Marqués de Riscal

14
“Marqués del Riscal” Hotela Eltziego - Araba Frank Gehry 2006 1

description

Bodega eraketaren istorioa

Transcript of Marqués de Riscal

Page 1: Marqués de Riscal

“Marqués del Riscal” Hotela

Eltziego - Araba

Frank Gehry 2006

1

Page 2: Marqués de Riscal

Bilboko Guggenheim museoa bukatutakoan, Marqués del Riscal upategiko arduradunek Frank Gehry-ri euren eraikuntzak berrizteko proeiktua eskatu zioten.

Gehry-k aitortzen du, hasiera batean, proposamena baztertu egin zuela proiektu txikia izango zelakoan.

Baina upategia bisitatzeko gonbidapena jaso zuen eta bertan bere jaiotze datako ardo botila bat eskaini zioten. “Ardo

bikaina iruditu zitzaidan eta hainbat kopa ondoren, proeiktua onartu egin nuen”-gogoratzen du arkitektoak.

“Mahastien artean korrika dabilen animalia”, horrelaxe definitzen du Gehry-k Eltziegoko lana.

2

Page 3: Marqués de Riscal

Bestetik, Gehry-k azpimarratzen du biziki saiatu dela ingurune arkitektonikoa errespetatzen. Izan ere, herriko erreferentea den eliza baino metro bat baxuagoa da “Marqués del Riscal” upategian eraikitako lana.

“San Andrés” eliza XVI mendeko harrizko eraikin sendoa da. Muino baten gainean kokatuta dago eta, horrez gain, oso altuera handia du.

Fatxada nagusiaren bi alboetan zazpi arkuko galeria batek lotutako bi dorre guztiz ezberdinak ditu. Eskuina aldeko dorrea askoz zabalagoa da eta bertan ezkilategia dago. Galeria puntu erdiko eliz atariaren gainean dago kokaturik.

Nabe bakarreko eliza da eta barruko erretaul nagusia barrokoa du. 1984. urtean Monumentu Nazionala izendatua izan zen.

3

Page 4: Marqués de Riscal

Gehry-ren lanari eutsiz, kristalezko galeria batek lotutako bi eraikin dira. Hasiera batean, upategia izango zen proiektua zabaldu zen Starwood hotel kateak eremu bat erosi egin zuenean.

Hotelak 40 logela paregabeak eskaintzen ditu eta spa berezi bat non ardo eta bere deribatuez egindako tratamendu esklusiboak har daitezkeen. Upategiak 4 miloi botilak kokatzeko tokia ere badu. Proiektua 70 miloi euro kostatu da.

Eraikinak Gehry-ren lanik ezagunena -Bilboko Guggenheim museoa- gogorarazten du. Oraingo honetan, Gehry-k uhin-mugimendu liluragarriak eman dizkio titanioari eta baita koloreak ere. Koloreak inguruneko naturakoak dira eta baita Riscalen enpresarenak ere: arrosa, ardo beltzarena, urrea, botilaren sarearena eta silarra, tapoiaren kapsularena. Forma eta kolore horiei esker, argiak isla ederrak sortzen ditu eraikinean.

4

Page 5: Marqués de Riscal

Eltziegoko lana, bere gainontzeko lan geheienak bezalaxe, Dekonstruktibismo mugimendu arkitektoniko barruan kokotzen da. Mugimendu horren ezaugarririk nagusienak honako hauek dira:

Eredu klasikoen desitxuratzea. Fokatze oktogonaletik urruntzea. Espazioen kontzepzio berriztatzea Plano eta lerroen apurketa. Lerro sentsualak. Simetria eta errepikapen patroien baztertzea. Eskulturarekin lotura.

Horietaz gain, Gehry-k Picassoren kubismoa erreferentetzat hartzen du.

Azkenik, hona hemen Gehry-ren lanarik esanguratsuenak:

Gehry-ren etxebizitza. Santa Monica. California. AEB.

1978

5

Page 6: Marqués de Riscal

Loyola Law School (eraikin batzuk). Los Angeles. California. 1978-2002

Vitra Design Museum. Weil am Rheim. Alemania. 1989

6

Page 7: Marqués de Riscal

Frederick Weisman Museum of Art. Minnesota. AEB. 1993

Dancing building. Praga. Txekia. 1995

7

Page 8: Marqués de Riscal

Guggenheim Museoa. Bilbo. 1997

Der Neue Zollhof. Düsseldorf. Alemania. 1999

8

Page 9: Marqués de Riscal

Experience Music Project. Seattle. AEB. 2000

Gehry’s tower. Hanover. Alemania. 2001

9

Page 10: Marqués de Riscal

Walt Disney Concert Hall. Los Angeles. AEB. 2003

Stata Center. Massachustts. AEB. 2004

10

Page 11: Marqués de Riscal

IAC Building. New York. 2007

Lou Ruvo Center for Brain Health Research. Las Vegas. AEB. 2010

11

Page 12: Marqués de Riscal

New World Center. Miami Beach. Florida. 2011

Residential tower at 8 Spruce Street. New York. AEB. 2011

12