Microsoft word landareen erreinua

23
Altza Herri Ikastetxea 1 2. LANDAREEN ERREINUA LANDARE-TALDEAK Bi landare multzo daude: lorerik gabekoak eta loredunak. 1.- LORERIK GABEKO LANDAREAK: Ez dute inoiz lorerik sortzen. Ez dute ez hazirik ez fruiturik eta esporen bidez ugaltzen dira. Bi landare-talde daude: GOROLDIOAK (musgo) eta IRATZEAK (helechos). Baso heze (húmedos) eta itzaltsuetan hazten dira. GOROLDIOAK GOROLDIOAK: o Oso landare txikiak dira. o Zurtoin eta hosto txikiak dituzte. o Gorputz osoan zehar ura xurgatzen dute, ez sustraietatik. IRATZEAK: o Goroldioak baino handiagoak dira. o Leku hezeetan bizi dira. o Lurpeko zurtoina dute: Errizoma. o Hostoak handi samarrak dira. IRATZEAK

Transcript of Microsoft word landareen erreinua

Page 1: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

1

2. LANDAREEN ERREINUA

LANDARE-TALDEAK Bi landare multzo daude: lorerik gabekoak eta loredunak.

1.- LORERIK GABEKO LANDAREAK: Ez dute inoiz lorerik sortzen. Ez dute ez hazirik ez fruiturik eta esporen bidez ugaltzen dira. Bi landare-talde daude: GOROLDIOAK (musgo) eta IRATZEAK (helechos). Baso heze (húmedos) eta itzaltsuetan hazten dira.

GOROLDIOAK

GOROLDIOAK: o Oso landare txikiak dira. o Zurtoin eta hosto txikiak dituzte. o Gorputz osoan zehar ura xurgatzen dute, ez sustraietatik.

IRATZEAK:

o Goroldioak baino handiagoak dira. o Leku hezeetan bizi dira. o Lurpeko zurtoina dute: Errizoma. o Hostoak handi samarrak dira.

IRATZEAK

Page 2: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

2

IZENAK IDATZI:

2. LANDARE LOREDUNAK Bi talde dira:

• Gimnospermoak:

- Fruiturik ez dute. - Haziak pinaburuetan sortzen dira. - Zuhaitzak eta zuhaixkak dira. - Hosto iraunkorrak dute, luzeak eta estuak.

Page 3: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

3

- Pinuak, zedroak, izeiak...

• Angiospermoak:

- Haziak fruitu baten barruan sortzen dira. - Loreak dituzte. - Zuhaixkak: erromeroa, mitxoletak... - Zuhaitzak: gaztainondoak, pagoak... - Belarrak. - Landare talde ugariena da.

Page 4: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

4

Page 5: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

5

LANDAREEN ELIKADURA

1.- NOLA ELIKATZEN DIRA LANDAREAK?

• Landareek beren elikagaia sortzeko egiten dute fotosintesia.

• Horretarako,

- ura eta gatz mineralak sustraien bidez hartzen dute. Horretarako ile xurgatzaileak dituzte.

- karbono dioxidoa hostoen bidez hartzen dute.

- eguzki-argia klorofilaren bidez hartzen dute (egunez bakarrik ) eta oxigenoa botatzen dute.

• Gainera, landareek arnasa hartu behar dute:

- airetik oxigenoa hartu - karbono dioxidoa botatzen dute

- egunez eta gauez

Page 6: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

6

Erantzun: Noiz egiten dute landareek fotosintesia? Nola hartzen dituzte landareek lurzoruko gatz mineralak? Zer da Klorofila?

Inguratu fotosintesian gertatzen den gas-trukea ondoen adierazten duen

eskema.

■ Azaldu zergatik aukeratu duzun eskema hori.

Karbono dioxidoa

Oxigenoa

Karbono dioxidoa

Oxigenoa

Page 7: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

7

Osatu hurrengo eskema hau:

Zer dira esporak?

Zer landare dituzte esporak?

Zer desberdintasun dituzte landare angiospermoek eta landare

gimnospermoek? Azaldu.

Begiratu marrazkiari eta azaldu zer landare mota den.

Landareak

loredunak

goroldioa

Page 8: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

8

Lotu: Fotosintesia - kloroplasto - estomak • Landareek elikagaiak sortzen dituzte prozesu horren bidez. �

...........................

• Hostoen irekigune txiki-txikiak. Karbono dioxidoa sartzen da irekigune horietatik.--------------------- �

• Landare-zelulen organulua. Klorofila organulu horretan egoten da. -----------------------

Page 9: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

9

LANDAREEN UGALKETA

1. Ugalketa sexuala:

Loreak landareen ugaltze organoak dira.

• Lorearen atal arra:

- estaminez osatuta dago - estaminek anterak dituzte, eta antera horietan polena sorteen da.

• Atal emea:

- Pistiloa da eta loreen erdigunean dago. - Obulutegia dago eta barruan obuluak daude.

Korolak eta kalizak inguratzen dituzte estaminal eta pistiloa.

Page 10: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

10

2. Polinizazioa Polena estamineetatik (anteratik) pistilora eramateko prozesua da. Bi modu daude bidaia hori egiteko: 1.- Intsektuen bidezko polinizazioa. 2.- Haizearen bidezko polinizazioa.

FRUITUA ETA HAZIA Polinizazioaren ondoren, hazia eta fruitua sortzen dira. Fruitua obulategitik sortzen da. Fruituak haziak ditu barruan. Obuluetatik haziak sortzen dira . Haziaren barruan enbrioia dago: miniaturazko landare bat. Fruituaren funtzioa haziak babestea eta zabaltzea da.

Page 11: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

11

Fruitu ezberdinak ditugu: • Fruitu batzuk handiak eta urtsuak dira. Jan ondoren animaliek gorotzetan kanporatzen dituzte haziak: sagarrak, gereziak, aranak...

• Kardulatzak (cardos): arantzak dituzte (pinchos) eta itsatzen dira

animalien ileetan.

• Kardilaunak ( ileekin), Arinak dira eta haizeak haziak banatzen dituzte.

Page 12: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

12

HAZIA ERNETZEA - germinar, brotar Hazia lurrera erortzen denean, hazia erne egiten da (hazi) eta beste landare bat bihurtzen da. Haziak hezetasuna (humedad) behar du. Sustraia lurzoruan hondoratzen da eta zurtoina gorantz hazten da.

ARIKETAK

Idatzi Z, esaldia zuzena bada, eta O, okerra bada. Ondoren, idatzi zuzen

esaldi okerrak. • Polinizazioa haizearen bidez egiten duten landareek oso polen gutxi ekoizten

dute……………………. • Korolak eta kalizak lorezilak eta pistiloa inguratzen dituzte………………… • Polinizazioa intsektuen bidez egiten duten landareek lore txikiak eta ia

ikusezinak dituzte………………………….

Page 13: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

13

Lorearen atalak euskeraz idatzi:

Koloreztatu:

Page 14: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

14

Ugalketa asexualean Loreen eta hazien beharrik gabe ugaltzen dira. Landare asko beren atal batzuen bidez ugaltzen dira. Naturan sistema ezberdinak erabiltzen dituzte, adibidez: • ESTOLOIAK Lurzoruaren gainean horizontalean hazten diren zurtoinak dira.

• ERRIZOMAK: Lurpeko zurtoin horizontalak. • TUBERKULUAK (patata adibidez) Errizoma mota bat, lodia.

Nekazaritzan ugalketa asexuala erabiltzen da landareak sortzeko. • Aldaxken bidez (esquejes)

• Txertaketaren bidez (injertos).

Page 15: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

15

LANDAREEN HARREMAN FUNTZIOA

HAZKUNDEA ETA MUGIMENDUA Sustraiak beherantz joaten dira eta zurtoinak gorantz. Zurtoina eta hostoak argirantz orientatzen dira. Landare igokariak, gauza baten inguruan kirikiltzen dira.

EGURALDIA HAUTEMATEA. Landareek ez dute berdin jokatzen urtaro guztietan. Landare asko udaberrian (primavera) loratzen dira, egunak luzeak direlako eta argi gehiago daukate. Landare batzuk eguna eta gaua bereizten dituzte: egunez loreak ireki eta gauez itxi; beste batzuk kontrakoa egiten dute.

Page 16: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

16

Izenak kokatu: loreak, frutiuak, hostoak, zurtoina, sustraia

Zer ugalketa mota da? Sexuala ala asexuala? Zergatik?

Page 17: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

17

Zer ugalketa mota den?

Page 18: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

18

Begiratu marrazkiei, azaldu zertan datzan polinizazioa eta esan zer bi

eratara gerta daitekeen.

Irakurri testua eta markatu testuan ageri diren hiru akatsak.

Landare bat ugaltzeko, landarearen polenak beste landare baten zurtoinera iritsi behar du. Hori gertatu ondoren, obulua fruitu bihurtzen da, eta obulutegia, hazi. Ondoren, hazia erne egiten da, eta beste landare bat sortzen da.

Idatzi marrazki bakoitzaren azpian zer motatako sexugabeko ugalketa

ageri den.

Antera

Pistiloa

Page 19: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

19

10. Nola egiten dute harreman-funtzioa landareek? Azaldu.

Page 20: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

20

1. Osatu eskema.

2. Erantzun.

• Zer dira esporak? Esporen bidez lorerik gabeko landareak

ugaltzen dira, zelula bereziak dira.

• Zer landarek dituzte esporak? Lorerik gabeko landareak.

2. Zer desberdintasun dituzte landare angiospermoek eta landare

gimnospermoek? Azaldu.

Landare gimnospermoek ez dute fruiturik sortzen, haziak pinaburuetan daude. . Landare angiospermoek fruituak sortzen dituzte, eta fruituen barruan, haziak daude..

4. Begiratu marrazkiari eta azaldu zer landare mota den.

Sagarrondoak zuhaitzak dira, eta fruituak sortzen dituztenez, landare angiospermoak dira.

5. Idatzi zer kontzepturi dagokion definizio bakoitza.

Landareak

angiospermoa gimnospermo

loredunak

iratzea goroldioa

Lorerik gabe

Page 21: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

21

• Landareek elikagaiak sortzen dituzte prozesu horren bidez. � Fotosintesia

• Hostoen irekigune txiki-txikiak. Karbono dioxidoa sartzen da irekigune horietatik. Estomak �

• Landare-zelulen organulua. Klorofila organulu horretan egoten da. Kloroplastoa �

6. Inguratu fotosintesian gertatzen den gas-trukea ondoen adierazten

duen eskema.

■ Azaldu zergatik aukeratu duzun eskema hori.

Fotosintesian, landareek karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa kanporatzen dute..

7. Begiratu marrazkiei, azaldu zertan datzan polinizazioa eta esan zer bi

eratara gerta daitekeen.

Polinizazioan, polena lore baten anteretatik beste lore baten pistilora iristen da. Intsektuen edo haizearen bidez.

8. Irakurri testua eta markatu testuan ageri diren hiru akatsak.

Landare bat ugaltzeko, landarearen polenak beste landare baten zurtoinera iritsi behar du. Hori gertatu ondoren, obulua fruitu bihurtzen da, eta obulutegia, hazi. Ondoren, hazia erne egiten da, eta beste landare bat sortzen da.

Landare bat ugaltzeko, landarearen polenak beste landare baten pistilora iritsi behar du. Hori gertatu ondoren, obulua hazi bihurtzen da, eta obulutegia, fruitu. Ondoren, hazia erne egiten da, eta beste landare bat sortzen da.

Karbono dioxidoa

Oxigenoa

Karbono dioxidoa

Oxigenoa

Antera

Pistiloa

Page 22: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

22

9. Idatzi marrazki bakoitzaren azpian zer motatako sexugabeko ugalketa

ageri den.

ESTOLOIA TUBERKULOA ERRIZOMA

10. Nola egiten dute harreman-funtzioa landareek? Azaldu.

Landareek hazten direnean eta zatiak mugitzen dituztenean egiten dute harreman-funtzioa.

Page 23: Microsoft word   landareen erreinua

Altza Herri Ikastetxea

23

Kontrola

1. Estoloia; tuberkulua; errizoma.