Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock,...

12
Haizeak batzen jarraitzen gaitu Hiru kulturetan zehar ibilbidea eginez. Horrela hasi du, hain zuzen ere 2018a Bilboko udal Musika Bandak. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutapean eta José M. Rochina tuba bakarlariarekin batera, urtarrilaren...Gehiago irakurri > Martxoa 2018 Urte berria, kontzertu berriak Beste urte batez, txistulari bandak, modu oso berezian antolatutako egitarauaren bitartez euskal musikarik onena Euskalduna Jauregira... Gehiago irakurri > Gaur norekin... José Rafael Climent Pineda Bilboko udal musika Bandako klarinetea Nire lehenengo gomutapen musikalak ume bat nintzenekoak dira. Egunero, entzuten nuen nire ahizpa nagusia, Carmen, klarinetea eta bibolina ikasten. Nire herriko bandarekin jotzen zuenean ere ikustera joaten nintzen. Zenbat disfrutatzen nuen! Musikari guztiak pertsona oso bereziak iruditzen zitzaizkidan, soinuaren magoak, apartekoa, liluragarria zen. Betidanik jakin izan dut musikaria izan nahi...Gehiago irakurri > MUSIKA ESKOLA SOL GILTZAN MUSIKA BANDA TXISTU BANDA Abel Osuna & Asier Suberbiola Abel Osuna eta Asier Suberbiola. Bi artista. Hari-instrumentuen bi maitale sutsu. Batek bi- bolinak sortu eta konpontzen ditu eta besteak bibolinarekin sortu egiten du. Abel, luthierra da, hari-instrumentuen eraikuntzan eta konponke- tan...Gehiago irakurri > AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Urt.: 25, 26, 30 Ots.: 1, 6, 8, 9, 22 Mar.: 13, 14, 15, 17,19, 20, 21, 22 Api.: 17, 18, 21, 24, 26 UDAL MUSIKA BANDA Urt.: 21 Ots.: 4, 9, 12, 18 Mar.: 4, 25 Api.: 13, 27 UDAL TXISTULARIEN BANDA Urt.: 10, 24 Ots.: 7, 21 Mar.: 5, 22 Informazio Gehiagorako > Hurrengo ikasturteko berritasunak Aurtengo ikasturteko matrikulazio prozesua berritasun garrantzitsuz beterik dator. Oraindik xehetasun... Gehiago irakurri > 2018an, hogei jardun baino gehiago Beste urte batez, gure eskolako ikasleek audizio, kontzertu, erromeria, kalejira eta... Gehiago irakurri > ELKARRIZKETA Berriak ZK 34 Martxoa 2018 Ezinbestekoa… Iñigo Eskubi Berdin dio zenbat alditan egin dudan, abesti hau entzuten... Gehiago irakurri >

Transcript of Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock,...

Page 1: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Haizeak batzen jarraitzen gaituHiru kulturetan zehar ibilbidea eginez. Horrela hasi du, hain zuzen ere 2018a Bilboko udal Musika Bandak. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutapean eta José M. Rochina tuba bakarlariarekin batera, urtarrilaren...Gehiago irakurri >

Martxoa 2018

Urte berria, kontzertu berriakBeste urte batez, txistulari bandak, modu oso berezian antolatutako egitarauaren bitartez euskal musikarik onena Euskalduna Jauregira...Gehiago irakurri >

Gaur norekin...

José Rafael Climent Pineda Bilboko udal musika Bandako klarinetea

Nire lehenengo gomutapen musikalak ume bat nintzenekoak dira. Egunero,

entzuten nuen nire ahizpa nagusia, Carmen, klarinetea eta bibolina ikasten. Nire herriko bandarekin jotzen zuenean ere ikustera joaten nintzen. Zenbat disfrutatzen nuen! Musikari guztiak pertsona oso bereziak iruditzen zitzaizkidan, soinuaren magoak, apartekoa, liluragarria zen. Betidanik jakin izan dut musikaria izan nahi...Gehiago irakurri >

MUSIKA ESKOLA

SOL GILTZAN MUSIKA BANDA TXISTU BANDA

Abel Osuna & Asier SuberbiolaAbel Osuna eta Asier Suberbiola. Bi artista. Hari-instrumentuen bi maitale sutsu. Batek bi-bolinak sortu eta konpontzen ditu eta besteak bibolinarekin sortu egiten du. Abel, luthierra da, hari-instrumentuen eraikuntzan eta konponke-tan...Gehiago irakurri >

AGENDAUDAL MUSIKA ESKOLAUrt.: 25, 26, 30Ots.: 1, 6, 8, 9, 22Mar.: 13, 14, 15, 17,19, 20, 21, 22Api.: 17, 18, 21, 24, 26 UDAL MUSIKA BANDAUrt.: 21Ots.: 4, 9, 12, 18Mar.: 4, 25Api.: 13, 27

UDAL TXISTULARIEN BANDAUrt.: 10, 24Ots.: 7, 21Mar.: 5, 22

Informazio Gehiagorako >

Hurrengo ikasturteko berritasunak Aurtengo ikasturteko matrikulazio prozesua berritasun garrantzitsuz beterik dator. Oraindik xehetasun... Gehiago irakurri >

2018an, hogei jardun baino gehiago Beste urte batez, gure eskolako ikasleek audizio, kontzertu, erromeria, kalejira eta... Gehiago irakurri >

ELKARRIZKETA

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Ezinbestekoa…Iñigo EskubiBerdin dio zenbat alditan egin dudan,

abesti hau entzuten...

Gehiago irakurri >

Page 2: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018

Abel Osuna eta Asier Suberbiola. Bi artista. Hari-instrumentuen bi maitale sutsu. Batek bibolinak sortu eta konpontzen ditu eta besteak bibolinarekin sortu egiten du. Abel, luthierra da, hari-instrumentuen eraikuntzan eta konponketan aditua. Bere tailerrean, beste batzuen artean, bibolinak sortzen ditu, lutheria-italiarraren antzinako tradizioan oinarrituta, Cremonan ikasitakoa, Stradivarius bibolinen jatorrian. Asier, bibolin-jolea eta bibolin goi mailako irakaslea da. Gaztea izanda ere, profesional handiekin batera zuzenean jo du, besteak beste, Ara Malikian maisuarekin. 2009an aupaQUARTET hari-laukotea sortu zuen. Egun, proiektu honi esker Alemania, Italia eta Frantzian zehar 200 kontzertu eskaini ditu eta baita 4 jira Txinan zehar.

Biek, Abelek, zein Asierrek, gutxi barru ikusiko dute elkar Bilbao Musikak antolatutako formakuntza tailerretan. Alde batetik, Asierrek apirilaren 26 eta 27an, “Hari-instrumentuentzako inprobisazioa” izeneko tailerrean inprobisazioaren inguruan dituen jakintzak erakutsiko ditu eta bestetik, Abelek, “Lutheria tailerra” lelopean, maiatzaren 11n, bibolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak eta erremintak erakutsiko eta instrumentua zaintzeko aholkuak ere emango ditu. Aukera aprobetxatuz, luthier eta bibolin-jole baten ikuspuntuak aurrez-aurre jarriko ditugu.

Aurrera. Zer da edo zer suposatzen du zuentzako bibolinak?

Abel: Niretzako, bibolina, eta gainerako hari igurtziko instrumentuak, perfektuki diseinatu eta orekatutako makinak dira orain dela mende asko, bere diseinu eta egituran hobetzeko zailak eta ia beste inongo instrumentuek ez bezala emozioak helarazteko gai direnak.

Asier: Nire ustez, neure buruarekin konektatzeko modu bat da. Ahalegina egin dut egunero zeozer berria aurkezteko, gehitzeko, neure burua modu berri batean espresatu ahal izateko. Horretarako, joko-erronka berriak proposatzen ditut, ikuspuntu desberdinetan fokua jarriz, eta horrela soinu paraje eta barruko sentsazio berrietara bidaiatzen dut.

Bibolin-jole asko daude, baina bat aukeratu beharko bazenute, zein izango litzateke?

Abel: Aukera zaila da, uste dut musika garai bakoitzeko interpretat-zaile bat dagoela, baina batekin geratu behar banu, Oistrakh izango litzateke.

Asier: Niretzako, orain dela oso gutxi hil egin den Didier Lockwood berezia izan da oso. Solidotasunez, estilo asko landu zituen: klasikoa, swinga, manouchea, indiar musika, rocka, jazza… Didierrek gainera eskola bat, egiteko, sortzeko, modu bat landu zuen eta jazzean, arku-kolpeetan asko sakondu zuen. Eragin handia izan du musikari askorengan, Frantzian, zein mundu osoan.

Nolakoak izan ziren zuen hastapenak musikaren munduan orokorrean eta bereziki, bibolinaren munduan?

Abel: 10 urte nituenean hasi nintzen musikan, Alexei Michlinen zuzendaritzapean Oviedon. Behin bibolin ikasketak burututakoan, bete-betean murgildu nintzen eraikuntzan. Cremonara joan nintzen, non tailer batzuetako lanak eta zaharberritze ikasketak aldi berean egin nituen.

Asier: Nire etxean musikarekiko zaletasun handia dago. Nire gurasoek bazkarien ondoren abesten dute, baita koroetan ere. Nire aitak, gaztetan, errondaila batean bandurria eta mandolina jotzen zituen. Nire amak, Radio2-ko (klasikoa) “hari musikala” sintonizatuta izaten zuen sarritan, eta aldi berean, nire anai-arreba nagusiek, beste musika mota bat sartzen zidaten buruan binilo eta kasete-zinten bidez, musika “ez hain akademikoa”, baina niretzako hil ala bizikoa

Abel Osuna & Asier Suberbiola

ELKARRIZKETA

ABEL & ASIERELKARRIZKETA

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Abel Osuna / www.osunaluthier.com

Page 3: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018zena: rocka, popa, folka… Musika ikasten hasi nintzenetik, gustura sentitzen nintzela ikusi nuen, etxean egongo banintz bezala, hortaz, kontserbatorioan sartu nintzen asko ikasteko ilusioz.

Eta bibolinari buruz ari garela. Benetan instrumentu on bat dela esan ahal izateko, zeintzuk dira bete beharreko oinarrizko ezaugarriak?

Abel: Nire ustez, kontuan hartu beharreko puntu batzuk daude: lehena, neurriak. Instrumentu bat txarto eraikita badago deserosoa izango da eta ohi baino zailagoa izango da afinatzea. Beste puntu garrantzitsu bat materialak eta berauek lantzeko era dira. Azkenik, instrumentuek egungo musikarien eskakizunak bete behar dituzte, tinbre polita, potentzia eta moldakortasuna.

Asier: Musika klasikoa interpretatzeko, hain purua izanik, sonoritate garbia, bibrazio ona eta proiekzioa izatea beharrezkoa da. Musikariaren, bere instrumentuaren eta jo nahi duen estiloaren artean sintonia egotea ere oinarrizkoa da. Jazza edota anplifikatutako rocka joko badut, instrumentu on bat behar dut, agian ez aparteko instrumentua, baina bai mikro edo pick-up bikaina, azkeneko soinua kalitate oso onekoa izan dadin.

Profesional gisa, zuen egunerokotasunean, zein ezaugarri nabarmenduko zenituzkete?

Abel: Neure buruari ahalik eta gehien eskatzea, eta ez eskaintzea guztiz betetzen ez nauen ezer. Musikari gisa niretzat nahi ez dudana ez nioke nire bila datorren bezero bati eskainiko.

Asier: Jokoa eta perspektibaren aldaketa oinarrizkoa deritzot, jakin-mina eta motibazioa maila gorenean mantentzea. Nire erantzukizuna da nire egunerokotasuna dibertigarri egitea.

Abel, zer eskaintzen du luthier batek marka industrial baten aurrean?

Instrumentu industrialek erabiltzen ez duten funtsezko ezagutza bat dago. Erabiltzen duten kola motatik makinek egiten dituzten bobeda motetara. Luthier batek estalki baten dardara sentitzen du, badaki noiz gelditu. Makina batek esaten diozun estalkia egiten du, baina ez daki soinua egiteko prest dagoen ala ez. Uste dut ume batentzat edo hasten ari den batentzat instrumentu industrialek bere funtzioa betetzen dutela, baina profesional bat ukitzen duen instrumentuarekin zorrotzagoa izan beharko litzateke. Luthierrak egur on bat aukeratzen du, funtzionatu arte doitzen du eta eraikitze prozesuan ez du pausorik ematen kasualitatez, instrumentu industrialetan ematen ez den denbora. Txarrena da azkenean musikaria txarto eraikitako instrumentu bat jotzen ohitzen dela eta uste duela hori normala dela, eta luthier batek eginiko bat probatzen duenean diferentzia igartzen du, beti onerako izan ez arren. Adibide sinple bat dirudi, baina Seat

Panda eta Mercedes bat gidatzea bezala da. Biek eramaten zaituzte toki batetik bestera, baina ezin diezu berdina eskatu.

Eta Asier, zure ibilbide profesionalean, seguruenik luthier asko ezagutu dituzu. Zentzu horretan, luthier on bat izateko, beharrezkoa al da musikari izatea?

Ezagutzen ditudan luthier gehienek, modu batean edo bestean bibolina edota beste instrumentu batzuk jotzen dituzte. Nire ustez, egurrean egiten dituen aldaketa bakoitzaren efektuak probatzeko gai bada, modu azkar eta eraginkorrago batean lan egingo du.

Paperak trukatzea pentsatu duzue noizbait. Bibolin-jole eta irakasle izatetik luthier izatera pasatzea, eta alderantziz? Gai izango zinatekete?

Abel: Nire kasu partikularra hori da. Bibolin-jole eta irakasle izatetik luthier izatera pasatu nintzen. Espero dut Asierrek berdina ez pentsatzea eta bera ere animatu daitela.

Asier: Uste dut pazientzia asko beharko nukeela luthierra izateko. Izatez, geldi egon ezinekoa naiz eta luthier on bat izateak dakarren xehetasun finetan lan egiteko baretasun handia behar da.

Bukatzeko. Zer aurkituko dute gutxi barru Bilbao Musikan eskainiko dituzuen formakuntza tailerretan parte hartuko dutenek?

Abel: Nire asmoa bibolin bat eraikitzeko prozesua era erraz eta hurbilean azaltzea da eta instrumentuen mantentzeari buruz sortu liratekeen zalantzak argitzea.

Asier: Eduki praktikoa, naturala (hobe da lotsa etxean uztea), musika estilo anitzak denon artean probatzeko eta ikasteko gogoa: rocka, popa, blues, jazz pixka bat… parte hartzen dutenen eskuetan egongo da.

ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Asier Suberbiola / www.asiersuberbiola.com

Page 4: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLA

Beste urte batez, gure eskolako ikasleek audizio, kontzertu, erromeria, kalejira eta kontzertu anitz eskainiko dizkigute hurrengo hilabeteetan zehar. Urtarrilak, duda barik, piano ikasleak izan ditu protagonista nagusi, zeintzuek kontzertu pare batean jardun duten La Galeran. Lehenengoa 26an ospatu da eta bigarrena 30ean.

Otsaila protagonista berdinekin hasi da. Beste behin, pianoko ikasleek klaseetan lortutako jakintzak eta aurrerapenak erakutsi dituzte hilaren 1ean La Galeran ospatutako emanaldian. Halaber, otsailaren 6an, inauteriak direla eta, auditorioan ikuskizun ikaragarria izan da. Otsailaren 8an, La Galerako auditorioan txistu kontzertua ospatu da eta 9an Erriberako Merkatuan ikuskizun aparta eskaini da, musikaz, dantzaz eta dibertsioz beteriko erromeria gure fanfarrearen eskutik, hain zuzen ere.

Eta martxora igarotzen gara. Hauxe izango da, duda barik, ekitaldi gehien bilduko dituen hilabetea. Hil honetan zehar, aukera asko izango dituzte gure ikasleek euren jakintzak eta aurrerapenak erakusteko. 13an, adibidez, musika eta dantza tradizionaleko sailak Bilborocken ospatuko den Dantzaldian parte har dezake. Eszenatoki horretan bertan, hain zuzen ere, hitzordua izango dute hurrengo egunean musika modernoen konboak. Eta martxoaren 15ean ikuskizun hirukoitza Campos Elíseos Antzokian. Kontzertu didaktiko hauek, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean musikarako zaletasuna sustatzeko helburua dute. Bilboko 14 ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 1.000 ikasle inguruk hartuko dute parte. "Rockaren Historia bat" lelopean modernoen saileko irakasleek bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa eta teklatuaren bitartez, errepertorio zabala landuko dute 9:30etan eta 11:00etan. Eta arratsaldez, ostera, musika taldeen kontzertua egingo da, non Musika Eskolako sail ezberdinetako 100 ikasle baino gehiagok ordu eta erdi inguruko ikuskizun aparta eskainiko duten, garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, orkestrak direla fanfarreak, Big Band, eta adin ezberdinetako saxo edo eskusoinu taldeak direla. Talde bakoitza Eskolako bere irakasleak zuzenduko du. Eta hitzordu hirukoitza honen ondoren, martxoaren 17an Karmengo elizan Gazteen eta umeen

abesbatzen kontzertua egingo da, Bilboko Koral Elkartearekin batera. Bestalde, martxoaren 19, 20, 21 eta 22an La Galera eszenatoki nagusi izango da: martxoak 19 eta 20an sinfoniko sailaren ikasleek jardungo dute, 20an ere, gitarra ikasleek eta 22an pianokoek. Eta egun horretan bertan, martxoaren 22an, hain zuzen ere, sinfoniko sailaren audizioa izango dugu Indautxuko eskoletan.

Bukatzeko, apirilean, momentuz, denboraldiko azkeneko emanaldiak izango direnak ospatuko ditugu. 17an eta 18an musika taldeen kontzertua errepikatuko dugu Campos Eliseos Antzokian eta 18an eszenatoki berean sinfoniko sailaren kontzertu didaktikoaren saio bikoitza ere izango dugu, 9:30etan eta 11:00etan. Kontzertu honetan Indautxuko eskoletako lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek parte hartuko dute. Azkenik, apirilaren 21ean ikus-entzuleek ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izango dute BBK Aretoan gazte abesbatzaren eskutik eta 24an, beste jardun galanta gitarra klasikoaren ikasleen eskutik. Oraingoan, La Galeran.

Halaber, hilabeteko azkeneko ostegunetan, 19:30etan, Hika Ateneo blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea izaten da. Bertan ospatzen dira Jam Sessionak deritzon musika topaketa informala. Bertan parte hartzaileek idatzi gabeko edo entsegurik gabeko musika jotzen dute. Sesio hauek urtarrilaren 25an, otsailaren 22an, martxoaren 22ean eta apirilaren 26an ospatuko dira.

Hauexek dira orain arte programatutako entzunaldi eta kontzertuak, baina ikasturtea aurrera doan heinean, ekitaldi gehiago programatu eta prestatuko dira. Denak doakoak izango dira (sarrera librea edota gonbidapenarekin edukiera bete arte). Nobedade horiek guztiak, Bilbao Musikako web orrialdean emango dira aditzera: www.bilbaomusika.eus.

2018an, hogei jardun baino gehiago

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Page 5: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLAHurrengo ikasturteko berritasunak

Aurtengo ikasturteko matrikulazio prozesua berritasun garrantzitsuz beterik dator. Oraindik xehetasun denak guztiz zehaztuta izan ez arren, aldaketa nabarmenenak aurreratuko dizkizuegu.

Data ez dago guztiz finkatuta, baina jada eskolan ikasten ari diren ikasleentzako matrikulak berriztatzeko epea Aste Santuko oporren ondoren hasiko da.

Behin prozesu hau bukatuta, eskolan sartu nahi duten ikasle berrientzako eskaerak aurkezteko epea irekiko da. Eskakizunak Bilbao Musikako eraikinean (La Galera) aurkeztu ahal izango dira edota gure web gunearen bitartez egin, www.bilbaomusika.eus.

Epea ixten denean, eskaera berri guztien artean zozketa bat egingo da, libre jarraitzen duten plazen ordutegia aukeratzeko ordena zehazteko xedez.

Zozketaren ondoren, eskakizuna egin duten pertsona guztiei libre dauden ordutegien berri emango zaie korreo elektroniko bidez.

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Eskatzaile bakoitzak nahi dituen ordutegiak aukeratu ahal izango ditu, lehentasun-ordenean. Ordutegiak zozketaren ordena jarraituz esleituko dira eta onartutako pertsonen zerrenda publikatuko da.

Zozketaren emaitzak ez dakar zuzeneko onarpena, baizik eta ordutegia aukeratzeko lehentasuna, ezarritako ordutegia duten ikasleek bakarrik kontsideratuko dira onartuak.

Plazen esleipenaren ondoren, korreo elektroniko berri bat bidaliko da, onartutako pertsonei tokatu zaien ordutegiaren berri emanez. Azkenik, konfirmatutako ordutegiarekin plaza lortu duten ikasle berrien matrikula formalizatzeko epea hasiko da.

Dantzan egitea, abestea, instrumentu bat jotzea… disfrutatzeko aukera paregabeak dira, bizitza bete-betean bizitzeko, beste pertsonekin partekatzeko. 8 eta 108 urte artean baldin badituzu, etor zaitez Bilbao Musikara!

Page 6: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLA

Musikarien hezkuntza, kultura, aisialdi musikala, partaidetza eragilea eta hobekuntza sustatzeko helburuarekin, bakarka zein talde mailan, Bilbao Musikako Musika Eskolak 2018rako bederatzi formakuntza tailer antolatu ditu.

• “Koru zuzendaritza”

• “Musika-inprobisazioaren teoria eta praktika”

• “Musikarientzako eszena teknikak”

• “Talde instrumental desberdinen zuzendaritza”

• “Musika-ekintzarako tailerra”

• “Hari-instrumentuentzako inprobisazioa”

• “Perkusio historikoa”

• “Txalaparta”

• “Lutheria”

Gai desberdina duten bederatzi formakuntza ikastaro hauek, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzendurik daude, besteak beste. Otsailaren 19 eta maiatzaren 30 artean la Galeran burutuko dira eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.

Martxan bederatzi formakuntza tailer

Taller

es

formati

vosFormazio

2018tai

lerrak

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Page 7: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLAEZINBESTEKOA... IÑIGO ESKUBI

"Gracias a la vida" Berdin dio zenbat alditan egin dudan, abesti hau entzuten dudan guztietan zarrada sortzen dit. Bere bertsoek amodioaz, pertsonen arteko anaitasunaz, bizitzeko poztasunaz hitz egiten dute eta bere musikaren erritmo hirukoitza eta lasaiak Latinoamerikako zapore sakon batekin arimara hurbiltzen dizkigu.

Abestiak ezkutatzen duen kontraesanak ere hunkitzen du, Violeta Parra bere autoreak berau konposatu eta urte bat beranduago bere buruaz beste egin baitzuen.

Bizitzari egindako kantu gisa hartu behar dugu, hortaz, bizitzak ematen digun guztiagatiko poztasunetik eta, seguru asko, bere arimaren sakonean berau galtzeko posibilitatea antzematen hasten denaren etsipenetik.

Violeta Txilen jaio zen 1917, ama nekazaria eta aita musika irakaslea

izan zituen eta bere eragina musika folklorikoan ordutik nabaritu izan da ez bakarrik Victor Jara, Mercedes Sosa, Quilapayún edo Inti Illimani bezalako Latinoamerikako abeslari eta taldeengan, baita Europa eta Ipar Amerikan ere, Joan Báez, Joan Manuel Serrat eta Oskorriren bidez besteak beste.

Niretzat abesti hau ezinbestekoa da ez bakarrik bere notek Amerikako musika folklorikora hurbiltzen gaituztelako, baita Alfonsina Storni, Pablo Neruda, César Vallejo edo Idea Vilariño bezalako gizon eta emakumeen poesiara hurreratzen gaituztelako, gure kontinenteen arteko distantzia laburragoa dela sentiarazten diguten Latinoamerikako ahotsak.

Gracias a la vida-ren bertsiorik onenetako bat Mercedes Sosak grabatu zuen 1971ko Homenaje a Violeta Parra diskoan. Bila ezazu YouTube-n, ziur ez zarela damutuko.

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Violeta Parra

Page 8: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018SOL GILTZAN

SOL GILTZAN

Nire lehenengo gomutapen musikalak ume bat nintzenekoak dira. Egunero, entzuten nuen nire ahizpa nagusia, Carmen, klarinetea eta bibolina ikasten. Nire herriko bandarekin jotzen zuenean ere ikustera joaten nintzen. Zenbat disfrutatzen nuen! Musikari guztiak pertsona oso bereziak iruditzen zitzaizkidan, soinuaren magoak, apartekoa, liluragarria zen. Betidanik jakin izan dut musikaria izan nahi nuela. Egur zati batetik musika ateratzea, magia iruditzen zitzaidan.

8 urte nituenean solfeo ikasten hasi nintzen nire herriko bandan, Tavernes de la Valldigna (Valentzia). 9 urterekin “errekinto” klarinete bat eman zidaten eta segituan nire gorputzaren zati batean bihurtu zen. Musikaz sentitzen nuen emozioa, amodioa, nire ikasketa prozesu osoan lagun izan ditut. 10 urte bete nituenean bandan sartu nintzen eta zorionekoa izan nintzen oso, entseguak, kontzertuak, kalejirak egiten hasi nintzen… bandako mago bat gehiago sentitzen nintzen. 13 urterekin Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Klarinete Erdi Mailako ikasketak egiten hasi nintzen eta 18 urterekin bukatu nuen.

1988an, 19 urte nituela, Bilboko udal Musika Bandako oposizioak gainditu nituen eta nire ametsa lortu nuen: musikari profesionala izatea. Geroztik, bilbotar sutsu-sutsua naiz: batxilergoa Txurdinagako Behekoa Institutuan bukatu nuen, Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Klarinete Erdi Mailako ikasketak egin nituen, nire bi alabak Begoñan jaio ziren…

Bilboko Orkestra Sinfoniko, Euskadiko Orkestra eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin jardun dut askotan. Bilbo, Gasteiz, Irun, Tavernes de la Valldignako udal bandekin eta baita Valldignako Orkestra Sinfonikoarekin batera, bakarlari gisa jo dut kontzertu askotan.

Musika arloan, denetarik egin dut kamara-musika Copland laukoterarekin, Bilbao hirukotea, Ventus Sine Nomine boskote eta hirukotea eta musika garaikidea jotzen duen Kuraia taldeko kide ere banaiz.

Talde izugarriekin parte hartu dudan arren, esan beharra dut, Bilboko udal Musika Banda izan zela musikari profesionala izateko aukera eman zidanak, baita nire karrera musikal osoa egiteko aukera luzatu zidanak ere. Banda zoragarria dugu, mundu mailan,

erreferente gara. Azkeneko urteetan, bandak kalitateari dagokionez, aurrerapauso handia eman du gainera, alde batetik, gure zuzendaria den José Rafael Pascual-Villaplanari esker, zeinak bere onginahi eta ezagutza musikalaren bitartez gure onena ematera bultzatzen gaituen; beste alde batetik, Ana Madariaga gure kudeatzailearen lan nekagaitzari esker, zeinak gure zuzendariaren proiektu musikal eta bere etorkizuneko apustuaren aldeko guztizko laguntasuna erakusten duen eta baita Nekane Alonso gure kultura zinegoitziari esker, zeinak talde honen aparteko etorkizunarekin amesten uzten digun. Halaber, ekitaldi bakoitzean euren onena ematen duten irakasle eta lagunkideei ere eskerrak eman nahi dizkiet.

Honek guztiak, bai Bilboko udal Musika Bandako kide izateak eta baita hainbeste eman didan hiri izugarri honetan bizitzeak, oso zorionekoa sentiarazten nau.

José Rafael Climent Pineda Bilboko udal Musika Bandako klarinetea

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Page 9: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA ESKOLA MUSIKA BANDA

MUSIKA BANDA

Hiru kulturetan zehar ibilbidea eginez. Horrela hasi du, hain zuzen ere 2018a Bilboko udal Musika Bandak. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutapean eta José M. Rochina tuba bakarlariarekin batera, urtarrilaren 21ean 45 musikari baino gehiagok, kultura ingelesa, iparramerikarra eta japoniarrean barrena ibilbide guztiz interesgarria egin zuten bandako musikaren eta historiaren bidez. “Ozeanoen arteko haizeak” lelopean Ch. S. Koh, E. Gregson eta L. Bernsteinen (I. urteurrena) obrak entzun ziren.

Eta urtarrilean bandak denboraldia konpainia oso onean hasi baldin bazuen, otsaila ere, modu berean hasi da. Otsailaren 4an ospatutako “Desirak batzen” ikuskizunean José A. Domené harpa jole murtziarrak bakarlari gisa jardun zuen. Denok batera, hiru maisuen obrak konbinatu zituzten, besteak beste: Rob Goorhuis, Serge Lancen eta J.Vicent Egea. Kontzertuan lan historikoak eta oraintsuko partiturak bildu ziren, banden ondarearen aberastasunaren ikur diren estetika eta funtzionaltasun desberdinekin. Eta hilabetea bukatzeko, otsailaren 18an, beste gonbidatu berezia izan zen. Okasio honetan Maurice Hamers konpositore eta zuzendari holandarrak zuzendu zuen “Bihotza eta arimarekin” izeneko ikuskizuna, non bere obrak interpretatu ziren, baita R. Strauss, J. Mackey, D. Maslanka eta G. Holstenak ere.

Euskalduna Jauregiko denboraldiaz kanpo, martxoaren 4an, igandea, eguerdiko 12:00etan, gure bandak Azkuna Zentroko Kulturen Atarian kontzertu bat eskainiko du. “Gerrarteak” lelopean, Vaugham Williams, Walton, Grainger, Barber, Prokofiev eta Milhauden obrak entzun ahal izango dira.

Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martxoaren 25ean bukatuko da, “Elegias” emanaldiarekin. Denboraldiko kontzerturik berezienetakoa izango da, eszenatoki horretan eskainiko den azkeneko jarduna izateaz gain, bandak Juanjo Munera bonbardino

eta Musikeneko, Euskal Herriko goi-mailako ikastegiko, ikasle aurreratuekin batera jarduteko ohorea izango baitu. Musikenen ikasleek klase teoriko eta pertsonalizatuaz jasotzeaz gain, bestelako ikaskuntza instrumentaletan parte hartzera ere bultzatzen zaie. Elkarrekin egingo duten kontzertu honetan J. Barnes Chance, J. R. Pascual-Vilaplana, A. Comitas eta K. Husaren obrak entzungo dira. Nabarmentzekoa da, gainera, Pascual-Vilaplanak, zuzendari lana egingo duenak, bere obra bat estreinatuko duela, “Concert elegíac”, hain zuzen ere.

Laburbilduz, 2018an zehar, “Batzen gaituen haizea” lelopean, geure zuzendari titularrak, musika-bandak gerren edota gatazka sozialen osteko gizarte-kohesiorako ardatz izan diren uneetan zehar ibilaldi bat eskaintzen jarraituko die ikus-entzuleei 2018an zehar. Orokorrean, Euskalduna Jauregiko kontzertuak igandetan dira, 12:00etan eta sarrerak, zenbakituak direnak, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (5 euro), www.euskalduna.eus (6 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (6 euro) erosi ahal dira.

MUSIKA HISTORIKOA BANDARENTZAT

Baina hauek ez dira 2018an egongo diren ekitaldi bakarrak. Izan ere, Bilboko udal Musika Bandak José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko dituen bi kontzertuz osatutako Musika historikoko Zikloa eskainiko du, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Lehenengoa, "Bandarako Musika Historikoa I: from America" lelopean, otsailaren 9an ospatu zen eta bertan, Ives, Grainger, Barber, Hanson, Schuman, T. Smith eta Mcbeth maisuen obra ezagunez osaturiko errepertorio oso zabala eskaini zen, kronologikoki ordenaturik. Bigarren hitzordua, “Musika historikoa bandarentzat II eta estreinaldi bat” izenekoa, apirilaren 27an izango da. Oraingoan, bandak Kontserbatorioko ikasleekin eta Javier Alonso perkusionistarekin jardungo du eta O. Respighi, G. Holst, E. Elgar, J. P. Sousa y G. Lauzurikaren obrak interpretatuko dira.

Eta bata eta bestearen artean… apirilaren 13an II Zuzendaritza Orkestralaren Topaketen azkeneko kontzertua egingo da Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Azkeneko hiru kontzertu hauek doakoak dira leku guztiak bete arte.

Haizeak batzen jarraitzen gaitu

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Page 10: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018MUSIKA BANDA

MUSIKA BANDA

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Bilbao Musikak Zuzendaritza Orkestralaren Topaketen bigarren edizioa jarri zuen martxan aurreko urteko amaieran, orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzea helburu duen ekimena, hain zuzen ere.

Guztira, 41 pertsonek eman zuten izena aktibo gisa eta beste hiruk entzule gisa, denak jatorri anitzekoak, besteak beste: Valentzia, Galizia, Murtzia, Andaluzia, Euskadi, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Madril, etab. Baina azkenean, 10 pertsona aktibo bezala aukeratu dira eta beste 8 entzule moduan matrikulatu dira. Zorioneko hauek, hortaz, apirilaren 10 eta 13 artean ospatuko diren topaketa hauetan parte hartzeko aukera izango dute. Klaseek 24 orduko iraupena izango dute eta Bilboko udal Musika Bandako zuzendari titularra, José R. Pascual-Vilaplana, izango da irakasle. Oraingo honetan Jan Van der Roost musikagile eta zuzendari belgikarrak ere parte hartuko du proiektuan.

Ikastaroak bukaera ezin hobea izango du. Ildo horretan, apirilaren 13an, ostirala, azkeneko kontzertu bat egingo da J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta sarrera dohainik izango da, leku guztiak bete arte. Duda barik, ikuskizun aparta izango da, non Bernstein ("Four Dances from West Side Story”), J.V. Egea (“Variaciones “Agur jaunak”), A. Ponchielli ("Sinfonia per Banda") eta J. van der Roost beraren obrak (“Flashing winds”, “Yokohama Festival overture “ y “Kebek”) entzungo diren.

40 inskripzio baino gehiago Zuzendaritza Orkestralaren Topaketen bigarren edizioan

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Jan Van der Roost

Page 11: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

Martxoa 2018TXISTU BANDA

TXISTU BANDA

Beste urte batez, txistulari bandak, modu oso berezian antolatutako egitarauaren bitartez euskal musikarik onena Euskalduna Jauregira eramaten jarraituko du 2018an zehar.

2018ko lehenengo hitzordua urtarrilaren 10ean izan zen. Danserie Ensemble taldeak hasiera eman zion Bilboko udal Txistulari Bandak programatutako kontzertu zikloari. Emanaldian erdi aroko, berpizkundeko eta hasierako barrokoko obrak interpretatuko dira. Kontzertu hau txirula-danbor taldeari eskainita egon zen, eta bere sorreratik, XIII. mendean, XVIII. menderainoko zenbait agerpenei. Idatzizko musikaren inguruan kontserbatzen diren antzinako iturri dokumentalak oinarritzat hartuta, ibilbide bat egingo zen instrumentu berari dagozkion genero eta errepertorio batzuetan barrena. Emanaldi honen ondoren, txistulari banda urtarrilaren 24an bueltatu zen eszenatokietara. Okasio honetan, ikuskizuna, Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan izan zen eta talde bilbotarra Olaeta Balletarekin eta Kepa Junkerarekin batera aritu zen. Olaeta Balletak elkartea Bizkaiko erakunde beteranoa da eta bere historia luzean zehar, munduko agertokirik garrantzitsuenetan izan dira, gure folklorearen zigiluaz dantza klasikoa markatuz, eta alderantziz; betiere, modu berritzailean.

Eta otsailean, hilaren 7an, hain zuzen ere, Inauteriak zirela eta, dantzaz, kantaz eta irudiz osaturiko ikuskizun aparta eskaini zen Euskalduna Jauregian. Okasio honetan, gainera, Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcíak osaturiko taldea Birakari Sestaoko Erraldoien Elkartea eta Patxi Labordarekin batera jardun zuen, azken honek gainera bere azalpenekin girotu zuen kontzertua. Hitzordu galanta honen ostean, otsailaren 21eko kontzertuari esker, ikusentzuleek berriz ere banda tradizionaleko doinuez gozatzeko parada izan zuten. B. Laskurain, J.I. Ansorena eta J.M. Bilbao “Jerry”-ren musika lanak entzun ahal izan ziren, beste beste, “Festa Bezpera”, “Kontrapasa”, “Zortziko Bateleras”, “Krisostola”, “Ansola Anaiak” edo “Gau Txoriak” bezalako obrek osatu zuten egitaraua.

Martxoa, sorpresaz betetako hilabetea izango da. Martxoaren 4an, 11:00etan, Euskalduna Jauregiko Sala Berrian, eta Musika-Músicaren barruan, geure txistulari bandak “Gerrarteak” izeneko kontzertua emango du. Martxoaren 5 Jagoba Astiazaran konpositoreari eskatutako “Zaharrak berri” enkarguaz disfrutatzeko aukera izango da. Txistu Banda tradizionalerako lan berriak eta neurrikoak izango dira. Bandaren errepertorio eta generokoak diren erritmoak izango

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Urte berria, kontzertu berriak

dira protagonista: fandangoa, arin arinak, mazurkak, suiteak, rapsodiak, polkak, minuetoak, kontrapasak… Eta denboraldiari amaiera emateko, martxoaren 22an, Bilboko udal Txistulari Bandak publikoa kantatzera animatuko du “Kantaldia” izeneko ikuskizunarekin. Publikoaren parte hartzea ezinbesteko osagaia izango da kontzertu berezi honetan, helburua euskal kantutegi zahar eta berrian dauden abestiak ikusleekin elkarrekin abestea izango da.

Laburbilduz, gure txistulariek, bere sorreratik bere emanaldien kalitate eta aniztasunagatik nabarmendu direnak, 2018an formazio tradizionaletako programak elkartuko dituzte goi mailako profesional eta talde instrumentalekin. Orokorrean, kontzertu gehienak Euskalduna Jauregian izango dira, 20:00etan eta sarrerak, zenbakituak izango direnak, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal izango dira.

Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcíak

Page 12: Martxoa 2018 Berriak - Bilbao › BilbaoMusikaMultimedia › news › enews201… · blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazzaz gozatzeko eszenatoki paregabea

UDAL MUSIKA ESKOLA

Urtarrila:25 Jam Session //

Hika Ateneo. 19:30.26 Piano audizioa //

La Galera. 18:45.30 Piano audizioa // La Galera. 18:00.

Otsaila:01 Piano audizioa //

La Galera. 18:00.06 Inauterietako audizioa //

La Galera. 18:30.08 Txistu kontzertua //

La Galera. 18:00.09 Fanfarria - Erromeria //

Erriberako merkatua. 19:00. 22 Jam Session //

Hika Ateneo. 19:30.

Martxoa:02 MUSIKA - MÚSICA: Bilbao Musikako Orkestra eta

Klarinete Taldearen Kontzertua // Euskalduna Jauregia. 18:00.

13 Audición teclados // La Galera. 18:30h.

13 Dantza eta Musika Tradizio sailaren erromeria. Dantzaldia // Bilborock. 19:00.

14 Moderno sailaren konbo kontzertua // Bilborock. 19:00.

15 Moderno sailaren kontzertu didaktikoa. "Rockaren historia bat" // Campos Eliseos Antzokia. 9:30.

15 Moderno sailaren kontzertu didaktikoa. "Rockaren historia bat" // Campos Eliseos Antzokia.11:00.

15 Musika taldeen kontzertua // Campos Eliseos Antzokia. 19:00.

17 Gazteen eta umeen abesbatzen kontzertua. Bilbao Musika eta Bilboko Koral Elkartea // Karmengo eliza. Indautxu. 20:30.

19 Sinfoniko sailaren audizioa// La Galera. 19:45.

20 Gitarra audizioa // La Galera. 18:30.

21 Sinfoniko sailaren audizioa // La Galera. 19:45.

22 Piano audizioa // La Galera. 18:30.

UDAL MUSIKA BANDAUrtarrila:21 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Ozeanoen arteko haizeak // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Gonbidatua: José M. Rochina, Tuba // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

Otsaila:04 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Desirak batzen” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Gonbidatua: José A. Domené, Arpa // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

09 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Bandarako musika historikoa I: from America” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual Vilaplana // Bilboko kontserbatorioa.Sarriko. 18:30.

12 Bilboko udal Musika Bandaren Ihauterietako Kontzertua // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Plaza Barria. 12:30.

18 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Bihotz eta arimarekin” // Zuzendaritza: Maurice Hamers // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

Martxoa 2018AGENDA

Udal TXISTULARIEN BANDAUrtarrila:10 Danserie Ensemble //

Euskalduna Jauregia A3. 20:00. // 2 euro.24 Olaeta Ballet Elkartea eta Bilboko udalaren

Txistulari Banda // Euskalduna Jauregia A1. 20:00. // 2 euro.

Otsaila:07 Bilboko udalaren Txistulari Bandaren Aratusteko

kontzertua // Euskalduna Jauregia A3. 20:00. // 2 euro.

21 Bilboko udalaren Txistulari Bandaren kontzertua. Banda Tradizionala // Euskalduna Jauregia A3. 20:00. // 2 euro.

Martxoa:04 MUSIKA - MÚSICA: Bilboko udalaren Txistulari

Bandaren kontzertua // Euskalduna Jauregia Barri aretoa. 11:45.

05 Zaharrak berri. Jagoba Astiazaranen konposizio berriak // Euskalduna Jauregia A3. 20:00. // 2 euro.

22 Kantaldia Bilboko udal Txistu Bandarekin // Euskalduna Jauregia A3. 20:00. // 2 euro.

BerriakZK 34 Martxoa 2018

Martxoa:04 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Gerren artean” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Azkuna Zentroa. 12:00.

25 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Elegiak” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Gonbidatua: Juanjo Munera, Bombardino // Musikenerekin elkarlanean // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

Apirila:13 Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko Topaketen

Amaierako kontzertua // Zuzendaritza: José Rafael Pascual Vilaplana // Gonbidatua: Jan van der Roost (Irakasle gonbidatua) // Bilboko kontserbatorioa. Sarriko. 18:30.

27 Bilboko udal Musika Bandaren Kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Bandarako musika historikoa II eta estrenaldi bat” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual Vilaplana // Gonbidatua: Javier Alonso, Perkusioa // J. C. Arriaga Kontserbatorioko Ikasleekin kontzertua // Bilboko kontserbatorioa. Sarriko. 18:30.

22 Sinfoniko sailaren audizioa // Félix Serrano. 19:00.

22 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30.

Apirila:17 Musika taldeen kontzertua //

Campos Eliseos antzokia. 19:00.18 Sinfoniko sailaren kontzertu didaktikoa //

Campos Eliseos antzokia. 9:30.18 Sinfoniko sailaren kontzertu didaktikoa //

Campos Eliseos antzokia. 11:00.18 Musika taldeen kontzertua //

Campos Eliseos antzokia. 19:00.21 Gazte abesbatzaren kontzertua //

BBK aretoa. 19:30.24 Gitarra audizioa //

La Galera. 18:30.25 Gitarra audizioa //

La Galera. 19:45.26 Jam Session //

Hika Ateneo. 19:30.