Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

36
Maria eta Jose etorkizunerako aukera 2013ko Ekaina. 5. zenb. aldizkaria Aldizkaria2013.indd 1 13/06/13 21:33

description

Maria eta Jose ikastetxeko Aldizkaria 2012/2013

Transcript of Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Page 1: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Maria eta Jose

etorkizunerako aukera

2013

ko E

kaina. 5

. ze

nb.

aldizkaria

Aldizkaria2013.indd 1 13/06/13 21:33

Page 2: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

2

Aldizkaria2013.indd 2 13/06/13 21:33

Page 3: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Zuzendaritza taldea

Joseko aldizkaria. Ikastetxea osatzen dugun estamentu guztien artean eratu dugu eta ilusio handiz prestatu dugunez, zuentzat interesgarria eta gustukoa suertatzea espero dugu.

Ikasturtetik ikasturtera beti izaten ditugu hainbat berrikuntza, hobekuntza eta aldaketa, batzuk barrutik sortutakoak eta besteak kanpotik etortzen zaizkigunak, batzuk arinagoak eta besteak sakonagoak, batzuk atal bat edo beste ikutzen dituztenak eta beste batzuk osotasunari eragiten diotenak. Datozen ikasturtetara begira, Madrilgo gobernuak ezarri nahi duen Hezkuntza Lege berria, LOMCE izenez ezaguna, kanpotik, sakona eta hezkuntza sistemaren osotasunari eragiten dion aldaketa dugu. Une honetan ez dakigu gure autonomía erkidegoan aplikatuko den ala ez, baina hemengo hezkuntza sistemako eragile guztiak (patronalak, guraso elkarteak, langileen sindikatoak,…) elkartu baditu lege honek proposatzen dituen aldaketeei aurka egiteko, argi dago aladaketak orokorrean atzera pauso bat direla eta nahiz eta bere helburua hezkuntza sistema hobetzea izan, guztiz kontrakoa lortzeko arrisku handia duela.

Azkenik eskerrak eman nahi dizkiet aldizkari hau egiteko aukera ematen diguten guztiei, bai barrutik, ikasle eta irakasleen eguneroko lanaren bidez eta, baita kanpotik ere, entitate laguntzaileen eskuzabaltasuna dela bide.

Saludo del director pedagógico Una vez en junio, como estos últimos años, junto con la finalización del curso escolar, llega la revista de Maria eta Jose. La hemos preparado entre todos los estamentos que formamos parte del Centro con la máxima ilusión y esperamos que sea de vuestro interés y agrado.

Como sabéis de un curso a otro siempre realizamos una serie de innovaciones, mejoras y cambios, algunos generados desde el propio centro y otros que nos vienen del exterior, unos más sencillos y otros más profundos, unos que tocan algún que otro aspecto y otros que repercuten en la totalidad. De cara a los próximos años, la nueva Ley de Educacion, conocida como LOMCE, que quiere introducir el gobierno de Madrid, es un cambio que viene del exterior, profundo y que afecta a la totalidad de sistema educativo.

En estos momentos no sabemos si se va a aplicar en nuestra comunidad autonomia, pero si esta ley ha sido capaz de que todos los agentes ( patronales, asociaciones de padres y madres, sindicatos de trabajadores,…) del sistema educadivo de aquí se manifiesten en contra de los cambios que propone, es evidente que por lo general esos cambios suponen un paso hacia atras, y que aunque su objetivo sea mejorar el sistema educativo, existe gran riesgo de conseguir justo lo contrario.

Por último, quisiera agradecer a todos aquellos que hacen posible que editemos la revista, tanto desde dentro, con el trabajo diario del alumnado y del profesorado, como desde fuera, con la generosidad de las entidades colaboradoras.

Zuzendari pedagogikoaren agurraEkainean sartuta, urteroko legez, ikasturtearen amaierarekin batera, hemen duzue ate joka Maria eta

3

MARIA ETA JOSE IKASTETXEA

- HAUR HEZKUNTZA- LEHEN HEZKUNTZA- DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Axular ibiltokia 6Tel: 943 86 04 62Faxa: 943 86 22 12e-mail: [email protected]

Aldizkarian parte hartu nahi izanez gero; artikuluak idatzi edo proposatuz, edozein gairi buruzko iradokizunak edo kezkak plazaratuz, iritziak botaz,… gurekin harremane-tan jartzea eskertuko genizueke.

Si queréis participar en la revista, ya sea escribiendo o pro-poniendo artículos, planteando sugerencias, inquietudes o dudas sobre cualquier tema, dar vuestra opinión..., os agradeceríamos que os pusierais en contacto con nosotros.

AurkibideaZuzendariaren agurra ............ 3Haur eskola .................................. 4 Haur Hezkuntza ......................... 6Lehen Hezkuntza ................... 14Lehen Hezkuntzako irteerak . 20Hizkuntza normalkuntza .... 22Eskolako Agenda 21 ............. 23 Eskola kirola .............................. 24Jai komisioa ............................... 26Eleaniztasuna ............................ 28DBH ............................................ 29 DBHko irteerak ..................... 32

Agurra

Aldizkaria2013.indd 3 13/06/13 21:33

Page 4: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

ESKO

LA4

Ekinez ikasten dugu.

Psikomotrizitate saioak egiten ditugu gure gorpu-tza ezagutu eta lantzeko.

Gure garapenean ekintzak bakarrik

ez ditugu egiten, jaiak ere elkarre-

kin ospatzen ditugu.

Irakaskuntza

GU SORTZAILEAK GARA……HAUR ESKOLA Gure pedagogiaren helburua Haur Eskola atsegina, sortzailea izatea da, eta bertan esperimentatzeko, ikasteko eta erreflexionatzeko gunea sortzea non familiak, haurrok eta hezitzaileak gustura sentitzen garen. Haurra jaiotzen denetik ingurunearekin harremanetan jartzen da eta esperimentatuz, sentituz eta komunikatuz bere garapen sozial, kognitibo afektiboa eta sinbolikoa lortzen ditu. Beraz, sentituz, pentsatuz eta ekinez, horrela ikasten dugu haurrok Maria eta Jose Ikastetxean.

Aldizkaria2013.indd 4 13/06/13 21:33

Page 5: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

ESKO

LA

5

Sortzaileak gara!

Gurasoak ere gurekin esperimen-

tatzen dute. Esperimentatuz hau-

rrok gure nortasuna garatzen dugu.

Irakaskuntza

Zein zoragarriak garen haur bihurriok

Zer pentsatuko ote dute gure gurasoek?

El objetivo nuestra pedagogía es que nuestras aulas de Haur Eskola sean agradables, creativas, para poder experimentar y aprender en ellas gozando, y en donde las familias, los niños y los educadores nos sintamos felices. Por lo tanto, sintiendo, pensando, razonando, actuando y acometiendo aprendemos nosotros/as en Maria eta Jose ikastetxea!Qué gozada!

Bai gozoa!

Aldizkaria2013.indd 5 13/06/13 21:33

Page 6: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Gurasoak irakasle.

Haurrak eta gurasoak ekiten elkarrekin.

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Gurasoak sukaldari erroskilak

prestatzen.

Zer irakatsiko digu? Argiñano

ote?

6 Irakaskuntza

“Hazi, Bizi, Hezi Bizipen Tailerrak” HAUR HEZKUNTZAN “Hazi, Bizi, Hezi Bizipen tailerra” Maria eta Jose ikastetxearen proiektu berritzaile bat da. Bertan 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiek eta irakasleek elkartzeko gune bat izango dute.

Asmo edo helburu nagusienetakoa, eskola eta familia arteko komunikazioa aberastea da, horretarako, hurbiltasun eta afektuzko loturak sendotuz. Gainera, gurasoek, beste haurren gurasoekin, bere seme alaben hazkunde prozesuaz, garapen ebolutiboaz eta ikasketa prozesuaz hitz egiteko tokia izango dute, elkarren bizipenen berri emanez elkarrekin konpartitzeko aukera izango dute.

2012/1013 ikasturtean, esaterako, hainbat tailer burutu ditugu “Hazi, Bizi, Hezi, Bizipen tailerren” inguruan: 2 urte: KAFE TERTULIAK: - 2 urteko geletan, metodologia aldaketa. - Egokitzapena. - Ohiturak. - Esfinterren kontrola. - … 3 urte: - Loturazko afektuak eta afektuaren garrantzia. - Haur irensketa: Ikasle, guraso eta irakasleak elkarrekin jangelara joan eta bertan erroskilak egin eta jan zituzten elkarrekin. 4 urte: - Loturazko afektuak eta afektuaren garrantzia. - Lanbideak: gurasoak, gela barrura etorri ziren beren lanbideak azaltzera, beren esperientziak kontatu eta lanbideen mundua ezagutaraztera. 5 urte: - Opariaren balioa. - Obedientziaren gaia: Behin eta berriro esanda ere...ez duzu kasurik egiten!

Aldizkaria2013.indd 6 13/06/13 21:34

Page 7: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Zer irakatsiko digu? Argiñano

ote?

7Irakaskuntza

Es un proyecto innovador de Maria eta Jose Ikastetxea. En el desarro-llo de este proyecto los padres de los niños/as de 2, 3, 4, y 5 años y

los profesores de la etapa Infantil tendrán un espacio y momento para

reunirse entre ellos.

El objetivo principal es enriquecer y fortalecer la comunicación en-tre la escuela y los padres de los alumnos, fomentando la cercania,

acogida y la relación afectiva.Por otro lado, los padres se rela-cionaran con los demás padres de los alumnos de la clase y tendrán un lugar para charlar, comentar el desarrollo evolutivo y proceso de

aprendizaje de sus hijos/as.

Durante este curso escolar 2012-2013 se han desarrollado muchos talleres en los que hay que desta-car la participación de los padres.

Talleres vivenciales Hazi, Bizi, Hezi” en Educación Infantil.

Aldizkaria2013.indd 7 13/06/13 21:34

Page 8: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Zirkoa

Laborategian giza gorputza aztertzen

8 Irakaskuntza

IKASTURTEKO IBILBIDE ZORIONTSUA HAUR HEZKUNTZAN Hainbeste desio izan dugun uda iritsi da jada! Eta… 2012/2013 ikasturtea amaitu da. Ni, neu ere, handiagoa egin naiz. A ze urtea pasa dudan nire bizitzako eskolarik maiteenean!! Oraindik ere, ezin ahaztu dezaket pasa berri dugun kurtso zoragarria! Aurten, gainera, hamaika aldaketaren berri ere izan dugu gure ikastetxean! Agian, esanguratsuena eta garrantzitsuena 2 urteko haurtxoen gela 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gelekin batera Haur Hezkuntzaren parte bilakatu dela. Eta gure lagun TTANTTO, TXIRRITX eta XANGO-ri, lagun berri bat gehitu zaio: MARGOLIN MAITAGARRIA! Aurtengo ikasturtean, bi urteko gelako ikasleok ez gara une batez aspertu ere egin! Batetik, esperimentazio tailer ezberdinak bur itugu: komuneko paperarekin, konfetiarekin, argi berezi eta magikoekin… magikoak diot bai, argi more haiekin iluntasunean ere dir-dir egiten ikasi baikenuen! Arte lan desberdinak ere burutu ditugu: eskuetako margoekin, argizariarekin, errotulagailuekin … Eta bide batez, baita gure mantala, andereñoaren mantala, gelako

paretak margotu ditugu… collage-ak ere egin ditugu! Eta eguraldi ona egin izan duenean? Txamarrak jantzi eta hainbat irteera burutu ditugu: parkera, animaliak ikustera … Festaz festa ere aritu gara: batetik inauteriak eta pailazo emanaldia! Bestetik, Korrika Txikia. A! eta ez ahaztu gure ikastetxeko Joakina Deuna festak!

Niri gehien gustatzen zaidana, ordea, nire irakasle eta lagunekin abestu eta dantzan aritzea da, hori bai, erritmoa lantzeko ere bertan dugu geure musikako Karmele irakaslea, beti barrez, beti guri laguntzeko prest! Baina musika bakarrik ez, lau eta bost urteko ikasleekin English eta music saioak ere ematen baititu! Eta sing eta sing eta dance eta dance aritu izan gara very happy!!

Baina folklorea bakarrik ez, eh? Maria eta Josen, edozein egoera aprobetxatzen dugu gure imajinazioa abian jarri eta ikasten aritzeko: herrira hamaika bider atera izan gara 3, 4 eta 5 urteko ikasleok ere! Dendak ikusi ditugu, kaleak ezagutu, natura bizi… baita baratzetara ere joan izan gara! Eta mila eratako tailerrak eginez oso zoriontsu izan gara!

Irakurtzen ikasi dut, baita idazten ere, zenbatzen eta gauzak kontatzen…, beno, egia esan, ez naiz ni isilik egoten naizenetakoa! Nire irakasleak, gure etxeko sekretu guztiak dakizki jada! Hori bai, zein ongi pasatu izan dudan antzerkia egiteko unea iritsi izan den bakoitzean! Nire

Ze jatorrak garen bi urteko haurtxoak

Aldizkaria2013.indd 8 13/06/13 21:34

Page 9: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Erlajazio ariketak egiten.

Denda tailerra

Udaberria ba al dator?

Mozorro txokoan

HAUR

HEZK

UNT

ZA

9Irakaskuntza

interpretaziorik onenak bertan burutu ditut: Arroxali bilakatu nintzenean, edota Txanogorritxoren otsoaren azalean ipini nintzenean. Nik Hansel izan nahi nuela gogoratzen dut eta txokolatezko etxean bizi! Edota Makilakixki ipuineko astoa bilakatu nintzela ere oroitzen dut! Erakusketa bikainak ere egin ditugu: Musika instrumentu, erle eta hostoen erakusketak 5 urteko gele- tan; ikastetxe bertako supermerkatua 4 urtekoen gelan; eta, ez ahaztu 3 urteko gelako ikasleen lorategi botanikoa, jogurt poto, dilista eta babarrunekin osatu genuena!

Beste batean, aldiz, Erreka Mari txotxongiloa etorri zitzaigun aretora, eta ibaiak garbi mantentzearen garrantziaz jabetu ginen barre eta algara artean.

Maria eta Josen, ez gara une batez ere geratzen…, beno, sintoniako garaian soilik! Orduan, bai, lurrean eseri, begiak itxi eta isilik arnasa hartzen dugu! Bestetan berriz, masajeak ematen ditugu eskuetan! Zein lasai egoten garen ikasle bihurriok! Konturatu orduko gainera, psikomotrizitate erlazionala saioa ere berehala iristen zen: gure irakasle Estirekin, psikomotrizitate gelan aritu gara jolastu eta jolastu, mozorrotu eta koltxonetetan saltoka eta txiri-bueltaka. Asteartero, gainera, frutaren eguna izaten dugu. Eta 2, 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasle guztiok egunean tokatu den fruta hori jateko aukera izaten dugu!

Aldizkaria2013.indd 9 13/06/13 21:34

Page 10: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Mozorro tailerra

Ikasturtean zehar tailer

ugari egin ohi ditugu

10 Irakaskuntza

Gainera, urtea pasa ahala, mila ekintza berezi ere burutu ditugu: batetik Udazkeneko festa izan dugu. Bertan danbolinean erre berri genituen gaztaina goxo goxoak jan genituela oroitzen naiz. Abenduan, berriz, San Tomas eguna ospatu genuela gogoratzen naiz, baita eskolan bertan jan nuen txistor pintxo ederra ere! Eta ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere izan genuen! Gure geletara etorri ziren! Guk gutunak emateko aprobetxatu genuen, eta beraiek “paxientzi” eta goxoki goxoak oparitu zizkiguten! Oso ikasle jatorrak ginelako noski!

Eta konturatzeko Gabon Jaialdia!! Bertan ere gure hoberena eman genuen: a ze ikuskizuna eskaini genuen aretoaren gainean, gure ikuslerik fidelenak arretaz entzun eta begiratzen ziguten bitartean. Eta Gabon Egunean ere, kaleetan zehar abesten jarraitu genuen Gabon Koruarekin batera!Zumaia saltaka eta Korrika Txiki egunean ere, txandala jantzi, buruan zinta ipini eta lasterka, guztiak atzean utzi genituen: euskararen alde korrika aritu ginen.Maiatzean, berriz, Arritokietara bisitan joan gara, eta ondoren… hainbeste atsegin dugun Joakina Deuna eguna ospatu dugu! Orduan ere nahiko jolas egin genituen: globo jolasa, kanika jolasa, sokatira… baina jolastu bakarrik ez, dantza emanaldi paregabe bat ere eman genuen: udaberriko lore koloretsu bilakatu eta zapiak airean astinduz, Edvard Grieg musikariaren obrako dantzetako bat burutu genuen. Hainbeste dantzaren ondoren, hain ondo zaindu diguten guraso eta irakasleek txokolatea ere eman ziguten. Uuuumm!!

Maria eta Jose nire ikastetxea da, eta noski, baita nire gurasoena ere. Oraindik oroitzen dut zein gustura joan izan diren nire gurasoak 2 urteko ikasgelara Kafe Tertuliak egitera!! Edota 3 urteko irakasle eta haurrokin erroskilak egitera! Lehenengo masa egin, gero frijitu eta ahora!

4 urteko gelan, berriz, gure gela barrura etorri ziren beren lanbideak azaltzera, beren esperientziak kontatu eta lanbideen mundua ezagutaraztera! 5 urterekin, berriz, Makilakixki antzerkia ikustera gonbidatu genituen!

4 urteko gelan, berriz, gure gela barrura etorri ziren beren lanbideak azaltzera, beren esperientziak kontatu eta lanbideen mundua ezagutaraztera! 5 urterekin, berriz, Makilakixki antzerkia ikustera gonbidatu genituen! Gainera Rosa orientatzailearekin batera burutu genituen Hazi, Bizi, Hezi Bizipen Tailerretan ere, eskolako parte sentitu zirela uste dut, asko ikasi eta asko irakatsi baitzuten nire gurasoak ere! Eta gai ezberdinen artean, elikaduraren gaia, obedientziaren eta arauen inguruko gaiak… landu zituzten.Orain, ikasturtea amaitu dela, Maria eta Josen, hamaika lagun egin ditudala konturatzen naiz, elkarrekin jolastuz, bizitzen, gozatuz… handia egin naizela konturatzen naiz. Maria eta Jose da nire ikastetxea: nire ikas etxea, nire etxea da.Merkatua bisitatzen

Aldizkaria2013.indd 10 13/06/13 21:34

Page 11: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

11

Aldizkaria2013.indd 11 13/06/13 21:34

Page 12: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

· Udazkeneko Festa · San Tomas eta txistorrada· Olentzero eta Mari Domingin jaia ikastetxean · Ikastetxeko Gabon jaialdia· Gabon eguneko korua kalez-kale · Euskararen Festa· Bakearen eguna · Korrika txikia · Arritokietara irteera · Joakina Deunaren festa· Txotxongilo emanaldia: Erreka Mari.

· Frutaren eguna· Agur Txupete, Agur biberoi, Agur mukiak· Psikomotrizitate erlazional saioak· Ikastetxeko bizikidetza proiektua: Pertsonak balioetan

HAUR

HEZK

UNT

ZA

Udazkeneko jaia

Erreka Mari txotxongilo emanaldiaz disfrutatzen

12 Irteerak

Haur Hezkuntzako irteerak eta ekintzak

HH 3 urte• Ikasgela apaindu• Inauterietan indioz mozorratu• Mazedonia egin• Beremengo musikarian antzertu 4 urtekoei• Hazi Bizi Hezi tailerrak: - Erroskilak egin eta gurasoekin jan

• Irteerak: - Parkera - Herria ezagutzera - Dendak ikustera - Azokara - Fruta dendara - Forondara - Baratzak ikustera - Hondartzara

HH 2 urte• Ikasgela apaindu• Inauterietan mozorroak egin• Esperimentazio tailer ez-berdinak: - Komuneko paperarekin - Konfetiarekin - Argi bereziekin

• Kafe tertulia gurasoekin• Arte tailerra: - Eskuetako margoekin - Argizariarekin - Errotulagailuekin...collage-ak eginez.

• Irteerak: - Parkera - Animaliak ikustera

HH 4 urte• Ipuin kontaketa 3urteko ikasleei.• Zirko emanaldia 3 eta 5 urteko ikasleei• Edabe magikoa egin• Supermerkatua gelan tailerra• Hazi Bizi Hezi tailerrak: - Lanbideak landu - Gurasoak gelara gon- bidatu eta beren espe- rientziak kontatuz

• Irteerak: - Parkera - Herria ezagutzera - Dendak ikustera - Azokara - Fruta dendara - Forondara - Hondartzara

HH 5 urte• Makilakixki antzerkia: 3 eta 4 urteko ikasleei, familiei eta ikastetxeko mojei.• Eskolako laborategira, gorputza gaia lantzera. • Musika-tresnen erakusketa.• Zine emanaldia• Hazi Bizi Hezi tailerrak• Irteerak: - Parkera - Herria ezagutzera - Dendak ikustera - Azokara - Fruta dendara - Forondara - Baratzak ikustera - Hondartzara

• Txangoa: - Zabalegi Natur eskola- ra irteera

Aldizkaria2013.indd 12 13/06/13 21:34

Page 13: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Udazkeneko erakusketa

Gabon jaialdiko

emanaldia

“Udaberri dantza” ikusgarria

Puzgarrietan disfrutatzen Joaki-na Deunaren egunean

Korrika txikirako prestatzen

Olentzerori gutunak entregatzen

Arritokieta ermitara bisitan

Nolako Gabon jaialdia egiten dugu Maria eta Josen!

13Irteerak

Aldizkaria2013.indd 13 13/06/13 21:34

Page 14: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA

Kontsumo tailerretan jogurta egiten ikasi dugu eta errekreo batean hamaiketako berri bat banatu ziguten, konpota eta jogurtarekin egina.

Gabonetako jaialdia eta Santa Joakina eguneko dantza eta jolasak ere guretzat berriak izan dira, baina oso ondo pasa dugu baita. Pena izan da inauteriak eta Santa Ageda ez genituela ospatu eguraldi txarrarengatik. Hau da hau negu eta udaberri hotz, heze, euritsu izan dugun!

Hala ere, zenbat ekintza berri!!!

Lan asko egin dugu 1. maila honetan. Eta laister atsedena hartzeko garaia izango dugu udako oporrak datozelako. Ondo merezita gainera!!!

14 Irakaskuntza

IUPI, 1. MAILAN GAUDE.LEHEN HEZKUNTZA 1. MAILA Iupi, 1. mailan gaude!!! Hau izan zen gure oihua ikasturtearen hasieran, baina…. Ai, ama! Zenbat liburu, lan koaderno,… nola egingo genuen hori dena? Txanela, matematika, musika, plastika, irakurle lagun… Zer da guzti hori?

Ba, dagoeneko, bukatu dugu 1. maila; egin ditugu lan guztiak, pila bat ikasi dugu, idazketan eta irakurketan aurrerapen haundia egin dugu, ohitura berriak hartu ditugu…

Gainera beste ekintza dibertigarri batzuk ere egin ditugu: irteeretan Ekainberri, Oiasso museoa eta Astitz ezagutu ditugu. Astitzen gainera gaua ere pasa genuen (batzuk lehenengo aldiz etxetik kanpo egiten zuten lo). Gurasoentzako emanaldi polit bat prestatu genuen Dinosauroen eta Lehen Gizakien kontuak azalduz. Asko gustatu zitzaien gurasoei.

Astizen gaude

Zestoako Ekainberri

Lehen Gizakiak ikuskizuna gurasoei eskaintzen

Erromatarrak ote gara edo Baskoiak?

Aldizkaria2013.indd 14 13/06/13 21:34

Page 15: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA

15Irakaskuntza

SENTIMENDUEN MUNDUAN BARNERATUZ...LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA Euskaldunok lehorrak garela behin baino gehiagotan entzundakoak gara. Ez dakigu egia ala gezurra dagoen esaldi horren atzetik, baina sentimenduen munduan barneratuz joan gara gure ikasleekin bi ikasturte hauetan zehar.

Gure sentimenduak adierazten hasteko lehenik beraietaz jabetzen hasi behar dugu. Zer esanik ez dago eguneroko sintoniak baduela horrekin lotura. Ikasle batzuk ohartzen ari dira musikaren laguntzaz egiten ditugun arnasketa, barneratzeak… lagungarri dituztela; izan ere, aldarte txarrez badaude, euren sentipen horiek birzikla ditzakete.

Sentitzen dugunari izena jarri eta bereizten ikasi. Hainbat lan egin ditugu sentimenduen munduan barneratzeko. Horrela poza, tristura, beldurra, gogobe-tetasuna,… noiz sentitzen ditugun aztertzen aritu gara. Sentipen negatiboak birziklatzeko tekniketan trebatzen aritu gara. Sentitzen duguna adierazten, ez bakarrik hitzez baita irudiz ere; horrela, sentipenak artelan bihurtu ditugu. Konpositore famatuen obrak ere sen-tipenak adierazteko erabili ditugu. Teknika hauek zenbait arlotan erabili ditugu, hala nola: ingelesean, tutoretzan eta arte hezkuntzan.

Ipuinak ere erabili ditugu, “Mister Daffodil eta bere denda” eta “Viky dortoka” oso lagungarri izan ditugu. Azken ipuin honek gure sentimenduez jabetzeaz gain, besteenaz konturatzeko bidean jarri gaitu. Nola tratatu ingurukoak pozik eta ondo senti daitezen;

Sentimenduen txokoa

Talde kohesioa lantzen dugu

Guztiok lagun!

lagunak mintzen baditugu, nola jokatu gure jarrera aldatzeko; ondokoarekin enpatiaz (bestearen lekuan jarriz) bat egin; bihotzez barkamena eskatzen ikasi; norberarentzat nahi ez duguna besteentzat ez onartzea,...

Sentimenduen munduko ikasketa prozesua oso luzea eta korapilatsua dela badakigu, baina bide honetan lehen urratsak ematea ezinbestekoa zaigu hezitzaile gisa. Gure nahia teknika hauek ikasleentzat baliagarriak izatea da, sentitzen dutena era baikor eta desberdinetan adierazteko gai izan daitezen.

Lehen Gizakiak ikuskizuna gurasoei eskaintzen

Aldizkaria2013.indd 15 13/06/13 21:34

Page 16: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 1. ZIKL

OA

16

Erleak animalia oso txukun, langile, antolatu eta interesgarriak dira. Erlauntzan hiru erle mota bizi da eta ezagutu eta behatu genituen: erlamandoak, erle langileak eta erregina.

Lehen esan dugun bezala, erleak animalia oso txukun eta langileak dira. Jaio eta berehala gela-garbiketari ekiten diote. Erreginak ez du arrautzarik erruten ondo garbituak ez dauden geletan.

Behin erletegira bisita amaituta, berriro Iturraran Parketxera itzuli ginen, Parketxean erregina-jelea, propolia, polena eta bi motatako eztia dastatzeko aukera izan genuen. Gizakiarentzat oso ezaugarri garrantzizkoak dituen elikagaia da polena. Propolia, berriz, oso ona omen da eztarrirako. Zaporea behintzat ez zuen atsegina! Denetan gozoena eztia izan zen. Hura dastatzen asko gozatu genuen gehienok!Erleek beren gorputz barnean sortzen duten produktu da argizaria., batez ere beren abaraskak eraikitzeko erabiltzen dute. Guk argizari hori erabili genuen kandelatxo bat egiteko. Horretarako argizari xafla soka baten inguruan bildu genuen.

Iturraraneko Parketxea utzi eta inguruko lorategi botanikoa ikusteko aukera izan genuen. Munduko 4000 landare , zuhaitz eta lore mota ezberdin omen daude bertan. Bazkaldu, bertako gune batean egin genuen. Bertan mahaiak, kolunpio eta jolasak ere bazeuden. Futbolean ere ibili ginen. Zer gutxiago!

Irteera, Agorregiko Burdinola eta inguruko errotak ikusteko ere aprobetxatu genuen. Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan omen da ura energia sortzeko. Agorregiko burdinolan burdina lortzen zen; errotetan, berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen. Bertako paraje dotoreei argazkiak ateratzeko aukera ez genuen inolaz ere galdu. Benetan paraje zoragarri eta ikusgarria. Merezi du bertara bisita egitea. Gomendatzen dizuegu.

Irakaskuntza

PAGOETA PARKEKO ERLATEGIA LEHEN HEZKUNTZA 3. MAILA Ikastetxeko aldizkarirako artikulu bat idatzi behar dugula esanez etorri zaizkigu irakasleak. Jada 3. maila amaitzen ari garela eta irakasle eurek ez dutela idatziko, guk idatzi beharko dugula. Irakasleek ere errazena egin dute, guri behartu artikulua idaztera.

Hor hasi gara marmarrean zertaz idatzi adostu eta erabaki nahirik. Ikaskide askok Txanela proiektuaren barne “Urte askoan, txapela kaskoan” gaiari buruz idaztea otu zaie oso interesgarria izan baitzen. Gaian zehar gure buruak eta gorputzak nola funtzionatzen duten ezagutu genuen. Nola zaindu behar dugun jakiteko eta ahal den neurrian arriskuak aurrez ikusteko xedez Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak antolatzen duen “Eskolako postura heziketari buruzko tailerrean” parte hartu genuen. “Urte askoan, txapela kaskoan” gaiarekin amaitzeko istripuen prebentzioari buruz kanpaina antolatu genuen. Kanpaina aurrera eramateko Zumaiako Udaltzainekin bide-heziketa ikastaroa izan genuen. Benetan gaia oso sakon landu genuen eta gu guztion interesa piztu zuen baina azkenean, denon artean erabaki dugu aurtengo honetan erleei buruz arituko garela. Txanela proiektuko “Zein jakintsua den Natura!” gaia lantzen ari garenez, maiatzaren 13an, astelehena, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok Aian kokatzen den Pagoetako Parke Naturala ezagutzeko aukera izan genuen. Pagoeta Parkeko sarrera den Iturraran Parketxera autobusez joan ginen.

Lehendabizi, autobusetik jaitsi eta oinez Iturraran Parketxera bideratu ginen. Bertako monitoreak, Aran eta Mila, ezagutu ondoren, Milarekin erleen inguruko ezagutzak gogora ekarri genituen. Aurreko astean, irteera egin aurretik, gelan fitxa pare bat landu genituen. Fitxak landu aurretik gutako batzuk uste genuen erleak eztia egiteko bakarrik zirela. Bai zera! Orain dakiguna ikusita… Oker genbiltzan!

Ondoren, Iturraran Parketxetik gertu eraiki duten erlategian, erlauntzen egitura eta antolaketa ikusi ahal izan genuen, erleen bizimodua zuzen zuzenean jarraitzeko prestatua baitago. Bertan, erlauntza baten irekiera ikusi genuen. Horretarako, gure andereñoak erlazain jantzia edo buzo zuria jantzi zuen. Ze ausarta! Erleak lasaitzeko hauspoa erabili zuten, keak baretu egiten omen ditu eta erlauntzako milaka erleak. Horrela, erlauntza batetik bi abaraska hartu zituzten guri erakusteko asmoz.

Gure erle eztigilea familian edo kolonian bizi da, naturan zuhaitz eta harri zuloetan etxeak eraikiz, edota erlauntza izeneko egurrezko etxe berezietan.

Aldizkaria2013.indd 16 13/06/13 21:34

Page 17: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 2

. ZIKL

OA

San Telmon Zumaiakobioniztasuna lantzen

Eureka Zientzia Museoan

17Irakaskuntza

URA BIZITZAREN ITURRI LEHEN HEZKUNTZA 4. MAILA Ikasturtea amaitzera doa eta aurtengoan, Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek landu eta ikasi ditugun gai guztien artetik, gehien liluratu gaituenaz hitz egin nahi dizuegu. Gai hori URA da eta lehen begiradan sinplea dela iruditu arren, badu zeresan eta garrantzia handia. Askotan galdetu diegu gure buruei, gure Lurra nondik datorren, edota bizitza eta ura beti egon ote diren. Galdera hauei erantzuna eman nahian, ikerlari eta zientzialari lanetan aritu gara eta honen inguruan gure jakin-mina asetzeko, ekintza ezberdinak burutu ditugu: tailerrak, esperimentuak, Miramoneko Zientzi Museora irteera…eta nola ez bada, herrian dugun Zumaiako Natur Baliabideen Algorri Interpretazioa Zentrora bisita! Azken hau, Zumaiako inguru naturaletik gertu dago eta bisitaldiak, historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera eskaini zigun. Zuek ere gehiago jakin nahi duzuela?

BIZITZAREN SORRERA kertu ahal izan dugunez, espazioan “Big Bang” leherketa gertatu zen eta ondorioz, gure galaxia eta Eguzkia sortu ziren. Hasieran, Lurra suzko bola bero-bero bat zen eta ez zegoen urik. Planeta, lehorra zen, beraz. Milaka urtean zehar, eguzkiaren indarra gutxituz joan zen eta Lurraren tenperatura, epeltzen. Honela, lurrazala hoztuz joan zen kanpoaldetik, nahiz eta planetaren barrualdeak bero jarraitu. Berotasun hau, sumendietatik ateratzen zen eta gainera, gasak ere kanporatzen zituzten. Denborarekin, gas horiek geruza lodi bat eratu zuten planetaren inguruan. Baina, gas geruza hoztu egin zen eta, Lur planetan inoiz izan den ekaitzik luzeena sortu zen. Milaka urtez, atertu gabe aritu zuen euria, eta Lurraren azala urez estalita geratu omen zen! Eta orduan, nola atera ziren mendiak, muinoak uretatik? Eta Euskal Herria?

EUSKAL HERRIAREN AZALERATZEA Munduko beste lur asko bezala, Euskal Herriko lurrak ere uraren azpian zeuden garai batean. Baina, lur-barneko mugimenduek, lur sail handietan bultzadak eragiten zituzten. Talka horien ondorioz, mendikateak, mendiak, muinoak…sortu ziren eta Euskal Herriko lurrak ere, garai batean urez estalirik zeudenak, uretatik kanporatzen hasi ziren. Kanporatze hau, duela 15 milioi urte eman zen baina, hori ez zen egun batetik bestera gertatu, gutxi gora behera, 100 miloi urteko altxaketa izan zen! Altxaketa honen berri Zumaiako Flysch ikusgarrian aztertu ahal izan dugu. Ikerketan hasi aurretik, askotan entzun izan genuen gure herrian bazela Flysch delako zerbait eta beste zenbaiten, bai turista mordoa gure hondartzetan ikusi ere! Jakin nahi duzuela zuek ere zer den?

Zer da Flysch-a? Zumaia eta Deba arteko itsaslabar ikusgarriek gure planetaren historiaren 50 milioi urte kontatzen duen historia liburu erraldoi bateko orrien antzerako egitura da. Hain zuzen ere, gure itsasertzeko labarretan pilatutako ehunka xaflek eratzen dutena. Mundu mailako azaleramendu handi eta ikusgarrienetakoa da, eta planetaren historiako bi gertakizun handien giltzak gordetzen ditu. Batetik, duela 65 milioi urte dinosauroak suntsitu zitueneko meteoritoaren arrastoak gordetzen dituen geruza eta bestetik, duela 56 milioi urte planetan izan den azken berotze azkarrena erregistratzen dituena. Baina, lur eremua uretatik azaleratu zela baina, ba al zen izaki bizidunik orduan?

Bioaniztasuna Gaur egun, Flysch-a 200 espezie baina gehiagoren bizileku da baina, orain dela miloi urte dezente ere, zenbait bizidunen sorleku izan omen zen! Bere liburuko orrialdeetan, bizidunen eboluzioari buruzko datu batzuk ere gordetzen ditu. Gure kostaldean orain dela 600 miloi urte, zenbait ornogabe, bereziki Trilobiteak, eta animali maskordunak, itsas izarrak eta itsastrikuak, agertu zireneko fosilak, hain zuzen. Hauek gure begiez ikusteko eta eskuetan izateko aukera ere izan dugu!

Zenbat aldaketa izan diren bizidunen eboluzioan! Eta miloika urtetan Lurrak izan dituen aldaketak kontuan izanda, nolakoa izango da Mundua honek eboluzionatzen jarraitzen badu? Galdera asko datozkigu burura eta gure ikerketa eta zientzilari lanetan jarraitzeko grinez jarraitzen dugu. Gauza asko ikasi ditugu uraren inguruan, baina oraindik badugu zer ikasia. Horretarako ez dugu urrutira joan beharrik, herrian bertan baitugu Algorri!

Algorri Interoretazio zentroan

Aldizkaria2013.indd 17 13/06/13 21:34

Page 18: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 2

. ZIKL

OA

18 Irakaskuntza

“EMOZIOAK” EZAGUTZEN ETA LANTZENLEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoretza arloan helburu nagusietako bat haurraren garapena indartzea da. Adin hauetan norbera ezagutzea, ondo sentitzea, lagunen artean sortzen diren gorabeherak era orekatuan bideratzea… dira bizikidetzaren ardatz nagusiak. Horreta-rako, emozioen ezagutza eta lanketaz baliatu gara. Tutoreekin batera aholkularia izan zaigu lagungarri. EMOZIOA lantzeko talde dinamika xelebre bat egin dugu. Dinamika horretan gure autoestimua, norbereganako kontzeptua, kide arteko balioak eta ezaugarri emozionalak aztertzen eta adierazten ibili gara.

Aurtengo bizipen dinamikan BELDURRA emozioa landu dugu. Zer da beldurra? Zertarako da beldurra? Noiz bizi izan dugu? Zeri diogu beldurra?Beldurra lagunik ez izateari, beldurra gurasoak gaixotzeari, beldurra heriotzari, beldurra berezia izateari…uf! Baina zer egin beldurraren aurrean? Hitza erabiliko dugu, marrazkiak, koloreak, idazketa… AURRERA egin behar dugu!

Talde dinamika honetan, 5.mailako neska-mutilak elkarrenganako konplizitatea, ulermena eta adostasunera iritsi gara, ez naiz bakarra beldurra sumatzen dudana, eta horrez gain, nire lagunek ere antzeko beldurrak dituzte! Horrek lasaitzen nau!.

CONOCIENDO Y TRABAJANDO LAS EMOCIONES Uno de los objetivos principales y especificos de la asignatura de Tutoría en 5º de Educación Primaria es fortalecer e impulsar el desarrollo y progreso evolutivo del alumno. En estas edades el conocimiento de uno mismo, el conocimiento personal, el encauzar de una forma equilibrada las diferencias y conflictos que surgen en las relaciones con los compañeros,… son el eje de la convivencia familiar y escolar.

Durante este curso escolar hemos trabajado las emociones. En las diversas dinamicas se han trabajado la autoestima, el concepto personal, los valores y las características emocionales.

Sobre todo se ha trabajado la emoción del miedo. ¿Qué es el miedo?, ¿Para qué es el sentimiento de miedo?, ¿Cuándo vivimos o sentimos miedo?; ¿ A qué tenemos miedo o qué nos produce miedo?

En esta sesiones los alumnos/as de 5º de Primaria han trabajado la complicidad entre ellos, y han podido llegar al entendi- miento y reconocimiento de los sentimientos de los compañeros.

Aldizkaria2013.indd 18 13/06/13 21:34

Page 19: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

19Irakaskuntza

AIO LEHEN HEZKUNTZA, IEPA DBHLEHEN HEZKUNTZA 6. MAILAKaixo lagunok!!!Azken bi urteotan, Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan, espe- rientzi ziraragarriak bizi izan ditugu eta hauek konta- tzeazgain, DBH-ra igarotzeak sortarazten dizkigun ilusio, kezka eta sentimenduak ere azaldu nahi dizkizuegu.

Uda bikain bat pasatu ondoren, ez geneukan gogorik 5. mailan hasteko, baina, barne-barnean bageneukan halako irrika eta urduritasuna gelakideak elkartu eta tutore berriak nortzuk ziren ezagutzeko. Eta konturatzerako zer eta 6. maila amaitzear gaude!

Denbora oso azkar doakigu eta ez alferrik gainera. Gauza asko ikasi ditugu. Txanelan adibidez, proiektu asko eta anitz egin ditugu eta horiek aurrera eramateko gelako bloga izan dugu ardatz. Bertan, lotura desberdinak baliatuz, proiektuak gauzatzen joaten gara eta Word-eko dokumentu bat edo Power Point bat osatutakoan, ahoz aurkezpenak eginez ematen genien amaiera proiektuei. Blog-a asko erabili dugu eta ikasturtean zehar eginiko lanak eta ekintzak bertan zintzilikatzen genituen gero ikusgai egoteko. Beste arlo edo irakasgai guztietan ere, gauza asko ikasi, landu eta ezagutu ditugu, bai gaztelanian, matematikan, arte hezkuntzan, musikan ere,… eta izan ditugun irakasleekin ere oso gustura egon gara.

Baina, bada nabarmendu nahi dugun arlo bat, Tutoretza. Norbera den bezalakoa onartzen eta errespetatzen ikasi dugu, lagunen arteko harremanetan asko aurreratu dugu, gure burua hobeto ezagutzen dugu. Hala ere, badakigu oraindik hobetzeko asko dugula eta horretan gogor jardungo dugula ere bai. Beraz, ea lortutako harreman sendo hauek gerora ere fruitua ematen jarraitzen duten.

Txanelak, matematikak eta Tutoretzak alde batera utzita, urtea hauetan gehien gustatu izan zaiguna irteerak eta ekintzak izan dira. Icebergaren puntan egongo litzateke bi egunetako irteera, eta ondoren

Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzataz zer esan. Ba entzun eta kontatu digutenagatik zailagoa dela, gehiago ikasi behar dela, azterketak denak aste batean pilatzen direla, … eta horrek guztiak kezka eta urduritasuna sortzen badigu ere, esan, ilusio askorekin goazela eta etapa berria gogo eta indar handiz hasiko dugula.

Beraz, prestatu dadila DBH 6.mailako ikasleok gogo biziz goaz eta!!

Blog-a erabili dugu ikasturteko proiektuak argitaratzeko.

Edozein leku profitatzen dugu dantzarako eta jolasteko. Artistak gara!

Txuri-Urdinen

BEC-eko Gabonetako parkea, Txuri Urdin izotz jauregira egindako irteera, Zumaia ezagutzen, Gabonetako jaialdia, Santa Joakina eguna, inauteriak, … Irteera guztietan mundialki pasatu dugu eta pena daukagu laugarren DBH-arte ez garela joango gaua pasatzera.

Aldizkaria2013.indd 19 13/06/13 21:34

Page 20: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Beizaman

Astitizeko leizean era-bat harriturik!

Lurraskan

Pagoeta Parkeko Agorregi

errota inguruan

20 Irteerak

Lehen Hezkuntzako irteerak

Lehen Hezkuntza 1. maila- Ekain Berri leizea (Zestoa).- Oiasso (Irun).- Eroski: erosketak egiten. - Astitz (Nafarroa) (2 egun).

Lehen Hezkuntza 2. maila- Aquarium - Donostia.- Herria ezagutuz.- Uitzi (Nafarroa) (2 egun).- Zientziaren Kutxagunea - Miramon.

- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Zarata/soinua.- Zinea euskaraz

Lehen Hezkuntza 3. maila- Beizama Natur Eskola (2 egun).- Herria ezagutuz: bide-heziketa.- Pagoeta Parke Naturala: erlategia

Lehen Hezkuntza 4. maila- Kutxagunea - Miramon (Donostia)- Lurraska Natur Eskola (3 egun).- Txuri Urdin Izotz Jauregia (Donostia).- Algorri Interpretazio Zentroa (Zumaia).- Herria ezagutuz: bide-heziketa

- Zinemaldia (Donostia)- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Zarata/soinua

Lehen Hezkuntza 5. maila- Kutxagunea - Miramon (Donostia)- Zumaia ezagutzen: Denboraren bila- Zarauzko zabortegia- Lizarrusti (Gipuzkoa) (2 egun)

Lehen Hezkuntza 6. maila- Zumaia ezagutzen: Argazki Rallya- Zugarramundi (Nafarroa) (2 egun)- San Telmo Museoa (Donostia)- Otezuri zentroa

- Zinemaldia (Donostia)- Agenda 21- Herriaren diagnostikoa: Zarata/soinua

- PIN-Gabonetako Parke Infantila (Bilbo)

Aldizkaria2013.indd 20 13/06/13 21:34

Page 21: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Astitzen

Txuri-Urdinen

Bide heziketa lantzen

udaltzainekin

Eureka Zientza Museoan

zientzilari sentitzen

Donostiako San Telmo museoan bisitan

Getarian atseden hartzen Gosari osasungarrietaz

disfrutatzen

Uitzin Iñaki Perurenarekin

Zarauzko zabortegian Belatxa

eskuan

Donostiako Aquariumean

Zumaia ezagutzen

Uitziko basoan

21Irteerak

Aldizkaria2013.indd 21 13/06/13 21:35

Page 22: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

HIZKUNTZA NORMALKUNTZAEuskara jolasean! Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntza Taldeak ikasturte honetarako ezarririko helburuetako bat L.H.ko atsedenaldietan ikasleek euskaraz jolastu eta aldi berean euskarazko abesti eta jolas esapide tradizionalak ikastea izan da.

Horretarako, sei eremu desberdinetan banaturik, hainbat euskarazko jolasetan aritzeko aukera izan zuten L.H.ko ikasle guztiek apirilaren 25ean.

Ekimen aberasgarri hau aurrera eramateko, D.B.H.ko Euskara Taldeko gaztetxoen laguntza goraipatzeko modukoa izan zen.

Euskaraz jolastu, joko ez lehiakorrak bultzatu eta adin desberdinetako ikasleen arteko elkarlana lortu ziren saio berezi hartan.

Ekintza honen balorazioa guztiz positiboa izan da, bai ikasleen aldetik eta baita irakasleen iritziz ere. Jarduera arrakastatsua eta gozagarria suertatu zen benetan..

SAN TELMO LITERATUR SARIAK 2013 2013ko ekainaren 4ean banatu zituen Udaleko Euskara Zerbitzuak Aita Mari aretoan XXX. San Telmo literatura sariak. Herriko gaztetxoenen artean euskararen erabilera bizkortu eta literatura sorkuntza bultzatzea du helburu literatur sariketak, eta aurten ere, maila eta modalitate bakoitzean banatu dira sariak. Saritutako lan guztiak liburu batean bildu dituzte gero. Hemen dituzue aurtengo Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle sarituen zerrenda:

LH 3. MAILA: - Ipuina: Jokin Aduriz Garciarena: Erlojua eta minutuen orratza - Olerkia: Irene Olaizola Garciarena. Eguzkia eta ilargia - Bertsoa: Julen Perez Bidasoro. Osaba Xabier

L.H 4 MAILA: - Ipuina: Irene Zabala Zearreta. San Telmo sarirako ipuina

L.H 5. MAILA: - Ipuina: Saioa Outeiral Martin. Amaren altxorra - Bertsoa: Ainhoa Larrañaga Uranga. Ipuin bat idazten

L.H 6. MAILA: - Olerkia: Maite Aramendi Lopetegi. Narrondo Ibaia - Ahozkoa: Isabel Unamumo Acha eta Erika Urain Cintero. Zer gertatu zen Itziarren?

DBH 1. MAILA: - Olerkia: Mireia Alday Zendoia. Liburuak

DBH 2. MAILA: - Ipuina: Amaia Etxabe Antia. Euskararen herria - Ahozkoa: Iñaki Antia Ortiz de Zarate eta Pablo Haba Ruiz. Getaiko arrantzalia

DBH 3. MAILA: - Olerkia: Itsaso Legorburu Isasti. Zure falta sumatzen dut - Bertsoa: Mikel Mendizabal Eizagirre. Asteburua

DBH 4. MAILA: - Ipuina: Mikel Mendizabal Eizagirre. Benetako Laguna - Olerkia: Iñigo Jon Garaizabal Azkue. Pentsatu - Bertsoa: Eneritz Etxabe Salaberria. Gaur - Ahozkoa: Iñigo Jon Garaizabal Azkue eta Sheila Bouza Soriano. Usmari

¡JUGAMOS EN EUSKARA! Unos de los objetivos programados para este curso por el Grupo de Normalización Lingüística ha sido lograr que los alumnos jueguen y aprendan canciones y fórmulas de juego tradicionales en euskara.A fin de lograr este objetivo, todos los alumnos de E.P. tuvieron la oportunidad de participar en diversos juegos distribuidos en seis áreas.La colaboración de los jóvenes integrantes del Grupo de Euskara de E.S.O. en la puesta en marcha de esta iniciativa fue digna de mención.Mediante esta actividad se logró que los niños jugasen en euskara, e impulsar el juego no competitivo y se consiguió la colaboración entre alumnos de diferentes edades.La valoración de este evento ha sido totalmente positiva, tanto por parte de los alumnos como de los profesores. Esta actividad resultó verdaderamente exitosa y divertida.

Lehen Hezkuntzako ikasleak euskaraz jolasten atsedenaldian

Maria eta Jose ikastetxeko ikasle sarituak 2013ko San Telmo XXX.Literatur Lehiaketan

22 Irteerak

Aldizkaria2013.indd 22 13/06/13 21:35

Page 23: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Maria eta Jose Ikastetxea Eskola Agenda 21eko partaide da 2005-2006 ikasturtetik aurrera. Ikastetxeko Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Jasangarritasunerako hezi: Eskolarentzako gida” programa jarraituz, Eskola Agenda 21aren helburua da gizakiaren-gizartearen-ingurumenaren arteko harremanak hobetu eta bizi-kalitatearen eta ingurumen-kalitatearen arteko oreka dinamikoa sortu edo eusteko bakarka edo taldean esku hartu nahi duten hiritar aditu eta arduratsuak lortzea”.

Programa honetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak parte hartzen dute. 2012-2013 ikasturtean zarata eta uhinak gaia landu da. Honela, ikastetxeko eta herriko soinuak, zarata eta uhin elektromagnetikoak aztertu dituzte. Ikasleek Zumaiako egungo egoera aztertu ondoren, herrian aurkitu dituzten arazoak konpontzeko eta saihesteko neurriak eta proposamenak luzatu zizkieten Zumaiako udal ordezkariei egindako Udal Foroan. Proposamenez gain, ikasleek eurek hartu- tako konpromisoak ere aurkeztu zituzten.

Bestalde, Maria eta Jose Ikastetxea ere “IRAUNKORTASUNERAKO ESKOLA SAREA 21” erakunde-ko kide da. Honen harira, azken urteetako ildotik jarraituz eta sakontzeko xedez aurtengo maiatzean Ikastetxeko II. Konferentzia burutu dugu ingurumeneko hainbat gai eta jarduera behatuz eta aztertuz aritu direlarik ikasleak. Eskolako II. Konferentziaren xedea Maria eta Jose Ikastetxeko Eskola Agenda 21 programako inguru-giro dekalogoa egitea eta osatzea izan da.

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak dekalogoa osatzeko elkartu dira. Talde ugari egin dira maila eta adin ezberdinetako ikasleak elkarrekin banatuz denen artean Maria eta Jose Ikastetxeko ingurugiro dekalogoa osatzeko eta, bide batez, ikasle guztien arteko harremanak sendotzeko asmoz. Ingurugiro dekalogoa osatzeko Ikastetxean hainbat urtetan Eskola Agenda 21 proiektuaren barne landu diren gaiak kontuan izan dira. Honela, ikasle talde batzuk uraren gaia landu dute dekalogoa osatzeko lanean, beste batzuk hondakinak , hirugarren talde batek bioaniztasuna landu du, edota energía lauggaren taldeak, soinua, zarata bosgarren talde batek eta, azkenik, naturaren zaintza gaia egokitu zaio seigarren taldeari.

II. CONFERENCIA ESCOLAR DEL PROYECTO AGENDA ESCOLAR 21 El 23 de mayo, los alumnos de Educación Primaria han participado en la II. Conferencia Escolar dentro del programa educativo Agenda Escolar 21.El objetivo principal de la II. Conferencia escolar ha sido la elaboración entre todos los alumnos de un decálogo para la conservación del medio-ambiente.En el proyecto Agenda Escolar 21 participan todos los alumnos de Educación Infantil, Educación Primaria y Secundaria Obligatoria. Durante el curso escolar 2012-2013 los alumnos han trabajado el tema de los ruidos y las ondas electromagnéticas dentro del ámbito escolar y también en el pueblo de Zumaia. Una vez de analizar y observar la situación del municipio de Zumaia han elaborado una serie de propuestas que han presentado a los representantes municipales en el Foro del Ayuntamiento. También presentaron una serie de compromisos adquiridos por todos para mejorar el tema del sonido, ruido y ondas magnéticas.En la constitución de la II. Conferencia Escolar todos los alumnos de Primaria se han reunido en grupos para elaborar el decálogo del medio-ambiente de Maria eta Jose Ikastetxea. Los grupos se han formado con alumnos de distintos niveles escolares y edades para fomentar así las relaciones entre ellos. Para la elaboración del decálogo se han tenido en cuenta los temas medio-ambientales trabajados durante los últimos años dentro del programa Agenda Escolar 21. Unos grupos han trabajado el tema del agua y su conservación, otros los residuos, un tercer grupo la biodiversidad, la energía le ha correspondido al cuarto grupo de trabajo, el ruido y el sonido al quinto, y por último, al sexto grupo ha trabajado la conservación de la naturaleza para la elaboración del decálogo.

Ikasle talde bat Ikaste-txeko jolaslekuan zarata

neurtzen

Ikasleak taldeka bildurik ikastetxeko

ingurugiro dekalogoa osatzen

“Zarata eta soinuak” logo eta lelo lehiaketako ikasle sarituak

Lide Olaizola EsnalEusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren Aztertu programako

Ibaialde 2012 lehiaketako irabazlea

23Eskolako AGENDA 21 - Ikastetxeko I.konferentzia

Aldizkaria2013.indd 23 13/06/13 21:35

Page 24: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA

Zestoako atletismo

topaketak

Zumaiako Kroseko infantil mailako irabazleak

Gipuzkoako Mahai-Tenisa txapel-

ketan alebian mailan Maria eta

Joseko neska txapeldunak

Igeriketa ikastaroan gustora

San Telmo zesta-puntako finalistak

Zesta-punta lehiaketako txapeldunak

24 Eskola Kirola

Aldizkaria2013.indd 24 13/06/13 21:35

Page 25: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

LEHE

N HE

ZKUNT

ZA 3

. ZIKL

OA

Gipuzkoako mahai-tenisa

txapelketa Zestoan

Orioko Mendi Ibilaldi neur-tuan haurrak eta gurasoak

Zumaiako duatloiako alebin

mailako irabazleak

II. Arritokieta igoera

Zumaiako krosean lasterka

Zumaiako Krosean kadete

neska txapeldunak

Orioko Mendi Ibilaldi

neurtuan

25Eskola Kirola

Aldizkaria2013.indd 25 13/06/13 21:35

Page 26: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

26

Aldizkaria2013.indd 26 13/06/13 21:35

Page 27: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

27

Aldizkaria2013.indd 27 13/06/13 21:35

Page 28: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

28De

rrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

1.zikloa HIZKUNTZA TRATAERA

Maria eta Jose Ikastetxean lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen eta haien trataerari koherentzia ematen dion HIZKUNTZ PROIEKTUA berria diseinatzen eta lantzen ari gara azken ikasturtean.Hizkuntz Proiektuak eskola eremuan euskararen normalizazioa lortzera begirako egitasmoa gainditu eta, euskara eta euskalduntasuna ardatzat harturik, koherentzia izateko zein uztartzeko asmoz, lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak bilduko ditu. Bertan, hizkuntza bakoitzaren jarduera-esparruak definitu eta hizkuntza bakoitzaren inguruan dauden helburu pedagogiko, orokor zein zehatzak bilduko dira.

Hizkuntza arloaren xedea ikasleen komunikazio eta errepresentazio gaitasunak garatzea izango da, hizkuntzaren oinarrizko trebezia nagusien (entzun, irakurri, hitz egin, idatzi) menperatzea lortuz, bizitzan planteatzen diren egoera desberdinetan eta asmo desberdinekin hizkuntza komunikazio tresna eragingarri gisa erabil dezaten.Maria eta Jose Ikastetxean ikuspegi eleanitza lantzen ari gara. Honen harira, eleaniztasuna lantzeko xedez “Ingelerako elkarrizketa laguntzaile” programarekin jarraitzen da Maria eta Jose Ikastetxean. Jada hiru ikasturte dira Maria eta Jose Ikastetxean TABC (Teaching assistant in the Basque Country) egitasmoaren barne “Ingelerako elkarrizketa laguntzaile” programa burutzen ari direla.

dagokionez, aurtengo ikasturtean beste esperientzi berri bat bizi ahal izan dute DBH 4. mailan frantsesa hautazko ikasgaia bezala duten ikasleak Parisen bost egun zoragarri igaro dituzte. Egonaldian zehar frantsesa praktikatu eta erabiltzeaz gain komunikazio hizkuntza gisa Pariseko monumentuak, museoak eta hiria bisitatu dute. Maria eta Jose Ikastetxean eleaniztasuna inguruko esperientziak ezagutzeko asmoz, maiatzaren 22an, Frisiatik etorritako 19 irakasle holandar Maria eta Jose Ikastetxean bisitan izan dira eleaniztasuna nola lantzen den ezagutu eta aztertzera.

MARIA ETA JOSE IKASTETXEA IKERKUNTZA ETA BERRIKUNTZA PROIEKTUTAN ERABAT MURGILDURIK

Une honetan hezkuntza eta eleaniztasuna arloko bi proiektutan partaide da Maria eta Jose Ikastetxea.Alde batetik, “Donostia Research group on Education And Multilingualism” DREAM ikerketa-taldearen proiektu berri batean partaide da Maria eta Jose Ikastetxea. Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan (UPV/EHU) sortutako DREAM taldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ari da.

Bestalde, BCBL-EASO proiektuan ere partaide dira Maria eta Joseko Haur Hezkuntzako ikasleak. “Hizkuntzaren Nahasmen Espezifikoaren zantzuak haurretan” da ikerketa proiektua eta helburu nagusia nahasmenaren diagnostiko goiztiarrerako tresna fidagarri bat sortzea, honela haurrak eskolan hasi aurretik tratamendu eraginkor bat izan dezan.

“Elkarrizketa laguntzaile” egitasmoa Kristau Eskolak EHU eta USAC unibertsitateekin batera abian jarritako programa da. Akordio edo hitzarmen honen bidez, aurtengo ikasturtean, Elisa Kiljanek unibertsitateko ikasle atzerritarrak bideratu ditu ingelerako elkarrizketa saioak Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arte. Programa honen oinarrian Ikastetxean atzerriko hizkuntzen irakaskuntza indartzeko xedea dago, kasu honetan, ingeleraren ezagutza eta bereziki erabilera, atzerriko “elkarrizketa laguntzaileen” bitartez ahozko jarduna zein komunikazio jarduna gauzatzeko eta bideratzeko aukera eskainiz ikasleei.

Baina ez da bakarik ingeleraren ezagutza eta erabilera bultzatzen. Hizkuntzen irakaskuntzari

Irakaskuntza

Elisa Kiljanek bideratu ditu ingelerako elkarrizketa saioak

Irakasle holandarrak eleaniztasunaren lanketa ezagurzen

DBH 4.mailako ikasleak Parisen

Aldizkaria2013.indd 28 13/06/13 21:35

Page 29: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Derrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

1.zikloa

29

I am Scarlett Dupont and I was born in Paris on 2nd May 1992. I´m French, but now I want to be English too. I haven´t got any brothers because I had one, Bruno, but was killed in one robbery. I´ve got two sisters Anaëlle and Sophia. They are 15 and 18 years old. My mum Eleonor lives in Paris with my dad Françoise and my sister Anaëlle. But Sophia doesn´t live in Paris, she lives here in London with two friends.My first involvement in music was when I was 6 years old. I started playing the flute and I ended playing the violin. So I can play both instruments. When I was 18 I went to England and studied in Oxford. I met Meri, Carol, Jackeline and Helen there. They are my best friends. I also met Jack, my boyfriend. He´s 23 years old. He is perfect to me!One year later there was a music competition and we decided to play there. So we did, and we won that competition. Later we decided to form a band. I am the singer, with Carol, Meri and Jackeline, and Helen is the pianist. I am also the designer of the clothes and things like that. When we formed the band we became very famous. So we are pop stars now. We haven´t got any plans for the future. We have to speak about that.

Hi! My name´s Mary Jane Phillips and I was born in San Francisco on the 16th of April 1986. I´m American. I´ve got one brother and two sisters (they´re twins). My parents are Rachel and John Phillips. They´re American too.I started singing and playing the piano when I was 6. I got my first piano on my sixth birthday and I started playing it and singing with my two sisters.When I was 16, in 2002, I went to Amsterdam on holidays. While I was in Amsterdam, I walked into a pub. I was drinking a milkshake when I heard somebody singing my favourite song. I entered the toilets and I saw two girls (Alice and Sharon) singing. Immediately, we started speaking and we became friends. We decided to form a band. The name of the band is MEED the queens of pop, because the pub´s name was MEED.Another day, we went to a park and we saw Daniel there. He was playing the guitar very well, and we decided to include him in the band.After playing some concerts we made a new CD. Its name´s Revolution and we came here to show you the CD.Now, we want to get a lot of money for the poor children of Africa playing concerts around the world. On March we are going to Africa to give the money to the children and to play some songs for them.

Irakaskuntza

HIRUHILABETE BATEZ MUSIKARI BIHURTUTA BIGARREN HEZKUNTZA 1. MAILADerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak musikari profesionalak bihurtzen dira ikasturteko azken hiruhilabetean musikako ikasgaiaren barruan egiten den proiektuaren baitan.Proiektu honen helburua ikasleek musikari ospetsuen gisan antzezpen bat egitea da ingelesez, ikasgaia hizkuntza honetan ematen baita. Antzezpen horretan taldeka, euren CD berriaren aurkezpen bat egiten dute eta euren autobiografia kontatu, abesti baten play back-a egitearekin batera.

Gogor saiatu behar izaten dira ikasleak ahoskera eta entonazioarekin, eta gustora aritzen dira CDaren portadako montaiak prestatzen. Azkenean emaitzak harrigarriak dira. Hau artista mordoa duguna Maria eta Jose ikastetxeko ikaslegoaren artean!Jarraian irakurri ditzakezue ikasleek aurkezpenetarako idatzitako autobiografia batzuen adibideak.

Aldizkaria2013.indd 29 13/06/13 21:35

Page 30: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Olinpiada Matematikoan parte hartu duten Helene Carmona eta Beñat Agirrezabalaga euren diplomekin

30De

rrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

1.zikloa OLINPIADAS MATEMATICAS

Los alumnos del 2º nivel de Educación Secundaria Obligatoria hemos participado en la Olimpiada Matemática de la Comunidad Autónoma de Euskadi. La Olimpiada consta de dos fases: la primera fase se desarrolló en el propio centro escolar de Maria eta Jose Ikastetxea en el mes de marzo. Una vez superada la primera fase, la segunda fase se celebró en Donostia el 11 de mayo de 2013.A esta segunda fase clasificatoria acudieron dos compañeros nuestros: Helene Carmona y Beñat Aguirrezabalaga. Comentaron que fue una experiencia nueva y muy interesante. Fueron obsequiados con un diploma acreditativo de su participación en la Olimpiada Matemática. Los objetivos de la Olimpiada Matemática son los siguientes:

1.- Reconocer la asignatura de Matemáticas como una actividad educativa y divertida para los profesores y alumnos. 2.- Extender el conocimiento matemático entre los padres de los alumnos participantes. 3.- Impulsar la afición por las matemáticas mediante la resolución de problemas. 4.- Fomentar las relaciones entre los profesores de matemáticas de los centros educativos participantes en la Olimpiada Matemática y sobre todo, promover las relaciones y la comunicación entre los alumnos. 5.- Impulsar y fomentar la creatividad, la capacidad de tomar decisiones, el pensamiento divergente, la habilidad y el conocimiento para hacer frente a nuevos retos y situaciones nuevas y trabajar la resolución de problemas inusuales.

Irakaskuntza

OLINPIADA MATEMATIKOAKBIGARREN HEZKUNTZA 2. MAILA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatu ohi den Euskadiko Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. Olinpiada bi fasetan banatzen da. Lehenengo fasea ikastetxean burutu zen martxoaren 14an. Behin lehenengo fasea gaindituta bigarren fasea Donostian maiatzaren 11an egin zen. Bertara joan ziren DBH 2. mailako gure bi ikaskide: Helene Carmona eta Beñat Aguirrezabalaga. Euren esanetan esperientzi berri eta interesgarria izan da. Diploma bana jaso zuten Euskadiko Olinpiada Matematikoan parte hartzeagatik.

Olinpiada Matematiko honen helburuak honak hauek dira:

1.- Matematika arloa ezagutaraztea, irakasle eta ikasleentzat jarduera hezitzaile eta dibertigarri batekin. 2.- Parte-hartzaileen senide eta gizarte inguruetara, Matematikaren ezagutza zabaltzea. 3.- Problemen ebazpenaren bidez, ikasleengan Matematikarako zaletasuna bultzatzea. 4.- Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren hezkuntza maila horretako ikastetxeen, Matematikako irakasleen eta, jakina, ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea. 5.- Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, pentsaera dibergentea, eta egoera berriei aurre egiteko trebezia eta ezohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea.

Aldizkaria2013.indd 30 13/06/13 21:35

Page 31: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Derrigorrezko

Biga

rren

Hezku

ntza 2.zikloa

Zibermanager proiektua Lehen Hezkuntzako 6.mailakoei aurkez-ten

31Irakaskuntza - Proiektua

ZIBERMANAGER PROIEKTUABIGARREN HEZKUNTZA 3. MAILA

Aurtengo ikasturtean DBH 3. mailako ikasleek zibermanager proiektuan parte hartu dute eta internet eta sare sozialen erabilera seguruaren inguruan formazioa jasotzeko aukera izan dute. Gaur egungo gizartean teknologia berrien aurrerakada azkarrak eta adin txikikoek hauek bereganatzeko duten erraztasunak, helduengan kezka eta ezina sortzen du. Hau dela eta, kasu askotan gizarte honetako helduak edo gurasoak ez dira gai internet eta teknologia berriek sor ditzaketen arriskuen aurrean haurrak babestu eta gidatzeko. Zibermanager proiektua aurrean aipatutakoak konpondu nahian sortutako proiektua da. Bertan aprendizaia eta berdinen arteko formazioa batzen dira, internet eta sare sozialen erabilera seguruaren inguruan.

Hasiera batean, zibermanager proiektuko arduradun batek DBH 3ko ikasle guztiak gai honen inguruan formatu zituen. Ondoren, DBH 3ko informatika aukerako gaiko ikasleak “zibermanager” bilakatu ziren, hau da, beraiek ikasitakoa transmititzeko eragile aktibo izan ziren.

Ondoren, “zibermanager” izendatutako ikasle hauek Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak formatu zituzten beraiek jasotako prestakuntzaren arabera. Hurrengo pausoa DBH 3. mailako ikasle guztiek Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin saio praktiko bat egitea izan zen, Lehen Hezkuntzako 6.mailako geletan, hauen ordenagailuekin, internet-en erabilera seguruan gidatuz.

Bukatzeko, DBH 3. mailako “zibermanager” bezala prestatutako ikasleek Lehen Hezkuntzako 6.mailako gurasoekin saio bat egiteko aukera izan zuten, hauei gai honen inguruko puntu garrantzitsuenak azalduz, eta beraien seme-alabekin interneten erabileraren inguruan nola jokatu dezaketen aholkatuz. Saio honetan, gurasoek gaiaren inguruan zituzten kezkak azaltzeko aukera izan zuten.

Prozesu hau oso aberasgarria izan da guztiontzat. Alde batetik, DBH 3ko ikasleek bere ezagutzak L.H.ko 6.mailakoeri azaltzerakoan, zerbitzu egoki bat egin dutenaren sentsazioa bizi izan dute. Gainera, Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek “zibermanager” gazte hauen gomendioak interes handiarekin hartu dituzte beraien antzeko egoeran ikusten baitituzte. Gurasoen balorazioa ere positiboa izan delakoan gaude.Guzti hau dela eta, hurrengo urteetan proiektu honekin jarraitzeko asmoa dugu.

Aldizkaria2013.indd 31 13/06/13 21:35

Page 32: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Derrigorrezko

Biga

rren

Hezku

ntza 2.zikloa

32 Irakaskuntza

GARAPEN INTELEKTUALABIGARREN HEZKUNTZA 4. MAILA

Aurtengo ikasturtean, 2012-2013 ikasturtea, Bigarren Hezkuntzako 4. maila honi dagozkion ekintzetan parte hartu badugu ere, (euskara motibazio saioak, Guggenheim-era visita, Donostiara Pakearen Egunean parte hartzera, toponimia saioak…) bereziki gutako hainbatengan interesa piztu duena, Jakiundek antolatutako Jakin-mina jarduera izan da.

Jakin-mina jarduera, akademikoki motibatuta dauden gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bizkortzeko dago pentsatuta. Jarduera honetan, gure DBH 4 mailako sei ikaslek hartu dugu parte. Honela, gure jakintza-eremua zabaltzea nahi izan da eta jakin-mina piztu ezazaguna bilatzea animatuz. Beraz, akademikoki motibatuta gauden ikasleoi hara joateko tresna eta bideak eskeini dizkigute.

Bost hitzaldiz osaturiko jarduera izan da eta bertan gai desberdinak jorratu ditugu hainbat irakasle eta katedratikoren eskutik. Haietako batengana, konkretuko EHU-ko irakaslea den David Mecerreyes hurbildu ginen gure galdera eta kezkei erantzun ziezagun.

· Zer da Jakiunde?Jakiunde erreflexionatzeko foru bat da, non gauden, nora goazen eta nola joan gaitezkeen pentsatzeko. Gainera, Jakiunde letren, zientzien eta arteen akademia bat da,mundu desberdinetatik datozen filosofoak, musikariak, fisikariak, ingeniariak, medikuak… elkartzen dituena.

·Zein da hitzaldi honen helburua?Zein uste duzue dela? Orain nik zuei galdetuko dizuet.(Eta gure erantzuna:) Zerk erakartzen gaituen zehaztea, unibertsitatean zer ikasi nahi dugun aukeratzen laguntzea…Ez,…agian aukeratzen lagunduko dizue, baina hori ez da hitzaldi hauen helburu nagusia. Gauza interesgarri asko daudela eta ikastea interesgarria

dela da nagusia. Bizitzan erronka asko daude eta paper garrantzitsua joka dezakezue, baina horretarako lan egin behar da. Presta zaitezte etorkizunerako. Goraino iristeko behe-behetik hasi behar da.

· Unibertsitatean klasea ematearen eta 15-16 urte bitartekoei hitzaldiak ematearen artean desberdintasun handia al dago?Bai, desberdina da, entzule bakoitza desberdina da. Zuenak zuzenak, interesgarriagoa eta erakargarriagoa izan behar du eta unibertsitatekoek zehatzago izan behar dute.

· Zure ustez, nola eragiten dute hitzaldi hauek gure etorkizunean?Aurrean daukazuen oztopoak gainditzea ezinbestekoa dela adieraziko dizuegu eta hori ahaleginaren bidez lortu daitekeela jabetuko zarete. Gu ere, ez gaude hemen besterik gabe. Etorkizuna konfidantzaz begiratu behar duzue.

· Daukagun krisi egoera ikusita, nork uste duzu daukala etorkizun hobea, unibertsitatera joan direnak ala modulu bat ikasi dutenak?Erantzuna oso argia da, unibertsitarioek, zalantzarik gabe. Nahiz eta unibertsitario asko langabezian egon eta modulua ikasi duenak lana eduki,

David Mecerrey-rekin

Aldizkaria2013.indd 32 13/06/13 21:35

Page 33: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

Derrigorrezko

Biga

rren

Hez

kuntza

2.zikloa

33Elkartasun proiektua

EITBko Miramon Estudioetan

DBH 2. mailakoak

Gasteizen DBH 2. mailakoak

Arantzazun DBH 3. mailakoak

Gasteizeko parlamentuanDBH 2. mailakoak

Joseba Apaolaza aktorearekin

Sobronen piraguetan gustora

Guggenheim 4. mailakoak

Zumaiatik Zarautz aldera mendi ibilaldia

Eureka Zientzia Museoan Urbian elurretan

Azterkostan itsasertza aztertzen

Aldizkaria2013.indd 33 13/06/13 21:35

Page 34: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

34

Aldizkaria2013.indd 34 13/06/13 21:35

Page 35: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

ingurumen hezkuntzaideiak

borobiltzen

araziSareko komunikazioaDiseinu eta seinaleztapen lanakEkitaldien antolaketaMuseoen kudeaketa eta dinamizazioaHezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak

Bizka ia ka lea 11 , 20800 Zarau tz (G ipuzkoa) 943833641 a raz i@araz i .www.araz i - i k t . com

35

Aldizkaria2013.indd 35 13/06/13 21:35

Page 36: Maria eta Jose Aldizkaria 2012/2013

36

Aldizkaria2013.indd 36 13/06/13 21:35