Mem oria 10.03.04

27

Transcript of Mem oria 10.03.04

Page 1: Mem oria 10.03.04
Page 2: Mem oria 10.03.04

ANDER ROGRIGUEZ KORTANAROA OLEAGA BARANDIKA

Page 3: Mem oria 10.03.04

ZENTROA

HIRIA

AUZOA

GIZARTEA

ZENTROAREN KOKAPEN ESTRATEGIA ETA FUNTZIONAMENDUA

Gaur egun, gizarteko patologiak tratatzeaz arduratzen diren ekipamentuak isolatzeko, ezkutatzeko eta azken finean “guetto” bihurtzeko joera nabarmena dagoen gizartean bizi gara (ingurura begi-ratu besterik ez da egin behar jarrera orokorra zein den antzemateko: beharrezkoak dira antzeko zentroak, bai, baina norberaren auzoetan ez bada hobe). Hortaz mendietan, hiruguneetatik urrun… kokatuak izan dira gisa honetako ekipamentuak, bertako “gaixoen” patologiak kutsakorrak bailiran, eta ondorioz, hauek isolatzeak ekarri ditzakeen terapia kalteez gain, kokapen estrategiko egoki batek po-tentziatu ahal dituen onurak aprobetxatu gabe. Gure proiektuan, zentroak, patologia fisiko/sensorialak, sozialak eta psikologikoak tratatuko dituen zentroak, “gaixoari” gizartean integratzeko eta gizarteko legeen menpe modu autonomoan bizi ahal izateko “terapia” eskeiniko dio. Donostiaren satelitea den Billabona hirian kokatzen da zentroa (2. mailako hiri satelitean); billabonan bertan aldiz, hirigunetik hurbil geratzen da (isolatu gabe) baina neurri batean ere “bananduta”. Gure zentroa esanahi puruenean SACEM lantegia zenaren barnean garatuko dela esatea afirmazio guztiz okerra da. Ezinezkoa da gizartera saltoa fase bakar batean ematea, ondorioz, terapiak, patologia maila ezberdinak garatzeko terapia azpimaila ezberdinak eskeintzen ditu : ZENTROA+AUZOA+HIRIA+GIZARTEA.

Page 4: Mem oria 10.03.04

HIRI MAILAKO AKTIBAZIO/ERREGENERAZIOA

Konparatzen baditugu aktuazio eremua (Sacem eraikina+inguruak) eta Billabonako hiria, ohartuko gara, aktuazioak berak hiriari azalera landu mailan ia %35 bat gehiago eskeintzen diola. Hortaz guztiz beharrezkoa ikusten dugu aktuazioa bera hirian gaur egun dagoenaren osagarria izatea (konplemen-tarioak), edo bertze hitzetan, orain arte dagoenak eskeintzen duena eta aktuazioak eman dezakeena batzea emaitza indartsuago bat jaso nahiean. Hortarako Billabonan eta batez ere ibai inguruan kokatzen diren aktibazio puntuak aztertu dira bai kokaleku, distantzia eta oinezko ibilbide denboraren arabera. Hona hemen proiektuak proposatzen dituen erabilera nagusi eta baita aktuazio puntualak ere:

0-EREMUA: Industriarako eremua. Industria garbiak deitzen direnak proposatzen dira, lanak eta etxebizitzak batak bertzearen alboan elkarbizi dezaten. (soinu eta kontaminazio aldetiko baldintzen arabera aukeratuko dira erabilera industrialak). Hirian bertan lan núkleo bat egoteak Billabona “ciudad dormitorio” huts bilakatzea ekidin nahi du.

1-AUZO TERAPEUTIKOA: Zentroko lehenengo fasea gainditu eta gero bigarren gizarteratze fasea emanen den eramua da hau. Beraz, zentroaren parte da eta bertako jendea biziko da hemen, nahiz eta auzoa, hiri mailako auzo bat gehiago ere baden. Hau da, Billabonako edozein hiritarrek dauka auzoan ibiltzeko eta aktibitatek gauzatzeko aukera: antzokia eremu honetan kokatzen da, baina baita zentroak eskeintzen duen eta hiriak erabili dezakeen soinu naturalentzako eremua ere bai adibidez.

2-AROMATERAPIA: Zentroak hiriari eskeintzen dion gune berria, zentroaren ekialdeko eremuan.

3-ETXEBIZITZEN ERAIKITZEA: Zentroaren ekialdean, ibaiaren bertze aldean, etxebizitzak eraikitzea eta ibai ertzaren tratatzea proposatzen dira. Bertan etxebizitzak eraikiz, ibaiaren alde hortako Billa-bonari bukaera bat ematen zaio. Etxebizitza hauetan %40-a alokairuzkoak planteatzen dira, zentrutik igaro diren eta Billabonan bizitzen geratu nahi duten “gaixo izandakoentzako” (3. fasea litzateke, hiriratzea, jada zentroaren kontrolik gabe, baina honen hurbiltasunean) eta bertze %60 etxebizitza librea bezala aurreikusten dira.

4-HIRI BERDEGUNE SOZIALA+(LAN EREMUA): Zentroaren iparraldeko gunea, ia eraiki gabea eta paisai aldetiko tratamentu batekin proposatzen du gure proiektuak. Orube hau hiriaren erdigune puntuan kokatzen da, gaur egun, eta zentraltasun hori areagotuko da Billabonak hazteko trenbidearen bertze aldera salto egiten duen momentuan. Ondorioz, etorkizunerako espazio hau eraiki gabe er-reserbatuko da: Eremu honek hiri mailako berdegune sozial moduan aunitz eskeini dezake, horrelako espazio zabalik ez daukan hiri batean. Hiri berdeguneak onura psikologikoak aportatzen dizkio hiritar-rari, urtaroen aldaketak eta denboraren pasatzea transmitituz.

Berdeguneak, kokapenaren arabera ere, (kasu honetan puntu guztiz zentrala), hiritar guztiak maila berdinean erabiltzaile bihurtzen ditu, hauen arteko loturak eraginez, (adibidez harreman intergenera-zionalak osatuz, adinaren araberakoak). Are gehiago, horrelako guneen agertzeak isolatze domes-tikoa guttiagotzen du.ela demostratua dago, (interesgarria izan daitekeena “ciudad dormitorio”-n bihurtzeko joera daukan Billabona hirian). Hiri berdegune sozial-ak aktibitate mailan eskeiniko dituen erabilerak hurrengoak izanen dire: terapia, zerbitzuak eta lana. Terapia mailan meditazio guneak eta sozialki berdeguneak suposatzen duena edukiko ditugu. Zerbitzu mailan aldiz jatetxea, logela ko-munitarioak eta zerbitzu higienikoak. Eta lanari dagokionez, gune honetan sortzen diren lanpostuak, zentrotik pasatutako eta jada gizarteratu den jendearentzako erreserbatuak egonen dira. Hiriko jende ezberdina erlazionatuko den eremuan lan egiteak, hirian integratzea ahalbidetuko die eta. Hona lanpostuen sailkapena: 1-lorategigintza lana. 2-garbiketa lana. 3-Jatetxean sukaldari eta zerbitzari lanak. 4-aterpetxeko harrera + garbiketa lanak. 5-eremuaren segurtasuna bermatzea.(Santiago bidearen gaiari kritika: pentsatzen dugu gaur egun gehiegikeriaz erabiltzen dela Santiago bidearen kontua, badirudi eta orain leku guztietatik igarotzen dela. Leku bakoitzean honentzako eki-pamentuak eta monumentuak eraikitzea lekuz kanpokoa iruditzen zaigu eta hortaz proiktuak erabilera hauek berrinterpretatu eta modu orokorrago batean planteatuko ditu).

5-KIROLDEGIKO BERDEGUNEA: Jada ibai ertzean kokatzen den eremua da, kiroldegiaren beharrei erantzuten diena.6-PASEALEKUA: Hau ere lehendik eraikitakoa da, hiriaren ipar aldetik kiroldegi alderako luzeeran sortzen den ibai ertzeko pasealekua.

7-ERREFERENTZIA BISUALAK ETA ORIENTATIBOAK: aipatutako guneak, bai lehendik zeudenak bai proiektuak planteatzen dituenak elkarlanean sartzea da helburu eta hortarako hiri mailako eskeman azaltzen den moduan bisualki eremu batek hurrengoarekin harremana bilatzen du. Hortaz gain, 3 puntu estrategikotan (zubien kokatze puntuentan) altuerako eraikin erreferentzialak proiektatuko dira, hiri mailako aktuazio osoaren erreferentzia orientatibo moduan.1. ALTUERAKO ERAIKINA: etxebizitza eraikina, aktuazioaren kostuei aurre egiteko sostengu eko-nomikoa.2. ALTUERAKO ERAIKINA: Sacem sarrera markatuko duen bulego/administrazio eraikina. 3. ALTUERAKO ERAIKINA: Telefonikako dorrea industria gunean.

Page 5: Mem oria 10.03.04

HIRI MAILAKO AKTIBAZIO PLANA

Page 6: Mem oria 10.03.04

HIRI AKTIBAZIO PLANGINTZA

Page 7: Mem oria 10.03.04

KOMUNITATE 2FISIKO PSIKOLOGIKOAK

++KOMUNITATE 1

FISIKO SOZIALAK

HEZKUNTZAKULTURAL KOMUNITARIOA

LAN EREMUAHEZKUNTZASOZIAL KOMUNITARIOA

KOMUNITATE 3PSIKOLOGIKOAK

AUZOAHIRI SIMULAZIOA HIRIA

GIZARTEAINDIBIDUOA

ZENTROA

ETXEBIZITZAK(gaixo gizarteratu+hiritar arruntak)

BIZITZAHEZKUNTZA

HIRI BERDEGUNE SOZIALA(LAN EREMUAK)

FUNTZIONAMENDUAREN METODOLOGIA

Page 8: Mem oria 10.03.04

AUZO TERAPEUTIKOA ETA BERE BIZTANLEAK

“Gaixoak”, hasierako patologia maila okerrena gainditzen duenean (bai jada terapia fase bat gauzatu duelako edo bertzerik gabe bere patologiak hain egoera larria exijitzen ez duelako), auzo terapeu-tikoan jarraituko du bere tratamentua. Zentroko eraikinean bizi denak kontrol maila haundia edukiko du, ezpaitu bizitzeko autonomia gaitasun nahikorik. Auzoan bizi dena aldiz bertze maila batean egonen da, eta bizitzeko autonomia edukitzen “ikasiko” du bertan. Auzoa, hiri simulazio bat den momentutik, berau izanen da patologia pairatzen duenarentzako terapia eremu (eremu hau, oraindik ere zentroko langileen kontrolpean egonen da, baina lehenengo terapia fasean baino ”askeago” izanen da ”gaixoa”). Auzoan, bizi ahal izateko eguneroko lan arruntak egin beharko ditu patologiadunak, eta lan munduan murgiltzeko hezkuntza ere jasoko du. Honetaz gain, partzialki edo planaren zehaztapenak exijitzen duen mailan, zentroan terapia klaseak jasotzeko aukera ere aurreikusten da. Hiru izanen dira auzo terapeutikoan biziko diren pertsona motak, eta printzipioz, auzoa terapia baten eremu denez, bertan biziko diren sujetuen artean ez da familia egituraketarik emanen:1-patologia sozialdunak2-patologia fisiko/sensorialdunak3-patologia psikologikodunak

FISIKOSENSORIALA PSIKOLOGIKO

EMOZIONALATRATATUKO DIREN ARAZOAK

SOZIALA

drogak

apatiaelbarrituak

gorrak

komunikatu

informatu

NATURA

NATURA

NATURA

PERTSONA _____________________ESPAZIOA

NATURA

NATURA

NATURA

NATURA

inbestigatu

INTERAKZIOA

itsuak

desoreka

inmigrazioa

indarkeria

TERAPIA

IKERKUNTZA

GAIANola eragin dezakete bai espazio eraikiak baita espazio naturalak ere patologia hauen terapian?

ORIENTAZIOA

Page 9: Mem oria 10.03.04

ZENTROAREN KONPETENTZIA EREMUAK

Page 10: Mem oria 10.03.04

AUZO TERAPEUTIKOAREN EZAUGARRIAK

Proiektuaren helburua edo arazoa, hasierako berdina mantentzen da orain ere bigarren fase honeta-rako: zer eta nola aportatu dezake espazioak terapiaren onurarako?

1-ESKALA: Aipatu bezala, auzoa hiri simulazio bat bezala eraikiko da, zeinetan maila haundi batean ”gaixoak” etorkizunean gizartean topatuko dituen arazo berdinei aurre egin beharko dien. Hiri simu-lazio hortan atentzio berezia jarriko da eskalaren tratamentuan. Eskala humanoa edo auto batentzako eraikitze eskala guztiz ezberdinak dira adibidez. Auzo honetako biztanleek, beraien gaitasunak direla eta, orokorrean ez dute autorik erabiliko, beraz oinezko ibilbideak gailenduko dira, nahiz eta bai komertzio eta ekipamenduetarako materialak sartzeko edo eta bisitan autoz etorriko direnentzako auto ibilbideak ere egonen diren. Garraiobide publikoa eta bereziki autobusa izanen da bertako bizila-gunek erabili ahalko duten medioa.

2-DENTSITATEA/OKUPAZIOA: “Psikologia Ambiental” liburua eta Cesar San Juan Inguru psikologiako irakaslearekin edukitako elkarrizketen ondoriozkoa da hurrengo afirmazioa: “dentsitate haundiko gune urbanoak ez du terapian laguntzen. Are gehiago, kaltegarria suertatu daiteke”. Hau dela eta, argi eta garbi dentsitate baju eta okupazio altu baten aldeko apustua egiten da.

3-KONPARTITU/EZ KONPARTITU: Patologiaren arabera beharrezkoagoa izan daiteke indibidualismoa edo bizitza komunitarioa eramatea. Oro har, patologia soziala pairatzen dutenentzat bizitza komu-nitario bat egokia da eta lagungarria, eta aldiz patologia psikologikoa dutenentzako garrantzitsua da beraien espazio pribatu/babestu eta indibiduala edukitzea. Plangintzak, honi erantzunez hiru gune nagusi proposatzen ditu:

1-GUNE FISIKO/SENSORIAL+SOZIALA: Zentro eraikinetik hurbilen dagoen eremua. Gune honetan bizitza komunitario bat eramango da, eta kaleetan aktibitate mailarik haundiena.2-GUNE FISIKO/SENSORIAL PSIKOLOGIKOA: Zentro eraikinetik aldenduz hurrengo eremua. Aur-rekoan baino indibidualtasun maila haundiagoa egonen da.3-GUNE PSIKOLOGIKOA: Zentro eraikinetik urrunen dagoen eremua. Hemen indibidualtasun mailarik radikalena emango da eta kaleak aktibitatez lasaienak izanen dira (gune hau plangintzari amaiera ematen dion soinu naturalen gunearen alboan dago).

3 guneak modu orokorrean banatu dira, baina azkenean pertsona bakoitza non biziko den bere pla-naren zehaztapenak argituko du, indibiduo bakoitzak, terapia konkretua edukiko baitu.

Page 11: Mem oria 10.03.04

4-MULTZOKATU/DISPERTSATU: Zentroak berak, eta baita auzoak ere, patologia ezberdinetako jendea multzokatzen du, beraien arazoari irtenbide bat emateko terapia eskeiniz. Hiriak, jende mota ezberdinen multzokatzeak dira orokorrean, nahiz eta gero honen barne, pertsona talde ezberdinen arteko dispertsioa ematen ahal den. Auzoa beraz (hitzak ia jada onartutzat ematen du hala ere) multzokatze bat da, hiri simulazioa izatea bilatzen den momentutik. Auzoaren barne aldiz, erabilera ezberdinak dispertsatzen dira: egoitza, lana, komertzioak, erabilera publikoak... hortan ere hiri simu-lazioa bilatuz.

5-INTEGRATU/SEGREGATU: Integratzeak, aktibitate eta pertsona mota ezberdinak elkarrekin funtzi-onatu dezaketela erran nahi du. Segregatzeak aldiz funtzio edo pertsona mota ezberdinak banantzen direla. Plangintzak, konpartitze mailaren (bizitzeko modu ezberdinak) araberako gune ezberdinak planteatzen ditu, patologia bakoitzaren beharrak direla eta. Hala ere, sujetu guztiak, horren gainetik, komunitate oso baten partaide dira, lanak, espazio publikoak eta zentroarekin eduki dezaketen har-remanak lotzen baititu. Erran daiteke gune monofuntzionalak ekiditen ditugula.

Page 12: Mem oria 10.03.04

6-ESPAZIOEN HIERARKIA: Plangintzak espazioen hierarkia bat proposatzen du. Indibiduo bakoitzak, modu kolektiboagoan edo indibidualagoan, bere espazio pribatua edukiko du. Hurrengo mailan etxebizitzaren azalera erdi-publikoa egonen da, eta honen gainetik etxebizitza komunitate bakoitzeko kale sistema. Bertze maila altuago batean aldiz, auzoaren kale egituratzaileak eta auzo osoarentzako espazio publikoak.

HUTSAREN MAKETAESPAZIOEN HIERARKIA

aparkalekuak

ardatz nagusiak

1go mailako PUBLIKOA

2. mailako PUBLIKOA

semiPUBLIKOA

PUBLIKOA EZ dena

aparkalekuak+natura

1go mailako PUBLIKOA

Page 13: Mem oria 10.03.04

PROGRAMA

_GUNE SOZIAL KOMUNITARIOA etxebizitzak komertzioak lanerako eremuak terapia erabilerak

_GUNE KULTURAL KOMUNITARIOA antzokia frontoia liburutegia

_ZENTROKO LANGILEEN EREMUA etxebizitzak zerbitzuak

AUZO MAILAKO PLANGINTZA KOMUNITATEETAKO BAT

LANGILEEN EREMUA

GUNE SOZIAL KOMUNITARIOA

GUNE KULTURAL KOMUNITARIOA

1go mailako PUBLIKOA

komunitatea

Gune sozial komunitarioan 3 tipologia ezberdin .(patologiaren araberako sailkapena)Espazioen hierarkia _1go mailako publikoa _2.mailako publikoa _semipublikoa _publikoa ez dena: etxebizitza

2.mailako PUBLIKOA

bizitza modu indibidualagoa

idibidualenabizitza modu komunitarioa

Page 14: Mem oria 10.03.04

semiPUBLIKOA

PUBLIKOA ez dena

t1 t2

t3

Bizitza komunitarioa Bizitza komunitarioa Bizitza komunitarioa Bizitza indibidualagoa Bizitza indibidualena

TIPOLOGIAK

Page 15: Mem oria 10.03.04

7-INTERAKZIOA ETA KALEKO AKTIBITATEAK: Bizitza motaz aparte (indibidualagoa ala kolektiboagoa, pertsona bakoitzari ezarritako terapiak definituko duena), espazio publikoan bizitza eta interakzioa bideratuko da, batez ere erabilera publiko bereziko guneetan, zeinetan interakzio hori zentroaren parte ez diren pertsonekin ere eman ahalko den. Bertzetik, bizi gune bakoitza interakzio maila edo aktibi-tate maila ezberdina jasateko diseinatuko da. Lehenengo gunean kaleko aktibitate maila haundiagoa bultzatuko da etxebizitza bakoitzari kanpoan azalera erdi publiko bat asignatuz, eta horrela bertako bizila-gunek kalean igaroko duten denbora haundituz. Azken finean, interakzioa jendeak kalean pasatzen duen denboraren araberako da, eta ibilbide ezberdinen gurutzaketa nodoetan eman daiteke gehien.

INDIBIDUOEN ARTEKO INTERAKZIOA GERTATZEKO PROBABILITATE GUNEAK

Page 16: Mem oria 10.03.04

8-NATURA ELEMENTU TERAPEUTIKO BEZALA: Naturak, bisualki aportatu ahal duen plazerraz gain, lortu nahi den atmosferaren arabera aukera ezberdinak eman ditzake, eta proiektu honetan auzoko bizitza kalitatea bermatzeko modu hauetan erabiliko da:

_fotosintesiaren bidez airearen kalitatea hobetzeko._hauts partikulak finkatzeko._pabimentuaren arabera eguzki erradiazioak jasotzeko._tenperatura eta hezetasunak orekatzeko, mikroklimak sortuz.

_filtro akustikoa sortzeko.

NEGUA

ORRI ERORKORREKO ZUHAIXKA 20-40db

40-60db

60-70db

30-50db

50-70db

70-80db

T12ºC

T10ºC

UDA

T22ºC

T25ºC

ORRI ERORKORREKO ZUHAITZA

KONIFERA PIRAMIDALAK

NEGUA

ORRI ERORKORREKO ZUHAIXKA 20-40db

40-60db

60-70db

30-50db

50-70db

70-80db

T12ºC

T10ºC

UDA

T22ºC

T25ºC

ORRI ERORKORREKO ZUHAITZA

KONIFERA PIRAMIDALAK

NEGUA

ORRI ERORKORREKO ZUHAIXKA 20-40db

40-60db

60-70db

30-50db

50-70db

70-80db

T12ºC

T10ºC

UDA

T22ºC

T25ºC

ORRI ERORKORREKO ZUHAITZA

KONIFERA PIRAMIDALAK

TRENBIDEA

TRENBIDEA

ERREPIDEA

ERREPIDEA

+2

+2

+0

+0

+0+1

+1

APARKALEKUA

NATURA

ETXEBIZITZAK

ETXEBIZITZAK

Page 17: Mem oria 10.03.04

-2

-2

-2

1min

50s

eg

1min

20s

eg

3min 38seg

2min 40seg

1min

20s

eg

9min 45seg

5min 28seg

7min 40seg

DISTANTZIA DENBORA

IKUSMEN ERRADIOAK

SOINU ZARATAK

Page 18: Mem oria 10.03.04

GIZA AKTIBITATEAREN KONTROLA PROIEKTUAN

Espazio publikoan gauzatzen ditugun aktibitateak 3 talde nagusitan banatu ditzakegu:

1-BEHARREZKO AKTIBITATEAK: ingurutik independente dira, eta sujetua hauek gauzatzera behartua dago, bai bizitzeko beharrezkoak direlako edota ”kontratu” baten menpe dagoelako. Auzoan bizi direnen artean: erosketak egitea, lan terapiara joatea, zentroan jaso beharreko klaseak jasotzea...2-HAUTAZKO AKTIBITATEAK: parte hartzen da nahi bat baldin badago, eta eguraldi eta lekuak bideratzen badute: buelta bat eman, eguzkia hartu, soinu naturalen gunen hausnartu…3-AKTIBITATE SOZIALAK: aktibitate hauek dira espazio publikoan bertze pertsonen presentziaren menpe daudenak: agurrak, haur jokoak, elkarrizketak, bertze pertsonak ikusi eta entzun… aktibitate mota hauek bertze bien erresultante edo ondoriozkoak dira.

Bertzetik, pertsonen arteko harremanak intentsitate maila ezberdina daukate, pertsona hoien artean dagoen harremanaren arabera; hona sailkapen bat:

Intentsitate altuaLagun miñakLagunakEzagunakKasualitatezko kontaktuakKontaktu pasiboak (ikusi/entzun)Intentsitate bajua

Distantzia intimoa: 0.45m (sentimentu bereziak)Distantzia pertsonala: 0,45-1,30m (lagun min eta familia)Distantzia soziala: 1.30-3.75m (lagunak, bizilagunak, lankideak)Distantzia publikoa: +3.75 (egoera publikoak)

Faktore aunitzek eragin dezakete espazio publikoan aktibitatea bideratzeko orduan: kale eta jende kopuruaren arteko proportzioak, eraikinek eskeini ditzaketen aktibitate motak, ibilgaiuen kopuruak eta kalearen kalitateak adibidez. Orokorrean, hiri hagitz haundi batean, non distantziak eta eraikinak haundiak diren (hau da, giza eskalatik haragokoak), eraikin baxuko eta distantzia tarte ttikiak dituen hiri batean baino aktibitate eta jende guttiago ibiliko da kalean. patioak kokatzeak, aktibitate maila haunditu dezake, bizilagun bakoitzak kanpoan pasatzen duen denbora haundiagoa baita.

Printzipioz, aktibitatea eta interakzioa gertatzeko, sujetuak kalean ahalik eta denbora gehien igarotea bilatu behar da, horrela estatistikoki aukera gehiago egonen baita bertze sujetuekin interakzioan sartzeko. Hortarako, ibilbide mota ezberdinak aztertu dira eta gurutzatze nodoak sortzen diren puntuetan kokatu dira erabilera publiko garrantzitsuenak. Abiadura murrizten bada, sujetuak espazioan pasako duen denbora haundituko da, aktibitatea bideratuz. Autoa etxetik 100-200m-ra aparkatzeak adibidez, bizilagunen artean topaketak gertatzea ahalbidetuko du. Etxebizitzen parean patioak kokatzeak, aktibitate maila haunditu dezake, bizilagun bakoitzak kanpoan pasatzen duen denbora haundiagoa baita. (Aipatzeagatik, interesgarria da ohartzea gaur egun internetak eta mugikorrak adibidez nola ahalbi-detu duten interakzioa modu eta leku hagitz desberdinetan gauzatzea, aukera berriak eskeiniz).

GIZA ZENTZUMENEN DIMENTSIOAK

-ikusmena: kaletik doan pertsona batek behe oinekoa ikusten du, eta bista zuzenekoa izan ohi da. Oi-nezko abiadura 5km/orduko da. 60m-ra pertsonak ikusi daitezke, baldin eta hortarako espazio baldin badago-usaimena: perfume bat 2-3m-ra usaitu daiteke, distantzia hauek pasata, soilik usai fuerteak jaso ditza-kegu.-entzumena: elkarrizketa bat gehienez 7m-ra jarraitu daiteke, baina konferentzia bat 35m-ra entzun daiteke.

Page 19: Mem oria 10.03.04

LANEKO MAKETA_HASIERAKO DENTSITATEAREN INGURUKO KONTZEPTUAK

Page 20: Mem oria 10.03.04

LANEKO MAKETA_ERAIKIN ERREFERENTZIALAK

Page 21: Mem oria 10.03.04

AUZOA+HIRIA

Page 22: Mem oria 10.03.04
Page 23: Mem oria 10.03.04
Page 24: Mem oria 10.03.04
Page 25: Mem oria 10.03.04
Page 26: Mem oria 10.03.04
Page 27: Mem oria 10.03.04