Mikro ipuinak

17
MIKRO-IPUINAK Oihanzabal ikastetxea 1. Zikloko ikasleak

Transcript of Mikro ipuinak

Page 1: Mikro ipuinak

MIKRO-IPUINAK

Oihanzabal ikastetxea

1. Zikloko ikasleak

Page 2: Mikro ipuinak

OTSOA ETA GAIZTOAK

Egun batean otso bat etorri zen.Hurrengo egunean gaiztoek otsoari min egin zioten eta etxera joan zen. Gaiztoak joan egin ziren.

Eñaut

Page 3: Mikro ipuinak

BELDURREZKO KANPALDIA

Bazen behin Aimar izeneko mutiko bat. eskolan beti farrez aritzen zen lagunen txisteekin. Behin kanpaldian beldurra zuen eta farrez hasi ziren besteak.

Garazi

Page 4: Mikro ipuinak

PINOTXO

Pinotxo eskolara joan zen. Jolas ordua iritsi zen eta ateratzean lagun batekin borrokatu zen. Irakasleak zigortu egin zituen. Azkenean Lagunak egin ziren.

Maialen

Page 5: Mikro ipuinak

KARNOTAUROABazen behin Udabe izeneko herri bat. Han Ander eta Joan bizi ziren. Egun batean karnotauro bat agertu zen eta eskapatu egin ziren. Karnotauroa beraien etxera joan zen eta dena apurtu zuen.

Iker

Page 6: Mikro ipuinak

MENDI TXAKURRA

Aitorrek txakur batekarri zuen. Txakurrak Mendi izena zuen. Egun batean dinosauro bat etorri zen eta dena apurtu zuen. Orduan Mendi etorri zen eta zaunkaka hasi zen. Dinosauroa ikaratu egin zen eta korrika joan zen.

Aritz

Page 7: Mikro ipuinak

HAMAIKETAKOA

Bazen behin neskato bat Txanogorritxo izena zuena.Egun batean bere amak pastel bat eman zion amonari eramateko eta Txanogorritxo kantari joan zen. Bidean otsoarekin egin zuen topo eta otsoak esan zion: - bide hori motzena da, hobe duzu hortik joan.Txanogorritxok buelta eman zuenean… Aaauuummm!Txanogorritxo jan egin zuen.

Unai

Page 8: Mikro ipuinak

FAMILIA ETA OTSOA

Egun batean otso bat azaldu zen Itsason eta Iker eta Ander jan zituen. Ama eta aita bizirik geratu ziren. Denbora pasa zen eta Olentzero etorri zen. Olentzerok kontatu zuen mendian otsoa topatu eta eskopetarekin hil egin zuela. Ander eta Iker bizirik aurkitu zituen eta afaria egin zuten ospatzeko.

Ander

Page 9: Mikro ipuinak

JOKIN AMETSETANJokin eskolara joan zen. Eskolan dinosauroak ikasizituzten. Arratsaldean etxera joan zen.Gaua egin zen eta Jokin ohera sartu zen. Bat-batean soinu bat entzun eta ikaratu egin zen. Kontuz ohe azpian begiratu zuen oihuka hasi zen:-Ama! Trizeratops bat dago hemen!-Jokin! ametsetan ari zara! zatoz azkar gosaltzera!

Ruben

Page 10: Mikro ipuinak

MANDARINA ETA MARIGAIZTO

Bazen behin Mandarina izeneko neska bat.Gau batean lotara joan zenean zerbait ikusi zuela iruditu zitzaion.Marigaizto sorgina zen. Hain gaiztoa zen, Marigazto izena jarri ziotela.Mandarina eta Marigaizto oso lagunak egin ziren eta Marigaizto ona izatera iritsi zen. Azkenean, Marion izena jarri zioten .

Izai

Page 11: Mikro ipuinak

HARTZ ZURIA

Bazen behin hartz zuri bat. Azeri bat ikusi zuen haragi zati batekin eta gosetuak zeudenez borroka egin zuten. Biak zaurituta gelditu ziren eta hil egin ziren. Haragia hantxe gelditu zen.

Ibon

Page 12: Mikro ipuinak

NESKA FUTBOLARIA

Bazen behin neska futbolari bat futbola asko gustatzen zitzaiona. Egun batean futbolera jolastea erabaki zuen eta beste lagunek ezetz esan zioten. Bera neska zenez lagunek ez zioten utzi jolasten eta gainera txarra zela esaten zuten. Egunak eta egunak pasatu zituen entrenatzen. Hurrengo egunean eskolara joan zen eta futbolera jolastu zen bera bakarrik. Lagunek futbolera jolasten ikusi zutenean harrituta gelditu ziren. Orduan neska izan arren jolasten utzi zioten.

Kattalin

Page 13: Mikro ipuinak

AITOR ETA OLENTZEROBehin batean Aitor izeneko mutil bat zegoen.Negua zen , Olentzero eguna. Olentzerok opari asko zituenez banatzeko lana pilatu zitzaion. Gaua pasa zen.-Ama opariak ikustera noa . Ai ene! oparirik ez dago!

Olentzerok ez zeukan laguntzailerik eta atzeratu egin zen. Aitor Olentzeroren etxera joan zen eta atea jo zuen.- Nor dago hor?- Ni Aitor naiz eta laguntzera nator.- Ongi! Nire zaldiak ezin ditu opari guztiak eraman, ba al duzu animalirik?- Bai, nire etxean asto bat dago.- Oso ongi guazen ba !!! Astoa eta zaldia ekarri zituzten, opariak jaso eta ordu batean banatu zituzten.

Amaia

Page 14: Mikro ipuinak

SORGINDUTAKO ETXEA

Bazen behin familia bat etxe polit batean bizi zena. Gau batean tximiniatik mamu bat sartu zen eta korrika hasi ziren oihukatzen: - Aaaaaaaaaaa! Gero poliziei abisatu zieten eta joan zirenean mamua sirenaren soinuarekin ikaratu eta alde egin zuen.

Martin

Page 15: Mikro ipuinak

MAMUTA ETA DINOSAUROA

Bazen behin mamut bat eta hondartzan zegoen. Dinosauro batekin topatu zen eta borrokan zebiltzala marrazo bat ikusi zuten eta beldurtuta Korrika joan ziren. Bapatean zirko bat ikusi zuten eta barrura sartu ziren. Tranpolin batetik monoziklo batekin erori ziren eta jendeak parre egin zuen. Mamutak eta dinosauroak denbora askoan izan zuten ipurdiko mina.

Oier

Page 16: Mikro ipuinak

OTSOA ETA TXAKURRA

Behin batean txakur batek etxetik ihes egin zuen. Mendira joan zen eta otsoarekin topo egin zuen. Han sorgin batek otsoari eta txakurrari sudurrean txorizo bana itsatsi zizkien.

Markel

Page 17: Mikro ipuinak

OLENTZERO ETA LAPURRAK Behin batean Olentzera opariak banatzen zebilen.Eguna egin zenean etxera joan zen. Lo egin eta gero kalera joan zen eta parke batera iritsi zen. Gero lapur batzuk ikusi zituen.Olentzero harrapatu nahi zuten, baina Olentzerok bultza egin zion lapur bati eta denak erori ziren.Azkenean bere etxera joan zen farrezka.

Olatz