Margarita

2

Click here to load reader

Transcript of Margarita

Page 1: Margarita

MARGARITA 1.- Definizioa Besteak dituen ezaugarri baikorrak adierazi 2.- Helburua - Besteek ezaugarri baikorrak dituztela jabetu - Besteek gutaz duten pertzepzioa ezagutu - Ezaugarri baikorrak esateak eragiten duen sentsazioa bizi 3.- Partaideak Adina: 8tik aurrera 4.- Materiala Margarita agertzen den orria eta arkatza/boligrafo bana. Giroa lasaiago eta goxoago jarri nahi izan ezkero, musika lasai batekin lagundu daiteke 5.- Garapena: Borobilean jarriko gara eta margaritaren orria banatuko dugu. Bertan gure izena idatziko dugu (erdian edo ezkerraldeko marraren gainean, adibidez). Dinamizatzaileak/irakasleak dioenean margaritaren orria alde berera mugituko dugu guztiok. Iritsi zaigun margaritari (izenak esango digu nor den) bere ezaugarri baikor, bere jarrera, portaera zehatz bat, bere izaeratik gustatzen zaidan zerbait idatziko dut lorearen petalo batean. Taldekideek idatzi dutela uste duenean, dinamizatzaileak aldatzeko esango du eta denek alde berera, hurrengo lagunari pasako diote margarita. Horrela beste pertsona baten orria iritsiko zaigu eta ariketa berdina egin beharko dugu. Behin eta berriz errepikatuko da ariketa taldeko/ klaseko lagun guztien orrian idatzi arte. Proposamenak:

- Margarita beharrean beste irudi bat izan daiteke: bihotza, kutxa, e.a. - Akordeoi/abaniko sistema ere erabili daiteke: era horretan aurrekoak zer

esan duen ezin dugu jakin. (behealdean izena jarri eta goialdean ezaugarria; hurrengoari pasa aurretik doblatu eta hurrengoak goialdea “garbi” izango luke idatzi ahal izateko)

6.- Ebaluaketa: Nola sentitu gara idaztean? Nola margarita jasotzean? Espero zenuena eta bertan idatzita dagoenarekin ados zaudete? Zergatik? Zer espero zenuten eta ez da agertu? Nola sentitzen zarete orain? Eta nola sentitzen gara gauza politak esaten dizkigutenean? 7.- Iturria: Bakeola

Page 2: Margarita