta odoltsuak ugariak dira eta horietako asko Gallandek ezabatu zituen. Arrakasta handia izan zuen eta idazleak, publikoari asetzeko asmoz, jatorrizko bilduman ez zeuden ipuinak sartu zituen. Osoan 12 liburuki argitaratu zituen. Edizio hau oso plagiatuta izan zen Europa osoan.

- Francis Burton: Aurrekoa baino fidegarriagoa, hamasei liburukietan 1885tik 1888raino agertu zen.

Page 2: Mila gau eta bat gehiago 2

- Boulaq edizioa: Hau Kairon agertu zen ,1835an. Antza denez edizio horren egileak unibetsitate islamikoaren klerigoen presiopean lan egin zuen eta horregatik, aintzinako bertsioak erabili beharrean, beste berriagoak erabili zituen, berrriagoak eta droktrinaren ikuspuntutik egokiagoak. Edizioa hau izan da arabiar munduan gehien zabaldu dena.

- J.C. Mardrus idazlearen edizioa: frantsesez agertu zen eta, antza, ausartagoa zen. Edizio hau 1899tik 1904ra kaleratu zen.

- Max Henningek: Alemanierazko edizioa egin zuen,1895-1897 urtetan kaleratuta.

- Rafael Cansinos Assens: Gaztelaniazko edizio bat kaleratu zuen 1954an. Berezitasun batzuk zituen: arabieratik zuzenean eratorria zen eta, bestetik, zentzu okultistak erabili zituen ipuinak ulertzeko.

- Rene R.Khawan: frantsesez egindako itzulpena da eta itzulpen kritikoa egin zuen, jatorriz liburukoak ez ziren pasarteak kenduz eta denborarekin baztertuak berriro ere liburuan sartuz.