Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta...

16
Martxoan bideak irekitzen Inauterien, emakumeen eta elkarte berrien hilabetea Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne martxoa 2014 102 zenbakia ... eta GS elkartearen urteko boletina

Transcript of Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta...

Page 1: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

Martxoan bideak irekitzenInauterien, emakumeen eta elkarte berrien hilabetea

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

martxoa2014

102zenbakia

... eta GS elkartearen urteko boletina

Page 2: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

2

BIDEAK IREKITZEN

Martxoa iritsi da, eta, gutxi barru, udaberria dator. Aurten oso oparo iritsi zaigu hilabete

hau, inauterik eta Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko baitira; izan ere, oraindik ere beharrezkoa da egun hori aldarrikatzea. Eta bi elkarteren sorrera ere ikusi dugu. Alde batetik DEES dugu. Elkarte horrek, Elikagaien Bankuaren eskutik, hurbiltasuna, erraztasuna eta isilekotasuna ematen die garai gogor hauetan beharrizan handienak dituztenei. Erabakitzeko eskubidea dela eta, Gure Esku Dago abian jarriko da, Durangotik Iruñera bitarteko giza katea osatzeko asmoz. Jarduerek ere aurrera jarraituko dute, ezer ez da geratzen. Martxan jarritako aterpe bati buruzko albistearekin hasiko gara. Gune estalia izan da herritarren parte hartzea izan duten aurrekontuen eskari nagusia, eta badirudi orain argia ikusiko duela. Jai Batzordeak, era berean, martxa abiarazi du, bere burua gainditzen asmoz. Eta gauza bera egiten ari dira San Miguelekoak, handiki ospatu nahi baitute euren 50. urteurrena. Hain zuzen ere, urte horiek bete ditu gure herriari oso lotuta dagoen Matrici enpresak. Halaber, ale honetan Gure Señeak-en buletina sartu dugu. Azken elkarte hori hurbileko elkartea da, gaixotasun larriekin zigortutako familiei itxaropenerako bideak irekitzen dizkiena. Bidea ireki da: ibil gaitezen. •

02 Editoriala03 Derio zure smartphonean04 Emakumearen Nazioarteko Egunaren programa04 Kultur Birika ekintzez beterik05 Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna06 DEES elkarte berria07 Merkataritza: fideltasuna aitortzea07 Inauteriak iritsi dira08 Matrici, bikaintasuneko 50 urte10 Gure Esku Dago11 TA21: Aterpea, proposamen sendoa12 Txapela buruan: Iratxe Dublinen14 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila15 Gure Señeak elkartearen urteko buletina

Azaleko argazkia:Hiriko paisaiak(Egilea: DerioKOmunikazioa)

Hilabete, berpizteko eta ibiltzeko

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

3

DERIO ZURE SMARTPHONEANTurismo zerbitzuak eta baliabideak zure esku

Txorierri Turismo aplikazioari esker, San Cristóbal eta San

Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280 ibilbidea ezagutzeko aukera ere izango dugu. Horiez gain, jaien egutegirako eta kirol instalazioetarako sarbidea izango dugu. Eta hori guztia gure Smartphone eta tabletetik.

Gaur egun ia dena aldean eraman dezakegu, baita geolokalizagailu bat ere, kokatzeko eta jakiteko zein tarte dagoen bazkaltzeko edo lo egiteko, kirola edo jardueraren bat egiteko edo, besterik gabe, ikusteko aukeratu dugun lekuaren eta gu gauden lekuaren artean. Gure esku ditugu eskualdeko toki enblematikoenak, Egaz Turismo eskualdeko ekonomia garatzeko zerbitzuak abian jarri duen doako aplikazioari esker.

Erakunde biziaXabier San Miguelek, App honen egileak,

pozik dagoela esan du. Hilabete eskasean 400 deskarga egin dira: “kopuru esanguratsua, zalantzarik gabe”. Txorierri haranak eta Erandiok, hau da, sei udalerrik, guztira 220 albiste edo erreferentzia gune biltzen dituzte aplikazioan “baina asmoa da datu guztiak zabaltzea eta zerbitzu guztiak egon ahal izatea, ahalik eta osatuena eta erabilgarriena izan dadin” azaldu du San Miguelek. Bide batez, jatetxe bat, hotel

bat edo intereseko beste lekuren bat sustatu nahi duten horiek guztiak animatu nahi ditu aplikazio bizi honetan parte har dezaten.

Gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz dago eskuragarri, Android sistemarako zein iPhone sistemarako. Tresna digital eta mugikor berri honek gure inguruko leku esanguratsuenekin lotzen gaitu, DerioKOmunikazioak lagatako argazki sorta ugariaren bidez erakusten dizkigu, eta, gainera, leku bakoitzari buruzko xehetasunak eta azalpenak ematen dizkigu.. Eta hori guztia eskueran. •

102 Zenbakia

Martxoa2013

Zerbitzu irekia, parte hartu nahi duen orori irekia

Derio leku esanguratsuenei

buruzko irudiak eta datuak.

Page 4: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

4

KULTUR BIRIKA, EKINTZAZ BETERIKMartxoa askotariko ekimenez beterik

Erakusketak, hitzaldiak, konferentziak, bilerak… Martxoan askotariko programazio

zabala egongo da Kultur Birikan. Emakumea lanean erakusketa BBK Fundazioak antolatu du eta hilaren 29ra arte egongo da. Zehazki, emakumeek egindako lana argazkien bidez irudikatuko dute. Horrekin batera, eta hilaren 7rako (ostirala), hau da, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperarako, Berdintasun Arloak II. Work Café-a antolatu du, berdintasunaren alde. Joan den urtean izan zuen arrakasta ikusita eta ildo berari eutsiz, herritarrak aintzat hartuko dira: hitz egiteko eta iritziak elkar trukatzeko bilduko dira, gizon eta emakumeen artean berdintasuna sustatzeko asmoz. Izena eman ondoren, hitzordua arratsaldeko bostetan izango da.

Beste alde batetik, martxoaren 17an Paula Kasaresek hitzaldi hau emango du: Euskara: entra un idioma en casa (Euskara: hizkuntza bat sartzen da etxean). Tximintxek eta IGE txikik antolatuko dute, eta sei eta erdietan egingo da. Xedea da hausnartzea hizkuntza hori sartzeaz halakorik ez dakiten gurasoen etxean. •

MARTXOAREN 8KO PROGRAMAEmakumearen Nazioarteko Eguna

Hilaren 4tik (asteartea) 29ra (larunbata)Erakusketa: La mujer en el trabajo (Emakumea lanean)

Martxoaren 4an (asteartea), 17:00etanHitzaldia: Cómo mantener la mente activa con el paso de los años: estrategias para estimular el cerebro (Nola mantendu burua aktibo urteak igaro ahala: garuna suspertzeko estrategiak). Hizlaria: Garbiñe Etxebarria.

Martxoaren 7an (ostirala), 18:00etan.II. World Café-a: Hablemos de cómo aprendemos y qué valores transmitimos (Hitz egin dezagun ikasteko moduari eta transmititzen ditugun balioei buruz).

Martxoaren 8an (larunbata), 13:00etan.Emakumearen Nazioarteko EgunaElkarretaratzea Euskalerria kalean (udaletxea).

Martxoaren 14an (ostirala)17:00etan: Zine foruma: Pensé que iba a haber fiesta (Jaia egongo zelakoan nengoen), Victoria Galardiren eskutik, Garbiñe Etxebarria moderatzaile izanik.19:00etan: Antzerkia: Machomari.

Ekitaldi guztiak (adierazitakoak izan ezik) Kultur Birikan izango dira.Antolatzaileak: Derioko Udala, Sutondoan eta BBK Fundazioa.

Page 5: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

5

GAIXOTASUN ARRAROEN EGUNAREKIN BAT EGINEZ

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi paregabea

Gure Señeak elkarteak, Derion gaixotasun arraroak eta/edo minusbaliotasun

egoera bereziak dituzten haurren familiei laguntzeko elkarteak, Gaixotasun arraro edo ezohikoen Nazioarteko Eguna dela eta, zenbait ekintza antolatu ditu otsailaren 28rako (ostirala). Xedea da oraindik ere horren ezezagunak diren patologia horien inguruan kontzientziatzea eta arreta erakartzea familia horiek jasan behar dituzten berdintasun eza eta injustizia egoera handien inguruan.

JarduerakGure Señeak elkarteak antolatutako

ekintzen programak txikienak hartuko ditu oinarri, eta arratsaldeko lauretan hasiko da. Haurrentzako jolasak eta tailerrak egingo dira frontoi estalian (kiroldegi ondoan), IGEk antolatuta. Ordubete geroago, Pirritx, Porrotx eta Marimotots famatuek egingo dute emanaldia kiroldegian. Bizipoza ikuskizun berria egingo dute, eta bertan, bereziki aurkeztuko dute Derioko elkarteari eskainitako abestia. Sarrera zortzi euroan egongo da.

Hori amaitzean, zazpietan, txokolate-jana egongo da estali gabeko frontoian (IGEk antolatuko du), eta zortziak aldera erromeria hasiko da, Lainomendi dantza taldeak eta Taberna Ibiltariak girotua. Gainera, txosna ere

egongo da, eta ez da faltako txorizo-taloa, Txoriberrik prestatuko duena Sutondoan elkarteko emakumeen laguntzarekin. •

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.gureseneak.org

102 Zenbakia

Martxoa2013

Programa honek txikienak hartuko ditu oinarri

Page 6: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

6

KUTSU SOLIDARIOKO GIZARTE EKIMENADEES sortu da, elikagaien banaketa kudeatuko duena

Herriak behin baino gehiagotan erakutsi du solidaritatea duela, eta beste behin

ere buru-belarri aritu da elkarte berria sortzen: Derioko Elikagaien Elkarte Solidarioa, DEES. Erakunde hori arduratuko da Bizkaiko Elikagaien Bankuan janaria jasotzeaz, baita hori kudeatzeaz eta Txorierriko Mankomunitateko gizarte zerbitzuek bideratutako ehun pertsonaren baino gehiagoren artean banatzeaz ere.

Proiektua Elikagaien Bankuaren iradokizun gisa sortu da, eta herrian bertan egoitza bat sortzea dakar, erabiltzaileek Bilbora etortzeko beharrik ez izateko. Udaletxeak, besteak beste, Odol Argia elkartearekin eta Saharari laguntzeko karabanarekin loturiko pertsonekin hitz egin du, eta azkenean hamar boluntarioko taldeak osatu dira. “Bere esku-hartzea funtsezkoa izan da” esan du Begoña Bilbao Gizarte Ongizateko zinegotziak.

LaguntzaJosé Ramón Elorriaga DEESeko kideak

adierazi du elikagaiak hilero banatzeko “talde

nahikoa dagoela, baina ongi etorriak izango direla lankidetzarako kanpaina zehatzetan egin daitezkeen eskaintzak””. Bestalde, Udalak proiektuari laguntza emango dio, logistika alderdiei dagokienez; eta hozkailua duen udal lonja bat utziko die, baita brigada talde bat ere, elikagaiak Bilbotik eramateko.

Elorriagak adierazi “estatu osoan baliabide nahikoak bideratzen ez direnean horren oinarrizkoa eta beharrezkoa den kontu batean, hau da, pertsona guztien elikadura bermatzea, bada, gure Udalak zentzu horretan erabateko laguntza ematen du aurreikusitako jarduera gauzatzeko”. Eta honako hau gogorarazi du: “edozein ekarpen onartzen da: esku-dirutan izan (janaria erosteko) edo elikagaietan izan (taldeek, partikularrek, erakundeek edo establezimenduek egin dezakete). Are gehiago, Esnetik elkarteak proiektu horretan laguntzen du jada”. •

Jantoki sozialean ez du eraginik izango, jarduera osagarriak dira eta.

Zerbitzuaren diskrezioa ziurtatuta dago

Page 7: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

7

INAUTERIAK IRITSI DIRAKalejira eta pailazoak hilaren 28an, eta DJa eta mozorroak martxoaren 8an

Inauteriek garrantzia berezia dute gure herrian, eta dagoeneko gure ezaugarri onenak

ateratzeko eta mozorroa jantzita besteekin partekatzeko prestatzen ari da. Aurten dibertsioa otsailaren 28an (ostirala) eta martxoaren 8an (larunbata) banatuko da. Egun horietarako hainbat ekintza antolatu dira. Hasteko, kalejira egingo da. Ostiral horretan bertan, arratsaldez, IGEk antolatutako askotariko tailerrak egongo dira frontoian, eta ekintza nagusia Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da. Gure Señeak elkarteak antolatu du azken hori, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela eta.

Baina, zalantzarik gabe hilaren 8a (larunbata) izango da egun nagusia, musika eta giro ona nagusituko baitira Sollube kalean. Mozorroen ohiko desfileaz eta sari banaketaz

gain (aurten, besteak beste, tablet bat zein erlaxatzeko bono gastronomikoa egongo dira), Gazteako Joxeina Etxebarria DJak musika jarriko du hamaiketatik aurrera, eta inguru horretara bertaratzen diren guztiak dantzan jarriko ditu. Eta etxera oparirik gabe doazenak ahalik eta gutxienak izan daitezen, kiroldegirako urteko bi abonamendu eta bi diana elektroniko zozketatuko dira. •

102 Zenbakia

Martxoa2013

FIDELTASUNA AITORTZENSaltokiek, Leirek esaterako, bezeria bermatzearen alde egiten dute

Garai zailak dira, baina beti daude aurretiaz lortu den horri eusteko moduak. Hori da

Leire Begoña ile apaintzailearen kasua. Urteak igaro ditu bere bezeroen beharrizanei arreta ematen, eta ez du zalantzarik izan otsailean festa handia egiteko bere ibilbideari nahiz negozio honetan luzaroan iraun duen bezeroen konpromisoari omenaldia egiteko.

Bertaratuei emandako lunchean, harridura eragin zuen bere ibilbide profesional luzeari buruzko irudiak biltzen zituen bideoarekin eta bi zozketarekin.

Irabazleek estetika produktuen sorta bat eta ile apaindegiko beste bat eraman ahal izan zituzten. Hori merkataritza eta herriko jarduera ekonomikoa segurtatzeko eta sustatzeko beste modu bat da. •

Page 8: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

8

MATRICI, 50 URTE ENPRESA BIKAINTASUNEANJon Barron bertako presidentearekin elkarrizketa

Inork ez du zalantzan jartzen gure inguruko sozietate kooperatibo enblematikoenak

Deriorekin oso lotura garrantzitsua duela. Gure herriaren aurrean dago, Zamudioko Ugaldegurenen, eta Derioko bazkide eta langile asko egon dira eta oraindik ere badaude instalazio horretan. Enpresa egitura horretara hurbildu gara, eta zorionak eman dizkiegu arrakastaz beteriko 50 urteengatik. Horrez gain, horren txalogarria den urteurren horretan presidentea ere elkarrizketatu dugu.

Matricik 1964ko otsailaren hamabostean ekin zion bere ibilbideari. Zenbat bazkidek hartu zuten parte sorrera horretan?Matrici 29 bazkiderekin sortu zen, baina

eskarmentua zela eta, oso azkar hazi zen, eta 1970an jada 135 bazkide zituen.

Zergatik aukeratu zen kooperatibaren eredua?Sortu zen garaian, lan merkatua oso aktibo

zegoen, baina alde handiak zeuden soldaten artean, eta kudeatzeko modua oso zaharkituta zegoen. Hori dela eta, Arrasaten hasi berria zen kooperatiba ereduak bazkide fundatzaileetara jo zuen, erakunde mota horien alde egin zezaten. Horrek esan nahi du baliabideetan eta pertsonengan inbertitu, eta inguruan aberastasuna sortu zutela. Matricik nortasun seinale horiei eutsi die bere 50 urteko ibilbidean.

Eredu horri jarraitu ezean, gaur egungo krisia gaindituko zuen?Zaila da horri erantzutea, baina egia da

ahalegin handiarekin ari garela egoerari eusten

eta pertsonen eta makineriaren inbertsioari eusten. Litekeena da beste enpresa mota batek gure egoeran neurri drastikoagoak hartzea. Guk enpleguari eustearen eta etorkizunerako inbertitzearen alde egiten dugu.

Mondragon korporazioaren baitan zaudete, eta horren egoerari buruz iristen diren albisteak ez dira oso itxaropentsuak. Zer eragin izan du horrek?Fagor Electrodomésticos ixtean sortutako

egoerak eragina izan du: alde batetik, eragin zuzena, gure solidaritatea gure gain hartuz, sortu den langabeziari aurre egin behar diogu, gure Lagun Aroko kuotan diru ekarpen handiagoa eginez eta pertsonak berriz ere lanean txertatuz; beste alde batetik, zeharkako eragina, itxiera horrek gure irudia kaltetzen duelako. Hala eta guztiz ere, ez dugu gogo ezak eraman gaitzan utzi behar. Taldearen barruan egoera onean dauden kooperatiba asko daude, eta ulertzen dugu labainkada honek etorkizunera begira hobe bihurtuko gaituela.

Langile kopuru handia duzue. Zenbat zaudete orain lanean bazkideen eta aldi baterako langileen artean?Matricin gaur egun 365 pertsonak egiten

dugu lan. Horietatik 55 besteren kontura ari dira lanean eta 310 bazkideak gara. Gainera, noizbehinka zenbait pertsona kontratatzen ditugu diseinu eta matrizegintza arloetarako. Orain, guztira 50 langile daude arlo horietan.

Ba al duzu eskumendeko enpresa motaren bat?

Page 9: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

9

Bai, korporazioaren baitan “erremintak eta sistemak” atalean gaude, eta horren baitan Batz Sozietate Kooperatiboarekin hartzen dugu parte hainbat proiektutan; esate baterako, 2006. urtean MB Tooling enpresa sortu genuen. Enpresa horrek instalazioak ditu Amorebietan, Logroñon eta Portugalen. Batz eta Mondragón Inversionesekin ere hartzen dugu parte MB Sistemas-en. Eta oraintxe bertan Txinan ere ezartzeko aukeraren inguruan hausnartzen ari gara.

Ibilgailuetarako piezak egiteaz arduratzen zarete, batez ere karrozeriakoak. Zein produktutan espezializatu zarete?Ibilgailuen piezak jartzeko trokelak

egiteaz arduratzen gara, bereziki kanpoko piezak (albokoak, hegalak, sabaiak eta kapota), baina proiektuen baitan beste mota batzuetako piezak ere egon ohi dira. Garai batean moldeak ere egiten genituen, baina 80ko hamarkada erdialdean erabaki genuen horiek egiten ez jarraitzea. Momentu honetan dibertsifikazio aroa dugu, eta merkatu berriak irekitzen ahalegintzen gara, batez ere aeronautikakoak.

Mundu mailan lan egiten duzue bezeroekin. Zein dira zuen lana gehien eskatzen duten merkatuak?Gure bezero nagusiak Europan daude

(Alemania, Ingalaterra, Frantzia eta Espainia).

Hala ere, joera aldatzen ari da, Txinako merkatua goren unean dagoelako. Orain bertara joaten gara ekoizpenaren zati bat azpikontratatzera, eta, gainera, Txinako fabrikatzaileen eskariak ere jasotzen ditugu.

Nola iritsi da eskarmentu handiko Txorierriko kooperatiba hau mundu osora esportatzera?Hastapenetan, gure bezeroak nagusiki

Valladolideko Renault eta Bartzelonako Seat ziren. Hortik aurrera, Frantziara eman genuen urratsa Renaulten bidez, eta gure kalitatea oinarri hartuta, Alemaniako merkatuan sartu ginen. Horretarako, merkataritza-ordezkaritza sortu genuen, eta, ondoren, munduko gainerako beste leku batzuetara jo genuen.

Zein urratsek eraman zintuzten nazioarteko kooperatiba izatera?Gure eskarien sorta osatzeko beharrizanak

eta zabaltzeko grinak. Nazioko merkatuak ez zigun ziurtatzen lan karga egonkorrik. Gainera, ondo dakigunez gure kalitatea mundu mailan aintzatesten dela, guretzat etengabeko motibazioa izan da. Horregatik, aitzindariak gara trokelak fabrikatzean aurrerapen teknologikoak sartzean.

Joan den hilaren erdialdean, kooperatibak bere urrezko ezteiak ospatu zituen. Nola baloratzen duzue denbora hori guztia?

102 Zenbakia

Martxoa2013

Page 10: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

10

GURE ESKU DAGO, ELKARTZEKO GUNEA

Giza katea antolatu da, erabakitzeko eskubidearen alde

Hainbat sentsibilitateko herritar talde bat elkarte gisa eratu da, erabakitzeko

eskubidearen harira: Gure esku dago. Eskubide hori elkargune gisa hartuta, dei egiten dute ekainaren 8an Iruñetik Durangora bitarteko giza katea osatzeko. 123 kilometro izango dira, eta xedea da herritarrei bi premisaren inguruan ahotsa ematea: herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea duela eta, ondorioz, herritarrei dagokiela

erabakia hartzea. Proiektu hori aurrera eramateko, astelehenero, arratsaldeko 7etatik 8etara, elkarteko kideek laguntza jasoko dute Kultur Birikan, bi hirien arteko tartea betetzeko behar diren bost mila pertsona horiek lortzeko. Horrez gain, laguntza emateko beste modu batzuk ere badaude; besteak beste, elkartearen materiala erostea edo herrian egingo diren zozketetan parte hartzea. •

Oso modu positiboan, gauza txarrak gaindituz, balantze orokorra ona izan baita. Jarduera abiarazi zeneko 50. urteurrenean, fundatzaileak gonbidatu genituen enpresan omenaldi-jardunaldia egitera, eta Matricin egindako ibilbideari buruz galdetu genien. Euren balorazioa aho batekoa izan zen, guztientzat esperientzia ona izan zen eta berriz errepikatuko lukete.

Urteurren honetarako izenburua aukeratu duzu, eta zer transmititu nahi du Matricik eslogan horren bidez?Shaping the future / Conformando el futuro

/ Etorkizuna egokitzen aukeratu dugu. Lema horren asmoa da gure jarduera nuklearra, hau da, txapa osatzea, etorkizunerako begirada batekin lotzea; modelatzea gure esku dagoen etorkizuna, alegia.

Nola aztertzen da etorkizuna? Egonkortasuna edo lan karga al dago beste 50 urte egiteko?

Zaila da horri erantzutea. Konpromisoa dugu enpleguarekin eta inbertsioarekin, horrek indartsu egiten gaituelako une txarrak igarotzean. Gainera, erronka lorgarriak eta iraunkorrak ezartzera behartzen gaitu. Gaur egun, automozioaren sektorea ez dago oso egoera onean, baina espero genuena baino hobeto dago. Momentuz, gure kudeaketa planak betetzea ahalbidetzen digu, nahiz eta helburua izan epe ertainean gure eskaintza dibertsifikatzea.

Lanean hainbeste urte eman ondoren, enblema zarete Derion eta Txorierrin.Bai, gure eragina oso garrantzitsua da,

hasiera batean tokiko garapenari heldu geniolako eta ondoren hainbat belaunalditan eutsi diogulako. Matriciko pertsona asko Deriokoak eta Zamudiokoak dira, baina nik batez ere azpimarratuko nuke Matrici zein asmorekin sortu zen; hau da, inguruan aberastasuna sortzeko asmoz, eta kultura eta hezkuntzarako konpromisoarekin. •

Page 11: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

1111

ATERPEA, PROPOSAMEN SENDOAAurrekontuei buruzko foroaren puntu nagusiak berrikustea

2014an parte hartzeko aukera eman duten aurrekontuak direla eta, galdeketan gehien

egindako eskaera haurrentzako gune estalia sortzea izan zen. Proposamen hori sendotu egin da, Eskola Publikoa proiektua egiteko erabilitako partidari esker. Planaren definizio zehatza ikastetxeko zuzendaritzak adostuko du eta eskolako kontseiluaren iritzia aintzat hartuko du.

Hasiera batean, asmoa da kirolerako eta joko estalietarako gunea izatea, eta instalazio hori ikastorduetatik kanpoko erabilera publikoarekin bateragarria izateko aukera bilatzen ari dira. Urte honetarako proiektua egiteko aurrekontu zuzkidura dago beren-beregi; beraz, ezinbestekoa izango da obra gauzatu ahal izateko aparteko diru-sarrerak eskuratu arte itxarotea, aurreikusi denez, 2015. urtera arte. Ildo horretan, espero dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lankidetza lortzea, diru-laguntzaren bat erabilita, obra finantzatze aldera.

GardentasunaAurreko foroetan adierazi zen beharrezkoa

zela Euskadiko Udalerrien Elkarteak, EUDELek, gardentasunaren inguruan emandako gomendioak ezartzea. Horretarako, Udala BiscayTIK Fundazioarekin harremanetan jarri da eta eskatu dio web orrialdean gardentasunaren adierazleen ataria sartzeko. Espero dute abuztua baino lehen erabilgarri egotea.

Energia eta ekonomia aurrezteari buruzko datua zehazteko geratu zen, eta horrek ekarri

du argiztapenari buruzko Europako araudia ezartzea. Aztertu ondoren, TA21en foroko agendan jasoko da.

Beste alde batetik, udal aurrekontuak Tokiko Agenda 21eko bulegoan ezartzeko eskaerak udalbatzaren baiezkoa jaso du. Kopia bat helaraziko du, onetsitako aurrekontuaren testu bategina prest dagoenean. Era berean, dokumentu hori Udalaren web gunean argitaratuko da. •

Aterpea izan da herritarrek gehien egin duten eskaera, eta 2015ean gauzatuko da. Gardentasunaren eta aurreztutako energiaren adierazleak daude aurtengo aurrekontuen zirriborroan pisu gehien izan

duten gaien artean.

Aterpea, behin eta berriz egindako eskaeraren emaitza

Ikusmira 2014ko aurrekontuaren zirriborroaren aurrean

Page 12: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

1212

IRLANDA, HORREN HURBIL ETA HORREN URRUN

Iratxe: etxea Dublinen du eta Derion ezkonduko da

Zaila da banoala esatea “etxean esatea da zailena”, eta are gehiago beste hizkuntza

bat duen atzerriko herrialde batera doanean. Ez da erraza prozesuen ingeniaria den alaba bat milaka kilometrora bizitzen izatea, eta familia hain urrun izatea ere ez da erraza berarentzat. Baina, lana amaitu egin da hemen, irlandar bat bere bizitzan sartu zen eta “alde egitea eta suerte bila joatea erabaki nuen” baieztatu du Iratxek. Zorte ona esango genuke. Lanik ez zaio falta, eta maitasuna… Kontatu digu urte honetan bertan etorriko dela hona ezkontzera, beraz, ez dago seinale hoberik. Unibertsalki ulergarria den Yes, I do entzungo da bertan.

Baina, nola biziraun hastapenetan? Bere prestakuntzaz kanpoko zerbaitetan lanean, baina bere senargai Darrenen lankidetza eta laguntza izanik. Irlandako inguruak lagundu egin zuen, zalantzarik gabe: “paisaia oso antzekoa eta jende bikaina da”. Gero, maila akademikoko aurrerapena iritsi zen. Doktore titulua atera zuen

Trinity Collegen, eta bertako irakasle izan zen. Dublineko hirigunean bertan dago unibertsitatea, eta 4 mende baino gehiagoko historia du. Besteak beste, Oscar Wilde edo Bram Stoker ospetsuak izan dira unibertsitate horretan. Bertan, ikerketa lanak egin zituen bioingeniaritzan, eta, are gehiago, Mexiko Berrira joan zen bere argitalpenetako bat jendaurrean aurkeztera. Prestakuntza berriaren ostean, lan berria iritsi zen –jada bere alorrean–, eta horrek Estatu Batuetan urtebetez lan egitea ahalbidetu zion: “horiek guztiak oso esperientzia aberasgarriak izan dira”.

Irlandaren eta Euskadiren lotura estuaDublinera iritsi da jada Olentzero –Iratxeri

esker–, Santa Claus baino lehen. “Bi santu inozenteen egun ospatzen ditu: apirilaren 1ean eta abenduaren 28an”, baina St. Patricks gailentzen da, han guztiek ospatzen dutena. Moldatzen eta onartzen ari da janaria ez dela berdina, nahiz eta zenbait osagai aurki daitezkeen. Pil-pilarekin edota dilistekin saiatzen da, baina ez da gai besteei txipiroiak dastarazteko: “ez dute ulertzen saltsa beltz bat… eta hori eurek Guinness garagardo beltza dutela!”. Oso etxeko egin da, eta orain margotzen eta sukaldean aritzen da, eta Espainiako lagun batzuekin momentu batzuk eta kafeak partekatzen ditu. Asko gogoratzen du –jakina baietz–, batez ere familia, eta min egiten dio duela gutxi egon denean atzeman duen krisi egoerak. Bakioko

Etorri edozein unetan. “everybody

is welcome here”.

Page 13: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

Número98

Noviembre2013

131313

hondartza etsipenez oroitzen du, baita bere gurasoak, neba edo lagunak ere. Irlandan bizitza bestelakoa da: “ezberdin irteten dira, eta taberna batera zoazenean ez zara hortik mugitzen. Hemen ez naiz ia etxetik ateratzen, eta Derion ez naiz sartu ere egiten”. Eta, hitzaldia amaitzeko, begi bistako zerbait esan du: “ez dut ezer berezirik egiten, baina zoriontsu egiten nau”. Horrela jarrai dezala, bere poza neurri batean gurea ere izango da; izan ere, zoriontsu egiten du pentsatzeak Derio bere herria dela eta izango dela. •

102 Zenbakia

Martxoa2013

Nork esango zuen! Iratxerentzat ingelesa zen ikasgai txarrena, eta horretarako asmorik izan gabe, Irlandako hiriburuan bizitzen amaitu zuen. Esmeralda irlan lana eta maitasuna aurkitzea bi arrazoi on izan ziren bi hilabetetan erabaki bat hartzeko. Zailena etxekoa izan zen, eta are gehiago bereziki familia giroko pertsona izanda. Ezkontza hor bertan izanik, gaur egun zoriontsua da Dublinen, nahiz eta bere etxetik hurbil dauden mendiak ikustean Ganguren gogoratu eta hunkitu egiten den.

Ez dut ezer ahaztu. Derio da nire herria

Dublin (Irlanda)

Irlandako hiriburuak xarma berezia du euskaldunentzat. Jendea ezin atseginagoa da, eta hori ordu batzuetarako pub giroan egoten diren ehunka turisten erakargarritasuna bihurtu da. Gainera, Esmeralda irlako

kolore berdeaz liluratzen dira. Liffey ibaiak zeharkatzen du hiria, eta bertako erakargarritasunen artean daude Trinity College (liburutegi harrigarria du eta ikasleentzat ez ezik, gainerakoentzat ere ezinbesteko geralekua

da) eta hortik hurbil dagoen Molly Malone estatua, gogorarazten diguna Irlandako historiak musikarekin lotura izugarria izan duela. Temple Bar da animazio gehien duen gunea, pub tradizionalez beteta, baina harritzekoak dira bertako gune berdeak; besteak beste, erdigunean dagoen St. Stephen edo Phoenix Park “Europako hirietan handiena”

Iratxek kontatzen digunez. Horrez gain, xarmaz beteriko ingurua aipatu behar da, gure herritarrak gomendatzen duena: “Glendalough lakes, Wicklow mountains, Malahide castle eta Howth arrantzaleen herrixkan zehar pasieran ibiltzea. Badago xarma nahikoa inguru horretan edo “Euskal Herria nahiko gogorarazten duen paisaian”, hau da, bere beste etxean.

Lehenengo eta behin familia, baina poteoa eta pintxoak ere

faltan sumatzen ditu.

Page 14: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

14

Page 15: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

Derion gaixotasun arraroren bat duten seme-alaben familiei laguntzea helburu duen

irabazi asmorik gabeko Gure Señeak elkarteak 2013ko ekitaldiko amaierako balantzea aurkeztu du. Urteak joan eta urteak etorri, elkartea sendotzen ari da, kide eta laguntzaileen kopuruari dagokionez, baina baita antolatutako jarduerei dagokienez ere.

BalantzeaGaur egun 135 bazkidek eta 22 laguntzailek

osatzen dute Gure Señeak, eta gainera boluntario mordoak hartzen du parte noizean behin antolatzen dituzten askotariko ekintzak garatzen. Guztira Derioko hamaika familiek jasotzen dituzte laguntza zuzenak elkarteak eginiko lanengatik, baina oro har gizarte osoa da onuraduna.

Bere hastapenetatik, Gure Señeak elkartea esker onak eta eskarmentua lortu ditu, eta horiek jardun egokiaren emaitza dira. Balantze positiboa izan dute, baina, hala eta guztiz ere, gastuak oraindik ere diru-sarrerak baino handiagoak dira, haurrei eta euren familiei laguntzen egiten duten zeregin zehatza dela eta.

2013ko ekitaldiaUrtero areagotu egiten dira elkartean

parte hartzeko eta antolakuntzarako guneak. Kontzertuetan, festetan, bileretan eta hitzaldietan egon dira, eta noizbehinkako laguntza ere eman

dute beste elkarte eta gizarte talde batzuekin. Gure Señeak elkarteak Korrikan parte hartu du Deriotik igaro denean, EHUko ikerketa talde batekin lankidetzan aritu da hezkuntza arloan gaixotasun larriek duten eraginaren inguruan, Bizkaiko bezeroen irabazlea izan da BM supermerkatuen Gabon Solidarioak ekimenaren baitan, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ere abesti bat sartu dute Bizipoza euren disko berrian (elkarteari eskainita egongo da). Ekoizpen handiko urtea izan da, eta beste behin ere nabarmentzekoak dira ekintza nagusi hauek: Gaixotasun Larrien Nazioarteko Eguna ospatzea eta Kepa eta Areneren III. Memoriala. Azken horretan 500 bat korrikalarik hartu zuten parte.

Etorkizuneko plana2014. urteari begira, eta hortik aurrera,

proposatu dute gizartean duten presentzia areagotzea. Horretarako, kausa horren aldeko solidaritatea sustatuko duten ekitaldiak (horien bidez ezagutarazi egingo da euren leitmotiv-en atzetik dagoen errealitatea) egin eta deituko dira. Oso egutegi betea dute, eta horretan ez da ezer falta. Beharbada garrantzitsuena da urteko aurrekontua doitzeko beharrizana, eta gastua areagotzeko eta diru-sarrerak murrizteko

Etorkizunerako diru-laguntzak behar dira

GURE SEÑEAK ELKARTEAK 2013KO BALANTZEA AURKEZTU DU

Page 16: Martxoan bideak irekitzen · esker, San Cristóbal eta San Isidro elizetan, Bilboko hilerrian eta Deriokoan ibili ahal izango gara. Halaber, Bermeora zihoan errege bidea edo Gr 280

16

joera. Aurten euren ahaleginek baliabide berriak eskuratzea, gastu arruntak izatea eta familientzako diru laguntzekin eraginkorragoak izatea izan dute oinarri.

Kudeaketa ekonomikoaHorixe da familia onuradunetako kide ez

diren pertsonek osatzen duten Zuzendaritza Batzordearen ardura. Oinarrizko irizpidea da gaixotasunagatiko tratamenduek eta haurren bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak direnek sortzen dituzten gastuak finantzatzea, ahalegin ekonomiko handia ekartzen dutelako. Irizpideetako beste bat da diruz laguntzea zerbitzu publikoek bere gain hartzen ez dituzten beharrizanetan eginiko inbertsioen kostuaren % 70. Gastua gora egiten ari da eta diru-sarrerak behera, eta joera hori ikusita, hiru edo lau urteren

buruan ez dugu baliabide nahikorik izango gure egitekoa betetzeko. Ikus dezagun urteotan metatutako emaitza:

Familientzako arretaGaur egun, Derioko hamaika familia

dira elkartearen onuradun; euren seme-alabek gaixotasun arraroak dituzte eta minusbaliotasun-maila handiko egoeran daude, eta gehienak mendekotasun handikoak dira. Halaber, kasu horietako bik ez dute diagnostikorik. Gainerakoek gaixotasun hauek dituzte: fibrosi kistikoa, Angelman sindromea, esklerosi tuberosoa, entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa, gorputz kailukarako mikrozefalia agenesia, dermatitis atopiko akutu-larria, Stargardt gaixotasuna, ataxia zerebelosoa eta sortzetiko artrogiposi anizkoitza. •

2010-2013 epean metatuaDiru-sarrerak Gastuak Elkartearen jarduerak 23.357,80 € % 23,5 Elkartearen jarduerak 22.393,13 € % 27,5Materiala saltzea 19.603,00 € % 19,7 Materiala erostea 12.317,57 € % 15,1Bazkideen kuotak 10.830,00 € % 10,9 Familientzako laguntzak 42.883,52 € % 52,6Dohaintzak 45.615,62 € % 45,8 Funtzionatzeko gastuak 3.780,23 € % 4,6Beste batzuk 101,88 € % 0,1 Beste batzuk 133,96 € % 0,2DIRU SARRERAK GUZTIRA 99.508,30 € % 100 GASTUAK GUZTIRA 81.508,41 € % 100 EMAITZA 17.999,89 €

Txosten osoa ikusteko, jo ezazu helbide honetara: www.gureseneak.org.