manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik...

16
1 ESPAÑOL

Transcript of manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik...

Page 1: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

1

ESPAÑOL

Page 2: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

2

1969an milioika pertsona zeuden telebistari begirik kendu gabe 384.000 kilometrora gertatzen ari zirenak jarraitzen. Eagle ilargiratu baino hiru minutu lehena-go, bere konputagailuak hainbat alarma bidali zituen. Eskuliburuko akats bategatik, itzalita behako lukeen eta ilargiratzean beharrezkoa ez zen radarra piztua zegoelako. Seinale okerrak bidaltzen zizkion honek konputagailuari, ilargiratzearen bestelako eginkizun guztiez arduratu behar zenari. Zorionez, konputagai-lua kudeatzen zuen softwarea nahikoa adimentsua izan zen arazoa antzemateko eta konputagailuak astronau-tei egoeraren berri eman zien esanez: “Gain-kargatua nago, une honetan egin beharko nituen baino egin-kizun gehiagorekin, eginkizun garrantzitsuei bakarrik egingo diet jaramon, beraz, ilargiratzekoei egingo diet kasu”. Gogora dezagun kalkulagailu batek baino prozesu gaitasun gutxiago zuela. Diseinu adimentsu eta berritzaile hau gabe Urrats txikia zena gizon ba-tentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat, erabateko ezbeharrean amaituko litzateke.

30 urte baino gehiago behar izan zituen NASAk, Margaret Hamilton, MITeko software ingenieritzako zuzendariari, meritua onartzeko. Bera izan zen Apollo programa osoko ontzien software garapenaren ardu-raduna, beste mundu bat zapaldu eta kontatu deza-gun itzuliz aukera eman digun bakarra.

Ez pentsa jokalari diogunean gizonezkoak ditugunik buruan, emakumeak izan dira programazioan aintzin-dari.

Page 3: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

3

MOON jolas hezitzailea da. Jokalariek konputagailu xume baten barne funtzionamendua simulatuko dute.

Lagundu Eagleko astronautei misioa burutzen bitarrean zenbat-zen ikasten duzun bitartean, ariketa logikoak egin eta konputa-gailu bat barrutik nola dabilen deskubrituz, guzti hori olgetan eginez.

MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren arabera).

1. Kokatu CPUaren lau erregistroak (A, B, C eta D) eta beraien bit guztiak itzalita mahaiaren erdian.

2. Ezarri eragiketa kartak taula nagusiaren ezkerretara, bere ener-gia kostuaren arabera ordenaturik: lehenik bi energia unitateko kostua dutenak (INC, DEC), gero unitate batekoak (NOT, ROL, ROR, MOV) eta amaitzeko erdikoak (OR, AND, XOR).

3. Helburu karten piloa nahastu eta erregistroen eskumara jarri. Karta hauek astronautek ilargiratzeko egin behar dituzten kalku-luak dira.

4. Hiru energia unitate hartu.

MOONek konputagailu erreal baten funtzionamendua simulat-zen du, mikroprosezagailuek darabilten datu eta eragiketa berdi-nak erabiliz. Ondorioz, komenigarria da jolasten hasi aurretik bita-rrean nola zenbatu berrikustea:

JOLASA PRESTATZEA

Page 4: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

4

Bai RAM modulu bakoitzak eta baita CPU erregistroek hainbat bit dituzte kontagailu bitarrak direnak. Kokapen bakoitzari zenbaki bat dagokio (1,2,4 eta 8 lau bit duten erregistroetan).

Kokapen guztietako bit denak itzali-ta badaude, zero zenbakia adieraz-ten ariko dira.

Piztutako bitak badaude, piztutakoen kokapeneko karratutxoe-tako zenbakiak batuz lortuko da adierazten den zenbakia.

Adibidez, konbinazio honek 3 zenba-kia adierazten du, 1 eta 2 kokapeneko bitak piztuta daudelako, 1+2=3.

Konbinazio honek 9 zenbakia adie-razten du, 1 eta 8 kokapenetako bitak piztuak baitaude, honela 1+8=9.

BITARREAN ZENBATZEA

Page 5: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

5

Prestatu jolasa eskuliburu honen 3. orrian azaldu den beza-la. Lehenengo partidarako, hartu 3 energia unitate eta OR, AND eta XOR eragiketak gorde. Ondorengo partidetan jokoaren zailtasuna zehaztu ahal izango duzu.

Irabazteko astronautei lagundu behar diezu bere mi-sioan, helburu karten pilo osoaren emaitzak askatuz. CPUko A erregistroan lortu behar dira helburu karte-tako bit konbinazioak.

Partidaren hasieran, hartu helburu karten pilotik hiru karta eta kopiatu B, C eta D erregistroetan.

Ondoren, karta hauek baztertu eta beste helburu kar-ta bat jarri piloaren aurrean helburua osatzen duten bit konbina-zioaren aurpegia bistan daukazula.

Txanda bakoitzean, nahi diren eragiketa guztiak egin daitezke, betiere dauzkazun energia unitateen arabe-ra (gogoratu badaudela energia unitate erdia behar duten eragiketak OR bezala eta beste batzuk INC be-zala 2 behar dituztenak).

Ez da ezinbestekoa energia unitate guztiak erabiltzea txanda bakoitzean, baina ezingo dira hurrengo txandarako gorde.

Erabili energia CPUko A, B, C eta D erregistroetan eragiketak egi-teko eta emaitza askatzeko. Gogoratu helburu karta ezingo dela askatutzat jo emaitza zuzena CPUko A erregistroan egon arte.

Helburu kartako emaitza askatu edo ez, txanda bukatzean, helburu kartak igo kokapen bat aurrera eta karta berri bat hartu beharko duzu pilotik eta piloaren aurrean kokatu.

MODU KOOPERATIBOA

Page 6: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

6

Une horretan, txanda hasieran zeneukan energia guztia berreskuratuko duzu.

Txanda bat amaitzean helburu karta bat 5. kokape-nera heltzen bada, denbora gehiegi eman duzu eta ilargiratze misioak porrot egin du.

Hau helburu karten piloan kartarik ez badago ere eman daiteke, baina 5 txanda baino gehiago behar badituzu azken kartak askatzeko.

Hots, helburu kartak aurrera doaz bukaerarantz txanda bakoitzean, piloan kartak egon edo ez.

Bestalde, piloko helburu guztiak askatzen badituzu hau gertatu gabe, astronautei ilargiratzean lagunduz, garailea zara.

Gainera, bi helburu karta berezi daude, bit konbi-nazio bat izan beharrean “bug” bat direnak.

Karta hauek ezin dira askatu eta ateratzean helburuen zerrendako kokapen bat blokeatuko dute partida osorako.

CPU erregistroko bitak guk behar dugun beste balioetara aldat-zeko jokoan zehar eragiketak erabiliko ditugu. Ikus dezagun nola erabili ondorengo eragiketak: INC, DEC, ROL, ROR, MOV, NOT, OR, AND eta XOR.

Erregistro bakarrari eragiten dio eta energia unitate bi behar ditu. Erregistroaren balioari bat gehitzea da:INC

Page 7: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

7

Erregistroko bit guztiak piztuta badaude, bat gehitzean gainezkat-zea emango da eta bit guztiak itzaliko dira:

Erregistro bakarrari eragiten dio eta energia unitate bi behar ditu. Erregistroaren balioari bat kentzea da:

Erregistroko bit guztiak itzalita badaude, bat kentzean gainezkat-zea emango da eta bit guztiak piztuko dira:

Erregistro bakarrari eragiten dio eta energia unitate bakarra behar du. Bit bakoitza bere ezkerrekora eramatea da,

DEC

ROL

Page 8: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

8

ezkerrean soberan geratzen zaiguna eskumako lehen tokian libre gelditu denera eraman behar da:

Askotan ROL egitea bi zenbakiaz biderkatzea izango da:

Erregistro bakarrari eragiten dio eta energia unitate bakarra behar du. Bit bakoitza bere eskumakora eramatea da, eskuman soberan geratzen zaiguna, ezkerreko lehen tokian libre gelditu denera eraman behar da:

Askotan ROR egitea bi zenbakiaz zatitzea izango da:

ROR

Page 9: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

9

Bi erregistroen artean edo erregistro bat eta RAM artean ematen da. Energia unitate bakarra behar du (energia unitate er-dia modu lehiakorrean).

Erregistro batetik bestera bit guztiak kopiatzen ditu, helburukoan zegoena gainidatziz. (oso erabilgarria da balio bat zure RAM me-morian gorde eta gerora berreskuratzeko, inork bere eragiketekin aldatu ez dezan).

Erregistro bakarrari eragiten dio eta energia unitate bakarra behar du.

Erregistroko bit guztiak ezeztatuko dira, hots, zeroak bat bihur-tuko dira eta alderantziz (erregistro bateko bit guztiei buelta ema-tea da):

Bi erregistrori eragiten die eta energia unitate erdia be-har du.

Erregistro batetik bestera piztutako bit guztiak kopiatzen ditu.

MOV

NOT

OR

Page 10: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

10

Bi erregistrori eragiten die eta energia unitate erdia behar du.

Erregistro batetik bestera itzalitako bit guztiak kopiatzen ditu.

Bi erregistrori eragiten die eta energia unitate erdia behar du.

Erregistro batetik bestera piztutako bit guztiak kopiatzen ditu, baina bita piztuta bazegoen, itzaltzen du.

AND

XOR

Page 11: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

11

MOONek hainbat eratara ahalbidetzen du zailtasuna zehaztea:

1. Txanda bakoitzeko energia maila ezarriz. Lehen partidatan 3 unitate energia erabiltzea gomendatzen dugu (erraza) eta gutxi-naka murriztu (normala: 2,5; zaila: 2; master: 1.5).

2. Helburu karten piloan zenbat “bug” karta egongo diren ezarriz (erraza: bat ere ez; normala: 1; zaila: 2; master: 2).

3. Erregistroen hasierako egoera moldatuz. Maila errazean, hel-buru karten piloko lehen hiru kartak B, C eta D erregistroetan ko-piatuko dira eta helburuok askatutzat jo. Maila normalean, berdin jokatuko da lehen bi helburu kartekin eta B eta C erregistroekin. Maila zailean, lehen helburu karta B erregistroan kopiatuko da. Master mailan, 1 balioa jarriko da A erregistroan eta 0 beste guz-tietan.

4. Gertaera kartak gehituz helburu karten pilora.

Gertaera kartak gehitu helburu karten pilora partidak interesga-rriagoak egiteko:

Erregistroari egiteko kartek adierazitako erregistroa berrabiarazten dute:

ZAILTASUNA

GERTAERAK

RESET

Page 12: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

12

Erregistroan kartek adierazitako erregistroa hondat-zen dute.

Eragiketan kartek adierazitako eragiketa hondatzen dute.

Kartek erregistroko edo eragiketako ERROR konpondu de-zakete (ezin dira geroko gorde).

Modu lehiakorrean jolastu aurretik modu kooperatiboan jolastea gomendatzen da. Aurreko atalak begiratu jolasaren oinarrizko jokabideak ezagutzeko.

Eskuliburuaren 3. orrian adierazten den eran prestatu partida. Jokalari bakoitzak kolore bat aukeratuko du, kolore horretako RAM karta hartu eta bere kokapen denak 0 balioaz jarri. Mailaren arabera banatu energia unitateak: 4 erraza, 3 normala, 2.5 zaila eta 2 master.

ERROR

ERROR

OK

MODU LEHIAKORRA

Page 13: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

13

Nahastu helburu kartak eta kokatu CPUren eskuman. Jokalari bakoitzak helburu karta bat hartuko du, besteei erakutsi gabe ikusi eta RAM moduluaren alboan kokatuko du.

Txanda bakoitzean, jokalari bakoitzak dituen energia unitateen araberako hainbat kartak jokatuko ditu. Ez da ezinbestekoa denak jokatzea, baina erabili ez den energia ezin zaie beste jokalariei eman.

Bakoitzaren txandan, edozein jokalarik aldatu ditzake CPUko lau erregistroen bit balioak baina ezingo du kopiatu edo aldatu bes-te jokalarien RAM moduluetan gordetakoa.

Jokalari batek bere txandan CPUaren A erregistroan bere helburu kartaren balio berdina lortzen badu, bere karta beste jokalariei erakutsi eta helburu karten pilotik beste karta bat hartuko du.

Helburu kartak amaitzean, helburu karta gehien lortu duen jokala-riak irabaziko du.

Modu lehiakorrean bi aldaketa daude kooperatiboarekiko:

1. MOV eragiketak energia unitate erdia behar du (bat beharrean).

2. “Bug” kartak beste jokalari baten helburu karta ikusteko balio dute partidako edozein momentutan. Jokalari batek pilotik karta hori hartzean beste jokalariei erakutsiko die eta bere on-dorengo txandaren baten erabiltzeko gordeko du. Erabiltzean,

Page 14: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

14

bug karta helburua erakutsi duen jokalariarena izatera pasako da eta honek bere hurrengo txandaren baten erabili ahal izango du. Karta hauek ez dute punturik amaierako helburu karten zen-baketan.

Aukeran, modu lehiakorrean jokalari bakoitzak ezaugarri bereziak izatea erabaki daiteke. Ikusi RAM karten atzean zein mota Hacker izan zaitezkeen:

Berdea: INC edo DEC erabiltzean energia unitate bakarra erabiltzen du.

Horia: ROL eta ROR erabil ditzake unitate erdi bakarrik era-biliz.

Morea: Txanda bakoitzean bi MOV egin ditzake energia gastatu gabe.

Gorria: txanda bakoitzean bi eragiketa logiko (OR, AND, XOR) egin ditzake energia gastatu gabe.

MOON jolasaren diseinu modularrak CPUaren bit kopurua handitzea ahalbidetzen du, jolasaren konplexutasuna nabarmen handituz.

Oinarrizko jokoak 8 bit gehigarri dakar, A, B, C eta D erregistroak 5 edo 6 bit tamainara handitzeko.

HACKERRAK

BIT GEHIGARRRIAK

Page 15: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

15

Helburu kartak 4 bit konbinazioak bakarrik dituztenez, beha-rrezkoak izango dira bi helburu karta 5 edo 6 biteko helburua zehazteko.

Modu kooperatiboan, bi helburu karta aterako dira helburua finkatzeko txanda bakoitzean:

- Helburua askatu.

- Hurrengo helburua erakutsi.

- Txanda amaitzean beste helburu karta bat jartzen digu.

Helburua karta bien eskumako bitak aintzat hartuz finkatuko da. Adibidez, 6 biteko helburua finkatzeko, eskumako kartaren lau bi-tak eta ezkerreko kartaren eskumako bi bitak erabiliko dira:

Modu lehiakorrean, helburuaren atal bakoitza RAM moduluaren alde bakoitzean kokatuko ditugu nahas ez daitezen.

Page 16: manual final ok moon euskeracompus.es/print/rulebook-moon-eu.pdf · MOON 10 urtetik aurrerakoentzako jolasa da, 1 eta 4 jokalari ar-tekoa. Partida bakoitzak 15-45 minutu dirau (zailtasunaren

16

This game was created within the framework of the COM-PUS project co-funded by the Erasmus+ Programme of the European Union and developed by the University of Deusto (Spain), AGR Priority (Spain), Fundación Educativa ACI - Es-clavas SC-Fatima (Spain), Școala Gimnazială Ferdinand I (Ro-mania) and OEIIZK: Osrodek Edukacji Informatycznej i Zas-tosowan Komputerow w Warszawie (Poland). To learn more

about the project, visit http://compus.deusto.es.

The European Commission support for the production of this publication does not constitute an endorsement of the con-tents which reflects the views only of the authors, and the Commission cannot be held responsible for any use which

may be made of the information contained therein.

Euskarazko itzulpena: Ander Elortondo.

© 2019, Pablo Garaizar. Creative Commons CC BY-SA