ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste...

98
ME - MORIA 2018 EU

Transcript of ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste...

Page 1: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

ME-MORIA 2018 EU

Page 2: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

M E M O R I A 2 0 18

tabakalera.eu

Page 3: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

2

SA-RRE-RA

Page 4: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

3

2018ko irailean hiru urte bete ziren Tabakalera ireki zenetik. Tarte horretan, nazioarteko proiektu gisa kokatu da, kultura garaikidea ikuspegi ezberdinetatik jorratzen duena, askotariko publikoentzat eta beste erakunde eta agente batzuekin lankidetzan. Sorkuntza, prestakuntza, erakusketa, ikerketa, esperimentazioa, ondarearen sorkuntza eta zaintza, baita hedapena ere, teilatu beraren azpian gertatzen dira, Tabakalera osatzen duten erakunde bakoitzaren bakarkako lanaren eta elkarrekin gauzatzen dutenaren bidez.

Page 5: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

4

Proiektua sendotu eta bere ikuspegia zabaltzeko helburuarekin, 2018. urtean datozen hiru urteetarako plan estrategiko bat burutu da. Horren bitartez, hiritarrengana eta sortzaileengana hobeto iristea, eta kultur eta sormen industriak Tabakaleraren proiektu orokorrarekin modu sendoagoan lotzea da asmoa.

Horrekin guztiarekin loturik, 2018an proiektu berriak gehitzen jarraitu dugu. Uztailean, prisman Labe proiektua ezarriko zela iragarri zen, gastronomiaren sektoreko proiektu berritzailea; eta abenduan, euskarazko ikus-entzunezkoen edukiak sortzeko laborategi berriaren (2deo) proiektuen lehen deialdia egin zen. Horrez gain, irailean Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasleak iritsi ziren. Haien ekarpena ezinbestekoa da zentroak zinemari eta mugimenduzko irudiari buruzko etengabeko hausnarketa egin dezan.

Irailean, Zinema maite dugu lelopean, Tabakaleraren pantaila partekatuaren proposamena ere aurkeztu zen, zeinetan hiriko zenbait agentek parte hartu genuen lurraldeko ikus-entzunezkoen programazio handinahiena eskainiz. Ekimen horrek indartu egiten du Tabakalerako bazkideen artean ikus-entzunezkoaren gaineko lankidetzaren eta proiektu globalaren ideia (Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia, EQZE, Tabakalera beraren proiektua), eta gainerakoari gehitzen zaio: Ikusmira Berriak, Zinema (h)abian, Nest, Zabaltegi-Tabakalera. Aurreko urteko udan musika programazioa errepikatu genuen Kutxa Kulturrekin lankidetzan, Ud-ha programaren baitan; hala, zentroko bazkideen arteko aliantzak indartu ziren.

Page 6: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

5

Kultur proiektuari dagokionez, 2018a finkatze-urtea izan da, baita publikoak finkatu eta zabaltzekoa, proiektua indartzekoa eta Estatuko hainbat saretan eta nazioartean erreferentzia bilakatzekoa ere. Programaren askotariko formatuek eta eskaintza zabalak ahalbidetu dute profil, interes eta inplikazio ezberdineko publikoak erakartzea. Programak erakusketak, tailerrak, proiekzioak, konferentziak eta lantaldeak ere barne hartzen ditu, publikoak erakundearekin modu zuzenagoan harremanetan jarriz, eta teknologia, zinema, arte garaikidea eta askotariko gaiei lotutako interes eremuetara irekitzen da. Horri guztiari esker, erakundea lanera, ikerketara, esperimentaziora eta sorkuntzara irekitako espazioa da.

Bestetik, nabarmentzekoa da Tabakalerak sorkuntza-zentro gisa gauzatzen duen lana eta sortzaileei beren ibilbideak garatzen laguntzeko duen konpromisoa, askotariko egonaldi programen bidez, eta baliabideak, prestakuntza, eta ekoitzi eta erakusteko laguntzak emanez.

Beste urte batez, emakumeek presentzia handia izan dute Tabakaleraren programazioan. Lautik bi erakusketa emakumezko bi artistaren bakarkako mostrak izan dira; zineman bederatzitik zapi fokuk emakume zinemagileen ibilbidean jarri dute ardatza; egonaldietan lagundutako hamabost proiektuetatik zortzi emakumeenak izan dira, eta bi mistoak. Kearen artxibogileak bezalako proiektuei edo azkenean argitalpen bihurtu den teknologiaren esparruko jokabideari buruzko ikerketa bezalako lanei esker, lanaren eta teknologiaren ikuspegi feministari lagundu nahi zaio. Eta beste urte batez ere, kultura feministaren jaialdia, Feministaldia, babestu dugu, bere XIII. edizioan.

Proiektua nazioartekotzeari dagokionez, erakusketa programaren bidez proiektu batzuk gauzatu ditugu erakunde ezagunekin lankidetzan; hala nola, hauekin: CA2M (Móstoles), Kunsthaus Baselland (Basilea, Suitza), CAPC (Bordele, Frantzia) eta Pirelli Hangar Bicocca (Milan, Italia). Gainera, egonaldien programaren eskutik eta Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin, Iran eta Quebecera ere iritsi gara, bi kasuetan truke programen bitartez.

Horrez guztiaz gain, 2018an Tabakalera hiriko eta lurraldeko espazio erreferente gisa finkatu da bestelako kultura ekitaldiak hartzeari dagokionez. Besteak beste, hauek egin dira bertan: Giza Eskubideen Zinemaldia, Dantz musika elektroniko eta garaikideko topaketa, Cross Over serieen jaialdia, Komikilabea, UPV/EHUk antolatutako zientziaren astea, DFeria, Zinetika, UPV/EHUko udako unibertsitatea eta Katapulta sortzaileen diziplinarteko hirugarren mostra.

Page 7: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

6

AUR-KIBI-DEA

Page 8: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

7

Tabakalera 8 > 13 orr

02. Programa publikoak 22 > 31 orr

04. Hezkuntza programa 40 > 47 orr

09. Komunikazioa 76 > 85 orr

06. Hirikilabs 56 > 63 orr

10. Kudeaketa 86 > 93 orr

11. Administrazio Kontseilua

94 > 95 orr

01. Erakusketak 14 > 21 orr

03. Ikus-entzunezkoak 32 > 39 orr

05. Sortzaileen gunea 48 > 55 orr

07. Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegia

64 > 73 orr

08. 2deo 74 > 75 orr

Page 9: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

8

TA-BAKA-LERA

Page 10: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

9

Laurogeita hamar urtez tabako fabrika izan ostean, 2015. urtean Tabakalerak berriz zabaldu zituen ateak hainbat erakunde eta proiektu batu eta inspiratzen dituen kultura garaikidearen nazioarteko zentro bilakatuta.

Tabakalera osatzen duten askotariko proiektu eta erakundeek partekatzen duten misioa honako hau da: euskal gizartearen gaitasun sortzailea eta kritikoa garatzen laguntzea, aisialdi sortzaile eta parte hartzailea sustatuz.

Kultur zentroaren izaera polifonikoa da eta kultur eskaintza askotarikoa eskaintzen da bertan, mota guztietako publikoak bildu eta bateratzeko modukoa. Pertsona guztiei luzatzen zaie gonbita sortzeko, esploratzeko, esperimentatzeko, diziplina-arteko zubiak zeharkatzeko, praktika berriak probatzeko; eta baita kolaboratzeko, parte-hartzeko, komunitate-sortzailetako eta hainbat proiektutako parte izateko. Tabakalera topo egiteko, elkarrizketarako eta elkarrekin sortzeko gunea baita.

Hausnarketak eragitea eta galderak piztea da Tabakaleraren asmoa, gizarte garaikideen erronka handiei erantzunak bilatzea, eta abangoardiako korronteekin eta unean uneko joerekin konektatuta egotea.

Jarduketa esparru nagusiak zinema eta ikus-entzunezkoak, arte garaikidea eta industria sortzaile nahiz kulturalak, bereziki, diseinua eta gastronomia sortzailea dira. Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu.

Sorkuntza prozesuak sustatzea da zentroaren motor nagusia. Horretarako laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie askotariko diziplinatako sortzaileei. Ideiak eta proiektuak modu gurutzatuan ernaltzeko laborategi bat ere bada, sortzaileen eta industriaren arteko zubiak eraikitzeko zentro bat, sistema kultural osoa modu bateratuan garatzeko lekua.

Baina, era berean, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko toki bat da Tabakalera, eta ezagutza orokorra eta pentsamendu kritikoa ere sustatzen ditu.

Page 11: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

NESTOR BASTERRETXEAPLAZA

SarreraEntrada EntryEntrée

ANDRE ZIGARROGILEAK PLAZA

Sarrera

Entrada

Entry

Entrée

13

6

2

5

4

7

9101112

13

14

14

8

10

1· Donostia Zinemaldia

2· Etxepare Euskal Institutua

3· Euskadiko Filmategia

4· Kutxa Kultur

5· Zineuskadi

6· Elías Querejeta Zine Eskola

7· Impact Hub

8· Basque Living

9· nana.

10· LÄNTOKI. Nikolas Iturralde

11· Arteuparte Studio | Store | Gallery

12· Tobacco Days

Tabakalera osatzen duten erakundeak:

Ekimen pribatuak:

13· Taba kafetegia

14·One Shot Tabakalera House hotela

Zerbitzuak:

Page 12: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

11

Tabakalerako publikoen datu orokor batzuk

174.680 Ubikeko erabiltzaileak

109.724 erakusketen bisitariak

8.000 kontzertuetara bertaratutakoak

19.648 zine-ikusleak

105.883 beste jarduera batzuetan

960.122 eraikineko bisitariak

2.403 antolatutako jarduerak

417.935 programaren parte-hartzaileak

Page 13: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

12

. ACVic

. ALDEE

. Another Road Map

. Aranzadi Zientzia Elkartea

. Arts Council Norway

. Asociación Guipuzcoana de Aficionados al Tango

. Autofabricantes

. Azala

. Berlinale. Festival Internacional de Cine de Berlín

. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

. C3CO Jornadas por el derecho a la Cultura

. CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme)

. Centro Cultural Recoleta

. Cinematek

. Civio

. Curtocircuito

. Courtisane Festival

. Cristina Enea Fundazioa

. Cristóbal Balenciaga Museoa

. Crossover

. Curtas Vila do Conde - International Film Festival

. D’A Film Festival Barcelona

. Dantz

. Dantzaz Konpainia

. Darcy Lange Estate

. Deustuko Unibertsitatea

. DFeria

. Donosti Lindy Hop

. Donostia Kultura

. Donostia Musika

. Donostiako Udal Liburutegi Sarea

. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

. Donostiako Udaleko Berdintasuna eta Partaidetza arloa

. Goethe Institute

. Govett-Brewster Art Gallery

. Egia Hezitzailea sarea

. Elhuyar Zientzia

. Entrevues, Festival International du Film

. Euskal Wikilarien Elkartea

. Fabra i Coats - Centre d’Art Contemporani

. Feministaldia

. Festival de Cine Europeo de Sevilla.

. Festival Internacional de Cine de Gijón

. Festival Internacional de Cine de Locarno

. Festival Internacional de Cine de Rotterdam

. Festival Play-Doc

. FIDMarseille

. Filmadrid

. Fundación Ede

. Fundación Goyeneche San Sebastián

. Id.arte Goi Diseinu Eskola

. Imvec.tech

. Intermediae, Matadero Madrid

Nazioartekotzea eta sareak.

Page 14: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

13

. Innobasque

. Jornadas Artivistas, Balmaceda Arte Joven

. K@bia - Durangoko Azoka

. Katapulta

. Kilometroak

. Koldo Mitxelena Kulturunea

. Kunsthaus Baselland

. Kunsthal Irun

. LabMeeting Iberoamericano (Medialab Prado)

. La Casa Encendida

. La Fundició

. L’Alternativa

. Makea Tu Vida

. Medialab-Prado

. Montera34

. Musikene

. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

. Nazioarteko Arkitektura Bienala

. Observatorio Municipal de Zaragoza

. Oinherri sarea

. Olatu Talka

. Ondula

. Opendata Euskadi

. Open Government Partnership Euskadi (Eusko Jaurlaritza)

. Orfeón Donostiarra

. Rancho Electrónico

. Sindominio / Dabne

. Sorkin

. Tecnalia

. Udako Euskal Unibertsitatea

. Uliako Lore Baratzak

. UPV/EHU

. Viennale. Festival Internacional de Cine de Viena

. Visions du Réel - International Film Festival Nyon

. X-net

. Zientzia astea - UPV/EHU

. Zinebi, Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao.

. +55 elkartea

. III Conferencia estatal de la Cultura

Page 15: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

14

ERA- KUS- KETAK

01 I Never Said Umbrella

Drawn by the Pulse

L‘Intrus

Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange

Hezkuntza-programa

Orriak

Esku-hartzeak

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Erakusketak

Page 16: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

15

2018. urtean zehar lau erakusketa izan ziren Tabakalerako 1 eta 2 erakusketa aretoetan. Orain arteko ildoari jarraituz, izaera eta tipologia ezberdinetako proiektuak aurkeztu ziren. Antolatutako erakusketek Tabakalerak hasieratik finkatutako helburuak betetzea izan zuten xede, hau da, gaur egungo praktika artistikoen erakusleiho izatea, artearen bitartez egungo gizartean egunerokoan bizi ditugun gai eta problematikak islatzea, artisten ekoizpen berriak lagundu eta erakustea, eta «Komisariotza egonaldia»-ren bitartez, erakusketa proiektu eta formatu berrien esperimentaziorako laborategi izatea.

Lau erakusketetatik bi, lehen biak alegia, dagoeneko ibilbide sendoa eta joria osatua duten bi emakumezko artisten lanari eskainitako bakarkako erakusketak izan ziren. Lehena, Itziar Okariz artista donostiarrarena izan zen, I Never Said Umbrella izenburuarekin eta Beatriz Herráez gasteiztarrak komisariatu zuena. Bertan, artistaren lan berriak ekoizteaz gain, bere ibilbideko beste lan esanguratsu batzuk ere aurkeztu ziren. Azken honek, aurretik Basileako Kunsthaus Baselland-en eta Madrilgo CA2M-en egindakoekin batera, hiru atalez osatutako erakusketa zikloa itxi zuen. Bigarrena, Alemanian bizi den Rosa Barba artista italiarraren Drawn by the Pulse izeneko bakarkako mostra izan zen, Cristina Cámarak komisariatua. Kasu honetan ere, bertan ekoiztutako lan berriez gain, zinemaren materialtasuna eta astronomia ardatz zuten beste lan batzuekin batera.

Bestalde, udazken-sasoian aurkeztutako bi erakusketak 2017ko komisariotza egonaldiaren emaitza izan ziren. Deialdi honetako epaimahaia Itziar Okariz eta Lara Almarcegui artistek, eta Alba Colomo komisarioak osatu zuten.

Rosa Barba. Drawn by the Pulse erakusketaren ikuspegia.

Alde batetik, Natasha Marie Llorens komisarioaren L’Intrus proiektua, «arrotza» kontzeptuaren gaia jorratzen zuen talde-erakusketa, eta, bestalde, Tractora Koop. E. artista taldeak antolatutakoa: Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange. Azken hau, Zeelanda Berriko Darcy Lange artistaren bizitza eta lana arakatzen zuen ikerketa proiektuan oinarrituta zegoen.

Page 17: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

16

Itziar Okariz

Artista:

Beatriz Herráez

Komisarioa:

bisitari /13.507

Tabakalerako aretoetako erakusketa hau, hizkuntzaren materialtasunetik abiatutako lanek, gorputzaren eta eskulturaren arteko harremanak eta Itziar Okarizek berak erakusketa bakoitzean bere lanen gainean egiten dituen irakurketa berriek zeharkatu zuten. Halaber, erakusketak aurrez egindako lanak eta mostra honetako testuinguruan egindako ekoizpen berriak batu zituen.

Gainera, Tabakalerako erakusketak aurrez Basileako Kunsthaus Baselland zein Móstoleseko CA2M-etik igarotako erakusketa-zikloa itxi zuen.

2 0 1 8 - 0 2 -1 6 > 2 0 1 8 - 0 6 - 0 3

I Never Said Umbrella

Erakusketak

Ekintza programa:

ArgitalpenakORRIAK 9

Katalogo monografikoa. CA2M eta Kunsthaus Baselland-ekin elkarlanean. (2019rako aurreikusia).

“I Never Said Umbrella” erakusketaren ikuspegia.

Otsaila Erakusketaren inaugurazioa + Capítulo 2, V.W. performancea

Ekaina Ahots bat baino gehiago: Erakusketaren itxiera programa Mahai ingurua: Beatriz Herráez, Itziar Okariz eta Lola Hinojosa.

Entzunaldia: Beatrice Dillon. Can I change my mind?

Hitzaldia: Carmen Pardo: Los cuerpos de la voz

Performancea: Itziar Okariz. Ujjayi Guy de Cointet-en inguruan

Aurkezpena: Hugues Decointet

Antzezpenak: My Father’s diary (1975), Going to the Market (1975).

Page 18: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

17

Rosa Barba

Artista:

Cristina Cámara Bello

Komisarioa:

bisitari /17.532

Erakusketa honen muinean, Tabakalerak ekoiztutako Drawn by the Pulse film-eskultura egon zen (2018). Pieza horrek Rosa Barbaren ikerketa-gai diren astronomiari eta zinemari buruzko lan sail berri bati hasiera eman zion. Erakusketan, halaber, 16 eta 35 mm-ko pieza eskultorikoak, bideoak eta filmak aurkeztu ziren. Horien artean, Bordeleko CAPC Musée d’art Contemporain-ek eta Milango Pirelli Hangar Bicocca fundazioak Tabakaleraren parte-hartzearekin ekoitzitako From Source to Poem (2016).

2 0 1 8 - 0 6 - 2 2 > 2 0 1 8 -1 0 -1 4

Jarduera-programa:

ArgitalpenakORRIAK 10

Drawn by the Pulse erakusketaren ikuspegia.

Ekaina - uztaila

The Color Out Of Space.Rosa Barba, Alemania-EUA, 2015, 36’, DCP VO Inglés SE

Rosa Barbaren filmaren proiekzioa zinema aretoan.

Uztaila

Hirugarren espedizioa. Post-cosmos. III Nazioarteko zinema mintegia.

Ikusi 38. orria

Urria

Bisita bateratua.

Lehen aldiz Tabakalerako bi erakusketa aretoetako proposamenak bisita bateratu batean ikusteko aukera izan zen, Rosa Barbaren Drawn by the Pulse, eta Kutxaren Artegunean ikusgai zegoen Eloy de la Iglesiari eskainitako Desira objektu iluna erakusketa. Bisita hori Tamara García eta Itziar Orbegozo zinegileek gidatu zuten.

Drawn by the Pulse

Page 19: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

18

Jarduera-programa:

L’Intrus

L’Intrus erakusketak arrotzaren edo ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitearen zailtasuna aztertzen zuen, Jean-Luc Nancy-ren izen bereko liburua abiapuntutzat hartuta. Nancy-k arroztasuna transplantatutako bihotz gisa irudikatzen du. L’Intrus-ek aurkezten zituen artistek ezezagunak beren gizatasuna ebatsi gabe irudikatzearen arazoari egiten zioten aurre, ezezagunarekiko harremana elkarrekiko hil ala biziko dependentzia intimo gisa aztertuz.

Erakusketa hau Tabakalerak egindako komisariotza egonaldirako deialdiaren emaitza izan zen.

2019ko ekainean L’Intrus erakusketa Munster- eko (Alemania) Westfälischer Kunstverein zentroan aurkeztuko da.

2 0 1 8 -1 0 - 2 6 > 2 0 1 9 - 0 2 - 0 3

Komisarioa:Natasha Marie Llorens

Artistak:Ayman Alazraq eta Emanuel Svedin, Nadia Barkate, Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves, Anna López Luna, Jumana Manna, Omar Mismar, Jon Otamendi, Shane Aslan Selzer eta Chelsea Knight, Lara Tabet, Elizabeth Tubergen.

Erakusketak

L’Intrus erakusketaren ikuspegia

Urria

Erakusketaren inaugurazioa + performancea. Contact / Crisis. Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves.

Urria - azaroa

Fokua: L’Intrus (Natasha Marie Llorensek komisariatutako zine programa. Informazio gehiago “Zinea eta ikus-entzunezkoak” atalean)

Jon Otamendiren performancea “The Intruder” filmaren proiekzioan.

Abendua

Komisariotza programa trinkoa

Natasha Marie Llorensek eta Lotte Arndt komisarioek gidatua eta nazioarteko dozena bat komisarioren parte hartzearekin.

Informazio gehiago 53. orrian

ArgitalpenakORRIAK 11

(2019ko otsailaren 3ra arte)7.870

Page 20: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

19

Landa Lan. A Docu-mentation of Darcy Lange

Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari zein flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak, Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman zituen. Erakusketa, beraz, artista-talde bat beste artista bati eta haren testuinguruetara hurbiltzearen emaitza izan zen, bere dokumentu guztiak jasotzen dituen artxiboaren bidez.

Erakusketa hau Tabakalerak egindako komisariotza egonaldirako deialdiaren emaitza izan zen.

2 0 1 8 -1 2 - 0 1 > 2 0 1 9 - 0 3 -1 0

Erakusketak

Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange erakusketaren ikuspegia

Komisarioa:Tractora Koop. E.

Honako hauen dokumentuekin: Darcy Lange, Tom Burrows, The Block, Dan Graham, Mierle Laderman Ukeles, Isidoro Valcárcel Medina, Ibon Aranberri, Tom Johnson, Mary Kelly, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ainara Elgoibar, Nader Koochaki eta Ferrán Llagostera.

Jarduera-programa:Urria

Behelainoa Craidarroch, Scotland-en (1973)Ikuskatze eta eztabaida saioa

Fokua: Landa Lan (erakusketarekin lotutako zine zikloa). Informazio gehiago “Zinea eta ikus-entzunezkoak” atalean.

Otsaila

Aire de Mar Performancea.

Martxoa

Finissage programa

Proiekzioa eta solasaldia: Industria y tradición del valle del Urola, Ferrán Llagostera, 1973.

Gonbidatuak: Ferrán Llagostera eta Tractora Koop. E.

Kontzertua: Narayana’s Cow (1989, Tom Johnson)Stéphane Garinek zuzendutako ganbera taldearen kontzertua.

ArgitalpenakORRIAK 12

(2019ko martxoaren 11ra arte)3.024

Page 21: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

20

Hezkuntza programa

Bisita solasaldiakBi astez behin, asteazkenetan. 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.

Bisita esperimentalakItziar Okariz. I Never Said Umbrella: Ainara LeGardonRosa Barba. Drawn by the Pulse: Virginia García, Usue ArrietaL’Intrus: Maya AmraneLanda Lan. A Documentation of Darcy Lange: Imanol Miner

Testu-inguruan. Arte garaikidera hurbilketaHilero, bigarren asteartean.

Ikerketa taldea.

Kamaleoiak gara! Arte langegia.Familiei zuzendutako ekintza.

Hilean igande bat.

Ekintzak:

OrriakErakusketan parte hartzen duten komisario, artista eta eragile ezberdinek erakusketaren inguruan idatzitako testuak eta erakusketarekin lotutako datuak biltzen dituen argitalpena.

Ibilbide tailerra. I Never Said Umbrella. Itziar Okariz.

Page 22: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

21

Sareak eta nazioartekotzea

Erakusketen bitartez lankidetzak eta harremanak garatu dira estatuko zein nazioarteko hainbat kultur zentro eta erakunderekin:

Erakusketak lankidetzak:

· CA2M (Móstoles, Madril)· Kunsthaus Baselland (Suitza)· CAPC (Bordele)· Pirelli Hangar Bicocca (Milan)

Erakusketetako kolaboratzaileak:

· Goethe Institute· Arts Council Norway

Zentro mailegatzaileak:

· Darcy Lange Estate· Govett-Brewster Art Gallery· Ronald Feldman Gallery (AEB)· Nga Taonga Sound

& Vision (Zeelanda Berria)· The Block (Erresuba Batua)· MNCARS (Madril)

Beste lankidetza batzuk:

· EQZE· Euskadiko Filmategia· Azala· Etxepare Euskal Institutua· UPV / EHU· HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea)

Urtea zenbakitan

2 bakarkako erakusketa.

1 talde erakusketa.

1 Ikerketa-erakusketak.

18 artistekin lanak:

6 bertakoak eta 12 nazioartekoak

11 lan berriak.

15 jarduera erakusketei lotutako programan.

Ibilbide tailerra. I Never Said Umbrella. Itziar Okariz.

Esku-hartzeakEpe luzekoak:

Malas Madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzakJerónimo Hagerman

Landareak, lorontziak, sokak, kortxoa, altzairua.Neurri aldakorrak.

Tabakaleran leku hartu duen lehen esku hartze honen helburua, eraikinaren ikuspegi berri bat eskaintzea da: altueran zintzilikatua dagoen beste izaki bizidun bat begiratzean sentitzen dugun bertigoak, lurrean iltzatuta egonik, gure bizi-egoeraren hauskortasunaz ohartarazten gaitu.

Babeslea:

7 forma eta koilaratxo batMiren Doiz

Zura, metakrilatoa, dibond-a, ohiala, papera, zinta itsaskorra, burdina, margoa, errotulagailua, biniloa, foam-a.

Esku hartzea hau sortzeko Doizek eraikian izan du abiapuntu. Bere lana egiteko hautatutako zazpi formak eraikinaren elementuetatik atera dira; horietako batzuk antzinako tabako fabrikatik, eta besteak, berritutako eraikinetik. Forma horiek hainbat materialetan erreplikatuz, Tabakalera eraikinari etengabeko aipamena egiten dio, ez edukiontzi gisa bakarrik, baita eduki bezala ere.

Page 23: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

22

PRO-GRAMA PUBLI-KOAK

02

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Ariketak

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018. Geografiak eta botere moduak

Spectral Exchange

Udako programa berezia/ Ud-ha!

Beste eragile batzuekin elkarlanean

Argitalpenak

Programa

Page 24: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

23

Tabakaleran giltzarri den gaia, ikaskuntzan, gogoetan eta eztabaidan jartzen dugun indarra da, alor guztiekiko zeharkakoa dena. Programa publikoen xedea, elkarrekin lotura duten jarduera sailaren bitartez, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da, izan lantegi, mintegi, aurkezpen, proiekzio edo solasaldi moduan.

2018-03-07 Arkitektura: Film Mintzairak argitalpenaren aurkezpena.

Page 25: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

24

Programa

Otsaila

Hizketaldi handiaAriketak: la segunda respiración proiektua inauguratzeko Hizketaldi handia egin zen, publiko guztiei zuzendutako eztabaida-saio trinkoa.

Koreografiak, mekanikak eta mugimenduak

Kontatzen ibiltzea

Nork bere buruari hitz egiten uztea

Martxoa

Duchamp eta lana arbuiatzeaHitzaldi honetan, Maurizio Lazzarato soziologo eta filosofoak bere azken liburuaren edukiari buruz hitz egin zuen. Marcel Duchamp-ek lana nola ukatzen duen azaldu zuen, hain zuzen.

Tabakalerak Ariketak: la segunda respiración ardatz tematikoa proposatu du 2018-2019 biurtekorako. Tarte horretarako hitzaldiz, mintegiz, erakusketaz eta zinema- eta musika-zikloz osatutako egitaraua prestatu du. Arnas luzeko proiektu berri honek «ariketa» kontzeptua hartu du abiapuntu, esanahi zehatzenean: «gauzatuko dituenarentzat hobetzeko helburua duten prozeduren multzoa».

Ariketak

2018-02-10 Hizketaldi handia

Guztira parte-hartzaileak /

parte-hartzaile /

11.349

819

Page 26: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

25

Soziologiaren miseriaMaurizio Lazzarato-rekin lantegia

Ekaina eta uztaila

Kinestesia: mugimenduaren logikaGure modernitateak planteatzen dizkigun jatorrizko arazoetatik abiatuz, jardunaldi hauek hausnarketa bat proposatu zuten keinuaren lekuaren inguruan, Slapstick fenomenoaren ikerketa zinematografikoa eta Ekialdetik datorren arte martzialen itzulpen kulturala bezalako tresnen bitartez.

François Jullien. “Efikaziaren tratatua” hitzaldia

Yuan Li Min eta Juan Gorostidi

Tai Chi Chuan-eko ikastaro trinkoa

«Occam Delta» (Eliane Radigue)

Urria

Gizarte Antropologiako MasterraAntropologiaren munduko figurek (kontsakratuek nahiz berriek) eskola magistralak eta konferentzia publikoak eman zizkieten ikasle, aditu, beste errealitate batzuk ezagutu, geureari buruz hausnartu eta etorriko denari buruz espekulatu nahi zuen pertsona orori.

Programa osatu zuten jarduerak elkarlanean antolatu zituzten UPV/EHUren Gizarte Antropologiako departamentuak eta Tabakalerak.

Hitzaldia: Tim Ingold, Thinking through the celloLantegia: Korrespondentziak

Aníbal G. Arreguiren klase magistrala

Hitzaldia: Aníbal G. Arregui, Quilombola mugimendua

Azaroa

GymnopediesGymnopédies programak arlo profesional ezberdinetatik zetozen gonbidatuak elkartu zituen, egungo ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko.

Solasaldia: Pierre Berthet, Rie Nakajima, Xabier Barandiaran

Kontzertua: Tom Johnsonen “Galileo”, Pierre Bertheten eskutik.

Instalazioa + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima

2018-06-26 Kinestesia: mugimenduaren logika. François Jullien

Page 27: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

26

Hiria eta bestelako politikak Boterearen formak eta geografiak (II)

Hiria eta bestelako politikak 2017-2018: boterearen formak eta geografiak (III)

parte-hartzaile /192

Hiria eta bestelako politikak proiektuaren seigarren edizioak, 2017an hasitako ikerketa-lanari heldu zion, lurraldeko egituren eta gorputz-bizipenen artean sortzen diren botere- eta indarkeria-harremanak agerian jartzeko asmoz, arkitekturak indarkeria sorrarazten duelako hipotesia aintzat hartuta.

Hitzaldia eta mintegia

Iñaki Gracenea, Arantza Santesteban, Antonio Giráldez, Marina Otero, Joseba Zulaika eta Blanca Pujals-ekin mahai-inguruak.

Lemoizera irteera

Hitzaldia

“Lurralde-gatazkak-jatorrizko herriak”, Lolita Chávez Ixcaquic

Programa

M a i a t z a

U r r i a

Saio publiko honen xedea 2017ko urrian hasitako hausnarketa partekatu eta osatzea izan zen.

Hitzaldiak eta solasaldiak

Aurkezpenak

Hedoi Etxarte, Iratxe Jaio+Klaas van Gorkum, Xabier Gantzarain, Armina Pilav, Ariel Caine, Blanca Pujals

Page 28: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

27

Spectral Exchange

parte-hartzaile /45

Programa

A z a r o a

Artistak, komisarioak, teoriko kulturalak eta zientzialariak bildu ziren hitzaldiz, ariketaz, emanaldiz eta eztabaidaz betetako bi jardunaldietan. Programa hori Matthew C. Wilson-en ikerketa-artistiko baten garapenerako egonaldi deialdiaren emaitza izan zen.

Proiekzioen programaren komisariotza:Rachael Rakes

Laguntza zientifikoa:Raúl Jiménez, Gabriel Molina Terriza eta Licia Verde.

Parte-hartzeak (urrutitik egindako aurkezpenak):Ana Teixeira Pinto + Christoph Keller, Ashkan Sepahvand.

Bideoa (gaur egun abian):Marjolijn Dijkman

Uranioaren erauzketa taldearen mailegua: Susanne Kriemann

Proiektuaren hasiera eta antolakuntza:Matthew C. Wilson

Page 29: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

28

Uztaila > Abuztua Ostegunetik igandera

UD-HA programa udan Tabakalerako Zabaltzan egiten den programa da. Bere hirugarren edizioan, terrazatik Cristina Enea parkera zabaldu zen programazioa lehen aldiz.

Programa

Ud-ha 2018

Ubik parkean

Ubik, Tabakalerako sorkuntza-liburutegia, Cristina Enea parkeraino zabaldu zen, eta edonoren eskura izan ziren liburuak, aldizkariak, jolasak eta bestelakoak, eta baita jarduera ugari ere.

Uda olinpikoa

Kirola eta zinema izan ziren udako zinemarako proposamenak, Gorputzak Lauhazkan. Locomotion. Mugimendua eta Zinema zikloarekin. Zinematik abiatuta, uda olinpiko bat proposatu zen.

Tabakalera taulara

Tabakalerako zabaltzan, zuzeneko arteekin lotutako askotariko proposamenak izan ziren, Maia Villot eta Itxaso Corral-en eskutik: Chico y Chica, Inazio Escudero, Carla Fernández eta Óscar G. Villegas, Elisa Arteta, Horman Poster, Cuqui Jerez, Navaridas & Deutinger, Los Torreznos, eta Silvia Zayas eta Esperanza Collado.

La Casa Encendida, La Terraza Magnética

Madrildik La Casa Encendida-ren Terraza Magnetikoa ekarri genuen, erritmoz eta haize freskoz betetako musika elektronikoko programazioarekin: Orfeón Gagarin + Katza, OKKRE + FrancesBe, Ann Deveria + Kino Internacional eta Mary Ocher.

Kutxa Kultur Gauak

Kutxa Kultur, musikaren, artearen, modaren, antzerkiaren eta dantzaren diziplinetan diharduten tokiko talentu amateurren plataformaren eskutik, gaueko proposamenak: RRUCCULLA, Sara Zozaya + Mikel Gorriti Lucaioli, Hermanos Jaso, Labo Go 4, Ane Leux.

Tabakalerako Udako programazioa

10.178parte-hartzaile /

6.124

4.054erabiltzaile Ubik parkean /

28jarduera /

ikusle /

Tabakalera taulara

Page 30: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

29

Dantz. Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea

Bigarren edizioan, Dantz Jaialdia indartuta itzuli zen, programa orekatuago batekin, egun bat gehiagoko iraupenarekin eta aliantza berrien garapenari esker.

FeministaldiaXIII. Kultura Feminista Jaialdia

“Okerrak” lelopean ospatu zen jaialdia, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan.

Gonbidatuak:

Txakur Gorria Saioa Olmo Itsaso Ramonak Maialen Lujanbio Iratxe Retolaza Azahara Ubera Biedma Uxue Alberdi Txus García Brigitte Vasalló

Beste eragileekin elkarlanean

Programa

Tabakalerarentzat ezinbestekoa da beste eragile independienteekin elkarlanean proiektuen garapena sustatzea.

Tódalas mulleres que coñezo filmaren aurkezpena Xiana do Teixeiro zuzendariaren eskutik.

Page 31: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

30

Argitalpenak· Kearen Politikak 4.

Albert Hoffman & Xabier Arakistain

· Kearen Politikak 6. Simone Weil & Esteban Zamora

· Kearen Politikak 7. José Marti & Josebe Martinez

Sophie Tauber-Arp and her sister 1916 dressed in costumes that Tauber-Arp designed for an interpretive dance to a poem by Hugo Ball (pietmondriaan.com)

Page 32: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

31

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

· Musikene

· Cristina Enea Fundazioa

· UPV/EHU

· La casa encendida

· Kutxa Kultur

saio / (mintegiak, hitzaldiak, esku-hartzeak, proiekzioak, kontzertuak, performanceak, tailerrak, etab.).

25

Ud-ha 2018

parte-hartzaile /11.349

10.178parte-hartzaile Ud-ha programan

1.171parte-hartzaile 25 saioetan

Page 33: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

32

Laborategiak

Proiektuak

NEST

Ikusmira Berriak

Zinema (h)abian

Zinema garaikidea eta klasiko garaikideak

Aro Atomikoa

Kamaleoiak gara! Zinema

Asterik Laburrena: NEST+KIMUAK+LABO film laburrak

Udako zinema (zinema parkean eta terraza)

Zabaltegi Tabakalera+PLUSIKUS- ENTZU-NEZ- KOAK

03 Pantaila

Zikloak

Gutun zuriak

Aurkezleak zine aretoan

Horma

Fokuak

Programa

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Page 34: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

33

Tabakalerako zinema aretoak partekatutako pantaila bat du ardatz, eta bertan programatzen dute, baita ere, Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturaren zine unitateak eta Elías Querejeta Zine Eskolak.

Asteazkenetik igandera bitarteko programazioa egonkortzea izan zen 2018ko erronka nagusietako bat eta, horrekin batera, publikoak eratzea. Horretarako, Donostia Kulturarekin (Nosferatu zikloen bitartez)

eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean jardun genuen. Iazko eskarmentuari esker baieztatu daiteke hirian programazio aberasgarri eta osagarria sortzeko balio izan zuela hiru erakundeok egindako lanak.

Tabakaleraren zeharkako izaerari bete betean erantzun zion ikus-entzunezkoen arloak. Helburu hori lortzeko, kultur proiektuaren gainerako sailekin etengabeko elkarrizketan egin zuen lan.

Ikusmira Berriak programaren egoiliarrei harrera.

Page 35: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

34

Fokuak

Pantaila

ikusle /19.648

zinema-saio /259

gonbidatu /41

Lucrecia MartelUrtarrilean bere laugarren film luzea estreinatu zen: Zama. Antonio di Benedetto autorearen izen bereko eleberriaren egokitzapena zen. Hori zela eta, Tabakaleran zinemagilearen karrera errepasatu nahi izan genuen.

Andréi TarkovskiCarlos Mugiro-k, Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendariak zioen moduan, elkarrizketa bat proposatu zen Tabakaleratik –batzuetan zuzena, besteetan periferikoa–, zuzendari errusiarraren eta gaur egungo beste pelikula batzuen arteko iradokizunez, antzekotasunez eta oihartzunez eztabaidatzeko.

Trinh T. Minh-haHaren begirada eta ahots kritikoak, haren esperimentazio artistiko ausartak eta balio estetiko sofistikatuak, haren bokazio etnografiko nekaezinak eta nagusi diren diskurtsoen aurrean eragiten duen galdera sakonak, ezinbesteko egile bihurtzen dute Trinh T. Minh-ha.

Valeska GrisebachValeska Grisebach zuzendari eta gidoigile alemaniarrari eskainitako zikloa. 2001. urtean FIPRESCI saria irabazi zuen Toronton eta Turineko zine jaialdian epaimahaiaren saria ere bai, “Mein Stern” filmarekin. Bere bigarren lan luzea, “Sehnsucht”, Berlinalen aurkeztu zuen 2006.urtean, eta BAFICI jaialdiko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. 2017an 70. Cannesko zine jaialdiaren Un Certain Regard sailean parte hartzeko hautatu zuen “Western” bere hirugarren lana. Hiru film horiek osatu zuten Tabakaleran eskaini zitzaion atzerabegirakoa.

Valérie MassadianValérie Massadian zuzendari frantziarrari eskainitako zikloa. 2011. urtean Locarnon opera prima onenaren saria jaso zuen “Nana” filmagatik, eta 2017an Nana” izeneko bere bigarren lana aurkeztu zuen jaialdi berean. Tabakaleran eskaini zitzaion atzerabegirakoan, bi film horiek ikusi ahal izan ziren zuzendariak berak hautatutako Jean Epstein zinegilearen “L’Or des mers” pelikularekin batera.

S. Craig ZahlerAzken urteotan, zinemaren industrian tipo arraro bat izatetik (B serieko nobela idazlea, heavy metal musikagilea, beldurrezko zinemagintzan gidoigilea) nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan figura miretsia izatera pasatu den pertsonaia da S. Craig Zahler.

Zabaltegi-Tabakalera + PLUS Udazkenean, elkarren segidako hirugarren aldiz, SSIFFeko sail hau zabaldu zen Tabakaleran. Hiru hilabetetan zehar iazko edizioko sailean parte hartu zuten egileen aurreko lanak berriro ikusi edo ezagutu ziren.

L’IntrusZine-programa hau Tabakaleran ikusgai izan zen Natasha Marie Llorens komisarioaren “L’Intrus” erakusketarekin harremanetan definitu zen.

Darcy LangeZine-programa hau Darcy Lange artistari eskainitako erakusketarekin harremanetan definitu zen. 4 film izan ziren ikusgai.

Trinh T. Min-ha zinegilea Tabakalerako zinean.

Page 36: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

35

Hasieratik. Zinema feministaren historiakIbilbide bat, emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta, zinema feministaren historia hau osatzeko. Posible diren askotariko bat.

Claire DenisZinema zuzendari handienetako baten obrari errepasoa. Funtsezko egile baten obra pantaila handian ezagutzeko edo berriro ikusteko aukera izan zen.

Agnès Varda Nosferatu programazioak 2018-2019 denboraldia Agnès Varda zinemagile frantsesari eskaini zion. 1954. urtetik darama zinema egiten eta iaz Visages, villages estreinatu zuen Cannes-eko zinema jaialdian. Gainera, Donostia Saria eta ohorezko Oscar-a jaso zituen.

Zinemaren historiakSantos Zunzuneguik - katedratikoak, historiagileak eta zine-kritikariak - zinearen historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin zuen. Pelikula zerrenda hau izan zen zinearen historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

ZikloakAsterik laburrena. EIECINE + Kimuak + LaboSaioak: 7Gonbidatuak: · Maialen Beloki, Donostia zinemaldiaren

zuzendariordea.

· Txema Muñoz, Kimuak programaren arduraduna.

· Sébastien Duclocher, Clermont Ferrand jaialdiaren programazio arduraduna.

Orain dela hamaika urte, Frantziako Clermont-Ferrand film labur jaialdiaren sail arriskutsuenarekin elkarlanean hasi ginen. Eta iaz, bigarrengoz, Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketako eta Kimuak-eko film labur irabazleak ere izan ziren ikusgai.

Udako zinema: Uda olinpikoaSaioak: 8Zinematik abiatuta, uda olinpiko bat proposatu genuen: ariketa fisikoaren eta kirolaren ardatz tematikoarekin lotutako zortzi pelikula. Zikloa Ariketak: la segunda respiración programaren barruan egin zen.

Udako zinema: Zinema parkean. InbasioaSaioak:4Alberto López-ek eta Manuel Prados-ek komisariatutako Lorategi inbaditzailea izeneko Cristina Eneako udako erakusketa abiapuntutzat hartuta, lau film programatu ziren inbasioaren zentzua zabaltzeko asmoz: landareen erasotik, okupazio politiko, umoristiko eta kulturalera.

Page 37: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

36

Zabaltegi-Tabakalera + PLUSSaioak: 12Urrian zehar, 12 saioren bidez, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atalean ikusgai izan ziren zuzendari batzuen beste lan batzuk zabaldu, berrikusi eta deskubritzeko aukera izan zen.

Aro AtomikoaSaioak: 9Zinean haurtzaro, nerabezaro eta gaztetasuna nola erretratatu diren birpasatu zuen zikloak; izenburu garaikideak eta klasikoak, fikzioak eta dokumentalak, nazioarteko ikus-entzunezko azken joera formalak bilatzen zituen publikoarentzat eta pantailan lehenengo aldiz aurkituko zirenentzat.

Kamaleoiak gara! Zineman 5-99Saioak: 9Hilean behin, publiko guztientzako ikus-entzunezko programazioa (animazioa, zine esperimentala, laburmetraiak…) aurkeztu zen. Ohikoak zaizkigun telebista eta zinema komertzialetik kanpo dauden animaziozko film laburrez gozatzeko aukera izan zena eta, ondoren, ikusitakoarekin lotura zuten gaiak eta teknikak landu ziren: stop motion-a, zeluloidean esku hartzeak, etabar.

Zikloak

Jonás Trueba zinegilea “Quién lo impide” proiektatu osteko solasaldian.

Saioak: 13Tabakalerako zinemak, kanpora begiratu zuen baita ere. Gutun zurien programa ondorengoan zetzan: nazioarte mailako garrantzia zeukaten zinemaldiei, zinegileei, kritikoei, artistei, kultur ekitaldiei, elkarteei eta garrantzi publikoa zuten pertsonei, beraien ibilbidean garrantzitsua izan zen edo zinemazale hezkuntzan pisua izan zuen pelikula bat aukeratu zezaten eskatzea.

· Festival Internacional de Cine de Rotterdam. IFFR LIVE EVENT (Herbehereak)

· Festival Americana Barcelona.

· D’A Film Festival. Meritxell Colell, filmaren zuzendariak eta Carlos R. Ríos, D’A Film Festibal ekimenaren zuzendariak aurkeztu zuten.

· Festival de Cine Africano de Tarifa-Tánger. Marion Berger eta Mane Cisnerosek aurkeztuko dute.

· Zinebi - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia - Vanesa Fernándezek aurkeztutako saioa.

· Zinetika. Videodanza Festival (Navarra). Laida Aldaz jaialdiaren zuzendariak aurkeztutako saioa.

· Agnès Varda.

Gutun zuriak

Mikel Gurrea eta Carla Simón zinegileen arteko elkarrizketa eta

Estiu 1993 filmaren proiekzioa, 2018ko martxoan.

Page 38: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

37

“Zinema maite dugu”, partekatutako zine-pantaila aurkezteko prentsaurrekoa.

Saioak: 88 zinemagileren obrak izan ziren ikusgai, uztailera arte, ikus-entzunezko programa Tabakalera eraikinaren hormetara hedatuz.

Horma

Aurkezleak zine-aretoan

Pantaila

Pantaila

· Lucrecia Martel, zinema-zuzendaria.

· Marta Nieto, zinema-programatzailea.

· Adrián Orr, zinema-zuzendari.

· Selva Almada, idazlea.

· Teddy Williams, zinema-zuzendaria.

· Violeta Gil, idazlea, antzerki-zuzendaria, aktore.a

· Luis López Carrasco, zinema-zuzendaria.

· Diego Postigo, zinema-zuzendari.

· Trinh T. Minh-Ha, zinema-zuzendaria.

· Carla Simón, zinema-zuzendaria.

· Mikel Gurrea, zinema-zuzendari.

· Meritxell Colell, zinema-zuzendaria.

· Carlos R. Ríos, D’A-ko zuzendaria.

· Carlos Muguiro, EQZEko zuzendari.

· Marion Berger, Marian Cisneros, Tarifako Afrikar Zinema Jaialdiko zuzendariak.

· Valérie Massadian, zinema-zuzendaria.

· Valeska Grisebach, zinema-zuzendaria.

· Vanesa Fernández, Zinebiko zuzendaria.

· Ainize Sarasola, artista.

· Rosa Barba, artista.

· Edwin Carels, International Film Festival of Rotterdam-en (IFFR) programatzailea.

· Carla Andrade, zine-zuzendaria.

· Ben Clark, idazlea.

· Regina de Miguel, artista.

· Paula Olaz, musikaria.

· Zazpi t’erdi, zinegileak.

· Matthew C. Wilson, ikertzailea.

· Thomas Zummer, irakasle The European Graduate School / EGS (Suitza) eta Tyler School of Art-en (Templeko Unibertsitatea, Filadelfia).

· Leslie Thornton, zinema-zuzendaria.

· Jonás Trueba, zinema-zuzendaria.

· Santos Zunzunegui, katedratikoa, historiagilea eta zine-kritikaria.

· Ingrid Guardiola, irakaslea, ikus-entzunezkoen programatzailea, zuzendaria eta saiakera idazlea.

· Manuel Garin, Soinu-banda, narratiba seriala eta estetika zinematografikoa irakasten ditu Universitat Pompeu Fabran.

· Mark Webber, Tate Modern, ICA, Barbican Centre eta Centre Georges Pompidou erakundeekin lan egindako komisarioa.

· Erika Balsom, King’s College London-eko zinema ikasketen irakasle titularra.

· Manuel Asín, programatzailea, ikus-entzunezkoen komisarioa.

· Jean-Claude Rousseau, zinegilea.

· Laida Aldaz, Zinetika jaialdiaren zuzendaria.

· Mariano Llinás, zinema-zuzendaria.

· Selina Robertson, film-programatzaile eta idazle autonomoa.

· Xiana do Teixeiro, zinema-zuzendaria.

Page 39: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

38

Hirugarren espedizioa: Post-cosmos III Nazioarteko Zinema MintegiaAurreko bi edizioetan bezala, berriro hartu genuen Tabakalerako udako erakusketa abiapuntu gisa. Iaz, Rosa Barba artistari eskainia. Haren lanak, gaiak, irudiak, testuak eta soinuak inspirazio-iturri izan ziren, lau jardunaldi trinkotan aurkezturiko pelikulak eta ibilbideak planteatzeko.

Programazio taldeaPelikulak programatzeari buruz hitz egiteko, iritziak trukatzeko eta pelikulak programatzeko taldea da, praktika zinematografikoak eta feminismoaren arteko harremana gai ardatz izan zuena.

EIECine - NESTTopaketaren 17. edizioa, irailaren 24 eta 28aren bitartean egin zen Tabakaleran, eta barnean hartu zituen Alexander Payne, Peter Strickland, Jaime Rosales, Albertina Carri eta epaimahaiko presidente Virgil Vernierren eskola magistralak. Hamalau film laburrek parte hartu zuten lehiaketan.

Ikusmira BerriakTabakaleraren, Donostiako Zinemaldiaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko elkarlanaren bitartez sortutakoa, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren legatuaren parte den proiektua da. Laugarren edizioan sei asteko egonaldia egin zuten jasotako 155 proposamenen artean hautatutako bost zuzendariek, Manuel Abramovich, Nele Wohlatz, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Grigory Kolomytsev-ek.

Ikusmira Berriak programak eredua aldatu zuen iaz eta egonaldia bikoiztu zen. Bigarren egonaldia, 2019ko otsaila eta martxoan garatu zen.

Zinema (h)abian / Cinema en Curs (Elías Querejeta Zine Eskola + A Bao A Qu + Instituto Oriarte de Lasarte + Tabakalera).

Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta A Bao A Qu elkarteak, zinema eta zinemagintza eskola eremuan lantzea proposatu zuten ekimenaren bidez, eta, era berean, proiektua gure ingurura ekarri eta bultzatzea. 2018-2019an, bi ikastetxe ari dira parte hartzen Gipuzkoan: deialdi ireki bidez hautatutako Donostiako BHI Peñaflorida, non Maider Oleaga zinegilea ari den bertako ikasle eta irakasleekin lanean; eta Lasarteko Oriarte Institutua, bigarren urtez, Mikel Gurrearekin elkarlanean.

Programa

Zinema (h)abian Lasarteko Oriarte institutuko ikasleekin errodajean.

parte-hartzaile /40

Page 40: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

39

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

. Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdia (Herbehereak).

. Berlinale. Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia (Alemania).

. Courtisane Festival (Belgika).

. Festival Play-Doc (Tui, Galizia).

. Filmadrid (Madril).

. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdia (Suitza).

. Festival de Cine Europeo de Sevilla.

. L’Alternativa (Bartzelona).

. Zinebi, Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia.

. Entrevues, Festival International du Film (Belfort, Frantzia).

ikusle / saio /19.648 259

Hirugarren espedizioa: Post-cosmos III Nazioarteko Zinema Mintegia.

. Viennale. Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdia.

. FID Marseille.

. D’A Film Festival Barcelona.

. Gijóngo Nazioarteko Zinema Jaialdia.

. Curtas Vila do Conde - International Film Festival (Vila do Conde, Portugal).

. Cinematek (Brusela, Belgika).

. Curtocircuito (Santiago de Compostela).

. Visions du Réel - International Film Festival Nyon (Suitza).

. Punto de Vista. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia

Page 41: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

40

HEZ-KUNTZA PRO- GRAMA

04 Hezkuntza-komunitatea eta elkarteak

Gazteentzako programak

0-6 bizi

Kamaleoiak gara! 0-99 Erakusketak,zinema eta programa

Kearen artxibo egileak

Eskola. Hezkuntza ikerketa gisa

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Erakusketekin solasean

Page 42: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

41

Hezkuntza proiektuaren helburu nagusia Tabakalera inguruko eragile eta testuinguru ezberdinekin harremanetan jartzea da. Gainera, kulturaren eta instituzioaren inguruko begirada kritikoa indarrean jartzea du oinarri. Horretarako, 2017/2018 ikasturtean zehar, komunitate ezberdinei zuzendutako programa indartu zuen: hezkuntza-sektorea (eskolak, elkarteak, ikasleria eta irakasleria), 0-6 komunitatea (0 eta 6 urte bitarteko haurrak eta haien senitartekoak), gazteak eta publiko orokorra.

Ganso & Cía konpainiak "Walkman" ikuskizuna eskaini zuen 2018ko urtarrilan Kamaleoiak Gara! programaren baitan.

Page 43: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

42

2018. urtean izandako erakusketetara gerturatzeko eta horiek lantzen dituzten edukietan sakontzeko asmoz, hainbat programa eskaini ziren publiko orokorrarentzat zein elkarte eta hezkuntza komunitatearentzat.

Publiko orokorrari zuzendutako programa:Bisita solasaldiakTabakalerako erakusketetako edukiekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dute. Metodologia parte-hartzailea erabiliz, arte lanetara eta diskurtso komisarioetara hurbiltzea proposatzen dute, horrelako bisitaldietan normalean eman ohi diren rolak birplanteatuz, eta erakusketa-aretoak eztabaida publikorako gune bihur daitezkeela ulertuz.

Bisita esperimentalakErakusketa bakoitzean bi pertsonari gonbita egiten zaie beren interes eta interpretazioetatik abiatuz bisitaldiak proposa ditzaten. Horrela, beste modu batean agertuko ez liratekeen zentzu eta irakurketa berriak sortzen dira.

Gonbidatuak:Nere Pagola (Euskadiko Filmategia) Ainara LeGardon (Artista) Itziar Okariz (Artista) Beatriz Herráez (Komisarioa) Virginia García (Aranzadiko Astronomia Saileko kidea) Usue Arrieta (artista)

Testuinguruan. Erakusketei lotutako ikasketa-taldea

Tabakaleran egiten diren erakusketekin batera diharduen ikasketa-taldea da, edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzen dituena. Testuak, filmak, erakusketetako obrak edo haiekin zerikusia duten beste hainbat material berrikusten ditu, arte garaikidearekin lotuta dauden gaietan auto-hezteko asmoarekin.

Goiz txikiak2018ko egitasmo berri bat izan zen, hilean behin, 0-4 urte bitarteko haurrak dituzten helduek edo zaintzaileek txikiekin erakusketak lasai bisitatzeko aukera izan zezaten.

Hezkuntza-arloak eskolaren testuinguruan hainbat programa garatzen ditu eskola-komunitate, irakasle eta ikasleekin batera, eta baita arlo ezberdinetako hainbat elkarteekin ere:

Talde-lantegiak. Lantegiak erakusketetan

Tabakalerako erakusketetara lehenengo hurbilpen bat egitea ahalbidetzen dute. Saio dinamikoak dira, taldeen behar eta interesetara moldatzen dira eta haien parte hartze aktiboa sustatzen dute.

Nori zuzendua: Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergoa, unibertsitatea eta elkarteak.

parte-hartzaile

parte-hartzaile

331

5.549

Erakusketekin solasean

Hezkuntza- komunitatea eta elkarteak

Page 44: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

43

Eskola-aldiriakEskolei zuzendutako urteko deialdia da, eskolako, auzoko edo hiriko esparruetan artegintza eta hezkuntza proiektu bat lankidetzan burutzeko. Lan egiteko prozedurak berraztertzeko eta ibilbide luzeko ikasketa prozesuak abiarazteko aukera eskaintzen du, hezkuntza komunitatearekiko aliantzak sendotzeko ahaleginean.

2017/18 ikasturtean modalitate berri bat sortu zen deialdia Gipuzkoa osora zabaltzeko.

2017/18 ikasturteko proiektuak:

A modalitatea:

Harremangune berri baterantz. Txirrita Ikastetxea (Ereñotzu, Hernani). Gonbidatuak: Maushaus, Jon Munduate, Blanca Calvo.

B modalitatea:

Eskola bideak: gelditu, lasaitu eta bizi! Arizmendi Ikastola (Eskoriatza)

Gonbidatuak: Mario Paniego, Garaion NaturArtea.

2018/19 ikasturtean garatzeko proiektuen aukeraketa:

A modalitatea:

Zubiak eraikiz: komunitate esparru berriak sortzen. UPV/EHU, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Donostia) Gonbidatuak: Arantxa Iglesias, Gari C. Murua, Mikel Ruiz Pejenaute, Ainize Txopitea, M-Etxea.

B modalitatea:

Jolastu, jolastu eta jolastu. Samaniego Ikastetxea (Tolosa) Gonbidatuak: Garaion NaturArtea, Maitri Ugalde.

Irakasleriarekin programaIrakasle eta hezitzaileei eta hezkuntzan, pedagogian eta bitartekaritzan diharduten profesionalei zuzendutako programak, irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza-taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko topaketa-sail bat antolatzen du.

Aurreko edizioetako gogoeta saioetatik abiatuz, ondorengo programak garatu ziren:

Izan nahi duguna izateko espazioak. Pedagogia feministen inguruko mintegiaEider Goiburu Moreno. Feminista, psikologialari soziala eta sexu hezitzailea Marije Apodaka. Berdintasun teknikaria eta genero gaietan aholkularia.

Pedagogia Feministak: Alu Ulu Antzerki Foroa. Emakumearen sexualitatea, umoretik. Arremanitz.Hezkuntzan eraginez, jendartearen eraldaketa bilatzen duten kooperatiba

Eskola aldiriak. Artea eta hezkuntza proiektu kolaboratzailea. Irakasle topaketa

Artea eta feminismoa hezkuntzan. Lantaldea.

Identitate okerrak. Iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan.Saioa Olmo, Txakur Gorria

Artikertuz. Gogoetarako espazioa eta denbora (UPV/EHUrekin lankidetzan)

REC: zinema esperimentalaPrograma honen helburua ikus-entzunezkoak auto-irudikapena eraikitzeko eta ikusarazteko tresna gisa lantzea da.

Bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta batxilergoko taldeei zuzendua.

Elkar-ekinIrakasleekin eta ikasleekin batera unitate didaktiko bat diseinatzea da programaren xedea, sekuentzia pedagogiko bat eratuz ikastetxearen curriculumarekin koherentzia gordez eta Tabakalerako hezkuntza-arlotik proposatutako gaiak kontuan hartuz.

Page 45: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

44

Hiria Hackeatu. Gazteak, hiria eta makerrak12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta oporraldietan egiten da, Hirikilabsekin lankidetzan. Lantegietan, parte-hartzaileek ingurumena ikertzen dute eta, teknologia digitalen laguntzarekin, taldean sortutako gailuekin eraldaketak proposatzen dituzte.

Programa honetan eragile, artista, ekintzaile eta ikertzaileek hartzen dute parte; elkarrekin proposatzen eta lantzen dira gaiak, beti ere teknologien, gune publikoen, feminismoen, bizikidetzaren eta lankidetza-prozesuen arteko elkargunean.

Saioak eta gonbidatuak:

· Bideo-trolleo lantegia. Terrorismo de Autor Kolektiboa.

· Serigrafia mugikor lantegia. Garikoitz C. Murua GKo-ren zuzendari artistikoa.

· Sare sozialak, kale sozialak. Espazio birtuala espazio publiko bezala. Inés Bebea.

Harrotu ileak. Identitatea, harremanak eta gazteakNola sentitzen dira Tabakalerara sarri datozen gazteak? Zer erlazio mantentzen dute eraikin barruko espazioarekin? Nola erabiltzen dute? Nola bizi dute?

«Tabakalera zeurea ere bada; ikasi nola maitatu, eta defenda ezazu!» lemapean, Harrotu Ileak! proiektuak hausnarketa bat proposatzen du bi zentzutan. Alde batetik, erabiltzen duten inguruari buruzko gogoeta sustatzen du gazteen artean, inguru propio gisa uler dezaten eta eskubide eta betebeharrei dagokienez esku har dezaten; eta, bestetik, erakunde mailako hausnarketa sustatzen du, bertako espazio publikoen erabilera eta okupazioa definitzeko.

Prozesu honen hastapenak CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) sarearen baitan kokatzen dira, Hablarenarte-ren bidez kide izan gineneko garaian.

Gazteentzako programak

parte-hartzaile860

Jarduerak:

Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen erakusketa. Madrilgo Medialab-Pradon eta Vic-eko ACVic zentroan aurkeztu ondoren, Tabakaleran izan zen ikusgai.

Drary_Drietz_Harrotu. Lantaldea. Rap kanta eta bideoklip kolektiboa sortu zen, eta baita prozesuaren dokumentala ere, Maite Arroitajauregi “Mursego”, Telmo Trenor, Javi Pez, Juantxo Arakama, eta Ainhoa Olasoren parte hartzearekin.

Kaleko loreak, kale koloreak. Antzerki sozialaren lantegia, Alham Al-Mital soinu-antzerki kooperazio proiektuaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Hiria eta migrazio prozesuak. TopaketaMigrazio prozesuei buruzko hiru eguneko topaketa izan zen maiatzan Tabakaleran, Harrotu ileak programaren baitan. Migrazio prozesuen inguruko aditu eta elkarteek bat egin zuten hausnarketa bultzatu eta egitasmo ezberdinak partekatzeko. · Santiago Alba Rico· Katya Reimberg· Ahmed Al-Nawa· Mercedes Jiménez· Ibrahim Reghioui· Felipe Polanía· Ana Revuelta eta Leire San Martin,

Tabakalerako hezkuntza arloa· Samira Goddi· Ane Iturbe· Laia Abokatuak· Loira Manzani· Bidez Bide elkartea· Kolore Guztiak elkartea· Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma

Zoom bideo laborategiaIkus-entzunezkoetan, kultura garaikidean eta artean sakontzeko interesa duten gazteen lantaldea. Ikasturtean zehar, hilean bi aldiz bildu ziren Tabakaleran, zinemagile eta artistekin lantegiak egiteko, filmak eta film laburrak sortzeko eta ikus-entzunezkoak ekoizteko.

Lantegiak:

· Audiolab: soinu-lantegia. Luca Rullo· Kamerarik gabeko zine-lantegia. Maite

Alonso, Unai Ruiz Ameztoy

Page 46: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

45

Diseinu eta lankidetzarako proiektu irekia da, elkar-ikasketa eta topaketarako espazioak errazteko.

Gaur egun proiektuak hiru adar ditu:

Situ-akzioak: 2018. urtean Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak lantaldea eratu zen, txikien esplorazio sentsorialerako eszenatokiak diseinatzeko, eta eszenario horiek errealitate bihurtzeko.

Programa Hilean behin, 0-6 Komunitateak antolatutako lantegi bat egin zen, sorkuntza, elikadura, mugimendua edo hazkuntza bezalako gaiei buruz, 0-6 urte bitartekoentzat eta haien inguruko helduentzat.

parte-hartzaile654

0-6 Gunea Diseinu eta eraikuntza parte-hartzaile baten emaitza da. Gailu/gune bat da, 0 eta 6 urte bitarteko txikiak eta haien familiak elkarrekin egon, jolastu eta hainbat jarduera egiteko.

Programa:

Bizilore eskola aktiboa. Hitzaldia. Irune Agirregabiria

Zerren argi. Familientzako lantegia. Maite Alonso, Unai Ruiz

Bihotz Inguru baso-eskola. Aire zabaleko hezkuntza ereduari buruzko hitzaldia

Esperimentaziorako paisai-laborategiak. #1 Situ-akzioa, #2 Situ-akzioa, #3 Situ-akzioa, #4 Situ-akzioa

0-3 urteko haurren garapen motorea eta mugimendu askea. Hitzaldia eta lantegia. Zorutik.

0-6 Bizi. Elkarrekin ikasi, sortu eta hazi

Situ-akzioak Cristina Enea parkean.

Juantxo "Glaukoma" Harrotu ileak proiektuaren parte-hartzaileekin lanean.

Page 47: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

46

parte-hartzaile

bisitari

1.429

2.559

Kamaleoiak gara! Erakusketak, zinea eta programa

Kearen artxibogileak

Haurrek eta helduek arte garaikidearen testuinguruan elkarrekin goza dezaten sortutako jarduera programa da.

Erakusketak 5-99Helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez, erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu, jolasa, ibilbideak eta parte hartzea sustatuz.

Zinean 5-99Ikus-entzunezko esperimentalekin belaunaldien arteko topaketak egitea proposatzen du. Ikus-entzunezkoak ahalmen hezitzaile garrantzitsua duela aintzakotzat hartuz, film laburren saio bat proposatzen da, eta ondoren lantegi bat, ikusitakotik eratortzen diren gaiak eta teknikak lantzeko.

Kearen artxibogileak fabrika honetako langile ohiek eta egungo langileek osatutako taldea da. 2016ko irailaz geroztik aldizka biltzen da Tabacalera eta Tabakalerako istorioei buruzko artxibo komunitario bat eraikitzeko asmoz. Horren emaitza, 2018ko uztailaren 6an inauguratu zen erakusketan jarri zen ikusgai.

Argazkiak, agiriak, bideoak, audioak eta objektuak dira, batzuk lan-prozesuan sortuak, baina gehienak leku horretako langile ohiek urte luzez gordeak. Horrenbestez, etxeko artxiboak ireki ditu; berez, ez ziren gorde jendaurrean erakusteko, baina urteak igaro ahala, garrantzitsu bihurtu dira eta gure iraganaren irakurketa kritikoa egiteko aukera ematen dute eta, ondorioz, gure orainaldiarena ere. Alderdi biografikoari, afektiboari edo gatazkatsuari lotutako gaietan jarri du arreta, eta horien bitartez, orokorrean historiaren ideia eta zehazki fabrika honen historia zabaldu nahi duten kontakizunak aurkezten ditu.

Lantaldea:

· Zigarrogileak: Clara Álvarez, Mariasun Arratibel, Marivi Arratibel, Pili Jauregi, Lupe Luengo, Maria Jesús Nestar, Mari Tere Sorozabal.

· Artista: Sahatsa Jauregi.

Programa 0-99Haurrek eta nagusiek elkarrekin gozatzeko jarduera programa da. Artistek, perfomerrek, musikariek, dantzariek, zinegileek edo narratzaileek egiten dituzten proposamenak dira, jarduera artistikoak arte bizietatik era guztietako komunitateetara hurbiltzen dituztenak, normalean gertatzen ez diren topaketak sor daitezen.

Saioak eta gonbidatuak:

· Walkman. Klown ikuskizuna. Ganso & Cía. konpainia

· 2062. Zuzeneko zine-ikuskizuna. Karla Kracht eta Andrés Beladiez

· Amorante. Kontzertua. Iban Urizar

· Planeta KA. Instalazio sentsoriala. Imaginart Konpainia

· Natura eta dardara. Familientzako pertzepzio jolasa hirian barrena. Idoia Zabaleta, Chus Domínguez, Sofía Asencio, Tomás Aragay

· ZooZoom. Ikuskizuna. Markeliñe Antzerki Taldea

· Kutxaka. Ipuinak eta marrazkiak haurrentzat. Kontukantoi

· ¡AY! ¡YA!. Lantegia eta dantza ikuskizuna. Macarena Recuerda

· Funtzak. Dantza. Nuria Perez Alcántara

· Enaren kontuak. Kontzertua. 2princesesbarbudes

Page 48: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

47

Eskola. Hezkuntza ikerketa gisa

Lan-ildo honen helburua barne mailan egiten den jardueraz hausnartzea da. Horretarako, bilerak, beste eragileekin solasaldiak eta irakurketa partekatuak egiten dira. Taldekako ikerketa-prozesuetan sareak eta aliantzak sortzen dira eta, aldian behin, lan hori argitara ematen da hainbat formatutan: argitalpenetan, blog-etan, topaketetan edo mintegietan.

. Gipuzkoa Koopera-Gipuzkoako Foru Aldundia (Alam Al Mithal: kooperazio proiektua, Casablanca-Donostia elkarlana)

. Another Roadmaps for Arts Education

. Egia Hezitzailea sarea

. Oinherri sarea

. UPV/EHU

. Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen erakusketa (CAPP - Medialab-Prado, ACVic, Uharte Zentroa).

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

parte-hartzaile / Familientzako jarduerak

parte-hartzaile / Hezkuntza-komunitatea

bisita / Kearen artxibogileak

2.126

5.549

2.551

parte-hartzaile / Gazteentzako programa

806

Page 49: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

48

SOR- TZAI-LEEN GUNEA

05 Egonaldiak

Espazioen lagapena

Programa

Urtea zenbakitan

Sareak eta nazioartekotzea

Page 50: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

49

Sortzaileen Guneak baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie artista eta kultur agenteei, euren proiektuak gara ditzaten, formatua edo garapen-maila edozein delarik ere, artearen sektorea profesionalizatze aldera.

Egonaldien nazioarteko programa zabala dauka; urtero egiten da programa horren deialdia, askotariko modalitateetan. Horrez gain, Sortzaileen Guneak lanerako estudioak lagatzen dizkie tokiko artistei, proiektuak gara ditzaten.

Espazio horrek, halaber, artista nahiz sortzaileak ikusarazteko eta trebatzeko programa bat ere antolatzen du.

2018 urtean zehar espazio honetatik 51 sortzaile igaro ziren, eta hainbat diziplinatako proiektuak zituzten bertan.

Page 51: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

50

KomisariotzaSomething to Generate FromMadrassa

Ikerketa artistikoa Spectral ExchangeMatthew C. Wilson

“Artist in residence”Kooshk - Teheránekin trukaketa egonaldia

Egonaldiak TabakaleranFountainIla Firouzabadi

Egonaldia TeheranenSheltered MemoriesAna Rakel Ruiz de Sabando

Egonaldia lurrean (Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean)

El jardín invasor (Psidieum Hortus)Alberto López, Manuel Prados

Proiektu artistikoakCoche de plástico en un paletNatalia Suárez eta Gómez Selva

Counting Histories, The Host and The GhostCristina Mejías

Furniture With Flat TopIzaro Ieregi

Rojo 40Gabriel Garcilazo

Ikus-entzunezko proiektuaOlymp’s ShedsMarianna Christofides

Proiektu artistikoak elkarlanean Asleep ImagesÁngela Millano, Julián Pacomio

EgonaldiakEgonaldiek artearen sektorea profesionalizatzen laguntzen dutela oinarri hartuta, Tabakalerako egonaldien nazioarteko programak proiektuak garatzeko denbora, lanerako tokia eta ekipamenduak eskaintzen ditu, baita egonaldi-proiektuetarako laguntza ere.

2018an 694 eskaera jaso ziren modalitate ezberdinetako egonaldietarako deialdiei erantzunez. Urte osoan zehar 16 egonaldi burutu ziren eta, horietan, nazioarteko 10 artistek, Estatuko 6 artistek eta bertako

5 artistek hartu zuten parte. Egonaldi horietan askotariko sormen-eremutako proposamenak jorratu ziren: proiektu artistikoak garatzeko 4 egonaldi, egonaldi 1 komisariotza proiektu bat lantzeko, 6 sortzailek ikus-entzunezko proiektuak garatu zituzten (horien artean Ikusmira Berriak ekimeneko partaideek), ikerketa-proiektu bat burutu zen eta 2 sortzaile aritu ziren elkarlaneko proiektu batean lanean.

Ikusmira berriakSSIF eta EQZErekin lankidetzan. Informazio gehiago zinea eta ikus-entzunezkoak ataldean.

El oasisManuel Abramovich

Dormen Os Peixes De Olhos Abertos Nele Wohlatz

El aguaElena López Riera

ChupacabraGrigory Kolomitsev

918 gauArantza Santesteban

Dantza garaikideko sorkuntza egonaldia (Dantzaz, Dantzagunea eta CALQ, Conseil des arts et lettres de du Quebec-rekin lankidetzan)

El ExtrañoJohn Henry Gerenw Forero

Page 52: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

51

Sortzaileen Guneak lanerako tokiak jartzen ditu tokiko artisten komunitatearen eskura, proiektuak gara ditzaten. Guztira, espazioak zortzi estudio ditu; estudio horiek behar dituzten artistei lagatzen zaizkie, haiek eskaera egin ondoren, gutxienez bi asterako eta gehienez ere sei hilabeterako. Egonaldiak irauten duen bitartean, sortzaileek espazioko baliabide teknikoak erabil ditzakete: irudiak editatzeko bi kabina, soinua editatzeko beste bi kabina, argazki-laborategi bat, plato bat eta arte bizietarako ekipatutako gune bat.

2018 urtean 30 sortzaile baliatu ziren Sortzaileen guneko lagapeneko baliabideez.

Sin títuloBianca Stich

LocutorioMaren González

Yours TtrulyIrati Gorostidi

El cuerpo de la mujer sin sombraTamara García y Carolina Cruz

BIOLENCIAEbi Soria

Sin títuloImanol Salaberria

LogofiliaAne Arzeluz

Any body soundsJone San Martín, Mikel R. Nieto, Emanuele Soavi

Germinal 1Carla Fernández

Sin títuloAinize Sarasola

Filmación creativaMaite Alonso / Unai Ruiz

Las letras de JordiMaider Fernández

Sin títuloGabriela Kravietz

Espazioen lagapena

Sin títuloManu Uranga

Dark MatterAlicia Martín López

Las variaciones GoldbergIon Munduate

DesaparecerFrancisco Bouzas

Herrenak DenakGalder Izagirre

ElekuaMarta Romero

Sin títuloJosé María Avilés

Sin títuloPatxi Burillo

Mujeres líderesIrati Cano

Aisiar EhoSandra Cuesta Aizkorbe

No marchitan vuestras floresPili Aguado

Galumphing Manuel Casellas

Donostia me protege Elba Martínez

Page 53: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

52

Sortzaileen Gunean gauzatzen den programaren helburu nagusia da arte-proiektuei eta lan-prozesuei ikusgarritasuna ematea, batez ere egoiliarrek egiten dituztenei. Horrez gain, profesionalizazioari laguntzen dioten prestakuntza-prozesuak ere indartu nahi ditu.

Hala egoiliarrek nola lanerako edo ekoizpenerako guneen erabiltzaileek (artistak, komisarioak nahiz ikerlariak) aukera dute proiektuak aurkezteko edo lan-prozesuak partekatzeko, ate irekien jardunaldien bidez. Horrez gain, prestakuntza-programak ere egiten ditugu, artista, komisario eta beste eragile batzuentzako tailer eta saio intentsiboen bitartez.

ProgramaEgoiliarren eta proiektuen aurkezpena

Artista egoiliarrei eta haien proiektuei ikusgarritasun handiagoa emateko, herritarrekin hainbat saio antolatu ziren (topaketak eta aurkezpenak, hain zuzen ere).

MaiatzaLantegi irekiak

Matthew C. Wilson, Gabriel Garcilazo, Izaro Ieregi, Marianna Christofides, Pili Aguado, Marianna Christofides, Sandra Cuesta, Itziar Orbegozo.

AzaroaLantegi irekiak

Francisco Bouzas, Carla Fernández, Ila Firouzabadi, Madrassa, Alicia Martín, Elba Martínez, Cristina Mejías, Ángela Millano & Julián Pacomio, Ion Munduate, Imanol Salaberria, Natalia Suárez & Gómez Selva.

Egoiliarren proiektu-aurkezpenak Sortzaileen Gunean.

Page 54: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

53

Artistentzako tailerra

Uztaila

Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak emandako tailerra

Bigarren urtez Tabakalerak Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak eskainitako lantegia proposatu zuen. Programa honen helburua leku-denbora esperimentalerako tarte bat eskaintzea da, eraldaketa prozesuak bideratu ahal izateko. Denbora batez lan-erritmoetatik eta norberaren praktikatik aldentzea proposatzen du programak, parte hartzaile bakoitzaren ekoizpena distantzia batetik behatzea eta ohiko ez diren baldintzetan baloratzea.

Tailerra artisten arteko elkarrizketa gisa aurkeztu zen. Hizkuntza plastikoei buruzko hausnarketa egin nahi zen, batez ere zeinuak sortzeko eta horiek eraldatzeko tresna gisa erabiltzen diren hizkuntzei buruzkoa. gonbidatu gisa parte hartu zuten Erlea Maneros Zabala eta Marck Chandlerrek.

Okarizek eta Eubak elkarlanean abiatu zuten prestakuntza-programa, baina bakoitzaren berezitasunak mantenduta; hala, parte-hartzaileei praktika eta begirada heterogeneoak eskaintzen saiatu ziren.

Komisariotza programa

Abendua Natasha Marie Llorensek eta Lotte Arndtek pentsatu eta gidatutako programa

2018. urtean zehar aurrera jarraitu zuen Sortzaileen gunean 2016an abiatutako komisariotza trebakuntzak, baina, kasu honetan, L’Intrus erakusketarekin lotutako programa triko baten forma izan zuen, eta Natasha Marie Llorens, erakusketako komisarioa, eta halaber komisarioa den Lotte Arndt izan zituen gidari. Gonbidatuen artean, honako hauek izan ziren: El programa contó con invitadas como Elvira Dyangani Ose, Nathalie Hope O’Donnell, Dages Juvelier Keates, Julia Morandeira, Samir Ramdani o Leire Vergara.

Bost egunez luzatu zen programa pedagogikoaren asmoa komisariotza-prozesuaren alderdi praktiko eta kontzetualetan murgitzean zetzan. Erakusketa testu bat bailitzan irakurtzeko aukera eman zuen, gertutik irakurtzekoa, eta elkarrizketaren bitartez deseraikitzekoa. Testu teorikoetan ardaztutako mintegiak izan zituen, diseinu grafikoaren inguruan saioak, edo mugimenduaren inguruko lantegi bat erakusketa barruan, eta artista eta komisario gonbidatuek proposatutako proiekzio eta aurkezpenak.

Page 55: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

54

LankidetzakAtalak

ATALAK Dantzaz konpainiaren proiektua da, eta Donostia Kulturak sustatzen du. Proiektu honen bidez, euskal koreografoek astebeteko sorkuntza-egonaldiak egin ditzakete 12 dantzarirekin. Astebeteko egonaldi horiek bilatzeko, entseatzeko eta ikertzeko abagune bat dira, eta Dantzaz konpainiako dantzariak eta euskal koreografo eta sortzaileak harremanetan jartzen ditu.

Programak urtean 6 egonaldi eskaintzen ditu; egonaldiak binaka aurkezten dira, eta hainbat tokitan egiten dira: Tabakalera, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoa, Biarritzeko Gare du Midi eta Azkuna Zentroa. Koreografo gonbidatuak honako hauek izan ziren: Iñaki Azpillaga, Matxalen Bilbao, Edu Murumendiaraz, Blanca Arrieta, Carmen Larraz eta Thierry Martínez.

Egonaldien amaieran, egindako lana jendaurrean aurkezten da.

Azala espazioa

Bajo el mismo techo. Taller: Crossing the floor. Langegia Jonathan Burrows eta Matteo Fargionekin

Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat eman zuten euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko. Arte performatiboetan interesa duten pertsonei zuzenduta zegoen saioa, euren gaitasun teknikoa edozein zelarik ere. Tailerrak gai zehatzak landu zituen, hala nola euren lanen konposizioa, forma eta denbora, baita egiten dutenarekin hautsi eta publikoarekin konektatzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere.

Page 56: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

55

· CALQ, Conseil des arts et lettres de du Quebec

· Donostia Zinemaldia

· Dantzaz

· Dantzagunea

· Kooshk Iran

· Cristina Enea Fundazioa

· AECID

· Eunic

Sareak eta nazioartekotzea

21artista egonaldietan /

Urtea zenbakitan

eskaera /694

artista baliabide-lagapenean /

30

10nazioartekoak

6Estatukoak

5bertakoak

Gabriel Garcilazo, Ila Firouzabadi, Marianna Christofides, Manuel Abramovich, Nele Wohlatz, Grigory Kolomitsev, Madrassa Collective, Matthew C. Wilson, John Herny Gerena

Cristina Mejías, Alicia Martín López, Alberto López, Manuel Prados, Elena López Riera

Natalia Suárez, Izaro Ieregi, Ana Rakel Ruiz de Sabando, Arantza Santesteban, Ángela Millano

Page 57: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

56

HIRIKI-LABS

06 Programa

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Jolabs

Hirikikas

Plaza eta Talde irekiak

Topaketak

Laborategiak eta hezkuntza

Page 58: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

57

Hirikilabs teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da. Tabakalera bezalako nazioarteko kultura garaikidearen ekoizpen zentro baten testuinguruan, mundu digitala, elkarlaneko sorkuntza eta herritarren ekimenak harremanetan jartzen dituzten jarduerak eskaintzen ditu, esperimentazio eta prototipatzerako gune bezala.

Era berean, Tabakalerako baliabide bat ere bada, eta zentzu horretan hiritar, artista eta sortzaileei beren proiektuak garatzeko laguntza eskaintzen die. Halaber, ezagutza libre eta irekia sustatuz, inspirazio iturri ere izan nahi du Hirikilabsek, bai publiko orokorrarentzat eta baita laborategiaren inguruan aritzen den komunitatearentzat ere.

Hirikilabsek Rehogar X erakusketa hartu zuen abenduan.

Hirikilabsen 5. urteurrena izan zen 2018. urtean. Laborategiaren helburu nagusiak elkarlaneko sareak indartzea eta laborategia erabiltzen duten komunitateei beraien lana garatu ahal izateko baliabideak zabaldu eta erraztea izan ziren. Horrekin batera, zenbait lan ildo indartzen joan ziren ere, komunitateak handitu eta indartzeko xedearekin.

Page 59: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

58

JoLabs

Hirikikas

JoLabs - Ekin!Egitea eta esperimentazioa sustatzen duten lantegiez osatutako 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako programa bat da.

Jolabs - Do it in family IV eta V Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, Egizu Familian (DIF) formatuaren baitan, 8-12 urte arteko gazteei euren gurasoekin zerbait egiteko aukera eskaintzen zaien espazioa da Jolabs DIF.

Familientzako teknologia txokoak

Hirikilabseko pasarelan familiek udako goizak proiektuz proiektu igarotzeko aukera izan zuten, antolatutako txokoetan teknologia eta kultura digitalean murgilduz.

Programa

JoLabs haur eta familiak teknologiaren eta kultura digitalaren mundura hurbil daitezen elektronika, mekanika, kodea, bideo-jokoak edota fabrikazio digitalaren inguruan garatzen diren jarduerak dira. Gai horiek modu pedagogiko, kritiko, sortzaile eta dibertigarrian lantzen dira bertan.

JoLabsek hainbat proiektu hartu zituen bere baitan:

17 lantegi / 28 saio / 251 pertsona

40 saio / 692 pertsona

Gazteekin eta familiekin beste proiektu batzuk:

Hezkuntza arloarekin elkarlanean, Hirikilabsek, honako programa hauek garatu zituen:

Hiria HackeatuInformazio gehiago, Hezkuntza atalean, 44. orrian.

0-6 GuneaInformazio gehiago, Hezkuntza atalean, 45. orrian.

Elkarlanean ikasteko jarduera ildoa da Hirikikas. Hirikilabsen ezagutza guztiak, lantegi eta material digital (post, tutorial, kode, diseinu...) bihurtzen ditu Hirikikasek. Horretarako, lantegi-programa bat proposatzen du. Bertan teknologia modu sortzailean erabiltzen duten proiektuak garatzen dira, prozesuan tresnak eta zenbait teknika erabiltzen ikasten dutelarik. Ezagutzak gainerako partaideekin partekatzen dituzte gonbidatuek, eta guztiek dute irakasteko, ikasteko eta dokumentatzeko ardura. Hirikikas, finean, edozein hiritarrentzat laborategira hurbiltzeko aukera da.

Honako lantegi hauek egin ziren, besteak beste, Hirikikasen baitan: Freecad, Power textil, Inkscape, Lightpainting, Gimp, Data Commons Lab, Blender 3D, Waqui: the Water Quality Initiative, KiCad Eda, etabar.

Lokatzen laginketa lantegia, Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako Talde Irekiaren baitan.

Page 60: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

59

Plaza eta Talde irekiak

Plaza

Hirikilabs Plaza edozein pertsonak Hirikilabsen bere proiektu teknologikoa garatzeko deialdi irekia da. Laborategiak dituen baliabideak herritarren eskura jartzen ditu, haiek beren proiektuak gauzatu ditzaten.

2018an zehar honako proiektu hauek garatu ziren: Zomorro robotikoa, TRASHION=Trash + Fashion, DibertsitateApp, LihoIrekia, Babes, ExoEskeletoa, Sintetizador para txalaparta, Leonardo Da Vinciren torloju aereoa, Aniztasunetik sortzen, Saretan, Laborategirako tresneria irekia, Mahai-jokoentzako mahai interaktiboa, DIY instrumentu musikalak, Rietveld-en Zig Zag Chair-en berrikuspena, Argazkilaritza estenopeikoa eta solarigrafia eta Zokoratutako aterkien edukiontzia.

14 lantegi / 16 saio / 439 pertsona

Talde irekiak

Laborategiarekin lotutako gaien inguruko ikerketa irekia egiteko balio dute Talde irekiek, eta ezagutza sustatzea, proiektuak antolatzea eta komunitatea sortzea dute xede. Talde Irekiek, Hirikilabsen laborategi izaera azpimarratzen dute, jakintza sortuz, ekintzak proposatuz, proiektuak eratuz eta baita aldaketak iradokiz ere. 2018an honako talde hauek egin zuten lan Hirikilabsen: Hezkuntzarako material irekia sortzeko taldea, Zinea eta teknologia, Data Commons Lab, Astronomia hiritarra, Komunikaziora irisgarritasuna, Ingurumenaren hiritar ikerketarako taldea, Food Hack Lab, Ehungintza esperimentazio taldea, 3D Ikasi, Katxarraroak eta Hezkuntza material irekiak.

Page 61: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

60

Topaketak971 parte-hartzaile

Topaketek intereseko gaien inguruan sakontzeko eta ikerketak, proiektuak eta beste zenbait ekimen ezagutzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen dute. Halaber, komunitate espezializatuen arteko sareak sortzen eta sendotzen laguntzen dute eta baita hiritarrak beste ekimen eta gaietara hurbiltzea ere.

SummerLab

Udako kanpamendu itxura duen lantegi kooperatiboa da, eta teknologia, kultura digitala, diseinu irekia edo ikaskuntza bezalako gaiak lantzen dira bertan. Hirugarren edizioan, gai nagusia hiritar ikerketa izan zen; zehazki, kultura-, sormen- eta laborategi-espazioetan erreferente diren egitasmo eta proiektuak bideratzeko eta herri-kultura parte-hartzaile bat sortzeko, hiritar ikerketak betetzen duen funtzioa aztertu zen.

Gardentasunerako herri-ekimenen topaketa

Hiritarrek informazio publikoa eskuratzeko dituzten bideak aztertu ziren topaketa horietan. Herritarren eta administrazioaren artean ondasun komun gisa kudeatzeko ideiari buruzko topaketa izan zen hau, Data Commons Lab talde irekiaren jardueren baitan. Horretarako, eragileen eta egitasmoen arteko trukerako espazio bat sortu zen Estatu mailako administrazioetako eta beste erakunde batzuetako ordezkarien eta herritar aktiboen artean.

Gonbidatuak: David Cabo (Fundación Civio), Ángel Ambroj (Observatorio Ciudadano Municipal de Zaragoza), Stéphane M. Grueso (Ciudadano Político), Concha Catalán (Opengov), Sergio Salgado (X-Net), Adolfo Antón (DataLab Medialab Prado), Alberto Labarga (Iruñeko Udaleko partaidetzarako zinegotzi ohia), Imanol Argüeso (Opendata Euskadi - Eusko Jaurlaritza), Jesús Escudero (El Confidencial), Martín González (The Economist), Ibai Zabaleta (Hirikilabs)

Eginzaleak! Teknologia eta fabrikazio hiritarraren 6. astea

Topaketa honek fabrikazio digitala, diseinua, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologia anitzetan hiritarrek egiten dituzten erabilerak erakusteko jarduerak hartu zituen. Azoka izan zuen ardatz nagusi, eta bertaratu zirenek hainbat lantegietan parte hartu edo Hirikilabsen urtean zehar garatutako proiektuak ezagutzeko parada izan zuten. 2018ko edizioan, gainera, Rehogar diseinu irekia eta berrerabilpenaren inguruko proiektua izan zuen gonbidatu berezi bezala eta, besteak beste, bere erakusketa hartu zuen bi hilabetetan zehar.

“Zer gertatzen da teknologiarekin?” topaketa antolatu zuen Hirikilabsek azaroan.

Page 62: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

61

Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan astronomiaren arloko gaiak lantzen dira herritarren ikuspegitik, Astronomia Hiritarra Talde Irekiaren baitan.

Hiritar astronomia topaketa

Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, hiritar astronomia topaketaren hirugarren edizioa jaso zuen Hirikilabsek 2018an. Horren baitan, hainbat jarduera izan ziren: Aranzadiko astronomoa den Virginia Garcíak bisita esperimental bat eskaini zuen Rosa Barba artistaren “Drawn by the Pulse” erakusketan barrena; eskalazko eguzki-sistema bat eraikitzeko lantegia; pertseidak ikusteko Cristina Enea parkera behaketa-irteerak, etabar.

Norenak dira gure datuak? Pribatutasuna eta subiranotasuna, informazio pertsonala merkaturatzen den garaian

Topaketa honetan, “Norenak dira gure datuak?” galderari erantzuten saiatu ziren, esparru digitaleko kideen eta aktibisten zenbait kolektiboren ikuspuntuetan oinarrituta. Askotariko gaiak eta arazoak jorratu ziren, hala nola, Facebook eta Cambridge Analytic-en inguruko azken albisteak aztertu zituzten parte-hartzaileek, sareko erabiltzaileen autodefentsa digitalerako alternatiba eta tresnekin batera.

Gonbidatuak: Ujué Agudo, Aritz Suescun & Karlos G. Liberal, Gorka Julio, Sofia Prosper eta Santiago Saavedra (CAS), Ibai Zabaleta (Hirikilabs)

Zer gertatzen da teknologiarekin? Jokabideak eta teknologiari buruzko topaketa

Kultura eta teknologiari lotutako espazioetan gertatzen diren jokabideak zalantzan jartzeko eta birpentsatzeko topaketa izan zen. Bertan, Tabakalerak argitaratutako “Lab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak” (Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla, Estrella Soria) argitalpena aurkeztu zuten egileek.

Wikitopaketa

Wikimedia familiako egitasmoak -Wikimedia, Wikipedia, Wikimedia commons- ezagutu eta sakontzeko egun osoko topaketa antolatu zuen Hirikilabsek.

JUTE: XXVI Hezkuntza-Teknologiaren XXVI. Unibertsitate Jardunaldiak

Hezkuntza-Teknologiaren Unibertsitate Sareak Euskal Herriko Unibertsitatearen Elkarrikertuz ikerketa taldearekin elkarlanean antolatutako Hezkuntza-Teknologiaren XXVI. Unibertsitate Jardunaldiak (JUTE) Donostian egin ziren 2018an, Hirikilabsekin elkarlanean. Gai nagusia Konpetentzia eta hiritartasun digitala gizarte eraldaketan izan zen.

Zientzia Astea (EHU/UPV)

Zientzia Astearen hemezortzigarren edizioa, hau da, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Tabakalerak hartu zuen 2018an. Bertan, eta Hirikilabsen parte-hartzearekin, jarduera ludikoz eta pedagogikoz osatutako programa garatu zen, euskal gizartea zientzia eta teknologiara hurbiltzeko xedearekin.

Euskadin Soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza Planerako partaidetza-jardunaldia - Irekia (Eusko Jaurlaritza)

Eusko Jaurlaritzak, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala murrizten laguntzeko estrategiaren baitan, hiritarrei zabaldutako jardunaldia antolatu zuen Hirikilabsen.

Page 63: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

62

Ikasgelatik laborategira

Hezkuntzako profesionalei zuzendutako topaketa hauen asmoa, zenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea izan zen. Bigarren edizioan ikasgelako ateak irekitzen direnean zer gerta daitekeen aztertu zen, baita zein harreman dagoen irakasleen artean eta zeharkako proiektuak nola landu daitezkeen ere.

Gonbidatuak: Jurjo Torres, Aida Sánchez de Serdio Martín, Margarita Padilla, Marta Malo, Edurne Larraza, Susanna Tesconi.

Eskola-bisitak

Laborategi irekiak sortutako esploraziorako eta autoikaskuntzarako giroa ezagutzeko eta praktikan jartzeko helburuz, 2018. urtean zehar ere ikasle eta irakasleen bisitak jaso ziren.

Laborategia eta hezkuntza

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatutako Zientzia Astea hartu zuen Tabakalerak Hirikilabsen lankidetzarekin.

65 parte-hartzaile

ArgitalpenakLab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak

Egileak: Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla, Estrella Soria

Page 64: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

63

Lankidetzak eta nazioarte-kotzea

Hirikilabsek Estatuko eta nazioarteko hainbat eragile eta erakunderekin lankidetzan eta elkarlanean aritu zen 2018an ere. Horien artean aipatzekoak dira:

· Aranzadi Zientzia Elkartea· Zientzia astea - UPV/EHU· Udako Euskal Unibertsitatea· ALDEE (Artxibategi, Liburutegi eta

Dokumentazio Zentroen Profesionales Elkartea)

· Euskal Wikilarien Elkartea· Boluntariotzaren Euskal Kontseilua· Uliako Lore Baratzak· Tecnalia· Sindominio / Dabne· Rancho Electrónico· Ondula· Sorkin· Imvec.tech· Montera34· Makea Tu Vida· Innobasque· Fundación Ede· K@bia - Durangoko Azoka· Fundación Goyeneche San Sebastián· Elhuyar Zientzia· Open Government Partnership Euskadi· Kunsthal Irun· Id.arte Goi Diseinu Eskola· LabMeeting Iberoamericano· Opendata Euskadi· X-net· Observatorio Municipal de Zaragoza· Civio· Deustuko Unibertsitatea· Opengov· Autofabricantes· Nazioarteko Arkitektura Bienala

Urtea zenbakitan

10topaketa /

bisitari /20.000

artista / eragile9.116

Page 65: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

64

UBIK TABAKA-LERAKO SORKUN-TZA LIBU-RUTEGIA

07 Zerbitzuak

Programa

Bilduma eta datu-baseak

Sareak eta nazioartekotzea

Urtea zenbakitan

Page 66: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

65

Tabakalerako liburutegiaren hirugarren urtea intentsoa izan zen. Proiektuaren helburuak bete ziren eta zerbitzu kontsolidatu gisa kokatu zen. Gainera, liburutegiko bilduma osatu eta indartu egin zen. Arte garaikidean zentratutako liburutegia izateaz gain, Tabakaleraren programa eta proiektuen memoria eguneratua jaso eta herritarren eskura jarri zen.

DSS2016EU Europako Kultur Hiriburuko legatu jasotzaile da Ubik eta proiektu horren artxiboarekin lan handia egin zen 2018an zehar. Liburutegira eramandako informazioa datu basean kargatu eta edukiak errepositorioan moldatzeaz gain, internet bidez kontsultagarri jarri ziren.

Liburutegiaren ordutegi zabalean zenbait zerbitzu eskaini ziren, bai banaka, nola taldeka. Horietako asko Ubik liburutegiko proiektu zehatzen bitartez bideratu ziren (“Eskolekin proiektuak”, esaterako) eta beste kasu batzuetan herritarrek beraien kabuz espazio eta zerbitzuen erabilpena egin zuten.

Ekintzak edo programa atalak osatzen du Ubik liburutegiko hirugarren ardatz nagusia. Urtean zehar, etengabean jarduera ezberdinak proposatu zitzaizkion herritarrari liburutegiko eta Tabakalerako arlo tematikoak deskubritzeko. Lehen aldiz “Ubik parkean” programaren bidez, uztaila eta abuztuan liburutegia Cristina Enea parkeraino zabaldu zen. Bertan, eskura izan zituen herritarrak liburuak, aldizkariak, jolasak… eta aire zabalean Ubikek normalean lau pareta artean garatzen dituen hainbat jarduera eskaini ziren.

2018an hainbat erakunde eta elkarterekin zenbait proiektu jarri ziren abian: Elias Querejeta Zine Eskolaren hainbat beharri erantzun zitzaien, Donostia Zinemaldiaren artxiboaren antolaketa proiektuan parte hartu zuen Ubikek, Arteleku artxiboaren proiektuan, Kutxaren udaleku irekietako programan, etabar.

Urte osoan zehar Ubik proiektua azaltzeko hainbat eskaera izan ziren eta horiei erantzun asmoz, jardunaldi profesionaletan edota formakuntza espezifikoetan ere parte hartu zuten bertako langileek.

Page 67: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

66

Zerbitzuak

Aldizkariak317

Baliabide elektronikoak9

Argazki-kamerak75

Bideo-kamerak47

Bideo-jokoak48

Erreflektorea2

Flasha8

Ipod Nanoa0

Ordenagailuak50

Pertiga1

Soinu-grabagailuak68

Tabletak26

Triopodeak69

Bideo-jokoak824

Filmak4.844

Jokoak162

Liburuak6.409

Liburuxkak103

Soinu-edukiak248

Guztira12.916

Guztira394

Mailegua 13.310 eduki hartu zituzten erabiltzaileek maileguan

Page 68: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

67

18.810 gailu-, espazio- eta laguntza-saio

Erreserbak

Gailu erreserba Saioak

Ordenagailu eramangarriak 5781

Tabletak: 1282

Edizio-postuak: 9139

Musika-tresnak:

Bateria: 285

Teklatua: 205

Gitarra: 122

Baxua: 50

Tronpeta: 4

Tronboia: 3

Zoom-a: 33

Ipod-a: 0

Argazki-kamara eta osagarriak: 101

Guztira 17.005

Bitartekarien laguntza Saioak

Teknologia-txokoan: 150

Ikus-entzunezkoetarako: 53

Soinu-gaietarako: 29

Bideo-jokoetarako: 33

Pentsamendu eta autoediziorako:

64

Guztira 329

Espazioen erreserba Saioak

Pantaila esperimentala: 203

Negutegiak: 1.145

Platoa: 128

Guztira 1.476

Donostiako Musika Eskolako ikasleek Ubikeko Egongelako isiltasuna hausten dute Entzun egongela jardueraren baitan.

Page 69: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

68

Ikerketa laguntzaileaArtearekin erlazionatutako ikerketak egin nahi dituzten ikerlariei zuzendutako zerbitzua ematen du Ubikek. Gero eta ezagunago bihurtzen ari da eta horregatik eskaera kopurua gero eta handiagoa da. 2018n mota horretako zortzi eskaera izan dira guztira. Horien artean, Euskal Herriko emakume artisten genealogiarekin edota arte-prozesuak hezkuntzan txertatzeko metodologiekin erlazionatutakoak.

Ohar-taulakHerritarrek eskura dituzte hainbat ohar-taula, Ubik hobetzeko iradokizunak jartzeko edo diru-truke gabeko kultur proiektuak proposatzeko. 2018an zehar 316 balorazio, 72 proposamen eta kontuan izateko 151 ohar jaso ziren.

Galderak eta eskaerakUbik liburutegiaren ezaugarriak kontuan izanik, laguntza eskaera ezberdinak jaso ziren. Ikastetxeentzako arte-liburu zerrenda bat sortzeko eskaera, haien liburutegiaren diseinuan laguntzeko eskaera edota euskarazko bideo-jokoen inguruko informazioa eskuratzeko kontsulta.

Kafe-txokoaUbik diseinatzeari ekin zioten momentutik kafe-txoko bat egotea aurreikusi zen. Baqué enpresaren babespean, 2018ko uztailaren 24an jarri zen martxan eta egunerokotasunean herritar askok erabiltzen du zerbitzu berria.

Zerbitzuak

Ubikeko kafe-txoko berria.

Page 70: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

69

Urte osoko ekintzakAsteazkenetan UbikenAsteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritzeko tartea 6-10 urteko haurrentzat.

HorKonpon konponketa lantegiaEgunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.

Kuxkuxean Haurrak eta gazteak teknologiaren eta kultura digitalaren mundura hurbiltzeko diseinatutako lantegia.

Atlas. Autoedizio lantegiakAutoedizioaren munduarekin harremana duten arlo ezberdinak deskubritzeko aukera ematen duten lantegiak.

Programajarduera / parte- hartzaile /213 2.347

EsploratzaileakPentsamendu kritikoaren inguruko irakurketa-taldea, non gizabanako gisa geure burua hobeto ulertzen saiatu garen.

Nik ere nahi dut!50 urtetik aurrerako pertsonek bideo-jokoetan aritzeko beldurra kentzeko saio irekia.

Xake mate Mahai-jokoetan aritzeko taldea, adin guztietako herritarei zuzendua.

Itsaspeko gorria Ubiken familian murgiltzeko aukera: sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko.

Eta puntu! Puntu mota ezberdinak egiten ikasi eta praktikatzeko topagunea da. Gainera, solasaldiak eta esperientzia trukaketak ere barne hartzen ditu.

Entzun egongela Donostiako Musika Eskolako ikasleek, hilabetean behin, Ubikeko Egongelan zuzeneko musika-emanaldiak eskaintzen dituzte.

Xake-mate, elkarrekin mahai-jokoez gozatzeko jarduera.

Ubikek familian gozatzeko jarduera ugari antolatzen ditu.

Page 71: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

70

Programa

Ekintza puntualakFluxu amaigabea Jasotzen, erreproduzitzen eta sortzen ditugun soinuetan eragina izateko ditugun aukerak esploratzea izan zuen helburu jarduera-sorta honek.

Giza liburutegia+55rekin elkarlanean antolatutako saio hauetan, pertsonak liburu bihurtzen dira. Batzuk kontatzera etortzen dira; beste batzuk, berriz, entzutera.

Gure begien bitartezIkus-entzunezko grabaketa baten bitartez eta fanzine baten bitartez, tokiko argazki- eta zine-historia irudikatu zituzten parte-hartzaileek.

Hiriak jarraituko zaituGai hauen inguruko hitzaldi performatiboa: hiria, biztanleak, gentrifikazioa… Javier Perez Iglesias Complutense Unibertsitateko liburuzainak gidatua.

BookcrossingUrtero Tabakalerak liburuaren egunarekin bat egiten du eta liburuak banatzen ditu eraikinean zehar, jendeak hartu, irakurri eta berriz ere bueltan utz ditzan.

Irekian lan eginPrograma libreen hastapen lantegiak egin ziren liburutegian ostegunero, maiatza eta ekaina bitartean.

Sarean txioka. Online komunikazio tresnakOnline komunikazio-tresnak ezagutzeko lantegiak egin ziren maiatzan.

KomikilabeaGipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, hirugarren urtez, Komikilabea programan parte hartu zuen Ubikek.

Situ-akzioak Cristina Enea parkean egin zen 2018ko udan.

Hiriak jarraituko zaitu jarduera, Javier Pérez Iglesiasekin.

Page 72: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

71

Ubik parkeanLiburutegia Cristina Enea parkera zabaldu zen lehenbiziko aldiz uztaila eta abuztua bitartean.

Egunerokoa marraztuFanzine bat egiten ikasi zuten parte-hartzaileek, lehen ideiatik hasita paperean gauzatzera arte.

Kerozine Tour. Zines of the ZoneZines of the Zone, autoeditatutako argazki-liburu eta fanzineetan berezitutako liburutegi ibiltaria bigarren urtez izan zen Tabakaleran.

Liburutegiaren EgunaDonostia Kulturako Liburutegi Zerbitzua eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, seigarren urtez bi eguneko jardunaldiak antolatu ziren.

Rocka PuntuaBertsoak eta fanzineak ardatz, “Rocka puntua!” Alberto Irazuren lanetik abiatutako jarduera.

Asmatutako lekuak, kroma eta zuKromak eskaintzen dituen aukera infinituak ezagutzeko lantegia.

Pin Tam Pon lantegiakPin Tam Pon bikote kataluniarra abenduko zubian izan zen Ubiken eta adin ezberdineko publikoarentzako lantegiak egin zituzten.

Neguko txokoakGabonetako oporren aitzakiarekin, Ubikeko ikasi, sortu eta gozatu lemari jarraituz antolatzen diren haurrentzako lantegi laburrak.

Haurrak Asteazkenetan Ubiken jardueran.

Page 73: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

72

Makusi: Tabakalerako artxibotik haratagoMakusi datu basea etengabe ari da hazten iturri ezberdinetatik iristen diren funtsekin. Horren helburuetako bat, Tabakalerarekin harremana duten proiektuen erakusleiho bat izatea da. 2018an bi funtsen gaineko lanketa egin zen bereziki: Tabakalera kultur proiektuaren programa eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren funtsa.

Bilduma eta datu-baseak

Ubik liburutegiko katalogoa (OPAC)Internet bidez OPAC interfacea erabiliz herritarrek eskura dute Ubik liburutegiko katalogoa (http://katalogoa.tabakalera.eu/)

Ubik-ek urteak bete ahala, eduki kopuruak ere gora egin du. Guztira 26.739 eduki daude bertan kontsultagarri (403 aldizkari, 236 bideo-joko, 4.382 ikus-entzunezko, 20.403 liburu eta 28 baliabide elektroniko, besteak beste). Artikuluen katalogazioak egin zuen bereziki gora 2018. urtean zehar, eta baita liburu- eta soinu-edukiek ere.

Lantegi intentsiboakUdaberriko lantegiakSoinu-sormen lantegia eta arte plastikoetan sakontzeko collage-a oinarri zuen lantegia egin ziren.

Udako lantegiakUdako oporraldian zehar, 2-3 eguneko bederatzi lantegi egin ziren.

Noraezaren lerroa, irudi sorkuntzan oinarritutako jarduera.

Page 74: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

73

Sareak eta nazioartekotzea

· Elías Querejeta Zine Eskola

· Donostia Zinemaldia

· Eusko Jaurlaritza

· Koldo Mitxelena Kulturunea

· Kutxa Kultur

· Gipuzkoako Foru Aldundia

· +55 elkartea

· Donostiako Udal Liburutegi Sarea

· Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola

· Donostia Kultura

Urtea zenbakitan:

13.310

2.540

eduki maileguan /

txartel berri /

bisita /179.174

erreserba /18.810

parte-hartzaile 213 jardueratan /

online eduki /

2.347

26.739

Atlas programaren baitan "Autoedizioa noiz arte?" saioa izan zen Ubiken abenduan.

Page 75: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

74

Sarrera 08

2deo

Page 76: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

75

2018an abiatu zen 2deo proiektua, hots, euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko Tabakalerako laborategia. Kultur zentroaren lehen solairuan egongo da, eta 2019ko maiatzerako dago aurrikusia irekiera. Tabakaleraren kultur proiektua osatzera datorren egitasmo berri honen jomuga euskaraz garatutako ikus-entzunezko produktuen kontsumoa handitzea da, sormenerako tetsu-inguru berriak sustatuz, ekoizpen ereduekin eta formato berriekin esperimentatuz eta hedapen kanalak biderkatuz. Hori guztia sektorea osatzen duten agenteekin elkarlanean egingo da eta herritarren parte-hartzeak lagunduta.

Horretarako, lehen fasean, 2018ko azaroan, deialdi publikoa egin zen eta jasotako 85 proiektuetatik 21 hautatu ziren. Aukeratutako 21 proiektu horiek laguntza jasotzen ari dira esperimentazio fasean, kontzepzio unetik produktua ekoitzi arte.

Tabakalera bezalako kultura garaikidearen ekoizpen zentro batean, talentuak identifikatu eta diziplinartekotasuna sustatzeaz gain, laborategia topagune ezin hobea da ikus-entzunezko sektorearentzat. Talentu berriek eta profesionalek bat egiteko lekua, eta horien gurutzaketatik produktu berriak sortuko dira.

Page 77: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

76

09 Web

Sare sozialak

Buletinak

Bloga

Online

Offline

Argitalpenak

Prentsa-kabinetea

KOMU-NIKA-ZIOA

Euskarriak

Seinaletika

Publizitatea

Page 78: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

77

Tabakaleraren komunikazioak eta posizionamenduak garapen nabarmena izan dute 2015ean eraikina zabaldu zenetik. 2017an lehen aldiz bere jarduerak erregulartasunez gauzatu zituen urte osoan, eta urte arrakastatsu haren ondoren, Tabakalerak indarra hartu zuen kultura garaikidearen nazioarteko zentro gisa. Hala, pixkanaka bere posizionamendua hobetzen ari da bere lurralde-eremuan, estatuan eta nazioartean. Tabakalera osatzen duten eragileak askotarikoak dira, eta horrek erronka handia sortzen du komunikazioari dagokionez.

Alabaina, zentroaren testuingurua egokia da, eskaintzen dituen edukiek ahalmen handia dute, gero eta herritar eta hedabide gehiagok ezagutzen dute proiektua, eta bertan parte hartzen duten erakunde eta programen arteko lankidetzak eta osagarritasunak indar handia ematen dio.

2018an izendatutako Zuzendaritza Nagusi berriaren agindupean, Tabakaleraren helburu nagusia da proiektuaren kontaketa aglutinatzaile bat sortzea, bertan parte hartzen duten erakunde guztiak barne hartuko dituena. Hala, bere marka eta posizionamendua indartuko ditu, kulturaren sektorerako erreferentziazko zentro gisa. Testuinguru horretan, 2018an komunikazio-estrategia bat diseinatu zen datozen

urtea2018

urteetarako, erreferentziazko kultura garaikidearen nazioarteko zentro gisa marka hobeto posizionatzen lagunduko duena eta proiektuaren identitate-gakoak agerian jarriko dituena.

Aldi berean, komunikazio-arloak 2018rako ezarritako lan-ildoak gauzatzen jarraitu zuen, bere programazio-eskaintza publikoarekin partekatze aldera.

Page 79: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

59,3%

20,2%

8,2%

6,3%

78

OnlineWeb-orriaWeb-orria Tabakaleraren komunikazio tresna nagusietako bat da. 2018an garapen berriak egin ziren, erabiltzailearen esperientzia abiapuntu hartuta, Tabakaleraren informazioa eta programazioa era erraz, funtzional eta erakargarrienean helarazteko. Aldaketa horiek bereziki webgunearen sarrera orrian, agendan eta menuan egin ziren.

saio hilabeteko 31.000 tabakalera.eu:

Bisita gehien

bilaketa organikotik eratorriak dira (215.904 saio > %59,3)

Bilaketa organikoa

Zuzenean

Sare sozialak

Erreferentziazko webguneak (linkak)

Email kanpainak (Buletinak)

Beste batzuk

%59,3

%20,2

%8,2

%6,3

Page 80: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

79

Sare sozialak2018an sare sozialen estrategia berria abiarazi genuen, eta horrek emaitza positibo nabarmenak sortu zituen Tabakaleraren profiletan. Sare sozial bakoitzari aurreko urteetan baino etekin handiagoa atera zitzaion. Horretaz gain, dokumentatutako eduki oro web-orriko hemerotekan argitaratu zen publikoak eskura izan zedin.

jarraitzaile (20.216 > 2017ean)

jarraitzaile (9.200 > 2017ean)

22.368

14.469

jarraitzaile (22.000 > 2017an)23.000Tabakalerarekiko interes orokorra duen

publikoarentzat argitaratzen dugu.

Profila: helduak (35-50 urte), gurasoak, edo seme-alabarik ez duten eta kultur jarduera orokorretan interesa duten pertsonak.

Kultur esparruarekiko interes handia duen publiko-objektiboari zuzendutako argitalpenak egiten ditugu.

Profila: zinean, bideogintzan, teknologian, erakusketetan, argazkilaritzan, sortzaileen guneetan, deialdietan… interesa duten pertsona helduak (35-50 urte).

Gehien hazi zen sarea izan zen. Urtebetean 5.000 jarraitzaile gehiago lortu ziren.

Profila: kalitate bisual handia bilatzen duten eta Tabakalerakiko interes orokorra duten pertsona gazteak eta helduak (25-45 urte).

Instagrameko stories-ak

2018n Instagram sarean stories-ak argitaratzen hasi ginen. Jarduera nabarmenen inguruko kalitate handiko edukia sareratu genuen.

Page 81: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

80

BuletinakAstekaria / hilabetekariak

Online

Online

Hartzaileak

14.080 (2018an 1.282 gehiago)

post 2018 urtean zehar55

Buletin orokorra:

EU 3.290 / ES 7.275

Arlokako buletinak:

8.295

Programazioaren asteko buletina osatu, zabaldu eta berrantolatu egin zen, Tabakalerako erakunde guztien programazioa sartuz eta gai-esparruka antolatuz, formatu erakargarriago eta bisualago baten bidez.

Page 82: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

81

OfflineEuskarriak:

Tabakalerako programarekin loturiko hainbat euskarri sortu genuen, publikoak proiektua bere egiteko bide egokia baitira. Tabakalera osoaren programazioa jasotzen duen agenda, bihilabeteko programa, zinema euskarria, edo erakusketa bakoitzeko Orriak ere egin ziren 2018an, beste askoren artean.

Page 83: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

82

SeinaletikaTabakaleraren lehen urteotan detektaturiko beharrei aurre egiteko lan sakon bat abiarazi zen 2018an, bereziki eraikinaren sarreretan erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Horretarako, eraikinaren erabilerraztasuna eta irisgarritasuna areagotzeko ekimenak landu ziren, bai kokapena eta norabide-erraztasuna hobetzeko, eta baita eraikinaren eta proiektuaren informazioa hobeto helarazteko ere. Zentzu horretan, ondorengo proiektuak garatu ziren:

· 0 eta 1 solairuetako sarreretako paretak berritzea, margotzea eta barne-seinaletika aldatzea

· 0 eta 1 solairuetako sarreretan eta zine aretoaren aurrean pantailak jartzea

· Orain arteko bi Infopuntuak 1. solairuan egongo den Infopuntu berri batekin ordezkatu eta zerbitzua egokitzea

Page 84: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

83

PublizitateaProgramazioa hedatzeko ekimenen artean, mota ezberdinetako argitaratzeak egin ziren, beste urte batez, tokiko, Estatuko eta nazioarteko komunikabide orokor eta espezializatuetan.

Hilabeteko programazioa egunkarietan.

“I Never Said Umbrella” Itziar Okarizen erakusketa Frieze-en.

Page 85: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

84

Nabarmentzeko argitalpenak:

Dokumentatzea:

Prentsa-kabineteaTabakalera marka eta programazio-edukiak zabaltzeko, prentsa-kabineteak erlazioak sendoak ditu tokiko, estatuko eta nazioarteko hedabideekin. 2018an 15 prentsaurreko antolatu eta 26 prentsa ohar bidali ziren, eta erreferentziazko hainbat argitalpenek Tabakalerari buruzko artikulu eta erreportajeak atera zituzten.

Tabakaleraren pantaila publiko partekatuaren aurkezpen prentsaurrekoa.

Frieze aldizkaria: “Rosa Barba’s Poetry of Science, Ghosts, and Machines”, Alejandro Alonso Díaz. Rosa Barbaren “Drown by the Pulse” erakusketari buruzko argitalpena.

El Cultural: “Las estrellas funcionan como un proyector de cine”, Luisa Espino. Rosa Barbaren “Drawn by The Pulse” erakusketari buruzko artikulua.

209

188

bideo grabaketa

Bideo editatu (eguneko ia bat).

%57,44 artxiborako

%42,56 komunikaziorako

Page 86: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

85

ArgitalpenakTabakaleran programaturiko proiektu eta ekintzen isla diren sei argitalpen kaleratu ziren 2018an, eta bere banaketa-sarearen bidez gizarteratu.

· Kaiera #2 . Komisariotza, ikerketa eta politika Koordinatzailea: Katerina Gregos

· Kearen politikak 4. Drogas y euforia en la obra de Ernst Jünger. Albert Hoffman - Xabier Arakistain

· Kearen politikak 6. La racionalización. Simone Weil - Esteban Zamora

· Kearen politikak 7 El manifiesto de Montecristi. Negritud, y búsqueda de la mujer y otros géneros en la independencia nacional. José Martí - Josebe Martínez

· Cale, cale, cale! Caale!!! - Komisarioa: Juan Canela

· Lab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak. Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla, Estrella Soria

Page 87: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

86

KU-DEA- KETA

10 Ekonomia eta administrazio arloa

Arlo teknikoak

Garapen-arloa

Eraikina/ekosistema

Kudeaketa-esparrua

Page 88: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

87

Otsailean Zuzendaritza Orokorra sartu ondoren, 2018. urtea Tabakaleraren 2019-2021 aldirako Plan Estrategiko berria zehaztera bideratu zen, hau da, erakundearen hurrengo hiru urteetarako ibilbide-orria, zeinak noranzko berria eta diziplina nahiz erronka berriez osatutako proiektua zehazten duen.

Plan Estrategikoaren definizioa foku nagusia izan zen zuzendaritza kudeatzailearentzat 2018an zehar, baita 2017an arlo ezberdinetan zehar (jarraian adierazten dira) aplikatzen hasi zen kudeaketa eredu berria ezartzea ere.

Zuzendaritza Kudeatzailearen arloa

∙ Arlo ekonomiko-finantzarioa

∙ Arlo teknikoa

∙ Garapen ekonomikoko arloa

∙ Giza Baliabide, kontratazio eta administrazioko arloa

∙ Bizikidetza / eraikina

Page 89: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

88

Arlo ekonomiko- finantzarioaEkonomiko- finantzarioa:

2018ko mugarri nagusia egituran kontrol ekonomiko eta finantzarioa barneratzeko ERP bat ezartzeko prozesuak markatu zuen.

Kontabilitate-ezarpen eta -migrazioa 2018ko abenduan egi bihurtu zen, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera erabat eraginkorra zen.

2018ko aurrekontu-exekuzioaGastu arrunta:Gastu arruntari aurre egiteko, Donostiako Udalak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1.630.000 € eman zituzten bakoitzak 2018an; hau da, guztira, 4.890.000 €.

Hau da 2018ko abenduaren 31ko aurrekontu-exekuzioa:

Euroak

GASTUAK AURREKONTUA 2018

ERREALA 2018

DIFERENTZIA

Erosketak 447.608,62 -447.608,62

Salgaien erosketa 193.116,49

Beste enpresa batzuek egindako lanak 254.492,13 -254.492,13

Kanpo zerbitzuak 4.015.919,26 4.108.827,74 -92.908,48

Alokairuak 12.000,00 11.179,08 820,92

Konponketak eta kontserbazioa 533.461,13 604.867,13 -71.406,00

Ind. profesionalak + azterketa eta txostenak 267.641,33 483.639,42 -215.998,09

Garraioa 13.439,60 -13.439,60

Aseguru-sariak 69.500,00 55.287,63 14.212,37

Banku-zerbitzuak 2.000,00 1.281,65 718,35

Publizitatea, propaganda eta jendearekiko harremanak 371.650,00 369.360,44 2.289,56

Horniketa 260.469,90 243.956,13 16.513,77

Beste zerbitzu batzuk 2.499.196,90 2.325.816,66 173.380,24

Zergak 18.000,00 13.440,85 4.559,15

Irabazien gaineko zergak 0,00

Beste zerga batzuk 18.000,00 13.440,85 4.559,15

Langile-gastuak 1.917.345,65 1.921.095,91 -3.750,26

Soldatak 1.432.308,30 1.469.417,20 -37.108,90

Gizarte-segurantza 460.859,06 415.556,22 45.302,84

Langileen gastuak 2.838,29 2.810,52 27,77

Beste gastu sozial batzuk 21.340,00 33.311,97 -11.971,97

Beste ustiapen gastuak 174.004,09 -174.004,09

Finantza-gastuak 18.000,00 2.463,87 15.536,13

GUZTIRA 5.969.264,91 6.667.441,08 -698.176,17

Page 90: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

89

Ezohiko diru-sarrerak egon ziren aurreikusitako kalte-ordainen ondorioz, hotelak 2016 eta 2017an bere gain hartu zituenak irekitzeko izan zen atzerapenagatik.

Ezohiko gastuei dagokienez, 2016 eta 2017 ekitaldietako BEZaren ikuskapenaren eragina onartu zen.

Inbertsioa:Diruz lagundu gabeko inbertsioak egin ziren 134.977 €-ko zenbatekoan ekitaldian zehar, nagusiki eraikinean eta ekipamenduan beharrezkoak ziren inbertsioetara bideratzeko.

Diruz lagundutako inbertsio nagusia erakusketa-espazio berria egokitzeko obraren esleipenaren inbertsioa izan zen.

Euroak

DIRU-SARRERAK AURREKONTUA 2018

ERREALA 2018

DIFERENTZIA

Negozio-zifraren zenbatekoa 229.110,00 448.707,84 -219.597,84

Ustiapen diru-laguntzak 150.000,00 362.047,26 -212.047,26

Alokairuetako diru-sarrerak 71.385,96 70.279,35

Beste zerbitzu batzuen diru-sarrerak 625.591,68 721.284,11 -95.692,43

Beste finantza diru-sarrrera batzuk 0,00 3,17 -3,17

Ezohiko diru-sarrerak 0,00 316.251,70 -316.251,70

Donostiako Udala 1.631.059,09 1.630.000,00 1.059,09

Gipuzkoako Foru Aldundia 1.631.059,09 1.630.000,00 1.059,09

Eusko Jaurlaritza 1.631.059,09 1.630.000,00 1.059,09

GUZTIRA 5.969.264,91 6.808.573,43 -839.308,52

Amortizazioak 1.127.881,62

Emaitzetara transferitutako diru-laguntzak 915.241,50

GUZTIRA -71.507,77

Page 91: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

90

Sistema teknologikoak2018an, obraren lizitazioen zikloaren bukaerarekin batera, sistemen arloa osotasunean birdefinitu zen, bai ekipamenduari bai azpiegitura eta sarearen mantentzeari dagokionez; kontratazio berrien bidez, birdimentsionatze eta eraginkortasun energetikoko eredu baterantz abiatu ginen. Halaber, zerbitzu arloan zerbitzu eta eraginkortasuneko geruza bat ezarri zen (EAZ, firewall, azpiegitura informatikoa).

Datuen analisia eta Big Data dira, beste proiektu batzuekin batera (webgunea, app-a), hurrengo ekitaldietarako lehentasuna. Arlo guztietako digitalizazio plana kudeaketa ildoko proiektu estrategikoa da, plan estrategiko berriaren baitan.

Arlo teknikoaArlo teknikoa formalki sortu zen, eta buruzagitza ere gehitu zitzaion, arloa estrategikoki kudeatzeko helburuarekin, ikuspegi tekniko batetik abiatuta.

Eraikinaren instalazioen zaharkitze eta inbertsio plana hainbat urtetarako proiektu estrategikoa da, eta zeharka lantzen hasi zen arlo tekniko osoan.

Azpiegitura eta mantentze- lanakEraikina mantentzeko ahalegin handia egin behar da: Eraikinak 37.000 metro karratu ditu, urtean 363 egunez irekitzen da eta 2018an, hauek izan ziren nabarmentzekoak:

∙ Hornitzaileekiko harreman-ereduaren aldaketa; kudeaketa-eraginkortasuna

∙ Eraikinaren segurtasunaren hobekuntza

∙ Eraginkortasun ekonomiko eta energetikoa, irekiera-ordutegiak birdoituta

∙ Laneko arriskuen prebentzioko arloa onartu eta etorkizunean indartzea

Page 92: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

91

Ekoizpena eta ikus-entzunezkoen ekoizpenaJarduera osoaren ekoizpenaren arlo arduradunak dira, bai barnekoa (programa kulturala) bai kanpokoa (espazioak alokatzearen, kulturaren arloko lankidetzen edo ekosistemarako lagapenen bidez).

2018an nabarmentzekoa izan zen ikus-entzunezkoen, ekoizpen arloaren eta kanpo-harremanen ereduaren profesionalizazioa, eskaintza teknikoaren kalitatea eta analisi funtzionalaren hobetzea, eta baita ekitaldien kudeaketa sistema berri bat ezarri izana ere, jarduera orokorraren koordinazioa hobetzeko.

Garapen ekonomikoaren arloa

Epe ertaineko autofinantzaketa plana eta finantzaketa pribatua lankidetza publiko-pribatuaren formarekin gauzatzea proiektu estrategikoak dira kudeaketaren esparruan.

Espazioen alokairuaEkitaldi korporatiboetarako espazioak alokatzea erakundearen finantzazio iturri nagusietako bat da eta hiriko beste eskaintza bat bihurtu da irekita daramatzan hiru urteetan.

Horren erakusgarri dira Tabakaleran gauzatu diren ekitaldi aipagarri batzuk: Gipuzkoako Foru Aldundiko ekitaldi garrantzitsuak, Adegiko batzarrak, Cita Emprende bezalako ekintzailetzarekin loturiko ekitaldiak, zenbait kongresu, Zinemaldia-Zinematografiako Sari Nazionala, Basque Culinary Center edo Soles Repsol Sarien banaketa.

∙ Xede ekonomikoa: 210.000 euroko diru-sarrera garbia

∙ Diru-sarrera garbia: 291.594,54 euro

∙ Ekitaldiko batez besteko errentagarritasuna: % 70

∙ Diru-sarrera espazioak alokatzeagatiko diru-sarrera: Tabakalerako diru-sarrera garbiaren % 24

2018ko DATU NAGUSIAK

Page 93: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

92

Giza baliabide, kontratazio eta administrazioko saila

Giza baliabideak

Kontratazioa eta administra-zio orokorra

Babesletzak eta laguntzak

2018an, Giza Baliabide, Kontratazio eta Administrazioko arloa sortu zen, egiturara buru/buruzagitza bat gehituz.

2018ko gertaera aipagarriak izan ziren, 2018ko otsailean Zuzendaritza Orokorra gehitzearekin batera, antolakuntza egiturari buruzko hausnarketa eta ezarpenean eginiko lana eta hitzarmen kolektiboaren negoziaketan aurrera egin izana.

Antolakuntza egitura eta pertsonen plana proiektu estrategiko garrantzitsu bat da kudeaketa-ildo estrategikoaren barruan.

Proiektu kulturalari eta eraikineko kudeaketa administratiboari zerbitzu ematen die. Esparru nagusiak kontratazioa, zeinaren karga eta konplexutasuna nabarmenenak baitira, alderdi juridikoen kudeaketa, eta sostengu administratibo integrala (lan arriskuen, erosketen, bidaien, aseguruen eta besteren prebentzioan) dira.

2018an ERParen ezarpenak eragina zuren prozesu eta tresnen arintasunean, kontratazio zein administrazioaren esparruan.

2017an zehaztutako oinarriei jarraikiz gauzatu zen 2018ko jarduera komertziala. Merkataritza kontzeptualizazioan eta proaktibitatean aurrerapen nabaria egin zen, Tabakalera sektore pribatuaren aurrean ikusgai jarriz.

Hala ere, babesa emateko eredu klasikoak ez zituen Tabakalera finantzatzeko behar adinako erantzunak eman (xedearen % 43ko lorpena)

Page 94: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

93

Bizikidetza / Eraikina

Tabakalerako ekosistematik eratorritako diru-sarrerak zentroaren finantzazio iturri nagusia dira (+% 50), bizilagunen artean eraikineko gastu orokorren ondorioz eta hotel eta kafetegiaren kanon komertzialen bidez lortuak.

Aipatzekoa da 2018an eman zitzaiola hasiera inauguratu berri den Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) lehen ikasturteari, 2019ko udaberrian zabalduko den erakusketa-espazio berriaren obrak esleitu eta exekutatu zirela eta eraikinean erabili gabeko azken bi guneak ere esleitu zirela:

∙ Erakusketa areto zaharraren esleipena 2deo, euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategia, bertan kokatzeko.

∙ 5. solairuko espazioaren esleipena Basque Culinary Center-i LABe proiektua sustatzeko; gastronomia 4.0 proiektua da, eraikinean eskaintza gastronomiko osagarria eskaintzeaz gain, sukaldaritzaren balio-katean berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea xede dituena.

2019ko udaberrian bi eremu horiek irekitzearekin batera, zentroak bere espazioaren % 100 izango du erabileran.

Proiektu partekatua plan berriko ildo estrategikoa da eta, beraz, Tabakalera osatzen duten erakunde eta agente ezberdinek kudeaketa batzordeak sortu dituzte. Kudeaketa batzordearen xedea da kudeaketa partekatua eta sinergiak ezartzea eragile parte-hartzaile guztien azpiegitura eta kudeaketa esparruetan.

Page 95: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

94

CONSEJO DE ADMI-NISTRA-CIÓN

11

Centro Internacional de Cultura Contemporánea SA es una sociedad anónima de carácter público participada por las instituciones públicas Gobierno Vasco, Diputación Foral de Gipuzkoa y Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián. Su máximo órgano de gobierno es un Consejo de Administración compuesto por 5 representantes por cada una de las instituciones.

Page 96: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

MEMORIA/2018

95

Ayuntamiento de San Sebastián

· Eneko Goia Laso – Alcalde - PRESIDENTE

· Miren Azkarate Villar – Concejala de Cultura, Euskera y Educación

· Ernesto José Gasco Gonzalo – Concejal de Turismo

· Maria Luisa García Gurruchaga – Concejala

· Amaia Almirall Lopez de Luzuriaga – Concejala

Gobierno Vasco

· Bingen Zupiria Gorostidi – Consejero de Cultura y Política Lingüística

· Joxean Muñoz Otaegi – Viceconsejero de Cultura, Juventud y Deporte

· Miren Dobaran – Vicenconsejera de Política Lingüística

· Aitziber Atorrasagasti – Directora de Promoción Cultural

· Miren Begoña Arzalluz – Directora del Instituto Vasco Etxepare

Diputación Foral de Gipuzkoa

· Markel Olano Arrese – Diputado General - VICEPRESIDENTE

· Denis Itxaso González – Diputado de Cultura, Turismo, Juventud y Deporte

· Patxi Presa Lastra – Asesor del Diputado de Cultura

· Mikel Irizar Intxausti – Director de Igualdad Lingüística

· María José Tellería Etxeberria – Directora de Cultura

Page 97: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

M E M O R I A 2 0 18

tabakalera.eu

Page 98: ME- MORIA 2018 EU€¦ · Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu. Sorkuntza prozesuak

+Info: [email protected] · 943 11 88 55 · Andre zigarrogileak plaza 1, 20012 Donostia / San Sebastián · Gipuzkoa

tabakalera.eu_

LG: SS-325-2017