Memoria, 07-08

40
2007-2008 ikasturteko memoria Hamabi hilabete, hamaika kontu

description

Ikasturteko memoria

Transcript of Memoria, 07-08

Page 1: Memoria, 07-08

2007-2008 ikasturteko memoria

Hamabi hilabete, hamaika kontu

Page 2: Memoria, 07-08
Page 3: Memoria, 07-08

Zer da BH? Galderari nola erantzun? Non entzun dut, zeri lotuta....? Momentu batez begiak itxi eta... bi letra horien esanahia, forma, kolorea aurkitzen ahalegindu naiz. Ahalegin horretan oinarrizko esanahiak aurkitu nahi izan ditut, edukia… ez kanpoko itxura polita, saltzeko hain beharrezkoa dena. Lehenengo bururatu zaidana Arizmendi ikastola izan da, bi hitz oraingoan....bi gunetan gorpuztuta dagoeneko, biak ere dotore gain samarrean; bata Arrasaten, Eskoriatzan bestea baina eduki bakarra bietan. Kanpoaldeetako berrikuntzek barrualdera joatea eskatu didate; barrualdean hustasuna, opari hutsen antzera, ala beste zerbait aurkituko ote dut? Arizmendi ikastolan ez dago sorpresa ezkorrik, barrualdean tinko eusten diren euskarri sendoak sentitu ditut, lau haizeetara zabaldutako hiru ardatzak zutabe beteak baitira: IKTak, Bizikidetza eta Identitatea. Eta momentu horretan espazio beteak, biziak, 12-18 urteko gaztez osatutako bizitzak eraman egin nau, zurrunbilo eran,.... izan ginena, garena eta izango garena aldi berean pertsona ezberdinetan ikusten dudala, baina indar bakarrean, hala ere. Gune 1 + beste gune bat = 3 Hiru ardatz, hiru alde dituen Arizmendi letraren A forma. Hiru talde nagusik osatzen dugun ikastola,...kolorea? batzuetan gorri, berde beste batzuetan... Horrelakoxeak gara gu, gizarte aldakor honi eskaintza sortzailea emateko gertu eta prest dagoen taldea. Otsailean ikus dezakezu zuk ere... begiak zabal-zabalik. Maite Beitia – Arizmendi ikastolako BHko komunikazio arduraduna

Page 4: Memoria, 07-08

IRAILA

Gurasoentzat eskuliburua LMHn eta HHn

2006-07 ikasturtean gurasoekin batera bi etapa horien diseinu berria landu ondoren, 2007-08 ikasturtean hainbat ekimen eta proposamen jarri ziren martxan. Horietako bat izan zen gurasoentzako eskuliburua. Bertan jasotzen da txukun eta garbi Arizmendi zer den, guneetako mapa, helburuak, barne antolamendua, aginte-organoak, hezkuntza proiektua, gurasoen parte hartzea, bi etapa horiek nola ulertzen diren ikastolan, aurrera begira ikastolak dituen erronkak eta 2007-2008rako zerbitzuak. Durante el curso 2007-08 se realizó un manual para los padres-madres tanto en la etapa de Primaria como en Pre-escolar. Recoge muchos de los aspectos importantes a conocer de la ikastola Arizmendi.

Bertso-raperoak: Arizmendiko antzerki taldearen emanaldia

Irailaren 28an Arizmendi ikastolako antzerki taldeak Bertso-raperoak obra estreinatu zuen Amaia antzokian. Lana J.I. Montianok idatzi zuen eta Jokin Labaienek itzuli. Umorez, erritmoz eta edukiz betetako antzezlana eskaini zuen taldeak ostiral hartan eta azaroan Azpeitiko Antzerki Topaketetan parte hartu zuten. Han bideoz jaso zuten emanaldia. KULTURGUNEAren ekimena da antzerki talde hori eta guraso eta irakasleez osatuta dago taldea. Dabid Errasti da zuzendaria. El grupo de teatro formado por profesores-as y madres de la ikastola estrenó su primera obra -Bertsoraperoak- en el Teatro Amaia de Mondragón.

Page 5: Memoria, 07-08

San Migeletako azokan jaki goxoak saldu zituzten Almen gunekoek Irailaren 29an ospatu zen Aretxabaletan San Migeletako azoka. Urtero bezala ikastolako neska-mutilek bizkotxoak, lazoak, bonboiak, palomitak eta sagar dultzea prestatu zuten bertan saltzeko. Batxilergoko 2. mailakoek txosna jarri zuten ikas-bidairako dirua ateratzeko eta DBHkoek eskulan-tailerrak antolatu. Urtero salmentetatik ateratzen den dirua Hiruatxek eskuartean dituen proiektuetarako bideratzen da. El alumnado de Primaria de Almen elaboró varios productos para su venta en la feria de San Miguel en Aretxabaleta. Una parte del dinero recaudado fue, como todos los años, para la ONG Hiruatx.

“IKASYS” proiekturako materiala sortzen

Ikastolen Elkarteak Espainiako Hezkuntza Ministerioarekin hitzartutako proiektu baten parte hartu zuen irakasle talde batek iazko ikasturtean. Ordenagailurako materiala sortu zuten uztailan hasi eta abendua bitartean. Mari Flor Roa, Ana Rosa Urrutia, Miren Jone Urrutia eta Eukene Mondragon izan ziren horretan aritu ziren irakasleak. Proiektuaren asmoa da ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarriarekin lantzea zenbait arlo. Un grupo de profesoras de nuestra ikastola creó material durante varios meses para el poyecto IKASYS de la Federación de las Ikastolas.

Page 6: Memoria, 07-08

URRIA

Italiako ikasle talde bat bisitan Arizmendi ikastolan Urriaren 14an, Trento probintziatik 17-18 urteko hogeita zazpi ikasle eta hiru irakaslez osatutako taldea iritsi zen Arizmendi ikastolara. Elkarrenganako hurbilpena eta elkar ezagutzea helburu izanik, egonaldian denetatik egiteko aukera izan zuten: gure lurraldea ezagutu, kooperatibetara bisitak egin, gure ikasleekin hartu-emana sendotu… Galartzako aterpetxean egin zuten egonaldia eta bertako ikasle eta irakasle talde bat izan zuten aste osoan lagun eta gidari. Martxoan bertako batxilergoko talde bat abiatu zen hara trukea osatuz. 2006an MCCk gonbidaturik Trento probitziatik Lorenzo Guetti institutuko irakasle talde bat etorri zen Debagoienara. Bisita hartan, besteak beste, Arizmendi ikastola ezagutu zuen eta orduan bertan jarri zen elkartrukerako plana abian. Alumnos-as del Instituto Lorenzo Guetti de Trento (Italia) visitaron la ikastola Arizmendi para conocer de cerca la experiencia cooperativa. En marzo los alumnos-as de la ikastola completaron el intercambio mediante la visita que realizaron a Trento.

Ezkurtxo eguna Apotzagan ospatu zen

Egun apartarekin ospatu zen urriaren 20an Ezkurtxoren jaia Eskoriatzako Apotzaga auzoan. Jende asko hurbildu zen bertara eta goitibeherak geratu barik ibili ziren. Aita batzuk tiragomarekin lehian jardun ziren, umetako denborak gogora ekarriz. Sokasaltoka egiteko ama batek Ezkurtxoren abestia asmatu zuen eta han jardun ziren jo eta ke eztarria apurtu arte. Bukaerarako hoztu zuen eguraldiak eta txokolate beroa primeran sartu zen. Borobiltzeko, ezusteko bisita izan zuten, Anjel Alkain ere bertan izan baitzen. Umeentzat itzelezko nobedadea izan zen eta ederto pasatu zuten berarekin Wazemankeko dantza egiten. Ezkurtxo Eguna Jose Aranak udazkenarekin batera antolatzen duen jaia da eta helburu du, besteak beste, haurrei herriko auzo eta elizateak ezagutaraztea. El curso pasado la fiesta de Ezkurtxo se celebró en Apozaga. Organizado por Jose Arana, tiene como objetivo, entre otros, dar a conocer las anteiglesias de Escoriaza.

Page 7: Memoria, 07-08

Erasmus programa dela eta, atzerriko zazpi ikasle ikastolan

Urrian etorri eta abendura arte egon ziren gure artean Turkia, Holanda eta Belgikatik etorritako zazpi ikasle. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin ingeleseko praktikak egin zituzten. Gainera, behaketa lana ere egin zuten eta hori ez ezik, euren herria eta kulturaren berri ere eman zieten ikasleei. Con la ayuda del programa Erasmus, siete alumnos-as de Turquía, Holanda y Bélgica realizaron sus prácticas en la ikastola Arizmendi.

Asteburua Goñin udalekuetako begiraleek

Monitore eskolako 30 lagunek Goñiko aterpetxean pasatu zuten urriaren 27 eta 28ko asteburua aisialdiko arduradunekin eta BAZARAko kideekin batera. Eskolaz kanpoko jardueretan haur eta gazteen artean euskararen erabilera nola sustatu izan zuten aztergai nagusi. Bide batez, mendi buelta bat egin eta ondo pasatzeko aukera ere izan zuten, eta jakina, harremanak sendotzeko ere bai. KULTURGUNEAk bideratuta monitore talde mardula izan zen iazko ikasturtean ikastolan. Talde hori osatzen dute batxilergoko ikasleek eta aurreko urteetan begirale lanetan ibilitako ikasle ohiek. Euren eginbehar nagusia udalekuak martxan jartzea izaten da, baina ez bakarra, izan ere, eskolaz kanpoko beste jarduera batzuetan ere parte hartzen dute. El grupo de monitores-as de la ikastola reflexionaron sobre la utilización del euskera en un fin de semana que compartieron en Goñi.

BH berria: urrian hasi ziren diseinurako lan-taldeak martxan

Bigarren Hezkuntzaren hiru ardatzak kontuan izanik, hiru lan-talde osatu ziren eta urrian bertan hasi ziren lanean. Etapa horrek izango dituen hiru ardatzak identitatea, bizikidetza eta IKTak dira. Azken horren inguruan elkartu ziren urriaren erdialdean zortzi lagun Informazio eta Komunikazio Teknologien atalari buruz hausnartzeko. Lan horretan gidari izan zuten Miguel Angel Prats, Ramon LLull Unibertsitateko irakaslea. Identitatearen ardatzean, berriz, Lanki Ikertegia eta Xamar idazlea. Azkenik, bizikidetzari ere heldu zion beste talde batek. Uno de los retos más importantes del curso 2007-08 fue el nuevo diseño de la etapa de Secundaria. En octubre se formaron tres grupos entre los educadores y directivos de la ikastola para trabajar los tres ejes de dicha etapa: la identidad, la convivencia y las TICs.

Page 8: Memoria, 07-08

XVII. perretxiko eguna ospatu zen urriaren 21ean

Arrasateko herriko plazan ospatu zen XVII. Perretxiko Eguna. Igande goiz hartan 11:00etarako plaza ikaslez beteta zegoen eta mahaiak perretxikoz gainezka. Goizean goizetik eguraldi ona ere lagun izan zuten hara hurbildu ziren herritarrek. Erdigune osoa hartzen zuten mahaiak ez ezik, ingurua ere hainbat ekimenetarako prestatu zen: pintxo lehiaketa, amantalen salmenta, batxilergokoen txosna… Nobedade gisa, txikienek ere parte hartu zuten, izan ere, Umezaintzakoek prestatuta ekarri zuten perretxiko txikien txokoa. Ferixalekuko Urbaltz taldearentzat izan zen perretxiko lehiaketaren lehenengo saria. Bigarrena Sanvi Txikiko Satanas taldearentzat eta hirugarrena Sanvi Txikiko Amanitak taldearentzat. Epai-mahai lanetan Tomas Zubillaga ibili zen. Marrazki lehiaketaren irabazleak, berriz, DBHn Almen guneko Maider Amozarrain izan zen eta LMHn Sanvi Txikiko Irati Lopez. Azkenik, II. perretxiko pintxo lehiaketaren saria J.J. tabernak hartu zuen, “Jarindo” izeneko pintxoarekin. La XVII edición de “Perretxiko eguna” se celebró el 21 de octubre en la plaza de Mondragón. Hubo una amplia participación y los allá reunidos contaron con una buena exposición de hongos y setas, recogidas por los jóvenes y familias de Arizmendi.

Page 9: Memoria, 07-08

2007- 08 ikasturteko lehenengo Kontu-kontaria kalean

Urrian argitaratu zuten ikasturteko lehen Kontu-kontaria Basabeazpiko gurasoek eta hurrengo bi hilabeteetan ia gehienek zuten kalean eurena. Zortzi gunetan ateratzen da aldizkari hori argitara: Santa Teresa, Gazteluondo, Almen, Umezaintza, Olarte, Basabeazpi, Jose Arana eta Sanvi Txikin. Kontu-kontaria guneko aldizkaria da eta ikasturte bakoitzean hiru bat aldiz argitaratzen da. Gurasoen ekimen horri esker, guneko bizitzaren berri izaten dute gainerako gurasoek. Iazko ikasturtean hogei aldizkari baino gehiago sortu ziren guztira. Ezagutu edo kontsultatu nahi izanez gero, webgunean daude ikusgai. Erakusteko moduko lana egiten dute hor dabiltzanek. Eskerrik asko eta zorionak! En octubre vio la luz el primer Kontu-kontari del curso 2007-08. Se trata de una revista que lleva a cabo el colectivo de madres-padres de varias sedes de la ikastola. El año pasado se publicó un total de 20 revistas.

Page 10: Memoria, 07-08

Gaztaina erreak txikien guneetan

Urria eta azaroa izaten dira gaztainak jateko hilabete aproposak. Hori erakusten du, behintzat, ikastolako hainbat gunetan egiten den ekintza horrek, gaztaina erre janak, hain zuzen ere. Iazko ikasturtean Haur Hezkuntzako gune guztiak horretan ibili ziren, kasu gehienetan aitona baten laguntzaz, gainera. Horrelakoetan hark erretzen ditu gaztainak. Arratsalde polita igaro izaten da horrelakoetan eta majo jaten dituzte gaztainak umeek ez ezik ez hain umeek ere, seme-alabak jasotzera hurbiltzen diren guraso, aiton-amona eta gainerakoei ere banatzen zaizkie eta. Al acercarse el otoño, en los centros de Educación Pre-escolar se celebra la típica “castañada”. Invitan a un abuelo de las pequeñas-os para ayudarles en la faena.

Hizkuntza eta Herrien arteko I. Truke Programakoak bisitan

Urrian bisitan izan ziren Garabide fundazioaren ekimenez Hizkuntza eta Herrien arteko I. Truke Programan parte hartu zuten 10 ordezkari. Fundazio horren asmoa da Hegoaldeko herri indigenekin, hots, nortasuna galtzeko arriskuan dauden komunitateekin, kooperazioan aritzea. Bolibia, Guatemala, Txile, Brasil eta Ekuadorreko partaide horiek ikasleei euren herri eta hizkuntzaren berri eman zieten. Organizado por Garabide, los alumnos-as de Secundaria y Bachiller participaron en el primer progama de intercambio entre pueblos y culturas.

AZAROA

Page 11: Memoria, 07-08

Lanbide Hastapeneko ikasleek

GOITBrako dekoratua egin zuten

Harmailatik saiorako dekoratu berria egin zuten iazko azaroan Lanbide Hastapeneko ikasleek. GOITBrekin egin zuten lehenengo lana izan zen, baina ez azkena. Albistegietako dekoratua ere eurak berritu baitzuten geroago. Batez ere, margotze lana egin zuten, baina baita bestelakoak ere. Los alumnos de Educación Ocupacional colaboraron con GOITB realizando parte del decorado del plató.

Basabeazpiko gurasoek antzezpena seme-alabei

Lau urteko haurren guraso talde bat, seme-alabek egindako antzerkiaren inbidiatan-edo, antzerako antzezpena prestatzera animatu zen. Ezuste ederra hartu zuten haurrek gurasoak antzezlanean ikusita! Padres-madres de Basabeazpi realizaron una obra teatral para sus hijos-as

BAZARA proiektua identitatea lantzeko saioetan

Aitor Elizaranek eta Amaia Anterok BHko ikasleekin hainbat lan-saio egin zituzten iazko ikasturtean identitatearen lanketaren gainean hausnartzeko asmoz. Bi orduko saioetan 12-18 urteko ikasle guztiekin izan ziren. Solasaldi horien asmoa, bestalde, ikasleen euskara batzordea eratzea ere izan zen. Responsables del proyecto BAZARA de Arizmendi trabajaron el tema de la identidad con el alumnado de Secundaria.

Page 12: Memoria, 07-08

Ikasleak San Juan de Dios

ospitalean borondatezko lanean 2006-07 ikasturtean Lanbide Heziketako Erizaintzako Laguntzaile zikloko ikasleak San Juan de Dios ospitaleko talde batekin aritu ziren lanean eta emaitzaren arrakasta ikusita, 2007-08an ere ekimena errepikatu zen. Sei ikasle joan zen astero integrazio arazoak dituen talde bati laguntzera. Aipatzeko modukoa da eurekin batera Gabonetarako egin zuten zuhaitza. Osagarri bereziak erabiliz, gainera, Maria gailetak eta bonbillak. El alumnado de enfermería de Educación Profesional colaboró con un grupo del hospital San Juan de Dios de forma voluntaria.

2007ko Eguberritako Postalen Lehiaketaren irabazleak

Ondoren agertzen diren ikasle guztiek jaso zuten saria eta euren arteko lauk sari berezia: Ainhoa Barberan, Nerea Rodero, Haizea Fernandez, Andoni Elduaien, Maitane Dieguez, Ane Arrillaga, Naiara Zubizarreta, Ane Caceres, Marta Garcia, Leire Obregon, Ainhoa Urra, Aiora Diaz de Gereñu, Ane Iria, Elene Uribetxebarria, Maialen San Pedro, Malen Basabe, Naia Zuazubiskar eta Amaia Aranzabal. Amaia Aranzabalek jaso zuen sari nagusia. Zorionak artista talde horri! Las alumnas-os de Pre-escolar, Primaria y primer ciclo de Secundaria participaron con su postal en el” Concurso de Postales de Navidad” que organiza la ikastola.

ABENDUA

Page 13: Memoria, 07-08

Gabonetako Emakumezkoen II. Futbol txapelketa Debagoienan emakumezkoen artean kirolaren jarduera sustatzeko asmoarekin Arizmendi Kirol Elkarteak Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketaren bigarren edizioa antolatu zuen abenduaren 28 eta 29an. Bi egun horietan ia ehun emakumek hartu zuen parte futbolean. Txapelketa hartan Debagoieneko selekzioa ez ezik, Lagunak taldea, Athletic eta Errealeko futbol taldeak ere izan ziren. Arizmendiko Kirol Elkarteak kirolari lotutako hainbat ekimen eramaten ditu aurrera, eta 2006an emakumearen futbolak bailaran zeukan erantzuna kontuan hartuta, beste ekintza hori jarri zuen abian. Los días 28 y 29 de diciembre, organizado por Arizmendi Kirol Elkartea, se celebró la 2ª edición del campeonato de Navidad de fútbol de chicas.

Page 14: Memoria, 07-08

Historia zinearen bidez jardunaldiak antolatu zituen lehenengoz Arizmendi ikastolak

Urtarrilaren 15ean hasi ziren Historia zinearen bidez izeneko jardunaldiak eta beste lau asteartetan jarraitu zuen zikloak. Jon Ander Ramos Arizmendiko irakaslea izan zen jardunaldietako zuzendaria eta lau film aurkeztu ziren Kulturaten egin ziren jardunaldi horietan. Lehenengo saioan Santiago de Pablo unibertsitate irakasleak Cine e historia ¿Una relación confilctiva? hitzaldia eman zuen eta hurrengo lau filmei buruzko testu-ingurua azaltzeko ere unibertsitateko adituek parte hartu zuten. Era honetako ekintzekin ikastolak, besteak beste, herrian kultura sustatzea du helburu. Entre enero y febrero se celebró la primera edición de las jornadas de “La historia a través del cine”. Es un nuevo reto de la ikastola impulsar la cultura en el valle.

Animazio soziokulturala ikastaroa

Lanbide Heziketan Arizmendiko Lanbidek heziketa zikloak eskaintzez gain, zenbait ikastaro ere antolatzen ditu heziketa ez-arautuari erantzuteko asmoz. Horrela, Animazio Soziokulturala izenekoa eman zuen urtarrila eta otsaila bitartean. Partaideek zenbait tailer lantzeko aukera izan zuten: musikoterapia, motrizitatea, jolasak, memoria lantzeko ekintzak, orientazioa eta eskulanak. Hori dena sormena lantzeko eta giro ona sortzeko trikimailuekin. La Educación Profesional de la ikastola Arizmendi además de ofrecer ciclos formativos, organiza cursos dentro de la educación no reglada. En enero imprtió un curso de Animación socio-cultural.

URTARRILA

Page 15: Memoria, 07-08

Danbor hotsak San Sebastian egunean

Gure ikastolak ere ospatu zuen San Sebastian eguna. Egunerako propio egindako amantala jantzi, danborra ondo lotu eta kanpora irten ziren haurrak danborrada doinuarekin batera erritmoz jotzera. También los niños-as de la ikastola Arizmendi celebraron el día de San Sebastian al ritmo del tambor.

Page 16: Memoria, 07-08

Saharako kanpainan parte hartu zuen

ikastolak Batxilergokoek hartu zuten horren ardura ikastolan eta han ibili ziren gelaz gela gainerako ikasleak animatzen parte hartzera. Arroza, dilistak, konpresak, atuna eta azukre kilo asko jaso ziren. Ikastolan jasotako kiloak ezin izan ziren zenbatu, baina bailaran 8.249 kilo batu zen denera. Bestalde, ikastolak 2006-08 ikasturtean Saharako proiekturako jasota zuen diruaren zati handi bat (15.000 euro) iazko ikasturteko kanpainarako bideratu zen eta elikagaiak, medizinak eta ordenagailu eskuragarriak erosteko erabili zen. El curso anterior, con la ayuda del alumnado de Bachiller, la ikastola participó, una vez más, en la campaña a favor del Sahara que se llevó a cabo en el conjunto de Guipúzcoa.

Gatazken trataerarako ildo nagusiak

Bizikidetza da BH berriaren ardatzetariko bat. Horri estuki lotuta dago bitartekaritza. Eta horregatik hasi zen martxan jartzen iaz bitartekaritza zerbitzua ikastolan. Gernika gogoratuz taldean ibilitako Yolanda Muñoz DBHko 1. zikloko gurasoei hitzaldia ematera etorri zen urtarrilaren 24an. San Viator Txiki gunean bildu ziren gurasoek interesez jarraituz zuten hark emandako hitzaldia: Gatazken trataerarako ildo nagusiak. Bukaeran kezkak argitzeko parada izan zuten bertaratutakoek. “Líneas generales para el tratamiento de los conflictos”. Ese fue el tema que trató Yolanda Muñoz en la charla que se organizó para los padres-madres. La ikastola está poniendo en marcha un servicio de mediación como herramienta para mejorar la convivencia dentro de la ikastola.

Page 17: Memoria, 07-08

Urtarrila eta otsaila bitartean Xamar idazlea BH proiektuaren identitatea ardatzaren inguruan bi hilabete horietan hainbat lagun bildu zen Xamar idazlearekin formazio eta orientabideak jasotzeko asmoz. Ikastolako kudeatzaileak, proiektuetako arduradunak, orientatzaileak eta arloko buruak izan ziren bost saio haietan. Orekan, Orhipean eta Euskara jendea liburuen egilea den Xamar idazlea euskal kulturaz aritu zen. Gai asko landu ziren bertan: errituak, ahozko kultura, mitologia, urtearen aroak eta festak… Euskal kultura gertuagotik ezagutzeko parada izan zuten ikastaroan parte hartu zutenek. El escritor Xamar impartió al profesorado de la ikastola un curso en torno a la cultura vasca. Fue una de las actividades que se llevaron a cabocon el objetivo de trabajar el tema de la identidad..

Ikastolak ere ospatu zituen Aratusteak Ohi bezala, inauterietan festa izan zen nagusi txikienen guneetan. Batzuk herrira atera ziren eta beste batzuk majo ibili ziren gunean bertan mozorro eta guzti.

OTSAILA

Page 18: Memoria, 07-08

KULTURGUNEAk patinaje ikastaroa

Santa Teresan Santa Teresa gunean gurasoentzat patinaje ikastaroa antolatu zen iaz. Gurasoena eurena izan zen iniziatiba eta KULTURGUNEAk bideratu zuen ekimena. Bi talde osatu ziren eta hemezortzi gurasok parte hartu zuten. Otsailaren 18an hasi eta martxoaren 13an amaitu zituzten saioak. Impulsado por un grupo de madres-padres de Santa Teresa, KULTURGUNEA organizó un curso de patinaje durante los meses de febrero y marzo.

Ikasys martxan jartzeko Arizmendi ere aukeratuta

Otsailean jakin zen 2008-09 ikasturtean proiektuaren esperimentazioan sartuko ziren 16 ikastoletako bat izango zela Arizmendi. “Opari” horretan zerikusi handia izan zuen ikastolako LMHko hainbat irakasle materiala sortzen ibili izana. Proiektu horri esker, ikasleak ordenagailu eramangarriaren bidez egingo du aurrera bere ikasketa prozesuan. La Federación de Ikastolas eligió junto a otras 16 a la ikastola Arizmendi para llevar a cabo el proyecto piloto de IKASYS durante el curso 2008-09.

Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?

Olatz Pagaldaik zuzentzen duen ikasle taldeak Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona? aurkeztu zuen zenbait gunetan otsailean eta baita Hiruatx GKEak eskatuta geroago Aretxabaletan. Iaz bizi-bizi ibili zen antzerki mundua ikastolan. Batetik, guraso eta irakasleez osatutako Dabid Errastiren taldea inprobisazioan jo eta ke; bestetik, Jose Aranako irakasleak ere antzezpena prestatu zuten ate irekietarako, Basabeazpin ere Zazpi antxumetxoak antzeztu zuen guraso talde batek… El grupo de teatro que dirigió Olatz Pagaldai representó la obra “Zergatik bizi da basoan Txanogorritxuren amona?” en varios centros de la ikastola y en la casa de cultura de Aretxabaleta.

Page 19: Memoria, 07-08

Comenius proiektua: sei lagun gurekin

Poloniatik, Eslovakiatik, Txekiatik eta Ingalaterratik hurbildu zitzaizkigun eta Bruselan aurkeztu beharreko proiektua lantzen jardun zuten ia astebetean. Hurrengo bi ikasturteetan proiektuak jarraipena izan zezan gogor lan egin zuten. Lau egunetako bisitaldi hartan turismo pixka bat egiteko aukera ere izan zuten. Dentro del proyecto Comenius cuatro educadores extranjeros trabajaron durante una semana junto a miembros de la ikastola en el diseño de un proyecto, que de aprobarse, se realizará durante los próximos dos años,

DBHko 3. mailakoek truke

irteera Bretainiara Bretainiako Kemperren egin zuten frantses ikasgaiko 23 ikaslek zortzi eguneko egonaldia. Apirilaren 7an, berriz, hangoak etorri ziren gurera. Bertako 19 ikasleak Diwan eskolakoak ziren eta han ikasgai gehienak bretoieraz egiten dituzte. Hango familietan egin zuten egonaldia eta ingurua bisitatzeko aukera ere izan zuten: Brest, Lokronan, Douarnenez… Sei urte daramatza ikastolak truke hori antolatzen. 23 alumnas-os participaron en el intecambio con una escuela de Bretaña. La ikastola lha realizado dicho intercambio durante los últimos seis años.

Page 20: Memoria, 07-08

XIX. Loramendi lehiaketan ikasle ugarik

jaso zuen saria Iazko edizioan sari asko eman ziren ikastolan eta ezin izen denak aipatu, baina behintzat hona hemen lehen saria jaso zutenak: ipuinen alorrean Matilde Aizpurua; bertsotan Igor Altube, Eider Altube, Beñat Arrieta, Mikel Umerez, Dabid Enekotegi eta Ander Mendikute; amodiozko gutunetan Kizkitza Zillaurren, Ainhoa Barberan eta Lide Arenaza; komikian Leire Izagirre, Izar Gorroñogoitia, Ana Zelaia eta Zuriñe Romero eta grabaketan Asier Lazkano eta Danel Gartzia. Zorionak horientzat, saritutako gainerako 21eko taldearentzat eta, batez ere, partaide izan ziren guztientzat! En la XIX edición del concurso literario de Loramendi muchos premios fueron para alumnas-os de la ikastola Arizmendi.

Xabier Lizaro piano-jolearen bisita

izan zuten gune askok Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako saioak egiten ditu Xabier Lizaso piano-joleak. Iaz ia ikastola osoa busti zuen bere xarmarekin. Gazteluondon Jose Aranan, Umezaintzan, San Viator Txikin, Almenen… egon zen. Ikasle zein irakasleen artean oso balorazio ona izan zuten saioek. DBHn, esate baterako, ikasleek pianoaren tripak ikusi zituzten eta LMHn nahiz HHn musika entzuteko jarrerak landu zituzten ariketen bitartez. Gazteluondoko ikasleek berarekin musika klasikoaz disfrutatzeko parada izan zuten. “Musika klasikoa ikasgelan” saioak helburu bikoitza izan zuen: haurren artean sentiberatasuna piztea eta belarria heztea. Kutxatik bideratzen den ekimen horretan Idazleen Elkarteak ere parte hartzen du. El curso 2007-08 algunas sedes de Pre-escolar y Primaria contaron con la visita del pianista Xabier Lizaso, que entusiasmo a muchos de sus participantes.

Euskararen inguruan guraso topaketak

BAZARAk ikasleekin ez ezik, gurasoekin ere antolatu zituen euskarari buruzko hausnarketak. Bi saio egin zituen gurasoekin. San Viator Txikin lehena eta Galartzan bigarrena. Azken horretan lehenengo tertulia izan zuten eta gero, ondo amaitzeko, afari-merienda. Bi taldetan banatu ziren gurasoak eta BAZARAko partaideak ez ezik, zuzendaritzako arduradunak ere izan ziren solasaldiotan. BAZARA organizó varias sesiones con los padres y madres para reflexionar sobre la utilización del euskara.

Page 21: Memoria, 07-08

MARTXOA

Ikus-entzunezkoa BH proiektuaren inguruan

Bigarren Hezkuntza berria ikastolak nola ulertzen duen erakusteko ikus-entzunezkoa egin zen iazko ikasturtean. Haritzat hiru ardatzak harturik, ikasleen adierazpen eta ekintzen irudiekin osatu zen, batik bat, bideoa. BH etaparen berri gurasoei zein ikasleei emateko aprobetxatu zen bideoa eta LMHtik zetozen ikasleen gurasoek bileretan ikusi zuten ikus-entzunezkoa. Ikusi ez duenarentzat, ikastolako webgunean dago ikusgai. Con motivo de dar a conocer a padres-madres, alumnos-as… cómo entiende y define la ikastola Arizmendi la nueva etapa de Educación Secundaria, se realizó un vídeo. Se puede acceder a él a través de la página web de la ikastola.

Lanbide Heziketakoek Spinning ikastaroa

TAFYD heziketa zikloko irakasleek, formazio iraunkorraren barruan, hamasei orduko Spinning ikastaroa eman zuten Aretxabaletako kiroldegian. Bertan hogeita bat lagunek hartu zuten parte. Kirol aktibitate hori erakusteko hainbat estilo eta modu irakatsi zizkieten adituek. Mankomunitatearekin batera antolatu zen aurreko ikasturtean bezala. Los profesores de TAFYD de Educación Profesional organizaron un curso de spinning en el que participaron más de veinte personas.

Page 22: Memoria, 07-08

Umezaintzan udaberriari ongi-etorria emateko jaialdia

Martxoan ongietorria egin zioten udaberriari umezaintzakoek hippy jaiaren bidez. Bi urtetik sei urtera bitarteko haurrek gurasoei ikuskizuna eskaini zieten arratsaldean. Ondoren guraso eta seme-alabei bideratutako jolasak egin zituzten eta azkenik, inor etxera gosez joan ez zedin lau urteko haurren gurasoek ekarritako pastelak dastatzeko aukera izan zuten guztiek. Pastelik itxuroso eta orijinalarentzako, gainera, saria. Los pequeños-as de Umezaintza dieron la bienvenida a la primavera por medio de una fiesta hippy, que celebraron con sus familias.

Page 23: Memoria, 07-08

APIRILA

Leonardo bekei esker Lanbide Heziketako lau ikasle atzerrira

Leonardo bekak atzerrian praktikak egiteko eskaintzen duen aukeran parte hartu zuen iaz Lanbide Heziketak. Lau ikasle onartu zituzten Italiara zein Ingalaterrara joateko. Alazne Cantero (eraikuntza), Itziar Arkauze (ingurumen kimika), Goizeder Uribe eta Irati Urzelai (analisia eta kontrola) izan ziren aukera bikainaz gozatzeko aukeratuak. Cuatro alumnos-as de Educación Profesional de la ikastola Arizmendi lograron una beca para realizar las prácticas en el extranjero.

Ponte dos Brozos bisitatzen

Arizmendiko sei kide izan ziren apirilean Galiziako Arteixo herritik gertu dauden hezkuntza zentroak ezagutzen. Ane Miren Guemes, Arantza Etxeberria, Unai Busturia, Arantza Arregi, Juan Arbulu eta Jabi Arrieta joan ziren Ponte dos Brozosera. Asmoa IKTen gaineko euren esperientzia aztertzea izan zen. Han eskolan hasten den unetik du umeak ordenagailu eramangarria eta horretan estatuko proiektu bakarra da. BHko etapa berriaren IKTak ardatzari begira egin zen bisita, batik bat. Un grupo formado por seis miembros de Arizmendi viajó a Galicia para conocer in situ la experiencia sobre las nuevas tecnologías en los centros educativos de Ponte dos Brozos.

Page 24: Memoria, 07-08

Udaberri jaia: 280 pertsona

batu ziren jaian Apirilean ospatu zen udaberri jaiaren hirugarren edizioa Aretxabaletan. Besteak beste, udaberriari ongi-etorria emateko asmoz antolatu zen orain hiru urte festa hori lehenengoz eta ordutik egun horretarako antolatzen diren ekintza gehienak urtaro horrekin lotzen dira. Kukua azaltzen zaie haurrei basoan, bildotsa erretzen dute bazkaltzeko… Egun ederra pasatu zuten haur zein helduek, goiz eta arratsaldean ekintza ugarirekin disfrutatuz. El cuco llegó a Basabeazpi junto a la fiesta de la primavera que reunió a muchas familias para su celebración.

AENORen ziurtagiria jaso zuen

Arizmendiko Zerbitzu Orokorrak Ikastolako Zerbitzu Orokorretako unitateak lortu zuen iaz kalitatearen merezimendua eta horrekin batera ISO 9001:2000 izeneko ziurtagiria. Saria banatzera etorri zen Luz Enparanza, AENORreko zuzendaria. Bestalde, Lanbide Heziketak orain hiru urte lortutako ziurtagiriaren aitorpena berresteko aprobetxatu zen. El año 2007-08 AENOR otorgó a los Servicios Centrales de la ikastola el certificado ISO 9001:2000 de calidad.

Arrasateko AEDko Literatur Lehiaketa: sarituen artean ikastolako ikasleak

AEDk antolatutako XXI. edizioan sari ugari Arizmendi ikastolako ikasleentzat izan ziren. Poesian Elene Gallastegi, Alaitz Martinez, Garazi Barberan, Elene Berezibar eta Maddi Iregik jaso zuten saria; ipuinean Maialen Arratibel, Alaitz Martinez, Arrate Isasi-Itsasmendi, Haritz Agiriano, Amaia Sanchez, Idoia Amallabieta, Jokin Mendizabal, Aitor Etxezarreta eta Ainhoa Urzelaik eta bertsopaperetan Ane Aspe, Maddi Labayen, Ane Zuazubiskar, Irune Loza eta Amaia Letonak. Zorionak sortzaile talde horri! Muchos premios en la XXI edición de Arrasateko Literatur Lehiaketa organizada por Arrasate Euskaldun Dezagun.

Page 25: Memoria, 07-08

JUUL kanpaina: irakurzaletasuna bultzatzeko

Irakurketaren animazioa indartzeko asmoz urtean zehar egin zen kanpaina da JUUL. Iazko ikasturtean Arizmendiko LMH osoak parte hartu zuen eta ikasleak gustura ibili ziren liburuak irakurtzen. Ikasle bakoitzak bere bozka egiteko aukera izan zuen eta libururik gustukoena aukeratzeko. Toda la etapa de Primaria de la ikastola participó en la campaña JUUL organizada para impulsar el hábito de la lectura.

Debagoieneko Eskola arteko abesbatzen XXI. topaketa

Azken urteetan bezala, iaz ere Uarkapen ospatu zen Debagoieneko Eskola arteko abesbatzen XXI. topaketa. Iazkoan zazpi talde izan ziren kantari. Amaieran gogoz eta indartsu kantatu zuten zazpi taldeek ikus-entzuleekin batera Gabeko ilunian.

Page 26: Memoria, 07-08

Ikastolaren Egunaren bueltan

ekintzailetasuna Ekintzailetasunari bultzada berezia emanez antolatu zen iazko Ikastolaren Eguneko astea. Azkenean eguna bera, eguraldi txarra zela eta, bertan behera geratu bazen ere, aurreko asteetan gune guztiak murgildu ziren, ekintzailetasuna ardatz harturik, hamaika ekintzatan. Birziklatzearekin lotu ziren gune askotako ekintzak eta gehienetan antolatu zen erakustaldiren bat. En torno al día de la ikastola, los centros se volcaron en la organización de actividades, muchas de ellas relacionadas con el reciclaje. El tema que se eligió propiamente para la semana de la ikastola fue el “ emprendizaje”.

MAIATZA

Basabeazpikoek bi film labur

Lan interesgarria egin zuten iazko maiatzean Basabeazpiko haurrek. Hiruzpalau minutuko bi film labur. Bata Istripua izenarekin eta bestea Bakeroen bizitza. Grabaketa lanetan irakasleak ibili ziren, bai, baina protagonista haurrak izan ziren. Benetako aktore ziruditen, gainera. Bi lan horiek webgunean daude ikusgai. El curso anterior el profesorado de Basabeazpi filmó dos cortos protagonizados por las alumnas-os del centro.

Julio Ibarra hizlari gurasoentzat antolatutako saioetan

Maiatzaren 12 eta 14an izan ziren saioak eta Julio Ibarra saiatu zen galdera honi erantzuten: “No sé euskara. ¿Cómo puedo ayudar a mi hijo/a?”. Bestalde, Iñaki Eizmendi ere izan zen bi hitzaldietan eta 14koan gurasoek nola eragin dezaketen seme-alabaren hizkuntza ohituretan gaiari buruz aritu zen. BAZARAkoek eskaini zuten beste aukera eder bat euskararen normalizazioaren bidean. Julio Ibarra protagonizó una de las charlas organizadas por BAZARA para los padres-madres.

Page 27: Memoria, 07-08

XXI. mendeko etxebizitzari buruzko

jardunaldiak arrakastatsu Lanbide Heziketako eraikuntza alorrekoen eskutik XXI. mendeko etxebizitzei buruzko II. edizioa antolatu zen iazko maiatzean. Eraikuntza eta iraunkortasuna izena hartu zuten jardunaldiok eta gaian adituek hitzaldi interesgarriak eskaini zituzten Kulturaten. Nabarmentzeko modukoa izan zen Luis de Garrido arkitektoarena. Besteak beste, eraikitzeko orduan, egurrak izan beharko lukeen toki nagusia nabarmendu zuen hark eta gaur egungo eraikuntzak bota eta berriak egin beharrean horiek birziklatzeko beharraz ere aritu zen. 45 partaidetik gora izan zituzten jardunaldiek. El arquitecto Luis de Garrido en la segunda edición de las jornadas “XXI. mendeko etxebizitza” organizadas por Educación Profesional de la ikastola Arizmendi.

Arizmendi Bordeleko Futbol Txapelketan bederatzigarrenez Arizmendiko Kirol Elkarteak antolatuta Bordelen izan ziren maiatzean bi talde: 33 ikasle, alebin mailakoak batzuk eta infantil mailakoak beste batzuk. Animatzaile eta lagun izan zituzten, gainera, euren gurasoak, 27 guztira, eta 8 arduradun. Oso gustura ibili ziren partaide guztiak eta alebinetako taldea ia finalerako sailkatu zen. Bourdeaux-ko Nazioarteko Futbol Txapelketa maila handiko txapelketa da eta mundu osoko taldeek hartzen dute parte: Bartzelona, Gironde de Bourdeaux, Bayer Leverkusen, portugaldarrak, polinesiarrak…. Asteburu osokoa izaten da. Irabazteak duen garrantzia alde batera utzi gabe, txapelketa ona gauzatzeko asmoarekin abiatzen dira Arizmendiko partaideak bertara. Baina, batez ere, asteburu paregabea igarotzea izaten du helburu Arizmendiko azken urteetako espedizio horrek. 70 miembros de la ikastola Arizmendi, entre ellos padres y madres, participaron en el fin de semana que se organizó con motivo del Campeonato Internacional de Fútbol de Burdeos.

Page 28: Memoria, 07-08

Maiatzean ospatu zen Arizmendiko batxilergokoen desfilea

Urtero bezala Amaia antzokian erakutsi zituzten ikasleek udarako moda joerak. 90 ikasle inguruk parte hartu zuen giro paregabean, ondoan hamabost irakaslez osatutako taldea zutela. Urteak daramatza Arizmendi Ikastolak ekimen horretan. Ikas-bidaiarako diru iturri izateko sortu bazen ere, mota honetako aktibitateak antolatzeak baditu kontuan hartzeko beste alderdi batzuk ere, ikastolak benetan baloratzen dituenak: taldeko lanean trebatzea, erantzukizunak hartzen ikastea eta, jakina, gozatzea. Azken horri dagokionez, ikasleei gero eta gehiago gustatzen zaie oholtza gainean dantza eta festa giroan aritzea. El 16 de mayo se celebró en el Teatro Amaia el desfile organizado por las alumnas-os de Bachiller.

KULTURGUNEAk antolatuta golf ikastaroa

Arizmendiko langileentzat Bi orduko hastapen saioa antolatu zen Oñatiko Irelore golf zelaian. Bi talde osatu ziren hamaika irakasle animatuta. Hastapen ikastaroa izanik, gehienentzat lehen aldia izan zen eta esan daiteke asmoa bete zela, kirol horrekiko gustua hartzea, alegia. KULTURGUNEA también organizó varias actividades para los trabajadores-as de la ikastola Arizmendi; entre ellas, el curso de iniciación al golf.

Page 29: Memoria, 07-08

Lanbide Heziketako Erizaintzako ikasleak Eroskin

Erizaintzako ikasleek elikadura txokoa jarri zuten maiatzaren 17an Arrasateko Maxi Eroskin. Aktibitate horren asmo nagusia haurrak, gazteak zein helduak elikaduraren gainean heztea izan zen. Lanbide Heziketak duen zikloetariko bat da Erizain laguntzailearena. Egoitzetan, ospitaletan eta psikiatrikoetan lan egiteaz gain, gizartean hezitzaile irudiaren ardura har dezakete erizain laguntzaileek. Hain zuzen ere, ardura hori praktikatzen izan ziren lanbideko ikasleak Maxi Eroskin, elikaduran oinarritutako proiektu baten parte hartu baitzuten eta hura izan zen ekintzetariko bat. Elikadura osasuntsurako informazioa eman ez ezik, jendea ere animatu zuten frutazko brotxetak, irabiakiak eta zukuak dastatzera. Gainera, besteak beste, transgenikoen gaineko informazio interesgarria -eta ez hain ezaguna- eman zuten. El alumnado de Enfermería de Educación Profesional llevó a cabo, entre otras muchas, una actividad relacionada con la alimentación en Maxi Eroski.

WWW.arizmendi.eu: webgune berria

Maiatzean ikastolako familia guztiei bidali zitzaien eskutitz baten ikastolak aurrerantzean izango zuen webgune berriaz ohartarazten zen. Ikastolako Elkarteak abian duen aplikazioari esker webgune dinamikoagoa eta argiagoa sortu ahal izan da. Hobetzekorik baldin badu ere, komunikazioan eta eraginkortasunean segituan igarri ziren abantailak. La ikastola Arizmendi pusó en marcha su nueva web, una web más dinámica y efectiva.

Page 30: Memoria, 07-08

Batxilergoko ikasleen azken jaia

Ehun ikasle inguru bildu ziren Almeneko jantokian azken jairako, azterketa guztiak amaitu ondoren. Bazkari aurretik omenaldia eskaini zieten Mañole Ezenarro, Jesus Urkizu eta Xabier Barrutietari. Akordeoi doinua eta bi ikasleren agur dantza izan zuten lagun omenaldian. Bazkaldu eta gero irakasleek egindako argazki-muntaia izan zuten ikusgai. CDan grabatuta eraman zuten etxera hura oroigarri gisa. Selektibitatea zain zuten orduan, baina bistan da ondo saiatu zirela ikasketa lanean, denok gainditu baitzuten froga. Los jóvenes de segundo curso de Bachiller celebraron el fin de curso unos días antes de concentrarse en la dura tarea de la preparación para la selectividad.

Familiak eta elikadura proiektua

Zure beharraren arabera jan. Izen horrekin antolatu zuten Lanbide Heziketako Osasun arloko irakasleek gurasoentzako hirugarren tailerra. Basabeazpin izan zen hura maiatzaren 20an. Ikasturtean zehar beste bi egon ziren, bata Eskoriatzan, Jose Aranan, eta bestea Arrasaten. San Viator Txikin eman zioten amaiera proiektuari. Osasunak haur eta gazteengan duen garrantziari begira antolatu zituzten tailer horiek Lanbide Heziketako adituek eta ekimenak oso parte hartze ona izan zuen. Talleres en torno a la alimentación para madres-padres de Primaria organizados por especialistas de Educación Profesional.

Page 31: Memoria, 07-08

Zernolako Olinpiadan iaz ere San Viatorreko

ikasleentzat saria DBHko 1. zikloko ikasleek bosgarren saria jaso zuten maiatzean Polo Garaian izan zen ekitaldian. Lehenago Gomiztegira (Arantzazuko artzain eskolara) egin zuten bisita eta sari ostean Hip-hop estiloko musika emanaldiaz gozatu. 35 bat partaide izan ziren iazko ikasturtean Zientzia, Teknologia eta Gizarte gaiak uztartzen dituen lehiaketan. Elhuyarrek antolatzen du olinpiada hori eta 2006-07 ikasturtean 1. eta 2. postuak lortu zituzten San Viator gunekoek. Eskarmentua izan badute Ruben Eriz, Igone Ajuria eta Arantza Garai irakasleek. Zorionak talde osoari! El alumnado de Secundaria de San Viator ganó el quinto premio en las Olimpiadas Zernola, organizadas por Elhuyar.

Page 32: Memoria, 07-08

EKAINA

Patin sugearen 3. edizioa egin zuten

Lanbide Heziketako TAFYD zikloko arduradunek Aretxabaletako Iralabarri plazan antolatu zuten ekainean III. Patin sugea. Parte hartu zuten guztiak gerritik helduta sugea osatu zuten eta elkarrekin 500 metrotako ibilbidea egiten saiatu ziren. Horren inguruan Iralabarri plazan umeentzako irristaketa aktibitateak prestatu zituzten eta baita jolasak, hockey partidak eta zirkuituak ere. El ciclo de TAFYD de Formación Profesional organizó, por tercera ve,z la actividad Patin Sugea, intentando recorrer sobre sus patines, sin soltarse, 500 metros.

Arizmendi Kirol Elkarteak azken jaia

Arizmendi Kirol Elkarteak azken jairako plan ederra antolatu zuen iaz. Hasteko, goizean zehar lagunarteko txapelketa. 60 bat lagun bildu ziren -guraso, jokalari, entrenatzaile eta arduradunak- eta badmintona, areto futbola eta saskibaloian aritu ziren. Zortzi talde osatu zituzten, denak nahastuta, eta bata bestearekin txandatuz jolastu zuten. Ikasturteari amaiera egokia emateko, ondoren Almeneko jangelan bazkaldu zuten. Arizmendi Kirol Elkartea celebró el fin de curso con un campeonato amistoso y una comida para sus participantes.

Page 33: Memoria, 07-08

Ikasle guztiek gainditu zuten selektibitatea

Iazko ikasturtean ere Arizmendiko ikasle guztiek gainditu zuten selektibitateko froga. Ekaineko deialdira aurkeztu ziren gehienak, 63 ikasle, eta denek gainditu zuten froga. Bigarren deialdira, uztailean, hamaika ikasle aurkeztu ziren eta horiek guztiek ere gainditu zuten selektibitatea. Zorionak unibertsitaterako bidean jarri ziren ikasleei! Todo el alumnado que se presentó, un total de 74 alumnos-as, aprobó el examen de selectividad.

Ohi bezala, bizikleta igoerarekin eman zioten amaiera ikasturteari

Almenen LMH eta DBHkoek ikasturtearen azken egunean Torrebasoko igoera egin ohi dute. Azken jaiko klasikoak dira hori eta futbol partidua; LHko 1. mailakoek hankak lotuta DBHko 4. mailakoen kontra jokatzen duten futbol partidua, alegia. Iaz, gainera, Murua anaia-arrebek trialsin erakusketa eskaini zuten. Aitor Muruak munduko trialsin txapelketan maila ona lortu zuen iaz. En Almen celebraron el día de fin de curso, entre otras actividades, con la tradicional subida a Torrebaso en bicicleta.

Page 34: Memoria, 07-08

Familia irteera egin zuten Lasturrera

Basabeazpi guneko familiak Lasturren izan ziren egun pasa ekainean. Ume eta guraso, guztira 80 bat lagun animatu ziren irteera horretan parte hartzera. Goizean ateri izan zutenez, gustura ibili ziren mendi bueltatxoa eginez. Gainera, errotak eta gaztandegia bisitatzeko aukera ere izan zuten. Pilotalekuan bazkaldu ondoren, arratsaldean zezentxoekin disfrutatu zuten. Sasoi horretan ez zen irteera bakarra izan; ekainean maiz antolatzen dituzte gurasoek gelako edo guneko irteerak eta. Hilabete horretako asteburuak aproposak dira ikasgelako haurrak familian eta elkarrekin eguna igarotzeko. Varias familias de Basabeazpi participaron en la salida organizada por los padres-madres a Lastur.

Arizmendi ikastolako neska talde bat Mirandako futbol txapelketan

LMHko 6. mailako 29 ikaslek hartu zuen parte txapelketan. Larunbatean goizean goiz irten eta 22:30ean iritsi zen neska koadrila Arrasatera egun osoko partida jardunaldia jokatu ondoren. Gune guztietako ordezkariak -Santa Teresa, San Viator Txiki, Gazteluondo eta Almen- animatu ziren txapelketan parte hartzera. Arizmendi lehenengoz joan zen iaz neska taldearekin Mirandara. Garikoitz Ibarzabal KULTURGUNEko arduradunaren hitzetan “oso pozik ibili ginen. Aurkariek izugarrizko maila zuten. Han izan ziren, besteak beste, Bizkaiko selekzioa, San Nicasio taldea, Gaztela eta Leoneko ligako txapelduna, Leganes, Madriden jokatzen den ligako txapelduna…” Arizmendi Kirol Elkarteak antolatu zuen irteera. Un equipo de fútbol de chicas de la ikastola Arizmendi participó por primera vez en el Campeonato de Fútbol de Miranda.

Page 35: Memoria, 07-08

Eskoriatzako 12. ferixie ospatuko zuen Arizmendi ikastolak

100 postu inguru, txorimalo lehiaketa, kalejira… denetatik izan zen iazko 12. ferixien. Etxaflero jaurtiketarekin eman zitzaion hasiera egunari eta txistularien kalejirarekin batera prestatu ziren postuak, 10:00etan ekin baitzitzaion baserriko produktuen eta artisautzaren XII. Ferixari. Guztira 87 postu izan ziren iaz: 53 artisautzarekin lotuta, barazkiei dagokiela 31 eta zenbait tresneriaren inguruan lau. 37 taldek eman zuten izena txorimalo lehiaketarako. Goizean zehar, gainera, gazta dastatzea, trikitilariekin kalejira, enbor mozketa… 14:00etan, berriz, ferixako postuen eta txorimalo lehiaketaren sari banaketa egin zen plazan eta baita errifa zozketa ere. Jaiari amaiera herri bazkariak eman zion. 360 lagun elkartu ziren gonbidatuak eta haurrak barne. Hau guztia aurrera ateratzeko 140 lagun aritu ziren lanean, besteak beste, ikastolako lagunak eta Arizmendiko langile eta gurasoak. La décimosegunda edición de la Feria de Escoriaza reunió a una multitud de participantes que pudieron gozar de la tradicional artesanía y de un fenomenal ambiente.

Azken jaia ospatu zuten gune guztiek

Ekainaren erdialdeko asteetan esan ohi zaio agur ikasturteari. Horrela egin zuten ikastolako haur eta gazte gehienek iaz ere. Agur jaian inoiz ez da falta izaten ikasleen dantza, antzerki, koreografiarik… ezta luntx edo merienda gozorik ere. Jai berezia izaten da denontzat. Los pequeños-as celebraron el fin de curso con bailes, obras de teatro, desfiles y diversión.

Page 36: Memoria, 07-08

Ekainaren 19an Arizmendiko lankideek bederatzi irakasleri agur-bazkaria eskaini zieten

Arteagan izandako afariaren bidez Arizmendiko lagunek eskerrak eman nahi izan zizkieten urteetan zehar lankide izandako bederatzi laguni. Alde batetik, Ferixalekuko Pili Amunarrizi; Almen guneko Goio Besa, Koldo Irizar, Mañole Ezenarro, Bego Munitxa eta Bingen Zamalloari; San Viator Txikiko Aurora Peña eta Amaia Azpiazuri eta Umezaintzan zein San Viator Txikin lan egin zuen Rosa Aranzabali. Pili, Koldo, Rosa, Aurora eta Amaiak iazko ikasturtean hartu zuten erretiroa eta beste laurek 2008-09an. Urteetan egindako lana eskertzeko asmoz ekitaldi polita prestatu zieten lankideek, afari eder baten ondoren bertsoak kantatuz eta opari eder bana eskainiz. Los trabajadores-as de Arizmendi rindieron un homenaje a nueve compañeros-as para agradecer y reconocer la labor realizada durante los años que trabajaron en la ikastola.

Page 37: Memoria, 07-08

UZTAILA

2008ko udalekuak: Gares, Otsagi, Acedo, Zuriza eta E.H.ko bira

402 ikaslek hartu zuten parte uztaileko udalekuetan, ia txanda guztietan aurreko ikasturtean baino neska-mutiko gehiago. Eurekin batera joan ziren bederatzi arduradun eta 57 begirale. Nafarroan izan ziren udaleku gehienak. Gares, Otsagi eta Acedon Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izan ziren; Zurizan zein bizikletaz egin zen Euskal Herriko biran, berriz, ikasle nagusiak: DBH eta batxilergoko gazteak. Las colonias de 2008 reunieron a 402 participantes y fueron motivo de diversión y satisfacción para sus participantes.

Page 38: Memoria, 07-08

Bideoan Otsagiko udalekuetako egun bat

Nola ibiltzen dira seme-alabak udalekuetan? Zein da euren eguneroko jarduera? Horri guztiari erantzuna eman nahiz-edo sortu zen iazko Otsagiko bideoa. Otsagiko udalekuetako irudiak hartu eta bideoa prestatu zen bertan egon zirenek eta gainerako guztiek ikusteko. Neska-mutikoentzat zein arduradunentzat hango egun bat nolakoa izaten den erakusten du bideoak. Lan polita egin zuten udalekuetako arduradunek eta Lehen Hezkuntzako kudeatzaile Aintzane Gardokik. Hau ere, beste ikus-entzunezko guztiak bezala, webgunean dago ikusgai. Con la intención de dar a conocer a los padres-madres cómo es un día de colonias, el julio pasado se realizó un vídeo que muestra el día a día de las colonias de Otsagi.

Udalekutako blogak arrakasta handia

Besteak beste, udalekuetako berri emateko sortu zen iazko ikasturtean lehenengoz Arizmendi ikastolako udalekuetako bloga. Bertan sartuz gero, ikus zitezkeen sarri samar zintzilikatzen zituzten argazki eta irudiak eta horiei buruzko adierazpenak. Oso gustura hartu zuten guraso askok KULTURGUNEKOek martxan jarri zuten ekimen hura. Hartu-emana bermatzeko tresna egokia izan zen. Los respondables de las colonias crearon una blog, entre otras cosas, para enseñar mediante fotografías las actividades que iban realizando día a día.

Page 39: Memoria, 07-08
Page 40: Memoria, 07-08

Leintz bailaran, azaroaren 25ean

Hamaika kontu, hamabi hilabete