Memoria, 08-09

44
2008-2009 ikasturteko memoria Hamabi hilabete, hamaika kontu

description

Ikasturteko memoria

Transcript of Memoria, 08-09

Page 1: Memoria, 08-09

2008-2009 ikasturteko memoria

Hamabi hilabete, hamaika kontu

Page 2: Memoria, 08-09
Page 3: Memoria, 08-09

2008-09ko memoriarako idaztea dagokidan testu honi izenburua jarri nahian, ahalegin handiegirik gabe sortzen diren irudiak etorri zaizkit gogora. Eta irribarretsu jarri nauen gozamenak bete dit barrua. Bat-batean, film baten bezala agertu dira irudiok neure gogoan eta ikusi ditut Uribarri, Jose Arana, Basabeazpiko… haurtxoen aurpegi alaiak maisu eta andereñoekin jolas goxoan, Ikasyseko ordenagailu txiki horien magiak hartuta Lehen Mailako neska-mutikoak eta neska bat pasillotik barrena BAZARAri esker euskara gehiago maitatzen hasita dagoela esaten ondokoari. Ikastolako hormetatik kanpora ateratzen diren eszenak ere ikusi ditut. Kulturguneko Gari esaten “ekintzetan gero eta inplikazio handiagoa dago, giro hobea, partaidetza zabalagoa” eta baita ere “ez dakit sortzen ari garen guztiari erantzuna emateko gai izango garen”. Pozgarria!

Filmak aurrera egin du eta, jakina, irakasleak agertu dira protagonista. Arizmendi Ikastola berria eraikitze lanetan ziharduten. Akzio handiko filmetan lez, hara-honako joan-etorrietan, lanean, buruhaustetan, gazi gozoaren arrastoa islatzen zuten aurpegiak ikusten ziran… Baina laburbildu beharko banu ikusten ari nintzena hiru hitzetan egingo nuke: BIZITZA, GOGOA eta INDARRA. Gure Ikastolako bizitzaren alde itxaropentsuak islatzen zuten fotogramak ikusten ari nintzela, bat-batean mamu batek atera nau lasaitasunetik eta besaulkian tentetuta geratu naiz. Dar-dar moduko batek hartu du neure barrua bete-betean. Filmean inguruka zebilen pertsonaia ikusi dut. Zenbat eta gertuago, orduan eta kopeta ilun eta kezkatiagoz ikusten ziren ikastolako kideak. Ez, ez dira eszena guztiak aurrekoak bezain atseginak izan. Film askotan bezala, honetan ere egon da gaizto papera jokatu duenik ere. Ikastola gustuko ez duten kanpoko pertsonaia horiek, existituko ez balitz bezala, ikastolari hoztasuna besterik agertzen ez diotenak… Beti estutu eta estutu eta baliabideak murriztuz ikastolako etorkizuna erasotua ikusi nahi duten horiek maizegi agertzen dira filmaren azken traman. Zenbait eszena gogora ekartzeko ahalegin txikienak begi-bistan jartzen dizkigu alor ekonomikoan egin behar izan den ahalegina eta, soluziobide bila, buruhausteari eman behar izandako denbora. Baina, nahi duenak aurkitzen du bilatzen duena. Argitasun horren gozamenean bukatzen da iazkoaren memoriarako hausnarketa hau ere. Ikasturte berri honetan berriro egingo dugu geure filma, eta aurrekoan bezala, gure Ikastolan poztasunez barrua beteko gaituztenak dardara sortuko gaituztenak baino leku handiagoa izango dute. Eta hasierara bueltatuz, zer izen jarriko diot testu honi? Badakit: NAHI IZATEAREN INDARRA Txaro Iraeta – Arizmendi Ikastolako zuzendaria

Page 4: Memoria, 08-09

Arantza Arregi, Arizmendi Ikastolako IKTetako arduraduna: - Nola ulertzen dira IKTak Arizmendi Ikastolan? - Arizmendi Ikastolan, IKTen bitartez, hiru esparru jorratu nahi ditugu: ikastolako kudeaketa, esparru akademikoa eta ikastolako partaideen arteko komunikazioa. Komunikazioaz hitz egiten dugunean, ikasleen arteko komunikazioa hitz egiten ari gara, baina baita ikasle-irakasleen artekoaz ere, eta jakina, ikastola eta familien arteko komunikazioaz. - Bigarren Hezkuntzan zein pausu eman ziren iazko ikasturtean? - Informazio eta Komunikazio Teknologiak Arizmendi Ikastolako etapa berri honetan, oinarrizkoak eta funtsezkoak dira eguneroko jardunean. IKTetan aurrera pauso garrantzitsu bat eman genuen iaz eta orain ere horretan jarraitzen dugu. Alde batetik BHko guneak tresnez hornitu genituen, baita informatikako gelak ere, ikasle bakoitzak bere ordenagailuan banaka lana egiteko aukera izan dezan. Bestalde, ikastolako gela bereziak, internetez Wifi bitartez, arbel digitalez eta zenbait eramangarriez hornituta daude dagoeneko. Baina tresnerietara mugatzea ez da nahikoa. Ikasle guztiak dute ikastolako ordenagailuetan lana egin ahal izateko sareko erabiltzaile eta pasahitza pertsonala, eta baita instituzioko korreo pertsonala ere. Horien bitartez, komunikazioa bideratu eta errazteaz gain, lanerako tresnak ere eman dizkiegu, Docs editoreak eta egutegi partekatuak.

Aurreko guztia oinarrizko eta beharrezkoa izanik, mundu honetan murgiltzen laguntzeko, BHko 1.mailatik 3.maila bitartean, astean zehar ordu beteko informatikako arloa gehitu genuen iaz gure Curriculumean. Horrela arlotik bideratuko diren prozedurei, erraztasunez eta konfiantzaz aurre egin ahal izateko.

IRAILA BH, BIGARREN HEZKUNTZA: ETAPA BERRIA IKASTOLAN Iazko ikasturteko erronka nagusia Bigarren Hezkuntza martxan jartzea izan zen Nahiz eta diseinua eta lan handiena aurreko ikasturtean (2007-08) egin, iazkoan (2008-09) jarri zen martxan Bigarren Hezkuntza Arizmendi Ikastolan. Etapa horrek DBH eta batxilergoa batzen ditu eta iaztik bi gunetan biltzen dira Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasle guztiak: Almenen (Eskoriatza) eta Gaztelupen (Arrasate). Hiru ardatz ditu oinarrian BHk: identitatea, bizikidetza eta IKTak. IKTei dagokienez, berrikuntza ugari egin ziren iaz. Besteak beste, arbel digitalak jarri ziren gela batzuetan, zenbait ikasgaietako edukiak IKTetara egokitu ziren eta esperimentazio gela jarri zen martxan. El reto más importante del curso pasado(2008-09) fue la implementación de toda la secundaria (ESO y bachillerato)en un solo proyecto unificado.

Page 5: Memoria, 08-09

OBRAK IKASTOLAKO ERAIKUNTZETAN Iaz obrak, nagusiki, Bigarren Hezkuntzako etapa berria egokitzeko egin ziren Bigarren Hezkuntzako proiektua martxan jartzeak eragin zituen obrarik handienak iazko ikasturtearen atarian, izan ere, horretarako ondo egokitu eta prestatu behar izan zen Arrasaten ikastolak duen eraikuntzarik handiena: Gaztelupe (lehengo San Viator). Kanpoalde osoa margotu zen, barruko gelak, aldagelak… egokitu eta sarrera zein administrazioa ere berritu. Eskoriatzako Almen guneak ere Bigarren Hezkuntzako proiektuari egokiago erantzuteko gela batzuk berritu eta egokitu zituen: DBHko bigarren zikloko gelak birdiseinatu zituen eta laborategiak eta teknologia tailerrak handitu eta egokitu. Bestalde, Ferixalekua ere prestatu zen Lanbide Heziketako ikasleentzat, hezkuntza etapa horrentzat leku berria izango baita aurrerantzean. Bestalde, Zerbitzu Orokorrak bertan kokatzeko (ordura arte Aretxabaletan zuten lekua) aldaketa batzuk egin ziren eta azkenik, Arrasateko BHko ikasleentzako jantokia Ferixalekuan egongo denez, horretarako ere egin ziren beste egokitze obra batzuk. El grueso de las obras del pasado curso se ha concentrado en la adecuación de espacios para secundaria. Sobre todo en Gaztelupe, pero también en Almen y Ferixaleku.

GURASOAK ERE IKASTOLA ERAIKITZEN Uribarriko guraso talde batek guneko hesiak margotu zituen. Uribarriko gunea berriztatzeko hobekuntza planarekin ari zela, guneko irakasle taldeari otu zitzaion hesiak margotzearen ideia. Eraikuntzari kanpoko aldetik bizitasuna emateko jardueraren berri guraso batzordean eman eta gurasoek bat egin zuten iniziatibarekin. Horrela, sei familia hurbildu ziren Arizmendi IKastolako Uribarriko gunera eta lanari ekin zioten guztiek batera. Oso esperientzia aberatsa eta polita izan zen. Seis familias de la ikastola han pintado las vallas de Uribarri contribuyendo así a la mejora de las instalaciones

Page 6: Memoria, 08-09

ERIZAINTZAKO IKASLE BAT, LEHENENGOZ, ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEN Lanbide Heziketa: Maider Iglesias erizaintzako ikasleak atzerrian egin zituen praktikak Lanbide Heziketako ikasleek aspaldidanik egin izan dituzte praktikak atzerrian, baina erizaintzako heziketa ziklokoentzako lehenengo aldia izan zen iazkoa. Vicenzan (Italian) egin zituen Maider Iglesiasek praktikak. Erizaintzako heziketa zikloa (erdi mailakoa) amaitu ondoren, hiruhilabeteko praktikak egin behar izaten dituzte ikasleek. Praktikak atzerrian egitea ohikoagoa da goi mailako zikloetan, baina iaz erdi mailako heziketa ziklokoentzat ere antolatu ziren lehenengoz. Eusko Jaurlaritzaren egitasmo pilotu horretan parte hartzeko aukera Euskal Herriko zortzi ikaslek baino ez zuten izan, eta hain zuzen ere, horietako bat izan zen Maider Iglesias. Por primera vez, una alumna de enfermería, Maider Iglesias, ha realizado sus prácticas en el extrangero (Vicenza, Italia).

ALMENEKO IKASLEAK SAN MIGELETAKO AZOKAN

Lehen Mailako ikasleek zenbait produktu ekoiztu zituzten eta azokan saldu. Almeneko LMHko ikasleek hainbat jaki ekoiztu zituzten, gero Aretxabaletan San Migeletako azokan saltzeko. Urtero parte hartu ohi dute azokan eta iaz salgai izan zituzten hostorezko lazoak, bizkotxoak, palomitak, txokolatezko bonboiak eta sagar dultzea. Etekinaren zati bat Hiruatx GKEak Ekuatore Ginean duen proiektu batentzat izan zen. Nekazal garapenerako proiektu bat da eta Mitemelete-Evinayong zonaldean dago kokatua. LMHko ikasleek ez ezik, Batxilergokoek ere hartu zuten parte azokan, ikas bidaiarako dirua biltzeko txosna jarriz. Gainera, DBHko bigarren ziklokoek tailerrak antolatu zituzten txikienak jai giroan sartzeko. Los niños/as de primer curso han elaborado otros tantos productos para su venta en la feria de San Migel de Aretxabaleta. También participaron alumnos/as de bachiller y segundo ciclo de ESO.

Page 7: Memoria, 08-09

URRIA

II. HISTORIA ETA ZINEMA JARDUNALDIAK Gerra Zibila ardatz hartuta lau astetan zehar pelikula eta hitzaldiez gozatzeko parada Arizmendi Ikastolak Historia eta Zineari buruzko II. Jardunaldiak antolatuko zituen 2008ko urrian. Aurreko ikasturtean jarri zuen martxan lehenengoz ekimen hori. Hezkuntza arloko partaide guztiei zein herriari berari kulturaz gozatzeko beste aukera bat gehiago eman nahirik sortu ziren jardunaldi horiek. Urriaren 14an hasi eta ondorengo lau astearteetan egin ziren jardunaldiok Arrasateko Kulturaten. Gerra Zibila izan zuten gai nagusi eta bertan eman ziren lau filmen testuinguruaz mintzatu ziren hainbat irakasle: Oscar Alvarez (EHU), Andres Gostin (MU), Xose Manoel Nuñez (Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Ana Ugalde (Arizmendi Ikastola eta EHU) eta jardunaldietako zuzendari Jon Ander Ramos (Arizmendi Ikastola eta EHU). Bigarren edizioan pantailaratu ziren filmak honako hauek izan ziren: Ken Loach-en Tierra y Libertad (Land and Freedom), Jose Antonio Zorrillaren A los cuatro vientos « Lauaxeta », André Malraux-en Sierra de Teruel (Espoir) eta Augusto Geminaren Sin novedad en el Alcazar. En octubre se organizó la II edición de las Jornadas de Cine Histórico. El tema central giro alrededor de la guerra civil.

Jon Ander Ramos Historia eta Zinema jardunaldien zuzendaria: - Nondik sortu zen ideia? - Unibertsitatean nenbilela konturatu nintzen ze garrantzitsua izan daitekeen zinea gertaera historikoak jendeari hurbiltzeko. Ikastolan irakasle lanetan nenbilela, ikusi nuen aukera paregabea izan zitekeela ikasleentzat ez ezik, gure bailarako kultura eskaintzari begira ere. - Nolakoa izan da esperientzia bi urteotan? - Egia esan behar badut, esperientzia oso positibotzat hartzen dut. Lan ikaragarria egin behar da, gauza pila bat lotu, baina merezi du. Gainera jendearen harrera ona denean, aurretik izandako buruhauste guztiak azkar ahazten dira. - Zergatik da interesgarria ikastolak horrelako ekimenak bultzatzea? - Besteak beste, aukera ematen dutelako gaia batxilergoko programazioan txertatzeko. Aurreko bi urteetan batxilergoko ikasleek bertaratu dira historia ikasgaitik bideratuta. Horrela historiaren trataera beste ikuspuntu batetik ikus dezakete, zinemarenetik, alegia.

Page 8: Memoria, 08-09

XVIII. PERRETXIKOAREN EGUNA ETA IKASTOLAREN EGUNA, BIAK URRIAN

Ikastolaren Eguna urrira pasatzea erabaki zen iaz Urriaren bigarren igandean ospatu zuen Arizmendi Ikastolak Perretxiko Eguna. Ikastolak ekimen hori antolatzen duen hemezortzigarren aldia izan zen eta perretxiko lehiaketa ez ezik, perretxiko-pintxo lehiaketa ere jarri zen abian hirugarrenez. Ikasleek gelan lantzen dute edukia Perretxikoaren Egunaren astean, baina gainera, perretxikoak batzera joateko irteera bat antolatzen da ikastolatik eta asteburuan gurasoekin joan ohi dira. Marrazki lehiaketako erakusketa ere izan zen, otar eta bastoien tailerrekin batera. Haur Hezkuntzako haurrek perretxiko txokoa jarri zuten ikusgai. Bestalde, urriaren 18an ospatu zen Ikastolaren Eguna Ferixalekuan Argitxoren laugarren urtebetetzearekin batera. Etxafleru jaurtiketarekin hasi zen festa 10:30etan. DBHko ikasleek graffitiak egin zituzten eta ordu erdi beranduago puzgarriak ireki ziren. 14:00ak bitartean estetika tailerra antolatu zuten batxilergoko ikasleek, eta baita eskulan eta margotze tailerrak ere. Andaluzia, Extremadura eta Galizia komunitateetako txosnetan hango produktu eta jakiak dastatzeko aukera izan zen eta baita Euskal Herriko txosnan taloa jateko ere. Tanto el día de los perretxikos (2º domingo de octubre) como el de la ikastola (día 18) se organizaron en octubre. La edición de perretxikos ya ha cumplido 18 años.

Page 9: Memoria, 08-09

EZKURTXOREN EGUNA Ezkurtxoren Eguna Eskoriatzako Bolibar auzoan ospatu zen urriaren 18an. Azken urteetan bezala, jolasak, ipuinak… antolatu zituzten Jose Aranakoek Ezkurtxoren Egunerako. Txandakatuz zenbait txokotatik pasatu ziren: jolasetarako sei gunetatik, ipuin-kontalarien txokotik eta auzo-bisitaren gunetik. Azken horri dagokionez, Miren Zubia Bolibarreko amakasia izan zen bisitaldiaren gidaria. Zubiak garai bateko abadeen eta hango abade-etxearen ardura izan zuen luzaroan. Jaiari bukaera emateko, txokolate goxoa hartuta itzuli ziren ume eta nagusiak etxera. Orain urte batzuk hasi ziren Jose Arana eta Almeneko arduradunak jai hori antolatzen. Eskoriatzako auzo bat bisitatuz ospatzen zen eguna. Bi urteko etenaren ostean orain bi urte berreskuratu zen ohitura hori eta Ezkurtxoren Eguna antolatzeari ekin zioten. Gaur egun, udalaren laguntzari esker herri osora zabalik dagoen jaia da eta, bereziki, bi urtetik hasi eta hamar urtera bitarteko umeentzako jaia da. Los de Jose Arana organizaron el día de Ezkurtxo (bellota), especialmente para los niños/as de 2 a 10 años, en Bolibar. Esta fiesta está abierta a todo el pueblo de Eskoriatza y cuenta con la ayuda del ayuntamiento.

GARABIDE ELKARTEKOEN II. TRUKEKOAK ARIZMENDI IKASTOLAN Herri indigenetako zenbait ordezkari izan ziren Bigarren Hezkuntzako ikasleekin solasean Garabide Elkarteak antolatutako Hizkuntza eta Herrien Arteko Bigarren Truke Programaren baitan ikasle eta ordezkari indigenen arteko solasaldiak antolatu ziren iaz. Bolivia, Ekuador, Paraguai, Txile eta Kolonbiatik etorri ziren hainbat lagun lau astetarako eta euren esperientziak trukatu ahal izan zituzten ikasleekin. Parte hartzea oso ona izan zen eta ikasleek interes handia azaldu zuten. Besteen egoerak ezagutzeak identitatearen alorra hobeto ulertzen lagundu zien. Bigarren Hezkuntzako hiru ardatzetariko bat da identitatea Arizmendi Ikastolan. Los participantes del Programa “Truke” de la asociación Garabide conversaron con alumnos/as de secundaria de Arizmendi. Se acercaron a la ikastola varios representantes de pueblos originarios de Bolivia, Ecuador, Paragüay, Chile y Colombia.

EITB UMEZAINTZAN EITBko Sutanblai saiokoak Umezaintzan izan ziren Umezaintzako urte beteko haurrekin izan ziren Sutanblai saiokoak joan zen urrian. Haur Hezkuntzari buruzko erreportajea egiteko grabaketa egin zioten Jon Otxandategi irakasleari eta baita haren gelako haurrei ere. Umezaintzako egunerokotasunean murgilduta ikusi ahal izan genituen azaroan, ETB 1 eta 3an.

Page 10: Memoria, 08-09

TXANELA PROIEKTUAN PROTAGONISTA LANETAN Almeneko seigarren mailakoek Txanela proiekturako ikus-entzunezko baten parte hartu zuten Urriaren 17an, Arizmendi Ikastolako Almenen izan ziren Ikastolen Elkarteko arduradunak ikus-entzunezko bat grabatzen. Txanela proiektuaren baitan materiala prestatzen dabil buru-belarri Ikastolen Elkartea azken urteotan. LMHko seigarren mailan gaztelera ikasgaian lantzeko bideo bat prestatzen ari ziren eta hura osatzeko behar zuten ikasleen parte-hartzea. Ikus-entzunezkoan lehen laguntzei buruzko informazioa ematen dute ikasleek. Testua prestatzen eta aktore lanak egiten Arantza Hernandez Lanbide Heziketako erizaintzako irakasleak lagundu zien.. Bideoan, besteak beste, Heimlich mugimendu edo maniobra nola egin eta bihotzekoetan erabili beharreko teknika erakusten da. Los de sexto de Almen participaron en un proyecto audiovisual para Txanela de la mano de la Federación de Ikastolas de Euskal Herria.

OSASUNA SORTUZ ELIKADURA PROIEKTUA Iaz ere banan-banako jarraipena familientzat eta hiru hitzaldi Osasuna sortuz elikadura programarekin jarraitu zuten iazko ikasturtean ere Lanbide Heziketako Osasungintzako arduradunek. Programa horren baitan, alde batetik, familiei banan-banako jarraipena eskaini zitzaien: elikadura ohiturak aztertzea, hobekuntzak proposatzea, haurrekin ekintzak burutzea eta beharren araberako ekintza espezifikoak aurrera eramatea (pisu kontrola, elikadura aholkularitza…). Bestetik, hiru tailer prestatu zituzten LMHko gurasoentzat. Zer prestatuko dut afaltzeko?, Litxarreriak: gaur eguneko izurritea eta produktuetako etiketak aztertzen. Tailer horiek praktikoak izaten dira. Iazko ikasturtean arrakasta handia izan zuten. Continua el programa de alimentación y salud organizado por los responsables de esa rama en formación profesional. Se organizaron 3 conferencias y seguimiento personalizado en alimentación para las familias.

BAZARA BATZORDEA BAZARA proiektuko kideek batzordea osatu zuten iaz ikasleekin DBH eta batxilergoko ikasleekin hamaika saio egin zituzten Amaia Antero eta Aitor Elizaran BAZARAko arduradunek iazko ikasturtean. BAZARAren iazkoa helburu nagusia batzordea eratzea izan zen. DBHko 31 ikaslerekin (gela bakoitzeko bi ordezkari) eta batxilergoko 28rekin (borondatezkoak) osatu zen iaz BAZARA batzordea. Gainera, etapako gela guztietan saioak egin zituzten, bai ikastola bai kooperatiba izaeraren inguruan hausnartzeko. Ikastolaren Hezkuntza Proiektuaren baitan gure izaera lantzeko dugun egitasmoa da BAZARA. Ikastola gara eta kooperatiba gara. Honek ezaugarri jakin batzuk ematen dizkigu eta hauek era kontzientean bizi eta landu nahi ditugu Ikastola osatzen duten partaide guztiekin (ikasleak, gurasoak, irakasle-langileak). Horretarako bost bloke lantzen dihardute BAZARAkoek: euskal identitatea eta euskal kultura, munduko identitateak eta kulturak, hizkuntza jarrerak, gure ikastola izaera eta gure kooperatiba izaera. El pasado curso se ha creado la comisión del proyecto BAZARA. Participan en este órgano 31 alumnos/as de ESO y 28 de bachiller. BAZARA es el proyecto de Arizmendi para profundizar en la identidad vasca, que es uno de los dos pilares de nuestra identidad. La segunda es nuestro carácter cooperativo.

Page 11: Memoria, 08-09

IKASYS PROIEKTUA LMHko 2., 4., eta 6. mailetako hainbat ikaslek ordenagailu eramangarriaren bidez landu zituzten bost ikasgai Gazteluondo, Santa Teresa, Arimazubi eta Almeneko zenbait ikaslek Ikasys proiektua esperimentatu zuten iaz. Guztira hamabi geletako 240 neska-mutikok hartu zuten parte esperientzian. Eguneroko jardueraren 30 minutu eman zuen ikasleak ordenagailu eramangarriarekin lanean. Bost arlotan aplikatu zen: Euskara, Gaztelania, Ingelesa Ingurunea eta Matematika. Ikastolen Elkartea da proiektu horren bultzatzailea eta Arizmendi Ikastolarekin batera,iaz, beste hamasei ikastola sartu ziren esperimentazio fasean. EHUak egin zuen prozesuaren jarraipena eta proiektu berritzailearen saio esperimentalen ostean beste mailetara ere zabalduko da. Un número significativo de alumnos/as de 2º, 4º y 6º de primaria han trabajado 5 áreas de conocimiento a través de ordenadores portátiles.

AZAROA

Iban Roa, Ikasys proiektua martxan jarri zuen irakasleetako bat: - Zelako esperientzia izan zen? - Orokorrean oso positiboa, betiere kontuan izanik hasierak ez direla errazak izaten. Ikasleari gauza berri asko eskaintzen dizkio Ikasys proiektuak, baina beharbada aipagarriena motibazioa dela esango nuke. Iaz proba pilotua zela kontuan hartuta, esperientzia oso ona izan zen bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere. - Zertan laguntzen dio ikasleari? - Ikaslearen ikas prozesuan modu askotan laguntzen du. Ikasleen motibazioa oso handia da, eusgarria guztiz berria delako. Argi dago ikasle motibatua gehiago ikasteko gai dela. Bestetik, ikaslearen erritmoa errespetatzen duen proiektu bat da, bakoitzak bere erritmoan lan egiten du. Ikaskuntzan badaude gauza batzuk ikasleak ariketa mekanikoak eginez ikasten dituenak, Ikasys-ek ariketa horiek egiteko modu erakargarria eskaintzen du.

Page 12: Memoria, 08-09

AISIALDIAREN EGUNA Lehenengoz ospatu zen iaz Aisialdiaren Eguna DBHkoen artean Arizmendi Ikastolako DBH 1. eta 2. mailako ikasle guztiak (316 ikasle) bildu zituzten iaz Kulturgunekoek Almenen egun osoko topaketetan. Hainbat helburu betetzeko antolatu zuten eguna, baina nagusia izan zen Arizmendi Ikastolako aisialdiaren eskaintza ezagutaraztea. Balio izan zuen, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi guneetako ikasleak eguna batera pasatzeko eta elkar ezagutzeko. Aktibitate txokoak antolatuko zituzten ikasleak guztietatik pasa zitezen eta behar bezala amaitzeko Urkulura joan ziren bazkaltzera. Se organizó por primera vez el Día del Tiempo Libre para alumnos/as de 1º y 2º de ESO. El grupo de “Kulturgune” de Arizmendi ha sido el encargado de esta iniciativa

LANBIDE HASTAPENEKO IKASLEEK ETA GABONETAKO APAINGARRIAK Lanbide Hastapeneko ikasleek iaz ere Arrasateko kaleak dotoretu zituzten. Orain bi urte hasi ziren Lanbide Hastapeneko ikasleek hainbat lan egiten herrira begira, besteak beste, Arrasateko Udalaren kolaborazioarekin eta Goiena taldearekin. Horrela, iaz ere Eguberrietarako kaleetako argiak jarri zituzten Arrasaten eta GOITBrako plato bat diseinatu eta muntatu. Arizmendi Ikastolako gune batzuetarako ere egin dute lanik; esate baterako, apalak Almeneko jantokirako. Praktikatuz ikasten duten ikasleak dira Lanbide Hastapenekoak. Lanbide Hastapenak ofizio bat ikasteko aukera ematen die titulurik ez duten ikasleei eta, gainera, titulua eskuratzen laguntzen die. Arizmendi Ikastolak kudeatzen du mankomunitateko eskaintza hori Zaldibarreko gunean eta lau lanbide nagusitan trebatzen ditu ikasleak: industri mekanikako langilea, sukalde eta zerbitzuko langilea, instalazio elektrikoetako langilea eta iturgintzako langilea. También el curso pasado los alumnos/as de Iniciación Profesional se han encargado de adornar las calles de Arrasate para navidad.

Page 13: Memoria, 08-09

GABONETAKO EMAKUMEZKOEN III. FUTBOL TXAPELKETA Emakumezkoen Futbol Txapelketa hirugarrenez Arizmendi Kirol Elkartearen eskutik Hirugarrenez antolatu zuen Arizmendi Kirol Elkarteak abenduaren 26 eta 27an Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa. Bertan izan ziren Athletic, Erreala, Eibar eta Debagoieneko selekzioa. Partiduak Almenen eta Ibarra futbol zelaian jokatu ziren eta aurreko bi edizioetan bezala, giro ona eta kirolzaletasuna izan zen nagusi. Guztira 100 emakumek hartu zuten parte ekimenean, hogeitik gorako lagunen antolaketari esker. Irabazlea Erreala izan zen. Arizmendi Kirol Elkarteak emakumezkoen futbola bultzatzeko asmoz ekin zion ekimen hau antolatzeari orain hiru urte eta parte-hartzaileek benetan eskertzen dute ahalegina, izan ere, Euskal Herri mailan, behinik behin, ez dago horrelako askorik. Partiduen ostean elkarrekin bazkaldu ohi dute eta horrek laguntzen die, jakina, hartu-emana handitzen. Arizmendi Kirol Elkartea organizó, por tercera vez, El Campeonato de Futbol Femenino de Navidad. Participaron 100 mujeres en cuatro equipos: Athletic, Real, Eibar y la selección de Debagoiena; venció la Real.

ABENDUA

Garazi Barberan, txapelketan parte hartu izan duen ikaslea: - Hiru alditan antolatu da Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa eta zu bailarako selekzioarekin atezain lanetan ibili zara. Nolakoa izan da esperientzia? - Orain bi urte eta iazko txapelketetan atezain gisa parte hartzeko hautatu ninduten bailarako selekzioan, baina iazkoan ezin izan nuen jokatu, bezperan orkatilan min hartu nuelako. Hala ere, han egon nintzen eta oso esperientzia polita iruditu zitzaidan. Horrelakoetan, gure aurkariak izan ohi direnak zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izaten dugu, eta bestalde, ilusio handia egiten digu, niri behintzat izugarri, Erreala, Athletic eta Eibar bezalako taldeen aurka jokatzeak. - Zer iruditzen zaizu Arizmendi Kirol Elkartekoek horrelako ekintzak bultzatzea? - Oso interesgarria. Nahiz eta bailarako jokalari guztiek ez duten aukera izaten parte hartzeko, oso polita izaten da. Lehengo urtean, nik ez nuen izan jokatzeko aukerarik, oraindik kadetea nintzelako, baina ikusten joan nintzen, eta oso giro ona egon zen. Norberaren taldekideak guretzat horrelako ospea duten taldeen aurka jokatzen ikusteagatik bakarrik merezi du.

Page 14: Memoria, 08-09

ARIZMENDIKO ABESBATZAKOAK GABON KANTEN TXAPELKETAN Arizmendiko abesbatzakoak iaz ere Errenteriako txapelketan. Abenduaren 27an emanaldia izan zuten Arizmendi Ikastolako abesbatzakoek Errenterian. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak eta Errenteriako Ereintza elkarteak antolatzen du txapelketa hori eta iaz 45 abeslari ingururekin joan zen bertara Rakel Murgiondo zuzendaria. Ander Etxebarria akordeoilariaren laguntzaz kantatu zituzten abestiak. El coro de Arizmendi participó en el Concurso de Cantos de Errenteria el día 27 de diciembre. La directora de la coral, Rakel Murgiondo, acudió con 45 alumnos/as a este evento

EGUBERRITAKO POSTAL LEHIAKETA Eguberritako Postal lehiaketa Urtero antolatzen da Eguberritako Postal Lehiaketa Arizmendi Ikastolako ikasleen artean, eta postalik onena Ikastolako partaideei Eguberritan zorionak opatzeko erabiltzen da. Sari bat baino gehiago eman ohi da: gune bakoitzeko postalik onenari eta etapa bakoitzeko onenari ere bai. Hamabost eman ziren iaz. Honako hauek izan ziren saria jaso zuten ikasleak: Maialen Gallastegi, Helene Astaburuaga, Ibai Irasuegi, Lucia Vazquez, Maite Mcgreror, Gaizka Ozaeta, Onintza Calero, Irati Larrañaga, Leire Etxezarreta, Ane Caceres, June Barbero, Lia Garai, Leire Izagirre, Naiara Zubizarreta eta ZIG gelako ikasle taldea. Maialen Gallastegik (Lehen Hezkuntzako ikaslea Almenen) jaso zuen sari nagusia. El concurso de postales de navidad se organiza todos los años. La postal elegida es la que se envía a todas las familias de la ikastola para felicitarles las fiestas.

Page 15: Memoria, 08-09

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ETA SAN FRANTZISKO XABIER EGUNA Euskara ardatz harturik, ekintza ugari antolatu ziren ikastolako guneetan. San Frantzisko Xabier Eguna egun handia da ikastoletan. Abenduaren 3a, gainera, Nazioarteko Euskararen Eguna ere bada. Horregatik, ikastola erabat murgiltzen da jai eta ekintzetan. Haur Hezkuntzan Argitxo izan zen protagonista gune gehienetan eta Santo Tomas bezperetan ohi bezala, txistorra ere bai. Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ondo pasatzeko eguna izaten da, dantzak eta antzerkiak erakutsi, jolastu, abestU… Hala ere, egunak propio duen berezitasunaK ere aintzat hartzen dira ekintza batzuk antolatzeko orduan; esate baterako, euskararen aldeko manifestua irakurtzea ikastolako nagusiek. Langileek ere hitzordua izan ohi dute Gaztelupen, langile ohiek txistorra prestatzen dutelako lankide guztientzat.

El 3 de diciembre se celebró en la ikastola el día de San Frantzisko Xabier, patrón de las ikastolas. Este día coincide, a su vez, con el Día Internacional del Euskera.

Page 16: Memoria, 08-09

LANGILEEN ARTEKO I. OLINPIADAK Jai giroa eta jolasa nagusi Arizmendiko I. Olinpiadetan Abenduaren 19an Arizmendi ikastolako I.olinpiadak egin ziren Almeneko kiroldegian. 50 lankide elkartu ziren eta guneak kontuan izanda antolatu zen lehia. “Al pañuelito”, sokasaltoka, aulkien jolasean... ibili ziren batzuk, beste batzuk musean eta patata-tortilla egiten ari ziren bitartean. Nahiz eta lehia ez izan helburu, gogor jokatu zuten txapela partaideek. Arimazubi (lehengo Sanvi Txiki) izan zen irabazlea. Gune horretakoek hasieratik ekarri zuten indarra eta emozioa: kamiseta berdina (egunerako propio ateratakoa) eta bonbo eta guzti agertu ziren. Izerdia bota ondoren, jantokian luntxa izan zuten. Olinpiaden asmoa da lagunartean arratsalde on bat pasatzea. I edición de las Olimpiadas de Trabajadores/as de Arizmendi. El día estuvo bañado por juegos y buen ambiente. Los de Arimazubi fueron los vencedores de este encuentro.

Page 17: Memoria, 08-09

ARIZMENDI PRO: 2.0 PROFESIONALAK Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak azpi-marka sortu zuen Gizartea bezala, Lanbide Heziketa bilakatuz joan da azken urteotan. Iazko ikasturtean aldaketa horien aurrean jarri zen LHko irakasle taldea eta barne gogoeta sakona egin ondoren, identitate propioa sortzeko beharra ikusi zuen. Horretarako azpi-marka berria sortu zuen. Berez ere bereak izan dituen ezaugarriak indartu zituen azpi-markak: freskotasuna, ziurtasuna eta profesionaltasuna. Horixe laburbiltzen du Arizmendi PRO azpi-markak. Arizmendi PRO azpi-markari lotuta claim delakoa sortzea ere erabaki zen: 2.0 profesionalak. Web 2.0 munduari erantzunez dator azpi-markarako aukeratutako esaldia; beraz, teknologia berriei erabat lotuta. Lanbide Heziketan dagoeneko familia profesional guztietan dituzte tresna informatikoak eguneroko oinarri, hala ere, gaur egun sare sozialek -blogak, face-book-ak…- hartu duten garrantzia kontuan izanda, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak bere hezkuntza proiektua harago eraman du zentzu horretan. Sare sozial horien bitartez irakaskuntza zeharo aldatuko da; talde lana ardatz harturik, aplikazio horiek guztiek lana egiteko modu berria ahalbideratuko dute. Komunikazio modu berriak sortu dira eta horrek bete-betean eragiten dio baita Lanbide Heziketari ere. Hiru familia profesionaletako heziketa zikloak eskaintzen ditu gaur egun Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketak: Eraikuntza, Osasungintza eta Kirola. Arizmendi PRO es la nueva cara propia que recoge la evolución de la formación profesional en la ikastola. Después de un periodo de reflexión, se decidió reforzar la identidad de esta actividad de Arizmendi con una sub-marca.

URTARRILA

Edurne Erauskin, Lanbide Heziketako zuzendaria: - Nolakoa izan nahi du aurrerantzean Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak? - Lanbide Heziketak PROFESIONALTASUNA bilatzen eta bilatuko du jorratzen dituen arlo guztietan: ikasleak profesional onak bihurtzea da lehen helburua eta enpresek azaldutako gogobetetasun maila altuak (4,65/5) bide onetik goazela adierazten digu. Modu berean jokatzen dugu Prestakuntza Ez Arautuan, hau da, langile zein langabetuentzat eskaintzen dugun formazioan. Alor hori areagotzea da, hain zuzen ere, bigarren helburua. 2008-09 ikasturtean 1.000 ordu baino gehiago eman genituen ikastaroetan eta guztira 230 pertsona formatu genituen. Hirugarren helburua gure zikloak ezagutaraztea da. Horretarako, hainbat ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar. XXI. Mendeko Etxebizitza Jardunaldiak hirugarrenez antolatu genituen iaz. Bestetik, EKOKALEAK Hiri altzairu iraunkorraren Ideia Lehiaketa jarri genuen abian iaz lehenengoz eta baita Osasungintzari lotutako Erizaintzako Laguntzaileak, Gaur, Jardunaldiak. Lanbide Heziketako goi mailako ikasketa hauek anitzak eta kualifikatuak dira, eta lan munduan beharrezkoak diren ateak zabaltzen dizkiete gazteei ez ezik, profesionalizazioa bilatzen duen edonori ere.

Page 18: Memoria, 08-09

ARIZMENDI IKASTOLAKO ZERBITZU OROKORRAK 2009ko urtarriletik aurrera Zerbitzu orokorrak Ferixalekuan daude 2003an Arizmendi ikastola sortu zenetik, sei urtetan Aretxabaletako Otalora egoitzan egon ziren ikastolako Zerbitzu Orokorretako langileak eta zuzendaritza taldekoak. 2009ko urtarrilean Arrasateko Ferixalekura pasatu ziren. Beraz, zuzendaritzako bulegoak eta baita zerbitzu orokorretako sail guztiak ere aldatu ziren Arrasatera: idazkaritza, administrazioa, komunikazioa, pertsonaleko saila, informatika eta eraikuntzaren kudeaketa eta mantenua. Gune horretara etorri ziren, gainera, Hezkuntza Proiektuko arduradunak ere: Kulturgunea, Bazara, Bizikidetza eta Kulturartekotasuna, besteak beste. Lanbide Heziketa ere Ferixalekuan dago. Los Servicios Centrales de Arizmendi se ubicaron, a partir de enero, en Ferixaleku. Antes de este cambio se encontraban ene l Palacio de Otalora de Aretxabaleta.

LANBIDE HEZIKETAKO AHOLKUAK GOIENKARIAN Lanbide Heziketako adituek gomendio interesgarriak egin zituzten Asteleheneko Goienkarian Urtarrilean hasi eta ekaina bitartean, astero argitaratu zen orrialde osoko erreportajea Asteleheneko Goienkarian. Lanbide Heziketako Xabin Arriola, Dabid Berezibar, Olatz Manuel (kirol arloko irakasleak) eta Arantza Hernandez (osasun arloko irakaslea) ibili ziren idazle lanetan. Bi alor jorratu zituzten: kirola eta osasuna. Atalik handiena kirolari eskaini zioten eta, besteak beste, eskiarekin zerikusia zuten aholkuak eman zituzten, baina baita udaberriarekin batera praktikatzen diren beste kirol batzuetarako gomendioak ere. Arantza Hernandezek osasuntsu bizi izateko pista batzuk landu zituen bere lanetan. Entre los meses de enero y junio los especialistas de formación profesional de Arizmendi se han encargado de atender en el Goienkaria de los lunes un apartado dirigido a ofrecer consejos de diferente naturaleza (salud y deporte principalmente)a los lectores.

Page 19: Memoria, 08-09

WEB 2. 0 GURASOENTZAT Arrakasta handia izan zuen WEB 2.0 aplikazioen ikastarorako eskaintzak Arizmendi ikastolak sare sozialei buruzko ikastaro eskaintza zabaldu zuen guraso eta irakasleentzat iaz, eta oso erantzun ona izan zuen: ehundik gorako taldeak eman zuen izena. Sei orduko ikastaro eman zuen Lanbide Heziketako Juan Arbulu irakasleak. Seme-alabak ordenagailu aurrean daudenean zertan dabiltzan jakin nahi dute gurasoek. Horregatik, gaur egun gero eta hedatuago dauden sare sozialen berri ematea izan zen ikastaroaren helburu nagusia. Besteak beste, Tuenti, Messenger, Facebook, Flickr, Youtube, Myspace, Metroflog eta Wikipedia aplikazioak zertarako diren eta nola funtzionatzen duten erakutsi zen. Bestela esanda, teknologia berrien erabileran seme-alabarengana hurbiltzeko laguntza eman nahi izan zen ikastaroaren bitartez. Aplikazio horiek guztiak ezagututa, hurbilpen hori errazago egin ahal izango baita. Bide batez, izan ditzakeen arriskuez ere aritzeko tartea hartu zen, aplikazio horien erabilera mesedegarri, arriskutsu edota beharrezkoa den galderari erantzuna emanez. Más de 100 personas acudieron a la formación en redes sociales virtuales organizada por la ikastola. Gran éxito. El objetivo era el de formarse en estas nuevas herramientas que tanto utilizan las nuevas generaciones.

Arantzazu Lagunilla, formazioa jaso zuen amatariko bat: - Zergatik eman zenuen izena Web 2.0 ikastaroan? - Bogan dauden sare sozialen inguruko informazio gehiago jaso nahi nuen. Nire asmoa zen aztertzea zer ari den sarean mugitzen, zergatik gaztetxoentzat diren hain erakargarri, zeintzuk diren gure seme-abalentzat egon daitezkeen arriskuak... - Bete zen helburua? - Bai, noski! Sare sozialak ezagutzeko eta horietako batzuetan parte hartzeko aukera eman dit. Teknologia berriak ezagutu eta eskaini ditzaketen abantailak aprobetxatu behar ditugu.

OTSAILA

Page 20: Memoria, 08-09

INAUTERIAK Arizmendi ikastolan mozorro-desfileak, dantzak eta txokolatadak inauteriak ospatzeko. Inauteriak ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapetan ospatzen dira batik bat. Gune bakoitzak bere modura ospatzen ditu tradizioari jarraituz eta inguruak eskaintzen dizkion aukeren arabera. Hori bai, denetan ikasle guztiek janzten dute mozorroa janzten du. Batzuek taldeka antolatzen dira, beste batzuek maila osorako erabakitzen dute mozorro bera (eta gelan prestatzen dute, gainera) eta beste batzuek etxetik gustukoena jantzita iristen dira ikastolara. Ekintzei dagokienez ere, denetariko ekimenak izaten dira: batzuk herrira irteten dira desfilea egitera eta prestatutako koreografia erakustera, beste batzuek gurasoak deitzen dituzte gunera, prestatutakoa ikus dezaten, baina hori bai, ez da gune bateren ere musika eta dantzarik falta izaten. Carnavales. Estas fiestas se celebran principalmente en las franjas de infantil y primaria. Hubo desfile de disfraces, bailes y chocolatada. En cuanto a las actividades, son diversas; algunas están centradas en la Ikastola, pero otras se realizan para todo el pueblo

Page 21: Memoria, 08-09

URDELARDERO ESKORIATZAN Ostegun Gizen egunean, Urdelardero Eguna Eskoriatzan Ziria eskuan zutela, haurrak kantuan irten ziren Eskoriatzako kaleetara. Aspaldiko tradizioa da Ostegun Gizen egunean ematea hasiera inauteriei Eskoriatzan, Urdelardero Egunarekin. Otsailaren 19an izan zen iaz. Egun horretan Jose Aranako bi eta sei urte bitarteko haurrak baserritar jantzita eta ziria eskuan zutela iritsi ziren ikastolara. Eskoriatzako kaleetan zehar Urdelardero abestia gogoz kantatuko zuten, herritarrek balkoietatik gozokiak bota ziezazkieten. Ondoren herriko plazan elkartu ziren denak txistorra-pintxo goxoa dastatzeko. Almen guneko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak ere izaten dituzte lagun Haur Hezkuntzako Jose Arana gunekoek egun berezi horretan. Víspera de San Blas. Los chicos/as de Gazteluondo salieron a cantar koplas. El mal tiempo no les permitió llegar a la Herriko Plaza.

Page 22: Memoria, 08-09

GERIATRIAN LAGUNTZAILE IKASTAROA Osasun Mentala eta Geriatrian Laguntzaile ikastaroa amaituta, 20tik 19 lanean ziren Lanbide Heziketak antolatuta, Osasun mentala eta geriatrian laguntzaile kurtsoa amaitu zuten hogei lagunek ekainean. Horietako hemeretzi lanean zeuden amaitu eta segituan sektoreko enpresetan, hala nola, Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaletan. Erizaintza familiarekin lotutako 400 orduko ikastaroa INEMekin batera antolatu ohi du Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak eta ikastaroa egiten duten ikasleek Geriatrian Laguntzaile INEMeko titulu ofiziala lortzen dute eta Arizmendi ikastolako titulu propioa: Osasun Mentalean Laguntzailea. Curso de ayudante en geriatría y salud mental. De 20 personas que finalizaron esta formación, 19 habían encontrado empleo para el mes de junio, nada más finalizar el periodo formativo.

SANTA AGEDA BEZPERA Santa Ageda bezpera ospatu zuten Gazteluondoko neska-mutilek Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera behar bezala ospatzeko asmoz, Gazteluondoko neska-mutilak kopla kantuan atera ziren kanpora. Asmoa berez, herriko plazara ateratzea bazen ere, eguraldiak ez zuenez lagundu, guneko frontoian batu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak. Gainera, Santa Ageda bezperan Arrasateko kaleetan zehar kantari ibili ohi den taldea ere izan zen bertan. Lehenengo neska-mutilek kantatu zituzten bost kopla eta ondoren “profesionalen” txanda izan zen. Bukatzeko denok batera -guraso, herritar, irakasle eta ikasleak- Elurra teilatuan abesti herrikoia kantatu zuten.

El día de jueves gordo se celebró el “Urdelardero Eguna” en Eskoriatza. Los niños y niñas de 2 a 6 años salieron a las calles de Eskoriatza cantando y vestidos de baserritarras, mientras recibían desde los balcones chucherias…

Page 23: Memoria, 08-09

MARTXOA

BHKLIP BIDEO LEHIAKETA Kipulandiak jaso zuen epaimahaiaren saria eta Definitibuak ikuslearena. BHKLIP Bideo Lehiaketa Arizmendi ikastolako BHko partaideentzat antolatu zen iaz lehenengoz eta bideo-klipean Zer da BH? galderari erantzun behar zitzaion. Guztira hamalau lan jaso ziren: hiru batxilergoan eta gainerakoak DBHn. Bi sari eman ziren: epaimahaiaren saria eta ikuslearena. Epaimahaiak oso balorazioa ona egin zuen aurkeztutako lanei buruz eta horregatik erabaki zuen hiru aipamen berezi ere egitea. Ikuslearen saria erabakitzeko BHko ikasleek bideo guztiak ikusi zituzten eta gero botoa eman. Aipamen berezia jaso zuten Zer izan nahi zenuke, Jajaja eta Jauzia bideoek. Ikuslearen Saria Definitibua lanarentzat izan zen. Egileak batxilergoko bigarren mailako Eneritz Urrutia, Mikel Alberdi eta Mikel Osa izan ziren. Ipod bana jaso zuten. Epaimahaiaren Saria, aldiz, Kipulandia lanak jaso zuen. Epaimahaiak, bereziki, ideiaren orijinaltasuna goraipatu zuen eta baita ere kontuan izan zuela gaia. Egileak Alaitz Martinez, Itziar Arrizabalaga, Nahia Zeziaga eta eta Haizea Fernandez DBHko 3. mailako ikasleak izan ziren. Horietako bakoitzak Ipod touch bat jaso zuen opari. Iª edición de BHklip. Dirigido a los alumnos/as de Secundaria el concurso proponía recoger en los trabajos audiovisuales la respuesta a esta pregunta:¿qué es BH?. El nivel de los trabajos presentados fue muy interesante.

Eneritz Urrutia, BHKlip lehiaketan saritutako ikasle bat: - Ikuslearen saria irabazi zenuten iaz BHklip lehiaketan… - Bai, egia esan, lehiaketari buruzko informazioa jaso nuenean, nahiko kasualitatez eman nuen izena beste lagun pare batekin, Mikel Alberdi eta Mikel Osarekin. Eta begira, azkenean saria. Entregatzeko egun gutxi falta zirela, ez geneukan ezer pentsatuta, eta arratsalde baten bi mutilen lokalean geratu ginen. Ideia erdi sortuta ekarri zuten haiek eta arratsalde hartan bertan hasi ginen grabaketa egiten. Ia gehiena orduan egin genuen. Azken zatia Almenen filmatu genuen Lurdes Elkoro idazkariari eta ume talde bati esker. Gero muntaia etorri zen. Unai Busturia informatikako irakaslearen laguntzatxoa izan genuen, eta Mikel Alberdi nahiko iaioa denez horrelakoetarako, ba saltseatzen ibili eta lan txukuna lortu genuela uste dut. - Esperientziari buruz zer esango zenuke? -Beste batzuekin lanean ari zarenean, horrek berak ikastera bultzatzen zaitu. Baita ere ikasten da besteen iritziak errespetatzen. Bestalde, arratsalde gogoangarria izango da grabaketa egin genuen hura. Barre ederrak bota genituen eta ondo pasatu genuen. Berriro antolatzen bada, anima zaitezte, esperientzia polita izan daiteke eta!

Page 24: Memoria, 08-09

FORMAZIO IRAUNKORRA LANBIDE HEZIKETAN Lanbide Heziketak hainbat kurtso eman zituen iaz formazio iraunkorrari begira “Cype Instalakuntzak” izeneko 28 orduko kurtsoa eman zuen Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkartearekin elkarlanean. Eraikuntzako instalazioak “CYPE INSTALACIONES” informatika programaren bidez diseinatu eta kalkulatzeko ikastaroa izan zen: horrek memoriak, aurrekontuak eta planoak Eraikuntzako Kode Teknikoaren arabera sortzen laguntzen du. Landu ziren instalazioak ondokoak izan ziren: iturgintza, osasun-ur beroa sortarazteko eguzki-energia termikoa, saneamendua, elektrizitatea, isolamendu termiko eta akustikoa eta berokuntza. Eskaini zuten beste kurtso bat, Arku Tiratzearen Kirol Teknikaria ikastaroa izan zen. Lanbide Heziketa eta Aktiba elkartearen ekimenez egin zen hamabi orduko ikastaro hori eta Lanbide Heziketako kirol eta kultur ekintzetako TAFYD heziketa zikloko espezialistak izan ziren elkarteko adituekin batera saioen planifikazioa burutu zutenak. La Formación Profesional de la Ikastola ofreció un buen número de cursos englobados en programas de formación continua. Dichos cursos pertenecen a las áreas de deporte, construcción, riesgos laborales…

DAVINCHI-ERASMUS BEKAK Lanbide Heziketako hiru ikaslek praktikak atzerrian egin zituzten Eraikuntzako bi ikaslek (Jon Uribe eta Daniel de Agiar) eta Kirol Jardueretako hirugarren batek (Lander Errasti) iaz praktikak atzerrian egin zituzten. Lanbide Heziketako hiru ikasle horiek Davinchi-Erasmus bekei esker joan ziren atzerrira. Martxo inguruan abiatu ziren eta kanpoan egin zituzten hamahiru aste. Lander Errastik Amiensen (Frantzia) egin zituen praktikak. Errastik TAFYD heziketa zikloa –Gorputz eta Kirol Ekintza Sustatzea- ikasi zuen. Jon Uribek Totnesen (Ingalaterra) egingo zuen egonaldia eta Daniel De Agiarrek Lisboan (Portugal). Azken bi ikasle horiek Eraikuntza Proiektuen Garapena eta Aplikazioa ikasi zuten Arizmendi Ikastolan. Tres estudiantes de formación profesional realizaron sus prácticas en el extrangero (Francia, Inglaterra y Portugal).

Page 25: Memoria, 08-09

ARIZMENDI DRAGONS ETA SERIES COLEGIALES TXAPELKETA Arizmendi dragons saski-baloi taldeak SERIES COLEGIALES txapelketako “FINAL FOUR” Jokatuko zuen Madrilen. Iaz, bigarrenez parte hartu zuen Arizmendi Ikastolak Series Colegiales txapelketan, eta benetan zirraragarria izan zen, finalera iritsi zelako taldeetako bat. Otsailaren 27an, Arrasateko Iturripe kiroldegian lortu zuen, Arizmendi ikastolak finalerako txartela partida gogoangarrian; 76 eta 73 emaitzarekin mendean hartu zituzten San Ignacio de Loyolako mutilak. Madrileko finalean neurri handiagoko aurkariak izan zituen: Real Madrileko ordezkari den Santamarca, Unicajako San Estanislao eta DKV Juventudeko ordezkari gisa Badalones. Apirilaren 3, 4 eta 5ean jokatu zen Madrileko Antonio Magariños kiroldegian finala. Arizmendi Ikastolako taldeak bere aldetik ahalegin zuen guztia egin bazuen ere, ez zuen sailkatzerik lortu. Hala ere, eurentzat nahiko sari izan zen finalera iristea, eta pozik itzuli ziren, hala ere, Madriletik. Hango harmailetan, gainera, guraso eta lagun talde eder bat izan zuten animatzeko prest. El equipo de basquet “Arizmendi Dragons” participó, por segundo año, en el campeonato Series Colegiales llegando a clasificarse para la “final tour” que se jugó en Madrid.

ARIZMENDI IKASTOLAKO TRUKEAK Bretainian izan ziren Arizmendikoak; gero bretainiarrak hemen Bretainiara abiatu ziren Aste Santu aurretik DBH 3. eta 4. mailako ikasleak eta Aste Santu ondoren hangoak etorri ziren Euskal Herrira. Azkeneko urteetan bezala Bretainiako Kemper hirian egin zuten egonaldia bertako familien etxeetan. Diwan eskolako gazte eta partaideei esker hango lurraldea eta errealitatea ezagutu zuten. Gaztelupe eta Almeneko 21 ikasle joan ziren, azken hiru-lau urteetan frantses ikasgaia aukeratu dutenak, hain zuzen ere. Intercambios entre centros educativos. Alumnos/as de la ikastola de 3º y 4º de ESO han tomado parte en intercambios con otros jóvenes de Bretaña.

APIRILA

Martxel Balanzategi, Arizmendi Drangons taldeko jokalaria: - Nolako izan zen iazko esperientzia? - Izugarria. Ez zen nire lehenengo urtea, eta hasieran, aurrekoetan bezala, ondo pasatzera joan ginen partiduetara, bueno, eta ahal bazen, irabaztera. Eta irabazten hasi ginen eta konturatu orduko Madrilen geunden. Lehenengo Gasteizen, gero finalerdiak Zaragozan eta Madrilera joan baino lehenago, finala Arrasaten. Partidu hura beti gogoratuko dugu. Herriko jendeak, lagunek… bete zuten Iturripeko kiroldegia eta partidu polita jokatu ostean irabazi egin genuen. Madrilen bagenekien ez genuela irabazteko aukera handirik, tartean lesioak zirela eta, denok ez geunden jolasteko moduan, nik ere lesio batetik irten berri jokatu behar izan nuen. Bi partiduak galdu arren, oso esperientzia polita izan zen inoiz ez nuelako estatu mailako torneo bat jokatu. Hango kantxa, instalakuntzak eta antolakuntza ikaragarriak ziren. - Zer gehiago irabazi zenuen iaz? - Pertsona moduan gauza asko: pertsona berriak jende ona ikusi nuen ezagutu nituen eta lagun oso onak egin. Saskibaloiaz ere gauza berriak ikasi nituen. Oso beste taldeetan eta horrek nire jokoa hobetzera bultzatu ninduen.

Page 26: Memoria, 08-09

UDABERRIKO JAIA ARETXALETAN Udaberriko Jaia, iaz ere, “kukuarekin” batera iritsi zen Apirilaren 25ean ospatu zen hirugarrenez Udaberriko Jaia Aretxabaletan. Batik bat, Haur Hezkuntzako Basabeazpiko familiek parte hartzen dute jai horretan eta iaz 200dik gora lagun egon ziren bazkaltzen. Mendi buelta eginez hasi zuten eguna eta han “Kukuarekin” elkartu ziren. Bueltan jolasak eta talo tailerra. Plazan txosna bat jarri zen sagardoa eta taloa eskainiz. Bazkaltzeko beti bezala menu egokia udaberriari begira: bildotsa burduntzi erara. Tailerrak, ipuin kontaketak eta antzerkia lagun, arratsalde polita pasatu zuten Basabeazpi eta Almeneko irakasle eta gurasoek. Txokolatea janez esan zioten agur “Kukuari” -jaiaren protagonistari- eta Argitxori. Fiesta de la Primavera. Por tercera vez, los padres y madres de Basabeazpi organizaron este bonito día. Para comer, se reunieron más de 200 personas.

GURASOEN FORMAZIOA: NERABEZAROA GAUR EGUN Nerabezaroaren gaineko hitzaldi eta tailerrak DBHko ikasleen gurasoentzat. Bigarren Hezkuntzako gurasoek interesa adierazi zuten Arizmendi Ikastolak egin zuen ikastaro eskaintzaren gainean. Lehenik, nerabezaroa eta kontsumoari buruzko hitzaldia eman zuten bi saiotan Gaztelupen eta Almenen, eta guztira 85 aita-ama hurbildu ziren. Gizakia proiektuko Hirusta taldeko Ilazki Albizuri izan zuten hizlari eta nerabezaroak gaur egun dituen ezaugarrien, kontsumo ohituren… gainean aritu zen. Bigarrenik, interes handiagoa zuten gurasoentzat lau saiotako tailerra antolatu zuten eta hogei bat lagunek hartu zuten parte. Se ofrecieron conferencias y talleres para padres/madres de alumnos/as de la ESO sobre la adolescencia.

LIBURUAREN EGUNEAN IDAZLEAK Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Toti Mtez. De Lezea batxilergokoekin. Hainbat idazleren bisita izan zuten iaz Gaztelupeko ikasleek. Apirilaren 29an Toti Mtez. De Lezea idazlea etorri zen batxilergokoekin egotera. Izugarri ondo pasatu zuten bai ikasleek eta baita irakasleek ere. Bertan izan ziren irakasleen hitzetan “oso komunikatzaile ona da Toti eta ikasleek adi-adi jarraitu zuten berak kontatutako guztia”. Baina ez zen izan IDZtik antolatutako bisita bakarra. Juan Ramon Garairen hitzaldia ere izan zuten Gerra Zibila eta memoria gaia hizpide eta baita Juan Ignacio Montero eta Jon Iñaki Lasaren bisitak ere -biak arrasatearrak eta biak idazleak-. Toti Martinez de Lezea estuvo entre nosotros (con los de bachiller) con el fin de celebrar el Día Internacional del Libro.

Page 27: Memoria, 08-09

BI GUNEREN IZEN ALDATZEA Aurrerantzean, San Viator eta Sanvi Txiki: Gaztelupe eta Arimazubi. Arizmendi ikastolaren sorreraren zutabeetako bat izan zen San Viator; hala ere, gunearen salerosketa eginda eta kongregazioa bertatik joanda, ez zeukan logika handirik indarrean den beste hezkuntza egitasmo baten izena izateak Arizmendi ikastolaren bi gune horiek. 2008ko irailean Kontseilu Errektoreak izen-aldaketa gauzatzeko deialdi irekia egitea onartu zuen, lankideei, ikasle nagusiei eta guraso batzorde kideei proposamenak egiteko aukera zabalduz. Jasotako ekarpenak aztertu eta gero, erabaki zen San Viator Gaztelupe izatea aurrerantzean eta Sanvi Txiki Arimazubi. Izen horiek proposatu zituzten: Edurne Balzategik (Arimazubi) eta Agurtzane Elkorok eta Esther Learretak (Gaztelupe). En adelante, San Viator pasa a denominarse Gaztelupe y San Viator Txiki, Arimazubi.

IKASLEEN ANTZERKI SAIOAK Lau obra aurkeztu zituzten Amaia antzokian Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Amaia antzokian taularatu zituzten iaz DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek euren lanak. Urtean zehar Dramatizazioa aukerako ikasgaian obrak prestatu ondoren, horren emaitza erakutsi zuten Amaia Antzokian. Lau lan antzeztu zituzten: “Hollywoodeko izarra”, “Lan baten bila”, “Amona honekin… kontuz” eta “Gaixo”. Arizmendi Ikastolan hainbat bidetatik landu daiteke zaletasun hau: aukerako ikasgaietan, eguerdietako ekintzetan, Kulturguneak bideratzen duen aisian… Guraso eta irakaslez osatutako taldea ere bizi-bizi aritu zen iaz. Alumnos de la ESO presentaron en el Amaia cuatro obras de teatro. Éstos trabajos se fueron preparados dentro de la asignatura optativa de dramatización que se ofrece en la ikastola

MONDRAGON LINGUAREKIN HITZARMENA Arizmendi Ikastolak akordioa sinatu zuen Mondragon Linguarekin. Mondragon Lingua hizkuntza eskolak eta Arizmendi Ikastolak elkarrekin lan egiteko hitzarmena sinatu zuten, Debagoienan eleaniztasuna sustatzeko asmoarekin. Hori dela eta, hainbat ekimen egingo dituzte elkarrekin aurrerantzean: ingelesezko antzezpenak aurkeztu, ikastunitate didaktikoak eskaini… Erakunde batek zein besteak lehentasunezko helburutzat izan du betidanik ahalik eta hizkuntza gehien eskaintzea ikasleari. Lehenengo ekimena maiatzaren 13an izan zen Arizmendi Ikastolako Arimazubi gunean. Nano ingeleseko antzezpena ikusteko gonbita jaso zuten Lehen Hezkuntzako neska-mutilek. Arizmendi Ikastola y Mondragon Lingua firmaron un acuerdo de colaboración para fomentar el aprendizaje de idiomas entre los alumnos/as de la ikastola. Para ello se organizaran varias iniciativas, además de ofrecer formación.

Page 28: Memoria, 08-09

OSASUNA SORTUZ ELIKADURA PROGRAMA Gurasoentzako hitzaldia Arantza Hernandezek: Litxarrerien kontsumoa: gaur egungo izurria? Osasuna sortuz elikadura programaren azken tailerra, hirugarrena, apirilean izan zen. Lanbide Heziketako Osasungintzako irakasle Arantza Hernandezek gidatu zuen saioa eta litxarrerien gainean aritu zen. Horien ordezkoak zeintzuk izan daitezkeen aztertu zuten eta gaur egungo “izurri” horri buruz hausnartu zuten gurasoek adituarekin. La tercera conferencia dentro del programa de Alimentación y Salud se centro en el consumo de chucherías.

AEDko LITERATUR LEHIAKETA AEDko XXII. Literatur Lehiaketan sari ugari Arizmendi Ikastolako ikasleentzat Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, banatu ziren AEDko 22. Literatur Lehiaketaren sariak. Parte-hartze zabala izan zen: 63 bertso-paper, 45 ipuin, 18 poema eta 3 komiki, eta sari gehienak Arizmendi Ikastolako ikasleentzat izan ziren. Ipuinari dagokionez, eta adin guztietako kategoriak kontuan izanda, honako hauek izan ziren ikastolako saridunak: Nagore Etxeberria eta Maria Aranburu, Miriam Barriocanal eta Ainhoa Barberan, Andrea Unanue, Eneritz Urrutia, Patrizia Etxeberria eta Ane Garzia hirukotea eta Nagore Etxebarria eta Maria Aranburu bikotea. Horiek guztiek bigarren saria jaso zuten. Lehenengo saria, berriz, honako lau lanentzat izan zen: “Etorkizunaren isla” (Jon Barrenetxea eta Maite Carreras), “Bi hizkuntzen lotura” (Odei Marcos), “Ikastrukea” (Ainhoa Urzelai) eta “Euskararen lehenengo abentura” (Arrate Isasi-Isasmendi). Poesian ere jaso zuten Arizmendiko gazteek saririk; lau guztira: Sara Larrabe eta Malen Ruiz de Azuari eman zieten bigarren sari bat eta Eider del Campori beste bat; Nerea Dorronsorok, bestalde, lehenengo saria eskuratu zuen “Euskara” lanarekin eta baita Elene Gallastegik ere beste lehenengo sari bat. Bertsopaperetan, bi sari jaso zituzten: bigarren saria bere kategorian Nahia Zeziagak eta lehenengo saria Eneko Azpiazuk. Alumnos/as de Arizmendi Ikastola logran un número significativo de premios en la XXII edición del Concurso de Literatura que organiza AED anualmente.

Page 29: Memoria, 08-09

EKOKALEAK IDEIA LEHIAKETA Ekokaleak Ideia Lehiaketaren saria Lleidara Iaz lehenengoz jarri zuen abian Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak ideia lehiaketa bat. Hiri-altzari iraunkorra bultzatzeko asmoa du lehiaketak eta hego Euskal Herrian ez ezik, espainiar estatuan ere zabaldu zen lehiaketaren berri Lanbide Heziketako ikastetxeetan. Partaideek bizikleta aparkalekuentzat diseinuak aurkeztu zituzten. Guztira 23 lan aurkeztu ziren. Madril, Toledo, Lleida eta Cuencatik iritsi ziren hamahiru lan eta beste hamarrak Gasteizkoak eta Arizmendi Ikastolakoak izan ziren. Lanbide Heziketako Eraikuntza zikloa izan zen ekimenaren bultzatzailea eta antolatzailea. Lehenengo saria Arnau Vilasecac-entzat izan zen eta bigarrena Oriol Solé-rentzat (biak Collegi Episcopalekoak). Epaimahaia osatu zuten adituak izan ziren: Arrasateko Udaleko obra teknikari Izaro Agirre, LKSko Elisabeth Urrutia arkitektoa eta Arizmendi Ikastolako Eraikuntza Saileko Jokin Agirre. Epaimahaikideen balorazioa oso ona izan zen, lan orijinalak zirela aipatu zuten eta haietako asko erabilgarriak, gainera. Lanak aukeratzeko orduan, irizpide hauek izan zituzten kontuan: diseinua, soiltasuna, orijinaltasuna, aurkezpena eta egiteko erraztasuna. Lehenengo sariaz nabarmendu zuten bideragarritasuna eta bigarrenaren gainean, orijinaltasuna. Irabazleek ordenagailu eramangarri bana eta garaikurra eraman zuten eta eskolak, aldiz, eskanerra. Lanak ikusgai izan ziren Kulturaten. El pasado curso se organizó por primera vez desde la ikastola el concurso de ideas “Ekokaleak” que fue a parar a Lleida. Este concurso intenta recoger ideas para mobiliario urbano sostenible.

MAIATZA

Aitor Axpe, Ekokaleak lehiaketaren arduraduna: - Nola sortu zen lehiaketaren ideia? - XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldietan nabaritzen genuen ikasleak ez zeukatela behar bezalako protagonismoa eta horri erantzuna emateko sortu zen ideia lehiaketa. Bestalde, jardunaldien ekitaldia leku aproposa iruditzen zitzaigun ikasleek egindako lanak eta dauzkaten gaitasunak plazaratzeko, bertara tekniko ugari hurbiltzen direlako. - Zelako harrera izan zuen? Lehenengo edizioa zenez, lehiaketa antolatzen nahiko lanpetuta ibili ginen eta ondorioz berandu kaleratu genituen oinarriak. Hala ere, erantzun ona eduki genuen, kontuan hartuz lana egiteko hiru hilabete eskas eduki zutela. Aurten, berriz, denboraz ibili gara eta lehiaketan parte hartzeko izena ematean oso erantzuna ona eduki dugu: 200 ikasle baino gehiago 30 ikastetxetatik.

Page 30: Memoria, 08-09

XXI. MENDEKO ETXEBIZITZEN JARDUNALDIAK Hirugarrenez antolatu zituen Lanbide Heziketak jardunaldiok eta iazko gaia birgaitzea izan zen Kulturaten maiatzaren 8an egin ziren XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldiak. Hirugarrenez antolatu zen iaz Arrasateko Udalaren laguntzarekin eta LKS Ingeniaritzaren aholkularitzaz XXI. Mendeko Etxebizitza Jardunaldiak. Birgaitzea edo errehabilitazioa gaia jorratu zuten lau hizlarik. LKS Ingeneritzako arkitekto hirigile Jose Luis Azkaratek zabaldu zituen jardunaldiak “Hirigintza, hazkuntzaren paradigma eta birgaitzea” gaiari buruz arituta, eta ondoren Luis Laskurain SUDARESAko gerentearen txanda izan zen: “Birgaitzea: gestioa eta aurrezki energetikoa”. Atsedena hartu aurretik, Ekokaleak Ideia Lehiaketaren irabazleei saria banatu zitzaien. Jardunaldien bigarren zatian, berriz, beste bi hizlari izan ziren: Mikel Landa Esparza arkitektoa eta Gonzalo Arroitia, Vitoria-Gasteiz hirigune historikoa era integralean biziberritzeko agentziako zuzendaria. Lehenak jorratu zuen “Egurrezko egitura berreskuratzea” gaia eta bigarrenak “Vitoria-Gasteiz hiri historikoaren Birgaitzea eta Suspertsea: Proiektu oso baten bi alderdiak”. Birgaitzeko asko dago eta irizpide iraunkorrak erabilita, ingurumenarekiko jarrera begirunetsua hedatu daiteke. Hori izan zen, besteak beste, jardunaldien helburuetako bat, eraikuntza iraunkorraren garapenean aurrera egitea, alegia. Jornadas sobre la vivienda del siglo XXI. La Formación Profesional de Arizmendi organizó, por tercer año, estas jornadas que giraron, esta vez, en torno al reciclaje.

Page 31: Memoria, 08-09

BAZARA ETA TRUKEAK BAZARAk antolatuta, Oioneko ikasleak etorri ziren Arizmendi Ikastolara Euskal Herriko DBHko ikasleen elkartrukea bultzatu nahiez iaz Oioneko ikasleengana joan ziren gureak eta gero maiatzean haiek etorri ziren hona. DBHko batzordekideak, beraz, Oioneko ikastolatik etorri ziren hogei ikasleekin elkartu ziren eguna batera pasatzeko. Ongietorria egin ondoren, bi taldetan banatuta, GOITB bisitatu zuten eta Arrasateko alde zaharra. Gero, Gaztelupeko IDZn elkartu ziren guztiak eta gure bailararen historia, ikastolaren sorrera eta gure ikastola-kooperatiba izaera ezagutzeko saioa egin zuten. Almenen bazkaldu zuten eta horrela, Arizmendi Ikastolako BHko bi guneak ezagutu zituzten. Arizmendi Ikastolako ikasleak apirilean izan ziren Oionekoen ikastolan eta horrela elkartrukea osatzen zen haien bisitarekin. Trukearekin lortu nahi da Euskal Herriko beste ikastola bateko ikasle/irakasleek Arizmendi Ikastola ezagutzea (eta alderantziz), beste ikastola bateko ikasleekin harremanak egitea eta esperientziak konpartitzea. Alumnos/as de la Ikastola de Oion entre nosotros de la mano de BAZARA. Se pretende con esta iniciativa potenciar el intercambio entre jóvenes de Euskal Herria.

SAN ISIDROTAKO DANBORRADA Santa Teresakoek maiatzaren 15ean ospatu zituzten auzoko jaiak Arrasateko Zigarrola auzoko jaiak, San Isidroak, urtero ospatu ohi dituzte Santa Teresako ikasleek. Azken urteotako ohiturari jarraituz, danborrada antolatuta ematen diete jaiei hasiera. Ez edozelako danborrada, baizik eta “Astotxoen danborrada”. Izenari erantzunez, gainera, apropos janzten dira egun horretarako.

Guneko neska-mutil guztiek eta baita irakasle guztiek ere hartzen dute parte eta ikastetxean hasita, auzoan zehar joaten dira danborra astinduz eta hiruzpalau lekutan geldialdiak eginez. Ikasleek oso gustukoa izaten dute ekimen hori. Hiru zuzendari aukeratu ohi dira egunerako: ikasle bi eta irakasle bat. Iaz lau doinu prestatu zituzten eta egunari hasiera emateko marrazki lehiaketa bat ere antolatzen dute. Tamborrada de San Isidro. Los de Santa Teresa participaron en la tamborrada que da inicio a las fiestas de Zigarrola. Es reseñable la participación en este evento de toda la comunidad.

Page 32: Memoria, 08-09

XXII. ESKOLARTEKO ABESBATZEN TOPAKETAK Hogeita bigarrenez ospatu ziren Eskolarteko Abesbatzen Topaketak Uarkapeko frontoian Sei taldek parte hartu zuten Eskolarteko Abesbatzen Topaketetan, 450 neska-mutiletik gora. Hiru ikastetxetako bost taldek kantatu zuten bina abesti eta talde gonbidatuak lau. Amaieran denok batera -ikus-entzuleak barne- Sua amaitzean abestu zuten. Haurrak kantuaren bitartez gozatzea ez ezik, ekimen honek betidanik izan du helburu baita ere elkartzeko topaleku izatea eta kantuaren artea eta gozamena sustatzea. Sarreran jasotzen den diruaren zati bat (%25) Gobernuz Kanpoko Erankunde batentzat bideratzen da. Encuentro de Coros Escolares. La pasada fue la vigesimosegunda edición de estas jornadas en las que participaron más de 450 jóvenes y 6 grupos.

Page 33: Memoria, 08-09

KOOPERATIBISMOA HEZKUNTZAN Escola L´Espill eskola kooperatibatik bi kide izan ziren bisitan Egun osoa eman zuten Arizmendi Ikastolako hainbat kiderekin Escola L´Espill kooperatibako lehendakari Teresa Clva Carnék eta Rafael Guirado Martinez eskolako zuzendariak. Euskal Herrian hezkuntza mailako kooperatibek nola funtzionatzen duten ikustera etorri ziren. Katalunian ikastetxe kooperatiba gutxi daude, Manresa osoan bakarra, eurena. Eskola txikia da Escola L´Espill, 260 ikasle inguru ditu eta Haur zein Lehen Hezkuntza ikastetxea da. Bisita horretan Txaro Iraeta zuzendariarekin egon ziren ikastolako antolamendua, ezaugarriak… ezagutzeko eta Arizmendi Ikastolako pedagogia arduradun Arantza Etxeberriarekin Hezkuntza Proiektuaren berri izateko. Ondoren Haur Hezkuntzaren planteamenduaz aritu zitzaien Arantza Lejarraga, Haur Hezkuntzako orientatzailea eta Olarte bisitatu zuten hango tutoretza partekatua bertatik bertara ezagutzeko. Arratsaldean, Almenen izan ziren LHko bigarren eta laugarren mailakoekin Ikasys Proiektua ezagutzen. Representantes de la Eskola Cooperativa L’Espill de Manresa visitaron Arizmendi Ikastola con el fin de conocer con mayor profundidad la realidad cooperativa ene l sector educativo de Euskal Herria.

BATXILERGOKOAK AGUR BAZKARIA Batxilergoko bigarren mailakoek Arizmendi Ikastolan egindako ibilbideari agur esan zioten Maiatzean, batxilergoko bigarren mailako ikasle guztiak bazkari baten bueltan elkartu ziren ikastolan egin duten ibilbideari agurra emateko. Ekitaldiari trikiti soinuekin eman zitzaion hasiera eta baita amaiera ere. Tartean, ikasle ordezkariei eskerrak emateko aprobetxatu zuen Lurdes Quintanillak ikasle-irakasle mahaiko arduradun gisa. Ikasleek oroigarritzat eraman zuten argazkiarekin batera zeukaten bertsoa abestu zuten amaieran. Gainera, egon zen ustekabekorik ere: Mikel Alberdi batxilergoko ikaslearen ikus-entzunezko muntaia hunkigarriaz disfrutatu zuten, batetik, eta bestetik, ikasturtearen amaieran erretiroa hartu behar zuen Jesus Urkizu irakasleari egindako omenaldia ere izan zen tartean. Comida de despedida de alumnos/as de bachillerato. De esta forma se despedieron estos jóvenes de su recorrido como estudiantes de la ikastola. También disfrutaron de la trikitixa, un audiovisual que prepararon para la ocasión, omenaje a Jesus Urkizu…

Page 34: Memoria, 08-09

ASTE KULTURALA Aste kulturala ekintzaz betetako astea izan zen Apirilaren 20ko astean ekintza ugari egin zituzten Arizmendi Ikastolan (hitzaldiak, pelikulak, ipuinlariak…). Iazkoan bi gertakari hartu ziren ardatz: Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena eta Liburuaren Nazioarteko Eguna. Almenen “Darwin jolasa” prestatu zuten, eta horrela Lehen Hezkuntzako ikasleek aukera izan zuten haren nondik norakoak ezagutzeko. Modu dibertigarrian, gelaka IDZtik pasatu ziren jolasean aritzeko. Darwinen inguruko erakusketa ere antolatu zuten (muralak, argazkiak, liburuak…..). Nagusientzat hitzaldi bi antolatu zituzten: gure bailarako fenomeno musikala eta Gerra Zibila. Aste Kulturalari amaiera blogarekin “jolasean” arituz eman zitzaion. Azken urteotan bezala, bestalde, JUUL bozketa egin zen apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustuko liburua, ilustratzailea, etab…. aukeratu zuten. La semana cultural estuvo llena de actividades. Se tomaron como referencia 2 grandes temas: el 200 aniversario del nacimiento de Darwin y el Día Internacional del Libro.

Page 35: Memoria, 08-09

EKAINA ESKORIATZAKO FERIXIE Ekainaren 6an ospatu zen Eskoriatzako Ferixia hamahirugarrenez Urtero bezala, baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria izan zen ikusgai eta salgai postuetan. 80 postu inguru, horietatik erdiak baino gehiago artisauenak eta gainerakoak baserriko produktuenak. Hogeita bost postu bailarakoak ziren: hamahiru artisauenak eta hamabi baserriko produktuenak. Goizeko lehenengo orduetan, 10:15ean, hasi ziren ume, gazte zein helduak Txorimalo Lehiaketarekin. Gehienak taldean hartu zuten parte eta ordu beteko tartean lana amaituta zuten. Txorimalo onenen sariak hiru txorimalo hauen egileentzat izan zen: Pantxo, Baserritxart eta Etxekoak. Iazko egitarauan nabarmentzekoa izan zen Eriz Magoaren ikuskizuna eta Eskoriatzako I. argazki rallya. Horretaz gain, han egon zirenek izan zituzten beste aukera batzuk ere: gazta dastatzea, Eskoriatzako dantza taldearen saioa, talo postua elizpean… Iaz beste nobedade bat izan zen pilotalekuan antolatu izan den herri bazkaria ezin izan zela egin arrazoi ekonomikoengatik. Hala ere, horren ordez herriko plazan 15:00etan mahaiak eta aulkiak jarri zituzten eta bertan bazkaldu. Por decimotercera vez se celebró la Feria baserritarra de Eskoriatza con alto nivel de participación. También es reseñable el programa que se preparó: además de la exposición y

d d d ó d d l ll f áf l

Ane Arrieta, Sorgin aspertua txorimaloaren egileetariko bat: - Zela egin zenuten iazko txorimaloa? Burua globo handi bat periodikoarekin forratuta egin genuen, gero margotu, ahoa bi erregalizekin egin genion eta hagin bat txikle batekin. Arropak lortutakoan, erratz baten eta fregona baten kirtenekin txorimaloa muntatu genuen nola gelditzen zen ikusteko. Sorginari tripa egiteko periodikoa erabili genuen eta gonari bolumena emateko esfera formako lanpara zahar bat erabili genuen. - Zer iritzi duzu lehiaketaren gainean? Hiru alditan parte hartu dut lehiaketan eta niri asko gustatzen zait lagun artean txorimaloa egitea. Oso ongi pasatu izan dugu. Baina taldearen arabera, lana desberdin banatzen da. Tokatu izan zait dena norberak egin behar izatea eta horrek amorrarazi egiten nau. Haizea dagoenean, txorimaloak jausi egiten dira eta hori “faena” bat da.

Page 36: Memoria, 08-09

IDEIA LEHIAKETA 2.000 euroko saria eskuratu zuen Almeneko ikasle talde batek “Ondo jan-ibili, osasunak igarri” esaldia eta horri laguntzeko propio sortutako logoarekin DBHko 4. mailako talde batek saria irabazi zuen iazko ekainean. Osasun Sailak eskola ikasleei zuzendutako ideia lehiaketa bat jarri zuen abian. Bizimodu osasungarrirako ohiturak sustatzea, hots, elikadura osasuntsua eta bizi ohiturak uztartzea zuen helburu lehiaketak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako talde bat parte hartzera animatu eta sarietako bat eskuratu zuen. Sormen lana tutoretzatik zein plastika eta ikus hezkuntza ikasgaitik bideratu zen eta ikasgela osoak parte hartu bazuen ere, Jon Ander Alberdi eta Leizuri Nuñez ikasleen lana nabarmendu zuen Maite Beitia plastika eta ikus hezkuntzako irakasleak, izan ere, eurak izan ziren egile zuzenak. Sei sari banatu ziren ekainaren 12an, Gasteizeko sari banaketa ekitaldian: nagusia 6.000 eta 2.000 euroko beste bost. Dirua aisialdi edo elikadura osasungarrian inbertitzeko erabili zen. Gasteizeko sari banaketan, saria ez ezik gosari osasungarria eskaini zitzaien irabazleei. Un grupo de alumnos-as de Almen es premiado con 2.000 euros al participar en un concurso de ideas organizado por el Departamento de Salud del Gobierno Vasco.

ERRETIRATUTAKOEI AGURRA Afari agurra zortzi kideri Arteagan Arteagan izandako afariaren bidez Arizmendiko lagunek eskerrak eman nahi izan zizkieten urteetan zehar lankide izandako zortzi laguni. Edurne Arzelus, Maite Esparza Malen Aramburu, Marije Etxaniz, Margari Belategi, Jesus Urkizu, Iñaki Najera eta Belen Zarrabeitia. Urteetan egindako lana eskertzeko asmoz ekitaldi polita prestatu zieten lankideek, afari eder baten ondoren bertsoak kantatuz eta opari eder bana eskainiz. Los trabajadores-as de Arizmendi rindieron un homenaje a ocho compañeros-as para agradecer y reconocer la labor realizada durante los años que trabajaron en la ikastola.

Page 37: Memoria, 08-09

LAGUNARTEKO IGERIKETA TXAPELKETA Arizmendi Kirol Elkarteak Lagunarteko Igeriketa Txapelketa. Arizmendi Kirol Elkarteak taldeko igerilarien denboraldia bukatzeko III. Lagunarteko Igeriketa Txapelketa antolatu zuen ekainaren 13an, Arrasateko kiroldegiko igerilekuan. Txapelketan 140 igerilarik hartu zuten parte: Aloña Mendi Kirol Elkarteko kirolariek, Legazpi taldekoek, Bergarakoek eta Arizmendi Kirol Elkarteko partaideek. Giroa ezin hobea izan zen eta igerilariak gogotsu eta pozik aritu ziren. Guraso asko inguratu ziren txapelketa ikustera. Denboraldia bukatzeko ekintza paregabea! Campeonato de Natación organizado por Arizmendi Kirol Elkartea para el alumnado que ha participado durante el curso en dicho deporte.

ELKARTASUN EGUNEAN GAZTELUPEKO IKASLEAK Elkartasun Egunean Gaztelupeko DBHko ikasleen parte-hartzea Ekainaren 6an, Arrasaten Elkartasun Eguna ospatu zen garapen bidean dauden herrialdeen alde. Aurreko urteetan bezala, Arizmendi Ikastolako ikasleek ere parte hartu zuten ekimenean. Gaztelupeko DBHko gazteek Elkar Heziko proiektuan landutakoa erakutsi zuten bertan jarritako horma-irudietan eta hurbiltzen ziren haur eta nagusiei euren partaidetza eskatu zieten Hezkuntzaren aldeko kanpainarako eta baita ANKUR proiekturako ere (Indiako Mumbaiko eskola eraikitzeko proiektua da ANKUR). Alumnos-as de la ESO participan en el día de solidaridad con los pueblos en vías de desarrollo.

BIZIKIDETZA: BHko ARDATZETAKO BAT Abaroan, Nagusien egoitzan, izan ziren Gaztelupeko DBHko ikasleak Bizikidetza lantzeko ekimen gisa antolatu zuten bisita Gaztelupeko DBHko lehenengo mailako ikasle batzuk. Ikasleak lau taldetan banatuta, tailerrak antolatu zituzten aitona-amonentzat: eskulanak (loreak eta markoak margotu, gatza koloretu eta poteak bete), kartetan egin, txisteak antzeztu, eurekin hitz egin, paseatu…. Rakel Murgiondo irakaslearen esanetan esperientzia polita eta aberasgarria izan zen gazteentzat zein helduentzat. Un grupo de jóvenes de Gaztelupe organiza un día de convivencia en la residencia de Abaroa, en Mondragon.

Page 38: Memoria, 08-09

NESKAK MIRANDAKO FUTBOL TXAPELKETAN Emakumezkoen futbola: lau talde Mirandako txapelketara Casco Viejo elkarteak Miranda de Ebron antolatutako txapelketara Arizmendi Kirol Elkarteko lau talde joan ziren iaz: alebin mailako talde bat, infantil talde bi eta senior mailako beste talde bat. 55 jokalarik osatu zuten espedizioa. Partaide guztiei kopa eta motxila bana oparitu zieten. Aurkari izan zituzten Mirandan, Zamora, Leon, Madril, Gasteiz, Bilbo eta Salamancako taldeak. Berrogei guraso eta lagun joan ziren futbolariekin Mirandara eta, Arizmendi Kirol Elkartekoek egun hori aprobetxatu zuten azken jaia bertan egiteko. Elkarteko boluntario eta arduradunek bi paella eder egin zituzten eta musika eta bonbo hotsak nagusitu ziren. Aparteko giroan, beste behin ere, ikastolako taldeek kolore polita eman zioten txapelketari. El curso pasado participaron cuatro equipos de chicas ene l torneo de futbol de Miranda. Arizmendi Kirol Elkartea aprovechó el encuentro para celebrar el final de la temporada.

ESGRIMAN TXAPELDUNA Igor Zubizarreta txapelduna Gipuzkoako Eskolarteko Esgrima Txapelketan Ekainaren 14an jokatu zen Donostian Gipuzkoako Eskolarteko Esgrima Txapelketa. Bertan parte hartu zuen Arizmendi Ikastolako Igor Zubizarreta ikasleak, eta baita irabazi ere. Koparekin itzuli zen Igor Arrasatera eta kirol horretan jarraitzeko ilusio eta gogo handiarekin. Aurreko ikasturtean bere adineko kategorian Espainiako txapelduna izan zen. Igor Zubizarreta, alumno de 1º de la ESO, ganador del Campeonato Escolar de Esgrima de Guipuzcoa

BIGARREN ESKUKO AZOKA Ekainaren hasieran bigarren eskuko azoka antolatu zuten Gazteluondon Azoka jarri zuten Gazteluondoko ikasleek etxetik ekarritako arropa eta jostailuak eta zabalik egon zen hiru egunetan guraso eta herritarrei. Orain zortzi bat urte hasi ziren antolatzen azoka hori Gazteluondokoak gaztelera ikasgaiaren barneko proiektu baten inguruan. Azkeneko bi urtetan ekintzailetasunari lotuta jarri dute martxan ekimena; hala ere, antolatzaile lanetan laugarren mailakoak aritzen dira. Ekintzak helburu bikoitza du: berrerabilpena eta solidaritatea. Ikasleek erabiltzen ez dituzten objektuak, arropak, jostailuak… ekartzen dituzte etxetik eta gero salgai jartzen dituzte. Ateratzen den dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzat izaten da, Harreman taldearentzat, alegia, eta saltzen ez dena Caristas erakundeari ematen zaio. Gazteluondo organizó un rastrillo con objetos, ropas, juguetes… de segunda mano y lo recaudado lo destinaron a una ONG

Page 39: Memoria, 08-09

UZTAILA

Josu Iriarte, monitore taldeko ikasle ohia: - Zer nolako esperientzia da udalekuetakoa? - Niretzat izugarrizko esperientzia da, urteko asterik onena udalekuetakoa izaten dela esango nuke. Udalekuen magia urtean zehar gutxi egoten zaren jendearekin sortzen den kimika da. Udalekutan 24 orduak batera pasatzen ditugu, ia familia bat gara, denok denei lagundu, elkarrekin haserretu, barre egin... aste betean gauza asko konpartitzen dira eta horrek monitoreok asko batzen gaitu. Monitore izateko umeak gustuko izan behar dira bestela zaila da udalekuen dinamikan sartu eta umeei dinamika hori kutsatzea. Ez da erraza udalekutako esperientzia azaltzea ezagutu ez duenari, bizi beharreko esperientzia baita. -Zergatik da interesgarria monitore izatea? -Jende pila bat ezagutzeko aukera ematen dizu eta ez bakarrik monitoreak, umeak ere urteak pasatu eta gero kalean etortzen zaizkizu aspaldiko kontuekin, nolabait, harremanek bizirik jarraitzen dute. Udalekuetako astean bizi izaten dena ikaragarria da. Beste batzuekin elkar bizitzen ikasten duzu, ardurak hartzen, gauzei lehentasunak jartzen... Jendeak ez du ulertzen, lo gutxi egin, umeen zaratak, egun osoa gora eta behera, eta musu-truk... baina niri diruak ordaindu ezin dezakeen gauza asko ematen dit eta horrekin lortzen dudanak ahalegin guztia konpentsatzen dit.

UDALEKUAK, 2009 Udalekuetan 475 ikasle izan ziren Nabarmen egin zuen gora parte hartzeak iazko uztailean, 75 neska-mutil gehiago. Lehenengo hamabostaldian Otsagi, Acedo, Gares eta Zurizara joan ziren ikasle txiki eta gaztetxoak eta bigarrenean Santiagora bizikletaz DBHko eta batxilergokoak. Ume eta gazte horiekin zazpi arduradun nagusi eta horiekin batera monitore mordoxka bat izan ziren udalekuetan. Garesera hiru txanda joan ziren (bost urtekoak eta 1., 2. eta 3. mailakoak). Lau egun egin zituzten (hirugarren txandakoek zazpi). Acedokoek ere (4. eta 5. mailakoek) zazpi egun. Bi udaleku horietako ikasleek igerilekua izaten dute oinarrietako bat eta bertan jolasak antolatu ohi dituzte begiraleek. Tailer, eskulan eta irteeretarako tartea ere hartu zuten iaz, bide batez ingurua ezagutuz. Otsagira 6. mailakoak joan ohi dira eta Zurizara DBHko 1. eta 2. mailakoak. Batzuek zein besteek zortzi egun egin zituzten eta ikasle horiek, batez ere, naturari lotutako aktibitateak izaten dituzte ardatz: mendi irteerak, eskalada, erreka jaitsierak etab. Gaubelak ere indar handia izan ohi du. Santiagora bizikletaz, DBHko eta batxilergoko 66 lagun joan ziren uztailaren 15etik 24ra. Un gran número de chavales-as participaron en las colonias de la ikastola en Julio.

Page 40: Memoria, 08-09

SANTIAGO BIDEA BIZIKLETAZ, 2009 Santiagoko bidea bizikletaz egitera 66 ikasle joan ziren Uztailaren 15ean irten eta bederatzi egunetan iristeko asmoz irten zen txirrindulari taldea Santiagorantz. Azkeneko etapa, baina, autobusez egin behar izan zuten eguraldia zela eta. Baina hori ere umorez hartu zuten, eta hurrengoan izango zela esanda, pozik itzuli ziren Santiagotik. Castron, kostaldeko bidea hartuta abiatu ziren eta batez beste 75 kilometro egin zituzten egunero, bost bat orduko ibilaldia. Eurei laguntzen hamar arduradun joan ziren. Hirugarrenez abiatu zen iaz Arizmendi Ikastolako talde bat Santiagora bizikletaz. Udaleku hauek berez batxilergoari eta DBHko bigarren zikloari begira antolatzen dira, baina beti animatzen da ikasle ohiren bat ere. Joan aurretik taldean entrenatzen dute bizpahiru aldiz, elkarrekin nola joan behar duten ikasteko eta oinarrizko urrats batzuk emateko. Bidean sor daitezkeen arazoei aurre egiteko furgoneta eta kotxe batzuen laguntza eta babesa ere izaten dute. 66 jóvenes con la ayuda de diez responsables recorrieron en bicicleta parte del Camino de Santiago. Salieron desde Castro y llegaron en nueve días a Santiago. Es la tercera vez que un grupo de Arizmendi Ikastola se lanza a esa aventura-

Page 41: Memoria, 08-09

GURASOEN ARTEKO TRIANGULARRA BORDELEKOEKIN

Hirugarrenez etorri ziren uztailean asteburu pasa Bordeletik guraso talde bat eta lehenengoz, berriz, Mirandatik beste bat.

Arizmendi Ikastolako Kirol Elkartearen iniziatiba izan zen orain hiru urte gurasoen arteko elkartruke hori antolatzea, eta helburu nagusitzat du kirol elkarteetan dabiltzan gurasoen arteko hartu-emana sendotzea. Bihar, larunbata, 10:00etan jokatuko da Ibarran hiruko txapelketa. Lehenengo Arizmendi Ikastolako taldea Bordele ondoko Letemple eta Leporge herrietako taldearekin arituko da, ondoren Mirandarekin eta hirugarren txandan Mirandako Casco Viejo taldeko gurasoak eta Bordelekoak lehiatuko dira. Bazkaria Almenen egingo dute. Mirandako 30 lagunak egun pasa baldin badatoz ere, Bordeletik gaur helduko diren 36ek asteburua osoa emango dute bertan. Arizmendi Ikastolak Galartzan duen aterpetxean egingo dute egonaldia eta igandean Oñati bisitatuko dute, tartean Arantzazuko artzain eskola. Orain arteko trukeetan helburu izan dute, baita ere, bailarako herri bat bisitatzea, eta aurten Oñatiri egokitu zaio txanda. Pessac-eko Nazioarteko Txapelketan egin ziren lagun Bordele inguruko gurasoak eta Arizmendikoak orain urte batzuk, izan ere, txapelketa horretan antolaketa lanetan aritzen dira Bordelekoak eta Arizmendi Kirol Elkartetik sarri joan izan dira bertara; Mirandakoekin, aldiz, iaz hasi ziren harremanak, han antolatzen den futbol txapelketa baten parte hartzen hasi zelarik Arizmendi. Kluben arteko harreman horrek bakoitzak dituen lan egiteko moduak, sortzen zaizkien arazoak eta irtenbideak… kontrastatzen laguntzen die.

El pasado mes de julio, Arizmendi Kirol Elkartea organizó un triangular de fútbol con padres de Burdeos y de Miranda. Es la tercera vez que organizan un evento de este tipo para fomentar la relación entre ellos.

Page 42: Memoria, 08-09

“BIDE EGIN PRESTAKUNTZARI” ERAKUSLEIHOA Debagoieneko Lanbide Heziketako erakusleihoa antolatu zuen mankomunitateak eta Arizmendi partaide izan zen Lehenengoz antolatu zuen iaz mankomunitateak Debagoieneko Lanbide Heziketako Erakusleihoa. Kulturaten izan zen uztailaren 9an. Egitasmo berriaren helburua izan zen bailarak prestakuntzan eskaintzen dituen aukerak erakustea. Horretarako Bergara, Arrasate, Oñati eta Aretxabaletako zentroek azaldu zuten zein heziketa ziklo dituzten. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak bere eskaintzaren berri eman zuen ikus-entzunezko, paperezko euskarri zein zuzeneko informazioa eskainiz irakasle eta zuzendariaren bitartez. La Mancomunidad organizó el curso pasado una exposición sobre la oferta que hay en el valle en torno a la Educación Profesional. Arizmendi participó en el evento.

IKT TXARTELA: HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA ZIURTATZEKO AZTERKETA Hilabete eta erdian Arizmendi Ikastolako 239 irakaslek IKT txartela atera zuten Ikasturte amaiera aldera Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi zen hurrengo ikasturtera begira IKTen inguruko diru-laguntzak jasotzeko ikastetxeek heldutasun teknologikoa adierazi beharko zutela. Horretarako bi baldintza nagusi jarri zituen: egitura mailakoa bat eta IKT txartelarena bestea. Azterketa horren berri maiatza amaieran izan zuten irakasle gehienek eta horregatik denbora askorik ez prestatzeko. Hala ere, irakasleek indarrez hartu zuten asmoa eta ia denak aurkeztu eta atera zuten txartela (%98k). Halaber, bigarren froga bat ere eskatzen zitzaion irakasleen % 20ari eta portzentaje horretatik gora, 76 lagunek, lortu zuten tresna telematikoetako azterketa. 239 profesores-as se presentaron al examen que certificaba buen nivel en las nuevas tecnologías y todos superaron la prueba.

Page 43: Memoria, 08-09
Page 44: Memoria, 08-09

Leintz bailaran, 2009ko abenduan

Hamaika kontu, hamabi hilabete