MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua...

58
LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOEN PROGRAMAZIO A PROGRAMACIÓN DE LOS CICLOS FORMATIVOS DE FORMACIÓN PROFESIONAL INFORMA TIKA ET A TELEK OMUNIKAZIO AK MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO TEKNIKARIA 4 . modulua: Sareko Sis tema Eragileak

Transcript of MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua...

Page 1: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOEN

PROGRAMAZIOA

PROGRAMACIÓN DE LOS CICLOS FORMATIVOS DE FORMACIÓN PROFESIONAL

I N F O R M A T I K A E T A

T E L E K O M U N I K A Z I O A K

MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO TEKNIKARIA

4. modulua:Sareko Sistema Eragileak

Page 2: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

L A N BI DE H EZ I KET A K O Z I KL O EN

PR O G RA M A Z I OA

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

PR OG RA MA CI ÓN DE L OS C ICL OS F O RM A T IV OS DE F OR MA CI ÓN P R OF ES I ON A L

MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO TEKNIKARIA

4.modulua: Sareko Sistema Eragileak

Page 3: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Argitaraldia: 1.a, 2009ko urria

Egilea: Francisco Javier García Regaña

Argitaraldia eta koordinazioa: Víctor Marijuán Marijuán KOALIFIKAZIOEN ETA LANBIDE HEZIKETAREN EUSKAL INSTITUTUA INSTITUTO VASCO DE CUALIFICACIONES Y FORMACIÓN PROFESIONAL www.kei-ivac.com

Diseinua eta diagramazioa: TRESDETRES

L.G.: BI–1775-09

Page 4: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

AURKIBIDEA

UNITATE DIDAKTIKOEN SEKUENTZIAZIOA ETA DENBORALIZAZIOA 4 or.

0. unitate didaktikoa: 0 Moduluaren aurkezpena. 5 or.

Iraupena: 168 ordu UDen kopurua: 12

Esku artean duzun argitalpen hau lanean ari diren lankideek landu dute.

Edozein gairen programazioa oso lan pertsonala da, irakasle bakoitzaren esperientzian oinarritua eta, horrenbestez, subjektiboa. Premisa hori kontuan izanik, programazioa aztertzera eta egoki baderitzozu kontsultarako material gisa erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Zure irakasle-lana bideratu dezakeen gida gisa ere baliagarria izan dakizuke.

Izan ditzakeen mugak aintzat hartu badira ere, heziketa-ziklo berrien OCDak abiapuntu izanik sortu eta diseinatu da, eta EAEn curriculum-diseinuaren eta irakaskuntza- programazioaren arloan indarrean dagoen legeria hartu da kontuan (otsailaren 26ko 32/2008 Dekretua).

Erabilgarria izan dakizun espero dugu, eta, aldi berean, egileek lan honetan egindako ahalegina eskertzen dugu.

1. unitate didaktikoa: 1 Sareko sistema eragileak aztertzea. 7 or.

2. unitate didaktikoa: 2 Sareko sistema eragile bat planifikatzea eta instalatzea. 10 or.

3. unitate didaktikoa: 3 Sareko sistema eragilearekin eta Direktorio Aktiboarekin lanean hastea. 15 or.

4. unitate didaktikoa: 4 Erabiltzaileen eta taldeen oinarrizko kudeaketa. 18 or.

5. unitate didaktikoa: 5 Baliabide partekatuen oinarrizko kudeaketa. 22 or.

6. unitate didaktikoa: 6 Domeinu baten oinarrizko administrazioa. 25 or.

7. unitate didaktikoa: 7 Erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa aurreratua. 29 or.

8. unitate didaktikoa: 8 Baliabide partekatuen kudeaketa aurreratua. 23 or.

9. unitate didaktikoa: 9 Sareko sistema eragilea monitorizatzea. 37 or.

10. unitate didaktikoa: 10 Domeinuak kudeatzea. 43 or.

11. unitate didaktikoa: 11 Beste sistema eragile batzuekin integratzea. 48 or.

12. unitate didaktikoa: 12 Praktika integratzailea. 53 or.

Page 5: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

Unitate didaktikoen sekuentziazioa eta denboralizazioa

EDUKI MULTZOAK

UNITATE DIDAKTIKO SEKUENTZIATUAK

IRAUPENA M1 M2 M3 M4 M5 M6

UD0: Moduluaren aurkezpena. 1 h

X UD1: Sareko sistema eragileak aztertzea. 4 h X X UD2: Sareko sistema eragile bat planifikatzea eta instalatzea. 21 h

X X X UD3: Sareko sistema eragilearekin eta Direktorio Aktiboarekin lanean hastea. 10 h X UD4: Erabiltzaileen eta taldeen oinarrizko kudeaketa. 12 h X UD5: Baliabide partekatuen oinarrizko kudeaketa. 11 h

X X X X UD6: Domeinu baten oinarrizko administrazioa. 13 h X X X UD7: Erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa aurreratua. 11 h X X X UD8: Baliabide partekatuen kudeaketa aurreratua. 10 h X X X X UD9: Sareko sistema eragilea monitorizatzea. 19 h

X X X UD10: Domeinuak kudeatzea. 18 h X X UD11: Beste sistema eragile batzuekin integratzea. 18 h

X X X X X X UD12: Praktika integratzailea. 20 h

GUZTIRA 168 h

1. multzoa: Sareko sistema eragileak instalatzea. 2. multzoa: Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea. 3. multzoa: Domeinuak kudeatzea. 4. multzoa: Sareko baliabide partekatuak kudeatzea. 5. multzoa: Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea. 6. multzoa: Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea.

4

Page 6: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD0: MODULUAREN AURKEZPENA 5

0. unitate didaktikoa: MODULUAREN AURKEZPENA Iraupena: 1 ordu Ikaskuntzaren helburuak:

1. Moduluaren garapenaren plangintza orokorra ezagutzea, baita taldeko kideak ere. 2. Irakasleak prestakuntza-prozesuaren kudeaketan aintzat hartu eta aplikatuko dituen irizpideak ulertzea. 3. Ikasleak moduluari dagokionez dituen eskubideak eta betebeharrak identifikatzea. 4. Moduluaren unitate didaktikoen arteko eta moduluaren eta beste moduluen arteko lotura nagusiak ulertzea. 5. Norberaren jakintzak identifikatzea, moduluan lortu behar diren jakintzei dagokienez.

EDUKIAK

Multzoak

1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Zikloko moduluen arteko eta zikloaren eta erreferente dituen kualifikazioen arteko loturak aztertzea. • Diziplinaren, metodologiaren, erlazioen eta antzeko beste gaien inguruan planteatzen diren alderdiak, arauak eta

elementuak identifikatzea, eta euskarri egokian erregistratzea.

KONTZEPTUZKOAK

• Zikloa osatzen duten kualifikazioak eta moduluarekiko lotura. • Moduluaren ekarpena zikloko helburuak lortzeko garaian. • Moduluaren helburuak. • Modulua eta unitate didaktikoak ebaluatzeko irizpideak.

JARRERAZKOAK

• Taldeko kide guztiengan, baita irakaslearengan ere, desiragarriak diren portaeren inguruan adostasuna lortzearen garrantzia baloratzea.

• Moduluaren garapenean jarraitu beharreko arauak eta irizpideak.

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den

Ir. Ik. J1 Ikasleen eta irakaslearen aurkezpena.

1 10 min.

X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen alderdiak, eta informazio bat edo bestea ematea hautazkoa izango da.

Helburua da hasierako ezagutza lortzea eta gizarte-oztopoak haustea, taldeko kideen arteko komunikazioa erraztearren. Aurreko ikasturtetik sortutako taldea denean, ez da jarduera hau beharrezkoa izango.

Ez da bitarteko berezirik behar.

Page 7: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD0: MODULUAREN AURKEZPENA 6

J2 Programazioa osatzen duten elementuen aurkezpena.

2-4 10 min.

X Irakasleak programazioa osatzen duten elementuak, ordutegiak eta abar aurkeztuko ditu, eta, horretarako, eskema bat erabiliko du edo informatika-baliabideen bidezko aurkezpena egingo du.

Ikasleek moduluaren gaiaren programazioari, egiturari, loturei, denborari eta iraupenei buruzko ikuspegi orokorra jaso beharko dute, besteak beste.

Arbela. PowerPoint-en egindako aurkezpena edo antzekoa. Kronogramak. Informazioa duten fotokopiak.

J3 Prestakuntza- prozesuaren kudeaketa gidatuko duten irizpideen eta arauen aurkezpena.

2-3 10 min.

X X Irakatsi eta ikasteko prozesua kudeatzeko erabiliko diren askotariko irizpideak ezagutaraziko ditu irakasleak. Gardenkiez edo beste elementu batzuez lagundutako ahozko azalpena erabiliko du. Hortaz, azterketak zuzentzeko eta ebaluatzeko irizpideak, barne-erregimeneko araudia, diziplina- erantzukizunak, eta abar azalduko ditu. Zalantza guztiak argitzeko denbora-tartea zabalduko da.

Horrela, ikasleek ikasketa, gizarte eta harremanen arloko esparrua ezagutu eta ulertuko dute, eta arauzko esparru horretara moldatu ahal izango dute haien jarduna.

Ikasgelan edo lantegi- ikasgelan egin daiteke jarduera, eta ez da baliabide berezirik behar.

J4-E1 Egin beharreko lanbide-moduluaren gainean ikasleek aurretik dituzten jakintzen identifikazioa.

5 30 min.

X X Jarduera hori elkarrizketaren bidez garatu ahal izango da, baita ikasleek erantzun beharreko irakaslearen galderen bidez, edo, bestela, ondorio horretarako prestatutako galdera irekien bidez edo erantzun anitzeko galderak dituen galdera sorta baten bidez.

Moduluan garatuko diren edukiei dagokienez, ikasleen abiapuntuko jakintza- maila ezagutu nahi da. Abiapuntuko jakintza hori ezagutzeak programazioa berregituratzeko eta taldearen eta gizabanakoen errealitatera egokitzeko aukera emango dio irakasleari.

Galdetegiak.

OHARRAK

• Nahikoa izango da J1 jarduera moduluetakoren batean egitea. Zikloko taldeak adostu beharko du zein modulutan egingo den. • J4 jarduera mantendu ahal izango da, nahiz eta unitate didaktikoetako bakoitzean hasierako ebaluazioa barnean hartzen duen jarduera egin. Bi jarduera horiek bateragarriak eta osagarriak

izango dira beti. Aurretiazko jakintzetarako lehen hurbilketa izan daiteke, ondoren, unitate bakoitzean abiapuntuko jakintza horretan gehiago sakontzeko. • Modulu honen unitate didaktikoetan, jarduerak irakatsi eta ikastekoak (J) edo ebaluaziokoak (E) izan daitezke. Zenbaitetan, jarduera bera, irakatsi eta ikastekoa ez ezik, ebaluaziokoa ere izan

daiteke. Halakoetan, jarduera hori (Jn-Em) gisa adieraziko da eta hiru motak bilduko ditu. J-en zenbakikuntza (n) eta E-ena (m) elkarrekiko independenteak dira.

Page 8: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD1: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK AZTERTZEA 7

1. unitate didaktikoa: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK AZTERTZEA Iraupena: 4 ordu IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Sareko informatika-sistema baten elementu fisiko eta funtzionalak identifikatzea. 2. Sareko sistema eragilea hardware eta software baliabideak partekatzeko zein beharrezkoa den ulertzea. 3. Direktorio-zerbitzuaren funtzioa identifikatzea. 4. Domeinu kontzeptua ezagutzea.

EDUKIAK Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

KONTZEPTUZKOAK • Direktorio-zerbitzua.

• Domeinua. X

X

JARRERAZKOAK

JARDUERA METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den

Ir.

Ik.

J1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

1 15 min.

X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Unitatea aurkezteko eskema ikasleei emango die edo proiektagailuaren bidez azalduko die. Ikasleei galdetuko die etxean ordenagailurik baduten, zer-nolakoa den, zer ezaugarri dituen eta zertarako erabiltzen duten. PC bat baino gehiago baldin badute, sarean konektatuta dituzten eta konexio hori nola egiten duten azaldu beharko dute.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasle bakoitzak PCa etxean nola erabiltzen duen jakiteko. Ikasleak motibatzeko, modulu honetan ikasten dutena etxeko PCan praktikan jar dezaten.

Unitatea aurkezteko eskema.

Page 9: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD1: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK AZTERTZEA 8

J2-E1 Eztabaida, talde handian, sareko sistema eragileei buruz.

2 30 min.

X Irakasleak ikasleak gonbidatuko ditu ezagutzen dituzten sareko sistema eragileei buruzko eztabaida batean parte hartzera. Sistema eragile horietariko bakoitzaren oinarrizko ezaugarriei, abantaila eta eragozpenei buruz eztabaidatuko dute. Windows 200x Server eta Linux bereziki nabarmenduko dira.

Ikasleek aurretiazko jakintzak azaleratzeko, eta horien eta ikasi beharreko jakintzen arteko loturak ezartzeko. Ikasteko interesa sortzeko. Ikasle bakoitzak arlo honetan duen maila ebaluatzeko, hartara oinarrizko gabeziak eta gaia nola menderatzen duten hautemateko.

J3 Sare motei buruzko azalpena: berdinen artekoa eta zerbitzariduna.

2 30 min.

X Irakasleak 2 sare moten ezaugarriak aurkeztuko ditu: berdinen artekoenak eta zerbitzaridunenak.

Ikasleei ikusaraziko dizkie berdinen arteko sareak administratzeko arazoak eta sare zerbitzaridunen abantaila handiak.

Bi sare motak bereizteko eta horien abantaila eta eragozpenei buruz gogoeta egiteko.

Eskema baten proiekzioa.

J4-E2 Eztabaida, talde handian, sareko informatika-sistema bat osatzen duten elementu fisiko eta funtzionalei buruz.

1 30 min.

X X Eztabaidak, alde batetik, hardwarea (sare-txartela, konektoreak, kableatua, etab.) eta softwarea (sistema eragilea, protokoloak —IP helbideratzea—, aplikazioak, etab.) izango ditu aztergai.

Bestetik, elementu funtzionalak hartuko ditu ardatz: zerbitzaria, bezeroa, administratzailea, baliabide partekatuak, segurtasuna, etab.

Aurreko kurtsoko moduluetan ikasitako kontzeptuak berrikustea du helburu.

Ikasleek aurretiazko jakintzak azaleratzeko, eta horien eta ikasi beharreko jakintzen arteko loturak ezartzeko. Ikasle bakoitzaren maila ebaluatzeko. Hurrengo jarduerarako abiapuntu gisa erabili ahal izateko.

Dagokion eskema grafikoaren proiekzioa, gaiari buruz eztabaidatu ondoren.

J5 Sareko sistema eragilea baliabideak partekatzeko zein beharrezkoa den azaltzea.

2 1 h X Aurreko eztabaida oinarri harturik, sareko sistema eragilea zein beharrezkoa den ondorioztatuko dute.

Sareko sistema eragile jakin bat hartuko dugu ardatz (Windows 200x Server), bere ezaugarri nagusiak eta erabiltzaileen baliabide partekatuetarako sarbidea kudeatzeko modua deskribatzeko.

Sareko sistema eragile baten oinarriak ezagutzeko.

Eskema baten proiekzioa.

Page 10: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD1: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK AZTERTZEA 9

J6 Direktorio- zerbitzuaren eta domeinuaren oinarrizko kontzeptuei buruzko azalpena.

3,4 1 h X Irakasleak beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu, ikasleek uler dezaten zer den direktorio-zerbitzua eta zer den domeinu bat. Azalpen xumea izango da, sakondu gabe, pixkanaka landuko diren kontzeptu konplexuak dira-eta.

Kontzeptu berriak ezagutzen hasteko, ikasleek pixkanaka ohitu beharko baitute horiekin lan egiten.

Eskema baten proiekzioa.

E3 Unitate didaktikoaren laburpen moduko eztabaida.

Guztiak 15 min.

X X Irakasleak ikasleen eginkizuna moderatu eta zuzenduko du, unitate didaktiko honetan azaldutako guztia laburtuko duen solasaldia lortzeko.

Ikasleak moduluarekin zein mailatan inplikatu diren eta edukiak zein mailatan bereganatu dituzten ebaluatzeko.

OHARRAK

• Komeni da J1 jardueran giro lasaia izatea, ikasleek naturaltasun osoz parte har dezaten. Funtsezkoa da ikasle guztiek parte hartzea. Ikasgelan ikasitakoa etxean praktikan jartzeari dagokionez, gogorarazi behar zaie makina birtualak erabilita erabat ziur egon daitezkeela, etxeko PCan ez baitute ezertxo ere hondatuko.

• J6 jardueran, egokitzat jotzen bada, ikastetxeko sareko direktorio-zerbitzua eta domeinua jar daitezke adibide gisa. Grafikoki egingo da eta azalpen oso orokorrak besterik ez dira emango. Horrela, ikasleek hobeto ulertuko dituzte kontzeptu horiek.

Page 11: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD2: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA 10

2. unitate didaktikoa: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA Iraupena: 21 ordu IE1: Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Informatika-sistemaren bateragarritasun-azterketa egitea. 2. Instalatzeko moduak bereiztea. 3. Zerbitzariko diskoaren partizioak planifikatzea eta egitea. 4. Fitxategi-sistemak hautatzea eta aplikatzea. 5. Instalatu beharreko osagaiak hautatzea. 6. Instalazioak automatizatzeko prozedurak aplikatzea. 7. Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespenak aplikatzea. 8. Sareko sistema eragilea eguneratzea. 9. Zerbitzariaren eta ordenagailu bezeroen arteko konektagarritasuna egiaztatzea.

10. Direktorio-zerbitzua instalatzea.

EDUKIAK

Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Eskakizun teknikoak egiaztatzea. • Instalazioa prestatzea. • Sareko sistema eragileak makina birtualetan instalatzea. • Instalazioari eta gorabeherei buruzko dokumentazioa egitea. • Direktorio-zerbitzua instalatzea.

X X X X

X

KONTZEPTUZKOAK

• Partizioak eta fitxategi-sistema. • Osagaiak. • Protokoloak. • IP helbideak. • Sare-maskara. • Atebidea. • DHCP zerbitzaria. • Metodoak. Automatizazioa. • Direktorio-zerbitzua eta domeinua.

X X X X X X X X

X

Page 12: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD2: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA 11

JARRERAZKOAK

• Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespen pertsonalak kontuan hartzea. • Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea. • Laguntzeko eta arazoak konpontzeko interesa izatea.

X X X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den

Ir.

Ik.

J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Galderak egingo dizkie ikasleei: etxeko PCetan dituzten sistema eragileak nola instalatzen dituzten eta ea uste duten hori dela instalatzeko modu egokia. Ahaleginak egingo ditu ikasle guztiek parte har dezaten.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Hurbileko aplikazio praktiko bat ikusarazita ikasleen motibazioa pizteko. Ikasleek sistema eragile bat nola instalatu ohi duten egiaztatzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2-E2 Eztabaida, talde handian, sistema eragilea instalatu aurretik instalazioaren plangintza egitea komeni den aztertzeko.

1,3,4,5,7 0,5 h X Irakasleak eztabaida batean parte hartzera gonbidatuko ditu ikasleak, gogoeta egin dezaten sistema eragile baten instalazioaren plangintza egitea ("aldez aurretik") komeni den aztertzeko. Plangintza- prozesuaren abantailak argitara atera behar dira. Gainera, ikasleek azaldu beharko dute beren iritziz zer alderdi kontuan hartu behar diren sareko sistema eragile baten plangintza egitean.

Ikasleek aurretiazko jakintzak azaleratzeko, eta horien eta ikasi beharreko jakintzen arteko loturak ezartzeko. Ikasle bakoitzak arlo honetan duen maila ebaluatzeko, hartara oinarrizko gabeziak eta gaia nola menderatzen duten hautemateko. Plangintzaren garrantziaz jabetzeko.

J3 Erakustaldia, instalazioan egin beharreko urratsei buruzko dokumentazioa lortzeko dauden iturriak nola aurki daitezkeen azaltzeko.

0,5 h X X Instalatzeko prozesua aztergai duten informazio-iturriei buruzko azalpen labur bat egin ondoren (instalatzeko CDa edo DVDa, sistema eragilearen eskuliburuak, liburu teknikoak, Internet…), irakasleak ikasleei erakutsiko dizkie. Bereziki garrantzitsuak dira instalatzeko CDetan/DVDetan sartzen den dokumentazioa eta Interneten erabilgarri dagoena.

Ikasleak gai izan daitezen kasu honetan beharrezkoa den informazioa aurkitzeko eta, horrez gain, bilaketa-prozesua behar den beste edozein egoeratara estrapolatzeko.

Bilaketa-prozesuaren proiekzioa. Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa. Internet konexioa. Windows 200x Server instalatzeko liburu edo eskulibururen bat.

Page 13: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD2: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA 12

J4-E3 Eztabaida eta azterketa, talde txikietan, sistema eragilea instalatu aurretik planifikatu beharreko alderdiei buruz.

1,2,3,4,5,7 1 h X Ikasleak talde txikietan antolatuko dira, lortutako benetako informazioa aztertzeko eta Windows 200x Server instalatu aurretik planifikatu behar diren alderdien eskema egiteko. Iturriak aurreko jardueran adierazitakoak izango dira. Talde bakoitzeko bozeramaileak bere eskema azalduko du eta denen artean informazioa osatuko dute.

Ikasleak informazioa bilatzen eta aztertzen ohitzeko. Komunikazioa eta talde-lana garatzeko. Ikasleen maila orokorra ebaluatzeko.

Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa. Internet konexioa. Windows 200x Server instalatzeko liburu edo eskulibururen bat.

J6 Instalazioaren plangintzan esku hartzen duten kontzeptu garrantzitsuen azalpena.

1,3,4 1 h X Beste modulu batzuetan ikasitako kontzeptuak berrikusiko dira: partizioak eta fitxategi-sistemak, IP helbideratzea, etab. Ikasleek menderatzen ez dituzten eta aurreko jardueran aurkitu diren kontzeptuak azpimarratuko dira.

Funtsezko gaiak (batez ere konplexuak) berrikusteko, hemendik aurrera ikasle guztiek ulertuko dituztela ziurtatu ahal izateko. Hurrengo jardueran landuko den instalatzeko prozesua errazago ulertzeko.

Eskema baten proiekzioa.

J7-E4 Sareko sistema eragilea instalatzeko prozesuari buruzko praktika gidatua.

1,2,3,4,5,7,9 4 h X X Irakasleak suposizio erraz bat planteatuko du instalatzeko prozesu osoa egiteko. Irakasleak urrats bakoitza egiten duen bitartean, proiektagailuaren bitartez bistaratuko du eta azalpen egokiak emango ditu. Ikasleei azalpenetan parte harraraztea komeni da. Ikasleek urrats berberak egingo dituzte beren PCetan.

Instalatzeko prozesu erreala egiteko. Beharrezkoa den trebetasuna eskuratzeko.

Irakaslearen PCan instalatzeko prozesuaren proiekzioa. PCa eta Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa.

J8-E5 Instalazioari buruzko dokumentazioa egiteko praktika autonomoa.

2,3,4,5,7,9 2 h X Ikasleek burutu berri duten instalatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa egingo dute. Horretarako, komenigarria izan daiteke instalazioa berriz gauzatzea, urrats guztien oharrak hartzeko. Dokumentazio argia eta grafikoa egin beharko dute.

Dokumentazio teknikoa egiten ohitzeko. Instalatzeko prozesu osoa berrikusteko.

PCa eta Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa. Windows 200x Server-i buruzko liburu edo eskulibururen bat.

J9.1 Instalazioa automatizatzeko jarraitu beharreko prozesuari buruzko erakustaldia.

2,6 4 h X Irakasleak instalazioa automatizatzeko metodoak azaldu eta horien ezaugarri nagusiak adieraziko ditu. Ondoren, automatizazio hori lortzeko beharrezkoak diren aldez aurreko urratsak egingo ditu. Amaitzeko,

Prozesu osoa aplikatu baino lehen ulertzeko. Ikasleek nola ulertu duten egiaztatzeko eta zalantzak argitzeko.

Prozesuaren proiekzioa. Sareko baliabide partekatua, Windows 200x Server instalatzeko CDaren/DVDaren

Page 14: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD2: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA 13

J9.2 Praktika gidatua.

X

X

instalazioaren erakustaldia egingo du. Irakasleak erakutsitakoa errepikatu eta aplikatuko dute ikasleek.

edukiarekin. PCa eta sareratzea ahalbidetuko duen abiarazte- euskarria. Partizioak grabatzeko software utilitatea.

J10-E6 Active Directory instalatzeko prozesuari buruzko praktika gidatua.

2,5,9,10 2 h X X Irakasleak suposizio errazarekin jarraituko du Active Directory instalatzeko. Irakasleak urrats bakoitza egiten duen bitartean, proiektagailuaren bitartez bistaratuko du eta azalpen egokiak emango ditu. Azalpenak oso oinarrizkoak izango dira, ikasleek instalazioa ulertzeko modukoak besterik ez. Ikasleek urrats berberak egingo dituzte beren PCetan.

Instalatzeko prozesu erreala egiteko. Beharrezkoa den trebetasuna eskuratzeko. Active Directory bete-betean funtzionatzen ari den zerbitzari baten ikuspegi orokorra lortzeko. Direktorio aktiboarekin, domeinuekin eta abar pixkanaka ohitzeko.

Instalatzeko prozesuaren proiekzioa. PCa eta Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa.

J11-E7 Active Directory-ren instalazioari buruzko dokumentazioa egiteko praktika autonomoa.

2,5,9,10 2 h X Ikasleek egin berri duten instalatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa egingo dute. Dokumentazio argia eta grafikoa egin beharko dute.

Dokumentazio teknikoa egiten ohitzeko. Egindako instalatzeko prozesua berrikusteko.

PCa eta Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa. Windows 200x Server-i buruzko liburu edo eskulibururen bat.

J12 Sareko sistema eragilea eguneratzeko prozesuari buruzko praktika gidatua.

8,9 1 h X X Ikasleek beren ordenagailuetan aplikatuko dituzte irakasleak sistema eragilea eguneratzeko prozesua egiteko emango dizkien adierazpenak.

Eguneratzeak bilatzeko eta gero ezartzeko beharrezkoa den trebetasuna eskuratzeko. Eguneratzeak egitearen garrantziaz jabetzeko.

Eguneratzeak bilatzeko eta inplementatzeko prozesuaren proiekzioa. PCa eta Windows 200x Server instalatzeko CDa/DVDa. Internet konexioa.

J13-E8 Kasuak aztertzea: behar desberdinak dituzten (diskoen partizioak, instalatu beharreko

1,3,4,5,7,10 2 h X Ikasleek, talde txikietan, gogoeta egingo dute behar desberdinak dituzten hainbat suposiziori buruz. Sareko sistema eragile baten plangintzan hartuko lituzketen erabakiak ondorioztatu beharko dituzte eta, gero, defendatu (eztabaida): partizioak, osagaiak, IP

Kasu errealen antzekoak aztertzeko. Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko. Ikasleek edukiak zein mailatan bereganatu dituzten ebaluatzeko.

Page 15: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD2: SAREKO SISTEMA ERAGILE BAT PLANIFIKATZEA ETA INSTALATZEA 14

osagaiak, sarearen eta domeinuaren plangintza, etab.) alegiazko antolakundeetako instalazioen hainbat suposizio.

barrutia…

J14-E9 Unitatearen laburpena.

Guztiak 0,5 h X X Irakasleak zuzenduko duen unitatearen laburpena. Ikasleek ere parte hartuko dute.

Unitate honen laburpena egiteko. Ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Eskema baten proiekzioa.

OHARRAK

• Ikasle bakoitzak (bakarka edo binaka) PC bat izan beharko du bertan sareko sistema eragilea instalatzeko prozesu osoa askatasun osoz egin ahal izateko. Alabaina, kontuan hartu behar da PC horrek zikloaren gainerako moduluetan erabiltzeko prest egon beharko duela, eta are beste ikasle batzuek erabiltzeko ere. Horregatik, 2 aukera daude prozesu hori egiteko: o Ikasleak instalazio, konfigurazio eta proba guztiak egiteko erabiliko duen makina birtual baten bitartez. Horrela ez die eragozpenik sortuko instalatuta dauden gainerako konfigurazio eta

aplikazioei. o Modulu honetan erabiltzeko bereiziko den partizio baten bitartez. Kasu horretan, PCak abiarazte duala izan beharko du, abioko menu baten bitartez partizio orokorretik edo modulu

honetarako bereizitako partiziotik abiarazteko aukera izateko. Partizio bakoitzean egiten diren aldaketek ez dute eraginik gainerako partizioetan. • Unitate didaktiko guztiak aurkezten dituen J1 jardueran unitate didaktiko bakoitza aurkezteko eskema bat erabiltzen da. Irakasleak ikusiko du eskema ikasleei idatziz entregatuko dien ala

proiektagailuaren bitartez bistaratuko duen. • J7 jardueran beharrezkoa da une horretan instalatuko den zerbitzaria ez ezik, lan-estazio (bezero) gisa erabiliko den beste ordenagailu bat ere izatea. Ikasgelaren aukeren arabera, irakasleak

zehaztuko du zein izango den bezero gisa erabiliko den ordenagailu hori: makina birtualaren barruko ordenagailu bat, makina birtuala exekutatzen duen ordenagailua bera, edo ikasgelako beste ordenagailuren bat (abiarazte duala duena). Kontuan izan behar da hautatutako aukeraren arabera gerta daitekeela ordenagailu bezeroaren sistema eragilea ere instalatu behar izatea (Windows XP gomendatzen dugu).

• J9 jarduerak denbora luzeegia behar du automatizazio mota guztiak oso-osorik egin nahi badira. Irakasleak ikusiko du zein sakontze-mailataraino iritsi nahi duen. Jarduera hau Windows200x Server duten ordenagailuentzat oso interesgarria ez bada ere, interes handikoa da Windows XP duten ordenagailuentzat, hots, lan-estazioentzat.

• J10 jardueran DNS zerbitzaria Direktorio Aktiboa instalatzen den zerbitzari berean instalatzea eta konfiguratzea gomendatzen dugu. Ikasleek "Sareko zerbitzuak" moduluan zehatz-mehatz ikusiko dute DNS zerbitzaria eta, horrenbestez, ez dugu alderdi horretan sakonduko.

• J7 eta J10 jarduerak amaitzean garrantzitsua da ikasle bakoitzak zerbitzariaren eta dagokion ordenagailu bezeroaren arteko konektagarritasuna egiaztatzea. • J13 jardueran behar desberdinak dituzten instalazioen hainbat kasu aztertzea erabaki da. Aski da gogoeta egitea, taldean ideiak trukatzea eta ondoren denen artean bateratze-lana egitea.

Instalazioak PCan ez egitea gomendatzen dugu, horrek oso denbora luzea eskatuko luke-eta. • Makina birtualekin lan eginez gero, komenigarria izango litzateke J7, J10 eta/edo J12 jarduerak (irakaslearen iritzira) amaitu ondoren kopia bat egitea eta beharrezkoa denean erabiltzeko

gordetzea. Horrela, etorkizuneko jardueretan adierazitako kasu bakoitzean instalazioa egiteak eskatzen duen denbora aurreztuko litzateke eta lehendik gordetako makina birtualaren kopia hartuko litzateke abiapuntutzat.

Page 16: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD3: SAREKO SISTEMA ERAGILEAREKIN ETA DIREKTORIO AKTIBOAREKIN LANEAN HASTEA 15

3. unitate didaktikoa: SAREKO SISTEMA ERAGILEAREKIN ETA DIREKTORIO AKTIBOAREKIN LANEAN HASTEA Iraupena: 10 ordu IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. Ikaskuntzaren helburuak:

1. Sareko sistema eragilearen ingurune grafikoarekin eta tresnekin ohitzea. 2. Erabiltzaile-kontuak ezagutzea. 3. Sareko sistema eragileak erabiltzaileak administratzeko dituen tresnak ezagutzea. 4. Direktorio-zerbitzuaren funtzioa, elementuak eta nomenklatura identifikatzea. 5. Domeinuaren kontzeptua eta funtzioak ezagutzea. 6. Domeinuak administratzeko tresnak ezagutzea. 7. Ingurune grafikoa erabiltzea baliabideak partekatzeko.

EDUKIAK

Multzoak

1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Direktorio-zerbitzu baten oinarrizko konfigurazioa.

X

KONTZEPTUZKOAK

• Erabiltzaile-kontuak. • Direktorio-zerbitzua eta domeinua. Funtzioak: Active Directory. • Direktorio-zerbitzuaren elementuak. • Domeinuaren funtzioak. • Karpeta partekatuak.

X X X X

X

JARRERAZKOAK

• Segurtasun-neurriak errespetatzea.

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

1 0,5 h

X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleek Windows XP-ren konfigurazioari

Unitatea aurkezteko eskema.

Page 17: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD3: SAREKO SISTEMA ERAGILEAREKIN ETA DIREKTORIO AKTIBOAREKIN LANEAN HASTEA 16

unitate didaktikoekin lotuko du. Galderak egingo dizkie ikasleei: Windows XP duten ordenagailuetan sistema eragilea nola konfiguratzen duten eta administrazio-tresnak eta erabiltzaileak kudeatzekoak erabiltzen ote dituzten.

eta administrazioari buruz dituzten aldez aurreko jakintzak ebaluatzeko.

J2-E2 Windows 200x Server duen ordenagailua konfiguratzeko tresnei buruzko praktika gidatua.

1 1,5 h

X X Irakasleak sistema konfiguratzeko tresna tipikoak erakutsiko ditu: 'Gehitu hardwarea', 'Gehitu edo kendu programak', 'Sare-konexioak', 'Data eta ordua', 'Lizentziak', 'Sistema', etab. Tresna bakoitzaren alderdi garrantzitsuenak azalduko ditu. Ikasleek probak egingo dituzte beren PCetan eta sortzen zaizkien zalantzak galdetu.

Sareko sistema eragilearen ingurune grafikoa ezagutzeko, konfiguratzeko aukerak batik bat.

Prozesuaren proiekzioa.

J3 Direktorio Aktiboaren egitura logikoari buruzko azalpena.

2,4,5,6 1,5 h

X Direktorio Aktiboaren deskribapen orokor laburra egin ondoren, irakasleak haren egitura logikoa osatzen duten elementuetan jarriko du arreta: basoa, zuhaitzak, domeinuak, antolamendu-unitateak eta objektuak. Zenbait adibide argigarri jartzea komeniko litzateke.

Terminologia ulertzeko eta egitura hori guztia xehetasunetan sartu gabe konprenitzeko.

Adibideen proiekzioa.

J4 Direktorio Aktiboaren egitura fisikoari buruzko azalpena.

4,5,6 0,5 h

X X Ikasleek parte hartuko duten jarduera honetan, irakasleak azalpen egokiak emango ditu zerbitzari, domeinu- kontrolatzaile, gune eta abarri buruz. Guneei buruzko pare bat adibide jartzea komeniko litzateke.

Direktorio Aktiboaren ulermena osatzeko. Adibideen proiekzioa.

J5-E3 Administrazio-tresna esanguratsuenen oinarrizko funtzioei buruzko erakustaldia.

Guztiak 2,5 h

X X Erakustaldi txikiak eginez, honako elementu hauen ezaugarri garrantzitsuenak adieraziko ditu: Konfiguratzeko eta administratzeko morroiak, Ordenagailu-kudeaketa, Zerbitzuak, Gertaeren ikustailea, Active Directory-ren erabiltzaileak eta ordenagailuak, Active Directory-ren guneak eta zerbitzuak, MMC kontsolak, etab. Ikasleek, aldi berean, probak egingo dituzte beren PCetan.

Administrazio-tresnak ezagutzen hasteko, zein diren eta oinarrizko zein funtzio betetzen duten jakiteko.

Prozesuaren proiekzioa.

J6-E4 Administrazio-tresnak Guztiak 1,5 X Ikasleak hainbat ariketa edo suposizio emango dizkie Aurreko jardueretan ikasitakoa praktikan

Page 18: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD3: SAREKO SISTEMA ERAGILEAREKIN ETA DIREKTORIO AKTIBOAREKIN LANEAN HASTEA 17

erabiltzeko praktika autonomoa.

h ikasleei, bakarka ebatz ditzaten. Gainera, sortzen diren zalantzak argituko ditu.

jartzeko. Ikasleek edukiak zein mailatan bereganatu dituzten ebaluatzeko.

J7-E5 MMC kontsola bat sortzeko eta erabiltzeko ariketa praktiko bat egitea.

1,2,3,6,7 1 h X Irakasleak ariketa edo suposizio bat planteatuko du, ikasleek bakarka ebazteko. Ikasleei proposa diezaieke sistema eragilearen laguntza erabil dezaten MMC kontsolei buruzko informazio gehiago bilatzeko.

Administrazio-kontsolen arloan sakontzeko. Sistema eragilearen laguntza erabiltzen ohitzeko.

J8-E6 Eztabaida, laburpen moduan, talde txikietan, Direktorio Aktiboaren egiturari eta administrazio- tresnei buruz.

Guztiak 1 h X X Ikasleek, taldeka antolatuta, eztabaida egingo dute Direktorio Aktiboaren egitura osatzen duten elementuei eta egun dauden administrazio-tresnei buruz. Talde bakoitzak laburpen bat egingo du eta denen aurrean azalduko du bozeramailearen bitartez. Irakasleak talde bakoitzaren barruan esaten dutena entzungo du eta, gero, bozeramaileen azalpenean, egokitzat jotzen dituen ekarpenak egingo ditu.

Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko. Talde bakoitzeko bozeramaileak jendaurrean hitz egiteko duen trebetasuna ebaluatzeko. Irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Laburpen moduko eskema grafiko baten proiekzioa.

OHARRAK

• Unitate honetan eta hurrengo guztietan, jarduerei dagokien "Baliabideak: zerekin egingo den" izeneko atalean ez da esplizituki jasoko ikaslearen PCa (ordenagailua). Horrela egingo dugu ikasle bakoitzak une oro duelako PC bat erabiltzeko prest. Ordenagailu horretan, makina birtual bat edo sistema eragile propioa duen partizio bat erabili eta erabat kudeatzen du. Baliabide hori ezinbestekoa da proposatutako jarduera gehienetan.

• J1 jardueran hautemandako ikasleen jakintzen arabera, irakasleak J2 jarduera zenbateraino sakondu behar duen ikusiko du, kontuan hartu behar baita Windows XP konfiguratzeko tresnak eta Windows 200x Server konfiguratzekoak oso antzekoak direla.

• J3 eta J4 jardueretan agertzen diren kontzeptuen ulermena bermatzeko, ikasleei apunteak edo fotokopiak banatzea komeniko litzateke, jarduera horiek konplexutasun handiko arlo bati dagozkio-eta.

• J5, J6 eta J7 jardueren helburua da ikasleek jakitea zer administrazio-tresna dauden eta horietariko bakoitza zertarako erabiltzen den. Lehen ezaupidea da, aurrerago, kasu bakoitzean beharrezkoa denean sakontzeko abiapuntu gisa erabili ahal izango dena.

Page 19: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD4: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN OINARRIZKO KUDEAKETA 18

4. unitate didaktikoa: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN OINARRIZKO KUDEAKETA Iraupena: 12 ordu IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema -tresnak aplikatzen ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Erabiltzaile-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 2. Taldeen helburua, motak eta esparruak bereiztea. 3. Taldeak konfiguratzea eta kudeatzea. 4. Erabiltzaileak taldeetako kide izatea kudeatzea. 5. Erabiltzaile eta talde lehenetsi eta berezien ezaugarriak identifikatzea. 6. Sareko sistema eragileak erabiltzaileak eta taldeak administratzeko dituen tresnak erabiltzea.

EDUKIAK

Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Erabiltzaile-kontuak sortzea. • Taldeak sortzea eta ezabatzea. • Taldeak kudeatzea. • Erabiltzaileak taldeetan gehitzea.

X X X X

KONTZEPTUZKOAK

• Erabiltzaile-kontuak. • Taldeak. Motak eta esparruak. Propietateak. • Sistemako erabiltzaile eta talde lehenetsiak eta bereziak. • Erabiltzaile-kontua eta talde-kontua.

X X X X

JARRERAZKOAK • Lan-taldeak diseinatzen laguntzea. X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den

Ir.

Ik.

J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleek Windows XP-n erabiltzaileak kudeatzeari buruz dituzten aldez

Unitatea aurkezteko eskema.

Page 20: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD4: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN OINARRIZKO KUDEAKETA 19

Galderak egingo dizkie ikasleei: Windows XP duten ordenagailuetan erabiltzaileak kudeatzeko eragiketak egiten dituzten eta PCra sartzeko erabiltzaile administratzailearen kontua edo pribilegiorik gabeko kontu bat erabili ohi duten.

aurreko jakintzak ebaluatzeko. Administratzailearen kontua eskuarki erabiltzearen arriskuaz jabetzeko.

J2-E2 Ordenagailu lokal batean erabiltzaileak eta taldeak administratzeari buruzko praktika gidatua.

1,3,4 2 h X X Irakasleak erabiltzaile-kontu eta talde-kontu aurredefinituak azaldu eta erakutsiko ditu. Ondoren, erabiltzaileen eta taldeen kontuak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eragiketak egingo ditu eta erabiltzaileak taldeetara gehitu eta horietatik kenduko ditu. Azalpenak emateko ikasleen laguntza eskatuko du. Ikasleek probak egingo dituzte beren PCetan eta sortzen zaizkien zalantzak galdetu.

Ordenagailu lokal bateko erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa berrikusteko. Ikasleen aurretiazko jakintzak ebaluatzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J3 Domeinu batean 'Active Directory-ren erabiltzaileak eta ordenagailuak' tresnarekin erabiltzaileak eta taldeak administratzeari buruzko azalpena eta erakustaldia.

6 1 h X Domeinuan erabiltzaileak eta taldeak kudeatzeari buruzko azalpen labur bat egin ondoren, 'Active Directory-ren erabiltzaileak eta ordenagailuak' administrazio-tresnaren alderdi esanguratsuenak aipatuko ditu. Irakasleak azalpenak ematen dituen bitartean, erakustaldi txikiak egingo ditu administrazio-tresnarekin, eta ikasleek gauza bera egingo dute beren ordenagailuetan.

Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzeko zereginak eta horretarako beharrezkoa den administrazio-tresna arian-arian ulertzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J4 Domeinu bateko erabiltzaile-kontu aurredefinituei buruzko azalpena.

5 0,5 h X Irakasleak erabiltzaile-kontu aurredefinituen ezaugarri garrantzitsuenak aipatuko ditu, eta horietariko bakoitzaren eginkizuna zein den adieraziko du. Azpimarratu beharko du administratzaile-kontua administrazio-lanak egiteko besterik ez dela erabili behar, ez dela egunero erabiltzeko.

Domeinu orotan dauden erabiltzaile- kontuak ezagutzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J5-E3 Erabiltzaile-kontuak sortzeari, aldatzeari eta ezabatzeari buruzko praktika gidatua.

1,5,6 2 h X X Irakasleak erabiltzaile-kontuen gaineko eragiketa horiek egiten dituen aldi berean, ikasleek prozedura berak aplikatuko dituzte beren ordenagailuetan, eta sortzen diren zalantzak argituko dituzte. Erabiltzaile-kontuen propietate garrantzitsuenak ere aipatuko

Erabiltzaile-kontuak kudeatzen trebetasuna lortzeko. Kontuen propietateak ezagutzeko eta horiek benetan zer dakarten jakiteko.

Prozesuaren proiekzioa.

Page 21: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD4: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN OINARRIZKO KUDEAKETA 20

dituzte: izena, saio-hasierako izena, pasahitzari buruzko datuak, ordutegi-murrizketak, kontuaren iraungitzea, blokeatzea, taldeetako kide izatea, direktorio partikularra… Ikasleek saio-hasierako probak egingo dituzte sortutako erabiltzaileekin lan-estazio batetik.

J6 Talde motei, talde- esparruei, domeinuko talde lehenetsiei eta sistemako taldeei buruzko azalpena.

2,5 1 h X Erabiltzaile-kontuen alderdi garrantzitsuenak ezagutu ondoren, taldeen txanda iritsi da.

Talde motak (segurtasunekoa eta banaketakoa), talde- esparruak (domeinu lokala, globala eta unibertsala) eta talde lehenetsi eta sistemako talde esanguratsuenak azalduko ditu irakasleak.

Domeinuko erabiltzaile taldeei buruzko alderdi garrantzitsuenak ezagutzeko.

Eskema baten proiekzioa. Prozesuaren proiekzioa.

J7-E4 Talde-kontuak sortzeari, aldatzeari eta ezabatzeari buruzko praktika gidatua. Gainera, erabiltzaileak esleituko zaizkio taldeari.

2,3,4,5,6 1,5 h X X Irakasleak talde-kontuen gaineko eragiketa horiek egiten dituen aldi berean, ikasleek prozedura berak aplikatuko dituzte beren ordenagailuetan, eta sortzen diren zalantzak argituko dituzte. Ikasleek saio-hasierako probak egingo dituzte hainbat taldetara gehitutako erabiltzaileekin lan-estazio batetik, talde bateko kide izateak zer-nolako eragina duen ulertzeko.

Talde-kontuak kudeatzen trebetasuna lortzeko. Taldeen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J8-E5 Domeinuan erabiltzaileak eta taldeak kudeatzeari buruzko praktika autonomoa.

Guztiak 3 h X Ikasleak hainbat ariketa edo suposizio emango dizkie ikasleei, bakarka ebatz ditzaten. Domeinuko erabiltzaileei eta taldeei buruz ikusi diren kudeaketa-eragiketa guztiak jorratuko dituzte. Irakasleak, gainera, sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu.

Aurreko jardueretan ikasitakoa praktikan jartzeko. Ikasleek edukiak zein mailatan bereganatu dituzten ebaluatzeko.

E6 Laburpena eta ebaluazioa.

Guztiak 0,5 h X X Irakasleak zuzenduko duen unitatearen laburpena. Ikasleek ere parte hartuko dute. Gero bateratze-lan txiki bat egingo dute, ikasleek ordu arte aurkitu dituzten zailtasunak elkarri adierazteko.

Unitate honen laburpena egiteko. Ikasteko prozesua ebaluatzeko, izan diren zailtasunak hautemateko eta konponbideak proposatzeko.

Eskema baten proiekzioa.

Page 22: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD4: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN OINARRIZKO KUDEAKETA 21

OHARRAK

• J2 jarduera Windows XP edo Windows 200x Server duten eta domeinu-kontrolatzaileak ez diren ordenagailuetan egin behar da. Oso baliagarria izango da zikloaren 1. kurtsoan jorratutako jakintzak eta trebetasunak berrikusteko. Gainera, oinarria eskainiko du domeinuan erabiltzaileak eta taldeak kudeatzeko.

• J5 eta J7 jardueretan adibide txikiak jarri behar dira, irakasleak konponbidea aurki diezaien eta ikasleek jarraitu beharreko prozedura imita dezaten. Kontuan izan behar da hurrengo unitate didaktikoetan berriz jorratuko dela erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa. Beraz, helburua ez da unitate honetan gai osoa lantzea, alderdi funtsezkoak eta oinarrizkoak jorratzea baizik.

Page 23: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD5: BALIABIDE PARTEKATUEN OINARRIZKO KUDEAKETA 22

5. unitate didaktikoa: BALIABIDE PARTEKATUEN OINARRIZKO KUDEAKETA

Iraupena: 11 ordu IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Karpeta partekatuaren baimenaren eta NTFS baimenaren arteko desberdintasuna ezagutzea. 2. Partekatuko diren sistemaren baliabideei baimenak esleitzea. 3. Sareko inprimagailuak partekatzea. 4. Ingurune grafikoa erabiltzea baliabideak partekatzeko. 5. Taldean lan egitea sistemaren baliabide partekatuetarako sarbidea egiaztatzeko.

EDUKIAK

Multzoak

1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Baliabide partekatuaren baimenak konfiguratzea. • Sarean partekatutako inprimagailuak konfiguratzea. • Direktorioak sarearen bitartez partekatzea.

X X X

KONTZEPTUZKOAK

• Unitateak, direktorioak eta fitxategiak. • Karpeta partekatuak. • Karpeta partekatuen baimenak.

X X X

JARRERAZKOAK

• Baliabideak zorrotz kudeatzea.

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Gero, ikasleek sare batean karpetak eta inprimagailuak partekatzeko segurtasun-beharrei buruz egingo duten solasaldia zuzenduko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleek baliabide partekatuen segurtasunari buruz dituzten aldez aurreko jakintzak ebaluatzeko. Ikasleen jakin-mina eta interesa suspertzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

Page 24: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD5: BALIABIDE PARTEKATUEN OINARRIZKO KUDEAKETA 23

J2 Baliabide partekatuaren baimenek eta NTFS baimenek osatzen duten segurtasun-mekanismoari buruzko azalpena.

1 1 h X Aurreko jardueran eragindako sarrera moduko eztabaidaren ondoren, irakasleak azalpen bat egingo du honako segurtasun-mekanismo hauen ezaugarri nagusiak zehazteko: saio-hasiera erabiltzaile- kontuarekin, baliabide partekatuaren baimenak eta NTFS baimenak.

Oinarrizko jakintzak finkatzeko, karpetak partekatzeari buruzko hurrengo jarduerak arrakastaz gara ditzaten.

Eskema baten proiekzioa.

J3-E2 Karpeta bat partekatzeko prozesu osoari buruzko praktika gidatua.

1,2,4,5 2 h X X Ikasleek, irakaslearen adierazpenei jarraiki, beren PCetan egingo dute prozesu osoa: • Zerbitzarian: karpeta bat partekatzea eta

erabiltzaile zehatz batentzako baimenak esleitzea. • PC bezero batean: erabiltzaile horrekin

konektatzea eta baliabide horri sare-unitate bat esleitzea. Gero, delako karpeta erabiltzea.

Karpetak partekatzeko eta horietara sartzeko prozesuan beharrezkoa den trebetasuna lortzeko. Zalantzak eta arazoak sortu ahala argitzeko eta konpontzeko. Baliabide partekatuekin ohitzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J4 Erakustaldia, karpeta partekatuak administratzeko tresna nola erabili behar den azaltzeko.

4,5 0,5 h X X Irakasleak karpeta partekatuak administratzeko tresnak eskaintzen dituen aukerak azalduko ditu. Halaber, administrazio-karpeta partekatuak zein diren eta sistema eragileak zertarako erabiltzen dituen argituko du.

Karpeta partekatuen kudeaketari buruzko jakintzak osatzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J5-E3 Karpetak partekatzearekin zerikusia duten hainbat ariketa egiteko praktika autonomoa.

1,2,4 2 h X Irakasleak J2, J3 eta J4 jardueretan aztertutakoari buruzko hainbat ariketa planteatuko dizkie ikasleei, bakarka egin ditzaten.

Karpeta partekatuak kudeatzeko eta erabiltzeko trebetasuna hobetzeko. Sortzen diren zalantzak argitzeko eta arazoak konpontzeko. Unitate honetan aztertutako edukiak ikasleek zein mailatan bereganatu dituzten ikusteko.

J6 Inprimagailuak partekatzeari buruzko kontzeptuak eta terminologia azaltzea.

3 0,5 h X Irakasleak inprimagailuak partekatzearen oinarrizko kontzeptuak eta erabiltzen den terminologia azalduko ditu (inprimatze-zerbitzaria, inprimagailua, inprimatzeko gailua, etab.).

Inprimagailuak partekatzeko kudeaketa erraz ulertzeko.

Eskema baten proiekzioa.

J7-E4 Inprimagailuak partekatzeari buruzko

2,3,4,5 1,5 h X X Ikasleek, irakaslearen adierazpenei jarraiki, beren PCetan egingo dute prozesu osoa:

Inprimagailuak partekatzeko eta beste ordenagailu batetik inprimatzeko prozesuan

Prozesuaren proiekzioa. Inprimagailuak.

Page 25: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD5: BALIABIDE PARTEKATUEN OINARRIZKO KUDEAKETA 24

praktika gidatua. • Zerbitzarian: inprimagailu lokal bat instalatzea, partekatzea eta konfiguratzea.

• PC bezero batean: sareko inprimagailuarekin konektatzea eta haren bitartez inprimatzea.

beharrezkoa den trebetasuna lortzeko. Zalantzak eta arazoak sortu ahala argitzeko eta konpontzeko. Inprimagailu partekatuekin ohitzeko.

J8-E5 Inprimagailuak partekatzearekin zerikusia duten hainbat ariketa egiteko praktika autonomoa.

2,3,4 1 h X Irakasleak J6 eta J7 jardueretan aztertutakoari buruzko hainbat ariketa planteatuko dizkie ikasleei, bakarka egin ditzaten.

Inprimagailu partekatuak kudeatzeko eta erabiltzeko trebetasuna hobetzeko. Sortzen diren zalantzak argitzeko eta arazoak konpontzeko. Lantzen ari diren edukiak ikasleek zein mailatan bereganatu dituzten ikusteko.

Inprimagailuak.

J9-E6 Aurreko jarduera guztiekin zerikusia duten ariketak egitea.

Guztiak 2 h X Jarduera honetan irakasleak unitate honetan landutako guztia aztergai izango duten hainbat ariketaren enuntziatuak emango dizkie ikasleei, nork bere ordenagailuan ebatz ditzan. Behar izanez gero, sistema eragilearen laguntza kontsultatu beharko dute. Amaitzean, bateratze-lana egingo dute aukeratutako konponbideen inguruan.

Karpetak eta inprimagailuak partekatzeko trebetasuna areagotzeko. Ikasleek artean dituzten zalantzak argitzeko. Ikaslearen autonomia sustatzeko.

Inprimagailuak.

OHARRAK

• J3 eta J7 jarduerak bakarka (makina birtual bat baldin badute) edo binaka egin ditzakete ikasleek. Binaka eginez gero, PC batek zerbitzariarena egingo du eta bestearen PCak bezeroarena.

Nolanahi ere, ikasle guztiek bi prozesuak egin behar dituzte, bai zerbitzarian bai bezeroan. "Partekatzeko, konektatzeko eta erabiltzeko" prozesua arrakastaz egin ondoren, komeni da baimen partekatuak aldatu eta hainbat sarbide-proba egitea. Jarduera hori amaitzean, "partekatzeari uzteko" prozesua ere egin behar da.

• J9 jarduera bakarka edo binaka gara dezakete ikasleek, irakaslearen iritzira. • J7, J8 eta J9 jardueretan eta inprimagailu partekatuak erabiltzea eskatzen duten hurrengo unitate didaktikoetako jarduera guztietan, ikasle bakoitzak edo talde bakoitzak behintzat inprimagailu

bat izatea komeniko litzateke. Dena den, inprimagailurik ez bada, paperean inprimatzerik ez badago ere, beharrezkoak diren kudeaketa-lan guztiak inongo arazorik gabe egin daitezke.

Page 26: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD6: DOMEINU BATEN OINARRIZKO ADMINISTRAZIOA 25

6. unitate didaktikoa: DOMEINU BATEN OINARRIZKO ADMINISTRAZIOA Iraupena: 13 ordu IE1: Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du. IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Modulu honetan orain arte (1. unitate didaktikotik 6.era) garatu diren edukiak integratzea. 2. Sareko sistema eragilea instalatzearen, domeinua kudeatzearen eta baliabide partekatuak, erabiltzaileak eta taldeak kudeatzearen arteko erlazioak ezartzea. 3. Sareko sistema eragilearen instalazioa planifikatzea eta gauzatzea. 4. Erabiltzaile-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 5. Taldeak konfiguratzea eta kudeatzea. 6. Sareko sistema eragilearen barruko tresnak erabiltzea erabiltzaileak eta taldeak administratzeko. 7. Direktorio-zerbitzua instalatzea. 8. Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egitea. 9. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea.

10. Baliabideak partekatzea: karpetak eta inprimagailuak. 11. Ingurune grafikoa erabiltzea baliabideak partekatzeko.

EDUKIAK

Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Sareko sistema eragileak makina birtualetan instalatzea. • Taldeak kudeatzea. • Erabiltzaileak taldeetan gehitzea. • Direktorio-zerbitzu bat instalatzea. Oinarrizko konfigurazioa. • Domeinu bat sortzea. • Baliabide partekatuak sarearen bitartez erabiltzea. • Partekatuko diren sistemaren baliabideei baimenak esleitzea.

X

X X

X X

X X

Page 27: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD6: DOMEINU BATEN OINARRIZKO ADMINISTRAZIOA 26

KONTZEPTUZKOAK

• Erabiltzaile-kontua eta taldeak. • Direktorio-zerbitzua eta domeinua. Funtzioak: Active Directory. • Direktorio-zerbitzuaren elementuak. • Baliabide partekatuak: karpetak eta inprimagailuak.

X

X X

X

JARRERAZKOAK

• Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespen pertsonalak kontuan hartzea. • Baliabideak zorrotz kudeatzea.

X

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten

Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den

Ir.

Ik.

J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Unitatea aurkezteko eskema.

E2 Ebaluazio-jarduera: bakarkako proba idatzia.

1,2 1 h X 1.etik 5.era bitarteko unitate didaktikoen edukiei buruzko bakarkako proba idatzia. Test moduko galderak eta/edo testuen edo grafiko eskematikoen bidez erantzungo diren galdera laburrak izango dira.

Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko. Ikasleek unitate honetako hurrengo jarduerak arrakastaz egin ahal izateko beharrezkoa den oinarri gutxienekoa dutela egiaztatzeko.

Proba idatziaren enuntziatua.

J2-E3 Proba idatzia taldean zuzentzea.

1,2 0,5 h X X Irakaslearen zuzendaritzapean eta hark gainbegiratuta, ikasleek arestian egin duten proba idatzia zuzenduko dute. Zuzenketa ozenki egingo dute talde osoarentzat.

Orain arte landu diren funtsezko kontzeptuak behar bezala ulertzeko.

Dauden zalantzak argitzeko. Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko.

Proba idatziaren enuntziatua.

J3-E4 Aurreko unitateetan garatutakoari buruzko suposizio erraz bat talde txikietan aztertzea eta

Guztiak 4,5 h X Irakasleak suposizio erraz bat planteatuko du eta ikasleek 3 edo 4 kideko taldeetan ebatzi beharko dute. Suposizio horrek orain arte aztertu diren gai guztiak jorratuko ditu: plangintza, sistema eragilearen eta direktorio aktiboaren instalazioa, eta domeinuaren,

Domeinu baten oinarrizko kudeaketan beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko eta eskuratutako jakintzak aplikatzeko. Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko.

Page 28: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD6: DOMEINU BATEN OINARRIZKO ADMINISTRAZIOA 27

ebaztea. erabiltzaileen, taldeen, karpeta partekatuen eta inprimagailuen oinarrizko kudeaketa.

Jarduerak honako fase hauek izango ditu: • Suposizioa taldeka aztertzea: talde bakoitzak

komenigarritzat jotzen duen konponbidea zirriborratuko du.

• Eztabaida (bateratze-lana), talde bakoitzak bere ideiak defendatzeko.

• Konponbidea taldeka inplementatzea. • Funtzionamendu-probak egitea. Irakasleak talde bakoitza gainbegiratuko du jardueraren fase bakoitzean.

Taldeko komunikazioa garatzeko. Suposizioaren konponbidea garatzean agertzen diren arazoak eta zalantzak hautemateko eta konpontzeko.

J4-E5 Aurreko unitateetan garatutakoari buruzko suposizio konplexuago bat binaka aztertzea eta ebaztea.

Guztiak 6 h X Irakasleak aurrekoa baino suposizio konplexuago eta zehatzago bat planteatuko du eta ikasleek 2 kideko taldeetan ebatzi beharko dute. Suposizio horrek ere orain arte aztertu diren gai guztiak jorratuko ditu, baina sakonkiago.

Jarduerak honako fase hauek izango ditu: • Suposizioa binaka aztertzea: bikote bakoitzak

komenigarritzat jotzen duen konponbidea zirriborratuko du.

• Konponbidea binaka inplementatzea. • Funtzionamendu-probak egitea. • Aukeratutako konponbidea dokumentatzea. • Eztabaida (bateratze-lana), bikote bakoitzak bere

ideiak defendatzeko. • Irakasleak bikote bakoitza gainbegiratuko du jardueraren fase bakoitzean, batez ere azterketaren fasetik inplementazioaren fasera igarotzean.

Domeinu baten oinarrizko kudeaketan beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko eta eskuratutako jakintzak finkatzeko.

Ikasle bakoitzaren independentzia eta erantzukizuna areagotzeko.

Suposizioaren konponbidea garatzean agertzen diren arazoak eta zalantzak hautemateko eta konpontzeko. Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko.

Erdietsitako ikaskuntza-maila eta trebetasun-maila ebaluatzeko.

Inprimagailuak.

Page 29: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD6: DOMEINU BATEN OINARRIZKO ADMINISTRAZIOA 28

J5-E6 Laburpen- jarduera: ondorioak.

1,2 0,5 h X X Irakasleak eta ikasleek elkarrekin egingo dute unitate honetan garatu dituzten zereginen laburpena. Laburpenean bereziki azpimarratuko dituzte aurkitu dituzten arazoak eta eman dizkieten konponbideak.

Ikaskuntza finkatzeko berrikuspena egiteko. Landu diren jakintza eta trebetasunei buruz gogoeta egiteko.

OHARRAK

• E2 ebaluazio-jarduerak ez ditu trebetasunak ebaluatzen, jakintzak baizik. Trebetasunak hurrengo jardueretan ebaluatuko dira. • Ez da komeni J2 jarduera egun berean E2 jardueraren ondoren egitea. Iradokitzen dugu E2 jarduera egun batean egitea (azken orduan) eta amaitzean probaren enuntziatua berriz ematea,

ikasleek lasaitasun osoz egin dezaten etxean, behar izanez gero apunteak kontsultatuta. Horrela, biharamunean ikasgelan J2 jarduera egingo lukete denen artean, eta bakoitzak etxean landutako konponbidea izango luke. Oharra: ikasle bakoitzaren benetako azterketaren bakarkako zuzenketa jarduera hau amaitzean edo hurrengo egunetan entrega daiteke.

• J3 eta J4 jardueretako suposizioak loturarik gabekoak izan daitezke edo aurretik egin diren instalatzeko, erabiltzaileak kudeatzeko eta baliabideak partekatzeko jarduerek oinarri izan duten suposizioaren zati osagarri izan daitezke (bat edo biak). Halaber, egokitzat jotzen bada (denbora-kontuengatik) eta makina birtualak erabilgarri badaude, ez dago jarduera bakoitzean sareko sistema eragilearen instalazioa errepikatu beharrik. Horretarako, makina birtualean sareko sistema eragilea instalatzen den lehenengo aldian kopia bat egin daiteke eta aurrerantzean erabili behar denerako gorde. (Oharra: kopia hori 2. unitate didaktikoan egin baldin bazen, orain erabil daiteke).

• J3 jarduera "hurbiletik" zuzendu behar du irakasleak, zeren ziur asko talde batzuek emango dituzten konponbideak ez baitira oso egokiak izango eta nolabaiteko zailtasunak izango baitituzte garatzeko.

• J4 jardueran autonomia handiagoa utziko zaie taldeei (bikoteak). Jarduera horretako suposizioaren edukiari dagokionez, komenigarria izango litzateke ikasleak, beste zeregin askoren artean, emaitzazko sareko sistema eragilearen erabiltzaileen karpeta (direktorio) partikularrak kudeatu behar izatea.

Page 30: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD7: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN KUDEAKETA AURRERATUA 29

7. unitate didaktikoa: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN KUDEAKETA AURRERATUA Iraupena: 11 ordu IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. Ikaskuntzaren helburuak:

1. Erabiltzaile-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 2. Erabiltzaile-profilak konfiguratzea eta kudeatzea. 3. Ordenagailu-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 4. Taldeak konfiguratzea eta kudeatzea. 5. Erabiltzaile-profil mugikorrak planifikatzea. 6. Sareko sistema eragilearen barruko tresnak erabiltzea erabiltzaileak eta taldeak administratzeko. 7. Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egitea. 8. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea. 9. Baimenaren eta eskubidearen arteko aldea ezagutzea.

EDUKIAK Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Taldeak sortzea eta ezabatzea. • Erabiltzaileak taldeetan gehitzea. • Talde bati erabiltzaile-eskubideak esleitzea. • Direktibak konfiguratzea. • Erabiltzaile-kontuen txantiloiak sortzea. • Kontu-plan bat inplementatzea. • Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa.

X X X X X X

X

KONTZEPTUZKOAK

• Erabiltzaile-kontuak. Txantiloiak. • Taldeak. Motak eta esparruak. Propietateak. • Erabiltzaile-profil motak: profil lokalak, mugikorrak eta nahitaezkoak. • Domeinu batek administratzen dituen objektuak. • Baimenak eta eskubideak. Motak.

X X X

X

X

Page 31: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD7: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN KUDEAKETA AURRERATUA 30

JARRERAZKOAK

• Lan-taldeak diseinatzen laguntzea. • Erabiltzaileen mugikortasuna kontuan hartzea erabilgarritasunerako.

X X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Erabiltzaileen eta taldeen oinarrizko kudeaketarekin zerikusia duten galderak egingo dizkie ikasleei.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Aurreko unitateetan aztertu diren erabiltzaileen eta taldeen oinarrizko kudeaketari buruzko aldez aurreko jakintzak azaleratzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2-E2 Erabiltzaile-kontuak mantentzeko egin ohi diren eragiketei buruzko erakustaldia.

1,6,8 0,5 h X X Irakasleak erabiltzaile-kontuak mantentzeko ohiko eragiketen erakustaldia egingo du: gaitzea, desgaitzea, pasahitza aldatzea, blokeatzea, etab. Ikasleek, aldi berean, proba berak egingo dituzte beren ordenagailuetan.

Erabiltzaile-kontuak kudeatzen trebetasuna lortzeko. Administrazio-tresnekin ohitzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J3.1 Karpeta partikularraren eta erabiltzaile-profilaren kudeaketari buruzko erakustaldia.

J3.2-E3 Praktika autonomoa.

1,2,5,6 2 h X

X

Irakasleak karpeta partikularraren eta erabiltzaile-profil moten (lokala, mugikorra eta nahitaezkoa) ezaugarri nagusiak azalduko ditu. Ondoren, horietariko bakoitzari buruzko erakustaldia egingo du.

Gero, irakasleak erakutsitakoa errepikatu eta aplikatuko dute ikasleek, horretarako zenbait suposizio asmatuta.

Profilak kudeatzen hasi baino lehen haien aukera guztiak ezagutzeko. Ikasleek nola ulertu duten egiaztatzeko eta zalantzak argitzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J4.1-E4 Eztabaida, talde handian, erabiltzaile- kontuen plangintzari buruz: kontu-plana.

J4.2 Praktika gidatua.

1,6 1 h X

X

X

X

Irakasleak ikasle guztiek parte hartuko duten eztabaida bat zuzenduko du, 2 alderdi aztergai izango dituena: kontu-plan bat egitean kontuan hartu beharrekoak eta erabiltzaile-txantiloiak edukitzeak dakarren erosotasuna.

Ondoren, proba praktiko batzuk egingo dituzte bi alderdi horien inguruan.

Erabiltzaile-kontuen plangintza egiteak eta erabiltzaile-txantiloiak izateak dakartzaten abantailei buruz gogoeta egiteko. Bi alderdi horiek kudeatzeko trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

Page 32: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD7: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN KUDEAKETA AURRERATUA 31

J5 Erabiltzaile-eskubideei buruzko azalpena.

1,4,8,9 0,5 h X Irakasleak gehixeago sakonduko du erabiltzaile- eskubideen kontzeptua. Dauden 2 motak adieraziko ditu, saio-hasierakoak eta pribilegioak, eta horietariko batzuei buruz mintzatuko da.

Baimenen eta eskubideen arteko aldea ulertzeko. Eskubide motak ezagutzeko.

J6 Erabiltzaileei eta taldeei baimenak eta eskubideak esleitzeko dauden metodoei buruzko azalpena.

1,4,6,7,9 1 h X Baimenak erabiltzaile bati zuzenean esleitzeko aukera azalduko du irakasleak, baina azpimarratuko du talde bati baimenak esleitzea eta erabiltzailea talde horretako kide egitea dela ohiko prozedura. Baimenak esleitzeko estrategiei buruz mintzatuko da eta horietariko zein gomendatzen den adieraziko du.

Talde motak bereizteko. Baimenak eta eskubideak esleitzeko estrategiak ezagutzeko.

Eskema baten proiekzioa.

J7-E5 Erabiltzaileei eta taldeei baimenak eta eskubideak esleitzearekin zerikusia duten hainbat ariketa egiteko praktika autonomoa.

1,4,6,7,8,9 2 h X Irakasleak aurreko jardueran aztertutakoari buruzko hainbat ariketa planteatuko dizkie ikasleei, bakarka egin ditzaten.

Baimenak eta eskubideak esleitzeko trebetasuna hobetzeko. Sortzen diren zalantzak argitzeko eta arazoak konpontzeko. Lantzen ari diren edukiak ikasleek zein mailatan bereganatu dituzten ikusteko.

J8 Talde-direktibei (GPO) buruzko azalpen orokorra, erakustaldi baten bitartez.

1,3,7,8 0,5 h X X Irakasleak talde-direktibei buruzko sarrera egingo du: zer diren, non kokatzen diren eta zertarako balio duten. Ondoren, ulertzeko modurik onenetakoa ikustea denez, azalpena GPO baten balio errealen proiekzio batekin osatuko du eta parametro garrantzitsuenei buruz mintzatuko da (parametro gutxi batzuei buruz besterik ez).

Talde-direktiben erabilgarritasuna ulertzeko eta haien aukera zabalak baloratzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J9-E6 Erabiltzaile- eskubideekin eta talde- direktibekin zerikusia duten hainbat ariketa erraz egiteko praktika autonomoa.

1,3,4,7,8,9 2 h X Irakasleak J5 jardueran eta, batez ere, J8 jardueran aztertutakoari buruzko hainbat ariketa planteatuko dizkie ikasleei, binaka egin ditzaten. Ariketa laburrak eta errazak izango dira.

Erabiltzaile-eskubideak esleitzeko eta talde-direktibak kudeatzeko trebetasuna lortzeko. Talde-lana sustatzeko. Sortzen diren zalantzak argitzeko.

J10-E7 Ordenagailu- kontuen kudeaketari buruzko erakustaldia.

3,7,8 0,5 h X X Irakasleak erakustaldia egingo du: ordenagailu-kontu bat sortuko du, haren ezaugarri nagusien berri eman eta gero ezabatu egingo du kontua. Ikasleek beren ordenagailuetan errepikatuko dituzte

Active Directory-ren beste objektu bat ezagutzeko.

Page 33: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD7: ERABILTZAILEEN ETA TALDEEN KUDEAKETA AURRERATUA 32

zeregin horiek.

E8 Laburpena eta ebaluazioa.

Guztiak 0,5 h X X Irakasleak zuzenduko duen unitatearen laburpena. Ikasleek ere parte hartuko dute. Behar bezain argi geratu ez diren kontzeptuak azpimarratu eta berrikusiko dituzte.

Unitate honen berrikuspena egiteko. Ikasteko prozesua ebaluatzeko eta ulermen-akatsak hautemateko.

Eskema baten proiekzioa.

OHARRAK

• Unitate hau oso baliagarria da 4. unitate didaktikoan aztertu diren erabiltzaileen eta taldeen kudeaketarekin zerikusia duten alderdiak sakontzeko. • J3 jarduerak erabiltzaile-kontuen konfigurazioaren 2 alderdi jorratzen ditu: karpeta partikularra eta erabiltzaile-profila. Aurreko unitateetan landu da dagoeneko alderdi horietariko lehena eta,

horrenbestez, arreta berezia jarri behar da bigarrenean, lehen aldiz aztertzen da-eta. Jarduera horretan oso garrantzitsua da ikasleek probak egitea eta hainbat ordenagailu bezerotatik konektatzea, benetan funtzionatzen duela egiaztatzeko.

• J5 jardueran azpimarratu beharra dago erabiltzaile bati eskubideak esleitzeko modurik onena erabiltzailea eskubide horiek dituen talde batean sartzea dela. • J8 eta J9 jardueretan asmoa ez da talde-direktiben parametro guztiak aztertzea. Helburua da talde-direktibei buruzko ikuspegi orokorra ematea eta ikasleak parametro gutxi batzuk ezagutzea

(irakaslearen iritziz garrantzizkoak direnak), horien aukera zabalak eta malgutasun handia uler dezan.

Page 34: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD8: BALIABIDE PARTEKATUEN KUDEAKETA AURRERATUA 33

8. unitate didaktikoa: BALIABIDE PARTEKATUEN KUDEAKETA AURRERATUA Iraupena: 10 ordu IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. IE5: Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan erabilitako tresnak deskribatu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu. Ikaskuntzaren helburuak:

1. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea. 2. Partekatuko diren sistemaren baliabideak identifikatzea, baita zein baldintzatan partekatuko diren ere. 3. Partekatuko diren sistemaren baliabideei baimenak esleitzea. 4. Inprimagailu partekatuak kudeatzea. 5. Ingurune grafikoa erabiltzea baliabideak partekatzeko. 6. Segurtasun-mailak ezartzea sareko baliabide partekatuetarako bezeroaren sarbidea kontrolatzeko. 7. Taldean lan egitea sistemaren baliabide partekatuetarako sarbidea egiaztatzeko. 8. Biltegiragailuetan errendimendu-arazoak identifikatzea.

EDUKIAK Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa. • Baliabide partekatuaren baimenak konfiguratzea. • NTFS baimenak konfiguratzea. • Sarean partekatutako inprimagailuak konfiguratzea. • Fitxategi eta direktorio partekatuak sarearen bitartez erabiltzea. • Sareko sistema eragilearen errendimendua kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko tresnak erabiltzea.

X

X X X X

X

KONTZEPTUZKOAK

• Direktorio-zerbitzuaren elementuak. • Baimenak eta eskubideak. Motak. • Baliabide partekatuak administratzea.

X

X

X

JARRERAZKOAK

• Baliabideak zorrotz kudeatzea. • Segurtasun-arauak eta baliabideak erabiltzekoak errespetatzea.

X

X

Page 35: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD8: BALIABIDE PARTEKATUEN KUDEAKETA AURRERATUA 34

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Baliabide partekatuen (karpetak eta inprimagailuak) oinarrizko kudeaketarekin zerikusia duten galderak egingo dizkie ikasleei.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Aurreko unitateetan aztertu diren baliabide partekatuen oinarrizko kudeaketari buruzko aldez aurreko jakintzak azaleratzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2-E2 Inprimagailu partekatuen kudeaketa aurreratuari buruzko praktika gidatua.

2,3,4,6,7 1,5 h X X Irakasleak, suposizio erraz bat oinarri hartuta, egin beharreko urratsak azalduko ditu, eta ikasleek beren ordenagailuetan errepikatuko dituzte: zerbitzarian inprimagailu lokal bat instalatzea, hura partekatzea, baimen partekatuak esleitzea, hainbat sistema eragileren kontrolatzaileak gehitzea, aukera aurreratuak konfiguratzea eta baliabidea Active Directory-n argitaratzea.

Ondoren, ordenagailu bezero batetik, erabiltzaile normal batekin, Active Directory-n bilatu, inprimagailuarekin konektatu eta inprimatu egingo du. Ikasleek, prozesu osoa ulertu dutenean, hainbat proba egingo dituzte binaka.

Inprimagailu partekatuak kudeatzeko trebetasun-maila handitzeko eta jakintzak osatzeko. Ikasle bakoitzak zeregin hori gauzatzen erdietsi duen trebetasun- maila ebaluatzeko.

Prozesuaren proiekzioa. Inprimagailuak.

J3-E3 Disko- administratzailearen funtzio garrantzitsuenei buruzko erakustaldia.

8 0,5 h X X Irakasleak diskoak administratzeko tresnarekin partizioen gainean egin daitezkeen eragiketak erakutsiko ditu: partizioak sortzea, formateatzea, informazioa lortzea, erroreak egiaztatzea, desfragmentatzea, ezabatzea, etab. Ikasleek, erakustaldiari jarraitzen dioten aldi berean, probak egingo dituzte beren ordenagailuetan (arretaz).

Diskoei eta partizioei buruzko aldez aurreko jakintzak freskaberritzeko. Tresna honekin trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

Page 36: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD8: BALIABIDE PARTEKATUEN KUDEAKETA AURRERATUA 35

J4-E4 Disko-kuoten kudeaketari buruzko praktika gidatua.

2,5,6,8 1 h X X Lehenik, irakasleak azalpen orokor labur bat emango du disko-kuoten mekanismoari buruz. Bigarrenik, disko-kuotak ezartzeko eta kudeatzeko prozesuaren oinarrizko urratsak azalduko ditu. Ikasleek beren ordenagailuetan jarraituko diote prozesuari.Azkenik, bakarka egingo dute irakasleak planteatuko dien ariketa bat.

Disko-kuoten mekanismoa eta haien aplikazio ugariak ulertzeko. Biltegiratzea kudeatzeko trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J5 Karpeta partekatuak administratzeko funtzio interesgarri batzuei buruzko erakustaldia.

1,5,6,7 0,5 h X X Irakasleak erakustaldia egingo du interesgarriak diren baina orain arte aztertu ez diren karpeta partekatuen administrazioarekin zerikusia duten eragiketei buruz: administrazio-mezuak bidaltzea, Active Directory-n argitaratzea, Active Directory-n bilatzea, etab. Ikasleek, erakustaldiari jarraitzen dioten aldi berean, probak egingo dituzte binaka beren ordenagailuetan.

Karpeta partekatuak kudeatzeko trebetasun-maila handitzeko eta jakintzak osatzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J6 Karpeta partekatuen antolamendua eta kokapena planifikatzerakoan kontuan hartu beharrekoei buruzko azalpena.

2,3,6,8 0,5 h X X Irakasleak aldez aurreko plangintzaren garrantzia nabarmendu behar du, karpeta partekatuen kokapena eta antolamendua erabaki baino lehen. Azalpena pare bat suposiziotan oinarrituko da.

Plangintzaren garrantziari buruz gogoeta egiteko. Administratzailearen ikuspuntutik batik bat, karpeta partekatuak ongi antolatuta egotea zein garrantzitsua den ulertzeko.

J7-E5 Karpeta partekatuen administrazioari buruzko ariketak eta probak egitea.

1,2,3,5,6,7,8 1 h X Irakasleak J5 eta J6 jardueretan aztertutakoari buruzko hainbat ariketa praktiko planteatuko dizkie ikasleei, bakarka egin ditzaten.

Karpeta partekatuen administrazioari buruzko jakintzak finkatzeko.

J8 Hiru mailako sarbidearen segurtasun-mekanismoaren azalpen osoa: saio-hasiera, baimen partekatuak eta NTFS baimenak.

2,3,6 1,5 h X Orain arte 3 segurtasun-mekanismo horiek bereiz aztertu dira. Jarduera honetan ikuspegi orokorra emango da eta erabateko ikuspegian sakonduko da. Karpeta-mailako segurtasuna ez ezik, fitxategi- mailakoa ere aztertuko da. Hasieran azalpen orokorra egin eta gero, hainbat suposizioren laguntzarekin, irakasleak kasu zehatzetan jarriko du azalpenaren arreta.

Eskubideen, baliabide partekatuaren baimenen eta NTFS baimenen arteko aldeak ulertzeko. Baliabide partekatuetarako sarbide- segurtasunean sakontzeko.

Eskema baten proiekzioa.

Page 37: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD8: BALIABIDE PARTEKATUEN KUDEAKETA AURRERATUA 36

J9-E6 Unitate honetako edukiak bilduko dituzten ariketak eta probak egitea.

Guztiak 2,5 h X Irakasleak unitate honetan aztertutakoari buruzko hainbat suposizio praktiko planteatuko dizkie ikasleei, binaka ebatz ditzaten. Arreta berezia eskainiko zaio J8 jardueran aztertutakoari. Ikasle-bikote bakoitzak suposizioetarako konponbide bat planteatuko du eta iritziak eta esperientziak trukatuko ditu beste bikoteekin.

Ikaskuntza finkatzeko. Komunikazioa garatzeko. Ikuspuntu berriak lortzeko. Ikasleek nola ulertu duten egiaztatzeko.

Inprimagailuak.

J10 Laburpena eta ebaluazioa.

Guztiak 0,5 h X X Irakasleak zuzenduko duen unitatearen laburpena. Ikasleek ere parte hartuko dute.

Unitate honen berrikuspena egiteko. Ikasteko prozesua ebaluatzeko eta ulermen-akatsak hautemateko.

Eskema baten proiekzioa.

OHARRAK

• J3 jardueran ikasleek arreta berezia izan behar dute ordenagailuan ezinbestekoak diren edo beste erabiltzaile batzuek erabiltzen dituzten partizioak ez aldatzeko edo ezabatzeko. Makina birtualak erabiltzen badira arriskuak txikiagoak dira.

• J8 jardueraren helburua da ikasleek eskubideak, baimen partekatuak eta NTFS baimenak ezin hobeto bereiztea eta, gainera, sarbidearen segurtasun-mekanismoa osotasunean ulertzea. Asmoa ez da, inondik ere, NTFS baimen guztiak ulertzea, ezta erabiltzea ere, konplexuegiak dira-eta.

• Komenigarria izango litzateke J9 jardueran, hainbat suposizio erraz ez ezik, unitate horretako jarduera gehienak bere baitan hartuko lituzkeen suposizio konplexuago bat ere planteatzea.

Page 38: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 37

9. unitate didaktikoa: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA Iraupena: 19 ordu IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. IE5: Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan erabilitako tresnak deskribatu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Sareko sistema eragilearen barruko tresnak erabiltzea erabiltzaileak eta taldeak administratzeko. 2. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea. 3. Segurtasun-mailak ezartzea sareko baliabide partekatuetarako bezeroaren sarbidea kontrolatzeko. 4. Monitorizatzeko programen ezaugarriak deskribatzea. 5. Biltegiragailuetan errendimendu-arazoak identifikatzea. 6. Sareko sistema eragilearen jarduera behatzea sistemak berak sortutako aztarnak abiapuntutzat hartuta. 7. Sisteman instalatutako softwarea mantentzeko lanak egitea. 8. Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak gauzatzea. 9. Sareko sistema eragilea konfiguratzeko informazioa interpretatzea.

EDUKIAK Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Direktibak konfiguratzea. • Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa. • Karpeta partekatuak kudeatzea. • Sareko sistema eragilea abiaraztea. • Sareko sistema eragilearen errendimendua kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko tresnak erabiltzea. • Sareko sistema eragilearen zerbitzuei dagozkien prozesuak kudeatzea.

X

X

X

X X X

KONTZEPTUZKOAK

• Sarea monitorizatzeko tresnak. • Zerbitzari-administratzailea. Baldintzak. • Ordenagailu-propietateak administratzea. • Erabiltzaile-saioak administratzea. • Baliabide partekatuak administratzea. • Administrazio-alertak ezartzea.

X X X X X X

Page 39: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 38

JARRERAZKOAK

• Segurtasun-neurriak errespetatzea. • Baliabideak zorrotz kudeatzea. • Segurtasun-arauak eta baliabideak erabiltzekoak errespetatzea.

X

X

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0.5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du.

Gero, ikasleek sareko sistema eragile batean egin behar diren mantentzeko eta monitorizatzeko lanei buruz egingo duten solasaldia zuzenduko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleek monitorizazioari buruz dituzten aldez aurreko jakintzak ebaluatzeko. Ikasleen jakin-mina eta interesa suspertzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2.1 Windows 200x Server sistema eragilea abiarazteko prozesuaren etapei buruzko azalpena eta Boot.ini fitxategiaren deskribapena.

J2.2-E2 Boot.ini fitxategia aldatzeko jarraitu beharreko prozesuaren praktika gidatua.

5,9 1,5 h X

X

X

Irakasleak azalduko du sistema eragilea abiaraztean zer gertatzen den eta sistema eragilea abiarazteko prozesuaren etapa bakoitzean esku hartzen duten fitxategiak zein diren. Ondoren, zehatz-mehatz azalduko du Boot.ini fitxategia osatzen duten ataletariko bakoitza.

Zalantza guztiak argitu ondoren, sistema eragilearen abiaraztea aldatzeko beharrezkoak diren eragiketak nola exekutatzen diren azalduko du irakasleak, eragiketa horiek eginda. Ikasleek eragiketa horiek errepikatu eta aplikatu egingo dituzte. Amaitzeko, beste probaren bat egingo dute.

Sistema eragilea abiarazteko prozesua ezagutzeko. Sistema eragilea abiaraztean sor daitezkeen arazoak konpontzeko gai izateko. Sistema eragile bat baino gehiago instalatuta duten ordenagailuak abiarazten esperimentatzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J3.1 Abioko menuaren aukerei buruzko azalpena.

5 1 h X "F8" tekla sakatzean bistaratzen den abioko menuan dauden aukeretariko bakoitzaz mintzatuko da irakaslea. Aukera bakoitza zein inguruabarretan hautatu behar den adieraziko du.

Sistema eragilearen abioko menuaren aukerak ezagutzeko. Sistema eragilearen funtzionamendu- arazoak diagnostikatzeko eta

Prozesuaren proiekzioa.

Page 40: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 39

J3.2-E3 Horri buruzko bakarkako praktika.

X Ikasleek zenbait proba egingo dituzte beren kabuz, nork bere ordenagailuan. Horretarako, aldi bakoitzean aukera bat hautatuko dute, nola funtzionatzen duen egiaztatzeko.

konpontzeko gai izateko.

J4 Sistema eragilearen oinarrizko tresnekin egiten diren monitorizazio-atazei buruzko erakustaldia.

2,4,6,9 1 h X X Irakasleak honako tresna hauek aztertuko ditu eta ahalbidetzen dituzten monitorizazio-atazak adierazi: 'Sistemaren informazioa', 'Gertaeren ikustailea' eta 'Ataza-kudeatzailea'.

Arreta berezia eskainiko dio 'Gertaeren ikustailea' tresnari.

Ikasleek, aldi berean, probak egingo dituzte beren PCetan.

Tresna horietariko bakoitzaren funtzionaltasuna ezagutzeko. 'Gertaeren ikustailearen' erregistroetan agertzen den informazioa interpretatzen jakiteko.

Prozesuaren proiekzioa.

J5-E4 J2, J3 eta J4 jardueretako edukiei buruzko ariketa praktikoak egitea.

2,4,5,6,9 1,5 h X Irakasleak J2, J3 eta J4 jardueretan aztertutakoari buruzko hainbat ariketa planteatuko dizkie ikasleei, bakarka egin ditzaten nork bere ordenagailuan.

Monitorizatzeko tresnekin ohitzeko. Eskuratutako jakintzak arazoei konponbidea aurkitzeko aplikatzeko.

J6-E5 Ordenagailu bezeroetan aplikazioak instalatzeko metodo automatikoei buruzko praktika gidatua: argitaratzea eta esleitzea.

2,3,7,8 2 h X X Hasteko, irakasleak azalpen orokor bat emango du zerbitzaritik GPO talde-direktiben bitartez aplikazioak automatikoki instalatzeari eta eguneratzeari buruz. Ondoren, ikasleek 2 praktika gidatu egingo dituzte metodo bakoitza egiaztatzeko: argitaratzea eta esleitzea. Bi kasuetan, konfigurazio egokiak egin beharko dira zerbitzarian eta, gero, saioa hasi beharko da ordenagailu bezero batetik, dagokion prozesua gauza dadin.

Praktika honen asmoa da ikasleei ikusaraztea zer erraztasun dituen sistema eragileak ordenagailu bezeroetan softwarea mantentzeko, bai instalatzeko eta bai eguneratzeko. Lan horiek egiteko trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa. Aplikazio baten softwarea MSI formatuan (esate baterako Microsoft Office).

J7-E6 Ordenagailu bezeroetan aplikazioak instalatzeko metodo automatikoei buruzko praktika autonomoa:

2,3,7,8 2 h X Ikasleek softwarea instalatzeko eta eguneratzeko hainbat proba egingo dituzte, aurreko jardueran ikasitako 2 metodoei jarraiki.

Komenigarri irizten bazaio, probak binaka egin ditzakete.

Aplikazioak instalatzeko eta eguneratzeko lanak egiteko trebetasuna lortzea. Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko.

Aplikazioren baten softwarea MSI formatuan.

Page 41: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 40

argitaratzea eta esleitzea.

J8-E7 Baliabide partekatuak eta erabiltzaile-saioak administratzeari buruzko praktika autonomoa.

1,2,3 1 h X Irakasleak hainbat suposizio planteatuko dizkie ikasleei, binaka praktikan jar ditzaten. Ikasleek karpetak partekatu beharko dituzte, erabiltzaileei baimenak esleitu, eta baliabide horietara ordenagailu bezero batetik sartu. Une horretan, administrazio-lanak egingo dituzte baliabide partekatuen administratzailearekin eta erabiltzaile- saioenarekin.

Baliabide partekatuen administratzailearen eta erabiltzaile- saioen administratzailearen bidez egiten diren kudeaketa-lanak berrikusteko. Talde-lana sustatzeko.

J9 'Errendimendu- monitorea' tresnarekin garatzen diren ataza garrantzitsuenen erakustaldia.

4,5,6 1 h X X Beharrezkoak diren kontzeptuak azaldu ondoren (objektuak, kontagailuen erregistroak, jarraipen- erregistroak, grafikoak eta alertak), tresna horren erakustaldi funtzionala egingo du irakasleak. Ikasleek beren ordenagailuetan jarraituko diote erakustaldiari. Gainera, irakasleak kontagailuei buruzko ariketa praktiko bat planteatuko die, ebatz dezaten.

'Errendimendu-monitorea' tresna ezagutzeko eta erabiltzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J10-E8 Errendimendu- monitorearekin zerikusia duten hainbat ariketa praktiko egiteko praktika autonomoa.

4,5,6 2 h X X Irakasleak pare bat ariketa praktiko planteatuko du: kontagailuei buruzkoa bata eta alertei buruzkoa bestea. Ikasleek bakarka ebatziko dituzte. Zalantzak dituztenean, prozedura hauen bitartez argitzen ahaleginduko dira: lineako laguntza (on line) kontsultatuko dute, Windows 200x Server-en liburu edo eskuliburu bat kontsultatuko dute edo, azken batean, irakasleari galdetuko diote.

'Errendimendu-monitorea' tresnarekin trebetasuna lortzeko. Autoikaskuntza: laguntza, liburuak eta/edo eskuliburuak kontsultatzeko.

Windows 200x Server-en maila aurreratuko liburua. Windows 200x Server administratzeko eskuliburua.

J11.1 Auditoriak egiteko dauden mekanismoei buruzko azalpena.

J11.2-E9 Auditoria-prozesu osoari buruzko praktika gidatua.

2,3,4,6 1 h X

X

X

Irakasleak auditorietan jarraitu beharreko prozeduraren ikuspegi orokorra emango du: auditoriaren ezarpena aztertzea eta horren plangintza egitea, talde-direktibak konfiguratzea eta, azkenik, bildutako datuak aztertzea.

Ondoren, jarraitu beharreko prozesua azalduko die irakasleak ikasleei. Ikasleek, binaka, suposizio bera errepikatuko dute.

Auditoria-mekanismoek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko. Benetan funtzionatzen duela eta oso erabilgarria dela egiaztatzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

Page 42: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 41

J12-E10 Auditoriak inplementatzearen inguruko pare bat suposizio praktikoki ebaztea.

2,3,4,6 2 h X Irakasleak pare bat suposizio planteatuko ditu, ikasleek beren ordenagailuetan binaka ebatz ditzaten. Suposizio bat karpetetarako eta/edo inprimagailuetarako sarbidearen auditoriari buruzkoa izango da, eta bestea erabiltzaile jakin baten saio-hasierako auditoriari buruzkoa.

Auditorien kudeaketa praktikatzeko. Talde-lanera ohitzeko. Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko.

J13 Eztabaida, talde txikietan, sareko sistema eragile bat optimizatzeko beharrei buruz.

4,5 0,5 h X X Ikasleek, taldeka antolatuta, eztabaida egingo dute sareko sistema eragile bat optimizatzeko beharrei buruz.

Talde bakoitzak laburpen bat egingo du eta denen aurrean azalduko du bozeramailearen bitartez. Bozeramaileek azalpena egin ondoren, irakasleak egokitzat jotzen dituen ekarpenak egingo ditu.

Sistema eragilea optimizatzeko beharraren gaia sartzeko eta horretarako dauden aukeren berri emateko. Elkarrizketa eta ideiak trukatzea sustatzeko. Jendaurrean hitz egiten ohitzeko.

J14-E11 Zerbitzariaren errendimendua optimizatzeko aukera guztiei buruzko praktika gidatua.

4,5,9 1,5 h X X Irakasleak errendimendua hobetzeko eragina izan dezaketen alderdiak azalduko ditu: prozesadore- denboraren banaketa, memoria birtualaren tamaina, disko gogorren egoera, etab.

Aldi berean, alderdi horiek kudeatzen dituzten programa edo tresnen funtzionamendua azalduko die irakasleak ikasleei.

Optimizazioaren garrantziaz jabetzeko. Optimizatzeko zereginetan trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J15-E12 Eztabaida, laburpen moduan, unitate honetan aztertu diren monitorizatzeko eta optimizatzeko aukerei buruz.

Guztiak 0,5 h X X Irakasleak unitate honetan aztertu diren alderdien laburpenaren eskema egingo du, baina ikasleak izango dira, eztabaida baten bitartez, laburpenaren edukia garatuko dutenak.

Gainera, izan dituzten arazo ohikoenak jorratuko dituzte, eta bateratze-lana egingo dute nola konpondu dituzten azaltzeko.

Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko. Unitate honen laburpena egiteko. Irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Page 43: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD9: SAREKO SISTEMA ERAGILEA MONITORIZATZEA 42

OHARRAK

• J2 jardueran oso garrantzitsua da Boot.ini fitxategiaren edukiaren ulermenean sakontzea, funtsezkoa baita zertan datzan jakitea, batez ere hainbat sistema eragile instalatuta dituzten ordenagailuetan (hala nola ikasgelako ordenagailuak edo ikasleak etxean duen ordenagailua). Gainera, komeni da ikasleei ARC izenen egitura azaltzea, disko-partizioen kokapenari erreferentzia egiteko erabiltzen dira-eta.

• Auditoriak aztergai dituzten J11 eta J12 jarduerak ezin hobeak dira binaka egiteko. Zerbitzarian auditoria-direktibak konfiguratu behar dira, eta auditoria egiten zaion baliabiderako sarbidea beste ordenagailu batetik egin behar da. Dena den, oso garrantzitsua da bikote bakoitzeko 2 kideek bai zerbitzariko lanak bai ordenagailu bezerokoak egitea.

• J14 jardueran kontuan hartu behar da optimizatzeko lan jakin batzuk aurreko unitateetan aztertu direla. Horixe da, esate baterako, disko gogorrak desfragmentatzearen eta haien egoera egiaztatzearen kasua.

• Unitate honetan aipatutako monitorizatzeko tresnez gain, badira hainbat funtzionalitate dituzten beste asko. Komeniko litzateke ikasleek alderdi horretan beren kabuz sakontzea. Beraz, animatu egin behar ditugu etxetik gisa horretako softwarea bila dezaten Interneten. Izan ere, bilatu eta probatzen badute, aukera bikaina izango dute gero ikaskideekin lortu dituzten emaitzei buruz mintzatzeko.

Page 44: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD10: DOMEINUAK KUDEATZEA 43

10. unitate didaktikoa: DOMEINUAK KUDEATZEA Iraupena: 18 ordu IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. Ikaskuntzaren helburuak:

1. Erabiltzaile-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 2. Taldeak konfiguratzea eta kudeatzea. 3. Sareko sistema eragileak erabiltzaileak eta taldeak administratzeko dituen tresnak erabiltzea. 4. Direktorio-zerbitzuaren funtzioa, elementuak eta nomenklatura identifikatzea. 5. Domeinuaren kontzeptua eta funtzioak ezagutzea. 6. Domeinuen artean konfiantza-erlazioak ezartzea. 7. Elementu-elkarteak erabiltzea administrazio-ereduak sortzeko. 8. Direktorio-zerbitzuaren egitura aztertzea. 9. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea.

10. Segurtasun-mailak ezartzea sareko baliabide partekatuetarako bezeroaren sarbidea kontrolatzeko. 11. Taldean lan egitea sistemaren baliabide partekatuetarako sarbidea egiaztatzeko.

EDUKIAK Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea. • Direktibak konfiguratzea. • Direktorio-zerbitzua konfiguratzea. • Domeinuak sortzea. • Domeinuen artean konfiantza-erlazioak sortzea. • Elementu-elkarteak sortzea. • Baliabide partekatuak kudeatzea.

X X

X X X X

X

KONTZEPTUZKOAK

• Domeinuaren funtzioak. • Domeinu batek administratzen dituen objektuak. • Elementu-elkarteak: nomenklatura. • Antolamendu-unitateak.

X X X X

Page 45: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD10: DOMEINUAK KUDEATZEA 44

JARRERAZKOAK

• Antolamendu-aldaketetara egokitzea. • Segurtasun-neurriak errespetatzea. • Baliabideak zorrotz kudeatzea.

X X

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

8 0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du. Gero, modulu honetan orain arte ikusitako elementuak bakarrik erabilita Active Directory oso sare handietan inplementatzeko zailtasunei buruz ikasleek egingo duten solasaldia zuzenduko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleen jakin-mina eta interesa suspertzeko. Active Directory oso sare handietan antolatzeko eta administratzeko beste elementuren bat behar dela ulertzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2.1 Direktorio Aktiboko objektuak antolatzeko beharrari buruzko azalpena: antolamendu-unitateak.

J2.2-E2 Antolamendu- unitateak sortzeko eta kudeatzeko praktika gidatua.

4,7,8,9 2 h X

X

X

X

Irakasleak azalduko du zein beharrezkoak diren antolamendu-unitateak Active Directory-ko objektuak antolatzeko. Gainera, antolamendu-unitate bakoitzean administrazioa eskuordetzeko eta direktibak aplikatzeko aukerak dakartzan abantailak azalduko ditu.

Objektuak izendatzeko erabiltzen diren izen-arauak ere aipatuko ditu. Azalpena osatzeko, praktika bat egingo dute hainbat antolamendu-unitaterekin. Bertan, administrazioa eskuordetzeko eta talde-direktibak kudeatzeko prozedurak gauzatuko dituzte.

Ikasleek ulertzeko zergatik den gomendagarria Direktorio Aktiboa antolamendu-unitateen bidez antolatzea. Antolamendu-unitateei aplikatzen zaizkien ohiko kudeaketa-lanak ezagutzeko. Egun dauden izen-arauak ezagutzeko.

Prozesuaren proiekzioa.

J3-E2 Active Directory-ko objektuak hainbat antolamendu-unitaterekin antolatzeko modua

1,2,3,4,7,8,9, 10

3 h X Irakasleak hainbat suposizio planteatuko ditu: ikasleek erabaki beharko dute zein den antolamendu-unitateen egitura egokia, gero horietan administrazio- eskuordetzea eta beharrezkoak diren talde-direktibak

Antolamendu-unitateen egitura egokiari buruz gogoeta egiteko. Administrazioa eskuordetzeko eta talde-direktibak kudeatzeko

Page 46: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD10: DOMEINUAK KUDEATZEA 45

diseinatzea jorratuko duten hainbat suposizio ebazteko bakarkako praktika.

inplementatzeko. Ikasleek, jakina, beharrezkoak diren probak egin beharko dituzte beren ordenagailuetan, dena suposizioaren enuntziatuarekin bat datorrela egiaztatzeko.

trebetasuna lortzeko.

J4 Active Directory-ren egitura logikoaren zein egitura fisikoaren osagaiei buruzko azalpena.

4,5,8 2 h X X Irakasleak Active Directory-ren ikuspegi orokorra eta zehatza ematea da helburua.

Egitura logikoari dagokionez, honakoak azalduko ditu adibide ugariren bidez: basoa, zuhaitza, domeinua, antolamendu-unitatea eta objektua. DNS izenen lekua eta konfiantza-erlazioak ere aipatuko ditu. Egitura fisikoari dagokionez: gunea eta domeinu- kontrolatzailea. Hemen erreplikazioa aipatuko du.

Direktorio Aktiboaren egitura ezagutzeko. Domeinuekin administratzearen aukeren ikuspegi orokorra izateko.

Eskema baten proiekzioa. Baso, zuhaitz, domeinu, antolamendu-unitate eta guneei buruzko adibideen proiekzioa.

J5.1 Taldeka sakontzeko eta informazioa bilatzeko jarduera. Bilaketaren gaia Active Directory-ren egitura logikoa eta fisikoa izango da.

J5.2-E4 Talde bakoitzean lortutako informazioaren laburpenaren azalpena.

4,5,8 3 h X X

X

Ikasleak talde txikietan antolatuko dira, 3 edo 4 kideko taldeetan. Talde bakoitzak Active Directory-ren egitura logikoari eta fisikoari buruzko laburpen bat egin beharko du. Informazioa Interneten lortuko dute. Informazioa bildu, aztertu eta hausnartu ondoren, talde bakoitzak laburpen moduko dokumentu bat egingo du (Word edo PowerPoint formatuan).

Irakasleak informazio-bilaketa eta laburpenak gainbegiratuko ditu. Amaieran, talde bakoitzak gainerako ikasleei azalduko die laburpena. Oso garrantzitsua da talde bakoitzeko kide guztiek laburpenaren zati bat azaltzea.

Direktorio Aktiboaren egitura logikoa eta egitura fisikoa ulertzeko. Interneten informazioa bilatzeko trebetasuna lortzeko. Talde-lanera ohitzeko. Gai bat jendaurrean ahoz azaltzeko trebetasuna lortzeko.

Internet konexioa. Proiektagailua.

J6-E5 Active Directory-n 2 edo 3 domeinuko zuhaitz bat sortzeko praktika gidatua.

4,5,6,8,9,11 1,5 h X X Praktikari ekin baino lehen, egingo den prozesua zertan datzan azalduko du irakasleak. Lehenik, Windows 200x Server duen ordenagailu batean domeinu nagusi bat sortuko du. Ondoren, Windows 200x Server duen beste ordenagailu batean

Domeinu nagusi bati bigarren mailako domeinu bat gehitzeko egin behar den prozesua ezagutzeko. Hainbat zerbitzarirekin eta hainbat domeinurekin proba esperimentalak

Prozesuaren proiekzioa.

Page 47: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD10: DOMEINUAK KUDEATZEA 46

bigarren mailako beste domeinu bat sortuko du, izenen leku bera partekatzen duena. 2. urrats hori hirugarren ordenagailu batean errepika daiteke, bigarren mailako beste domeinu bat sortzeko. Irakasleak prozesuaren urrats guztiak egin eta adieraziko ditu, eta funtzionamendu-probak egingo ditu domeinuetariko baten ordenagailu bezero batetik. Ikasleek prozesua errepikatuko dute.

egiteko trebetasuna lortzeko.

J7-E6 Active Directory-n 2 zuhaitzeko baso bat sortzeko praktika autonomoa.

4,5,6,8,9,11 1,5 h X X Praktikari ekin baino lehen, egingo den prozesua zertan datzan azalduko du irakasleak. Lehenik, Windows 200x Server duen ordenagailu batean erroko domeinu bat sortuko du. Ondoren, Windows 200x Server duen beste ordenagailu batean beste domeinu bat sortuko du, izenen leku bera partekatzen ez duena. Domeinu horietariko bakoitza basoaren barruko zuhaitz batekoa da. Ikasleek prozesuaren urrats guztiak egin eta dokumentatuko dituzte, eta funtzionamendu-probak egingo dituzte domeinuetariko baten ordenagailu bezero batetik.

Erroko domeinu bati zuhaitz berri bateko domeinu bat gehitzeko egin behar den prozesua ezagutzeko. Hainbat zerbitzarirekin eta hainbat domeinurekin proba esperimentalak egiteko trebetasuna lortzeko. Dokumentazio argia eta zehatza egiteko.

J8-E7 Direktorio Aktiboaren egitura diseinatzea eta inplementatzea aztergai duten 2 suposizio talde txikietan ebaztea.

Guztiak 4 h X Sare bat hutsetik abiatuta Active Directory-rekin inplementatuko duten enpresen 2 suposizio planteatuko ditu irakasleak. Ikasleei beharrezkoa den informazioa emango die, talde txikietan Active Directory planifika eta instala dezaten, beren ordenagailuetan beharrezkoak diren probak eginda.

Direktorio Aktiboa planifikatzeko eta inplementatzeko trebetasuna lortzeko. Baso, zuhaitz, domeinu, antolamendu- unitate eta objektu kontzeptuen esanahia bereganatzeko.

J9 Eztabaida, talde handian, laburpen moduan, Direktorio Aktiboaren egiturari eta antolamendu- unitateen administrazio- aukerei buruz.

Guztiak 0,5 h X X Ikasleek eztabaida egingo dute Direktorio Aktiboaren egiturako objektuen antolamenduari eta antolamendu- unitateen administrazio-aukerei buruz. Irakasleak ikasleek esaten dutena entzungo du eta egokitzat jotzen dituen ekarpenak egingo ditu.

Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko. Ikasleek jendaurrean hitz egiteko duten trebetasuna ebaluatzeko. Irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

Laburpen moduko eskema grafiko baten proiekzioa.

Page 48: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD10: DOMEINUAK KUDEATZEA 47

OHARRAK

• J5 jardueran ikasle guztiek jendaurrean azaldu beharko dute talde barruan egin duten laburpenaren zati bat. Azalpen profesionalagoa egiteko, PowerPoint moduko aplikazio batekin egin duten laburpen moduko eskema bat proiekta dezakete ikasgelako proiektagailuaren bidez.

• J6 jarduera zehatz-mehatz planifikatu behar da. Irakasleak eta ikasleek oso argi eduki behar dute zein den inplementatuko duten suposizioa, garbi ulertu behar dute zein den jarraitu beharreko prozesua, zein diren beharrezko ordenagailuak eta zein ordenagailu bakoitza konfiguratzeko datuak (instalatutako sistema eragilea, IP helbidea, domeinu barruko funtzioa, zein domeinutakoa den, domeinuko erabiltzaileak…). Kontuan hartu behar dute gutxienez 4 ordenagailu beharko dituztela: Windows 200x zerbitzaria eta domeinu nagusiaren bezeroa eta Windows 200x zerbitzaria eta bigarren mailako domeinuaren bezeroa.

o Makina birtualak erabiltzen badira: ikasle bakoitzak bakarka egin dezake praktika osoa bere ordenagailuan. o Makina birtualik erabiltzen ez bada, hobe da praktika taldeka egitea, ikasle bakoitzaren ordenagailuak suposizioaren barruan funtzio bat egin dezan.

• J7 jardueran J6 jarduerakoen antzeko alderdi batzuk kontuan hartu behar dira hasi aurretik. • J8 jardueran 2 suposizio iradokitzen dira:

o Lehen suposizioa: enpresa batek sukurtsal bat irekitzen du beste probintzia edo herrialde batean. o Bigarren suposizioa: enpresen bat-egite batean, enpresa batek beste enpresa bat xurgatzen du.

Bi suposizioetan, ikasleek, hasierako enpresaren zerbitzariaz gain, beste zerbitzari bat sortu beharko dute, sukurtsal berriarentzat edo xurgatutako enpresarentzat, eta bi informatika-sistemak bakar batean integratu beharko dituzte.

Page 49: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD11: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA 48

11. unitate didaktikoa: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA Iraupena: 18 ordu IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE6: Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan baliabideak partekatzearen abantailak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.

Ikaskuntzaren helburuak:

1. Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egitea. 2. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea. 3. Sareko baliabideak hainbat sistema eragileren artean partekatzeko beharra identifikatzea. 4. Sarearen konektagarritasuna esparru edo agertoki heterogeneo batean egiaztatzea. 5. Sareko baliabideak partekatzea ahalbidetzen duten zerbitzuen funtzionaltasuna deskribatzea. 6. Sareko baliabideak partekatzeko zerbitzuak instalatzea eta konfiguratzea. 7. Sareko fitxategi-sistemetan sartzea sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetatik. 8. Inprimagailuetarako sarbidea izatea sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetatik. 9. Taldean lan egitea.

10. Segurtasun-mailak ezartzea sareko baliabide partekatuetarako erabiltzailearen sarbidea kontrolatzeko. 11. Instalatutako zerbitzuen funtzionamendua egiaztatzea.

EDUKIAK

Multzoak

1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Direktorio-zerbitzua konfiguratzea. • Baliabideak partekatzeko sareko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea. • Sareko baliabide partekatuak konfiguratzea.

X

X X

KONTZEPTUZKOAK

• Direktorio-zerbitzua eta domeinua. Funtzioak: Active Directory. • Esparru edo agertoki heterogeneoak deskribatzea.

X

X

JARRERAZKOAK

• Antolamendu-aldaketetara egokitzea. • Segurtasun-neurriak errespetatzea. • Sareko baliabide partekatuen segurtasuna.

X X

X

Page 50: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD11: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA 49

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D NORK

NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik. J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

3 0,5 h X X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du.

Galderak egingo dizkie ikasleei: Linux duten ordenagailuak erabili ohi dituzten eta ea beren iritziz Linux duten ordenagailuetatik domeinuko baliabide partekatuetara sartzerik ba ote dagoen.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Ikasleek Linux-i buruz eta sistema eragile desberdinak integratzeari buruz dituzten aldez aurreko jakintzak ebaluatzeko. Ikasleen jakin-mina eta interesa suspertzeko.

Unitatea aurkezteko eskema.

J2-E2 Hurrengo jardueretan erabiltzeko hainbat ordenagailu bezero sistema eragile desberdinekin instalatzeari buruzko praktika autonomoa.

4,11 1,5 h X Irakasleak ikasleei adieraziko die zenbat ordenagailu bezero instalatu behar dituzten. Ordenagailu bezero bakoitzak sistema eragile desberdina izango du: Linux, Windows 98, Windows XP, Windows Vista, Windows 7, etab. Gutxienez 2 izango dira: Linux bat eta modulu honetan erabili ohi denaz bestelako Windows bat.

Ikasleek ordenagailu bakoitza instalatu behar dute, IP helbideratzea konfiguratu eta lehendik dagoen Windows 200x zerbitzariarekin komunika daitekeela egiaztatu, esate baterako 'ping' komandoaren bidez.

Unitate honetan erabiliko diren ordenagailu bezero guztiak prestatzeko. Linux-i buruzko jakintza-maila egiaztatzeko.

Linux banaketa bakoitza instalatzeko CDa/DVDa. Windows sistema eragile bakoitza instalatzeko CDa/DVDa.

J3-E3 Erabiltzaile batek Linux ordenagailu batetik Windows 200x zerbitzarian Terminal Server-en bidez saioa hasteari buruzko praktika gidatua.

2,7,8,11 1,5 h X X Asmoa da erabiltzaile batek Linux ordenagailu batetik Windows 200x Server-en saioa hastea Terminal Server moduko aplikazio baten bidez. 2 proba egingo dira: • Urruneko mahaigain moduan: erabiltzaile

administratzailearekin, administrazio-lanak egiteko. • Urruneko saio-hasiera moduan: beste erabiltzaile

batekin, zerbitzariko aplikazio bat erabiltzeko. Irakasleak egin beharreko urratsak erakutsi eta azalpen egokiak emango ditu, eta ikasleek beren ordenagailuetan

'Urruneko mahaigaina' tresna probatzeko eta esperimentatzeko. Windows 200x Server ordenagailuan beste ordenagailu batetik urruneko saio bat has daitekeela egiaztatzeko, baita ordenagailuak beste sistema eragile bat izanda ere.

Prozesuaren proiekzioa. Linux instalatzeko CDa/DVDa.

Page 51: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD11: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA 50

jarraituko diote prozesuari.

J4-E4 Windows ordenagailu batetik Linux ordenagailu batean erabiltzaile-saio bat hasteko praktika autonomoa.

4,7,8,11 1 h X Ikasleek honako prozesu hau gauzatu eta dokumentatuko dute: Windows ordenagailu batetik testu-moduan saio bat hastea Linux ordenagailu batean. Horretarako SSH bezero bat (Putty modukoa) erabiliko dute. Windows-en eta Linux-en eskuliburuak kontsultatuko dituzte eta gauzatu beharreko prozesuaren informazioa bilatuko dute Interneten. Irakasleak ikasleen bilakaerari jarraituko dio.

Linux ordenagailuan Windows sistema eragilea duen beste ordenagailu batetik urruneko saio bat has daitekeela egiaztatzeko. Informazioa bilatzeko trebetasuna lortzeko. Dokumentazioa egiteko trebetasuna lortzeko.

Windows-en eskuliburu aurreratuak. Linux-en eskuliburu aurreratuak. Internet konexioa.

J5 Samba-ren oinarriei buruzko azalpena: sare berean Linux sistemak eta Windows ordenagailuak integratzea.

3,5 0,5 h X Sare berean Linux sistemak eta Windows ordenagailuak elkarrekin daudenean, Samba erabiltzen da haiek integratzeko eta informazioa trukatu ahal izateko. Irakasleak Sambaren oinarriak, Samba bezeroaren funtzionaltasuna, Samba zerbitzariaren funtzionaltasuna eta kasu bakoitzean instalatu eta konfiguratu behar diren elementuak azalduko ditu.

Linux eta Windows Sambaren bitartez integratzearen oinarriak ezagutzeko. Hurrengo jarduerak egin ahal izateko oinarriak ezartzeko.

Eskema baten proiekzioa.

J6-E5 Windows 200x zerbitzarian partekatutako baliabideetara beste sistema eragile batzuk dituzten ordenagailuetatik sartzeari buruzko praktika autonomoa.

3,5,6,7,8, 10,11

2 h X Ikasleek honako prozesu hau gauzatu eta dokumentatuko dute: Windows 200x zerbitzariko karpeta partekatu batera eta inprimagailu partekatu batera sistema eragile desberdinak dituzten 2 ordenagailutatik sartzea (esate baterako Linux eta Windows 98). Eskuliburuak kontsultatuko dituzte eta informazioa bilatuko dute Interneten. Irakasleak ikasleen bilakaerari jarraituko dio.

Windows 200x zerbitzarian partekatutako baliabide batera sistema eragile desberdina duen beste ordenagailu batetik sar daitekeela egiaztatzeko. Informazioa bilatzeko trebetasuna lortzeko. Dokumentazioa egiteko trebetasuna lortzeko.

Sambaren eskuliburua. Linux-en eta Windows-en eskuliburu aurreratuak. Internet konexioa. Inprimagailuak.

J7-E6 Linux ordenagailu batean partekatutako baliabideetara Samba zerbitzari baten bidez Windows sistema eragilea duten ordenagailuetatik sartzeari buruzko praktika

3,5,6,7,8, 10,11

2 h X X Garatuko den prozesuaren deskribapen orokor laburra egin ondoren, irakasleak Linuxetik baliabideak, karpetak eta inprimagailuak partekatzeko eta Windows ordenagailuetatik sartzeko beharrezkoak diren urratsak azalduko dizkie ikasleei: Samba zerbitzaria instalatzea, erabiltzaileak sortzea, baliabideak partekatzea, etab.

Linux-en partekatutako baliabide batera Windows sistema eragilea duen ordenagailu batetik sar daitekeela egiaztatzeko. Baliabide partekatuak Sambarekin kudeatzeko trebetasuna lortzeko.

Prozesuaren proiekzioa. Inprimagailuak.

Page 52: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD11: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA 51

gidatua. Ikasleek beren ordenagailuetan jarraituko diote prozesuari eta zalantzak kontsultatuko dituzte.

J8-E7 Linux eta Windows ordenagailuak integratzearen inguruko hainbat suposizio talde txikietan praktikoki ebaztea.

Guztiak 3 h X Irakasleak hainbat suposizio planteatuko ditu: ikasleek, 2 edo 3 kideko taldeetan, integrazio-konponbide egokia inplementatu beharko dute beren ordenagailuetan. Ikasleek, jakina, beharrezkoak diren probak egin beharko dituzte beren ordenagailuetan, dena suposizioaren enuntziatuarekin bat datorrela egiaztatzeko. Irakasleak orientabideak eman eta ikasleen zalantzak argituko ditu. Beharrezkoa denean, talde bakoitzak aukeratzen duen konponbidea zuzenduko du.

Integrazio-konponbide komenigarrienari buruz gogoeta egiteko. Sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetan dauden baliabideetara sartzeko zereginean trebetasuna lortzeko. Interneten informazioa bilatzen ohitzeko. Ikasleek unitate honetako edukiak zein mailatan bereganatu dituzten ebaluatzeko.

Internet konexioa. Inprimagailuak.

J9-E8 Talde txikietan ikertzeko jarduera, Linux ordenagailu bat domeinu batera estazio bezero gisa edo domeinu-kontrolatzaile gisa gehitzearen inguruan.

Guztiak 5,5 h X Ikasleek, talde txikietan, gai izan beharko dute irakaslearen laguntzarik gabe Linux ordenagailu bat domeinu batean sartzeko. Horretarako: • Beren kabuz ikertu beharko dute, Interneten

informazioa bilatuz, zein den jarraitu beharreko prozesua.

• Prozesu hori beren ordenagailuetan inplementatu. • Behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu. • Prozesuaren "ikus-gida" bat egin beharko dute

dokumentazio moduan. 2 praktika egin behar dituzte: lehenengoan, Linux ordenagailua domeinuko estazio bezero bat izango da; bigarrenean, Linux ordenagailua domeinuko kontrolatzaile bat izango da.

Irakasleak hurbiletik jarraituko die talde bakoitzaren aurrerapenei, baina ez dizkie arazoak konponduko.

Linux ordenagailu bat domeinu bati nola gehitzen zaion ezagutzeko. Ikerketa sustatzeko. Talde bakoitzaren autonomia sustatzeko. Autoikaskuntza-ahalmena ebaluatzeko.

Internet konexioa.

J10 Eztabaida, talde handian, laburpen moduan,

Guztiak 0,5 h X X Ikasleek eztabaida egingo dute unitate honetan egin diren integrazio-praktikei, lehen ezagutzen ez zituzten aukera

Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko.

Laburpen moduko eskema grafiko baten proiekzioa.

Page 53: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD11: BESTE SISTEMA ERAGILE BATZUEKIN INTEGRATZEA 52

sare berean sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuak integratzeko aukerei buruz.

berriei eta irudikatzen dituzten aplikazio posibleei buruz. Irakasleak eztabaida zuzenduko du, denek esku har dezaten ahaleginduko da, eta egokitzat jotzen dituen ekarpenak egingo ditu.

Ikasleek jendaurrean hitz egiteko duten trebetasuna ebaluatzeko. Irakasteko eta ikasteko prozesua ebaluatzeko.

OHARRAK

• Gomendatzen dugu J2, J3, J4, J6 eta J7 jarduerak bakarka egitea, makina birtualen bidez. Ezin bada, 2, 3 edo 4 kideko taldeetan egin beharko dira, ikasgelan erabilgarri dauden ordenagailuen arabera. Linux sistema eragileari dagokionez, irakasleak erabakiko du dauden banaketa guztien artean zein erabiliko den: Debian, Ubuntu, Red Hat, Fedora, Knoppix, Suse, Opensuse, Mandriva, etab. Egokitzat jotzen bada, Linux banaketa bat baino gehiago erabil daiteke, ikasleek horien artean dauden alde edo desberdintasunak ikus ditzaten.

• J6 jardueran nahitaezkoa da ordenagailuetariko batek Linux sistema eragilea izatea, Samba bezeroa instalatu behar izateko. Beste ordenagailuak egokitzat jotzen den sistema eragilea izan dezake.

• J8 jardueran gisa honetako suposizioak egin daitezke: O J3 eta J4 jardueretakoen antzekoak, baina beste sistema eragile bat duten ordenagailuetan eginak (baita beste Linux banaketa batzuk dituztenetan ere). O J4 jarduerakoaren antzekoa, baina saioa modu grafikoan hasita. O Samba zerbitzariek eta bezeroek esku hartuko duten beste suposizio batzuk, zeinetan erabiltzaileak, karpeta partekatuak, inprimagailu partekatuak, baimenak eta abar definituko baitira.

• J9 jardueran kontuan hartu behar da proposatutako bigarren praktikak lehenengoak baino askoz ere konplexutasun-maila handiagoa duela. Beraz, ez du zentzurik talde bat bigarren praktika egiten ahalegintzeak, baldin eta aurretik lehenengoa egin ez badu.

Page 54: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD12: PRAKTIKA INTEGRATZAILEA 53

12. unitate didaktikoa: PRAKTIKA INTEGRATZAILEA Iraupena: 20 ordu IE1: Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du. IE2: Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu. IE3: Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu. IE4: Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu. IE5: Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan erabilitako tresnak deskribatu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu. IE6: Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan baliabideak partekatzearen abantailak deskribatzen ditu eta software espezifikoa

instalatzen du. Ikaskuntzaren helburuak:

1. Modulu honetan garatutako eduki guztiak integratzea. 2. Sareko sistema eragilea instalatzearen, domeinua kudeatzearen, baliabide partekatuak, erabiltzaileak eta taldeak kudeatzearen, monitorizatzearen eta beste sistema eragile batzuekin

integratzearen arteko erlazioak ezartzea. 3. Erabiltzaile-kontuak konfiguratzea eta kudeatzea. 4. Taldeak konfiguratzea eta kudeatzea. 5. Sareko sistema eragilearen barruko tresnak erabiltzea erabiltzaileak eta taldeak administratzeko. 6. Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egitea. 7. Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea. 8. Partekatuko diren sistemaren baliabideak identifikatzea, baita zein baldintzatan partekatuko diren ere. 9. Ingurune grafikoa erabiltzea baliabideak partekatzeko.

10. Segurtasun-mailak ezartzea sareko baliabide partekatuetarako bezeroaren sarbidea kontrolatzeko. 11. Monitorizatzeko programak erabiltzea. 12. Sareko fitxategi-sistemetan sartzea sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetatik. 13. Inprimagailuetarako sarbidea izatea sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetatik.

EDUKIAK

Multzoak 1 2 3 4 5 6

PROZEDURAZKOAK

• Sareko sistema eragileak instalatzea. • Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea. • Direktibak konfiguratzea. • Kontu-plan bat inplementatzea. • Direktorio-zerbitzu bat instalatzea eta konfiguratzea.

X X X X

X

Page 55: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD12: PRAKTIKA INTEGRATZAILEA 54

• Baliabide partekatuak kudeatzea. • Sareko sistema eragilearen errendimendua kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko tresnak erabiltzea. • Baliabideak partekatzeko sareko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

X X

X

KONTZEPTUZKOAK

• Direktorio-zerbitzua eta domeinua. Funtzioak: Active Directory. • Baimenak eta eskubideak. • Sarea monitorizatzeko tresnak.

X X

X

JARRERAZKOAK

• Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespen pertsonalak kontuan hartzea. • Laguntzeko eta arazoak konpontzeko interesa izatea. • Erabiltzaileen mugikortasuna kontuan hartzea erabilgarritasunerako. • Antolamendu-aldaketetara egokitzea. • Baliabideak zorrotz kudeatzea. • Segurtasun-arauak eta baliabideak erabiltzekoak errespetatzea. • Sareko baliabide partekatuen segurtasuna.

X X

X

X

X

X

X

JARDUERA

METODOLOGIA

BALIABIDEAK

ZER egingo dudan edo duten Jarduera mota

Helburu inplikat.

D

NORK NOLA egingo den

ZERTARAKO egingo den

ZEREKIN egingo den Ir. Ik.

J1-E1 Unitate didaktikoaren aurkezpena.

0,5 h X Irakasleak ikaskuntzaren helburuak aurkeztuko ditu, unitate didaktikoa moduluaren barruan kokatuko du, eta gainerako unitate didaktikoekin lotuko du.

Unitateen artean konexioa ezartzeko. Unitatea aurkezteko eskema.

E2 Ebaluazio-jarduera: bakarkako proba idatzia.

1,2 1 h X Modulu honen eduki guztiei buruzko bakarkako proba idatzia. Test moduko galderak eta/edo testuen edo grafiko eskematikoen bidez erantzungo diren galdera laburrak izango dira.

Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko. Ikasleek unitate honetako hurrengo jarduerak arrakastaz egin ahal izateko beharrezkoa den oinarri gutxienekoa dutela egiaztatzeko.

Proba idatziaren enuntziatua.

J2-E3 Proba idatzia taldean aztertzea eta zuzentzea.

1,2 0,5 h X X Irakaslearen zuzendaritzapean eta hark gainbegiratuta, ikasleek arestian egin duten proba idatzia zuzenduko dute. Zuzenketa ozenki egingo dute talde osoarentzat.

Landu diren kontzeptu nagusiak behar bezala ulertzeko. Dauden zalantzak argitzeko. Erdietsitako ikaskuntza-maila ebaluatzeko.

Proba idatziaren enuntziatua.

Page 56: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD12: PRAKTIKA INTEGRATZAILEA 55

J3-E4 Sareko sistema eragile bat hutsetik abiatuta inplementatzeko suposizio oso bat talde txikietan aztertzea eta ebaztea.

Guztiak 14 h X X Ikasleek, 2 edo 3 kideko taldeetan, alegiazko suposizio bat arretaz aztertu ondoren, hutsetik abiatuta inplementatuko dute sareko sistema eragile oso bat. Suposizio honek orain arte aztertutako gai guztiak jorratuko ditu (ikus OHARRAK atala). Jarduerak honako fase hauek izango ditu: • Suposizioaren enuntziatua zehatz-mehatz sortzea.

Kasu erreal baten ahalik eta antzekoena izan behar du.

• Suposizioa taldeka aztertzea: talde bakoitzak komenigarrien irizten dien konponbideen gainean eztabaidatuko du, eta horietariko bat hautatuko du.

• Ordenagailuetan praktikatzen hasi baino lehen kontuan hartu behar diren alderdi guztiak planifikatzea.

• Konponbidea taldeko ordenagailuetan inplementatzea.

• Funtzionamendu- eta monitorizazio-probak egitea eta sortzen diren arazoei konponbidea aurkitzea. Taldeak egiaztatu behar du konponbidea bat datorrela suposizioaren enuntziatuarekin.

• Aukeratutako konponbidea dokumentatzea. Irakasleak talde bakoitza gainbegiratuko du jardueraren fase guztietan, batez ere azterketaren eta inplementazioaren faseetan. Halaber, taldeko kide bakoitzak erakutsitako trebetasunak ebaluatuko ditu.

Kasu erreal baten ahalik eta antzekoena den praktika bat garatzeko. Domeinu bat kudeatzeko beharrezkoak diren trebetasunak finkatzeko eta eskuratutako jakintzak aplikatzeko. Ideiak aurrez aurre jartzeko eta aberasteko. Taldeko komunikazioa garatzeko. Suposizioaren konponbidea garatzean agertzen diren arazoak eta zalantzak hautemateko eta konpontzeko. Ikasle bakoitzak erdietsitako trebetasun- maila ebaluatzeko.

Internet konexioa. Inprimagailuak.

J4-E5 Talde bakoitzak aurreko jarduerako suposiziorako aukeratutako konponbidearen inplementazioa aztertzea eta zuzentzea.

Guztiak 3 h X X Talde bakoitzak praktikaren dokumentazioaren azken bertsioa aurkeztuko du. Irakasleak, txandaka, talde bakoitzak inplementazioa behar bezala egin duen eta aukeratutako konponbidea hasierako enuntziatuarekin bat datorren egiaztatuko du. Talde bakoitzeko ikasleak izango dira beren konponbidearen ezaugarri garrantzitsuenak azaldu eta

Egindako dokumentazioa osatua eta argia dela egiaztatzeko. Konponbidea zuzena dela egiaztatzeko eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko. Erdietsitako ikaskuntza-maila eta trebetasun-maila ebaluatzeko.

Inprimagailuak.

Page 57: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen

Heziketa-zikloa: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA SAREETAKO 4. modulua: SAREKO SISTEMA ERAGILEAK

INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK

UD12: PRAKTIKA INTEGRATZAILEA 56

behar diren erakustaldiak egingo dituztenak. Komeni denean, behar hainbat proba eta zuzenketa egingo dira.

J5-E6 Talde guztien artean praktika garatzeari eta haren konponbidea aurkitzeari buruzko ideiak trukatzea.

1,2 1 h X Eztabaida egingo da talde handian, irakasleak moderatua, praktika egin duten taldeek esperientziak trukatzeko.

Esperientziak trukatzearen bidez ikaskuntza finkatzeko. Landu diren jakintza eta trebetasunei buruz gogoeta egiteko.

OHARRAK

• E2 ebaluazio-jarduerak ez ditu trebetasunak ebaluatzen, jakintzak baizik. Trebetasunak hurrengo jardueretan ebaluatuko dira. • Ez da komeni J2 jarduera egun berean E2 jardueraren ondoren egitea. Iradokitzen dugu E2 jarduera egun batean egitea (azken orduan) eta amaitzean probaren enuntziatua berriz ematea, ikasleek

lasaitasun osoz egin dezaten etxean, behar izanez gero apunteak kontsultatuta. Horrela, biharamunean ikasgelan J2 jarduera egingo lukete denen artean, eta bakoitzak etxean landutako konponbidea izango luke. Oharra: ikasle bakoitzaren benetako azterketaren bakarkako zuzenketa jarduera hau amaitzean edo hurrengo egunetan entrega daiteke.

• J3 jardueran, suposizioaren enuntziatua irakasleak zein talde bakoitzak plantea dezake. Bigarren aukera hori da gomendatzen duguna: talde bakoitzak suposizio bat aukeratu eta asmatuko du, bere gogara. Baina kontuan hartu behar da ezinbestekoa dela enuntziatua irakaslearen irizpideekin bat etortzea, idatziz eta zehazki egitea eta taldeak ez duela aztertzen eta planifikatzen hasi behar irakasleak enuntziatua ontzat eman arte. Gomendatzen dugu inplementatzeko 2 domeinu behar dituen suposizio bat izatea; horietariko batean gutxienez Windows 200x zerbitzari bat, Windows bezero bat eta Linux bezero bat egongo lirateke.

• Bestalde, J3 jarduerako suposizioaren enuntziatuak beharrezko informazioa izan beharko du honako elementu hauei buruzko erabakiak hartzeko: o Direktorio Aktiboa: domeinuak, edukitzaileen eta objektuen antolamendua, kontu-plana, erabiltzaileen beharrak, taldeak, baliabide partekatuak (karpetak eta inprimagailuak),

baliabideetarako sarbide-segurtasuna, beharrezko direktibak, etab. o Beharrezko ordenagailuak: daukaten sistema eragilea (Windows 200x Server, Windows XP, Linux…), ordenagailuaren funtzioa (domeinu-kontrolatzailea, bezeroa, etab.). o Zerbitzarien kasuan: disko gogorraren partizioen antolamendua, datuen antolamendua, instalatu beharreko osagaiak… o Sarea: izenen lekua, IP helbideen barrutia, etab.

• Halaber, egokitzat jotzen bada (denbora-kontuengatik) eta makina birtualak erabilgarri badaude, ez dago sistema eragileen instalazioa hainbat aldiz errepikatu beharrik. Horretarako, makina birtualean sistema eragilea instalatzen den lehenengo aldian kopia bat egin daiteke eta aurrerantzean erabili behar denerako gorde.

• J4 jarduera talde bakoitzak egindako praktika zuzentzeko jarduera esplizitua bada ere, zuzenketa hori J3 jarduera osoan zehar ere egin behar da, bestela ez baikenuke denborarik izango.

Page 58: MIKROINFORMATIKA SISTEMETAKO ETA …...1 10 min. X X Irakasleak eta ikasleek nork bere burua aurkeztuko dute. Irakasleak iradokiko ditu aurkezpenean interesgarriak izan daitezkeen